i gandean Ziordia, Ergoiena eta Uharte a rakil lotuko ditu 30. s akanako Bizikleta Egunak. Ekimena bizi-bizi dago / 2-3
Irurtzungo Udala mugikortasun plana gauzatzeko neurriak hartzen eta prestatzen hasi da / 6
Eraldaketa digitalerako guneari, Dinabideri, beste bulkada bat emanen dioten lanak egin dira / 11
Josu Igoak Otadiko
Kristo Deuna Torneoko txapela jantzi zuen, Burundako zaleen txalo artean / 15
Maitane Vilariñok Athletic A-rekin lehen mailako F. Ligan debutatu zuen, garaipenarekin / 16-17
Mugikortasun jasangarriaren aldeko 'Artekleta' erakusketa mustu dute institutuan / 23
SINADURAK
Maider Betelu Ganboa saKaNa Sakandar askok betidanik ezagutu dute Sakanako Bizikleta Eguna. Izan ere, heldu bilakatu zaigu Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako proba ez lehiakor ezaguna. 30. edizioa biziko du aurten, data borobila. "Oso pozik gaude, 30 urte urte asko direlako. Sakanako Bizikleta Eguna beti oso atsegina den eta giro onean egin dugun ekimena da, egun polita, eta pozik gaude horrenbeste urte ondoren beti bezain arrakastatsu segitzen duelako" azaldu du Amaia Gerrikagoitia Uriarte kirol teknikariak.
Gerrikagoitiak 23 urte daramazki Mank-eko kirol teknikari, eta, hortaz, Sakanara iritsi zenetik beti antolatu du Sakanako Bizikleta Eguna. Hasieratik erantzun ona izan zuen ekimenak, eta hasierako izpirituari eusten dio, kirola eginez Sakanako herriak ezagutzea. Izan ere, halakoa du leloa: "Sakana Bizikletaz Ezagutzen".
Bizikletan ibiltzeko zaletasuna
Arrakastaren arrazoietako bat Sakanan dagoen bizikletarekiko zaletasuna da. "Beti esan dugu Sakanan bizikletan ibiltzeko zaletasun handia dagoela. Horren erakusle dira bertan dauden txirrindulari taldeak, Aralar, Burunda eta Barranka. Gainera, Sakanako ikastetxe guztiek ekimena gizarteratzen eta izena ematean ematen diguten laguntzari esker, beti oso arrakastatsua izan da Bizikleta Eguna".
Emakumeak, gehiago
Teknikariak argi du zer aldatu den gehien: emakumeen parte hartzea. "Nabaritu dudan aldaketa handiena da. Urtetik urtera, geroz eta emakume gehiagok parte hartzen dute Bizikleta Egunean. Eta helduek ere, gehiago. Hasierako urteetan haurrak eta haien gurasoak aritzen ziren bereziki, baina orain emakumeak eta helduak ere animatu dira. Familian, kuadrillan, lagun artean... Sakanako Bizikleta Eguna oso parte hartzailea da, anitza".
30 urte, milioika pedalkada
TXIRRINDULARITZA sakanako Bizikleta Egunaren 30. edizioa igandean abiatuko da, 9:00etan, Ziorditik. Ergoienan geldialdia egin eta gero, Uharte arakilen despedituko da. Urteurren borobila denez, sorpresaren bat iragarri du Mank-ek
Eguraldia, erabakigarria
Mank-eko kirol zerbitzuak antolatzen duen ekitaldirik jendetsuena da Sakanako Bizikleta Eguna, eta parte hartzean eragiten duen faktore garrantzitsuena eguraldia da. "Urteren batean, eguraldia lagun, 500 partaide biltzera iritsi ginen. Jakina, ez uneoro, sartu-irteerak egoten
"POZIK GAUDE 30
URTE ETA GERO BETI
BEZAIN ARRAKASTATSU
SEGITZEN DUELAKO" aMaia GErriKaGOitia
direlako. Urte oso jendetsuak egon dira, baina nahiz eta eguraldi kaxkarra egin, beti mantendu izan da gutxieneko partaidetza on bat, 250 partaide ingurukoa, gutxi gorabehera.
Ziordia-Uharte, Ergoienatik Aurtengo edizioa igandean abiatuko da Ziorditik, 9:00etan, eta Ergoienan egingo du atsedenaldia, Lizarragan. Uharte Arakil izango da helmuga, 35 km osatuta. Ergoienara bost urtetik behin iristen da Bizikleta Eguna. Ergoiena eta aldapak banaezinak dira, eta horrek ibilbidea pixka bat gogortzea dakar. "Aldapak
daude, baina egin daiteke. Mantso joaten gara, atzetik datorrenari itxaronez eta guztien erritmoak errespetatuz. Egingarria da, guztiz. Txarrenean jarrita, norbaitek ezin badu, haur txikia delako edo dena delakoa, ibilbidearen atzetik autobusa eta kamioia doaz. Beraz, nahi duenak zati hori autobusean egin dezake, eta gero ibilbidera
"GEROZ ETA EMAKUME GEHIAGOK PARTE HARTZEN DUTE BIZIKLETA EGUNEAN" aMaia GErriKaGOitia
batu, nahi duen zatian". Sakana zeharkatzeko erronkari, Ergoienako erronka gehitzen zaio. "Bi domina jartzen ditugu Ergoienan" dio, txantxetan, Gerrikagoitiak, tarte horren edertasuna goraipatzen du. "Paisaia zoragarria da; ibilbide zati hori oso polita da. Bertakoak ez bagara ez dugu askotan gurutzatzen; beraz, aurtengo ibilbideak badu plus hori". 30. edizioa denez, ibilbidean barna sorpresaren bat egongo dela iragarri du teknikariak.
Izena ematea, asegururako Sakanako Bizikleta Egunean parte hartzea dohainik da, baina Mank-en izena eman beharra dago, azpiegiturak antolatu eta asegurua ongi ixteko. Horrela, izena ematen dutenek eskura izango dute autobusa, goizean goiz Ziordira eramango dituena. 7:45ean aterako da Irurtzundik, eta herri guztietan geldialdiak eginen ditu. Autobusak atzetik kamioia izango du, bizikletak jasotzeko. Eguna Uharte Arakilen despeditu eta gero, autobusak jaioterrira itzuliko ditu partaideak. "Izena eman beharra dago, asegurua egiteko orduan partaideen izen-abizenak beharrezkoak direlako. Beti dago erorketa txikiren bat, eta badaezpada, aseguratuta hobe". Bizikleta Egunean beti asegurua ezagutu du Gerrikagoitiak, baina duela 15 urte inguru aseguruaren baldintzak zorroztu zirela du gogoan. "Baldintza zorrotzagoak eskatu zituzten".
Urte hauetako beste aldaketa bat kaskoaren erabilera izan da. "Uste dut hasieran ez zela derrigorrezkoa, baina gaur egun ezinbestekoa da, ez da kaskoa ahaztu behar. Eta beste aldaketa bat bizikleta doitzearena da. Jendeak gaur egun bizikleta egoera onean ekartzen du, doituta. Mekanikariek, gehienbat, egunean sortu ahal diren zulatzeak eta bestelakoak konpontzen dituzte soilik. Ez dute lan gehiegirik izaten". Beste aldaketa bat, datarena izan da. Hasieran urrian izaten zen, baina azkenaldian irailean egin da. "Tarte batean irailaren azken asteburuan egin genuen, baina
aldatzea eskatu ziguten, zenbait herritan San Miguel festak zirelako. Horregatik, astebete lehenago egiten dugu orain".
Boluntarioen lana, ezinbestekoa
Sakanako Bizikleta Eguna makina bat boluntariok egiten duten lanarengatik ateratzen da aurrera. Sakanako txirrindularitza taldeak, mekanikariak eta garraio enpresak daude tartean. "Sekulako inplikazioa dago Sakanan, eta eskertzekoa da. Haiek gabe, ezingo genezakeen Bizikleta Eguna antolatu. Urtero prest daude, eta gogo onez. Oso eskertuta gaude".
Barranka Txirrindularitza
Taldekoak gehienbat ibilbideaz arduratzen dira. Batzuk aurrean
"Eskualdeko sentimendua
sortzeko jaio zen eguna"
Sakanako Mankomunitateko orduko kirol teknikari Mikel Goldarazena izan zen Sakanako Bizikleta Eguneko sortzaile nagusietako bat.
Sakanako Mankomunitateko lehen kirol teknikaria zu zeu izan al zinen?
Ni baino lehen Maria Markotegi egon zen denbora batean, baina Nafarroako Gobernuko langileekin plaza finkatu egin zuten, eta orduan ni sartu nintzen, 1990. urtean, plazarekin. Kontuan izan behar da hasierako urte haietan Sakanako Mankomunitatea martxan jartzen ari zela, hastapenetan. Hasieran zerbitzu gutxi zeuden, baina gutxika euskara zerbitzua, etxeen zaharberritze zerbitzua eta kirol zerbitzua martxan jarri ziren,
azken hau, esan bezala, Nafarroako Gobernuak zuen plan baten barruan sortutakoa. Beraz, hasierako urte haietan gauza gutxi zeuden kirol arloan. Dena sortzen ari zen. Nola sortu zen Sakanako Bizikleta Eguna? Garai haietan eskualdeko sentimendua ez zegoen oso zabalduta. Altsasuko jende askok ez zituen Arakilgo herri txikiak ezagutzen, eta Irurtzungo jendearendako oso urruti geratzen ziren Altsasu, Olazti eta Ziordia. Eskualdeko sentimendua sortzearen eta lantzearen aldeko egitekoen artean sortu zen Sakanako Bizikleta Eguna. Sakanako txirrindularitza klub eta taldeetara joko zenuen laguntza eske.
kokatzen dira, besteak atzean, eta tropelaren kontrola egiteaz gain, bidegurutze guztiak zaintzen dituzte. Inor atzean ez gelditzeaz arduratzen dira, eta geldialdiak egin edo tropela batu behar denean, beti daude prestu. "Barrankakoek aurretik ibilbidea prestatzen dute, eta egunean tropela kontrolatzen dute. Segurtasunaren aldetik, beti oso ongi joaten gara. Urte askotako esperientzia dute, eta hori nabaritzen da. Bestalde, Burunda eta Aralar klubak txandakatu egiten dira, autoa eta megafonia eramateko. Aurten Burundari dagokio. Bidea irekitzen dute, eta ekimena girotu".
Bai, zalantzarik gabe. Orduan bi txirrindularitza talde indartsu zeuden Sakanan: Burunda eta Aralar, eta txirrindulari asko trebatzen ziren bertan. Garai haietako nobedadea BTT edo mountain bike bizikletak izan ziren. Aurretik soilik errepideko edo paseoko bizikletak zeuden, baina orduan merkaturatu ziren lehen mendi bizikletak, arrakasta handia izan zutenak. Mikel Nazabalek Urbasa-Andian mendi bizikletan egiteko 30 ibilbide inguru bildu zituen, Sua argitaletxeak argitaratu zuena. Mendi bizikleten arrakastaren ondorioz, Burunda klubak bere barruan BTT sekzioa sortu zuen, eta Pablo Lopez Colina zen arduraduna. Aralar eta Burunda taldeekin, eta Mikel Nazabal eta Pablo Lopez Colinarekin elkarlanean martxan jarri genuen Sakanako Bizikleta Eguna. Uste dut nik izan nuela hasierako ideia, baina aipatukoekin hasieratik partekatutako ideia izan zen, guztion aldetik jarrera oso ona izan zen, eta erraza izan zen eguna martxan jartzea. Nolakoa izan zen lehendabiziko edizioa?
Gogoan dut jende askok parte hartu zuela Sakanako Bizikleta Egunean. 300-400 pertsona, ez dakit zenbat animatu ziren. Hasieratik arrakasta handia izan zuen. Azpiegitura prestatu behar izan genuen, autobusak eta
bizikletak eramateko kamioia behar zirela ikusi genuelako. Hasieran Unamunoren kamioia hasi ginen erabiltzen, gogoan dut. Hasieratik ongi funtzionatu zuen ekimenak; uste dut Sakanako Bizikleta Egunaren historian egon den arazo bakarrenetakoa eguraldia izan dela. Eguraldi ona egiten bazuen, egunak arrakasta handia zuen, eta euria eta hotza egiten bazuen, pixka bat gutxiago. Esango nuke ordutik hona Sakanako Bizikleta Egunaren giroa mantentzen dela. Bestalde, askorendako, oraindik ere, erronka izaten jarraitzen du; 10-12 urteko neska-mutilendako bereziki, Sakanako Bizikleta Eguna osatzea eta eskualdea zeharkatzea erronka handia da. Halako arrakasta izatearen arrazoiak zeintzuk izan ziren? Mezua ongi gizarteratzen asmatu zenuten? Txirrindularitza klubek eragina izan zuten? Zerk funtzionatu zuen horren ongi?
Gauza askok. Esaterako, garai hartan Sakanako Autobia egin zen, eta bigarren mailako errepidea edo “secundaria” deritzoguna libre gelditu zen. Beraz, errepidea oso aproposa zen bizikletan ibiltzeko, eta hori oso garrantzitsua izan zen. Bestalde, hasieratik ikastetxeetara jo genuen. Orduko partaide gehienak ikasleak ziren, eta euren gurasoak ere etortzen ziren. Bestalde, Sakanan bizikletaren inguruan mugitu den jende asko egon da beti,
zengana eta Berri Bikes-eko Joaquin Beltran de Herediarengana jotzen du Mank-ek azken urte hauetan. Euren konpromisoaren arabera, bata edo bestea dator, eta, tarteka, biak. Kamioiari dagokionez, azken urteetan Transakanara eta Arregi garraioetara jo dute. "Beti daude laguntzeko prest".
Gerrikagoitiak ez du Sakanako Bizikleta Egunean hutsik egiten. "Pare bat aldiz izan ezik, beti joan naiz. Eta aurten ere bai, jakina, faltarik gabe. Sakandar guztiak animatzen ditut bizikleta hartu eta egun zoragarria pasatzera. Urte borobila da, berezia, eta sorpresa txiki hori oso atsegina izango da. Animatu!".
txirrindulazalea dena. Eta Burunda klubeko BTT sekzioaren lana azpimarratuko nuke, gerora Barranka Txirrindularitza Taldea bihurtu zenarena. Haiek arduratzen ziren Sakanako Bizikleta Egunaren kontrolaz, errepideetako bidegurutzeak ixteaz, erritmoa ezartzeaz... Garai haietan ere Altsasuko BTT Zeharkaldia antolatzen hasi ziren, aurten 27. edizioa bete duen proba ez lehiakorra. Sakana beti izan da txirrindulazalea, eta txirrindulari profesionalak ere dezente izan dira azken urteetan, Aralar eta Burundako txirrindulariekin eta afizionatuekin batera. Sakanak historikoki bi kirol oso indartsu izan ditu: txirrindularitza eta pilota. Egun, agian futbolak gainditu ditu, baina historikoki indartsuak izan dira. Sakanako Bizikleta Eguneko zenbat ediziotan parte hartu duzu?
Askotan. Aurten 30. edizio badira, horietatik 20 ingurutan. Ahal badut, beti parte hartzen dut. Egunotan Portugal aldean egongo naiz bizikleta ibilbide bat egiten, eta plan zehatzik ez dugunez, ez dakit irailaren 22rako itzuliko naizen. Baina etxera garaiz bueltatzen banaiz, bertan parte hartzen egongo naiz, zalantzarik gabe. Sakandarrak animatuko ditugu?
Jakina! Egun polita da. Udazkenaren atarian gaude, naturak kolore berriak hartzen ditu... goiz polita igarotzeko primerakoa.
Familiak, kuadrillak, lagunak... parte hartze anitza du Sakanako Bizikleta Egunak.
MIKEL GOLDARAZENA GOÑI MANK-EKO KIROL TEKNIKARI OHIA
UTZITAKOA
JAVIER CASTEIG BARANDIARAN
Albo ondorioak
Akabo uda, eta horrekin batera turismorako garairik oparoenari ere agur esan beharko diogu.
Hemendik gutxira denboraldiaren datuak eta balorazioak argitaratuko dira; hotelen eta antzekoen betetze maila, batez beste egonaldiak zenbat egunetakoak izan diren, zenbateko gastua pertsona bakoitzeko…Estatistikak ongi daude, azken finean azterketak egiteko datuak behar dira eta horiek ukaezinak dira, baina ez dira parametro edo irizpide bakarrak.
Gaur egun, gure inguruan ia guztiok gara turista, une batean edo bestean, eta gehienok, leku jakin bat bisitatu baino lehenago, zer ikusi behar den, non bazkaldu daitekeen… kontsultatzen dugu. Horren ondorioz, leku turistikoen masifikazioa.
H ara ZE r D i EN
Ezkiotik eta Gasteiztik
SAKANAKO TRENAREN ALDEKO PLATAFORMA
GURE INGURUAN IA
GUZTIOK GARA TURISTA, UNE
Masifikazio horri aurre egiteko leku batzuk ongi prestatuta daude, batez ere turismoa bizibide ia bakarra duten herrialdeak, nahiz eta masifikazioak ezer onik ez dakarren. Baina beste zenbait lekutan ez da horrelakorik gertatzen, ez daude prestatuta edo ez dute nahi, eta izurrite honi nola aurre egin aztertzen ari dira. Betiere, turismoaren alde onak zaintzen, baina albo kalteak edo ondorioak alboratzen.
