Gazteonkz

Page 1

P h ot o n ob e la

‘Once Upon a Time’ S p o il e r

r e d i a M a g n u r r u eta z e

EURIA

F a s h io n T o k i a

Ipod

La na del R ey

P l a y G am e

Fable Anniversar y


2

Urtarrila / 55. Zbk

JONE

ELIAS

LEIRE

IGOR

S taff

HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 421 30 31

E-MAILA: gazteonkz@gazteonkz.eu LEGE GORDAILUA: BI - 2845 - 08

POSTA HELBIDEA: 612 Posta Kutxatila, 48080 Bilbo EUSKARAREN ARDURADUNA: Labayru Ikastegia

EGILEA: Leizaola Elkargoa - Mediagune

HARPIDETZAK: 94 421 30 31 telefonoan. - www.gazteonkz.eu

MARCELO MATXALEN

LEIRE

Bizkaian USOA Lantegiak banatu du

Araba eta Gipuzkoan

EGUNON banaketa zerbitzuak banatu du

Laguntzaileak: HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK (HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA) DIRUZ LAGUNDUTAKOA

El k ar l a nea n:

Euskarari buruzko albisteak:

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundaiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.

Egin zaitez harpide!

GazteON KZ etxean hilero doan jaso nahi baduzu, bidal ezazu ondorengo kupoia honako helbidera: 612 Posta Kutxatila. 48080 Bilbo, edo idatz ezazu gazteonkz@gazteonkz.eu posta helbidera, zure izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa adieraziz. ABIZENAK: _________________________ IZENA: __________ E-MAIL: ____________________ TELEFONOA: _____________ HELBIDEA: ____________________________________________ HERRIA: _________________________________________________ P.K.: __________________


3

Urtarrila / 55. Zbk

. . . e ta z u r r u n g a

X X X X

Terrasauro - El Valle de los Dinosaurios: (Q HVWH FDPSDPHQWR SDOHRQWROyJLFR FRKDELWDQ DOJXQDV GH ODV HVSHFLHV GH GLQRVDXULRV PiV OODPDWLYDV 4XLHQHV QRV YLVLWHQ SRGUiQ FRQRFHU VX IRUPD GH YLGD DFRPSDxDGRV GH ´FXDWUR HVSHFLDOLVWDVµ


4

Urtarrila / 55. Zbk


Urtarrila / 55. Zbk

5


6

Urtarrila / 55. Zbk


7

Urtarrila / 55. Zbk

BERRIAK ¡ BERRIAK

Udalbiltzak eta Topaguneak euskaltzaleen lana sustatzeko hitzarmena sinatu dute

w w w . t o p a g u n e a . o r g

Udalbiltza eta Euskaltzaleen Topaguneko presidenteek, Mertxe Aizpuruak eta Mikel Irizarrek hurrenez hurren, lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian, Donostian. Hitzarmenaren bidez Udalbiltzak, bere Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoaren bidez, Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatu eta saretzeko egiten duen lana babestu nahi izan du, lan hori garatu ahal izateko finantzazioa bideratuz. Bi egitasmotan zehaztu da Udalbiltzak Euskaltzaleen Topaguneari emandako laguntza: Topaguneak Ipar Euskal Herriko euskaltzaleen elkarte antolatuekin sare lana zabaltzeko egitasmoan, batetik, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan euskaltzale elkarteek bultzatutako “Euskarak 365 egun� ekimenaren garapenean, bestetik. Izan ere, bi egitasmo hauek eus-

kaltzaleen mugimendua hazi eta indartzeko garrantzitsuak direla azpimarratu dute lankidetza hitzarmen hau sinatu duten erakundeetako presidenteek. Euskaltzaleen elkarteak saretu

