Kilometroak
OSTEGUNA, 2021EKO IRAILAREN 30A
Beasain - Lazkao - Ordizia
GOIERRI.HITZA.EUS
TESTUAK AIMAR MAIZ, I. GURRUTXAGA ETA A. APALATEGI
2 //
Kilometroak 2021
Kilometroak, lehen metrotik Goierri
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko irailaren 30a
.
.
Beasain, Lazkao eta Ordizia Kilometroak 2021en asteburu nagusirako prest dira Euskara eta euskal kultura indartzea da helburua Bide berri eta bidaide batura lortzen hasiko dira Haurrarentzat pauso txikia dena, jauzi historikoa da ikastolentzat, euskararentzat, eta, ondorioz, herrigintzarentzat. Kilometroak ekimena jatorrizko lekura itzuli da, 44 urteren ondoren. Ez ordea hasierako puntura. 1977an Beasain eta Lazkao artean egin zen festa jendetsutik, esate baterako, hirugarren belaunaldiak hartu du lekukoa, horrek esan nahi duen guztiarekin. Transmisio-uhalaren indarrez, aitona-amonek prestatutako ibilbide berberetan doaz oinez oraingo haurrak, haien gurasoak jaio ere egin gabeko garaietako xendetan. Batera, bat gara, bagara leloa praktikan jartzeko helburuz, izurrite garaiko Kilometroei Beasainek, Lazkaok eta Ordiziak jarriko diete sendagaia aurten, etenik gabe bizirauteko helburuz. Ikastolen proiektuari eusteko eta segimena emateko komentzimendu osoz agertu dira Andramendi, San Benito eta Jakintza. Funtsean, betiko helburu berak ditu Goierriko Kilometroak 2021ek: euskararen eta euskal kulturaren aldeko sugarra hauspotzea. «Aurten, gainera, inoiz baino arrazoi gehiagorekin, pandemiatik jipoituta eta zigortuta atera direlako. Beharra handitu egin da», aitortu du San Benitoko zuzendari Xabier Maizak. Eta, joan deneko urte eta erdian jasandakoaren ikasgaia, ikastolen proiektua plazaratzeko ere baliatu nahi dute: «Jendearen zaintza, elkarlana, solidari-
Lazkaoko ikastolako haur talde bat, lehengo astean, 1977ko eta 2003ko Kilometroetako ibilbidearen zati bat ezagutzen. AIMAR MAIZ
tatea... Egoera batzuk ekarri ditu pandemiak, eta ondorioen inguruan lanketa egin da».
Neurri murriztuan
Alde nabarmenena, dimentsioan izango da. Kilometroak festaeredua jada 2020an aldatu zuen Ikastolen Elkarteak. Covid egoerak, ordea, espero gabeko jokozelaira eraman du: «Pena handia da kanpora begira ez ospatzea, hizkuntza, irakaskuntza eta kulturari buruzko ospakizuna baita.
Aldi berean, baliatu nahi izan dugu hiru ikastolen arteko harremanak sendotzeko», dio Andramendiko zuzendari Tere Irastortzak. Bihar endekalogoa da horren erakusgarri –hurrengo orrialdean informazio gehiago–, edo ikastolaren komunitatea indartzeko abiatu nahi duten ekimena. «Gurea bezalako guraso kooperatibetan, garrantzi berezia du gurasoen partaidetzak irakaskuntzan. Ez gela barruko gauze-
tan bakarrik, baita erabakietan ere», gehitu du Irastortzak. Andramendik, adibidez, 25 urte bete ditu aurten. «Hasiera puntua izango da ibilbide hori». «Egoera normal batean, amets handiena zatekeen herriko kultur eta bestelako elkarteekin elkarlan bat hastea eta ekitea, euskara indartzeko. Ikastola bezala, erronka nagusia hori da. Lanketa hori egin beharra dauka ikastolak ere», argitu du Andramendiko zuzendariak.
Mugatua bada ere, jolasa bai –ikastoletako ikasleentzat zuzendu dituzte ekitaldi eta jarduera gehienak aurten–, baina lanerako oinarriak ezartzea ere badagokio 2021 honi.
Proiektua eta lekuak hazi
Kilometroen leloak dioenari estu heldu diote hiru ikastola antolatzaileetako ordezkariek: elkarlan beharra aldarrikatu dute, etorkizunari begira ere euskarak «erronka potoloak» dituelako.
