URTEKARIA 2020

Page 1

URTEKARIA

OSTEGUNA, 2020KO ABENDUAREN 31 XVII. URTEA, 3.544. ZENBAKIA

Goierri 2020

GOIERRI.HITZA.EUS

TESTUAK: KERMAN GARRALDA ARKAITZ APALATEGI

GORKA GOMEZ

DENA ESTALI DU GAITZAK

Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du 2020. urtea. Osasun krisiaz gain, krisi soziala eta ekonomikoa ere eragin ditu, eta gizartearen alor guztietara zabaldu da haren eragina.


2 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

Urtekaria Koronabirusa Koronabirusak eragindako osasun larrialdiak martxoko hirugarren astean egin zuen eztanda: Martxoaren 10ean, asteartean, lehen positiboa baieztatu zen; martxoaren 12an, ostegunean, Iñigo Urkullu Lehendakariak osasun larrialdia aktibatu zuen. Marko juridiko bat, pandemia kontrolatu ahal izateko ezarri beharreko neurri murriztaileagoak legez hartzeko. Besteak beste, aurrez aurreko eskolak eten egin ziren eta zerbitzu publikoak –liburutegiak, kiroldegiak, udaletxeak...– itxi egin ziren. Kirol eta kultur jarduera gehienak ere bertan behera gelditu ziren; martxoaren 14an, larunbatean, Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidenteak alarma egoera ezarri zuen are neurri gogorragoak hartu ahal izateko: besteak beste, herritarren mugikortasun eskubidea mugatu zuen. Ezinbestekoa baino ez ziren joan-etorriak zeuden onartuak. Salbuespen horien artean zeuden elikagaiak eta botikak erostea, osasun zentroetara joatea, lantokira joatea eta etxera itzultzea, adinekoak, mendekotasunak dituztenak edo adingabeak zaintzea, banketxeetara joatea edota ezinbestean joan-etorriren bat egin behar izatea; Txikizkako komertzio ia osoa etenarazi zuen; eta agintaritza osoa bereganatu zuen eta Ertzaintzaren eta Osakidetzaren kontrola gobernuko ministerioen esku gelditu ziren; martxoaren 15ean, igandean, sartu ziren neurriok indarrean. Neurriak hamabost egunetarako ziren hasiera batean. Sanchezek onartu zuen neurri «gogorrak» zirela. Nekane Murgak, garaiko Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, gaineratu zuen «neurri erabakigarriak» zirela Covid-19 birusa «gelditzeko». Estefania Beltran de Herediak, orduko Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, azpimarratu zuen arauak «bete

Udaberririk gabeko urtea

Zumarragako plaza martxoaren 14an, eguerdian. azoka eguna izan beharko luke. KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI

.

Goierritarrek ezin izan zuten libreki etxetik irten martxotik ekainera bitartean Neurriak eraginkorrak dira, baina arindu orduko azkar hazten da pandemia

beharrekoak» zirela eta ohartarazi zuen ez betetzea desobedientziatzat har zitezkeela. Herritarrek esandakoa zintzo bete zuten eta kaleak hustu egin ziren larunbat arratsalderako. Supermerkatuetan ilarak sortu ziren jendeak erosketa handiak egin nahi zituelako ahalik eta gutxien irteteko eta hornikuntza arazoak izango zirelakoan. Ez zen halakorik gertatu. Kaos irudirik ere ez zen ikusi.

Etxeratze agindua indarrean sartu baino lehenago kaleak hutsik gelditu ziren Kezka asko ziren eta urduritasuna nabarmena zen. Kaosik ez zen piztu.

Lasaitasun itxuraren azpian, baina, urduritasuna agerikoa zen. Gaixotzeko beldurra zegoen. Egunero agertzen zen positiboren bat. Martxoa amaitzerako ia 80 kasu zeuden eskualdean, hamalau herrietan banatuta. Lehen hildakoa ere baieztatu zen martxoaren 29an, Arangoitiko egoitzako egoiliar bat. Pandemiak Beasaingo, Ordiziako eta Zumarragako adineko egoitzak gogor astindu zituen eta lehen

olatuan atzemandako ia heriotza denak zahar etxeetan jazo ziren. Uztailerako 50 heriotza baieztatu ziren Covid-19ak jota eta orduan Goierrik munduko heriotza tasarik altuenetarikoa zuen. %12,4koa zen heriotza tasa uztaila amaieran. Lanarekin zer gertatuko zen ere ez zegoen argi. Martxoaren 31n itxialdia are gehiago gogortu zenean zabalik zegoen industria apurra ere gelditu egin behar izan zen. Askok, goizetik gauera, etxetik egin lan egiten hasi behar izan zuten baina beste askok ez zuten aukera hori. Aldi Baterako Enplegu Erregulaziora jo zuten lantegi gehienek, langileen soldata estatuak ordain zezan. Kaleratu egin zituzten zorterik txarrena izan zutenak. Langabezia bi puntu hazi zen martxotik maiatzera bitarteko hiruhilekoan eta %15,8an kokatu zen. 700 lagunek galdu zuten lana.

Haize freskoa

Ia bi hilabeteko itxialdiaren ondoren egoera baretzen hasi zen eta Goierri zero fasean sartu zen. Konfinamendua lau etapetan arindu zuen Sanchezek, «mailakatua» izateko. Maila bakoitzak bi asteko iraupena zuen eta bata bestea baino malguagoa zen. Maiatzaren 2an jendeak kalera irten ahal izan zuen, ordutegiekin. 0 eta 14 urte bitartekoek 12:00etatik 19:00etara irten behar zuten; 14 urtetik 70 urterakoek, 06:00etatik 10:00etara edo 20:00etatik 23:00etara; eta 70 urtetik gorakoek 10:00etatik 12:00etara edo 19:00etatik 20:00etara. Txikizkako komertzioak eta lantegiak normaltasuna berreskuratzen joan ziren. Ekainaren 19an amaitu zen hirugarren eta azken fasea. Neurri murriztaileak ezabatu egin ziren eta alarma egoera ere indargabetu egin zen. Mugarik gabeko uda zetorren aurretik, norbere ardurapean. «Nomalitate berria» deitu zioten.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

//

Covid-19a egunez egun MARTXOA

Goierri hilabete eta erdi eremu gorrian izan zen, 1.300eko intzidentziarekin

Baheketa masiboak egin behar izan dituzte Beasainen, Ordizian (bi bider) eta Zaldibian. Irudian, Beasaingo baheketa, urriaren 16an. K. G. Z.

Birusak azkar erakutsi zuen gutxi behar duela kontrolik gabe hedatzeko. Mugak altxa zirenetik hilabete baino gutxiago igaro zen Ordiziako Etxezarreta kaleko lau tabernatan transmisio komunitarioa jazo zenean. Egoera bere onera ekartzeko baheketa masiboa antolatu zuen Osasun Sailak, Euskal Herrian lehendabizikoa. Milaka herritarrek hartu zuten parte eta 60 kasu baino gehiago atzeman ziren, Ordizian eta inguruko herrietan. Uztailaren amaierarako baretu zen egoera eta eskualdeko intzidentzia maila ia zeroraino jaitsi zen. Abuztuaren 6an ez zen kasu positiborik atzeman Goierrin, halakorik gertatu zen azken eguna. Apurka-apurka, ordea, kasu aktiboak ugaritzen joan ziren. Eusko Jaurlaritzak berriz ere osasun larrialdi egoera ezarri zuen eta hilabetea amaitzerako Goierri eremu horian zegoen. Urrian goranzko joerak jarraitu zuen.

10, Urretxu. Goierriko lehen Covid-19 kasua jakinarazi dute. 12, Goierri. Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia aktibatu du eta aurrez aurreko eskolak eten ditu. Udalek euren zerbitzuak itxi egin dituzte: liburutegiak, kiroldegiak, aretoak... 14, Goierri. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak alarma egoera aktibatuko duela iragarri du. 15, Goierri. Alarma egoera indarrean sartu da eta itxialdia hasi da. 27, Goierri. 50 kasu baieztatu dira. 29, Goierri. Covid-19ak eragindako lehen heriotza ezagutarazi da, Beasainen. 31, Goierri. Itxialdia gogortu eta funtsezkoak ez diren jarduera guztiak eten egin dira. APIRILA

Irailean egoera jasangaitza bihurtu arte. Herrigune nagusietako intzidentzia tasa 500 gaixotik gora hazi zen eta eskualde osoa eremu gorrian sartu zen. Hilabete bakarrean ia 1.500 kasu atzeman ziren. Egiari zor, sekula baino PCR proba gehiago egin ziren, besteak beste, Ordizian, Zaldibian eta Beasainen behaketak selektiboak egin zirelako.

3, Goierri. 100 kasu baieztatu dira. 5, Goierri. Covid-19ak jota hamar heriotza ezagutarazi dira. 12, Goierri. 200 kasu baieztatu dira. 26, Goierri. Itxialdia arindu eta hamahiru urtez azpikoei heldu batekin egunean ordubetez kalera irteten utzi diete.

Ezin lasaitu

MAIATZA

Eusko Jaurlaritzak are gehiago zorroztu zituen neurriak azaroan. 22:00etan etxeratze agindua ezarri zuen eta tabernak eta jatetxeak itxi egin zituen. Neurriak martxoan baino arinagoan ziren arren, udazkenean kutsatu gehiago atzeman ziren. Hilabeteren ondoren neurrien eragina nabaritzen hasi zen eta azaroaren amaieran eskualdea eremu gorritik atera zen. Halere, emaitzak ez dira nahi bezain onak. Beasainek eta Ordiziak eremu gorrian jarraitzen dute.

2, Goierri. Zero fasea hasi da eta kalera irteteko aukera dago. 6, Goierri. 300 kasu baieztatu dira. 11, Goierri. Lehen fasea hasi da eta murrizketak are gehiago malgutu dira. 26, Goierri. Bigarren fasea hasi da eta murrizketa are gehiago malgutu dira. 28, Goierri. Covid-19ak jota 34 heriotza ezagutarazi dira. EKAINA 8, Goierri. Hirugarren eta azken

3

Urtekaria Koronabirusa fasea hasi da eta murrizketak are gehiago malgutu dira. 19, Goierri. Alarma egoera indargabetu eta bizimodu berria hasi da, murrizketarik gabe. UZTAILA 5, Ordizia. 80 COVID-19 positibo baino gehiago atzeman dituzte alde zaharreko tabernetako fokuarekin lotuta. 9, Goierri. Covid-19ak jota 49 heriotza ezagutarazi dira. 16, Goierri. Maskara derrigorrezkoa da gune publikoetan. 20, Goierri. 400 kasu baieztatu dira. ABUZTUA 6, Goierri. Kasu berririk agertu ez den azken eguna. 17, Goierri. Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia aktibatu du eta neurri murriztaileak hartu ditu. 24, Goierri. 500 kasu baieztatu dira.

16, Goierri. 102 kasu atzeman dira egun bakarrean. Inoiz baino gehiago. 21, Lazkao, Legazpi eta Urretxu. Intzidentzia tasak 500 laguneko langa gainditu du eta eremu gorria bilakatu da. 21, Ordizia eta Zaldibia. Baheketa selektiboa hasi da. Hiru egun beharko dituzte. 26, Goierri. 2.000 kasu baieztatu dira. 26, Goierri. Eusko Jaurlaritzak etxeratze agindua ezarri du, 23:00etatik 06:00etara. 26, Beasain. Baheketa selektiboa hasi da. Hiru egun beharko dituzte. AZAROA

9, Goierri. 600 kasu baieztatu dira. 11, Goierri. 700 kasu baieztatu dira. 15, Beasain. Txindoki institutuan baheketa egingo dute. 22, Goierri. 800 kasu baieztatu dira.

5, Goierri. Eusko Jaurlaritzak neurriak gehiago zorroztu ditu. Besteak beste, etxeratze ordua 22:00etara aurreratu du eta tabernak eta jatetxeak itxi ditu. 5, Goierri. Covid-19ak jota 60 heriotzen langa gainditu da. Aste bakarrean zazpi lagun hil dira, asterik beltzena. 15, Goierri. 3.000 kasu baieztatu dira. 15, Goierri. Covid-19ak jota 80 heriotza ezagutarazi dira. 26, Goierri. Eskualdea eta herririk nagusienak eremeu gorritik irten dira, Ordizia izan ezik.

URRIA

ABENDUA

3, Goierri. 900 kasu baieztatu dira. 8, Goierri. 1.000 kasu baieztatu dira. 12, Beasain eta Ordizia. Intzidentzia tasak 500 laguneko langa gainditu du eta eremu gorria bilakatu da. 13, Goierri. Eskualdeko intzidentzia tasak 500 laguneko langa gainditu du eta eremu gorria bilakatu da. 13, Zumarraga. Intzidentzia tasak 500 laguneko langa gainditu du eta eremu gorria bilakatu da. 15, Beasain. Txindoki institutoko ikasleen eta langileen artean baheketa egin dute.

1,Beasain. Loinazpe eskolako 500 bat ikaslek etxetik jaso dituzte eskolak irakasleen artean agerraldia atzeman dutelako. 10, Goierri. Neurriak arindu dituzte. Herrien arteko mugikortasuna baimendu dute eta gune gorrian ez dauden herrietako tabernek eta jatetxeek irikitzeko aukera dute. 27, Goierri. Covid-19ak jota 93 heriotza ezagutarazi dira. 30, Goierri. 3.839 kasu baieztatu dira. Eskualdeko intzidentzia tasa 415 gaixokoa da, eremu laranjan. 30, Ordizia. Eremu gorritik atera da bi hilabeteren ondoren.

IRAILA


4 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

Urtekaria Koronabirusa

Hamalau goierritar gaixotu dira COVID-19arekin egun bakoitzeko 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

Goierriko 14 egunetako intzidentzia tasa, astez aste. Berdez < 60, horiz 60-299, laranjaz 300-499 eta gorriz >=500. MIKEL ALBISU

.

.

Ia 4.000 goierritar gaixotu dira, gutxienez, COVID-19ak jota Hirutik bat baino gehiago urrian gaixotu zen Ordutik egoera ezin baretu dabil nahiz eta intzidentzia tasa txikitu den COVID-19 positiboen jarioak ez du etenik. Batzuetan fluxua ez da larritzeko adinakoa izan. Besteetan, ordea, alarma guztiak piztuta izan dira. Bataz beste, ia hamalau goierritar gaixotu dira COVDI-19arekin. Martxoaren 10ean baieztatu zen lehen kasua eta atzetik beste 3.937 agertu dira. Gabiriako, Mutiloako, Segurako, Zeraingo eta Zegamako herritar guztien batura, gutxi gorabehera. Baina kasuak ez dira herri bakar batean pilatu, Goierriko herri guztietan atzeman baitira kasuak. Halere, datuek argi erakusten dute positiboek positiboak

eragiten dituela. Eskualdeko herririk jendetsuenetan pilatu dira kasuen gehiengoa. Ordizian, esaterako, positiboen %22a atzeman dira baina biztanleriaren %14a ordezkatzen dute. Beasainen ere positiboen ehunekoa hiru puntu handiagoa da biztanleriarena baino. Bi herriok dira zenbaki absolutuetan ere zifrarik beltzenak dituztenak: 860 kasu baino gehiago baieztatu dira batean zein bestean. Urretxuk eta Zumarragak Beasainek edo Ordiziak batera baino biztanle gehiago dituzten arren ez dituzte hauek bezainbeste kasu, gutxigatik bada ere. Aldiz, 5.000

biztanletik beherako herriak batuta goierritarren %22a osatzen dute eta kutsatuen %19a bizi da herri hauetan. Zerainen, adibidez, irailera arte ez zen kasurik atzeman.