Topaguneak, Euskal Herri osoko euskaltzaleen elkarteak saretzeko helburuarekin sortutako erakundeak, sortu

zenetik Hego Euskal Herrian egindako bidea oparoa izan dela azaldu du Mikel Irizar Topaguneko presidenteak. Mugimendu honek Ipar Euskal Herrian hedapen murritzagoa izan duen arren, azken urteetan gero eta euskaltzaleen elkarte gehiago sortzen ari direla nabarmena izan da eta Topaguneak apustua egin nahi izan du sarea osatu eta Euskal Herri osoko euskaltzaleen arteko harre-

manak indartzeko. 2013 eta 2015 urteen artean garatuko den lan horretarako Udalbiltzaren laguntza behar beharrezkoa dela azaldu du Mikel Irizarrek eta hurrengo hilabeteetan lehen emaitzak jasotzeko itxaropena duela aurreratu du. Bi egitasmoen finantzaziorako 5.000 euroko diru-laguntza bideratu du 2013 urtean Udalbiltzak, Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoaren bidez.

Mikel Irizar, Euskaltzaleen Topaguneko presidentea, eta Mertxe Aizpurua, Udalbiltzako lehendakaria

CORREO, 3 - IPARRAGUIRRE, 33

ZAPATOS Y BOLSOS

BILBAO


8

Urtarrila / 55. Zbk

Belaunaldi honetako azken astinduak

Metal Gear Solid V: Ground Zeroes (Xbox 360, PlayStation 3, PC)

Jada iritsi dira bideo-kontsola berriak, baina, oraindik Xbox 360 edo PlayStation 3 kontsolei probetxua atera nahi badiezu, aukera paregabea duzu joko entretenigarri eta bikain honekin. Esplorazioa da jokoaren muina; hainbat erronka gainditu beharko dituzu, baina ez bakarrik istorio nagusiarekin lotura dituztenak, bigarren mailako beste istorio asko ere sortzen baitira bideo-jokoan, eta horiek gainditzea ere garrantzitsua da. Udaberritik aurrera izango da salgai ‘ Metal Gear Solid’ jokoaren bosgarren atala; ziurrenik, bideo-kontsola berriek ere bertsio berezia kaleratuko dute.

Lightning Returns: Final Fantasy XIII (Xbox 360, PlayStation 3)

Jokoaren hamahirugarren atalaren hirugarren zatia dela esan genezake. ‘ Final Fantasy’ -ren saga mugarri bihurtu da, eta, momentuz, badirudi berritasunak ateratzen jarraituko dutela. Lightning pertsonaiaren protagonismoak pisu handia izango du, baina jokatzeko modu berri bati emango diote aukera sortzaileek, mundu irekia deritzona. Kasu honetan, borrokak denbora errealean egin ahal izango dira, betiko jokaera moldatuz. Estatuan, otsailaren 14tik aurrera izango duzu erosteko aukera. Merezi du aurrezkiak joko honetan xahutzea, belaunaldiko azken bideo-jokoetako bat izango baita.

Fable Anniversary (Xbox 360)

Definizio goreneko bertsio berria otsailetik aurrera egongo da salgai. Momentuz, Xbox 360 bideo-kontsolak baino ez du kaleratuko, baina, aurrerago, izan daiteke belaunaldi berrietarako ere egokitzea. Pack berritzailearen barruan material gehigarria eskainiko dute; azpimarragarriena ‘ The Lost Chapters’ deitutako atala edo kapitulua da, non Fablekin lotura duten beste pasadizo edo ezaugarri batzuk ezagutzeko aukera izango baitugu. Gainera, kasu honetan, jokalaria diseinatzailearen paperean sartuko da, izan ere, lorpen batzuk diseinatzera animatu daiteke, jokoaren amaierako kredituetan ere agertuz.


Urtarrila / 55. Zbk

9


10

Urtarrila / 55. Zbk

‘Once Upon a Time’ Magia eta paisaia zoragarriak dira telesail honen osagai garrantzitsuenak. ABC telebista kate estatubatuarrak umeei zuzendutako kontakizun eta istorio ospetsuenak hartu ditu eta bere erara moldatu ditu.

Ipuinetako petsonaiak Storybrook deitutako hirian harrapatuta daude, eta beraien bizitza ez da betidanik pentsatu dugun bezalakoa; hemen, gaiztoak ez dira hain maltzurrak eta onak direnek ere iragan iluna dute.

