Ateak zabalik

Page 1


Sodupe,2017 ko martxoaren,15a Kaixo 6.mailako neska mutilok : Gu Asier, Izaro, Ibai eta Aitor gara .Gutuna idazten dizuegu zuek jakiteko nolakoa den DBH eta zuen zalantzak argitzeko. Badakigu urduri zaudetela DBH etortzeagatik, baina ez izan beldur hemen lehen hezkuntzan baino hobeto pasatuko duzue . Gu DBH ra etortzeko geundenean beldurrez etorri ginen, gauza txarrak esaten zizkigutelako ,adibidez, anexo asko jartzen zituztela eta galdetegi asko egongo zirela Biologian eta Geologian. Poz - pozik ere bageunden lagun asko egingo genituelako eta handiago egingo ginelako. Triste geunden betiko irakasleak utzi behar genituelako. Eskola eta institutua konparatzen baditugu, esan ahal dugu institutuko jolastorduak oso laburrak direla. Ordu erdikoak dira eta pintxoak saltzen dituzte. Pintxoak patata tortillakoak dira eta 1₏ balio dute. Pintxoak 4 DBH - ko ikasleek egiten dituzte. Oso zaila da harrapatzea denok pintxo bat nahi dutelako. DBHko ikasgaiei buruz esan dezakegu oso aspergarriak direla ,adibidez, Bio – Geo. Baina ez dira guztiak aspergarriak ere badira, dibertigarriak: Gimnasia eta Musika. Azkenik institutua nolakoa den esango dugu: institutua Lehen Hezkuntza baino txikiagoa da, baina klaseak handiagoak dira, informatikako klase handi bat dago, amaitzeko, kanpoan dauden barrakoietan ere ematen dira klaseak. Espero dugu esan ditugun gauzak hurrengo urterako baliogarriak izatea. Galderak badituzue www.blogablogamarinela.wordpress.com idatzi.

Asier, Izaro, Ibai eta Aitor


Sodupe, 2017ko maiatzaren14a Kaixo 6.maila! Badakigu laster 1DBH-ra etorriko zaretela. Institukoko Irune, Naiara, Nagore eta Hugo gara. Gutun hau idazten dizuegu zuen zalantzak argitzeko, DBH nolakoa den esateko, azterketak nolakoak diren azaltzeko eta irakasle batzuei buruz hitz egiteko. Gu bigarren hezkuntzara etortzeko geundenean beldur ginen esaten zigutelako irakasle batzuk oso zorrotzak zirela, anexo asko jartzen zituztela eta aldaketa handia zela. Baina ailegatu ginenean, gogoz geunden. Irakasle eta lagun berriak izango genituzkeelako. Zalantzatan geunden uste genuelako ikasagai asko suspendituko genituela eta asko ikasi behar genuelako. DBH-ko irakasleei dagokionez hasieran pentsatzen genuen oso gogorrak izango zirela, baina oso majoak eta barregarriak dira; adibidez Miguel Angel “teacher� oso alaia eta barregarria da, baina haserretzen denean negatibo eta anexo asko ipintzen ditu. Beti ipintzen dizkigu etxerako lanak. Montse Biologia-Geologiakoa gogorragoa da, baina bihotz onekoa da. Hasieran, galdetegi asko ipintzen zituen, baina orain ez hainbeste. Seguru hemengo azterketengatik kezkatuta zaudetela! Bada, jakin ezazue hain zailak ez direla. Ritxi, Gizartekoak, beti azterketarako ematen dizkigu gidoiak. Normalean, bi edo hiru azterketza dira ikasgaiko ebaluazio bakoitzean. Hau da, ia astero azterketak egingo dituzue baina ez larritu, ikasten baduzue aprobatuko dituzue. Galderak badituzue sartu gure blogean:www.blogablogamarinela.wordpress.com. Agur bero bat! Irune, Naiara, Nagore eta Hugo


