GoiBerri 397. zenbakia

Page 1

zk. 397 2020ko azaroaren 20a www.goiberri.eus


02 Euskaraldia Publizitatea

# 397 • 2020ko azaroaren 20a


Euskaraldia 03 Iritzia • Uxue Fernandez Lasa

2020KO AZAROAREN 20A

# 397 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Belarribizi

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Josu Iñigo

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 902-82 02 01 harpidetza@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

D

otore kantatu zuen Maialen Lujanbiok Ariguneak dira berritasun nagusi aurtengo 2009ko Bertsolari Txapelketako txa- honetan, entitateetan arreta jarri asmoz. Ozen peldunaren agurrean «herri hau sor- aritu dira kolektibotasunaren garrantzia azpitzen segi dezagun euskaratik ta euska- marratzen eragile ugari. Goierrin bertan ere raz». Handik lau urtera, 2013an, Baionan amaitu ehunka izan dira izena eman dutenak. Batzuk zen Korrikan, Amets Arzallusek «herri hau eus- barrura begira, beste batzuk kanpora, eta izango karaz pentsatuko dugu, edo ez da izanen» alda- dira begirada kanpora zein barrura, bietara, birrikatu zuen. Lau urte beranderatuko dutenak. duago, 20. Korrikaren amaieNire kasuan, badira urte rako mezuan, Iruñean, «eusbatzuk, bereziki Gasteizen karaz egitea normaltasunaikasle moduan egin nituen urren aurka egitea da oraindik» teen harira, kaleetako erabileadierazi zuen Joseba Sarrioran arreta jartzen hasi nintzenandiak. Hauen antzeko adila. Garai hartan asko pozten bide gehiago ere erraz aurkininduen haurrak eta gurasoak tuko genituzke hemerotekeeuskaraz elkarrizketan entzuUxue Fernandez Lasa tan arakatzen hasi orduko. teak. Nahi baino gutxiagotan Irakaslea eta kirolaria Euskara ahoz aho eta kalez egiten nuen topo halako egoekale hedatzeko, gure hizkunrekin. Oharkabean, askotan. tzaren erabilera handitu eta Nahi baino gehiagotan kontuhizkuntza-ohiturak astintzeratu izan naiz, aldiz, etxe inEa Ariguneek eta ko, ariketa sozial masibo moguruan, korrika bidegorrian, bertako kideek zein errepidean bizikletan edo duan sortutako Euskaraldi betean gara. Gehiago, gehiamendian gora jendearekin gubilakaera izaten gorekin, gehiagotan lelopean duten etorkizunean, rutzatzeko unean, adibidez, ni antolatu da bigarren edizioa. ikusi eta ondoan pasatzerako beraz: adi-gune, Datu dantza handia izango hizkuntza aldatu izan dutela adigune, harigune, da hainbat txoko, erakunde, askok eta askok. hedabide edota sare sozialeEa Ariguneek eta bertako nagigune... tan egunotan: zenbat herri kideek zein bilakaera izaten batzorde, zenbat lagun ari gaduten etorkizunean, beraz: ren parte hartzen, zenbat adi-gune, adigune, harigune, udalerritan, zenbat Ahobizi, zenbat Belarri- nagigune... prest,... Hamabost eguneko tartean txapak soiZer izango dugu abenduaren 5ean? Biharanean izango gara milaka herritar, musukoen muna, ziur aski. Baina, nolakoa? Gure esku ere osagarri. badago!


04 Euskaraldia Euskaraldiaren izaera

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Erreportajea

BIGARRENEAN HAMABOST Testuak: Iñaki Gurrutxaga Irudia: Gorka Gomez

Gaurtik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa, ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ goiburupean. 2018koaren aldean, bi ñabardura dira aipagarri: 15 eguneko ariketa izango dela, eta Ariguneak sortu direla.

D

onostiako San Telmo museoan jarri zuen lehen harria 2020ko Euskaraldiak, gaur urtebete. Orduan jakinarazi zuten aurtengo euskarazko ariketa sozialaren goiburua Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan izango zela, eta orduan iragarri zituzten bigarren ediziorako datak: azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Hamabost egun, Euskararen Egunaren biharamunean helmuga jarriz. Orain bi urtekoak 11 izan zituen (2018ko azaroaren 23tik abenduaren 4ra), eta leloa ere


Euskaraldia 05 Euskaraldiaren izaera

2020ko azaroaren 20a • # 397

AHOBIZI

BELARRIPREST

ARIGUNEAK

Ahobizi izateak ez du zerikusirik euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin, jokaerarekin baizik. Euskaraz erdizka moldatzen dena ere izan daiteke Ahobizia. Ahal den guztietan euskara erabiltzeko konpromisoa hartzen duena da Ahobizia. Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz egingo du; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraituko du. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eutsiko dio kideek ulertzen dutenean. Jarrera aktibo hori mantenduz, orain arte euskaraz izan dituen elkarrizketek euskarazkoak izaten jarraituko dute; baina, orain arte erdaraz izandako elkarrizketa batzuk euskaraz edo elebiz izatea ere lortuko du Ahobiziak.

Hiru dira Belarriprest izateko profil nagusiak. Lehena: Euskaraz ondo egin, baina erdaraz hitz egiten duen zenbaitekin (nahiz eta ulertu) ez du euskaraz soilik hitz egiteko ariketa egin nahi; edo ez da prest sentitzen, adibidez, orain arte erdaraz izan dituen harremanak euskaraz izateko pausoa emateko. Bigarrena: Euskaraz gutxi gorabehera hitz egin dezakeena, baina ez dena ausartzen. Hirugarrena: Euskaraz ulertzen duena baina ez dena hitz egiteko gai sentitzen. Euskararekiko gaitasunak baino, jokaerak du hemen ere garrantzia. Modu esplizituan, dakienari euskaraz egin diezaiola eskatzen diona da Belarripresta. Oso garrantzitsua da Belarriprestaren funtzioa, euskarazko elkarrizketak sortzen lagundu eta euskara erabiltzeko giro babestua sortuko duelako.

Mota guztietako entitateek hartu ahal izango dute parte (erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, kooperatibak, kultur eta kirol elkarteak, eta abar), ariguneren bat badute. Helburu nagusia entitate horien harremanetan euskararen erabilera handitzea da. Parte hartzeko, zuzendaritzaren eta entitateko gainontzeko kideen inplikazioa beharko dira. Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatuko dute uneoro, Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan. Bi motako ariguneak daude: Barne-ariguneak (kide guztiek euskaraz ulertzen dute) eta Kanpo-ariguneak (jendaurreko eta harrera-postuak, batez ere).

pare-parekoa: 11 egun euskaraz. Euskaltzaleen Topagunea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetza, Nafarroako Euskarabidea eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Elkargoa dira antolatzaileak. Eta ezinbestean, Euskal Herri luze-zabaleko dozenaka eta dozenaka boluntario eta entitate ere bai.

tako kideek. Horretarako, Euskaraldian garrantzia berezia hartuko duen kontzeptu berri bat sortu da: Arigunea. Euskaraz aritzeko babesgune modura osatutako eremuak dira, ariketa sozial ho-

netan taldean jarduteko aukera emango duten espazioak. 6.800 entitate ariko dira zeregin horretan, horietatik 630 Goierriko herrietakoak.

Musukoekin, aho-belarriak lotuz

Taldean aritzeko guneak

25.000

Lehen edizio hartan, 225.000 euskal herritar izan ziren Ahobizi eta Belarriprest modura hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketan parte hartu zutenak, norbanako modura. Aurten, herritarren ariketaz gain, taldeetan hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera izango dute era guztie-

Arigune baino gehiago. Euskal Herriko 421 udalerritan sortutako batzordeen lanari esker, 6.800 entitatek parte hartuko dute aurtengo Euskaraldian. Entitate horietan 25.000tik gora barne nahiz kanpo arigune sortu dira.

Hori bai, inor gutxik espero zezakeen osasun larrialdi egoera batean egingo da 2020ko Euskaraldia. Ez dago ukatzerik COVID-19ak baldintzatu egingo duela ariketa sozial orokor hau egitea, eta kale mailan presentzia murritzagoa izango duela, baina musukoak musuko eta distantziak distantzia, Euskaraldiak bideari ekingo dio berriz, arnasa luzeko dinamika izateko bokazioa baitu. Aspalditik daude belarriak ahoen zain, baita ahoak belarri bila ere. Esan eta aditu.


06 Euskaraldia 2018ko Euskaraldiak utzitako arrastoa

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Erreportajea

LEHENENGO EUSKARALDIAREN «ASTINDUA» Lehen Euskaraldiaren ondorioak aztertzeko eta ikertzeko hiru galdeketa egin zituzten parte hartzaileen artean.

Testuak: Loinaz Agirre

E

uskal Herri osoko 225.154 herritarrek parte hartu zuten 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egin zen Euskaraldian. 11 egunetan, herritarren artean hizkuntza ohitura aldaketak eragitea izan zen helburu nagusia, Ahobizi edo Belarriprest rola aukeratuta. 11 egunetako jokaeren ikerketa kuantitaboa eta

kualitatiboa egin zuten eta ondorio nagusia ondorengoa izan zen: Euskaraldiak gizartea «astindu» zuen. Hiru epetan bidali zitzaien galdetegia parte hartzaileei: lehenengoa, Euskaraldia hasi aurretik; bigarrena Euskaraldia amaitu berritan; eta hirugarrena, Euskaraldia amaitu eta hiru hilabetera.

Txaparen babesa Oro har, parte hartzaileen hizkuntza jokaerak nabarmen astindu zituen Euskaraldiak iraun zuen bitartean. Baina

astindutako guztia ez zen finkatu. Parte hartzaile askok aipatu zuten ariketa motza geratu zitzaiola, 11 egun ez baitziren egun asko. Beraz, ez zen tarte handirik egon hizkuntza jokaera berriak errotzeko eta egonkortzeko. Hala ere, hizkuntza bilakaera orokorrak baino aldaketa handiagoak egin zituzten euskaraz mintzatzeko gaitasun txikiagoa zutenek; euskaraz egiteko ohiturarik gutxien dutenek; eta gune soliziolinguistikorik erdaldunenetan bizi direnek.


Euskaraldia 07 2018ko Euskaraldiak utzitako arrastoa

2020ko azaroaren 20a • # 397

Euskaraldia 16 urtetik gorakoentzako egitasmoa bada ere, haur eta gaztetxoek ere bat egin nahi izan zuten. Zaldibia.org

Ahobiziek betetze maila altua izan zuten ulertzen dutenekin euskaraz egiteko jardunean, bai eta ezezagunekin lehen hitza euskaraz egiteko zereginean ere. Belarriprestentzat zailagoa suertatu zen euskaldunei euskaraz aritzeko eskaera luzatzea, kasurik gehienetan jokabide arrotzat hartzen zelako. Era berean, euskararen erabilera indartzeko baldintza sozio-afektiboak eraikitzen asmatu zuen Euskaraldiak. Giro babesle eta irekia sortu zuen. Honela, euskaraz egin nahi zuenak zilegitasun soziala nabaritu zuen lasaitasunez jokatzeko eta hainbatek zentzua ikusi zion hizkuntza nagikeria gainetik kentzeko. Zailtasunak zituenak euskaraz egiteko adorea eskuratu zuen, lotsak eta beldurrak zertxobait zokoratuz. Era berean, Euskaraldiak balio izan zuen jende askok bai bere buruaren bai inguruaren azterketa soziolingusitiko errealista egiteko eta kasu gehienean errealismo hori hizkuntza erabilerako pizgarria izan da. Hau da, norbere hizkuntza jokaera ÂŤidealizatuÂť samarra zuen parte hartzaile asko konturatu zen benetan uste baino gutxiago egiten zuela euskaraz.

Zailtasunak

Bestalde, txapa identifikagarriei esker jende askok (ahobiziek bereziki) bultzada handia sentitu zuen euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiteko, eta zehazki, beste txapadunekin jarduteko garaian. Bestalde, batzuek euskara erabiltzeak besteei euskaraz erantzuteko beharra piztu zien.

Aurrerapen txikiak egon baziren ere, zailtasunak ere izan ziren. Batetik, euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gaitasun mugatua zutenekin euskaraz jarduteko jokabidea ez zen asko zabaldu. Bestetik, zailtasunak izan ziren elebiko elkarrizketari luze eusteko. Eta solaskideari euskaraz aritzeko gonbita edo eskaera egiterakoan desoroso samar sentitu zen parte hartzaile asko, bereziki, belarriprest zereginean ibilitakoak.

12.002 goierritarrek parte hartu zuten 2018ko Euskaraldian. Hau da, Goierriko biztanleria osoaren % 17,27k hartu zuen parte aktiboki. Kontuan hartu behar da, 16 urtetik gorakoak bakarrik erregistratu ahal izan zirela. Euskal Herri osoan 225.154 lagunek baino gehiago eman zuten izena.

9.711

Ahobizi. Gehienek Ahobizi rola aukeratu zuten. Hau da, euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egitea, lehen hitzak beti euskaraz egitea eta euskaraz ulertzen dutenekin euskaraz jarraitzeko ahalegina egitea aukeratu zuten. Ahal zuten guztietan euskara erabiltzea, alegia.

2.291

Belarriprest rola aukeratu zutenek, gaitasun eta aukeren arabera erabaki zuten euskaraz noiz eta norekin jardun. Belarriprest izateak ez zuen euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik izan, jokaerarekin baizik. Alegia, euskaraz dakienari euskaraz aritzeko gonbitea egitea.


08 Euskaraldia 2018ko Euskaraldiak utzitako arrastoa

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Aittu Euskara Elkarteak bigarren Euskaraldiaren aurkezpena egin zuen uztailean. Kerman Garralda Zubimendi

AITTU, LEHEN HAZIA Testua: Loinaz Agirre

Lehenengoz antolatutako Euskaraldia eragilea ere izan zen zenbait herritan. Beasainen, esaterako, Aittu euskara taldea sortzeko abiapuntua izan zen.

A

ittu euskaraz! aldarriarekin amaitu zen 2018ko Euskaraldia Beasainen abenduaren 3an, Euskararen Eguneko ekitaldian. «Aittu etxekoekin, aittu etxekoena: Aittu euskaraz! Aittu lagunekin, aittu lagunena: Aittu euskaraz! Aittu irakasleekin eta aittu irakasleena, aittu ikaskideekin eta aittu ikaskideena, aittu eskolako lagunekin eta aittu eskolako lagunena: Aittu euskaraz! Aittu lanean, aittu lankideena eta aittu lankideekin: Aittu euskaraz!», zioen Euskaraldi-

ko Batzordearen izenean Patxi Saez Belokik irakurritako testuak. Ekitaldi berean, Euskaraldiko txapa ez eranzteko deia egin zieten Euskaraldian parte hartu zuten 2.500 beasaindar Ahobizi eta Belarriprestei: «Eraman txapa jantzita. Bihar ere, etzi ere, etzidamu ere, 15.ean eta 16.ean, 20.enean eta 80.ean ere, eraman txapa jantzita eta erabili txaparen indarra: Aittu euskaraz!». Hitz haiek erantzuna izan zuten beasaindarren artean, eta 2019ko otsaila-


Euskaraldia 09 2018ko Euskaraldiak utzitako arrastoa

2020ko azaroaren 20a • # 397

ren amaieran, Aittu Euskara Taldea sortzea erabaki zuten. Beasainen euskal giroa berpiztea, kultur elkarte eta euskaltzale guztien indarrak batzea eta euskararen erabilera sendotzea dira Aitturen helburu nagusiak. Noranzko horretan, «Beasainen antolatutako ekintza guztietan, eta batez ere, eguneroko bizitzan eragina duten zerbitzu, esparru eta jardueretan euskararen presentzia ziurtatu eta sendotzen saiatuko da, proposamenak eginez, laguntza eskaini eta gabeziak estali» nahi ditu Aittuk.

