ELIKADURARAKOGIZA ESKUBIDEANIZANDAKOAURRERAPAUSOAK.ONARPENKONSTITUZIONALA.

Page 1

Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

III. KAPITULUA ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAN IZANDAKO AURRERAPAUSOAK. ONARPEN KONSTITUZIONALA. BASERRITARREN GIZA ESKUBIDEEN ONARPENA

Fernando Fernรกndez Such Marta Rivera Ferre


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

AURKIBIDEA 1. ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN KONTSAGRAZIOA. Ibilbide historiko laburra

3

2. GOBERNUEI ESKUBIDE HORI APLIKATZEN ETA POLITIKA ETA POLITIKA NAZIONALETAN ZEHAZTEN LAGUNDU DIETEN ALDERDIAK

5

2.1 ELIKADURARAKO ESKUBIDERAKO NBEKO KONTULARI BEREZIAREN IZENDAPENA 2.2 12. OHAR OROKORRAREN EDUKIA 2.3 ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEA BENETAN BETETZEKO BORONDATEZKO ZUZENTARAUAK 2.4 EESKNI APLIKATZEKO AUKERAKO PROTOKOLOA IDAZTEKO PROZESUA 3. ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEA KONSTITUZIONALKI ERREKONOZITZEKO EGONDAKO AURRERAPAUSOAK 3.1 ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEA ERREKONOZIMENDU ESPLIZITUA

11

3.2 ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN ERREKONOZIMENDUA BESTE GIZA ESKUBIDE BATZUEN LORPENAREKIN ALDERATUTA 3.3 ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN ERREKONOZIMENDUA ESTATU-POLITIKEN PRINTZIPIO GIDARI GISA 3.4 ERREKONOZIMENDU INPLIZITUA, GIZA ESKUBIDEAK OROKORKI ERREKONOZITZEAN 3.5 ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN ERREKONOZIMENDUAREN EGOERA OROKORRA, KONTINENTEEN ETA HERRIALDEEN ARABERA 4. ELIKADURARAKO ESKUBIDEA ERREKONOZITZEKO OZTOPOAK ETA JUSTIZIBILITATEA 4.1 ZUNZEBIDEAREN JUSTIZIABILITATEA ETA AUZITEGIRA JOTZEKO AUKERA. Estatuen erantzukizuna

23

4.2 ESTATUEN LURRALDEZ KANPOKO BETEBEHARRAK 5. GIZARTE-ERAKUNDEEN LANAREN ETA ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN ERREKONOZIMENDUAREN ARTELO ERLAZIOA 6. BASERRITARREN EKOIZPENAREN ETA ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ESTATUPOLITIKAREN ERREKONOZIMENDU KONSTITUZIONALA. Asiako eta Afrikako herrialdeen azterketa 7. BASERRITARREN GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO GUTUNA

25 27

31


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

Denborak ematen digun perspektibaz baliatuta, oso egokia gertatzen da elikadura egokirako eskubidearen nazioarteko errekonozimenduan egondako aurrerapausoak baloratzea. Bai eskubidearen errekonozimendu politiko, sozial eta juridikoa, bai estatu-mailako nahiz nazioarteko errekonozimendua benetakoak eta agerikoak dira. Errekonozimendu hori zutabe hauetan oinarritzen da: eskubideon edukiak izandako garapen ikaragarrian, estatu-mailako eta nazioarteko errebindikazioetan, testuinguru askotan izandako hedapenean eta, batez ere, baserritarrek eta haien erakundeek, arrantzaleek eta herri indigenek elikadurarako giza eskubideaz egindako aldarrikapenetan. Prozesu luze horri esker gaur egun elikadura-burujabetzaren aldeko lege eta politika nazionalak onartzen ari dira gobernuak. Hori hala da elikadurarako eskubidearen edukia garatzen eta zehazten duten nazioarteko tresnek elikadura-burujabetzari buruz hitz egin eta harekin bat datozelako, kontzeptu hori esplizituki aipatu ez arren. Elikadurarako eskubidea izan da, zalantzarik gabe, elikadura-burujabetzaren errebindikazioa ulertarazten gehien lagundu duen elementua. Bide honetan erakunde askok lagundu dute, baina, kasu honetan, bereziki aipatu behar dugu FIAN Internationalen etengabeko lana eta VĂ­a Campesinarekin adostutako ituna, Erroman egoitza duen Elikadura Burujabetza Planifikatzeko Nazioarteko Komitearen (IPC da bere ingelesezko sigla) barruan. FIANen lan zorrotz eta irmoa izan da, landa-inguruneko jendearekin batera jarduteko izan duen bokazio politikarekin batera, azken urteotako lorpen sozialik handienetakoa, inondik ere. Arrakasta hau eragiten ari diren gako nagusiak laburbildu behar izanez gero, honako hauek nabarmenduko genituzke:

Hauek izan dira prozesua aurrera eramaten lagundu duten elementuak: Etengabeko lana FIAN Internationalen aldetik eta argitaratutako ehunka dokumentuak eta sortutako harreman eta sare ugariak. FIANen eta VĂ­a Campesinaren herrialdeetako misioei buruzko txostenak eta urtero Gizarte eta Ekonomia Kontseiluaren bilkuran aurkezten diren txosten paraleloak Elikadurarako giza eskubideari buruzko 12. Ohar Orokorra Elikadurarako eskubiderako NBEtako kontulari bereziaren lana eta idatzitako urteko txostenak, bai eta VĂ­a Campesinarekin eta FIANekin adostutako ituna. Elikadurarako eskubidearen errekonozimendua nazioarteko hainbat adierazpenetan Elikadura egokirako eskubidearen garapen eraginkorra lortzeko borondatezko zuzentarauak prestatu eta onartzeko prozesua Aukerako Protokoloaren onarpena

1. ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN KONTSAGRAZIOA. Ibilbide historiko laburra 50 urtetik gorako prozesu honetan izandako mugarri nagusiak jasotzen dituen hurbilpen historiko laburra egin behar dugu lorpen honen nondik norakoak ulertzeko. Elikadurarako eskubidea Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 25. artikuluan jasotzen da. Artikulu horrek honela dio hitzez hitz: “Pertsona orok du bizi-maila egokia izateko eskubidea, berari eta bere familiari osasuna eta ongizatea bermatzeko modukoa, honako alderdi hauei dagokienez bereziki:, jatekoa, janztekoa, etxebizitza, laguntza 3


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

medikoa eta beharrezko gizarte-zerbitzuak…”. Giza Eskubideen Adierazpenak berez balio etikoa besterik ez du eta, horregatik, eduki juridikoa garatzeko hainbat itun adostea erabaki zuten estatuek, nazioarteko ordena batekin lotzen dituen erantzukizun- eta betebehar-sistema batekin batera. 1966an Nazio Batuen Batzar Nagusiak bi itun hauek onartu zituen, aurreko guztiari erantzunez: Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna (EESKNI). Itun horiek indarrean sartzeko, 35 estaturen berrespena behar zen, eta 1976an lortu zen hori. Espainiak 1977an berretsi zituen hitzarmenok. Bien arteko alde nagusia zen estatuek berehala hartu zutela lehen itunean jasotako eskubide politiko eta zibilak aplikatzeko konpromisoa, baina bigarren ituneko eskubideak betetzeko eskubide horiek bermatuko dituzten politika aktiboak garatu beharra dago, eta askotan baliabide ekonomiko handiak behar dira horretarako. Hori dela eta, gaur egun ituna sinatua duten 142 estatuak eskubide horiek pixkanaka aplikatzen joateko konpromisoa hartu dute. Elikadurarako eskubidea Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituneko (EESKNI) 11.1. artikuluan dago jasota, eta honela dio hitzez hitz: “Estatuek errekonozitzen dute pertsona orok dutela eskubidea beretzat eta bere familiarentzat bizi-maila egokia bermatua izateko (jatekoa, janztekoa eta etxebizitza egokiak barne hartuta) eta beren bizi-baldintzak etengabe hobetzen joateko”. 11.2. artikuluak, bestalde, honako hau dio: “Estatuek onartzen dute beste neurri batzuk behar izan litezkeela pertsona orok gosearen aurka babestua izateko duen oinarrizko eskubidea bermatzeko. Horretarako, ituna sinatu duten estatuek beharrezko neurriak (eta beharrezko programa zehatzak) hartuko dituzte, bai bakarka, bai nazioarteko lankidetzaren bidez, honakoak lortzeko: Elikagaiak ekoitzi, kontserbatu eta banatzeko metodoak hobetzea, ezagutza teknikoak eta zientifikoak osoki erabiliz, nutrizioari buruzko printzipioak hedatuz eta nekazaritzaerregimenak hobetuz edo erreformatuz, natur baliabideen ustiapen eta erabilerarik bidezkoena eta eraginkorrena lortzearren”. 11.2. artikuluko b puntuak honela dio: “Munduko elikagaien banaketa ekitatiboa bermatzea, beharren arabera, elikagaiak esportatzen eta inportatzen dituzten herrialdeetan sortzen diren arazoak kontuan hartuta”.. FAOk 1996an antolatutako Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilerako Amaierako Adierazpenak elikadurarako eskubidea garatzen jarraitu beharra zegoela nabarmendu zuen. 7.4. helburuak hauxe dio hitzez hitz: “Behar besteko elikadura baterako eskubidearen eta pertsona orok goserik ez izateko duen oinarrizko eskubidearen edukia argitzea, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean eta gaiarekin zerikusia duten nazioarteko eta erregio-mailako beste tresna batzuetan esaten denari jarraiki, eta arreta berezia jartzea eskubide honen gauzapen erabateko eta progresiboan, denontzako elikagaien segurtasuna lortzeko bitarteko gisa”. 1999ko maiatzean, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak (EESKNIren aplikazioa ikuskatzeko ardura duen organoa) elikadura egokirako eskubideari buruzko 12. Ohar Orokorra1 onartu zuen, bere 20. bilkura-aldian, 1996ko Elikadurari buruzko Munduko Goi Bileran Ituneko kideek Ituneko 11. artikuluan aipatzen diren elikadurari buruzko eskubideak hobeto definitzeko egindako eskariari erantzunez. 12. Ohar Orokorra, elikadurarako eskubidearen edukiaren interpretazio onartutzat jotzen da, eta etorkizunera begirako prozesua eraikitzeko oinarrizko lan-tresnatzat hartzen da. 12. Ohar Orokor horrek elikadurarako eskubidea kontzeptua garatzen du, batetik, eta estatuek hura 1 12. Ohar Orokorra oso-osorik eta txostenak FAOren webgunean kontsultatu daitezke, elikadurarako giza eskubideari buruzko atalean: www.fao/righttofood.org.

4


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

aplikatzeko dituzten betebehar eta erantzukizunak, eta hura aplikatzeko estatu-mailako eta nazioarteko instantzien artean dauden erlazioak, bestetik. 12. Ohar Orokorrak 2 jauzi kualitatibo handia ekarri du eskubidearen garapenean, lehenbiziko aldia delako nazioarteko tresna batek elikadura-burujabetzaren aldarrikapenaren oinarrian dauden printzipioak onartzen dituena. Horri esker, nazioartean presionatzeko elementu bat izan dute erakundeek eta horrek indartu egin du beren mobilizazio-estrategia.

2. GOBERNUEI ESKUBIDE HORI APLIKATZEN ETA POLITIKA NAZIONALETAN ZEHAZTEN LAGUNDI DIETEN ALDERDIAK Ordutik aurrera, eskubidearen garapena bultzatu zuten hainbat urrats etorri ziren.

2.1 ELIKADURARAKO ESKUBIDERAKO NBEko KONTULARI BEREZIA FIGURAREN IZENDAPENA. Giza Eskubideen Batzordeak, bere 56. bilkura-aldian, 2000/10 Ebazpena (2000ko apirilaren 17koa) onartu zuen, elikadurarako eskubidea sustatzeari eta babesteari dagokionez ikuspegi integratu eta koordinatua garatzeko beharrari erantzunez. Era berean,Elikadurarako Eskubideari buruzko Kontularitza Berezia eratu zuen3, hiru urterako (luzatzeko aukerarekin). Batzordeak honela definitu du kontulari bereziaren egitekoa: Elikadurarako eskubidea gauzatzearekin zerikusia duten alderdi guztiei (gosea ezabatzeko premia urgentea barne) buruzko informazioa eskatu eta jasotzea, eta informazio horri erantzutea. Gobernuekin, gobernu arteko erakundeekin eta, bereziki, Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetzan jardutea elikadurarako eskubidea behar bezala sustatu eta gauzatzeko, eta eskubide horren gauzapenari buruzko gomendio egokiak egitea, Nazio Batuen sistema osoaren barruan alor horretan dagoeneko egindako lana aintzakotzat hartuta. Munduan zehar elikadurarako eskubidea dela eta sortzen diren arazo berriak identifikatzea.� Aurrekoa oinarritzat hartuta, Jean Ziegler kontulari bereziak, bost lagunez osatutako talde baten laguntzarekin, ikerketa, azterketa eta hartu-eman lan handia egin zuen, elikadurarako eskubidea oinarritzat hartuta eta elikagaien segurtasun nazionalerako estrategia baten baitan, gosearen aurkako estrategia bat garatu nahi zuten eragile guztiekin batera. Kontulariak eta bere laguntzaileek idatzitako dokumentu guztiak oso lagungarriak izan dira, zalantzarik gabe, eskubide horren aplikazioa errazago egiteko. Zieglerren atzetik Olivier de Shutther izan zen kontularia, eta hark ere bere aurrekoaren ildo berari jarraitu dio, baina askoz gehiago sakondu du ildo diplomatikoa. Horri esker, lege nazionaletan aurrerapauso eta errekonozimendu zehatzak egitea lortu du. 2 Hitzarmen baten testu baten baimendutako exegesi baten modukoak dira ohar orokorrak, eta gehienek onartutako interpretazioa egiten da bertan. 12. Ohar Orokorrak EESKNIko 11. artikulua hartzen du hizpide. Testua berariaz sortutako webgune honetan kontsultatu daiteke oso-osorik: www.righttofood.org. 3 Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren 2000/219 Erabakiak berretsi zuen erabaki hura.

