Goiberri 259. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

259. zenbakia. 2017ko azaroaren 17a

Martin Alustiza

Pilota hautatzailea

«Badakit egurra jasoko dudala»

8-9

Jose Mari Narraspe 3 Iritzia 4-5 Maitane Chaves harpa jotzailea 6-7 ‘On egiñaren obaria’ dokumentala 10-11 Saretik 12-13 Emakume aitzindariak jendaurrean 14 Kakorratz arteko lanak 15

GOI B ERRI Martin Alustiza segurarrak asteburuan biziko du lehen aldiz txapelketa baten finala pilota hautatzaile modura. IÑAKI GURRUTXAGA


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAN

Jose Mari Narraspe Ezkioko udaltzaina eta ehiztaria

«Etorkizunari begira zaila ikusten dut ehizaren jarraipena» Josune Zarandona Ezkio Jose Mari Narraspe (Ezkio, 1969) udaltzaina da Ezkioko udaletxean. Mantentze lanak egiten ditu batez ere, «baita lorezaintza, obra txikiak edo buzoneoa ere»,. Gustuko lana du, besteak beste, herri txikia izanik bizilagunekin harreman asko izateko aukera ematen diolako. Afizioz, ehiztaria ere bada. Aitarengandik datorkiola zaletasuna dio. Etorkizunari begira zaila ikusten du jarraipena, «gero eta ehiztari gazte gutxiago dago».

Musika talde bat.

Zein zaletasun dituzu, ehizaz gain?

Zeri diozu beldurra?

Ken Zazpi.

Abesti bat. Ilargia, adibidez. Janari bat. Baserriko oilaskoa.

Edari bat. Ardoa.

Oporretarako leku bat. Mendia duen edozein leku.

Goierriko txoko bat. Lazkaomendi.

Jaso duzun oparirik bereziena. Gida baimena atera nuenean lagun batek bigarren eskuko kotxea oparitu zidan.

Mendia.

Gaixotasun baten ondorioz nire kabuz moldatu ezin izateari.

Liburu bat.

Zerk sortzen dizu irribarrea?

Naturari buruzko edozein.

Familia arteko giro goxoek.

Gorroto duzuna.

«Nire lanak bizilagunekin harreman asko izateko aukera ematen dit»

JOSUNE ZARANDONA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Josu Iñigo Koordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Kritika.

Ezkioko alkate bazina? Pilotalekua eta kiroldegia egingo nituzke.

Ezkion biziko ez bazina? Baztan aldeko edozein herri txiki euskaldun batean.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – jizagirre@hitza.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Garbiñe Etxaniz

Elikadura integratiboan aholkularia

Baraualdia: «Konponketa lanengatik itxita»

P

edro Lain Entralgo aditua zen medikuntzaren historian eta medikuntza-antropologian, eta honela idatzi zuen: «XIX mende hasieran….Hipocratesen garaiaz geroztik egin ohi zenez, elikagaiak murriztea zen joera gaixotasun larrietan…». Hipocratesek baraua goraipatu zuen, eta gaixoaldian, jan kontuetan beti gaixoaren sena kontuan hartu behar zela esaten zuen. Gaixotasuna arina zenean eta bilakaera ona antzematen zenean, berriz, sendagileak ez zeukala erremedio askorik erabili beharrik uste zuen; bere esanetan, egokiena berezko indarrei lan egiten uztea zen, gerora vis medicatrix naturae bezala ezagutu zena hain zuzen. XVII. mendean, Paracelso fisikari ezagunak baraua «erremedio handia» zela esan zuen.

Baraualdian gorputzak ez dio elikatzeari uzten, gorputzaren berezko erreserbak erabiltzen ditu. Baraualdia jatordu bat egiten ez dugunean hasten da, eta gure gorputzean, urtetan, pilatu diren nutrienteak agortzen direnean amaitzen da. Gorputzak barrutik jateko erreserbarik ez duenean, baraua amaitzen da eta ahuleria hasten da. Baraualdiaren lehendabiziko orduetan gorputzak odoleko glukosa erabiltzen du, glukogeno eran pilatzen dena gibelean eta muskuloetan. Glukosa gutxitzean, gantz-erreserbak erabiltzen ditu gorputzak, eta azkenik, proteinak. Erreserba horiek agortzen direnean bakarrik hasten da gorputza atal eta organo bitalenak jaten. Prozesu horrek ez dauka zerikusirik barauarekin, hori ahuleria da, baina, normalean, baraua bost aste edo gehiago luzatzen denean bakarrik gertatzen da

