Goierriko Hitza Korrika 2022

Page 1

KORRIKA 2022

OSTEGUNA, 2022KO MARTXOAREN 31 XIX. URTEA, 3.782. ZENBAKIA

GOIERRI.HITZA.EUS

TESTUAK: LOINAZ AGIRRE / ARKAITZ APALATEGI

AIMAR MAIZ

HITZETATIK EKINTZETARA

Gaur abiatuko da Korrikaren 22. edizioa Amurrion, eta apirilaren 10ean bukatuko da Donostian, tartean bi mila kilometroko bidea eginda. Goierrin apirilaren 8an sartuko da. Aurtengo edizioa gogoz hartu dute, bai antolatzaileek eta baita herritarrek ere.


2 //

Goierri Aurkezpena

J

oko luzekoa da euskararen partida. 1980an, duela 42 urte hasitako ibilbidea ere, pausoz pauso eta hitzez hitz iritsi da 22ra. «Ezinbestekoa da partida hau irabaztea. Ekiteko ordua da, orain bukatu behar da tantoa, orain irabazi behar da norgehiagoka». Hala azaldu dute antolatzaileek, aurtengo Korrikaren aurkezpenean. Izan ere, Korrikak 22. aldiz zeharkatuko du aurten Euskal Herria. Gaur abiatuko da aurtengo edizioa Amurriotik, eta apirilaren 10ean iritsiko da Donostiara, herriz herri 2.180 kilometro egin eta gero. Goierrin apirilaren 8an sartuko da, 15:36an, Aizpurutxotik barrena, Urretxu-Zumarragara, eta Legorretatik irten, 21:14an, Tolosaldetik jarraitzeko. Pandemiaren eraginez, urtebetez atzeratu behar izan du Korrika AEK-k, berez, 2021ean egitekoa baitzen 22. edizioa. Atzerapen eta zailtasun guztien gainetik, ordea, martxan da jada euskararen aldeko ekimen erraldoia. Eten hori ohi baino luzeagoa izan da halabeharrez. Baina tarte horretan, euskararen aldeko lana ez da eten. Alizia Iribarren AEKko koordinatzaile nagusiak «euskararen alde lanean segitu duen jendearen gogoa eta ilusioa» txalotu du. Errigoraren Agerraldia ekinbidea eta AEK-ren Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! kanpaina edota hizkuntza politiketan eragiteko Batuz Aldatu adostasun soziala jarri ditu adibide. Hala, lan horri hauspoa ematen jarraitzeko, oso garrantzitsutzat jo du «Korrikak ekarri ohi duen euskararen aldeko uholdea» berreskuratzea.

«Hitzetatik ekintzetara»

Hitzez eta pausoz, hogeita bira

22. Korrika

HitzEkin izango da aurtengo Korrikaren lema. Hain zuzen ere, «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko deia egin dute, «nork bere tokitik eta eginbeharretik». Herritarrei ez ezik, elkarteei eta erakundeei ere egin diete ekintzarako gonbitea. «Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hiz-

Korrikaren 22. edizioa gaur hasiko da Amurrion eta apirilaren 8an iritsiko da Goierrira.

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko martxoaren 31

kuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak». Izan ere, euskararen egoera normaltasunetik urrun dago oraindik; «larrialdi linguistikoaren alarma gorria» piztuta dagoela gogorarazi dute. «Horren aurrean ernatzeko» eskatu diote gizarteari. «Ekin diezaiogun berehala: aldekotasunetik konpromisora, eta konpromisotik erakunde orok urrats sendoagoak egin ditzan eragitera, jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko».

Euskaltegiei bultzada eman

Euskararen «aldekotasuna eta harrotasuna» bultzatzeko beharra ikusten dute antolatzaileek. Eta bide horretan, Korrikak «akuilu lana egin dezan» nahi dute. Euskara bultzatzeko, ezinbestekoa da euskaltegien lana, eta AEK-ren arabera, «administrazioari dagokionez, euskaltegiei bideratutako baliabideak ez dira nahikoa oraindik». Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «urrats handia egiten ari da irakasleen lan baldintzak normalizatzeko», baina oraindik badago zer hobetu. «Ipar Euskal Herrian ere laguntzak handitu egin dira, bai, baina ez helduen euskalduntzeak behar lukeen moduan. Eta Nafarroan, gobernuak urrats sendoagoa egin berri du, azken urteotan pauso txiki batzuk eman ostean». Datozen urteetan «hobekuntza» horiek «areagotuko eta sendotuko diren itxaropena» dutela esan du Iribarrenek.