Aurtengo datuak Bigarren Euskaldirako ere indartsu dira Beasainen. Ariguneen ordez, euskaraz aritzeko Aittuguneak sortu dituzte herriko erakunde, denda, enpresa eta tabernetan, euskara taldearen izenari keinu eginez. Datuei dagokionez, 194 erakundek eman dute izena; euskaraz aritzeko 1.182 gune sortu dituzte eta Aittugune horietan 2.685 beasaindar euskaraz ari dira eta arituko dira Euskaraldian. Hala ere, are urrutiago joan dira Beasainen euskaraz aritzeko Aittuguneak sortzerakoan: Beasaingo 100 familia, eta 44 gaztetxo eta gazte kuadrilla ere Aittugune izango baitira. Horrezaz gain, ia 500 Aittukide saretu ditu Aittu Euskara Taldeak Whatsappeko kanalean, eta egunetik egunera goraka doan kopurua da. Lehenengo Euskaraldian ereindako hazia loratu da beraz Beasainen. Eta gaurtik aurrera, Marik ekarriko dituen Murumendiko iturrian beratutako txapa sorginduekin, Beasainen euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko lanean «aittuko» dira beasaindarrak.

11 EGUNEKO SENTIPENAK, 11 GAKOTAN Euskaraldia amaitutakoan Beasainen galdeketa egin zuten Euskaraldian parte hartutako 2.500 beasaindarren artean (350 lagunek erantzun zuten). 11 egunetako sentipenak 11 gakotan edo ondoriotan laburbildu zituen Euskaraldiko batzordeak.

» Masiboa Parte hartze handia izan da. Jendea euskaraz aritzeko gogotsu zegoen.

» Poza Konplizitatea eta ilusioa sortu ditu herritarren artean.

» Babesa Euskaraz hitz egitearren azalpenik eman beharrik ez da egon eta horrek estres linguistikorik ez izaten lagundu du.

» Aldaketa Gaztelaniaz egiteko ohitura izan eta euskaraz hitz egitera pasatzea sentsazio arraroa izan arren, jendea ohiturak aldatzen saiatu da.

» Elkarlana Pentsaera ezberdineko jendea aritu da norabide berean.

» Sorpresa Euskaraz hitz egin eta ulertzeko gai diren zenbat lagun dauden identifikatzeko balio izan du.

» Ausardia Euskara ikasleak lotsak kendu eta euskaraz hitz egiteko saltoa ematera animatu dira.

» Garrantzia Euskarari behar duen garrantzia eman zaio; kalean euskara gehiago entzun da.

» Grina Amaitu ondoren ere, euskaraz aritzeko grina geratu zaie hainbat herritarri.

» Etorkizuna Uzta ez da urte batean jasoko. Beraz, egunero jarraitu behar da euskaraz bizitzeko lanean.

» Euskalgintza Ilusio handia eragin du herriko antolatzaileen artean eta indartze hori baliatu nahi izan zuten Beasainen euskararen alde lanean jarraitzeko.


10 Euskaraldia 2018ko Euskaraldiak utzitako arrastoa

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

HERRITARREN SENTIPENAK «Esperientzia polita izan da. Sekula euskaraz hitz egin ez diodan pertsona batekin euskaraz aritu naiz, nire harridurarako (eta lotsarako!)»

Olaberrian bideoa grabatzen, sofa zuria euskararen eta herriko topagunea dela irudikatuz. A. A.

EUSKARAZ, LASAI ASKO Testua: Loinaz Agirre

G

oierriko herrien inplikazioa ia erabatekoa izan zen 2018ko Euskaraldian. Eskualdeko 23 udalerrietatik 19k eman zuten izena Euskaraldian. Altzaga, Gaintza, Mutiloa eta Olaberria herri gisa ez ziren aritu. Aurten ezin daiteke gauza bera esan, Goierriko herri guztiek hartuko baitute parte Euskaraldian. Olaberriaren adibidea aipagarria da. Dozena bat lagunek osatzen dute Euskaraldiko taldea eta 100 lagun baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian; aurretik herrian egindako lanaren emaitza da. Izan ere, iazko Euskararen Egunean euskararen jatorriaren inguruko erakusketa bat egin zuten eta herriko errealitatea kontuan hartu zuten horretara-

ko, migranteei arreta berezia eskainiz. Bertan sortu zen aurtengo bideoa egiteko ideia, eta urtean zehar irudiak grabatzen aritu dira. Bideoa osatzeko eta Euskaraldia datorrenerako, errealitate, identitate eta erlijio ezberdinak oinarritzat hartuz, hiru profil ezberdin elkartu ziren azaroaren 8an Olaberriko plazan. Batetik, Espainian jaiotako euskal hiztuna; bestetik, Olaberrian jaiotako neska gazte bat; eta herriko eskolan ikasten duten atzerriko lau seme-alaben ama. Herriko euskararen egoeraren diagnostiko berria ere egin dute dagoeneko (2008koa zen aurrekoa) eta orain ekintza plana egitekotan dira, lehentasunak finkatu eta urtean zehar euskarari lotutako hainbat ekitaldi antolatzeko helburuarekin. Izan ere, Olaberria, euskaraz lasai aritzeko lekua dela aldarrikatu nahi dute.

«Polita izan da, orain arte ez bezala, pentsamolde ezberdinak aritu gara norabide berean»

«Harridura, orain arte gazteleraz hitz egiten nuen lagun batzuekin euskaraz aritu gara, eta kanpainari esker izan da, zalantzarik gabe»

«Beti bezala jokatu dut lehen hitza beti euskaraz egiten, baina oraingoan segurtasun handiagoz»

«Oso esperientzia ona izan da, konturatu naizelako euskaraz bizitzeko gai naizela»


Euskaraldia 11 2020ko azaroaren 20a • # 397

Publizitatea


12 Euskaraldia Ahobizi-Belarriprest

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

AIORA ERAUSKIN ALTUNA Ataun

IÑAKI LOPEZ CASTAÑARES Beasain

«NIRE EGUNEROKOTASUNA EUSKARAZ EGITEN DUT»

«GURE ETXEAN BETI GAZTELANIAZ HITZ EGITEKO JOERA IZAN DUGU»

Aurten ere, 2018ko esperientzia errepikatuz, Euskaraldian parte hartuko du Aiora Erauskin ataundarrak: «Euskara nire lehenengo hizkuntza da: etxekoa, lagunartekoa, lanekoa, ikasketetakoa... Nire egunerokotasuna ia bere osotasunean euskaraz egiten dut ». Aurtengo euskaraldian parte hartzearen arrazoiak zein diren galdetzean, euskararen egoeraren inguruko hausnarketa egin nahi izan du: «Datuek adierazten duten moduan, euskararen ezagutza geroz eta handiagoa den arren, honen erabilera behera doala ikus dezakegu. Ohiturak aldatzen hasteko garaia da, eta Euskaraldia bezalako ekimenak oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit pixkanaka bakarka zein kolektiboki aurrerapausoak emateko». Orain bi urteko Euskaraldian izan zuen esperientziaz honako hausnarketa egiten du: «Nire ingurua euskalduna denez, ez nuen espero nire baitan aldaketa bat emango zenik, baina oker nenbilen. Konturatu nintzen nire kasuan zenbat eragiten didan aurrean dudan pertsona ezezagun baten itxurak hizkuntza aukeratzerako garaian. Gabezia hori identifikatu eta aldatzeko balio izan zidan Euskaraldiak, eta konturatu nintzen hainbat espaziotan, nahiz eta ez uste izan, euskaraz egin dezakedala».

In ̃ aki Lopez beasaindarra apaiz lanetan aritzen da Tolosaldeko zenbait herritan. Euskaraldian Belarriprest izatea erabaki du: «Galdetu zidaten ea prest nengoen ekimen honetan parte hartzeko, eta baiezkoa esan nien. Belarriprest izango naiz, askoz hobeto moldatzen naizelako honekin Ahobizi rolarekin baino. Ongi hitz egiten dut, baina hanka ere sartzen dut batzuetan. Aditzekin dut arazo handiena». «Familian amaren aldetik denek dakite euskaraz, eta amona etxera etortzen zen bakoitzean ama eta amona euskaraz aritzen ziren beraien artean. Kontua da aita erdalduna dela, eta horregatik gure etxean beti gaztelaniaz hitz egiteko joera izan dugu». Hala eta guztiz, bere egunerokotasunean sarritan erabili ohi du euskara «Meza euskaraz ematen dut, eta egunerokotasunari dagokionez, egoeraren arabera bata edo bestea erabiltzen dut, leku batzuetan besteetan baino erosoago sentitzen naizelako euskaraz hitz egiten». Euskaraldiari begira, modu positiboan azaldu da Lopez: «Egoera kaskar samarra den arren, espero dut merezi duen oihartzuna izatea, jendea animatzea eta euskeraren erabilera handiagotzea. Horrelako ekimenak babestu egin behar dira, eta esfortzua egin behar da aurrera atera daitezen».


Euskaraldia 13 2020ko azaroaren 20a • # 397

Ahobizi-Belarriprest

ELIANA LOPEZ GUZMAN Zerain

PELLO JAUREGI GARCIA Olaberria

«MEXIKON BIZI NINTZELA HASI NINTZEN EUSKARA IKASTEN»

«PARTE HARTZEA ETA ANIMATZEA DA GARRANTZITSUENA»

Eliana Lopez mexikarra da jaiotzez, Sinaloakoa hain zuzen, baina 2011. urtean heldu zen Zeraingo herrira: «Nire senarra hemengoa da, baina Mexikon ezagutu genuen elkar. Azkenean, bat dela eta bestea dela, hona bizitzera etortzea erabaki nuen. Maitasunagatik etorri nintzen». Ia zazpi urte daramatza euskara ikasten, eta aurtengo Euskaraldian Ahobizi rola hartuko du: «Mexikon bizi nitzela hasi nintzen euskara ikasten. Nire kabuz hasi nintzen liburuak irakurtzen, baina ez nuen tutik ere ulertzen, oso zaila egiten zitzaidan». Bere kabuz ezinezkoa egiten zitzaionez, Zerainera etorri zenean euskaltegian izena ematea erabaki zuen: «2012an Beasaingo euskaltegian hasi nintzen, baina handik hiru urtera ama izan nintzen eta bertan behera utzi nuen». Baina oraindik ere euskara ikasteko gogoz zebilen, eta bi urteren ondoren, 2017an euskaltegira itzuli zen. «Oraingo honetan Lazkaoko Maizpiden. Gaur egun oraindik ere euskara ikasten jarraitzen dut bertan». Aurtengo Euskaraldiari dagokionez, «hemengo jendeak bere hizkuntzari buruzko hausnarketa sakona egitea, eta aurrekoan baino jende gehiago animatzea» espero du, posible izanez gero «aurrekoak baino aldaketa handiagoa» eraginez.

Pello Jauregi jaiotzez Lazkaokoa den arren, Ihurren bizi da 1990. urtetik. Gaur egun zinegotzi lanetan dabil Olaberriko EH Bildu ordezkatuz, euskararen arloan. «Txikia nintzenean Lazkaoko ikastolara joaten nintzen. Euskaraz arazorik gabe hitz egiten nuen, baina 1967an, errepresioarekin batera, Ikastola itxi ziguten. 5-6 urte inguru genituen, baina gogoratzen naiz nola sartu ziren guardia zibilak gu handik bidaltzeko», oroitu du. Lazkaoko Eskola Nazionalean hasi zen ondoren, eta han euskararekiko zuen harremana amaitu zitzaion. «Nire klasekide eta lagunak euskaldunak ziren, baserri girokoak. Aita euskalduna nuen, euskaraz egiten zuen, baina amak ez, eta giro horretan gure etxean beti egon izan da gaztelaniaz hitz egiteko ohitura». Hala ere, eta denboraren poderioz, Jauregik berriz heldu dio euskararekiko zuen loturari, eta aurtengo Euskaraldian Belarriprest modura ariko da. «Aurreko edizioan ere parte hartu nuen, eta Olaberriko eskolan ekimen ugari egin genituen, esaterako, bideo bat inguruko euskaldun berriekin. Aurtengoa edizioa ere arrakastatsua izatea espero dut. Berdin du euskaraz hobeto edo okerrago moldatzen zaren, parte hartzea eta animatzea da garrantzitsuena».


14 Euskaraldia Ahobizi-Belarriprest

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

BITTOR GARCIA DIAZ Zaldibia

BLANCA ARRIETA ETXEBERRIA Zegama

«EUSKARA IKASTEA MOTIBAZIO ETA LEHENTASUN KONTUA DA»

«HAURREKIN EUSKARAZ ARITZEAK LOTSA GUTXIAGO EMATEN DIT»

Egunerokotasunean euskara erabiltzea hein handi batean jarrera kontua denaren adibide garbia da Bittor Garcia. Guraso kanpotarrak ditu eta Portugaletekoa da jaiotzez, baina dagoeneko 18 urte inguru daramatza Zaldibian bizitzen: «Gaztetatik euskararekiko sentsibilitate berezi bat izan dudan arren, batez ere errespetuagatik hasi nintzen euskara ikasten, oso barrutik atera zitzaidan zerbait da. AEKn hasi nintzen euskara ikasten, eta irakasten ere bai geroago. «Pixkanaka-pixkanaka hasi nintzen, eta azkenean, euskaraz bizitzea lortu dut». Garcia beti ibili izan da mugimendu ezberdinetan euskararen munduan, eta hori dela eta, aurtengo Euskaraldian Ahobizi rolarekin parte hartzea erabaki du: «Aurreko edizioan normalean euskaraz hitz egitera animatzen ez den jendearekin euskaraz aritzeko balio izan zidan ariketak», azaldu du, eta «oso aberasgarria» egin zitzaion beraiek ere esfortzua egiten zutela ikustea. «Uste dut hemen, askotan, jendeak ez duela baloratzen euskara ikastea eta euskaraz bizitzea zer den. Euskaldun berriak garenok amets bat bezala bizitzen dugu». Garciak argi utzi du: «Nik euskaraz bizitzea lortu badut, edonork egin dezake. Ni ez naiz inor baino bizkorragoa, motibazio eta lehentasun kontua da».

Jaiotzez zegamarra den arren, 20 urte zituela Tarragonara bizitzera joan zen Blanca Arrieta: «Gaztea nintzela mediterraneora joan nintzen, eta maitemindu egin nintzen hango klimaz. Erabaki nuen Tarragonara itzuli nahi nuela, eta bi aldiz pentsatu gabe han geratu nintzen bizitzen». Alabaina, duela bi urte bere senitartekoen osasun kontuak direla eta, Goierrira itzuli zen Arrieta: «Aizkorri oso polita izango da, baina nik jendeari esaten diot Zegamako hozkailua dela». Euskaraldiaren aurreko edizioan ezin izan zuen parte hartu, baina aurtengoan Belarriprest izango da: «Egia esan ez dakit oso ongi nola funtzionatzen duen Euskaraldiak, baina hala ere nire ekarpena egiteko prest nago. Eroski City-ko kutxazaina naiz, eta jende ugari euskaraz mintzatzen zaidanez, ohituta nago Belarriprest rola betetzera». Arrietari euskararekiko duen harremana azaldu du: «Nire ama Santandergoa da eta ez daki euskaraz, baina etxean aitak euskaraz egiten zuen, eta nik ere banekien. Tarragonan bizi izan ondoren, ordea, ahaztu egin zait» dio Arrietak, «Haurrekin euskaraz aritzeak lotsa gutxiago ematen dit, baina nire lagunak adibidez barrezka aritzen dira entzuten banaute. Hala ere, egun hauetan saiatuko naiz».


Euskaraldia 15 Ahobizi-Belarriprest

2020ko azaroaren 20a • # 397

ANA TELLERIA Zumarraga

DANNY BONIKOWSKY Segura

«EUSKARAZ HITZ EGITEKO BELDURRIK ETA LOTSARIK EZ DUT»

«TXIKITAN ESALDI BATZUK SOILIK IKASI NITUEN ZORITXARREZ»

Euskaldun berria da Urretxuko Ana Telleria, eta normalean gaztelaniaz hitz egiten du etxean eta lagunekin. Baina badu gaitasuna euskaraz hitz egiteko eta ondo ulertzeko, eta Euskaraldian belarriprest txapa jarrita, hori adierazi nahi die ingurukoei, «mugak baditut ere, nirekin euskaraz hitz egin daitekeela eta nik ere euskaraz hitz egingo dudala». Lanean ere erabiliko du txapa. Inpresio lanak egiten dituen Zumardin egiten du lan, eta lankideekin ere euskaraz izan nahi du harreman osoa. Aurreko Euskaraldian ere parte hartu zuen, orduan ere belarriprest izan zen, eta hain justu lankideen artean orduan hasi ziren euskaraz hitz egiten. Tamalez, «poliki-poliki ni erdaraz hitz egiten hasi nintzen berriz». Lehen Euskaraldian hartu zuten dinamika berreskuratu nahiko luke orain, nahiz eta onartu zailtasunak dituela gai teknikoetan sartzen direnean adibidez. Etxekoekin ere aldatu nahiko luke harremanetarako hizkuntza, eta horretarako aukerak baditu: «Ohiturak aldatzea falta zait». Hala ere, euskaraz hitz egiteko «beldurrik eta lotsarik ez» duela ozen esan nahi du Telleriak, eta Euskaraldia amaitutakoan ere, jarrera horrekin jarraitu nahi duela.

