907. Guaixe

Page 1

Auzia, memoriarako

Nastaten arabera

Sakana gero eta euskaldunagoa da, baina hainbat ñabardura daude / 6-7

Etxarri Aranazko

udalak eskolan

eguzki plakak eta

hiltegian desinfekzio

gunea jarriko ditu / 5

'Mendiak Guztiondako', ekimen arrakastatsua: 60 pertsona hitzaldian eta Koskobiloko mendi irteeran / 15

CBASK-ek denboraldiari eutsi dio, eta datorrenerako 11 talde izatea aurreikusten du / 18-19

Irurtzungo Kantuz eta txistulariek 'Kantu zaharrak, doinu berriak' emanaldia mustuko dute / 23

2024-05-24 Ostirala / 907. ZENBaKia / 2. arOa SAKANAKO ASTEKARIA GUaiXE.EUs
Oinez Basoa: euskara eta natura / 2-3 a ltsasuko a uziaren memoria gunea web orrian eta liburuan gorpuztu da / 8-9
aiNGErU M KEO aZPirOtZ / 4 O HaNE aGirrE Ulaiar / 23 saKaNaKO sarE Eta EtXErat / 4
SINADURAK

Ekosistema bat garatzen

Duela hamabost bat urte a ndra Mari i kastolak, Nafarroa Oinezen barnean, Oinez

Basoa proiektua martxan jarri zuen. 2023an, ikastolaren festaren antolakuntzarekin batera, proiektua biziberritu dute. Hegaztien behatokiak jarri dituzte ere

Eneida C. M. eta Erkuden R. B.

EtXarri araNatZ

"Andra Mari Ikastolak argi zeukan Nafarroa Oinezi bere ekarpena egin nahi ziola, eta 2009an bi proiektu handi sortu zituen: Txikiak Handi hizkuntza gutxituen inguruan eta Oinez Basoa".

Iñigo Orella Etxarri Aranazko ikastolako zuzendariak azaldu zuenez, garaiko Patxi Lakuntza ikastolako gurasoaren hausnarketa batetik sortu zen baso bat sortzearen ideia: "Ikastolen barruan hausnarketa bat egin zen. Festak oso ongi daude, denok oso ongi pasatzen dugu, baina hala ere ondorio negatiboak ditu eta horietako nagusiena da ingurumenari egiten diogun kaltea da".

Gaineratu duenez, ez da bakarrik Nafarroa Oinez festan sortzen diren hondakinak eta abar, "baizik eta urtean zehar aurrera eraman ahal izateko uzten dugun aztarna ekologikoa ere".

Modu batera edo bestera festak antolatzea sortzen zuen eragin hori "konpentsatu" behar zutela pentsatu zuten, "eta orduan Oinez Basoa egitearen edo garatzearen ideia" sortu zen. Helburu nagusia euskara naturarekin eta ingurugiroarekin lotzea da, "eta pertsonek, lagunek eta zuhaitzak babestuz euskarari, ikastolari eta ingurumenari haien ekarpena egitea". Duela hamabost bat urte horrela sortu zen ideia, eta urteekin garatzen joan dela esan du Orellak: "Mota desberdinetako ideiak eta basoak sortu dira".

Baita ikastoletan "lantzeko eta kontzientzia sortzeko" baliabideak sortu dira ere, "ardura ekosoziala" sortzeko.

Oinez Basoak Etxarri Aranazko Nafarroa Oinez ospatu ondoren, Paz de Zigandak hartu zuen lekukoa, "eta adibidez erabaki zuten guk sortutako baso berean proiektuak garatzea". Beraz, urtero ez dira baso berriak sortzen, baina Nafarroan zehar hamaika baso sortu dira Nafarroa Oinezen baitan eta,guztira, 51.000 zuhaitz inguru landatu dituzte. Bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu: "Nafarroa oso anitza da, eta beharrak eta basoak ere oso askotarikoak dira. Ez da berdina Ebro bazterrean baso bat sortzea edo gurean sortzea".

2023ko Nafarroa Oinezen antolakuntza hartu zutenean, baso berri bat egitea eta lehenengoaren proiektua berriz hartzea erabaki behar izan zuten. "Hasieran sortutako horretan buelta bat ematea erabaki dugu, proiektu horretan bakoitza eta hobekuntza batzuk inplementatzea". Proiektuarekin 2022ko udaberrian hasi zirela gaineratu du Aitor Zubieta ikastolako guraso eta basoaren kudeaketa taldeko kideak.

Nafarroako lehenengo Oinez Basoa, beraz, Arbizun dago. "Ideia sortu zenean, 2008an, Arbizuko Udalari planteatu zitzaion kontua eta, esan behar da, Arbizuko Udalak hasiera-hasieratik ideia iku-

si zuela, eta harrera izugarri ona egin ziola. Proiektuan guztiz inplikatu da". Ikastolari lur eremu komunal baten zesioa egin zion. "Hor hasi zen basoa garatzen". Sakanako Mankomunitateko zabortegia eta Arbizuko kanpinaren artean dagoen eremu batean dago basoa, "eta egia esan orain zoragarri dago, egun hauetan botatzen ari diren euriteekin". Zabortegiak, "gezurra badirudi ere", bere ekarpena egin dio basoari eta hegazti asko hurbiltzen direla azaldu du Orellak: "Basoa haien babesleku bihurtu da; horren ondorioz ehun espezie inguru txori ezberdin ikus ditzakegu bertan". Bioaniztasunaren ikuspegitik "sekulako altxorra daukagula" esaten dute adituek: "Agian bertakook ez dugu estimatzen, baina kanpotik etortzen den jendea eta adituak harriturik gelditzen dira".

"Hasiera batean basoan putzu bat sortu zen, bertako igel mota bat desagertzeko arriskuan dagoelako, jauzilaria, eta babesa emateko. Kanpinean ere horrelako zerbait egin zuten. Baina ez genuen espero bioaniztasun handi hori lortzea". Arbizuko

Oinez Basoak bere garapena jarraitu du, eta duela bi edo hiru urte joan izatekotan "utzia dagoela" esan zezaketela esan du Orellak. Proiektua berriz hartu zutenean, Nafarroako Gobernuko teknikariek azaldu zien basoak bere garapena egin zuela, garbiketa egin behar zela eta zuhaitz

mota batzuek aurrera egin zutela, "baina hori naturan normala da", eta bere garapenaren barnean landaretzaz gain animalia aldetik ere aniztasuna izugarri ugaritu dela.

Altxorra

Proiektua berriz martxan jarri edo beste baso batekin hastea erabaki aurretik, Nafarroako Gobernuko teknikariekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko hainbat aditurekin harremanetan jarri ziren, basoaren jarraipena egiten ari direnak, eta esan zieten basoa "oso ongi" zegoela: "Merezi zuela horretan buelta bat ematea eta txori aniztasun horrek ekarri duenaren

gainean zerbait berria egitea". Hortik etorri zen lehenengo basoaren gainean proiektua garatzeko ideia. "Ahalegin guztiak hara bideratu ditugu: berritzera, hobetzera, lehen zeuden aurrera egin ez zituzten zuhaitzak garbiketa egitera, birlandaketara, inguratzen duen hesiak berritzera...". Momentu oso polita dela esan du Orellak, "lan gogorra egiten ari da guraso talde bat". Guraso talde bat kudeatzen ari da Oinez Basoa. "Nafarroa Oinezen urtean zehar talde mistoa sortzen da, eta babesletza batzordetik eta inguru guri batzordetik abian jarri zuten proiektua". Nafarroa Oinez bukatuta horietako guraso batzuk, beste batzue-

2024-05-24 Ostirala GUAIXE 2
OiNEZ BasOa
EZKAATZA
Guraso talde batek kudeatu du Oinez Basoa. Aste honetako egoera, Oinez Basoa aurrera doa. UTZITAKOA

kin batera, basoa kudeatzeko beste talde bat sortu zutela azaldu du Orellak. Talde horretako kide da Zubieta: "Guraso bezala proiektu interesagarria iruditzen zait, ikastolak baso bat kudeatzeko aukera izatea oso formagarria iruditzen zait umeentzat, benetan interesgarria". Beste balore batzuk ikas ditzaketela eta ingurumenari garrantzia emateko baliabide bat dela azaldu du etxarriarrak. "Azkenean ikastolari beste dohain batzuk txertatzen dizkiozu, nik uste gaur egun oso garrantzitsuak direnak".

Taldetik basoaren kudeaketaren erabakiak hartzen dira: "Zer egin, nola egin, nola bideratu lanak, eta ondoren lantaldean egiten duguna dago, lantalde desberdinak, landaketa eremuak garbitu, oso garrantzitsua dela".

Garbiketa lan asko egin dituztela esan du Zubietak, "nahi ditugun zuhaitzak handitzeko ingurua garbitu behar da, guneen txukunketa egin behar da, bestela belar txarrek zuhaitzak hil-

tzen dituzte". Basoaren jarraipena eta animalien jarraipena egiten dutela ere gaineratu du: "Landaketak egin ondoren jarraipena egin behar da ere, jartzen ditugun zuhaitz berri horien babesak bai orkatzek bai ganaduak ez dezaten mindu edo hil landare berria". Itxiturak kudeatu, jarri dituzte behatokiak diseinatu, lortu, margotu eta moldatu, eta kokapen lanak egin ditu taldeak ere. "Hori guztia zerotik eginda; nola egin pentsatzetik, diseinura eta kokatzera".

Orellaren hitzetan, taldea egiten ari den lana "ezin da sinetsi": "Goizeko seietan han daude, gero lanera joaten dira, haurrak zaindu eta abar, eta gero gaueko zortzietan berriz agertzen dira frontalekin". Eskerrik "beroenak" adierazi dizkie zuzendariak. Arbizuko Udalarekin akordioa berritu dute eta mantentzeari begira bere partaidetza "ezinbestekoa" dela esan du Orellak. Bestetik, Unanuko Kontzejuak eta Etxarri Aranazko Udalak ere

Mustutzea

kanpoko itxituraren mantenuan parte hartuko dute, "eta aurtengo berrikuntza nagusia da behatokiak jarriko direla txoriak ikusteko".

Babesak

Sakanako hiru enpresa basoa "babestera" sartu dira: Sakanako Kooperatiba, Magotteaux eta Eseki SAL. Nafarroa Oinez babesteko modu desberdinak aurkeztu zitzaiela azaldu du Orellak, eta hasieratik proiektu honekin "ilusio handia" hartu zutela esan du: "Osotasuna zuen proiektu bat ikusi zuten, eta beraiek ere modu batea edo besteaz ardura dute jarduera industriala konpentsatzeko eta ekarpena egin nahi zioten eskualdeari". Proiektuan hasieratik inplikatu dira, eta ikastolari "proiektuari seriotasuna emateko" bi kontu eskatu zizkioten: "Mantenuan inplikatzea eta horretarako sortu behar zen guraso talde hori modu iraunkorrean mantenuaz arduratuko zena eta, bestetik, proiektu pedagogikoan inplementatzea".

Hiru behatoki zonalde egongo dira, eta enpresa horietako bakoitzak bat babestuko du: "Sarreran bere presentzia izango dute ere, baina gero Eseki SALen, Sakana Kooperatibaren eta Magotteauxen behatokiak egongo dira". Ikastolaren komunitatearendako "oso garrantzitsua" izan da enpresen inplikazioa, "printzipioz elkarkidetza oso positiboa izaten ari da".

ZuhaitzakOinez Basoa sortu zutenean 5200 bat zuhaitz landatu zituzten. Haietako batzuk aurrera egin zuten, eta beste batzuk ez, "normala da". Orain garbiketa eta birlandaketa egin

Bihar, maiatzak 25, larunbata, 11:00etan, Oinez Basoaren mustutze ekitaldia eginen dute. Arbizuko ikastolaren 50. urteurren festaren barruan eginen dute inaugurazioa, eta aste honetan azken lanak egiten aritu direla esan du Iñigo Orellak. "Sakana mailan beste ikastetxeei begira, Arbizuarrei begira, hau dago, Andra Mari Ikastolaren ekimenez Nafarroa Oinezen bitartez eta milaka lagun bitartez babestuta". Besteak beste, paseatzeko, lasai egoteko, zuhaitz desberdinak ikusteko, txoriak ikusteko eta aintziraren bueltan paseotxo bat emateko "bueltan" eman du ikastolak. Mustutze egunean zonaldeko udal ordezkariak eta Sakanako Mankomunitateko ordezkariak eta hiru enpresa babesleen ordezkariak izanen dira. "Hasierako ekitaldia egingo dugu, eta gero ibilaldi txiki bat egingo dugu ere". Azken egunetan egin duen euriarekin nahiko lokaztuta dagoela esan du zuzendariak, "baina uste dugu ibilaldia egiteko moduan egongo dela". Seguruenik udazken aldera biologo batekin bisita gidatua egingo dutela aurreratu du. "Mustutze egunerako paraje bikaina, behatokiak bere tokian eta katiuskak" izango direla gaineratu du Aitor Zubietak. Azken hilabete eta erdian basoan lan egitea "ez da erraza izan" esan du. "Ikaragarrizko euri pila egin du, eta zorionez oso gune hezea da eta aintziratxoak ditugu hor, baina hainbeste euri egiteak lanetan atzerapen handiak ekarri digu". Behatokiak kanpoan egin dituzte, baina bertan egindako lana atzeratu zaiela esan du: "Babesak jartzeko aukera izan dugu, baina horretaz gain garbitze lanak atzeratu zaizkigu". Eskuzko lan asko egin du guraso taldeak. "Beste udaberri bat izango balitz, beste modu batera izango zen". Hala ere, biharko mustutze egunerako dena "kokatuta" egongo dela, eta lanak prest egongo direla esan du.

dute aurrera egin ez zuten zonalde horietan. Batez ere haritzak eta gaztainondoak landatu dituzte. "Otsailean landaketa bat egin genuen, eta gure ikasleak eta familiak tarteko beste landaketa batzuk egin dituzte ere".

Basoaren proiektuari lotuta ibarren gaztainondoen eta gaztainen inguruko ikus-entzunezkoak egin dituzte: "Gure eskualdean badira adineko gizon batzuk lotura handia dutenak gaztainondoekin, Bakaikun, Irañetan, Arbizun... Beraiek bideo motzetan gaztaina eta gaztainondoaren inguruko beraien jakinduria partekatu dute". Beste zonaldetan gaztaina eskasia zegoenean diru iturri izan zen, eta beste batzuendako proteina iturria, azaldu du Orellak. "Arrastoa utzi du eta jakinduria hori gelditzeko eta partekatzeko modu bat izan da".

Pedagogia

Oinez Basoa martxan jarri ondoren, Paz de Zigandak Nafarroa Oinezen antolakuntza hartuta, proiektua Arbizuko basoan garatzea erabaki zuen, eta ondorioz, "Paz de Zigandaren basoa ere bada". Iruñeko ikastolan batxilergoko ikasketak daukate, eta urte batzuk daramatzate basoan lan egiten. "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle pare baten laguntzarekin lurra aztertzen dute". Aurreko urtea estatu mailako sari bat irabazi zuten eta Brasilen proiektua aurkezten egon ziren. "Lehen aipatu bezala, ez dugu estimatzen bertan duguna".

Andra Mari Ikastolatik asmoa dute, "eta ari gara", basoa baliabide pedagogiko bat izateko. "Ikastetxe batzuek baratzea dute, gure kasuan txiki bat daukagu, baina baso bat daukagu ere". Ikastolan bi urterekin hasten direnetik 16 urtera arte basora helburu desberdinekin basora joaten dira: "Batzuk joaten dira herbarioak egitera, beste batzuk txoriak ikustera, beste batzuk landaketak egitera, haur hezkuntzakoak bisita modu ludikoak egiten dituzte...". Horrela ikasleek basoaren bizitza ikusiko dute, "eta ekosistema baten garapenaren inguruan hainbat ikuspegi landuko dituzte". Basoa baliabide "izugarria" dela esan du Orellak: "Egia da lana eskatzen duela eta eskatuko duela, baina bueltan ekarriko diguna ez da makala".

OINEZ BASOA EZKAATZA 3 GUAIXE 2024-05-24 OStIrAlA
Jende asko elkartu zen otsaileko landaketan. Aitzurrak eskuan, lanerako prest agertu ziren parte hartzaileak.
'Puto

AINGERU MIKEO AZPIROTZ

frakasao!'

Aurreko batean, kaletik nindoala gazte koadrila baten ondotik pasatzean, puto frakasao! batak besteari, lagun arteko giroan. Hala ere, pentsabidea eman zidan. Izan ere, esaldi sinple horrek adierazten du nolako gizartea eraikitzen ari garen. Frakasao ez izateko, nahi eta nahi ez, arrakastatsua izan behar. Arrakasta azaltzen zaigu etengabe hedabide guztien bidez. Denetan muturreko lehia. Futbolariak, pilotariak, pasareletako modeloak, artistak, edo dirutzak irabazten dituzten youtuber, influencer, eta sare sozialetako like-ak. Dena propaganda eta kontsumismoarekin lotuta. Autoak, apaingarriak eta kasoplonak. Zein baino zein arrakastatsuago, ederrago eta garestiago. Haur eta gazteak ere horrela hezten ari dira, lehia eta arrakasta. Lehia eta bortizkeria. Horrekin batera, modan jarri dira estetika eta ebakuntzak. Ile inplanteak eta silikona zakilean. Silikona eta infiltrazio gehiago bular, ezpain eta ipur masailetan. Arazoak sor ditzaketela, eta zer? Negozioak aurrera darrai eta propaganda itogarria da. Estetika hutsezko interbentzioez ari naiz, eta ez beharrezkoak diren errekonstrukzioez. Mundu desnaturalizatu honetan, badirudi ahaztu egin zaigula zer garen, eta bihurtu gaituzte zer izan behar dugun. Pantailak zehaztutako erritmoan, iragarkien bonbardaketa eta estimuluak. Pentsatzeko ere tarterik gabe, eta gogoa bahiturik. Pentsatzea ez dago modan. Pentsatzen duenak bere burua ezagutzen du. Ez da itxurakeriaren eta modaren menpe egoten. Horregatik, merkantilismoarentzat eta ekonomiarentzat ez da baliagarria. Merkatuak kontsumitzaileak behar ditu, ez bere buruaren ahaldun direnak; nahiz eta badiren hainbat merkantilismo horretan murgilduta, beren burua ahalduntzen dutela uste dutenak. Gorputzaren eta bizitzaren merkantilizazioa, buru gaixotasunen iturria.