Udazken beltza

Udazkena izan da garairik gogorrena. Egiari zor, geroz eta PCR proba gehiago egin dira baina Osasun Sailak ez ditu egindako proben jatorria xehatzen eta ezin da jakin Goierrin zenbat egin diren zehazki. Abuztuaren 6a izan zen eskualde osoan kasurik agertu ez zen azken eguna. Orduz geroztik, egunero atzeman da gu-

txienez kasu bat. Urrian jo zuen goia pandemiak. Goierriko hiru gaixotik bi baino gehiago orduan gaixotu ziren. Hilaren 16an, esaterako, 102 kasu atzeman ziren, beste inoiz baino gehiago. Besteak beste, 42 kasu atzeman ziren Beasainen eta 21 Ordizian. Pare bat asteren ondoren, urriaren amaiaren, intzidentzia tasak 1.300 gaixoko langa gainditu zuen 100.000 biztanleko. 500 laguneko muga gainditzean alarma gorria pizten da, alerta mailarik gorenena. Eskualdeak hilabete eta erdi egin zuen eremu gorritik ezin aterata, urriaren 13tik azaroaren 26ra arte. Tarte-

an, 5.000 biztanletik gorako herri guztiak egon ziren eremu gorrian: Beasain eta Ordizia izan ziren aurrenak; Zumarraga biharamunean sartu zen, aurreko egunetan eremu gorrian sartu irten bat egin ostean; Lazkaon, Legazpin eta Urretxun ere alarma gorria piztu zen astebeteren ondoren. Are gehiago, azaroaren 1ean, Ezkio eta Itsaso, Gabiria eta Zerain izan ezik, geinerako herri guztiak zeuden eremu gorrian. Halere, 5.000 biztanletik beherako herrietan lagina txikiegia da eta intzidentziak gora behera handiak izaten ditu egun batetik bestera.

27

28


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

//

5

Urtekaria Koronabirusa

COVID-19 kasuak HERRIA

29

30

31

32

33

34

35

Agintariek hartutako neurri gogorrek eta herritarren jokabide arduratsuak lortu zuten intzidentzia tasa txikitzea, hau da, egunetik egunera positibo berrien kopurua murritzagoa izatea. Bilakaerak, ordea, ez du jarraipen luzea izan. Eskualdea

Herri guztietan atzeman dira kasuak. Bereziki, herri handienetan Goierri eremu horira igaro ezinik dabil. Beasain eta Ordizia eremu gorrian daude %2,5ekoa da hilkortasun tasa. 93 goierritar hil dira gaitzarekin eremu laranjatik atera ezinik dabil, nahiz eta abenduaren 8an, egun bakar batez, eremu horira igarotzea lortu zuen. Are gehiago, abenduaren 22tik 24ra bitartean eremu gorrian sartu zen berriz ere, 527ko intzidentzia tasa zenbatu baitzen. Ordizian bi hilabete baino gehiago daramatzate eremu gorritik egun bakar ba-

36

37

38

39

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga

40

tean ere atera gabe, azken hilabetean 600 eta 800 gaixoen bueltan. Beasainen ere, nahiz eta hasiera batean lortu zuten eremu horira iristea, azken bi asteak eremu gorrian igaro dituzte. Inguruko herrietan ere, hala nola, Altzagan, Araman, Ataunen, Seguran edo Zegaman egoera larria da.

4 17 100 894 17 10 9 71 28 242 364 98 7 32 865 56 89 308 111 94 3 519

3.938

Hilkortasuna

COVID-19a ez da txantxetako gaixotasuna, hilgarria baita. Ia 100 goierritar eraman ditu gaitzak. Hau da, gaixotutakoen %2,5 inguru hil egin da. Hiru egunetik behin hil da goierritarren bat Covid-19ak jota. Ordizia, Beasain eta Zumarraga izan dira herririk kolpatuenak. Hildakoen %84a bertakoa zen. Hain justu, hiru kasuetan herriko adinekoen egoitzan gaitza sartu zen eta egundoko sarraskia eragin zuen. Itsasondon, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ormaiztegin, Urretxun eta Zaldibian ere izan dira hildakoak. Azaroko lehen astea izan zen guztietan asterik beltzena, egun bakoitzeko pertsona bat hil baitzen. Azken astean ez da inortxo ere hil, azken hiruhileko asterik onena izan da.

POSIT.

Biztanleriaren eta positibo kasuen banaketa. MIKEL ALBISU / GORKA GOMEZ

Goierriko positibo berrien bilakaera, astez aste. MIKEL ALBISU / GORKA GOMEZ

HILD.

21

1 2 7 1

36 1 2 1

21

KASU, DENERA Martxoaren 10ean lehen COVID-19 kasua baieztatu zenetik ia 4.000 goierritar gaixotu dira, gutxienez. Hamalau lagun, egun bakoitzeko. Hildakoak, berriz, 93 izan dira. Hilgarritasun tasa %2,5ekoa da.


6 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

Urtekaria Koronabirusa

Ezerezean gelditu ziren egoitzen aurkako salaketak

Goierriko zahar etxeetako 138 egoiliar gaixotu dira COVID-19arekin Ordiziako San Jose egoitza, irudian. Inguruko egoitzetako gaixo asintomatikoak bertan artatzeko egokitu dute bigarren olatuan. A: ARANBURU

.

.

48

Gaixotutako egoiliarren herena hil egin da Arangoiti, Argixao eta San Jose egoitzetan atzeman dira kasuak Kasu aktibo bakarra dago egun, Lazkaoko Txindoki egoitzan Goierriko adineko egoitzetako 138 egoiliar erasan ditu COVID19 gaitzak. Positiboak bi kolpetan pilatu dira, nabarmen. Udaberrian, oso aste gutxiren tartean, 99 kasu atzeman ziren. Udararako baretu zen egoera, baina bigarren olatua iristean, irailean, berriz ere positiboak atzeman ziren. Bigarrengoan, 39. Abenduaren 18az geroztik ez dago kasu aktiborik eskualdean. Bistakoa da neurriak garaiz hartu behar direla, birusa zahar etxeetara sartu aurretik. Izan

ere, positibo bat ez beste guztiak –Lazkaoko Txindoki egoitzan agertu da hau–hiru egoitzatan banatu dira: Beasaingo Arangoitin, Zumarragako Argixaon eta Ordiziako San Josen. Egoitzen barne antolaketagatik oso erraz eta azkar zabaltzen da birusa egoiliarren artean. Hartutako neurrien artean, esanguratsuena, erabateko itxiera izan da. Egoiliarrek ezin izan dute senitartekoen bisitarik jaso hilabeteetan eta kanpora ere ezin izan dira atera. Neurriek ongi fun-

EGOILIAR HILDAKO Goierriko adineko egoitzetako 48 egoiliar hil dira COVID-19arekin. Hau da, gaixotutako egoiliarren herena. Erdia. Eskualdean hil direnen erdiak gutxi gorabehera adinekoen egoitzetako egoiliarrak ziren. Arrisku taldekoak izanik, birusak gogorrago erasan die.

tzionatu dute Segurako San Juan eta Legazpiko Santikutz egoitzetan ez baita kasu bakar bat ere atzeman pandemia hasi zenetik. Era berean, San Josen ez da kasurik atzeman bigarren olatuan.

Ordiziako egoitza, erietxe

Egoiliarren artean, gaixotutakoen hirutik bi sendatu egiten dira. Sendatzeko epea zenbatekoa den ezin da jakin. Halere, gehiengoa ospitaleratu egin behar izan dute, osasun ahulagoa

ELAk Argixao eta San Jose egoitzen kudeaketa enpresak salatu zituen langileen segurtasun neurriak bermatzen ez zituztelako. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Lan Arloko Lehen Epaitegiak ez du halakorik ikusi eta atzera bota zituen. Langileak, ordea, kexu dira lan baldintza duinik ez dutela eta, ondorioz, eskaintzen duten zerbitzua ez dela ona. Urrian grebari ekin zioten, beste behin. Urteak daramatzate protestan. Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak aitortu zuen egoitza ereduak aldaketa behar duela. «Gipuzkoan hausnarketa prozesu sakon batean murgil- duta geunden osasun krisi hau hasi aurretik. Egoitza ereduak aldaketa bidean jarraitu behar du etxean ez bada, etxean bezala bizitzeko». delako eta konplikazioak izateko arrisku handiagoa dutelako. 48 egoiliar dira COVID-19ak jota hil direnak. Goierrin hil direnen artean ia erdia da hori, biztanleriaren gutxiengoa direnean. Ordiziako San Jose egoitza hustu zuten urrian adineko egoitzetako sintomarik gabeko egoiliar gaixoei behar bezalako arreta eskaintzeko. Inguruko egoitzetako gaixoak pilatzea zen helburua osasuntsu zeuden egoiliarren arriskua txikitu eta ohiko egunerokoa egiten jarrai zezaten. Gainera, gaixoek arreta hobea jasoko zutela aipatu zuen foru aldundiak. 58 plaza ditu egoitzak eta ez dira guztiak erabili. Ordiziako egoitza hautatu zuten ekainean «behar berrietara» egokitzeko lanak egin baitzituzten.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

//

Urtekaria Koronabirusa

Eskolek, klaseetatik hodeira egin zuten

Entretenimenduko Hirugarren hiruhilekoa etxetik amaitu behar izaten zuten maila eskaintza areagotu guztietako ikasleek, haur hezkuntzatik unibertsitatera arte. Gutxi batzuk itzuli ziren azken azterketak prestatzeko. Gainerakoak, irailean. zen itxialdian

K

oronabirus, koronabirusÂť oihuka irten ziren ikasleak, oporrak hartu zituztelakoan. Klasean zeudela iragarri zuen IĂąigo Urkullu Lehendakariak eskolak itxita egon beharko zutela biharamunetik aurrera, martxoaren 12an. Helburua ahalik eta pilaketa gutxien eragitea zen, pandemiaren garapena geldiarazteko. Halere, hezkuntza ez zela gelditu eta klaseek telematikoki jarraitu egin behar zutela azpimarratu zuen Lehendakariak. Haur hezkuntzatik unibertsitatera arteko maila guztiei eragin zien, baita ere Lanbide Heziketakoei. Irakasleak kopetilunago zeuden, zetorrena ezezaguna zelako. Asko hasiak ziren egokitzapen lanekin baina gauza bat pentsatzea da eta beste bat egitea. Ikasgelak hodeian sortu zituzten. Hobeto edo okerrago, denak konpondu ziren eta ikasleen formakuntza ez zen eten. Ikaskideak eta irakasleak taldeko bideo deien bidez batu ziren, bakoitza bere etxetik, eta curriculumarekin ahalik fidelen jarraitu zuten. Gurasoen artean seme-alabak pantailen aurrean ordu gehiegi pasatzen ez ote zituzten kezka zabaldu zen. Eskolak jasotzen jarraitu nahi bazuten beste aukerarik ez zegoen. Baliabide teknologiko nahikorik ez zuten ikasleei zer irtenbide eman ere zalantza

7

AISIA // Itxialdia arintzeko en-

tretenimenduko eskaintza ugaritu egin zen. ZUBertsotan Zumarraga Urretxuko bertso eskolak Etxetikan korroska bertso katea osatu zuen Otamotz atariaren bitartez, esaterako. Legazpin, berriz, legazpinsortzecovidea webgunea ipini zuten martxan, ÂŤherriko plaza digitalaÂť izateko asmoz. Beasainen, Aittu euskara taldeak bultzatuta, balkoiak Euskarraldiko ttanttoekin apaindu zituzten. Balkoietatik beste ekimenik ere egin zen: jolasak, kontzertuak... 20:00etan osasun arloko langileei txalo egin zitzaien itxialdian.

Haserrea piztu zuten hartutako hainbat erabakik GIZARTEA // Pandemia geldia-

razteko agintariek hartutako erabakiak ez dira denen gustukoak izan eta protestak izan ziren eskualdeko herririk nagusienetan. Manifestazio jendetsuenak ostalaritzaren aldekoak izan ziren. N-1 errepidea blokeatzea lortu zuten abenduan, Beasaindik Donostiara auto karabanan joanda. Zumarragan ere elkarretaratze jendetsuak izan dira Etengabeko Arreta Gunea 24 orduz eta 365 egunetan zabalik egoteko eskatzeko. Anbulatorioko larrialdien zerbitzua aste barruan etenda dago martxoaz geroztik.

Irudia Gizartea

Maskarekin eta segurtasun neurri zorrotzekin itzuli ziren. A. V.

sortu zen baina ekimen publiko eta pribatuei esker interneterako sarbidea zuten sim txartelak eta konputagailuak banatu ziren.

Itzulera

Neurriak hamabost eguneko iraungitze data zuen hasieran baina luzatuz joan zen. Azkenenean, ikasturte amaierara arte luzatu zen kasu batzuetan. Soilik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako eta Batxilergoko ikasleak itzuli ziren klaseetara, maiatzean. Azken azterketak prestatzeko itzuli ziren, bakoitzak bere etapa amaitu egiten zuelako. Selektibitea uztaile-

ra atzeratu zuten baina azterketak aurrez aurre egin ahal izan zituzten. Gainerako ikasleak irailean itzuli ziren, neurri zorrotzen artean: ikasgelak egokitu behar izan zituzten segurtasun distantziak mantentzeko; garbitasuna zorroztu; tenperatura hartu; talde txikiagoak eta itxiak egin... Lehen egunean urduritasuna nabarmena zen, bereziki, gurasoen eta irakasleen artean. Ikasleak, berriz, lasaiago hasi ziren. Ikasturtea gorabehera handik gabe joan da orain arte. Klaseren batzuk itxi dute baina gehiengo zabala beti zabalik egon da.

Herritar sareak, herritarrei laguntzeko Goierriko herririk gehienetan herritar sareak osatu ziren itxialdi garaian zaurgarrienak babesteko. Batzuk etxean salbu zeuden bitartean gainerakoek zaintza lanak edota enkarguak egiten zituzten. Sare gehienak gizartetik sortu ziren, elkartasunaren adierazgarri, gerora udalek bere gain hartu zituzten arren. Gazte askok hartu zuten parte eta berebiziko funtzioa osatu zuten. SINADURA SINDURA SINADURA


8 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

Moreak hartu ditu kaleak Urtekaria Gizartea

.

Martxoaren 8ko zein azaroaren 25eko ekitaldietan borroka eta autodefentsa feministaren beharra azpimarratu dute Sexu erasoak salatu dituzte hiru herritan

Pandemiaren aurreko azken ekitaldi jendetsua izan zen. Martxoaren 8an kolore moreak hartu zituen Goierriko kaleak, Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan. Ohiko ekitaldiez gain, manifestazio jendetsuak egin zituzten; Goierri behean, Beasain, Lazkao eta Ordiziatik zutabe bana abiatu zen, eta Ordiziako plaza betean bukatu zen jai giroko protesta. Urretxu-Zumarragan eta Legazpin ere, manifestazio jendestuak izan ziren. Hainbat protesta eta beste hainbat mezu entzun ahal izan ziren egun hartan, baina denak ere, helburu berarekin: emakumeen eskubideak defendatu eta borroka eta antolakuntza feminista babestea. Goierriko Mugimendu Feministak esaldi honekin laburbildu zuen: «Borroka

feminista emakume langileok antolatzeko eta beste eredu sozial eta produktibo bat salatzeko eta aldarrikatzeko tresna bat gehiago da. Ez da helburu bat. Ahalegin eraldatzaile horretan jarraitzen dugu, eta feminismoan emakumeon auto-antolaketaren beharra behin eta berriz azpimarratuko dugu».

Pandemiak tamalez ez ditu emakumeen aurkako sexu erasoak geldiarazi. Hare gehiago, etxeko itxialdian, jarrera oldarkor asko areagotu egin direla salatu dute talde feministek. Hainbat herritan egin dituzte sexu erasoak salatzeko elkarretaratzeak, tartean Beasainen, Legazpin edota Legorretan. Abenduan, Beasainen eta beste herri batzutan jarduten

Azaroaren 25eko manifestazioa Urretxu-Zumarragan, tarteekin. A. Z.

URTARRILA

OTSAILA

MARTXOA

APIRILA

3, Goierri. Aralarko pistengatik auzipetuek «babesgabetasuna» salatu dute, deklaratu aurrean. 8, Zumarraga. Bost lagun zauritu dira A-636 errepidean izandako zirkulazio istripu larrian. 10, Legazpi. Bikuñako bizilagunek «ezinegona» agertu dute auzoaren egoeragatik. 23, Beasain. Enpresak ere, kontziliazio erantzunkidean inplikatzeko saioa egin dute. 24, Idiazabal. Kabia haurren jolastoki berria ireki dute.