Kilometroak 2021
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko irailaren 30a
Ikastoletan, «konpetentzietan oinarritutako irakaskuntza eredua» dute ardatz, ez Derrigorrezko Hezkuntzan bakarrik, baita Batxilergoan ere. Behar berriei erantzuteko, Ordiziako Jakintza ikastolak obra esanguratsuak bukatu berri ditu. San Inazio eraikina handitu dute, gehigarri bat eraikita. LH osoa berritu dute aurten, eta iaz Batxilergoko eta DBH eremu handi batean egin zituzten berrikuntzak.
‘‘
«Beste eragileekin harremana da etorkizunerako gure ekosistema» Tere Irastortza Andramendiko zuzendaria
«Euskara eta euskal kultura dira helburu; arrazoi handiagoz, jipoituta daudelako» Xabier Maiza San Benitoko zuzendaria
«Espazio beharra geneukan, gauzak beste era batera lantzen ari garelako» Marian Iturriotz Jakintzako irakaslea
«Espazio beharra geneukan, gauzak beste era batera lantzen ari garelako, beste metodologia batekin. Espazioak ez du dena ematen, baina laguntzen du: handiagoak, irekiagoak, ikasleek euren artean jarduteko gela barruan bakarrik ez, gelen artean ere lan egin ahal izateko moduko barne-banaketak...; hortarako espazioak ireki ditugu», azaldu du Jakintzako irakasle Marian Iturriotzek. Hainbat printzipio dituen metodologiara berritu dute irakas eskaintza:
«Ikaslea etorkizunerako prestatu behar dugu, eta ikaslea da bere ikaskuntza prozesuan protagonista». Lazkaoko San Benito ere ikastola handitzeko proiektua gauzatzear da, 2022rako. «Eraikin aldetik, momentu honetan espazio gabe gaude. Ikasle kopurua handitzen joan da azken urteetan, eta ia 1.200 ikasle ditugu», erantsi du Maizak. Geletako jarduna aldatzeko baliatuko dute, espazio zabalagoekin «modu ezberdinetara» lan egiteko. «Gure helburu nagusia Goierriko familiei erantzutea da, eta horretan jarraituko dugu».
Eredu berriaren abiapuntu
Ospatzeko moduan ezezik, lan egiteko eran ere berrikuntzak datoz ikastoletara. Euskal kulturarekiko atxikimendua apaldu dela eta euskararen erabilera urritu dela, denek ziurtatu dituzten bi konstatazio dira. Eta hor eragin nahi dute. «Garrantzi handia eta berezia eman behar diogu umeen aisialdiari; eskolaz kanpoko ekintzetan, dena euskara egitea bada noski, baina baita ere gizarteak ikasleekiko ikuspegi sano bat izan dezan lortzea, aniztasuna errespeta dezan, sortzen ari den arrakala soziala aintzat har dezan...», kokatu du begirada Andramendiko Tere Irastortzak. Ezinbestean, gizarteko beste eragileen papera sartzen da ekuazio horretan. «Ikastolak bakarrik ezin du egin, ezta hausnartu ere. Eragileekin harremana da etorkizunerako gure ekosistema, eta hor gehiago eragiten asmatu beharko genuke hurrengo 25 urteetan». Beharrak zein diren argi dago, eta desafioak akats-tarte txikiz identifikatu dituzte ikastolek, sorreran eta 60 urteko bidean izan diren adinakoak. Horiei heltzeko, duela 44 urte irekitako plaza badagoela da abantaila.
Kilometroak 2021 abestia: ‘Batera, bat gara, bagara’ Ipuin guztiek ez al daukate jatorri bat urrun eta aspaldi? Egitura aspergarri bera: sarrera-korapilo-etenaldi. Ez al da bat eskutik eskura ibilia belaunaldiz belaunaldi? Eta oraindik ere idazten doana esaldi bat, bi esaldi.... Mendi-hegaletako lanbroak ezkutatutako antzezlekua. Eta gu, lurrera eroriak. Eta gu, olatuek ekarriak. Baina dantzan bilintzi-balantzan melodia kantatu baten martxan.
Polbora mingain puntatik gora eta taupadak hitzen erritmora.