Ez da jakintza berria, aspaldikoak dira norbere buruaren jabe izateko oinarrizko printzipioak, hau da, erlijioetan, filosofian eta psikologian ugaritasunez azaltzen direnak. Norbere pertsonalitate propioa garatzea besteek zehaztutako ildoetatik haratago, jokabideetan zuhurtasunez jokatzea, eta bizitzaren proiektu eraikitzailea garatuz joatea, tartean, porrotetatik ikasiz. Izan ere, duintasunez bizitzen ahalegintzen den guztia da arrakastatsua.

GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteazkena 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa.

Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 Altsasu / gutunak@guaixe.eus

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus

Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074

Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275

Pello Mariñelarena Imaz (1963-1993)

MIKEL MUNDIÑANO LARRAZA, SAKANAKO SARE ETA ETXERAT

Pello Mariñelarena Imaz Etxarri Aranatzen jaio zen (Nafarroa), 1963ko azaroaren 19an. Telesforo eta Benitaren seme gazteena zen. Aita gidaria zen lanbidez, eta Pellok 12 urte zituela hil zen. Bestelako baliabide ekonomikorik gabe, amak udaletxean garbitze-lanak egiten atera behar izan zuen familia aurrera. Lehen eskolak herriko monjetan egin zituen. Gero, Lakuntzako Lanbide Heziketa eskolan aritu zen, eta, azkenik, mekanikari ikasketak egin zituen Zumarragan. 16 urterekin hasi zen lanean, familiako egoeraz kezkaturik. Dirua lortzeko, denetarik egiten zuen: mendian zizak bildu, igerilekuan lan egin... Gisugile edo

igeltsero hasi zen eraikuntza enpresa batean, eta, behin ofizioa ikasita, 20 urterekin, enpresa sortu eta bere kabuz hasi zen lanean. Garai hartan sartu zen ETA erakundean. Drogak garai berean harrapatu zuen, eta, mendekotasuna gainditu nahian, Mondoñedoko (Lugo) El Patriarca desintoxikazio zentrora joan zen familiak lagundurik.

Zentroan lau hilabete zeramatzala, ETAko komandokide batzuk atxilotu zituzten. Guardia zibilak bila joan zitzaizkion, baina Pellok handik garaiz ihes egitea lortu zuen.

1990eko azaroaren 30ean, Bretainian atxilotu, eta Parisko La Santé espetxean sartu zuten. Kartzelan bi urte eta erdi zeramatzala, gaizki sentitzen hasi zen: HIESA diagnostikatu zioten. Mediku arreta egokirik gabe eta kartzelako osasun baldintza penagarrien ondorioz, hilabete baten buruan hil zen, 1993ko maiatzaren 15ean, Parisko Antoine Beclere Ospita-

lean, Fresnesko Ospitaletik bertara eraman ondoren.

Ihesean bizi zela, klandestinitatean bizitzera behartuta, pinturarekiko eta poesiarekiko zaletasuna piztu zitzaion. Gero, preso zegoela, idazten eta margotzen jarraitu zuen espetxean: ehun koadro baino gehiago egin zituen eta hainbat poema eta idatzi. Aberatsa da oso berak utzitako sormen lana. Balio dezala artikulu honek, Pello inolako asistentziarik gabe eta kartzelako baldintza penagarrietan hiltzen utzi zutela gogoratzeko, Pelloren giza eskubideak azken muturreraino nola bortxatu zituzten nabarmentzeko, baina, batez ere, gaur egun, Pello bezala, salbuespenezko espetxe politika baten pean dauden euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko. Etxean behar ditugu! "Gure begiek zuenetara begiratzen dute eta zuek aurrera egiten duzuen bitartean, guk ere halaxe egingo dugu" (Pello).

Zundaketak gelditzea, gakoa

JULE GOÑI MONTERO

st OP a H t ZUND a KE ta K EK i MEN a Iazko udaberrian, Sakana, Iza eta Goierrin AHTarendako zundaketa geologikoak egiteko eskaera uholde bat sartu zen udaletxeetan. Sakanan, osotara 15 zundaketarako eskaera egin zen, Erroztik hasita Olaztiraino. Berri larria izan zen, STOP AHT zundaketak ekimena osatzen dugun taldeok uste baitugu zundaketak obren hasiera direla. Orain arte egindakoa ez da alferrikakoa izan. Zundaketa-lanek urtebeteko atzerapena omen daramate Garraiobideen Estatu Idazkariak berriki adierazi duenez. Haren ustez, arazoak dituzte azter-

ketak egiteko udaletxe zein partikularrengandik egondako planto irmoa dela eta. Krisi klimatikoa, ekonomikoa eta soziala gogor jotzen ari direnean, krisia bera areagotzen eta funtzio sozialik beteko ez duen azpiegitura batean dirua xahutzen ari dira, hots, orain arte 215 milioitik gora. Gainera, ezin dugu ahantzi muga teknikoengatik merkantziarik eraman ezingo dituen AHTak energia kontsumo handia duela eta bestelako makroazpiegiturak ekarriko dituela gurera, energia kontsumo honi aurre egiteko. Gainera, herri eta laborantza lurrak galduko dira, CO2 isuriek gora egingo dute, babestutako eremuak eta biodibertsitatea kaltetuko dira eta egungo trenbidea hilzorian utziko da.

Udazkenean Lakuntza eta Arbizu artean egin bezalaxe, oraingoan Errotz, Izurdiaga eta Urritzola artean dauden lau zundaketa puntuak ezagutzeko mendi martxa antolatu dugu, ekainaren 8rako. Horrez gain, zundaketen aurkako protokoloak indarrean darrai: Zundaketa baten berri izanez gero, kontaktatu Udalarekin eta AHT Zundaketarik Ez-ekin honako zenbakian: 656 711 130.

Ez dugu gure etorkizuna Sakanaren errealitateaz tutik ere ulertzen ez duten enpresari batzuen esku utzi nahi, porlan, harri, eta legarrez beterik ikusiko duguna ez buru ez hanka ez duen makroproiektu honekin. Orain da momentua indarrak batzekoa, herritarron gaitzespena adieraztekoa eta zundaketak gelditzekoa.

Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Ainara Santiago Langarika info@gkomunikazioa.eus 619 821 436 Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus

Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200

Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

2024-05-24 Ostirala GUAIXE 4
IRITZIA
LAGUNTZAILEAK
komunikazio
www.guaixe.eus
taldea
ast EKO a
H ara ZE r D i EN
GU
t UN a

Eguzki plakak eta desinfekzio gunea bidean

aurrenak eskolan jarriko ditu, argindarra sortzeko. atzena, hiltegian jarriko du, azienda garraiatzen duten kamioi eta atoiak garbitzeko. Udalak gobernuari haur eskolan interesa duela jakinarazi dio, baita hura jartzeko baldintzak ere

Alfredo Alvaro Igoa EtXarri araNatZ Etxarri Aranazko Udalak aurtengo aurrekontuan 2.698.254,84 euroko gastuak jaso ditu, joan zen urtean baino 219.731,76 euro gehiago. Gastu horietatik 401.355,24 euroko inbertsioetara bideratuko ditu udalak. Sarrerak, berriz, 2.661.843,08 euroak, izanen dira, 2023an baino 183.320 euro gehiago. Diru sarrera handietako bat baso aprobetxamenduaren salmentatik jasoko du udalak, 200.000 euro inguru izatea aurreikusten du. Inbertsioen atalean handiena egina du udalak dagoeneko: plazako zorua irisgarriagoa bihurtu du lau zatitan, eta liburutegirako sarbidea egokitu du. Horretarako 94.000 euro bideratu ditu. Bestetik, Maria Saez de Albeniz Bregaña alkateak jakinarazi duenez, "oso aurreratuta daude Kalamurtxei kaleko lanak". Ibai ertzean dagoen kale horretan gerrietuek, lur mugimenduek, zorua zartarazi zuten kaleko 10 eta 22 zenbakien artean. Zorua berritzeko lanak duela hilabete eta erdi inguru hasi ziren eta aurki despedituko dituzte. Lanok 75.000 euroko aurrekontua dute. Obra finantzatzeko Etxarri Aranazko Udalak Nafarroako Gobernuaren Tokiko Inbertsio Planeko dirulaguntza izan du. Beste bi inbertsio kanpinean egin ditu udalak. Batetik, igogailua berritu dutela jakinarazi du alkateak. Eta, bestetik, barruko aldageletako galdara berritu da ere. Lanek 12.000 eta 14.000 euro balio izan dituzte hurrenez hurren. Plazako haurren jolas parkeko zorua eta zabuak berritzeko lanak ere despedituta daude.

Energia, hiltegia eta basoa Udalak aurten eginen dituen inbertsioen artean dago San Donato eskola publikoan eguzki plakak jartzea. Alkateak azaldu duenez, "50 kW sortzeko ahalmena izanen duen instalazioa jar-

Kalamurtxei kaleko zorua berritzeko lanak oso aurreratuta daude.

KANPINEAN IGOGAILU

BERRIA JARRI ETA

ALDAGELETAKO

GALDARA ALDATU DU UDALAK

tzeko baimena" jaso du udalak. Horretara 74.000 euro bideratuko ditu. "Han sortutako energia ikastetxean bertan kontsumituko da. Baina soberan geldituko denez, argindar hori udal eraikinen kontsumoa murriztera bideratuko du udalak, horrela energia kontsumoko gastuak murriztuko ditugu".

Hiltegian zatikatze gela egin ondoren, "orain desinfekzio gunea eginen dugu. Hiltegiaren atzeko aldean egonen da, basoaren kontra. Zabalik egonen da eta azienda garraiatzeko erabiltzen kamioiak eta atoiak desinfektatzeko izanen da. Ate batetik sartu eta bestetik ateratzeko ate bana izanen du. Edozeinek erabiltzeko aukera izanen du", azaldu du Saez de Albenizek. Lanek 54.000 euroko aurrekontua dute. Baso lanetara, berriz, Etxarri Aranazko Udalak aurten 40.000

Arruazuko putzu septikoa kenduko du Nilsak

Horretarako lankidetza hitzarmena sinatu dute arruazuko Udalak eta lurralde Kohesiorako

arrUaZU Ubeldearen ertzean, Iturgain elkartearen parean dago Arruazuko putzu septikoa. 1989tik han jasotzen dira herriko hondakin urak. Gorka Ovejero Ganboa alkateak jakinarazi duenez, "duela bi urte etorri ziren Nilsakoak beraien proposamenarekin. Arruazun dugun putzu septikoa kenduko dute eta herriko hondakin urak, motoponpa bidez, Lakuntzako araztegira eramanen dituzte, han behar bezala arazteko". Alkateak jakinarazi duenez, "motoponpa Arnazko zubiaren

parean jarriko dute, handik hondakin urak araztegira eramateko". Lanak aurten eginen dituzte eta, horretarako, udalak eta gobernuak hitzarmena sinatu dute.

Ibaien saneamendua egiteko azpiegitura oinarrizkoenak dira putzu septikoak. Haietan hondakin urak eramandako solidoak dekantatu besterik ez dira egiten; horrela, gai kutsakorra kentzen da, eta putzuan gelditzen da lohi moduan harik eta kamioi batek atera eta leku egoki batera eramaten duen arte.

euro bideratuko ditu. Batez ere, bide konponketak eta itxiturak eginen dira. Bestetik, Amaiturrietako sarea konpontzerakoan, ur biltegi zaharraren parean, Nabarroren baserrirako bidearen ertzean, porlanezko kutxatila handia egin zuten lurrean. Saez de Albenizek jakinarazi duenez, aurki han iturri bat jarriko du udalak.

Haur eskola

Saez de Albenizek jakinarazi duenez, "Nafarroako Gobernuari jakinarazi diogu herrian haur eskola bat izateko interesa dugula. Horrekin batera baldintza batzuk jarri ditugu: 0 eta 3 urte artekoa izatea, unibertsala izatea eta beste". Hezkuntza Departamentuaren erantzuna iritsi bitartean, 2023an jaiotako haurren gurasoei Danbolintxulo haur ludotekaren eskaintza eginen die udalak. 19. urtea izanen da. Etxarri Aranazko musika eskolak aurten 183.320 euroko aurrekontua izanen du. Eskola publikoan segurtasun plana gauzatzeko beharrezko lanak eginen ditu udalak. Eraikin berean LED argi batzuk jartzeko ditu udalak.

SAKANERRIA 5 GUAIXE 2024-05-24 Ostirala

Klinikan zerbitzu berria asteburu eta jaiegunetan

Familia atsedenerako Zentro berriak adinekoak zaintzen duten familiendako laguntza izan nahi du

altsasU

Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoa zerbitzu berria eskaintzen hasi da: Familia Atsedenerako Zentroa. Zerbitzu hori adinekoen zaintzaz arduratzen diren familiei zuzenduta dago, haiendako laguntza eta lasaitasuna emateko. Zerbitzu berrian narriadura kognitiboa duten eta ez duten adinekoak hartuko dituzte. Klinikako arduradunek azaldu dutenez, zerbitzua asteburuetan eta jaiegunetan dago eskuragarri, 10:00etatik 18:00etara. Azaldu dutenez, "gune seguru eta abegikor bat eskaintzea du helburu, adinekoek beren errutinekin jarraitu ahal izateko eta zaintzen dituzten pertsonek merezitako atsedena hartzeko". Han dauden bitartean, erabiltzaileek hainbat zerbitzu izanen dituzte: bazkaria eta berendua; familia medikuek adierazitako jarraibideen arabera sendagaiak hartzea; pertsona bakoitzari egokitutako jarduera ludikoak eta gerontogimnasia egitea.

Helburuak

Zerbitzu berriak "atsedena eta deskonexioa eman nahi die familiei, zaintzaileei atseden hartzeko eta energiak kargatzeko denbora eskainiz". Bestetik, adinekoen "errutinei jarraipena ematen die, eguneko zentroko ohiko erabiltzaileendako eguneroko jarduerak mantenduz. Hori guztia zaintza profesionalizatuen bidez, arreta aditua eta aholkularitza emanez behar duten familiei". Klinikatik gaineratu

Euskaldunagoak, baina...

dutenez, "gizarte-harremanak sustatzen dira eta ingurune seguru bat sortzen da, adinekoek antzeko profilak dituzten pertsonekin sozializatzeko aukera izan dezaten".

Eskaintza berria klinikako Eguneko Zentroaren instalazioetan eskainiko da. Zentro hori guztiz eraberritu eta handitu eta azaroaren 24an mustu zuten. "Erabiltzaile guztientzako erosotasuna eta irisgarritasuna bermatzen du. Zentroak espazio zabalak, argitsuak eta erosoak ditu, jarduera-eremu berria, sukalde irekia ekipamendu egokituarekin, bainu irisgarriak, kristalezko eta bisualki irekita dagoen erizaintzako kontrola gela guztietara, isolamendu termikoko sistema eta aerotermia motako sorkuntza, baita domotika ere gela guztietan". Gainera, etxeko giroa eta giro beroa eskaintzen ditu, etxebizitza baten berezko elementuekin, hala nola egongela, sukaldea eta tximinia. Horrez gain, patio terapeutikoa, baratzea eta lorategia ditu, eta ingurune naturala eta lasaigarria eskaintzen du.

Zerbitzuaren berri jaso nahi dutenek 948 563 850 telefono zenbakira hots egin eta gizarte langilearekin hitz egin beharko dute. Bestela, info@josefinaarregui. com edo trabajadorasocial@josefinaarregui.com helbide elektronikoetara idatzi dezakete. Klinikatik gaztigatu dutenez, "garrantzitsua da izena ematea nahi den eguna baino gutxienez hiru lanegun lehenago egitea".

Nafarroako Estatistika Erakundeak, Nastatek, jakinarazi duenez, 2022an nafarren %15,1 euskalduna zen, %11,6 euskaldun hartzailea eta %73,3 ez euskalduna. Kategoriei dagokienez, euskalduna da euskara ondo ulertzen eta hitz egiten duen pertsona. Euskaldun hartzailea, berriz, euskaraz nekez ulertzen eta hitz egiten duen pertsona, edo ondo ulertzeko gai dena, baina ez duena hitz egiten edo nekez egiten duena. Nastaten arabera, Sakanan %20 eta %50 bitarteko euskaldun kopurua dute Altsasuk, Arakilek, Irañetak, Irurtzunek, Iturmendik, Olatzagutiak eta Ziordiak. %50 eta %80 bitarteko euskaldun kopurua dago Arbizun, Arruazu, Bakaikun, Etxarri Aranatzen, Lakuntzan eta Urdiainen. Ergoiena da %80tik gorako euskaldun kopurua duena.

Sakanako Mankomunitateko

Euskara Zerbitzuko teknikari Castillo Suarez Garziak gaztigatu duenez, "Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldetan 2011ko edizioaz geroztik metodologia aldaketak izan dira. Horregatik, hizkuntzen ezagutzari buruzko informazioa galdetegi osagarriaren bitartez jasotzen da. Beraz, 2011tik aurrera, datuak jasotzeko modua desberdina da".