5


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

Elikadurarako eskubiderako NBEko kontulari bereziaren lana alor hauetan zentratu da: Gaian interesa duten eragileei kontsultatzeko denbora-tarte luzeak honako hauek detektatzeko: elikadurarako giza eskubidearen urraketa 12. Ohar Orokorraren edukia oinarritzat hartuta; estatuek, GKEek eta nazioarteko erakundeek garatutako jardunbide egokiak; elikadurarako eskubideak estatuetako legeetan izandako garapenaren jarraipena. Urteko txostenak: elikadurarako giza eskubidearen aplikazioan egondako aurrerapauso eta atzerapausoen berri ematen da bertan4. Nazioarteko diplomazia-lan ikaragarria, bai nazioarteko beste erakunde batzuek antolatutako ekitaldietan parte hartuz, bai eskubidea garatzearen aldekoak diren nahiz trabak jartzen dituzten gobernuekin hartu-emanak izanik. Zeregin horretan, etengabeko hartu-emana izan du GGKEekin eta gizarte zibileko antolakundeekin, eta aukera eman die elikadurarako eskubidea aplikatzeko garatuko diren borondatezko jarraibideak idazteko prozesuan parte hartzeko. 2.2 12. OHAR OROKORRAREN EDUKIA. 12. Ohar Orokorrak honela laburbiltzen du eskubide honen edukia “elikadurarako eskubidea da kantitate eta kalitate aldetik egokia eta behar bestekoa den elikadura eskuratzeko eskubidea izatea modu erregular, iraunkor eta librean, bai zuzenean, bai elikagaiak diruaren truke erosita. Elikadura horrek bat etorri behar du kontsumitzailearen jatorriko biztanleriaren tradizio kulturalekin eta bizitza psikiko eta fisiko indibidual nahiz kolektibo duina eta atsegina bermatu behar du, larriminik gabe”5. 12. Ohar Orokorreko testua aztertuz gero, ikusiko dugu elikadurarako eskubidea osatzen duten zenbait elementu bat datozela Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak “giza duintasunari modu banaezinean lotuta” eta “justizia sozialetik bereizezina” daudela dioenekin6: Behar besteko elikadura: gizakion behar fisiologikoak (hazkuntza fisiko eta mentala, garapena, mantenua, jarduera fisikoa) asetzeko adina nutrigaien konbinazioa ematen duena, bizi-zikloko etapa guztietan, bakoitzaren sexua eta lanbidea kontutan hartuta.7. Egokia izatea: lelikadurarako eskubidea asetzeko eskuragarri dauden elikagaiek edo elikadura-erregimenek egokiak izan behar dute, espazio eta denbora jakin batean indarrean dauden baldintza sozial, ekonomiko, kultural, klimatiko, ekologiko eta dena delakoei erantzuteko8. Jasangarritasuna: elikagaiak eskuratzeko aukera izan dezatela oraingo zein geroko belaunaldiek9 . Jasangarritasun hori norbanakoen nahiz komunitateen jardunari lotuta dago eta gizabanakoek eta komunitateek eskueran dituzten baliabideekin elikatzeko gai izateko beharrari egiten dio erreferentzia, ez dadin mendekotasunik sortu. Kaltegabetasuna: elikagaiek ez dute gai kaltegarririk izan behar. Horretarako, babesneurriak jarri behar dituzte instantzia publiko eta pribatuek, elika-kateko etapetan 4 Kontulariaren txostenak webgune honetan bertan kontsultatu daitezke: www.righttofood.org. 5 Jean Ziegler elikadurarako eskubideari buruzko kontulari bereziak prestatutako txostena, NBEko Giza Eskubideen Batzordearen 2000/10 Ebazpenarekin (E/CN.4/2001/53, 2001eko otsailaren 7koa) bat etorriz. Elikadurarako eskubidearen justiziabilitate gisa aipatzen du gai hau. Gaur egun beste ohar orokor bat daukagu, Urari buruzko 13. Ohar Orokorra, eta Elikadurarako Eskubideari buruzko Lan Taldearen lehen bilkuran aintzakotzat hartu zuten oharra, hurrengo lanetarako. 6 12. Ohar Orokorra, 4. paragrafoa. 7 12. Ohar Orokorra, 9. paragrafoa. 8 12. Ohar Orokorra, 7. paragrafoa. 9 12. Ohar Orokorra, 7. paragrafoa.

6


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

egindako manipulazio okerraren, inguruneko higiene txarraren nahiz aizuntzearen ondorioz, elikagaien kutsadura galarazteko10. Kulturak errespetatzea: elikagaiak onargarriak izan behar dira kultura edo kontsumitzaile jakin batzuentzat, eta, hortaz, ahal den neurrian, gogoan hartu behar dira elikagaiekin eta elikagaien kontsumoarekin lotura duten nutrizioaz kanpoko baloreak eta eskuragarri dauden elikagaien ezaugarrien inguruan kontsumitzaileek izan ditzaketen kezka ondo funtsatuak11. Eskuragarri egotea: gizabanakoek elikatzeko dituzten aukerak, bai zuzenean lur emankorrak eta bestelako elikagai-iturri naturalak landuz, bai behar bezala funtzionatzen duten eta elikagaiak ekoizten diren lekutik eskariaren arabera beharrezkoa den lekura eramaten duten banaketa-, lanketa- eta merkaturatze-sistemetara joaz12. Ekonomikoki eskuragarri egotea: elikadura-erregimen egokia izateko beharrezkoak diren elikagaiak eskuratzeko kostu finantzario pertsonal nahiz familiarrak oinarrizko beharrak asetzeko aukera mehatxatzen edo arriskuan jartzen ez duen maila batean egon behar dutela adierazten du elementu honek13. Fisikoki eskuragarri egotea: elikagai egokiek uneoro eta egoera guztietan eskuragarri egon behar dutela esan nahi du14. 12. Ohar Orokorrak berak (15. paragrafoan) EESKNI sinatu duten estatuek elikadurarako eskubidea dela eta bete beharreko lau betebehar finkatu zituen15: Lau betebehar-maila horiek errekonozituta daude giza eskubideei buruzko NBEn sisteman eta lotura dute beste edozein giza eskubideren garapenarekin. Oso garrantzitsua da hori, lau betebehar hauek ondorio zehatzak baitituzte, dagozkion politikak garatzeko garaian. Elikagai egokiak eskuratzeko aukera errespetatzeko betebeharra betetzeko estatuek ezin dute aukera hori oztopatzen duen neurririk hartu. Aukera hori ezin da oztopatu ez elikagaiak zuzenean eskuratzeari dagokionez, ez elikagaiak ematen dituzten iturriei (ekoizpen-baliabideak, lurrak eta arrantza-tokiak, adibidez) dagokienez. Babesteko betebeharrari jarraiki Estatuak neurriak hartu behar ditu bermatzeko enpresek edo partikularrek ez diotela jendeari galarazten elikadura egokia edo elikadura hori eskaintzen duten baliabideak eskuratzea . Errazteko betebeharrak esan nahi du Estatuak ekimenak jarri behar dituela martxan biztanleriak bizibidea ateratzeko baliabideak (elikagaien segurtasuna barne) eskuratzeko eta erabiltzeko aukerak indartzeko. Azkenik, gizabanako edo talde batek, bere kontrolpean ez dauden arrazoiengatik, eskueran dituen baliabideen bidez elikadura egokia izateko eskubidea gauzatzerik ez badu, estatuak behartuta daude eskubide hori zuzenean betearaztera edo gauzatzera. Natur hondamendien edo bestelako ezbehar handien biktimen kasuan ere betebehar hori aplikatzen da16. Estatuek dituzten betebehar horiez gain, elikadurarako eskubidearen urraketak ere jasotzen ditu 12. Ohar Orokorrak. Estatuek edo haiek behar bezala arautzen ez dituzten erakundeek zuzenean egindako ekintzen ondorioz gertatutako urraketak zehazten dira bertan17. Zentzu honetan, edozein giza eskubide errespetatu, babestu, bermatu eta betearazteko betebeharra 10 12. Ohar Orokorra, 10. paragrafoa. 11 2. Ohar Orokorra, 11. paragrafoa. 12 2. Ohar Orokorra, 12. paragrafoa. 13 2. Ohar Orokorra, 13. paragrafoa. 14 2. Ohar Orokorra, 13. paragrafoa. 15 Betebehar horri buruzko xehetasun gehiago aurkitu daitezke kontulari bereziaren aipatutako txostenean. 16 Azken bi betebehar horiek, erraztea eta betearaztea, gauzatzeko (ingelesez fulfill) betebeharrean laburbildu daitezke. Testu askotan horrela agertzen da. 17 12. Ohar Orokorra, 19. paragrafoa. Paragrafo horretan elikadurarako eskubidearen urraketa suposatzen duten jardueren hainbat adibide ematen dira.

7


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

estatuei eta haien gobernuei badagokie ere, hauek ere beren erantzukizuna dutela ulertzen da kasu hauetan: estatu barruko sektore pribatuen (enpresa eta korporazioena) jarduera arautzeko garaian edo haiek parte hartzen duten alde askoko erakundeen edo nazioarteko hitzarmenen bidez aplikatzen diren arauak definitzeko garaian. Estatu batek, horretarako ahalmena izanik, gosearen aurka babestuta egoteko gutxienezko baldintzak bermatzen ez dituenean ulertzen da elikadurarako eskubidea urratu dela. Hortaz, ondo bereizi behar ditugu estatu batek eskubide horrekiko dituen betebeharrak betetzeko borondaterik ez dueneko kasuak eta, baliabide urritasuna dela eta, jatekoa beren kasa eskuratzerik ez duten haiei jatekoa ematerik ez duten estatuen kasuak. Azken kasu horietan estatuak frogatu behar du ahal izan duen guztia egin duela dauzkan baliabide guztiak erabiltzeko, gutxieneko betekizun horiek lehentasunez asetzearren18. Elikagaiak eskuratzeko aukeretan edo haiek eskuratzeko baliabide eta eskubideetan edozein arrazoirengatik (arraza, sexua, kolorea, hizkuntza, adina, erlijioa, iritzi politikoa edo bestelakoa, jatorri nazional edo soziala, maila ekonomikoa, jaioterria edo beste edozein baldintza sozial) egindako diskriminazio oro ere elikadurarako eskubidearen urraketatzat hartzen da19. Elikadurarako eskubidea urratzen zaien pertsona eta talde guztiek jasandako kaltearen konponketa jasotzeko eskubidea dute. Konponketa hori hainbat eratakoa izan daiteke: aurreko egoerara itzultzea, kalte-ordainketa, konpentsazioa edo urraketa ez errepikatzeko bermeak. Ordain hori eskuratzeko baliabide judizial egokiak edo estatu-mailako nahiz nazioarteko bestelako baliabide egokiak erabiltzeko aukera izan beharko lukete. Hori dela eta, garrantzitsua da elikadurarako eskubidea edo eskubide hori aplikatzeko aukera errekonozitzen duten nazioarteko tresnak estatuen barneko lege-antolamenduetan txertatzea, hori eginez gero auzitegiek aukera izango baitute elikadurarako eskubidearen oinarrizko edukiari egindako urraketak epaitzeko20.

2.3 ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEA BENETAN BETETZEKO BORONDTEZKO ZUZENTARAUAK FAOko Kontseiluak elikadurarako giza eskubidea benetan betetzeko borondatezko zuzentarauak onartu zituen 2004ko azaroan, 2002an, “Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilera – Bost urte geroago� delakoa amaitzean, hasitako lan-prozesuaren ostean. Eskubide ekonomiko, sozial eta kultural bat interpretatzeko lehen ahalegina izan zen testu hori, eta bertan eskubidea benetan betetzen dela bermatzeko jarraibide praktikoak eskaintzen zaizkie estatuei. IPCren inguruan bildutako gizarte-erakundeek egindako lana ikaragarria izan da, testuaren behin betiko onarpena izanik bere ondorio errealetako bat. Zentzu horretan, IPCk gidatutako gainerako prozesuetan gertatu den bezala, modu eraginkorrean koordinatutako lobby-lanaren adibidea izan da prozesu hau ere. Zuzentarau hauetan edukia garatzeko oinarritzat hartutako nazioarteko tresnak aipatzen dira lehenik eta behin. Elikadurarako giza eskubideak elikagaien segurtasunaren testuinguruaren barruan duen gauzapena azaltzen jarraitzen du testuak, estatuek giza eskubideak benetan errespetatzeko dituzten betebeharrak aipatzearekin batera. Testu nagusia 19 zuzentarauk osatzen dute21: Elikadurarako giza eskubidea lortzeko jarraibide politikoak dira zuzentarauak, eta elkarren arteko lotura duten gai zehatzei buruz dihardute. 18 12. Ohar Orokorra, 17. paragrafoa. 19 12. Ohar Orokorra, 18. paragrafoa. 20 12. Ohar Orokorra, 32. eta 33. paragrafoak. 21 Borondatezko zuzentarauen testu osoa FAOren webgunean aurkitu daiteke: http://www.fao.org/rightofood/.