Kultur ekimenak nonahi

Azken urteetan hartutako bidetik, kultur egitarau zabal batek lagunduta etorriko da 22. Korrika ere. Izan ere, Korrika Kulturala egitasmoaren barruan dozenaka ekitaldi antolatu dituzte, herriz herri. Aurtengo omenduek ere, zerikusi handia dute kulturarekin eta euskalgintzarekin. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek egindako 34 urteko ibilbidea aitortu nahi izan dute, «euskararen transmisioan eragile aktibo» izan baitira. Urtarrilean egin zitzaien omenaldi ekitaldia.


22. Korrika

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko martxoaren 31

//

3

Goierri Antolatzaileak

Goierriko Korrikako koordinatzaileak buru belarri ari dira, herrietako eragileekin batera, aurtengo edizioa antolatzen. Aspaldiko partez, Korrika egun argitan pasako da Goierritik, 15:00etatik 21:00ak bitartean, hain zuzen ere.

Apirilaren 8an, «plan perfektua»

A

zkenean bai. Aspaldiko partez, azkenean, arratsaldeiluntze partean zeharkatuko du Korrikak Goierri. Ostirala izango da gainera. Apirilaren 8a da, hain zuzen ere, egun handia. Urretxutik Legorretara arte 15:00etatik 21:15ak artean, goierritarren artean eskuz esku ibiliko da Korrikaren lekukoa. Apirilaren 8rako, «plan perfektua» daukate goierritarrek, Goierriko Korrikaren koordinatzaileak diren Aitor Aguadok (Goierri behea) eta Beñat Ibañezek (Goierri garaia) ziurtatu dutenez. Aurtengo Korrika berezietan bereziena izango da Ibañez eta Aguadorentzat. Txiki-txikitatik Korrikan parte hartu badute ere, aurten, Korrika barru-barrutik biziko dute, eurak baitira Goierriko koordinatzaileak. Ibañezen esanetan, «esperientzia polita dela iruditzen zait. Ez da gainera normalean egiten den ekitaldi bat». Aguado ere gustura dabil antolaketan, ikusi baitu «jende askorengan izugarrizko motibazioa» sortzen duela. Gainera, «ziurtatuta dago jendearen parte hartzea». Ibañezek nabarmendu duenez, «berdin da zein ordutan pasatzen den Korrika, beti jendetza izaten da, beti izaten da giro ona». Sentimendu ugari eragiten

ditu Korrikak. Ibañezentzat, «emozioa, poztasuna... ematen du horrelako ekitaldi batek booma edukitzea Euskal Herrian. Urteak pasa ahala gero eta xarma gehiago daukala esango nuke». Aguadorentzat gainera, erabat hunkigarria da, «denok batera, denok elkarrekin Korrikan parte hartzea, Korrika non ibiliko den pentsatzea nondik zenbat kilometro egin dituen Euskal Herrian... oso hunkigarria da».

Kopilotu

Korrikaren egunean, furgonetaren aurretik bidea zabalduz joaten den autoan joango dira, txandaka, kopilotu, Korrikaren ibilbidea erakutsiz. «Ondo gidatu beharko ditugu bestela... auskalo non azalduko garen», diote umoretsu. Goierrin 60 bat kilometro egingo ditu Korrikak. «Kilometro salmenta ondo joan da. AEKko Euskaltegietan diru iturri garrantzitsua da». Hori bai, «kilometroak baino eragile gehiago direnez, kilometro bakoitzean ahalik eta eragile gehien sartzen saiatzen gara». Askotan denen gustua egitea ezinezkoa dela nabarmendu dute koordinatzaileek. «Denek herri barnealdean egin nahi dute Korrika, baina ezinezkoa da. Saiatzen gara denak pozik