BATEAN EDO BESTEAN
Albo kalteak ez dira nolanahikoak eta bertako biztanleek pairatzen dituzte; sektorean, normalean, lan baldintzak ez dira onenak; bizitzeko lekua aurkitzea ia miraria, dagoen apurra turismoarendako bideratzen delako; ohitura aldaketak, bertako kultura arriskuan jarri… Honenbeste ahalegin guztiok turista izan gaitezen eta turistak erakartzeko, eta orain balazta sakatu nahian. Nahiz eta orain turismo jasangarriaz eta beste zenbait estrategiaz hitz egin, ez dut uste honek atzera buelta errazik duenik.
GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteartea 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora.
Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa.
Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
Politikari profesionalak eztabaida antzu, iruzurti eta hutsaletan korapilatzen dira haien artean ikuspegi ezberdinak dituztenaren itxurak ematearren, eta honela, benetako eztabaidak ukatzen dizkigute. Esaterako, Ezkio eta Gasteizen arteko eztabaida txotxolo horretatik harago, sakonean hitz eginez, ze garraio eredu nahi dugu salgaiak mugitzeko eta bidaiariak eramateko?
Aldaketa klimatikoaren mehatxupean eta krisi ekosozial baterantz goazela, ze garraio mota lehenetsi eta bultzatu beharko genuke? Soilik bidaiariak eramaten dituen eta hiri oso handiak lotzen dituen AHT azpiegitura berri bat eta sekula ere merkantziarik eramanen ez
duena edo betiko trenaren gaurkotze eta hobetze bat bultzatuko dugu lurraldea kohesionatzeko eta salgaiak eta bidaiariak eramateko ahalmena izanen duena? Euzko Alderdi Jeltzalea urteetan gezurretan aritu da Euskal Y-koak merkantziak eramanen zituela behin eta berriz baieztatuz... orain dela bi urte eskas Euskal Y-koak merkantziarik ez zuela eramanen onartu zuen arte. Gaur egun, Geroa Bai bide beretik dabil eta AHTari prestazio handiko trena hots egiten dio, bere prestazio bakarra hiri oso handiak abiadura bizian bidaiariak mugitzeko balio duenean, tarteko eskualde eta hiriei inongo zerbitzurik eman gabe pasatuz, merkantziarik eraman gabe. Guk, aldiz, prestazio handiko trenbide sarea aldarrikatzen dugu
GU t UN a
Altsasuko peñei esker onez
MARIA RUIZ MORENO
r U i Z Fa M iliar EN i ZENE a N
Hitz hauen bitartez Ionen senideek bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu
Altsasuko peñei Altsasuko festetan egindako omenaldiagatik eta ekimen guztietan presente
izateagatik. Dudarik gabe, aurtengo festak zailak, gogorrak eta bereziak izan behar ziren, eta hala izan da, baina hein handi batean peñei eta lagunei esker Ion gurekin zegoela sentiarazi dugu; malkoak, oroitzapenak, dantzak, irribarreak... tartekatuz. Bihotzez, mila esker. Jai doinuetan elkarrekin!
mota guztietako trenak ibiltzeko gai izanen direnak eta salgaiak garraiatzeko egokitua egonen dena, geltokiak berrirekiz eta tren zerbitzuak handituz. "Ezkiotik edo Gasteiztik" diotenean Nafarroa isolatua dagoenaren itxura eman nahi digute, baina dagoeneko, Nafarroa saretua daukagu: Gasteiztik penintsularen hegoaldera goaz, Gipuzkoatik Europarantz eta Castejonetik Mediterraneora eta Madril aldera.
Bidaiarien %94 aldirietako, eskualdeetako eta distantzia ertaineko zerbitzuak erabiltzen dituzte, baina inbertsio gehienak AHTak daramatza. Garaia heldu da betiko trenean inbertsioak handitu eta AHT linea berriak gelditzeko.
LAGUNTZAILEAK
Gero eta aldeko gehiago
IÑAKI SAGARDOI ETA OSKAR ZAPATA
N a Farr O a KO EU s K alt Z al EEN
t OPa GUNEKO K DE a K
2024ko apirilaren 17an "Gero eta aldeko gehiago" dokumentua aurkeztu genuenetik, hainbat gizarte eragileekin partekatzen ari gara. Horratx ideia batzuk: Egoera soziolinguistikoak neurtzeko erabiltzen diren adierazleei erreparaturik, euskal hiztun komunitatea, euskararen etorkizuna beraz, egoera zaurgarrian dagoela Nafarroako eskualde guztietan esan behar dugu.
Bistan da, indarberritze prozesuan, aurrera egiteko egiturazko aldaketak behar ditugu alor juridikoan eta ekonomikoan. Bultzada politikoa eta gizartearen babesa behar dira.
Nafarroan gaur egun, euskara sustatzearen alde gauden herritarrak gizarte honen herena gara. Gure ustez, erronka nagusia da epe ertainean gehiengoa izatera pasatzea. Izan ere, nafar herritarren gehiengoaren babes eta akuilua izanik, parlamentuan onartuko eta Administrazioek hartu behar dituzten neurriek atzera bueltarik izan ez ditzaten bermea aunitz handiago izanen baita.
Dena den, gehiengoa izan gabe ere, euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak bermatu behar ditu Administrazioak demokrazia eta herritarron berdintasun printzipioan oinarriturik.
Babes soziala handitzea helburu azken hiru urteetan, euskararen aldekotasun eta kontrakotasun jarreren zergatiak aztertu ditugu Nafarroan. Hainbat faktore daude baina gai zentral batek zipriztintzen du euskararen gaia: estatu proiektuen arteko talka, nazio identitateen talka. Esan liteke, ikuspegi bakoitzaren atzetik euskararekiko jarrera jakin bat igartzen dela, ñabardurak ñabardura, noski.
Gure ustez, euskara sustatzearen alde ez dagoen bi hereneko kopuru hori
gutxitzeko eta aldeko garen herena handitzeko, dikotomia horretatik ateratzea eta euskararen sustapenaren inguruan nafar gehienek partekatzen ditugun baloreetan oinarrituriko aliantza berriak eraikitzea estrategikoa eta posiblea da. Hortaz, egin dugun proposamenaren bidez, euskararen aldeko aliantzen eremua zabaldu nahi da, ohiko dikotomia horien ardatzak mugitzeko, birkokatzeko, tresna ezberdinak plazaratuz, gaur egun euskararekiko atxikimendua sentitzen ez duen jende multzoari euskararen aldeko pertzepzioak eta posizioak aldatzeko heldulekuak eskaintzearren.
Ildo horretan, bi bide jorratzea proposatzen dugu: harremanak areagotzea, konplizitate berriak eraikitzeko asmoz, eta Nafarroako herritar gehienok partekatzen ditugun balioetan oinarritutako kontakizunak lantzea eta sozializatzea. Eta, jakina, praktiketan eta portaeretan koherenteak izatea esaten eta proposatzen denarekin.
Gure iritziz, jokabideei dagokienez, bi hitz gako daude: gertutasuna eta enpatia. Kontakizunak eraikitzeari dagokionez, bi ildo diskurtsibo garatzea lehenesten dugu: pentsamendu eta praktika ekologistatik eratorritako balioen multzoa
eta errespetu demokratikoan oinarritutako elkarbizitza.
Zentzu honetan, uste dugu garrantzitsua dela Nafarroako gizarteari adieraztea euskararen aldeko jarrera, abertzaleen gauza bat izateaz harago, berdintasunaren, aniztasunaren, jasangarritasunaren, demokraziaren eta elkarbizitzaren aldeko jarrera politikoa dela; eta inboluzio demokratikoa eta autoritarismoa sustatzen eta predikatzen dutenen aurkakoa. Harremanen eta kontakizunen bidez, balore horien alde lan egiten duten pertsona eta erakundeen ideologiaren koherentzian, gogoetak eragitea bilatzen dugu: aniztasunaren alde bagaude, berdintasunean sinesten badugu, ez al da koherentea euskara sustatzearen alde egotea? ; euskararen alde bagaude ez al da koherentea autoritarismoaren kontra jokatzea?; Elkarbizitzan sinesten badugu, ez al da koherentea euskarak ere Nafarroan osasun ona izan dezan aldarrikatzea?
Gure ustez, euskararen inguruko eztabaida eta posizionamenduak parametro berri hauetara ekartzea (Berdintasuna, Aniztasuna Vs Uniformazioa; Bizikidetza Vs Autoritarismoa) aberasgarria izan daiteke, aliantza eta konplizitate berriak eraikitzeko.
OBJEK ti BO ti K
SAKANERRIA
Alfredo Alvaro Igoa irUrtZUN Irurtzungo Udalaren Irurtzunen bizi eta mugi mugikortasun planak sei egoeratan herritarrek errespetuz jokatzeko helburua du. Alde batetik, espaloiak oinezkoek bakarrik erabiltzea. Bestetik, mugikortasun arazoak dituzten pertsonendako aparkalekuko plazak errespetatzea.
Udalak taxien eta autobusen erabilera esklusiboko guneak izendatu dituenak kontuan hartzea. Baita garraiolarien zamalanetarako erabiltzen dituzten eremuak ere. Horiekin batera, aparkatzea debekatzen duten marra horiak errespetatzeko deia egin du udalak. Eta behar bezala aparkaleku irregularrak bazter uzteko deia egin du. Azkenik udalak garajeen irteerak errespetatzeko eskatu du. Irurtzungo Udalak gogorarazi du arau-hauste bakoitzak dagokion zehapena dakarrela.
Unai Razkin Iriarte alkateak azaldu duenez, "Irurtzunen mugikortasuna arazo bat dela ikusi genuen, hobetzeko ertz asko ditu. Horregatik, mugikortasun plana martxan jarri dugu". Alkateak esan duenez, planaren ardatz nagusia "herrian bizikidetza erosoa egotea da". Horretarako, udalak kontuan izan ditu ibilgailuak, oinezkoak, mugikortasun murriztua duten pertsonak, zerbitzuak eta abar.
Eskaera gobernuari
Alkateak jakinarazi duenez, udala mugikortasun plan inte-
Irurtzun mugikortasun plana gauzatzeko neurriak hartzen hasi da
Planak hainbat fase izanen ditu. Dagoeneko bi kale noranzko bakarreko bihurtu dira.
“Udalaren baliabideekin egiten ari gara. Baliabide horiek erabili behar dira herria antolatzeko, eta hirigintzaren ikuspegitik pertsona guztien integrazioa lortzeko”
grala prestatzen ari da. "Dagoeneko hainbat ekintza egin ditugu. Eta legegintzaldi honetan horretara goaz". Helburu nagusia lortzeko hainbat ekinbide martxan jarriko ditu udalak. Razkinek azaldu duenez, "garrantzitsuenak, edo gehien kostatuko direnak, herriko bi kaleren jabetza eskuratzea izanen da: Lizarra kalea eta Bi Ahizpe kalea". Gaur egun bi kale horiek Nafarroako Gobernuarenak dira eta errepide izendapena dute. Razkinek jakinarazi duenez, "erantzuna jaso dugu. Behin saihesbidea eginda, Lizarra ka-
learen jabetza eskuratzeko prozesua hasi da eta bukatzean Irurtzungo Udalarena izanen da. Saihesbidea Nafarroako Gobernuaren eskumena izanen da eta errepide nagusi bihurtuko da". Bi Ahizpe kaleari dagokionez, alkateak azaldu duenez, “esan digute momentuz ez dela posible. Industrialdea, Matxain jatetxea eta autobiarako sarrera hartzen duen espazio hori beste modu batera antolatu behar baita. Hori egin arte ez genuke kale horren jabetza hartuko".
Gaineratu duenez, "Nafarroako Gobernuarekin norabide horretan lanean gabiltza. Lizarra kalea herriarena azkar izatea espero dugu, bestea eskuratzeko itxaron beharko dugu".
Behin kaleen eskumena izanda, Razkinek aurreratu du parte hartze prozesua abiaraziko luketela: "herriak Lizarra ka -
Neurriak hartzen hasita
Bitartean Irurtzungo Udala zenbait neurri hartzen hasi da. Aurrenekoa Elizpea eta Berria kaleen trafiko ordenamendu berria izan da. "Aparkatzeko arazo larriak genituen. Auto asko espaloien gainean aparkatzen zuten, horrek sortzen dituen arazo guztiekin. Uste dugu hainbat jarrera atzean utzi behar direla. Zentzu komuna izan eta gure bizilagunak direnak errespetatu behar ditugu: oinezkoak, mugikortasun murriztua dutenak, haurren aulkitxoekin joaten direnak eta abar". Horiek kontuan izanda, aipatu bi kaleak norabide bakarreko kaleak bihurtu ditu udalak. Aldi berean, ibilgailuak aparkatzeko plaza berriak pinturaz markatu ditu. "Momentuz, balorazioa ona da. Eta horretan jarraituko dugu".
learekin zer egin eta herri erdigunea beste modu batera nola antolatu nahiko lukeen erabakitzeko. Herritarrek hala nahi badute, behintzat".
Razkinek azaldu duenez, "saihesbidea eginda ere, oraindik herri erdigunetik nahikoa ibilgailu pasatzen dira. Nahiz eta saihesbidea egin zenetik egoera nabarmen hobetu den”. Kamioiak ere pasatzen direla gaztigatuta, alkateak jakinarazi duenez, “antza, GPSak eguneratu gabe omen daude eta, oraindik ere, baten bat, despistatuta, herri erditik pasatzen da, bai".
Aurten ere liburutegi ondoko aparkalekuko zorua berrituko du Irurtzungo Udalak. "Behin betiko asfaltatuko dugu, eta herri erdian aparkaleku berria izanen dugu. Hori izanen da herri erdigunea antolatzeko oinarrietako bat". Lanek 137.000 euro inguruko aurrekontua izanen dutela aurreratu du alkateak. Bestetik, Irurtzungo Udala beste jarduera bat egiten ari da aurten: mugikortasun murriztua duten pertsonak ibilgailuak aparkatzeko aparkalekuak hainbat eremutan jartzen eta margotzen ari da berriro, "eremu bakoitzak halako aparkaleku bat izan dezan. Gainera, pertsona horiekin bilera izanen dugu. Jakin nahi dugu herrian zein arkitektura oztopo dituzten, horiek pixkanaka moldatzen joateko", argitu du Razkinek. Irurtzungo Udalak inguru horretan bigarren fasea egitea aurreikusi du 2025ean. "Lehengo zinema zegoen lursaila elizari erosi diogu (74.000 euro) eta han aparkaleku bat eginen dugu. Horrek Artadia, Ardantzeta eta eremu horretako kaleen egoera hobetuko duela pentsatzen dugu". Aparkaleku berriak 25 bat ibilgailurendako tokia izanen luke. "Baina oraindik proiektua ez dugu eta zehaztapenak harekin iritsiko dira". Heldu den urteko egitekoetako bat izanen da herriko beste toki batzuetan ibilgailuek aparkatzeko tokiak margotzea. "Gutxika-gutxika guztion artean aurrera egitea", laburbildu du alkateak.
Ezkerrean norabide bakarreko kale bihurtu den Berria kalea. Eskuinean aparkalekua egitea aurreikusi den tokia.
Euskara praktikatzeko programa, Mintzakide, bueltan da
lagun artean euskaraz eta gustura egoteko aukera da, gainera, dohainik. Edozein herritan sor daitezke taldeak
saKaNa
Talde txikitan, astean behin ordu bat eta gustuko jarduera bat eginez. Horrela praktikatzen dute euskara hainbat sakandarrek ikasturtean, eta giro atseginean. Talde horietan euskaraz ondo moldatzen den pertsona bat, hizkuntza maila hobetu nahi duten lagun talde batekin elkartzen da eta hainbat gaien inguruan hizketatzen dira partekatzen duten denbora tarte horretan. Normalean, astean ordu bat izaten da. Euskara maila hobetu nahi dutenek arrazoi ugari izaten dituzten izena emateko: euskara ikasten ari dira eta bulkada bat eman nahi diote, ahaztuta zutena berreskuratu edota jarioa handitu nahi dute, hiztegia bereganatzea, segurtasuna irabaztea eta beldurrak uxatzen laguntzea...
Taldeek erabakitzen dute noiz eta nola elkartu. Izan daiteke kafetegi batean, kafe baten bueltan elkartzea. Baina beste zaletasun batzuekin ere uztartu daiteke. Izan ere, euskara praktikatzeko ez da norberaren gogoa besterik behar. Sor daitezke yoga taldeak, puntua egitekoak, mendikoak, boxeo, bizikleta, mahai jolas taldeak, antzerkia elkarrekin ikusteko taldeak, abesteko taldeak, baratza lantzeko taldeak... Horrela, parte hartzaileek ez dituzte bere zaletasunak mintzapraktika egiteko alde batera utzi behar, dena uztartu dezaketelako. Munduan zehar sakabanatuta dauden euskaltzaleekin ere euskara praktikatzeko aukera ere badago online saioen bidez.
Jakingarriak
Badaude talde bereziak ere, esaterako, helduak eta haurrak beste familiekin euskaraz hitz egiteko tailerrak eta jolasak antolatzen dituztenak. Edo, zergatik ez, kuadrilla barruko hizkuntza dinamika aldatzeko. Gainera, mintzakide programak tailerrak, txangoak, emanaldiak, mintzodromoak eta bestelakoak eskaintzen ditu. Gainera, hilero opari kutxen zozketak eta harpidetzetan deskontuak eskaintzen ditu. Mintzakidek pertsona askori, poliki-poliki, bere egunerokotasunean euskara erabiltzera animatzen ditu. Euskal hiztun berriak mingaina dantzan jartzera laguntzen ditu, ezagutza eta erabileraren arteko jauzi hori era progresiboan eta segurtasunez ematen lagunduz. Mintzakide lagungarria izanen da laugarren Euskaraldian parte hartzeko. Euskara praktikatzeko ariketa soziala maiatzaren 15etik 25era izanen da. Izena ematea dohainik da. Sakanako AEKrekin harremanetan jarri behar da:
• 600 48 22 24
• sakana_mintza@aek. eus
• 8.000 Mintzakide daude Euskal Herrian.