3, Ordizia. Ordiziako Su Eskolak 10. urtemuga bete du. 13, Legazpi. Joxe Mari Auzmendi irakaslea hil da. 14, Mutiloa. Lurpe zabortegia ixteko erabakia hartu dute. 21, Ordizia. Xanti Iruretagoiena Ikaslan Fundazioko zuzendari, Ormazabalen lekua hartuta. 25, Lazkao. Talogileek erretiroa hartu dute, 35 urte eta gero. 28, Olaberria. 36ko gerran eta lehen frankismoa gertatua jakiteko lanketa egingo dute

1, Ataun. Herriaren esker ona jaso du Joxe Bikuñak. 4, Beasain. Epaitegiek amiantoaren biktimatzat hartu dute CAFeko langile baten emaztea. 12, Ordizia. Udalbatza EnirioArarlako auzipetuen gastuak ordaintzearen aurka agertu da. 13, Zegama. Oroimen bulegoa irekiko dute, frankismo garaiko datuak biltzeko. 22, Ordizia. Miguel Calvillo boluntario eta gizarte eragilea hil da, 84 urterekin.

7, Ordizia. Arrakala digitalaren aurka, SIM txartelak eta ordenagailuak banatu dituzte. 25, Zaldibia. Ekaitzak hainbat luizi eta kalte eragin ditu. 27, Legazpi. Meazti etxeko langileen eskubideak ez direla bermatzen salatu du CCOOk.

Martxoaren 8an aldarrikapen eta jai giroko ekitaldi ugari egin zituzten Goierrin. ANDREA ARANBURU

zuen emakumeen sexu esplotaziorako talde kriminala desegin zuen Ertzaintzak.

Sexu erasoen aurka

Autodefentsa feminista

MAIATZA 1, Goierri. Aralarko larreetarako langa festa gabe zabaldu dute. 22, Beasain. Zirkuko langile baten heriotza salatu dute.

Martxoan bezala, azaroan ere morez jantzi ziren Goierriko kaleak, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko egunean. Pandemia dela eta ez da martxokoa bezain manifestazio jendetsurik egin, baina dozenaka elkarretaratze, ekitaldi eta protesta egin dituzte, indarkeria mota hori salatu eta «autodefentsa feminista» aldarrikatzeko.

23, Beasain. Juan Manuel Garmendia sukaldaria hil da. 26, Legazpi. Adifek martxan jarri du Legazpiko tren geltoki berria egiteko obren lizitazioa. EKAINA 2, Goierri. Zahartzaroari aurre egiteko ekimena jarri dute abian Ataungo, Beasaingo, Itsasondoko eta Mutiloako udalek. 5, Idiazabal. 'Zero paper' helburura iristeko plana onartu dute. 10, Beasain. Udalak ‘Txakur eredugarri’ programa abiatu du. 15, Idiazabal. Pilarrenea etxeak 100 urte bete ditu. 16, Zumarraga. Gurutze Gorriari esker ona agertzeko ekitaldia egin du udalak. 18, Ordizia. Enirio-Aralar Mankomunitateko kontuetan defizita dagoela jakinarazi dute. 24, Legazpi. Nagusilan elkarteak 20 urte bete ditu.. 26, Beasain. Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Iturralde txiki industrialdean IAT zentroa egiteko hitzarmena sinatu dute. 28, Goierri. Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat egin dute hainbat udalek.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

//

9

Urtekaria Gizartea Nazioartea

Aldarrikapenak

‘‘

Lan, pentsio eta bizitza duinak, kaleko aldarri Urtarrilaren 30ean greba eta protesta jendetsuak izan ziren. I. G.

2020. urtea greba orokor batekin hasi zen Goierrin; «lan, pentsio eta bizitza duinak» zuen aldarri nagusia, eta ehunka lagunek bat egin zuten lanuzteekin eta ondorengo manifestazio jendetsuarekin. Goierriko industria erabat geldiarazi zuen grebak. Hain zuzen ere, pentsio duinak eta gizarte segurantza propioa defendatu izan dituzte, astez aste, Goierriko Pentsiodunek ere. Beasainen, Lazkaon eta Ordizian txandaka egin dituzte pro-

testak, eta koronabirusagatik etenaldi bat egin behar izan bazuten ere, atzera ere ekin eta eusten diote astez asteko zitari. Abenduan manifestazioa ere egin zuten, Toledoko Itunaren aurka. Urtarrileko grebaren eta pentsionisten aldarrikapenen bide beretik, Eskubide Sozialen Kartak deituta, «eredu sozio-ekonomiko berria» sortu eta osasun eta zerbitzu publikoak indartzearen aldeko protestak ere egin zituzten ekainean.

UZTAILA

10, Ordizia. Nekane Balluerkak EHUko errektoretza utziko du. 11, Zerain. Etxebizitza publikoak inauguratu dituzte. 15, Goierri. Hezkuntza arloko grebak jarraipen zabala izan du. 18, Goierri. Osasun zentroetan protestake, osasun publikoaren eta langileen eskubideen alde. 21, Zerain. Auzolana aztergai EHUren udako ikastaroetan. 26, Goierri. Lesbosera bidaltzeko elikagai bilketa egin dute. 26, Goierri. Ondarearen Europako jardunaldiak hasi dituzte, hezkuntza oinarri hartuta. 28, Segura. Naiara Goia izango da Arantzazuko Gizarte Berrikuntza.Laborategiko zuzendari.

5, Ataun. Arrano Etxean sendatutako zapelatzak askatu dituzte Lizarrusti Parketxean. 6, Zerain. Etxebizitza sozialetako kontratuak sinatu dituzte. 17, Idiazabal. Indiano etxeetan jarritako irudiak puskatu dituzte ezezagunek. 24, Itsasondo. Adifek Itsasondoko geltokiko oinezkoen pasabidea kenduko duela iragarri du.. 26, Urretxu. Euskal Encounter topaketak 3.300 partehartzaile eta 100.000 jarraitzaile izan ditu. 27, Ordizia. San Bartolome ermitan indusketa lanak hasi dituzte. ABUZTUA 2, Zegama. Zegaman desagertutako gizonezko baten gorpua aurkitu dute Zerainen. 9, Idiazabal. Ertzaintzak 8 lagun identifikatu ditu, igerilekuan sartu eta txikizioak egiteagatik. 31, Legazpi. Eguzkik Ibarrola errekaren egoera salatu du IRAILA 7, Ataun. Ana Urkizak hartuko du Iñaki Dorronsororen tokia, Eusko Ikaskuntzaren buruan. 8, Ormaiztegi. Diasporaren Eguna ospatu dute, Urkullu lehendakaria bertan dela.

«Ofizialki aitortu digute talidomidak kaltetutakoak garela. Zama handia kendu dut gainetik» Mariano Garmendia Talidomidak kaltetua

Beasain-Bergara zatiaren bidesariak ezinegona sortu du

«Apartheidaren trena» uzteko gonbitea CAFi Tren proiektuaren aurkako protesta ugari egin dituzte. HITZA

ERREPIDEAK // Gipuzkoako

Zeresan handia ematen ari den proiektu bati heldu dio aurten CAFek. Saphir eraikuntza enpresarekin batera sortutako aldi baterako elkartea, Jerusalem eta Palestinako lurretan dauden kolono israeldarren asentamenduak lotuko dituen tren arina eraikitzen hasi da. Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat ahots, proiektu horren aurka agertu dira hasieratik, eta hainbat konpainiak uko egin diote proiektuan parte har-

tzeari. Goierrira ere iritsi dira kontrako ahots horiek. Euskal Herriko BDZ (Boikota, Desinbertsioak, Zigorrak) taldeak, agerraldi jendetsua egin zuen otsailean, eta «Palestinaren okupazioaren konplize» izateari uzteko eskatu zion CAFi. Goierrin bertan ere sortu da DBZ taldea, eta hainbat elkarretaratze egin dituzte Beasainen eta Ordizian. Abenduan, beste protesta batek trenaren lanak geldiarazi zituen Jerusalemen.

URRIA

ko zaharra erosi eta adinekoentzat apartamenduak egingo ditu.

elkarretaratzeak egin dituzte.

AZAROA

2, Zaldibia. Ehungintza tailer inklusiboa ireki dute Goiekik, Caritasek eta Sarea fundazioak. 9, Goierri. ‘Enirio-Aralar babestu’ agiria sinatu dute bost mendi elkartek eta 123 mendizalek. 11, Goierri. Haurreskoletako grebak «erabateko jarraipena» izan du, sindikatuen arabera. 20, Zaldibia. Herri bozketan udal irudi berria aukeratu dute. 23, Zaldibia. Oinherri Sarean sartu da Zaldibia, eta ‘herri hezitzaile’ izango da. 26, Olaberria. Jesus Bujanda fusilatua omendu dute.

Foru Aldundiak Beasain-Bergara errepideak bidesaria izango zuela jakinarazi zuenean, haserrea eta ezinegona sortu ziren Goierriko hainbat herritan. Batetik, bidesariak berak eragingo duen kalteagatik; Urretxuko eta Zumarragako herritar talde batek bidesariaren aurkako plataforma sortu du. Bestetik, kezka sortu da beste herri batzuetan, errepide ‘zaharrak’ trafiko handia hartu beharko duelako.

2, Itsaso. Gueñes-Itsaso goi tentsioko linearako lanetan ari dira Itsasoko zentralean. 2, Beasain. Naizen Adingabe Transexualen Elkarteak Ekaitz Goikoetxearen lana aitortu du. 5, Beasain. CAF zigortu dute amiantoagatik: 133.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Celestino Tolosa-ren sendiari. 6, Ezkio. Inguruko herriekin duen harremana baloratzeko hausnarketa prozesua hasi da. 23, Goierri. Atzegik 60 urte bete ditu eta kanpaina berria hasi du. 25, Ataun. Joan Jose Barandiaran apaiza omendu dute. 29, Zumarraga. Udalak geriatri-

1, Goierri. Movember kanpaina hasi da, gizonen minbiziaz ohartarazi eta dirua biltzeko. 6, Goierri.Kalitatezko osasun publiko baten aldeko greba eguna egin dute Osakidetzan. 9, Olaberria. Kutsadura-eragina murrizteko plangintza osatu du udalak 2021erako. 11, Segura. Maria Longarte tolosarra, Segurako notario berria. 12, Idiazabal. Berdintasun Planerako diagnostikoa egingo dute. 15, Goierri. Saharar herriaren autodeterminazioa eskatzeko

ABENDUA


10//

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

Bozak ere, ahoa estalita Urtekaria Politika

.

Data aurreratuta eta neurri bereziekin egin dira aurten Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak Goierrin EH Bildu izan da bozka gehien jaso duen alderdia Ezohiko bozak, ezohiko garaian. Horrelakoak izan dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurten. Irailean egitekoak ziren berez, baina Iñigo Urkullu lehendakariak apirilera aurreratu nahi izan zituen aurrena. Pandemiaren lehen kolpea bete-betean zen, ordea, eta data berriz aldatu behar izan zuen. Azkenean, uztailaren 14a izan zen aukeratutako eguna. Ez ziren denak konforme gelditu, ordea, hauteskundeak baldintza egokietan ez egitea leporatu baitzioten askok lehendakariari. Garaia ona izan edo ez, ezin da esan hauteskunde normalak izan zirenik. Datuak dira horren adierazle. Parte-hartzea inoizko

Politika egunez egun URTARRILA

eskasena izan zen Eusko Legebiltzarrerako gainontzeko hauteskundeekin alderatuta, eta abstentzioa %42,35ekoa izan zen Goierrin. Botoa ematera joateko beldurrez edo, posta bidezko boza eman zuten askok, bozkatzeko modu hori nabarmen igo baita aurten. Koronabirus probetan positibo emandakoek ezin izan zuten bozkatzera joan; Goierrin, 48 lagun izan ziren.

Musukoarekin eta babes neurri bereziekin bozkatu behar izan da aurtengo hauteskundeetan. A. ARANBURU

botorekin, duela lau urte baino 1.200 gutxiago. PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek ere boto galera handia izan dute, aurreko bozen aldean. Herriz herri begiratuta, EAJk Beasainen, Urretxun eta Zumarragan irabazi du, eta EH Bilduk Lazkaon, Legazpin, Ordizian eta beste 13 herri txikiagotan. Datuez harago, musukoek, gel desinfektatzaileek eta jende ilarak bideratzeko hesiek markatu zuten hauteskunde eguna.

EH Bildu nagusi Goierrin

Alderdien arteko lehiari dagokionean, berriz, EH Bildu izan zen alderdirik bozkatuena Goierri mailan, 12.035 boto-paperekin, 2016an baino 430 gehiago. EAJ bigarren gelditu zen, 11.298

tza jardunean «jauzi bat» emateko prozesua hasi du eskualdean. MARTXOA

22, Beasain. Sortuko lau kideren atxiloketa salatzeko elkarretaratzea egin dute Beasainen.. 27, Goierri. Goiekiren administrazio kontseilua eratu dute, Aitor Aldasoro lehendakari dela. 31, Goierri. Aralarko pisten epaiketan auzipetuek Tolosako epaitegian deklaratu dute.

16, Goierri. Koronabirusa dela eta, hauteskundeak atzeratu dituzte, lehendakaria euskal alderdiekin elkartu eta gero. 17, Goierri. Enirio-Aralar Mankomunitateak, pisten auzian eragindako gastuak bere gain hartzearen alde bozkatu du.

OTSAILA

APIRILA

5, Goierri. Iñigo Urkullu Lehendakariak Hauteskundeak deitu ditu apirilerako. 19, Goierri. EH Bilduk udalgin-

3, Legorreta. Garikoitz Maizek hartuko du Legorretako Alkatetza jardunean, Zelai Amenabarroren haurdunaldia dela eta.

12, Goierri. Euskal Herria Batera egitasmoak deituta, Aberri Eguna balkoietan ospatu dute. 13, Ordizia. Ramon Angel Hernandez Gabiola iheslari politiko ordiziarra hil da, 70 urterekin. 22, Goierri. Koronabirusak kartzeletako egoera okertu duela salatu dute presoen senideek. 22, Goierri. Espainiako Auzitegi Nazionala Herriko tabernen kontuak enbargatzen hasi dela salatu du Sortuk.

16, Goierri. Patxi Ruiz presoari elkartasuna agertzeko elkarretaratzeak egin dituzte Ordizian, Legazpin eta Zaldibian 18, Goierri. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak maiatzaren 18an egingo direla iragarri du Iñigo Urkullu lehendakariak. 23, Beasain. Maddi Imaz Beasaingo zinegotziak (EH Bildu) kargua utzi du, Beasaingo 'ez festetako' gertakarien harira.

MAIATZA

7, Goierri. Gure Eskuk eta Hamaika Garak deituta, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriak bildu dituzte plazetan.

15, Lazkao. PSE-EEren egoitzan pintatuak egin dituzte. Udalak gaitzetsi egin du.