Joera nagusiak

Euskara teknikariak azaldu duenez, "igoera nabarmena egon da euskaldunen eta euskaldun hartzaileen artean Altsasun, Arakilen, Irañetan, Irurtzunen, Iturmendin, Olatzagutian, Uharten eta Ziordian. Igoerarik nabarmenena Ziordian izan da. Udalerri horietan guztietan ez-euskaldunen ehunekoa txikitu da". Bestetik, "euskaldunen ehunekoaren igoera txikia nabaritu da

Lakuntzan. Gainera, euskaldun hartzaileen ehunekoa jaitsi da eta ez-euskaldunen ehunekoa handitu", azaldu du Suarezek. Bestalde, hainbat udalerritan euskaldunen ehunekoa jaitsi da: Arbizu, Arruazu, Bakaiku, Ergoiena eta Etxarri. "Herri horietan euskaldun hartzaileen ehunekoa handitu da. Nolanahi ere, esan behar da euskaldunen jaitsiera ez dela udalerri guztietan tamaina berekoa izan, nabarmenagoa izan baita Arbizun, Bakaikun eta Ergoienan, Arruazun, Etxarrin eta Urdiainen baino". Adinari dagokionez, adin tarterik euskaldunena 29 urtetik beherakoena da. Euskaldun hartzaileei dagokienez, udalerri gehienetan 30etik 54 urte arteko adin tartean daude ehunekorik handienak. Salbuespenak Etxarri, Irurtzun, Iturmendi eta Lakuntza dira. "Etxarrin, Iturmendin eta Lakuntzan euskaldun hartzaileen ehunekoa handiagoa da 55 urtetik gorakoetan 30etik 54 urte bitartekoen artean baino. Irurtzunen, berriz, gehiago dira euskaldun hartzaileak 29 bitartekoen artean 30etik 54 urte bitartekoen artean baino", azaldu du euskara teknikariak. Ez-euskaldunei dagokienez, ehunekorik handienak 55 urtetik gorakoen artean daude. Salbuespena dira herririk euskaldunenak: Arbizu, Arruazu, Ergoiena, Etxarri, Lakuntza eta Urdiain. Horietan ez-euskaldunen ehunekorik handienak 30etik 54 urte bitartekoen artean daude.

Sexuari dagokionez, oso antzekoak dira gizonezkoen eta emakumezkoen ehunekoak euskaldunen artean. Suarezek jakinarazi duenez, "alderik handiena Irañetan sumatzen da. Han emakumeek gizonezkoek baino ehuneko nabarmen handiagoan egiten dute euskaraz". Euskaldun hartzaileen artean ere parekoak dira emakumezkoen zein gizonezkoen ehunekoak. "Salbuespena Arruazu eta Irañeta dira. Izan ere, euskaldun hartzaileen ehunekoa nabarmen handiagoa da gizonezkotan emakumezkotan baino", argitu du Suarezek. Bukatzeko, eta ez-euskaldunei dagokienez, Arruazu aipatu du: "emakumezko ez-euskaldunen ehunekoa handiagoa da gizonezkoena baino. Gainerako udalerrietan datuak paretsuak dira".

Ondorioak

Nastatek zabaldutako datuen arabera, azken 35 urtetan gora egin duten euskaldunen eta euskaldun hartzaileen ehunekoak. Udalerri euskaldunenetan erdalduntzeko joera dago, eta udalerri erdaldunenetan, berriz, gero eta euskara ezagutza handiagoa dago "HERRI

Datuen bilakaera ikusita, teknikariak esan duenez, "Sakana gero eta euskaldunagoa dela. Oro har hazi egin dira euskaldunen ehunekoak zein euskaldun hartzaileenak azken 35 urtetan". Hala ere, udalerrietan dagoen "aniztasunari" ere erreparatu dio: "datuetan ikusi dugunez, oro har, herri erdaldunenen joerak eta herri euskaldunenenak kontrajarriak dira euskaldunen kopuruaren bilakaerari dagokionez. Beraz, hasierako baieztapen horrek ñabardurak ditu". Hizkuntzak bizirauteko eta indartzeko arnasguneak behar ditu, hau da, nagusiki euskaraz egiten diren udalerriak. Baina, hainbat faktore tarteko, "udalerri horiek erdalduntzeko joera agerikoa da Euskal Herri osoan". Bestetik, Suarezek esan duenez, "kontuan izan behar dugu euskaldun hartzaileak hobeki moldatzen direla erdaraz euskaraz

2024-05-24 Ostirala GUAIXE 6 SAKANERRIA
Eguneko zentroan ariketak egiten. UTZITAKOA saKaNa
JOERAK
HERRI
ERDALDUNENEN
ETA
EUSKALDUNENENAK KONTRAJARRIAK DIRA"

baino. Euskaraz hobeki moldatzen direnak hizkuntzari atxikitzen zaizkio, baina beste hizkuntza batean hobeki moldatzen direnendako esfortzu bat da euskaraz egitea. Izan ere, errazago moldatzen garen hizkuntza erabiltzeko joera dugu". Aldi berean, nabarmendu duenez, "badago euskaraz errazago egiten duten hiztunen artean erdara erabiltzeko nolabaiteko joera: hitzak edo esaldiak han eta hemen". Bestetik, "badira haien seme-alabak euskaraz heztea erabaki duten gurasoak, nahiz eta errazago moldatu erdaraz. Gure helburua da haur horiek helduak direnean ere eroso bizi daitezela euskaraz". Mende hasieratik euskararen biziberritze prozesua ez aurrera ez atzera dabil. "Hainbat arrazoi daude: aldaketa demografikoak (jaiotze tasa, migrazio fluxuak…), globalizazioa eta bere ondorioak (ingelesaren nagusitasuna, kultur kontsumoa, Internet…) eta urteetan ezarri diren hizkuntza-politikak. Ez dirudi joera horiek epe motzean aldatuko direnik", azaldu du. "Garbi dagoena da euskarak lehentasunezkoa izan behar duela gure eguneroko jardunean eta tokiko eta Nafarroako politiketan. Eta hori ez da edo dugu beti egiten", gaineratu du.

Helburua Euskaldun gehiago izatea, helburu horixe markatu du Suarezek. "Gainera, euskaraz erdaraz baino hobeki moldatuko diren euskaldunak nahi ditugu. Euskaldun hartzaileek, zein euskaldunek, euskara erabiltzeko espazioak sortzea eta bermatzea dagokigu erakunde publikoei, horrela beren gaitasuna hobea izanen da eta, bidenabar, erabilera ere".

Iñaki Iurrebaso soziologoaren tesia laburbildu du Suarezek: "euskaldunek eta euskaldun hartzaileek daukaten ezagutza mailari ‘dagokion’ erabilera baino altuagoa dute. Iurrebasok ematen duen azalpena da euskal hiztunek euskararekiko atxikimendu edo leialtasun handia erakusten dutela. Hori da, hain zuzen, euskararen bizi iraupenaren funtsa". Azkeneko kale neurketaren arabera sakandarren %24,3 euskaraz ari zen hizketan (gaztelaniaz %73, frantsesez %0,1 eta beste hizkuntzetan %2,6). "2016tik 2021era ez da aldaketarik sumatu euskararen erabileran". Baina goranzko joera dago Arbizun, Etxarrin, Lakuntzan, Irurtzunen eta Olatzagutian; antzeko datuak Iturmendin eta Uharten, eta apalagoak Urdiainen eta Altsasun. Suarezen iritziz, "euskarari dagokionez nolabaiteko lasaitasuna dago. Euskaldunak gero eta gehiago direnez, eta, salbuespenak salbuespen, erabilerak ez duenez behera egin, euskara ‘salbatua’ dagoela uste gurean". Gaineratu duenez, "hainbat politikariren artean oso hedatua dago beste ideia bat: aurrekontua handitzea edo aurrekontu duina izateak bermatzen du hizkuntza politika hobea. Eta egia da euskarak dirua behar duela, baina aldeko araudia eta erabaki ausartak ere behar ditu". Nabarmendu duenez, "bitartean, erdarak gero eta toki handiago du gure bizitzetan, eta gero eta errazago onartzen dugu, eta hemen ere, zorionez, salbuespenak daude, mendizain eta mediku erdaldunak, gaztelaniazko antzezlanak eta pelikulak, eta dendetako errotuluak eta oharrak euskaratu gabe. Eta aipatutako horiek guztiak ez dira globalizazioaren ondorioak".

SAKANERRIA 7 GUAIXE 2024-05-24 Ostirala
Irurtzun Uharte Arakil Arbizu Bakaiku Altsasu Arakil Arruazu Ergoiena Iturmendi Olatzagutia Irañeta Lakuntza Etxarri Aranatz Urdiain Ziordia %49,9 %32,1 %18 %35,6 %43,1 %21,3 %78,6 %59,3 %37,8 %18,9 %43,3 %44,6 %36 %34,5 %41,7 %23,8 %19,4 %24,8 %16 %31,9 %22,1 %46 %78,1 %10,2 %11,8 %8,8 %12,6 %10,7 %5,2 %84,1 %72,5 %14,6 %12,9 %70,9 %66 %13,3 %20,7 %11,7 %17,5 %43,7 %29,3 %45,7 %25 %34,7 %21.6 Euskalduna Euskaldun hartzailea Ez euskalduna

Alfredo Alvaro Igoa altsasU

Atzera ere eskerrak ematen hasi eta bukatu zuten prentsaurrekoa Altsasuko Gurasoak taldeko ordezkariek maiatzaren 17an. Altsasu Auziaren memoria gunearen aurkezpena egiteko deialdia zen. Ez ahazteko egindako memoria gune bat. Gurasoek eskerrak eman zizkieten antolatutako ekimenetan parte hartu duten milaka pertsonei, kolektiboei eta erakundeei. Bidean ezagutu dituzten pertsona errepresaliatuak ere gogoan izan zituzten. Baina gurasoek, batez ere, altsasuarrei egin nahi izan zieten aitortza: "prozesu honetan uneoro maitasunez, enpatiaz eta duintasun handiz lagundu gaituzuelako. Bihotz, bihotzez, eskerrik asko".

Zer sentitzen da, atzera ere, gaurkotasunaren lehen lerrora bueltatzean?

Koldo. Pena handia eta zoriontasuna. Gauzak berriro berpizten dira. Hori da alde txarra. Bagenekien hona ailegatu behar ginela, eta heldu den urtera arte jarraitu beharko dugula. Heldu den hilabetean Oihanek zigorra betetzeaz bukatuko du eta Jonanek eta Julenek 2025eko lastailean. Borobila ixteko etapa horiek daudela badakigu.

Antxon. Ni gezurti bat sentitzen naiz. Zeren Iruñean, Katakrak-en, esan genuen: hau bukatu da. Ez gara gehiago agertuko. Eta orain berriro agertzean pentsatzen dut: gezurra esan genuen. Baina halabeharrez egin behar genuen. Zeren Koldok esan duen bezala, zikloa itxi behar da. Eta ixteko pixka bat falta da. Baina memoriarekin zerbait egitea falta zen. Bete dugu, eta gustura gainera. K. Etapa hau egitea behar-beharrezkoa zen. Hau betirako geldituko da. Hor dago, egina, jakinarazteko. Beti esaten duguna, berriro ez gertatzeko, horrelako egoeretarako beharrezkoa zen. Pasa den ostiralean lanpetuta ibili zineten. Zer moduz?

K. Bera ni baino itoago. Ni arratsaldean lanean egon nintzen eta han pixka bat lasaitu nintzen. Goizean aretoa prestatu eta, ondoren, prentsaurrekoa. Eta esandakoa, berriro gauzak berpizten zaizkizu, baina, beno, beharrezkoa zen eta egin behar zena egin genuen. Kitto.

A. Sorpresa positiboa izan zen ikustea Altsasura hedabide asko etorri zirela. Horrek poztasuna eman zigun. Baita zer pentsa ere: Altsasu Auzia hor dago oraindik.

"Memoria gunea sortu dugu baliagarria izateko"

ANTXON RAMIREZ DE ALDA FERNANDEZ ETA KOLDO ARNANZ ZUFIAURRE altsasu Gurasoak taldeak altsasu auziaren memoria gunea aurkeztu du. liburua eta 'altsasumemoria.com' webguneak osatzen dute

Eta arrazoia eman digu memoria gunea orain egitean, memoria hori bizirik eta fresko dagoenean egiteak, merezi izan du, ez guztia pasa ondoren. Zeren oraindik hor dago, ez da bukatu eta aprobetxatu dugu etorkizunerako memoria uzteko. Zer moduz arratsaldekoa?

A. Normalean, gure ekitaldietan jendea hunkituta egoten zen. Baina honekin ez genuen nahi. Ikus-entzunezko formatua izan zen. Memoria gunea egin duen Labrit Ondarea enpresa -

koek prestatu eta azaldu zuten guztia. Horrek lagundu zuen atsegina egiten, eta errazagoa izaten. Jendea pozik egon zen, zeren irteeran jende askok esan zigun polita izan zela. Liburua banatzeak ere lagundu zuen. Liburua bera nahiko txukuna da, formatu polita du. Pozik geratu ginen.

K. Lan ikaragarria egin da. Labritek lan ikaragarria egin du. Baina badago gauzak, informazioak eta gauzak berreskuratzen mugitu den bertako

ere, zerbait egin behar dugu. Auzolan bitartez? Altsasun badaude oso ongi ezagutzen eta lan handia egin dutenak. Ikasketak eginak dituzten gazteak badaude, agian prest daude egiteko. Beka bat sor dezakegu, eta pertsona bat edo bi kontratatu". Hor bueltaka ibili ginen. Segur aski hori norbaitengana ailegatu zen eta batek halako lanak egiten dituen Labrit Ondarearen berri eman zigun. Hots egin eta bilera egin genuen. Berehala ulertu zuten zer egin nahi genuen. Eta haiek egindako lana erakutsi ziguten: bideo bat, liburu bat... Nik ez nuen ezagutzen, eta lan dezente egiten ari dira. Hori ikustean egiteko planteatu genien. Orduan bilera serioa egin genuen, aurrekontua, ideiak partekatu eta, azkenean, gurasoen bileran onartu genuen aurrera egitea. Nola irudikatu behar zaituztegu: auziak iraun duen bitartean argitaratutako guztia biltzen?

K. Auziak iraun bitartean, batzuek gure kabuz informazioa biltzen eta antolatzen ari ginen. Dena bulkaka etortzen da eta nolabaiteko antolaketa egon behar da. Baina inongo ideia zehatzik gabe. Taldeko eta kanpoko batzuek material hori bilduta zuten. Gehi ez zegoena. Ondoren ibili baikara material horren atzetik. Hori guztia Labritekoei pasa genien eta beraiek eman diote forma, irizpideak markatu dituzte web orrian ateratzeko.

jendea ere. Hori liburuan eta web orrian ikusten da. Hori nabarmena da. Nolaz sortu zen Altsasu Auziaren memoria gunea sortzeko ideia?

K. Hainbeste material izanda, gure artean esaten genuen zerbait egin behar zela, irtenbide bat eman behar geniola. Baina ez genuen hori lantzeko ez bitartekorik ezta gaitasunik.

A. Gurasoen artean pentsatzen genuen: "zer pena, material asko daukagu. Auziak oihartzun handia izan du. Horrela bukatzea

A. Hasieran guk ez genituen horrelako lanak ezagutzen, eta klasikoak garenez, pentsatzen genuen agian liburuxka bat egin zitekeen. Horretarako material fisikoa bagenuen. Baina Labritekoek antropologia metodologia erabiltzea proposatu zuten. Beraz, alde batetik, materiala: digitala, egunkariak, aldizkariak, bai bideoak, argazkiak... Baina haiek antropologia metodoarekin zerbait sakonagoa egin nahi zuten: hamalau pertsonekin elkarrizketa sakonak: politikoak, abokatuak, gurasoak, gazteak... Oso garrantzitsua da esaten dutena. Denbora lerroan argazki batzuk daude eta haiek adierazten dutena interpretatzen dute hainbat pertsonak. Ondoren liburuaren ideia sortu zen. Web orriaren azalpena da. Baina berriro pertsonak daude. Zerrenda luze bat prestatu genuen, haiengana jo genuen eta horiei galdera bat planteatu genien: Altsasuko auzia entzutean zer

2024-05-24 Ostirala GUAIXE 8 SAKANERRIA altsasUKO aUZia
Koldo Arnanz Zufiaurre eta Antxon Ramirez de Alda Fernandez, Altsasu Gurasoak taldeko kideak.
"Ondarearen

inguruan gero eta kontzientzia gehiago dago"

KLARA LARRUZEA LOBO LABrIT ONDArEA ENPrESAKO ANTrOPOLOGOA

Altsasu Gurasoak-ek "beharrezko" jo duten memoria gunean lanean aritu da antropologoa.

Eta nola jaso zenuten lan hau egiteko enkargua?

Guretako proiektu hau duela urtebete baino gehiago hasi zen.

Altsasu Gurasoak elkartea gurekin harremanetan jarri zen. Urte hauetan guztietan bildutako material guzti hori herriaren esku uztea zuten helburu. Gure metodologiarekin, gure aterkipean eta gidaritzapean, material guzti hori antolatu eta sakontzeko proiektua izan da.

Zer metodologia erabiltzen da horrelako lan bat egiteko?

Labrit Ondarean antropologia metodologia erabiltzen dugu. Asociacion de Antropologia del Estado Español elkartea (Asaee) estatuko garrantzitsuena da eta haren kalitate zigilua dugu. Materiala ordenatu dugu, baina baita proiektu guzti horri forma eman diogu ere. Koherentzia ematen saiatu gara eta material hori antolatzeaz aparte, testigantzak jaso ditugu. Azkenean ahozko memoria hori edo materia gabeko ondarea, auziaren eta geroko prozesuaren ondare hori jaso dugu. Horren azterketan dago antropologia metodologia. Grabazioen 21 ordu horiek indexatu, aztertu eta gaika banatu ditugu eta gaur egun web orrian ikus daitezkeen 442 pasarteak dira. Material interpretatua baita ere. Memoria guneak zertarako balio du?

Gure ustez teknologia berriak, eta batez ere ikus-entzunezko euskarriak, gaur egungo jendartean ezinbestekoak dira belaunaldien arteko transmisio hori egiteko. Lehen beheko suaren edo lurra suaren inguruan egiten zena gaur egun beste kanal batzuetatik egiten da eta, horregatik, guk beti apustu egiten dugu ikus-entzunezko materialaren alde. Eta transmisio hori eman ahal izateko, baita jende guztiaren eskura uztea web orri batean. Ondarea biltzea inportantea da, baina bildutako ondare hori transmisio bide bat ematea ere garrantzitsua da. Batak bestea gabe ez du zentzurik, ez orduan web orriak eta baita liburuak ere, kasu honetan laguntzen du bildutako guzti hori hedatzeko. Etorkizunera bidalitako mezu moduko bat, "hemen hau gertatu zen" esanez.

