www . guggenheim - bilbao . eus
Subdirección de Amigos del Museo Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbao 944 359 012 - 944 359 080 Síguenos en:
m u s e o a r e n l a g u n a k
Diana Thater: Mundu bat ihesean
Mundu bat ihesean (A Runaway World), 2016–17. Bideoinstalazioa. Neurri aldakorrak. Instalazioaren ikuspegia, The Mistake Room, Los Angeles
2018ko azaroak 29–2019 ko martxoak 3 komisarioa : manuel cirauqui aretoa : film & video , 103 Diana Thater (San Frantzisko, 1962) artistak azken hogeita hamar urteetan garatu du bere ibilbidea, eta multimedia praktikaren aitzindaria izan da; izan ere, mugimenduan dauden irudi-gailu berriak zinemako eta telebistako ohiko narratibetatik ihes egiten duten formekin konbinatu ditu. Erakusketa-espazioan egindako kolore-manipulazioen bitartez, eta proiekzio-pantailak edo -monitoreak bitarteko plastiko gisa
erabilita, bideoartearen pertsonaia esanguratsuenekin izandako elkarrizketak azaltzen ditu Thaterrek bere lanetan, kultura garaikideko auzi handien berri eman bitartean. Mundu bat ihesean lanak bi instalazio aurkezten ditu, aukera eskaintzen digutenak bi espezie babesturen (errinozeroak eta elefanteak) bizitza lasai eta aldi berean larrietara hurbiltzeko.