ahuleria, betiere gorputzak dituen erreserben arabera. Sendatzea prozesu biologikoa da, eta barauaren bidez abian jartzen dira desintoxikazio, garbiketa eta berritze prozesu guztiak. Berez, ez da baraua sendatzen duena, gorputza da sendatzen dena barau egiten dugun bitartean. Sendatzeko gaitasuna berezkoa du bizidun orok. Norbaitek barau egiten duenean, ez du energiarik erabiltzen liseriketan eta nutrienteen asimilazioan, eta orduan, gorputzeko zelulek eta organoek atseden hartzen dute. Aurrez-

tutako energia hori dena eliminazio eta sendatze prozesuetan erabiltzen da. Barau egitean energiaren zirkulazio askea berreskuratzen da, izan ere, tentsio emozional eta psikologikoen ondorioz sortzen diren blokeoek eta muskulu-zurruntasunek energiaren zirkulazio askea oztopatzen dute. Baraualdian gorputzak oztopo horiek deuseztatzen ditu, baraualdiko ezaugarrietako bat baita muskuluetako tentsioa gutxitu edo desagertu egiten dela. Gizakien historian, aintzinako kultura guztiek, bai mendebaldean eta baita ekialdean ere, erabili dute baraua kontzientzia handitzeko; mistiko askok ezagutu eta erabili izan dute baraua helburu horrekin. Nola diren gauzak... Batzuk barau egiten duten bitartean, beste batzuk ezin mahaitik altxa sabela lehertzeko zorian izan arte!


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Pilotariak eta pilota hautatzailea Urrutikoetxea eta Altuna III.aren artean jokatuko den lau t’erdiko finalaren aitzakian, Martin Alustiza pilota hautatzaileari elkarrizketa egin diogu GOIBERRI-ko ale honetan. Marotok Urrutikoetxearen aldeko apustua egin du.

Zer garrantzitsua den hizkuntza, zer garrantzitsuak diren hizkuntzak! Pertsona bakoitzaren ama-hizkuntza, bizi den herrikoa (etxekoekin, lagunekin eta herritarrekin komunikatzeko), eta inguruko herrietako hizkuntzak (auzo herriekin, Europarekin eta munduarekin komunikatzeko). Ez diat ezer berririk esan, lehen ere bagenekian hori, baina Kataluniak (berriz Katalunia!!!) eman dizkigun irakaspen guztien artean, garrantzitsuenetakoa, hizkuntzaren tratamenduarena dela iruditzen zaidak: katalanez hitz egin ditek herritarrek, katalanez politikoek, katalanez beren artean, katalanez Euskal Herriari, katalanez eta espainieraz Espainiari, katalanez, frantsesez eta ingelesez Europari eta munduari, Bruselatik. Europara jo duenean mundua informatzera eta Europari laguntza eskatzera, beren lehendakariak, Puigdemontek, katalanez, frantsesez eta ingelesez hitz egin dik. Esna amets egin behar diat eta Euskal Herria Kataluniaren lekuan jarri, hau da, Euskal Herria errepublika izendatu berri dugula

pentsatu. Espainiako estatua zaunka eta egurra ematen ari zaiguk, atxiloketak, kargugabetzeak… Nola hitz egingo genikek herritarrok, nola gure politikoek, nola lehendakariak, herriaren aurrean, Espainiari, Europari? Euskaraz ez behintzat ! Ez frantsesez eta ezta ingelesez ere. Gazteleraz dena eta denak, konkistatuta gauzkanaren hizkuntzan. Halaxe aritu zaiguk, berriki, Quebecetik Urkulu jauna… Ez zakik frantsesez? Ez zakik ingelesez? Ezin zian berak euskaraz hitz egin eta itzultzailea eraman? Hau lotsa.

