906. Guaixe

Page 1

Infernu zoragarria

Javier Borregak eta Mikel a riztegik euren bigarren titan Desert osatu dute / 18-19

Errozko Kontzejuak eraikin bat zaharberrituko du alokairurako bi etxe egiteko / 5

Irañetako udalak ur biltegian eta udaletxe zaharrean hobekuntza eta birgaitze lanak eginen ditu / 5

Adrian Claver Albaren doktoretza tesia bestelako medikuntza inplanteak egiteko lagungarria / 11

Arkangoa taberna altsasuarrak irabazi du VII Nafarroako Kroketa Asteko sari nagusia / 6

XV. Hiru Mendizerrak arrakastatsua: 375 mendizale, egun ederra, eta SOS Himalaya gogoan / 17

Elai Alai dantza taldea, 30 urte baino gehiago euskal dantzak sustatzen, Lakuntzan / 23

La Pelusok 1.276 txirrindulari bildu zituen Irurtzunen, aurpegi ezagunak tartean / 20

2024-05-17 Ostirala / 906. ZENBaKia / 2. arOa SAKANAKO ASTEKARIA GUaiXE.EUs
SINADURAK JaV Er CastE G BaraNDiaraN / 4 irati E ZaGirrE saGastiBEltZa / 23 saKaNaKO PrEBENtZ O ZErBitZUa / 4

"Azokan egonen garen guztiok 50 urte baino gehiago ditugu"

JAVIER BERGARA ETA MARTIN ZELAIA PrOiEKtUaK ElKartEKO KiDEaK altsasun eginen den Ganbarazelai bigarren eskuko azoka antolatzen ari dira. Jarraipena izan nahi duen proiektua da, 50 urtetik gorako pertsonen egoera kontuan hartzen duena

Alfredo Alvaro Igoa altsasU Urtearekin batera jaio da Proiektuak elkartea. Bera Altsasuko estalpea hartzen duen zelaian bigarren eskuko azoka egitea bulkatzen ari da. Ganbarazelai izena eman diote ekimenari eta hilabeteko azkeneko domekan eginen da, 09:30etik 14:30era. Estreinakoa maiatzaren 26an, domekarekin, eginen dute. Han, besteak beste, trukerako eta saltzeko aukera izanen da. Zein helburu du ganbarazelaik? Jabi. Gertuko azoka sortzea da helburua. Sakanan ez gaude ohituta bigarren eskuko gauzak erostera edo saltzera. Zabaldu diren bigarren eskuko dendak denborarekin itxi egin dituzte. Baina, bestetik, gaur egun Sakanan "klandestinitate" handia dago: jende pila bat dago plataforma erraldoien (Mil Anuncios, Wallapop...) bitartez gauza pila saltzen eta erosten ari dena. Ez da publikoki egiten: praka hauek halako tokitan erosi ditut, eta altzari hau holakoan. Jendeak agian makina bat kilometrotara dagoen produktua erosten du, esaterako, Sevillan. Edo saldu.

Eta bigarren eskuko produktua bidaltzeko garraiatu behar da, kutsadura eta bestelako gastuak sortzen dira. Gure planetarendako kaltegarriak diren ondorioak ekartzen ditu. Gure ideia da: hemen dagoen aberastasuna hemen bertan salgai jartzea, gure auzokideei. Edo behar ditudan gauzak hemen bertan erostea. Gertuko azoka, gauzen garraioa izan daiteke Arabako Lautadatik hona, Altsasutik Sakanara edo hemendik Gipuzkoako Goierrira. Beste helbururik baduzue?

J. Erosi eta bota. Joera hori dago. Mentalizatuta gaude. Guk maite dugu gure herria, gure ibarra. Baina zaindu ere egin behar ditugu. Kapitalismoarekin eta gaur egungo gure erritmoarekin agian ezin dugu mundu jasangarri bat egin. Gauzak erabili eta bota ordez, agian konpondu behar ditugu. Bestetik, amorrua ematen digu botatzen dugun janari kopuruak. Gainera, janari hori ez dugu botatzen ezta bosgarren edukiontzira, berdera baizik. Sakanako Mankomunitateak joan zen urtean jakinarazi zuenez, sakandar bakoitzeko urteko 131

kilo elikagai alferrik galtzen dira. Guretako ideologikoki oso garrantzitsua den beste zerbait ere eskaini nahi dugu azokan: pintxo-pote jasangarria. Hau da, aprobetxamenduko produktuekin, osagai onekin, egindako jatekoa jendeari eskaini. Linea ekonomiatik zirkulu ekonomiara.

J. Bai. Azoka bat antolatu nahi dugu eta hau esatea gure kontra doa: kontsumoa murriztu. Zerbait behar ez baduzu, ez erosi! Erabili behar ez baduzu, ez erosi! Baina behar eta erabili behar baduzu azokan erosi. Beraz, berrerabili, kontsumoa murriztu eta birziklatu.

Hori guztia, zergatik?

J. Ez dago aurrera egiteko beste modurik.

Martin. Mundua aldatu behar dugu, zeren, bestela... Klima aldaketaren ondorioak gero eta handiagoak dira. Konpontzeko edo, behintzat, okerrera egitera eragozteko jokabideak aldatu behar ditugu. Kapitalismoak gero eta gehiago kontsumitzera garamatza. Eta guk, justu, kontrakoa egin behar dugu.

HAINBAT GUNE

Bigarren eskuko azoka da. Zuek gauzak salduko dituzue? Edo ni nire mahaiarekin gauzak saltzera joan naiteke?

M. Edonor joan daiteke. Guk gure gauza batzuk eramanen ditugu. Jendeak nahi eta ahal badu bere gauzak hara saltzera eraman ditzake. Berak zuzenean sal dezake, edo gauzak gure esku utzi eta guk bere partez saldu. Bi aukerak daude. Horretarako, Ganbarazelain hiru metro luzeko mahaiak jarriko ditugu. Nik gauzak saltzera joan nahi badut, zer egin behar dut?

M. Onena da aldez aurretik izena ematea eta jakinaraztea zer gauza jarriko dituzun salgai. Heldu den aste osoan, 18:00etatik 20:00etara, estalpean egonen gara. Jendeak hara gure bitartez saldu nahi dituen gauzak eraman ditzake. Gauzen egoera aztertu, katalogatu eta jabea zein den jakiteko identifikatu eginen dugu. Horrela, egun berean dena antolatuago izanen dugu. Baina egun berean pixka bat goiz etorriz gero, eta gauzak han uztea ere aproposa da.

J. Jendearen gauzak saltzeko gure baldintzak oso errazak dira. Gauzak eramaten dituztenek esan behar dute bakoitzaren balioa zein den. Esaterako, eramaten duen mahaitxoak 10 euro balio duela pentsatzen badu, guk 10 euroren truke salduko dugu. Baina guk salduz gero, gure lanagatik, prezioaren %30 guretako izanen da eta %70 saldu den gauzaren jabearendako. Beraz, guk gauzak hartu, saldu eta, ondoren, jabeari dirua ematen diogu. Hori bai, ez dugu edozer gauza salduko. Bigarren eskuari duintasun pixka bat eman behar diogu.

Gauzak konpontzeko txokoa ere egonen da, ezta?

"GURE IDEIA DA: HEMEN DAGOEN

J. Bai. Esaterako, zuk ordenagailuak konpontzen badakizu Ganbarazelain zure mahaia jar dezakezu, eta guk kartel baten bidez jakinaraziko dugu zer konpontzen duzun. Bakarren bat zuregana joaten bada, bien artean moldatuko zarete. Han gauzak konpontzen jartzen denak trukea edo negozioa egin dezake. Gu hor ez gara sartuko. Baina guk aldez aurretik jakin nahi dugu gauzak konpontzera zein joanen den, eskaintzeko. Azoka fisikoaz aparte birtuala ere baitugu. Azokara konpontzera joan nahi duenak 637 947 054 telefonora hots egin edo Whatsapp mezua bidali behar du guk erreserba egiteko. Zer konpontzen duen jakinarazi behar du.

Beraz, hemendik deialdia egiten dugu: Ganbarazelai azokan gauzak konpontzen dakiten pertsonak behar ditugu. Hara joan eta beraien bezeroekin ekonomia harremanak edo trukaketa egin dezakete. Izan daiteke praka baten barrenak hartzeko beharra duen pertsona bati laguntzea, apurtutako altzaria konpontzeko, metalezko altzari bati premia duen soldadura puntua ematea... Erabili eta bota beharrean, konpontzea. Azokan hori eskaintzeko konpontzen dakien jendea behar dugu. Konpontzen dutenek ekarpenik egin beharko dute?

J. Lekua alokatzeagatik, metro karratuko 3 euro-edo kobratuko diegu gauzak saltzera edo konpontzera joaten direnei. Ezin dugulako dirurik galdu. Izan ere, guk ere udalari zoru publikoaren okupazioagatik eta mahaien erabileragatik ordaindu behar diogu. Gainera, zer gerta ere, asegurua ordainduko dugu. Mahaiak behar izanez gero?

J. Bai, hots egin edo mezua bidali. Mahaia behar izanez gero ordaindu beharko da, baina guk jarri eta jasoko dugu. Mahaiak hiru metroko luze dira. Bi edo hiru lagunen artean hartzeko aukera dago, eta gero hartu dutenen artean erabili beharreko espazioa banatuko dute: batek metro eta erdi behar badu, gai-

2024-05-17 Ostirala GUAIXE 2 EZKAATZA GaNBaraZElai BiGarrEN EsKUKO aZOKa
ABERASTASUNA HEMEN BERTAN SALGAI JARTZEA"

nontzeko hiru metro eta erdiak bestearendako izanen dira.

Gehiago?

M. Bai, berrerabilitako materialekin gauzak egin eta saldu nahi duten artisauak eta artistak ere egonen dira. Horiek ere deituko ditugu.

J. Guretako oso garrantzitsua da lehengaia berrerabilitakoa izatea da. Nik, esaterako, kutxak zaharberritu izan ditut. Beste batek horma armairu bat eskatu zigun, baina ez dugu halakorik egiten. Hala ere, halako bat lortu eta bezeroak nahi bezala margotuko dugu. Eginda zegoen armairu bat bezeroen nahietara egokituz berrerabili dugu. Ni han egonen naiz.

Besteren bat etorriko da?

J. Barrikupel. Lizarraldeko aita-alabak dira. Han upategiak daudenez, ardo kupelen piezekin diseinuzko lanparak egiten dituzte.

Jakien berrerabilpena, zergatik?

M. Jabik eta biok Sakanako Mankomunitatearendako pintxo-po-

te jasangarria antolatu genuen azaroan. Ondo atera zen eta jendea pozik gelditu zen. Orain antzekoa egin nahi dugu.

J. Agian ikasi behar dugu sukaldean gauza gozoak prestatzen baratzean dauden hondarrekin. Duela hilabete baratzetan bakarrik zeuden: borrajak edo porruak, denak erdi igota. Edo zuzenean azkar jan edo bota egiten ditugu. Beharbada horiekin plater goxoak prestatu daitezke. Guztiok daukagu etxeko izozkailuan jatekoak gordeta. Gaizki daudela esan eta bota egiten ditugu. Gure asmoa da erakustea pintxo-potea nola prestatzen dugun, ganbarazelai.org webgunearen eta sare sozialen bitartez eginen dugu.

Zuek egonen zarete zerbitzatzen?

M. Hainbat lagun egonen gara azokan, ea denon artean zer egiten dugun.

J. Hasieran boluntarioak izanen gara. Baina azoka egunean bospasei egonen gara lan egiten. Egitekoak dira: mahaiak jarri,

Bigarren azoka digitala ere bada?

M. Bai, ganbarazelai.org webgunea egin dugu. Hasi berri gara. Han jarri nahi ditugu jendeak saldu nahi dituen gauzak. Guretako gauza bera izanen da webgunekoa edo azken domekan mahaietan jartzen dena. Facebook eta Instagram sareetan ere profilak ditugu, Ganbarazelai Sakana deitzen dira profilak. Whatsapp eta Telegram bidez ere aritu nahi dugu.

J. Dagoeneko eskaera bat jaso dugu: haize orratz bat saldu nahi du. Argazkia bidali du eta jakinarazi du egoera onean dagoela eta halako kopuruan saldu nahi duela. Hori webgunean jarri dugu. Eta hori ikusita, jendeak badaki hurrengo azokan haize orratza salgai izanen dela. Mahai bat eta sei aulki ere badaude. Horrelakoak bidaltzeko lehen aipatutako telefonoa erabili. Wallapop eta Mil Anunciosen modukoa egin nahi dugu. Bestetik, azokan bertan iragarki ohol bat ere jarriko dugu. Norberak saltzen duenari buruzko iragarkia eta telefonoa jar ditzan. Hor guk erraztu eginen dugu, eta partikularren artea adostu beharko dute gero.

ELKARTEAZ

Zergatik sortu duzue elkartea?

pintxoak presatu, tabernan egon, jendeari harrera egin... Eta, esaterako, nik altzariak konpontzen ditudanez, han lanean egonen naiz.

Eszenatokia, zertarako?

J. Adriana Olmedo sortzaile eta kantautorea etorriko da. Bere lanekin behin eta berriz etorri izan da Iortia kultur gunera, aktore profesionala baita. Olmedok gauzak berrerabiltzen ditu. Atrezzoa eta eszenografiak nik prestatzen dizkiot. Dirua garrantzitsua eta beharrezkoa da, baina harremanak izateko beste modu bat ere badago. Harekin gastu guztiak ordaindu eta kobratzen ditugu, baina trukea ere egiten dugu. Bera ekoizlea da eta obra berri bat ahalegin handi bat denez, behar duena duen aurrekontuarekin egiten dut. Ordu gehiago sartzen baditut, ez dut kobratuko, baina, ondoren zuk gure proiektuan parte hartzera, zure artea erakustera, etorriko zara. 13:00etatik aurrerako bere emanaldia trukea da.

jarri dugu, baina elkarteak ere beste helburu batzuk ditu: sormenak lantzea, gure eskualdea zaintzea eta hemengo produktuak eta aberastasuna lantzea. Guztiaren erdigunean daude pertsonak, gure ibarra, ingurumena, gure mundua. Horiek dira gure printzipioak. Horiek lortzeko ekimenak eginen ditugu. Azokaren lehen edizioan zer gertatuko den ez dakigunez, gehienok boluntarioak izanen gara. Espero dugu, poliki-poliki hori egun bateko, bi eguneko edo hilabeteko kontratuetan bihurtzea. Hori da asmoa. Baina aurreneko aldian denak boluntarioak izanen gara. Azokak guztiondako ogibide bat izan behar du. Guztia martxan jartzeko ahalegin handia egiten ari gara orain. Oso gustura egiten ari gara. Gainera pentsatzen dugu guretako, Sakana eta munduarendako oso garrantzitsua dela. Baina dirua ezin dugu galdu. Gure lana, espazioaren alokairua, mahaien garraioa... gastu horiek ordaindu behar ditugu. Orekatzen badugu eta lan egiten gauden lagunak konforme gelditzen bagara, aurrera. Eta aurrera ezin badugu eraman, gauza bera pentsatzen jarraituko dugu, eta gauza berriak asmatuko ditugu, guretako garrantzitsua delako.

J. Proiektuak izena eman diogu agian hainbat egitasmo sor daitezkeelako. Urtearekin batera sortu zen elkartea, legeak esan bezala eratuta dago. Orain Ganbarazelai proiektuarekin gaude. Elkartea 50 urte baino gehiago duten pertsonen artean lana bulkatzeko sortu da. Zure egoeraren arabera adin zaila baita adin hori.

Zer helburu du elkarteak?

