Dot 105 Azaroa 2020

Page 13

publierreportaia 13

dotb.eus dot nº105 zbka.2020ko Azaroa

Esperimentazioaren bidez ezagutzara heltzen dira

“Guk metodologia eta espazio egokituak eskaintzen dizkiegu hezkuntzaren ikuspuntutik”

DURANGO. Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxeko Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko haurrak

DURANGO Gizartearen egunerokotasunean 0-2 urte bitarteko umeak haurtzaindegira doazela edo joan daitezkela barneratuda dago. Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxearen hezkuntza proiektuaren kasuan, haurtzaindegia ez da zaintza kontzeptura mugatzen, hori baino askoz gehiago da. Ibilbide luze bat izanik, formakuntza eta metodologia ezberdinetan oinarrituta, bertara doazen 0-2 urteko umeek hezkuntza proiektu baten parte izango dira. Izan ere, “adin tarte horretako umeek burmuinean egiten dituzten konexio neuronal guztiak ezinbestekoak dira garapenerako eta oso garrantzitsua da aukerak ematea”, defendatzen dute. Alfredo Sarriugarte, San Jose Jesuitak Ikastetxeko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza osoko koordinadoreak azaltzen duen moduan “gure proiektuan 0-1-2 urte bitarteko umeak ziklo baten parte dira, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa izango litzatekeena eta, honen baitan, haurrak zaintzea baino haratago doan kontzeptu bat dugu. Hezkuntza da eskaintzen duguna”. Umeak txiki-txikitatik hezitzea abiapuntua izanda, zazpi hezitzailek osotzen dute San Jose Jesuitak Ikastetxeko Haur Hezkuntzako lehen zikloko proiektua eta Marta Eguen da arduraduna. “Momentu honetan sehaska gela bat dago, hemendik gutxira bigarren bat izango dugu, urtebeteko gela bi daude eta bi urteko hiru gela. Zero eta bi urteko umeen garapenean ematen diren urrats guztiak benetan garran-

tzitsuak dira eta gure kasuan metodologia eta formazio ezberdinak aplikatzen ditugu. Ez gara bakar batekin ezkontzen eta dena egokitu eta moldatu egiten dugu adinaren arabera eta beharretara”, azpimarratzen du.

Burmuinaren garapena Bat eta bost urtera arte gelak txokoka antolatzen dituzte eta zentzu honetan lasaitasun, adierazpen, eraiketa, esperimentazio, ipuin eta jolas sinbolikoaren txokoak dituzte. Urtaroaren arabera materialak (naturalak gehien bat) aldatzen joaten dira eta gero adinaren arabera egokituak izango dira. “Gure helburua zirkulazio gelak sortzea da. Ume bakoitza autonomoa izateko aukerak ematen dizkiogu eta interesen arabera aukeratzen joaten dira”, adierazten du Alfredok. Era berean, espazioa txokoka bananduta izateak, umearen garapenean egon daitezkeen zailtasunak errazago ikusteko aukera ematen du eta hezitzaileen jarraipenarekin kasuak antzematen direnean erantzun egoki bat ematen hasten da arreta goiztiar programa martxan jarrita. Azken finean proiektuaren gakoa ezin hobeto deskribatzen du Martak. “Esperimentazioaren bidez ezagutzara heltzen dira eta guk metodologia eta espazio egokituak eskaintzen dizkiegu hezkuntzaren ikuspuntutik”.

Kontuan izanda 0-1 urteetan matrikulazioak edozein momentutan egin daitezkeela eta ordutegia zabala duela, 7.30etatik 18:45ra arte, Martak, urteetako esperientziarekin, garbi asko esaten du “etxean umeak primeran egongo dira, baina hemen pare bat ordu edo hiru, benetan onuragarriak dira burmuinaren garapenerako. Aukerak emango dizkiogu bere gaitasun guztiak garatzeko bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Apurka apurka loaldiak ikasten joaten dira, bakarrik jaten, errutina bat hartuko dute eta segurtasuna, konfidantza eta autonomia izaten hasiko dira. Ezin dugu ahaztu ume txikiak direla, baina oso azkarrak ere eta erraz berenganatzen dituzte gauzak”.

Hezkuntza onarrian San Jose Jesuitak Ikastetxean haurrak zaintzea baino haratago doan kontzeptu bat dute: hezitzea txiki-txikitatik Ezohiko ikasturte honetan, Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxeak 0 eta 18 urtera arteko hezkuntza eskaintzen jarraitzen du. Hasierako pausoetatik heldutasunera doan ibilbidea. Egunez egun ilusioz, inplikazioz eta gogotsu txiki-txikitatik heziz.

La educación de cero a dos años Bajo la premisa de que "a través de la experimentación llegan al conocimiento” San José Jesuitak Ikastetxea expone los objetivos y el recorrido del primer ciclo de Educación Infantil, en el que se ofrecen metodologías y espacios adaptados desde el punto de vista educativo. Alejándose del concepto de la guardería tradicional ligada al cuidado, el centro educativo durangarra ha consolidado con el paso de los años un proyecto educativo que empieza desde los 0 años y concluye a los 18. Empleando diferentes metodologías y formaciones, los niños y niñas de 0 a 2 años son considerados como parte del proyecto del primer ciclo de Educación Infantil. Alfredo Sarriugarte y Marta Eguen, coordinadores y responsables de este proyecto defienden que "todas las conexiones neuronales que realizan las y los niños de esa franja de edad son imprescindibles para el desarrollo y es muy importante darles oportunidades. Nosotros les damos diversas opciones para desarrollar todas sus capacidades cognitivas, motoras, afectivas… respetando el ritmo y los tiempos de desarrollo individual. Poco a poco van aprendiendo a dormir, a comer solos, a llevar una rutina y ganan en seguridad, confianza y autonomía. No podemos olvidar que son niños pequeños, pero interiorizan las cosas con facilidad".


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.