Sodupe, 2017ko martxoaren 14a Kaixo,6. mailako lagunok: Iker, Irati, Eneko eta Dani gara. 1. mailan gaude eta gutun hau idazten dizuegu badakigulako hurrengo urtean DBH-n hasiko zaretela, eta institutua nolakoa den azaltzea eta zalantzak argitzea nahi dugu. Gu DBH-ra etortzeko geundenean, hiru sentimendu geneuzkan: zalantza, tristura eta gogoak. Zalantza geneukan ez genekielako zer gauza aldatuko ziren: norekin tokatuko zitzaigun klasean, nola izango zen eskola, nolakoak izango ziren lagun berriak‌ Tristura geneukan uda amaitzen zegoelako, errespontsabilitate gehiago geneukalako, lagunak uzten genituelako Lehen Hezkuntzan‌ Gogoz geunden ikusi nahi genuelako: nolakoa zen DBH., nolakoak ziren lagun berriak, nolakoak izango ziren klaseak‌ Beno, orain DBH-ko gauza batzuei buruz hitz egingo dizuegu. Hemengo ikasgaiei buruz esan dezakegu lehen baino askoz zailagoak direla. Askoz gehiago ikasi beharko duzue. Irakasleei pelota asko egin behar diezue nota on bat nahi baduzue. Adibidez, gure ustez, ikasgairik onena Gorputz Hekuntza da, baina teoria dago, eta txarrena, gure ustez, Biologia da, galdetegiak daudelako. Datorren urtean institutuan txikienak izango zarete, ikasle nagusiek ez dizuete ezer egingo txikienak izateagatik. Gu heldu ginenean zalantza hori geneukan: nagusiak jatorrak izango ziren ala ez. Adibidez: futbolean edo saskibaloian jolasteko onartuko zaituztete. Espero dugu gutun hau lagungarria izatea eta animatzen zaituztegu zuen zalantzak gure web orrira bidaltzera: www.blogablogamarinela.wordpress.com Iker, Irati,Eneko eta Dani


Sodupe, 2017 ko martxoaren 17a Kaixo seigarren mailako neska- mutilok! Gu Erik, Uxue, Gorka eta Rim, 1.Z mailako ikasleak gara. Laster 1. mailara pasatuko zarete eta pixka bat urduri egongo zarete.Baina lasai egon! Guk esango dizuegu DBH nolakoa den eta zalantzak argitzeko mezu hau irakurri. Gu DBH ra etortzeko geundenean gogoz geunden gure lagunekin aurkituko ginelako eta lagun berriak egingo genituelako.Zalantzaz geunden irakasleak nolakoak izango ziren ez genekielako, baina azkenean guztiak oso atseginak dira.Triste eta haserre geunden uda amaitu zelako. Beldurrez geunden esaten zigutelako anexo asko ipintzen zituztela. Poz-pozik ere, gure lagunekin ipini gintuztelako eta irakasle oso onak izan ditugulako. Azkenik lasai geunden institutua hasi eta hilabete batera, egokitzen zara eta ondo sentitzen zara. DBH ko ikasgaiei buruz esan dezakegu ikasgai guztiak errazak direla Mate eta Bio izan ezik. Maten arreta ipini behar duzu klasean, baina gehiena praktika da eta Bion asko ikasi behar duzu. Seguru hemengo azterketengatik kezkatuta zaudetela ! Bada jakin ezazue gure azterketetan denetarik dagoela. Gehienak errazak dira baina beste batzuk zailegiak. Azterketa ugarienak Biologiakoak dira eta batzuk galdetegi izena dute; eta gainera ia egunero. Bueno, espero dugu gutun hau zuen gustokoa izatea eta zuei DBH ra etortzeko animatzea. Zalantzak badituzue gure blogean sartu eta gustura erantzungo dizuegu. Laster arte !

www.blogablogamarinela.wordpress.com Uxu, Erik, Gorka eta Rim


Sodupen, 2017ko martxoaren 21ean Kaixo seigarren mailako ikasleak: Gu DBH-ko lehenengo mailako ikasleak gara, Alain, Cistina eta Itsasne. Badakigu datorren urtean institutora etorriko zaretela eta azaldu nahi dizuegu DBH-a nolakoa den. Gu DBH-ra etortzeko geundenean gogoz geunden, DBH-a nolakoa izango zen jakingo genuelako eta lagun berriak ezagutuko genituelako. Alde batetik triste geunden klaseak hasiko zirelako eta oporrak amaituko zirelako, ezingo ginelako hainbeste denbora lagunekin egon: kalean, igerilekuan‌ Beste aldetik zalantzatan geunden dena berria izango zelako:l agunak, klaseak, irakasleak‌ DBH-ko ikasgaiei buruz esan dezakegu seigarren mailan baino gehiago daudela, baina ez kezkatu, ez dira oso zailak. Guri gutxien gustatzen zaizkigun ikasgaiak Matematika eta Biologia dira. Seguru hemengo azterketengatik kezkatuta zaudetela! Bada jakin ezazue ez dira askoz saiagoak , apurtzu bat gehiago ikasi behar da bikain bat ateratzeko. Aurreko egunean ikasis gero azterketak gaindituta dituzue. Lasai egon! Nahiko errasak dira. Hau izan da guztia, espero dugu zerbait laguntzea. zalantzetan bazaudetela www.blogablogamarinela.wordpress.com idatzi eta guk lagunduko dizuegu. Agur bero bat!