J. 50 urte baino gehiago duten pertsonen artean lan aukerak bulkatzea. Lehenik adinarena

"EZ DUGU EDOZER GAUZA SALDUKO. BIGARREN ESKUARI DUINTASUN PIXKA BAT EMATEKO"

"GAUZA BERA IZANEN DA WEBGUNEKOA EDO AZKEN DOMEKAN MAHAIETAN SALGAI JARTZEN DENA"

50 urtetik gorakoak zarete kideak? M. Gehienek bai. Azokan egonen garen guztiok 50 urte baino gehiago ditugu, denak boluntario. Badaude beste leku batean lan egiten dutenak, baina ekimena oso ona dela pentsatzen dute eta laguntza ematera joanen dira. Asmoa da poliki-poliki pausoa ematea eta aukera ematea beste pertsonei.

Kide gehiago onartzen dituzue? J. Bai, edozeinek eman dezake izena. Nahiko nuke 50 urte baino gehiago daukaten langabe guztiei lana ematea. Baina, horretarako, lana lortu behar dugu. Hori lortu arte, ezin dugu eman. Agian honen bidez lor dezakegu norbaitek duen lanaldia osatzea eta, horrela, astero 40 ordu lan egitea. Bere jubilazioari begira, zoragarri. Edo elkartean egon daiteke autonomoa den bat, gastu guztiak ordaintzeko larri dabilena, eta ia-ia dirurik gabe gelditzen dena. Ekimenen bitartez, fakturazioa eginda, diru pixka bat lortuz gero, bere soldata izan daiteke hori, nahiz eta gutxi izan. Bakarren batek proiekturen bat badu, hitz eginen dugu.

GANBARAZELAI BIGARREN ESKUKO AZOKA EZKAATZA 3 GUAIXE 2024-05-17 OStIRALA
Martin Zelaia Garzia eta Jabi Trapero azoka hartuko duen estalpean.

Jarraia edo etena ast EKO a

Azken hilabeteotan hamaika izan dira hedabideetan Nafarroako

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan jardunaldia jarraia, goizez bakarrik, edo etena, goiz eta arratsaldekoa, erabakitzeko Hezkuntza Departamentuak abiarazitako prozeduraren harira argitaratu diren iritzi artikuluak edo gutunak.

Kontua zera da: Hezkuntza Departamentuak erabaki du aipatutako ikas mailetan hemendik aurrerako jardunaldiak zatitua izan behar duela, baina orain arte jarraia zuten ikastetxeei aukera eman die horrela jarraitzeko baldintza batzuk betetzen baziren.

Baldintza bat zen ikastetxe bakoitzean erroldatutako gurasoen %60k gutxienez alde agertu behar zuela. Ez parte hartzen zutenen %60, baizik eta erroldatutakoak. Eta profesionalei ez inplikatzeko eskatu, neutraltasuna mantenduz. Harrigarria. Beste baldintza batzuk ere bazeuden, bakarrik, zenbait lekutan aplikatzen zirenak.

ERABAKIAN

IRIZPIDE

PEDAGOGIKOAK

NAGUSI IZAN

BEHAR DIRA

Prozedura pentsatua zegoen, ustez, jardunaldi jarraiaren aldeko erabakia zailtzeko eta, hala ere, baldintzak betetzen zituzten ikastetxeen %80an gurasoek erabaki dute jarraiarekin jarraitzeko; eta beste zenbaitetan ezin izan dute, boto gutxi batzuengatik edo tokian tokiko ezaugarri bereziengatik.

Nik uste erabakia, berez, Departamentuari dagokiola, beste antolaketa neurri ia guztiekin egiten duen bezala, eta erabakian irizpide pedagogikoak nagusi izan behar direla. Astirik izan du azken urteotan jardunaldi jarraiak ikasleen errendimenduan duen eragina baloratzeko eta horren arabera erabakia hartzeko.

Eragin negatiboa baldin badu, horrela azaldu behar du, eta ez dio inori aukerarik eman behar aldatzeko, eta ez badu edo eragina positiboa baldin badu, ez du zertan horrenbeste oztopo jarri eta hezkuntza komunitate osoaren esku utzi behar du erabakia.

GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteazkena 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa.

Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 Altsasu / gutunak@guaixe.eus

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus

Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus

Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074

Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275

H ara ZE r D i EN

Ohi dena edatea gehiegi izan daiteke

SAKANAKO PREBENTZIO ZERBITZUAK

"Ohi dena edatea gehiegi izan daiteke" da Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak egindako azken kanpaina, eta helburua du alkoholaren kontsumoari buruz hausnartzea eta kontsumo eredu hori normaltzat jo ote daitekeen argitzea.

Kanpaina horren harira, gai bereko hainbat artikulu iritsi zaizkigu, esate baterako, alkoholaren eremu grisari buruz hitz egiten duena: "ohi dena edatea" arazo bat denean. Alkohol kontsumoari buruzko inkestetan emaitza txarrenak ematen dituen erkidegoa gurea dela kontuan hartuta, garrantzitsua iruditzen zaigu aztertzea gutako bakoitzak zer kontsumo egiten duen eta zer harreman dugun alkoholarekin, gure kulturak oso lotura estua baitu alkoholaren kontsumoarekin.

Artikulu horietako batean, hainbat esperientzia azaltzen ziren, eta, horietan, gure ustez, sakandar askok ikus dezakete euren burua islatuta.

"Astegunetan ez duzu edaten, baina ostiralean lanetik atera eta ohikoena izaten da kaña

pare bat edatea. Larunbatean, lagunekin geratzen zara bermuta hartzeko. Jarraian, bazkaltzera joan eta botila erdi bat ardo edaten duzu, eta bazkaria bukatzeko, gin tonic bat... Horri gehitu behar zaizkio egun seinalatuetan egiten dituzun kontsumoak, hala nola egun txarra izan duzulako hartzen dituzun garagardoak, edota zerbait ospatu nahi duzunean edaten duzun ardoa, edo bikotekidearengatik banandu zarelako egiten duzun gehiegizko kontsumoa".

"Goizeko 10:00etan, lehenengo kaña hartzen duzu hamarretako ogitartekoarekin, eta gero beste hiru musean aritzen zaren bitartean... ia 50 urte dituzu eta konturatu gabe astean sei edo zazpi kaña edaten dituzu. Ez zara mozkortzen, ez zaizu ezer larririk gertatzen, zure kuadrillan ohikoa da, baina horretan pentsatzen hasi eta gehiegikeria dela ohartzen zara".

Oihan Iturbide zientzia dibulgatzaileak alkoholarekin dugun harremana zalantzan jartzeko galdera batzuk proposatzen ditu artikuluan.

• Zer esan nahi du ohi dena edateak?

• Kontsumituko zenuke minbizia izateko arriskua areagotzen duen drogaren bat?

• Egon zara inoiz hilabete baino gehiago edan gabe (medikuak agindu gabe)?

• Imajinatu dezakezu parranda egitea alkoholik edan gabe?

• Haserretuko zinateke alkoholak tabakoak bezalako osasun ohartarazpenak eramango balitu?

• Molestatzen zaitu gehiegi edaten duzula esateak?

• Zer pentsatzen duzu norbaitek edaten ez duela esaten dizunean?

• Gehiago maite duzu zeure burua edaten duzunean? Elkarrizketa horietatik ateratako ondorioak honako hauek dira: edateari uzteak dirua aurreztea eta onura fisikoak dakartza (ajerik ez izatea, eta digestio hobeak eta hain puztuta ez egotearen sentsazioa izatea). Halaber, zure kontzientzia maila handituko da, erabakiak hartzeko, elkarrizketak hasteko, hobeto entzuteko eta, gainera, jendea ez duzu hainbeste gogaituko....

Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Ainara Santiago Langarika info@gkomunikazioa.eus 619 821 436 Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus Zuzentzailea: Patxi Flores Lazkoz

Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200 www.guaixe.eus

Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

2024-05-17 Ostirala GUAIXE 4
IRITZIA
LAGUNTZAILEAK
komunikazio taldea

Inbertsioak ur biltegian eta udaletxe zaharrean

Ura etxeetara behar bezala iristeko iragazpen sistema jarri eta udaletxe zaharra erabilera soziokulturalerako moldatzeko lanak izanen dira inbertsio handienak. Madrilen goi tentsioko argindar linea lurperatzeko aukera aztertzen ari dira

Alfredo Alvaro Igoa iraÑEta

Irañetako Udalak bere aurtengo aurrekontuan 384.854,79 euro sarrerak aurreikusi ditu, joan zen urtean baino 100.712,71 euro gehiago. Iñaki Arangoa Zia alkateak azaldu duenez, "diru sarrera gehiago ditugu Nafarroako Gobernuak hala aginduta hiri kontribuzio zerga handitu dugulako eta dirulaguntza gehiago jasoko ditugulako". Irteera edo gastuei dagokienez, udalak 325.568,96 euro izanen ditu, joan zen urtean baino 41.799,03 euro gehiago.

Udalak aurreikusitako irteeretatik 188.895,97 euro inbertsioetara bideratuko dira. Kopuru horren ia erdia ur biltegiko hoditeriaren giltzen gelan iragazpen sistema jartzeko izanen da. Horrela, ur hornidurari buruzko araua zorrotz beteko da. Udalak lan hori emateko deialdia egina du eta guztira 90.972 euro (BEZ barne) bideratu ditu. Aurrekontu horren %70 Nafarroako Gobernuak emandako dirulaguntzaren bidez ordainduko du udalak, gainontzekoa berak jarri beharko du.

Egitekoen artean dago udaletxe zaharra berritzea ere. Arangoak azaldu duenez, "lanak aurten hasi eta heldu den urtean despedituko dira". Eraikin hori erabilera soziokulturalerako bideratu nahi du udalak, "baina, oraindik, aukerak aztertzen ari gara". Udalak egindako proiektua 176.108,46 euroko aurrekontua du eta Nafarroako Gobernuaren Toki Inbertsioen Planean jasota dagoenez, dirulaguntza jasoko du. Irañetako Udalak, ordea, ez zuen bere gaur egungo egoitzako, udaletxeko, teilatua konpontzeko dirulaguntzarik jaso. Itajurak daude.

Ezezkoak

Arangoak jakinarazi duenez, "udaletxean eta frontoian daudenak LED argiekin ordezkatu

LANAK EGINEN DIREN

UDALETXE ZAHARRARI

ZER ERABILERA EMAN

AZTERTZEN ARI DA

UDALA GAUR EGUN

nahi ditugu. Gainera, herriko toki batzuetan ere argia jarri nahi dugu. Horretarako dirulaguntza eskatu genuen eta ukatu egin ziguten". Beraz, aurrerago eginen dute 11.000 euro inguruko aurrekontua duten lan horiek. Udalak behartuta eginen duena da udaletxean dauden banderak berritu. Hori exijituz, Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzaren jakinarazpena jaso zuen udalak. Bestalde, herria zeharkatzen du goi tentsioko linea batek. Haren dorreetako bat Nagusia eta Ardanzeta kaleen bidegurutzearen ondoan, Irañetako herri gunearen sarreran dago, etxeetatik hurbil. 220 kV-ko goi tentsioko elektrizitate linea lurperatzeko aukera Madrilen "begiratzen ari dira, baina ezezkoa emanen diguten susmoa dut", azaldu du alkateak.

Errepidearen kontrako etxea birgaituko dute, eta

Errozko Kontzejuak alokairurako bi etxebizitza eginen ditu

Gainera, s an Migel kalean dagoen etxe bat bota eginen du herrirako sarbidea zabalagoa izan dadin

ErrOtZ

Egindakoak eta egitekoak Irañetako Udalak Tufeta eta Zabal dermiotako bideak konpondu zituen joan zen urtean. Makinak han zeudela baliatuta, Iberasko bidea ere konpontzeko baliatu zuen udalak. Aurrekontutik kanpo zegoen lan horrek 4.000 euro balio izan zuen. "Abeltzaintza baliabideak hobetzeko Foru Administrazioaren dirulaguntza jasoz gero, aurten ere dermioko bideren bat konpontzeko asmoa dugu", argitu du alkate irintarrak. Bestetik, bargan dagoen haritz zaharren ibilbidea garbitzeko Europatik dirulaguntza jasoko du Irañetako Udalak. "Haritz Zalduak egindako lanari esker etorriko da dirua. Haritz zaharrak kontserbatzeko, basoa sasietatik libratu eta azienda bazkatzeko moduan utzi nahi dugu", azaldu du alkateak. Handik ez oso urruti Basokoetxe borda dago eta han dauden eguzki plakak berritzeko udalak dirulaguntza eskatu du. Azkenik, alkateak jakinarazi du Euskal Herriko erdigunera eta Beriainera doazen seinaleztatutako bideen ertzean dauden panelak berritu nahi dituztela.

San Migel kalearen lehen zenbakidun etxea, NA-7010 errepidearen ertzean dagoen eraikina guztiz eraberritu nahi du Errozko Kontzejuak. Garai batean elkartea hartu zuen eraikin hori gaur egun utzita dago eta erabat hondatu aurretik esku hartzea erabaki du kontzejuak, eta, bide batez, herriko arkitektura ondarea babestuko du. Eskuartean duen egitasmoaren arabera, beheko solairuan azpiegiturendako tokia eta bi garaje leudeke. Lehen solairuak eta ganbarak, berriz, duplex erako bi etxebizitza hartuko ditu. Hori horrela izateko etxearen paretak 45 cm altxatuko dituzte ganbaran.

Etxeek 109,3 eta 112,1 metro karratuko azalera erabilgarria izanen dute.

Lanak egiterakoan etxearen fatxadak eta egurrezko egituraren zati bat mantenduko dira. Teilatua berriki konpondu zenez, teilak berrerabiltzen saiatuko dira eta leihoak handitu eginen dira. Eginen dituen bi etxebizitza horiek alokatzeko asmoa du Errozko Kontzejuak, horrela gazteek herrian gelditzeko aukera gehiago izan ditzaten. Obra hori egiteaz aparte, Errozko Kontzejuak iragarri du aipatu etxeari perpendikularki itsasia dagoen etxetxoa bota eginen duela, San Migel kaleko 3 zenbakiduna hain zuzen ere. Aipatutako lehen etxearen ondoren jaso zuten eta ez du arkitektura ikuspegitik interesik. Eraikin hori botatzeko arrazoia da errepide-

tik herrigunera igotzen den kaleak bost metroko zabalera badu ere, etxe horren parean estutu egiten da eta metro bat estuagoa da. Eraikin hori botata, Errozko Kontzejuak herri sarrerako irisgarritasuna hobetu nahi du. Gainera, eraikina botata, bi etxebizitzen sarreraren ondoan, auto pare bat aparkatzeko plazak eginen dira. Horiek kaletik hesi batek bereiztuko ditu. Bi lan horiek emateko Errozko Kontzejuak lanak emateko deialdia egin du. Lanek 388.808,33 euroko aurrekontua dute (BEZ barne). Obra egiten interesa duen enpresak bere eskaintzak maiatzaren 30eko 23:30era arte aurkez ditzake. Kontratua bere egiten duen enpresak lanak despeditzeko hamasei hilabete izanen ditu.

Ikasten

Lanak finantzatzeko kontzejuak Nafarroako Gobernuaren 60.000 euroko dirulaguntza jaso du. Eta udalaren laguntzaz beste bat tramitatzen ari da. Arakilek Lehentasunezko Birgaitze Eremu izendapena eskuratu zuen. Horren ondorioz, eraikinak zaharberritzeko lanetarako askoz ere dirulaguntza gehiago lor ditzake. Horretarako, Etxebizitza Departamentuan Esku hartze Publikoko Proiektua aurkeztu du. Berriki jarri da indarrean figura hori eta Errozkoa da Nafarroan aurkeztu den horrelako bigarren egitasmoa. Nola bideratu aztertzen aritu dira bi aldeak, bi aldeendako dirulaguntzak eskatzeko modu berria baita.