Joxepa Madariaga

bat eta

Hizkuntza-zientzia-fikzioa egiten hasi behar al dinagu Euskal Errepublika nola amesten dugun? Arras ezberdina dun, ordea, nola nahi genukeen ikusi eta, benetan, zer izango litzatekeen irudikatzea. Lehen kolpean desio hauxe zetorkidan: Maddalen Arzallusek berriki erakutsi digun moduan euskaraz egiteko gai garenok ez ote gaitun ibiliko, gaur bezala, geure buruaz beste egiten behin eta berriz! Zenbat aldiz egiten diogu uko euskaraz egiteari gure herrian bertan urrutira joan gabe? Tabernetako ageriko ohar eta jan aukerak edota dendetako salgaien izenak ez daude euskaraz askotan eta askotan. Zenbat lagunartetan Realaz nahiz ehizaz hitz egin behar denean edo herritar bati buruzko txutxu-mutxu bat kontatu behar denean espainolez hitz egiten diten? Ez gaitun etxe bakoitzean sartuko munduko berri jasotzen zein egunkari, irrati eta telebista erabiltzen ditugun ikusteko… Azken batean, euskaldunok gaitun geure buruaz beste egiten ari garenak etengabe, hizkuntzari dagokion ezinbesteko eragozpena aurkitu aurretik. Jakina, are okerragoa dun geure buruaz beste egite hori eredu izan

bat

Inaxio Usarralde

behar luketen agintariak edo politikariak egiten dutenean… Zer eredu izan behar diten atzetik datozenek? Zer ikasi behar diten? Eta ez dun inor libratzen, kolore guztietakoak zeuden adibideak eta. Hori bai, aurki hasiko ditun denak, honezkero hasita ez badaude, Euskararen eguna datorrela eta, txantxangorria lau haizetara zabaltzen. Zer dela eta, horrenbeste zalaparta egun bakarrerako, gero ez badugu ahaleginik egin behar euskaraz bizitzeko? Nola deitzen zaion horri?


06 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤYoga egitea baino hobea da harpa jotzea; estresa gutxitzeko modu bat daÂť Ordiziakoa da Maitane Chaves eta harpa jotzen hasi zela lau urte dira. Harp & Co taldeko kidea ere bada. Ariane VierbĂźcher Ordizia Musikaren mundua hain zabala izanik, Goierrin harpa jotzen duten musikariak aurkitzea ez da gauza erraza. Tokiko musika eskoletan harpa ikasteko aukera eskaintzen ez delako izan daiteke arrazoietako bat. Maitane Chaves (Ordizia, 1987), ordea, txikitatik zuen ilusioari helduz, han eta hemen aritu da, harpa jotzen ikasteko toki baten bila, eta baita lortu ere. Gaur-gaurkoz, Donostian jasotzen ditu eskolak eta lau urte dira hasi zela. Orain Santa Zezilia eguna dela eta, buru belarri ari da lanean, musika eskolako gainontzeko kideekin batera egun horretarako emanaldia prestatzen. Bestalde, Harp & Co taldeko kidea ere bada.

Nolatan hasi zinen harpa jotzen?

MAITANE CHAVES

Babeslea

Txiki-txikitatik gustatu izan zaidan instrumentua da. Solfeoa ikasi nuen, baina hemen, musika eskolan ez zegoen harpa jotzen ikasteko aukerarik, hortaz, txistua aukeratu nuen, nahiz eta bien artean zerikusirik ez izan. Sei urtez egon nintzen txistua jotzen baina buruan bueltaka nuen ideia zen, noizbait harpa jotzen ikastea.

Eta zein momentutan eman zenuen pausoa? Orain dela 3-4 urte, 27 urtere-

kin, informazioa bilatzen hasi nintzen, harpa jotzen ikasiko nuen eskola baten bila, eta Donostian topatu nuen bat. Gehiago pentsatu gabe, izena eman nuen. Orain, hamabostean behin joaten naiz klasera Donostiara. Klasetara joateak, etxetik mugitzea eskatzen badit ere, gustura egiten dudan zerbait denez, ez zait batere kostatzen.

Ezagutzen al zenuen aurretik harpa jotzen zuen norbait? Inor ere ez! Ni neu hasi nintzenean, orduan izan dut lehenengo aldiz harpa jotzen duten beste batzuekin harremana. Herri txikietan ez da oso ohikoa horrelako instrumentuak aukeratzen duen jendea bilatzea, ziurrenik, herrietako musika eskoletan ez delako aukera hori eskaintzen; kanpora ateratzea da bide bakarra.

Musikaren munduan ibilbide bat bazeneukan, baina harparen aurrean jarri zinen lehenengo aldian, zer? Edozer gauza jotzen duzula, hain soinu borobila duenez, lehenengo unetik oso polita izan zen. Hala ere, benetan jotzen ikasteko instrumentu zailenetarikoa da. Dena bezala, denbora eta interes kontua da. Baina oso sentipen ona izan nuen lehenengo unetik.