• 30 Urte pasa ditu programak.
Sakanan hainbat Mintzakide talde sortuko dira. ARTXIBOA
Hiru
hilabete
Sunsundeguiren finantzak onbideratzeko
autobusak karrozatzen dituen enpresa hartzekodunekin zorra negoziatzen hasi da. Konpainiaren egungo zorra 48,8 milioikoa da; horietatik 8,9 hornitzaileei zor zaizkie, eta beste 39,9 finantza erakundeei eta erakunde ez-finantzieroei. lan karga badu
altsasU
Ez da giro Sunsundeguiren lantegian. "Tentsio egoera dago. Ez bakarrik Volvoko proiektuarekin etorri zirenen artean, langile guztein artean baizik. Jendea urduri dago eta giro txarra dago". Hala jakinarazi digu langileen ordezkarietako batek. Are gehiago, KPMG aholkularitza enpresaren txostenaren berri izan dutenean. Hartan jaso denez, egungo ekoizpenerako langile gehiegi daude. Langileen ordezkariek nabarmendu dutenez, "egoera ez da oraingoa. Atzetik heldu da. Lehengo kudeaketa txarra orain ordainduko dugu". Izan ere, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek hainbatetan enpresaren kudeaketa txarra salatu izan dute. Hamarkada pasa daramate hori salatuz ohar, bilkura eta Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldi eta bilkuretan.
Enpresa batzordeak aurretik ere marra gorriak jarrita ditu eta kontsultatutako langileen ordezkariek azaldu dutenez horiei eutsiko diete. Batetik, langileen lan baldintzak ez ukitzea. Sindikatuek behin eta berriz salatu dute langileek murrizketa handiak jasan eta ahalegin handiak egin dituztela azken hamarkadan. Horrekin batera, enpleguaren defentsa eginen dutela gaztigatu dute.
Egoera kezkagarria da Sunsundeguin, baina baita haren hornitzaileak diren enpresetan ere. Haietan Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedienteak
mahai gainean daude. Karrozatze enpresak finantza merkatuek eragindako krisiarekin antzeko egoera bizi izan zuen eta hartzekoduei zorraren zati bat barkatzeko eskatu zien 2009an eta 2011n, tartean Sakanako hainbat enpresa eta autonomori. Haiek diru asko galdu zuten orduan. Haietako askok hura ez dute ahaztu, eta bertako nagusiak eta langileak kezkatuta daude ere.
Finantza egoerari buelta ematera Volvok Sunsundeguiri 5,1 milioi euro aurreratu zizkion otsaila eta agorrila bitartean. Diru hori bukatzen bada, likideziarik gabe geldituko da Altsasuko enpresa irailean bertan. Guztira 48,8 milioi euro zor ditu eta zordunekin negoziazioa hasi zuela jakinarazi zuen asteartean. Altsasuko konpainiak adierazi duenez, elkarrizketek "hazkunde helburuak betetzea
Sunsundegui, zorraren datuak
• Nafarroako Gobernuaren ekarpenak
2013ra arte
34,29 milioi euro. 2019 1,5 milioi euro. 2021-01 3,4 milioi euro. 2023-12 4 milioi euro. 2024-04 6 milioi euro.
• Sei bankuren ekarpenak 16 milioi euro.
• Cofides 9 milioi euro.
• Hornitzaileak 8,9 milioi euro.
• ICO 5,5 milioi euro.
ahalbidetuko duen akordio bat lortzeko" balio nahi dute. Sunsundeguik uste du proposatutako helburuak hiru hilabete baino epe laburragoan bete ahal izango dituela. Negoziazio aldi hori, hiru hilabete, ordainketa etenduraren aurreko fasea da. Epe horretan Sunsundeguik banku, hornitzaile eta erakunde publikoekin zorra birnegoziatzeko aukera izanen du. Bankuekin akordioa irailaren 30erako izan beharko luke. Ondoren gainontzekoak etorriko lirateke, baita langileak ere. Interes tipoen jaitsierak aldeko izan daitekeela aipatu dute zenbaitek. Gainera, zuzendaritzak krisiari aurre egiteko enpresa berregituratzeko asmoa du. Bestalde, ezin bestean, enpresan dirua sartuko duen inbertsore bat bilatu behar du Sunsundeguik.
Langileen ordezkariek azaldu dutenez, "pandemiak kalte egin zion enpresari. Ez zen eskaerarik izan, eta muskulurik gabe harrapatu zuen". Sunsundeguik berak aitortu du: "finantza zailtasunak ditugu 2021etik". Cofidesen eta Sodenaren babesa jaso zuenetik "negozioaren berreskuratze operatiboa hasi du: 2020an salmentak 73,2 milioi eurokoak
izan ziren, eta 2022an 26,6 milioiko haranera jaitsi ziren. 2023an 34,1 milioiraino berreskuratzea lortu zuten", zehaztu du.
Langileen ordezkariek azaldu dutenez, "enpresak lan eskaera handia du". 521 autobus heldu den urterako, hau da, 80 milioi euro faktura litzake heldu den urtean. Baina azken aldian baldintza txarretan lan egiten aritu direla gaineratu dute, beharrezko materialak eta piezak ez zituztelako lan egiteko. Horrek urte hasieran produkzioan eragina izan zuen eta eguneko autobus bat ekoiztera pasa ziren, gutxiegi enpresa errentagarria izateko. Zuzendari aldaketa izan zen apirilean eta garagarrilean egunean 1,5 autobus egitera pasa ziren. Enpresaren asmoa da 1,7 edo 1,8 autobusetara iristea aurki hurrengo hilabeteetan egunero bi autobus egitera pasatzeko. Helburu hori lortuta, urteko errentagarritasuna asko handituko da. Hala ere, aholkularitza enpresak azpimarratu du Sunsundeguik "errentagarritasun handiagoko autoen modeloak" egin behar dituela. Industria kontseilari Mikel Irujo Amezagak jakinarazi duenez, Volvoko zuzendaritzarekin bilera egin zuen agorrilean eta haiek Altsasuko enpresarekin duten konpromisoa berretsi zuten. Irujok sindikatuekin harremanetan egotearen garrantzia azpimarratu zuen ere.
Sunsundeguiko langileak lan eta etorkizun duina aldarrikatuz. ARTXIBOA
Udal eta kontzejuen
martxarako 9,2 milioi
Nafarroako Gobernuak eman die, tokiko erakundeek herritarrei kalitatezko zerbitzuak eman ahal izatea bermatzeko. Nafarroako Zergetan toki Erakundeek Parte Hartzeko Funtsaren bidez banatzen da, transferentzia arrunten bidez
Alfredo Alvaro Igoa saKaNa Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako udalerri eta kontzejuetako zerbitzuak finantzatzeko funtsaren banaketa ezarri du. Guztira 300.384.722 euro banatuko ditu, joan zen urtean baino 11 milioi gehiago (%4ko hazkundea). Dirutza horretatik Sakanako toki erakundeek 9.288.364,16 euro jasoko dute. Kopuru hori gobernuak banatuko duenaren %3,09 da. Sakanak Nafarroako populazioaren %3,06 du. Ibarreko toki erakundeetatik udalek 9.093.141,31 euro jasoko dituzte (%97,90) eta kontzejuek, berriz, 195.222,85 euro (%2,10).
Udal finantzaketaren eredu berria 2022an jarri zen indarrean eta nahikotasun, justizia eta lurralde elkartasunaren printzipioetan oinarritzen da. Foru administrazioak banatuko dituen 300 milioi euroetatik 232 milioi euro udalendako eta kontzejuendako dira, eta ohiko gastuei aurre egiteko aukera ematen die. Banaketa formula berriak bederatzi aldagai ditu, eta 2.500 biztanletik beherako udalerriek tarteka zenbateko finkoak jasoko dituztela bermatzen du, udal txikienek ere oinarrizko gastuak estaltzeko beharrezko baliabideak izanen dituztela bermatuz, biztanle kopuruaren mende egon gabe. Gainera, 22,5 milioi euro
toki-erakundeen artean banatzen dira Zerbitzuak Finantzatzeko Funtsaren bidez, 0-3 urte bitarteko zentroetan, haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan eta liburutegietan ematen dituzten zerbitzuen arabera. Azkenik, Lurralde Kohesiorako Funtsak 18,2 milioi euro banatuko ditu Nafarroako lurralde garapenean berebiziko garrantzia duten 30 udalerrien artean. Horien artean daude Sakanako bi herri daude: Altsasu eta Irurtzun.
Iritzia
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak esan duenez, "eredu horrek aurrekaririk gabeko egonkortasuna ematen du toki erakundeen finantzaketan eta udalerriei eta kontzejuei zuzendutako zenbatekoa Kontsumo Prezioen Indizea gehi 2 puntu handitzen du urtero. Era berean, aurreko banaketa-sistemaren lurralde-desberdintasunak zuzentzen ditu, udalerri txikien eta sakabanatze geografiko handia dutenen finantzaketa indartuz". Gaineratu duenez, funts horretatik jasotakoa udalerri eta kontzejuen sarrera arrunten %33 da. "Horrek esan nahi du udal zerbitzu publikoen herena toki ogasunek Nafarroako zergetan duten partaidetzaren kontura finantzatzen dela".
Azaldu duenez, "esleipen historiko horrek Nafarroako Go -
bernuak toki entitate guztien finantza egonkortasunarekin eta bidezko garapenarekin duen konpromisoa azpimarratzen du. Funtsak banatzeko eredu horren bidez, Nafarroako udalerri eta kontzeju guztiek herritarrei kalitatezko zerbitzuak ematen jarraitu ahal izatea bermatzen da, lurralde kohesioa eta gizarte ongizatea sustatuz".
Funtsaren banaketa
Udalerria Kontzejuak Kopurua
Irurtzun 1.190.848,37
Arakil 328.429,91
Aizkorbe -
Urritzola 2.455,80
Errotz 8.457,96
Izurdiaga 23.714,99
Etxeberri 8.719,19
Egiarreta 12.114,59
Etxarren 22.347,29
Ekai 5.042,67
Zuhatzu 6.133,58
Satrustegi 7.492,30
Hiriberri Arakil 17.048,32
Ihabar 17.306,78
Irañeta 86.453,81
Uharte Arakil 379.498,19
Arruazu 70.602,67
Lakuntza 537.689,35
Arbizu 553.769,38
Ergoiena 144.308,51
Unanu 13.591,26
Dorrao 18.782,45
Lizarraga 27.646,42
Etxarri Aranatz 1.022.714,81
Lizarragabengoa 4.369,25
Bakaiku 156.786,88
Iturmendi 217.138,31
Urdiain 292.730,53
Altsasu
Olatzagutia
Ziordia
Bost musika eskolek dirulaguntza jasoko dute
Hezkuntza Departamentuak udalei emanen die. ikasleek eta udalek egiten dute ekarpen handiena
saKaNa
Legearen arabera musika eskolek finantzatzeko hiru iturri dituzte: ikasleen matrikulak, udalaren ekarpenak eta gobernuarenak. Legearen arabera bakoitzak aurrekontuaren herena bete beharko luke. Nafarroako Gobernua 51 udal musika eskolen artean 3,4 milioi euro banatu ditu. Diru horretatik 138.211,33 euro, %4,07, Sakanako bost musika eskolek jasoko dute. Udalek honako kopuruak jasoko dituzte: Irurtzungoak 42.474,95 euro, Lakuntzakoak 17.693,48, Etxarri Aranazkoak 41.992,15, Altsasukoak 29.481,5 eta Olatzagutiakoak 6.569,25 euro.
Irurtzungo plazan bi udaletxe daude: ezkerretan Irurtzungoa eta eskuinean Arakilgoa. ARTXIBOA
Emakumezkoak ahalduntzeko programa abiatuko
da Altsasun
Haren eta udazkenerako antolatutako ekimenen aurkezpena hilaren 25ean,18:30ean, Gure Etxean
saKaNa
Altsasuko Udaleko Berdintasun Arloak Emai, Altsasuko Emakumeen Ahalduntzerako Gunea izeneko programa diseinatu du herriko mugimendu feministarekin elkarlanean. Egitasmoaren helburu nagusiak dira: emakume anitzen arteko harreman, laguntza eta ahizpatasun sareak sortzea; emakumeen partaidetza soziopolitikoa indartzea; eta emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa lortzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea.
Emairen baitan era askotako jarduerak garatzea aurreikusten
DUE la 25 U rt E...
dute: hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak, jardunaldiak, gune iraunkorrak eta zerbitzuak. Edozein modutan, emakumeek egindako ekarpenak funtsezkoak izanen dira horiek zehazterakoan. Urtean bi aldiz eginen da jarduera eskaintza: uda-udazkenean eta negu-udaberrian. Parte- hartzaileek aldez aurretik izena eman beharko dute. Guztia heldu den asteazkenean aurkeztuko dute. Udalak emakume altsasuar guztiak parte hartzera gonbidatu ditugu. Aldez aurretik izena eman: 948 56 48 23 / 628 328 593 edo berdintasuna@altsasu.net
Irurtzundarrak Eslobakian
Irurtzungo gazte talde batek aste bat eman zuen Eslobakiako Vysne Ruzbachy herrian. Aste bat eman zuten han eta, besteak beste, inguruan zeuden bi bainu etxe eta natur parke bat bisitatu zituzten, mendi irteera bat egin eta almadia moduko batzuetan ibili ziren. Bi herrietako gazteek aurretik elkar ezagutzen zuten, eslobakiarrak Irurtzunen garilean izan zirelako. Elkarrekin komunikatzeko ingelesa eta haiek egindako eslobakia-euskara hiztegia erabili zuten.
Erorien Monumentua eraistearen alde
Manifestua sinatu dute ibarreko bi memoria taldek. Beste 42 erakunderekin batera i ruñean dagoen "monumentu faxista" botatzeko eskatu dute. Eraikinari beste esan nahi bat eman edo memoria leku bihurtzea ez dute nahi.
altsasU / OlaZti
Altsasu Memoriak eta Olatzagutiko memoria taldeak Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatzen duen manifestua sinatu dute. Hura sinatu dute 42 elkarteek Iruñeko Udalari, Nafarroako Parlamentuari eta Nafarroako Gobernuari eskaera egin diete: Nafarroak Gurutzadan eroritako bere hilei, Erorien Monumentua, eraikuntza hori kentzeko beharrezkoak diren jarduerak berehala hastea. Izan ere, manifestua sinatu duten memoriaren aldeko elkarteetako kideen iritziz, "egitura hori erabat eraistea da gure familien memoria, eta egiaren, justiziaren eta erreparazioaren printzipioak, ez errepikatzeko bermeak barne, errespetatzea lortzen duen irtenbide bakarra". Sinatzaileen iritziz, "Iruñeko Erorien Monumentua memoria demokratikoaren kontrako elementu ageria da, erakundeei eskatzen diegu hura eraistea benetako alternatiba bat izatea, gaur egun gala-
razten duen lege blindajea ken dezaten".
Bestetik, manifestua sinatu dutenek ziurtatu dutenez, "monumentuari beste esanahi bat emateko edozein saiakera bateraezina da eraikinaren esentziarekin berarekin, faxismoaren gorespen material eta sinbolikoa baita. Erorien Monumentua deiturikoa jasandako errepresioaren gogorapenaren etengabeko ukapena da, Nafarroako izate sozial, kolektibo eta demokratikoaren guztiz kontrakoa irudikatzen du". Gaineratu dutenez, "baztertu egiten dugu monumentu hori memoria-leku edo memoria espazio deklaratzea, batere ados ez gauden haren gaineko kontzeptu batetik abiatzen delako
"MONUMENTUA MEMORIA DEMOKRATIKOAREN KONTRAKO ELEMENTU AGERIA DA"
eta haren izaeragatik kontraesankorra delako".
Eraikinaz
Manifestuaren sustatzaileen iritziz, "monumentua faxismoak diseinatu eta eraiki zuen hilobi-panteoi erraldoi gisa, 1936ko garilaren 18ko estatu-kolpe militar ankerraren bi buruzagi eta zuzendari nagusiak ohoratzeko, zeinaren bidez gure lurraldeko sektore soziopolitiko garrantzitsu baten sarraski masiboko gerra hasi baitzen". Bestetik, "borrokalari kolpistak behin betiko gogoraraztea ere izan zen hura eraikitzeko arrazoietako bat". Eraistearen alde egin duten memoriaren aldeko elkarteek nabarmendu dutenez, "Nafarroan ez zen gerra fronterik izan, eta, hala ere, milaka herrikide hil zituzten odol hotzean. Halaber, haien jabetzak lapurtu, herri lurrak suntsitu, senideak umiliatu eta, hainbat hamarkadatan, isiltasuna eta ahanztura ezarri eta beldurra zabaldu zuten".
Iruñeko Erorien Monumentua. EUSKALERRIA IRRATIA
Festetako egun handiko zortzikoan emakumezkoak buruan izan ziren.
Dinabide berritu bulkada emateko
sakanako Garapen agentziak Dinabiden 72.984,75 euroko (BEZik gabe) inbertsioa egin du. Helburua izan da, ekitaldiak hartzeko funtzio anitzeko espazioa sortzea, eta ekipamendu berriak hartzeko teknologia lantegia egokitzea
Alfredo Alvaro Igoa irUrtZUN Nafarroako Gobernuaren Eskualde Aktibazio Dirulaguntzarekin Dinabiden lanak egin dira udan. Sakanako Garapen Agentziako kudeatzaile Iker Manterola Matxainek azaldu duenez, "lan horiek eginda beste bulkada bat eman nahi diogu. Dinabide 2020an ireki genuen. Denbora pasa da eta beharrak aldatu dira. Errealitatera moldatzea izan da helburua".