Hori da. Hemendik urte batzuetara nola oroituko da Altsasuko auzia eta prozesu hori guztia? Nola oroituko da nola bizi zuen izan zuen pertsona bakoitzak? Eta pertsona, kolektibo eta herrian bertan nola bizi izan zen? Denok dakigu memoria subjektiboa dela, baina proiektu honi esker badago gordea eta etorkizunean gure hurrengoek bertatik bertara jakin ahalko dute gaur egun nola bizi izan dugun Altsasun gertatu den hau guztia. Protagonisten lekukotzen bitartez dena. Altsasuarrak gehienak, baina ez direnak ere badaude. Bai Altsasun, baina baita Altsasutik kanpo oihartzun handia izan zuen auzi bat izanik, hau guztia nola bizi izan zen biltzen saiatu gara. Ez da normala gaurkotasuneko gai baten inguruan memoria ariketa egitea. Zorionez, ondarearen inguruan gero eta kontzientzia gehiago dago. Azkenean, ondare materialaren inguruan badago kontzientzia. Jendeak hurrengoentzat bere ondasun materialak lotuta uzten ditu. Eta, zorionez, gaur egun materiarik gabeko ondarearen garrantzia ere gero eta nabarmenagoa da jendartean. Horrela ikusten dugu behintzat.

datorkizu burura? Hor daude 82 pertsonek emandako esaldi bana. Horrekin ere osatu dugu memoria lan hau.

K. Bi arlo ikutzen dira: materia gabeko ondarea eta antropologikoa. Nahiko betea geratu da. Liburuaren ideia Altsasuko Udalean aurkeztu genuen eta hasieratik onartu zuten. Udala Labrit Ondarearekin harremanetan jarri zen, eta liburua argitaratu da.

Auziaren gordinean zergatik hasi zineten materiala biltzen? Zer behar zenuten?

K. Ailegatzen zen. Eta jende asko egon da inplikatuta kasu honekin. Alde batetik gurasoak, beste aldetik, herriko jendea, eta hor pil-pilean egon dira hasieratik. Nire kasuan, esaterako, material pila ailegatzen zen, eta hasiera batean ez genekien noraino izan behar zen. Nik dena toki batean bultzaka sartzen nuen. Auziak gorputza hartu zuenean, material pila eta denbora luzatzen ari zenez, ni hainbat ataletan antolatzen hasi nintzen: langileak egiten zituzten ekitaldiak, herri mailan egiten zen ekitaldiak... Zerbait xumea. Beste batzuek material pila hartu zuten. Denbora zutenez, edo gustatzen zitzaienez, hasi ziren beraien kabuz antolatzen. Eta ikusi genuen hau ez zela berehala pasako, luzerako kontua zela. Eta ikusten genuen horiek gorde behar zirela. Horri esker, eta ondoren opatu ditugun materialekin gorputza eman zaio lan honi.

"HAINBESTE

MATERIAL IZANDA, GURE ARTEAN ESATEN

GENUEN ZERBAIT EGIN

BEHAR ZELA"

"ORAIN EGITEAK, MEMORIA HORI

BIZIRIK ETA FRESKO

DAGOENEAN EGITEAK, MEREZI IZAN DU"

"MEMORIA GALTZEN

BADA, HOR GELDITZEN

BADA KASURIK EGIN

GABE, ERREPIKA DAITEKE"

Beraz, memoria gunea behar zen. A. Bai. Eta orain konbentzituta gaude. Gainera jende askok esan digu beharrezkoa zela. Gure ustez gure herriari beste mugarri bat ematen diogu, beste pieza bat herriaren historian kokatzeko. Altsasuk badu bere historia errepublikatik eta bide honetan, batez ere errepresioaren bidean, elementu batzuk daude hor. Gurea ere kokatu nahi genuen gure herriaren historian, eta beharrezkoa zen.

K. Altsasuk sufritu ditu milaka garai desberdinak eta oso bortitzak. Hau beste bat da. Beharrezko ikusi genuen. Gainera, hasiera-hasieratik ikusi genuen, lan honi ez genion oztoporik jarri. Auzia ez da bukatu. Webgunea eguneratuko duzue gertatzen direnekin?

A. Ez bakarrik falta direlako, baizik eta material gehiago existitzen delako. Beraz, zabalik dago. Labriten esan ziguten material berri bat lortzen badugu, zintzilikatuko dutela. Eta saiatuko gara.

K. Hemerotekan, esaterako, sartu gabe dagoen material pila daukagu. Azkenean, denbora denbora da eta ailegatu garen tokiraino ailegatu gara. Badakigu hemerotekan pila bat sar daitekeela. Gainera, jendea animatuko da agertzen ez dena ematera. Materiala duena gurekin harremanetan jar dadila. Edozein momentutan zintzilikatzeko giltza hori badugu. Liburua zergatik banatuko duzue zuek?

A. Udalak finantzatu du, diru partida bat sortu du horretarako. Gehiago egin eta jende guztiari banatzea ere pentsatu genuen, baina zaila ikusten genuen nola egin eta nola antolatu. Irizpideak jarri genituen: lehenengo, Iortiako aurkezpenera joaten direnei ale bana emanen diegu. Bigarrena, gure inguruan lanean, laguntzen, parte hartzen egon direnei ematea. Zerrenda bat egin dugu. Hor liburutegiak eta beste herrietako jendea sartzen dira, esaterako. Zerrenda hori egiten eta luzatzen ari gara. Ea noraino ailegatzen garen liburuekin. Jendea liburu eske hots egiten hasi da. Orain ez dakigu faltako diren edo ez. Kezka dugu. Ea ongi egiten dugun. Berrargitalpen bat? Zaila da, ordaindu beharko genuke. Zerrenda hori egiten badugu, pentsatzen dugu ailegatuko dela.

Memoria hauskorra da?

K. Espero dut ezetz. Bestela, zer? Berriro hanka sartu eta horrelako egoeratara bueltatuko gara? Memoria beharrezkoa da, jakiteko, ez errepikatzeko. Hausten bada buelta gaitezke, eta espero dut ezetz. Ez badugu ikasten honekin. Edo muntatu dutenek ez badute honekin ikasten, holakoekin ez dutela ezer egiten. Nik hori ez dut erantzun behar, beraiek esanen dute. Estatuak edo gobernuak behar dutela ikusten badute, egiten ari garenak ez duela ezertarako balio pentsatzen dut.

A. Memoria gunea sortu dugu baliagarria izateko. Orain arte hauskorra izan da. Lehen gertatu zen etxeetan ez zela hitz egiten [1936ko estatu kolpearen ondorengo gerraz]. Galdu egin zen. Ondoren arazo bat sortzen da hori manipulatzeko. Memoria galtzen bada, hor gelditzen bada kasurik egin gabe, errepika daiteke. Baina memoria bizirik mantentzeko ariketa egiten badugu, gutxienez, aukera hori hor dago hurrengo belaunaldiarendako, ez dakit zenbat urte barru, materiala hor dago. Norbaiten esku egonen da, esaterako, ikastetxeetan azaltzeko, beste lekuetan hitz egiteko. Eta, batez ere, eta orain gertatzen ari da, kazetariek nahi badute. Gaur egun kazetari onek interesa sortzen duen gai baten ingurukoak publikatzen dute. Munduan gertatzen dena ez ahazteko. Hori halabeharrez izan behar du beti. Horregatik, nik garrantzia handia ematen diot kazetarien lanari, funtsezkoa dela uste dut. K. Esaterako, Altsasu Auzia Espainiako Parlamentuan ateratzen dute noizean behin. Beharrezkoa da memoria. Nahiz eta guk orria pasatzeko gogoa izan.

ALTSASUKO AUZIA SAKANERRIA 9 GUAIXE 2024-05-24 OSTIrALA

Irurtzungo Udalak prest du igerileku sasoia

l anak direla eta, igerileku olinpikoa agorrilaren 15erako zabalik egon daiteke

irUrtZUN

Aurtengoa ezohiko igerileku denboraldia izanen da Irurtzunen. Izan ere, udal igerilekuak berritzeko lanen lehen fasea egiten ari dira. Horregatik, "denboraldiaren zati batean igerileku handia ez da bainatzeko prest egongo", jakinarazi dute udaletik. Hala ere, igerileku olinpikoa, udalaren aurreikuspenen arabera, agorrileko lehen hamabostaldian. Udalak gaztigatu duenez, "obren egoeraren berri garagartzaroko bigarren astean emanen dugu berriro, irekiera data posiblearekin batera".

DUE la 25 U rt E...

Irurtzungo Udalak azaldu duenez, "kontuan izanik igerilekuen zerbitzu arrunta defizitarioa dela eta instalazioaren berritze partzialaren kostua handia dela, udalak aurtengo denboraldirako prezioak mantentzea erabaki du". Beraz, familia bonua eskatu nahi dutenek eskabidea udaletxean edo udalaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dute. Horretarako epea garagartzaroaren 3an despedituko da. Aurreko urteetan bonu hori eskatu dutenek ez dute eskaera egin beharrik. Baja emateko aipatutako data da epe muga.

Abere esperimentazio planta

Nafarroako Gobernuaren ITG delakoak abeltzaintzako esperimentazio planta zuen Arbizuko Utzubar aldean. Han lan egiten zuten Alejandro Ibarrak eta Jose Jabier Ondak. Txerriak, ardiak, behiak eta beste zituzten. Aziendari buruzko datuak hartzen makina bat albaitari ibiltzen ziren. Baina bisitari asko pasatzen ziren esperimentazio plantatik, "behar baino gehiago", Ondak esan zuenez.

Europako hauteskunde kanpaina hasi da

Gaur hasi eta garagartzaroaren 7ra arte iraunen du botoa eskatzeko kanpaina. Hauteslekuak garagartzaroaren 9an egonen dira irekita. Herrialde bakoitzari, gutxi gorabehera, bere populazioarekiko proportzionala den eurodiputatu kopurua dagokio

saKaNa

Europako hauteskundeak bost urtetik behin egiten dira. Europar Batasuneko 27 estatuetako 450 milioi biztanle daude boto ematera deituta. Europako hauteskundeak garagarrilaren 6 eta 9 bitartean eginen dira 27 herrialde horietan. Sakanan garagarrilaren 9an izanen dira, domekarekin, eta hauteslekuak 09:00etatik 20:00etara egonen dira. Hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi eta koalizioak botoa eskatzeko aukera dute gaurtik garagartzaroaren 7ra arte. Guztira 34 hautagaitza aurkeztu dira hauteskundeetara. Europako Parlamentuan gehienez 750 diputatu, eurodiputatu, egon daitezke. Aurreko legegintzaldian 705 izan ziren eta oraingoan 720 hautatuko dira. Europar Batasuneko herrialde bakoitzak aukeratutako eurodiputatuen kopurua hauteskunde bakoitzaren aurretik adosten da, eta "proportzionaltasun beherakorraren" printzipioan oinarritzen da. Horren arabera, herrialde handi bateko eurodiputatu bakoitzak herrialde txiki bateko eurodiputatu batek baino pertsona gehiago ordezkatzen ditu. Europar Batasuneko herrialde bakoitzak Europako Parlamenturako 6 diputatu izan ditzake

gutxienez, eta 96 gehienez. Espainiak 61 diputatu aukeratuko ditu eta Frantziak 81. Behin Europako Parlamentua osatu ondoren, eurodiputatuen egitekoak dira: Europar Batasunerako lege berrietarako planak aztertzea; legeak aldatzen dituzte, hobetzeko; Kontseiluarekin batera Europar Batasuneko aurrekontua erabakitzen dute; Europar Batasunak nola funtzionatzen duen kontrolatzen dute; Europar Batasunekoak ez diren herrialdeekin egindako merkataritza akordioei buruz bozkatzen

Herri galdeketen gaur egunera arteko segida a skotan herrietako ospakizunen datak zehazteko erabili dira, baita bestelako gaien inguruan iritzia jasotzeko ere

saKaNa

Herri galdeketa bidez erabaki da Bakaikun eta Iturmendin

Trinitate ospakizunak domekatik larunbatera pasatzea. Herrietako ospakizunen datak zehazteko askotan erabili dira Sakanan herri galdeketak, esate baterako: Irurtzunen (2010 urtean), Etxarri Aranatzen (1980 eta 2000), Iturmendi (2007) eta Altsasu (2009 eta 2015). Toki erakundeek formula hori beste gai batzuen inguruan erabakia hartzeko era-

dute eta Europako Batzordeko presidentea aukeratzen dute. Parlamentariek Batzordeko lehendakaria aukeratu eta heldu diren bost urteetan batasuna zuzenduko duten komisarioen taldea onartuko dituzte. Botere legegilea beste hiru erakunderekin partekatzen du: Europako Kontseilua (estatuburuek eta gobernuburuek osatua), Europar Batasuneko Kontseilua (herrialde bakoitzeko gobernuetako ministroek osatua) eta Europako Batzordea (gobernu gisa jarduten duen komisario talde bat da).

bili izan zuten. Esaterako, Bakaikun auzolan ordenantzari buruzko galdeketa antolatuta zuen udalak 2019an. Herri mugimenduek ere baliatu dituzte herri galdeketak: AHT gelditu! Elkarlanak 2010ean eta Autopista Elektrikorik Ez! 2013an. Gobernuak debekatu dituzte ere: Irurtzungo AHTri buruzkoa 2010ean edo Utzi Bakean Sakanaren estatuko segurtasun indarren presentziaren inguruan ibarrean 2001ean egin nahi izan zuena.

2024-05-24 Ostirala GUAIXE 10 SAKANERRIA
Igerilekuko lanpostuak emateko deialdiak egin ditu udalak. ARTXIBOA Europako Parlamentuko bilkura. UTZITAKOA

kamioien aparkalekua erabiltzeko eskaera udaletxean egin behar da.

Zirkulazioa eta trafikoa arautzen dituen udal ordenantza

Bereziki aparkalekuei erreparatu die. 5,5 tona baino gehiagokoak ezin dira Urdiainen ibili

UrDiaiN

Indarrean da Urdiaingo zirkulazioa eta trafikoa arautzen dituen udal ordenantza. Araudi berriak lau artikulu ditu eta bereziki ibilgailuen aparkalekuak arautzen du. Hala, debekatu egin du herri gunean 5.500 kilo baino gehiago duten ibilgailuak zirkulatzea, gai arriskutsuen garraioan aritzen direnek eta 21 eserleku baino gehiago dituzten autobusek. Salbuespenak dira, besteak beste, zamalanak, baimendutako aparkalekua, garraio publikoa, bidaiarien eskatu ahalako garraioa.

Beraz, Sakanako Autobiako (A-10) irteera eta Magotteaux enpresaren artean udalak egindako aparkalekuan aparkatu beharko dute kamioiek. Horretarako, Urdiaingo kamioien jabeek edo gidariek baimen txartela eskuratu beharko dute. Udaletxean, eskabidearekin

batera, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte: nortasun agiriaren kopia konpultsatua, ohiko gidariaren gidatzeko baimenaren kopia, ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia eta ibilgailuaren aseguru poliza indardunaren kopia eta ibilgailuen azterketa teknikoaren adostasun txostena, hura aginduzkoa bada. Jasotako baimen txartelak urte bateko indarraldia du eta kamioiaren kabinan agerian jarri beharko dute.

Gelditzeko eta aparkatzeko arau orokorrei dagokionez, aparkatzerakoan beti kontuan izan behar da gainerako erabiltzaileei sartu eta ateratzeko maniobrak egiten utzi behar zaiela, eta gelditzen den espazioa ahalik eta hobekien erabiltzeko moduan. Bestetik, bi minutu baino gutxiagoko eta hortik gorako ibilgailuen geldialdiak ere arautu ditu Urdiaingo Udalak.

Arnasguneak zabaltzen ari dira Sakanan

lakuntza eta Bakaiku Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide dira larunbataz geroztik. lesakan egindako bilkura baliatu zuten UEMaren eta Euskarabidearen arteko hitzarmena sinatzeko. Bigarren urtea da halako akordioa izenpetzen dutela

saKaNa

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) batzarra egin zuen Lesakan larunbatean. Eta han lau kide berri onartu zituzten, tartean Lakuntzako eta Bakaikuko udalak. Beraz, Sakanan dagoeneko bost udal daude euskararen biziberritzea helburu duen erakundean, aurretik UEMAko kide baitira Arruazu, Arbizu eta Etxarri Aranazko udalak. Bost herri horietan 5.406 sakandar bizi dira, %26,31. UEMAn sartzeko herriko biztanleriaren euskararen ezagutza indizea %70 baino handiagoa izatea da baldintza. Indize hori herri bakoitzeko euskaldun kopuruari ia euskaldun direnen erdia gehituta kalkulatzen dute. Euskal Herrian gaur egun hala 175 herri daude, eta haietatik 111 daude UEMAn. Guztira 346.000 biztanleko eremu euskalduna osatzen dute. Erakundean sartzeko baldintzak betetzen dituzten Sakanako udalerriak Ergoiena eta Urdiain dira.

Hitzarmena

Lesakan bertan Nafarroako Gobernuak, Euskarabideak, eta UEMAk hitzarmena sinatu zuten. Akordioari esker herrietan euskararen erabilera soziala sustatzeko programak eginen dituzte,

esate baterako: eskolaz kanpoko jarduerak sustatzea, atzerritarrei ongietorria egiteko protokoloak sortzea, hizkuntzaren garrantzia kontuan hartuta, edo kulturartekotasun programak garatzea. Hitzarmenak udalen euskalduntzea sustatzeko ere balioko du, langileen prestakuntza bultzatuz, errotulaziorako edo aholkularitza juridikorako eta itzulpengintzarako baliabideak eskainiz. Euskarabideak jarduerak garatzeko 40.000 euro bideratuko ditu. Javier Arakama Urtiaga Euskarabideko zuzendari ku -

deatzaileak hitzarmena erakundearen ardatz estrategikoen barruan kokatzen dela azpimarratu zuen. Euskarak "espazio sozial propioak" izatearen garrantzia azpimarratu zuen eta, horretarako, arnasguneak ezinbestekoak direla aipatu zuen: "arnasguneak izeneko udalerri eta eskualde euskaldunak, euskaraz modu naturalean bizi daitezkeen tokiak direlako, hizkuntza belaunaldiz belaunaldi transmititzen dutenak eta Nafarroako kultura-aniztasunari laguntzen diotenak".