Itsasne,Alain eta Cristina


Sodupen, 2017ko martxoaren 17an Aupa 6.mailako neska-mutilak!!: Gu Saad, Endika, Izaro eta Eneko gara eta Eretza Berri Institutoa nolakoa den azaltzeko gaude hemen. Gu 6.mailan geundenean, irriketan geunden lagun berriak aurkituko genituelako eta jendeak esaten zuelako DBHn gauza barregarriak egongo zirela. Baita ere, zalantzatan geunden pentsatzen genuelako institutua filmetakoa bezalakoa izango zela. Gainera, poz-pozik sentitzen ginen eskolaz aldatuko ginelako eta ikasgai berriak egongo zirelako. Espero genuena errealitatetik oso desberdina zen, baina, uste genuena baino errezagoa da. DBHko ikasgaiei buruz, esan dezakegu nahiko antzekoak direla 6. mailakoekin konparatuz. Baina, adibidez, Bio-Geo zailenetako bat da eta Ingelesa errezenetariko bat da. DBHko irakasleei dagokienez, nahiko dibertigarriak dira, adibidez, Miguel Angel(Ingeleskoa) eta Alazne. Beti bezala, irakasle zorrotzak daude, adibidez, Montse. Espero dugu institutura etortzean ondo egotea, galderarik baduzue idatzi iruzkinetan, blogaren beheko aldean. Izaro,Eneko,Endika eta Saad


Sodupe,2017ko martxoaren 15a

Kaixo 6.mailako lagunak: Gu Jonay, Naroa, Bittor eta Ander gara. Jakin dugu hurrengo urtean gure institutura etorriko zaretela, agian apur bat urduri zaudete horregatik, baina guk azalduko dizuegu dena. Gu DBH-ra etortzean, uste genuen klaseak dibertigarriak izango zirela, batzuk dibertigarriak dira, baina beste batzuk aspergarriak, adibidez, Biologia eta Geologia Maria Jesusekin. Espero genuen irteera asko egingo genituela, baina oraindik irteera bakarra egin dugu. Gu ona etortzeko geundenean irrikaz sentitzen ginen, ikasle berriak ezagutuko genituelako eta lagun berriak egingo genituelako. Aldi berean, lasai geunden uste genuelako erraza izango zela, baina uste genuen baino zailagoa da. 6. maila amaitu genuenean harro geunden lehenengo DBH -ra pasatu ginelako eta lan handia egin genuelako. Lau maila hauetan ikasle mota desberdinak daude: futbola gustatzen zaiena, korrika egiten dutenak, asko hitz egiten dutenak, liburuak irakurtzen dituztenak‌ DBH, lehen hezkuntza baino pixka bat zailagoa eta zorrotzagoa da. Espero dugu zuen zalantzak argitzea eta zuen iruzkinak blogean idaztea. Datorren urtean hemen ikusiko dugu elkar!!! www.blogablogamarinela.wordpress.com Jonay, Naroa, Bittor eta Ander


Sodupen,2017 martxoaren 15ean Kaixo lagunok! : 1A. mailako ikasleak gara, badakigu hurrengo urtean etorriko zaretela DBHra eta esango dizuegu behar duzuen informazioa eta zuen zalantzak erantzungo ditugu. Gu DBH-ra etortzeko geundenean gogoz sentitzen ginen, gure lagunak ikusiko genituelako berriro eta lagun berriak egingo genituelako. Beste alde batetik zalantzatan geunden ez genekielako nolakoa izango zen egunak pasatzea DBHn eta ere ez genekien nolakoak izango ziren irakasleak gurekin. Baina, horretaz ez kezkatu, ez dira txarrak. Gainera lasaiago sentitzen ginen Txaro gure tutorea gure zalantza guztiak erantzun dizkigulako. Txaro oso jatorra da, eta nahi duzun laguntza emateko bera beti egongo da prest. Datorren urtean institutuan txikienak izango zarete, ikasle nagusiok beso zabalik hartuko zaituztegu. Ikusiko gaituzue handiak, baina oso jatorrak gara. Institutuko jolasorduak astelehenetik asteazkenera arte 2 dira eta ostegunetik ostiraleraino bakarrik dago bat. 4.mailakoek tortillazko pintxoak saltzen dituzte euro 1en truke. Espero dugu gutun hau lagungarria izatea, zalantzak badituzue galdetu gure blogean www.blogamarinela,wordpress.com Agur! Uxue, Verรณnica, Ainhize eta Haizea