P

O

D

O

L

O

G

I

A

Z

E

N

T

R

O

M IREN ALVAREZ J UARIST I

943 72 52 23 l a b e a g a 31 · U R R E T X U w w w. u r r a t s p o d o l o g i a . e u s

A

EKAINA

16, Goierri. Hauteskundeetarako zerrendak aurkeztu dituzte. 15 goierritar daude, gehienak aurreko postuetatik urruti. 20, Gabiria. 1936ko gerran ibilitako gabiriarren omenez egindako Goazen gabiriar danok liburua eta ikus-entzunezkoa aurkeztu dituzte. 25, Beasain. EH Bilduk udalaren «inprobisioa eta aldebakartasuna» salatu ditu, lehen urteko balantzea egiterakoan. 25, Zumarraga. EH Bilduren esanetan, Zumarragako Udalaren egoera ekonomikoa azken 10 urteetako okerrena da 25, Goierri. Eusko Legebiltza-


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

//

Udal aurrekontuak

Presoak

HERRIA

Batzuk etxera, besteak gertuagoko espetxera

Espetxe politikan izandako azken aldaketek, Goierriko hainbat preso gerturatzea ekarri du. Irailaren 18an, Lierni Armendariz Galizatik Duesoko espetxera (Cantabria) aldatu zuten; urriaren 28an Aitor Esnaola Soriako espetxera; eta azaroaren 5ean, Joseba Segurola, Murtziatik Burgosera. Azaroaren 11n, Oskarbi Jauregi eta Mikel Azurmendi

gerturatu zituzten, aurrenekoa Martutenera, eta bigarrena Zuerako (Zaragoza) espetxera. Abenduaren 4an Ismael Berasategi Asturiasera eraman zuten. Aske gelditu direnak ere izan dira: irailaren 29an Rufino Arriaga atera zen kartzelatik, eta abenduaren 11n, Pako Mujika Pakito (goiko argazkian, senideekin) gelditu zen aske. HITZA

rrerako Hauteskundeen kanpaina hasi da, ezohiko egoeran. Posta bidezko botoa ugaritu da. 27, Ataun. EH Bildu EAJren «modelo zaharkitua» kritikatu du, Ataunen egindako mitinean.

duela lau urte baino %7 gehiago. 15, Legazpi. Alkate izandako Sotero Plazaola gogoratzeko ekitaldia egin du EH Bilduk 21, Beasain. CAFeko enpresa batzordeak Itxaso Zaldua lankidearen atxiloketa salatu du. 30, Legorreta. Juan Mari Jauregi omendu dute, ETAk hil zueneko 20. urtemugan.

UZTAILA 1, Zumarraga. Iñigo Urkulluk esan du krisitik ateratzeko bidea «gizarte kohesioa» dela, EAJren Zumarragako mitinean. 6, Goierri. Hauteskundeak modu seguruan egiteko neurriak hartzen ari dira udalak. 8, Ordizia. Adur Ezenarro Ordiziako alkateak salatu du ez direla hauteskundeak egiteko gutxieneko baldintzak betetzen. 9, Beasain. Udal gobernuak telelanaren eta kontziliazioaren aldeko proposamena egin du. 12, Goierri. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan %42,35ko abstentzioa izan da Goierrin,

ABUZTUA 20, Ordizia. Eritz Perlines Ordiziako zinegotzi jeltzaleak uko egin dio bere karguari. IRAILA 8, Ordizia. Igor Gonzalez Sola preso politikoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute. 14, Beasain. Pako Etxeberria Espainiako Gobernuaren aholkulari izendatu dute Memoria Historikoaren arloan. 18, Beasain. Lierni Armendariz

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga GOIERRI

Aurrekontua 330.000 574.000 1.941.691 16.686.911 996.904 419.718 621.649 252.615 3.769.041 988.600 8.136.382 11.156.904 1.860.000 954.222 2.608.150 13.993.332 1.516.568 1.980.333 9.404.957 1.942.438 2.122.634 1.433.712 12.552.940 96.243.701 Iturria: UDALGIDA

preso politikoa A Lamatik Duesoko espetxera gerturatu dute. 21, Beasain. Aitor Aldasoro Legebiltzarkide izango da, Arantxa Tapiaren lekua hartuta 21, Urretxu-Zumarraga. EH Bilduk Hezkuntza Mahaia osatzeko eskatu du. 26, Beasain. Beasaingo udalbatzak bezperan herrian agertutako pintaketak salatu ditu 27, Ordizia. Rufino Arriaga preso politikoa espetxetik atera da, 23 urtez preso egon eta gero 28, Beasain. Beasainen 1975ean fusilatutakoen omenez jarritako monolitoa erasotu dute. 30, Beasain. EAJk jakinarazi du Leire Artola izango dela Beasaingo alkate, Aitor Aldasorok kargua utziko baitu. URRIA 3, Goierri. Izan Bidea egitasmoak deituta, presoen etxeratzea

11

Urtekaria Politika Udalgintza

Leire Artolak hartu du Aldasorok utzitako tokia Leire Artola Ugaldek hartu du Beasaingo alkatetza, Aitor Aldasorok utzitako tokia beteta. Izan ere, Eusko Legebiltzarrean eta Gipuzkoa Buru Batzarrean hartu dituen karguak direla eta, alkatetza uzteko erabakia hartua zuen Aldasorok. Abenduaren 22an egin zuten aginte makila eskuz aldatzeko ekitaldia. Artola, Beasaingo emakumezko lehen alkatea izango da, eta orain arteko lanaren «jarraipena» egingo badu ere, alkatetzari «bere ukitua» eman nahi diola azaldu du. K. G.

aldarrikatzeko bilkurak egin dituzte hainbat herritan. 12, Lazkao. Ikasle Abertzaleek Herri Eskola egin dute, jai egun arrotzei aurre egiteko. 23, Itsaso. Ezkio eta Itsaso bereizteko foru dekretua baliogabetu du Auzitegi Gorenak. 27, Itsaso. Ezkioko eta Itsasoko udalek Itsaso auzo-udal izateko eskaera egin diote aldundiari. 28, Legorreta. Aitor Esnaola Soriako espetxera aldatu dute. AZAROA 11, Goierri. Memoriaren Eguneak ekitaldi bana egin du Beasainen eta Zumarragan. 11, Goierri. Oskarbi Jauregi eta Mikel Azurmendi presoak Martutenera eta Zaragozako Zuera espetxera gerturatu dituzte. 13, Ormaiztegi. Banketxe baten aurkako erasoa egin dute. Udalbatzak aho batez salatu du.

17, Gabiria. Ainhoa Aizpuruk foru diputatu izateari utzi dio 20, Goierri. Izan Bidea ekimenak kilometro bana egiteko deia egin du presoak gerturatzeko. 21, Beasain. GKS-k deituta manifestazioa, «burgesiaren zuzeneko diktadura» gelditzeko. 30, Beasain. Aitor Aldasoro eta Ion Jauregi Gipuzkoa Buru Batzarreko zuzendaritza berrian. ABENDUA 6, Goierri. Ikasle Abertzaleek deituta herri eskolak egin dituzte Beasainen eta Legazpin. 11, Ordizia. Pako Mujika ‘Pakito’ preso historikoa aske gelditu da, kartzelan 29 urte egin eta gero. 17, Goierri. Bateragune auzia berriz zabaltzearen aurkako elkarretaratzeak egin dituzte. 29, Beasain. Jose Antonio Imaz Beasaingo alkate ohia hil da, 75 urterekin.


12 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

Urtekaria Balitz eta Balego

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

«Tristea izan da prozesiorik ez egitea, baina tristeagoa da gaixotzea»

«Egoera honek erakutsi digu denoi, biharkoa ez dela oso ziurra»

«Kalean eta taldean ezin da ezer egin, eta festetarako formula bitxien bila gabiltza»

«Festak ez egitearen pena badago, baina lehentasuna osasuna da orain»

«Pena da festak kalean ospatu ezin izana, batez ere adinekoengatik»

Laureano Telleria Prozesio zalea (Segura)

Odilo Rivela Segura-Zerain proba

Izaskun Salazar Aurtzaka Dantza Taldea

Asier Alberdi Ezkioko San Migel jaiak

Nerea Mendia Eitzako festak

Aste santuari eta egun horietan egin ohi diren prozesioei ere bete betan eragin die pandemiak. Segurako prozesioa bertan behera gelditu izanak «tristura» eragin dio, baina «tristeagoa da gaixotzea». Hartutako neurriak ulertzen ditu, eta pena handiagoa emango lioke «jendea elkartu ez delako edo borondaterik ez dagoelako» ez egiteak.

Aurten bosgarren edizioa behar zuen Segura eta Zerain arteko Sanson probak, baina egoera ikusita, lehentasuna «osasun egoera» zela erabaki zuten. Odilo Rivela antolatzailearen esanetan, «laskerketaren egoera ez da, nire kasuan, lehentasunezkoa». Proba «bigarren mailan» gelditzen dela uste du: «gauden egoeran, ondo egotea ez da gutxi».

Loinatz jaiak, ezpata-dantza... maiatza garai berezia izan ohi da Aurtzaka Dantza Taldearentzat, baina aurtengo egoerak hankaz gora utzi ditu haien asmoak. Izaskun Salazarren hitzetan, «kalean eta taldean ezin da ezer egin, eta formula bitxien bila» aritu dira. Besteak beste, webgunearen eta sare sozialen bidez zabaldu dituzte bideoak.

Maiatzean ospatu ohi dituzte ezkiotarrek San Migel jaiak, baina aurten, pandemia betean, bertan behera utzi behar izan dituzte. Asier Alberdi antolakuntza taldeko kidearen esanetan, festak ez egiteak «pena» eman badie ere, «denek dakite lehentasuna osasuna dela, hemendik ateratzea eta birusa gutxitzea». Festak hori izango dira, gero ere.

Konfinamendu garaian, auzorik bizienetako bat izan da Eitzaga. San Isidro jairik ezin izan dute behar bezala ospatu, ordea. Nerea Mendiaren esanetan, «pena da jaiak kalean ospatu ezin izana, batez ere adinekoengatik». Hala ere, gustura agertu da herritarrek erakutsitako jarrerarekin: «Erdigunean eta Urretxun ere Eitzako banderak daude».

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

«Jende pilaketekin arazoak sor daitezke eta damutzeko, hobe da ez egitea»

«Jaien hasierako suziria jaurti zenean, pena pixka bat sentitu nuen»

«Atzeratzeak beste aukera bat ireki du, berritzaileagoak izango gara»

«Festa mendian egiteko aukera egon arren, ez zaigu koherentea iruditu»

«Mahaiaren lana oso garrantzitsua da, bizikidetza sustatzeko»

Jesus Mari Garralda Beitia Mendi Martxa

Olaia Eskitxabel Legorretako Jai Batzordea

Axier Alustiza Segurako Euskara Eragilea

Maria Jesus Deba Aizalekuko Festa

Monica Leiva Aniztasun Mahaia

Mendizaleen urteko hitzordurik garrantzitsuenetakoa izan ohi da Beitiaren omenezko Mendi Martxa. Jendetza biltzen da urtero, baina Jesus Mari Garraldak azaldu duenez, «jende pilaketak» izan zitezkeen; «arazoak sor daitezke, eta damutzeko, hobe ez egitea». Erabakia hartzea «asko» kosta bazitzaien ere, hurrengo urterako utzi dute.

Alarma egoera tarteko, Legorretako Azintzio Jaiak bertan behera gelditu dira aurten. Kalean ez, baina balkoietan egin zitzaien keinu bat herriko festei. Olaia Eskitxabelek azaldu duenez, egitarau zabalagoa egitea zen hasierako asmoa, baina fase aldaketarekin dena aldatu zen. Suziria bota zuten, nahiz eta «pena pixka bat» ere sentitu zuen.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Seguran ospatu behar zuen aurten Uema Eguna, eta «ohorea» da hori ‘Hitz edo Irri, euskaraz elkarri’ elkarteko Axier Alustizarentzat. Zentzuzko jo du ekitaldia urtebetez atzeratzeko erabakia, eta alde ona ere ikusi dio: «Festa atzeratzeak beste aukera bat ireki du, berritzaileagoak izango gara».

Aztiria auzokoentzat egun berezia izan ohi dira Aizalekuko festa eta uztaileko jaiak. Aurten ez bata eta ez bestea ezin izan dute ospatu. «Festa mendian egiteko aukera egon arren, ez zaigu koherentea iruditu» dio Maria Jesus Debak. «Datorren urterako utzi beharko da, gainontzeko denak kentzen ari dira, eta ez da logikoa hau egitea».

Urretxuko Aniztasun eta Bizikdetza Mahaiaren ekimenez sortutako festa da Aniztasunaren jaia. Monica Leiva mahai horretako arduradunaren ustez, festarik egin ez arren «mahaiak biltzen jarraitu» behar du, haren lana «oso garrantzitsua» izango baita, egoera berrira egokitu eta «bizikidetza sustatzeko eta diskriminazioa saihesteko».


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

‘‘

//

13

Urtekaria Balitz eta Balego

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

«Irrikaz geunden festak ospatzeko, baina egoera honetan ezin da»

«Lasterketan iaz baino korrikalari gehiago espero genuen aurten»

«Kale egin dugu aurten; datorrenean jendea animatzea espero dugu»

«Etortzen direnak oso gustura ibiltzen dira, mountain bike purua dela diote»

«Denok dugu festarako gogoa, baina zentzuz jokatu behar da»

Sonia Manso Hegialdeko festak

Unai Beloki Zaldibiako Mendi Lasterketa

Ane Aranburu Kultur teknikaria

Mikel Beitia Urola Garaia Xtrem proba

Iosune Arrondo Segurako kultur teknikaria

Legazpiko Hegialde auzoko festek bereziak izan behar zuten aurten, 40. urteurrena zutelako. Sonia Manso eta beste auzotar batzuk buru belarri ari ziren antolaketa lanetan. «Irrikaz geunden festak ospatzeko, baina egoera honetan ezin da». Etxetik bada ere, keinu txiki bat egin diete jaiei, txaranga, txistu eta gaita doinuek lagunduta.

«Ezingo da, ez. Beste lasterketa batzuen norabidea zein den ikusita, Zaldibiakoa jokatzea ere ezinezkoa ikusten genuen». Unai Belokiren hitzak dira, Zaldibiako Mendi Lasterketaren antolatzaileetako bat. Bigarrenez egin behar zuten aurten, eta «iaz baino korrikalari gehiago» espero zituzten. 2021ean «indar gehiagoz» itzuliko direla dio.

Ormaiztegin Ekain Kulturala antolatu izan dute azken urteetan, baina aurtengoa bertan behera gelditu da. Ane Aranburu kultur teknikariak «penaz» hartu du, «gehientsuena hitzartuta» baitzuten ordurako. «Beste behar batzuk bete eta indartzea lehenetsi dugu». Urtebetez kale egin dute, baina «datorren urtean jendea animatzea» espero du

Goierri Kirol Elkarteak azken urteetan antolatu izan du Urola Garaia Xtrem mendi bizikleta proba, baina aurten bertan behera utzi behar izan dute. Zaleen artean fama ona du lasterketak. Mikel Beitiaren esanetan «etortzen direnak oso gustura» ibiltzen dira, «mountain bike purua dela esaten digute». Datorren urtean beharko du.

San Joan jairik gabe gelditu dira aurten segurarrak. Ekitaldi sinboliko batzuk egin dituzte, baina kaleak hutsik egon dira egun horietan. Iosune Arrondo teknika- riaren esanetan «zalantza ugari» izan dituzte, baina garbi zuten «segurtasuna» zela lehenetsi beharrekoa. «Denok dugu festarako gogoa, baina zentzuz jokatu behar da».

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

«San Joan bezperan egiten da urteko kalejirarik jendetsuena»

«Pena ikaragarria da, lehen aldiz geratu da herria festarik gabe»

«Klubak urtean zehar dituen gastuei aurre egiteko balio du azokak»

«Festak ez du zentzurik ezin bagara elkartu, dantzatu...»

«Guretzat kolpe gogorra izan da 75. urteurrena atzeratu beharra»

Ander Lasa Urretxuko txistularia

Nerea Castaño Olaberriko kultur zinegotzia

Mikel Marotias Ordizia Rugby Elkartea

Joxe Arotzena Mutiloako administraria

Xabi Aldama Ilintxa Futbol Elkartea

Urretxun ere urtero egiten dute festa San Joanetan. Aurten, txistulariek kalejira egin egin dute, baina ez dute suaren bueltan jotzerik izan (aurten ez dute surik piztu), ezta Santa Barbaran ere. Ander Lasa txistulariak dionez, «San Joan bezpera oso berezia» da Urretxuko txistularientzat, «urteko kalejirarik jendetsuena» izaten baita.