SAKANERRIA 11 GUAIXE 2024-05-24 Ostirala
Urdiaingo Lakuntzako eta Bakaikuko ordezkariak, eskuinean. UTZITAKOA

GUAIXE IRRATIA

beleixe irratiaren 25. urteurrena ospatu ondoren, eta multimedia edukiak sustatzeko helburuarekin, guaixe irratia bihurtu da. Eguneko kanta batek hasiera ematen dio bi orduko zuzenekoari, Eneida Carreño Mundiñanok gidatuta. Besteak beste, albistegiak, asteko protagonistekin Hizketanak, eta Karrape eta Aralar irratiekin solasaldiak osatzen dute saioa.

irratia 107.3 FM

10:00 Agurra, eguraldia, edukiak aurkeztu eta eguneko kanta

10:15 Prentsaren azala

10:20 Albisteak eta kirolak

10:30 Hizketan

11:05 Solasaldia Karrape eta Aralar irratiarekin

14:00 Errepikapena

948 567 074 | irratia@guaixe.eus

Guaixe komunikazio taldea komunikazio

GUAIXE SAREAN

Sakanako ataria mundura. Sakanan berri, testuan, audioan eta, tarteka, ere. Egunez eguneko eta herriz elkarrizketa eta erreportajeak webgunean.

Jarraitu @guaixe sare

www.guaixe.eus

2024-05-24 Ostirala GUAIXE 12 XXXX GaiaaUKEraNXXXX
ORDUTEGIA

GUAIXE ASTEKARIA

Sakanan gertatzen denaren ikuspegi zabala eskaini nahi du astekariak. Sakonean landutako erreportajeak, elkarrizketa eta artikuluak. Ostiraletik ostiralerako agenda ere agertzen da bertan, baita festetako egitarauak ere. Lasai eta patxadaz irakurtzeko. Astekariko edukiak guaixe kideendako esklusiboak dira, eta webgunera beranduago igotzen dira.

SAREAN

Sakanan gertatzen denaren tarteka, ikus-entzunekoetan herriz herriko agenda, baita ere aurki daitezke

www.guaixe.eus sare sozialetan ere

Ezkaatza Astekariaren sarrera, gai nagusia

Sakanerria Ibarreko gizartea, politika eta ekonomia

Ganbazelaia Agenda, zorion agurrak, eskelak, iragarki laburrak...

Kirolak Pilota, txirrindularitza, futbola, gimnasia erritmikoa...

Kultura Artea, bertsolaritza, dantza, musika...

GAIAAUKERANXXXX XXXX 13 GUAIXE 2024-05-24 OstIRAlA komunikazio taldea gara! komunikazio
taldea
SAKANAKO ASTEKARIA
11 galderak Asteko elkarrizketa
948 564 275 | erredakzioa@guaixe.eus
SAILAK

FESTAK

IRURTZUN

TRINITATE FESTAK

MAIATZAK 24 Ostirala

20:00 Zabaleta eta Martijari omenaldia, Bi Aizpe frontoian. lehenengo partida: Mata - Gaskue / De la fuente - aldabe

Bigarren partida: Elezkano ii - Zabaleta / Etxeberria - Martija

MAIATZAK 25 Larunbata

09:00 IX Erlojupeko igoera Ergako Trinitatera.

12:00 Irurtzun Kantuz - Kantu Zaharrak, Barazkigunen. aizpea Euskara taldeak eta musika eskolak antolatuta

14:30 Herri bazkaria, Atakondoa ikastetxeko patioan.

17:00 Mutil Gazteak txarangarekin kalejira, patiotik.

17:30 XXXII. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak, Bi Aizpe frontoian.

Bigarren mailako finala: Bustince-salcedo (irurtzun) / Otxoa-Erle (lapke) lehen mailako finala: Fernandez-aizpuru (soraluze-aurrera tolosa) / Olaetxea-Cuairan (irurtzun) 18:30 Erraldoien eta buruhandien konpartsa.

20:00-22:00 / 00:00 Musika On

festarekin, plazan.

MAIATZAK 26 Igandea Goizean, Ergako Trinitatera erromeria.

17:00-20:00 Adin guztietarako joku tradizionalak, plazan. (euria egiten badu eskolako patioan).

18:00 Gure Pilota Pala Elkarteko emakumezkoen pala pilota partidak, plazako frontoian (euria egiten badu Bi Aizpe frontoian).

LAKUNTZA

LAKUNTZAKO AZOKA

MAIATZAK 24 Ostirala Arratsaldean, Dastatu Sakana! produktuekin egindako pintxo potea, tabernetan.

MAIATZAK 25 Larunbata

19:00 Nafarroako produktuekin egindako Tortilla txapelketa, plazan.

MAIATZAK 26 Igandea AZOKA EGUNA

10:30-14:30 Bertako produktuen azoka:

lakuntzako Hazienda erakusketa: txekorrak, zaldiak, ardiak, oiloak, txerriak...

Elikadura eta artisautza azoka. lakuntzarren txokoa.

sakanako proiektuak ezagutu: Kalaxka, sakanako hazien proiektua, irrati saioak zuzenean.

11:00 Landatu Sakanako haziak... eta jan! tailerra.

12:30 Artzai txakurren erakustaldia: Alejandro Ibarra eta Alar Lopetegi.

13:30 Herri kirol erakustaldia. 13:30 Auzatea bertako haragiekin.

ETXARRI ARANATZ

EUSKAL FESTA EGAK ANTOLATUTA

MAIATZAK 25 Larunbata

12:00 Txupinazoa, plazan.

12:30 Triatloiaren hasiera, kanpinean.

13:00 Etxarrin Kantuz eta auzatea, plazan.

14:30 Triatloiaren sari banaketa, plazan.

15:00 Bazkaria.

17:00 Bingoa.

19:00 Elektrokela Elektrotxaranga.

21:30 Bada Giro erromeria.

00:00 Ganibet.

01:30 DJ Boletus Rumberus.

MAIATZAK 26 Igandea HAURREN EGUNA

12:30 Julen Magoa, plazan.

13:00 Etxarriko erraldoien konpartsa.

14:00 Aurpegi margoketa.

17:00 Andra Mari Ikastolak antolatutako Binakako Krosa: Moto lasterketak eta binakako lasterketak.

izena ematea: aurretik ikastolan edo egunean bertan.

18:30 Merendola.

BAKAIKU – ITURMENDI TRINITATEA

MAIATZAK 25 Larunbata Goizean, Santa Marinara erromeria. 11:30-12:00 Josu Lizarraga akordeoilaria. 18:30 aldera, Bakaikura jaitsi. 20:00-22:00 / 23:00-02:30 DJTxo. * aurten Bakaikuko Udalak antolatzen du festa.

MAIATZAK 26 Igandea 12:00 Meza, ermitan. Bakaiku eta iturmendiko herritarrak mendi buelta eginez joanen dira ermitara.

2024-05-24 Ostirala GUAIXE 14 SAKANERRIA
artXiBOa BAKAIKU- ITURMENDI Santa Marinara erromeria eginen dute Bakaiku eta Iturmendiko herritarrek larunbatean. Igandean, mendi buelta eginen dute Santa Marinan mezara joateko. artXiBOa IRURTZUN Maiatzaren 26an, igandea, Ergako Trinitatera erromeria eginen dute irurtzundarrek.

Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide, Banakako finalaren bila

AIZKORA 23 urtez azpiko finalerdia jokatuko dute etzi Okondon. 18 urtez azpikoan Oier Mitxelena finalean da

M.B.G. saKaNa

Banakako Aizkolarien 23 urtez azpiko txapelketako finalerdiak igandean 12:00etan jokatuko dira Okondon. Sei aizkolari lehiatuko dira, tartean Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide lehengusu etxarriarrak, maiatzaren 12an jokatutako kanporaketan txartela lortu eta gero. Haiekin batera, Igoin Pikabea, Jokin Larrieta, Miguel Martin eta Isidro Velasco ariko dira finalerako borrokan.

Mitxelena, 18 urtez azpikoan Banakako 18 urtez azpiko Txapelketan, maiatzaren 5ean Ezkion jokatutako lehen kanporaketan, lehen multzoan Oier Mitxelena altsasuarrak egin zuen denborarik onena, eta bera eta Kimetz Oñederra sailkatu ziren hurrengo kanporaketarako. Bigarren multzoan Unai Etxeberriak eta Amets Aristizabal urdiaindarrak

FUTBOLA Preferentera igotzea eskura du Etxarri Aranatzek

Erregional mailako igoera faseko lehen kanporaketan joaneko partidan hiruna berdindu zuten Etxarri Aranatzek eta Beriainek San Donaton. Beraz, larunbatean 17:00etan Beriainen jokatuko den itzulerako partidan erabakiko da dena. Irabazten badu, Preferentera igoko da Etxarri. Eta galtzen badu, igoera fasean beste aukera bat izango du.

24 urte pilota sustatzen

PILOTA Iñigo Aritza ikastolak urteak daramatza ikasleen artean pilota eta herri kirolak sustatzen. Aurten Banakako Pilota Txapelketaren 24. edizioa jokatu da, eta bertan ikasle ugarik parte hartu du. Igandean final handiak jokatu ziren Urdiaingo pilotalekuan, kiroltasunez eta adiskidetasunez betetakoak. Emaitza baino, finalak jokatu izana ospatu zen.

Mitxelena 18 urtez azpiko finalean dago.

lortu zuten sailkatzea, eta Joan Goikoetxea etxarriarra bidean geratu zen. Igandean jokatutako bigarren kanporaketan Unai Osinalde eta Oier Mitxelena izan ziren azkarrenak, eta finalerako txartela lortu zuten. Amets Aristizabal laugarren izan zen.

Gizonezkoen Preferente mailan Altsasuk 4-0 galdu zuen Mendiren kontra, eta sailkapenean hamalaugarren da, arrisku postuetan. Larunbatean 18:00etan Dantzalekun Iruntxikiren kontra jokatuko duen partidan 3 puntuak lortu beharko ditu. Preferente mailako emakumezkoetan, Altsasuk Lourdesekin bina berdindu zuen Dantzalekun jokatutako kopako joaneko partida. Itzulerako partida Tuterako Clara Campoamor zelaian jokatuko dute, igandean, 11:00etan.

'Mendiak Guztiendako', arrakasta handia

MENDIA Desgaitasunen bat edo behar bereziak dituztenak mendira joan daitezkeela argi geratu zen larunbatean Olaztin, Montes s olidarios taldeak, dituzten aparailuekin, Koskobilora heltzea ahalbideratu baitzien. 60 pertsonek hartu zuten parte ekimenean

Maider Betelu Ganboa OlaZti

Larunbatean 'Mendiak Guztiontzat' lelopean Montes Solidarios taldearen aurkezpen-hitzaldia eta Koskobilora mendi irteera antolatu zuen Sakanako Mankomunitateak, Olaztin. Ekitaldia irekia zen, baina desgaitasunen edo dibertsitate funtzionalen bat dituzten pertsonak gonbidatu zituzten bereziki, eurei Koskobilora joateko aukera eskaini nahi zietelako. "Sakanako Mendizaleak taldetik jaso genuen proposamena, desgaitasunen bat edo dibertsitate funtzionalen bat dutenei mendi irteeraren batean parte hartzeko aukera eskaintzearena. Gasteizko Montes Solidarios elkartearekin harremanetan jarri ginen, eta Olaztiko ekimena antolatu genuen. Erantzuna primerakoa izan da, oso pozik gaude" azaldu du Amaia Gerrikagoitia kirol teknikariak.

HItzaldi interesgarria

Montes Solidariosek Kultur Etxean eskainitako hitzaldian 60 pertsona inguru bilduko zirela aipatu du Gerrikagoitiak. Milakolore elkartekoak ziren gehienak, baina Anfaseko gaztetxo bat ere bazegoen, eta baita behar bereziak zituzten pertsonak ere. Montes Solidariosetik 10 kide hurbildu ziren Olaztira.

"Hitzaldia oso interesgarria izan zen. Talde honek zazpi-zortzi urte darama desgaitasuna duten pertsonendako eta gainontzekoendako mendi irteerak eta denetarikoak antolatzen". Hamar boluntariorekin hasi baziren ere, orain 200 inguru dira. Irteerez gain, formakuntza saioak antolatzen dituzte, behar bereziak dituztenekin erabili behar den tresneria ongi erabiltzen jakin behar delako, pertsona hauek nola hartu eta mugitu behar diren jakiteaz batera." Isaac, Javier eta Aitor makilari helduta joan

ziren Koskobilora, eta Izaskun eta Rosa aulkian".

Koskobiloko bisita "oso gomendagarria" izan zen. "Aranzadi zientzia elkarteko Danielek eta Olaiak eman zituzten azalpenak. Goiz ederra pasa genuen".

Milakolore, boluntarioen bila Geroz eta taldekide gehiago daude Milakoloren, eta pertsona boluntarioak behar dituzte haien aisialdiko jarduerak burutzeko. Interesatuek mila.kolore instagramera jo dezakete, edo 620 788 249 telefonora deitu.

KIROLAK 15 GUAIXE 2024-05-24 Ostirala
Behar bereziak dituztenak, Koskobiloko txangoa hasteko prest. UTZITAKOA

CBASK, eutsi eta aurrera

SASKIBALOIA CBasK saskibaloi klubean denboraldia despeditzear da. Gizonezkoen Bigarren Maila interautonomikoko taldeak jaitsiera postuetan bukatu du liga, eta mailaz jaitsiko den aurki jakingo du. lehen senior mailako neskek mailari eutsi diote

Maider Betelu Ganboa altsasU 2023/2024 saskibaloi denboraldia bukatzear dago. Soilik kategoria txikiko partida gutxi batzuk geratzen dira, baina Altsasuko CBASK taldeko talde nagusiek euren jarduna bukatu dute. Balantzea egiteko garaia da, eta norekin hobeki Iosu Mendiola Marañon CBASK-eko koordinatzaile berriarekin baino.

Maila Interautonomikoan, zain Talde nafarrak eta errioxarrak dituen Gizonezkoen Bigarren

Maila Interautonomikoan lehiatu den CBASK Narum Fisioterapia hamabigarren sailkatu da ligan. Denboraldi gorabeheratsua izan da, denboraldi zaila. "Joan zen urtean jende dezentek utzi zuen taldea. Urte pare bat gabiltza joera horrekin. Horren aurrean, aurten bi talderen fusioa egin genuen, helduen tal-

dearena eta senior mailako taldearena. Taldearen maila pixka bat jaistea normala zen, jakitun ginen, eta, alde horretatik denboraldia zaila izan da" azaldu du Iosu Mendiola CBASKeko koordinatzaileak. Hamabigarren izan dira, jaitsiera postuetan. "Helburua Maila Interautonomikoa mantentzea zen, baina horrela suertatu da, eta postu gorrietan gaude. Orain hor gabiltza, ea kategoria mantendu dezakegun, denboraldi bukaeran bulego erabakiak egoten direlako tartean. Erabaki horien esperoan gaude" .

Datorren denboraldia zehazteko lanetan hasi dira saskibaloi klubak. Nahiz eta zenbait taldek maila igoera lortu, klubek kategoria berriei ekiteko prest dauden baloratu eta erabaki beharko dute, ekonomikoki duten ahalmenaren arabera. "Kirol irizpideei begira jaistea dagokigu, baina gainontzeko taldeek zer egiten duten, horren zain gaude. Estu dago kontua, baina ikusi beharko dugu ea norbaitek beheko mailatik igo nahi duen, Errioxatik taldeak igotzen diren ala ez... hor dago koxka, eta hor izan dezakegu aukera". Ekaina aldera jakingo dute. Jaitsiz gero, datorren denboraldian Lehen Maila Autonomikoan jokatuko luke CBASK Narum Fisioterapia taldeak, soilik talde nafarrekin, duela hiruzpalau urte jokatu zuen mailan, hain zuzen ere.

Lehen Seniorrek eutsi diote Emakumezkoen Lehen Senior mailako CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldea hamargarren sailkatu da, eta maila mantentzea lortu du. Joan zen denboraldian senior taldea sortu zenean bezala, Iosu Mendiolak entrenatu du taldea. "Aurreko denboraldiaren antzerakoa izan da hau. Joan zen urtea taldearen lehenengo urtea izan zen. Aurten, egia da zailtasun gehiago izan ditugula. Ikasle dezente ditugu taldean, horrek dakarrenarekin.

Pare batek joan zen urtean taldea utzi zuten; beste hiru jokalari kanpoan ikasten hasi ziren, eta astegunetan ezin izan dute taldearekin entrenatu; ostiraletan etortzen ziren, ahal izanez gero, edo zuzenean partidetara joaten ziren. Bestalde, lehenengo sei hilabetekoan bi jokalari Erasmusen izan genituen, eta soilik bigarren zatia jokatu ahal izan dute. Beraz, zailtasun horiek izan ditugu. Baina emaitza joan zen urtekoaren antzekoa izan da, mailari eutsi diogu, eta aurrera".

Zailtasun hauei eta bestelakoei erreparatuta, Nafarroako Saskibaloi Federazioan CBASK talderik xumeena izan daitekeela esatea ez da okerra. "Azkenean Iruñean taldeek jokalariak eta entrenatzaileak lortzeko aukera gehiago dute beti. Euren ikasle gehienek Iruñean ikasiko dute; beti dute jendea. CBASK-en, jokalari batzuek Arrasaten ikasten dute, beste batzuek Donostian, Burgosen... Entrenatzeko ahal duguna egiten dugu. Betiko kontua da, kategoria nagusietako taldeak atera ditugu, eta orain haiek mantentzea da zailtasun nagusia; baina bi taldeak datorren denboraldian martxan egongo direla, hori argi dugu".

Entrenatzaileen bila Hain zuzen ere, datorren denboraldirako entrenatzaileen faltan dago CBASK. "Lerro hauek aprobetxatzen ditut deialdia egiteko. Norbaitek saskibaloi talderen bat entrenatu nahi badu, jarri dadila gurekin harremanetan. Inoiz ez gabiltza jendez

sobera" animatu du Iosu Mendiolak. Berak aurten bi talde entrenatu ditu, emakumezkoen Lehen Senior Maila eta txikienen maila. "Printzipioz datorren denboraldian nesken taldeko entrenatzaile izateari utziko diot, klubaren planifikazio eta koordinazio lanak, txikien entrenamenduek eta nire lanak ez didalako gehiagorako ematen. Baina hor ibiliko gara, ahal guztia laguntzen. Jokalariak gogotsu daude, eta entrenatzaileak, hori da faltan dugun bakarra. Lortuko dugu".

