Gu kazetari

Page 1

ERETZA BERRIKO KAZETA

2017KO OTSAILA. LEHENENGO ZENBAKIA

ERETZA BERRIKO KAZETA 1. DBHko egunkaria GU KAZETARI PROIEKTUA

Eretza Berri institutuan ez da azterketarik egongo

ZENBAKI HONETAN

Jonay de Mena, Ander Zuluaga, Saad Baharaui eta Eneko Diego

Sodupeko Eretza Berri institutu berrian ez da egongo azterketarik, irakasleak konturatu direlako ikasleak oso azkarrak direla.

GAI GUZTIAK IKASTEKO PILULA 2. orrialdea

Sodupeko institutu honetako ikasle gehienak oso azkarrak dira, eta lau hizkuntza dakizkite gutxienez. Haren ondorioz, irakasleek beste modu batean puntuatuko dituzte ikasleak. Azterketak erabili ordez, aurkezpenen, etxerako lanen eta klaseko jarreraren bitartez ikasleen errendimendua aterako dute. Horretarako lan ugari aginduko dituzte. Klaseak ikasleen mailaren arabera antolatuko dituzte, ez adinaren arabera.Hala ere, eskola publikoa izango da oraindik. Eretza Berrin, klaseak zazpi ordukoak izango dira ikasleentzat . 2017ko urriaren 22an institutu berria amaituta egongo da eta proproiektu berritzaile hau martxan jarriko da.

ATHLETICEK UEFA IRABAZI DU 2. orrialdea

DONALD TRUMP PRESIDENTEAK 500 EUROKO BILLETEZ BETETAKO MALETAK BANATUKO DITU ENKARTERRIN 3. orrialdea


ERETZA BERRIKO KAZETA

2017KO OTSAILA. LEHENENGO ZENBAKIA

PILULA BAT SORTU DUTE ESKOLAKO GAI GUZTIAK IKASTEKO Oier Delgado, Naroa de Miguel, Izaro Padura eta Cristian Alvarez

Oxford Unibertsitateko ikertzaile talde batek sortu du pirula.

Pilula hau laborategian nahi gabe sortu dute, konturatu direnean ikasteko balio

Urtarrilaren 4an Oxford Unibertsitateko laborategietan Látex izeneko pílula sortu dute.

direnean ikasteko balio duela proiektuarekin jarraitu dute eta merkatuan jarri dute. Orain merkatuan dago eta bakoitzak 15 euro balio ditu.

Osagaien artean azido nukleikoa eta beste substantzia batzuk daude. Pilularen bigarren mailako efektuak hotz handia eragiten du eta zazeatzea eragin dezake. Bi egunean behin hartu ahal da pilula.

Athleticek UEFA irabazi eta gabarra atera du gaur Bilbon Iker Oña, Ainhize Merino, Haizea López eta Bittor Larrauri

Atzoko finalean, Athleticek 2-1 irabazi du azkenengo jokaldian Manchester Uniteden kontra. Atzo San Siro estadioan, 21:00etan Athleticek Iturraspen azkenengo minutuko golagatik irabazi ahal izan du. Ernesto Valverderen taldeari ez dio inporta Wane Roonyren gola, gainera Athleticen 30.000 afizionatuak ez diote animatzeari utzi. Taldea gaueko 23:00etan heldu dira Loiuko aeroportura eta gaur goizean, gabarra ateratzean, 600.000 pertsona joan dira ospatzera. Geroago autobuseko ibilaldian Bilbo osotik joan dira. Iturraspe trofeoa eraman du eta Muniain mikrofonoarekin festa alaitu du. Gogoratzeko egun polita izan da Athleticzaleentzat!


ERETZA BERRIKO KAZETA

EB-etako presidenteak 500€-ko billeteak banatuko ditu Enkarterrin. Iker Lagar, Izaro Larrauri, Irati Oseguera eta Erik Pérez

Donald Trumpek 5oo€-ko billetez betetako maletak banatuko dizkie Enkarterriko biztanle guztiei. Hurrengo ostiralean, urtarrilaren 27an, Donald Trumpek 500€-ko billetez betetako maletak banatuko dizkie Enkarterriko biztanle guztiei, Bilboko Alde Zaharrean, 12.00etatik aurrera. Batzuek esaten dute jarraitzaileak irabazteko egiten duela, beste batzuek diru asko duelako egiten duela bakarrik, baina egunkari honek jakin duenez, bere aititeren omenez egiten du. Bere aitite Enkarterrikoa baitzen. Donald Trumpek esan duenez, bere aitite hiltzean, Estatu Batuetara joan ziren gertaera hori ahazteko. Baina, ezin zuenez ahaztu, haren omenez zerbait egitea erabaki du.