8


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

1. zuzentaraua: Demokrazia, kudeaketa publiko ona, giza eskubideak eta zuzenbide-estatua. 2. zuzentaraua: Garapen ekonomikorako politikak. 3. zuzentaraua: Elikadurarako giza eskubidea garatzeko estrategia nazionala. 4. zuzentaraua: Merkatu-sistemak. 5. zuzentaraua: Elikadurarako eskubidea sustatu eta garatzeko ardura duten erakundeekiko errespetua. 6. zuzentaraua: Gaiarekin zerikusia duten alderdiak. 7. zuzentaraua: Lege-esparrua. 8. zuzentaraua: Baliabideak eta ondasunak eskuratzeko aukera. Beste zuzentarau hauek garatzen dira honen barruan. 8.a. Lan-merkatua. 8.b. Lurra. 8.c. Ura. 8.d. Nekazaritzarako eta elikadurarako baliabide genetikoak. 8.e. Jasangarritasuna eta 8.f. Zerbitzu publikoak. 9. zuzentaraua: Elikagaien kaltegabetasuna eta kontsumitzaileen babesa. 10. zuzentaraua: Nutrizioa. 11. zuzentaraua: Heziketa eta sentsibilizazioa. 12. zuzentaraua: Finantza-baliabide nazionalak. 13. zuzentaraua: Talde ahulenei zuzendutako babesa. 14. zuzentaraua: Segurtasun-sareak. 15. zuzentaraua: Nazioarteko elikadura-laguntza. 16. zuzentaraua: Gizakiak sortutako natur hondamendiak. 17. zuzentaraua: Zaintza, adierazleak eta erreferentzia-puntuak. 18. zuzentaraua: Giza eskubideen erakunde nazionalak eta 19. zuzentaraua: Nazioarteko dimentsioa. Gizarte-erakundeek honela baloratzen dute zuzentarau horien edukia: Nabarmentzekoa da 12. Ohar Orokorra ez dela ia inoiz aipatzen. Aipatzen da inoiz, baina ohar horrek eskubideaz egin zuen interpretazioak ondorengo eztabaida markatu zuen, eta nabarmentzekoa da nola saiatu diren berez onartua izan zen testu hori alde batera uzten. Elikagaien segurtasunaren esparru teorikotik abiatzen dira zuzentarauak. Halere, haien edukian eta garapenean elikadura-burujabetzaren oinarrizko elementu eta betekizun asko aurreratzen dira. 2. zuzentarauak ematen duen esparrua egokia da, baina garapena alderdi ekonomikora mugatu izana kritikatzen da, batez ere. Halere, ematen zaion edukia zinez interesgarria da. Estrategiei buruzko zuzentarauak duen hutsune nagusia darabilen hizkera permisiboa da. Bi estrategia aipatzen dira. Elikadurarako eskubidea garatzeko estrategia nazionala eta pobrezia murrizteko estrategia nazionala. Bai zuzentarau honek, bai aurrekoak, berariaz aipatzen dute nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi txikietan oinarritutako familia-mailako nekazaritza biziberritzeari lotutako estrategia. Sistema osoa giza eskubidearen gauzapena ahalbidetzeko moduan berrikusteko aukera aipatzen du merkatuei buruzko zuzentarauak, baina, aldi berean dio beharrezkoa dela MMAren hitzarmenak betetzea. Zuzentarauan jaso den beste alderdi bat enpresen erantzukizuna izan da, nahiz eta ez den gai horretan askorik sakondu. 7. zuzentaraua, lege-esparruari buruzkoa, indartu egin da EESKNIren Aukerako Protokoloa onartu eta gero. Baliabideei buruzko zuzentaraua (8.a), oso interesgarria da eta oso alderdi garrantzitsuak biltzen ditu, hala nola, ura eskuratzeko eskubidearekiko erlazioa (15.a); lurrak edukitzeaz hitz egiten du eta ez jabetzaz, milioika baserritarren egoera errekonozituz horrela; nekazaritza-erreformaren beharra aipatzen da, eta transgenikoak askatzeak dauzkan arriskuez ohartzen gaitu. 12. zuzentarauari dagokionez, nekazaritzan gehiago inbertitzeko eskatzeko gaur egun nazioartean egiten ari diren presioarekin duen erlazioa nabarmendu behar dugu hemen.

9


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

2.4 EESKNI APLIKATZEKO AUKERAKO PROTOKOLOA IDAZTEKO PROZESUA 2008ko abenduaren 10eko A/RES/63/117 Ebazpenaren bidez onartu zen EESKNIren Aukerako Protokoloa22. Giza eskubideen erakundeek ezinbestekotzat jotzen zuten tresna hori giza eskubide zehatz horien gauzapenean aurrera egin ahal izateko. Giza eskubideen sistema integrala eta bakarra bada ere, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalek askoz bide luzeagoa egin behar izan dute errekonozituak izateko, eskubide horien gauzapenak estatuei sortzen dizkien ondorio ekonomikoengatik, batetik, eta, bestetik, garapenaren eredua eta egitura osatzen duten alderdi batzuk aldatu beharra dakartelako. Protokoloak nazioarteko itunak osatzen dituzten tresnak dira, bai itun horien jarraipena egiteko mekanismo bat ezartzeko (gure kasuan, eskumenak onartzen zaizkio Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteari eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen urraketei buruzko kexuak jasotzeko), bai hura sendotzeko, bai bietarako. Bi kasuetan ere, estatuek berretsi egin behar dute dagokion protokoloa, indarrean sartu dadin eta sinatu duten estatuek erantzukizun juridikoak izan ditzaten. EESKNIren Aukerako Protokoloarekin jokoan dagoena elikadurarako eskubidearen justiziablitatea da azken batean, eta, horrekin batera, herritarrek eta gizarte-erakundeek estatuen urraketa zehatzengatik kexak aurkeztu ahal izateko aukera, jurisprudentzia ezartzen duen organismo baten aurrean23. Aukerako Protokoloa onartzeak ondorio hauek izango lituzke: Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen edukia areago zehaztea ekarriko luke eta, ondorioz, EESKNI hobeto aplikatzea. Estatu-mailako jurisprudentzia garatzeko ekarpen bat izango litzateke. Eskubide horiek urratuz gero auzi-eskeak aurkezteko aukera. Giza eskubideen bereizezintasuna indartzea ekarriko luke, nazioartean ez baitago eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen urraketak zigortzeko inolako tresnarik oraingoz. Dagoeneko indarrean dauden nazioarteko tresnak osatuko lituzke. EESKNIrentzako aukerako protokoloa baten beharrari buruzko eztabaida 1990ean hasi zen. Data horrez geroztik, hainbat bilkuratan eztabaidatu du gaiaz Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak, eta 1996an protokolo-proiektu bat prestatu eta onartu zuen. Baina 2003an sortuko zen “gauzatu litezkeen aukerak� aztertzeko ardura izango zuen lan-taldea, adostasunez onartutako 2003/18 Ebazpenaren bidez. Lan-taldearen eginkizuna hain zabala izanik, zenbait estatuk eztabaidak alde batera uztea lortu zuten.

22 EESKNIren Aukerako Protokoloa. A/RES/63/117 Ebazpena, 2008ko abenduaren 10ekoa. 23 Nazioarteko zazpi kontrol-organoetatik bostek kexa-prozedura bat aurreikusten duen protokolo bat dute dagoeneko. Hauek dira organo horiek: Giza Eskubideen Komitea (eskubide zibil eta politikoez arduratzen da), Arrazagatiko Diskriminazioari buruzko Komitea, Torturaren Aurkako Komitea, Etorkinei buruzko Komitea eta Emakumeen Aurkako Diskriminazio Oro Ezabatzeko Komitea. Komite horiek esperientzia aberatsa dute jurisprudentzia alorrean eta beren eskumeneko eskubideen irismena argitu ahal izan dute kasu zehatzen bidez, estatuei beren konpromisoak hobeto errespetatzera eta betetzera bultzatzearekin batera.

10


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

Aurreikusitako prozedurari dagokionez. Prozedura hasteko bi modu daude: Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komitearen beraren ekimenez, egoera larriren baten berri jasotzen duenean. Ikerketa-prozesu bat hasten du, eta kaltetutako estatua gonbidatzen du parte hartzera. Kaltetutako gizabanakoen edo pertsona taldeen ekimenez. GGKEek eta gizarte-erakundeek aurkeztutako jakinarazpen eta kexak ere onartu egingo dira, kaltetutako pertsonen onespena baldin badute. Kaltetutako pertsonak (ez haiek ordezkatzen dituzten erakundeak) kaltetutako estatuaren jurisdikziopean egon behar dute. Protokoloak aukera garrantzitsu batzuk baztertzen ditu: Estatu batek ezin du kexa bat aurkeztu beste estatu baten aurrean. Murrizketa horrek ez du zentzurik, estatuak nazioarteko zuzenbideari lotutako subjektuak diren aldetik. Erakundeek ezin dute kexarik aurkeztu zantzu hutsetan oinarrituta, kaltetutakoen berariazko onespenik ez badute. Murrizketa horrek jarduteko aukerak mugatzen ditu, kaltetutakoek salatutako estatuaren aldetik jazarpena jasan dezaketela (zuzenean, nahiz senideen bidez) kontuan hartuta bereziki. Kexa bat aurkezteko, kaltetutako estatuko maila jurisdikzional guztiak agortu behar dira aurrena, eta urtebeteko epea dago azken ebazpenetik. Komiteak irizpen bat kaleratuko du estatuari eta beste erakunde batzuei zuzendutako gomendioekin.

3. ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEA KONSTITUZIONALKI ERREKONOZITZEKO IZANDAKO AURRERAPAUSOAK Gobernuaren jarduna bideratzeko eta mugatzeko ezinbestekoak diren oinarrizko giza eskubideen adierazpen bat jasotzen dute konstituzioek. Konstituzioaren gailentasunari jarraiki, estatu bateko lege guztiek bat etorri behar dute xedapen konstituzionalekin eta, gatazkarik egonez gero, arau konstituzionalak gailentzen dira. Hortaz, elikadurarako eskubidea Konstituzioan sartzeak oso oinarri sendoa ematen dio eskubide horri. Era berean, Konstituzioan elikadurarako eskubidea errekonozitzeak babestu egiten du eskubide hori erabaki politikoei jarraiki bertan behera uzteko aukera ezabatuz. Herrialde gehienetan, Konstituzioa aldatzeko lege arruntak aldatzeko baino prozedura konplexuagoak bete behar dira, haren iraunkortasuna bermatzearren. Gainera, berriki onartutako edo aldatutako konstituzio gehienek jasotzen dute giza eskubideen urraketa gertatuz gero auzitegira jotzeko eskubidea, eta eskubide hori gauzatzeko eta, hala badagokio, dagokion ordaina emateko bitarteko bereziak eta prozedura judizialak aurreikusten dituzte. Baliabide espezifikoak izaten dira batzuetan, babes-errekurtsoa adibidez; beste batzuetan, urraketak salatzeko eskubidea baliatu daiteke auzitegietan, era guztietako prozedura arruntetan; beste zenbait kasutan, azkenik, giza eskubideetarako fiskaltza bereziak sortu dituzte, elikadura egokia eskuratzeko eskubidea zaintzekoak barne. 11


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

Elikadurarako eskubidea lau modutara dago jasoa konstituzioetan: 3.1 ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN ERREKONOZIMENDU ESPLIZITUA. Elikadurarako eskubidea ez da egon esplizituki errekonozitua orain dela oso gutxira arte, baina gero eta gehiagotan jasotzen da, bere esanahi osoarekin. Batzuetan, pertsona guztientzat modu esplizituan errekonozitzen da eskubide hori; beste batzuetan, egoera ahulenean dauden taldeei errekonozitzen zaie, haurrei adibidez. Nolanahi ere, argi gelditu da eskubidea zuzenean errekonozitu duten herrialdeek gerora askoz estrategia argiagoa eta sakonagoa garatu dutela elikagaien segurtasunari dagokionez eta, kasu askotan, elikadura-burujabetza ere jorratu dute hura garatzeko. Esan daiteke, beraz, eskubidea zuzenean errekonozitzeak elikaduraburujabetzarekin bat datorren nekazaritza eta abeltzaintzako eredu bat garatzeko borondate eta joera askoz argiagoa adierazten duela. Erakundeek eskubide hau errekonozitzea jardunbide egokien adibidetzat jo dezakegu, aukera ugari zabaltzen dituelako garapen-ereduaren inguruan. Hona hemen errekonozimendu horren zenbait adibide:

Boliviako Estatu Nazioaniztunaren Konstituzioko 16. artikulua . Pertsona orok du ura eta elikagaiak eskuratzeko eskubidea. Estatuak elikagaien segurtasuna bermatzeko betebeharra dauka, herritar guztientzako elikadura osasungarri, egoki eta nahikoaren bidez. Ekuadorreko Konstituzioko 13. artikulua. Elikadurarako eskubidearen barruan sartzen da elikadura osasungarria eta kalitatezkoa jasotzeko behar beste elikagai ez kaltegarri eta nutritiboak libreki eta etengabe eskuratzeko aukera izatea, herri bakoitzeko kultura, tradizioak eta ohiturak errespetatuz. Ekuadorreko estatuak elikadura-burujabetzarako eskubidea errekonozitu eta bermatuko du. Hego Afrikako Konstituzioko 27.1. artikulua. Pertsona orok eskubidea du honakoak jasotzeko: […] b. behar beste elikagai eta ura; eta c. gizarte-segurantza eta gizarte-babes egokia, beretzako eta bere familiarentzako bizibidea bermatzeko baliabideak ez baditu. 2. Estatuak beharrezko legeak eta bestelako xedapenak onartu behar ditu, dauzkan baliabideen barruan, eskubide hauek guztiak betetzen joateko.

Eskubide hau bakarrik haurrentzat errekonozitzen duten herrialdeen adibideak asko dira24. Kolonbiako Konstituzioko 44. artikulua. Haurrek honako eskubideak dituzte: bizitzarako eta osotasun fisikorako eskubidea, osasunerako eta gizarte-segurantzarako, eta elikadura egokirako eskubidea.

24 Brasil (227. art.), Guatemala (51. art.), Honduras (123. art.), Kolonbia (44. art.), Kuba (9. art.), Panama (52. art.), Paraguai (54. art.), eta haur indigenak zehazkiago: Mexiko (4. art.) eta Costa Rica (82. art.), Hego Afrika (28(1.c) art.) eta preso eta atxilotuak: Hego Afrika (35.2.e art.).