Udaberriak galdu ezean bere loreak eta koloreak, ez ditugu utziko muxuak muxuko baten azpian gordeak. Biharamun eder bat dugu zain ametsez eta arnasez betea lau-haizetara darabilena hegaka gure hizkuntza maitea. Eta esan, begiekin esan, munduak betiko ulertu dezan, elkar egingo dugula jauzi eta urak eraman gaitzan utzi Itsaso zabalean barrena izan arren milaka kilometro. Ortzimugara ere helduko garela zentimetroz zentimetro. Goierri Gure sorterri Haize berri Zu zara Euskara Zatoz festara Hiru ikastola bat gara Maita dezagun, maitatu ondo: askatu lehendabizi, utzi hitzei bidea egiten, bizi gaitezen euskaraz bizi! Zabal ditzagun hitzak airera, geroaren bidera. Bihur dezagun hizkuntza jolas, plazerak emango digu arnas.
//
3
Goierri
Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar lituzkeen oinarriak proposatu ditu Ikastolen Elkarteak, eta proposamenak egin ditu. Gaur landuko dituzte hainbat gai, hiru ikastoletan.
Ikastolen gerorako gizarte-kontratua: ‘Bihar’ 11 puntutan
G
oierriko Kilometroek 1 zenbakia dute ikur. Ez da ausaz jarritakoa. Euskal Herri osoko 111 ikastoleek, herri-hezkuntza proiektu baterako oinarri gisa ezarri dituzten 11 puntuak adierazten ditu. Bihar endekalogoa da, etorkizunari begira ikastolek eduki eta landu beharko lituzketen printzipioen laburbilduma. Andramendik, San Benitok eta Jakintzak foro bana antolatu dute, gaurko. Bakoitzak bere esparruan eta norberak aukeratutako oinarri baten inguruan, solasaldiak egingo dituzte. Beasainen, Andramendiren foroa ikastolan bertan egingo dute. Hizkuntza hartuko dute ardatz: euskara biziarazteko be-
‘Bihar’ endekalogoa OINARRIZKO PRINTZIPIOAK
1. Unibertsala. 2. Euskara eta euskal kultura ardatz dituena. 3. Euskal Curriculumetik eraikia. 4. Euskal Herria osotasunean landuko duena. HEZKUNTZA BALOREAK 5. Hezkidetzan oinarritua.
har den gizarte-azpiegitura guztiaz hausnarketa egiteko. «Ez da aski hizkuntza geletan ikastea. Euskaldunentzako ikastola eginez bakarrik ere ez da lortuko, baizik euskaldun izan nahi dutenentzat». Lazkaon, San Benito ikastolan 40 herritar elkartuko dira, eta inklusibitatea hiru ikuspegi eta arlotatik landuko dute.
Ordizian kooperatibismoaz
Jakintza ikastolan, bestetik, kooperatibismoa eta hezkuntza uztartuko dituzte. Ikastolarekin harremana duten edo izan duten sei lagun ariko dira hizlari: Arantxa Artza, Manu Olano, Miguel Angel Muñagorri, Juando Gaztañaga, Garikoitz Telleria eta Alaitz Arandia.
6. Laikotasunean heziko duena. 7. Ikasleak bere egiten dituen ezaugarrietatik pentsatua. 8. Inklusiboa. HEZKUNTZA ANTOLAKETA 9. Gobernantza demokratikotik antolatua. 10. Ikastetxeei autonomia aitortuko diena. 11. Publiko herritar eredutik sortua. Agiri osoa: ikastola.eus
4 //
Goierri
Kilometroak 2021
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko irailaren 30a
Kilometroak 2021
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko irailaren 30a
//
5
Goierri
EGITARAUA GAUR, HILAK 30
KIROL ETA KULTUR TALDEEN BABESA KILOMETROEI
Igartzako Dantzarien Kofradiak bat egin du Kilometroekin. HITZA
Ampo Ordizia errugbi taldeak ere elkartasun keinua egin dio ikastolen festari. HITZA
Andramendi ikastolako ikasleak, murala margotzen. KERMAN GARRALDA
Beasain. ‘Bihar endekalogoa’ foroa, 18:00etan, Andramendi Ikastolan. Euskaraz eta euskaldunon jatorriak, Andramendiko bazkideen omenez. Partaideak: Nekane Artola Kilometroak kultur elkarteko lehendakaria eta Ainhoa Garin Andramendi ikastolako lehendakaria. Lazkao. ‘Bihar endekalogoa’ foroa, 18:00etan, San Benito ikastolan. Inklusibitatea gaitza hartuta, 40 herritarrekin hizketaldia egingo dute. Ordizia. ‘Bihar endekalogoa’ foroa, 18:00etan, Jakintza Ikastolako areto nagusian. Kooperatibismoa eta ikastolak mahai-ingurua. Aurkezlea: Arantxa Artza kazetaria. Partaideak: Migel Angel Muñagorri, Manu Olano, Juando Gaztañaga, Alaitz Arandia eta Garikoitz Telleria. BIHAR, URRIAK 1
Goierriko hainbat arlotako taldek eta norbanakok agertu diote babesa Goierriko ikastolen jaiari; tartean, kirol, kultur eta politika arlotik etorritako keinuak izan dira.