Sodupen, 2017ko martxoaren 17an

Kaixo, 6. mailako lagunok! DBH-ko 1.A mailako Iker, Oier, Ager eta Cristian gara. Badakigu hurrengo urtean hona etorriko zaretela eta gutun honen bidez zalantza batzuk argituko ditugu zuentzat. Gu institutura etortzeko geundenean, alde batetik oso haserre geunden oporrak amaitu zirelako, goizago esnatu behar ginelako eta lehen hezkuntzako lagunak utzi behar genituelako. Beste aldetik, zalantzatan geunden DBH ez genuelako ezagutzen. Eta ez genekien handiek nola tratatuko gintuzten. Gainera ikasle berriak ezagutu behar genituen. Era berean, gogoz eta irrikaz geunden institutura joateko, lagun berriak ezagutu behar genituelako. Orain kontatuko dizuegu jolastorduak eta azterketak nolakoak diren. Institutuko jolastorduak 30 minutukoak dira. Guztira hiru daude ostegunak eta ostiralak izan ezik, ordu bietan etxera joaten garelako. Goizekoan liburutegira joateko aukera duzu, etxerako lanak egiteko. Arratsaldeko patioak bi zatitan banatuta daude, polikiroldegian futbolean eta saskibaloian jolastu ahal duzu. Eguraldi txarra egiten badu frontoira joaten zara. Seguru hemengo azterketengatik kezkatuta zaudetela! Bada, jakin ezazue oso errazak direla, ondo ikasita eramaten badituzue. Irakasle batzuk azterketaren gidoia ematen dute, hau da, nolako galderak aterako diren. Banatuta esertzen gara eta batzuetan galderak egin ahal zaizkie irakasleei. Espero dugu zuen zalantzaren bat argitzea eta animatzen zaituztegu hona etortzen! Galderaren bat baduzue www.blogablogamarinela.wordpress.com orrialdean sartu ahal zarete eta guk erantzungo dizuegu! Iker, Oier, Ager eta Cristian


Sodupen, 2017ko martxoaren 21a Kaixo, neska-mutilak: Gu Nahikari, Aroa eta Adrian gara 1.DBH-ko ikasleak. Badakigu datorren urtean DBHra pasatuko zaretela, horregatik zuei institutua nolakoa den azalduko dizuegu. Gu DBHra etortzeko geundenean, alde batetik, gogoz geunden institutura joango ginelako eta gutxiago geratzen zitzaigulako ikasketak amaitzeko. Beste aldetik, lasai sentitzen ginen ez genuelako uste oso zaila izango zenik. Horrez gain, nebaarrebak genituen institutuan eta haiek kontatu ziguten nolakoa zen DBH gutxi gorabehera. Ginera, karta honen antzeko bat jaso genuen. Haserre geunden ere uda amaitu zelako eta berriro klaseak hasten zirelako. Gainera, urte honetan oso goiz altxatu behar ginen. Baina, oso goiz altxatzea parte on bat zeukan, ostegun eta ostiraletan ordu biak hamar gutxitan aterako ginen eskolatik. DBH-ko ikasgaiei buruz esan dezakegu, denetarik daudela sailak eta errazak. Eragin handia dauka ikastea ala ez. Guretzat zailenak Biologia, Historia eta Mate dira. DBHn ematen duzuna 6. mailako errepasoa gehi pixka bat gehiago da ez besterik. Seguro hemengo azterketengatik kezkatuta zaudetela! Bada, jakin esazue oso errazak direla. Ez duzue asko ikasi behar klasean adi bazaudete. Baina adi ez bazaudete eta ez baduzue ikasten ez duzue gaindituko bestela bai. Ez izan beldurra zuen zalantza guztiak galdetzeko denak erantzungo ditugu eskolako blogean ipini zuen zalantzak www.blogablogamarinelawordpress.com Datorren urtera arte lagunak!

Nahikari, Aroa eta Adrian.