SAKANERRIA 5 GUAIXE 2024-05-17 Ostirala
Udaletxe zaharra, mediku kontsultategia hartu zuena, frontoiaren ondoan dago. ondokoa bota. KONTZEJUA

"Neurria eta osagaien arteko oreka opatzen lana izan dugu"

RAFAEL ARTETA BALLARIN arKaNGOa taBErNaKO NaGUsia Nafarroako Kroketa asteko sari nagusia etxera ekarri du txapelketan parte hartu duen bigarren aldian

Alfredo Avaro Igoa altsasU

VII. Nafarroako Kroketaren Astera 91 aurkeztu ziren. Finalerako hemezortzi aukeratu zituzten, haien artean zegoen Altsasuko Arkangoa tabernako kroketa. Rafael Arteta Ballarinek epaimahaiaren aurrean kroketa egin eta aurkeztu zuen astearte goizean. Eguerdian jakinarazi zuten berea zela kroketarik onena. Zer sentitzen duzu?

Egia esan, oso pozik nago. Ilusio handia egin digu, ez baikenuen

halakorik espero. Poz handia izan da, bai. Eta gauza bera lantaldeak. Hau talde lanaren emaitza da, bai sukaldean bai zerbitzatzen ari diren guztiena. Guztiok bat egin dugu eta saria pixka bat denona da. Familia

ere poz-pozik dago. Eta gurekin lotura duen jende guztia oso pozik dago. [Asteazken arratsaldeko lehen orduan oraindik jasotako zorion mezu uholdeari ezin erantzun zebilen].

Horrelako sariak nabari dira?

Izugarri. Askoz ere lan gehiago ematen dizu. Aitortza eta poz handia ematen dizu. Gainera, pizgarri garrantzitsua da.

Eta exijentzia?

Handia. Beti saiatzen garelako lana ongi egiten, jendea harritzen ahalegintzen. Batez ere bertako

jendea, Altsasu eta Sakanakoa, haiei zor diegu. Haiek gabe hau guztia ezinezkoa litzateke. Zeri egin dio aitortza sariak?

Sukaldean egiten dugun ahaleginari eta lanari, baita lantalde guztiak egiten duenari ere. Beti aldatzen saiatzen ari gara, umiltasunez, bertan gozo gelditu gabe, jendea harritzen saiatuz. Baina, saria, batez ere, lanaren aitortza da.

Sariak jartzeko pareta geldituko zaizu?

Lortutakoarekin oso kontent gaude. Euskal Herriko Pintxo Txapelketara aurkezteko ilusioa dugu. Lastailean da. Datak feriekin bat egiten ez badu, talde guztiari gustatuko litzaiguke pentsatua dugun lan bat aurkeztea. Ea zorterik baden. Noiz hasi zinen kroketan pentsatzen nolakoa izan zitekeen?

Zer landu nahi nuen pentsatzea nahikoa erraza izan da. Niri sasoiko produktuekin lan egitea gustatzen zait. Mikologia da gure funtsa. Argi nuen garaiko zizekin eta baratzeko produktu batekin lan egin behar nuela. Baratza eta mendia uztartzea izugarri gustatzen zait. Aurten Tuterako orburu txuriarekin egiteko ilusioa nuen.Horrekin batera, aurreneko onddoak eta bere ekuatorean dagoen perretxikoekin. Onddoa hemen oraindik ez da atera, baina pinu onddo freskoarekin lan egin dugu. Lizarraldeko trufa ere landu dugu. Abenduan da bere garaia eta ordutik izoztua nuen. Hiru ziza horiekin jokatu dut. Froga asko egin dituzue?

Asko, asko. 30 bexamel edo gehiago egin ditugu. Ezin asmatu ibili ginen. Azkenean, makina bat proben ondoren, formula aurkitu genuen, guztia oso orekatuta zegoen. Neurriak hartuta, aurrera egin genuen. Aurtengo kroketa joan zen urtean baino bexamel finagoarekin egin duzu.

Bai. Lehenik eta behin nabarmendu beharra dago era tradizionalean egiten dugula bexamela. Oliba olioan tipula fresko pixka bat frijitzen dugu, aldi berean, onddoaren zurtoinak ere.

Ondoren, gurina eta irina. Ez dugu gelatinarik edo halakorik egiten. Joan zen urteko bexamelari irin kopurua jaistea zaila iruditzen zitzaigun, baina aurten kopurua nabarmen jaitsi diogu: litro eta erdian 25 gramo irin. Behin errezetarekin hasita... Onddoaren txapela oliba olioan konfitatu dugu eta egosaldiaren erdian gehitzen genuen. Egosaldia zati txikiagoarekin bukatzen da. Proportzioa egiten genuen: onddoaren bi heren eta gainontzekoa orburua eta perretxikoa. Perretxikoa egosaldiaren akaberan botatzen dugu, gordinik eta eskuz txikituta. Onddoa konfitatzen den aldi berean konfitatzen dugu orburua. Hori ere egosaldiaren akaberan botatzen dugu. Orburuak lanketa zaila du, egunean egosten dugu, ez belzteko teknikak erabiliz. Horretarako, aldi batez hotzean egosteko teknika erabili dugu. Emaitza ona izan da eta orburua menderatu dugu, zaila baita. Behin formula lortuta, nahikoa erraza izan zen kroketa egitea. Jakina, lana du. Hasieran pixka bat trabatu ginen, baina gauzak lortu ahala, aurrera egin genuen. Platerean zerbitzatzea besterik ez da falta.

Kontua da eskaera handia badago zaila dela. Izan ere, bexamelak eta bolak egunean egiten ditugu, dena eskuz egiten dugu, artisau lana da. Batzuetan kostatzen zaigu egitea, eta pixka bat sufritzen dugu jendeak itxaron behar duenean. Baina ahalik eta hobekien egiten saiatzen gara.

Kroketa pasa astean dastatzeko aukera izan zen. Eta orain?

Bai, igandera arte 12:00etatik 14:30era eta 19:00etatik 21:30era. Jangela "sakrifikatuko" dugu, ez dugu ez bazkaririk ez afaririk eskainiko. Horrela, kroketari emanda ibiliko gara, kanpotik jende asko etortzea espero baitugu. Etortzen dena kroketa probatu gabe ez joatea nahi dugu. Orain hori da erronka: dugun eskaera guztia asetzea. Eta bitartean hurrengo abenturan pentsatzen?

Bai, badut buruan egin nahiko nukeen lan bat. Hori ere mikologiarekin lotuta, eta Euskal Herriko txapelketarako. Orain momentuaz gozatu eta disfrutatzea dagokigu. Eta, batez ere, bezero guztiekin konplitzea dagokigu. Eskerrik asko bezero guztiei, Altsasuri eta Sakanari.

2024-05-17 Ostirala GUAIXE 6 SAKANERRIA
"BETI ALDATZEN SAIATZEN ARI GARA, BERTAN GOZO GELDITU GABE, JENDEA HARRITZEN SAIATUZ" "HALAKO AITORTZAK POZ HANDIA EMATEN DIZU. GAINERA, PIZGARRI GARRANTZITSUA DA"
Omaima Ogdi, Rafael Arteta Ballarin eta Aicha Mogane sukaldean kroketa egiteko erabiltzen dituzten produktuekin.

"Goiz polit bat pasatzeko aukera da"

AINARA RAZKIN BARANDIARAN BiZi FEstaN PartE HartUtaKOa s akanako Mankomunitateak Bizi Festa antolatu du, maiatzak 26, igandea, i rañetan. a urrekoetan bezala aurten ere parte hartzeko asmoa du

Alfredo Alvaro Igoa iraÑEta

Irañetak hartuko du aurten Sakanako Mankomunitateak antolatutako Bizi Festa. Bizikletaren inguruan antolatutako ospakizuna da. Ainara Razkin Barandiaranek hainbat ediziotan parte hartu du eta zer bizi izan duen azaldu digu. Zer da zuretako Bizi Festa? Goiz pasa oso polit bat. Aukeratu duten paraje ederren batean egindako bizikleta ibilalditxo bat. Normalean, zirkulu ibilbidea prestatzen dute. Bukaeran halako sorpresa bat izaten dugu: hamaiketako osasuntsua. Gai -

nera, beste herrialde batzuetako jakiekin eginda. Ipuin kontalaria, tailerrak... Bai, goiz pasa polit bat da.

Bakarrik parte hartu duzu?

Familiarekin parte hartu dut, bikotearekin eta haurrekin joan izan gara. Badira urte batzuk parte hartu dugula.

Zerk erakartzen zaitu?

Urtez urte tokiz aldatzeak prestatu duten ibilalditxo hori zer moduzkoa den jakiteko gogoa pizten dit. Urtero toki berri batera joateak badu berea. Gainera, sortzen den familia giroa, umeak-eta. Giro polita izaten

da. Ipuin kontalaria eta tailerrak. Gainera, joan zen urtean egindako zozketan sari bat tokatu zitzaigun. Horrek ere haurrak motibarazten ditu.

Zer nolako ibilbidea izaten da? Oso lasaia. Bi ordu ingurukoa izaten da. Ez dakit zenbat kilometro, baina, nik uste denok egiteko moduko ibilbide egingarriak aukeratzen dituztela.

Eta ondoren zer?

Behin, pneumatikoak berrerabiltzeko tailerra egin zen. Pusketa batzuekin eskumuturrekoak eta lepokoak egiten ibili ginen. Bizikleta konpontzeko tailerra

ere polita izaten da. Bizikleta dendako arduradun bat egoten da eta matxura sinpleak nola konpondu erakusten du. Ongi egoten da.

Haurrek zer moduz pasatzen dute?

Gustura, bai, bai. Ibilalditxoa ez da oso luzea, haurrendako egokia da. Eta akaberako sari banaketa pila horrekin pozik egoten dira. Sakanako toki berriak ezagutzeko aukera izan duzu?

Egia esan, gehienak ezagutzen nituen. Baina aldea da bizikletaz egiteko aukera hori. Zergatik parte hartu beharko lukete sakandarrek?

Kirola sustatu nahi dute, giro lasaian, baita euskararen erabilera ere. Gainera, kulturartekotasun hori ere badago. Aukera polita da hiru esparru horiek giro onean bulkatzeko. Eta goiz polit bat pasatzeko.

Zerbait egin behar da aurretik?

Entrenatu, izena eman...?

Ezer ez baduzu egiten, pixka bat entrenatzea, aurretik bizikleta gainean jartzea komeni dela uste dut. Bestela, ez. Eta izena bai eman behar da, bai. Maiatzaren 21era arte eman daiteke izena Sakanako Mankomunitatean.

"DENOK EGITEKO MODUKO IBILBIDE EGINGARRIAK AUKERATZEN DITUZTE"

Arruazuko Udalak ostatuaren kudeaketa eman berri du

Jesus Perez De Obanos Beloqui eta Virginia Altuna Osinaga izanen dira aurrerantzean ere ostatua kudeatuko dutenak. Horregatik, udalari urtero 6.446,40 euro ordainduko dizkiote. Hamar urterako hitzarmena sinatu dute udalak eta ostalariek. Hala ere, bi aldeek garaiz jakinaraziz gero, urtero kontratua bertan behera uzteko aukera izanen dute.

Etxarri Aranazko

plazako jolas parkea berritzen Jolas parkea hesiz itxita.

Plazako jolas parkeko zorua eta zabuak berritzen ari dira. Maria Saez de Albeniz Bregaña alkateak azaldu duenez, "zoru beratza galtzen hasia zegoen. Gainera, oinarrian zuloren bat zegoen eta putzua sortzen zen. Horregatik, oinarrian zegoen zuloa porlanez bete eta zoru beratz berria jarri dute". Zabuak jartzea besterik ez da falta. Lanek 13.421,32 (BEZ barne) euroko aurrekontua dute.

SAKANERRIA 7 GUAIXE 2024-05-17 Ostirala
Bizikletan ibilaldi lasaia egin ondoren parte hartzaile guztiendako gosaria izaten da. ARTXIBOA

Munduko Arrozak maiatzaren 19an eginen da, estreinakoz festetako egitarautik kanpo.

Munduko Arrozak, festetatik udaberrira

Maiatzaren 21a Kultur a niztasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, data horretatik gertu antolatu nahi izan dute ekimena aurten. Estalpean hamar jaki nola prestatzen diren ikusi eta ikasteko aukera izanen da, eta, akaberan, dastatzeko

Alfredo Alvaro Igoa altsasU

Zortzigarrenez Altsasuk Munduko Arrozak ekimena hartuko du. Aurreko edizio guztietan herriko festen egitarauan izan da. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun

zerbitzuko gizarte hezitzaile Begoña Zestau Baraibarrek azaldu duenez, “antolakuntzan genbiltzanok urte batzuk generamatzan festetatik ateratzeko hausnarketa egiten”. Argitu duenez, “ekimen hori festetan egiteak altsasuar edo talde askoren parte hartzea asko mugatzen zuen, hain zuzen ere festak zirelako. Gainera, beste ekimen batzuen ordu berean izaten zen”. Horiek kontuan izanik, “ekimenak bilatzen zituen helburu guztiak” ez zirela betetzen ondorioztatu dute antolatzaileek, eta “helburuak betetzeko bulkada bat” behar zuela ekimenak. “Festetatik aterata, ekimenak berezko indarra eta izaera irabazten ditu. Jendea horretara

Galdetegia

1. Altsasuarra noiztik?

2. Zergatik parte hartuko duzu Munduko Arrozetan?

3. Zer prestatuko duzu?

4. Egun jakin batean edo egunero jaten da?

5. Igandean beste arrozen bat dastatuko duzu?

joanen da”. Azken batean, pertsonen arteko hartu-emanak sustatzera.

Altsasuko hamar taldek parte hartuko dute arroza prestatzen: Sakana Harrera Harana, Marokoko bi talde eta Siria, Senegal, Errumania, Nikaragua, Altsasu, Zelandi eskolako

KHALED ABOU SAPAM ETA FERYAL ALMAHMOUD HaMa, siria

1. 2023ko lastailetik.

2. Jaki hori oso ezaguna da Sirian. Aspalditik, ehun urte eta gehiago, egiten da gure herrian.

3. Alberjinia da osagai garrantzitsuena, suan prestatuko dut. Barazkiekin, haragiarekin eta granadarekin lagunduko dut. Oso goxoa da.

4. Duela 50 urte jendeak ez zuen jaki hori etxean prestatzen, beste herri batera egina erostera joaten ziren. Ondoren etxeetan egiten hasi ziren eta, orain, astero prestatzen da.

5. Bai, probatuko dut.

IREN APARASCHIVEI ETA

DANIEL-ION APARASCHIVEI BrasOV, ErrUMaNia

1. Duela 18 urte.

2. Altsasun antolatu diren edizio guztietan parte hartu dugu. Errumania eta hemen, herrian, dagoen jendea pixka bat sustatzeko. Baita jendearekin gehiago sozializatzeko ere.

3. Arroza basoak ematen dizkigun zizak: onddoak, txanpiñoiak eta beste hainbat.

guraso elkartea eta Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutua. Aurreneko bost urtetan Zubeztia plazan zegoen karpan egin ziren Munduko Arrozak. Ondoren, Zumalakarregi plazara pasa zen. Igandean hirugarren egoitza ezagutuko du, estalpea.

4. Gu inguru menditsu eta baso ugariko toki batekoak gara; ziza asko har daitezke. Han ohiko jakia da. Sasoiko platera da.

5. Dastaketan ez dugu betarik izaten. Beti tuper batean denetatik pixka bat gordetzen dugu eta, akaberan, denetik dastatzen dugu.

1. Duela sei urte.

2. Bigarrenez parte hartuko dut. Sekulakoa iruditzen zait, kulturak eta dena partekatzeaz aparte, gainerakoengandik pixka bat gehiago ikasten dugu. Gainera, gure erroak agerian uzten ditugu, eta nondik gatozen eta nora goazen jakitea asko gustatzen zait.

3. Ohiko jaki bat, gallo pintoa. Arroza eta babarrunak dituen platera da. Babarrunak baratxuri, tipula eta piperrarekin ur askotan egosi. Kontserbatu. Bestalde, arroza piperra eta tipularekin egosten dut. Arroza egiten denean biak nahasten ditut eta arrozak babarrunen kolorea hartzen du. Zaporea izugarria da, lehorra, oso ona. Oso goxoa izateaz aparte, nire herrialdeko plater oso esklusiboa da. Historiaz aparte, mestizajeak hitz egiteko aukera ematen du.