Seguran bezala, Olaberrian ere ez dute San Joan jairik izan aurten. Sua piztu zuten hala ere, baina publikorik gabe. Nerea Castaño zinegotziak pena handiz bizi izan du jaien falta, «lehen aldiz geratu da herria festarik gabe». Hala ere, egoera ikusita arduraz jokatzea erabaki dute: «osasunari eta segurtasunari eman diogu lehentasuna».

Uztailarekin batera, hitzordu garrantzitsua izan ohi da Garardo Azoka Ordizian. Errugbi taldeak antolatzen du, «klubak urtean zehar dituen gastuei aurre egiteko», Mikel Marotiasek azaldu duenez. Aurten ezin eginak eragingo dio klubaren egoerari, baina «osasuna lehenetsi eta egoerak nola eboluzionatzen duen» ikusi nahi izan dute.

Mutiloako ere ez da San Pedro jairik izan aurten. Joxe Arotzena udal administraria penatan dago, baina hartu beharreko neurria zela uste du. «Ez zen erabaki erraza izan, baina denon ardura eta erantzukizunean oinarrituta» hartu zuten. Bere ustez, «jaiek ez dute zentzurik ezin bagara elkartu, dantzatu..:» eta «erabaki zuzena» izan zela dio.

Legazpiko Iluntxa futbol klubak 75 urte bete ditu aurten, baina ezin izan dute nahi bezala ospatu. Xabi Aldama taldeko lehendakariak azaldu duenez, «kolpe gogorra» izan da urteurrena atzeratu beharra. Ekitaldi asko prestatuta zituzten ordurako, baina bertan behera gelditu ziren denak. Datorren urtean ospatuko dute, hala ere.


14 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

Urtekaria Balitz eta Balego

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

«Garai bateko indarrik ez dute Aiako festek, baina piztu egin dira»

«Aizkorriko Lagunen Egunean 100 bat lagun elkartu izan gara»

«Ohore bat da tradizio handia duten ekitaldiak mantentzea»

«Erabaki goiztiarra zela esan ziguten; denborak erakutsi du zuzena izan zela»

«Garrantzitsuena egoerari buelta ematea da, eta gero gerokoak»

Migel Mari Jauregi Aiako festa batzordea

Asier Berasategi Amezti Elkartea

Izaro Intxausti Amets Bide

Andoni Zubeldia Ehunmilak

Urtzi Etxeberria Goierriko Jazzaldia

Santa Isabel jairik gabe gelditu dira aurten Ataungo Aia auzoan. Hamasei urte zituenetik, antolaketan aritu da Migel Mari Jauregi. Aiako festek garai bateko indarrik ez badute ere, «azken urteetan piztu» egin direla dio, herriko gazteen artean batasunari esker. Aurten festen falta sumatu du, baina datorren urtean ere han izango da saltsan.

Uztailean hitzordu garrantzitsua izan ohi dute zegamarrek eta inguruko herrietakoek, Aizkorriko Lagunen Eguna ospatzen baitute. Amezti elkarteko Asier Berasategik azaldu duenez, egun handia izaten da: «Aizkorrin 100 bat lagun elkartu izan gara». Aurten ezin izan dute festa jendetsurik egin, baina taldeko kideak igo dira mendira.

Santa Ana jairik ez dute izan aurten Ordizian, baina Amets Bide dantza taldekoak ez dira geldirik egon. Izaro Intxaustirentzat oso ekitaldi bereziak izaten dira Santana zaleen eta udal ordezkarien dantza, baita umeen aurreskua ere. «Ohore bat da tradizio handia duten ekitaldiak mantentzea» Datorren urtera begira itxaropentsu daudela dio.

Zetorren egoera ikusita, garaiz erabaki zuen Ehunmilak probaren antolakuntzak aurtengoa bertan behera uztea. Andoni Zubeldia konforme dago erabakiarekin. «Goiztiarra zela esan ziguten, baina denborak erakutsi du erabaki zuzena zela». Korrikalarien aldetik «babes handia» jaso dutela dio. Etorkizunean ere, datorrenera egokitu beharko dute.

Arama eta Ordizia artean urtero ospatzen den Goierriko Jazzaldia ere, egin gabe gelditu da aurten. Urtzi Etxeberria antolakuntzako kidearen ustez, «pena» izan da, baina «erabaki egokia» hartu zutela dio. «Garrantzitsuena egoerari buelta ematea da, eta gero gerokoak». Musikarien sektoreak bizi duen egoerarekin kezkatuta dago, hala ere..

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

«Behean bizi diren auzotarrek ere badute ohitura Txamarretxerako»

«Auzokook baserria utzi eta herrira joan ginenean galdu zen erromeria»

«Datorren urtera arte itxaron beharko da Kateko festekin gozatzeko»

«Festak faltan emango ditugu, oso kuttunak dira gure artean»

«Arantzazun gaua pasatzeko ohitura berreskuratu nahi dugu»

Jon Ordozgoiti Txamarretxeko festak

Antonio Etxaniz Astigarretako auzotarra

Abel Martinez Idiazabalgo Gazte Asanblada

Igor Iñurritegi Beti Gazte Animakzioa

Joxe Mari Izagirre Arantzazuko erromesaldia

Uztailean egiten dute Zaldibiako Txamarretxe auzoko festa, baina aurten egin gabe geratu da. Festak antolatzen aritzen da Jon Ordozgoiti; «egoera ikusita bertan behera» uztea erabaki zuten. Auzoak izaera berezia duela dio, «kale artzainen auzoa» baitzen. Falta nabaritu dute bertakoek, baina datorren urtean aukera izango dela dio.

Hainbat urtetan galduta egon eta gero, duela bost urte berreskuratu zuten Astigarreta auzoko erromeria. Ohitura aspalditik badator ere, «auzokook baserria utzi eta herrira joan ginean galdu» zela azaldu du Antonio Etxaniz auzotarrak. Aurten ezin izan dute ospatu. «Jendea jakitun da egoera ez dela aproposena; ez da ezer egon eta kito».

Azken urteetan, Idiazabalgo Gazte Asanbladak izan du Katea auzoko festak antolatzeko ardura. Abel Martinez kideak azaldu duenez, hasieran bertso afaria behintzat egitea pentsatu zuten, «baina baldintzak betetzea zaila» ikusten zuten, eta azkenean, ezer ez antolatzea erabaki dute. «Datorren urtera arte itxaron beharko da festekin gozatzeko».

San Ignazio auzoko jaiak oso kuttunak dira legazpiarren artean, baina aurten ezin izan dituzte egin. Iaz Gazte Asanbladari erreleboa eman aurretik, Beti Gazte Animakzio Taldeak antolatu izan ditu dozena bat urtez. Igor Iñurritegik umetatik ezagutzen ditu festak; haientzat «oso kuttunak» direla eta «falan» emango dituztela azaldu du.

Irailaren aurreneko igandean, Arantzazura erromesaldia egiteko ohitura dute Seguran. Joxe Mari Izagirrek 20 urte daramatza igotzen. Aurten, ordea, geldialdia egin behar izan dute. Erlijio kutsua kenduta ere, egun pasa polita izaten dela dio. «Lehen larunbatean joan eta gauapasatzen genuen han». Ohitura hori berreskuratu nahi luke.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

‘‘

//

15

Urtekaria Balitz eta Balego

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

«Egunotan plazan oholtzarik ez ikusteak pena ematen du»

«Datorren urteko festan pintxoak inoizko goxoenak izango dira»

«Kamisetetan ez genuen urterik jarri, horrela datorren urterako balio dute»

«Egungo egoeran ezin da festarik ospatu, helduko dira garai hobeak»

«Datorren urteko festak orain artekoak baino hobeak izango dira»

Leire Perlines San Gregorioko festak

Jose Roman Urkiola Belokiko Gurutzeko festa

Aimar Lizarazu Axari Trail proba

Gorka Azkarate Urretxuko jai batzordea

Harritxu Muxika Altzagako kultur zinegotzia

Irailaren hasieran ospatzen dituzte San Gregorio jaiak Ataunen. Aurten, ordea, ez dute jai giroko ekitaldirik izan. Festa batzordeko kidea da Leire Perlines, eta haren esanetan «plazan oholtzarik eta txosnarik ez ikusteak pena» ematen du. Azken bi urteetan gazteek hartu dute festen ardura, eta aurrera ere, bide beretik jarraituko dutela dio.

Beloki mendia oso maitea da zumarragarren artean eta herritar talde batek bertan festa antolatzen du urtero, iraileko bigarren igandean. «Oso festa herrikoia» dela eta herritarren laguntza izaten dutela azaldu du Jose Roman Urkiolak. Aurten ezin izan dute egin, baina datorren urtean itzuliko dira eta pintxoak «inoizko goxoenak» izango direla dio.

Irailean jokatzen bada ere, otsail aldera hasten dira idiazabaldarrak Axari Trail mendi lasterketa prestatzen. Aimar Lizarazuk azaldu du apirilean hartu zutela proba ez egiteko erabakia. «Zenbat eta pauso gehiago eman, zailagoa da atzera egitea». Artean kamisetak bakarrrik zituzten hartuta, eta urterik ez daramatenez, 2021erako ere balio dute.

Urretxuko Jai batzordeak aurten Santa Anastasia festak ez antolatzea erabaki du. Jai batzoderan aritzen den Gorka Azkaratek garbi du egungo egoeran ezin dela festarik ospatu. Erabakiak pena eman bazien ere, adostasunez hartua izan zela dio. Ordezko ekitaldirik ere ez egitea erabaki zuten. «Helduko dira garai hobeak».

Altzagan eta Gaintzan San Migel jairik gabe gelditu dira aurten. Harritxu Mujika kultur zinegotziak azaldu duenez, «Ekitaldiren bat antolatzeko baldintzak ez ziren betetzen», eta ezer ez egitea erabaki dute, «egoera hobetzeko indarra egiteko unea» baita. Hala ere, «datorren urteko festak orain artekoak baino hobeak» izango direla dio.

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

‘‘

«Guk bultzatu behar al genuen egoera honetan jendea etortzea?»

«Egungo egoeran ezin da festarik egin, eta auzotarrek oso ondo ulertu dute»

«Leku guztietan daude festak jaitsita, baina politak izaten dira Zaldibian»

«Niretzat Zegamako urte osoko festarik onena da izaten da San Martin azoka»

«Txerrikia jateko ohitura handia dago; Txerri Azoka itzela izaten da»»

Aitor Mujika ‘Kopi’ Arriarango mendi duatloia

Rakel Fincias Etxeberriko jaiak

Maixabel Urkola Zaldibiako tabernaria

Xabier Azurmendi Abeltzaina

Maria Angeles Telleria Mutiloako Txerri Azoka

Lasterketa bat baino gehiago, festa bat da Arriarango Mendi Duatloia, eta hala ulertzen dute antolatzaileek ere. Eta festarik gabeko duatloirik ez dagoenez, ez egitea erabaki dute aurten. Aitor Mujika konforme dago erabakiarekin: «Gauden egoeran, guk bultzatu behar dugu jendeaetortzea eta arrisku hori hartzea? Oso konplikatua da».

Zumarragako Etxeberriko jaiak urriko lehen asteburuan ospatzen badira ere, aurten ez dahorrelakorik izango. Rakel Fincias antolatzailek dionez, auzotarrek pena sentitzen dute, baina baita beldurra ere. «Oso ondo ulertudute aurten ezinezkoa dela». Auzotarrek beraiek antolatzen dituzte jaiak eta giro ona izaten da. Datorren urtean beharko du.

Santa Fe jaien eta festa giroaren falta sumatu du aurten Illati tabernako Maixabel Urkolak. Santa Fe bezperan goizaldera arte lanean aritzen direla azaldu du, nahiz eta aurten halakorik ez izan. «Festak leku guztietan daudejaitsita, baina politak izaten dira Zaldibian». Hala ere, mondejuak egiten eta ahal den neurrian lanean aritu da.

San Martin egunaren bueltan, azoka handia egiten dute urtero Zegaman. Aurten, ordea, bertan behera gelditu da. Xabier Azurmendi artzain eta abeltzainaren ustez, «urte osoko festarik onena» izaten da egun horretakoa. Feriaz gain, «herriko kuadrillagehienek egiten dute indaba jate edo bazkariren bat». Egoerari laster buelta ematea espero du.

Azaroan Txerri Azoka egin ohi dute Mutiloan, baina aurtengo egoerak ez die aukerarik eman. «Giroa oso polita» izaten dela eta «penaz» hartu du Maria Angeles Telleriak. «Eguraldi ona edo txarra egin, betiibiltzen gara oso gustura azokan». Txerrikia jateko ohitura badagoela dio, eta herritarrek azoka gustukoa dutenez, berriz ere egingo dela.


16 //

Urte beltza ekonomiarentzat Urtekaria Ekonomia

.

.

Osasun krisiak berebiziko eragina izan du ekonomian Enpresa askok erregulazio espedienteetara jo behar izan dute Ostalaritza izan da gehien kaltetu duen alorra Osasun eta gizarte arloan ez ezik, ekonomian ere berebiziko eragina izan du koronabirusaren krisiak. Adituen arabera, 2008ko ekonomia krisiaren pareko kolpea izan da enpresa askorentzat, baita ostalaritza bezalako sektoreentzat ere. Martxoan birusaren inguruko alarma guztiak piztu zirenean, lantegiak, tabernak eta dendak itxi behar izan zituzten, konfinamenduko lehen egunetan. CAF lantegiak, esaterako, etxetik egin ezin diren jarduera guztiak etetea erabaki zuen, eta Irizarrek ere, bi astez erabat eten zuen produkzioa. Geroztik, lantegi asko lehengo martxa errekuperatu ezinda dabiltza oraindik, Ormaiztegiko kooperatiba, kasu. Beste horrenbeste gertatu da komertzio txikiarekin ere. Termino berri bat ere gehitu zaio aurten ekonomia arloko hiztegiari: Aldi Baterarko Erregulazio Espedienteak. Enpresa txiki eta ertain askok jo behar izan dute espediente horietara, itxierak eta geldialdiak tarteko, ohiko produkzio eta lan martxa mantendu ezinda. Erakunde publikoek laguntzak iragarri zi-

Ekonomia egunez egun URTARRILA 16, Goierri. Goitur Madrilgo Fitur turismo azokan izan da. 22, Olaberria. Garraiolari bat hil da lan istripuan Arcelorren. 24, Olaberria. Arcelor-Mittaleko langileek 24 orduko lanuztea egin dute, lan istripua salatzeko. 28, Ormaiztegi. Irizar Taldeak lehen autobus autonomoa eta

tuzten, baina kasu askotan ez dira nahikoak izan edo oso berandu iritsi dira.

Osasuna ala ekonomia

Osasuna eta lan baldintzak aldarrikatzeko bilkura, martxoan. A. A.

Osasun krisiak ekonomian izan zezakeen eraginaren beldur, agintariek osasuna eta ekonomia uztartzearen beharra nabarmendu dute azken hilabeteotan. Askok, ordea, aurrena zaindu beharrekoa osasuna dela eta ekonomiak ezin duela hori baldintzatu uste dute. Laneko Osasunaren Egunean, esaterako, ÂŤOsasuna kapitalaren gainetikÂť jartzeko eskatu zuten hainbat sindikatuk eta langilek.

Ostalaritza jomugan

Ostalariek protesta ugari egin dituzte, egoera salatzeko. A. VIERBĂœCHER

%100 elektrikoa aurkeztu du. 30, Goierri. Greba orokorrak erabat geldiarazi du industria. 31, Urretxu. Merkataritza eta alde zaharra biziberritzeko plana aurkeztu du udalak. OTSAILA 6, Beasain. CAFek 100 milioiko kontratuak Eskandinavian. 6, Ormaiztegi. Irizarrek inoizko eskaerarik handiena jaso du

Marokon, 200 autobus egiteko. 21, Beasain. CAFeko garbiketa zerbitzuak lan hitzarmena sinatu du zuzendaritzarekin. 28, Ormaiztegi. Irizarrek 9 autobus elektriko saldu ditu Alemaniako Frankfurt hirirako. MARTXOA 5, Ordizia. Markel Olanok Gipuzkoako erronkak azaldu ditu Goierri Berrikuntza Gunean.