Harrobiarekin, pozik CBASK-eko gainontzeko taldeek ez dituzte talde nagusiek dituzten arazoak. Harrobia indartsu dator. 2023/2024 denboraldian, CBASK-en 33. denboraldian, guztira 10 talde aurkeztu zituen klubak, 144 jokalari guztira. "Alde horretatik kontentu gaude. Koordinatzaile gisa klubaren martxarekin oso pozik nago. Hurrengo denboraldiari begira, eta aurreikuspenak ikusita, talde bat gehiago aterako dugu. Beraz, oso gustura". Denboraldi polita egin dute kategoria txikiko taldeek.

Belaunaldi aldaketa

Aurten belaunaldi aldaketa egon da CBASK-en. Azkeneko urteetako koordinatzaile Enrique Vilasek ardurak utzi, eta Iosu Mendiolak hartu zuen bere lekukoa. CBASK-eko taldeen aurkezpenean omenaldi beroa jaso zuen Vilasek, eta kluba "esku onetan" uzten zuelako, "lasaitasuna eta poza" sentitzen zuela aitortu zuen. Mendiolak gustura ekin zion erronkari. "Guztiaren erdian egon beharra duzu, dena kontrolatzen saiatu, eta zaila da, gauza batzuk eskapatzen direlako, normala den bezala. Entrenatzaile gazteak laguntzen saiatzen naiz, jendea animatzen... eta ongi gabiltza. Gurasoekin, klubarekin, udalarekin... gertutasuneko tratua izaten saiatzen naiz. Eta nerabeekin ongi pasa dut. Finean, ez dut zailtasun handirik izan; beti daude konplikazioak, baino gustura".

Udako campusa

iOsU MENDiOla

iOsU MENDiOla "KATEGORIA NAGUSIKO TALDEAK MANTENTZEA DA ZAILTASUN NAGUSIA"

CBASK taldeak udako saskibaloi campusa antolatu du, bigarren urtez. Campusa uztailaren 29tik abuztuaren 2ra bitartean eskainiko da Altsasuko Zelandi kiroldegian, eta 2010 eta 2016 urte

2024-05-24 Ostirala GUAIXE 16 KIROLAK
Iosu Mendiola Marañon CBASK-eko koordinatzailea, Lehen Senior mailako nesken taldearekin.
"AURTEN 10 TALDE IZAN DITUGU, ETA DATORRENEAN 11 IZANGO DIRA"

bitartean jaiotako neska-mutilei dago zuzendua. Saskibaloian murgiltzeaz gain, igerilekuak eskura izango dituzte animatzen direnek, eta jarduera ugari. Opariak ere iragarri dituzte. Izena ematea zabalik dago: 626 554 346 (Whatsappez). Joan zen urtean gehienbat klubeko jendeak parte hartu zuen, baina baita klubetik kanpoko gazteak ere. "Iaz klubeko jendea etorri zen nagusiki, baina batzuen anai-arrebak ere animatu ziren. Gustura ibili ziren, eta haiengatik antolatu dugu aurtengo edizioa. Baina campusarekin beste helburu bat ere badugu: klubetik kanpoko jendea erakartzea. Badago jendea ikasturtean zehar saskibaloian ezin duena aritu, bestelako ekintzak dituelako. Udan probatzeko aukera eskaini nahi diegu; agian gustuko dute, eta datorren urtean saskibaloia hautatzen dute" espero du Mendiolak. Joan zen urteko campusa "oso esperientzia positiboa" izan zen. "Ondo atera zen, eta horregatik erabaki dugu errepikatzea". Iosu Mendiola eta Endika Mendinueta izan ziren monitoreak, eta aurten agian beste pertsonaren bat beharko dute, izena emate kopuruaren arabera.

3x3 Txapelketa, bihar Zelandin Bihar, larunbata, Lehen Hezkuntzako bigarren eta seigarren bitarteko ikasleendako 3x3 saskibaloi txapelketaren bigarren edizioa antolatu dute CBASK-ek eta Zelandiko gurasoen elkarteak. 11:00etatik aurrera izango da, Zelandi kiroldegian. "Urtero denboraldi amaierako festatxoa egiten genuen, eta joan zen urtean, lehenengoz, Zelandi ikas-

Aitzkibilek eta Milakolorek Iturmendi girotu zuten

ATLETISMOA ibilbide luzean ibai alba eta Elena Beristain gailendu ziren, eta ibilbide motzean laureano Campanon eta Noemi lordero. lasterketak sakanako Kopa mustu zuen, eta korrikalari sakandarrek hitzorduari erantzun zioten

M.B.G. itUrMENDi

tetxearekin elkarlanean 3x3 Txapelketa egin genuen. Jende dezente etorri zen, eta esperientzia polita izan zen. Aurten ere berdina egitea erabaki dugu".

3x3 Saskibaloi Txapelketan talde mistoak egiten ahaleginduko dira, eta aldi berean jolasak egingo dituzte. "Edonorendako zabalik dagoen ekitaldia da; edozein ikastetxeetako neska-mutilak etor daitezke, nahi duen orok. Anima daitezela saskibaloia probatzera, ongi pasako dute. Hori bai, aurretik izena eman dezatela, aurreikuspenak egiteko, izan ere opari txikiren bat banatzeko asmoa baitugu. Hala ere, egun horretan bertan agertu nahi badute, etor daitezela eta saskibaloia gertutik ezagut dezatela. Helburua ahalik eta jende gehien elkartzea da".

3x3 Street Basket

CBASK-ek udan antolatzen duen beste klasiko bat 3x3 Street Basket da. Oraindik ez dute data guztiz zehaztu, baina txapelketa antolatzeko asmoa dute. "Uda amaiera aldean izaten da, Altsasuko festen aurretik. Joan zen urtean soilik mutilena jokatu zen, nesken txapelketa ez baitzen atera, soilik hiru talde aurkeztu zirelako. Ea aurten neska gehiago animatzen diren" Uda borobila izateko, Bigarren Interautonomikoek maila mantentzea da falta dena. Ea hala den.

Iturmendiko Aitzkozar, Bakaikuko Bakarrekoetxea eta Urdiaingo Tintiniturri elkarteek elkarrekin antolatutako XVIII. Aitzkibil elkartasun krosa aurten lehenengoz igandearekin jokatu zen, eta goizez. Iturmendiri zegokion irteera eta helmuga hartzea, eta eguna polita izan zen Burundako herrian.

Hasteko, kategoria txikiko lasterketak jokatu ziren, haurrenak, 10:30ean. Kadete mailakoek Aitzkibileko ibilbide motza (4,3 km) osatu zuten, eta mutiletan Jon Orella (17:52) izan zen txapelduna, Aratz Mendozaren (19:07) aurretik. Nesketan Zoe Lanz (26:52) gailendu zen, Jone Goikoetxearen (26:52) eta Nahia Perezen (26:52) aurretik.

Nagusiak 11:30ean hurbildu ziren plazako irteera puntura. Iturmendi, Bakaiku eta Urdiain batzen zituen ibilbide luzean (7,6 km) eta Iturmendi eta Bakaiku artean jokatutako ibilbide motzean (4,3 km) parte hartu zuten korrikalariek elkarrekin abiatu ziren. 48 korrikalari ziren guztira, horietako 38 ibilbide luzekoak. Kadete mailako 5 kirolari batu zitzaizkien.

Ibilbide motzeko irabazlea Laureano Campanon zizurtarra izan zen (19:07), Noemi Lordero altsasuarraren aurretik (19:25). Lordero izan zen emakumezko onena. Nolanahi ere, Jon Orella kadetearena izan zen denborarik onena (17:52). Ibilbide luzean Ibai alba hernaniarrak eta Ekhi Congil etxarriarrak lehia izan zuten, baina, azkenean, gipuzkoarra gailendu zen (25:31). Congil bigarren izan zen (25:51), eta Ivan Sobredo altsasuarra hirugarren (26:05). Emakumezkoetan, Elena Beristain zarauztarrak ez zuen areriorik izan (32:43). Bigarren Erkuden San Martin etxarriarra izan zen (34:50), eta hirugarren Sarabe Arakama urdiaindarra (35:54).

Milakolore

XVIII. Aitzkibil elkartasun krosak aurten Milakolore elkartea lagundu zuen, eta elkarte sakan-

IBILBIDE LUZEKO

TXAPELAK GIPUZKOARA

JOAN ZIREN, BAINA

AITZKIBIL GUZTIZ

SAKANDARRA IZAN ZEN

darrak bere postua jarri zuen, ekimenen berri eman eta ekarpenak jasotzeko. Bukaeran, bildutako guztiendako auzate ederra prestatu zuen antolakuntzak.

Hurrena, Etxarrin

Andra Mari ikastolak IX. Binakako Lasterketa antolatu du igandean Etxarrin (ikus Festak).

XVIII. Aitzkibil Krosa

Ibilbide

KIROLAK 17 GUAIXE 2024-05-24 Ostirala
Ibilbide luzeko sakandar azkarrenen podiuma. AITZKIBIL
2.
Patricia Fernandez de Garaialde Lazkano 25:25 8. Nuria Calaf 29:00 9. Francis Irigoien 29:00 10. Araceli Mendia 29:00 Ibilbide luzea
km) • Gizonak 1. Ibai Alba 25:31 2. Ekhi Congil 25:51 3. Ivan Sobredo 26:05 4. Juan Carlos Gomez 28:54 6. Imanol Guerrero 30:19 7. Patxi Cano 30:38 8. Ander Galarza 30:54 9. Urko Agirre 31:01 10. Josetxo Kintana 31:09 11. Alberto del Rio 31:24 12. Mikel Galarza 31:30 13. Jorge Diaz 31:38 14. Santi Galarza 31:39 18. Igor Razkin 33:27 19. Santi Agirre 34:12 20. Sergio Ondarra 34:13 22. Aitor Mendoza 35:44 24. Patxi Arakama 35:55 26. Yakob Samanes 36:17 27. Juan Pedro Ariz 36:32 28. Aingeru Azazeta 37:52 30. Iñigo Orella 38:01 36. Claver Fuentes 42:43 • Emakumeak 16. Elena Beristain 32:43 21. Erkuden San Martin 34:50 23. Sarabe Arakama 35:54 31. Maialen Unanua 40:10 33. Ihintza Nuñez 41:26 35. Esti Mateos 42:43 37. Oihane Rodrigo 43:27 *Oharra: Aurretik kategoria txikikoen probak jokatu ziren. Sakandarrak
motza (4,3 km) • Gizonak 1. Laureano Campanon 18:47 • Emakumeak
Noemi Lordero 19:25 5. Eki Galartza 24:19 6. Maitane Izagirre 25:25 7.
(7,6
CBASK-EK UDAN SASKIBALOI CAMPUSA ANTOLATU DU, ETA BIHAR 3X3 TXAPELKETA
Bigarren maila Interautonomikoko taldea.

"Ziordira etortzen denak, errepikatzen du"

JOSE RAMON RAMIREZ PEREZ ZiOrDiKO rUNNiNG talDEa

ATLETISMOA Ekainaren 15ean Xi. Ziordiko lasterketa solidarioa jokatuko da, eta bertan izena eman eta parte hartzera animatu du Jose ramon ramirezek

Maider Betelu Ganboa ZiOrDia

Ekainaren 15ean XI. Ziordiko

Lasterketa Solidarioa jokatuko da. 17:00etan haurren probak hasiko dira; 17:30ean martxa solidarioa, proba nagusiko zirkuituari bira bat egiten diona (2 km); eta 18:00etan nagusien lasterketa abiatuko da. Izena ematea zabalik dago (ziordirunningtaldea. com), eta parte hartzera animatu du Ziordiko Running Taldeko arima den Jose Ramon Ramirez Perezek.

Zergatik erabaki zenuten Ziordian lasterketa bat antolatzea?

Lauzpabost lagunek korrika egiten genuen han eta hemengo lasterketetan. Horrela, Ziordian lasterketa antolatzea bururatu zitzaigun, herrian ekitaldiren bat prestatu eta giroa sortzeko. 2014an izan zen. Lanagatik eta kanpora bizitzera joan direlako ni naiz geratzen naizen bakarra, eta lasterketa antolatu, babesleak lotu eta guztia prestatzen aritzen naizena, nahiz eta ingurukoen laguntza izan. Ziordiko Udalak azpiegiturak jarri eta diru laguntza eskaintzen du. Ziordikoa hasieratik elkartasun lasterketa izan al da? Bai, lehendabiziko ediziotik Paris 365 jantoki sozialerako elikagaiak jasotzen ditugu izena ematearen truke. Inoiz ez dugu di -

Sutegiren geroa ereiten

KIROLDEGIA Olaztiko Sutegi klubeko diziplina guztietako kirolariek euren eguna ospatu zuten larunbatean, denboraldi bukaerarekin batera. Goizean puzgarriak eta tailerra izan zituzten Erburua kiroldegian, eta, arratsaldean Sutegiko kirolen erakusketa: gimnasia erritmikoa, taekwondoa, irristaketa eta areto futbola. Egun ederra pasa zuten.

ruzko izena ematerik egin. Helduek lau elikagai kilo ekarri behar dituzte parte hartzeko, eta txikienek bi. Elikagai ez galkorrak eskatzen dizkigute, eta guztia da ongi etorria eta eskertua. Zenbat elikagai jasotzen duzue?

Gutxi gorabehera edizio bakoitzean 1.000 kilo elikagai inguru jasotzen dira. Urte pare batean 1.500 kilora iritsi ginen, baina normalean 1.000 kilo dira. Paris 365 jantokitik izugarri eskertzen digute. Lasterketaren egunean kamioiarekin etortzen dira, eta egunean bertan eramaten dute

jasotako guztia. Hortik jende askok jaten duela esaten digute. Guztira 11 lasterketa edo edizio antolatu ditugu (pandemia garaian edizio birtualak egin zituzten, eta elikagaiak ere jaso ziren), eta pentsa, denera 11.000 elikagai kilo pasa jaso ditugu. Bestelako taldeak lagundu dituzue ere: Dravet edo Rett sindromea fundazioak, KmsxELA, GNA01 gaixotasun ultra arraroa duen Markel Carmona haur urnietarraren Aurrera Markelekin fundazioa... Guztia elkartasunera bideratzen dugu. Duela sei-zazpi urte hasi

ginen fundazio eta elkarteen aldeko zozketak egiten. Sariak lotu, txartelak saldu, eta ekimenetarako diru laguntza lortzen dugu. Lasterketan izena ematen dutenek, ikusleek, herritarrek eta gure ingurukoek erosten dituzte txartelak. Bestalde, Markel Carmona lagun bati esker ezagutu nuen. Lagunak bazekien fundazioen aldeko diru bilketaren bat egiten hasi ginela, eta Markel laguntzea proposatu zigun. Ordutik laguntzen dugu, gustu handiz.

Zer moduz dago Markel?

Pausoak ematen hasi da, baina gaixotasun latza du. Ariketa fisiko asko egin beharra du, eta fisioterapia eta bestelako laguntza ugari behar du. Urtean behin hilabete bat joaten da familia Madrilera, tratamendurako, eta 5.000 euroko aurrekontua da. Markelendako Ziordian urtero 5.000 euro inguru lortzen ditugu, batzuetan gehiago, eta familia oso eskertuta dago. Urte hauetan 80.000 euro inguru bildu ditugu antolatzen ditugun lasterketa, futbol eta saskibaloi txapelketa eta topaketa guztietan, eta oso pozgarria da. Aurten lehenengo aldiz Duchenne gihar-distrofia fundaziokoek postua jarriko dute lasterketan. Sare sozialen bidez jarri ziren gurekin harremanetan. Abuztuan Azpeitian kanpamendua antolatu dute, eta gastuak finantzatzeko kamisetak, pultserak eta bestelakoak egin dituzte, Ziordian salgai jarriko dituztenak. Sare sozialetan asko mugitzen zarete. Kanpoko jende asko dator Ziordiko lasterketara, eta urrutitik. Bai, bereziki fundazioak eta elkarteak laguntzen hasi ginenetik hasi zen kanpoko jendea etortzen: Errioxa, Valladolid, Madrid, Zaragoza, Katalunia... Fundazioek jende asko mugitzen dute, eta

sare sozialen bidez dute gure berri. Joan zen urtean 320 parte hartzaile izan zuen gure lasterketak, haurren eta helduen artean; ea aurten zenbat diren. Noiz arte eman daiteke izena? Aurretik, ekainaren 14ra arte. Egunean bertan, Ziordian izena eman daiteke. Baina aurretik izena ematea eskatzen dugu: 300 korrikalari-opari poltsa prestatzen ditugu, eta aurretik izena ematen duten korrikalariek izango dute ziurtatuta. Aurten 80 babesle ditugu, eta eurek emandako produktuei eta laguntzari esker prestatzen ditugu poltsak, eta lasterketa ondorengo auzate ederra ere bai. Diru laguntzekin anbulantzia, medikua eta asegurua ordaintzen dugu. Ibilbideari begira Ziordiko lasterketa nola definituko zenuke? Ziordia eta Olazti artean zirkuitu bat prestatzen dugu, eta hiru itzuli egin behar dira. Partzelaria bidean, granjetako norantzan, aldapa nahiko ederra dago, eta horrek ibilbidea gogortzen du. Badu berea. Korrikalariek oso gustuko dute, gure ingurune zoragarriarengatik.

Ekainaren 15a egun polita izango da Ziordian.

Bai, asko egun pasa egitera etortzen dira. Jendea animatu dadila, ongi pasako du eta. Etortzen denak, normalean errepikatzen du. Eta norbaitek ezin badu etorri, baina laguntza solidarioa eman nahi badu, jarri dadila gurekin harremanetan, eta bideratuko dugu.

"URTE HAUETAN GUZTIETAN 11.000 KILO ELIKAGAI ETA 80.000 EURO BILDU DITUGU ZIORDIAN"

2024-05-24 Ostirala GUAIXE 18 KIROLAK
SUTEGI
Jose Ramon Ramirez da Ziordiko Lasterketa Solidarioaren arduradun nagusia.