Beñat Ibañez eta Aitor Aguado, Beasaingo AEK euskaltegiaren atarian. LOINAZ AGIRRE

uzten baina zaila da. Denok ezin dugu Kale Nagusian korrika egin». Korrika herri guztietatik pasatzea ere ezinezkoa da eta aurtengo edizioan, Goierriko herri hazienetan, Legazpi geratu da ibilbidetik kanpo. «Antolatzaileek beraiek esaten dute zein herritatik pasatuko den Korrika. Eskualdeetan, herrietako ibilbide zehatza antolatzen dugu» . Hala ere, Korrika pasatzen ez den beste herritarrek egiten duten bezala, legazpiarrek ez dute hutsik egingo eta Urretxun egingo dute korrika, bidegorritik legazpiar guztiak elkarrekin jai giroan joanda. Gainera, Korrikaren historia biltzen duen erakusketa ikusgai dago kultur etxean apirilaren 10era arte.

Jendea gogotsu

Korrikaren aitzakian, bai aurretik eta bai ondoren, plan ugari antolatu dituzte herrietako Korrika batzordeek. «Jendea gogo-

‘‘

«Jende askorengan Korrikak izugarrizko motibazioa sortzen du» «Ondo joan da Kilometroen salmenta. AEKrentzat diru iturri garrantzitsua da» Aitor Aguado Goierri beheko koordinatzailea

«Berdin da zein ordutan pasatzen den Korrika, beti jendetza eta giro ona izaten da» «Material gutxi dago, baina zenbaki gabeko petoak ari gara saltzen 5 euroan» Beñat Ibañez Goierri garaiko koordinatzailea

tsu dago. Gozatzeko eguna izango da. Aitzakiarik ez dago». Datozen urteetarako erronka bat bota die Aguadok Goierriko gazteei: herrietako Korrika batzordeetan parte hartzea. «Herrietako batzordeetan betiko jendea dabil eta erreleboa eskatzen ari dira. Gazteak behar ditugu batzordeetan».

AEK diruz laguntzeko

Euskararen aldeko korrikaldia baino gehiago da Korrika: AEK euskaltegien lana bermatzeko diru iturri garrantzitsua. Korrika eginez eta kilometroa erostearekin batera, modu bat baino gehiago dago AEK diruz laguntzeko: Korrikako materiala erosita (Beasaingo Herri Dendan edo Internetez), Korrika Lagun edo Korrika Laguntzaile izanez, edo petoa erosiz. «Material gutxi dago eta zenbaki gabeko petoak saltzen ari gara. Asko eskatu dituzte. 5 euro balio du peto bakoitzak».


4 //

Goierri Ibilbidea

22. Korrika

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko martxoaren 31

Boluntarioak behar dira Donostiako bukaera festarako GOIERRI // Korrika apirilaren 10ean bukatuko da Donostian, eta bertan antolatu duten amaiera festan laguntzeko boluntarioak behar ditu AEK-k. Txartelak saltzen, txosnan, dendan edo tonbolan aritzeko jendea behar da. Parte hartzeko, forms.gle/6WtMSnepzcHfduf96 helbidean sartu eta galdetegia bete behar da. Donostiara 07:30ak aldera iritsiko da korrika, eta hiria zeharkatuta, Bulebarrean bukatuko da, ekitaldiarekin eta festa giroan.

22. Korrikako arropa. HITZA

Ibilbidea

60

KILOMETRO GOIERRIN Apirilaren 8an iritsiko da korrika Goierrira, eta 60 kilometro egingo ditu eskualdean. Etorrera. Aizpurutxotik barrena, Urretxun sartuko da Korrika, ostiral arratsaldeko 15:36an. Irteera. Eskualdean barrena ia sei orduz ibili eta gero, legorretarrek Ikaztegietako herritarrei emango diete lekukoa, 21:14an.