4. Plater bakarra da, edozein momentutan jaten dugu: gosaltzean, bazkaltzean edo afaltzean. Beti prest egoten da. 5. Ez naiz garaiz iristen. Zerbitzatzen nago eta probatu nahi dudanerako bukatu dira.

1. Duela hiru hilabete.

2. Igandea egun berezia denez, jendeak gure festa edo egun berezietako jaki bat ezagutzeko.

3. Haragia pasekin, gainean arbendolak dituela. Buztinezko eltzean, tajinean, prestatuko dut.

4. Normalean, familia elkartzen denean egiten dugu: festetan, ezkontzetan...

5. Bai, probatzeko gogoa daukat.

2024-05-17 Ostirala GUAIXE 8 SAKANERRIA
Altsasuko ASSIA BENDRA BErKaN, MarOKO GEORGINA DE LOS ANGELES PASTRANA CABRERA OCOtal NUEVa sEGOVia, NiKaraGUa

FESTAK

ARAKIL

SAN MIGEL ERROMERIA

MAIATZAK 19 Igandea

ARALARKO SAN MIGEL SANTUTEGIRA ERROMERIA

12:30 Meza.

14:15 Herri bazkaria.

ARAKIL Arakildarrek San Isidro eguna, nekazarien eguna, ospatu zuten aatearekin Itsasperri ermitan.

ITURMENDI San migel festak ospatu zituzten Iturmendin. Herriko gazteek maiatzaren inguruan zortzikoa dantzatu zuten.

SAKANERRIA 9 GUAIXE 2024-05-17 Ostirala
UtZitaKOa UtZitaKOa UtZitaKOa LIZARRAGABENGOA San Isidro eguna suaren inguruan ospatu zuten lizarrengotarrek. UNANU Duela zazpi urte berreskuratu zuten San Isidro ospakizuna unenuarrek eta Denok Bat elkartean bazkaldu zuten. Andoni Barbari Jaurrieta eta Juanjo Mintegi Dorronsoro omendu zituzten. UtZitaKOa

Gozamenez sariak banatuta

Altsasuko Gozamenez film laburren sariak Intxostiapunta gazte gunean egin zen galan banatu ziren joan zen ostiralean. Olaia Ferrero eta Naroa Olmosen 'Cambia vida' lanak taldekoen saria eskuratu zuen (200 euro). Bestetik, Cristina Matias Tapian 'Cinco pétalos una raíz' film laburrak bi sari eskuratu zituen, bakarkako egilearena eta publikoarena (100na euro).

Altsasuko Auziko zigor bat hilabete luzatuta

Maiatz hasieran Altsasuko Auziko hiru auzipetu aske gelditzekoak ziren, baina azkenean bi izan dira: Adur eta Jokin. Iruñeko espetxean Oihani jakinarazi zioten berak ere zigorra maiatzaren hasieran beteko zuela. Baina espetxetik ostegunean jakinarazi zioten datan okertu zirela eta hilabete gehiago bete beharko duela zigorpean. Beraz,

DUE la 25 U rt E...

garagarrilaren hasieran aske geldituko da. Kartzelatik atera ondoren kontrol telematikoa izan zuten auzipetuek. Hura kendu eta baldintzapeko askatasunean gelditzeko eskaera egiterakoan epaitegitik urte bete gehiagoko zigorra proposatu zuten. Hori ezeztatu zieten Adurri eta Jokini, baina helegitea aurkeztu ondoren Oihani hilabete luzatu zioten zigorra. Beraz, garagarrilaren hasieran geratuko da aske. Hala azaldu dute Altsasu Gurasoak-etik.

Moda desfilea

Altsasuko Foru plaza lepo zegoela, moda desfilea egin zen. Pasarela gainean adin guztietako hamasei modelo izan ziren. Herriko hiru denden ekimena izan zen desfilea: Zangitu arropa denda, Keinu ileapaindegia eta Mari Paz oinetako denda. Miky lore dendak pasarela apaindu zuen, Amaia Benjumeak modeloak makillatu zituen eta Brasas musika produkzioak soinu bandaz arduratu zen.

Rafahrekin kezkatuta

Gernika-Palestina ekimenak deituta, Arbizun, Etxarrin, Bakaikun eta Ziordin (irudian) kontzentrazioak egin ziren larunbatean. Palestinaren askatasuna aldarrikatzearekin batera, Israel egiten ari den "humanitatearen kontrako ekintzak eta genozidioa" salatu zituzten. Okupazioa eta genozidioa bukatzeko exijitu zuten.

Nakba gogoan, salaketak

Palestinarrek Nakba, hondamendia, izendatzen dute maiatzaren 15a. Egun horrekin, duela 76 urte, Israelek jazarpen kanpaina hasi zuen 700.000 palestinarri baino gehiagori etxea kendu edo beraien etxebizitzetatik kanporatzeko. Palestinarekin

Palestina askearen alde

Irurtzunen Palestinaren aldeko bilkura egin zen asteazkenean Kontseilu Sozialistak deituta. Palestinaren askatasuna exijitu zuten. Hura "Israelen desegitearen eskutik" etorriko dela nabarmendu zuten, eta "palestinarren erresistentziarako eskubidea" babestu zuten. Larunbateko Iruñeko manifestazioan parte hartzera deitu zuten.

Elkartasunak deituta, bilkura egin zen asteazkenean Altsasun. "Palestinako lurren okupazioaren akabera, errefuxiatuen itzulera eta preso politiko guztien askatasuna" aldarrikatu zituzten. Iruñean larunbatean dagoen manifestaziora joateko deia egin zuten.

2024-05-17 Ostirala GUAIXE 10 SAKANERRIA
@KONTSEILUA_SAK
UTZITAKOA ALTSASUKO UDALEKO GAZTERIA ZERBITZUA

Biomedikuntzan erabilera izanen duen ikerketaren fruitua

Magnesio-aleazioetan jarritako geruza mehe batek degradazio txikiagoko inplanteak egitea ahalbidetuko luke, adrian Claver albaren doktoretza tesiaren arabera. Hautsitako hezurra eusteko jarritako torlojuak kentzeko operaziorik ez zen beharko

altsasU

Adrian Claver Alba ingeniari altsasuarrak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) doktoretza tesia defendatu berri du. Claverren ikerketaren ardatza izan da medikuntzan magnesio aleazioak erabiltzeko oztopo nagusietako bat gainditzea: bere degradazio azkarra. Izan ere, korrosioa izateko arriskuak mugatu egin du material hori gailu medikoetan aplikatzea.

Altsasuarrak egin duen ikerketa magnesiozko medikuntzarako inplante biodegradagarrien fabrikazioari buruzko Europako proiektu batean du jatorria. Orain arte magnesio aleazioekin egindako inplanteak higatu eta korrosioa izaten zuten. Hori eragozteko ikertzen aritu da altsasuarra, eta lortu du. Magnesio aleazioekin egindako inplanteen gainean jartzeko estaldura bat garatu du Claverrek, eta horrek piezen higadurarekiko eta korrosioarekiko erresistentzia areagotzen du.

Beraz, material horren gainean jarritako geruza mehe batek aukera ematen du materiala inplanteetan erabiltzeko; izan ere, orain arte, azkar degradatzen baitzen, gailu biomedikoetan aplikatzea mugatu du. Claverrek azaldu duenez, "magnesioa modu naturalean dago gure organismoan, eta, beraz, kontzentrazio kontrolatuetan ez du toxikotasun arazorik sortzen". Horri beste ezaugarri batzuk gehitzen zaizkio, esate baterako, arintasuna eta giza hezurrarekin duen antzekotasun mekanikoa. "Hori dela eta, aukera ezin hobea da torloju, finkapen, grapa eta traumatologian eta, oro har, ingeniaritza biomedikoan erabiltzen diren beste elementu batzuetarako", gehitu du.

Inplante baten degradazioabiadura

Doktoretza tesiak erronka horri heldu dio fabrikazio teknika aurreratu bat erabiliz: lurrun faseko deposizio fisikoa. Metodo horri esker geruza mehe bat sortzen da balizko inplantearen materialaren gainean (magnesio aleazioa), haren propietateak hobetzeko; kasu honetan, higadurarekiko eta korrosioarekiko erresistentzia. Ikerketak frogatu duenez, korrosioaren aurkako emaitzarik onenak titanio nitruroa (TiN) erabiliz lortu dira. Material hori higadurarekiko erresistentziagatik eta gogortasunagatik da ezaguna, eta plasma bidezko oxidazio elektrolitiko bidez jarritako beste geruza batekin konbinatzen da, duplex estaldura bat osatuz. Jarritako estaldurak hesi bat sortzen du inplantearen materialaren gainean, eta horrek babestu egiten du gorputzaren ingurunearekiko erreakzio kaltegarrietatik. Gainera, estaldura horrek aukera ematen du inplantea zein abiaduratan degradatzen den kontrolatzeko, egoera kliniko desberdinek inplantea organismoan egoteko denbora desberdinak eskatzen dituztelako. Esaterako, torloju batek egonkor eta funtzional egon beharko luke hezur hautsia sendatzen den bitartean. Guztiz sendatu ondoren, inplantea modu kontrolatuan degradatzen has daiteke, kirurgia ebakuntza egin beharrik gabe. "Balizko inplanteen korrosio bidezko degradazio erritmoa modulatu daiteke, halako moldez non, esaterako, inplantearen biodegradazioa burutuko baita soldatzen lagundu dion hezurrak sendatze prozesu naturala bukatu ondoren", azaldu du Claverrek.

Ikerketa

Altsasuarraren tesia eragin duen ikerketaren jatorria ERA-NET programaren Europako proiektu bat da: Magnesioz egindako inplante biodegradagarrien fabrikazio gehigarria, korrosio- eta infekzio-tasa kontrolatuarekin, AM-MBI, ingelesezko sigletan.

Europako proiektu horretan Errumaniako hiru bazkidek eta Foru Komunitateko bik parte hartu dute: NUPeko Material Aurreratuetarako eta Matematikarako Institutua (INAMAT2) eta Berriobeitiko VTN (Vacío y Termoquímica de Navarra) enpresa. Guztien artean magnesiozko inplante biodegradagarrien fabrikazioa ikertu dute. Bukaresteko Unibertsitate Politeknikoak koordinatzen du proiektua. NUPeko ikertzaile nagusiaren lanetan aritu da Jose Antonio Garcia Lorente Ingeniaritza Saileko Materialen Zientziako katedraduna. Iñaki Zalakain Iriazabal sail bereko irakaslearekin batera zuzendu du Claverren doktoretza tesia.

Curriculum laburra Claver Industria Teknologien Ingeniaritzan Graduatua NUPen, 2019an hasi zen erakunde akademikoko ikerketa-proiektuen lankide-lanetan. Aldi berean, Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Masterra egiten ari zen NUPen. 2022az geroztik, irakasle elkartua da, eta eskolak ematen ditu Ingeniaritza Mekanikoko Graduan. Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako ikerketa-taldeko eta INAMAT2 Institutuko kidea ere bada, non materialen teknologiei buruz ikertzen baitu, eta haren ikerketaren ardatza dira materialen gainazaleko azterketa eta gainazalaren hobekuntza eta funtzionalizazioa tratamendu eta estalduren bidez. Estatuko I+G-ko zenbait proiektutan parte hartu du, eta beste batzuetan Europako erakundeekin aliantzan, eta lankidetzan aritu da bai estatu mailako bai nazioarteko ikerketa-zentro, unibertsitate eta enpresekin.

SAKANERRIA 11 GUAIXE 2024-05-17 Ostirala
Adrian Claver Alba, Industria Teknologien Ingeniaritzan Graduatua. NUP
INPLANTEA MODU KONTROLATUAN DEGRADATU DAITEKE, KIRURGIA EBAKUNTZA EGIN BEHARRIK GABE

GANBAZELAIA

AGENDA

OSTIRALA 17

SATRUSTEGI Bisita gidatua. Satrustegiko sendabelarrak ezagutzen: bertako sendabelarrak ezagutzeko bisita gidatua eta nola prozesatu ikasteko tailerra. Kulturen arteko elkartasun zikloaren barruan. 17:00etan, plazan.

ALTSASU Jardunaldia.

Iraultzaren norantza jardunaldiak, sakanako Kontseilu sozialistak, GKsk, itaiak eta ikasle abertzaleakek antolatuta.

17:00 Graffity tailerra, Iortia zabalgunean. Autodefentsa tailerra, garbitoki eraikineko gimnasioan.

18:30 Mahai ingurua: Nola jasaten dugu errepresioa? Iturmendiko kasua, Indar Gorriko kide bat eta Altsasu Auziko auziperatu bat, Gure Etxean.

20:30 Pintxopote girotua: Nerepe, gaztetxean.

ALTSASU Gazte agenda. steam Elhuyar ezagutuz aldatzen. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

ALTSASU Aurkezpena. altsasu auziaren Memoria Gunearen aurkezpen ekitaldia.

18:00etan, Iortia kultur gunean.

ZIORDIA Jardunaldia. antikapitalistak taldearen Kontrapotere antikapitalista eraikitzen udaberri eskola: harrera eta asanblada txikia.

18:00etan, Amarauna gune autogestionatuan.

LAKUNTZA Liburu aurkezpena. Palestina. Piedras y olivos / Palestina. Harria eta olibondoak Bingen amadozen liburuaren aurkezpena. 18:30ean, plazan.

IRURTZUN Kontzertua. iratxo Eguna: transfugas taldearen kontzertua. 19:00etan, elkartean.

BAKAIKU Pilota. iV. Nafarroako Foru Komunitatea emakumezkoen esku pilota torneoa. Mistoa elite: Zabaleta – Galeano / Etxegarai – aldai.

19:00etan, Iturrarte pilotalekua.

LARUNBATA 18

LAKUNTZA Mendi irteera. Zabalarte elkartearen mendi irteera: abodi – Orhi, 10 kilometroko ibilbidea eta 700 metroko desnibela. Bazkaria Otsagin.

07:30ean, plazan.

IRURTZUN Iratxo eguna.

08:30 Mendi irteera: Iratxo, baltsa, usategiak, Txaperen Borda eta Itxasperri, elkartetik.

09:15 Pasealdia: Iratxo, Izurdiaga, Urritzola, Etxarrengo pista, Etxarren eta Itxasperri, elkartetik.

17:00 Ronda akordeoilariekin, elkartetik.

20:00 FidelShow, elkartean.

ALTSASU Txirrindularitza irteera.

Barranka txirrindularitza taldearen talde mistoaren irteera: Ziordia –Urdalur – Ulaiar, 43 kilometroko ibilaldia.

08:30ean, Zumalakarregi plazan

ZIORDIA Jardunaldia. antikapitalistak taldearen Kontrapotere antikapitalista eraikitzen udaberri eskola. Amarauna gune autogestionatuan. 09:15-11:15 Ekosozialismo tailerra: IVtik Hego Euskal Herrira, Martin Lallana Antikapitalistak taldeko kidearekin.

ZiNEMa

ALTSASU

IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO NAGUSIAN

La Casa gaurkotasunezko filmaren emanaldia.

Igandea 19: 19:30

Astelehena 20: 19:00

Hasta el fin del mundo gaurkotasunezko filmaren emanaldia.

Osteguna 23: 19:00

Mendian hil, hirian hil film dokumentalaren emanaldia eta

Iñaki Peña Bandres egilearekin solasaldia, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak eta

Izarra tanatorioak antolatuta

Ostirala 24: 18:00

11:30-13:30 Formazioa: Perspektiba internazionalista feminismoetatik, Clara Sanchez eta Marinane Sauget Antikapiltalistak taldeko kideekin.