Pertsonaien izaera

biztanle guztien iragana ikus dezake, nahiz eta bere amak, Emmak, ez sinetsi.

Protagonisten patua etengabe zeharkatzen da, bai Storybrooken baita ipuinaren barruan ere. Regina erregina maltzurra da, bere menpe Edurnezuri dago, baina, kasu honetan, printze urdina da lotan dagoena. Bestalde, Henry umea dago; mutil honek liburu magiko bat dauka, eta, horren bidez, hiri fantastiko horretako

B A L O R A Z IOA :

7

Telesailaren tituluak esaten duen bezala, Pepa eta Pepe dira istorio honen protagonistak; senar-emazte hauek hiru seme-alaba dituzte, adin ezberdinetakoak eta askotariko arazoekin.

‘Once Upon a Time’-ek bira asko eman ditu bi urtean zehar; une honetan hirugarren atala emititzen ari da ABC katean, eta audientziak ona izaten jarraitzen du.

‘Pepa y Pepe’

Alabaina, etxeko txikienak ez dira arazoak dituzten bakarrak; Pepak eta Pepek oztopo handiak aurkitzen dituzte bidean hilabete amaierara iristeko, baliabide ekonomiko eskasekin familia aurrera atera beharra baitute.

Umorea beti presente Nahiz eta arazo ekonomikoak edo sozialak islatu protagonisten istorioetan, ‘Pepa y Pepe’ saioak beti umore kutsua izan du. Horretarako, umorearen adarrean trebeak diren aktoreek parte hartzen dute, Tito Valverdek eta Verónica Forquék, adibidez. Bigarren plano batean, bertan lehenengo urratsak eman zituzten María Adánez (‘La que se avecina’) eta Silvia Abascal daude, familiako alaba nagusien paperean azken hori.

B A L O R A Z IOA :

6


11

Urtarrila / 55. Zbk

Pilar katedral-basilika

Ebro ibai ospetsua Zaragoza hiritik pasatzen da. Aragoiko hiri nagusia handia da, eta merkataritza, industria eta turismo asko dauka urtean zehar. Deigarria izan daiteke mudejar estiloko arkitektura, baina beti kristautasunarekin uztartuta. Jauregi arabiarrak eta eliza katolikoak gune berezia dute Zaragozan. Neguan joatekotan, beroki lodia prestatu, Euskadin baino hotz handiagoa egiten baitu; udan joatekotan, ez da beharrezkoa bainujantzia eramatea. Dakizuen bezala, zonalde honetako turismoak ez du zerikusirik hondartzarekin, baina bai kulturarekin.

Seo katedrala

Harrizko zubia

B ID AI A - Tre n ez Gasteiz – Zaragoza: 32 € inguru (joan-etorria) Donostia – Zaragoza: 42 € inguru (joan-etorria) Bilbao – Zaragoza: 50 € inguru (joan-etorria) www.renfe.com

L o e gi t e k o : 9 €-tik gora, Ur Dorrea (Expo)

Aljaferia jauregia Ahora eramateko:

Txekor errea

Arrautzak salmorejo erara

Mostilloa

pertsona bakoitzeko www.booking.com

Bakailao ajoarrieroa


12

Urtarrila / 55. Zbk

Agian, sakelakorik modernoena daukazu, baina nostalgia etorri zaizu eta antzinakoak faltan botatzen dituzu. Arazo horri aurre egiteko, hainbat aplikazio, gehigarri eta tresna asmatu dituzte telefono konpainiek; horien artean Apple izan da aitzindaria (hurrengo adibideetan jakingo duzu zergatik). Arropak eta dekorazioak urrats bat eman dute modari dagokionez; telefono mugikorrak,

i Phonera ko gehigarria

pauso berak jarraitzeko ahaleginean, ‘vintage’ deritzon moda hori errepikatzera ausartuko dira, baina prest al zaude ezohiko moda horri jarraitzeko? Ez da gauza bera elastiko arrosekin hankak janztea edo Nokia 3310 berriro kalera ateratzea.