12


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

3.2 ELIKADURARAKO ESKUBIDEA BESTE ESKUBIDE BATZUK LORTZEKO BEHARREZKO ESKUBIDE GISA ERREKONOZITZEA Konstituzio askotan erabiltzen da formula hori, eta elikadurarako eskubidearen aplikazioari buruzko interpretazio ugari egiteko aukera ematen du horrek. Estatuek era askotako formulak erabiltzen dituzte horretarako: bizi-maila egokiaren osagai gisa errekonozitzea, bizibide egokia ahalbidetzen duen gutxieneko soldata jasotzeko eskubidearen barruan errekonozitzea edo garapenerako eskubidearen barruan sartzea. Errekonozimendu horren adibideak:

Moldaviako Konstituzioko 47.1. artikulua. Estatuak beharrezko neurriak hartu behar ditu pertsona orok bizi-maila duina duela bermatzeko, norberarentzako eta familiarentzako osasuna eta ongizatea ziurtatuak izateko moduan, jatekoa, janztekoa, aterpea, osasun-laguntza eta gizarte-zerbitzuak eskuragarri izatearen bidez. Malawiko Konstituzioko 30.2. artikulua. Estatuak beharrezko neurriak hartuko ditu garapenerako eskubidea gauzatzeko. Neurri horien artean sartzen da denontzako aukeraberdintasuna oinarrizko baliabideak, hezkuntza, osasun-zerbitzuak, jatekoa, aterpea, lana eta azpiegiturak eskuratzeko.

3.3 ELIKAGAIEN SEGURTASUNA, ESTATUAREN POLITIKAKO PRINTZIPIO GIDARI GISA ERREKONOZITUA Herrialde askotako konstituzioetan elikadurari ez zaio erreferentzia espliziturik egiten eskubideen adierazpenetan eta funtsezko xedapenetan, baina, halere, aipatu egiten dira elikadura, elikagaien segurtasuna, nutrizio-mailaren hobekuntza edota bizi-mailaren hobekuntza printzipio gidarien artean, hau da, Estatuko politikaren xedeak edo printzipioak zedarritzen dituzten xedapenen artean25. Printzipio gidariak printzipio-adierazpenak dira. Gizarteak erdietsi nahi dituen baloreak jaso ohi dira printzipio horietan, nahiz eta gerta daitekeen haiek idazteko garaian ez zintzoki irudikatzea gizartearen egoera orokorra. Konstituzioko xedapen hauek gobernuaren jardunerako jarraibideak izaten dira, esparru sozioekonomikoan bereziki. Printzipio gidari horiek Estatuaren politiketan zenbateraino aplikatzen diren herrialde bakoitzaren araberakoa izaten da. Indian, adibidez, printzipio gidariak hasiera batean ahalmen betearazlerik ez bazuten ere, Auzitegi Gorenaren temari esker, helburu sozioekonomikoak lortzeko xedapen eta tresna konstituzional eraginkorrak bihurtu ziren. Bizitzarako eskubideak elikadurarako eskubidea ere jasotzen duela adierazi du Indiako Auzitegi Gorenak hainbat kasutan, Estatuaren politiken printzipio gidariei buruzko xedapen konstituzionalak oinarritzat hartuta.

25 Bangladesh (15. eta 18. art.), Etiopia (90. art.), India (47. art.), Iran (3.12. eta 43. art.), Malawi (13.10. art.), Nepal (33h art.), Nigeria (16.2d art.), Pakistan (38. art.), Panama (110.1. art.), Sierra Leona (8.3a. art.), Sri Lanka (22, 27.c. art.) eta Uganda (14.2. art.).

13


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

Nigeriako Konstituzioko 16. artikulua. (2). Estatuak xede hauetara bideratuko ditu bere politikak: ... (d) herritar guztiei honakoak ematera: aterpe egokia, elikadura egokia, gutxieneko soldata nazionala, osasun-zaintza eta zahartzaroko pentsioa, gaixoentzako laguntzak eta ongizatea ezinduentzat. Sri Lankako Konstituzioko 27.1. artikulua. Sri Lankan gizarte demokratiko sozialista ezartzeko konpromisoa hartzen du Estatuak, helburu hauekin, besteak beste: ….(a) pertsona ororen oinarrizko eskubide eta askatasunen gauzapen osoa; ... (c) herritar guztiek beraientzako eta beren familiarentzako bizi-maila egokia izateko eskubidea, honakoak bermatuz: jatekoa, janztekoa eta etxebizitza egokia, bizi-baldintzen hobekuntza etengabea, eta aisialdiaz eta aukera sozial eta kulturalez erabat gozatu ahal izatea.

3.4 ERREKONOZIMENDU INPLIZITUA, GIZA ESKUBIDEEN INTERPRETAZIO ZABAL BATEN BARRUAN Herrialde askotako Konstituzioak ez du “elikaduraren” edo “nutrizioaren” erreferentzia espliziturik, baina bai jasotzen ditu elikadurarako eskubidea partzialki edo osoki inplizitua daramaten beste giza eskubide batzuk. Eskubide horietako batzuk dira bizi-maila egokia edo onargarria nahiz ongizatea izateko eskubidea, duintasunez bizi ahal izateko bitartekoak izateko eskubidea, iraupenerako gutxienekoaren azpitik ez dagoen bizi-maila baterako eskubidea eta duintasunez bizitzeko aukera ematen duen gutxieneko soldatarako eskubidea. Gizartesegurantza eta -asistentziarako eskubideak dauzkagu, bestalde. Horrenbestez, elikadurarako eskubidea Konstituzioan esplizituki errekonozitua ez egoteak ez du ezinbestean esan nahi herrialdean modu batera edo bestera bermatuta ez dagoenik. Herrialde bakoitzeko tradizio juridikoaren arabera, beste giza eskubide batzuei atxikitako elementu gisa ulertu daiteke elikadurarako eskubidea. Aski izan liteke, beraz, Konstituzioko beste xedapen batzuk Estatuaren konpromiso politiko orokorrean edo printzipio gidarietan txertatzea, eskubide honen aplikazioa bultzatzeko. Lana izateko eskubidea eta gizarte-segurantzarako eskubidea (langabezia edo lanerako ezintasuna dagoen kasuetarako) sustatzeko estatu-mailako politikak onartu litezke, esate baterako. Gorago esan dugunez, Indiako auzitegiek bizitzarako oinarrizko eskubidearen interpretazio zabalagoa egin dute, printzipio gidariak oinarritzat hartuta. Horrek erlazio dinamikoa ezartzen du oinarrizko eskubideen eta Konstituzioko printzipio gidarien artean, eta printzipio horiek gizabanakoen eskubide gisa betearazteko bidea zabaltzen du. 3.5 ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN ERREKONOZIMENDUAREN EGOERA OROKORRA Elikadura-burujabetzarako politiketan izandako aurrerapausoei lotuta aztertu ditugun kasuetatik ondorioztatzen denez, berriki onartutako elikadurarako giza eskubidearen errekonozimendu konstituzionala abiapuntu egokia da elikadura-burujabetzari buruzko estatu-mailako politika bat garatzeko. Gogoan izan behar dugu elikadurarako eskubidearen edukia —12. Ohar Orokorrean eta borondatezko zuzentarauetan, nahiz Giza Eskubideen Batzordeak eta kontularitza bereziak idatzitako txosten guztietan jasota dagoen moduan— abiapuntu egokia dugula, lanari ekiteko. 14


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

Jakin badakigu errekonozimendu konstituzionalak ez duela bere horretan eskubidearen garapena bermatzen eta, izatekotan, errekonozimendu konstituzionala eraginkorra izango bada legezko garapena behar duela. Baina, halere, hemen azaldutako azterketan ikusi dugunez, errekonozimendua lortu eta gero (bai esplizituki, bai eskubidea Estatuaren politika gidatzen duten printzipioetan jasota), normalean asko aurreratzen da legegintza- eta politika-mailan. Geroago ikusiko dugunez, elikadurarako giza eskubidea errekonozitu duten herrialdeak dira esparru konstituzional askoz osoagoa, esparru-lege bat, sistema nazional bat edo estrategia nazional baten definizioa garatu dutenak gero. Gainera, eskubide horrekin batera elikaduraburujabetza ere errekonozitzen da askotan, Estatuaren politikaren printzipio gidari gisa. Aurreko guztia ikusita, esan beharra dago gaur egun estatuek elikadura-burujabetzari buruzko politiketan egindako aurrerapausoak elikadurarako eskubidearen errekonozimenduari lotuta egin direla, hein handi batean. Geroago ikusiko dugunez, eskubideok errekonozitzearekin batera printzipio batzuk ere errekonozitzen direnean (jabetzaren izaera soziala, latifundioen mugaketa, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearen garapena edota landa-inguruneko familien ongizaterako eskubidea), estatu-mailako esparru instituzional askoz zabalagoa eratzen joaten da. Bestalde, hizpide dugun errekonozimenduarekin batera baserritarren eskubideak (VĂ­a Campesinak aurkeztutako adierazpenean jasotako moduan) edo lurrerako eskubidea errekonozituko balira, oso esparru politiko zabala izango genuke. Etorkizunerako bide egokitzat joko dugu, beraz, errekonozimendu konstituzionalean aurrera egiteko aukera. Nolanahi ere, hiru kontinente nagusien artean alde handia dagoela ikusiko dugu: Latinoamerikan izugarri aurreratu dute errekonozimenduan, baina Asian eta Afrikan oraindik ez dute elikadurarako eskubidea konstituzioetan jasotzen, eta estatu gehienek Giza Eskubideen Nazioarteko Gutunerako atxikimendua edo osasunerako eta gizarte-babeserako eskubidea besterik ez dituzte aipatzen.

15


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

LATINAMERIKA ETA KARIBE. ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN, ELIKADURA-BURUJABETZAREN ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN BABES KONSTITUZIONALAREN ZENBATERAINOKOA NOLAKO ERREKONOZIMENDUA

HERRIALDEA

KONSTITUZIOKO ARTIKULUAK

ONARPENA EDO AZKEN ERREFORMA

-Errekonozimendu esplizitua. Elikadurarako eskubidea biztanle guztientzat.

Bolivia Brasil Ekuador Haiti Nikaragua

16.a, beste aipamen batzuk 82.a eta 321.a 6.a, beste aipamen batzuk 7.a, 208.a, 212.a eta 227.a 3.a eta 66.a, beste aipamen batzuk 31.a eta 69.a 22. art., elikadurarako eskubidea 3.a eta 66.a, beste aipamen batzuk 31.a eta 69.a

2007 2010 2008 2006 1995 (2000)

-Elikadura-burujabetza estatuaren politikako printzipio gidari gisa errekonozitua eta elikadurarako eskubideari lotua

Bolivia Ekuador El Salvador Nikaragua Paraguai Venezuela

16.a, beste aipamen batzuk 82.a eta 321.a 3.a eta 66.a, beste aipamen batzuk 31.a eta 69.a 35.a eta beste aipamen bat 32.an 3.a eta 66.a, beste aipamen batzuk 31.a eta 69.a 54. a eta aipamenak 53.an 305

2007 2010 1983 (2007) 1995 (2007) 1995 (2006) 2008

-Elikagaien segurtasuna estatuaren politikako printzipio gidari gisa errekonozitua eta elikadura-burujabetzari lotua

Bolivia Venezuela

305 16

2007 2008

-Estatuaren/Gobernuaren ardura da biztanleriaren nutrizioegora babestea eta hobetzea. Bizi-kalitateari eta estandar egoki batzuei lotutako eskubidea.

Guatemala Panama Dominikar Errepublika Honduras

99.a eta beste aipamen batzuk 51.an 110 8 150

1985 (1993) 1972 (1994) 2002 1985 (2005)

-Eskubidea kolektibo batzuei bakarrik errekonozitua. Haurren elikadurarako eskubidearen aipamen berezia

Guatemala Kolonbia Kuba Mexiko Panama

51.a eta beste aipamen batzuk 99.an 44 9 4.a eta beste aipamen bat 2 B III.an 56

1985 (1993) 1991 (2005) 1976 (1992) 1917 (2008) 1972 (2004)

16


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

LATINAMERIKA ETA KARIBE. ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN, ELIKADURA-BURUJABETZAREN ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN BABES KONSTITUZIONALAREN ZENBATERAINOKOA NOLAKO ERREKONOZIMENDUA

HERRIALDEA

KONSTITUZIOKO ARTIKULUAK

ONARPENA EDO AZKEN ERREFORMA

-Haurren elikadurarako eskubidearen aipamen berezia, baina erantzukizuna gurasoena dela azpimarratuz

Paraguai Honduras

53.a eta beste aipamen bat 57.an 56

1992 (2002) 1985 (2005)

-Errekonozimendu inplizitua. Giza eskubideen interpretazio zabala. Maila konstituzionala ematen zaie nazioarteko itunei, EESKNIri adibidez.

Argentina Costa Rica Peru

75 6 5

1994 1949 (2003) 1993 (2005)

-Eskubidearen errekonozimendua beste eskubide batzuei lotuta. Osasunerako eta gizarte-segurantzarako eskubidea aipatzen dira bakarrik.

Txile El Salvador Uruguai

19 35-38, 66-70, 101 44,46, 67

1981 (2005) 1983 (2007) 1967 (2004)

Iturria: Geuk osatua, fao/righttofood.org webgunean eskuragarri dauden dokumentu ugaritatik bildutako informazioarekin.

17


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

ASIA. ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN, ELIKADURA-BURUJABETZAREN ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN BABES KONSTITUZIONALAREN ZENBATERAINOKOA NOLAKO ERREKONOZIMENDUA

HERRIALDEA

KONSTITUZIOKO ARTIKULUAK

AZKEN ERREFORMA

-Errekonozimendu esplizitua. Elikadurarako eskubidea biztanle guztientzat.

Inongo estatuk ez du elikadurarako eskubidea esplizituki onartzen

-Elikadura-burujabetza estatuaren politikako printzipio gidari gisa errekonozitua eta elikadurarako eskubideari lotua

Nepal

Herritarren elikadura-burujabetzarako eskubidea errekonozitzen du estatuak (18.3. art.)

2004

-Elikagaien segurtasuna estatuaren politikako printzipio gidari gisa errekonozitua eta elikadura-burujabetzari lotua

Iran

Elikadura bermatzeko betebeharra du estatuak (3. eta 43. art.) Elikatzeko ahalmena bermatu behar du estatuak (26. art.)