Udaberriko lehen kolpean ez ezik, udazkeneko bigarren olatuan ere itxi egin dituzte taberna eta jatetxeak, kutsatzeko arrisku guneak zirelakoan. Honek are gehiago okertu du lehendik ere estua zen egoera, eta ostalariak kalera atera dira, protesta egitera. SOS ostalaritza lemapean, manifestazio jendetsuak egin dituzte Urretxu-Zumarragan, Legazpin, eta Lazkao, Beasain eta Ordizia artean.

12, Ordizia. Ardi Gazta berria iritsi da Ordiziako Azokara. 13, Goierri. Konfinamendua dela eta, Goierriko taberna eta jatetxeek ateak itxi dituzte. 19, Beasain. CAFeko zuzendaritzak eta langileek akordioa adostu dute, krisiak lanpostuen galerarik sor ez dezan. 28, Goierri. Oinarrizkoak ez diren aktibitateak geldiarai ditu Espainiako Gobernuak.

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

3.051 Langabezia

LANGABETU Azken urteetako joera hautsi eta langabeziak gora egin du aurten Goierrin. Azaroan 3.051 ziren Lanbiden izena emandako herritarrak, iaz garai berean baino 386 gehiago. Herririk hazienetan igo da langabezia gehien, %10 eta %21 artean: HERRIA

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio-Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga GOIERRI

2020

2019

4 5 41 592 19 19 2 66 32 207 351 56 13 39 511 43 41 311 62 53 2 579

4 7 40 529 15 12 2 62 26 162 310 49 8 35 452 46 46 284 43 41 5 487

3.051

2.665 Iturria: SEPE

APIRILA 3, Goierri. Artzainak, arkumea merkaturatzeko Jaurlaritzaren proposamenaren aurka. 22, Lazkao. Urbasa lantokiaren pabilioia eraitsi dute. 22, Zumarraga. Lokal hutsak berrerabiltzeko plana martxan. MAIATZA 9, Beasain. CAFek kontseilari izendatu du Idoia Zenarruzabeitia, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izandakoa. 14, Idiazabal. Idiazabalen 'Oinezkoen Egunak' izendatu dituzte, ostalaritza berpizteko. 15, Ordizia. Udalak 400 mila euro bideratu ditu merkataritza eta ostalaritza suspertzeko. 15, Goierri. 15 alkatek foru finantzaketaren alde bakarreko murrizketa salatu dute. 27, Ordizia. Porrue jatetxeko Unai Campo sukaldariak ebaki du Idiazabal Gazta berria. 28, Legazpi. Udaleko alderdi guztiek, herriko ekonomia laguntzeko plana adostu dute.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

//

1.445

Azokak

Neurri zorrotzekin eutsi dio azokak pandemiari Ordiziako azoka eta postuak egokitu behar izan dituzte. G. ARANBURU

Ordiziako eta Goierriko hainbat herritako azokek zeresan handia eman dute aurten, koronabirusa eta beronen hedapena ekiditeko neurriak direla medio. Hainbat herritan azokak itxi egin zituzten gaitzaren lehen kolpean; apirilean hasi ziren Lazkao, Legazpi eta Zumarragakoak, eta maiatzean Beasaingoa. Protestak ere izan ziren hainbat sektoretatik, nekazarien defentsan eta azokak lehen bailehen irekiti zitzatela eskatuz. Ordizian beste bide bat hartu zuten, neurri zorrotzak aplikatuta izan bada ere, mantendu egin baitute feria. Plazan postu gutxi

batzuk jarrita hasi ziren aurrena, eta Beti-Alai pilotalekura aldatu zuten gero. Han ere zabaltzen joan zen feria, gero eta postu gehiagorekin; atariko frontoi estalian eta zuhaiztian ere jarri zituzten azkenerako. Maiatzaren erdialdetik, atzera ere plazan egiten da asteazkeneroko azoka. Hutsune bakarra, pandemiaren bigarren kolpeak Ordizia bereziki erasan zuen astean izan zuen, kasuen gorakada ikusita, aste hartan feriarik ez egitea erabaki baitzuten. Gainontzean, hutsik gabe eutsi diote asteazkeneroko hitzorduari. Azoka berezirik ez dute egin, ordea.

EKAINA

IRAILA

4, Zaldibia. Erosketak bultzatzeko kanpaina hasi du udalak. 5, Lazkao. Merkatariek eta udalak Nik Lazkaon, zuk zergatik ez? kanpaina hasi dute. 10, Legazpi. Ostalaritza laguntzeko On Egin bonuak martxan. 12, Legazpi. Plasnor babes manparetarako metakrilatozko eta poliestirenozko plakak egiten. 24, Beasain. CAFek 100 milioiko balioko kontratuak itxi ditu.

20, Zerain. Azoka Ekologikoa mugatuta egin dute, baina inoizko salmentarik onenekin. 29, Ordizia. Goierriko Nekazal Kooperatibak 100 urte bete ditu. 30, Beasain. CAFen filiala den Trenasa enpresa ixtera doazela eta, langileek protesta egin dute.

UZTAILA 1, Beasain. Udalbatzak aho batez onartu ditu itxialdiko kalteak leuntzeko laguntzak. 8, Lazkao. Forjas Irizar lantegiak 8 langile kaleratu ditu. 14, Olaberria. Arcelor-Mittaleko langileek ez dute ELA eta UGTren lan itunaren aurreakordioa onartu: grebara jo dute. 15, Urretxu. Irimo lantegiaren orubea Telleria enpresak erosi du. 22, Legazpi. Ilinti elkarteak Hemen gaude kanpaina hasi du. ABUZTUA 7, Idiazabal. COVID-19ari aurre egiteko laguntzak onartu dira.

URRIA 20, Lazkao. Udalaren txosten teknikoak bide eman dio Mercadona saltokia eraikitzeari. 27, Beasain. Trenasa filialaren

MILIOI EURO Ekonomiarentzat urte kaxkarra izan bada ere, Beasaingo CAF enpresak eutsi egin dio ekaitzari. Urteko lehen seihilekoan, 1.445 milioi euroko irabaziak izan zituen, eta hirugarren lauhilekoan, 701 milioikoak. CAF Gipuzkoako lehen enpresa da fakturazioari dagokionean, eta bigarrena Euskal Autonomia Erkidego mailan, aurretik Iberdrola bakarrik duela.

Gibelaldek eta Sukiak Korta Saria jaso dute, haien ibilbideagatik ENPRESAK // Jesus Mari Gibelal-

dek (Legazpi, 1946) eta Antton Sukiak (Zaldibia, 1939) Eusko Jaurlaritzak urtero ematen duen Korta Saria jaso dute aurten. Azaroaren 23an Lakuan egin zen ekitaldian jaso zuten, Arantxa Tapia sailburuaren eskutik. Gasteizko Imat altzairu eta diseinu enpresaren sortzailea eta lehendakaria da Gibelalde, eta Sukia, berriz, Sukia Eraikuntzak enpresaren sortzailea. Enpresa alorrean egin duten ibilbidea eta erakutsi duten kemena aitortu nahi izan diete

itxiera geldiarazi dute. 28, Goierri. Erika Fernandez Goienerren lehendakari. 30, Ormaiztegi. Irizar ie-Truck kamioia Europan saritu dute. AZAROA 7, Zumarraga. Ostalariek elkarretaratzea egin dute. 11, Olaberria. Garabi enpresan lan hitzarmena sinatu dute. 15, Ordizia. ‘SOS ostalaritza’ lemapean elkarretareatzea. 17, Beasain. Beasaingo ostalariek manifestazioa egin dute.

17

Urtekaria Ekonomia Turismoa

Goiturrek 20 urte bete ditu, urterik zailenean

Goitur turismo agentziaren 20. urtemuga ospatzeko ekitaldia. DD

Goitur Goierriko Turismo Agentziak urteurren borobila izan du aurten, bi hamarkadako ibilbidea osatu baitu. Turismoarentzat azken aldiko urterik zailena izan da, ordea, udan %40 eta %50 artean jaitsi baita, eta hori herrialdeen arteko mugikortasuna etenda izan den hilabeteak kontuan hartu gabe. Hala ere, Goierriko turismo agentziak hogei urtez eskualdean egindako lana balioan jarri nahi izan dute, Igartzan egindako ekitaldian. Goierri aitzindaria izan zen Euskal Herri mailan, eskualde baten turismo eskaintza bultzatzeko ekimen publiko eta priba-

tuak uztartzeko garaian. Goieki erakundearen altzoan sortu zen. 1996. urtean eman zituzten aurreneko pausoak. Egun, eskualdeko 18 udal eta 104 entitate dira agentziako kide. Elkarlan horren garrantzia azpimarratu du Niko Osinaldek, eta datu batekin laburbildu du harrezkero egindako ibilbidea. «1996an 174 ohe genituen eskualdean. Gaur egun, oso gutxi falta zaizkigu 1.000 zenbakira iristeko. Datorren urtean lortuko dugu, Ordiziako hotela zabaltzean». Aurrera begira, «ekosistema turistikoa indartzeko beharra» azpimarratu du.

19, Ordizia. Ordiziako Azokak marka berria aurkeztu du. 23, Goierri. Lazkaoko eta Legazpiko ostalariek manifestazio bana egin dute. 25, Ormaiztegi. Irizar e-Mobilityk ‘Made in Euskadi’ saria.

eskaria jaso du Myanmarrerako 41 unitate egitearen truke. 12, Goierri. Tabernak zabaldu dituzte, Ordizian izan ezik. 14an Beasainen eta Zaldibian itxi dituzte, eta 17an, Seguran ere bai. 22, Beasain. Udalak azpikontratatutako garbitzaileek protesta egin dute, egoera salatzeko. 22, Urretxu. Herriko 20 merkatarik’gureplaza’ online plataforma jarri dute martxan. 24, Zumarraga. Udalak 3 milioi euroko kreditua eskatu du, krisiari aurre egiteko.

ABENDUA 4, Ordizia. Saltoki txikiak bultzatzeko kanpaina hasi dute. 5, Goierri. Goierriko ostalariek eta merkatariek manifestazio jendetsua egin dute. 9, Beasain. CAFek 500 milioiko

ZZZ VHJXUD HXV


18 //

Dominak eta errekorrak; Goierriko atletentzat urte oparoa izan da Urtekaria Kirola

.

.

Agirrezabalek 2:13:45ean osatu du Valentziako maratoia Caballerok ibilketako Gipuzkoako marka ezarri du Tobarrek urrea lortu du Espainiako Txapelketan Sanz eta Egeak ez dute denboraldia alferrik galdu

Goierriko atletek sekula baino marka hobeak lortu dituzte aurten. Urtarrilean Hodei Caballero ordiziarrak 18 urtez azpiko 10 kilometroko ibilketako proban Gipuzkoako errekorra ezarri zuen: 48:54; irailean Nora Tobar ataundarrak 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan urrea kolkoratu zuen. 1,71 metrorekin bere markarik onena berdindu zuen. Goierri mailako markarik onena da. Halaber, Espainiako Txapelketetan Dorleta Armendariz ordiziarrak zilarra eskuratu zuen mailu jaurtiketan. 55 metroak gainditu zituen. Tobarren eta Armendarizen artean Espainiako Txapelketetako hamazazpi domina dituzte; urrian, Aratz Cendon ordiziarrak pisu jaurtiketako Euskaldiko Txapelketa bereganatu zuen, 16 urtez azpikoetan. Abenduan Eneko Agirrezabal segurarrak Goierriko inoizko markarik onena ezarri zuen Valentziako maratoian, elite mailan. 2:13:45ean gelditu

Irailean Altamirako tartana estreinatu zuten 280 atletek. Gipuzkoako federazioak Ordizian antolatu zuen Iraileko Elkarretaratzea, zoru berria probatzeko.

Iraitz Zubizarretak profesionaletara jauzia eman du

Ion Izagirrek hiru handietan lortu ditu garaipenak

PELOTA // Iraitz Zubizarreta

TXIRRINDULARITZA // Ion Iza-

ataundarrak irailean egin zuen debuta profesional maila. Etxean jokatu zuen, Jon Ander Albisu atzelari zuela. Buruz buruko txapelketan eta Lau t’erdikoan ere jokatu du, baina bi txapelketetan lehen partida galdu eta kaleratu egin zuten.

Altamirako pista urdina irailean estreinatu zuten. ANE GARMENDIA

zuen kronoa. Ia minutu batean ondu zuen aurreko marka.

Altamira, berrituta

girrek Vueltako 6. etapa bereganatu zuen urrian, Gorka anaiak egindako lanari errematea jarrita. Garaipen honekin hiru itzuli handietan harramazkatu du etaparen bat. Marka hori lortzen duen ehungarren txirrindularia da, lehen goierritarra.

Josetxo Imazen memoriala izan zen itxialditik bueltan jokatu zen lehen lasterketa. Antolakuntzak «historikotzat» jo zuen 20. edizioa. Gainera, lehendabizikoz, Beasainen hasi eta bukatu zen proba. Alexander Oiarbide eta Elena Silvestre izan ziren azkarrenak senior mailan. 280 ko-

75

URTE BETE DITU ILINTXAK Ilintxa 1945. urteko azaroaren 15ean sortu zen. Hortaz, 2020/2021 denboraldian 75 urte betetzen dabiltza. Herri krosak, 40. Idiazabalgo Herri Krosak 40. edizioa izan du aurtengoa. Era berean, Oamendi kluba eratu dute Zeraienen.

Ainhoa Sanzek Cap de Cruseko marka ezarri zuen irailean. Garaipen gehiago ere lortu ditu, tartean, Euskadiko kros txapelketa. Eneko Agirrezabalek irabazi zuen Gizonezkoetan. Aritz Egea ere fin ibili da. Monte Perdido Extrem probako marka ondu zuen berak. Era berean, Eguzkiak iraun bitartean erronka egin zue azaroan. Izaspira zazpi bider igo eta jaitsi zen Ezkiotik. rrikalari elkartu ziren, segurtasun neurri zorrotzekin. San Silvestre probarik, ordea, ez da jokatuko. Beste proba asko ere ezin izan dira jokatu. Kross denboraldia ere aurreikusi baino laburragoa izan da, martxoko itxialdiak denboraldia bete-betean harrapatu baitzuen.

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

Zalduak hirugarren txapela jantzi du, pentatloi proba epikoan Xabier Zalduak Euskal Pentatloian ez du parekorik. Irailean hirugarrenez jarraian bereganatu zuen txapela. Modalitate honetan sekula ez du galdu. Julen Gabirondok estu hartu du aurten. Zaldua buruan joan zen hasieratik, baina azken zatian, korrikaldian, Gabirondok harrapatu egingo zuela zirudien; minutu bat jan zion. Halere, zumarragakoak eutsi egin zion eta 35 segundoko aldearekin irabazi zuen. Denera, 36:06 minutu behar izan zituen, bere denborarik onena. Egin beharreko lanak honakoak: 100 kiloko harriari 25 jasoaldi, gizon proban, bi plaza 400 kiloko harriarekin, hiru kanerdiko moztu, 50 kiloko bi txingarekin lau plaza eta korrika hiru kilometro —30 itzuli plazari—. Euria zarra-zarra egin zuen eta haizea ere oso zakar ibili zen.

Aizkolariek, planto

Aizkolariek, tartean Azurmendi beasaindarrak, federazioarekin apurtu eta haien kabuz antolatutako txapelketa sortu dute.

Mendia, beste goierritar bat lehen mailan

Elustondok eta Etxezarretak Realean jarraituko dute

FUTBOLA // Eñaut Mendia laz-

FUTBOLA // Aritz Elustondo eta

kaotarrak Eibarreko lehen taldearekin debuta egin zuen urrian, Valladoliden aurka. Hasierako hamaikakoan irten zen eta partida txukuna jokatu zuen. Ez du aukera gehiagorik izan orain arte. Gizonezkoen lehen mailan dabilen bigarren goierritarra da.