Lazkao Kirol Elkarteko futbolariak, ‘Kirolarekin ere bat gea!’ lemarekin. HITZA Kilometroen erakusketa ibiltaria, Ordizian. AIMAR MAIZ
17:30. Eresti Oiarbidek eta Maialen Akizuk landutako Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian Mintzola-Kilometroak ikerketa proiektuaren aurkezpena, Ordiziako Barrena kultur etxean. 19:00. Bertso, musika eta dantza ikuskizuna, Ordiziako Herri Antzokian. Bertsolariak: German Urteaga, Alaia Martin, Andoni Egaña eta Ane Zuazubiskar. Aurkezlea: Igor Eguren. Musikariak: Xabier Crehuet, Aitor Furundarena eta Eneko Lacalle. Dantzariak: Amets Bide dantza taldea. LARUNBATA, URRIAK 2
Beasain futbol taldekoak, ‘Bat gea!’ lemadun kartelarekin. HITZA
Musika, dantza eta bertso jaialdia Lazkaon, irailaren 17an. AIMAR MAIZ
Ordizia eta Urola taldeen arteko futbol derbi goierritarrean, Kilometroen aldeko lemarekin. HITZA
Markel Olano Diputatu Nagusia, Kilometroen antolatzaileekin. GFA
Beasain. Haatik taldearen dantza garaikide ikuskizuna. 7 euro. 19:00etan, Urbialde plazan. Lazkao. Eneko Dorronsoro eta Fredi Pelaez kontzertua. 5 euro. 19:00etan, San Benitoko estalia. Ordizia. Euskal jokoak eta kiro-
Beasainen joan den ostiralean egin zuten kultur jaialdia. SARA MUJIKA
lak, eta Ekhirock. 11:00etan, Barandiaran plazan eta frontoian. KMK21 EGUNA: URRIAK 3 Goizean. Hiru herriak lotzeko lekukoa eramateko giza-katea: Lazkao-Beasain-Ordizia ( 09:00). Ordizia. Ekitaldi nagusia 10:00etan, Jakintza ikastolaren San Inazio eraikinean. Hitzartzeak, lekuko ematea. Ondoren. Bost espaziotan banatuta, adin-mailaka: Beasain. Igartzako monumentu multzoan, 10:00etatik aurrera, Haur Hezkuntzako eta LH1 eta LH2koentzat jolasak eta ikuskizunak: Go!azen kontzertua, Elikagaien taupadak antzerkia, Lurra eta natura tailerra, futbol
tailerra eta ludoteka, Patxin eta Potxin pailazoak (Urbialde plazan)... Lazkao. LH5 eta LH6ko ikasleentzat jolasak eta tailerrak plazan eta frontoian; Gora Kasete eta Piztu emanaldia antzezlana ikastolako jolastoki estalian. Ordizia. Barrena parkean, LH3 eta LH4ko Goierriko ikasleentzat jolasak eta ikuskizunak. DBHko ikasleentzako bazkari musikatua, frontoian.
OHARRA: Aforo mugak direla eta, ekitaldi guztietan parte hartzeko derrigorrezkoa da aurrez izena ematea kilometroak.eus webgunean.