1979

-Estatuaren/Gobernuaren ardura da biztanleriaren nutrizioegora babestea eta hobetzea. Bizi-kalitateari eta estandar egoki batzuei lotutako eskubidea.

Surinam

Ipar Korea

2009

Bizimodu betea garatzeko baldintzak jarri behar ditu estatuak, kalitate-estandar egokiarekin (elikadura barne hartuta) (24. art.)

-Eskubidea kolektibo batzuei bakarrik errekonozitua. Haurren elikadurarako eskubidearen aipamen berezia -Haurren elikadurarako eskubidearen aipamen berezia, baina erantzukizuna gurasoena dela azpimarratuz

18


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

ASIA. ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN, ELIKADURA-BURUJABETZAREN ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN BABES KONSTITUZIONALAREN ZENBATERAINOKOA NOLAKO ERREKONOZIMENDUA

HERRIALDEA

KONSTITUZIOKO ARTIKULUAK

AZKEN ERREFORMA

-Errekonozimendu inplizitua. Giza eskubideen interpretazio zabala. Maila konstituzionala ematen zaie nazioarteko itunei, EESKNIri adibidez.

Afganistan Hong Kong

Atarikoa, 7. eta 58. art. 4. kapitulu osoak EESKNI ituna jasotzen du

2004. urtea 1990. urtea

-Eskubidearen errekonozimendua beste eskubide batzuei lotuta. Osasunerako eta gizarte-segurantzarako eskubideak aipatzen dira bakarrik

Armenia Azerbaijan Bahrain

Osasunerako eskubidea (34. art.) Osasunerako eskubidea (41. art.) Osasunerako (8. art.) eta gizarte-babeserako eskubideak (5. art.) Osasunerako (45. art.) eta gizarte-segurantzarako eskubideak (47. art.) Osasunerako (72. art.) eta gizarte-segurantzarako eskubideak (75. art.) Osasunerako eskubidea (21. art.) Osasunerako eta ingurumen osasungarrirako eskubidea (28. art.) Osasunerako eta gizarte-babeserako eskubideak errekonozituak, estatuaren aukeren arabera (14. art.) Osasunerako eta gizarte-segurantzarako eskubidea (25. art.) Osasunerako eskubidea (15. art.) Bizitzarako eskubidea (6. art.) Osasunerako eta ingurumen osasungarrirako eskubidea (26. art.) Osasunerako eskubidea (36. art.) Osasunerako eta ingurumen osasungarrirako eskubidea (12. art.) Osasunerako eskubidea (23. art.) Osasunerako eskubidea (31. art.) Osasunerako eskubidea (46. art.)

2005. urtea 1995. urtea 2002. urtea

Bielorrusia Kanbodia Txina Indonesia Irak Japonia Kuwait Mongolia Nepal Hego Korea Oman Qatar Saudi Arabia Siria

2002. urtea 1993. urtea 2004. urtea 2004 1994 1962 1992 1990 1987 1996 2003 1993 1973

Iturria: Geuk osatua, Asiako estatuetako konstituzioak oinarritzat hartuta. Zenbait estatuk ez dute konstituziorik edo duten konstituzioan ez da giza eskubideei buruzko legerik jasotzen.

19


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

AFRIKA. ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN, ELIKADURA-BURUJABETZAREN ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN BABES KONSTITUZIONALAREN ZENBATERAINOKOA NOLAKO ERREKONOZIMENDUA -Errekonozimendu esplizitua. Elikadurarako eskubidea biztanle guztientzat

HERRIALDEA

KONSTITUZIOKO ARTIKULUAK

Kenya Hego Afrika

Elikadurarako eskubidea (43. art.) eta gainerako EESKak Elikadurarako eskubidea eta elikagaien segurtasuna (27. art.)

Kongoko ED

Elikagaien segurtasuna eskubide gisa aipatzen du (45. art.) Elikagaien segurtasuna (XIV. art.) eta nutrizio egokia (XXII. art.) bermatzeko betebeharra Nutrizio egokirako eskubidea (23. art.) Elikagaien segurtasuna estatuaren politika gidari gisa (27. art.) Estatuaren plangintza nutrizio egokia lortzeko (96. art.)

AZKEN ERREFORMA 2004

-Elikadura-burujabetza estatuaren politikako printzipio gidari gisa errekonozitua eta elikadurarako eskubideari lotua -Elikagaien segurtasuna estatuaren politikako printzipio gidari gisa errekonozitua

Uganda Malawi Hego Afrika Namibia

-Estatuaren/Gobernuaren ardura da biztanleriaren nutrizioegora babestea eta hobetzea. Bizi-kalitateari eta estandar egoki batzuei lotutako eskubidea

Etiopia Nigeria Kongo Gambia

Estatuak elikagaiak eskuratzeko aukera bermatzeko duen betebeharra errekonozitzen da (90. art.), baina ez elikadurarako eskubidea estatuaren politika gisa Estatuak elikadura egokia eskuratzeko aukera bermatzeko duen betebeharra errekonozitzen da Herritar guztiek kalitate-estandar egokirako eskubidea daukate, eta hor sartzen da elikadura (34. art.) Estatuak elikagaiak eskuratzeko aukera bermatzeko duen betebeharra errekonozitzen da (219. art.), baina ez elikadurarako eskubidea estatuaren politika gisa

2006 1995 1994 1996 1997 1995

1999

20


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

AFRIKA. ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN, ELIKADURA-BURUJABETZAREN ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN BABES KONSTITUZIONALAREN ZENBATERAINOKOA NOLAKO ERREKONOZIMENDUA

HERRIALDEA

KONSTITUZIOKO ARTIKULUAK

AZKEN ERREFORMA

-Eskubidea kolektibo batzuei bakarrik errekonozitua. Haurren elikadurarako eskubidearen aipamen berezia -Haurren elikadurarako eskubidearen aipamen berezia, baina gurasoak izanik erantzuleak -Errekonozimendu inplizitua. Giza eskubideen interpretazio zabala. Maila konstituzionala ematen zaie nazioarteko itunei, EESKNIri adibidez.

Mauritania Mali Kamerun Rwanda Erdialdeko Afrika Burundi Tanzania Ekuatore Ginea Gabon Etiopia Madagaskar

Giza eskubideen eta Giza Eskubideen Afrikako Gutunaren (Atarikoa) errekonozimendua Giza Eskubideen Afrikako Gutuna onartu eta EESKak espezifikoki errekonozitu zituen (Atarikoa) Giza Eskubideen Afrikako Gutunarekiko bat egitea (Atarikoa) Giza Eskubideen Gutunarekiko eta Afrikako Gutunarekiko bat egitea Giza Eskubideen Afrikako Gutunarekiko bat egitea (Atarikoa) Giza Eskubideen Gutunarekiko eta Afrikako Gutunarekiko bat egitea (Atarikoa) Giza Eskubideen Gutunarekiko bat egitea (9. art.) Giza Eskubideen Afrikako Gutunarekiko bat egitea (Atarikoa) Giza Eskubideen Afrikako Gutunarekiko bat egitea (Atarikoa) EESKen errekonozimendua (10. art.) Giza Eskubideen Gutunarekiko bat egitea (Atarikoa)

1996 2006

2002

2004 1996

2002 1992

21


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

AFRIKA. ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN, ELIKADURA-BURUJABETZAREN ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN BABES KONSTITUZIONALAREN ZENBATERAINOKOA NOLAKO ERREKONOZIMENDUA -Errekonozimendu inplizitua. Giza eskubideen interpretazio zabala. Maila konstituzionala ematen zaie nazioarteko itunei, EESKNIri adibidez.

-Eskubidearen errekonozimendua beste eskubide batzuei lotuta. Osasunerako eta gizarte-segurantzarako eskubideak aipatzen dira bakarrik

HERRIALDEA Senegal Burkina Fasso Eritrea Niger Algeria Libia Egipto Ginea Bissau Swazilandia Txad Liberia Cabo Verde Angola Ghana Mozambike Togo Sudan

KONSTITUZIOKO ARTIKULUAK Giza eskubideak, Eskubideen Afrikako Gutuna, haurren eskubideak (Atarikoa) eta EESKak (8. art.) onartu zituen Giza Eskubideen Gutuna errekonozitu eta harekin bat egin zuen EESKen errekonozimendua (21. art.) Giza eskubideen errekonozimendua (Atarikoa) Osasunerako eskubidea (53. art.) Osasunerako eskubidea (14. art.) Osasunerako eskubidea (16. art.) Osasunerako eskubidea (16. eta 17. art.) Osasunerako eskubidea (58. art.) Gizarte-segurantzarako eskubidea (40. art.) Osasunerako eskubidea (6. art.) Osasunerako eskubidea (61. art.) Osasunerako (30. art.) eta gizarte-segurtasunerako eskubideak (29. art.) Osasunerako eskubidea (24. art.) Osasunerako eskubidea (51. art.) Osasunerako eskubidea (34. art.) Osasunerako eta gizarte-segurantzarako eskubidea (19. eta 46. art.)

AZKEN ERREFORMA

1997 2010 1994 1987 1991 2006

1992 2003 2004

Iturria: Geuk osatua, estatuetako konstituzioak oinarritzat hartuta.

22


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

4. ELIKADURARAKO ESKUBIDEA ERREKONOZITZEKO OZTOPOAK ETA JUSTIZIBILITATEA Elikadurarako eskubidearen inguruko alderdi eta arazoak aztertzeko garaian, NBEko kontulari bereziek hartu-emanean jardun dute hainbat erakunderekin, tartean NBEko bertako erakunde espezializatuekin, nazioarteko beste erakunde batzuekin, gobernuz kanpoko erakundeekin, gizarte zibileko erakundeekin, etab. Hartu-eman horietako adostasun-puntu bat (gizarteerakundeekin lortutakoa bereziki) hauxe izan da: beharrezkoa dela Hegoaldeko gizarteen garapen eskasa eragiten duten baldintza makroekonomikoen azterketa egitea, elikadurarako eskubidea gauzatzen dela bermatzeko hartu beharreko neurriei heldu aurretik 26 . Elikadurarako eskubidearen gauzapena zuzenean baldintzatzen duten zazpi esparru nagusi bereizi ditu kontulari bereziak27: Munduko merkataritzaren eboluzioari lotutako arazoak. MMAren akordioek elikadurarako eskubidearen gainean duten eragina. Kanpo-zorraren zerbitzua eta elikagaien segurtasunaren gainean duen eragina. Bioteknologiaren eboluzioa eta elikadura eskuratzeko aukeran eta elikagaien segurtasunean duen eragina. Elikagaien segurtasuna suntsitzen duten gerrak. Ustelkeria. Baliabideen (ura, lurra, haziak, arrantza-tokiak, basoko baliabideak, kreditua eta teknologia) eskuragarritasuna. Emakumeen aurkako diskriminazioa, eta horrek elikadurarako eskubidearen gauzapenean duen eragina. Esparru horietan guztietan koherentzia falta nabarmena ikusten dugu estatuen nahiz estatuz gaindiko erakundeen politika eta ekintza batzuen, eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak eta EESKNIk aldarrikatutako elikadurarako eskubidearen artean. Kontulari bereziak hauxe dio: “Bretton Woodseko erakundeak, AEBetako gobernuarekin eta Munduko Merkataritza Antolakundearekin batera, elikadurarako eskubidearen kontra egiten dute praktikan, Washingtoneko Kontsentsuaren bidez, liberalizazioa, desregulazioa, pribatizazioa eta estatuetako aurrekontuen murrizpena bultzatzen baitute, eredu horrek kasu askotan desoreka handiagoak eragiten dituen arren�28.

4.1 ZUZENBIDEAREN JUSTIZIABILITATEA ETA AUZITEGIRA JOTZEKO AUKERA. Estatuen erantzukizuna 2002ko urtarrileko txostenean, elikadurarako eskubiderako kontulari bereziak arreta berezia jarri zuen elikadurarako eskubidea justizia-auzitegi batean epaitua izateko aukeran, horrela, eskubide hori urratuz gero ordain egokia eskuratu ahal izateko29. Auzitegira jotzeko aukerak hizpide dugun eskubide honen ezaugarriek baldintzatuta dagoen arren, gaur egun, doktrina gehienak uste du edozein giza eskubide betearazteko eskatzea dagoela estatuko agintarien aurrean, nahiz eta zenbait egileren iritziz, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak ezin diren auzitara eraman.

26 Jean Ziegler elikadurarako eskubiderako kontulari bereziak idatzitako txostena. E/CN.4/2001/53, 2001eko otsailaren 7koa, 68. paragr. 27 Esparru horiek garatuago daude aipatutako txosteneko 69-80. paragrafoetan. 28 Jean Ziegler elikadurarako eskubideari buruzko kontulari bereziak prestatutako txostena, NBEko Giza Eskubideen Batzordearen 2001/25 Ebazpenarekin bat etorriz aurkeztua. E/CN.4/2002/58, 2002ko urtarrilaren 10ekoa, 138. paragr. 29 Ibid., 30. paragr. Gai hau luze-zabal jorratzen da aipatutako txosteneko 29-71. paragrafoetan.