Au ri ku lar ra

Apple markak tresna bitxiak saltzen eta asmatzen ditu. Etxean zaudenean tramankulu hau erabil dezakezu, teklak markatu, lagun bati deitu eta metro batetik gora mugitu gabe hitz egin dezakezu. Antzina bezala.

Lehenengo adibidean bezala, baina, kasu honetan, telefonoari gehitu behar diozun tresna bakarra aurikularra da. Poltsan eramatea astuna izan daiteke; hobe bakarrik etxean erabiltzea, baina hori gomendio hutsa da.

Vintage modari jarraitzeko modu merke eta errazago bat izan daiteke karkasa aldatzea. Kasu honetan, aldea kanpotik bakarrik izango da nabari; emaiozu kasete edo Gameboy kontsolaren itxura sakelakoari, erabilera modernoa izaten jarraitu arren.

Etxean, lagunen artean edo senideei galdetu ea telefono mugikor zaharren bat soberan daukaten. Vintage era mugamugara eraman nahi baduzu, onena da erlikia hauek erreskatatzea, eta, funtzionatzekotan, erabiltzea.

Kar ka sak

S ob er a n d a u de n a k


13

Urtarrila / 55. Zbk

2014ko hasierarekin batera, urte hasieran euria e ta e lur ra gurekin gerat uko dire la adierazi du te aur re ikuspe nek . Hori de la e ta, ale hone tan gome ndio batzuk emango dizkizuegu, aur re t ik di t ugun as te euri tsu haue i behar bezala aur re egi teko. Te nperat urak behera egi te n jar rai t u dezake udaber ria iri tsi arte, baina ordura arte asko f al ta da; beraz, ez legoke t xarto pre s t ego te a datoze n euri zapar rade i bizk ar ra emateko e ta, behintzat, burua e ta oinak ez bus t i tzeko.

Ur e t ak o bo ta k

- Animalia basatiak gustuko badituzu, bota hauetako marrazkiak aproposak dira - Gogorrak; hemen ez da ur tanta bat ere sartuko - Hunter marka ospetsua da azkenaldi honetan. Onak, baina garestiak

Euri takoa k

- Diseinu originala eta praktikoa, bizkarra ez bustitzeko - Gainetik duzuna ikusi nahi baduzu, hau izan daiteke aukera aproposena - Dibertigarriak; ziurrenik umeak ikusiko dituzu hauekin

Kapus aiak

- Adibidean gereziak agertzen dira, baina marrubiak edo arrosak dituztenak ere badaude - Goitik behera estaltzeko jantzia; honekin, kalean ikara eragin dezakezu - Txarolezkoa, urak irrist egin dezan


14

Urtarrila / 55. Zbk

Mezurik jaso al dut?

Sarritan, berrien zain gaude, lanpostu baterako erantzunaren zain gaude, lagun baten jarrera ezagutu nahi dugu bidalitako bideoa ikusi ondoren, edo senide baten erantzuna zein den jakiteko irrikitan gaude. Erantzun horiek posta elektronikora iristen direnean alerta bat izateko aukera dugu orain orrialde honen bidez. Hartzaileak zure mezua jasotzen duen bakoitzean, horren berri izan dezakezu hemendik aurrera. http://www.spypig.com

Telebista online sortu

Zure edukiak sortu eta gainerakoei erakutsi nahi badizkiezu, hau izan daiteke aukerarik aproposena. Webgune honen bidez, online telebistaren transmisio berezia sor dezakezu eta nahi duzuna emititu, betiere, copyright delakoa errespetatuz. Horregatik, gomendagarriena izan daiteke zuk zeuk sortzea edukiak. Dirudiena baino errazagoa da; anima zaitez! http://worldtv.com

www.maxituning.es

Ezaugarriak: - Tuneatzaileen gustukoen ibilgailuenen artean dago. - Koloreak, formak eta brilloak bakoitzak erabakitzen ditu. - Argazkiko eredua errepikatuena da, askok hori aukeratzen dute.