GANBAZELAIA

AGENDA

EMAGUZUE ZUEN EKITALDIEN BERRI

ASTEAZKENEKO 13:00AK BAINO

LEHEN. tel.: 948 56 42 75 / 661 523 245 / kultura@guaixe.eus

OSTIRALA 24

ALTSASU Gazte gunea. sexgunea sexualitate aholkularitza zerbitzua.

17:30etik 20:30eran, Intxostiapunta gazte gunean.

UHARTE ARAKIL Festa. Vi. Pobo a Feira lugoko Pulpeiro Barallaren eskutik.

20:00etatik aurrera, plazan.

LARUNBATA 25

ALTSASU Txirrindula irteera. Barranka txirrindularitza taldearen talde mistoaren irteera: sorginetxe, 58 kilometroko ibilbidea.

08:30ean, Zumalakarregi plazan.

DORRAO Ikastaroa. Hipopresibo ikastaroa: Zoru pelbikoaren eta gorputz jarreraren tailerra, sakanako Mankomunitateak antolatuta.

10:00etatik 12:00etara, herri aretoan.

ALTSASU Gazte agenda. Basabere animalien erreskate zentrora eta baserri eskolara irteera. 10:30 Aita Barandiaran egoitzako bus geltokian. 18:45 Itzulera.

ALTSASU Tailerra. Emakumeendako kirol tailerra: ibilketa nordikoa tailerra. Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoko institutuak eta altsasuko Udalak antolatuta.

10:30etik 12:30era, Zelandi kiroldegian.

ARBIZU Festa. arbizuko ikastolaren 50. urteurren festa.

11:00 Oinez Basoaren mustutze ekitaldia.

13:00 Triki poteoa.

15:00 Bazkaria.

16:30 Omenaldiak.

16:45 Puzgarriak. 17:00 Dantzak.

18:30 Herri kirolak. 19:30 DJTxo.

ALTSASU Saskibaloia. saskibaloi txapelketa 3x3 2. edizioa: lH 2. eta 6. mailako haurrendako. CBasKek eta Zelandiko guraso elkarteak antolatuta.

11:00etan, Zelandi kiroldegian.

ALTSASU Pilota. iV. Nafarroako Foru Komunitatea emakumezkoen esku pilota torneoaren finalerdiak. Burunda frontoian.

11:30 Pilota mistoa promesak: Olatz Insausti - Irati Betegi / June Urrutikoetxea - Amaia Zarrabeitia.

12:00 Pilota mistoa elite: AldaiEtxegarai / Ibarrola - Gaminde

UHARTE ARAKIL Festa.

Vi. Pobo a Feira, lugoko Pulpeiro Barallaren eskutik.

12:00etatik aurrera, plazan.

LAKUNTZA Elai Alai eguna. Elai alai dantza taldearen eguna.

12:00 Kalejira.

14:00-15:00 Haurren eta helduen bazkaria, Sorginen.

16:30 Jolasak, plazan (euriarekin kultur etxean).

18:00 DJ Oixani, plazan (euriarekin kultur etxean).

19:30 Buruhandiak. 21:00 Zezensuzkoa.

ALTSASU Bazkaria. alde Zaharreko auzotarren bazkaria. 14:00etan, Ferialeku kalean.

ALTSASU Kontzertua.

Elhijodelasastre eta Julen Caba musikarien Jumelage rumba kontzertua.

20:00etan, Haritza tabernan.

ZiNEMa

ALTSASU

IORTIA KULTUR GUNEKO

ARETO NAGUSIAN

Mendian hil, hirian hil film

dokumentalaren emanaldia eta

Iñaki Peña Bandres egilearekin solasaldia, Altsasuko

Mendigoizaleak taldeak eta

Izarra tanatorioak antolatuta

Ostirala 24: 18:00

Hasta el fin del mundo

gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Igandea 26: 19:30

Astelehena 27: 19:00

Nina gaurkotasunezko filmaren emanaldia.

Osteguna 30: 19:00

ALTSASU Itziar Nazabal arte plastikoetako tailerreko ikasleek 2023-2024 ikasturtean egindako lanen erakusketa. Maiatzaren 30era arte. Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.

IGANDEA 26

ALTSASU Azoka. Ganbarazelai bigarren eskuko azoka, Proiektuak elkarteak antolatuta. 09:30etik aurrera, Iortia zabalgunean.

IRAÑETA Bizi Festa. Bizi Festa bizikleta ibilbide berezia, sakanako Mankomunitateak antolatuta.

10:00 Bi orduko bizikleta ibilaldi erraza. Bukaeran partaide guztien artean opariak zozkatuko dituzte, eta auzatea egongo da. 12:00 Izaskun Mujika ipuin kontalaria.

12:30 Herri jolasak eta bizikleta konpontzeko tailerra.

ALTSASU Mendi irteera. Dantzalekura mendi irteera: biologian aditu bat bidelagun ibilaldian geldialditxoak eginen dituzte.

Bukaeran Oinez Basoko xaguzarrei bisita eta hamaiketakoa. iñigo aritza ikastolako HiZPrO taldeak udaberriko eskaintzaren barruan antolatuta. 11:00etan, Dantzalekun.

Uharte Arakil Festa. Vi. Pobo a Feira lugoko Pulpeiro Barallaren eskutik. 12:00etatik aurrera, plazan.

ASTELEHENA 27

ALTSASU Elkarretaratzea. sakanako Pentsiodunen Mugimenduaren Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa. 12:00etan, udaletxearen aurrean.

OSTEGUNA 30

ALTSASU Kontzertua. Claimed Choice Frantziako taldearen kontzertua, aGak antolatuta, Elkar Mugi Nafarroako Esklerosi anizkoitza elkartearen aldeko elkartasun jaialdiaren harira. 20:30ean, gaztetxean.

IRURTZUN Raul Oloriz Espinal artistaren collage erakusketa. Maiatzaren 31era arte. Pikuxar tabernan.

ALTSASU Koldo Arnanz arte tailerreko ikasleek 2023-2024 ikasturtean egindako lanen erakusketa.

Maiatzaren 31tik ekainaren 15era arte. Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.

OSTIRALA 31

ALTSASU Jaialdia. Elkar Mugi Nafarroako Esklerosi anizkoitza elkartearen aldeko elkartasun jaialdia. sarrerak agortuta. Ate irekiera 17:00etan eta kontzertuen hasiera 17:45ean.

ALTSASU Dantza ikuskizuna. Gure bidea eginez altsasuko Musika eta Dantza Eskolako dantza ikasleen ikasturte amaierako euskal dantzen emanaldia: lehenengo atalean euskal dantza tradizionalak eta bigarrenean euskal urratsetan oinarritutako koreografia berriak. 19:00etan, Iortia kultur gunean.

19 GUAIXE 2024-05-24 Ostirala

E s KE la

Eusebio Razkin Iribarren

Bihotz beroa, atsegina, su eder bat bezalakoa neguko gau hotzean

Zure ilobak

Ildefonsa Ganboa Bergera

Beti egongo zara gure etxeko txokoan.

Hileta elizkizuna, gaur, ostirala, 18:00etan arruazuko andre Maria Jasokundearen elizan.

Padrerenakuek 2024ko maiatzaren 22an, arruazun E s KE la

Eusebio Razkin Iribarren

Eskatutakoan, edozertan apaltasunez laguntzeko prest; langilea eta herriari sustraitua. Joan ere, modu umilean joan zara, inolako hotsik egin gabe.

Ez zaitugu inoiz ahaztuko aittune; eta gogoratu nahi zaitugunean, zure esku aztarnak bilatuko ditugu egur, lur eta margo artean.

Eskerrik asko aittune.

Etxekoen partez

ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus

Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Osteguna goizeko 11:00k baino lehen.

J ai O t Z a K

· Uxue Anda Galartza, maiatzaren 14an Iturmendin

HE ri O t Z a K

· Maria Dolores Hernando Saez, maiatzaren 15ean Altsasun.

· Gabriel Corcin Orcoyen, maiatzaren 21ean, Altsasun.

· Teofilo Rueda Sagredo, maiatzaren 17an Olatzagutian.

· Segundo Oraá Gastaminza, maiatzaren 21ean Olatzagutian.

· Emilia Etxeberria Escobar, maiatzaren 21ean Bakaikun.

· Ildefonsa Ganboa Bergera, maiatzaren 22an Arruazun.

· Eusebio Razkin Iribarren, maiatzaren 22an Lakuntzan.

INFORMAZIO HAU EPAITEGIETAN ETA UDALETAN JASOTZEN DA. AGERTU NAHI EZ DUENAK, HAN JAKINARAZI DEZALA.

G ar K i sail K at U a K

LANA/NEGOZIOAK LAN ESKAINTZA

Olaztiko igerilekuetarako hiru langile behar dira: Atezaintza eta garbiketa lanak egiteko hiru hilabetez lanaldi osoko kontratuarekin. Interesa duenak enplegu eskatzaile gisa inskribaturik eta Euskara maila B2 izatea eskatzen da. Deialdiari buruzko informazio guztia www.olazti.com web orrian.

Lakuntzako igerilekuko taberna alokairuan hartzeko aukera: Tabernaren kudeaketa hartzen duenak eguneko sarreren salmenta baita sarbidearen kontrola ere bere gain hartu behar du. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 3an amaitzen da. Deialdiari buruzko informazio gehiago udaletxean edo www.lakuntza.eus web orrian.

Lakuntzako Udalak igerilekuan lan egiteko sorosleak eta garbitzaileak kontratatuko ditu: Kontratazioak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu. Interesa baduzu inskribatu zaitez, ekainaren 3a baino lehen

Altsasuko enplegu-bulegoan, 948 562 754 telefonoan edo https://empleocitaprevia.navarra.es/ webgunean.

Arakilgo Udalak zerbitzu anitzetako langileak kontratatu nahi ditu: Interesa dutenek langabe gisa izena emanda egon beharko dute Nafar Lansaren. Eskabideak maiatzaren 31ra arte aurkez daitezke Arakilgo Udaletxean.

Arakilgo Udalak aisialdiko begiraleen lan poltsa osatu nahi du: Eskabideak eta Curriculumak ekainaren 12ra arte aurkez daitezke. Deialdiari buruzko informazio gehiago nahi duenak udaletxetik pasa dadila edota arakilkultura@ gmail.com helbidera idatzi dezala, edo 634 584 226 – 948 500 101 telefonoetara dei dezala.

IKASTAROAK

Sakanako Mankomunitateko udako kirol kanpusetan izena ematea zabalik: Futbol kanpusa Uharte Arakilen izango da bi txandatan; 2012,2013 eta 2014 urteetan jaiotako neska mutikoentzat ekainaren 25etik 29ra bitartean eta 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoentzat uztailaren 1etik 5era, bi txandak goizeko 10:00etatik 13:00etara. Prezioa 35 eurokoa izango da kirolak@sakana-mank.eus helbidera idatziz edo 683 343 854 telefonora deituz. Triatloi kanpusa uztailaren 8tik 19ra izango da, Arbizuko kiroldegian, 10:00etatik 12:30era. Honen prezioa 40 euro izango da eta izena emateko epea uztailaren 2an amaitzen da.

LEHIAKETAK

Irurtzungo jaietako kartel lehiaketa martxan: Lanak aurkezteko epea maiatzaren 27an amaitzen da. Sariak egonen dira bai haurren kategorian bai helduen kategorian ere. Oinarriak eta informazio gehiago www. irurtzun.eus web orrian,

Irurtzungo Udaletxean eta kultur etxean.

OHARRAK

Baduzu zerbait konpontzeko? Ekarri garbigunera eta konpontzen saiatuko gara. Altsasuko garbigunean maiatzaren 29an eta ekaineko asteazkenetan eta Arbizuko garbigunean maiatzaren 31n eta ekaineko ostiraletan, bietan 11:00etatik 13:00era. Mankomunitateak eskeinitako zerbitzua.

Autopista elektroikorik ez plataformak udaberrian zehar saldutako Alarma Gorria kanpainako boletoen zozketa: Bakaikun saldutako 2106 zenbakia saridun suertatu da.

Uharte Arakilgo Udalak herri larreen erabilerarako enkantea egingo du: Ardanzarreta, Irestu, Arzeleta, Berastegi eta Auzasoro dermioen erabileran interesa dutenek udaletxeko buleogoan kontsulta ditzakete enkanterako baldintzak. Eskabideak egiteko epea maiatzaren 31n amaitzen da. Etxarriko igerilekuetan udako denboraldirako txartelak salgai: Igerilekuak maiatzaren 24tik, gaurtik aurrera, zabalik egongo dira. Sasoi guztirako txartelak kanpineko web orriaren bidez eros daitezke, www.campingetxarri.com iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus

2024-05-24 Ostirala GUAIXE 20 GANBAZELAIA E s KE la Emilia... ama... amona... Emilia Etxeberria Escobar
ira
E s KE la

Toureren Kanariako abentura gaztelaniaz

toure detektibearen sagaren hamargarren liburuaren, 'Musker amarruak', gaztelaniazko bertsioa aurkeztu du arbizun bizi den idazleak. 'toure detektibea' telesailarekin bateran sagaren lehenengo liburua ere berreditatu dute

arBiZU

"Hemendik norbaitek ez du Toure ezagutzen?" galderarekin hasi zuen Jon Arretxe idazleak Altsasuko Iortia kultur gunean maiatzaren 13an egindako solasaldian. Mañas de lagarto, Musker amarruak nobelaren, gaztelaniazko edizioaren aurkezpena egin zuen Altsasun, hilabete hasieran liburuaren aurkezpen ofiziala Donostian egin ondoren. Toureren sagaren hamargarren liburua da.

Erein argitaletxeko Inazio Mujika editoreak prentsaurrekoan esan zuen Arretxe euskal idazle karratura dela: "Basaurin jaioa, Gasteizen ikasi zuen, Arbizun bizi da eta Donostian argitaratzen du. Lau herrialde ukitzen ditu". Iparralde falta zaiola esan, baina Arretxek esan bezala, nobelaren bat bertatik pasatzen da ere. Mañas de lagarto liburuarekin batera, eta Toure telebistako pertsonaia ere bihurtu dela kontuan hartuz, sagaren lehenengo liburuaren (19 Kamera edo 19 Cámaras) berredizio "oso zaindua" argitaratu dute ere, azalean Malcolm Treviño-Sitte Toureren papera egin duen aktorea agertzen dela. Toure detektibea-ren sei kapituluak EITBko Primeran plataforman ikus daitezke, euskaraz,

eta astelehenean ETB1n lehenengo biak emitituko dituzte. RTVEn ere "laster" emitituko dute. Gainera, audioliburuak ere plazaratzen ari dira.

Kanariak

Mujikak aurkezpenean azaldu bezala, Toure bidaiari bat da. "Baina ahal duen moduan bidaiatzen du". Bilboko San Frantzisko auzotik, toki askotara mugitu da eta hamargarren nobelan, Las Palmas Kanaria Handikora iritsiko da detektibea.

"Nik Toureri bi gauza eskertzen

Itziar Nazabal arte tailerraren 20. urteurren erakusketa

Maiatzaren 30era arte bisita daiteke, iortian, arte ikasleek ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa

altsasU

Itziar Nazabal artista altsasuarrak arte plastikoko tailerra ireki zuenetik hogei pasa dira, eta urtero bezala ikasturte amaieran ikasleek egindako lanen erakusketa antolatu du Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan, maiatzaren 30era arte. Altsasuko tailerrean Sakanako osoko ikasleak daude, eta Agurainen ere klaseak ematen ditu. Urteurrenaren erakusketa izan ez ezik, aurtengo erakusketa

ihes egiten bukatzen duela azaldu du idazleak: "Aurrekoan, bederatzigarrenean, bere laguna eta amorante, Cristina, atxilotu zuten eta bere isiltasunari esker Tourek ihes egitea lortzen du; txalupa batean izkutatzen da, eta Las Palmaseko portura iristen da". Las Palmasera iristean Arretxek aukeratu zuen, "Alexis Ravelo idazleari omenaldia egiteko". Ravelo nobela beltza egiten "hoberenetan hoberena" zela azaldu zuen Arretxek, eta 2023ko urtarrilean ezustean hil zen. "Bertako kazetari batek aurretik proposatu izan zidan Las Palmasen, La Isleta auzoan hain zuzen, liburu bat kokatzea eta hil zenean momentua zela pentsatu nuen".

nobela kokatzen den tokia, "oso kastizoa, jende humilarekin eta oso solidarioa etorkinekin" aurkitu zuen: "Haiek esaten dute mendeak daramatzatela jendea hartzen eta haiek ere toki desberdinetako nahasketa bat direla".

Kontrasteak

dizkiot: horietako bat da karga soziala, bere nobeletan ikusten den jendea eta egoerak ez dira normalean ikusten; gure elkarrizketetan edo bizitzetan ikusten ez dugun mundu bat erakusten du". Hortaz, "turismo gidetan agertzen ez diren" tokietan ibiltzen dela eskertzen du editoreak ere, "eta erreala eta sinesgarria da".

"Gu hegazkin batean lurreratzen gara Kanariar Uharteetan, marabilla bat direla, baina Toure kasualitatez iristen da". "Praktikoki" nobela guztietan Tourek

Nazabalendako berezia da tailerrarekin hasi zenetik bere lehen ikasleetako bat izandako Maria Jesus Goñiren lan bat erakusgai dagoelako ere. "Nirekin jarraitu zuen bere azken momentura arte. Bere koadro bat eta argazki bat jarri nahi izan dut. Bere azken lana sinatu behar izan nion". Nazabalendako "oso garrantzitsua" da artelan hori erakusketan egotea: "Emakume oso maitagarria zen; irekia, artearekiko,euskara... Miresgarria".