23


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

Nolanahi ere, mugak daude oraindik: Elikadurarako eskubidea eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen artean sailkatzen da oraindik, eta, beraz, EESKNIren arabera arautu behar da. Itun horrek eskubide hau babesteko bitartekoak finkatzen ditu: 2.1. artikuluak eskubideok pixkanaka gauzatzen joateko irizpide orokorra finkatzen du: “Itun hau sinatzen duten estatuek konpromisoa hartzen dute hemen errekonozitutako eskubideak guztiz gauzatzen direla bermatzeko. Neurri horiek estatu bakoitzak bere aldetik hartu ditzake, edo nazioarteko laguntza eta lankidetzaren barruan, eta alor ekonomiko eta teknikokoak izango dira bereziki. Eskubideok gauzatzeko neurri egokiak (legegintzakoak bereziki) hartzen joatea da helburua, estatuak eskura dituen baliabide guztiak muturreraino erabiliz”. Eskubideon aplikazioa pixkanaka handituz joateko konpromiso bat dago, beraz, eta Ituna sinatu duten estatuek ibilbide aktiboa izan behar dute neurriak hartzeari dagokionez, eskueran dituzten baliabideak izanik haien muga bakarra. Zentzu honetan, NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak azpimarratu duenez, estatuari dagokio baliabide-muga hori frogatzeko ardura: “Hortaz, jatekoa beren kasa eskuratzeko gai ez direnei jaten ematea galarazten dien baliabideurritasuna dutela dioten estatuek, frogatu egin behar dute ahal izan duten guztia egin dutela eskueran dituzten baliabide guztiak erabiltzeko, gutxieneko betekizun horiek lehentasunez asetzearren”30. 2.3. artikuluak, bestalde, honako interpretazioa egiteko bidea zabaltzen du: herrialde garatuak behartuta daude eskubide ekonomikoak bermatzera, baita beren herrialdeko herritarrak ez direnenei ere. “Herrialde garatuek, giza eskubideak eta beren ekonomia nazionala aintzakotzat hartuta, Itun honetan errekonozitutako eskubide ekonomikoak beren herrialdeko herritarrak ez direnei ere nola bermatuko dizkieten zehaztu ahal izango dute”. Elikadurarako eskubidearen justiziabilitatea estatuen lege-antolamenduan txertatu eta errekonozitzeke dago oraindik. Horixe bera azpimarratzen du NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak: “Elikadurarako eskubidea errekonozitzen duten nazioarteko tresnak estatuetako lege-antolamenduan txertatzea edo eskubide horren aplikagarritasuna errekonozitzea oso lagungarria izan daiteke eskubide horri dagokionez hartzen diren konpontzeneurrien irismena eta eraginkortasuna handitzeko, eta, beraz, halakoak bultzatu egin behar dira kasu guztietan. Auzitegiek elikadurarako eskubidearen oinarrizko edukiaren urraketak epaitu ahal izango dituzte, Itunean jasotako betebeharren erreferentzia zuzena eginez”31. Esparru horretan aurrerapausoak egin dira eta justiziabilitate hori ahalbidetzen duten legeak garatu dituzte zenbait herrialdek, baina hiru elementu nagusiri zor zaio bide hori zabaltzen joan izana: epaileek kasu zehatzetan egindako jardunari; estatuei bereziki egoera ahulenean dauden taldeetako kideei (7.2. zuzentaraua) errekurtso-bide egoki, eraginkor, azkar eta eskuraerrazak eskaintzeko mekanismo administratiboak (ia judizialak nahiz judizialak) eskaintzera bultzatzen dituzten borondatezko zuzentarauei; eta Aukerako Protokoloaren onarpenari. Elikadurarako eskubidearen justiziabilitatearen garapena elikadurarako giza eskubideari buruzko esparru-legeen, elikagaien segurtasunari buruzko legeen, elikagaien burujabetzari buruzko legeen eta elikagaien segurtasunari eta nutrizioari buruzko legeen onarpenaren bidez ari da lortzen. Hurrengo kapituluan aztertuko ditugu legeok, horixe izan baita baserritarren, indigenen

30 12. Ohar Orokorra, 17. paragrafoa. 31 12. Ohar Orokorra, 33. paragrafoa.

24


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

erakundeek eta gizarteko erakundeek ekarpenik handiena egin duten esparruetako bat, hizpide dugun eskubidea benetan betetzen dela lortzen joateko estrategiaren barruan. 4.2 ESTATUEN LURRALDEZ KANPOKO BETEBEHARRAK Ohar Orokorrean eta zuzentarauetan ere estatuek eskubide hau bermatzeko garaian arreta berezia jarri behar duteneko hiru egoera berezi aipatzen dira: Ezin zaie enbargorik edo bestelako neurririk aplikatu jatekoa eskuratzeko aukera arriskuan jartzen duten elikagaiei; elikagaiak ezin dira inoiz presio ekonomiko edo politikoa egiteko tresna gisa erabili. NBEren Gutunari jarraiki, hondamendi-kasuetan laguntzeko eta larrialdietan laguntza humanitarioa (errefuxiatuei eta beren herrialdearen barruan lekuz aldarazitako pertsonei eman beharreko laguntza barne) emateko erantzukizuna daukate estatuek, bai bakarka, bai beste estatu batzuekin batera. Estatu bakoitzak ahal duenaren arabera lagundu behar du zeregin horretan. Estatuek beren enpresen atzerriko jarduna kontrolatu behar dute. Enpresa batek bere ekintza zehatz baten bidez egoitza duen herrialdeko herritarren elikadurarako eskubidea urratzen badu, kaltetuek auzitara eta instantzia nazionaletara eraman ahal izango dute enpresa. Urraketa lurraldez kanpo, beste herrialde batean alegia, gertatzen denean sortzen dira arazoak. Estatuak dira berme-emaileak, eta beren bitartekoak dauzkate enpresak zigortzeko. Horrenbestez, elikadura egokirako eskubidea errespetatu, babestu, ahalbidetu eta gauzarazteko estatu bakoitzak duen konpromisoa nazioarteko komunitate osora hedatzen da, onespen askean oinarrituta dagoen nazioarteko lankidetzaren bidez.

5. GIZARTE-ERAKUNDEEN LANAREN ETA ELIKADURARAKO ESKUBIDEAN EMANDAKO AURRERAPAUSOEN ERLAZIOA Gizarte-erakundeen lanak eta mobilizazioak izandako eragina erakusten duen adibide argirik badago, elikadurarako eskubidearen nazioarteko errekonozimendua dugu adibide hori. Eskubide ekonomiko eta soziala izatea oztopoa izan zen hasiera batean, baina gizarte-erakundeek NBErekin batera egindako lanari esker, kontulari bereziaren bidez aurrena eta FAOren beraren bidez geroago, lortu da eskubide horren garapena. Garrantzitsua da prozesua modu eskematikoan irudikatzea, elikadura-burujabetzak izandako aurrerapeneko lorpen guztiak ikusteko.

25


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN APLIKAZIOAN AURRERA EGITEKO PROZESUA, ELIKADURA-BURUJABETZARAKO POLITIKEN SUSTATZAILE GISA LOBBY-LANA ETA ERAKUNDEEN PROPOSAMENA 1996. Foro Paraleloa. Elikadurarako giza eskubidearen edukiaren gaineko presioa eta elikadura-burujabetzari buruzko proposamena 1999. FIANen eta aliatuen proposamena. Elikadurarako giza eskubideari buruzko jokamolde-kodea 2000-2004. Gizarte zibileko antolakundeen lan bizia, elikadurarako giza eskubiderako kontulari bereziarekin batera 2000tik aurrera. Erakundeen nazioarteko sareak, FIANekin batera, txosten nazional paraleloak idatzi eta aurkeztu zituen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak

2002 a 2004. Lan-taldea IPCren barruan. Borondatezko zuzentarauen proposamena eta lan-taldearen jarraipen eta parte-hartzea

2004-2008 bereziki. EESKNIko Aukerako Protokoloaren proposamen eta jarraipena

NAZIOARTEAN IZANDAKO AURRERAPAUSOAK

1966. Nazioarteko errekonozimendua EESKNIn

1996. FAOren Elikadurari buruzko Goi-bilera. Eskubidearen onarpena 1999. Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak 12. Ohar Orokorra onartu zuen 2000. Ekonomia eta Gizarteko Kontseiluko Batzar Nagusiak elikadurarako eskubiderako kontulari berezia izendatu zuen

2002. Elikadurari buruzko Munduko Goi-bilera. Mandatua. Zuzentarauak idazteko lan-taldea

2004. FAOren Kontseilua. Zuzentarauak onartu zituen

2008. EESKNIko Aukerako Protokoloaren onarpena Iturria: Geuk osatua, prozesuari buruzko material eta dokumentuak oinarritzat hartuta.

ESTATUEN APLIKAZIOA ETA LEGEEN GARAPENA 1996 a 2004. Elikagaien segurtasunerako programa berezien garapena. FAO - herrialdeei zuzendutako laguntza

2000tik aurrera. Estatuek kontulari bereziarekin elkarlaneanjardunbeharduteurtekotxostenakegiteko garaianetagaiariburuzgeroetagehiagodakitengizarteerakundeen presioa jasotzen dute

2003. Elikadurarako giza eskubidea jasotzen duen elikagaien eta nutrizioaren segurtasunari buruzko lehenbiziko legea onartu zuen Argentinak. Orduz geroztik, gizarte-erakundeek proposatutako antzeko legeak zabaltzen dira eta, bestetik, estatuak halako legeak onartzen hasten dira

2000. Nikaraguak elikadurarako eskubidea jaso zuen konstituzioan. 2007tik aurrera eskubidearen errekonozimendua hedatzen da, konstituzioaren hainbat erreformatan

26


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

6. BASERRITARREN NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO SEKTORERA BIDERATUTAKO ETA ELIKADURA-BURUJABETZAREKIN BATERAGARRIA DEN ESTATU-POLITIKA BATEN ERREKONOZIMENDU KONSTITUZIONALA. Asiako eta Afrikako herrialdeen azterketa Elikadurarako eskubidearen errekonozimenduan egondako aurrerapausoak abiapuntu egokia dira, baina konstituzioan landa-ingurunera bideratuta dauden eta elikadura-burujabetza lortzen laguntzen duten politika ekonomikoaren printzipio gidariak eta beste eskubide batzuk ere jasotzen badira, indartu egiten dira aurrerapauso horiek. Konstituzioen azterketa egiterakoan argi gelditu denez, baserritar-erakundeen eta gizarte-erakundeen borrokarako oso erabilgarriak diren printzipio eta alderdi ugari jasotzen dituzte estatuek. Proposamen sendoak egin daitezke alderdi horiek oinarritzat hartuta. Kasu gehienetan, arau hutsak dira, estatuen politika ekonomikoen printzipio gidariak, baina ez dute eskubiderik sortzen, baserritar-familien bizibidea bermatzeko lurraren gaineko eskubidearen errekonozimendu orokor samarra salbu. Kasu askotan, printzipio horiek bat datoz guk defendatzen dugun elikadura-burujabetzarekin, eta, hori dela eta, printzipio horietako alderdi positiboei erreparatuko diegu bereziki, lagungarriak izan daitezkeelako aurrerapauso politikoak lortzeko. Asiari eta Afrikari buruzko informazioa sistematikoki jaso dugu, batetik, hango konstituzioak askoz esplizituagoak direlako gai hauei dagokienez, eta, bestetik, konstituzioan jaso gabe dauden elikadurarako eskubideaz bestelako abiapuntu batzuk finkatzeko. HERRIALDEA AFGANISTAN

BAHRAIN

ELIKADURA-BURUJABETZAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ETA KONSTITUZIOAN JASOTA DAUDEN ALDERDIAK Estatua behartuta dago nekazaritza eta abeltzaintza garatzeko planak bultzatzera, baserritarren eta artzain nomaden bizi-baldintzak hobetzeko (14. art.) Lurrak emankorra izan behar du eta neurriak onartu behar dira baserritarrak lurraren jabe izateko (9. art.)

KANBODIA

Arreta berezia landa-inguruneko emakumeen egoerari (46. art.) Estatuak garapena sustatu behar duela dio 61. artikuluak, urruneko esparruetan bereziki. Era berean, nekazaritza bultzatu behar du, ura, elektrizitatea, errepideak eta kreditu-sistemen erabilera sustatzeko politiken bidez. 62. artikuluak dio estatua behartuta dagoela nekazaritzako produktuen prezioak babestu eta merkaturatzen laguntzera.

TXINA

Legeak ezarritako mugen barruan, landa-inguruneko kolektibo ekonomikoek lurra erabilera pribaturako lantzeko dituzten eskubideak azaltzen du 8. artikuluak. Landa-inguruneko eta hirien kanpoaldeko lurrak kolektibo horien jabetzakoak direla (salbuespenak salbuespen) eta modu arrazionalean erabili behar direla dio 10. artikuluak. Bere Giza Eskubideen Adierazpen propioa du (1979), eta bertan berariaz esaten du nekazaritzatik bizi diren gazteek irabazien banaketa bidezkoa eskuratzeko eskubidea dutela.

INDIA

Indiar Estatuaren politiken printzipioek onura komunerako banaketa bermatu beharra daukate, komunitatearen baliabide materialak barne, eta ekoizpenbaliabideen kontzentrazioa saihestuz (39. art.)

27


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

HERRIALDEA

ELIKADURA-BURUJABETZAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ETA KONSTITUZIOAN JASOTA DAUDEN ALDERDIAK

INDONESIA

Herrialderako garrantzitsuak diren eta pertsonen bizitza baldintzatzen duten ekoizpen-sektoreak estatuaren jabetzakoak dira, bai eta lurra, ura eta natur baliabideak ere. Autosufizientzia da funtsezko helburu bat (33. art.)

IRAN

Nekazaritza-esparruko autosufizientzia da helburu bat (3. art.), eta nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpena handitu beharra azpimarratzen da, mendekotasunak saihesteko (43. art.). Landu ezineko lurrak, lur abandonatuak eta larre zabalak Estatuaren esku utzi behar dira (44. art.).

MONGOLIA

Lurra eta natur baliabideak (lur-azpia barne) Estatuarenak dira (jabe pribatuen esku ez badaude). Lurra gaizki erabiltzen bada edo erabilerak biztanleen osasuna edo ingurumena kaltetzen baditu, Estatuak lurrak desjabetu ditzake (6. art.). Era berean, lurra utzi diezaieke mongoliarrei, baina lurrok ezin dira atzerritarren esku utzi (6. art.).

NEPAL

Nekazaritzatik bizi direnen aurrerapenerako baldintzak sortu behar ditu estatuak, produktibitatea handitzeko neurriak hartuaz, hazkunde industrialerako irizpideak eta lurren erreformarako programen bidez (26. art.).