Danny Bonikowsky (Donostia, 1989) ahobizi izango da datorren Euskaraldian, 2018an egin zuen bezala, baina ahobizi aritzen da urte osoan ere, euskaraz egiten baitu bere egunerokotasunean. Zegaman bizi izan zen 18 urte zituen arte, eta unibertsitate ikasketak egitera gurasoen jaioterrira itzuli zen, Estatu Batuetara. Duela bost urte berriro etorri zen Goierrira, eta orain Seguran bizi da. Gaztaroan, dena den, ez zuen euskara ikasi: «Txikitan esaldi batzuk bakarrik ikasi nituen zoritxarrez». 2015 inguruan ekin zion euskara ikasteari. Hiru urte egin zituen Euskaltegian: «Lan asko egin ondoren, gaur egun eguneroko gauzei buruz hitz egin dezaket». Kalean beti euskaraz egiten du Bonikowskyk: «Esaldi batzuk gaztelaniaz ateratzen zaizkit batzuetan, baina lagunekin, alabekin eta eskolako gurasoekin euskaraz egiten dut». Euskaraldiak euskaraz praktikatzeko aukera emango diola eta besteei ere parte hartzera animatzeko balio dezakeela azaldu du: «Niretzat garrantzitsua da hizkuntzari arreta jartzea». Gehitu du euskara bultzatzeko eta euskaraz ikasi eta bizitzeko aukera badagoela azaleratzeko ekimena dela. Ahobizi txapa eramango du euskaraz bizi dela ikusarazteko.


16 Euskaraldia Ahobizi-Belarriprest

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

MAXI CALIGARIS Ordizia

MARI JOSE URRETABIZKAIA Legorreta

«INTEGRATZEKO BESTE BIDE BAT ERE BADA HIZKUNTZA»

«EZ %100EAN, BAINA GEHIENA EUSKARAZ EGITEN DUT ORAIN»

Maxi Caligaris Argentinan jaio zen (Santa fe, 1981), eta duela 17 urte inguru etorri zen Euskal Herrira lan bila, 2004an. Ordiziako Lasa harategiko arduraduna da gaur egun Caligaris, eta datorren Euskaraldian belarriprest izatea erabaki du. Euskaraz hitz egiten ez daki, baina pixkanaka hizkuntza barneratzen joatea da bere asmoa. Argentinatik Ordiziara etorri baino lehen, euskarari buruz ezer gutxi zekien: «Hona etorri nintzenean konturatu nintzen zein garrantzitsua den hizkuntza, eta azkenean zaila da, baina pixkanaka ikasi daiteke; herrian integratzeko beste bide bat ere bada hizkuntza». Harategian euskaraz zein gazteleraz egiten dute bezeroek: «Pixka bat ulertzen dut eta harategiko esaldiak uler ditzaket, baina elkarrizketa batean galdu egiten naiz». Horrela, belarria ohituko du euskarara Euskaraldian, bere helburua «ahalik eta gehien» ikastea baita. Euskaraldiaren bidez hizkuntzak duen garrantzia azaleratzen dela agertu du: «Berezko hizkuntza polit bat daukazunean ahaleginak egin behar dira ez galtzeko». Harategian lehen hitza euskaraz esaten saiatzen da egunerokotasunean euskaraz bizi diren bezeroekin behintzat: «Oraingoz belarria prest izango dut ahalik eta gehien ikasteko».

Mari Jose Urretabizkaia Legorretako udal-idazkaria da eta Euskaraldian belarriprest izateko izena eman du, 2018an egin zuen bezala: «Hasiera batean ez nekien oso ondo zer zen Euskaraldia, baina herriko batek gonbidatuta animatu nintzen». Euskaraz ahalik eta gehien egiten saiatuko da dakitenekin, eta dakiten horiei euskaraz egiteko eskatuko die. Hainbat ekintza egin zituzten Legorretan 2018an, eta berak ere hartu zuen parte: «Pertsonalki niri euskaraz gehiago hitz egiteko lagundu dit Euskaraldiak, ohitura beti izan delako erdaraz hitz egitea». Duela 30 urte inguru ekin zion euskara ikasteari, etxean ez baitzuen euskaraz egiten; urtebetez Maizpiden egon zen eta ondoren lau urte eman zituen Ordiziako AEKn. Euskaraldiaren bitartez, hizkuntza ohitura batzuk aldatu dituela azaldu du: «Laneko zein etxeko harremanak erdaraz ziren, eta orain %100ean ez, baina gehiena euskaraz egiten dut senideekin eta lankideekin». Hasiera batean euskaraz hitz egiteko gehiago pentsatu behar bazuen ere, ohitura hartuta era naturalagoan ateratzen zaio orain: «Euskaraldia bezalako ekimenak lagungarriak dira ni bezalako pertsonentzat, nahiz eta euskaraz jakin erdaraz hitz egitera ohituta daudenentzat».


Euskaraldia 17 Ahobizi-Belarriprest

2020ko azaroaren 20a • # 397

LEIRE MURUA Gabiria

NEREA ARZUAGA Legazpi

«EUSKARALDIAREKIN KONTURATU NAIZ BETI IZAN NAIZELA AHOBIZI»

«EUSKARAREKIKO NIRE JARRERA EZ DA ALDATUKO EUSKARALDIAREKIN»

Gabirian bizi baina Tolosako denda batean lan egiten duen Leire Murua ahobizia izango da Euskaraldiaren bigarren edizioan. Euskaraldiarekin batera ahobizi eta belarriprest paperak sortu zirenean, «beti ahobizi» izan zela konturatu zen Murua. «Ezagutzen dudan pertsona bakoitzari euskaraz egin izan diot lehen hitza, saiatu izan naiz ulertu didanarekin euskaraz jarraitzen, eta ulertu ez didan horrekin ere ahal izan dudan moduan nik euskaraz jarraitu dut». Bigarrenez izango da, beraz, ahobizi Murua. Lehenengo edizioan konturatu zen kontzienteago egiten zituela aurrez modu naturalean ateratzen zitzaizkion ekintza horiek. «Kontzienteago nintzen zeini egiten nion euskaraz errazago, zeini ez, eta itxurak asko eragiten duela ere ikusi nuen». Horretarako txapak baliagarriak egin zitzaizkion, «itxuraz euskaldun ematen ez zuen jendea belarriprest txaparekin ikusi, eta banekien harekin euskaraz hitz egin nezakeela». Aurten Euskaraldia ezagunagoa denez, «erantzun hobea» izango duela uste du. Berak prest dauka berriz ere ahobizi txapa, aurreko ediziotik gordetakoa, eta lan egiten duen denda Arigunea izango denez, inplikazio bikoitza izango du.

Dendaria da lanbidez Nerea Arzuaga legazpiarra, eta Euskaraldian belarriprest rola jokatuko du, bigarrenez. Euskara laguntzeko bere alea jarriko du horrela berriz ere. Belarriprest txapa jarrita, «nirekin euskaraz hitz egin daitekeela» adieraziko dio aurrean duenari Arzuagak, bai dendan bai kalean, eta bere ustez hori lagungarri izan daiteke, adibidez, «euskaltegietan euskara ikasten ari direnentzako». Berarentzako horrek lanik ez duela eskatzen onartzen du, eta aldaketarik ez duela egin beharko bere egunerokoan, euskalduna delako eta euskaraz hitz egiten jarraituko duelako, «beti bezala, Euskaraldia izan ala ez nire jarrera ez dudalako aldatuko». Etxean, familiarekin, lagunekin eta euskaraz dakien jendearekin euskaraz hitz egiten du Arzuagak. Hizkuntza oso garrantzitsua dela uste du, are gehiago Euskal Herrian, eta bere erabilera indartzearen alde dago. Hori dela eta, animatu egiten du jendea euskaraz hitzegitera, batez ere guraso gazteak. Aurtengo Euskaraldia berezia izango dela uste du Arzuagak, pandemiaren eraginez kalean jende gutxiago dabilelako eta harremanak asko mugatu direlako; «ia-ia ez dago zeinekin hitz egin, ez euskaraz ez erdaraz».


18 Euskaraldia Ahobizi-Belarriprest

JULIAN GARCIA Urretxu

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

IRATI MUJIKA Ormaiztegi

«EUSKARA ZAINTZEKO, FUNTSEZKOA «KONTZIENTZIAZIO LAN HANDIA DA DAKITENEN JARRERA» EGIN BEHARRA DAUKAGU» Euskaraldiaren lehen edizioan belarriprest izan zen Julian Garcia urretxuarra, baina bigarren ediziorako saltoa eman du eta ahobizi izango da. Julian Garcia Albaceten jaio bazen ere, Urretxun hazia da. Haren familia erdaldun peto-petoa zen. Gaztaroan zituen bi lagun baserritarrei euskaraz hitz egiten entzuteak inbidia ematen ziola eta, gau eskolan eman zuen izena eta bera ere euskara ikasten hasi zen. «Esperientzia polita izan zen, eta oso oroitzapen onak ditut. Aginagako Emiliano apaiz ohia eta Jose Mari Etxaniz izan ziren nire lehen irakasleak». Lehen urrats haien ondotik, duela sei urte euskaltegian hasi zen, «serioan». Lau urte eman zituen ikasten, eta Lazkaoko Maizpiden ere egiten zituen egonaldi batzuk. «Hasieran ez zen nire asmoa, baina tituluak ateratzen ere hasi nintzen, eta batzuetan une latz samarrak igaro nituen. Hala ere, jende asko ezagutu nuen, eta garai haiek ez ditut ahaztuko!». Ikasi, ikasi zuen beraz Garciak euskara, baina «UrretxuZumarragan kaleak hitz egiteko aukera gutxi daukat, gutxi hitz egiten da hemen». Hala ere, ez du galdu euskararekiko harremana eta hedabide euskaldunak ikusi, entzun eta irakurtzen ditu. Helburu hori bera izan zuen lehen Euskaraldiaren belarriprest izateko izena eman zuenean. «Euskaraz ez nintzen erabat moldatzen, eta ulertu nuen ahobizi txapa eramatea ez zegokidala, ez nintzelako erabat euskaraz bizi». Bigarren edizioan, prest sumatu du bere burua ahobizi izateko. Euskara altxor bat dela dio, eta ezinbestekoa dela gordetzea. Horretan «funtsezkoa da dakitenen jarrera, gehiago hitz egin beharko lukete eta erdaraz hitz egiteko ohitura aldatu!».

Irati Mujika ormaiztegiarra familia euskaldun batean hazi izan da eta euskaraz hitz egiten du senideekin eta lagunekin txikitatik. Lanean erdaraz gehiago egin behar izan du sarri, baina oraingo lantokian ere euskaraz egiten du. Ahobizi izan zen 2018ko Euskaraldian eta ahobizi izango da azaroaren 20tik abenduaren 4ra, baina aurten «beste kontzientzia batekin» egingo du ariketa, aurrekoan azkeneko momentuan erabaki baitzuen izena ematea: «2018koan bi asteak pasa ziren eta hor geratu zen, euskaraz egiten nuenekin euskaraz jarraitu nuen eta erdaraz egiten nuenekin erdaraz». Haren hizkuntza ohituretan ez zuen eraginik izan, eta horregatik, kontzientziatuta egin beharreko ariketa dela azaldu du: «Bi aste ez da denbora asko, baina balio dezake parte hartzen dutenek gerora ere hasitako prozesuarekin jarraitzeko». Bi aste horietan ikusi eta ikasitakoari jarraipena ematea ezinbestekoa da ariketak hizkuntza ohituretan eragina izan dezan: «Agian erdaraz egiteko ohitura daukat euskaraz dakien norbaitekin, euskaraz egiteko prest dago bera eta Euskaraldiaren bidez euskaraz egiten has gaitezke». Herriko gazteek erdaraz egiteko joera dutela nabari du ormaiztegiarrak, eta hori izan da ekimenean izena emateko arrazoietako bat: «Iruditzen zait kontzientziazio lan handia egin beharra daukagula euskararen gain, erraztasun handia baitago erdarara jotzeko ume-gazteen artean». Gizarte osoak egin beharreko ariketa dela eta euskararen erabileraren alde «esfortzu txiki handi bat» egin behar dela azaldu du, eta Euskaraldia ospatzen den asteetan barneratutakoa urte osoan lantzearen garrantzia nabarmendu du.


Euskaraldia 19 2020ko azaroaren 20a • # 397

Publizitatea


20 Euskaraldia Hitz-aspertuan • Kontxi Sukia

Elkarrizketa

«LARRE MOTZEKOOK BELARDIA HAZTEN IKUSI DUGU» Kontxi Sukia Euskaltzalea

Testua eta argazkiak: Aimar Maiz Morea

# 397 • 2020ko azaroaren 20a


Euskaraldia 21 2020ko azaroaren 20a • # 397

Hitz-aspertuan • Kontxi Sukia

Kultura eta herri erabat euskaldunean munduratu arren, berehala barneratu zituzten gerra osteko umeak erdararen sisteman: eskolan lehenengo, gizarteak aise bereganatutako euskararekiko burlaizezko autozentsuran gero. Baina, hala eta guztiz, konbikzio handiarekin aurrera egin, eta euskara salbatu zuen belaunaldi hark; Kontxi Sukia Izaskun lekuko.

Ataungo San Martinen jaioa zara, gerra garaian, 1938an. Herri euskalduna, orduan ere. Nolako garaia zen? Gogorra izan genuen gaztaroa. Goserik ez genuen ezagutu, baina gazte-gaztetatik hasi behar izan genuen lanean. 13 senide ginen, ni seigarrena, eta zaharrenak ateratzen ziren ogibide bila. Hamar urterekin Aiara bidali ninduten, neskame, Beiztin [Begiristain] baserrira. Emakume bat gaixo zegoen; oso amona jatorra, zenbat aldiz gogoratzen naizen. Lehen behean asko ez bazen, mendi tartean okerrago sentitu nintzen han. Asteburuetan lau neska elkartzen ginen, Aian bertan. Jolasalditxo bat egiten genuen, kartetan edo zerbaitetan, eta iluntzean, oso garaiz, bakoitza bere etxera. Hilabete pare bat etorri gabe egon nintzen Ataunera.


22 Euskaraldia Hitz-aspertuan • Kontxi Sukia

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Zein da?

Larre motza hazteko, jarreratik beretik abiatu

E

zean hazitakoek, hasieran denek izaten dute izan direnarekiko gutxiagotasun kutsua. Euskal Herrian bereziki, hizkuntza eta kultura bera lotsaizun jarrarazten zuten/duten herriotan. «Larre motxean hazitakoak» esapidea sarri erabili du Kontxi Sukia ataundar lazkaotartuak. Txikitako gabeziak gabezia eta ezinak ezin, konturatu zenean bere horretan berealdiko eskola dela larre motza bera, izan zen eta zen horretan birsendotzeko kemena aurkitu zuen. Euskararen alde isileko, gordeko, etxe barruko lanean aritu den belaunaldi batekoa da Sukia. Milaka gizon-emakume goierritarrek bezala –emakumeek gehiago, kasu honetan–, bistarazi gabeko eta agian aitortu gabeko funtzioa bete zuten hizkuntzaren belardia hazten. Egiteko bitala, berebizikoa bete ere. Eta horretan dihardute oraindik. Lehen hitza euskaraz, beti. «Horregatik aurpegi txarrak ikustea tokatu zait. Pare bat aldiz zakar tratatu ere bai. Begiratu txarren bat, ‘aizu, ez dugu ulertzen eta hitz egin erdaraz’ eta halakoak entzun ditut herrian. Etxeko komunitate-bilerena lotsagarria iruditzen zait: betiko bizilagunekin erdaraz hizketan, sekula erdaraz jardun gabeak. Askotan, bi edo hirugatik. Erdaldunek ez dute gugatik horrela begiratzen. Euskaraz baldin badakite ere, ahal badute erdaraz egingo dute. Gure gaitza lotsa da, beti egon gara azpitik edo besteen esanera bezala. Jarrera hori hobetu beharra daukagu».