HERRIA

ORDUA

· Aizpurutxo (bidegorrian) 15:10 · Arkidiko tunela 15:16 · Mugarrietako tunela 15:36 · Larregiko tunela 15:24 · Urruztiko bidegurutzea 15:36 · Urretxuko sarrera 15:49 · Urretxu (Matxinporta) 15:55 · Urretxu (Lizeo parean) 16:02 · Zumarraga (Elizkale) 16:08 · Zumarraga (Eitzaga) 16:15 · Zumarraga (Eitzaga behea)16:21 · Ezkio (Anduaga industr.) 16:28 · Ezkio (Santa Lutzi) 16:34 · Ormaiztegi (Irizar) 16:41 · Ormaiztegi (herrigunea) 17:00 · Lierniko bidegurutzea 17:07

HERRIA

· Liernia (gaina) · Mutiloa (herrigunea) · Zerain (herrigunea) · Zerain (Zabalegi) · Segura (herrigunea) · Segura (herri-irteera) · Idiazabal (Ampo) · Idiazabal (herrigunea) · Idiazabal (Katea) · Ihurre (industrialdea) · Ihurre (biribilgunea) · Olaberria (herrigunea) · Lazkao (herri sarrera) · Lazkao (herrigunea) · Lazkao (Hiribarren) · Senpere

ORDUA

17:13 17:26 17:33 17:39 17:46 17:59 18:12 18:18 18:38 18:44 18:51 18:57 19:10 19:17 19:23 19:26

HERRIA

ORDUA

· Beasain (Zaldizurreta) · Beasain (Esteban Lasa) · Beasain (Dolarea) · Beasain (tren geltokia) · Beasain (Ganbo) · Beasain (Olaran) · Ordizia (Lazkaibar) · Ordizia (Buztuntza) · Ordizia (Gudarien etorb.) · Ordizia (tren geltokia) · Ordizia (Majori-Otegi) · Itsasondo (hasiera) · Itsasondo (bukaera) · Legorreta (hasiera) · Legorreta (bukaera) · Legorreta (Eredu)

19:30 19:36 19:43 19:49 19:56 20:02 20:09 20:15 20:22 20:28 20:35 20:41 20:48 21:01 21:07 21:14

Korrikako materiala salgai herri dendan eta hainbat herritan GOIERRI // Korrikako arropa, petoak eta bestelako materiala erosi nahi duenak, hainbat aukera izango ditu datozen egunetan. Batetik, Beasaingo herri dendan daude salgai, ostiral arratsaldetan (17:00-19:30) eta larunbat goizetan (10:30-13:00). Eta bestetik, datozen egunetan Korrikaren inguruan herriz herri egingo diren ekitaldietan ere jarriko dituzte postuak. Bihar Itsasondon izango da aukera; hilaren 8an, berriz, Lazkaon, Legorretan, Seguran edota Zaldibian.

Aurtzakak prestatu duen koreografia egingo dute 8an BEASAIN // Apirilaren 8an, Korrika Goierrira iritsiko den egun berean, dantza saio berezi bat prestatu dute. Izan ere, Aurtzaka taldekoek prestatu duten koreografia egingo dute 18:30ean, plazan, animatzen direnekin. Horretarako, koreografiaren bideoa zabaldu dute, eta bihar, entsegua egingo dute, 17:00etan, Gernika pasealekuko frontoian.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko martxoaren 31

22. Korrika Irudia Idiazabal

Agenda

16:30ean hasita: umeentzako jolasak, merienda, peto eta txapen salmenta. Korrika pasa ondoren, 21:45ak aldera, bokata jana (txartelak tabernetan salgai).