Lanei dagokienez, "erabilera anitzeko gela edo espazio bat egokitu dugu, 84 m²-koa. 40 pertsonendako tokia du. Orain arte hainbat ekitaldi egin ditugu, baina ibilbideak erakutsi digu halako gune baten beharra genuela. 20 edo 30 pertsonatik gora elkartzen ginenean beti ezin moldatu ibiltzen ginen". Lanak eginda, prestakuntza saio, hitzaldi eta bestelakoetarako "es-
pazio egokia" lortu dute. "Gainera jende gehiago hartzeko aukera ematen du", gaztigatu du Manterolak.
Espazio bera bi itzultzaile kabinaz hornituta dago. "Hainbat proiektutan itzultze aukera genuen, eta egokitzen hasita kabinak sortzea erabaki genuen. Itzultzaileek etorkizunean erabiltzeko, edo bilerak edo teledeiak egiteko espazio gisa erabiltzeko", azaldu du Manterolak. Prestakuntza gela coworking bihurtu dute, halako bi espazio sortuz. "Han lan egiten dutenek erosoago lan egiteko. Hainbeste jende
eremu berean, zaila izaten zen kontzentrazioa mantentzea". Bestetik, teknologia tailerrean zegoen konfigurazioa egokitu dute: "elektrizitate sistema guztia berritu da. Oinarriak jarri ditugu urte akaberan etorriko diren ekipamenduak bertan jartzeko", jakinarazi du SGAko kudeatzaileak.
Bitartekoak
Dinabideren helburua da enpresa txiki eta ertainen digitalizazioa sustatzea. Batez ere enpresetan zentratzen da. Baina, horretaz aparte, herritarrei eta beste erakunde batzuei ere zerbitzua ematea du helburu. Beti ere, digitalizazioaren bidez lana hobe eta bide horretan gehiago egiteko. Horretarako, hainbat lan esparru ditu. Coworking-a arlo digitalean lan egin nahi duten pertsona eta erakundeei
irekita dago, eta bertan lan egiteko gunea da. Coworking espazioa erabiltzeko Sakanako Garapen Agentziarekin harremanetan jarri beharra dago. Landu nahi den proiektuaren nondik norakoak azaltzeko eskatzen diete interesa dutenei. Horrekin batera, SGAk haiei laguntza emateko hainbat bide martxan jartzen ditu, hainbat aholkularitza eta beste, haien proiektuak bideratzen laguntzeko. Horri lotuta teknologia tailerra dago, batez ere fabrikazio gehigarrian espezializatuta dagoena. Fabrikazio gehigarriko hainbat familia eta teknologietako tresneria dago. Ekipo gehienak txikiak edo ertainak dira. "Eskura ahalik eta teknologia desberdin gehien izan nahi ditugu. Helburua ez baita ekoizpena, ezagutza eta prestakuntza baizik. Teknologiak probatzea, bai horretan espezializatu nahi duten pertsonenek bai enpresek, beraien ekoizpen prozesuetan teknologia hori nola barnera dezaketen ikus dezaten", azaldu du. Gainera, urte akaberarako fabrikazio gehigarriko hainbat ekipamendu eta adimen artifiziala erabiltzeko beste ekipamendu bat etorriko dira. SGAko kudeatzaileak nabarmendu duenez, "etorriko direnetan interesgarriena metalean fabrikazio gehigarriko ekipoa izanen da. Bat bagenuen, baina etorriko dena beste teknologia berri batekin lan egiten du. Beste maila batera eramanen gaitu. Nafarroan horrelako ekipamendurik ez dago. Baditugu ekipo horrekin egindako piezak eta horiek ikustean jendea harritu egiten da, eta hainbat bide irekitzen zaizkio eta, askotan, irudimena hegaka hasten da".
Iris
Dinabide zabaldu zenean Sakanako eraldaketa digitalerako gunea zen. "Orain Nafarroakoa da. Baina, beti ere, Sakanan zentratuta". Manterolak azaldu duenez, "abian jarri genuenetik ikusi genuen gauzetako bat zen gaitasuna genuela baliabideak eta ekimenak hona ekartzeko,
baina Sakanako enpresetatik askotan esaten ziguten: 'prestakuntza ondo dago, baina lan egiteko denbora ere behar dugu'. Ikusi genuen gutxieneko masa kritiko bat osatzeko Nafarroako beste enpresa eta eragileei ere ireki behar ginela". Horren adibide da prestakuntza saioak antolatzeko gutxienez hamar partaide eskatzen zietela, eta ibarreko bostek izena ematen bazuten ezin zela egin. "Nafarroako enpresekin taldea osa bagenezake, horrek ahalbidetzen du interesa duten Sakanako enpresek prestakuntza jasotzea. Horrek ahalbidetzen du Sakanako enpresek maila teknologikoa eta aurreratuago dauden Nafarroako beste enpresekin harremanak izatea. Gainera, hemen dauden baliabideak Sakanako eta Nafarroako beste enpresendako interesekoak dira". Dinabide Irisen, Nafarroako Estrategia Digitalaren barruan dago. "Nafarroako berrikuntza eta ikerketa zentro edo eragileok osatzen dugun sarea da Iris. Bere helburua eraldaketa digitala da". Dinabidek Irisen "kokatu da, batez ere, dauzkagun fabrikazio gehigarriko ekipamenduari esker". Manterolak nabarmendu duenez, "Orain arte Dinabide Irisen espazio fisiko bakarra izan da. Dinabideren espezialitatea da enpresak hona etortzea, ekipamenduak probatzea eta aztertzea beraien jardunean txerta dezaketen edo ez. Erosi aurretik probatzeko aukera izatea". Azaldu duenez, teknologia tailerra erabiltzen da. "Ekipamendu garestiak dira eta guri etengabe martxan egotea gustatuko litzaiguke. Enpresekin pixkanaka bagoaz. Eta ekipamendu berriak bultzada emanen dio".
Dinabideko erabilera anitzeko gela eta coworking-a elkarren ondoan daude, baina bereiztuta.
Bizikleta bidearen finantziazioa lotzear
Proiektuak 2,5 milioiko aurrekontua du. sakanako Mankomunitatea finantziazioa erabat lotzeko dirulaguntza baten ebazpenaren zain dago. lanak aurten hasi nahiko lituzkete eta hiru urteko epean despeditu beharko dira
saKaNa
Sakana zeharkatuz Irurtzun eta Ziordia lotuko du bizikleta bide batek. Sakanako Mankomunitatea eta Sakanako Garapen Agentzia (SGA) dirulaguntza baten ebazpenaren zain daude. Horrela, ibarrean bidea egitea kostako den 2,5 milioi euroak eskuratuko lituzkete. Sakanako administrazioak lau diru iturrira jo du bizikletendako azpiegitura finantzatu ahal izateko.
Batetik, estatuko aurrekontuei EH Bilduk aurkeztutako emendakin bati esker, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak milioi bat euroko zuzeneko dirulaguntza eman zuen egitasmo horretarako. Bestetik, Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Planetik 960.000 euro jasoko dituzte, Europako funtsetatik heldu den finantziazioa. Gainera, Kultura, Kirola eta Turismo Departamentuaren Donejakue bideko Helmugen arteko Kohesio Jarduerak deialdiaren bidez lanen beste zati bat finantzatuko da. Azkenik, foru administrazioko Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak bizikleta azpiegitura proiektuendako deialdia dago. Azken hori ebazteko dago oraindik.
Hitzarmena
Ibarreko bizikleta bidea egiteko Nafarroako Gobernuak eta Sakanako Mankomunitateak hitzarmena sinatu zuten agorrilaren 9an. Adostutakoaren arabera, gobernua arduratuko da estatutik jasoko den dirulaguntza tramitatzeaz eta kudeatzeaz, eta obrak kontratatzeko eta gauzatzeko erabiliko da. Bien arteko hitzarmen berezi baten bidez gauzatuko da fondoen inplementazioa. Mank-ek kudeatuko du obren lizitazioa eta exekuzioa. Hitzartutakoaren arabera, lanak hiru urteko epean gauzatuko dira, Nafarroak estatutik jaso-
BIDEGORRIAK
HERRIEN ETA HAINBAT
PUNTU NAGUSIREN
ARTEKO LOTURA
LEHENETSIKO DU
tako dirulaguntza onartu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Mank-etik eta SGAtik azaldu dutenez, lanen zuzendaritza emateko prozesu bete-betean daude orain. Baita obren deialdia nola eginen dute zehazten ere. Gaineratu dutenez, Sakanako bidegorriak Europako bizikleta ibilbideen sarearen, Euroveloren, estandarrak beteko ditu, nahiz eta sarearen barruan ez egon. Proiektuaren ibarreko arduradunek lanak urte akaberan hastea eta heldu den urtean segida izatea nahiko lukete. Dirulaguntzaren ebazpenak zehaztuko du lanak noiz despedituko diren. Bidegorriak ibarra zeharkatzen duen ibilbideaz aparte, hari lotura eginen dioten beste dozena bat bide egonen dira. Ekimenak herrien arteko mugikortasuna modu seguruan hobetzea du hel-
Ihabarrek Palestinari egun bat eskaini dio
Herritarrek Palestinari elkartasuna adierazteko eguna antolatu dute larunbaterako
HaBar
buru, Sakanako herrien eta hainbat puntu nagusiren arteko lotura lehenetsiz, esate baterako: Uharte Arakil, Etxarri Aranatz eta Altsasuko tren geltokiak eta jarduera ekonomikoko eremuak, hala nola industrialdeak edo zerbitzuguneak. Egiteko lanen artean daude bide berriak eraikitzea eta lehendik dauden ibilbideak egokitu eta hobetzea, bide zorua, drainatzea eta bizikletendako ibilbidea seinaleztatzea barne. Gainera, Ziorditik Aguraineraino segituko du, 16,8 km gehiago. Arabako Foru Aldundiak lanak aurreratuta ditu.
Datuak
• Aurrekontua: 2,5 milioi euro.
• Lanak egiteko denbora: 2024-2026.
• Luzera: 67,53 km.
• Bide nagusia: 46,35 km.
• Bide nagusira loturak: 12.
• Loturen luzera: 21,18 km.
Aurki, lastailaren 7an, Palestinan guztia lehertu zenetik urtea beteko da. "Palestinako egoerarekin kezkatutako bizpahiru ihebardar kalean hizketan hasi eta zerbait egiteko gogoa piztu zitzaien. Sakanan halako ekintzak egin dira, baina gurean ez. Duela ez asko, udan bildu ziren, herriko Whatsapp taldearen bidez ideia eta bilera deia zabaldu zuten", azaldu du egunaren antolaketan dabil Izaskun Mugika Mugikak. Deialdiari ihebardar gehiagok erantzun zioten eta, denen artean, horrela hasi ziren Palestinarekin elkartasun eguna antolatzen. Yala Nafarroa Palestinarekin taldearekin harremanetan jarri ziren, zeuden aukerak jakin eta zer egin zitekeen aztertzeko. Eta, horrela, aurrera egin duten antolakuntzan.
Antolakuntzan kuadrillatxo bat baldin badago ere, "Ihabarren oso ohituta gaude elkarrekin lan egiten. Bileretara jende bat joaten da, baina gero jende gehiago batzen da. Orohar, parte hartzea handia izaten da". Hala ari da izaten egunaren antolaketa. Mugikak gaineratu duenez, "hara bidal dezakegun diruaz eta laguntzaz aparte, garrantzitsua da gure txikiek kontzientzia hartzea: munduaren alde honetan modu batean bizi gara, baina, zoritxarrez, leku guztietan ez direla berdin bizi, munduan gertatzen diren gatazkengatik eta abar". Egunaren helburuetako bat hori dela nabarmendu du ihebardarrak.
Aurreratu
Pasa zen igandean abiarazi zuten egitaraua. Ihebardarrek osatutako produktuekin zarea zozketatzeko asmoa zuten. Horretarako puska biltzea egin zuten. "Oso arrakastatsua izan zen, eta hiru zareren zozketako txartelak saltzen ari gara. Bakarren batek txartelak erosi nahi baditu herrian salgai daude, edo ihebardarrei eska diezaioke. Eta larunbat eguerdian ere eskuratzeko aukera izanen da".
Txapak egiteko tailerra ere egin zuten. "Hasieran haiek saltzeko asmoa genuen. Azkenean, haurrei zuzendutako tailerra izan zen, kontzientzia pixka bat hartzeko-edo. Egia esan, haurrek, gaur egun eskolan eta hainbat tokitan entzun dituzte gauzak gatazka horren inguruan, eta informatuta daude. Aukera izan genuen azaltzeko herrian Palestinaren alde zerbait eginen genuela". Haurrek beraien eurotxoa ordaindu zuten txapak eskuratzeagatik. Igandekoa palestinar dantza baten entseguarekin despeditu zen. Izan ere, dantza hori elkartasun eguneko edukietako bat izanen da (egitaraua 19. orrian). Egitarautik kanpo festa giroak segida izanen du. Bildutako dirua Yala Nafarroa Palestinarekin taldeari emanen diote. Bitartean, batzuk dantza entseatzen edo bideoari begira dantza pausoak ikasten ari dira Ihabarren. Mugikak "eguna ospatzera, Ihabarren gurekin egotera eta ahal den neurrian laguntzera" gonbidatu du jendea.
Ihabarko fanfarrea herriko plaza girotzen. ARTXIBOA
Gobernuko Berta Miranda Ordobas eta Mank-eko buru Aitor Larraza Carrera.
Udalak bi urtetan eginen dituen basolanak zehaztu ditu
aurten eta heldu den urtean baso garbiketak, bakanketak eta itxitura ordezkatzeko lanak eginen dira
altsasU
Altsasuko Udalak aurtengo basolanak egiteko kontratua Eulen SAri eman dio 51.031,54 euroren (BEZik gabe) truke. Udalak Basoitxin 1,05 hektareatan 308 zuhaitz landatu zituen joan zen urtean. Landaketa horrekin baso ekoizpena eta erabilera publikoa, aisialdia, uztartu nahi izan zuen. Javier Ollo Martinez alkateak azaldu duenez, "bi urteko zuhaitz landare guztiak tutuz babestuta daude. Haien inguruan sortu diren sasiak eta amerikar haritz zuhaixkak kentzen hasi dira langileak udan. Balankalekun ere gauza bera, zuhaixkak hazten eragotz diezaieketen sasiak eta zuhaixken garbiketa egin dute". Aldi berean, Azunzarte dermioan dagoen itxitura ordezkatuko da. Han abeltzaintza erabilerarako 11 hektarea daude. Udalak herriko larreen erabilera hamar urterako eman zuen garileko bilkuran. "Eta eremu hori abeltzaintza jarduera nagusi gisa dutenei zuzenduta egonen da", zehaztu du alkateak. Dermaun ere abeltzaintza erabilerarako hainbat herri larre daude. Ollok azaldu duenez, "itxiturak txikiak eta egoera txarrean daudenez, haiek kendu eta perimetro guztia hartuko duen itxitura berria jarriko du udalak, guztira 23 hektareako eremua hartuz". Aurten lan horren zati bat eginen da, eta heldu den urtean bestea. "Larreen erabilera ematerakoan Dermaun abeltzaintza jarduera nagusi dutenendako eta ez dutenendako
Irribarrea, euskaltegiko matrikularako gonbitea
altsasuko azokan eta eskolako irteeran helduek euskara ikasteko aukera dutela gogorarazi zuen Pantxika lamur clownak. ikasketa prozesua malgua dela, herrietan taldeak sor daitezkeela eta dirulaguntza handiak daudela jakinarazi zien herritarrei
saKaNa
larreak izanen dira. Horregatik, etorkizunean, itxitura nagusiaren barruan barne itxiturak eginen ditu udalak, larreak abeltzainen artean banatu ahal izateko", azaldu du alkateak.
Segida
Altsasuko Udalak dagoeneko Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari 2025eko lanendako dirulaguntza eskatu dio. Teknikarien lana eta haiek egiteak guztira 77.279 euroko aurrekontua du. Ollok jakinarazi duenez, "Basoitxi eta Balankalekuko basoberritzeen mantentze lanek segida izanen dute. Landatutako zuhaixkei konpetentzia egiten dieten sasiak eta zuhaixkak garbituko dira".
Ulaiar dermioan bakanketa eginen du udalak heldu den urtean, hau da, dauden zuhaitzetako batzuk moztuko ditu. Alkateak azaldu duenez, "han dagoen hariztian baso aprobetxamendua egiteko bakanketa egin zen duela urte batzuk. Baina 7,8 hektareatan egurra baliatzea ez zen bideragarria eta egin gabe gelditu zen. Horregatik, heldu den urtean eremu horretan eginen da bakanketa".
Aldi berean, San Pedroko zelaian sortu diren sasitzetako batzuk kenduko dira heldu den urtean. "Paisaia eta aisialdi helburuarekin eginen den garbiketa, baso garbiaren itxura eman dezan". Udalak gobernuaren dirulaguntza eskaera jasotzen ez badu, lan hori ez luke barne hartuko.
Azoka eguna Altsasun. Saltzaileen postuen artean makina bat herritar erosketak egiten. Edo Zelandi eskolako ikasleen irteera. Gurasoak zain beraien txikiak jaso eta haiekin etxera bazkaltzera joateko. Aurretik guraso taldeak elkarrekin hizketatzen. Herenegun asteroko irudia errepikatuko litzateke, baldin eta Pantxika Lamur clowna agertu ez balitz.