Hamar urterekin, alajaina. Etxearen mirarik ez al zenuen? Egun batean Mantxitonera bidali ninduten –Arrondon, estankoa eta denda egiten zuena zen–, zaldi batekin. «Honaino etorri eta etxera joan gabe?». Ez. Baserriraino jaitsi nintzen, eta zer pena

bueltatzeko! Joan nintzen berriz Aiara, behintzat. Eguerdia zen iritsi nintzenerako, bazkaldu, eta beste denak siestara joan zirenean, alde egin nuen etxera, inori ezer esan gabe. Nonbait, oso gaizki ikusi ninduten, negar besterik ez nuen egiten. Hurrengo goizean etorri zen

bertako gizona, 20 pezeta hartuta. Hamar pezetako soldata nuen hilean. Aitari eman zion. Ohetik entzun nituen nik hizketan, ez nintzen jaiki ere egin.

Zure eskolak, beraz, hamar urtera artekoak izan ziren? Bai, eta gero nire kasara egin nuena.


Euskaraldia 23 Hitz-aspertuan • Kontxi Sukia

2020ko azaroaren 20a • # 397

Ikasi genuen apurra erdaraz ematen ziguten. Lau taulak, idazten eta irakurtzen. Hamar urtera arte, pentsa zenbat ikasi genuen. Gutxi. Ataunen, elizkristo gaineko lokal batean, kalostraundian ematen zigun eskola Carmen Sasianbarrena maistra lazkaotarrak. Cara al sol kantatuz, han joaten ginen...

rrak belar motzean hazi garen: geroago, bizitzako beste egoera batzuetan, beste askok zutena baino kemen gehiago ikusten nion nire buruari. Igual ez eskolan, baina beste gauza askotan bai. Larre motzean hazitakoak ginen denok; gure senide gehienek esaten dute hori.

Gerra ondorena gordin, gainera. Gurasoek-eta nola aurre egin zioten?

Herrian bertan, bertako sekretarioarekin egon nintzen gero. Beste bolada batean, anaiarekin Zaldibian harategian ere bai, 17 urterekin. Urte pare bat edo hiru egingo nituen han, odolkiak egiten eta. Uda batean Donostiako jatetxe batera joan nintzen, denboraldi batean.

Jende sanoa zen. Ataunen, San Gregorion trikitia jartzen zuten, eta jaietako gure festa hura izaten zen. Arratsaldea han pasatzen genuen, eta mutilekin goitik behera etortzen ginen –neskalaguntza mutilek egiten zuten–, kaminoak betean, sailean. Kotxe askorik ez zen izaten, noski. Gero, jada, Beasainera joaten hasi ginen, noizik behin.

Donostian erdara ere landuko zenuen.

Euskara atzeraka ari zen ordurako?

Bai, zerbait bai, baina ez nintzen gehiegi kanpora ateratzekoa. Ezkondu, eta aurrena Ataunen egon ginen. Seme zaharrena han jaio zen. Orain Troskaeta taberna dena eduki genuen. Ahizpa Beasainen Bodegoian gelditu zenean, ni Ataungo tabernan gelditu nintzen. Bi-

Ez zen horrelako aldaketarik: Lazkao beti izan da oso erdalduna. Guk hala ezagutu dugu: gazte jendea, dena erdaraz. Guri barre egiten ziguten, Lazkaora etorri eta euskaraz hitz egiten genuelako; nahiz eta eurak ere euskaldunak izan. Iseka asko jasotzen genituen baserritarrek. Lotsa handia izaten genuen.

Ez zuten gehiegi esaten gerraz. Beldurra bai, gerrateko garaian estraperloan ibiltzen ziren eta. Nolabait bizia atera behar, eta Nafarroara joaten ziren aita eta bi seme zaharrenak, Andres eta Joan. Zenbat aldiz, bizikletaren frenuak hautsita, zarbak atzealdean jarrita etortzen ziren goitik behera. Anaia zaharrena, gainera, harrapatu egin zuten estraperloan. Kartzelan egon zen Andres. Aita sekula ez zuten harrapatu; artzaina zen, Aralarren txabola zeukan, eta menditik gehiago ibiltzen zen. Baina beldur handiak pasatuta, mikeleteekin eta.

Neskametzan segi zenuen?

Eskolan maistra euskalduna zenuten, baina erdaraz ikasi behar. Nola barneratzen du hori ume batek? Erdaraz ezer ez zekien ume batek, gainera. Bada, salduta bilatzen ginen, erabat salduta. Saiatzen zen Carmen maistra, ahal zuen eran erakusten. Euskalduna zen. Gero, baserrian lana izaten zen orduan, eta «soroan zerbait egin beharra dago, eta ez daukazue eskolara joaterik». Andereñoa gozatzeko, dozena erdi bat arrautza bidaltzen zizkioten.

Eskolaren zer oroipen geratu zaizu? Baserrian egonda, ez genuen besteek hainbeste ikasten, besteak baino atzerago joaten ginen. Edade horretako umeek beti barre egiten ziguten, besteen mailan ez geundelako. Oroitzapen txarrak, alderdi horretatik. Baina eske-

garren umearen zain nengoela, jada ezin zen, eta Beasainera jaitsi ginen bizitzera. Nire senarra Lazkaokoa zen, eta 1970 aldera hona etorri ginen.

Herri asko ezagutu dituzu. Orduko gizartea nolakoa zen Goierrin?

Euskaldunak izan, eta euskaraz aritzeagatik lotsarazi...

«Guri barre egiten ziguten, Lazkaora etorri eta euskaraz hitz egiten genuelako; nahiz eurak ere euskaldunak ziren» «Etxean hartzen genituen euskara ikasle gehienak ikasteko gogoz etortzen ziren. Beste batzuei bost axola zitzaien euskara»

Gu lotsatzen ginen, esaten zigutenarekin. «Zer mundutan jaio gara gu?» pentsatzeraino. Gutxitasun sentsazioa, gutxiago bagina bezala aurkitzen ginen. Horregatik esan dut, gero behin lanarekin-eta egonkortu eta zerbait lortutakoan, konturatu ginen besteen inbidiarik ez genuela.

Burlaize horiek izango zuten zerikusia guraso euskaldunek eskola-eredu erdalduna aukeratzerakoan ere? Bai, asko. Umeek erdaraz ikasteagatik [Espainiako] eskola nazionalera bidali zituzten askok. Baina euskarazko ikastola atera zen, eta komeni zen hura. Beasainera joan ginenean, semea ikastolan hasi zen, Ixabel Olanorekin.


goiberri

24 Euskaraldia Hitz-aspertuan • Kontxi Sukia

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Garbi zeneukaten ikastolarena?

osoak egondakoak badira, bi kurtso egondakoak ere bai. Hasieran batentzat lekua neukan, eta etxekoak joaten ari ziren hainbatean, bi ere hartzen nituen.

Bai, garbi geneukan. Ez zen erabaki erraza, baina gure inguruan hain zen euskaldun jendea, baietz esan genuen. Zer pentsatua handia ematen zuen: non sartzen ari ote gara? Ondo egiten ari ote gara? Zer egingo ote dute gero tituluekin? Kezka izugarriak izan genituen. Baina, hala ere, garbi geneukan bultzada bat eman behar zitzaiola euskarari, eta ematea erabaki genuen. Lazkaora etorritakoan, hemengo ikastolan segitu genuen, dudarik gabe.

Zenbaterako euskara-gosea zuten? Batzuk ikasteko gogoarekin etortzen ziren, eta beste batzuk behar zutelako. Euskara bost axola zitzaienak ere baziren batzuk, «behartu egin naute eta» esanez. Baina asko eta asko, euskara gogoz hartuta. Bi jubilatu ere hemen izaten dira oraindik ere –aurten ez–. Orain nik utzita daukat lan hori, baina bi horiek urte askoan etortzen dira, eta esan nien Maizpiden segitzen zuten bitartean, etortzeko. Bat katalana da, Merce, eta bestea nafarra, Nuntxi.

Lazkao oso erdalduna zela esan duzu. Badu, bada, euskaltzalearen eta euskaldunaren ospea... Orain bai. Baina oraindik ere joera handia dago Lazkaon erdaraz hitz egiteko. Oraindik ere. Lazkaon, 1960ko hamarkadan, bi apaizen meritua izan zen ikastola: Jaxinto Fernandez eta Imanol Aldaregia. Beneditarrena ere bai, eta, noski, ikastolaren alde egin zuen jende askoz gehiagorena. Gehiena Jaxinto ibili zen, eta Imanol haren arrimura. Ikastolarako diru asko behar zen, baita ere. Guk eskerrak hemengo aitona-amonak onak geneuzkan, asko laguntzen ziguten. Eskola publiko nazionala debalde zen, eta ikastola ordaindu behar zen. Ez zen soldatak ordaintzeko bakarrik, liburuak, materiala... dena baizik.

Denetarako lan egin behar, orduan. Horretan saiatu gara, lanean. Larre motxekoak izatearen abantailak [barrez].

Belardia hazten ikusi al duzu? Bai. Kostata, baina ikusi dut. Amets guztiak ez ditut bete, baina asko bai. Handiena familia ondo jartzea eta lanbidea ematea izan zen. Hori lortu genuen.

Euskararen gordeko lanean, ikasle mordo bat etxean edukitakoa zara zu. Bai. Etxeetara bidaltzen hasi zirenez ge-

Batzuk etxekotu egiten direla, alegia. Harremana sortzen da. Oraindik ere badauzkat euskaldun berriak, handik eta hemendik eskumuinak bidaltzen dizkidatenak. Irungo batekin harremana daukagu oraindik, etorri egiten da. Balmasedako Ferminek ere urtero deitzen digu; lehenbizikoa izan zen, eta ‘bigarren ama’ deitzen dit.

Irakasle bokaziorik izan al duzu? roztik eskatu zituzten familia euskaldunak, eta hartzen hasi ginen. Semea ere Maizpiden zebilen. Baina Eusko Jaurlaritzaren programa bat izan zen lehenengo, 1980 inguruan.

Ahal izan banu, ikasiko nuen. Irakasle izatea gustatuko zitzaidan, eta uste dut ona izango nintzela. Ikusten ditudan irakasleen jarrera asko ez zaizkit gustatzen, eta ez ditut onartzen.

Hori ere lana izango zen: jendea eduki, hitz egin, otorduak prestatu...

Euskaraldia eta halako kanpainak zer iruditzen zaizkizu?

Beno, sakrifiziotxo bat bada. Hasiera hartan, gainera, 18:00etatik hurrengo goizeko gosari ondorenera arte geneuzkan. Gehienak 6ak alderako etortzen ziren; ez denak, gizonezko batzuk baziren parranderoxeagoak...

Oso ondo iruditzen zaizkit, noski. Dendetako kanpainak ere bai. Nik denda guztietan euskaraz hitz egiten dut, eta erdarara igaro behar bada, aldatzen dut. Baina, normalean, aurrena behintzat euskaraz egiten dut. Euskarazko ekitaldiak baldin badaude, joaten naiz. Antzerkia gustatzen zait, baina hemen ez dago aukera handirik.

Zenbat pasatu ote dira zuenetik? Asko, ez dakit zenbat izango diren. Urtero, eta kurtso guztian. Batzuk kurtso



26 Euskaraldia Herri Jakintza • Ondare immateriala

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Txaparroa: 1. Bolatokian erdi aldera egoten den birla motza, joz gero kale modura kontatzen duena. 2. Indarrez motz eta behera erortzen den bolari ere esaten zitzaion.3. Arte edo haritz moztaka. 4. Motza, baxua.

«Auzoko artoa, etxeko ogia baino hobea»

1854 -11 - 19: Jose Felix Amundarain

Artoa, kalitatez ogirina baino zakarragoa eta ugariagoa zen. Besteena beti hobea iruditzen dela esan nahi du, urrutiko intxaurren adieran.

1935 -11 - 21: Xabier Azurmendi poeta

idazlea jaio zen, Zegaman. eta apaiza jaio zen, Zegaman.

1995 -11 - 22: Mercedes I. Boyer musikari beasaindarra hil zen, Donostian.

Ondare immateriala

Ahozko ondarearen ahotsak

Gaur egun galduta dauden ohitura, lanbide eta bizimoduak ere gorde ditu Ahotsak gordailuak, milaka euskaldunen hitzetan. Baliarrainen laiaketan, 1915ean. Indalecio Ojanguren

Testua: Aimar Maiz

E

uskal Herriko 362 herritako 6.150 hizlariren testigantzak bilduak ditu dagoeneko Ahotsak egitasmoak, Euskal Herriko hizketak eta ahozko ondarea jasotzeko Eibarko Badihardugu elkartearen webgunean (ahotsak.eus). Tartean, Gipuzkoako 88 herrietakoak daude, eta horien artean Goierriko guztiak: 501 hizlari. Legazpi (60 hizlari), Zegama (49), Beasain (47), Ordizia (46), Urretxu (43), Zumarraga (39), Ataun (37) eta Zerain (35) dira ahozko kontakizun gehien dituztenak, herri horietan egin den lanketa apartaren seinale.

Deba ibarrean hasitako proiektua, zazpi euskal herrialdeetara zabaldu da, eta gordailu oso garrantzitsua osatu du: bai hizkuntza, hizkerak eta dialektoak aztertzeko; bai etnografia, antropologia edota antzinako ohiturak lehen eskutik entzuteko. Hiztunen grabazioak ditu Ahotsak guneak –denak ez daude sarean–: 4.579 audio, 59.777 bideo eta 8.630 zinta.

Pasarte aukeratuak Elkarrizketa grabatu horiek lanketa handiagoa dute atzetik, ikusleen aurrera Interneten atera aurretik. «Zintak landu, aztertu eta pasarteak sareratzen ditugu, 2-3 minutukoak. Izenburu bat, laburpena eta gai-kodeak dauzka pa-

sarte bakoitzak. Denera, 400 gai baino gehiago daude, bilaketak errazteko. Sarean ikusten den horrek lan handia dauka atzetik», dio Badiharduguko Izaskun Gastonek. Laguntzaile eta kolaboratzaile saldoa du Ahotsakek, bi mila laguneko komunitatea. Herrian elkarrizketa nori egin aurkitzeko, transkripzioak egiteko –irizpideak webgunean ditu– edo elkarrizketak egiteko ere –ekipoak eta tresnak uzten dituzte– laguntzen dute. Ahotsaken, ordea, ez daude espresuki harako eginiko elkarrizketak soilik. «Biltegi bihurtu da. Beste argitalpen edo azterketa linguistikotarako egindako grabazioak ere badaude. 220 proiektutan erabilitako materiala dago». Tartean, Goierriko ugari: Beasain, Legazpi, Ordizia, Zegama edo Urretxu-Zumarragako euskara ikerlanen funtsak, Zum Edizioen Gure Nagusiak sailekoak, Lekaio kultur elkartearenak, edota partikularrek emanak (Aitor Azpiazu eta Aitor Gurrutxaga ikertzaileen elkarrizketak, edo Markel Olano diputatuaren bakarren bat, besteak beste).

Hitzarmenak, osatzeko lan iturri Norbanakoen edo elkarteen proiektuetako grabazioak doan digitalizatzen dituzte Ahotsaken, eta egileari berezkoa eta kopia bat itzultzen dizkiote. Informazio iturri orokor aberatsa da, beste edozein ikerketa-diziplinatarako ere. Badiharduguk udalekin hitzarmen ekonomikoak sinatzen ditu, elkarrizketak egiteko edo daudenak lantzeko.