Korrika festak Arama Apirilak 1. Bertso-afaria, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colinarekin, 21:00etan, Arrikutz elkartean. Ataun Apirilak 1. Korrika badator! festa, iluntzean, San Gregorion. 20:00etan, talo-afaria (txartelak aurrez salgai tabernetan). Apirilak 8. Korrika egitera, 19:00etan, Lazkaon. Beasain Apirilak 7. Peto banaketa eta argazkia kilometro erosleekin, 18:30ean, Zubimuzu plazan. Apirilak 8. Korrika txikia, ikasleekin eta Aspaceko erabiltzaileekin, 10:30ean. Buruhandiak eta txistulariak (17:00), koreografia plazan (18:30), trikipoteoa (18:30), Beasaingo Joaldunak (19:15), Korrikari ongietorria (19:30), Zuttik Elektrotxaranga (20:00). Ezkio-Itsaso Apirilak 8. Korrikaren ondoren, txokolate jana eskolan. Ondoren, erromeria. Idiazabal Apirilak 8. Korrika txikia (10:45). Ondoren, dantza. Arratsaldean, musika eta umeentzako jolasak. Korrikaren ondoren, afari-merienda, gaztetxekoen eskutik. Itsasondo/Arama/Altzaga Apirilak 8. Itsasondotik Aramara, 17:00etan. Bitartean, musika Itsasondoko plazan. Amaieran, txokolate jana eta jolasak. Ondoren, batukadarekin ongietorria Korrikari. Iluntzean, DJak. Gabiria Apirilak 8. Korrikako bertsoafaria, 17:00etan, Ostatuan.

Dantzarien II. topaketa Korrika kulturalaren barruan, Goierriko Dantza Taldeek II. Topaketa egingo dute, larunbat honetan, Idiazabalen. 2019an egin zuten aurrenekoz, Lazkaon, eta eskualdeko zazpi herritako taldeak elkartu ziren; pandemia hasi zenetik, ordea, ez dute beste bilkurarik egin. Zapatuan, 10:30ean elkartuko dira, eta 11:00etatik aurrera, kalez kale ibiliko dira desfilean, musikaz lagunduta eta saioak eskainiz. 13:00etan, denak plazan bildu eta alardea egingo dute. Bazkal ondoan, erromeria izango da, 16:30etik aurrera, Ttipika taldearekin. A.MAIZ

Lazkao

Legazpi

Apirilak 7. Jolasak Maizpiden, 16:30ean. Ondoren, trikipoteoa. Apirilak 8. Korrika Festa: 11:00etan kantujira; gero, Korrika txikia. 15:00etan, gaztetxoen Korrika txikia, zanpantzarrek girotuta; Jun da jo txaranga (18:15). Korrika, buruhandiekin (19:00). Talogileak eta txosna. Trikidantz taldea (19:30).

Apirilaren 8ra arte. Korrika 1980-2022 argazki erakusketa. Apirilak 7. Korrika txikia (11:00). Ondoren, DJ Festa. Apirilak 8. Korrika Kulturalean, Apaiz Kartzela dokumentala, 19:00etan, Latxartegi aretoan. Legorreta Apirilak 8. Korrika Festa,

Olaberria Apirilak 3. Demode Quartet taldearen Epa!!! musika ikuskizuna, 12:30ean, plaza txikian. Apirilak 8. Goizean Korrika txikia. Eguerdian, bazkaria. Ondoren, jolasak, dokumentala eta Korrikari ongietorria. Iluntzean, trikipoteoa eta bertso-afaria. Ordizia Apirilak 6. Kilometroen erosleei petoak banatuko zaizkie, 19:00etan, plaza nagusian. Apirilak 8. Txikientzako jolasak (17:00-18:00) Hitzarok antolatuta. Burrunbazale txaranga. Korrikaren ondoren, poteoa plazan eta herriko tabernetan. Ormaiztegi Apirilak 1. Korrikaren aldeko Mus Txapelketa, 19:30ean (izenematea), Basotxulo elkartean. Apirilak 7. Korrika txikia, 11:30etik 12:00etara. Apirilak 8. Korrika Festa. 18:00etan txokolatea eta musika. Ondoren, Korrika egitera. Segura Apirilak 8. Goizean, Korrika txikia. 18:00etan, Tortilla txapelke-