Ane Etxezarreta beasaindarrek Realarekin duten kontratua luzatu dute aurten. Etxezarretak urtebeterako berritu zuen kontratua eta Elustondok 2024ra arte. Bien artean 300 partida baino gehiago jokatu dituzte txuri urdinen lehen taldeetan.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

//

Urtekaria Kirola

Euskal Herriko mendi duatloiko zirkuitua, Erguinena

Igartzako proba izan zen zirkuituko lehen lasterketa. ANE GARMENDIA

URTARRILA

MAIATZA

18, Ataun. Ataunen hasi da Emakume Master Cup. 19, Beasain. Olano eta Larrañaga txapeldun, Garingo Mendi Lasterketan. 19, Ordizia. Ana Usabiagak Espainiako txapelketako Omniun proba irabazi du. 25, Idiazabal. Igarondo pilotalekuan Euskal Herriko sokatira txapelketa jokatu da. 25, Olaberria. Goierriko hiru talde aritu dira bolate finalean. 26, Idiazabal. Herri Krosak 40 urte bete ditu.

4, Goierri. Eskubaloi federazioak amaitutzat jo du liga. La Salle Legazpi izan da goierritarren artean onena. 6, Goierri. Futbol ez profesional guztia amaitutzat jo du federazioak. Beasainek hamalaugarren amaitu du eta Goierri Gorrik seigarren. 6, Urretxu eta Zumarraga. Xabier Ormazabal beka Ander Zabalak irabazi du. 8, Goierri. Saskibaloi federazioak amaitutzat jo ditu maila guztiak. Goierrik hamalaugarren amaitu du.

OTSAILA 2, Segura. Agirrezabalek Euskadiko Kros Txapelketa irabazi du. 15, Idiazabal. Aldanondo 2019ko Gipuzkoako errugbi jokalari onena izendatu dute. 16, Ordizia. Caballerok ibilketako Gipuzkoako errekor berria ezarri du. 16, Urretxu. Sanzek LezoJaizkibel mendi lasterketa irabazi du. 19, Goierri. Hiru goierritar, Munduko Sokatira Txapelketan.

.

Igartzako eta Urduñako probak irabazi zituen beasaindarrak Urrestarazu idiazabaldarra elite mailakoen artean onena izan zen eta Mujika, bigarren

MARTXOA Jon Erguin Dorronsoro beasaindarrak bereganatu du 2020. urteko Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitoa. Egoerak behartuta lau lasterketa jokatu ziren azkenean eta Erguin lehen bietan gailendu zen, tartean, Igartzakoan –Goierriko proba bakarra–. 354 puntu lortu zituen denera, beste inork baino gehiago. Josu Urrestarazu Garcia idiazabaldarra Elite mailako onena izan da, 283 punturekin. Sailkapen nagusian hirugarren amaitu zuen, bide batez. Era berean, Urrestarazuk elite mailako Euskal Herriko Txapela bereganatu zuen Ibarrako proban. Zirkuitoko proba batean Euskal Herriko txapela jokoan jartzen dute eta aurtengoan, Ibarrakoan, bere

19

mailako aurkari guztiak baino azkarragoa izan zen. Mayi Mujikaren lana ere aipagarria izan da. Bera ere Euskal Herriko zirkuitoko onena izan da elite mailan eta bigarrena sailkapen nagusian. Euskal Herriko Txapelketan ere bigarren egin zuen.

EHMDZ

ATLETA

MAILA

PUNT.

J. Erguin M. 40 A. Ordeñana M. 40 J. Urrestarazu Elite

354 304 283

ATLETA

M. Gomez M. Mujika A. Pequeño

MAILA

PUNT.

M. 35 Elite Elite

380 361 300

1, Urretxu eta Zumarraga. Olano eta Lopez, UZ traileko garaile. 2, Goierri. 826 goierritarrek parte hartu dute Lilatoian. 2, Gabiria. Villaresek eta Zozaiak irabazi dute Gabiriako rallysprinta. 14, Goierri. Kirol ekintza guztiak eten egin dira. 20, Ordizia. Ohorezko Maila amaitutzat jo dute klubek. Ampok laugarren amaitu du. APIRILA 7, Beasain eta Zegama. Ehunmilak eta Zegama Aizkorri probak ez direla lehiatuko iragarri dute antolatzaileek. 9, Goierri. Sega liga bertan behera gelditu da.

UZTAILA 10, Zegama. Moranek 3.000kmxNahia erronka abiatu du. 15, Ordizia. Marino Lejarreta klasikoa bertan behera utzi dute. 26, Lazkao. Goilurrak rallya Iraola-Lafuente irabazi du . 26, Zaldibia. Altzo eta Mendizabal, Sega Ligako txapeldun. 30, Legazpi. Santikutz klasika ez dela jokatuko iragarri dute. ABUZTUA 13, Urretxu. Egeak Monte Perdido Extrem probako errekorra ondu du. 23, Zegama. 3.000kmxNahia erronka amaitu du Moranek. 30, Beasain. Ayusok irabazi du Gipuzkoako Klasikoa. IRAILA 6, Ataun eta Urretxu. Galparsorok irabazi du Mendijurren omenezko proba. 12, Beasain. Igartzako Mendi Duatloia, Erguinentzat eta Gomezentzat. 12, Olaberria. Berasategi, Euskadiko txapeldun. 13, Itsaso. Sasietak CanfracCanfranc lasterketa irabazi du. 20. Ordizia. Altamirako pista berritua estrenatu dute. 23, Goierri. Aizkolariek

federazioaren utzikeria salatu dute. 23, Zegama. Aizkorri-Aratz parkean Gipuzkoako Orientazio Liga jokatu dute. 26, Ataun. Zubizarretak profesionaletan debuta egin du. 26, Zumarraga. Zaldua Euskal Pentatloiko garaile. 27, Ataun. Tobar, altuera jauziko Espainiako txapeldun. 27, Beasain. Imazen oroimenezkoa, Oiarbiderentzat eta Silvestrerentzat. 27, Urretxu. Sanzek Cap de Creuseko errekorra ondu du. URRIA 3, Lazkao. Mendiak lehen mailan debutatu du, Eibarrekin. 4, Goierri. Saskibaloi ligak hasi dira. 12, Ordizia. Simon Carr-ek irabazi du klasikoa. 15, Beasain. Ehunmilarik 2021ean ere ez dela izango iragarri dute. 15, Zerain. Oamendi kluba aurkeztu dute. 17, Goierri. Futboleko ligak hasi dira. 18, Ordizia. Cendon, Euskadiko txapeldun pisu jaurtiketan. 22, Beasain. San Silvestre proba ez dutela egingo iragarri dute. 25, Ordizia. Ampok Ohorezko liga abiatu du. 25, Ormaiztegi. Ion Izagirrek Vueltako 6. etapa irabazi du. AZAROA 6, Goierri. Profesionalak eta erdi-profesionalak ez diren kirol lehiaketa guztiak eten dituzte. 6, Ataun. Ataunen hasi da Buruz buruko txapelketa. 14, Ezkio. Egeak Eguzkiak iraun bitartean erronka egin du. 15, Legazpi. Ilintxak, 75 urte. 20, Ormaiztegi. Ziklo-krosa ez dela egingo iragarri dute. ABENDUA 6, Segura. Agirrezabalek maratoiko Goierriko marka ondu du.


20 //

Kulturaren aldeko ahotsak ozen Urtekaria Kultura

.

.

Koronabirusak ez ditu kulturaren aldeko ahotsak isilarazi Zailtasun guztien gainetik, zuzeneko hainbat emanaldi egin dira Goierrin Kultura segurua dela aldarrikatu dute Zailtasunak zailtasun, kulturaren munduak eutsi egin die koronabirusaren olatuei. Antzokiak itxita izan dira hainbat hilabetez, eta kultur emanaldi asko bertan behera gelditu badira ere, pixkanaka eta neurri bereziekin, baina zuzeneko emanaldi ugari egin ahal izan dira azken hilabeteetan. Sektoretik alarma piztu zen, eta kultura segurua dela aldarrikatu dute behin eta berriz. Beste sektore batzuetan gertatu den bezala, kultur munduak ere bere burua berrasmatu behar izan du. Itxialdiaren lehen asteetan, ugariak izan ziren online edo sarean egindako bideo eta zuzeneko emanaldiak. Matilda taldeko Maria Amolategik apirilean azaldu zuenez, «taldekide bakoitzak bere etxetik grabatuta» atera zuten Sweet kiss abestiaren bideoklipa. Gorka Hermosa soinujoleak, Facebook bidez aurkeztu zuen bere disko berria. Balkoietatik ere emanaldi ugari egin zituzten bertako artistek, tartean DJ Monkey Man edo Ziribulio Sound Systemen saioak.

Kultura egunez egun

Txoperenak jaso du Igartza Saria eta Elizarik lehen eleberria argitaratu du Beasaingo Udalak, CAFeko Euskara Zerbitzuak eta Elkar argitaletxeak bultzatzen duten Igartza Literatur Saria albiste iturri izan da aurten, iaz saritutako egilearen lan berria argitaratzeaz gain, dagoeneko bidean baita aurtengo saria jaso duen egilearen lana ere. Lehena Erika Elizari hernaniarrak idatzitako Zendabalitz liburua da, apirilean argitaratua. Bigarrena, berriz, Maddi Ane Txoperenaren proiektua da. Hendaian jaio eta Lesakan bizi den kazetariak jaso du aurten Igartza Saria, Ez erran inori lanarekin. 2021ean argitaratuko du.

Legazpin herriko taldeekin kontzertua antolatu zuten, aire librean eta segurtasun tarteekin. T.MADINABEITIA

Kultura «alarma gorrian»

Udaberri eta uda parteko kontzertu eta ikuskizun gehienak bertan behera gelditu eta gero, kultur sektorea antolatu eta kalera ateratzen hasi zen, Alarma

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

Ordiziarrock lekuz eta formatuz aldatuta egin dute aurten. A.ARANBURU

Agirre bakarkako lehen diskoa aurkeztu du zuzenean, Ataunen.

URTARRILA

OTSAILA

8, Urretxu-Zumarraga. Guillermo Murciegok irabazi du Santa Lutzi eguneko Argazki Rallya. 10, Urretxu. Ane Odriozolak eta Antonio Palomaresek jaso dute Iparragirre Saria literaturan, Iñigo Legorburuk bertsopaperetan eta Ainhoa Anduezak poesian. 15, Ataun. Jaione Apalategi ataundarra izendatu dute Oteiza Fundazioko presidente. 24, Ataun. Eneko Dorronsorok

4, Goierri. Santa Ageda bezperan 25 taldetik gora atera dira kantu eskean Goierrin. 6, Ordizia. Starblues musika taldeak Hitz gatibuak izeneko bigarren diskoa argitaratu du. 8, Ataun. Atauniker elkarteak 15 urte bete ditu. 15, Ordizia. Kalderero egunean desfilea egin eta Zozomikoteren atxiloketa irudikatu dute. 22, Ordizia. Laguntasuna

Errondailak 60 urte bete ditu eta festa egun batekin ospatu dute. 29, Zaldibia. Maide Garmendia eta Hodei Munduate zaldibiarrak Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalera sailkatu dira. MARTXOA 3, Zumarraga. Oscar Pereira musikariak diskoa argitaratu du Meteoro taldearekin. 5, Segura. 'Ganbaran norbait dabil' proiektu kulturala jaio da. 16, Goierri. Osinalde Bertso Sariketa eta Ordizia, Zaldibia eta Gabiriako saioak atzeratu dituzte.

gorria lemapean. Koronabirusari aurre egiteko neurriak arindu ahala, ordea, pixkanaka hasi dira saioak egiten. «Kultura segurua» dela aldarrikatu dute behin eta berriz, eta horren erakusgarri idira, neurri bereziekin antolatu diren hainbat eta hainbat saio. Beasainen eta Ordizian egin zituzten aurreneko emanaldiak, formatu txikian eta segurtasun tarteak eta neurriak beteta. Gero etorri ziren emanaldi handiagoak, hala nola, Ordiziarrock eta ZZ Rock jaialdiak edota Legazpin herriko taldeekin egindakoa.

17, Segura. Iparra-Hegoa kultur astea atzeratzea erabaki dute. 24, Beasain. Fotoetxe argazki denda itxi dute. Telleriak erakusketak egiten jarraituko du. 26, Legazpi. Legazpin sortzecovidea egitasmoa sortu dute herriko artista eta sortzaileek. 26, Urretxu. The Northagirres taldeak Cavaré diskoa atera du. APIRILA 24, Beasain. Konfinamendua hasi zenetik, Beasaingo liburutegian laukoiztu egin da liburu elektronikoen erabiltzaile kopurua.

Txoperena, sariarekin. K.GARRALDA

27, Goierri. Goierriko dantza taldeek deituta, Balkoiak dantzari ekimena egin dute, eta bideoan jaso dute. MAIATZA 5, Legazpi. Alaitasuna Errondailak eta jaiotzaren taldeak jaso dute Olaria Saria. 7, Legazpi. Mirandaolako mirariaren 400. urtemugako ekitaldia dokumentalean jaso dute. 18, Goierri. Museoen Nazioarteko Egunean, 'Dastatu museoa' egitasmoa egin dute Zumalakarregin eta Igartubeitin..


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

//

21

Urtekaria Kultura

Zinema

Urteurrena

‘‘

Bi Goya saria lortuta, Hollywoodera bidean Goenaga, Arregi eta Garaño martxoan, Goya Sarietan. HITZA

Joxe Mari Goenaga zinegile ordiziarra eta Moriarti Films ekoiztetxea sekulako ibilbidea egiten ari dira urte gutxian. Loreak eta Handia filmeekin izandako arrakastaren ondoren, La Trinchera Infinita lanak ere hainbat sari jaso ditu; Donostiako Zinemaldikoaz gain, Goya sarietan izendapen gehien jaso zituen filma izan zen (hamabost guztira). Azkenean bi izan ziren Goenagak,

Arregik eta Garañok egindako filmak lortutako Goya Sariak. Baina hori baino garrantzitsuagoa izan da, Hollywooderako emandako jauzia. Espainiako Zinearen Akademiak film hori aukeratu baitu Oscar Sarietan lehiatzeko. Hori gutxi ez eta, azken asteetako berria da Moriartik Hollywooden filme bat egiteko kontratua sinatu duela Gotham Group ekoiztetxearekin.

EKAINA 1, Goierri. Goierriko museoek ateak zabaldu dituzte, hainbat hilabeteko itxialdiaren ondoren. 12, Goierri. Goierriko antzokietan zine emanaldiak hasi dira. 12, Goierri. Goierriko Jazzaldia bertan behera utzi dute. 20, Lazkao. Lazkaoko gurasoek sortutako musika eskolak agur festa egin du, 35 urte eta gero. 23, Zumarraga. Santa Isabel jairik ez baina ezpata dantza egin dute Zumarragan, neurrekien.

ak aurkezteari utzi berritan. 17, Beasain. Iban Nikolaik eta Joseba Loinazek Izpilunak ikuskizuna aurkeztu dute. 20, Goierri. Urmuga egitasmoak Urbiara eta Lareoko urtegian kontzertua egin du. 21, Ormaiztegi. Galardi familiak Bernardo Muñoz de Vaca militarraren objektuak eman dizkio Zumalakarregi Museoari. 23, Ordizia. Urrup Antzerki Taldeak A metro y medio antzezlana estreinatu du.

UZTAILA

ABUZTUA

4, Zaldibia. Aralarri buruzko liburuaren aurkezpen musikatua egin dute, jardin botanikoan. 4, Lazkao. Inaxio Usarralde omendu dute Usurbilen, bertso-

10, Urretxu. Iparragirreren Gernikako arbola euskal ereserkia izan dadila eskatu dute. 13, Ordizia. Gure Iragana elkarteak aurkikuntzak egin ditu San

«Urte asko daramat Bertsozale Elkartean, belaunaldi berriei tokia egin behar zaie ardura postuetan» Saroi Jauregi GBE-ko lehendakari ohia

Katerin Artolak eta Iker Belintxonek irabazi dute Seguran SEGURAN // Euskal Herriko

Dantza Txapelketaren 44. edizioa jokatu dute aurten Seguran. Hamahiru bikotek parte hartu dute, eta guztien artean, Katerin Artola eta Iker Belintxon oiartzuarrek osatutako bikotea atera dira garaile. Jantzirik politenaren saria ere haientzat izan zen. Koronabirusaren aurkako neurriak direla eta, aforoa erdira murriztuta egin dute finala.