Euskaraldia 27 Bertsoa: Mikel Tapia Aierbe • Kate Motzean: Ane Murua

2020ko azaroaren 20a • # 397

Gaiak hala dio

Kate motzean Ane Murua • Euskaltzalea

«Euskaraldiak hausnartzeko balio du» Mikel Tapia Aierbe

Gaia: Euskaraldia Neurria: Hamarreko txikia Doinua: Espainian behera Gure hizkuntza ohiturei ondo errepara, guztiekin euskeraz hasten ote gara, edo gehiegi jotzen dugu erderara, hizkuntza batek ez du baliorik hara, ahal den guztietan ibiltzen ez bada. Euskaraldiak pizten digun borondatez, pin bat janztearekin konformatu partez, mingaina astintzera animatu zaitez, maskarilla azpitik euskeraz bi astez, ahoa tapatzen du baina ahotsak ez

Testua eta argazkia: Asier Zaldua

Ane Murua idiazabaldarrak Ikus-entzunezkoak ikasi zuen EHUn. Ondoren, gidoigintza ikastaro bat egin zuen. Egun, Ataungo Barandiaran museoan eta Zegamako Anduetza parketxean lan egiten du gidari bezala. Aldaize aldizkariko erredakzio taldeko kidea ere bada eta Euskaraldiaren antolaketan lagundu du.

Musika talde bat edo abeslari bat?

Zer iruditzen zaizu Euskaraldia?

Kanariar Uharteak.

Oso ekintza ona da, hausnartzera eramaten gaituelako: zenbat hitz egiten dugun euskaraz, norekin bai eta norekin ez, noiz, zergatik... Ahalik eta gehien hitz egiteko balio izatea ere espero dut.

Zer gosaltzen duzu?

Idiazabalen ere ba al dago zer hobetu? Oraindik lana dago egiteko. Oraindik erdara entzuten da kaleetan. Ez da %100ean herri euskalduna.

HURRENGOA » Bertsolaria: Beñat Torres Lete Gaia: Txertoa

Amy Winehouse.

Abesti bat? Izaroren Koilarak. Pelikula bat eta telesail bat? Grease eta La Veneno. Kolore bat? Urdina.

Oporretarako toki bat.

Tostada ahuakatearekin eta kafesnea.

Amets bat. Musikalak asko gustatzen zaizkit. Nire ametsa New Yorkera joatea, eta bide batez, Broadwayn hiruzpalau musikal ikustea da.

Goierriko txoko bat. Lazkaomendi.

Liburu bat?

Idiazabalen biziko ez bazina?

Amaia Telleriaren Haize-lekuak. Amaia lehengusua dut, eta liburuko protagonista gure amona da.

Donostian. Itsasoa asko gustatzen zait.

Idiazabalgo alkatea bazina... Kultur etxea egingo nuke.


28 Euskaraldia Kolaborazioa • Tere Irastortza Garmendia

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Ni, hi, zu, hura, gu, zuek, haiek, amonanetik hona Tere Irastortza Garmendia Idazlea

I

zenordeak dira besteen artean bizitzeko, sentitzeko, egiteko, puskatzeko, sortzeko erabiltzen ditugun hitzak: ni, hi, gu… harremanetarako behar ditugun hitzak, gure tokia eta besteena antzematen laguntzen digutelako. Zuek, haiek, gu batera gara euskaldun, euskerak jartzen gaittu adi, prest ditteu belarrik, gure euskalkin doinue eskeintzen diogu euskerai . Eta halaxe izan da lehenaure. Euskaldun Goierrin. Zer da gaurko Goierri bailara, baina? Eta zertaraino axola du? Bailara modu batera edo bestera antolatu, hor doaz ibaiak Oriara edo Urolara: Estandakoa, Agauntzakoa, Mariaratsekoa... Eta zertaraino egiten gaitu euskaldunak ezberdin lehen Martina eta Joana, Miel eta Patziku izateak gure izenak, eta orain Margari, Antonio, Joakina, Amaia, Alaitz, Ahmed, Andrea, Intizar… Haiek eta datozenak ere euskaldun diraugu. Haiek bezala, Goierriko euskaldunok azken mendeetan euskaldun sortu arren ere, euskara hautatu egin dugu. Egun, milaka euskaldun gara, zahar eta berri, euskaldun jarraitzeko prest. Goierri eta Urola bi bailara ziren eskoletan dotrinaz gain irakurtzeko euskara bultzatu behar zela eta gramatikak idatzi, euskal dantza-eskolak sortu edota lanbideak erakusteko Lancaster metodoa zerabilten eskolak sortu zirenetik, eta mendeak pasa dira Urbasa zeharkatuz itsasora iristeko proiektuak egitera eta idaztera biltzen zirenetik. Mende pasea da Emakume Abertzaleen Batzak proposatu zuenetik ikastolak sortzea eta emakumezkoei irakurtzen erakutsi bai, baina idazten erakustea komeni ez zela ziotenen gizartetik, andereñoek euskal eta erdal irakaskuntza sistema eraldatzeko ezinbesteko begiradari eusten zaionetik. Goierri eta Urola bi bailara ziren euskara batua gauzatzen ari zen bitartean; Goierri eta Urola bi bailara ziren euskaldunak alfabetatzeko herri-politikak abian jarri arteko onik hartu ez zuten lehen gau-eskoletako irakasle haiek bidea erakutsi zuten bitartean. Eta hamarkadak pasa dira aldizkarietarako diru-laguntzarik gabe goierritar batzuk herri-aldizkariak euskaraz nola sortu hasi zirenetik. Eta orain Goierri GoiBerri da. Ez dugu beti jakiten nor izan diren historiaren narrazioak gailendu ez zituen herritar haiek. Eta ez, ez dugu gertatu den guztiaren berri, gertatzen denari eragiteko denbora eta pasioa behar duelako euskaldunak, oraindik milaka urtez euskaldun segitzeko, eta mundua euskalduntzeko pasioak eutsiko dio hizkuntzen ekologiari eta adimenaren armoniari. Euskaldunak, sarri, gure aurreko euskaldun eta askatasun-

Josu Maroto


Euskaraldia 29 2020ko azaroaren 20a • # 397

o

zale haien hitzetan kulunka gaitezke. Haien artean ere sentitzen naiz gu. Haien gogotik jaso eta gure DNAn itsatsiak ditugu geure inguruneak eta paisaiak. Eta sentitzen naiz Murumenditik Ă‘aĂąarrira, Aizkorritik Anbotora zerua zeharkatzen zuen Mari haren endakoa, edo orain 90 amonalditan atzera egin eta hemengo basoetan ehizean egiten zuten gure arbasoen segida bizia. Horregatixe, hemen, orain, gaur, ni, hi, zu, eta hura euskaraz ari garen aldi orotan euskaldunoi hitz egiteko abagunea paratzen diguten belarriprest guztiekin batera, zerura begira euri eske jartzen naiz. Euskarak, ari duen guztian, lurrak xurgatzen duen lanbroaren leuntasunarekin, basoak aztoratzen dituen ekaitzaren zakarkeriarekin euskarak, Euskaraldi orotan, agindu egiten du, agindu, indar guztiz: euskara gordetzeko, euskaraz bizitzeko, euskaldun izateko Eta aldi berean euskarak agindu egiten du: Ez dezagun Euskaraldia ospatu euskara ez galtzeagatik bakarrik, euskara gordetzeko bakarrik, ezta euskaraz bizitzeko bakarrik ere. Euskarak sentiarazi egiten du herri baten senetik: euskarak biziarazten gaituelako gara euskaldun, bizitzeagatik eta bizitzaren alde gara euskaldun.

Kolaborazioa • Tere Irastortza Garmendia


30 Euskaraldia Erretratua

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Erretratua

ZINTZO MINTZOREN SORRERA Zintzo Mintzo euskaltzale elkartea ofizialki 1992ko abenduan aurkeztu bazen ere, ordurako urtebete inguru generaman lanean elkartea sortu nahian, beste zenbait herritan egiten ari zirena gurera egokitu nahian.

Sebas Iturriotz Urretxu-Zumarraga

I

zan ere, 80ko eta 90eko hamarkadetan sortu ziren Euskal Herrian euskara elkarte gehienak. 1993an ere etxeko lan asko izan genituen, elkartea eratu eta bazkidetza bultzatu, herritarren arteko hitzarmena antola-

tu, Otamotz aldizkaria sortzeko bidean jarri, Gazte Taldea eratu... Elkartearen asmoa zen euskararen erabilera sustatzeko antolatzen ziren ekitaldientzako aterki antzeko bat izatea jarduera horien iraupena ziurtatzeko urteetan.

1994ko hasieran egin zuen elkarteak hitzarmenaren aurkezpen ofiziala. Ekitaldi horretan Urretxuko eta Zumarragako 100dik gora gizabanako eta elkartek hitz eman zioten elkarri hortik aurrera euren arteko harremana euskara


Euskaraldia 31 Erretratua

2020ko azaroaren 20a • # 397

1994. urtearen hasieran egin zuen Zintzo Mintzo elkarteak hitzarmenaren aurkezpen ofiziala. Zintzo Mintzok utzia

hutsean izango zela. Bertan orduko Eusko Jaurlaritzako Euskara sailburu Mari Carmen Garmendiak parte hartu zuen. Elkarteak eginiko jarduerak zerrendatze aldera:

– Hitzarmena elikatu eta jarraipena egin zenbait urtez. – Otamotz aldizkaria sortu, Goierriko Hedabideen aldeko apustua egin ondoren argitaratzeari utzi ziona. – Otamotz.com atari digitala (gerora otamotz.eus): egun Goierriko Hedabideek kudeatutakoa. – Euskararen aldeko Giza Katea, bizpahiru urtez Zumarragako jaietan egin zena. – Euskararen aldeko Kandela piztea Urretxuko jaietan, urte dezente iraun zuena. – Kantu Afaria, 2019an 25 urte bete zituena (aurten festarik izan ez denez, bertan behera geratu da). – Helduei zuzendutako «euskara hobetzeko ikastaroak». – Haurrentzako bideo emanaldiak euskaraz. – Mintzalaguna, Irakurle taldea eta Gazte Lokala bezalako programetan aitzindari izan da elkartea. Egun bi herriotako udalek kudeatzen dute. – Kultur ibilaldiak, herrian zein mendian. – Gaztetxoen Bertso Eskola desagertzear zegoela elkarteak hartu zuen kudeaketa bere gain eta horrela segitu zuen berriro ere Bertso Eskolak bere esku hartu zuen arte. – Euskaraldia 2018: elkarteak bere baliabide propioak (baliabide ekonomikoak barne) jarri zituen pertsona bat kontratatzeko, eta ariketaren arrakasta neurri handi batean horri esker izan zen.


32 Euskaraldia Euskararen erabilera Goierrin

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Mintzalaguna eta Mintzodromoa bezalako egitasmoak jarri dituzte martxan azken urteotan. Irudian, Urretxun. Tere Madinabeitia

Erreportajea

JAKITETIK KALEAN EGITERA Azken lau hamarkadetan euskaraz dakitenen kopurua nabarmen igo da Goierrin. Euskarazko eskolen normalizazioak eragin handia izan du horretan. Erabilera, ordea, ez da proportzio berean igo. Testua: Arkaitz Apalategi

H

amar goierritatik seik badaki euskaraz. Hala diote azken soziolinguistika ikerketaren datuek. Euskaraz dakitenen kopurua asko igo da azken lau hamarkadatan, erabileraren datuak neurtzen hasi zirenetik. Igoera hori, hein handi batean, etxetik jaso ez dutenek ere eskolan ikasi dutelako izan da. Datu horiek, ordea, koska bat behera egiten du-

te erabilerari dagokionean; bai etxean eta bai kalean, erdarara jotzen baitute euskaraz dakitenetako askok. Euskararen erabileraren neurketeak egiten 80ko hamarkadaren hasieran hasi ziren. Orduan, euskaldunen kopurua ez zen biztanlegoaren erdira iristen Goierrin. 1981eko datuen arabera, %46,71 ziren eskualdean euskaraz zekitenak. Lau hamarkada geroago, datu

horrek 17 puntuko gorakada izan du. 2016an –orduan egin zen azken neurketa soziologikoa– %63,6 ziren. Zenbat eta herri txikiagoa, euskaldun tasa handiagoa dela esan liteke, inmigrazioak eragin handia izan baitu datu horietan. Zerain (%93), Gaintza (91,2) eta Gabiria (90,8) dira tasarik handiena dutenak. Eskasena berriz, Zumarragak (%51), Olaberriak (58) eta Beasainek (59)


Euskaraldia 33 Euskararen erabilera Goierrin

2020ko azaroaren 20a • # 397

Hizkuntza gaitasuna

Etxeko erabilera

Gaitasuna herriz herri HERRIA BIZTANLE Altzaga 168 Arama 210 Ataun 1.661 Beasain 13.396 Ezkio-Itsaso 611 Gabiria 500 Gaintza 125 Idiazabal 2.263 Itsasondo 634 Lazkao 5.307 Legazpi 8.196 Legorreta 1.435 Mutiloa 236 Olaberria 924 Ordizia 9.280 Ormaiztegi 1.262 Segura 1.433 Urretxu 6.710 Zaldibia 1.531 Zegama 1.475 Zerain 243 Zumarraga 9.526 GOIERRI

67.080

EUSK. IA EUSK. ERDAL. 88,7 7,1 4,1 83,3 8,1 8,6 87,2 6,2 6,6 59 16,3 24,7 84,5 6,5 9 90,8 5,2 4 91,2 3,2 5,6 84,8 6,2 9 76,8 8,2 15 64,7 13,3 22 60,7 14,8 24,5 72,3 11,3 16,4 85,2 7,2 7,6 58 14,3 27,7 60,8 14,7 24,5 73,9 10,8 15,3 83,7 7,6 8,7 60 16,9 23,1 80,8 7,8 11,4 83,3 6,3 10,4 93 4,1 2,9 51 16,7 32,3 63,6

14

22,4

ITURRIA: EUSTAT (2016KO DATUAK)

dute, hirurak ere, XX. mendean migrazio handia jasotako herriak dira.

teko edo hitz egiteko gai ez direnak edo zailtasunak dituztenak) paretsu jarraitzen du, %15 inguruan. Txanponaren beste aldean, erdaldun kopuruak nabarmen egin du behera, 1981an %38 izatetik, hogeita hamabost urte eta gero, %22 izatera pasa dira.

Euskarazko eskolen eragina Frankismoaren ondoren euskarazko eskolen orokortzeak eragin handia izan du horretan. 1981ean, euskaraz alfabetatuak %22 besterik ez ziren Goierrin. 2016an, berriz, %54. Ia-euskaldunen kopurua (ulertzen dutenak baina idaz-

Jakitetik erabiltzera Gauza bat euskaraz hitz egiteko gai izatea da, ordea, eta beste bat erabiltzea. Etxeko hizkuntza nagusia euskara dutenen kopurua jaitsi egin da 1981etik hona. Herririk gehienetan nabaritu da

beherakada, Lazkaon, Ordizian, Urretxun, Zegaman eta Zumarragan izan ezik. Eta kalean ere, ez da jakintzaren proportzio berean igo. Goierriko herririk hazienetan egindako neurketen arabera, Zumarragan eta Urretxun %22,3k egin ohi du kalean euskaraz; Legazpin %32,9k; Beasainen %35,8k; Ordizian, %43,7k; Lazkaon, %44,8k. Uema-ko kide diren herrien artean, askoz handiagoa da kaleko erabilera: Legorreta (%67,1), Zerain (81,2), Itsasondo (81,8), Ezkio (88,6), Zaldibia (88,8), Segura (89,7) eta Ataun (91,5).


34 Euskaraldia Gazteak eta Euskaraldia

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

H

Euskararen erabilera behera gazteen artean Testuak: IĂąaki Gurrutxaga

Ez da Euskaraldiaren atarian emateko berririk baikorrena, baina Gazteen Euskal Behatokiak iaz egindako txostenaren ondorio nagusietako bat hori da. Datuak okerrera egiten du aisialdian, eta zer esanik ez sare sozialetan. Erronka dute gazteek, eta gizarteak oro har. Datuak EAE mailakoak dira.

amabost eta 29 urte bitarteko gazte euskaldunen artean euskararen erabilerak behera egin duela erakusten du Gazteen Euskal Behatokiak iazko martxoan argitaratu duen Euskadiko Gazteen Egoeraren diagnostikoak. Daturik positiboenak Gipuzkoakoak dira, hamarretik seik erabiltzen baitute gehienetan euskara lagun artean. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) batez bestekotik bi puntu gorago dago Gipuzkoako datua; adierazle horretan sartzen dira dena edo ia dena euskaraz egiten dutela diotenak, euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen dutenak eta bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituztenak. Gazte gipuzkoarren artean %36,1ek dena edo ia dena euskaraz egiten dutela diote, %5,5ek nagusiki euskara erabiltzen duela, eta %16,3k bi hizkuntzak berdin. Aurrekariekin alderatuta, datuak ez dira positiboak: 2008an jo zuen goia euskararen erabilerak lagun artean Gipuzkoan, baina orduz geroztik %5,6 jaitsi da erabilera.