//

5

Goierri Korrika kulturala ta. Ondoren, tortilla, txorizo eta kostilla pintxoak izango dira. Urretxu-Zumarraga Apirilak 7. Korrika txikia, herriko kaleetan. Apirilak 8. Korrikari ongietorria, 15:45ean. Iritsi aurretik eta ondoren, Secundino Esnaola musika eskolako ikasleen saioak. Bertso-poteoa, 19:00etan, Gaztelekutik, Martxoan Bertsoarekin elkarlanean. Gauean, kontzertuak gaztetxean. Zaldibia Apirilak 1. Korrika Festa. 16:30ean, kamisetak margotzea. Zozketa, petoak salgai, eta Korrikako dokumentala tabernetan. Apirilak 7. Korrika txikia, 11:30 eta 12:00ak artean. Apirilak 8. Festatxoa plazan, 18:00etan hasita. Txokolate beroa eta bizkotxoak eta musika. 19:30ean autobusa Ordiziara (izen-ematea herriko dendetan). Zegama Apirilak 8. Korrikaren ondoren, pintxoak, musika eta erraldoiak. Zerain Gaur. Lorea Agirreren hitzaldia: M8 eta Korrika, 19:00etan, kultur etxean. Apirilak 8. Jolasak umeekin. Korrikaren ondoren, txokolatada. Pintxoak eta afari-merienda.


6 //

Goierri Elkarrizketa

22. Korrika

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko martxaren 31

«Politena hori izaten da, jendearen aurpegiak eta emozioa ikustea»

KORRIKAREN ABESTIA

DIONI SANTOYO ARGAZKILARIA Korrika barru-barrutik ezagutu izan du Dioni Santoyo (Lazkao, 1967) argazkilariak. Duela 35 urte hasi zen Goierriko ibilbidearen argazkiak ateratzen, eta denetariko bizipenak ditu Urte asko egin dituzu Korrikako argazkiak ateratzen, baina noiz eta nolatan hasi zinen? Aurrenekoa 1987. urtean izan zen. Korrika Goierritik pasatzen zela eta, arrebak Goierriko AEKn lan egiten zuenez, haren bitartez hasi ginen. Orduan oso ezberdina zen dena, furgonetarik ere ez zen ibiltzen, pentsa, lekukoa joaten zen eta atzetik pankartarekin jendea, besterik ez. Orduan Gabriel lankideak eta biok, ez dakit denda ireki berritan edo artean irekitzekoak ginen, baina Diane-6 zahar bat hartu, kapota kendu eta horrela ibili ginen, hura gidatzen eta ni argazkiak ateraz. Oso berezia izan zen. Ataundik ere pasa zen urte hartan, eta Joxemiel Barandiaranen etxeraino joan ginen kotxearekin. Hogeita hamabost urte pasa dira harrezkero. Korrikaren azken hiru hamarkadetako garapena ezagutu duzu beraz. Bai, gero furgonetarekin hasi ziren, eta bertara igo eta han egiten nuen Goierriko ibilbidea, lekuko guztien argazkiak ateraz, gero AEK-k lekukoa eraman zuten guztiei argazki bana oparitzen zielako. Urte horietan guztietan, denetariko egoerak ezagutuko zenituen, ezta? Bai, aurten izango da salbuespena, baina Goierritik gehienetan goizaldeko ordu txikietan, euritan edo elurretan ere pasa izan

FITXA TEKNIKOA Izenburua. Hitzekin Hitzen egilea. Sustrai Colina. Musika. Nerea Urbizu. Abeslariak. Ane Garcia, Anari eta Nerea Urbizu. ABESTIAREN HITZAK Hitzekin, hitzekin, hitzekin... Oinetakoak lotu (e)ta utzi oinei libre, belarretan ortozik bilakatzen bide. Mapetatik harago, mundu asko dago. Sentitutakoa... Sentitu (e)ta hitzekin. (e)Ta berriro egin Korrika zurekin, arantzak erauzteko elkarren ederrez. (e)Ta berriro egin mundua zurekin...