GOIBERRI 07

GAZTEAK

A. VIERBĂœCHER

ÂŤBila aritu ondoren benetan nahi nuena deskubritu dut harparekinÂť

Jendeak zer esaten zizun? Ideia arraroa iruditzen zitzaien; dena den, beti izan dut ondokoen babesa. Nire betiko ametsa zen eta, egia da, ingurukoei arreta ematen bazien ere, beti animatu izan naute. Gaur-gaurkoz, harpa jotzen entzuten didatenean, aho zabalik gelditzen dira. Ikaragarri gustatzen zaie.

Jendearengan sortzen duen liluraren jakitun zara? Bai, bai! Jotzen nagoenean, segituan konturatzen naiz jendeari asko gustatzen zaiola. Gainera, mota askotariko abestiak jotzen ditut: zeltak, minimalistak eta klasikoak dira gehienbat jotzen ditudanak. Ederra da, jendeari harpa entzuteak sortzen diena sentitzea.

Eta zuk zer sentitzen duzu harpa jotzen duzunean? Niretzako yoga egitea baino hobea da. Klasera iristen naizenean, eta harparen soinua entzuten dudanean, zoragarria da. Estresa gutxitzeko modu bat da niretzat. Dena den, hori baino harago doa sentitzen dudana. Jotzen

dudanean ondo aukeratu dudala konturatzen bainaiz, eta hori oso handia da! Benetan nahi nuena deskubritu dut eta sarri, asko kostatuta edota sekula ez dugu lortzen bizitzan benetan nahi duguna edota betetzen gaituena. Gainontzekoei ere esango nieke, dudak izan arren, arreta ematen dien hura probatzeko. Seguru asmatuko dutela!

Talderen batean ere aritzen zara oker ez banago. Harp & Co taldean jotzen dut beste zazpi harpa-jotzailerekin. Urtean zehar hainbat emanaldi egiten ditugu, Donostian batez ere. Gabonetan, Donostiako Alde Zaharrean dagoen San Bizente elizan jo ohi dugu. Olatu Talka ekimenean ere jo dugu behin baino gehiagotan. Orain dela bi urte, emanaldi oso ikusgarria prestatu genuen ekimen horren barruan, Ondarreta eta Kontxa artean dagoen errepideko zubian izan baitzen kontzertua. Zubiak duen akustika berezia da oso. Aurten, berriz, portuan jo dugu.

Azaroaren 22a Santa Zezilia eguna da. Modu berezian ospatuko al duzu? Musikarien eguna izanda, kontzertua eman ohi dugu. Lasarteko Santa Teresa komentuan izango da azaroaren 27an eta musika eskolako beste kideekin prestatzen ari garen emanaldia da.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Martin Alustiza Pilota hautatzailea

«Bizitza guztia daramat pilota munduan, eta ohorea da hor segitzea» Iñaki Gurrutxaga Ordizia Pilota hautzaile modura txapelketa bateko lehen finala biziko du etzi Bilbon Martin Alustizak (Segura, 1961). Hemezortzi urterekin debuta egin, eta 27 urte egin zituen profesionaletan. Lau final jokatu zituen bibitakoan, eta bakarra irabazi, 1993an, Antton Maizekin. Gerora, Aspeko teknikari aritu zen bi urte t’erdiz, eta beste zortzi urtez intendente bezala enpresa berean. Ardura berriaz eta pilotaren alde ezezagunez hitz egin du, gaur zortzi Ordizian egindako elkarrizketan.

Azkenean ez da iazko finala errepikatuko. Pilotazale gisa, zer moduzko balorazio egiten duzu aurtengo lau t'erdikoaz? Positiboa. Denetik egon da, baina orokorrean, partida onak atera dira. Ikusi da aurten ere iazko lau pilotariak hortxe ibili direla, berdintasun handia egon da. Gorka izan da, agian, finalerdietan sartzekotan egon dena, sorpresa positiboa hori.

Eta bi finalistez, zer duzu esateko? Urrutikoetxea irabazitakoa da, eta Altuna artista kaiolan. Paperaren gainean ikusita finalak oso polita izango dela ematen du. Urrutikoetxea, beharbada, faboritoago, ikusita zer txapelketa egin duen. Partida denak borobilak egin ditu. Altu-

nak, aldiz, partidarik kaskarrena Urrutikoetxearen kontrakoa egin zuen –22-12 galdu zuen final laurdenetako ligaxkan–. Iaz ere Urrutik egurra eman zion.

Pilotari desorosoa egiten zaiolako beharbada? Ez dakit zergatik den. Urrutikoetxeak Altunaren jokoa gainditu egiten duela ematen du.