Euskara aisialdian Gazteen aisialdirako ohiturak ere aztertu zituen txostenak. Denborapasa gustuenak lagunekin kalean egotea, musika entzutea eta filmak eta telesailak ikustea direla dio diagnostikoak. Aisialdiko jardueretan, ordea, euskarak geroz eta presentzia txikiagoa du. Esaterako, EAEko gazteek geroz eta gehiago irakurtzen dute, baina euskaraz geroz eta gutxiago. Azken hamar urteetan puntu bat igo da irakurtzeko zaletasuna, baina euskarazko liburuak irakurtzeko ohitura %15 jaitsi da. Ikasleek irakurtzen dituzte euskarazko libururik gehienak, baina ikasketak


Euskaraldia 35 Gazteak eta Euskaraldia

2020ko azaroaren 20a • # 397

amaitzean ohitura alboratzeko joera ikusi dute diagnostikoaren egileek. Sare sozialei dagokienez, kalean baino protagonismo txikiagoa du euskarak: EAEko gazteen %15ek soilik erabiltzen dute nagusiki euskara sarean. Gipuzkoan zentratuz gero, datuak bikoiztu egiten dira, hamarretik hiruk euskara erabiltzeko ohitura baitute. Datuak xehatuta, 25 eta 29 urte bitarteko emakume gipuzkoarra da sarean euskara erabiltzen duen Interneteko erabiltzailearen profila. Gazteenen artean sarean euskara erabiltzeko joera ez da ohikoa, eta gehienetan gaztelaniara jotzen dute. Horregatik, joera aldatu ezean, etorkizunean euskarak gazteen aisialdian erabilera txikiagoa izango duela ondorioztatu daiteke.

Gaztealdia, akuilu

B

ederatzi gazte, zortzi egunez, euskara hutsean. Azaroaren 12tik 19ra egin dute Gaztealdia, Euskaraz biziko gara lelopean. Hainbat herritako eta unibertsitateko euskara taldeek antolatuta, Euskal Herriko eremu geografiko eta soziolinguistiko anitzetako gazteek egin dute ariketa, euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreak aztertu eta ikusarazteko. Helburua: gazteek euskaraz bizitzeko aukera izatea. Partaideen iritziz, euskalgintzak galdua dauka gazteen artean euskara sustatzeko hauspoa, eta erakundeek ezagutza bultzatzen dute erabilera baino gehiago. Hizkuntz politika «errotik aldatu» behar dela iritzi diote.

Euskaraldiaren 2020ko abestia, ‘24 / 7’ Broken Brothers Brass Band talde iruindarrak interpretatu du Euskaraldiaren 24/7 abestia. Hitzak Sustrai Colina betsolariarenak dira, doinua Ion Celestinorena da, eta ahotsa Lorena Aisak, Claudia Rodriguezek eta Idoia Tapiak jarri diote. Euskaraldia bertan da! Gehiago...Gehiagorekin...Gehiagotan. Euskaraldia bertan da! Prest al zara? Esan, esan... esan, esan Prest al zara? Esan... bai! Zaindu maite duzun hori... zaindu... zain gu... maite duzuna? Armairutik atera armairua bera! Atera ba! Atera! Bagera – Ezer ez da berdin ta segi aurrera Bagare – Ez da erraza, baina halare... Bagira – Ez geratu begira Bagire – Ez esan ez dela posible Zenbat gara? Ni bat 24/7 Zenbat gara? Gu bat Asko ta ez aski

Prest bazara esan esan... Prest bazara esan...: “jalgi hadi plazara, jalgi hadi Han bat eta han bi, hainbat... Eta handi! Jalgi hadi plazera, adi, adi Batera... bat bera...” Bagera – mugetan preso inor ez dadila gera Bagare – aspaldi belarriak ahoen zain daude Bagira – ahoak belarrien bila dira Bagire – gorputz txarrik ez da bizitzeko libre Zenbat gara? Ni bat 24/7 Zenbat gara? Gu bat Asko ta ez aski


36 Euskaraldia Gazteak eta Euskaraldia

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Gazteak ere taldean euskaraz aritzeko prest Erreportajea

Testuak: Andrea Aranburu

Beasainen 600dik gora gaztek eta gaztetxok eman dute Euskaraldian parte hartzeko izena. Osiñarte kuadrilla da ‘Aittugune’ izango denetako bat.

A

urtengoa urte berezia izan da alor guztietan, eta halaxe izango da berrikuntzaz beteriko Euskaraldian ere. Aurtengoak bi berezitasun ditu: Arigune izenaren ordez, Aittugune izena erabiliko da (Aittu! euskara taldearen izenari erreferentzia eginez); eta bestetik, familiek eta kuadrillek ere Aittugune izateko aukera izango dute. Familiengana ez ezik, gazteengana hurbiltzeko ahalegina egin nahi izan da aurten, « edozein per-

tsonaren hurbileko sarea familia eta lagunak direlako » .

Kuadrillak ‘Aittugune’ bihurtu dira Beasainen, 12 eta 14 urte bitarteko 20 kuadrilla animatu dira, hau da, herriko 400 gaztetxo inguru. Bestalde, 17 eta 27 urte bitarteko 13 kuadrillak eman dute izena Euskaraldian; beste 200 gaztek parte hartuko dute, gutxi gorabehera, euskararen aldeko ariketa sozial masiboan. Aitor Sukia, Maialen Perez eta Jokin Garmendia beasaindar gazteen iritzia jasoko dugu datozen lerrotan.

Lagunartean ere euskaraz 1993an eta 1994an jaiotako neska-mutilek osatzen dute hirukote honen kuadrilla. Euskaraz jaio eta hezi diren gazteak daude bertan, herriko ikastetxeetan ikasi dutenak eta oro har, egunerokotasunean euskaraz mintzo direnak.

Mutiloako Udala

Aitor Sukia izan zen lagun taldean Aittugunea sortzeko testigua hartzen lehena. Deialdia WhatsApp bitartez heldu zitzaion, harek informazioa birbidali


Euskaraldia 37 Gazteak eta Euskaraldia

2020ko azaroaren 20a • # 397

Irudian, Euskaraldian ‘Osiñarte’ izenpean parte hartuko duen Beasaingo gazte kuadrilla. 1993 eta 1994 urteen artean jaiotakoak dira. Goiberri

eta lehenek izena eman orduko, testigua batetik bestera eramanez « erraz » osatu dute euskararen aldeko zerrenda. Hori horrela, euskaraz bakarka aritzeaz

gain, taldean euskara lantzeko konpromisoa hartu dute. Hori baita aurtengo edizioko helburu nagusietako bat: norbanakoengan arreta jarri ordez, talde-

kako praktika euskalduna bultzatzea. Osin ̃ arte izenpean izena eman duten kuadrillako kide guztiak Ahobizi izango dira Euskaraldian zehar.


goiberri

38 Euskaraldia Gazteak eta Euskaraldia

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Aitor Sukia

Maialen Perez

Jokin Garmendia

Finantza aholkularia

Ingeniaria

Fabrikazio mekanikoko teknikaria

«Hainbat gaztek euskaraz jakin arren, egunerokoan gaztelaniara jotzen dutenaren sentsazioa dugu»

«Beasainen beherakada moduko bat egon zen; nire ahizpa gazteenaren adinekoak, ordea, dena euskaraz egiten dute»

«Euskaraz idatzitako ‘memeak’ gero eta hobeak eta ugariagoak dira; niri behintzat barrea sorrarazten didate»

«Kuadrillako gehienok eman dugu izena aurtengo Euskaraldian. Egia esan, ez da zaila izan. Pare bat animatu bezain pronto, besteek ere eman zuten parte hartzeko pausua». Euskararen bultzada bakarka emateaz gain, kolektiboki arraun egitea indartsuagoa izan daitekeela uste du Aitor Sukiak. Euskaraldia euskara sustatzeko ekimen garrantzitsua dela iritzita animatu dira kuadrilan Aittugunea sortzera.

Euskararen erabilera neurtzeko, lagunarteko ikus-entzunezkoen kontsumo ohiturak identifikatzea eta aztertzea lagungarria izan daiteke, baita taberna giroan edo autoz bidaiatzean entzuten dugun musika ere. Maialen Perezen irratian euskal musika gailentzen da. Kuadrillakoekin dagoenean, normalean euskarazko abestiak entzuten dituztela dio. Maila pertsonalean, ETB1ek izan duen garapena goraipatu nahi izan du: «Barre Librea, Gaur Egun, Hondar Ahoak... Eta Goenkaleko fana izan naiz beti. Txikitatik ikusi izan dut ETB1, baina egia da orain dela urte gutxi izan zuen gainbehera nabarmena izan zela».

Badira Euskaraldiaren funtzioa auzitan jartzen dutenak. Jokin Garmendiaren ustez, Euskaraldiari esker pertsona bakar batek, behin bakarrik bada ere, erdaraz hitz egin ordez euskara erabiltzen badu, merezi du. «Ahobizi edo Belarriprest txapak ikusi eta euskara praktikan jartzen badugu, bada zerbait. Gutxi batzuentzat eraginkorra bada, mesedegarria da». Baino euskara, Euskaraldian zehar ez ezik, egunero erabili beharreko hizkuntza dela dio.

Inertziak apurtzeko prest Aitor Sukiak aurtengo Ariguneen garrantzia azpimarratzen du, euskararen sustapenerako erreminta erabilgarriak direlakoan. Besteak beste, inertziak apurtzea da ekimenaren helburuetako bat. Haren ustez, euskal hiztun gazteen artean gazteleraz hitz egiteko joerak bizirik dirau: «Gazte jendearen zati batek, euskaraz jakin arren, egunerokoan gaztelaniara jotzen duenaren sentsazioa dugu».

Euskararen erabilera Beasainen «Nire ustez, hemen ere beherakada moduko bat egon zen. Beasaingo gazte askok gazteleraz hitz egiten dute haien artean, belaunaldi erdaldunak daudela iruditzen zait. Baina nire ahizpa gazteenaren adinekoek, adibidez, dena euskaraz egiten dute».

Internetaren erabilera WhatsApp taldean denetarik partekatzen dute. «Euskaraz idatzitako memeak geroz eta ugariagoak eta hobeak dira; niri behintzat barrea sorrarazten didate. Gure kuadrillan elkarri adarra jotzeko memeak sortzen dituzten artista batzu-batzuk badaude». Etzekiat Rick, faltsua zirudik izenburupean bidalitako argazkiak datozkio burura. Azken orduko albiste ia gehienak, ordea, beti hedabide erdaldunetatik jasotzen dituzte.


Euskaraldia 39 2020ko azaroaren 20a • # 397

Publizitatea


40 Euskaraldia Ariguneak

A

urten beste ariketa mota bat egingo dute ACV multimedia enpresako langileek gaurtik abenduaren 4ra bitartean. Hiru dira, eta 2018Ko Euskaraldian ahobizi izan ziren indibidualki. Aurten, gainera, Arigune gisa eman dute izena eta, hortaz, lan eremuan euskara bultzatzen saiatuko dira: «Lan eremuak arigune bihurtzea ideia polita iruditu zitzaigun eta euskara bultzatzearren egin dugu», azaldu du Edurne Rubio arduradunak. Euskaldunak dira hirurak. Sarri euskaraz aritzen diren arren, beste askotan ere gazteleraz egiten dutela azaldu du Rubiok. Gaiaren araberakoa izaten da hizkuntza hautua haien artean: «Gauza pertsonalagoak euskaraz hitz egiten ditugu eta kontzeptu teknikoak erdaraz izaten dira». Izan ere, gazteleraz ikasi dituzte kontzeptu tekniko horiek, eta egunerokotasunean erabilera erdaraz egiten dute lan eremuko arlo horretan ohitura dela eta. Hizkuntza ohitura aldatzea da Euskaraldiaren helburu nagusietako bat. ACV multimedian euskaraz zein erdaraz egiten dute: «Bezero euskaldun bat baldin badaukazu eta hasieratik euskaraz egin baduzu, euskaraz aterako zaizu berarekin, baina gero badago erdara hutsean egiten duen jendea, eta hasieratik sortzen duzu erlazioa erdaraz», azaldu du. Hau da, harreman hasierako hizkuntza hautua erabakigarria izan ohi da: «Hori aldatzea oso zaila izaten da».

Barne begirada Hizkuntza ohitura aldaketa horiek lan mardula behar dute lan eremuan ere, ez dira egun batetik bestera gertatzen, euskaraz ez dakiten bezeroak dituztenean batez ere: «Hor gaude eta egongo

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

ACV multimedia

ACVko langileak Ordiziako udaletxe atarian, Arigune gisa Euskaraldiarekin bat egin dutela adierazteko kartelekin.

2018an indibidualki ahobizi gisa aritu ziren ACV multimediako langileak, eta aurten arigune izango dira Langileen arteko hizkuntza ohituretan eragitea izango da arigune gisa izango duten helburuetako bat

gara euskararen erabilera bultzatzeko, eta saiatuko garela argi dago, baina ohiturak aldatzeko gainean egon behar duzu». Pixkanaka ontzen eta puzten doan proiektua da Euskaraldiak bultzatu eta ACVk babesten duena: «Ekintza hauek ohiturak aldatzeko beste era bat dira, eta azkenean dena gehitzen doa». Gutxienez hiru langileen arteko hizkuntza ohiturak aldatzen badituzte eta ahalik eta gehien euskaraz egiten badute, aurtengo Euskaraldia oparoa izango da ACV multimediarentzat Edurne Rubiok azaldutakoaren arabera: «Iruditzen zait gure artean euskararen erabilera gora baldin badoa filosofia eta helburuak bete ditugula». Haien arteko ohiturak aldatzea ez da horren zaila izango euskaraz egiten dutelako, baina lan eremuko kontzeptu teknikoei buruz aritzean erdaraz hitz egiten ez hastea izango da erronka.


goiberri

Euskaraldia 41 Ariguneak

2020ko azaroaren 20a • # 397

Albon Retegik Judith Arsuaga emaztearekin batera daraman Oskarbi optika arigunea izango da Euskaraldian.

Oskarbi optika

L

egazpiko Oskarbi optika herriko ariguneetako bat izango da Euskaraldian. Albon Retegi eta Judith Arsuaga senar-emazteen negozioa da, eta euskararekiko duten konpromiso sendoa bezeroekin partekatu nahi dute horrela. Oskarbikoek euskaraz hitz egiten dute euren egunerokotasunean eta arigune izateko zailtasunik ez dutela izango uste dute, ondo egokituko direla Euskaraldiaren bigarren edizioak eskaintzen duen formato horretara. Arigune izateak «toki edo lantoki batean eguneroko dinamikan euskaraz aritzea» eskatzen duela dio Retegik, eta hori ondo betetzen dutela. Arigune direla adierazten duen kartel bat jarriko dute, bezeroek jakin dezaten optikan arretaz euskaraz egiteko prest daudela.

Ezer berezirik egiteko asmorik ez dute Oskarbin, baina «kanpaina berotzen den heinean» ikusiko dute, proposamenen bat edo beste iritsiko zaielakoan dago Retegi. Hala ere, arigune izateak optikaren martxan eraginik ez duela izango uste du, euskara oso txertatuta dutelako eguneroko jardunean, eta bezeroek hori badakitelako. Dena den, Euskaraldia aurrera doala jendeak euskararekiko kontzientzia gehiago hartzea espero du, eta bezeroen aldetik jarrera aldaketaren bat etor daitekeela uste du, jarrera euskaldunagoa izan dezaketela, alegia.