2017KO OTSAILA. LEHENENGO ZENBAKIA

AMERIKETAKO UNIBERTSITATE BATEK UR GAINETIK IBILTZEKO ZAPATILLAK ASMATU DITU Veronica Hidalgo, Uxue Ereño, Ager Muñoz eta Endika Artaraz

New Yorkeko unibertsitate batean ur gainetik ibiltzeko zapatilak asmatu dituzte urtarrilaren 1ean. Gaur goizean Anónimos Unibertsitatean ur gainetik ibiltzeko zapatilak asmatu dituzte. Asmatzaileak Jimmy Willy eta Willy Wonkan dira. Txikitatik haien ametsa zen. Zapatilak ez dira oso konplexuak. Handiak dira flotagailuak gordetzeko. Botoi bat daukate, sakatzean flotagailuak agertzen dira. Hondartzan ezin dira erabili, olatuek apurtzen dituztelako. Zapatilak otsailaren 20an salgai jarriko dira. 245.99$ balio dute, eta Gabonetan salneurria jaitsiko dute.


ERETZA BERRIKO KAZETA

2017KO OTSAILA. LEHENENGO ZENBAKIA

EUSKO JAURLARITZAK 100€ EMANGO DIZKIE DBHKO IKASLEEI Uxue Peña, Gorka Velo, Ibai Roca eta Asier Artetxe

Atzo, Bilbon Eusko Jaurlaritzak bozkatu zuen lege hau eta datorren hilabetetik aurrera hasiko dira ordaintzen. Atzo lege garrantzitsu bat erabaki zen Eusko Jaurlaritzan: hilero DBHko ikasle guztiei 100€ emango dizkietela. DBHko EAEko ikasle gehienak kexatu egin dira, beraiek lan egiten dutelako eta ez dietelako ordaintzen. Bilbon,Gasteizen eta Donostian 5 egun iraun duen manifestaldi bat egon da. Eusko Jaurlaritzak ikasleen presioarekin bozketa bat egin du ; botoen %62 ordaintzearen alde atera zen eta %38 ordaintzearen kontra.

LIBURUEN ORDEZ TABLETAK ERABILIKO DIRA ERETZA BERRI ESKOLAN. Hugo Gutiérrez, Naiara García, Aitor Gastaka eta Rim Lahfidi

Lehendakariak esan du liburuen ordez tabletak erabiliko direla ikasteko eta patioetan erabiltzeko. Azken urteotan, zuzendariak kexa asko jaso ditu liburuek pisu handia dutelako eta ikasleek bizkarreko mina hartzen dutelako. Konpondu nahian, lehendakariak erabaki du liburuen ordez ikasleek tabletak erabiliko dituztela. Orain Eretza Berriko ikasleak oso pozik daude eta gurasoek ez dute kexa gehiagorik adierazi. Lehendakariaren esanetan, tabletak bereziak dira, eguzkiaren izpiekin kargatzen direlako. Horregatik ikasleak patiora ateratzen dira bateriarik gabe ez geratzeko, eta jolasorduan ere erabiltzeko.


ERETZA BERRIKO KAZETA

2017KO OTSAILA. LEHENENGO ZENBAKIA

Irune Cerrato, Dani Lara, Nagore Martinez eta Eneko Lombraña zuzendariak izango dira Eretza Berriko institutu berrian. Nagore Martínez, Dani Lara, Irune Cerrato eta Eneko Lombraña

Talde honek institutu osoa eraldatu nahi du giro modernoagoa emateko. Institutua Sodupen, Padura kalean, eraikitzen ari da. Hurrengo ikasturtean izango diren zuzendariak 1.DBHn daude orain. Ikaslez osatutako talde honek erabaki du denetarik egotea intitutu berrian: gimnasio fitness bat, saskibaloi zelai bat, futbol zelai bat, igerilekua, spa bat, sauna bat eta jacuzzi bat. Institutu honen eraikinak 3 pisu edukiko ditu. Bere eraikuntza 8.696.969€-koa izango da. 2017ko irailean zabalduko da. Gune berri hauek erabili ahal izateko, aparteko 20€ ordaindu behar dira hilero.