6 //
Goierri Aurtengo ediziora iritsi aurretik, Goierriko ikastolek zortzi aldiz hartu dute Kilometroak jaia antolatzeko lekukoa. Beasain eta Lazkao artean egin zen aurreneko ediziotik, Urretxu-Zumarraga, Lazkao, Beasain, Legazpi eta Ordizia izan dira ikastolen jaiaren eszenatoki.
1977: Beasain-Lazkao
Kilometroak 2021
Bederatzi alditan, milaka kilometro .
Goierriko ikastolek bederatzigarren aldiz hartuko dute Kilometroak jaia antolatzeko erronka Goierrin sortu eta erne zen hazia, Goierrira dator, aro berrian
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko irailaren 30a
egunero! lema izan zuen, eta bertan bildutako dirua «irakaskuntza sistema berrietan ikertzeko» erabili zuten, bereziki, gaztelania ama hizkuntza duten umeei euskara irakasteko.
1993: Ordizia
Euskararen maratoia Ordizian
Goierrin hasi zen dena
Ordiziako Jakintza Ikastolak 1993an hartu zuen ikastolen jaia antolatzeko lekukoa, aurrenekoz. Geurea maratoia lemapean, euskolaurrea eraikitzeko dirua biltzea izan zen helburua, eta «euskararen normalkuntzaren bidean etengabe eta sutsuki aurrera jotzeko kemena, adorea eta borondatea» aipatu zuten antolatzaileek festa hura egiteko arrazoien artean.
Beasaingo Alkartasuna Lizeoak antolatu zuen, aurrenekoz, Kilometroak jaia. Herria, bailara eta euskal gizartea inplikatzea izan zuen helburu lehen festa hark. Josu Erguinek izandako ideia jarraituz, egindako kilometro bakoitzeko, Lizeoa egiteko diru kopuru bat biltzea izan zen filosofia. Joxemiel Barandiaran ikerlari ataundarra aitaponteko zutela eman zituzten lehen pausoak.
1994: Legazpi
1985: U-Z eta Legazpi
Bigarrenean ere, ‘Denok martxan’
‘KMK urtero, euskara egunero’ Urretxu-Zumarragako Ikastolak eta Legazpiko Haztegi ikastolak elkarlanean antolatu zuten Kilometroak jaialdia 1985. urtean. Kilometroak urtero? Euskara
Joxemiel Barandiaran, 1977ko aurreneko edizioan, zirkuitua zabaldu zuen ibilaldiaren buruan. HITZA
Legazpi Haztegi Ikastolak 1985eko jaialdian parte hartu bazuen ere, 1994an hartu zuen jaia antolatzeko ardura osoa bere gain. Denok martxan lemapean, Kilometroak jaiaren jatorrizko izpiritura bueltatu nahi izan zuten. «Euskararen normalizazio-
Kilometroak 2021
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko irailaren 30a
aren bidea ez da erraza, eta ikastolarena ere ez. Ahalegin bat, neke bat eskatzen du, eta Kilometroak jaiak filosofia horrekin bat egiten du». Hezkuntza erreformak ezarritako beharretara egokitzeko erabili zuten dirua.
//
7
Goierri
egin beharreko hainbat inbertsio eta berriztapen finantzatu ahal izan zituzten.
2003: Lazkao
2001: Beasain
‘Euskrz 2zi ny dt’, lema berritzailea ‘Garena garela’, KMK Beasainen Milurteko berriarekin batera, Beasainera itzuli ziren Kilometroak 2001. urtean. Bigarren ekitaldi hartan, ordea, Andramendi Ikastola izan zen festaren antolatzaile. Gipuzkoan sortutako azken ikastola zen Beasaingoa, eta Kilometroak jaiarekin «bere gain hartutako inbertsioen zama arintzea, bere biziraupena bermatzea eta eskualdean IkastolaHezkuntza proiektua zabaltzea» izan zuen helburu.
Garai berrietara egokitu zen Kilometroak 2003ko jaialdian, eta baita lema ere: Euskrz 2zi ny dt (Euskaraz bizi nahi dut). Hori baitzen erronka, «egungo hezkuntza proiektuak modu egokian betetzeko» egokitzea, batez ere espazio aldetik. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako eraikina egokitu eta DBH eta Batxilergokoan hainbat berrikuntza egin zituzten.