A. APALATEGI

da. Gogoan dut urte batean nola ibili ginen Otsaurten gora igo ezinda, furgonetak ere patinatu egiten zuelako. Mendiko zati horietan, herrietako ordutegiekin jokatzen dute, eta abiadura moteldu edo bizkortu egiten dute. Eta nola bizi izan duzu zuk furgoneta barrutik? Politena hori izaten da, jendearen aurpegiak ikustea, emozioa eta nola gozatzen duten korrika ari diren bitartean. Ibilbide osoa egiten duzunean, zati asko egoten dira mendikoak, gauez, jen-

de gutxirekin... eta hor aritzen direnek sekulako meritua dute, bakarrik, askotan gauez eta halamoduzko eguraldiarekin korrika egiten dutelako. Baina gero Ordiziara, Lazkaora edo Beasainera iristen zarenean, jendetza ikusten duzu, musika, oihuak, eta hori petardo bat da, txute handia ematen dizu. Korrikak emozio asko mugitzen ditu. Dudarik gabe. Esaiozu zuk hemengo gazte bati Lazkaotik Seguraraino korrika joateko; hai-

zea hartzera bidaliko zaitu. Baina Korrikaren egunean, emozio horrekin, musika, lagunak... asko Olaberriko gaineraino iritsi eta gero Idiazabalera edo Seguraraino jarraitzen dute. Zerbait mugitzen du bai. Aurten beste era batera biziko duzu. Bai, aurten ez digute aukerarik eman argazkilarioi furgonetan igotzeko, eta pena pixka bat badut. Baina herritik [Lazkaotik] pasatzen da, eta bertan behintzat aterako naiz.

Euripean kantari ibiltzen ikasi; ez egon atertu zain (e)ta korrika hasi. Berdin da non hasten den, orain beti da hemen. Pentsatutakoa... Pentsatu (e)ta hitzekin. (e)Ta berriro egin Korrika zurekin arantzak erauzteko elkarren ederrez. (e)Ta berriro egin mundua zurekin beti baitago norbait hitz ekiteko prest. Hitzekin, hitzekin, hitzekin.... Neguko eguzkitan erantzi azala; beti ziur dago(e)nak duda sor dezala. Bizitza jendea da (e)ta jendea gara. Sentitu, pentsatu... Sentitu, pentsatu, hitzekin. Hitzekin, hitzekin, hitzekin... Zurekin....Hitzekin, zurekin....

Bideoklipa ikusteko eskaneatu QR kode hau sakelako telefonoarekin:


22. Korrika

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko martxoaren 31

«Belaunaldiz belaunaldi, etenik gabe aurrera goaz»

INKESTA » Izaro Iraeta Arama

Aurrenekoz 1995ean lekukoa eraman zuen Izaro Iraeta zaldibiarrak, Ordizian, erdigunean. «Urduritasun eta emozio handiko» unea izan zen. «Ez dut gogoan eguneko zein ordutan izan zen, goizez edo arratsaldez, baina egun argitsua zela gogoratzen dut eta kaleak jendez gainezka zeudela. Energiaz, emozioz eta ilusioz beteak, ni neu bezala». 2019an, berriz ere, alabarekin eta senarrarekin batera lekukoa eramateko aukera izan zuen: «Goizaldean esnatu eta oraindik ere zerua ilun zela iritsi ginen Ordiziara Aramatik. Bidean, lagun talde ezberdinak aurkitzen genituen telefono, linterna eta farolen argiaz lagundurik puntu ezberdinetan kokatzen korrikarekin bat egiteko». Zaldibiarrek eman zien lekukoa. «Emozioa, ilusioa, poza…. energia eta sentimendu asko arrapaladan. Belaunaldiz belaunaldi, herriz herri, loturak eginez, etenik gabe, aurrera goaz».

«Lekukoa eramatea behin tokatu zait, eta berezia izan zen»

INKESTA » Maixabel Telleria Segura

Betidanik ibili izan da Maixabel Telleria euskararen inguruko mugimenduetan. Gogoan du Korrika antolatu zuten urte batean, han bildutako lantaldetik sortu zela Segurako euskara taldea ere. Ordutik urte askoan jardun du antolaketan, baina edizio bat du batez ere gogoan. «Beti ibili izan gara antolakuntza lanetan, baina lekukoa eramatea behin bakarrik tokatu zait». Oso egun berezia izan zen, euskara taldea utzi behar zuen garaian izan baitzen. Korrikaren lekukoa eramateak sinbolismo berezia izan zuen beretzat, euskara taldearen lekukoa gazteei pasa zien urtea izan baitzen. Telleriaren ustez, Korrika «euskarari indarra emateko modu bat» da, euskaldun guztiei zerbait ukitzen diena. Antolakuntza lanak utzi bazituen ere, ahal duenean laguntzeko prest dago, eta aurten ere, antolatutako ekitaldietan parte hartzeko asmoa du; baita Korrika datorrenean ere, «egun berezia» izaten baita.