Hologramak sortzen dituen mobila asmatu dute Asier Faraig, Adrian Cueto, Alex Arguello eta Izaro Isuskiza

Harvard unibertsitateko lau ikaslek egin dute teknologia aurrerapen hau. Atzo, Harvard unibertsitateko lau ikaslek asmakuntza berri bat sortu dute: hologramak sortzen dituen mugikorra. Bere bateriak ez du denbora askorik irauten. Maiatzetik aurrera egongo da salgai Europan eta Amerikan, eta 3.000 euro inguru balioko ditu. Leherketa baten holograma

Amsterdamen urtero mugikor konbentzio bat egiten da, eta mugikor hau nagusiki konbentzio hau irabazteko sorutu da. Lagun taldea Hawaii-ra joango da oporretan saria irabazten badute.


ERETZA BERRIKO KAZETA

2017KO OTSAILA. LEHENENGO ZENBAKIA

MUNDUKO GOSEAREKIN AMAITZEKO PILULA BAT SORTU DUTE.

Sodupen parke tematiko bat sortu dute

Nahikari Díaz, Izan Urrutikoetxea, Iker Castaño eta Cristina Savu

Itsasne Castresana, Mikel Gómez, Alain Lazcano, Miguel Gonçalvez eta Aketza Santos

Pasa den ostiralean munduko gosearekin amaitzeko pilula bat sortu dute Ameriketan. Pilula sortzeko bi urte eman dute, oso material bitxiak erabili dituztelako. Pilula kutxa bakoitzak bost pilula dauzka eta 20.000€ balio ditu. Pilulak urte bat eta erdiz mantentzen du efektua gorputzean. Nahiz eta pilula urte eta erdian behin hartu, egunero zapore berri bat nabaritzen da ahoan.

Sodupen parke tematiko bat sortu dute jendea pozik egoteko eta turista gehiago etortzeko. Parkea uda honetan zabalduko da. Legasko eraikuntza enpresa hasi da parkea eraikitzen. Xavi Hernándezek eta Carles Puyolek lagundu dute parkea eraikitzen dirua ematen, eta Messi izango da lehenengo pertsona parkea frogatzen duena. Parke hau eraiki da Sodupek dirua behar duelako eta turista gehiago etortzeko herrira.

Astrofisiko batzuek Plutonek 3 Ilargi dituela frogatu dute. Ibai Márquez, Eider Fernández, Abdessamad Errami eta Aroa Campo

8 pertsonez osatutako talde batek 15 urte eman ditu projektu hau lantzen. Steven Marks, Laira Homkimsoon, Jason Hopstader, Wowlobitch Koodrapaly, Justin Marks, John Deeper, Elisabette Swan eta Harry Pritt izan dira projektu hau sortu dutenak. 2002ko urtarrilaren 2an hasi ziren egiten. Urte horretan unibertsitatean zeuden oraindik, eta Planeta bati buruzko projektua egiteko proposatu zieten. Orduan, zortziak batzorde batean elkartu ziren eta planeta bat aukeratu zuten. Pluton atera zen, Harry Prittek aukeratuta. Aztertu nahi zuten ia ilargiren bat zeukan. Projektua egiten hasi ziren baina konturatu ziren denbora asko beharko zutela. Projektuaren zati txiki bat aurkeztu zuten. Emaitzak ikusita NASA-k onartu zien, honela projektu hau egitea lortu dute ikertzaileek. Hiperabiaduradun kohete bat bota zuten duela 10 urte, eta koheteak dituen kamarei esker jakin dute Plutonek 3 ilargi dituela. Aurten beste kohete bat botako dute 5 pertsonez osatutako talde batek Plutonen ilargiak aztertzeko.


ERETZA BERRIKO KAZETA

2017KO OTSAILA. LEHENENGO ZENBAKIA

1x TALDEA

1y TALDEA


ERETZA BERRIKO KAZETA

2017KO OTSAILA. LEHENENGO ZENBAKIA

1z TALDEA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.