Modeloa:

Pontiac – Camaro Trans Am


15

Urtarrila / 55. Zbk

iPod

ARABA 01/05 Zea Mays – Jimmy Jazz aretoa (Gasteiz) 01/31 Obús – Jimmy Jazz aretoa (Gasteiz) BIZKAIA 01/16 Redd Cross – Kafe Antzokia (Bilbo) 01/25 Poncho K – Kafe Antzokia (Bilbo) 01/30 Paloma San Basilio – Arriaga Antzokia (Bilbo)

GIPUZKOA 01/25 The Sadies – Egia KZgunea (Donostia) 01/31 Ivan Ferreiro – Intxaurrondoko Kultur Etxea (Donostia) NAFARROA 01/06 Su Ta Gar – Totem aretoa (Atarrabia) 01/17 Elliott Murphy – Baluarte auditorioa (Iruña)

Aries (MARTXOAK 21-APIRILAK 20) Urte bikaina izango duzu, baina hasiera gogorra izan daiteke maitasun kontuetan.

Aquarius (URTARRILAK 21-OTSAILAK 18) Arazo pertsonalek eragin negatiboa izango dute lanpostuan edo klasean.

Taurus (APIRILAK 21-MAIATZAK 20) 2014. urtea erabakigarria izango da zure etorkizuna eta egonkortasuna finkatzeko; zorte on!

Piscis (OTSAILAK 19 - MARTXOAK 20) Baikorragoa izatea komenigarria izan daiteke, zure etorkizuna zure esku baitago.

Lana del Rey – ‘Ultraviolence’

Bere lehenengo lanarekin izandako arrakasta errepikatu nahian, Lana del Reyk bigarren diskoa kaleratuko du 2014an. Oraindik ez du data zehatzik eman, baina argi utzi du bere irudimena oraindik ez dela bukatu, batzuek ziurtatzen duten bezala. Bere film laburraren aurkezpenean eman du esklusiba abeslariak.

C an’t you u nde rst an d us? Loo k at t hi s!

EUSK ARAZ

GAZTELERAZ

I NG E L E R A Z

ZURRUNGA

RONQUIDO

SNORING

GOSARI

DESAYUNO

BREAKFAST

BAIEZTAPEN

CONFIRMACIÓN

CONFIRMATION

Leo (UZTAILAK 21 - ABUZTUAK 23) Familiarekin une ahaztezinak igaroko dituzu urtarrilean; aprobetxatu!

AITZINDARI

PIONERO

PIONEER

ERAGOZPEN

IMPEDIMENTO

IMPEDIMENT

TXEKOR

TERNERO

CALF

Cancer (EKAINA 21-UZTAILAK 20) Bikotekidearekin eztabaida serioa izango duzu; agian, harremana eteteko ordua iritsi da.

Virgo (ABUZTUAK 24 - IRAILAK 23) Toki zoragarria ezagutuko duzu hil honetan; bikotekidearekin gozatzeko aukera izango duzu.

GOREN

SOBERANO

SUPREME

HIRUGIHAR

BEICON

BACON

EGONKORTASUN

ESTABILIDAD

STABILITY

Sagitarius (AZAROAK 24 - ABENDUAK 23) Familia beti izango duzu ondoan, baina neska/mutil bat bilatzeko unea da!

Libra (IRAILAK 24-URRIAK 23) Lanpostua aurkitzeko zailtasun handiak izango dituzu; pazientzia beharrezkoa da.

EZOHIKO

INUSUAL

UNUSUAL

GEREZI

CEREZA

CHERRY

AGIRI

DOCUMENTO

DOCUMENT

Capricornius (ABENDUAK 24 - URTARRILAK 20) Ikasketak eta lana ez dira oparoak izango hilabete honetan; animo!

Scorpius (URRIAK 24-AZAROAK 23) Aukera paregabea izango duzu etxebizitza merke eta ona erosteko.

TREBE

HÁBIL

CLEVER

TIRADERA

CAJÓN

DRAWER

JASANEZIN

INAGUANTABLE

UNBEARABLE

Gemini (MAIATZAK 21-EKAINAK 20) Urtarrilean ikasketetan hainbat arazo izan arren, urtea pasatu ahala konpondu egingo da.


Urtarrila / 55. Zbk


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.