//

7

Goierri Inkesta

«Ibilbidean zehar, emozio momentu asko bizitzen da»

INKESTA » Txemi Arteaga Gaintza

Korrikaren aurkezpena egiten denean, Goierriko ibilbidea aztertu eta logistika prestatzen hasten da Txemi Arteaga. Goierriko Korrika-lari finkoetako bat da. Azkenekoan, 30-32 kilometro egin zituen. «Gaintzarron kilometroa Itsasondo irteeran zegoen eta han korrika hasi eta Ordizia, Beasain, Lazkao, Olaberria, Idiazabal, Segura, Zerain eta Mutiloatik barrena, Ormaiztegiraino joan nintzen. Trenez egin nuen itzulera, Itsasondoko geltokian nuen auto aparkatuta». Aurten alderantzizko ibilbidea egiteko asmoa dauka. Kilometroak «erraz» egiten direla dio, «euskararen aldeko ekintza bat dela jakinda errazago». Gainera, «ibilbidean zehar, emozio momentu asko bizitzen dira. Herriz herri joanda jende ezagun asko ikusten duzu, eta jende gutxiago dagoen tokietan, lekuko aldaketak ere ikusten dituzu eta oso momentu politak egoten dira». Lekukorik ez du sekula eraman.

«Euskararen aldeko festa handi bat bezala bizi dut»

INKESTA » Kepa Galparsoro Ataun

Gaztea da Kepa Galparsoro (Ataun, 2002), baina txikitatik ezagutzen du Korrika. Umea zela, goizaldeko ordu txikietan pasa zen Ataundik, eta ondo gogoan du urte hura. Geroztik, eskolan egindako Korrika txikiekin eta gurasoekin Iparraldera joan eta bertan egindako korrika saioekin ere akordatzen da. «Nik festa handi bat bezala bizi dut Korrika, euskararen aldeko festa bat. Azkenean Euskal Herri osoa zeharkatzen du, eta euskaldun bezala bat egiteko festa bat da». Korrikaren aurpegi ezberdinak ezagutzeko aukera ere izan du. «Goierrin jende asko ateratzen da, baina Iparraldean-eta, zenbait tokitan 20 bat lagun elkartzen dira, eta hor ere saiatzen gara laguntzen». Kirolaria eta korrikazalea ere bada Galparsoro, eta parte hartzen duenean «dexente kilometro egiten» saiatzen da. Azken edizioan, esaterako, lagun talde bat elkartu eta Lazkaotik Seguraraino joan ziren lasterka.


8 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko martxoaren 31

Goierri Argazkiak

TAUPADAK, IRRIBARREAK ETA EMOZIOA

Ataun

Urretxu

Furgoneta gerturatzen ari deneko urduritasun puntu hori, bozgorailuko musika eta animo oihuak, irribarreak jendearen aurpegietan. Korrikak irudi ederrak uzten ditu iristen den aldiro. Jentilen etorrerako pertsonaiak korrika, Lazkaon. A. MAIZ

Lazkao

Lazkaotik Olaberriara bidean. A. Z.

Bi belaunaldi lekukoarekin, Urretxun. JOSU IÑIGO

Beasain

Olaberria

CAFeko Euskara Batzordeko kideak lekukoarekin, Beasaingo kaleetan. A. MAIZ

Ordizia

Ordizia Rugby Elkarteko kideak ere korrika. A. MAIZ

Segura

Goierriko kazetari eta argazkilariak, furgonetan. A. MAIZ

Olaberriko Ihurre auzoan. A. MAIZ

Legazpi

Legazpiarrak, Udanako mendatean gora. J. IÑIGO


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.