2018: Urretxu-Zumarraga
2002: Urretxu-Zumarraga
Bi herriak, zubigintza lantzen Beharretik elkartasunera Urretxu-Zumarragako Ikastolak ere bigarren aldiz hartu zuen Kilometroak jaia antolatzeko ardura. Elkarren beharrean lema hartuta, elkartasun uholdea jaso zuten, eta ikastolaren eraikinean
Zu2ak1UZ (Zubiak batuz) lemapean antolatu zuen Urretxu-Zumarraga Ikastolak, bi herrien arteko hirugarren jaia. Konfiantzaren zubia, harremanena, auzolanarena, aniztasunarena eta euskararena jorratzea izan zuen helburu, eta bide batez HH, LH eta DBH guneetan berrikuntzak egitea. Euriak bustitako edizioa izan zen, Kilometroen egun bateko jai ereduaren azkenetakoa.
Lau ibilbide aukeran
Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak ‘Goierriko Kilometroak’ izenarekin bataiatu ditu lau zirkuituak.
.
Orain artean Goierri behean antolatu diren lau Kilometroetan egindako lau ibilbideak mapa batean bildu dituzte ikastolek Zirkuitu horiek norbere kabuz egiteko proposamena egina dute Beasain eta Lazkao herrien artean ospatu zen lehen Kilometroak jaia 1977. urtean. Harrezkero 44 urte igaro, eta Goierri beheko hiru ikastolek aurten antolatutakoa 45. edizioa izango da. «Ospakizun historiko honen aurrean, zirkuitu historikoa ez ezik, azken hamarkadetan Goierri behean egin diren Kilometroen zirkuituak egitera gonbidatu nahiko genuke jendea». Pandemiaren eraginez, Gipuzkoako Ikastolen elkarteak ez du ikusten ibilbidea era bateratu batean egitera deitzeko baldintzarik, eta horrenbestez, ez du horretarako deialdirik egin. Baina orain artean egin diren lau ibilbideak mapa batean bildu ditu, eta Goierriko herritarrak animatzen ditu zirkuitu horiek ezagutu eta egitera, hori bai, norbere kabuz. Google Maps-en aur-
ki daitezke, Goierriko Kilometroak izenpean. Lau ibilbideak erraz egiteko modukoak dira, familian edo la-
Xehetasunak Zirkuitu laranja. Beasain eta Lazkao artean egin zen lehen Kilometroak jaiaren zirkuitu historikoa, 6 kilometrokoa. Beasaingo Gipuzkoa plazan hasi eta bukatzen da. Zirkuitu urdina. Ordura arte egin ziren Kilometroak jaietako zirkuiturik luzeena izan zen Ordiziakoa, 8,2 kilometrokoa, Joxemiel Barandiaran plazan hasiz eta bukatuz. Lehenik Oiangu aldera egiten du, handik Altamira auzora, eta bukaerako zatian Aramako eta Itsasondoko lurretan sartzen da.
gunartean. Lehenak ez bezela, beste hiru zirkuituek herriguneko eremuak eta natur eremukoak uztartzen dituzte.
Zirkuitu berdea. 8 kilometro ditu Beasainen egin zen bigarren Kilometroak jaiaren zirkuituak, eta udalerriaren oinarri diren elementuak biltzen ditu: herrigunea, trena, ondare historiko eta kulturala, industria eta baserri eremua. Herrigunean hasi eta bukatzen da, Arriaranen itzulia eginez. Zirkuitu gorria. 9 kilometro ditu Lazkaon egin zen Kilometroetako zirkuituak, eta Lazkaomendiko Lartxai elkartea du gunerik garaiena. Oiangutik Goierri eskolara jaitsiz, eta CAFetik barrena Senperera iritsiz itzultzen da Lazkaoko herrigunera.
8 //
Goierri
Kilometroak 2021
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko irailaren 30a
deialdia ikusitakoan, eta Gabirian indarra eta jendea dagoenez, heldu diogu», dio Akizuk. Bertsolaritzarekiko harremana «normalizatuta» ikusten du; «kuriosoa da, bere horretan».