Mañas de lagarto nobelan Toure Las Palmas Kanaria Handikora iristen denean, inmigrante zentro batean sartzen da, "inmigrante bat bailiran". Baina, azkenean, engainuaz konturatzen dira eta botatzen dute. "Baratze batean lapurtzen ari dela gizon handi bat agertzen da, Lagarto de Escaleritas, bera bezala lapurtzen ari dena. Borrokalari ohi bat da, Kanarietako kirol nazionala dela,eta esaten dio gorputz horrekin borrokalaria izan zitekeela". Lagarto de Escaleritasek borrokaldietan iruzur egiten du eta horrela diru asko lortzen dutela esaten dio Toureri: "Eta dirua entzuten duenean... Tourek lan asko izan ditu, zergatik ez honekin ere probatu". Hor hasten da trama orokorra, eta Arretxek aurreratu bezala, "ongi hasten da baina gero okertzen da, beti bezala". Kanariar Uharteetan turista "ez den zerbait" aurkitzea zaila dela esan zuen Arretxek Mañas de lagarto liburuaren aurkezpenean, baina La Isleta auzoan,

Auzoaren kontraste handia nabarmendu zuen: "Uztailean egon nintzen eta kokatu dut nobela, festak ziren, eta goizez Karmengo ama birjina prozesioan ateratzen zuten, hunkituta, loreak botatzen eta saetak abesten, eta gauean Drag Queen txapelketa antolatzen zuten". Mentalitate oso irekia dutela esan du, "bi kontraste oso handiak; kontserbadoreenetik progreenera". Atentzioa deitu zion.

La Isletako penintsulan ere bunker batzuk daude eta bertan okupak bizi dira. "Bertatik paseatzen batzuk ezagutu nituen eta beraiekin hitz egiten egon nintzen". Nobelako bi pertsonaiak bertako okupak dira. Liburuaren pertsonaiak, beraz, Lagarto de Escaleritas, bi okupak, jatetxe korear bateko jabe berezia eta Eladio Monroy dira. "Raveloren nobela beltzetako pertsonaia da, eta Toureren istorioarekin gurutzatu dut nobela honetan". "Alexisen heriotza zela eta oso tristea eta transzendentala izango zela uste nuen, baina Alexis oso pozgarria zen". Sagako nobela umoretsuena da, "benetako gertaeretan oinarritutako surrealismo ukituekin".

"BENETAKO GERTAERETAN OINARRITUTAKO

SURREALISMO UKITUAK DITU"

KULTURA 21 GUAIXE 2024-05-24 Ostirala
Jon Arretxe 'Mañas de lagarto' liburuaren aurkezpenean. @ARRETXEJON Itziar Nazabal arte tailerraren erakusketa Iortia kultur gunean.

Aitor Bizkarrak jantzi

du Aixitaren txapela

Maiatzaren 18an jokatu zen a ixita bertso sariketaren laugarren edizioa. Buruz burukora a itor Bizkarra eta Maider a rregi bertsolariak iritsi ziren, eta lehenengoa izan zen txapelduna. s aio "oso ona" eman zuten parte hartu zuten sei bertsolariek

irUrtZUN

Pikuxar euskal txokoan antolatutako Aixita IV. Bertso Sariketa jokatu zen maiatzaren 18an Irurtzungo kultur etxean. Sei bertsolari gaztek parte hartu zuten, Euskal Herri osotik etorritakoak: Paula Amilburu arabarra, Patxi Castillo Graciarena eta Ainara Ieregi Aranburu nafarrak, Aitor Bizkarra Ruiz biz-

kaitarra, Maider Arregi Markuleta gipuzkoarra eta Iosu Txoperena Iribarren iparraldetarra. Hasiera batean Aitor Servier Etchechurik parte hartu behar zuen, baina azken orduko aldaketa egon zen eta Txoperenak parte hartu zuen. "Maila handiko bertsolariak guztiak", azaldu dute antolakuntzatik. Zigor Gartzia Zian gai jartzaileari eran -

Altsasuko dantzari txikien festa ospatu zuten igandean

a ltsasuko Musika eta Dantza Eskolako dantzari txikien taldeak kalera atera ziren

laKUNtZa

tzunez aritu ziren. Aitor Bizkarra da Aixita bertso sariketaren laugarren txapelduna. 40 bat bertsozalek "gozatu" zuten Pikuxarrek Irurtzungo kultur etxean antolatutako sariketarekin. "Bertsolariek gaiei erantzuten oso ongi asmatu zuten, eta umorerako tarteak ere egon ziren", azaldu dute Pikuxarretik: "Gai batzuetan bertso hunkiga-

egin ondoren, kalejira Foru plazan amaitu zuten.

rriak eta besteetan barregarriak ere suertatu ziren".

Gaiez gai eta ariketaz ariketa buruz burukoa iritsi zen; Aitor Bizkarra eta Maider Arregi bertsolariak pasa ziren. "Iparragirreren ofizioka eta puntuka ariketetan bertsolariak gustora, umorez aritu ziren, eta entzuleek beraiekin batera gozatu zuten".

Ganbarako lanean, "zure inguruan dena hankaz gora dago" gaiari hiruna bertso kantatu zizkioten.

Buruz burukoa "oso ona" izan zela esan dute antolakuntzatik: "Oso berdindua". Aitor Bizkarrak irabazi zuen Aixita IV. Bertso Sariketako txapela. Sari banaketa Paula Laitak Aizpea euskara taldearen izenean egin zuen; modu honetan antolakuntzak elkarteak Irurtzunen euskaragatik egiten duen lana eskertu eta omendu nahi izan du.

Txapeldunak

Irurtzungo Aixita bertso sariketaren laugarren edizioa izan da aurtengoa. Eli Pagola Apezetxea izan zen Aixitako lehenengo txapelduna, 2021. urtean. Bigarren txapelduna Ane Labaka Mayoz izan zen, eta aurreko urtean, hirugarren edizioan, Amaia Iturriotz Etxanizek jantzi zuen Aixita bertso sariketaren txapela. Aixita bertso sariketa Euskal Herriko bertsolari gazteei "plazak eta aukerak" emateko sortu zuten, ikusita Nafarroan ez zirela horrelako bertso sariketarik.

PIKUXARREK

ANTOLATUTAKO AIXITA IV. BERTSO SARIKETA JOKATU ZEN, IRURTZUNEN

edo Iortia zabalgunean, egun

hartan Altsasuko Munduko Arrozak ekimenaren zortzigarren edizioa egiten ari zela. Dantza talde desberdinen emanaldiak

Altsasuko Dantzari Txiki Eguna ospatu zuten maiatzaren 19an, igandea. Altsasuko Musika eta Dantza Eskolan topagune izan zen, eta hamaiketakoa hartu ondoren, kalejiran atera ziren. Hainbat geldialdi egin zituzten, tartean Zumalakarregi plazan

Arratsaldean Foru plaza izan zen bilgunea, eta bertan Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako dantzari txikien taldeen emanaldia izan zen. Bertan ikasturtean zehar ikasitako euskal dantzak erakutsi zituzten. Maiatzaren 31n, ostirala, Iortia kultur gunean eginen duten Gure bidea egiten ikuskizunaren aurrerapen bat izan zen.

Bihar Elai Alai dantza taldearen eguna izanen da, Lakuntzan.

2024-05-24 Ostirala GUAIXE 22 KULTURA
Aixita IV. Bertso Sariketaren une bat. UTZITAKOA Dantzariak Iortian eskainitako emanaldian. Talde argazkia; ezkerrean 'Zian' gai jartzailea eta Aitor Bizkarra. UTZITAKOA

Irurtzungo txistulariak eta abeslariak bat eginik

denez, Irurtzun Kantuz-ekin bateratzea egitea pentsatu zuen: "Baietz erantzun zuten, bai irakasleak bai talde guztiak. Polita da. Kantatzeko jendea animatu behar genuen orduan".

Emanaldia udaberri aldera egitea pentsatu zuten, baina Aste santuko oporrak baino lehen "oso berde ikusten genuen gure burua, eta berak ere berde ikusten zuen". Hortaz, Trinitate festetan egingo dute Kantu zaharrak, doinu berriak emanaldiaren mustutzea.

Kanten zati batzuk oso ezagunak direla esan du Andak, "dantza batekin lotzen direlako", baina berez ez zituela ezagutzen gaineratu du. "Orduan Kantuz-era etortzen diren batzuekin kontaktuan jarri ginen eta batzuk animatu ziren: 30 pertsona". Kantak aurretik entzun ahal izateko pa-

B a Z t E rr E ti K

OIHANE AGIRRE ULAIAR

satu zizkieten, eta maiatzean hiru entsegu egin dituzte, azkena asteazkenean. "Dena den, kantuz guztietan bezala paperean eramango ditugu; nahiko sinpleak dira eta estrofak errepikagarriak". Gainera, emanaldiaren berri ematen duen kartelean QR bat dago eta bertan kantak deskarga daitezke: "Nik beti papera esaten dut, baina jendea agian telefonoarekin joan daiteke". Abestiak deskargatu ahal izatea ere irakaslearen ideia izan zen.

Irakasle inplikatua

Peñarana, Irurtzungo musika eskolako txistu irakaslea, "herri batekoa" dela eta "nabarmentzen dela" esan du Andak. "Oso sartuta dauka txistua kaleko instrumentua dela". Txistu taldea atera izan denean, "bera ere animatu da eta etorri da".

Materiatik maitasunera

Eneida C. M. eta E. R. B. irUrtZUN Irurtzungo txistulari taldeak eta Irurtzungo Kantuz-ek Kantu zaharra, doinu berriak emanaldia eginen du bihar, maiatzak 25, larunbata, Barazkigunen, Trinitate festen barruan. Izenburuak dioen bezala, kantu zaharren eta doinu berrien arteko fusioa egin dute. Musika eskolako txistu irakaslearen proposamen batetik sortu zen ekimena, Ana Balda txistu ikasleak eta Aizpea euskara taldeko kideak azaldu duenez.

Kantu zaharrak, doinu berriak ekimena eginen dute bihar, larunbata, i rurtzungo trinitate festen barruan. Karlos Peñaranda txistu irakasleak kanta zaharren bilduma baten moldaketak egin ditu, eta horiek landu dituzte txistu eta Kantuz taldeek "SEKULAKO

Irurtzungo musika eskolako txistu ikasleek "taldetxo" bat sortu zuten: "Helduen taldean hiru gaude, gehi beste bi aurretik txistulariak zirenak eta orain taldean jotzen dutenak". Maila guztietako jendea biltzen dela esan du Andak. Haur taldean "gehiago daudela" azaldu du, "baina horiek bere bidea egiten dute, azkarragoa". Bestetik, Aizpea euskara taldeak abenduan egiten duen Euskara ekitaldiak jardunaldietan eta Trinitate fes-

tetan Irurtzun Kantuz ekimena antolatzen du, "badira bi edo hiru urte horrelako deialdi bat egiten dugula; hemen berez ez dago Irurtzun Kantuz talderik, baina iruditzen zitzaigun polita litzatekeela kantatzera ateratzea". Karlos Peñaranda Zarranz Irurtzungo musika eskolako txistu irakaslea da; Kantu zaharrak, doinu berriak ekimena sortzeko hirugarren pieza. "Berriozarkoa da, baina bere amona Imotz aldekoa da. Berak Txema Hidalgo Kapare iruindarraren bilduma bat hartu zuen, Nafar Aire Zaharretan izenekoa". Bilduma horretan nafar kanta guztiak agertzen direla azaldu du Andak: "Azkuena, Aita Donostia eta abar". Txistu irakasleak material hori hartu

eta musika eskolako ikasleen herrietako eta inguruko kantak piano, gitarra, saxofoi, akordeoi eta trikitirako moldatu ditu. "Sekulako lana egin du, ikaragarria". Ikasleendako "motibagarria" izan dela esan du Andak. "Oso ideia polita da. Imotz aldeko kantak daude, adibidez, piano jolea Imozkoa da; Ihabarko kanta batzuk daude, Latasakoak...".

Proposamena

Ikasturte hasieran, beraz, Peñarandak "hau egingo bagenu zer iruditzen zaizue" proposatu zien ikasleei: "Guk lehendabizi nota eta kanta asko ikusi genituen. Baina kantak asko landu ditugu; asko landu dugu". Irakasleak "oso modu errezean" egiten dituela klaseak gaineratu du txistu ikasleak, "oso motibagarria da klaseak emateko modua, eta ezin genion ezetz esan". Txistuarekin egindako doinu hori abestearekin nahastu behar zen ere, "eta nork kantatu erabaki behar genuen". Anda Aizpeako kide

KULTURA 23 GUAIXE 2024-05-24 Ostirala
Irurtzungo Txistu taldea 2023ko Trinitate festetan. ARTXIBOA
EGIN DU, IKARAGARRIA; IKASLEONDAKO OSO MOTIBAGARRIA DA"
LANA

"Mundu honetan lan egitea

ez nuke inoiz imajinatuko"

itzulian, Vueltan, Nafarroako itzulian eta M2 Eventos publizitate eta marketing enpresak lan egiten duen ekitaldietan diseinatzaile grafikoa da Miren arregui Olivenza altsasuarra. lana “polita da, eta beti ezberdina”

1M2 Eventos publizitate eta marketing enpresako diseinatzaile grafikoa zara. Noiztik?

Nire irakasle izandako batek deitu zidan, Iruñeko enpresa batek langile bat behar zuela aipatzeko. “Zure perfila da, guz-

tiz: diseinu grafikoa. Uste dut gustuko izango duzula” esan zidan. Berehala M2 Eventoseko kudeatzaileak deitu zidan, eta elkarrizketa arratsalde horretan bertan egin zidaten, enpresak AIN-en (Asociacion de la Industria Navarra) antolatutako ekitaldi batean. Oso bitxia izan zen.

2Zer nolako ekitaldiak lantzen ditu M2 Eventos-ek?

Gehienbat kirol ekitaldiak dira, baina baita bestelakoak ere: enpresek antolatzen dituzten ekitaldiak, “markaren ezarpena”, hau da, komertzio edo enpresa baten espazioa diseinatzea edo errotulatzea bere marka edo ko-

mertzioan sartuko duten beste marka bat ardatz hartuta, errotulazioak... denetarik. Bi urte daramatzat lanean, eta denbora gutxian enpresa asko hazi da.

3

Itzuliko Sakanako bi etapatan lanean zeunden. Zein izan zen, zehazki, zure lana?

Itzuliaren kasuan, azpiegitura guztia diseinatzea. Helmugako metalezko dorreak, podiuma, hesiak... ikusten zen errotulazio guztia diseinatu, eta azpiegitura osoa prestatu. Praktikoki azalduz: helmugako arduraduna Kerman da, eta irteerakoa Marino. Itzuliko Oceta elkarteak irteerak eta helmugak zeintzuk izango diren zehazten duenean, puntu horietako planoak egiten dituzte, podiuma, helmugako dorreak, vip guneak... guztia non kokatuko den erabakitzeko. Bulegora datoz, eta esaten didate: "Miren, Altsasuko eta Etxarriko plano hauek egin behar dituzu". Eta hortik kalkulatzen dut egin beharreko diseinu lan guztia: hesiak, kartelak, roll up-ak, irteerako alfonbrak, photocall-etako fondoak, dorreak, kamioien errotulazioa...

4

Roll up, kartel, viniloen eta bestelakoen inpresioa zuek egiten duzue?

Bai, enpresan beharrezko makineria guztia dugu beharrezko errotulazioak inprimatzeko. Bezeroaren eskarien arabera, egiten dugun lana ezberdina da. Adibidez, emakumezkoen Burgosko Vueltara komunikabideetarako kamioia eraman genuen bakarrik. Burgosko kartela eskatu nuen, babesleen logoekin batera, eta kamioiaren errotulazioa karteleko diseinuaren ildoari jarraiki diseinatu nuen, guztiak konkordantzia izan zezan.

5

Lan dinamikoa dirudi. Kontentu al zaude?

Lan polita da, eta oso kontentu nago. Ez nuke inoiz pentsatuko mundu honetan lan egingo nuenik, eta hara! Hasieran txirrindula batek bi gurpil zituela, ezer gutxi gehiago nekien, eta orain txirrindularitza jarraitzen dut. Aditua naizela esaten dut txantxetan. Telebistan Vuelta jarri, eta helmugan lankideak ikusten ditut. Kuriosoa da.

6

Egin duzuen lan garrantzitsuena zein izan da?

Duen tamainagatik, Vuelta. Iaz Tourrean lan egin genuen: Bilboko vip guneko azpiegitura prestatu genuen, eta bi kamioi eraman genituen. Gure kamioiak gorriak dira, baina egun horretarako horiz jantzi genituen: errotulazio integrala egin genuen.

7

Vueltak lan handia izango du. Izugarria. Irteera eta helmuga bakoitzerako beharrezkoak diren diseinu lanez gain, azpiegitura guztia muntatu eta desmuntatu egiten dugu Vueltak irauten duen 21 etapetan. Gure enpresak zerbitzu integrala eskaintzen du: diseinatu, inpresio departamentuan lanak inprimatu, errotulazio lanak egin, eta ekitaldiek beharrezkoa duten elementu guztien muntaketa lana. 21 egunez muntai lan hori egitea, sekulako paliza da, txapela kentzeko modukoa. Iaz Larra-Belagua etapan egon nintzen, eta ikusgarria izan zen.

8 Itzuliko muntaketa ere itzela izan zen. Bai, kamioiak Altsasura heldu zirenean muntaketa prozesua ikustea txundigarria izan zen.

9 Estres handiko lana al da zurea? Epeekin zorrotzak izan beharra dugu, baina azkenean erritmo horretan lan egitera ohitzen zara. Ez da zure lana bakarrik; bezeroak babesleen logoak ez badizkizu bidaltzen, ezin duzu diseinua inprimatu. Jende asko dago tartean. Gustatzen zaidana da beti lan ezberdina dela.

10

Bestelako kiroletan lan egiten duzue?

Bai, Sadarreko barrak eta aldagelak errotulatu ditugu, Las Murallas atletismo lasterketa... Bestalde, Nafarroako Itzulia, Navarra Women´s Elite Classic, Indurain eta Las Murallas gure ekitaldiak dira, M2 Eventos enpresarenak. Gure probetan zerotik diseinatzen dut, eta urtero zerbait aldatzea gustuko dut.

11

Lanaz aparte, diseinu propioak egiteko tartea hartzen duzu? Ahizpak Antsoaingo Harrobi gaztelekuan lan egiten du, eta kartelak diseinatzen dizkiot (karkar). Bestalde, argazkilaritza gustuko dut, eta primerako tokian nago argazkilaritzaz gozatzen jarraitzeko.

2024-05-24 Ostirala
Maider Betelu Ganboa altsasU Miren Arregui eta Gorka bere laguna, joan zen urteko Vueltako Larra-Belagua etapan. UTZITAKOA
G al DE ra
11

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.