17:00-19:00 Formazioa: Palestina, Hector Grad, anticapitalista, BDSko aktibista eta militante judutar antisionista.

ARBIZU Yoga tailerra. Yoga magiko tailerra. Gazako haurrei laguntza solidarioa bidaltzeko ekimena. Ekarpena: 21 euro. 10:00etatik 13:00etara, Amari yoga (eko kanpina).

OLATZAGUTIA Sutegi eguna. Kiroldegian

10:30 Puzgarriak eta tailerrak 16:30 Kirol desberdinen erakusketa: gimnasiaerritmikoa, taekwondoa, irristaketa eta areto futbola.

OLATZAGUTIA Aurkezpena eta irteera.

Mendiak Guztiontzat: Montes solidarios taldearen aurkezpen-hitzaldia eta Koskobilora

IRURTZUN Raul Oloniz Espinal artistaren collage erakusketa. Maiatzaren 31era arte. Pikuxar tabernan.

ALTSASU Itziar Nazabal arte tailerreko ikasleek 2023-2024 ikasturtean egindako lanen erakusketa. Maiatzaren 30era arte. Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.

irteera, sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuak antolatuta. 10:00etan, kultur etxean.

ALTSASU Tailerra. Emakumeendako kirol tailerra: Zoru pelbikoa eta gorputz jarreraren tailerra. Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoko institutuak eta altsasuko Udalak antolatuta.

10:30etik 12:30era, Zelandi kiroldegian.

IRURTZUN Topaketa. Kulturen arteko elkartasuna ehuntzen ekimena. Kulturen arteko elkartasun zikloaren barruan.

12:00etan, Foru plazan (eguraldi

txarrarekin Barazkigunen).

ETXARRI ARANATZ Omenaldia. Pello Mariñelarena XXXi urte gogoan omenaldia.

12:30ean, hilerrian.

ALTSASU Jardunaldia.

Iraultzaren norantza jardunaldiak, sakanako Kontseilu sozialistak, GKsk, itaiak eta ikasle abertzaleakek antolatuta.

15:00 Bazkaria, Burunda frontoian. 16:30 Xake eta mus txapelketa, Iortia zabalgunean.

19:00 Boxeo eta Kick Boxing ikuskizuna, Burunda frontoian.

2024-05-17 Ostirala GUAIXE 14
EMAGUZUE ZUEN EKITALDIEN BERRI ASTEAZKENEKO 13:00AK BAINO LEHEN. tel.: 948 56 42 75 / 661 523 245 / kultura@guaixe.eus
UtZitaKOa
artXiBOa

22:00 Kontzertuak: Mandroll, Bake Faltsua, DJ Jon Maraka eta DJ Alain fanegas, Burunda frontoian. 00:00 Kontzertuak: Anixe eta DJ 2hotz, gaztetxean.

ALTSASU Ikuskizuna. Go!azen 10 kontzertua. sarrerak agortuta.

17:00etan eta 19:00etan, Iortia kultur gunean.

IRURTZUN Bertso sariketa. aixita iV. Bertso sariketa: Maider arregi, Paula amilburu, Patxi Castillo, ainara ieregi, aitor Bizkarra eta aitor servier bertsolariak. Gai jartzailea: Zigor Gartzia Zian. Pikuxarrek antolatuta.

17:30ean, kultur etxean.

ALTSASU Gazte agenda. Play txapelketa.

18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

IGANDEA 19

IRURTZUN Mendi irteera. iratxo elkartearen mendi irteera: txindoki. 08:00etan, Matxainetik.

ALTSASU Munduko Arrozak. Munduko arrozak ekimena: altsasuar berriei ongi etorria, altsasuko gaiteroak, altsasuko Dantza Eskolako dantzariak, txapa tailerra, sukaldatzeko txokoa eta mural margoketa. Kozinatzen: sakana Harrera Harana, altsasu institutua, Maroko, Nikaragua, Errumania, siria, senegal, Zelandi Guraso Elkartea eta altsasuko lagunak. sakanako Mankomunitateko anitzartean zerbitzuak, sakana Harrera arana elkarteak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta altsasu BHik antolatuta. Iortia zabalgunean.

10:00 Hasiera. 13:30 Dastaketa.

ZIORDIA Futbola. sakanako Benjaminen areto FutbolFutbol 8 topaketak: azken jardunaldia. Ziordiko frontoian.

10:00 Altsasu – Arbizu KT

11:00 Sutegi – SD Altsasu

12:00 Etxarri Aranatz KE –Altsasu KE

13:00 Uharte neskak – Aralar Mendi

ITURMENDI Lasterketa. aitzkibil lasterketa solidarioa. Bi

ibilbide: luzea, 7,6 kilometro, iturmendi, Bakaiku eta Urdiain buelta bakarrean; laburra, 4,3 kilometro, iturmendi eta Bakaiku artean.

10:30 Haurren lasterketa. 11:30 Helduen lasterketa.

ALTSASU Dantzari Txiki Eguna.

11:00 Dantza talde guztiak elkartuko dira, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolan.

12:00 Kalejira.

14:30 Bazkaria.

17:00 Dantza emanaldia, Foru plazan (eguraldi txarrarekin, kiroldegian).

ZIORDIA Jardunaldia. antikapitalistak taldearen Kontrapotere antikapitalista eraikitzen udaberri eskola. antierrepresio tailerra: Pepe Uruñuela, jubilatutako abokatua, 18/98 auzian auziperatuta; rosalia Bona, laBeko sindikalista eta Peraltako Baratzeko grebalaria; June Eguino, ikasle abertzaleak; Francho, los 6 de Zaragoza

11:00etatik 13:00etara, Amarauna gune autogestionatuan.

ALTSASU Jardunaldia. antikapitalistak taldearen Kontrapotere antikapitalista eraikitzen udaberri eskola: #altsasukoakaske bermuteoa, zigorren amaiera ospatzeko. 13:00etan, Foru plazan.

URDIAIN Pilota. iñigo aritza ikastolako XXiV. Pilota txapelketa: Finala. Frontoian.

17:00 Amets Arregi – Iñigo Otsoa. 17:15 Aritz Carabias – Oier Beramendi.

17:30 Asier Zubiria – Hodei Silva. 17:45 Elaia Agirre – Naia Olaiz. 18:00 Egoi Urtasun – Jurgi Reparaz.

ALTSASU Gazte agenda. Pin pon txapelketa. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

ETXARRI ARANATZ Kontzertua. Etxarri aranazko abesbatzaren 1824-1924 kontzertua. 19:00etan, elizan.

ITURMENDI Kontzertua. in tempore abesbatza & Ensembleren intxura 2024 kontzertua. 19:00etan, elizan.

ASTELEHENA 20

ALTSASU Elkarretaratzea. sakanako Pentsiodunen Mugimenduaren Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa.

12:00etan, Zumalakarregi plazan.

ASTEAZKENA 22

ALTSASU Solasaldia. Feminismoa irakurgai literatur solasaldia: Natalia Ginzburg idazlearen Gure etxeko kontuak liburuari buruz iratxe retolazarekin. Euskaraz.

18:00etan, Iortia kultur guneko erabilera anitzeko gelan.

OSTIRALA 24

ALTSASU Gazte gunea. sexgunea sexualitate aholkularitza zerbitzua.

17:30etik 20:30eran, Intxostiapunta gazte gunean.

GANBAZELAIA 15 GUAIXE 2024-05-17 Ostirala

Anttoni Aldasoro

Milagros Artieda

José Ramón Ansó

Jorge Ijurco

Iñaki Orce

Encarna Jiménez

Lourdes Guruceaga

Fernando Goya

Beti gogoan

Etxarri Aranatz, 59ko kintoak

Oihan Garmendia Arruabarrena

Ander Azpiazu Etxarri

ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus

Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Osteguna goizeko 11:00k baino lehen.

J ai O t Z a K

· Ibane Otxoa de Eribe Rendo, maiatzaren 5ean Altsasun.

· Urooj Mujeeb, maiatzaren 10ean Altsasun.

EZKON t Z a K

· Irantzu Etxeberria Rodriguez eta Mikel Garcia Razkin, maiatzaren 11n Urdiainen.

HE ri O t Z a K

· Antonio Fernandez Perez, martxoaren 9an Irurtzunen.

· Patxi Gil Iparragirre, maiatzaren 9an Olatzagutian.

· Joaquin Rubio Tirado, maiatzaren 14an Altsasun.

ira G ar K i sail K at U a K

LANA/NEGOZIOAK

ERRENTAN EMAN

Lizarragako Azi Iturri Txokoa San Adrian festetan kudeatzeko enkantea: Maiatzaren 19an, igandean, eguerdiko 12:00etan, Azi Iturri Elkartean bertan. Gutxieneko prezioa 1.000 euro izango dira. Festak ekainaren 15,16 eta 17an izango dira. Animatu zaitezte!

LAN ESKAINTZA Liburuzain eta kultur dinamizatzaile lanpostua betetzeko oposizio-lehiaketa Lakuntzan: Lanaldia %55ekoa izango da. Deialdian parte hartu nahi dutenek C1 mailako euskara maila izan beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 22an amaitzen da. Udalaren www.lakuntza.eus web orrian informazio gehiago.

INFORMAZIO HAU EPAITEGIETAN ETA UDALETAN JASOTZEN DA. AGERTU NAHI EZ DUENAK, HAN JAKINARAZI DEZALA.

IRAGARKIA JARTZEKO:

948 564 275

iraGarKi@GUaiXE.EUs WWW.GUaiXE.EUs/iraGarKiaK

• asteazkeneko 13:00ak arte jasotako iragarkiak bakarrik iragarriko ditugu.

• GUaiXEk ez du argitaratzen diren iragarkien ondorioz sor daitezkeen gorabeheren erantzukizunik.

ORDAINTZEKO ATALAK:

• Etxebizitza saldu/Errentan.

• lokalak saldu/Errentan.

• irakaskuntza ("partikularrak") eman.

• salmentak, erosketak eta trukeak.

• iragarkiak Guaixe paperean eta guaixe.eus-en argitaratuko dira.

• iragarki laburrak: 3 euro aste bakoitzeko (BEZ barne).

• Epea: aste bereko asteazkeneko 13:00ra arte.

Arakilgo Udalak zerbitzu anitzetako langileak kontratatu nahi ditu: Interesa dutenek langabe gisa izena emanda egon beharko dute Nafar Lansaren. Eskabideak maiatzaren 31ra arte aurkez daitezke Arakilgo udaletxean.

Arakilgo Udalak aisialdiko begiraleen lan poltsa osatu nahi du: Eskabideak eta Curriculumak ekainaren 12ra arte aurkez daitezke. Deialdiari buruzko informazio gehiago nahi duenak udaletxetik pasa dadila edota arakilkultura@gmail.com helbidera idatzi dezala, edo 634 584 226 – 948 500 101 telefonoetara dei dezala.

LEHIAKETA

Olaztiko Santa Ana festak iragartzeko kartel lehiaketa: Bertan testu hau agertu beharko da Santa Ana 2024. Olazti. Uztailaren 25etik 28ra. Lanak erregistro elektroniko bidez edo udaletxean aurkez daitezke ekainaren 17ko 14:00ak baino lehen. Sariak egonen dira, oinarriak eta informazio gehiago Olaztiko Udalean edo www.olazti.eus weborrian. Altsasuko festetako kartel lehiaketa 2024: Festetako programan azala (helduen modalitateko irabazlearena) eta kontrazala (haurren modalitateko irabazlearena) aukeratuko dira. Lanak ekainaren 17ko 14:00ak baino lehen Iortia Kultur Gunean aurkeztu behar dira. Oinarriak eta informazio gehiago www.altsasu.net eta Iortia kultur gunean.

Irurtzungo jaietako kartel lehiaketa martxan: Lanak aurkezteko epea maiatzaren 27an amaitzen da. Sariak egonen dira bai haurren kategorian bai helduen kategorian ere. Oinarriak eta informazio gehiago www. irurtzun.eus web orrian, Irurtzungo Udaletxean eta kultur etxean.

OHARRAK

Altsasun Udako Aisiz Blai jardueretan eta eskola kiroletan izen emateko epea zabalik: Aisiz blain maiatzaren 25era arte izena eman daiteke (gazteria eta kirol eskoletan ekainaren 7ra arte). Denak 948 012 012 telefonora

deituz edo www.altsasu. net web orrian. Ludoteka eskaintza ekainaren 20tik 28ra 3-12 urte bitartekoendako, 08:30-13:30 ordutegian. Uztailaren 1etik 30era (bi hamabostalditan banatuta), ordutegi orokorra 09:30tik 13:00etara. Abuztuaren 1etik 30era (bi hamabostalditan banatuta) 09:30etik 13:00etara. Informazio gehiago Udaletxean edo ludotekan. Autopista elektroikorik ez plataformak udaberrian zehar saldutako Alarma Gorria kanpainako boletoen zozketa: Bakaikun saldutako 2106 zenbakia saridun suertatu da.

Arbizun egur loteak eska daitezke: Egur loteak nahi dituztenek 948 460 017 telefonora deitu beharko dute hilaren 24a baino lehen. Lote bakoitzeko 35 euro ordaindu behar dira.

Etxarriko igerilekuetan udako denboraldirako txartelak salgai: Igerilekuak maiatzaren 24tik aurrera zabalik egongo dira. Sasoi guztirako txartelak kanpineko web orriaren bidez eros daitezke, www.campingetxarri.com

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolan izena emateko epea zabalik: Zalantzak eta informazio gehiago 948 564 581 telefonoan. Matrikula egiteko administrazio ordutegia 15:00etatik 20:00etara, online www. altsasu.net web orrian. Epea maiatzaren 22ean amaitzen da. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus

2024-05-17 Ostirala GUAIXE 16 GANBAZELAIA O r O i G arria
r O i G arria
O
Beti gukin!
1980ko
O r O i G arria Gu biyotzetan zaude Iosu Anduaga Goñi Zu fameliyek XiV.urteurrena Mayatzien
kintuek
20an

Liga irabazita, Preferentera igotzea da orain helburua

FUTBOLA Etxarrik erregional mailako liga irabazi du, eta igoera fasean Beriain du aurkari

M.B.G. saKaNa

Asteburuan despeditu zen Erregional mailako liga. Etxarri Aranatzek 4-2 irabazi zion Liceo Monjardini, eta liga irabaztea lortu zuen (66 puntu), San Jorgeri puntu bat aterata. Lagun Artea seigarren sailkatu da, Rotxapearekin bana berdindu eta gero.

Orain, Etxarri Aranatzek Preferentera igotzeko fasean Beriain du aurkari. Joaneko partida maiatzaren 18an, larunbata, 18:00etan jokatuko dute, San Donato zelaian. Klubak zaleen babesa eskatu du.

Preferentea martxan

Gizonezkoen Preferente mailan, azken aurreko jardunaldia jokatuko da. Sailkapenean hamahirugarren den Altsasuk maiatzaren 19an, igandea, Mendigorrian jokatuko du, hamaikagarren eta arerio zuzena den Mendi taldearen kontra, 18:00etan. Bestalde, emakumeen Preferente mailan Kopako lehen jardunaldia jokatuko da. Altsasuk Tuterako Lourdes taldea izango du arerio igandean, 17:00etan, Dantzalekun, joaneko partidan. Bukatzeko, Elomendiko Txapelketako azken jardunaldian Zalduak eta Unzitik laugarren postuagatik borrokatuko dute.

15 urte Urbasa, Altzania eta Aralar lotzen

MENDIA a ltsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako XV. Hiru Mendizerrak martxan 375 mendizalek hartu zuten irteera, egun ezin ederragoan. Martxa, aldi berean, i V. Ochoa de Olza Memoriala izan zen, eta s O s Himalaya Fundazioa lagundu zuen

Maider Betelu Ganboa altsasU Ezin zen eguraldi eta giro politagorik eskatu. Urbasa, Altzania eta Aralar mendizerrak are berdeagoak eta ederragoak esnatu ziren euren egun handietako baterako, Hiru Mendizerrak iraupen luzeko mendi martxarako. Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatzen duen martxak aurten 15 edizio bete zituen, eta izena emanda zeuden 393 mendizaleetatik 375 animatu ziren ibilbidea osatzera. Soilik bi mendizale geratu ziren proba ez lehiakorra bukatu gabe, eta guztia "primeran" atera zela azaldu dute antolatzaileek.