Euskara, eguneroko platera Retegi ahobizia izan ziren lehen Euskaraldian, eta hori adierazten zuen txapa jantzita ibili zen egun haietan. Kanpai-

nak iraun zuen bitartean jendearen euskareriko sentsibilizazio handiagoa nabaritu zuela gogoratu du, baina handik aurrerakoa ez zela gehiegi aldatu uste du. Oskarbin euskarak eguneroko platera izaten jarraitu du, ez bakarrik bezeroekiko tratuan, baita lanerako erabiltzen dituzten dokumentu eta tresnetan ere, nahiz eta sektore osoan bezala, programa informatikoetan hutsunea duten alde horretatik. Lanetik kanpo, Retegi euskaraz bizi da, etxekoekin, familiarekin eta gertuko lagunekin, baina Legazpin gaztelaniaren presentzia nabaria izanik tarteka gaztelerara jotzea ia ezin dela saihestu dio. Euskaraldiak kontzientzia berriz pizten badu, egun horietan Legazpi euskaldunagoa izango delakoan dago.


42 Euskaraldia Ariguneak

B

eirazko mosaikoa ekoizten dute 1979. urtetik Ezarri lantegian. Hasiera batean Ikaztegietan kokatuta zeuden arren, 2000. urtean Lazkaora aldatu ziren. Lantegia Goierrin kokatuta dago orain, baina beraien produktuak mundu guztian zehar esportatzen dituzte. Bertako esportazio arduraduna den In ̃ igo Elzok kontatu duenaren arabera, «Ezarrin aspalditik dago Euskara Batzordea, hizkuntzari bultzada bat emateko eta normalizatzeko». 2011n Ingudea elkartea sortu zen Goierri mailako enpresetan euskararen erabilera normalizatzeko asmoz, eta Ezarri lantegia elkarte horren parte da. Aurten Ariguneari esker enpresa moduan ere Euskaraldian parte hartzeko aukera dagoenez, «ekimenaren data inguratzen zihoan heinean, enpresaren izenpean zerbait egitea erabaki genuen, eta horretarako Euskara Batzorde honen bultzadaren laguntzaz, jendeari parte hartu dezan eskatu diogu», azaldu du esportazio arduradunak. Haren esanetan, «langile ugari batu dira ekimenera», eta Ezarri barruan lau arigune sortu dituzte: Biltegia, Administrazio Saila, Makinistak eta Enpanelatuak. Sailka banatzeko erabakia hartu dute, bestela izena ematerako orduan «Arigune izateko eskatzen diren gehiengo horiek lortzea ezinezkoa izango zelako». 2018ko Euskaraldian ere, indibidualki izan zen arren, parte hartu zuten Lazkaoko enpresako langileek eta «esperientzia aberasgarria» izan zela aipatu du: «Izugarri nabaritu genuen aldaketa txapak jantzi zituzten lankideen artean, bai belarriprest eta bai bhobizi izan zirenek rola oso ongi jokatu zuten, eki-

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Ezarri lantegia

Orain bi urteko Euskaraldian baino langile gehiagok eman dute izena Lazkaoko Ezarri lantegian.

nera Euskara Batzordetik egindako deialdiari esker «orain bi urte baino jende gehiago» apuntatu dela ere kontatu du Elzok.

2018koa hobetzeko itxaropenez

mena merezi bezala defendatuz». Hizkuntza aldaketa erabatekoa izan ez zen arren, «lehen euskaraz hitz egiteko lotsa izaten zuen jende hori prestuago ikusten dugu orain beraiekin euskaraz mintzatzeko». Aurreko edizioan Belarriprest rola hartu zuten horiek, «aurten ere errepikatzen ari dira», eta gai-

Azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4an amaituko den Euskaraldiari honi begira, itxaropentsu daude ekimen honetan parte hartuko duten Ezarriko langileak eta «aurtengoa ere arrakastatsua» izango dela ziurtatu du: «Aurreko esperientzia oso ona izan zen, eta aurtengoa hobea izango da ziurrenik. Barruan izendatu ditugun lau Arigune horietan euskaraz hitz egiten bada, eta nik uste dut hitz egingo dela, esperientzia oso aberasgarria izango da eta dinamikaren bat aldatzeko balioko du».


goiberri

Euskaraldia 43 Ariguneak

2020ko azaroaren 20a • # 397

Urola Garaiko Lanbide Eskola

E

uskaraldian Zumarragako ariguneetako bat izango da Urola Garaiko Lanbide Eskola (UGLE). Ikasketa maila bat baino gehiago eta hiru hizkuntza ereduak dituztela kontuan hartuta, langileek bakarrik hartuko dute parte ariketa honetan, nahiz eta ikasle guztiei euren kabuz parte hartzeko gonbitea ere luzatu dieten. UGLEk 45 langile ditu, irakasleak eta irakasle ez direnak elkartuta, eta horietatik %90 inguruk eman diote baiezkoa Euskaraldian arigune gisa parte hartzeari; horietatik %85 ahobizi dira, eta gainerakoak belarriprest. Beraz, langile bakoitzak bere konpromiso pertsonala dauka, eta ikastetxe bezala beste bat. Eskolako euskara normalkuntzaren

arduraduna den Jone Legorburuk azaldu duenez, «ikastetxeak ardura bat dauka euskarari dagokionez, eta ikasketa talde guztietan euskara hutsean ezin bada funtzionadu ere, langileok geure burua identifikatzen badugu ahobizi edo belarriprest gisa, A ereduko taldeetan dauden euskaldunak guregana erakartzeko modua izan daiteke, adibidez. Eredu izan nahi dugu ikasleentzat».

Kanpoko eta barruko ariguneak Ikastetxean kanpo eta barne ariguneak identifikatu dituzte. Kanpokoan, lehiatilako lana edo telefono bidezko arreta sartu dituzte, besteak beste. Barruari begira, berriz, gune desberdinak identifikatu dituzte, irakasle gela adibidez,

Irimo mendia atzean dutela, eskolako terrazan elkartu dira Euskaraldiarekin bat egingo duten UGLEko langile gehienak.

edo irakasleak bilerak taldeka egiten dituztela eta, talde horiek ere bai. «Langileon arteko harremanak, formalak eta ez formalak, euskaraz gauzatzen dira gehienbat, eta hori indartu nahi dugu Euskaraldiaren bidez, kontzienteago izan gaitezen», dio Legorburuk. Horrek, kanpora begira ikastetxeak duen irudi «nahiko erdalduna» aldatzeko ere balioko duelakoan dago, «ez dago horretarako arrazoirik», ia guztiak euskaldunak dira eta euskaraz bizi dira. Langileen artekoak bakarrik ez, ikasleekin dituzten harremanak ere gehienetan euskaraz izaten dira, baita A eredukoekin ere.


44 Euskaraldia Ariguneak

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Zegama, Segura, Mutiloa eta Zeraingo Tobera musika eskolako hainbat ikasle eta irakasle Euskaraldiko kartelarekin.

Tobera musika eskola

T

obera Zeraingo, Zegamako, Mutiloako eta Segurako musika eskola arigunea izango da Euskaraldian. Euskaraz bizi dira bertan eta, klaseak euskaraz izateaz gain, bilerak, aktak eta harreman informal zein formalak euskaraz egiten dituzte. Iker Gomez de Segura zuzendariak azaldu du «berezkoa» duten hori jendaurrean aurkezteko izango dela ekimena: «Aukera hori baliatuko dugu bestela ere egiten dugun hori erakusteko». Euskara lehenesten dute eskolan, eta, ahal dela euskaraz egiten ez dutenengan eragiten saiatzen dira hizkuntza eskubidea aldarrikatzeko: «Aseguru polizak, aholkularitza gaiak edo prebentzio zerbitzuak euskaraz izateko nahikoa komeri izaten dugu», azaldu du zuzendariak. Euskarari ez ezik, eus-

kal kulturari ematen diote garrantzia orokorrean lana egiterakoan: «Euskal piezak bermatzen ditugu eta gainera horrelaxe egitea ateratzen zaigu». Toberak herriaren aldeko apustua egiten duenez, euskararen aldeko apustua ere egiten du, Zerainen, Zegaman, Mutiloan eta Seguran «naturalena» euskaraz egitea delako: «Toberaren estiloa da herritarren eta herriaren beharretatik gertuen egotea». Gomez de Segurak nabarmendu du, dena den, «zoritxarrez» euskararen egoera Euskal Herri osoan ez dela berdina, eta horregatik, elkartasunez egin beharreko ariketa dela Euskaraldia: «Uste dugu elkartasunez ekarpen hori ere egin beharra daukagula euskararen alde, ez bakarrik posible delako, baizik eta onuragarria delako eta gertutasunezko eta kalitatezko

harremanak eraikitzeko tresna oso baliagarria delako euskara».

Erakundeen konpromisoa Zuzendariak agertu du hizkuntza ohiturak aldatzea erakunde zein enpresen zeregina ere badela: «Askotan norbanakoari erreparatzen zaio, baina zama hori ez da indibidualki izan behar, instituzionalki ere pausoak eman behar dira». Horrela, ariguneen ariketaren bitartez «norbanakoei zama kentzea» lortzea espero du: «Indibidualki erantzukizuna eta ardura badaukagu, baina sarri egoerak berak ez digu uzten». Euskaraz sozializatzeko tresnak sortzea ezinbestekoa da egunerokotasunean erabilera areagotzeko, eta norbanakoez gain, erakundeen inplikazioa ezinbestekoa da hori bideragarria izateko.


goiberri

Euskaraldia 45 Ariguneak

2020ko azaroaren 20a • # 397

Uharka abesbatza Zeraingo Uharka abesbatzako gaztetxo eta helduak.

H

amaika dira euskal kultura bizirik mantendu duten bereizgarriak, eta horien artean daude euskarazko herri abestiak. Musika izan da urteetan zehar belaunaldiz belaunaldi euskararen transmisioarekin jarraitzeko tresna baliagarrienetako bat, izan ere Negu Gorriak taldearenen abesti hark dioen moduan, «Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko». Euskararen biziberritze eta mantentze prozesu honetan dabiltza besteak beste Zeraingo Uharka Abesbatzako kideak. Herri abestiak kantatzen dituzte normalean, eta kontzienteki edo inkontzienteki, euskararen garra bizirik mantentzen dute honi esker.

Duela hogei urte sortu zen talde hau Zerainen, 40 urtetik gora dituzten kideekin osatuta dagoena. Euskaraldi honetan Uharkako partaideek arigune moduan parte hartzeko erabakia hartu dutela adierazi du Joxe Mari Telleriak: «Euskara da eskuartean daukagun altxorrik handiena, eta gurea da berau bizirik mantentzeko erantzukizuna».

Jabetzeko eta aldatzeko ariketa Telleriak garbi utzi du zein den beraien egunerokotasunean erabiltzen duten hizkuntza: «Gu beti euskaraz ari gara. Guztiok gara euskaldunak, euskal hiztunak, eta horregatik erabaki dugu ekimen honen parte izatea». 2018koan ere parte hartu zuela adierazi du Uharka

abesbatzako kideak, «euskararen alde zerbait egiteko premia» dagoela argudiatuta. Hala ere, berak ez zuen aldaketa handirik sumatu ariketaren ostean: «Hemen euskaraz bizi gara, eta ondorioz pasa den Euskaraldian ez genuen aparteko aldaketarik nabaritu egunerokotasunean». Aurtengo Euskaraldian ere, jendeak parte hartu dezan eskatu du Telleriak: «Ez gara jabetzen zer nolako altxorra dugun, galtzen ari garen edo galdu dezakegun, eta guztion esku dago bizi dugun egoera honetaz jabetu eta aldatzeko ariketa egitea».


46 Euskaraldia Ariguneak

I

diazabalen egoitza duen Artzai Gazta elkartea 1980ko hamarkadaren erdialdean sortu zen, artzain gaztaren kalitatea hobetu eta haren nortasunaren alde egiteko. Elkarte honen helburua da Artzai Gazta usadio kultural moduan aintzat hartzea eta artzainaren lana landa-eremurako garapen jasangarri gisa ikusaraztea. Idiazabal izendapeneko artzain gaztagileak biltzen dituen irabazi asmorik gabeko elkarte hau Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako 107 artzainek eta gaztagilek osatzen dute. Euskal kulturaren zati espezifiko hau zaintzeaz arduratzen diren arren, euskal kultura bere osotasunean mantentzea ere bilatzen dute bertako kideek, eta hori dela eta, aurtengo Euskaraldian Arigune izateko erabakia hartu dute. Artzai Gazta elkarteko koordinatzailea da Belen Landa, eta elkartean egunerokotasunean duten hizkuntza ohituraren inguruan hitz egin du: «Egoerak posible egiten duen guztietan, euskaraz hitz egiten eta bizitzen saiatzen gara: gure artean, elkarrizketetan, mezuetan... Batzuetan euskaraz ez dakien jendea gerturatzen zaigu, eta horiekin ezinezkoa zaigu euskaraz egitea, baina esan dudan moduan, gure egunerokotasuna euskalduna dela esan dezakegu». Elkartearekin hasi zirenetik, «lehenengo hitza beti euskaraz» egiten dutela argi utzi du Landak, eta horregatik Euskaraldiaren aurtengo edizioan Arigune moduan parte hartzeko apustua egin dute, beraien hizkuntza ohiturak pausu bat harago eramateko. Landa gasteiztarra da, eta 2018ko Euskaraldian ere parte hartu zuen: «Hemen ohikoa da euskaraz hitz egitea;

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Artzai Gazta elkartea

Idiazabalen egoitza duen Artzai Gazta elkartea Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 107 artzain-gaztagilek osatzen dute.

«Hemen ohikoa da euskaraz hitz egitea. Gasteizen, ordea, euskaldun berri asko dago eta gauzak beste modu batera ikusi ohi dira han» Belen Landa Artzai Gaztako koordinatzailea

jende guztiak euskara erabiltzen du eta Euskaraldiak ez du sekulako aldaketa suposatzen. Gasteizen, ordea, euskaldun berri asko dago eta gauzak beste modu batera ikusi ohi dira han». Aurtengo euskaraldiari begira, Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan lema babesten dute Artzai Gazta elkarteko kideek: «Iruditzen zait aurtengo lemak ezinhobe islatzen duela zein den Euskaraldiaren helburu, izan ere, horixe da gure eginbeharra: dakigunok erabiltzen jarraitzea eta erabilera hori pertsona gehiagorengana zabaltzea».


goiberri

Euskaraldia 47 Ariguneak

2020ko azaroaren 20a • # 397

Bankoako giza baliabideen arloan lan egiten duen eta arduraduna den Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzaren presidentea da 2020ko irailetik. «Anak beti babestu izan du euskararen erabilera eta kontzientziazioa bankuan, eta horri esker ere bada bertako kideok euskararekiko dugun harremana», nabarmendu du Aldezabalek.

Jende asko datorkie euskaraz

Beasaingo Bankoa bulegoko langileak.

Bankoa

L

ehen Banco Industrial de Guipuzkoa izenez ezaguna zena, Bankoa izenez ezagutzen da gaur egun. 1975. urtean sortu zen Donostian bertako enpresaburu batzuen eskutik, eta hasieran enpresa munduari begira ezarri zen arren, pixkanaka ikuspegia zabalduz joan ziren, partikularretara bideratuz eta azkenerako banku konbentzional baten itxura hartuz. 1997an Credit Agricole kooperatiba frantziarrak erosi zuen bankua, eta orain dela gutxi arte beraiek izan dira Bankoako jabeak. Irailean, ordea, Gali-

ziako Abanca taldeak Bankoarekin zuen akordioa formalizatu zuen, eta hori dela eta, laster galiziarrak izango dira bankuaren jabe berriak. Beasaingo eta Zumarragako bulegoetako zuzendaria den Koldo Aldezabalek honakoa adierazi du egoera honen aurrean: «Euskal Herritik kanpoko erlazio hauek guretzat oso garrantzitsuak diren arren, euskararen presentzia ere garrantzitsua iruditzen zaigu gure egunerokotasunean». Hain zuzen ere, presentzia hau mantentzeko asmoz, Besaingo bulegoan Arigune rola hartuko dute bertako langileek.