IPAR KOREA

Iraultza teknikoaren eta landa-ingurunearen iraultzaren bidez, nekazaritza industrializatu eta modernizatzeko asmoa dauka Estatuak, hirien eta landaingurunearen arteko aldeak eta langileen eta baserritarren arteko klasedesberdintasunak ezabatzeko asmoz (28. art.).

HEGO KOREA

“Lurra lantzen duenarentzat� printzipioa hartzen du oinarritzat Estatuak (121). Efizientzia eta oreka, eta nekazaritza-lurren erabilera arrazionala izan behar dute lurraren erabilera gidatzen duten printzipioak (122). Erregioen arteko garapen orekatua bermatu behar du Estatuak eta arrantzale eta nekazarien interesak babestu behar ditu, nekazaritzako eta arrantzako produktuen prezioak egonkortuz, eskariaren eta eskaintzaren arteko orekari eutsiz eta banaketaeta merkaturatze-sistemak hobetuz (123). Estatuak nekazari txiki eta ertainen eta arrantzaleen erakundeak bultzatzen ditu, halaber (123). Estatuak kontsumitzaileen babesa eta produktuen kalitatea bermatzen du (124).

SIRIA

Nekazaritza-lurren jabetza mugatuta dago legeetan, nekazarien eta nekazaritzako langileen babesa bermatzeko (16). Arreta berezia eskaintzen zaio landa-inguruneko osasunari (47)-

EGIPTO

Herriak kontrolatu behar ditu ekoizpen-bitartekoak (24. art.). Jabetza publikoa, pribatua eta kooperatiboa errekonozitzen dira. Lurraren jabetzari muga bat jartzen zaio, nekazariak babestearren (37. art.). Baserritar txikien eta artisauen parte-hartzea bermatzen da, nekazaritza- eta industria-kooperatibetako zuzendaritza-kontseiluen %80 haientzat gordeaz (26. art.). Herrietako Biltzarretako (87. art.) eta udal-kontseiluetako (162. art.) ordezkarien erdia gutxienez baserritarrak eta langileak izan behar dute, eta Shouran, baimendutako bi herenen erdia (196. art.).

MENDEBALDEKO SAHARA

Estatuarena da lurra (14. art.), eta ondasun publikoak (meatzeak, baliabide energetikoak, ura) herriarenak (17. art.).

28


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

HERRIALDEA

ELIKADURA-BURUJABETZAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ETA KONSTITUZIOAN JASOTA DAUDEN ALDERDIAK

SUDAN

Ingurumen osasungarrirako eskubidea errekonozitzen du eta estatuak hura babesteko eta bioaniztasuna sustatzeko bai eta natur baliabideak modu jasangarrian erabiltzeko duen betebeharra (11. art.). Estatuak genero-berdintasuna bermatu beharra dauka (15. art.). Lurren jabetzari buruzko atal bat dauka (186-189). Hidrokarburoen ustiapenari buruzko atalak dio jabekuntza lokala eta komunitate lokalen interesak aintzakotzat hartu behar direla (190. art.).

ERITREA

Baliabide produktiboak (ura, lurra) eta naturalak Estatuarenak dira (23. art.) eta haien erabilera jasangarria bultzatu behar du honek (10. art.), etorkizuneko belaunaldien interesak babestuz eta pertsonen parte-hartzea ziurtatuz.

ETIOPIA

Helburu ekonomikoak ez daude hazkunde ekonomikoari lotuta, banaketa ekitatiboari baizik (89. art.).

SOMALIA

Berrikusten ari dira 2006tik, NBEren laguntzarekin. Laster egongo da argitaratzeko prest.

SENEGAL

Landa-ingurunean bizi direnen osasunerako sarbidea (emakumeena bereziki) bermatzen du Estatuak (17. art.).

GINEA

Konstituzio berria dute 2010etik, baina testua ez dago oraindik eskuragarri.

SIERRA LEONA

Elikagaien autosufizientzia aipatzen da, nekazaritzaren sustapenean oinarrituta (7. art.). Lurrak eta natur baliabideak kontserbatzeko eta nekazaritza garatzeko lurrak bereganatzea dauka Estatuak, lurron jabeak hori egiten ez badu (21. art.).

LIBERIA

Natur baliabideen kudeaketan herritarren parte-hartzea bultzatzen da (7. art.). Meatzetako baliabideak Estatuarenak dira (22. art.).

TOGO

Aberastasun nazionalak herritarren eta lurraldeetako kolektiboen artean modu ekitatiboan banatzeko eskubidea errekonozitzen du (38. art.). Landa-inguruneko tribuetako “buruzagi� tradizionalak errekonozitzen ditu (143. art.).

NIGERIA

Estatuak lurrak bereganatu ditzake lurzoruak kontserbatzeko (30. art.). Elikadura egokia eskuratzeko eskubidea (16. art.) eta banaketa ekitatiboa aipatzen ditu, eta aberastasuna gutxi batzuen esku pilatzea saihetsi behar dela esaten du (16. art.). Estatuak babestu egin behar ditu airea, lurra eta ura, eta kultur baloreak gorde behar ditu (20. art.).

EKUATORE GINEA

Baserritarren lur-jabetza bermatu behar du Estatuak (29. art.).

KONGO

Kongoarrek beren herriko aberastasun naturalen jabe izateko eskubide besterenezina (55. art.) errekonozitzen du, batetik, eta garapen sozial, kultural eta ekonomikoa izateko duten eskubidea (55. art.), bestetik. Atzerritarrek eragindako ingurumenaren eta itsasoaren kutsadura delitutzat jotzen ditu (48. art.).

UGANDA

Sistema politikoa erreferendum bidez aldatzeko aukera eta sistema hori oinarriko mugimendu politikoetan bermatzeko aukera onartzen du (70. art.). Lur-jabetzako eredu tradizionalak errekonozitzen ditu (237. art.). Lurraldea Estatuarena da (244. art.).

29


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

HERRIALDEA

ELIKADURA-BURUJABETZAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ETA KONSTITUZIOAN JASOTA DAUDEN ALDERDIAK

KENYA

Lurra eskuratzeko aukera ekitatiboa bermatzen du eta lurraldearen kudeaketa jasangarria bultzatzen du (60. art.). Jabetza komunala errekonozitzen du (61., 63. art.). Indigenen jakintza, bioaniztasuna eta komunitateen baliabide genetikoak babesteko eta lurraldearen kudeaketan herritarren parte-hartzea bultzatzeko betebeharra dauka Estatuak (69. art.).

BURUNDI

Estatuaren erantzukizuna da natur baliabideen kudeaketa jasangarria (35. art.). Bereziki landa-garapena bultzatzeko betebeharra dauka Estatuak (56. art.).

TANZANIA

Irabazien metaketa mugatzen du (9. art.) eta natur baliabideak pobrezia ezabatzera bideratu behar direla agintzen du (9. art.). Estatuaren erantzukizuna da natur baliabideen kudeaketa jasangarria (35. art.).

ANGOLA

Lurraldea Estatuaren jabetzakoa da eta honek natur baliabideak babestu behar ditu komunitatearen onerako (12. art.). Lurrak Estatuarenak dira eta honek bermatu egin behar du baserritarrek lurrok erabiltzeko aukera dutela (12. art.).

MALAWI

Landa-ingurunean bizimodu duina (azpiegiturak barne) izateko eskubidea errekonozitzen du (Oinarrizko printzipioak, 23-26., 30. eta 31. art.).

NAMIBIA

Namibiako bioaniztasuna balore gisa errekonozitzen du, eta garapena natur baliabideen erabilera jasangarriarekin bateragarria izan behar duela dio (20., 95. art.). Lurra, ura eta natur baliabideak Estatuarenak dira (100. art.).

BOSTWANA

Lurrak desjabetzeko aukera dago, nekazaritzaren garapenerako zein lurzoruen kontserbaziorako (8.5a art.).

ZIMBABWE

16. atala. Nekazaritzaren erreforma eta baserritarren birkokapena bultzatzen ditu.

MOZAMBIKE

Nekazaritza garapen nazionalerako oinarritzat hartzen du (39. art.). Lurra Estatuaren da eta mozambiketar guztiek dute haren erabilera soziala egiteko eskubidea (46-48. art.). Estatuak errekonozitu egin behar du ekoizle txikiek ekonomia nazionalari egindako ekarpena eta haien garapena bultzatu behar du jendearen sormena aintzakotzat hartuz (44. art.). Ministro Kontseiluak baserritar familien ekoizpena sustatu behar du (153e art.).

HEGO AFRIKA

Estatuak lurra erreformatzeko konpromisoa eta lurrak eta natur baliabideak eskuratzeko aukera ekitatiboa bermatzeko betebeharra duela agintzen du (25. art.). Lege eta buruzagi tradizionalak errekonozitzen ditu, baldintza batzuekin (221., 212. art.).

SWAZILANDIA

Landa-ingurunearen eta hiriaren arteko garapen orekatua bilatzen du, landainguruneko bizi-baldintzak hobetuz eta nekazaritzaren garapena sustatuz (59. art.). Natur baliabideak, ura, lurra eta mineralak Estatuarenak dira, eta, beraz, haiek zaintzeko eta ingurumena babesteko betebeharra dauka estatuak (210. art.). �Lurraren gaia� aipatzen du (59. art.). Etxeko erabileretarako gizon eta emakumeen berdintasuna errekonozitzen du lurrak eskuratzeari dagokionez (211. art.). Ura pribatizatzea debekatzen du (214. art.).

LESOTHO

Lurrak desjabetzeko aukera dago, nekazaritzaren garapenerako zein lurzoruen kontserbaziorako (17.4. art.).

MADAGASKAR

Lurrei, tradizioei eta ganaduari lotutako eskubideak errekonozitzen dizkie gutxiengoei (Fokonolona, 35. art.). Iturria: Geuk osatua, estatuetako konstituzioei buruzko informazioa oinarritzat hartuta.

30


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

7. BASERRITARREN GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO NAZIOARTEKO GUTUNA Gorago esan dugunez, elikadura-burujabetzari lotutako eskubideen nazioarteko errekonozimendua eta eskubide horiek estatu bakoitzeko konstituzioetara eramatea funtsezko baldintzak dira elikadura-burujabetzaren aldeko politikak garatu ahal izateko. Ildo horretan, Baserritarren Giza Eskubideen Nazioarteko Gutuna onartzeko proposamena mahai-gaineratu du Vía Campesinak, FIAN Internationalen elkarlanarekin kasu honetan ere, nazioartean eztabaidatua izan dadin. Elikadurarako giza eskubidearen benetako garapenaz gain, elikadura-burujabetza bultzatzen duten estatu-mailako politiken printzipio gidarien errekonozimendu edo onarpen konstituzionala, dagoeneko errekonozituta dauden beste eskubide batzuen garapena (herri indigenen eskubideak, adibidez) eta baserritarren giza eskubideak halakotzat errekonozituak izatea lortzeak oso esparru politiko onuragarria sortuko luke bai maila nazionalean, bai nazioarteko mailan. Baserritarren Giza Eskubideen Nazioarteko Gutunaren proposamena mugimenduaren buruargitasun estrategikoaren adierazgarri nabarmena izan da. Izan ere, kolektibo gisa exijitzen diren eskubideen gaineko kontzientzia hartzeaz gain, baserritarren mugimenduak eskubide horien aurrean nazioarteko jarrera politiko jakin bat hartzea ere ekarri baitu. Baina, horrekin batera, proposamena garatu eta eztabaida juxtu zegokion nazioarteko agertokian kokatu izanak nazioartearen gaineko ikuspegi zabala eta buruargia izatea erakusten du. Proposamena pentsatzeko, lantzeko, zabaltzeko eta nazioartean defendatzeko prozesua azkar samar joan da. 2002an hasi zen eztabaida Vía Campesinaren barruan eta 2009an Giza Eskubideen Batzordean defendatzera iritsi ziren. Hainbat alderdik lagundu dute horretan: Vía Campesinak klase-interesak ordezkatzen dituen mugimendu gisa nazioartean lortu duen errekonozimendu eta hedapena. Elikadurarako giza eskubidearen errekonozimenduaren aldeko borrokaren eta nekazaritzaerreformaren aldeko kanpaina globalaren aurrekaria, bi gaiek ere lotura estua baitute Adierazpenaren ikuspegiarekin. Vía Campesinak FIAN Internationalekin zeukan ituna, batetik, eta, bestetik, antolakunde honek gaiari buruz duen ezagutza handia eta lobby-lana egiten metatutako esperientzia handia. Elikadurarako giza eskubiderako kontulari bereziekin izandako hartu-eman estrategikoa eta haiek baserritarren eskubideen alde eta eskubide horien urraketen nazioarteko salaketen alde egindako apustua. Elikadurarako giza eskubideari buruz sistematikoki egindako txosten paraleloak eta baserritarren eskubideen urraketari buruzko urteko txostenak. Erakunde batek (Indonesiako FSPIk) gaia mugimenduaren barruan akuilatzen eta bultzatzen ibiltzeko lana bere gain hartu izana. Egindako prozesua eta egungo egoera irudikatu ditugu ondorengo taula honetan:

31


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

BASERRITARREN GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO GUTUNA VĂ­a Campesina. Nazioartea JATORRIA -Baserritarrek giza eskubideen urraketak jasan dituzte antzina-antzinatik. XX. mendeko diktadura guztietan errepresioa gehien jasan zuten taldeetako bat izan zen baserritarrena. -1993az geroztik baserritar-komunitateen giza eskubideen urraketak salatzen dihardu VĂ­a Campesinak. -2000. urtean Nekazaritza Erreformaren aldeko Kanpaina Globala jarri zuen abian FIAN Internationalekin batera, eta ordutik ehunka urraketen berri eman da modu sistematikoan. FIAN Internationalek, bestalde, gauza bera egin du elikadurarako giza eskubidearen kausak goratzeko prozesuan, eta koordinatuta jardun du elikadurarako32 eta etxebizitzarako giza eskubiderako kontulari bereziarekin. -Gutunaren lehen formulazioa gaiari buruz Jakartan antolatu zen konferentzia batean egin zen 2002. urtean. 2001 eta 2002 urteetan zehar egindako tailerretan bildutako ekarpenak jaso zituen lehen formulazio hark.