Transmisioaren sekretuak
Jarraipenaren giltza transmisioa da, eta herriko beste gai batzuetan ere iraun du. «Transmisioak garrantzia eduki du ohitura honi urtetan jarraipena emateko. Gabirian gauza askori eman zaie segida, eta bertsolaritza edo zaleta-
‘‘
«Bertso zaletasuna normalizatuta dago Gabirian; kuriosoa da, bere horretan» Maialen Akizu Ikerketako partaidea Bertsolari eta gai jartzaile gabiriarrekin abenduan egin zuten bertso saioko partaideak. Tartean, Eresti Oiarbide eta Maialen Akizu. AIMAR MAIZ
Kate-lan bat besteren adibide
Mintzolak eta Kilometroek emandako 2021eko bekaren proiektua bihar aurkeztuko dute, Ordiziako Barrenan. Gabiriako bertsolaritza eta haren transmisioa ikertuko du talde batek.
M
intzola Ahozko Lantegiak eta Kilometroak Kultur Elkarteak iaz ekin zioten ahozkotasuna lantzeko ikerketa beka emateari. Kilometroak egokitzen zaion eskualdean zabaltzen dute deialdia, bailarako proiektu bat aukeratu, eta urtebeteko epean lantzeko konpromisoarekin. Iaz, Aiztondoko zirtotsak proiektuak jaso zuen beka, eta aurten eman du fruitua: zirtolariei buruzko lan antropologiko-didaktikoa. 2021eko deialdia, Goierriri dagokiona –antolatzaileekin eta hiru ikas-
tolekin Gerriko kultur elkarteak ere bat egin du–, bihar aurkeztuko dute, Ordiziako Barrena kultur etxean, 17:30ean. Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian transmisio-kasu bat ikertzeko egitasmoa da. Maialen Akizu bertsolariak eta Eresti Oiarbide gai jartzaileak aurkeztu zuten, eta hamar-bat laguneko taldean garatuko dute. Hasierako susmoa edo hipotesia, zera dute: Gabirian badela belaunaldiz belaunaldi igarotzen den bertsotarako zaletasun bat, eta entzule soil izatetik harago, antolatzera, bertsolari izatera eta gainontzeko toki askotan gal-
du den jarraitasun bat mantentzera eraman dituela. «Horren hipotesia? Ez dakit zergatik mantendu den Gabirian, eta antzeko herri txiki batean ez, egia esan», esan du Maialen Akizuk. Kasua arrazoitzen eta argudiatzen saiatuko dira.
Bilketa lana lehenengo
Herri mailako bertsolari sorta bat izan da Gabirian, XX. mendearen bigarren erdian oraindik oroimen-konstantzia badagoena. Gizarte espresiobide modura ere bizirik dago, saio, denborapasa, eske eta omenaldi. Herriaren mugetatik kanpora oihar-
tzuna lortu duten ekimenak eta eragileak ere badira bestetik, Osinalde sariketa edo entzute handiko bertsolariak, kasu. Lehen lantzat, ondare hori jasotzea jarri dute. «Biltzea beti da ona, gauza batzuk joandakoan ezin direlako berriz ekarri. Ideiaren abiapuntua abenduan izan zen, herriko bersolarien saioaren aitzakian afari-mokadu bat egin genuenean. Iñaki Murua eta Euxebio Igartzabal han ziren, eta denboratan aritu ziren kontuak kontatzen. Zoragarria izan zen. Pena hartu nuen grabatu ez izana; ahots gora esan nuen, eta besteek konpartitu zuten. Beka
«Transmisioak garrantzia eduki du ohitura honi urtetan jarraipena emateko» Eresti Oiarbide Ikerketako partaidea
suna ere bat dela iruditzen zait. Zergatik Gabirian bai eta beste leku batzuetan ez? Hori da ez dakiguna, eta bitxi egiten duena. Inguruko herrietan ere egongo ziren bertsolariak, baina segimena ez dute toki guztietan izan», azaldu du Eresti Oiarbidek. Transmisio-kate horren giltzarri gehiago aurkituz gero, eredu gisa balioko du beste herri, eremu edo arlo batzuetarako. «Guretzako ere bai, lehenik eta behin. Beti buruan dugun kezka da gazteagoak nola hasarazi, jaisten ari ote den zaletausna, jarraipena nola eman... Urtetan nola egin den jakiteak balioko liguke nola segi jakiten», dio Oiarbidek. Memoria horrekin lotuta, eskolan lantzeko materiala sortzea ere buruan dute, «herriaren berezitasun bat denez».