Sodupen, 2017ko martxoaren 23an Aupa, 6. mailako ikasleak! Gu Iker, Alex, Izaro eta Asier gara, 1.DBHko ikasleak. Gutun hau idazten dizuegu konturatu garelako datorren urtean institutura etorriko zaretela, eta argibide batzuk eman nahi dizkizuegu. Gu DBHra etortzeko geundenean beldur ginen txikienak izango ginelako, eta denbora asko pasatu zelako sentsazio hori esperimentatu genuenetik azken aldiz. Beste alde batetik, haserre geunden udako oporrak amaituko zirelako eta hemendik aurrera ikasketak askoz zailagoak izango zirelako. Aldi berean oso triste geunden, gure betiko lagunak gutxiago ikusiko genituelako eta askoz errespontsabilitate gehiago izango genituelako. Seguru hemengo azterketengatik kezkatuta zaudetela! Bada, jakin ezazue ez direla oso zailak lehen hezkuntzakoekin konparatuz. Irakasle batzuk azterketan sartzen dena esaten dute eta denbora ematen dizute ikasteko. Gure ustez, azterketarik zailenak Naturakoak eta Matekoak dira, batean asko ikasi behar delako eta bestea nahiko zaila delako ulertzeko. Institutuko jolasordua oso desberdina da lehen hezkuntzakoarekin konparatuz. Egunero, 4.DBH mailakoek tortilla pintxoak saltzen dituzte 1â‚Ź-ren truke. Kanpoan saskibaloi zelai bat dago. Polikiroldegian, futbol zelai bat dago, baita saski batzuk ere. Gainera, liburutegi bat dago barruan eta han etxerako lanak egin ditzakezu edo ikasi dezakezu, baita irakurri ere. Eskerrik asko gure gutuna irakurtzeagatik, eta gogoratu, beste zalantzaren bat baduzue, galdetu ahal diguzuela, nahi dituzuen beste. Iker, Alex, Izaro eta Asier


Sodupen, 2017ko, martxoaren 21ean

Egun on, 6garren mailako lagunok. Gu, Ibai, Errami eta Izan gara, 1.B-ko ikasle batzuk gara. Gutun hau idatzi dizuegu jakiteko nolakoa den DBH. Badakigu, datorren ikasturtean etorriko zaretela, eta, ahal ditugun zalantza guztiak kenduko dizkizuegu. Gu DBHra etortzeko geundenean, haserre geunden, uda amaitzen zegoelako eta eskolara berriro etorri behar ginelako. Beste aldetik, lasai geunden guztia berdina izango zelako pentsatzen genuelako. Poz- pozik ere bageunden, berriro gure lagunekin, denbora onak edukiko genituelako. DBHko irakasleei dagokienez ikasgai bakoitzean irakasle bat edukiko duzue. Tutoretzan eta etika errepikatuko dira, irakasle batzuek txarrak dira, baina ere, onak daude. Institutuko jolas orduan polikiroldegi urdinean futbolean eta saskibaloira jolasten da. Gero, kanpoaldean lagunen taldeak sakabanatuta daude. Polikiroldegia itxita dagoenean eta gainera euria ari duenean, frontoira joaten gara, eta hor, gehienbat eskupilotara jolasten da. Beste pertsonak eserlekuetan hitz egiten ari dira. Hau izan da guztia, eta espero dugu zuen galdera guztiak erantzutea, galdera horiek www.blogablogamarinela.wordpress.com orrira bidali.

Ibai, Errami eta Izan


Sodupen,2017ko martxoaren 15ean

Kaixo,6.mailako neska-mutilak! Gu Aketza,Eider,Mikel eta Miguel gara, Eretza Berri ikastetxeko DBH-ko 1.mailako ikasleak. Guk gutun hau idatzi dizuegu DBH-ko informazio pixka bat emateko. Hona heldu ginenean nagusiak sentitzen ginen. Alde batetik pozik geunden, jende berria ezagutuko genuelako, beste aldetik triste geunden uda amaitzen zelako eta Lehen Hezkuntza uzten genuelako. DBH-ko ikasgaiei buruz esan dezakegu hemengo azterketak 6.mailakoen antzekoak direla. Hori bai, ondo eraman behar dituzue ikasgaiak gero sustorik ez hartzeko. Hemengo irakasleei dagokienez majuak dira, baina beste batzuek pazientzia gutxi daukate. Ikasgai bakoitzean irakasle bat dago eta guretzat hobea da denbora gehiago daukagulako materiala prestatzeko. Laurok DBH-ko 1.mailatik agurtzen zaituztegu eta gonbidatzen zaituztegu zuen galderak helbide honetara bidaltzeko www.blogablogamarinala.wordpress.com Aketza,Miguel,Eider eta Mikel


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.