SOS Himalayaren alde Altsasukoa, Nafarroako eta Euskal Herriko iraupen luzeko mendi martxako egutegietan jasoa dago, eta aurten, aldi berean, IV. Ochoa de Olza Memoriala zen. Izena emate bakoitzeko 2 euro SOS Himalaya Iñaki Ochoa de Olza Fundaziora bideratuko dira, fundazioa Makalun berreraikitzen ari den eskola bat laguntzera.

Aurten Hiru Mendizerrak martxak hiru ibilbide zituen, eta nobedade garrantzitsuena Santa Marina izan zen. Lehenik eta behin mendizaleek Urdiainera jo zuten, portuko bidetik

Herri kirolekin liluratuta

HERRI KIROLAK Mank-eko Kirol Zerbitzuak antolatuta, LH 6. mailako 233 ikaslek hartu zuten parte Ikastetxe Arteko XVII. Herri Kirol Topaketan, 18 irakaslez lagunduta. Ikastetxeetako ikasleak nahasiz taldeak osatu, eta proba konbinatuetan parte hartu zuten. Aurretik, Kañamaresdarrek eta Uxue Ansorregik trontza eta aizkora erakusketa egin zuten.

Urbasara igo, eta Santa Marinaraino heltzeko. Antolatzaileek Urbasa-Andia natur parkeko gune babestuak ekiditeko hartu zuten Santa Marinara lehenengoz joateko erabakia. Ondoren, buelta hartu, eta ohiko ibilbidea jarraitu zuen martxak. Urbasa-Andiako gailurreriatik Gainsolera iritsi, eta Ziordira jaitsi ziren mendizaleak. Ibilbide motzekoak partzelarietatik barna Altsasura heldu ziren (26 km). Gainontzekoak, Altzania mendizerran murgildu ziren, Kipularreraino helduz. Orobeko harrobitik jaitsita, Sorozarretara heldu ziren, eta ibilbide ertainekoek Altsasura jo zuten (37 km). Aldiz, luzekoak Aralar mendizerran barneratu ziren, Balankaleku eta Intxusburu igo baitzituzten. Ondoren, Urdiaingo igerilekuetara jaitsi, eta San Pedrotik barna Altsasuko helmugara iritsi ziren (48 km).

Gehienak, nafarrak

Hiru Mendizerrak mendi martxak "partaide oso fidelak" dituela nabarmendu du antolakuntzak. Gehienak, %40 inguru, nafarrak ziren, 142 mendizale. Gipuzkoarrak 128 ziren, arabarrak 71, bizkaitarrak 43 eta Lapurditik 6 bertaratu ziren. Egun polita pasa zuten.

Guztia behar bezala antolatu ahal izateko 50 boluntario inguru aritu ziren lanean. "Oso eskertuta gaude, bai beraiekin eta baita babesleekin ere" azaldu dute antolatzaileek.

HIRU MENDIZERRAK SANTA MARINARA LEHENENGOZ IRITSI ZEN, GUNE BABESTUAK SAIHESTEKO

KIROLAK 17 GUAIXE 2024-05-17 Ostirala
Geroz eta emakume gehiago ikusten da mendi martxetan. Eguraldiak lagundu zuen, eta gure mendiak eta basoak are ederragoak zeuden. Etxarrik Palestina izan zuen gogoan.

Basamortuko bi titan sakandar

BTT  Euren bigarren titan Desert Morocco osatu dute jarraian Javier Borregak eta Mikel ariztegik. Marokoko basamortuan barna 590 kilometroko ibilbidea egin zuten apirilaren 28tik maiatzaren 3ra, "esperientzia gogor, zoragarri eta ahaztezina"

Maider Betelu Ganboa saKaNa Maiatzaren 27an Bartzelonatik Marokora abiatu ziren Javier Borrega Perianez altsasuarra eta Mikel Ariztegi Galarza iturmendiarra. Joan zen urtean Skoda Titan Desert Morocco 2023 basamortuko BTT proba gogorrean parte hartu zuten lehenengoz, eta iazko balentria errepikatzeko asmo berberarekin igo ziren hegazkinera. Kosner-Saltoki Home taldearekin joan ziren atzera ere, probako talde indartsuenarekin. "Iaz bizikleta munduko ezagunek Kosner-Saltoki Home taldearekin bat egitea proposatu ziguten, Titan Deserten parte hartzeko. Animatu ginen, munduko BTT probarik gogorrenetakoan aritzea ametsa delako, eta Titan Desert bukatzea lortu genuen. Aurten ez genuen errepikatzea aurreikusten, baina berriro gonbidatu, eta bigarren Titana despeditzea lortu dugu" aipatu du Borregak. "Ez ginela itzuliko esan genuen eta hara, ez dakigu ezetz esaten" dio, irribarrez, Ariztegik.

Kosner-Saltoki Home

Kosner-Saltoki Home taldearekin 62 txirrindulari joan ziren aurten Skoda Titan Desert Morocco 2024ra. "%90 joan zen urteko taldekideak ginen". Taldean proba irabazteko faborito nagusienak zeuden, eta baita amateurrak ere, sakandarren kasua. Faboritoetan, Luis Leon Sanchez, aurtengo Titaneko txapeldun handia, Oscar Pereiro, Sylvain Chavanel eta Miguel eta Pruden Indurain txirrindulari ohiak zeuden, BTT munduko profesional handiekin batera, 2021ean eta 2022an Titan Desert irabazi zuen Konny Looser, esaterako, edo Iosu Torres eta Ainara Elbusto, binakako mistoan garaile izan zirenak.

"Batzuek irabaztera doaz, eta gainontzekoak abentura eta esperientzia bizitzera. Disfrutatzeko eskatzen digute".

Titan, urtero ezberdina Maiatzaren 28an Boumalne Dades-en hasi zen Titan Desert, Atlasen, eta sei etapa eta gero Maadiden despeditu zen, maiatzaren 3an, dunen ondoan. Tartean, Marokoko basamortuan barna 590 kilometro gogor, 6.000 m baino gehiagoko desnibela eta 6 egun eta 6 gau ahaztezin. "Bezperan GPS lokalizatzaileak jaso genituen. Beti monitorizatuta egon beharra dago, galdu, matxuratu edo zer gerta".

Titan Desert urtero ezberdina da. Basamortu berean egiten da, baina ibilbideak urtero aldatzen dira. Horrek egiten du berezi. Ez da ohiko lasterketa bat, ez du ibilbide zehaztua. Etapa bakoitzean antolakuntzak zehaztutako zenbait puntuetatik pasa behar dira bikerrak, baina puntuen arteko tartea nahi bezala egin dezakete. Hor kokatzen dira ibilbidea laburtzeko taldeen estrategiak. "Titan, Paris Dakarrean oinarrituta dago, eta antzekoa da: nabigazioa da bere berezitasunetako bat. Mendi bizikleten abentura raida dela esan daiteke". Nolanahi ere, ibilbidea planifikatzeko ez dute tarte handirik. "Ibilbide guztiaren tracka Titan hasi baino astebete lehenago jaso genuen; etapa bakoitzean gainditu beharreko puntuak, egun bat lehenago ematen zizkiguten; eta puntu horietako bat probaren egun berean esaten ziguten, goizeko 6:00etan. Beraz, horrela ez da erraza nabigazioa aurretik planifikatzea. Hartu beharreko erabaki horietan, galtzeko arriskua dago, baina baita distantzia laburtzekoa ere. Ardura handia da". Lehen etapan Luis Leon

"TITAN DESERT SERIOA DA GERO; PROBA BUKATZEAK

MERITU HANDIA DU"

MiKEl ariZtEGUi

"IAZ 48 GRADU IZAN GENITUEN, DEMASA, ETA AURTEN 38; HOBEKI IBILI GARA"

JaViEr BOrrEGa

Sanchezek 10 minutu galdu zituen arerioek bide azkarragoa hautatu zutelako. "Berarendako ere nabigazioa berria zen. Eskerrak motor bikaina duela eta hurrengoetan buelta eman ziela".

Beroari aurre egin Ibilbidea ezberdina zenez, joan zen urteko eta aurtengo Titan Desertak ezin dira alderatu, (iazkoak 627 km zituen) baina aurtengoa joan zen urtekoa baino suabeagoa izan dela esaterakoan ados dago bikotea. Esperientziagatik baino, aurten bero gutxiago egin duelako. "Joan zen urtekoa demasa izan zen. 48 graduko tenperatura izatera heldu ginen. Aurten, gehienez 37-38 gradukoa izan da, eta fisikoki asko nabaritu dugu. Hobeki ibili gara. Lehendabiziko bi etapak, Atlaseko goi mendikoak, nahiko freskoak izan ziren" dio Borregak. "Probaren gogortasunaren barruan, gustura ibili gara, eta hobeki, beroa eramangarriago izan delako. Hobeki errekuperatzen ginen aurten" ados Ariztegi. Joan zen urteko beroa "izugarria" izan baitzen. Jende asko gaixotu zen, deshidratatuta, eta arazo gastriko handiak izan ziren. "Etapa bakoitzean gutako bakoitzak 3 litro ur eramatea derrigorrezkoa da. Nahiz eta gogorik ez izan, ur asko edan behar da. Ibilbidean bi toki daude ur gehiago hartzeko. Eta jatea ere, garrantzitsua da, 45 minututik behin zerbait hartzea, helmugara iritsi eta ongi errekuperatzeko". Kosner-Saltoki Home taldean jarraibideak ematen dizkiete. "Oso ongi prestatutako taldea da, adituak dira. Ongi zainduta eta babestuta egon gara, motibatuta eta gustura" zehaztu du Ariztegik.

Basamortuko paisaiak Basamortuak eremu ezberdinak ditu. Lehendabiziko etapetan, Atlas aldean, pistak zeuden, oso harritsuak eta arriskutsuak. Ondorengo etapetan lehortutako lakuetan eta gune hondartsuagoetan ibili ziren. "Laku lehorretan lurrean harri pila bat daude, arantzaz betetako sasi asko, eta ez dago biderik. Bizikletan ibiltzeko deserosoa da, etengabeko boteekin gorputzak asko sufritzen du". Ondoren, hareazko guneak iritsi ziren, dunak, "basamortuko bereziena. Teknika berezia eta ona behar da dunetan ibiltzeko; ez da erra-

2024-05-17 Ostirala GUAIXE 18 KIROLAK
Mikel Ariztegui Galarza, Titan bukatuta, oroigarria eskutan. KOSNER-SALTOKI HOME Javier Borrega. Bertako harri beltz bat jasotzen dute oroigarri. KOSNER-SALTOKI HOME

za. Gurpilei presioa kendu behar zaie, airea kendu". Borregak aitortu du joan zen urtean dunetan ibiltzea "bizikletarekin bizi dudan esperientzia zirraragarrietako bat" izan zela, "hare gainean surfeatzea bezalakoa". Aurten, aldiz, ez da horren polita izan. "Iaz baino beranduago sartu ginen dunetan, eta tenperatura handiagoa zenez, dunak ez zeuden horren gogorrak; gainera, haizeak aurpegian jotzen gintuen, eta ezinezkoa zen duna guztia takadan igotzea. Bizikletatik jaistea sarritan tokatu zitzaigun, eta aurrera egitea gogorra zen". Etapa guztiak egin zaizkie gogorrak, bakoitza bere berezitasunekin.

Basamortuko paisaia "zoragarria" dela diote. "Bizikletarekin, autoz edo oinez iristea ezinezkoa den tokietara heldu zaitezke, eta, alde horretatik, asko ikusi dugu" dio Ariztegik. Hirugarren eta laugarren etapa maratoia izan zen, eta egun horretan ez zuten asistentziarik izan. Normalean antolakuntzak prestatutako haimetan lo egiten zuten, baina gau horretan soilik alfonbra bat zuten zain. Beharrezko guztiak (lo zakua, estera, eta bi etapetako janaria) motxilan eraman behar izan zituzten, gainean. "Maratoia nahiko ongi joan zen, iaz baino hobeki. Nabigazioan ere ongi moldatu gara. Ni beste zazpi bikerrekin batera ibili naiz, antzeko maila zutenekin, eta oso gus-

tura. Konpainia garrantzitsua da" dio Ariztegik.

Iaz lortutako esperientzia lasaitasunean nabaritu dute bereziki. "Badakizu nora zoazen, zer egin behar duzun, eta nora jo. Horrek lasaitasuna ematen du" argi du Borregak. Baina, guztiaren gainetik, gorputzak eutsi behar du. "Nahiz eta oso ongi entrenatuta etorri, hau abentura hutsa da, eta hainbat faktore gerta daitezke: gorputzak huts egin ahal dizu, gastroenteritisak direla, birusak, bero kolpeak, erorikoak, matxurak... Zorionez, ez dugu aparteko arazorik izan" argi du Ariztegik.

Esperientzia ikaragarria

Bien helburua Titan Desert bukatzea zen, eta taldekideekin esperientzia polita bizitzea. Baita lortu ere. Irteera hartu zuten

427 bikerren artean Javier Borrega 38. sailkatu zen (24:35:51), eta Mikel Ariztegi 240. (32:50:40). "Ez nuen halako sailkapena espero; uste nuen joan zen urtean egindakoa asko zela, eta aurten pixka bat hobeki aritu naiz. Eroriko bat izan nuen eta lasterketak pixka bat ihes egin zidan, baina ez nuen minik hartu eta oso kontentu nago" dio Borregak. "Halako lasterketa bat serioa da gero, eta bukatzeak meritu handia du. Gainera, ongi aritu gara, iaz baino hobeki, beroarengatik. Egindako entrenamendu gogorrak merezi izan du, gorputzak ongi eutsi dio. Sekulako bizipena izan da, ikusgarria. Bertan ez bazara egon, nolakoa den zaila da azaltzea" uste du Ariztegik.

Izarrak, oso gertukoak Kosner-Saltoki Home taldean, guztiek zuten harremana. "Alde horretatik ere esperientzia bikaina izan da txirrindulari izar handi hauekin bazkaltzea edo elkarrekin bidea egitea. Zorte handia da talde indartsu batekin joan ahal izatea. Miguel Indurain aurretik ezagutzen nuen, jator askoa. Pruden aurten ezagutu dut, eta zenbait etapatan bidaide izan dut: ordu asko egin ditugu elkarrekin. Luis Leonekin sorpresa hartu dut. Txirrindulari ikusgarria da, baina pertsona hobea" argi du Borregak. 2025ak zer ekarriko duen, nork daki.

Mikel Astiz, Iruñeko Maratoi Erdiko txapeldunordea

ATLETISMOA adur senar hemeretzigarren sailkatu zen, eta leire Estarriaga lehen emakume sakandarra izan zen

M.B.G. saKaNa Beste Iruña klubak antolatutako 40. Iruñeko Maratoi Erdian guztira 1.080 korrikalari lehiatu ziren, 750 proba nagusian (21 km), eta 330 proba laburrean (5 km). Lasterketa bizian, maratoi erdian David Palomo (Hiru Herri) izan zen azkarrena (112:14), bere taldekide Mikel Astiz ihabardarraren aurretik (1:13:25). Top 20an sartu zen Adur Senar (Beste Iruña) lakuntzarra, hemeretzigarren (1:21:56). Emakumezkoetan, Amaia Melero izan zen txapelduna, helmugara bere ahizpa Maitanerekin sartuta (1:24:27). Leire Estarriaga 28. emakumea izan zen (1:49:31). Proba laburrean sakandarrak oso fin ibili ziren. Abdelkader Al Ghamek irabazi zuen (14:57), eta Israel Arbizu laugarren (15:44) izan zen. Top 20an, Asier Estarriaga zazpigarren (16:30) sail-

katu zen, Iraitz Senar zortzigarren (16:33), Iban Sobredo hamargarren (16:46), Raul Audikana hamaikagarren (17:00), eta Mikel Berdud hamabosgarren (17:25). Emakumezkoetan Sara Modregok irabazi zuen (17:13), Izaskun Beunza olaztiarraren aurretik (17:49).