2018an egin zen Euskaraldian Bankoako kideek ere parte hartu zuten. «Goierri eremu oso euskalduna da, eta ez da zaila izaten euskaraz hitz egin ahal izateko guneak aurkitzea», adierazi du. «Beasainen jende asko etortzen zaigu euskaraz hitz egiten, eta guri ere hizkuntza berean erantzuteko eta gure zerbitzuak euskaraz eskaintzeko aukera izatea gustatzen zaigu, jendeak eskertu egiten duelako hartu-eman hori». Hiru dira Beasaingo bulegoan lan egiten duten bankariak, eta guztiek dute euskaraz ongi hitz egiteko ahalmena: «Horregatik, Euskaraldia datorrenean beti prest gaude ekimenean laguntzeko eta hartu behar diren ardura guztiak aurrera eramateko», aipatu du Aldezabalek. Bankoako kideek Euskaraldian parte hartzeko prestutasuna erakusten duten arren, zuzendariak dio ekimen honek ez duela aldaketa handirik suposatzen beraien kasuan, «euskara gure egunerokotasunean oso barneratuta dagoen gauza bat da, eta naturalki ateratzen zaigu hasieratik euskaraz hitz egitea. Egia da ekimen honek irauten duen egun horietan sentsibilizatuago egoten garela gai honekin, baina bestela normaltasun baten barruan erabiltzen dugu euskara».


48 Euskaraldia Ariguneak

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Ezkion kokatuta dagoen Adakin euskaraz bizi dira, eta euskara bera da enpresaren oinarrietako bat.

Adaki komunikazioa

B

randing-aren gaineko aholkularitza enpresa da Adaki. Bertako langileek komunikazioarekin lotuta dauden zerbitzuak eskaintzen dituzte. Markak sortu, eraldatu, posizionatu eta haiei balioan emanez, beraien bezeroa izango den enpresa, erakunde edo dena delakoaren marka indartzea bilatzen dute. Adakin euskaraz bizi dira, eta euskara bera «enpresaren oinarrietako bat» dela dio bertako komunikazio eta estrategia arduradun Eskeine Legorburu segurarrak. Ezkion du egoitza, Euskaraldian parte hartzea erabaki du: «Ia ehuneko ehuna euskaraz egiten dugun arren, ez gara iristen ehuneko ehunera bere osotasunean, eta hori lortu ahal izateko Arigune izatea pentsatu genuen. Euskara indartu eta babesa emateko ere eman dugu izena ekimenean».

2013an sortu zen Adaki, eta urte hartatik gaurdaino egon den lantaldea beti izan da euskalduna, beraien ezaugarrietako bat zerbitzuak euskaraz ematea baita, bai lankideen artean eta baita bezeroei zerbaiten inguruan aholkatzeko eta gomendatzeko garaian ere: «Euskararen aldeko apustua egiten du Adakik, eta uste dugu bide horretan interesgarria eta eredugarria dela Euskaraldia bezalako proiektu bat».

Lankideen artean baliagarri Euskaraldiaren aurreko edizioan ere parte hartu zuten norbanako modura, eta Legorbururen esanetan, «esperientzia oso ona» izan zen: «Gure artean eta gure komunikazioetan euskara erabiltzen dugu, baina badago lankideren bat euskaraz ez dakiena eta ikasteko saiakera egiten ari dena. Euskaraldia beza-

lako ekimenei esker, lankide honi errazagoa egin zitzaion euskaraz hitz egiten hasteko pausu hori ematea, eta guri ere lantalde moduan, bide horretan berari laguntzeko tresna gisa balio izan zigun». Euskararekiko duten harremanaz gain, eta aurreko edizioak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere ez dute zalantzarik izan ariketa sozial masibo honetan parte hartzeko: «Espero dugu orain arteko bidetik jarraitzea, jendea kontzientziatzea eta ikustea zeinen garrantzitsua den euskaraz komunikatzea eta elkarbizitza hori euskaraz izatea». Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan da aurtengo lema, eta Adakiko langileek bat egingo dute, «kontzientziazio kanpainatik harago, eta 2018an esaten genuen moduan euskara urteko 365 egun horietara luzatu dadin».

HAZTEGI IKASTOLA EUSKARALDIAREKIN BAT!


goiberri

Euskaraldia 49 Ariguneak

2020ko azaroaren 20a • # 397

J.M. Etxeberria Iturgintza

U

rretxun dago J.M. Etxeberria Iturgintza denda. Dagoeneko 50 urte inguru ditu familiarteko negozio honek, eta hasiera-hasieratik saltoki euskalduna izan dela esan daiteke. Bertako jabe Josune Etxeberriak hasierako urte horiek gogora ekarri ditu: «Denda hau hasieratik izan da euskalduna. Nire gurasoak izan ziren hemengo nagusiak, eta biak euskaldunak direnez, beti izan dugu giro hori dendan; are gehiago, nire aitari kosta egiten zaio gaztelaniaz hitz egitea». Jarraian sartu diren langileak ere euskaldunak dira, eta langile batzuk erdaldunak diren arren, iturginak esaterako, denda mailan egon direnak beti hitz egin izan dute euskaraz. Pasa den Euskaraldian dendariek ekimenaren parte izatea erabaki zuten: «Niri ezinhobe iruditzen zait euskara indartzeko horrelako iniziatibak martxan jartzea, baina egia esan guk ez genuen aparteko aldaketarik nabaritu inguruan. Ziur nago hemendik kanpo jendeak nabarituko zuela ariketa eta aldaketa bat suposatuko zuela, baina guri ez zigun gehiegi eragin». J.M. Etxeberria Iturgintzara gerturatzen diren bezeroak «giro euskaldunekoak» dira oro har, eta horregatik haientzat «jarraipen bat» besterik ez zela izan.

J.M. Etxeberria Iturgintzan berriro ere ekimen honetan izena ematea erabaki dute, baina oraingoan Arigune moduan.

Aurten Arigune

«Hemendik kanpo jendeak nabarituko zuen ariketa, eta aldaketa ere suposatuko zion, baina guri ez zigun gehiegi eragin, jarraipen bat izan da» Josune Etxeberria J.M. Etxeberria Iturgintza

Aurten berriro ere ekimen honetan izena ematea erabaki dute, baina oraingoan Arigune moduan: «Lehenengo edizioan soilik Belarriprest eta Ahobiziren artean hautatzeko aukera zegoen arren, aurtengoari Ariguneak gehitzeak beste punch bat emango dio ariketari». Hala ere, COVID-19ak sortutako osasun krisiak ariguneen egitekoan eragingo duela iruditzen zaio Etxeberriari: «Ez dakit aurtengoa urterik egokiena den Ariguneek ekar ditzaketen aldaketak behatzeko, honen funtzioa espazio batean jende elkartzea baita, eta hori ezinezkoa da egoera honetan, baina espero dut baliagarria izatea».


50 Euskaraldia Agenda

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Euskaraldiko agenda » Ataun Sormen lehiaketa. Abenduaren 4ra bitartean, Euskaraldiarekin lotutako marrazki, bertso, ipuin, sloganak egin, atera argazkia eta sare sozialetara igo #euskaraldiaataun traola erabilita.

» Beasain Gaur, azaroaren 20an, 12:00etan. Mariren etorrera, Euskaraldia beasaindar guztien artean zabaltzera jaitsiko da Murumenditik, bertako iturrian beratutako txapa sorginduekin. Euskaraldiko bandera erraldoiak ere zintzilikatuko dira herriko bi puntu nagusietan. Zubimuzu plazan.

» Gabiria Azaroaren 26an, 19:00etan. Bea Egizabalen Txor-txor bakarrizketa. Abenduaren 5ean, 20:00etan. Herriko bertsolarien bertso saioa.

Abenduaren 3an, 18:00etan. Aldaizeren bideo lehiaketako sari banaketa Guraso Elkartean. Irabazleak gonbidatuko dira bakarrik. Abenduaren 5ean, 13:00etan. Euskaraldiari buruzko irratsaio berezia Zirika irratian, FM 98.9. Euskaraldiko egunetan Aita Iparragirreko ikasleek eta Idiazabalgo Euskaraldiako lantaldeak elkarrekintzan patio ondoan dagoen horman mural berria sortuko dute. Irakurle taldeak kalean zehar euskal literaturatik ateratako kontakizunak jarriko ditu karteletan, euskarazko irakurketa sustatzeko asmoz.

» Itsasondo Gaur, azaroaren 20an, 19:00etan. Eneko Dorronsoro eta Fredi Pelaezen Agirre diskoaren aurkezpena. Abenduaren 11n, 19:00etan. Oihan Vegaren Euskañolitos bakarrizketa.

» Legazpi » Idiazabal Azaroaren 28an, 13:00etan. Euskaraldiari buruzko irratsaio berezia Zirika irratian, FM 98.9. Azaroaren 29an, 18:00etan. Goierriko bertsolarien saioa Idiazabalgo elizan: German Urteaga, Maddi Aiestaran, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Iban Urdangarin eta Eneko Araiztegi. Gai jartzailea: Gorka Araiztegi. Sarrerak eskuratzeko 656694201 edo 688605359 zenbakira idatzi behar da azaroak 27 baino lehen.

Azaroaren 28an, 19:00etan. Bertso saioa, Amaia Iturrioz, Oihane Iguaran, Xabier Silveira eta Irati Alkantarilla bertsolariak, Latxartegi Aretoan, Bertso Olariak elkartearen laguntzarekin.

» Legorreta Gaur, azaroaren 20an, 18:00etan. Txapa banatzea, plazan.

» Ordizia Gaur, azaroaren 20an, 17:30ean. Hasiera ekitaldia, udaletxeko balkoitik, bertsolarien laguntzarekin. Abenduaren 4an, 18:00etan. Euskaraldiaren amaiera ekitaldia Herri Antzokian. Bideoa, Ariguneei omenaldia eta bertso saioa. Bertsolariak: Amets Arzallus, Ane Zuazubizkar, Eneko Araiztegi eta Maialen Akizu. Gai jartzailea: Mikel Urteaga Azkue.

» Ormaiztegi Txapa banaketak. Liburutegian, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 18:00etara. Zumalakarregi museoan asteartetik ostiralera eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

» Urretxu-Zumarraga Gaur, azaroaren 20an, 20:00etan. Balkoietan banderola jarri, txalo jotzea eta mobilarekin argia zabaltzea. Azaroaren 26an, 19:00etan. Txor-Txor bakarrizketa Labeaga aretoan. Abenduaren 3an, 19:00etan. Euskañolitis bakarrizketa Labeaga aretoan. Abenduaren 4an, 20:00etan. Euskal Herrian Euskaraz abestu, eta amaierako txalo jotzea. Abenduaren 12an, 19:00etan. Lucio Gabiriaren aldeko bertso saioa.

Egitarauetan aldaketak gerta daitezke, eta hainbat herritan egitarauak ixteko dituzte.


Euskaraldia 51 2020ko azaroaren 20a • # 397

Publizitatea


52 Euskaraldia Eraskusleihoa • Maizpide euskaltegia

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Euskara Aitzol Asurmendi • Maizpide euskaltegia (Lazkao)

Euskara ikasteko aholkuak Belarriprest, Ahobizi ala Arigune, euskaldunok euskara erabiltzea da Euskaraldiaren helburua. Euskararik ez dakitenek, berriz, lehen pausu bat eman behar dute, euskara ikasi. Hemen ikasten hasteko hainbat aholku.

» Bakarrik ez ikasi Une latzak bizi ditugun honetan zaildu egin zaigu familiartekoekin, lagunekin… elkartzeko aukera. Halere, euskara ikasteko garaian, ezinbestekoa ikusten dugu bakarrik ez ikastea. Ahal dugun moduan, saia gaitezen gure esperientzia jendearekin partekatzen. Partekatze hori aurrez aurre bakarrik ez, online ere izan liteke, gaur egun bitarteko ezin hobeak baititugu (talde

txikian nahiz handixeagoan) jendearekin bideodeiak egiteko eta hamaika gairen inguruan jarduteko. Martxoan hasitako konfinamendu garaia horren lekuko izan da, euskaltegian euskara ikasten ari ziren ikasleek, etxean «preso» egonik ere, aukera horrekin gozatu baitute, hizkuntza ikasteko prozesu horretan etenik izan gabe.

» Lotsa alde batera utzi Lotsa kentzea edo alde batera uztea derrigorrezkoa ikusten dugu. Eroriz ikasten dela ibiltzen dio euskal esaera zaharrak, eta akatsak egitea, beraz, normaltasunez hartu behar dugu (edozein hizkuntza ikasteko garaian halaxe da!). Kontuan hartu akats horiek aztertu eta

ondorio egokiak aterata lortuko dugula gure euskara mailak pixkanaka gora egitea. Bestalde, hizkuntza praktikan jartzeko garaian, errazenetik has gaitezke: hasieran umeekin edota lagunekin, ondoren lantokian… Hasieran Whatsappez, gero ahoz…

» Euskara ahalik eta gehien ‘kontsumitu’ Esan beharrik ere ez dago euskara ahalik eta gehien «kontsumitzea» ezin hobeto etorriko zaigula. Musika eta irratia euskaraz entzutea, adibidez, gure hautua da, gure esku dago! Telebista bera ere euskaraz ikusteko gaur egun hamaika telebista-kate baino gehiago dugu, zorionez: ETB1, ETB3,


Euskaraldia 53 Eraskusleihoa • Maizpide euskaltegia

2020ko azaroaren 20a • # 397

Hamaika Telebista, tokian tokikoak (Goierri TB, Urola, Erlo…).

» Euskaraz irakurri Paperezkoaz gain, hamaika albiste eta kontakizun ditugu euskaraz Interneten. Eskualdean bertan ditugun GOIBE-

RRI aldizkari hau bera, Goierriko Hitza

egunkaria, eta goierri.hitza.eus eta otamotz.eus webguneak, eta Euskal Herri mailako Berria egunkaria. Aukera faltagatik ez da izango! Eta gogoratu: txukun idatzi nahi badugu, hil ala bizikoa da irakurtzea!

» Euskaraldian parte hartu Eta, noski, hementxe dugu Euskaraldia! Parte hartu, beldurrik gabe! Animatu! Baina ez ahaztu urtean 365 egun ditugula euskaraz gozatzeko! Ausardia pixka batekin beste mundu bat, mundu zoragarria, ezagut dezakegu!


54 Euskaraldia Komikia • Aliritzian

# 397 • 2020ko azaroaren 20a

Komikia

Aliritzian

Nik dena beti

G

oierritarrak euskaldunak dira. Goierritarrak euskaraz bizi dira. Kalean euskara besterik ez da entzuten Goierrin. Hori da gure eskualdetik kanpoko jende askok eta askok pentsatzen duena. Bertan bizi garenok badakigu ez dela horrela; baina, ez dakit ba, batez ere herri txikietakook, kanpokoek diotena sinesten ez ote garen hasi. Gabirian, Euskaraldiaren lehenengo edizioa martxan jarri genuenean, kanpaina herriko Ostatuan egitea erabaki genuen, aurrez aurre; izan ere, ahoz ahokoa iruditu zitzaigun herritarrengana iristeko modurik eraginkorrena. Elkarrizketa horietan, erantzun hauxe jaso nuen behin baino gehiagotan: «Nik txapa jarri? Zertarako? Nik euskaraz egiten dut dena, beti!». Une hartan ez nituen eskura, baina bigarren ediziorako datuak bildu nituen, badaezpada ere.

Eresti Oiarbide Hizkuntza aholkularia

Jarri txapa paparrean, irten zure ingurutik, eta zenbatu gaztelaniaz egiten dituzun elkarrizketak

Eustaten arabera, eta 2016ko datuei erreparatuta, goierritarron % 63,4 gara euskaldunak; % 14, berriz, ia euskaldunak dira, hau da, euskara ulertzen dute, nahiz eta hitz egiteko nahikoa gaitasun ez izan. Horrek esan nahi du parean tokatzen zaizkigun 100 lagunetik 77rekin euskaraz hitz egiteko aukera daukagula. Eta 77 horien artean ez daude gabiriarrak eta zeraindarrak bakarrik; horien artean beasaindarrak eta Zumarragakoak ere badaude. Izan ere, herri txikietakook geure inguruan dena beti euskaraz egiten dugula esatea… Bale. Baina geure ingurutik irtendakoan ere horrela egiten dugula pentsatzea, hanka sartze handia da. Hona hemen erronka: jarri txapa paparrean, irten zure ingurutik, eta zenbatu gaztelaniaz egiten dituzun elkarrizketak. Ziur zaude solaskideak ez duela euskaraz ulertzen? Badaezpada, arriskatu!




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.