Lamur berezkoa duen indar eta jario biziarekin postuz postu ibili zen han zeuden altsasuarrekin, sakandarrekin eta saltzaileekin hitz egiten. Clownak euskara ez zekitenei edo gutxi zekiten guztiei gomendio bera eman zien: euskaltegian izena ematea. Lamurrek jakinarazi zien gainera, Sakanako Itsasi euskaltegian maila guztiak ikas zitezkeela, "hasiera mailatik C2 mailara. Gainera, euskara praktikatzeko doako Mintzakide programa dago". Bakarren batek errepa -
roren bat jarri zion, baina Lamurrek erantzun zion euskara ikasteko prozesua "oso malgua" dela: "aurrez aurreko klaseak goizez nahiz arratsaldez, autoikaskuntza, online ikasketa eta abar daude". Jakinarazi zienez,
"momentuz klaseak Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun izanen dira. Baina nahikoa ikasle elkartuz gero edozein herritan taldea sor daiteke". Azokan zeudenei jakinarazi zienez, “euskara ikasteko aitzakiarik ez dago, dirulaguntza handiak daude: matrikularen %80 edo gehiago ordaintzeko laguntza ematen dute Sakanako Mankomunitateak, udalek eta Euskarabideak". Batean eta bestean, gaineratu zuenez, "zalantzarik edo informazio gehiago nahi baduzue, hots egin Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzura (948 464 840) edo AEK-Itsasi euskaltegira (607 624 392)". Azkenik, jakinarazi zien elaide.eus webgunean Nafarroako euskaltegien, euskara ikastaroen eta dirulaguntzen berri jasotzen zela.
Lamurren agerraldia Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu zuen, Sakanako AEK-rekin elkarlanean.
Basoitxin joan zen urtean landatutako zuhaixkak.
Pantxika Lamurrek irriak sorrarazi zituen.
Izan giltzarri!
Pello Reparaz Escala Abestigilea
Kaixo denoi, Pello nauzue Arbizutik.
Urte nahikotxo dira iada Guaixe Fundazioko bazkide naizela, lotura indartsua daukat nik nire herriarekin, Sakanarekin eta lotura hori bermatzeko eta indartzeko gure komunikabide propioa izate horrek nahikotxo laguntzen duela sinisten dut.
Beraz, gonbitea luzatu nahi dizuet: Izan giltzarri! Egin zaitezte Guaixe fundazioko kide, bazkide. Ederra da, batzen gaitu eta betirako da, izan dadila behintzat. Muxu haundi haundi haundi bana!
Izan giltzarri!
guaixe.eus/ kideak
Josu Igoak arantza kendu, eta uda Altsasuko txapelarekin bukatu du
PILOTA aurrelari etxarriarrak 53. Otadiko Kristo Deuna torneoko eliteen binakako txapelketa irabazi zuen, irurtzun klubean taldekide duen Endika santestebanekin bikote aparta osatuta. lau final jarraian galdu eta gero, udako denboraldia txapeldun itxi du
Maider Betelu Ganboa EtXarri araNatZ Josu Igoa Lopez de Agileta etxarriarrak Pilotajauku klubak antolatutako 53. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoko elite mailako binakako finala irabazi zuen larunbatean Irurtzun klubean bere taldekide den Endika Santestebanekin bikote bikaina osatuta. 450 ikuslerekin festa giroan murgilduta zegoen Burunda pilotalekuan errezitaldi ederra eman zuten, Irribarriari eta Sotili 22-12 irabazita. Altsasuko txapelarekin udako denboraldia pozik bukatu du Josu Igoak, lau final jarraian galtzetik baitzetorren. "Uda luzea izan da. Partida onak jokatu ditut, txapelketa askotan presentzia ona izan dut eta lau finaletara sailkatu nintzen, baina laurak galdu nituen. Altsasuko torneoan txapelketa polita egin eta uda bukatzeko aukera
ona genuen, eta ongi jokatuta, irabaztea lortu dugu" azaldu du 22 urteko aurrelari etxarriarrak.
Lau final galtzetik
Zumarragako Binakakoa, Elgoibarko Binakakakoa, Zumarragako Goñiren Omenezkoa eta Amezketako buruz burukoa ziren aurretik galdu zituen finalak. "Amezketakoa 22-21 galdu nuen, eta Goñirena 22-20. Txapela horren gertu ikusita, galtzeak amorrazioa sortzen du, argi eta garbi. Izan ere, partida onak jokatzen ari nintzen, baina finaletan txapelak ihes egiten
zidan. Horregatik Altsasura antsietate puntu batekin iritsi nintzen, baina hasieratik lasai aritu ginen, eta ongi atera zen".
Otadiko Kristo Deuna Torneoko finalerdian Igoak eta Santestebanek Gutierrez eta Landa izan zituzten aurkari. 14-22 irabazi zieten. "Ez genuen partidarik hoberena jokatu. Dominatuta geunden, lan zikina egiten, defentsan murgilduta... baina partida gogortzearekin batera markagailuan ihes egitea lortu genuen eta, azkenean, nahiko eroso irabazi genuen".
Irribarriaren eta Sotilen kontrako finala, aldiz, beste kontu bat izan zen. "Finalera entxufatuta atera ginen, hasieratik. Hasieran bizpahiru akats egin genituen, baina hortik aurrera dena ongi atera zitzaigun. Endikak asko eman zion pilotari, kantxa oso ongi babestu zuen,
eta nik, aurrean, tantoak ongi bukatzen asmatu nuen. Endika eta biok oso ongi elkar ulertzen dugu; gustura jokatzen dugu elkarrekin".
Burundako zaleekin eskertuta Igoak eta Santestebanek izugarri jokatu zutela dio katedrak. "Nahiz eta buruan galdutako azken lau finalen kontu hori bueltaka izan, konfiantzarekin hasi nintzen. Jokaldiak ongi ateratzen zitzaizkigun, eta horrela errazago ateratzen da dena. Partida erdialdean tarte polita ateratzea lortu genuen eta horrek lasaitasuna eman zigun, akaberan distantzia hori ongi kudeatu eta 22ra ongi heltzeko".
Altsasuko txapelak "zapore oso ona" izan zuela nabarmendu du etxarriarrak. "Aurreko lau finalak galtzearen arantza kendu nuen. Gainera, familiako kide eta lagun asko hurbildu ziren Altsasura. Burunda frontoian sekulako giroa zegoen, eta pilotazaleak gure alde zeuden nabarmen. Asko animatu ziguten. Publikoari eta familiari eskertu nahi diet frontoira hurbildu eta gu animatu izana".
Irurtzun klubean gustura Josu Igoa Arbizuko Aldabiden hasi zen pilotan, Joxe Mari Berastegirekin eta Lino Arrutirekin. Ondoren Zizurko Ardoin eta Oberenan aritu zen, eta azkenaldian Tolosako Aurreran. "Donostian ADE eta informati-
ka ingeniaritza ikasketekin hasi nintzen, eta entrenatzeko gertuago zegoenez, Tolosan hasi nintzen". Egun, praktikak egiten ari da Idiazabalen, eta Etxarrira itzuli da bizitzera. "Betidanik gustatu zait Irurtzun klubean nola egiten duten lan. Maila handia dago. Miguel Berazarekin hitz egin ondoren, taldera batu naiz, eta bertan hasi naizenetik zeinen ongi entrenatzen den ikusi dut".
Aldaketa nabaritu du Igoak. "Irurtzunen profesionaletatik atera den jende asko dago, edo Garfen jokatzen dutenak, guztiak maila oso onean. Esperientzia gehiago dute, eta pilotaren munduan oso jarriak dira. Eurekin asko ikasiko dudala ziur nago". Igoak "langiletzat" du bere burua, eta frontoian ausarta izatea gustatzen zaio. "Agresibitate puntu horrekin jokatzea ez dut beti lortzen, baina aurrean arriskatzea gustatzen zait gehien, aurrean bazterrak nahasten ibiltzea, txapa bilatzea, angeluak probatzea... argi dut nire jokoa hori izan behar dela".
Denboraldi berriaren atarian dago. "Garai polita heldu da. Diario Vasco, Zaldibarko txapelketa eta Nafarroako Binakako Txapelketa hastear daude. Beraz, entrenamendu onak egitea da asmoa, konfiantza hartzen segitu, erritmoa hartu eta partidak datozen heinean konfiantzarekin jokatu, irabazten saiatzeko". Ez du lan makala.
Otadiko beste protagonistak
Josu Igoa eta Endika Santesteban, Altsasuko Otadiko Kristo Deuna torneoko txapela eta trofeoekin. PILOTAJAUKU
53. Otadiko Kristo Deuna Torneoko beste finaletan, Pilotajaukuko infantilen mailan Azkonak eta Beramendik Carabiasi eta Riosi 18-10 irabazi zieten, eta promesen mailako lau eta erdian, Ibarluzeak (Lapke) 14 tantotan utzi zuen Sarasibar (Oberena).
53. Otadiko Kristo Deunako finalistak, bestelako ordezkariekin. PILOTAJAUKU
Maider Betelu Ganboa OlaZti
Osasunari agur esanda, ibilbide berria hasi du 22 urteko Maitane Vilariño Mendinueta futbolari olaztiarrak. Athletic da bere talde berria, eta futbolarekin gozatzen jarraitzea, hori da bere nahi nagusia. Primeran hasi du denboraldia, goitik, igandean lehen mailako Athletic-ekin debutatu baitzuen F. Ligan Granadaren kontra, eta garaipenarekin, gainera. Ilusioz gainezka dago.
OSASUNA
Azken lau denboraldietan Osasuna taldeko jokalaria izan zara. Kakun Mainz entrenatzailearen ezinbesteko jokalaria zinen, 2022an emakumezkoek Sadarren jokatu zenuten lehenengoz... urte zirraragarriak izan ziren. Lehen mailara igotzeko borrokan egon zineten beti, baina, tamalez, ezinezkoa izan zen. Nafarra izanda Osasunan jokatzea ilusio handia izan zen. Eta baita 2022an Sadarren jokatzea ere. Ahaztezina izan zen. Españoli 2-0 irabazi genion, eta lehen mailara igotzeko aukera izan genuen. Tamalez, ezin izan genuen lortu, eta oraindik ere horretan saiatzen ari da taldea. Osasunan jokatzea amets bat izan zen, baina orain beste amets batzuk ditut eta, pixkanaka, betetzea espero dut. 2023/2024 denboraldia bukatzerakoan idatzitako agurrean oso eskertuta azaldu zinen Osasunak bere garaian emandako aukerarengatik eta zaleen babesarengatik. Osasunaren armarria defendatzea ikaragarria izan zela aitortu zenuen, eta talde gorritxoan une ederrak bizi izan zenituela gogoratu zenuen, baina baita une gogorrenak ere. Bizitako une onekin geratzen naiz, baina azken urtea oso gogorra izan zen. Egunero entrenatzen zenuen, baina ez zenuen partidarik jokatzen, bulego erabaki bat tarteko. Osasunako kirol zuzendari Mai Gardek prentsaurreko batean adierazi zuenez, zuk edo zure ordezkariak "ez zenuten Osasunan jarraitzeko euren eskaintza entzun ere egin nahi izan", eta klubak zure postuan beste jokalari bat jartzea erabaki zuen. Orain arte ez duzu honi buruz adierazpenik egin nahi izan. Osasunak bere garaian kontratua berritzeko eskaintza bat egin zidan, eta ezezkoa eman nion. Tito Iribarren zen orduan kirol zuzendaria. Beste bi aldiz eskaintza berdina egin zidaten, inolako aldaketarik gabe, azkena Mai Garde kirol zuzendari berria
"Amets honetan jarraitzeko lanean segiko dut, gogor"
FUTBOLA Futbolari olaztiarrak igandean athletic-eko lehen mailako taldearekin debutatu zuen lehen mailako F. ligan, eta ibilbide zoragarria du aurretik
momentu bakarra zelako. Banekien partidetan ez nuela jokatuko, eta, beraz, futbolari sentitzeko une bakarra ziren entrenamenduak. Gainera, ni horrelakoa naiz, %100 ematen dut bai entrenamenduetan baita partidetan ere. Bestalde, Osasunako aldagela oso polita zen; uste dut taldekideen laguntzarik gabe egoerari aurre egitea ezinezkoa izango litzatekeela. Taldekideen babesa sentitu nuen.
ATHLETIC
zela. Bere egunean eskaintzari ezezkoa eman banion, normala da berriz ere ezezkoa ematea, ez badute ezer aldatu. Uste dut Osasunako lau urte horietan nire lana egin eta bete nuela; jokatu nuenean %100 eman nuen zelaian, eta jokatu ez nuenean %100 eman nuen entrenamenduetan, nire taldekideak %100 egon, eta gero partidetan lan ona egin zezaten. Beraz, nire lanarekin oso lasai nago. Orain arte ez dut ezer esan, ez dudalako uste nire burua defendatu behar dudanik. Nire ustez gauzak ongi egin ditut, eta, beraz, ez dut ezer esan beharrik. Egoera zail horretan, hala ere, gogotsu joaten zinen entrenatzera. Zure izaeraz eta jarreraz asko esaten du horrek.
Entrenamenduetan dena ematen nuen, taldearekin konpromisoa nuelako eta futbolaz disfrutatzeko
"LEHEN MAILAN DEBUTATZEA SEKULAKOA IZAN DA. OSO POZIK NAGO, EZIN SINETSI"
"OSASUNAN BIZITAKO UNE ONEKIN GERATZEN NAIZ, BAINA AZKEN URTEA OSO GOGORRA IZAN ZEN"
2024/2025 denboraldian ibilbide berria hasi duzu Athleticen. Hiru denboralditarako sinatu duzu. Aurkezpenean esan zuten emakumezkoen bigarren taldera batu zarela, baina lehen taldearen dinamikan egongo zarela. Non jokatuko duzu? Bigarren RFEF mailako Athletic B taldeko fitxa daukat, baina A taldearen dinamikarekin. Hau da, astean zehar lehen taldearekin egiten dut lan guztia Lezaman. Ostiraletan, lehen taldearekin entrenatu eta gero, David Aznar entrenatzaileak unean uneko beharren arabera lehen taldera deitu naitzake, eta, bestela, B taldearekin jokatzeko aukera izanen dut. Hori berriz ere jokatu gabe ez geratzeko da, eta erritmoa eta konfiantza irabazteko. Beraz, lehen mailako Athletic eta bigarren RFEF mailako Athletic taldeen arteko lotunea izango zara, komodina. Bai, nolabait esatearren. Ligako lehen jardunaldian bigarren taldearekin jokatu nuen. Athletic B iaz lehen RFEF mailatik bigarren RFEF mailara jaitsi zen. Nire ustez Athletic B taldearen helburu nagusia jokalariak trebatzea da, A taldera iritsiko diren jokalariak prestatzea, eta ez horrenbeste lehen RFEF mailan egotea. Athletic-en bertako jokalariekin jokatzeko filosofia ez da erraza, eta bertako jokalariak trebatzeko bide horretan harrobia oso garrantzitsua da. Athletic B taldearen lana erritmoa eta konfiantza hartzea da, eta aukera badago, lehen RFEF mailara igotzea, baina aparteko presiorik gabe. Hori uste dut. Aurre denboraldian Euskal Herriko Kopan Athletic-eko lehen taldearekin jokatu zenuen. Osasunaren kontrako finalerdia jokatu nuen, partida guztia. Irabaztea lortu genuen, baina finalean Errealaren kontrako partida ez nuen jokatu. Finalean husna berdindu zuten, eta penaltietan galdu.
Maitane Vilariño, Athletic-eko lehen taldeko debutean. ATHLETIC CLUB
Taldekide ohien kontra jokatzerakoan nola sentitu zinen?
Partida berezia izan zen, ezberdina. Gustura jokatu nuen, gogotsu. Partida normal bat jokatzen ari nintzela, hori barneratu nuen, eta uste dut horrela hartzeak lagundu zidala.
Ligako lehen jardunaldian Athletic B taldearekin jokatu zenuen, Sanxenxon, Atletico Villalongaren kontra. Zer moduz joan zen partida?
Partida oso polita izan zen. 0-1 irabazi genuen, eta gol bat sartu nuen, baina jokoz kanpo zegoelako baliogabetu zuten. Garrantzitsuena da 3 puntuak lortu genituela zelai oso zailean. Joan zen denboraldian Atletico Villalongak ez zuen etxean partidarik galdu, eta 3 puntuak lortzea, beraz, oso garrantzitsua izan zen. Gustura nago, berriro ere futbolaz disfrutatzen.
Sorpresa igandean iritsi zen, Athletic talde nagusiarekin debutatu zenuelako lehen mailan, Granadaren kontra Lezaman jokatutako partidan. Zorionak!
Eskerrik asko! Oso pozik nago, ezin sinetsi. Gainera, 2-1 irabazi genuen, bikain! Orain arte lehen mailako ligan jokatutako bi jardunaldiak irabazi ditu Athletic-ek, eta sentsazioak oso onak dira. Lehen mailako saltoa handia al da?
Zertan nabaritzen da gehien?