Lasa, Nafarroako txapelduna

TXIRRINDULARITZA Afizionatuen mailako XII. Iturmendiko Trofeoak Nafarroako txapeldunak erabaki zituen. Lucas Towers (Rural Kutxa-Alea) irabazitako lasterketan Adrian Losarcos (Telco) izan zen bigarren eta 23 urtez azpiko Nafarroako txapelduna. Bere taldekide Ailetz Lasa ziordiarra laugarren sailkatu zen, elite mailako Nafarroako txapelduna.

KIROLAK 19 GUAIXE 2024-05-17 Ostirala
LA PINEDAKO KONTZENTRAZIOAN JUAN CARLOS UNZUE EZAGUTZEKO AUKERA IZAN ZUTEN KOSNER-SALTOKI HOME-K 27.000 EURO LORTU DITU ELAREN KONTRAKO LUZÓN FUNDAZIOARENDAKO MARTIN EARLY
Javier Borrega altsasuarra, Titan Deserteko etapako paisaia berezian aurrera egiten. KOSNER-SALTOKI HOME Mikel Astiz, ahalegin betean. BESTE IRUÑA

La Peluso, ezin borobilago

TXIRRINDULARITZA Eguraldi zoragarria lagun, egun ederra pasa zuten l a Peluso martxa zikloturistan parte hartu zuten 1.276 txirrindulariek i rurtzunen. 1985eko r eynolds taldekoak eta i manol Erbiti izan ziren omenduak, eta a spacek diru laguntza jaso zuen

Maider Betelu Ganboa irUrtZUN Joan zen urtean euria eta hotza izan ziren nagusi La Peluso martxa zikloturistan. Aurten, aldiz, udaberriko egun eguzkitsu eta zoragarriaz gozatu zuten La Peluso Cycling taldeak antolatutako proba ez lehiakorrean izena eman zuten 1.276 txirrindulariek. "Joan zen urtean 10 urtetarako moduko ur kantitatea hartu genuen, baina aurten eguraldia eta paisaia ikusgarri daude" zioen Santi Moreno probako koordinatzaileak.

Partaidetzarekin ere oso kontentu zegoen Moreno. "Azken astean jende askok deitu du izena eman nahi zuela esanez, baina epea bukatuta zegoen, eta horregatik txirrindulari asko kanpoan geratu dira. Ezin dugu azken astera arte itxaron, bestela ezin dugu guztia behar bezala antolatu".

La Peluso 2019an jaio zen, Reynolds taldearen sorreraren 40. urteurrena eta Jesus Legarra "Peluso" sustatzailea aitortzeko. Aurten Reynoldseko 1985 urteko taldea omendu zuten, eta Angel Arroyo, Iñaki Gaston, Jose Rolando Abando, Juan Antonio Ibañez eta Francisco Navarro Fuster gerturatu ziren irteerara eta ibilbidean parte hartzera. Pruden Indurainek Miguel anaia ordezkatu zuen, azkena Bilbon zegoelako. Navarro Fusterrek moztu zuen irekierako zinta, txalo artean. Ondoren, bazkaltzera Julian eta Ruben Gorospe

eta Eduardo Gonzalez Salvador batu zitzaizkien. Bestalde, irteerako lehen lerroan zeuden Aspace taldeko kideak (La Pelusok izena ematean jasotako %10 garun paralisia duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lan egiten duen ASPACE elkartera bideratu zuen aurten), eta Sakana Group-Alea-Aralar taldeko txirrindulariak ere bai. La Pelusok joan zen urtean Reynoldsen oinordeko taldean aritu eta erretiroa hartu zuen Imanol Erbiti txirrindulariari aitortza egin zion bazkalondoan. Hiriberrikoa ezin izan zen egon, Ineos Grenadiers taldeko kirol zuzendari gisa Hungarian zegoelako eta senitartekoek jaso zuten eskertza. Gainera, La Peluson urtero parte hartzen duen Almeriako lagun talde bati Nafarroako produktuen sorta oparitu zien antolakuntzak.

Gehienek luzea 1.276 txirrindularietatik %70ek ibilbide luzea (138 km, 2.200 m desnibela) hautatu zuen, eta %30ek ibilbide motza (87 km, 1.550 desnibela). Ibilbidea, betikoa, ikusgarri zegoen eta Arakil, Basaburua, Goñi, Imotz, Zia, Larraun, Leitzaldea, Malerreka eta Ollo lotu zituen. Ibilbide "ederra, gogorra eta ikusgarria". Datorren urtean aldaketak egongo dira. "Ibilbide luzean San Miguel igoko dugu". Plazan 70 eta 80 hamarkadetako argazkien erakusketa jarri zuen antolakuntzak. Ikusleen artean Enrique Sanz zegoen, bi urtez Reynolds taldeko txirrindularia eta ondoren Reynolds eta Banestoko mekanikaria izan

TXIRRINDULARIEK ANTOLAKUNTZA ETA PROBAREN EDERTASUNA NABARMENDU ZUTEN

zena, bere argazkiei begira eta Ciclos Muruzabaleko Jose Ignazio Lazkozi azalpenak ematen. Plazako bazkarian 470 txirrindulari baino gehiago zeuden izena emanda, eta haiei 70 boluntario batu zitzaizkien. "Boluntariorik gabe ezingo genuke proba antolatu, oso eskertuta gaude". Bukaeran, txirrindulariak eta omendutakoak kontentu, eta antolatzaileak, baita ere.

1985ko Reynolds hura Reynoldsek 13 txirrindulari zituen 1985. urtean: Enrique Aja, Guillermo Arenas, Eduardo Chozas, Alvaro Fernandez, Iñaki Gaston, Eduardo Gonzalez Salvador, Julian Gorospe, Carlos Hernandez, Jesus Hernandez Ubeda, Miguel Indurain, Jose Luis Laguia, Francisco Navarro Fuster eta Celestino Prieto. Indurainen bigarren urtea zen, eta Vueltako lau etapetan jantzi zuen maillot horia. Chozasek Aurillaceko etapa irabazi zuen Tourrean.

2024-05-17 Ostirala GUAIXE 20 KIROLAK
Txirrindulariak, Madotzeko bidean, Zuarrarrateko hasieran.
"BOLUNTARIORIK GABE, EZINGO GENUKE LA PELUSO ANTOLATU. ESKERRIK BEROENAK" saNti MOrENO
Navarro Fusterrek moztu zuen zinta, Aralarrekoak eta Aspacekoak alboan zituela. Txirrindulari sakandarrek ez zuten hutsik egin.

Maider Betelu Ganboa altsasU Sakanan emakumezkoen futbola gehien bulkatu dutenetakoen artean dago Gorka Pascua Moreno altsasuarra. Heziketa fisikoko irakaslea, egun Emakumezkoen Bigarren RFEF mailako Osasuna B taldeko entrenatzailea da. Liga oso zailean, taldearen salbazioa lortu du, askok zalantzan jarri zutena.

Bere garaian Altsasun emakumezkoen futbol taldea sortzeko izugarrizko lana egin zenuen. Aguraingo nesken taldeko entrenatzaile eta klubeko koordinatzaile izatetik iritsi nintzen Altsasura. Azkenean 2015/2016 denboraldian Altsasu taldea ateratzea lortu genuen, asko kostata, orduko haur eta kadete mailan lehiatu zena. Zorionez, gaur egun hiru talde daude. Aldaketa handia da; plazetan neskak futbolean jokatzen ikusteak asko pozten nau.

2023/2024ko Emakumezkoen Osasuna B taldeko entrenatzailea zara. Nola sortu zen aukera hori? Osasunako emakumezkoen atalean berregituraketa handia egon zen joan zen denboraldia bukatuta. Tito Iribarren kirol zuzendari nagusiak kargua utzi zuen, eta bere ordez Mai Garde Osasunako jokalari ohia sartu zen. Garde izan zen nirekin harremanetan jarri zena, Osasuna B taldea entrenatzea proposatzeko. Elkartu eta ideiak trukatu ondoren, erronka polita zela pentsatu nuen, eta baiezkoa erantzun nuen.

Emakumezkoen futbolean zuk egindako lana zuten erreferentziatzat? Ez dakit esaten. Altsasu jubenilen liga nazionaleko taldea entrenatzen ari nintzen orduan; bi urtez egon naiz liga garrantzitsu horretan Altsasu zuzentzen. Pentsatzekoa da nire ibilbide guztia hartuko zutela kontuan.

Emakumezkoen bigarren RFEF federazio mailako Osasuna B taldea zuzendu duzu. Taldeak kategoria horri eustea zaila izango zela esaten zen hasieratik.

Gure gainetik lehen RFEF dago, Osasuna A talde nagusiarena, eta haien gainetik Liga F, lehen maila. Niri hasieratik esan zidaten gure helburua mailari eustea zela. Ligako taldeak ikusita super zaila izango zela bagenekien, baina azkenean, lan handia eginda eta jokalariekin egunero alde psikologikoa landuta, lortu dugu. Maiatzaren 5eko ligako azkeneko jardunaldian lortu zenuten salbazioa.

"Erronka handia izan da; gauzak gaizki doazenean ikasten da gehien"

GORKA PASCUA MORENO OsasUNa B talDEKO ENtrENatZailEa FUTBOLA Gorka Pascua entrenatzaile altsasuarraren gidaritzapean, Emakumezkoen bigarren r FEF mailako Osasuna B taldeak azken jardunaldian lortu zuen salbazioa

esaterako, talde oso indartsuekin jokatu dugu: Real Madrid B, Real Sociedad B, Athletic C, Athletico de Madrid C, Spanyol B... gehienak harrobiko taldeak, gu bezala, baina baita klubeko talde nagusiak ere, A mailakoak: Sporting de Gijon A, Oviedo A, Interrias A, Balears A, Zaragoza A... talde oso sendoak. Esperientzia polita izan da guretzat, baina aldi berean gogorra, liga oso gorabeheratsua izan delako. Gaizki hasi ginen; abenduan, 3 edo 6 puntu genituen soilik. Bigarren itzulirako pilak jarri genituen, dinamika aldatu, eta salbazioa lortu dugu. Entrenatzaile izatea inoiz ez da erraza, baina halako egoeran, are zailagoa.

Bihotzekoak emateko moduko liga izan duzue. Bai, oso luzea izan da, eta zaila. Azken jardunaldira hamahirugarren postuan iritsi ginen. Ligako hamasei taldeetatik azken hirurak jaisten ziren, eta, beraz, sekulako presioa genuen. Xixongo Sportingen kontra jokatu genuen azken partida, eta irabazi beharra genuen. Azkenean, 3-0 gailendu ginen. Gure atzetik zegoen Athletic-ek ez zuen irabazi, eta gu salbatu ginen. Azkeneko aste horretan jokoak egin genituen, giroa erlaxatzeko, eta ongi atera zen. Jokalariak salbazioa ospatzen ikustea oso polita izan zen. Bazkaria egin genuen, eta oso ongi pasa genuen. Osasuna emakumezkoen presidente Cesar Muniainek eta Osasunako staff eta talde guztiek zoriondu gintuzten. Ligan sufritu dugu, baina salbazioa lortuta, hemendik aurrera hori pasadizo bat izango da.

Denboraldia oso gogorra izan dela ezin daiteke ukatu.

Oso. Emakumeen futbolak gora egin du nabarmen. Sustatu da, talde asko sortu dira, eta atzetik babesleak daude. Gure mailan,

"HASIERATIK BAGENEKIEN MAILARI EUSTEA OSO ZAILA IZANGO ZELA, BAINA

LORTU DUGU"

Denboraldi potentea izan da, baina halakoetan denetatik ikasten da. Gauzak gaizki doazenean gehiago ikasten duzu. Egunero aritzen zara gauzak zalantzan jartzen, aukerak aztertzen, begiratzen... Nola egingo dut hau, nola bestea. Horregatik, gehiago ikasi dugu. Niretako erronka handia izan da, oso polita. Bestalde, futbol instalazio asko ezagutu ditugu, eta jende asko. Niretako harrigarria izan da. Zer nolako giroa dago Taxoaren? Familia handia zarete, jende askok lan egiten du Osasunan. Gure taldean ni naiz lehenengo entrenatzailea, eta gero bigarren entrenatzailea, prestatzaile fisikoa, fisioterapeuta, delegatua eta medikua daude. Medikua beste talde batzuekin, partekatzen dugu, baina talde bakoitzak bere staffa du. Beraz, atera kontuak. Giroa polita da. Taxoareren apustua bertako jokalariak ateratzea da. Guk Osasuna C taldekoekin asko entrenatu dugu, eta A taldekoekin dinamikak landu ditugu. Ongi moldatzen gara. Datorren denboraldian segiko duzu? Oraindik ez dugu hitz egin. Gure lana eskertzen badute, Osasunan jarraituko dut, gustura egon naizelako. Aldi berean Altsasuko Korazonistetan heziketa fisikoko irakasle izaten jarraituko dut. Entrenatzaile izatea noizbait lanbide izan daitekeela uste duzu? Orain arte ez dut horretan inoiz pentsatu. Taldeak entrenatzea beti hobbya izan da. Herrian egiten nuen, herriko jendearekin, eta pozik egon naiz. Astebururo noa Dantzalekura, Altsasu taldeak jarraitzera. Zaletasunez egiten dut, baina zerbait iritsiko balitz, pentsatu beharko nuke.

KIROLAK 21 GUAIXE 2024-05-17 Ostirala
Gorka Pascua Moreno altsasuarra, Osasuna B taldea gidatzen. OSASUNA

KULTURA

'Feminismoa irakurgai' programa Altsasun

Martxoaren 19an Naia Carlosekin literatur solasaldia izan zen, eta maiatzaren 22an, asteazkena, udaberriko bigarrena izanen da, i ratxe r etolazarekin. Besteak beste, helburua feminismoarekin lotutako gaiak lantzea da

altsasU

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. jarduera Planaren laugarren esku hartzea arloan Emakumeen ahalduntzea, haien partaidetza soziopolitikoa eta balio aldaketa agertzen da. Bertan, 24. helburua aipatzen da beren autoestimua, autonomia, eskubideak izatearen kontzientzia eta beren gaitasunak konpontzeko edota garatzeko bideak sortu behar direla, bere izateko eta mundua egoteko modua legitimatzen dutenak.

Helburu horri begira, Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak literatur solasaldiak antolatu izan ditu duela zenbait urte, feminismoarekin lotura duten gaiak lantzeko, eta beraz, emakumeek bizitzako alor desberdinetan duten egoeraren gaineko kontzientzia sustatzeko. Duela zenbait urte irekitako bidea berreskuratzeko asmoz, Altsasuko Berdintasun sailak Feminismoa irakurgai izeneko programa jarri du martxan. Programaren barruan maiatzaren 22an, asteazkena, 18:00etan, Iratxe Retolazarekin Natalia Ginzburg idazlearen Gure etxeko kontuak liburuari buruz ariko dira, Iortia kultur guneko erabilera anitzeko aretoan.

Feminismoa irakurgai programaren helburua da herrita -

Bertso festa Etxarrin

Sakanako Bertsolari Txikien Eguna ospatu zuten maiatzaren 12an, Etxarri Aranatzen. Jolasak, Sakanako gaztetxoen bertso txapelketa eta bideo emanaldia, bazkaria eta gynkana izan ziren, eta arratsaldean, Ekain Alegre, Idoia Granizo, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo eta Ekhiñe Zapiain bertsolarien bertso saioa izan zen.

rrek, eta bereziki, emakumeek feminismoarekin lotutako gaiak lantzea, literaturaren eta hausnarketa partekatuaren bidez. Egitasmoa Altsasuko liburutegiko liburuzainekin lankidetzan diseinatu du Berdintasun arloak, eta irakurketa taldeekin kontrastatu du.