Bartolome ermita inguruan, tartean, erdi aroko bi hilobi. 26, Urretxu. Jon Plazaola aktore urretxuarrak Irabazi bakarrizketa aurkeztu du, Donostian. IRAILA 10, Ezkio. Asier Zabaleta dantzariaren Ertza konpainiak Zehar ikuskizuna estreinatu du. 12, Beasain. Dantzari Eguna egin dute Beasainen, aurpegia estalita eta publikorik gabe. 20, Gabiria. Valentin Larrea konpositorearen lanekin kontzertua egin dute jaioterrian. 26, Beasain. 30. Idazlan Lehiaketako Sariak banatu dituzte. URRIA 9, Beasain. Igor Rezolak bitarte-

Iparragirre omendu dute Urretxun, 200. urtemugan Joxe Mari Iparragirre poeta eta kantari urretxuarra jaio zeneko 200. urtemuga bete da 2020an, eta haren jaioterrian, urte osoko ekitaldi sorta antolatu dute, bardo ezaguna gogoratzeko. Udaberrirako programatutako ekitaldi asko udazkenera atzeratu behar izan dituzte. Hala ere, hainbat erakusketa, hitzaldi, bertso saio eta kontzertu egin dituzte haren omenez, tartean Angela, Iparragirreren bertso askea, Bihotzeko Joxe Mari eta Iparraguirre 7 ikuskizunak. Abuztuan lore eskaintza eta omenaldia egin zioten, bere jaiotetxea eta bizitza errepasatzen dituen herriguneko ibilbidea ere antolatu dute. IREKIA

kari lanak egin ditu, lehen aldiz, Ez bultza egin! proiektuan. AZAROA 14, Ataun. Jose Luis Rodriguezek irabazi du Ataungo Argazki Rallya. 16, Ordizia. Joxe Aldasoro etxarriarrak irabazi du Ahoz Aho lehiaketa. 22, Lazkao. Areria antzokia irekitzeko eskatu dute hainbat herritarrek, elkarretaratzea eta si-

nadura bilketa eginda. Aste berean zabaldu dute antzokia. 26, Legazpi. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Amaren intxaurrak ikuskizuna aurkeztu dute. ABENDUA 17, Beasain. Eli Bujanda kantariak Ametsak bakarkako diskoa argitaratu du. 21, Ordizia. Mama filmak irabazi du Giza Eskubideak Herrira laburmetrai lehiaketa.


22 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

Sortzen jarraitu dute Urtekaria Euskara

Kulturgintzarentzat urte traketsa izan bada ere, sortzaileen emaria ez da eten, eta Goierriko egileek 50 lan inguru argitaratu dituzte, liburu eta disko artean, erdiak baino gehiago, euskaraz Pandemiak ez du egileen sormena eten. Aurtengoa ez da urte erraza izan kulturgintzarentzat, baina itxialdiak itxialdi, Goierriko egileek, idazle nahiz musikariek, sortzen jarraitu dute. Horren erakusgarri dira aurten argitaratutako titulu berri guztiak. Liburugintza izan da, beste behin ere, arlorik emankorrena. Aurten guztira 40 lan argitaratu dituzte Goierriko egile edo argitaratzaileek, iaz baino 3 gehiago. Generoari dagokionean, eleberriak dira ugarienak (%37,5). Tokiko historia lanak (%25), haur eta gazte literatura (%12,5), olerkia (%10) ere ugariak izan dira. Gida, sukaldaritza errezeta, saiakera eta biografiagintza arloetan, bina liburu atera dira. Hizkuntzari dagokionean, berriz, erdiak baino gehixeago, %52, euskaraz argitaratu dira, %35 gaztelaniaz eta %10 elebitan.

Kultura egunez egun URTARRILA 5, Legorreta. ‘Ez zela kajoi batean gordetzekoa’ liburua aurkeztu dute, herriko ondarea jasota. 10, Urretxu. Ane Odriozolak eta Antonio Palomaresek jaso dute Iparragirre Saria literaturan, Iñigo Legorburuk bertsopaperetan eta Ainhoa Anduezak poesian. 17, Beasain. Igartza Musika Zikloa aurkeztu dute, bederatzi emanaldirekin. 24, Ataun. Eneko Dorronsorok bakarkako lehen diskoa aurkeztu du zuzenean, Ataunen.

Liburugintzan baina gehiago nabaritu da izurriaren eragina diskogintzan. Hainbat lan argitaratu badira ere, ez da beste urte batzuetako jariorik atzeman. Eneko Dorronsoro, Asier Lopez, Xabier Crehuet, Eli Bujanda,

40

Gorka Agirre, The Northagirres, Sin mala intención, Starblues edota Saioa Garin dira aurten diskoren bat argitaratu duten Goierriko talde eta bakarlariak. Eider Saez lazkaotarraren Nogen taldeak eta Oscar Pereira zumarragarraren Meteoro taldeek ere lan bana argitaratu dute.

Liburu azokak, erdibidean

LIBURU Liburugintza izan da sormen aldetik atalik oparoena. Guztira 15 eleberri, 10 historia lan, haur eta gazte literaturako 5 titulu eta poesiako 4.argitaratu dira. Baita gida, sukaldaritza, biografia eta saiakera arloko bina lan ere. 10 disko. Diskogintzan gehiago nabaritu da pandemiaren eragina eta aurten argitaratutako lanak ez dira dozenara ere heldu.

Euskal sortzaileen urteko erakusleihorik garrantzitsuena izan ohi da Durangoko Azoka, eta pandemiak eragindako egoera dela medio, aurten ezin izan dute hori ere egin, ez behintzat modu fisikoan. Online egindako ekitaldiek eta sareko dendak, ordea, uste baino harrera hobea izan dute, eta salmentak ere espero baino hobeak izan dira. Goierrin, Seguran eta Lazkaon egin dituzte liburu eta disko azokak, ohi baino formatu txi-

kiagoan eta ekitaldi gutxiagorekin. Hala ere, izan da euskal literatura eta musikagintzako azken nobedadeak ezagutu eta egi-

le batzuekin aurrez aurre egoteko aukerarik. Ataunen ere egin dute azoka, baina soilik formatu digitalean.

OTSAILA

MARTXOA

6, Ordizia. Starblues musika taldeak Hitz gatibuak izeneko bigarren diskoa argitaratu du. 10, Beasain. Ama-alu-lur (Sorgin baten ametsak) liburua aurkeztu dute, Ekaitz Goikoetxearen bertsoekin. 11, Legazpi. Iosu Garai argazkilariak Bi pasio liburua argitaratu du, bidaiak eta argazkilaritza uztartuz. 20, Beasain. CAFeko euskara planak 25 urte bete ditu.Aitzindari izan ziren lagintza hortan. 22, Ormaiztegi. Euskaraldia aurkeztu dute eta hasi dira lantaldea osatzen

3, Zumarraga. Oscar Pereira musikariak diskoa argitaratu du Meteoro taldearekin. 4, Beasain. Igartza Literatur Bekarekin Zendabalitz liburua argitaratu du Erika Elizaraik. 5, Beasain. Letizia Estevezek eta Arantxa Sarriegik irabazi dute udal euskaltegiko M-lehiaketa. 346 lagunek parte hartu dute. 6, Goierri. GoiBerri aldizkariak aro berriari ekin dio, «azalez eta mamiz» berrituta. 26, Urretxu. The Northagirres taldea 'Cavaré' diskoa atera du. 31, Urretxu-Zumarraga. Otamotz atariak webgune berritua

jarri du martxan.

Agirrek eta Idurre Eskisabelek. 29, Lazkao. Asier Etxenikek jaso du Gerriko Beka, euskararen murgiltze ereduak ikertzeko.

Lazkaon eta Seguran modu fisikoan egin dute azoka. AIMAR MAIZ

APIRILA 8, Zumarraga. Jose Ignacio Ruiz de Alegriak 'Orfeo' zientzia fikzio liburua aurkeztu du. 30, Zegama. Joxean Ormazabalen lanak webgune batean bildu ditu Elkar argitaletxeak, bere heriotzaren 10. urtemugan. MAIATZA 7, Beasain. Mozorro Festa egin dute, Etxealditik Euskaraldira egitasmoa irudikatzeko. 28, Goierri. Aralar, mundua leku den lurra ikuskarian oinarrituta, liburua egin dute Lorea

EKAINA 7, Lazkao. Maizpide euskaltegiak on-line eta kultur ekitaldirik gabe hasi ditu udako euskara ikastaroak. 15, Idiazabal. Amaia Telleria idiazabaldarrak Haize-lekuak liburua argitaratu du 17, Zumarraga. Pello Lizarralde idazleak Argiantza eleberria argitaratu du. 18, Ordizia. Patxi Zubizarreta idazleak eta Jokin Mitxelena


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

‘‘

«Euskararen arloan aldaketa handia sumatu dut CAFen azken hogeita bost urte hauetan» Joxe Begiristain CAFeko euskara arduraduna

Hitz edo Irri euskara elkarteak Miñaripe jolasa atera du SEGURA // Hainbat urtez herri

mailako lehiaketa izan dena mahai-joko bihurtu dute Seguran. Hitz edo Irri, Euskaraz Elkarri elkarteko kideek Miñaripe jolasa atera dute, mahaiko jokoen formatuan. Lehiaketak herrian izandako harrera ona ikusita eman dute pausoa. Herriko historia eta euskara oinarri hartuta, transmisio lana egin nahi dute, edonork eta jolas moduan egin daitekeen joko honen bidez. 25 euroan dago salgai, Ardixarran eta liburutegian.

ilustratzaileak 'Garalar-Maralar' ipuin ilustratua argitaratu dute. 19, Zaldibia. Koldo Zubeldiak Bederatzigarrena bederatzi olerki liburua argitaratu du. UZTAILA 4, Zaldibia. Aralarri buruzko liburuaren aurkezpen musikatua egin dute, jardin botanikoan. 15, Ataun. Joxe Arratibel Zurutuza fraide eta idazle ataundarraren biografia argitaratu dute. 17, Beasain. Iban Nikolaik eta Joseba Loinazek Izpilunak ikuskizuna aurkeztu dute. 30, Urretxu. Unai Madina gazteak Charlie Smith y la especie

//

23

Ahoa estalita ere, mihia dantzan

Urtekaria Euskara

.

Euskaraldiaren bigarren ekitaldia egin dute, pandemiak markatuta Hamabost egun iraun ditu ariketak, eta 10.000 goierritarrek eta 600dik gora arigunek parte hartu dute Hamar mila ahobizi eta belarriprest, 600dik gora Arigune eta dozenaka ekitaldi. Horiek dira Euskaraldiaren bigarren edizioak Goierrin utzi dituen datuetako batzuk. Berotze eta girotze lan handia izan duen ekitaldia da, lanketa iaztik hasi baitzuten herri askotan. Lehen edizioaren fruituak ere jaso ditu bigarrenak, eta are gehiago saretzeko balio izan du ekitaldi berriak. Pandemiak markatutako edizioa izan da, ordea, aurtengoa. Eta hori asko nabaritu da, batez ere kaleko ekitaldiei dagokionean. Goierri bigarren olatu betean zela iritsi baitzen Euskaraldiaren hamabostaldia. Hala ere, zailtasunak zailtasun, egoerara egokitu eta txapa paparrean dela, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiten saiatu dira hainbat eta hainbat. Pandemiaren eragina datuetan ere nabaritu da, 2018ko ekitalditik, %16 jaitsi baita norma-

oculta liburua argitaratu du. ABUZTUA 27, Goierri. Euskaraz hitz egingo duen jaurlaritza bat eskatu dute 325 kazetarik. IRAILA 9, Beasain. Kristina Galarragak Eleonora eleberria argitaratu du. 10, Beasain. Maddi Ane Txoperenak jaso du 23. Igartza Literatur Beka. 15, Lazkao. Eneko Aizpuruak Bidasoan gora liburua aurkeztu du. 16, Zumarraga. May Boeken idazle zumarragarrak hirugarren liburua argitaratu du.

Marik ere parte hartu zuen Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldian, Beasainen. KERMAN GARRALDA

nakoen parte-hartzea. Aurtengo partaiden %72k berriz, lehenengo ediziotik errepikatu dute. Parte hartu duten 10.084 goierritarretatik %84,7 ahobizi izan dira, eta %15,3 belarriprest. Se-

xuari dagokionean berriz, emakumezkoak dira gehienak, %62, gizonezkoak %38 izan diren bitartean. Ariguneak izan dira aurtengo berezitasuna, eta baita bigarren

ariketaren indargune nagusietako bat ere. Entitate publiko eta pribatuetara jo da aurten, euskaraz lasai aritzeko gune bezala identifikatuta. Eta Goierrin, guztira 631 arigune sortu dira.

18, Legazpi. Josean eta Javier Larrea anaiek Mirandaola 15801980 liburua argitaratu dute.

Agustin Galabideren biografia. 10, Idiazabal. Illati euskara elkartearen Aldaize aldizkariak 100. zenbakia argitaratu du. 11, Zumarraga. Antxiñe Mendizabalek Odolekoak argitaratu du, bere lehen eleberria. 12, Beasain. Beasaingo Paperak bildumaren 28. alea argitaratu dute, Gudugarreta ardatz duela. 30, Idiazabal. Irene Aldasorok Sally Rooneyren Jende normala elebrria euskaratu du.

bertsioa prestatzen ari da. 11, Legorreta. Betzaida Urtazak Burrunba txoria ipuina argitaratu du. 15, Segura. Hitz edo Irri, Euskaraz Elkarri elkarteko kideek Miñaripe mahai-jolasa atera du. 18, Goierri. Euskal Liburu eta Disko Azokak egin dituzte, era presentzialean Lazkaon eta Seguran, eta birtualki Ataunen. 22, Beasain. Ekaitz Goikoetxeak irabazi du Zapirain Anaiak bertsopaper lehiaketa. 17, Beasain. Eli Bujandak ‘Ametsak’ diskoa argitaratu du. 27, Urretxu. Amaia Iturriotzek irabazi du Pello Errota sariketa.

URRIA 27, Legazpi. Aitor Arana idazle legazpiarrak 'Zuhaitza' eleberria argitaratu du, gazteentzat. 28, Legazpi. Ane Odriozolak Gibolako trilogiaren bigarren liburua aurkeztu du. AZAROA 4, Beasain. Irati Goikoetxeak Lauaxeta olerki lehiaketa irabazi du. 8, Ormaiztegi. Itziar Sistiagak Maldito Gorri argitaratu du,

ABENDUA 2, Legazpi. Juan Mari Irazustabarrenak autobiografia argitaratu du, gaztelaniaz. Euskarazko


24 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko abenduaren 31

Goierri Ez-festak

ITXIALDIAREN AURREAN, IRUDIMENA

Legazpi

Urretxu

Pandemiak eta itxialdiak eraginda, hainbat jai eta ekitaldi gelditu dira bertan behera. Herri eta auzoetan, irudimena piztu eta makina bat ekitaldi antolatu dituzte balkoietan. Kamioijira. Dultzaineroak kamioi gainean ibili dira. T,M.

Beasain

Goierri

Loinatz jaiak balkoietan. Festak kalean ospatu ezinda, jaia balkoietan egitea erabaki zuten askok. HERAS

Zaldibia

Aberri Eguna. Ikurrinak balkoietan. I. GURRUTXAGA

Derbia. Kopako finala balkoietan jokatu da. ZALDUA

Balkoiak dantzari. Goierriko dantza taldeen ekimena. HITZA

Olaberria

Ihurreko jaiak. Auzotarrak balkoian mozorrotuta. A. A

Ormaiztegi

Danborrada. Jaien ordezko, danbor hotsak. A. ARANBURU


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.