Aspektu gehienetan nabaritzen da, baina bereziki erritmoa askoz handiagoa da, eta jokalariek duten indarra ere askoz ere handiagoa da. Lehen mailako entrenamenduetan gimnasioa hiruzpalau aldiz gehiago lantzen dugu. Horregatik, lanean jarraitu beharra dut, pixkanaka erritmo hori hartu, eta askoz ere gehiago hobetu. Hoberenekin ari naiz entrenatzen, lehen mailako jokalariak ikaragarriak dira. Eurekin entrenatzea ikaragarria da, amets bat. Lehen mailan debutatu dut, eta oso pozik nago. Beraz, argi dut gogor entrenatzen jarraituko dudala amets horretan jarraitzeko. Nolanahi ere, klubaren esanetara nago, eta ostiraletan jakingo dut jardunaldi bakoitzean A edo B taldean jokatuko dudan. Nolakoa da David Aznar entrenatzailea?
Gutaz kezkatzen da, beti galdetzen digu nola gauden. Jatorra da, oso gertukoa, baina serio jarri behar duenean serio jartzen da. Entrenatzaile ona da, futbolaz asko daki. Berak nahi duena da entrenamenduak intentsitate handikoak izatea, serioak, eta partidak
ere halakoak izatea eta gu oso kontzentratuta egotea. Ilusioz gainezka ikusten zaizu, futbolaz gozatzen.
Bai. Pixkanaka minutuak lortzea, konfiantza hartzea, asistentziak edo golak egitea... hori guztia lortu nahiko nuke, baina batez ere ahal dudan guztia ematea eta taldeak 3 puntuak lortzen laguntzea. Azkenean, futbolarekin berriro disfrutatu nahi nuen.
Oso ona. Aurreko denboraldian bizi izan nuen egoeraz bazekiten, eta, gainera, jokalari gehienak ezagutzen nituen batzuekin Euskal Selekzioan batera jokatu genuelako eta baita Osasunan bat egin genuelako. Gehienak ezagututa, oso erraza izan da taldean sartzea. Hemengoak izaki, eta kuadrilla antzekoa osatzen dugu. Ezberdintasun handia nabaritu duzu Taxoaretik Lezamara?
Ezberdintasun handia dago. Esango nuke Lezama profesionalagoa dela. Profesional gisa tratatzen gaituzte. Goizean Lezamara iritsi, eta bertan gosaltzen dugu guztiok. Entrenamenduek sekulako intentsitatea dute, eta, oro har, seriotasun handia dago. Entrenatu ondoren, bertan bazkaltzen dugu guztiok, eta gero etxera goaz. Batzuetan bi entrenamendu saio ditugu egun berean. Lezamako instalazioek ikusgarriak dirudite.
Harrigarriak dira. Futbol zelai ugari daude, berriki nesken A taldearendako esklusiboa izango den futbol zelai natural bat egin dute. Aldagelak sekulakoak dira, erresidentzia ere ikusgarria, jantokia ederra... Lezaman bizi zara?
ATHLETIC CLUB
"LEZAMAN SERIOTASUN
HANDIA DAGO, ETA PROFESIONAL GISA TRATATZEN GAITUZTE"
Ez, Bilbon nago. Pisu batean bizitzea nahiago nuen, pixka bat deskonektatu eta egun osoan Lezaman ez egoteko. Gainera, biokimika ikasketak bukatu ditut eta orain mastersa egingo dut, ikerketarena. Eta ikasketengatik ere bakarrik bizi nahi nuen. Olaztira etortzeko ez duzu tarte askorik izango. Astean egun bat dugu libre, tarteka bi, baina Olaztira gerturatzea askoz ere zailagoa dut. Orain gurasoak dira etortzen direnak.
Kuriositatez, Athletic-eko jokalariek San Mameseko partidetarako sarrerak dituzue eskura?
Eska ditzakegu. Bulegora deitu, eta zein partidara joan nahi duzun esanda, momentuan korreoz sarrera bidaltzen dizute. Bitan joan naiz, eta giroa ikaragarria da. Lezamako giroa ere ederra da. Zein da zure ordutegia?
Finean, partidako hurrengo egunean entrenatzen da, eta hurrengo eguna libratzen da. Gainontzeko egunetan, entrenatzen dugu.
Amestutako debuta
Dudan aukera hau oso garrantzitsua da niretako, futbolean berriro hasi eta ditudan ametsak egia bihurtzeko.
"LEHEN MAILAKO ERRITMOA ASKOZ ERE HANDIAGOA DA; HOBETZEKO, LANEAN SEGI BEHARRA DAGO"
Lehen mailako F. Ligako bigarren jardunaldiko partida etxean jokatu zuen Athletic Clubek, Lezaman, Granadaren kontra. Garaipen sufritua lortu zuen talde zuri-gorriak, azken unekoa. Maitane Vilariño, Athletic-eko bigarren taldeko jokalaria, titularra izan zen eta debuta egin zuen eskuin hegalean, Elexpururen baja baliatuta. Hau ez da Vilariñoren ohiko postua, Osasunarekin aurrelari baitzen, baina olaztiarrak maila bikaina eman zuen postu berrian. 73 minutuz jokatu zuen, 29. zenbakiko elastikoarekin. Athletic Clubarekin debuta egin duen 121. lehoia da Vilariño. Lehoiek zailtasun handiak izan zituzten, baina azken unean Nevadok garaipenaren gola sartu zuen. Amestutako debuta Vilariñorendako, garaipenarekin ospatu ahal izan zuena.
Lehen mailan garaipenarekin debutatu zuen Vilariñok. ATHLETIC CLUB
Vilariñok Athletic B taldeko fitxa du baina A taldearen dinamikan dago. ATHLETIC CLUB
Granadaren kontra titularra izan zen, eta eskuin hegalean jokatu zuen. ATHLETIC CLUB
Iñigo Orradre, Swiss Peaks Trailean ikusgarri
MENDI LASTERKETAKAK Etxarri a ranatzen bizi den mendi korrikalari eta mediku aezkoarra bosgarren sailkatu da 360 kilometro dituen s uitzako s wiss Peaks trail ikaragarrian. Proba bukatzeko 103 ordu behar izan zituen
M.B.G. EtXarri araNatZ
Etxarri Aranatzen bizi den Iñigo
Orradre Burusko mendi korrikalari aezkoarrak, aldi berean mediku traumatologo oso ezaguna denak, sekulako balentria egin du. Alpeetan barna 360 km dituen
Suitzako Swiss Peaks Trail muturreko trail gogorra osatzeaz gain, bosgarren sailkatu zen. Ikaragarria. 103 ordu behar izan zituen horretarako, lau egun luze. Swiss Peaks Trail munduko trail probarik gogorrenetarikoa da. Valaisen jokatzen da (Suitza), eta aurtengoa zazpigarren edizioa izan da. Zazpi distantziatan jokatzen da, luzeena 660 km-koa, eta laburrena , maratoi erdia. Alpeetako bailaretan barna jokatzen da, Leman lakuaren bueltan. Iñigo Orradrek 360 km-ko distantzia eta 26.610 m. desnibel + zuen muturreko ultra trailean parte hartu zuen. Gutxieneko altuera 1.000 metrokoa zen, Oberwaldeko irteera, eta gehiena 3.000 metrokoa. Proba
Leman Bouvereten despeditu zen, Leman lakuaren parean.
Prestaketa izugarria
Kim Collison izan zen 360 km-ko
Swiss Peaks Traileko txapelduna. 87 ordu behar izan zituen
proba osatzeko. Emakumezkoetan Silvia Trigueros euskalduna gailendu zen, ibilbidea 105 ordu eta 39 minututan osatuta. Sailkapen orokorrean zortzigarren izan zen. Iñigo Orradre lehenengo aldiz lehiatu zen, eta bikain
Uharte Arakilen, prest
Aralar Mendik dena prest dauka igandean jokatuko den XV. Uharte Arakil Beriain Km Bertikalerako. Proba Euskal Herriko Taldekako txapelketa da, eta EH eta Nafarroako Koparako baliagarria. Irteera 10:00etan izango da eta sari ematea 13:30ean.
aritu zen. Bosgarren sailkatu zen, 103 orduko denborarekin. Muturreko trail honetan mundu guztiko kirolari onenek parte hartu zuten. Proba oso gogorra da, kirolari gutxiren esku dagoena, eta fisikoki eta mentalki prestaketa latza eskatzen duena. Zailena ibilbide luze eta amaigabe horretan barna elikaduraren eta uraren kudeaketa egokia egitea da. Eta hori lau egunetan barna. Beste faktore garrantzitsua loa eta atsedena kudeatzea da. Orradrek azaldu duenez, 103 ordutan guztira 8 ordu egin zituen lo, zenbait momentutan banatuta. Proba hasi eta 30 ordu ondoren egin zuen lehen geldialdia, ordu batekoa. Beste 24 ordu jarraitu zituen ibilbidean eta 2 orduz geratu zen. Beste 16 km osatuta, 3 orduko geldialdia egin zuen.
Lagun Artea, jendaurrean
FUTBOLA Lakuntzako Lagun Artea Kirol Elkarteak 2024/2025 denboraldiko taldeak aurkeztu zituen Zelai Berrin. Benjaminak, kimuen bi talde, infantilak, kadeteen bi talde, jubenilak eta erregionalak dira aurtengo taldeak, 160 jokalari guztira. Haiei osatzen ari den futbol talde inklusiboa gaineratuko zaie, "Nire gaitasuna kirola ere bada" ligan
lehiatuko dena. Lagun Artearen erronka datorren denboraldirako emakumeen taldea osatzea da. Lakuntzako klubak futbol koordinatzailea du aurten, Aitor Goikoetxea. Bestalde, bihar, larunbata, kimuen eta gazteen futbol torneoa antolatu dute 10:00etatik aurrera. Lagun Artea, Lazkao, Etxarri Aranatz, Alipendi eta Beti Kozkor lehiatuko dira.
EMaKUME PrEFErENtEa
1. JARDUNALDIKO EMAITZA Altsasu - Berriozar B 5-1
SAILKAPENA
EMAKUMEEN PREFERENTEA . 1. FASEA
1 Altsasu 3
2 Burlades 3 HURRENGOA
IRAILAK 22, IGANDEA
11:00 Castejon - Altsasu
Altsasu, lider
Ezin hobe hasi da liga altsasuarrendako, denboraldiko lehen liderrak baitira.
1. JARDUNALDIKO EMAITZA Lagun Artea - Etxarri Aranatz 2-2 Arga Ibaia 1-7 SAILKAPENA
HURRENGO JARDUNALDIA IRAILAK 21, LARUNBATA
15:30 Alde Zaharreko Kluba -Lagun Artea (Amaya) 16:00 Altsasu - Kirol Sport (Dantzaleku) 17:00 Etxarri - Beti Onak B (San Donato)
Lagun Artea-Etxarri, puntu banaketa 2024/2025 denboraldia indartsu hasi zen, Lakuntzako Zelai Berrin jokatutako tentsio handiko derbiarekin. Gaizka Sagarzazuk Lagun Artea aurreratu zuen, eta lehen zatiaren bukaeran Etxarrik huts egindako penaltiaren atzetik Sael Ozoriak bigarrena sartu zuen. Bigarren zatian, ordea, Etxarrik Lagun Artea izugarri estutu zuen, eta bina berdindu zuten, Mattin Altzelairi eta Jon Erdoziari esker.
Altsasuk lider hasi du denboraldia Altsasuko festetan Arga Ibaiaren kontra garaipen handia lortuta mustu du denboraldia talde gorritxoak.
Areto futbola, martxan
Hirugarren mailan, Burlata du aurkari Aralar Mendik larunbatean, 16:00etan. Egun berean, Lehen Autonomikoan
Altsasuk Subiza hartuko du 18:00etan, eta Arbizuk Antsoainen jokatuko du, 18:00etan. Emakumeak astebete barru hasiko dira.
EMAGUZUE ZUEN EKITALDIEN BERRI ASTEARTEKO 13:00AK BAINO LEHEN. tel.: 948 56 42 75 / 661 523 245 / kultura@guaixe.eus
OSTIRALA 20
IRURTZUN Antzerkia. antzerki tailerren topaketa: En el parque antzezlanaren emanaldia. Gaztelaniaz. sarrerak: 5 euro. 19:00etan, kultur etxean.
OLATZAGUTIA Bertso txapelketa. Bardoak Nafarroako taldekako bertsolari txapelketa: Joiak: idoia Granizo, Jone rubio, aitziber leoz, Oier lakuntza, iratxe legarra eta Olatz Bados (sakana) – EzKrashak: Eider azkoaga, Jon Zendoia, Xabier ayarza-Marien, Jon subijana, Josu sanjurjo, antton Ciriza eta saioa alkaiza (iruñerria). 19:00etan, gaztetxean.
LARUNBATA 21
LAKUNTZA Mendi irteera. Zabalarte mendi elkartearen irteera: araia – aratz, 13 kilometroko ibilbidea; 900 metro desnibel. Bazkaria: lakuntzako Pertza elkartea. izena ematea: Ogi Berrin, 30 eurotan. 08:00etan, plazatik.
LAKUNTZA Futbola.
Futbol kimuak eta gazteak torneoa: lagun artea, lazkao KE, Etxarri KE, CD alipendi eta Beti Kozkor KE. Zelai Berrin.
10:00 Hasiera. 18:00 Sariak.
DORRAO Ergoienako bira eta eguna.
10:00 Ergoienako Biran izena ematea.
10:30 Ergoienako Biraren haurren lasterketak.
11:00 Ergoienako Biraren proba nagusia, Sakana Koparako puntuagarria: 8,5 kilometro; Dorrao, Unanu, Dorrao, Unanu, Lizarraga eta Dorrao. 12:00 Txaranga.
15:00 Bazkaria, frontoian.
17:00 Haur jokoak, Goienkale kalean, plazaren inguruan. 18:00 Aizkora apustua, plazan. 19:00 Txaranga.
ETXARRI ARANATZ Dueluak eta taldekako borrokak. Red Goats Tournamet. dueluak eta taldekako borrokak: borroka zubian, taldekako borrokak, drakkar erronka; hitzaldiak eta ekintzak, tailerrak eta jokoak eta sukaldaritza eta kanpamentu historikoa. aker Gorriakek aurkeztuta. sarrera: doan.
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, Haritz zaharren ibilbideko parkinean.
ALTSASU Herri martxa lasterketa.
Josefina arregi Klinika alzheimerraren iii. Herri Martxa-lasterketa. Hiru zirkuitu: 9,5 kilometro, korrikalariendako; 8 kilometro, oinezkoendako, eta 4 kilometro, adinekoendako eta haur txikiak dituztenendako. izena ematea: 10 euro.
10:30-12:30 DJ Reimy, haurrendako puzgarriak, Lactutxiki maskota eta Teknologia eta esperientziak partekatuz proiektuaren errealitate birtualeko betaurreko simulatzailea, klinikan.
10:30 Oinezkoak.
11:30 Korrikalariak.
Ondoren, salda, txistorra eta gazta, zozketak eta Etorkizuna Dantza Taldearen emanaldia, plazan.
IHABAR Palestinarekin elkartasun eguna.
11:00 Yala Nafarroa Palestinarekin eskutik solasaldia eta haurrendako tailerra.
13:00 Pintxo pote eta manifestuaren irakurketa.
14:30 Herri bazkaria. Ondoren, Ihabarko fanfarrea, zozketa eta palestinar dantza.
ETXARRI ARANATZ Musika eta dantza ikuskizuna.
Etxarri aranazko abesbatzaren eta Etorkizuna dantza taldearen emanaldia. 19:00etan, plazan.
OLATZAGUTIA Antzerkia
DosCapacitas umorezko ikuskizunaren emanaldia Jose de luna eta Edu luky aktoreekin: Joseteren bizipen eta lorpen apartetatik abiatutzen da ikuskizuna, barre algarak sortarazi arte; adibide argia, zintzoa eta benetakoa, bizitzan nola jokatu ondo sentitzeko. sarrerak: aurretik, 6 euro; egunean bertan, 8 euro. 19:00etan, kultur etxean.
ETXARRI ARANATZ Mendi irteera. larrañeta mendi taldearen irteera: lezaungo Zaborratera, 15,27 kilometroko ibilbidea; aldapa gora: 751 metro; gain behera, 241 metro. Bazkaria: Zaborrate. 08:00etan, Larrañetan.
IRURTZUN Mendi irteera. iratxo mendi elkartearen irteera: aralarretik ibilaldia.
08:30ean, Iratxon.
ZIORDIA Bizikleta martxa. XXX. sakanako Bizikleta Eguna: sakana bizikletan ezagutzen. ibilbidea: Ziordi – Uharte arakil, 35 kilometro; atsedenaldia, Ergoienan (lizarragan). sakanako Mankomunitateko Kirol eta Jarduera Fisikoko zerbitzuak antolatuta, hainbat laguntzailerekin batera. 09:00etan, plazan.
UHARTE ARAKIL Mendi lasterketa.
XV. Beriain Km Bertikala. 5 kilometro eta 1.023 metroko desnibela. Euskal Herriko taldekako txapelketarako eta Euskal Herriko eta Nafarroako Koparako puntuagarria. aralar Mendi taldeak antolatuta.
10:00etan, plazatik.
GANBAZELAIA
ETXARRI ARANATZ Dueluak eta taldekako borrokak. red Goats tournamet: dueluak eta taldekako borrokak: borroka zubian, taldekako borrokak, drakkar erronka; hitzaldiak eta ekintzak, tailerrak eta jokoak eta sukaldaritza eta kanpamentu historikoa. aker Gorriakek aurkeztuta. sarrera: doan. 10:00etatik 14:00etara, Haritz zaharren ibilbideko parkinean.
OLATZAGUTIA Zirkua. Ping pang umorezko zirkuko ikuskizunaren emanaldia: Pin poneko pilotak manipulatzeko malabareen eta magiaren teknikak uztartzen ditu Xabi larrearen zirku konpainiak. sarrerak: aurretik, 3 euro; egunean bertan, 3,5 euro.