Pilota hautatzaile bezala, faborito zein ikusten duzun esaterik ba al duzu? Inork ez dik horrelakorik esan (barrez). Nire lana zein den kontuan hartuta ez da komeni igoal. Juan Mari Juaristi Atano XIII.arekin, urte askoan hautatzaile izandakoarekin, asko ibilitakoa naiz, eta hark beti esan zuen partida ona atera zedila, eta onenak irabaz zezala. Partida ona ateratzen bada norbera ere lasai geratzen da.

Zure lehen txapelketa izan da kargu berrian. Zer sentipen? Kargu honetan azken erabakia nirea da. Nik erabakitzen dut zer pilotarekin jokatu behar duten. Alderdi horretatik urduritasun gehiago nabaritzen dut, baina hori beharrezkoa da, eta lan honek berekin darama hori. Intendente bezala tentsio momentuak bai, baina hautatzaile moduan tentsio hori handiagoa dela esango nuke. Hala ere, gustura nago. Bizitza guztia pi-

lota munduan daramat, eta hor segitzea ohore bat da niretzat.

Irail bukaeran proposatu zizuten kargua, eta bi egun eman zizkizuten erabakitzeko. Zer jarri zenuen balantzan? Eskaini zidatenean zalantza batzuk izan nituen, baina azkenean banekien baiezkoa esango nuela. Badakit zer lan den, badakit egurra jasoko dudala, badakit jendearen ahotan egongo naizela, baina azkene-

«Materiala aurrez jartzea pausu izugarria da, seriotasuna ematen du» «Hautatzaileak, batez ere, partida zer frontoitan jokatzen den hartu behar du kontuan» «Kargurako prest nagoela uste dut; gero ikusi egin behar nola hartzen ditudan kolpeak»

an, momentu txarrak eta tentsiozkoak, eta pilotaren saltsan jarraitzeak balantzan jarrita, bigarrenak indar gehiago izan du.

Zure aurrekoak, Kepa Peñagarikanok, lan kontuekin bateratu ezina argudiatu zuen kargua uzterakoan. Zein da orain zure lan martxa? Orain gutxira arte Asperekin aritu naiz beste lan batzuk egiten, eta harreman hori etenda dago hautatzaile kargua hartu nuenetik, eta honetara dedikatzen naiz erabat. Gustura nago.

Ordizian egiten dituzun lan komertzialak ere eten dituzu? Bai, bai, honetara erabat. Ea urte batzutan karguan irauten dugun! (barrez).

Eta zenbateko lanaldia eskatzen du? Orain lau t’erdikoa bukatuko da, eta gero binakakoa hasiko da. Hor izaten da lanik handiena. Asteazken goizetan eta arratsaldeetan pilota aukeraketak izango ditugu, eta ostegunetan ere bai. Astean lau aukeraketa, hori lanik fuerteena, goizean etxetik atera eta iluntzera arte. Eta asteburuetan ere partidetara joan beharra dago. Astean lau bat egun. Jendeak esaten dit: «Hori ez duk lana!». Hemen badakizu, besteen lana beti erraza izaten da. Pilota aukeraketa egunetan tentsioa


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

izaten da, eta etxera iristean, ia ezer egin gabe, nekatuta zaudela sumatzen da. Eta hori, dena ondo irten bada, baina kexak baldin badaude, okerrago.

Pilotak ez dira ez eskuz egiten, baina joskura bai. Joskurak izugarrizko garrantzia dauka. Lehenbiziko pilota estu-estu josiko du, baina zortzigarrenerako eskua nekatuago izango du, eta lasaiago josiko du, eta horren ondorioz pilota ere aldatu egiten da. Ez da tenisean bezala.

Hautatzaileak inpartziala izan behar du. Intendentea beti etxera begira aritzen da. Zer hartu behar da kontuan inpartzialtasun hori bermatzeko?

Eta gero? Ni intendente nintzenean astero 20-30 pilota jasotzen nituen. Zentrifugagailu moduko batean gozatzen nituen, gero frontoian probatu, eta aukeraketa egunerako intendente bakoitzak bere lotea aurkezten du. Hautatzaileak bi loteak nahastu, probatu, eta hortik hamar pilota gelditzen dira zestoan.

Zer frontoitan jokatzen den. Iaz hasi ziren, eta niretzat oso positiboa da hori, jakin gabe zer pilotarik jokatu behar duten partida materiala aurretik jartzen. Hori aurrerapausu izugarria da, eta seriotasuna ematen du. Aurten ere finalerdietan pilotak jarrita zeuden, zer pilotarik jokatu behar zuten jakin gabe. Finalerako pilotak ere hiru aste aurretik jarrita zeuden.