2024. urtean lau saio egitea aurreikusten dute: bi euskarazko irakurketa taldearekin eta beste bi gaztelaniazkoarekin; bi saio udaberri aldean eginen dituzte eta beste biak udazkenean. Hortaz, lehenengo solasaldia

martxoaren 19an izan zen, eta Naia Carlosekin Deborah Levy idazlearen El coste de vivir liburua landu zuten. Udaberriko bigarren eta azken saioa euskaraz izanen da, Retolazarekin, eta programa udazkenean itzuliko da; azaroaren 19an eta 20an izanen dira.

Saioak irekiak izanen dira eta aurretik berdintasuna@altsasu. net helbidean izena ematea gomendatzen dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, eposta horretara idatzi edo 948 56 48 23 telefonora deitu.

Bi konpositoreen arteko mende bateko bilakaeraren abestiak

Etxarri a ranazko a besbatzak '1824-1924' kontzertua emanen du igandean, herriko elizan

E. R. B. EtXarri araNatZ "Kasualitatez" bi konpositoreren urteurrenak dira aurten: erromantizismo alemaniarraren ordezkari nagusienekotzat jotzen den Anton Bruckner jaiotzaren 200. urteurrena eta erromantizismoaren eta modernismoaren arteko zubi kontsideratutako Gabriel Faureren heriotzaren ehun urte. "Lehenengo jaiotzaren eta bigarrenaren heriotzaren artean mende bateko bilakaera musikala dago, klasizismo berantiarretik hasi eta musika garaikidearen hasieraraino, erromantizismotik igaroz", azaldu du Irati Morentin Etxarri Aranazko Abesbatzako kideak. Mende horretan sortu ziren errepertorio koraleko pieza "ikonikoetako" batzuk hartu eta 18241924 kontzertua osatu dute, maiatzaren 19an, igandea, 19:00etan, Etxarri Aranazko elizan interpretatuko dutena. Publikoarendako ezagunak dira abestietako asko. Azken urteotan Etxarri Aranazko Abesbatzak kontzertu "tematikoak" ematen ditu; gai komun baten inguruko lanetan oinarrituak, "eta kasu honetan ikuspegi historikoa du, obrak kronologikoki konposizio urtearen arabera antolatzeraino". Abestien aukeraketaz koruaren batzorde teknikoa arduratzen dela azaldu du Morentinek. "Soka bakoitzeko arduradunek eta zuzendariak osatzen dute batzordea, eta kontzertuaren gaia, partitura eta atrezzoaz arduratzen dira". Morentinek azaldu duenez, denboraldi "lasaia" izaten ari da: "Ai-

patzekoa da musika koralak ez daukala beste garai batzuetan zuen arrakasta, eta geroz eta zailagoa da kontzertuak lortzea; pandemiaz geroztik are gehiago". Hala ere, kontzerturen bat edo beste ateratzen dela esan du abesbatzako kideak. Ikasturte honetan, hain zuzen, zazpi kontzertu eman dituzte: Etorkizuna dantza taldearekin urtero ematen duten, Gabonetakoa, Bidaurretan, Arbizun, Barasoainen, Palentzian eta Artikan. Datozen hilabeteetarako aurreikusita dituzten kontzertuak, igande honetakoa eta Nafarroako Abesbatzen Elkartearen Gogo bete kantuz zikloaren barruan ekainaren 8an Etxalekun emanen dutena daude.

Abesbatza

40 kidek osatzen dute momentu honetan Etxarri Aranazko Abesbatza: hamar baxu, hamar kontralto, hamar soprano, bederatzi tenore eta zuzendariak. Igandean emanen dute 1824-1924 kontzerturako "lan handia" egin dutela esan du Morentinek: "Bakarka zein taldean; abesti berri asko ikasi eta beste hainbeste berrikusi behar izan ditugulako". Kontzertu bat prestatzeko "gutxinaka" kantak solfeatzen eta erritmoak ikasten joaten dira. Ondoren, letrarekin hasten dira eta azken urratsa "goitik behera" berrikusten joaten dira. "Prozesu serioa ematen badu ere, barre eta algaretarako tartea ere izaten dugu. Lan egin bai, baina ongi pasatu ere bai". Lehiaketa zirkuitura itzultzeko prestatzen ari da.

2024-05-17 Ostirala GUAIXE 22
Feminismoa irakurgai lehenengo solasaldia Naia Carlosekin. @EBILGUNEA UTZITAKOA Etxarri Aranazko Abesbatzak Palentzian emandako kontzertua. UTZITAKOA

Herri txiki bateko euskal

dantza talde handia

Elai a lai dantza taldeak 30 urte baino gehiago daramatza l akuntzan euskal dantza bultzatzen eta sustatzen. Urtean zehar hainbat ekitaldi egiten dituzte, tartean maiatzaren 25ean ospatuko duten dantza taldearen eguna

Erkuden Ruiz Barroso laKUNtZa Elkarte bezala eta Elai Alai izenarekin lehenengo aldiz estatutuetan eta Nafarroako Gobernuan 1988. urtean agertzen dela esan du Natalia Razkin Lakuntzako Elai Alai dantza taldeko juntakideak. Dena dela, aurretik, 1970eko hamarkadan, Biltokiko gazteak Alkate dantza herriko dantza berreskuratzen aritu ziren, eta harekin batera euskal dantza egiten ere hasi ziren. Elai Alai dantza taldearen hastapenak ziren; gazte horiek 1980ko hamarkadaren amaieran dantza taldea elkartea ofizializatu zuten. Urtero bezala, "betidanik", Lakuntzako dantza taldearen eguna maiatzaren 25ean, larunbata, ospatuko dute: Elai Alai Eguna. 45 dantzarik osatzen dute gaur egun Elai Alai dantza taldea: 35 haur eta gazte eta hamar heldu, "40 eta 50 urtekoak. Batzuk aurretik egondakoak eta beste batzuk Lakuntzara bizitzera etorri direnak". Haien kabuz jauziak eta euskal dantzak egiteko anto-

latu ziren eta duela hiru urte inguru taldean sartu ziren helduak ere. Gainera, aurten haur txiki asko sartu direla eta taldea sendotu dela azaldu du Razkinek: "zazpi edo zortzi haur sartu dira, eta aurrerapauso bat eman dute. Iristen da adin bat, 15 edo 16 urterekin, aukeraketa egiten hasten direna, jarraitu edo utzi".

Bost talde daude: haur txikien taldea, ertainen bi talde, gazteen talde bat eta helduena. "7 eta 12 urte bitartekoa jende gehien dagoen taldea da". Bi taldetan banatuta entseatzen badute ere, elkarrekin dantzatzen dira ekitaldietan. Astean behin entseatzen dute, ostiraletan, eta irakaslea Leire Sagarzazu da.

Euskal dantzak eta folklorea egiten du Elai Alaik. Urte hasieran hainbat ekitaldirekin egutegi bat prestatzen dute; batzuk finkoak dira Olentzero eguna, "Olentzerori agurra egiten dio taldeak, eta oso polita da"; Lakuntzako urtarrileko festetan egiten duten ekitaldia egitarauaren barruan, edo aurten maiatzaren 25ean ospatuko duten Elai Alai eguna. San Juan egunean dantzatuko dira, eta Iruñeko Folklore egunera ere joaten dira. Igandean ospatuko den Altsasuko Dantzari Txiki egunean parte hartzeko gonbidapena jaso zuten, baina "azkenean" ezingo dira joan.

Razkinek dantza taldean seme-alabak ditu, eta elkarte bat denez, tartean behin juntakide izatea egokitzen zaie. Aurreko urtean hartu zuen ardura, eta datorren ikasturtean ere egonen da. Dantza taldeko dantzaria izan zen, baita irakaslea ere. Abuztuko festetarako dantzari ohiak biltzea eta "zerbait" pres -

tatzea hausnartzen ari dira. "Niri asko gustatzen zait plaza dantzan aritzea". Ekitaldi berezi horretarako informazio bilatzen ari zirela, "zerrendatik tiratuko bagenu harrituko ginateke zenbat jende izan den dantzari; zenbat gazte izan garen dantzari". Belaunaldiz belaunaldi joan den zerbait dela gaineratu du lakuntzarrak: "Nik uste dantzariak izan garenak seme-alabak dantza taldean sartu ditugula, indar hori mantentzeko".

Elai Alai dantza taldea "balioan jarri" behar dutela esan du Razkinek: "Herri txiki bat garelako, urte pila bat daramatzagu dantza taldearekin, eta urte batzuk dantzari gutxirekin egon bada ere, dantza taldearen sentimendu bat da. Mantendu behar dugu elkarte baten seriotasunarekin. Juntakideak beti saiatu dira dantzariak bilatzen, eta irakasleak bertakoak izaten". Iruñeko neska bat ere irakasle izan zen. "Aurrera begira dantzariak motibatuak egotea eta euskal dantzak bultzatzea, ezagutaraztea eta gazteek gure dantzak zeintzuk diren ezagutzea da gure helburua". Dantzara "gustura" joatea ere bada haien nahia.

B a Z t E rr E ti K

Ospakizuna "Betidanik" ospatu izan duten festa da Elai Alai eguna. Aurten maiatzaren 25ean, larunbata, izango da, eta azken urteetan bezala Bertako Azokaren asteburuarekin bat egingo du. "Gure eguna da, baina herri osorako festa bat bezala planteatzen dugu". Erraldoiak eguerdiko kalejirara eta buruhandiak arratsaldeko jolasetara gonbidatu zituzten, eta sorpresak ere izango dira.

IRATI EIZAGIRRE SAGASTIBELTZA

Homofobia, Bifobia eta Transfobiaren aurkako nazioarteko eguna

KULTURA 23 GUAIXE 2024-05-17 Ostirala
Dantzariak Elai Alai Egun batean. UTZITAKOA
ELAI ALAI EGUNA "BETIDANIK" OSPATZEN DUTE, ETA HERRIARI ESKAINTZEN DIOTEN FESTA BAT DA

"Jana izango dutelako sentitzen naiz ongi"

Mari Jose Mendinueta Dorraon bizi den arbizuarra Elikagaien bankuko boluntarioa da. Urte eta erdi inguru darama, eta "oso gustura" egiten duen lana da. Datorren asteburuan eginen den jaki bilketarako boluntario izateko deia egin du

1

Elikagaien bankuan, zein da zure lana?

Supermerkatuek gauzak bidaltzen dizkigute, saltzeko balio ez dutenak, baina iraungitze data pasa ez dena eta oraindik aprobetxatu daitezkeenak. Ni barazkietan nago; barazkiak etortzen direnean begiratu behar dira zakarrak daudenak, eta horiek kendu behar dira. Kontenedore handi batera botatzen ditugu, eta horiek nekazari eskolara eramaten dituzte, animaliak elikatzeko. Dena aprobetxatzen da. Lana bukatzen badut, ondokoak laguntzera joaten naiz: fruta, yogurtak eta horrelakoak. Ondoren, etiketak jartzera joaten gara. Kontserbak, esaterako, Elikagaien bankuko etiketak daramatzate. Beste lan askoz gehiago daude: pala mekanikoarekin paleak mugitzen egoten direnak, bulegoetan telefonoarekin laguntzen, banatzen...

Marisol Villar da arduraduna, eta emakume oso alaia eta eskuzabala da. Beti laguntzeko prest.

2

Zenbat pertsona ibiltzen zarete?

Elikagaien bankuan 200 pertsona gutxi gorabehera. Jende asko dago; ikusten ez den lan asko egiten da.

3

Noiz hasi zinen? Zergatik?

Aurreko urteko urtarrilean hasi nintzen. Alabak esan zidan: "Zu zara pertsona bat gustatzen zaizuna mugitzea eta laguntzea; zerbait egin behar duzu". Baietz esan, deitu nuen eta elkarrizketa egin zidaten. Baratzea dut eta barazkiak gustatzen zaizkit, eta hor jarri ninduten. Oso gustura ari naiz. Ahal dudana egiten dut.

4

Edonor izan daiteke boluntario?

Hor gaude medikuak, erizainak, irakasleak, enpresetan oso goiko postuetan egon direnak, eta ni bezalako jendea. Inork ez

digu inoiz esan ni hau edo bestea naiz, eta zuk baino ikasketa gehiago dauzkat. Ez; denak berdinak gara. Nire taldeaz oso harro nago, elkar laguntzen dugu. Etxarritik beste bat joaten da, Altsasun bizi den urdindar bat eta Arbizutik ere beste bat. Badaude ere Elikagaien bankutik janaria hartu behar izan dutenak, eta orain laguntzen ari direnak. Oso eskertuta daude.

5

Astero joaten zarete?

Bai. Nire taldera asteartetan eta ostegunetan joaten gara, eta beste taldeak beste egunetan. Eskatzen badute laguntza edonor ezin delako joan edo lan asko dagoelako, joaten gara ere. Oso ongi sentitzen zara; oso beteta etortzen naiz. Hor sartzen zarenean, laguntza dago, besterik ez.

6

Zein da egoera?

Premia handia dago. Badaude familiak ezin dituztenak hiru

jatorduak egin; oso gaizki pasatzen ari dira. Lehenengo munduan bizi gara, baina nik ez dut sinisten. Eskerrak Elikagaien bankua eta beste erakunde batzuei, eta eskerrak ikusten ez den jende asko laguntzen badagoela. Nik beti esaten dut nire laguntza baino, gehiago hartzen dudala. Niri harrotasun gehiago ematen dit jatekoa izango dutela jakiteak. Ez nik ematen dudana. 25.000 pasa daude Nafarroan beharra dutenak.

7

Maiatzaren 24an eta 25ean jaki bilketa izango da. Parte hartuko duzu?

Bai, normalean Altsasuko Eroskin egoten naiz, eta pentsatzen dut bertan egongo naizela.

8 Boluntarioak behar dira, ezta?

Hori derrigorrezkoa da. Jende asko behar da. Nik beti berdina pentsatzen dut: Ailegatuko naiz ni eskatzera? Batek esan zidan ez zuela sekula pentsatuko janaria eskatzera joan beharko zuenik, eta ailegatu zen momentu bat jana eskatzera joan behar izan zena. Ez dakizu noiz ailegatuko zaizun.

9 Nola egin dezake jendeak?

Jaki bilketan izena eman nahi duenak Elikagaien bankura deitu dezake: 948 303 813 tele-

fonora, edo Sakanako zonaldeko koordinadorearekin harremanetan jarri; Alfonso deitzen da (667 035 952).

10

Zer da gehien behar dena? Ikusten dudanagatik, denetatik behar da: olioa, azukrea, gailetak asko sartzen direla baina behar direnak ere, lentejak, kontserbak, pixoihalak, haurren esnea, baita normala ere... Galtzen ez diren produktu horiek. Badaude laguntzeko modu asko ere, batzuetan gertatzen da produktu batzuetatik asko ematen dela eta beste batzuetatik gutxiago, orduan diru ekarpenak egiten behar den hori erosten da ere. Bizum bidez egin daiteke edota bestela (20262 kodearekin) Elikagaien bankuaren webgunera sartuz.

11

Gero nola banatzen da janaria? Beste boluntario batzuk daude. Behar duen jendeari emateko janaria prestatzen duten mojei ematen zaie, Cocineros Solidarios bezala elkarteari, bakarrik bizi direnei boluntarioak isil-isilik eta ez zaienak ikusten joaten direla. Eta umeei. Kolpe handia eman zidan goxokiak haurrei banatzeko zirela esan zidatenean. Asko egiten da. Ez da ikusten, baina behar duen jende asko dago.

2024-05-17 Ostirala
Erkuden Ruiz Barroso DOrraO Maria Jose Mendinueta Elikagai bankuko boluntarioa.
11 G al DE ra

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.