IRURTZUN Solasaldia. Euskara eta munduko hizkuntza gutxituak. Hizkuntza komunitateen arteko elkarrizketa. Hizkuntza gutxituen komunitatetako hainbat eragileekin solasaldia: Maputxea, guarania, quechua, kitxua, nasa, maia, amaziga, bubia, mixea, kreolea, kaqchikela eta kurdua. Garabidek, Pikuxarrek eta sakanako Mankomunitateak antolatuta. 19:00etan, Pikuxar euskal txokoan.
IRURTZUN Antzerkia. antzerki tailerren topaketa: Farolas del pueblo antzezlanaren emanaldia. sarrerak: 5 euro. 19:00etan, kultur etxean.
ALTSASU Artekleta. Bizikletari bide: jasangarritasuna, artea eta Sakana. Sakanako artistek bizikletekin egindako artelanen erakusketa. Altsasu BHIn.
E rr ED a KZ i O ar EN OH arra
Datorren astetik aurrera, edukiak jasotzeko epeak hauek izanen dira:
• Gutunak: Asteartea 10:00ak arte.
• Agenda: Asteartea 13:00ak arte.
• Zorion agurrak: Asteartea 13:00ak arte.
• Iragarki laburrak: Asteartea 13:00ak arte.
• Hil oharrak: Asteartea 13:00ak arte.
• Eskelak: Asteazkena 12:00ak arte.
Kontuan har ditzazuen. Eskerrik asko!
UtZitaKOa
Beti egongo zara gurekin Patxi Sanchez
Marín
88ko kintoak altsasu
Maripi Larrea Rubio
Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi, kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
Kantuz biltzen nituen aldeko lagunak, Kantuz hartuko nauia zeruko Jaun onak.
Erkudengo Ama Abesbatza
ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus
Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.
E
Maripi Larrea Rubio
txioka Haur ikastolako langile ohia
Urak
dakarrena urak daroa, zuk emandakoa gurekin gelditzen da.
Iñigo Aritza eta Txioka ikastoletako familia, irakasle, ikasle eta langileak
Jose Antonio Zubieta Ferrero
iruñean hil zen irailaren 17an
ira G ar K i sail K at U a K
MEKANIKARI LANPOSTUA Kamioi eta autobus tailerra mekanika, txapa eta margo ezagutzak dituen langile bila sakanan. Curriculumak: tallercamion10@ gmail.com / 948 507 019
LANA/NEGOZIOAK
LAN ESKAINTZA
Mank-en lan egiteko aisialdiko begirale eta kirol monitore lan poltsak osatu nahi dira: Bi deialditan parte hartzeko C1 euskara maila beharrezkoa izango da.Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian.
Beti egongo zara gure gogoan.
Familiak eskerrak eman nahi dizkie une hauetan gertutasuna eta babesa eskaini diguten guztiei
Bakaikun, 2024ko irailaren 17an
J
ai O t Z a K
· Aurora Yopa Djike, irailaren 14ean Irurtzunen.
HE ri O t Z a K
· Nicolas Galarza Galarza, irailaren 11n Urdiainen.
· Martina Durán Liberal, irailaren 16an Olaztin.
· Patxi Sanchez Marín, irailaren 14an Altsasun.
· Maripi Larrea Rubio, irailaren 16ean Altsasun.
· Jose Antonio Zubieta Ferrero, irailaren 17an Bakaikun.
INFORMAZIO HAU EPAITEGIETAN ETA UDALETAN JASOTZEN DA. AGERTU NAHI EZ DUENAK, HAN JAKINARAZI DEZALA.
IKASTAROAK
Arbizuko kiroldegiko ikastaro eskaintza: Yoga, soinketa erritmikoa, Cross Training 1, Cross Training 2, Spinning 1, Spinning 2, Zumba eta Euskal dantza ikastaroetan izen ematea ireki da. Adin eta maila ezberdinak daude baita igeriketa ikastaroetan, informazio gehiago 948 461 002 telefonoan edo kiroldegian bertan. Izen emateak irailaren 16tik aurrera. Xake ikastaroa Etxarri Aranatzen: 7 urtetik gorakoentzat, urriaren 4tik aurrera, ostegunero 18:30ean. Informazio gehiago eta izen emateak liburutegian.
Sakanako Emakumeendako atletismo eskolan izen ematea zabalik: Urriaren 4tik ekainaren 7ra arte izanen da ikastaroa, ostiralero, 17:00etatik 18:15era
Dantzalekun. Izen emateak Sakanako Mankomunitatean. 948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus.
Igeriketa eta soinketa egokitu ikastaroetan izen emateak zabalik: Bi ikastaroak urriaren 2tik maiatzaren 30era izanen dira. Informazioa eta izen emateak Mank-en kirol zerbitzuan, 948 464 866 edota kirolak@sakana-mank.eus
Irurtzungo Udalaren ikastaroa eskaintzetan izen emateak zabalik: Antzerkia, irakurketa kluba, marrazketa, gorputz jarrerak zuzentzea, pilates, bizkortzea, spining eta mantentze gimnasia. Izena emateko epea irai-
laren 25ean amaitzen da, informazio osoa eta izen emateko orria www.irurtzun.eus web orrian. Sakanan adminen urritasuna dutenendako musikoterapia eta psikomotrizitate ikastaroak: Astearteetan Altsasun eta asteazkenetan Etxarri Arantzen, bietan 16:30tik aurrera. Izena emateko epea irailaren 27an amaitzen da, informazio gehiago eta izen emateak 948 464 866 / kirolak@sakana-mank.eus
OPATUTAKOAK
Etxarri Aranazko udaletxearen estalopean Wilson markako tenis raketa baten funda beltza opatuta: Irratian dago.
Etxarri Aranatzen 6 giltza aurkitu dituzte: Hotsein! Giltzarrapo batean, gomazko bi panpin txikirekin batera. Irratian daude.
OHARRAK Lakuntzako entitateendako Udalaren dirulaguntza deialdia zabalik: Laguntzak eskuratzeko baldintzak dira jarduerak herritar guztiendako zabalik egotea, hezkuntzaren edota gizarte, kirol eta kulturaren aldetik interesgarriak izatea, herritarren harremanak eta elkarbizitza, hautapen librea eta garapen pertsonala sustatzea eta udalaren beste laguntza lerro batean sarturik ez egotea. Deialdiaren oinarriak eta dokumentazioarekin batera aurkeztu beharreko eskabide eredua www.lakuntza.eus webgunean dago. Eskaerak urriaren 4ra arte aurkez daitezke.
Lakuntzan Euskara ikasteko dirulaguntzak: Lakuntzan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua. Deialdiko oinarriak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa udal bulegoetan daude eskura eta eskariak Lakuntzako Udalaren erregistroan aurkeztu behar dira urriaren 4a baino lehen. Informazio osoa www.lakuntza.eus web orrian eta udaletxean. Arbizuko Utzubar Ekogunean konposta eskuragarri: Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak gogorarazi du, nahi duen guztiak urte
guztian zehar konposta eskuragarri duela bertan. Informazio gehiago nahi duenak info.hondakinak@ sakana-mank.eus e-postara idatz dezala edo 900 730 450 telefonora hots egin dezala.
Nekazaritzako Ibilgailuen Azterketa Teknikoa IAT Sakanan herriz herri: Irailak 20 eta 23 Altsasun / Irailak 24 Olaztin / Irailak 25 Ziordian. Herri guztietan ordutegi bera izango dute, 9:15etik 14:15era.
Bi autobus ordutegi bertan behera: La Burundesak jakinarazi duenez, Olaztitik Iruñara astegunetan, 6:30ean abiatzen den busa eta Iruñetik Olaztira astegunetan, 11:45ean abiatzen den busa bertan behera gelditu dira.
Gurutze Gorriak Altsasuko Otadia aterpetxean laguntzeko boluntarioak behar ditu: Errefuxiatuei gaztelaniazko klaseak emateko astean behin edo bitan eta haurrekin jolas jarduerak egiteko. Astean bitan litzateke, uztaila eta abuztuan. Gurutze Gorriarekin harremanetan jartzeko 617 351 603 telefonora dei dezala edo aterpetik pasa dadila. Etxarri Aranazko Abesbatza Txikiak zure ahotsa behar du: 6-15 urte bitarteko haurrez osatuta dago abesbatza eta kide berrien bila dabil. Interesa duenak harremanetan jar dadila corotxikis@ gmail.com helbidera idatziz. Informazio gehiago www.coraldetxarriaranaz. com web orrian. SOS GAZA. Gernika-Palestina herri ekimenak Yala Nafarroa plataformarekin batera Elkartasun Aktiboa iniziatiba martxan jarri du: Netanyahu nazioarteko epaileen aurrean eramateko, Gazan elkartasuna proiektuak bultzatzeko Mundubat GKE-ren bitartez eta Palestina leku guztietan ikusarazteko. Ekarpen ekonomikoa egiteko, Nafarroan ES36 3035 0083 2808 3014 0037 kontu korrontean dirua sar dezakezu, edo zure banketxearen aplikazioaren bitartez BIZUM EMN/DONAR atalean Mundubat Fundazioa bilatu eta 08737 kodea erabilita dirua eman. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus
E s KE la
E s KE la
Musikaren mundu berri bat
'Nerepe' musikari arbizuarra gitarrarekin eta akustikoak egiten hasi zen duela hiru urte. Emanaldi horiek alde batera utzi gabe, raparen eta musika elektronikoaren munduan murgildu da ere; zenbait artistarekin kolaborazioak egin ditu
Erkuden Ruiz Barroso arBiZU Duela hiru urte Nerea Perez Barbarin arbizuarra gitarra hartu eta kontzertu akustikoak ematen hasi zen, bakarlari gisa; Nerepe . Gehienbat bertsioak jotzen zituen, etxean ikasitako "hiru akordeekin". Pixkanaka-pixkanaka bere musika eta emanaldiak herri gehiagotara zabaltzen joan zen. "Oso ondo joan dira urte hauek. Herriz herri jotzen joan naiz eta geroz eta distantzia gehiagora nolabait esateko". Musikaren munduan hasi zen garai horretan Gasteizera ikastera joan zen, "eta jende gehiago ezagutu dut, toki gehiagotara gonbidatu naute...". Arabako hiriburuan ere musika eszena berri batekin topo egin du, eta egindako lagunekin esperimentatzen hasi da. Krd' Krudo eta Brn taldeekin kolaborazioak egin ditu.
"Gasteizen musika elektronikoagoa eta raparen mundua edo euskal raparen mundua ezagutu dut. Hemen egin ditudan lagunak zirkulu horretan mugitzen dira, eta bertan ere jende gehiagoarekin elkartu naiz. Kolaborazioak raparen inguruan egin ditut". Gasteizen "duela urte asko" euskal rapa egiten duen jendea dago eta, besteak beste, Annekdotas musikari olaztiarrarekin ere aritzen da. "Gaur egun elkarrekin bizi gara ere eta zirkulu berdinean aritzen gara". Nerepek azaldu duenez, gitarrarekin eta bertsioak egiten hasi zen "ez nuelako beste inor ezagutzen. Gitarra etxean jotzen ikasi nuen, amaren laguntzarekin, bertsioak ikasi nituen eta hortik nireak egin nituen. Baina beti gitarrarekin". Gasteizen "bit-en" berri izan du. Mundu berri bat, "literalki". Euskal raparen edo raparen
euskal eszena horrekin bere burua gehiago ezagutzeko eta "musika egiteko eta probatzeko bide desberdinak" egiteko aukera eman dio.
Izaera
"Egia esan Arbizun bizi nintzenean musika hori ere entzuten nuen. Ziakhus taldea entzuten nuen; Haizeatxo euskal rapa egiten duen emakume bat dela... Rap musika entzun izan dut, baina ez dut izan pertsonaren bat zeinarekin hori partekatu; esan nahi dut, ez dut izan norbaitekin komentatzeko: 'abesti hau entzun dut, bestea...'". Arbizun, "nire inguruan behintzat", oi musika eta streetpunk musikaren inguruan mugitzen direla esan du Nerepe k, "orduan, hona etorri arte ezin izan dut gustu hori inorekin partekatu".
Hasiera batean lagun egin zituela azaldu du arbizuarrak, "rapa ezagutzen hasi nintzen, punka...". Atentzio gehien eman ziona musika sortzeko eta egiteko modua izan zen: "Lagun asko lokal batera joan, momenturen batean base bat hartu eta musika egiten hasi, bakoitzak bere letrekin eta bat-batean: ze abesti puska egin dugun hemen!". "Pila bat" gustatu zitzaiola esan du musikariak, "denbora pasatzeko, lagunekin egoteko eta disfrutatzeko modu bat zelako, lan bezala edo profesionalki bezala hartu beharrean".
Gasteizen musika eszena berri batean murgildu eta lagun berriak egin ditu; "neure burua ezagutzen lagundu nau pila bat. Burua irekitzeko modu izugarria izan da". Musikaren aldetik "bilatu nahi dudan tokia" aurkitzeko bertako jendea oso lagungarria izan dela gaineratu du: "Hemendik dabilen jendea entzutea. Niretzako erreferente bat dira egin nahi dudan musika egiteko".
Raparen eta elektronikaren mundu berri honetan sartzeak ez du esan nahi gitarra alde batera utziko duenik. "Gitarra eta kontzertu akustiko horiek ez ditut utzi nahi, bertsioak jotzen eta abar, gustura egoten naizelako. Deitzen didatenean jarraituko dut". Baina proiektu pertsonal gisa beste musika estiloarekin egingo du: "Nire izaera askoz gehiago ezagutu dut jende gehiagoarekin topo
eginez. Pertsona berri horietan inspiratuta eta izaera berri honetan inspiratuta sortu nahi dut". Gainera, ez die beste estiloei atea ixten: "Denetarik egiten dut: beste lokal batera joan eta baxuarekin, jotzen ez dakidala, bateriarekin eta abarrekin punkarradak ere egiten ditugu; baina hori, ba, guztiz denbora-pasa dela".
"Mundu honetan hasiberria naiz eta ez zait gustatzen gauzak asko planifikatzea. Ez ditut ondo eramaten planeatutako gauzak, orduan, pixka bat modu eroan eramaten ditut". Nerepek argi daukana da ingurua ezinbestekoa dela musika berria egiteko:"Ondoan daukadan laguntzez eta erreferentziaz hartuz estilo berriak deskubritzen joan naiz, oso gustuko ditudanak, eta estilo horietan arazorik gabe abesten dut. Nire ahotsa horretara bideratu nahi dut". Momentuz, bi kolaborazio egin ditu: Kdr' Krudo taldearekin Grasa abestia eta Brn taldearekin Barkatu abestia. "Bat dena rapa da eta bestea melodikoa, abesten. Horrelako nahasketa bat egin nahi dut".
Musikarekin esperimentatzea gustatzen zaio, eta ondoan duen jendeari esker gauza asko proba dezakeela azaldu du Nerepek: "DJ asko ezagutzen ditut, bit-makerrak, raperoak, Annekdotas ere ondoan daukat ordenagailuarekin soinu asko egiten dituela... Esperimentatzeko eta probatzeko aukera handiak ditut; hori da gehien gustatzen zaidana, erreferentetzat hartu dudan jendearekin aritzea. Hori da gehien motibatzen nauena eta nire burua ezagutzera eraman nauena".
Etorkizunari begira, sortzen ari den musikarekin "zerbait" egin nahi du: "Bai pentsatzen dut ez dela gitarrarekin bezala izango. Gitarrarekin ditudan abestiak ez ditut grabatuko; zerbait berezi dira. Baina orain gauzak asko planteatzen ditut ez naizelako ni bakarrik". Raparen munduan "lagunekin, base batekin eta abarrarekin" sortu behar ditu abestiak.
"NIRE BURUA GEHIAGO EZAGUTU DUT; IZAERA HONETAN INSPIRATUTA SORTU NAHI DUT"
'Nerepe' musikari arbizuarra kontzertu batean. UTZITAKOA
Bardoak txapelketaren lehenengo puntuak
i railaren 13an eta 14an jokatu zen Nafarroako taldekako Bertsolari t xapelketaren lehenengo fasearen lehenengo asteburua. s akandarrez osatutako bi taldek parte hartu zuten: Pikutara goaz eta Manteleko sobrak; azken honek irabazi zuen l izarran
saKaNa
Lesakan, Sunbillan eta Lizarran jokatutako hiru saioekin hasiera eman zioten Bardoak 2024ko txapelketari. Sakandarrez osatutako bi taldek parte hartu zuten taldekako bertsolari txapelketaren lehenengo asteburuan: Irurtzun eta periferiako Pikutara goaz taldea irailaren 13an, ostiralean, aritu zen eta Altsasuko, Barañaingo eta Leitzako bertsolariek osatzen duten Manteleko sobrak taldea Lizarran aritu zen, larunbatean; taldea saioaren garaile izan zen, eta lehen puntua jaso zuen. Manteleko sobrak taldearekin batera, Hor gu! eta Malerreka ez da Baztan izan dira Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketaren lehenengo asteburuko irabazleak, eta bigarren fasera pasatzeko bidean lehen puntua jaso dute.
Irailaren 13an, ostiralean, hasiera eman zioten 2024ko Bardoak txapelketari Lesakan eta Sunbillan jokatutako bi saioekin.
