Boletina ots mar

Page 1

museoaren lagunak

Andy Warhol. Itzalak (Shadows), 1978–79. Akrilikoa mihise gainean. 102 pintura mihise gainean (markorik gabe), 193 × 132 × 2,9 cm bakoitza. Dia Art Foundation. Erakusketaren ikuspegia: Dia:Beacon, Beacon, New York. Argazkia: Bill Jacobson. © 2016, The Andy Warhol Foundation for the Visual Arts, Inc./VEGAP

Andy Warhol: Itzalak 2016ko otsailak 26–urriak 2 105. aretoa Itzalak (Shadows) izeneko lan eskergari ekin zion Warholek 1978an, 50 urte bete zituenean, Factory-ko kideen laguntzaz. Lan honetan Warholek abstrakzioaren inguruan aurreko urtean egindako azterketak laburbildu zituen. Artelan hau guztiz iraultzailea izan zen bere garaian; formatua bera, adibidez, guztiz ezohikoa zen: Warholek 102 zati dituen pintura gisa sortu zuen eta erakusgai jartzen diren mihise kopurua erakusten den espazioaren araberakoa da. Aurreko artelanetan Warholek arrabolez eman zituen pintura akrilikozko geruza finak eta gainean irudi beltzak serigrafiatu zituen, baina Itzalak lanean hondoa esponjazko mopa batez margotu zuen eta horrek artistaren keinuak azpimarratzen ditu pintura-planoan. Guggenheim Bilbao Museoko hormetako 102 mihiseetan “itzal” horien inprimaketa positiboa eta negatiboa txandaka agertzen dira. Erreplika bat izan beharrean, Itzal bakoitza forma jakin bati dagokio, espazioa zehaztasun osoz betetzen duena eta behatzailearen begirada argirantz zuzentzen duena. Warholek itzaletan jarri zuen arreta osoa artelan honetan argia pizteko eta honela artearen oinarrizko gaira bueltatu zen: hautematea. Dia Art Foundation-ek antolatutako erakusketa

25 gonbidapen bikoitzen zozketa Andy Warhol: itzalak koktelera etortzeko laguntzailea:

eta 25 gonbidapen bikoitzen zozketa Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak koktelera etortzeko Begiratu www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta kideak/Museoaren Lagunak/Gune pribatua) erakusketa hauetako koktelera etortzeko irabazleetako bat zaren. Irabazleek postaz jasoko dute gonbidapena.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Boletina ots mar by Museo Guggenheim Bilbao - Issuu