Zergatik esan ohi duzue pilota bizitza daukan materiala dela? Ibilbide bat daukalako. Hasieran, soinu aldetik, indartsua izaten da, eta tantoak aurrera doazen eran, aldatu egiten da, eta hiltzen joaten da. Botea aldatu egiten da, soinua ere bai. Eguraldiak ere eragiten du. Alde handia dago hezetasunarekin edo hego haizearekin jokatu. Hezetasunarekin pilotak beste soinu bat hartzen du. Hezetasun puntu bat oso ona da pilotarentzako, hego haizearekin, aldiz, soinua galdu egiten du.

Horrek zama handia kenduko dio hautatzaileari. Noski. Hamar pilota egongo dira zesto horretan, denetik.

Bosna enpresa bakoitzak. Sei edo zazpi ere izan daitezke enpresa batenak. Askotan, intendente bakoitzak niri ematen dit lote bat, eta gero lote hori nahasten da, eta tokatu daiteke enpresa batenak sei izatea eta bestearenak lau, pilotek inolako arrastorik ez baitute izaten. Hor begiratu behar dena da batez ere zer frontoitan jokatu behar den; eta gero, pilota oso biziak badira kendu, eta oso motelak badira ere bai.

Eguraldiari ere erreparatu behar zaiola orduan. Eguraldiak zerikusi handia dauka. Partida bat udan izan ala neguan izan, alde handia dago. Horregatik esaten dugu pilotak bizitza daukala, aldatu egiten baita.

Hautatzaileen lana erraztu ere egin da Cipriren pilotak desagertu eta denak Punparenak direnetik. Zergatik? Kanpotik, pilota mundua ezagutzen ez duenak, zoratuta gaudela pentsatu izango du, beti gorabeherak pilotekin‌ Pilotetan, batetik bestera, alde handia dago, eta pilotagile batetik bestera ere bai. Pilotari batzuk Cipriren pilotekin gustura ibiltzen ziren, baina Punpak egiten dituen piloten artean ere badago aldea.

Nola izaten da prozesua hasieratik partidaren egunera? Pilota egiten denetik bukaerara?

Polemika, tentsioa, zeresana... Hori guztiak jasateko prest?

@

Elkarrizketa osorik irakurtzeko: goiberri.eus

IĂ‘AKI GURRUTXAGA

Nik uste dut baietz. Hori esaten dut pilotaren mundua ezagutzen dudalako. Txapelketa honetan, orokorrean, ondo joan da dena. Lau t’erdikoa ere izan daiteke txapelketa errazena, lau koadroren barruan aritzen direlako. Arazo gehiago izaten da binakakoan eta buruz burukoan. Baina bai, nire ustez prestatuta nago. Gero, momentua iristen denean, ikusi egin behar nola hartzen diren kolpe horiek.


10 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Mendez mende Sendabelarren jakinduria belaunaldiz belaunaldi, ahoz aho, transmititu izan da. Arriaranen bihar estreinatuko duten ‘On egiñaren obaria’ dokumentalean, jakinduria hori jaso eta belaunaldi gazteagoei gerturatu nahi diete. Loinaz Agirre Beasain Bihar, 18:00etan, Arriarango Intxaurpe elkartean, On egiñaren obaria dokumentala aurkeztuko dute Huhezi unibertsitateko Andoni Mikelarena beasaindar, Xabier Mendizabal ordiziar, Markel Bazanbide arrasatear eta Beñat Abasolo aretxabaletar ikasleek, Intxaurpe elkarteak eskatuta. Arriarango herri memoria berreskuratzeko bidean, beste urrats bat da dokumentala, auzoko nekazal bizitzaren eta paisaiaren eraldaketa ezagutzera emateko helburua baitute. Dokumentalaren protago-

nistetako bat Jose Frantzisko Arsuaga Arriantxo sasi medikua edo petrikiloa da, Arriarango Ola baserritik Legazpiko Zabaleta baserrira joandako Jose Domingoren semea. 1821. urtean jaio zen Arriantxo eta 88 urterekin hil zen, 1909an. Animaliak eta pertsonak sendatzen aritzen zen eta gaixotasunak antzemateaz gain, sendagaiak ere berak prestatzen zituen, sendabelarren laguntzarekin. Martin Ugarte Saletxek 1972an On egiñaren obaria liburua argitaratu zuen, Arriantxo sasi medikuaren inguruan. Dokumentalak, hain zuzen ere,

Bihar, 18:00etan, Arriaranen, ’On egiñaren obaria’ dokumentala aurkeztuko dute Sendabelarren jakinduria eta erabilera mendez mende, ahoz aho, joan da zabaltzen.