Lesakako Beheko plazan jokatu zen lehenengo saioa, eta bertan eskualdeko Hor gu! taldeak eta Erronkari eta Iruñerriko bertsolariek osatzen duten Errimaren matxinatuak taldeak parte hartu zuten. 40 bat lagun elkartu ziren etxeko taldeko hiru bertsolariak eta alde bisitariko hiruak entzuteko. Gai emaile lanetan Uxue Mesa, Ane Telletxea eta Iratxe Muxika aritu ziren. Ariketa guztiak egin ondoren, Bortzirietako taldeak eskuratu zuen puntua.
Bigarren saioa Sunbillako Ulibeltza Elkartean jokatu zen, eta bertan Malerrekako Malerreka ez da Baztan, etxeko gisara, eta Irurtzun eta periferiako Pikutara goaz taldeak aritu ziren, 40
LEITZAKO, ALTSASUKO ETA BARAÑAINGO
MANTELEKO SOBRAK
TALDEAK LEHENENGO
PUNTUA LORTU ZUEN
B a Z t E rr E ti K
Antsietatea kudeatzen
Kurtsoaren hasierarekin batera, errutina osasuntsu bat mantentzea errazagoa izaten da askorentzat, ez baitaude horrenbeste irteera, ospakizun, terrazak eguzkitan… baina egia da ere, lanarekin edo ikasketekin batera askotan gorputzeko estres maila handiagotzen dela, eta honek antsietatea sortzeko aukerak. Ordu guztietan gosea izatea, nahikariak, nekea, ahultasuna, antsietatea, suminkortasuna, deskontzentrazioa, loaldi txarra… Egoera hauek ezagunak egiten zaizkizu?
Janariarekiko antsietatea murrizteko, otorduan bertan gorputzari eskaintzen diogun horrekin sor daitekeen glukosa pikoa kontrolatzean dago koxka.
Jakin ezazue garunak eta hesteak etengabeko komunikazio bidirekzionala dutela; hau da, milioika neuronen bidez badakite zehazki zer gertatzen den bi muturretan. Esan dezakegu jaten dugunak eragina duela sentitzen dugun moduan, eta alderantziz.
lagun ingururen aurrean. Gaizka Baigorri, Xuban Etxegia eta Jon Aldabe ibili ziren gai jartzaile lanetan, eta etxeko taldearentzat izan zen puntua.
Irailaren 14an, larunbata, Lizarrako La Bota peñan jokatu zen asteburuko hirugarren saioa, 40 bat lagunen aurrean. Etxeko taldea Lizarrako Assurancetoruix eta Leitza, Altsasu eta Barañaingo Manteleko sobrak taldeak aritu ziren kantari, Ekhiotz Prieto gai jartzailearen aginduetara. Talde bisitariak eraman zuen puntua.
Sakanara
Irailaren 20an, ostirala, jokatuko da Bardoak txapelketaren bigarren asteburua, eta saioetako bat Sakanan jokatuko da; Olatzagutiako Maisuenea gaztetxean Joiak bertsolari sakandarrez osatutako taldea eta Iruñerriko EzKrashak taldea ariko dira. Saioa 19:00etan hasiko da. Iruñean, Lekunberrin eta Lekarozen izanen dira ere saioak.
gose bazara, arazoak glukosaren deskonpentsazioarekin zerikusia izango du, ziur asko. Zerbait gozoa gosaltzen dugunean gerta dakiguke hori. Adibidez, esnea Cola-Cao eta gailetekin hartzean, momentuan asetzea lor dezakegu, baina gero gosea, deskontzentrazioa, nekea… sentiaraziko dizkigu.
Otordu bat egin eta gero, denbora gutxira berriz ere
Jaten duguna, kantitate txikia izan arren, azukrean aberatsa bada, intsulina piko gehiago izatea eragingo du, eta Ghrelinaren jariapena handitu, apetitua erregulatzen duen hormona. Beraz, zenbat glukosa piko gehiago eragin, orduan eta gose gehiago izateko aukera izango dugu. Intsulinaren piko hauek kontrolatzeko, ez ezazu proteina zure otordu guztietan gehitzea ahaztu, eta batez ere gosarian. Otordu honetan baita akats gehien egiten deneko momentua. Honek azukrearen xurgapena moteltzen lagunduko duenez, lehen aipaturiko intsulinaren pikoak kontrolatuagoak izango ditugu, asetasun sentsazioarekin gehiago iraungo dugu hurrengo orduetan zehar eta antsietatearen sentsazioa murriztuko da. Eta nola dakit ondo egiten ari naizen? Jan eta 3-4 orduetara goserik izaten ez baduzu, ondo ari zarela esan nahiko du.
Erdi Aroko dueluak eta borrokak Etxarri Aranatzen
i railaren 21ean eta 22an, larunbata eta igandea, r ed Goats tournament ekimena izanen da
EtXarri araNatZ Etxarri Aranazko Haritz Zaharren ibilbideko parkina erdi aroan oinarritutako akanpaleku historiko batean bihurtuko da irailaren 21ean eta 22an, larunbata eta igandea, Red Goats Tournament ekimenean. Besteak beste, bikingoen estetikarekin egindako dueluak eta taldekako borrokak, hitzaldiak eta ekintzak, tailerrak eta jokoak, eta sukaldaritza eta kanpamendu historikoa ikusteko aukera izanen da. Bikingoen borroketan eta IX. eta XI. mendeen bitarteko bir-
sortze historikoan oinarritzen den Aker Gorriak taldeak antolatzen du Red Goats Tournament ekimena, Etxarri Aranazko Udalaren eta hainbat eragileren laguntzarekin. Irailaren 21ean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izanen da, eta 22an, igandea, 10:00etatik 14:00etara, eta dueluak eta taldekako borroken emanaldien barruan bat baten kontrako borrokaldiak, borroka zubian, taldekako guduak eta Drakkar erronka izanen dira. Ekimenaren sarrera doakoa da.
Bardoak 2024ko bigarren saioa, Sunbillan, Pikutara goaz taldearekin. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA
ANNE AZKONA UNANUA
Sakana, artea eta jasangarritasuna
altsasu Bigarren Hezkuntzako institutuan 'artekleta' deitutako erakusketa mustu dute; hainbat artista sakandarrei bizikleta bana eman diete, haiekin artelan bat sortzeko. Besteak beste, ikastetxera joateko bidegorria aldarrikatu nahi dute
E. C. M. eta E. R. B. altsasU
Altsasuko institutuak aurreko ikasturtean mugikortasun jasangarria aldarrikatzeko eta sustatzeko asmoz proiektu bat jarri zuen martxan: Mugituz. Benetako behar batetik abiatutako proiektua dela azaldu du Hiart Leitza institutuko irakasleak: "Herritik institutura joateko bideak baditu behar batzuk; auto pilaketak egiten dira, argiteria oso kaxkarra da, lurzorua ere gaizki dago....".
Aspaldiko aldarrikapen bat dela gaineratu du irakasleak, izan ere, institutura doazen pertsonak ez ezik, bertatik ikastolako ikasle eta irakasleak, Dantzalekura joaten den jendea eta paseatzera joaten direnak ere pasatzen dira. "Hori konpontzeko hoberena bidegorri bat egitea da".
Ikasleak herritik institutura bizikletan joatea sustatu nahi dute: "Proiektu honekin kontzientzia
piztu nahi genuen, mugikortasun jasangarriaren inguruan". Aurreko ikasturtean ekimen batzuk egin zituzten, eta aurten segida eman diote proposamen berri batekin; arte erakusketa bat: Artekleta. "Seguruenik" eguberrietako oporrak arte institutuko harreran egongo da, eta ondoren Iortia kultur gunera eramango dutela aurreikusi du Leitzak. Iruñetik ere mugitzea nahi dute.
"Aldarrikapen hori bera modu polit batean eman nahi genuen; artearen bitartez". Zer egin zezaketen pentsatu eta aurreko ikasturtean dagoeneko erabili ezin diren bizikletak hartu zituzten eta Sakanako artistei eman zizkieten, artistek bizikletak artelan bihurtzeko, "eskultura bihurtzeko. Zertarako? Gure aldarrikapena egiteko. Pentsatzen dugu aldarrikapen horiek sentitu eta bizi dituztenak hemengo jendea dela,
Sakanako jendea, interes gehien dugunok ibarreko garapenean".
Horrela sortu zen Artekleta: "Sakanako artistekin arte erakusketa bat egin gure aldarrikapen horiek aldarrikatzeko".
Bizikletak arte
Aurkene Ormazabal Fuste, Helena Santano Cid, Gorka Flores Bengoetxea, Miren Ustarroz Goñi, Jose Mari Morcillo Morkots eta Sagri Mauleon Ezkutari artista sakandarrek parte hartu dute, momentuz, Artekleta erakusketan. "Esan beharra dugu oraindik irekia dugula; baditugu
ARTISTA BAKOITZAK
BERE NORTASUNA ETA ALDARRIKAPENA
ADIERAZI DU ARTEKLETAN
bizikleta pare bat hortik... Artistaren bat animatzen bada oraindik badu aukera".
Diziplina desberdinetako artistek parte hartu dute institutuko erakusketan, eta bakoitzak bere nortasuna. Esaterako, Aurkene Ormazabal jostuna da eta Bidelorea deitutako obra egin du: "Ezkontzetarako soinekoak egiten ditu, eta atelierreko oihal zatiekin egin du. Bizikleta oso ezkontzakoa da. Berak eman dion esanahiarekin herria eta natura lotzen duen bidea eskatzen eta aldarrikatzen du".
Sagri Mauleonek artelan oso koloretsua egin du, Isa deitutakoa: "Bizikletari bueltak eman dizkio. Habanan bizi izan zen eta bertan garraiobide nagusia bizikleta da; bizikletaz joaten zen arte eskolara".
Garai horretan egindako koadro bat agertzen da artelan bihurtutako bizikletaren ondoan: "Koadroa 3D bolumenera pasa du".
Zenbait artistak haien lana mugimenduarekin erlazionatu dutela azaldu du Leitzak. Morkotsek, esaterako, mugimendua adierazten duen bizikletaren elementu bat hartu du, gurpila, bizikleta osoa hartu beharrean. "Fenakitoskopio izena jarri dio eta mugimenduaren printzipioa erakusten du: gurpilaren atzeko aldean elementu estatiko batzuk jarri ditu, marrazkiak, eta ispilu bat. Orduan, manibelari ematen badiogu ispiluan isladatuta ikusten duguna irudiak mugimenduan dira". Artistak erakusketaren aldarrikapena ez
ezik, beste esanahi bat ere eman dio obrari: "Norbanako guztion aldarrikapenak elkartzen baditugu modu kolektibo batean mugimendua sortzen dela. Gu guztiok esaten ditugun horiek batu eskaera komun bat egiteko". Artisten nortasuna eta aldarrikapenak ere badituzte, beraz, Artekletako lanek. Helena Santanoren Oreka Etengabean ere bizikleta txikitu du eta oso berezkoak diren bi elementu hartu ditu: eustekoa eta gurpila. "Gidatzen duena eta mugitzen duena". Jasangarritasunaren aldeko mezua "emakumeok bizi garen munduan izan behar dugu etengabeko oreka" mezuarekin tartekatu du, piezan elementu femeninoak sartuz.
Bizikletarik gabeko artelanak ere ikus daitezke Artekleta n; Gorka Floresen Bidegorri-Bizigorri: "Bizikleta eman genion, eta ez dago bizikletarik. Zurarekin lan egiten du, eta zura zati bat ikus daiteke, gorriz margotuta, bidegorri bat irudikatzen duena". Horrekin batera "bidegorri horren" argazkiaren kopia bat ere jarri du artistak, "nolabait bidegorriak irudikatzeko".
Miren Ustarrozek harria lantzen du, baina institutuko erakusketan "erratz batzuk hartu ditu eta hor gurpila jarri". Altertropia deitzen da lana: "Alter aldaketa eta tropia mugimendua. Mugimendua sortzeko aldaketak behar ditugula adierazten du". Hezkuntza publikoaren aldeko deia ere egin nahi izan du.
Artekleta erakusketa Altsasu institutuan.
"Nahiago dut egurraren beroaren goxotasuna"
Bordan joan zen urteko egur pixka bat badu ere, Mikel razkin Barandarain ubertearrak udal zerbitzua erabiliz, epaitza hara eramateko eskatu du. tarteka handik pasatzen da egurra txikituz ariketa fisikoa egitera
1
Zergatik eskatzen duzu epaitza?
Beheko sua dut etxean, eta oso gustuko dut egurraren berotasun eta goxotasun hori. Horregatik eskatzen dut egur lotea. Sei tonako epaitzak dira.
2
Basora lotea egitera joaten zara?
Ez. Aurretik txikitutako egurra erosten nuen, eta bordan sartzen genuen. Eta hemendik bajerara eramaten genuen. Beti izan dugu lotea eskatzeko aukera, baina erreminta behar zen eta ni ez nintzen ausartzen. Motozerrei eta errespetu handia diet. Traktorea behar duzu, egurra jaisteko gurdia... Han istripuren bat izan dezakezu. Horren beldur nintzen eta, horregatik, ez nintzen animatzen. Erosoenera jotzen nuen: egurra erostea. Duela bost urte hasi zen udala zerbitzua eskaintzen: epaitzako enborrak etxera ekartzea. Gustatu zitzaidan eta eskatu nuen. Probatu nuen eta oso ongi. Gainera, lekua daukagu epaitza utzi eta lasai-lasai mozteko.
3 Beraz, udal zerbitzua erabili duzu?
Bai. Enborrak zuk nahi duzun tokira jaisten dizkizute. Bordara
ekartzeko eskatu nuen. Eta hor egurra egitea oso erosoa da. Ongi jarrita, motozerrarekin lan egin dezakezu. Eta ondoren, txikitu.
4
Udala zergatik hasi zen loteak etxera eramateko eskaintza egiten?
Ez dakit ziur. Uste dut arriskua zegoela ikusten zutela, istripuren
bat gerta zitekeela. Gero tresneria behar da, eta gero eta jende gutxiagok eskatuko zuela pentsatzen dut. Beheraka zihoala uste dut, eta epaitza guztiak eman gabe geldituko zirela. Eta basora epaitza egitera joaten zirenak adinean aurrera doaz eta, nik uste, uzten ari direla, edo beste era honetara egiten dute epaitza.
5 Ubertearrek zerbitzua erabiltzen dute?
Bai. Zerbitzu horrekin nahikoa jendek eman du izena eta, horrela, gure basoko egurra ustiatzen dugu. Udalak apirila aldera jakinarazten du epaitzak eskatzeko garaia zabalik dagoela. Eskatu beharra duzu. Etxean beheko sua dutenek eskatzen dute. Geroz eta gehiago.
6 Asko kostatzen zaie epaitza ekartzea?
Aurten nahiko ongi ibili dira. Joan zen urtean ez dakit zer gertatu zen, baina berandu ekarri zuten. Nik iraila erdialdean jaso nuen epaitza. Berandu zen, euria... Udan hobe egiten duzu. Nik behintzat! Aurten gainera haritza jaitsi dute. Baina ez dut txikitzeko presarik, joan den urteko pagoa baitut, eta lasai-lasai nabil.
7
Aizkolari lanak?
Motozerraz enborrak zatitan mozten ditut eta ondoren haiek aizkoraz txikitzen ditut. Egurra txikitzeko lehen borraziria erabiltzen nuen, lau bat kiloko pisua du. Aurten finlandiar aizkora erosi dut, eta horrekin ere oso gustura nabil. Jendea trontzagailu mekanikoekin ibiltzen da egurra txikitzen. Nahikoa gaztea naizenez, nahiago dut aizkorarekin aritzea. Etortzen naiz eta bi orduz ariketa egiten dut... Txikitan, amonarekin-eta, egurra egiten genuen. Eta ariketa fisikoa gustatzen zait, eta oso gustura etortzen naiz egurra txikitzera. Ez dakit zenbat kostatzen zaidan, sei egunetan-edo eginen dut. Ixone, neskalaguna, laguntzera etortzen da. Txikitu ondoren kanpoan ongi lehortzen utzi eta berak bordara sartzen du.
8
Aurretik erosi. Orain epaitza. Diru aldetik aldea dago? Bai, handia. Epaitzak sei tona ditu. Egur txikitu kopuru horrek 1.000 edo 1.200 euro balioko du urteko. Egur kopuru hori gastatzen dugu. Epaitzagatik 280 euro inguru ordaindu ditut. Gero kontuan hartu behar da motozerra erosi duzula. Baina hori bost urtetan amortizatu duzu.
9 Pagoa eta haritza dituzu. Zer nahiago sutarako?
Niri konbinazioa ongi suertatzen zait. Pagoarekin sua egiten duzu, baina gero gauean haritz pixka bat sartu eta oso ongi eusten dio. Biak izatea oso ongi dago. Hala ere, nahiago dut pagoa.
10
Beheko suarekin etxea berotzen duzue?
Bai. Istripua izan eta 2016an etxea erre zitzaigun. Behean taberna dago. Goian solairu bat eta zerbait gehiago. Dena kiskali zen. Orain beroa ematen duen tximinia jarri dugu eta harekin taberna eta etxea berotzen ditugu. Horrekin oso gustura gaude.
11
Beste erregai batzuk erabiltzen dituzten sistemekin alderatuta, zer du egurrarekin egindako suak?
Guk gasolioa edo egurra erabiltzeko aukera dugu. Nik nahiago dut egurraren beroak ematen duen goxotasuna. Gainera, garrak begira lelotuta gelditzen zara. Beroa oso desberdina da, nik egurraren goxotasun hori gustuko dut. Gainera, beheko sua labe gisa erabiltzen dut, esaterako, lupia edo txuletaren bat sartu eta han egiten dut.
Alfredo Alvaro Igoa UHartE araKil
Ubertearra bordan duen joan den urteko pago egurrarekin.