EDUKIA

EGUNGO EGOERA

- Ez-diskriminazioaren printzipioa funtsezkoa da giza eskubideei buruzko nazioarteko zuzenbidean. Printzipio horri jarraiki, estatuek legezko neurriak hartu behar dituzte zuzenbidean (formalki nahiz de jure) diskriminaziorik gertatzen ez dela bermatzeko eta neurri positiboak hartu behar dituzte ekintzetan ere (substantiboki nahiz de facto) halakorik ez gertatzeko. NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komitearen 20. Ohar Orokorrean33 berez gertatzen diren diskriminazioak ezabatzeko estatuek hartu beharreko neurriak zehaztu dira.

- Jakartako amaierako Adierazpenean nazioarteko mobilizaziorako deia egiten da, NBEko Batzar Nagusiak Baserritarren Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmena onartu dezala lortzeko. Mobilizazio hori sustatzeko bere aliatuak diren erakundeen, bere kausaren alde dauden gobernuen eta erregio-mailako nahiz nazioarteko erakundeen babesa jasotzea espero dute.

-Baserritarren eskubideek ez dute babes berezirik nazioarteko zuzenbidean. Baina baserritarrei, gizaki guztiei bezalaxe, giza eskubideak babesteko tresna orokorretan jasotako eskubideen babesa dagokie. Hauek dira tresna orokor horiek: Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Nazioarteko Ituna (EESKNI) (1) eta Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko Nazioarteko Ituna (EZPNI) (2). Babes orokor horrez gain, emakumezko baserritarrek eta baserritar indigenek beste bi tresna hauen babes berezia daukate: Emakumeen Aurkako Diskriminazio Oro Ezabatzeari buruzko Hitzarmenaren babesa eta Herri Autoktonoen Eskubideei buruzko NBEren Adierazpenaren babesa (3).

-2006ko ekainean Giza Eskubideen Kontseilua sortzearekin eta 2008ko abuztuan bere Aholku Komiteak lehen bilkura egitearekin batera, Nazio Batuetan baserritarren eskubideei buruz hitz egiten hasi ziren lehenbiziko aldiz.

-Aurreko tresnak gorabehera, era honetako gutun bat onartzeko aukera zehazteko garaian, kolektibo zehatzen giza eskubideen gutunak eta adierazpenak hartzen dira erreferentzia gisa, Herri Indigenen Eskubideen Adierazpena edota emakumeen diskriminazioaren aurkako adierazpen espezifikoak, esate baterako.

-2008ko maiatzean elikagaien krisiari eta elikadurarako eskubidearen urraketei buruzko ez ohiko bilkura bat antolatzeko eskatu zion Olivier de Schutterrek Giza Eskubideen Kontseiluari. Giza Eskubideen Kontseiluak elikagaien krisiari eta elikadurarako eskubideari buruz historian antolatu duen lehenbiziko bilkura berezi tematikoa maiatzaren 22an egin zen. “Munduko elikagaien krisiak okerra egin

32 Cf. bereziki elikadurarako eskubiderako kontulari bereziak estatuekin izandako komunikazioak eta misioei buruzko txostenak (www2.ohchr.org/english/issues/food/index.htm) eta etxebizitzaeskubiderako kontulari bereziaren komunikazioak (www2.ohchr.org/english/issues/housing/index.htm). 33 Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komitea, 20. Ohar Orokorra, Ez diskriminazioa eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak (2. art. 2. paragr.), E/C.12/GC/20, 2009ko ekainaren 2koa, 8. paragr.

32


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

BASERRITARREN GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO GUTUNA Vía Campesina. Nazioartea JATORRIA -2004az geroztik34, Vía Campesinak baserritarren giza eskubideen urraketei buruzko txostenak argitaratzen ditu urtero. -Vía Campesinak 2004an Brasilen antolatutako Nazioarteko IV. Konferentzian ordura arte egindako lana bildu zen eta erabaki zen aurrerantzean lehentasunezkoa izango zela Baserritarren Giza Eskubideen Nazioarteko Gutuna prestatzea. -Mugimenduaren barruan sortutako lanbatzordeetako bat baserritarren giza eskubideei zegokiena izan zen, hain zuzen ere. -2008ko ekainean 35 Jakartan (Indonesia) egindako Nazioarteko Bilkuran onartu zen Gutuna azkenik, zazpi urteko barne-mailako lana eta gero. -Testuak berrespena jaso zuen 2009an, Vía Campesinak Seulen egindako Koordinaziorako Nazioarteko Komitearen bilkuran.

EDUKIA Hortaz, oso garrantzitsua da kasu bakoitzean esku artean dugun diskriminazioaren berezitasuna justifikatzea. Kasu honetan, errekonozitutako eskubideak eskuratzeko garaian hiriko biztanleen eta baserritarren artean dagoen aldeari buruzko datuak lirateke berezitasun horren froga. - Baserritarren Eskubideei buruzko Adierazpeneko lehen artikuluak baserritarren definizio bat ematen digu. Baserritar terminoa erabiltzen da nekazaritzan, abeltzaintzan, transhumantzian, nekazaritzari lotutako artisau-lanetan eta antzeko lanbideetan diharduen pertsona izendatzeko. Lurra lantzen duten indigenak termino horren barruan sartzen dira. Eta lurrik gabekoak izendatzeko ere erabiltzen da baserritar hitza36. - 2. artikuluak berretsi egiten du baserritar guztiak berdinak direla eta eskubidea dutela, bai gizabanako gisa bai kolektibo gisa, NBEen Giza Eskubideen Gutunean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta giza eskubideez diharduten gainerako nazioarteko tresnetan jasotako giza eskubide guztiez gozatzeko (2. artikulua, 1. eta 2. paragr.). Baserritarrak beste pertsona eta gizabanakoak bezalakoak direla eta libreak direla berresten du, halaber, eta beren eskubideak gauzatzeko garaian diskriminazio orotatik aske egoteko eskubidea dutela, egoera ekonomiko, sozial edo kulturalean oinarritutako diskriminazioetatik bereziki (2. art.,

EGUNGO EGOERA izanak denontzako elikadurarako eskubidea gauzatzeari eragindako kaltea”ri buruzko ebazpen bat onartu zen bilkura hartan aho batez. -2009ko martxoan, Vía Campesinako ordezkari bat gonbidatu zuten Giza Eskubideen Kontseiluan hitz egitera, Kontseiluak antolatutako eztabaida batean. Bertan ziren N. Pilla, Giza Eskubideetarako goi-komisarioa, eta D. Nabarro, elikagaien segurtasunaren mundu-mailako krisirako Goi-mailako Lan-taldeko koordinatzailea. -2009ko apirilean, NBEko Batzar Nagusira gonbidatu zuten Vía Campesina, mundumailako elikagaien krisiari eta haren konponbideei buruz zuen iritzia emateko. Vía Campesinak Baserritarren Eskubideen Adierazpena aurkeztu zuen han, elikagaien krisiari erantzuteko konponbide gisa37. -2009ko martxoan, Aholku Batzordeak aurkeztutako gomendioak aztertzen ari

34 LVC, FIAN, Violations of peasants’ human rights. A Report on Cases and Patterns of Violation 2004; LVC, Annual Report. Peasant Rights Violation, 2005; LVC, Annual Report: Violations of Peasants’ Human Rights, 2006. 35 Vía Campesina (LVC), Baserritarren Eskubideei buruzko Adierazpena, 2008ko ekainean Jakartan baserritarren eskubideei buruz egindako nazioarteko biltzarrean onartua. Hemen dago eskuragarri: http://viacampesina.net/downloads/PDF/ES-3.pdf. 36 Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak 1984an emandako definizioaren arabera [1], honako pertsona multzoak hartu daitezke lurrik gabekotzat, eta, hortaz, litekeena da arazoak izatea beren bizibidea ateratzeko: 1. Lur gutxi edo lurrik ez duten nekazari-familiak. 2. Nekazaritzan ez jardun arren landa-ingurunean bizirik lur gutxi edo lurrik ez duten familiak, arrantzatik, merkatu lokalerako artisaugintzatik edota zerbitzuen eskaintzatik bizi direnak. 3. Transhumanteak, nomadak, labore aldakorrak lantzen dituzten baserritarrak, ehiztariak eta biltzaileak, eta antzeko bizibidea duten pertsonek osatutako familiak. 37 Cf. Vía Campesinak 2009ko apirilaren 6an Nazio Batuen Biltzar Nagusian egindako adierazpena. Vía Campesinaren webgunean dago eskuragarri.

33


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

BASERRITARREN GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO GUTUNA Vía Campesina. Nazioartea JATORRIA

EDUKIA 3. paragr.). Azkenik, bere lurraldeen gaineko eragina izango duten proiektu, programa eta politika oro prestatu, erabaki, martxan jarri edo kontrolatzeko garaian baserritarrek aktiboki parte hartzeko eskubidea dutela aldarrikatzen du Eskubideen Adierazpenak. (2. art., 4. paragr.). -Herrialde Autoktonoen Eskubideei buruzko NBEen Adierazpenaren ereduari jarraiki, baserritarren eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak berresten ditu Baserritarren Eskubideei buruzko Adierazpenak. Vía Campesinak onartutako Adierazpenak berretsi egiten du bizitzarako eskubidea eta bizi-maila onuragarria izateko eskubidea (3. art.), elkartzeko askatasuna izateko eskubidea, iritzi-eskubidea eta adierazpen-askatasunerako eskubidea (12. art.), eta justizia eskuratzeko aukera izateko eskubidea (13. art.). Eskubide horiek osatzeko, honako oinarrizko eskubide berriak errekonozitzen ditu: lurraren eta lurraldearen gaineko eskubidea (4. art.); hazien eta nekazaritzari buruzko jakintza tradizionalaren gaineko eskubidea (5. art.); nekazaritza-ekoizpenerako baliabideen gaineko eskubidea (6. art.); nekazaritzari dagokion informazio eta teknologiarako eskubidea (7. art.); nekazaritza-ekoizpenerako prezioak eta merkatua finkatzeko askatasuna (8. art.); nekazaritzako baloreak babesteko eskubidea (9. art.); aniztasun biologikorako eskubidea (10. art.); ingurumenaren kontserbaziorako eskubidea (11. art.).

EGUNGO EGOERA zirela, eztabaida biziak piztu ziren Giza Eskubideen Kontseiluan. Latinoamerikako zenbait estatuk azterketa bat egin nahi zuten elikagaien krisiari, elikadurarako eskubideari eta baserritarren eskubideei buruz, baina beste estatu batzuek (Mendebaldekoak gehienbat) aurka egin zioten proposamen hari. Bi aldeen artean adostutako tarteko hitzarmena Giza Eskubideen Kontseiluak 2009ko martxoaren 20an onartutako 10/12 Ebazpenean jaso zen: “elikadurarako eskubidearen alorrean gertatzen den diskriminazioa”ri buruzko azterketa bat eskatuko zioten Aholku Batzordeari, “diskriminazioaren aurkako politika eta estrategien alorrean dauden jardunbide egokien berri eman dezan” (36. paragr.). -Zieglerrek egindako azterketa hura 2010ean aurkeztu zuten Giza Eskubideen Kontseiluan. Bilkura hartan aurkeztutako bigarren dokumentua “Baserritarrak eta elikadurarako eskubidea” izenekoa izan zen, eta hortik aurrera, Vía Campesinaren proposamena aztertzeko gomendioa egitea zeukan Kontseiluak.

34


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa

BIBLIOGRAFIA Gray, K.R. Right to food principles vis à vis rules governing international trade. British Institute of International and Comparative Law. Londres, 2003. Kennedy, E. Qualitative measures of food insecurity and hunger. In: FAO Proceedings measurement and assessment of food deprivation and undernutrition, 165-180. orr. International Scientific Symposium, Erroma: 2002ko ekainaren 26-28a. FAO. Erroma, 2003. Künneman, R. From legislative framework to framework legislation. International Working Paper. FIAN International. Heidelberg, 2002. Künneman, R., Yakpo, K., Pabst, S.,Wolpold-Bosien, M. Implementing the right to food in South Africa: from legislative framework to framework legislation. Right to Food Seminar, Johannesburg, 2003ko martxoaren 7-8a. International Working Paper. FIAN International. Heidelberg, 2003. Mechelem, K. Harmonizing trade in agriculture and human rights: options for the integration of the right to food into the agreement on agriculture. Max Planck Yearbook of United Nations, 10: 127-190. 2006. Dubravka Bojic Bultrini, Margret Vidar-en ikuskapen teknikoarekin. Guía para legislar sobre el derecho a la alimentación. FAO. Erroma, 2010eko iraila. Lidija Knuth eta Margret Vidar. Constitutional and legal protection of the right to food around the world. FAO. Erroma, 2010. Christophe Golay. Los derechos de los campesinos. Centro Europa - Tercer Mundo. Geneva, 2009ko iraila. Vía Campesina. Baserritarren Eskubideen Nazioarteko Gutuna. Jakarta, 2008. FAO. Elikadurarako giza eskubidea benetan betetzeko borondatezko zuzentarauak. Erroma, 2004ko azaroa. 2005ean argitaratua. Elikadurarako eskubideari buruzko borondatezko zuzentarauen azalpen eta interpretazioa. Elikadurarako eskubidearen aldeko kanpaina. Prosalus – Espainiako Cáritas – Mugarik Gabeko Albaitariak. Madril, 2004. Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituneko Aukerako Protokoloa. A/RES/63/117 Ebazpena, 2008ko abenduaren 10ekoa. Giza Eskubideen Batzordea. Gizarte eta Ekonomia Kontseilua. 12. Ohar Orokorra. Elikadurara egokirako giza eskubidea. Geneva, 2000. FIAN International eta Vía Campesina. Baserritarren giza eskubideen urraketei buruzko txostena. 1999, 2000, 2001 eta 2002 urteak.

35


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.