Saletxeren liburuaren izena hartu du. Arriantxoren Legazpiko Zabaleta baserriko Inazio Arsuaga birbilobak eta Rosa Aizpeolea bere emazteak ere izango dute lekua dokumentalean. Arriantxoren sendabelar liburua eta sendatzeko tresnak gordeta dituzte oraindik etxean.

Bittori, Tere eta Modesta Sendabelarren jakinduria eta erabilera mendez mende, ahoz aho, joan da zabaltzen eta oraindik asko dira sendagai gisa sendabelarrak erabiltzen dituztenak. Dokumentalaren


GOIBERRI 11

ASTEKO GAIA

garaia gogoratu genuen. Barre saio batzuk egin genituen».

Launa sendabelar Urtegiari itzulia eman ondoren, Intxaurpe elkartera joan ziren, hiru protagonistek launa sendabelar zituztela. «Bitan egin behar izan genuen grabazioa, lehenengoan Tereren ahotsa bakarrik grabatu omen zen eta». Bittorik aza hostoa, belar mina, llantena eta lapa txikiak eraman zituen. Terek, ebaki belarra, pasmo belarra, berbena belarra eta usuri belarri aukeratu zituen beraien propietateak ezagutzera emateko. Modestak, azkenik, sasi puntak, giltzurdin belarra, intsusa lorea eta asuna. Fede handia diete sendabelarrei, nahiz eta jakin denak ez garela berdinak eta erremedio guztiak guztientzat ez balio.

Ezkerrean, Tere, Modesta eta Bittori; eskuinean Legazpiko Zabaleta baserriko Inazio Arsuaga eta Rosa Aizpeolea, Arriantxo sasi medikuaren birbiloba eta bere emaztea. LOINAZ AGIRRE

bigarren zatian hain zuzen ere, gurasoengandik sendabelarren ikasgaia jaso duten hiru auzotar izango dira protagonistak: Saltsamendiko Bittori, Salbatoreko Modesta eta Olako Tere. Ederki pasatu zuten dokumentalaren grabazioan, «primerako eguraldia» lagun: «Urtegiari buelta emanez, paseatuz, alditan gelditzen ginen eta hitzaldia egiten genuen. Galderak egiten zizkiguten gazteek eta guk, genekiena, ahal genuena, erantzuten genuen», dio Bittorik. Grabazioan ari ziren bitartean belarrak ere aurkitu zituzten: oreganoa, adibidez, «odolkiari botatzen zaiona», eta inprobisatzeko tartea ere izan zuten: «Odolkiaren gaia aitzakiatzat hartuta, odolkiak egin eta partitzen aritzen ginen

Hamabi sendabelar Bittorik, Terek eta Modestak hamabi gaixotasuni aurre egiteko, hamabi sendabelarren propietateak azaldu dituzte ‘On egiñaren obaria’ dokumentalean. aza hostoa. Ultzerentzako egokia.300 gramo aza hosto, zuztar eta guzti, likuadoran likidotu, eta bi litro ur gehitu. Nahastu eta hozkailuan utzi; egunean lau goilarakada hartu, zazpi egunean. Urtean behin hartzekoa da. «Hankan-eta izaten diren ultzerak ixteko, aza hostoa jartzea ere egokia da». belar mina. Belar minaren infusioa gripearentzako erabiltzen da. Lorea duen bitartean bildu behar da. llantena. Eztarrirako ona den sendabelarra da: «Llantena egosi, eta haren ura ezti pixka batekin edo azukre gorriarekin gozatuta, gargarak egin, edo baso txiki bat edan». lapa txikiak. Bide bazterretan egoten dira «arropatan eta eransten diren lapa txiki horiek». Bi klase daude, bat handiagoa eta bestea txikiagoa.

Txikiena da erabilgarria. «Gure etxean ohitura handia izaten zen udazkenean biltzeko. Infusio bezala hartzen genuen likidoen erretentziorako. Gure aitona zenak asko erabiltzen zuen lapa txikiaren ura pixa egiteko». ebaki belarra. Ebaki belarra «kaktus bat bezala da, hosto zabala eta lodia du. Azala kendu, eta edozein ebaki edo zauriren gainean jartzen da.Belaun urratuentzako oso ona da». pasmo belarra. Zaurietako «pasmoa, gaur egun infekzioa esaten dena, ateratzeko» egokia da pasmo belarraren ura. «Edateko oso fuertea da, gutxi edan behar da». berbena belarrra. Sendabelarrik ezagun eta erabilitakoena da berbena; zikinkeria, pasmoa, infekzioa kentzeko eta garbitzeko enplastoak egiteko erabiltzen da. usuri belarra. Pixeko infekzioarentzat egokia: «Zazpi bat hostorekin infusioa egin, eta egunean lau aldiz hartu

behar da basokada bana. Gosari aurrean, bazkari aurrean, merienda aurrean eta afal aurrean». sasi puntak. Beherakoarentzat erremedioa ere badute: sasi punten ura. «Basokada bat sasi punten ur, eta atzetik, segidan, basokada bat esne limoi urarekin hartu behar da. Limoia bota orduko hartu behar da, moztu egiten da-eta». asuna. Odoloaren zirkulaziorako ona asuna, «odola mehetzeko». intsusa lorea. Intsusa lorea ere ekarri zuten, lehortuta. Erabilera desberdinak izan ditzake. Infusioa katarroarentzat, gripearentzat, bronkitisarentzat erabil daiteke. Begietako konjuntibisa, bekatxoentzat ere erabilgarria da. Intsusarekin egindako ukenduak, adarraren azal berdearekin egiten dira. giltzurrun belarra. Izenak dioen bezala, giltzurrunak garbitzeko belarra da, harritxoak eta harea garbitzeko. «Pareta bazterretan, leku hezeetan izaten da asko».


12 GOIBERRI

INTERNET

gaztezulo.eus/beitu

Beitu!: gaztetxoei zuzendutako hedabide berria

T

elebistarekin eta irratiarekin gogaituta eta egun osoan sakelako telefonoari erantsita dauden gazte horien arreta eskuratu eta euskarazko informazioa eta entretenimendua eskaintzea. Hori da Beitu! hedabide digital berriaren helburua.

Gazteentzat propio sortutako komunikabidea izango da, sakelakoarekin erabiltzeko pentsatua. Erabiltzaileak euskarazko aisialdi eskaintza jasoko du, eta Youtube eta Instagram kanalak ere izango ditu, baita musika entzuteko zerrenda bat ere. Eta dena, doan izango da. Gaztezulo aldizkariaren egi-

Beitu! egitasmoaren aurkezpena. GAZTEZULO


GOIBERRI 13

INTERNET

saretik leek jarri dute martxan egitasmoa. Aurkezpenean azaldu zuten «azken hamarkadetan gazteen euskara maila hazi» egin dela, baina «erabileraren bilakaera ez da horren nabarmena» izan. «Hedabideok badugu horretan ardura, adin guztietako gazteengana iristeko bidea esploratzeke baitago». Gazteek ohiko komunikabideak baino, sare sozialak eta mugikorra erabiltzen dituzte informazio eta aisialdi iturri moduan. Horregatik, teknologia berrietara egokitu dute Beitu!. Youtuberrek eta marrazkilariek parte hartuko dute, eta WhatsApp eta Instagram bidez «jarraitzaileekin harreman zuzena» mantenduko dute.

Irudia

Teknologia

Google Play Store botoia euskaraz Gaztelugatxe ilunabarrean. EGILEA: EBAKI

Euskal ondarearen argazkiak Wikipediak mundu mailan egiten duen WikiLovesMonuments lehiaketarekin bat egin du aurten Euskal Wikilarien Elkarteak. Euskal Herriko ondarearen inguruko 722 argazki jaso dituzte guztira, eta onenak ikusgai daude Wikimedia webgunean. wikimedia.eus

Smartphone gehienek ematen dute menua euskaraz konfiguratzeko aukera, baina beti daude erdaraz agertzen diren programa eta aplikazioak. Google-en Play Storek, ordea, badu bere sarrerako botoia euskaraz jartzeko aukera. Xabier Martinek azaldu du konfigurazioa nola egin eta zein urrats jarraitu behar diren, Iparra.eus blogean. iparra.eus


14 GOIBERRI

MOTZEAN

Emakume aitzindariak Zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematikaren alorrean historia egin duten 19 emakume aitzindariren biografiak biltzen ditu ‘Aitzindariak’ erakusketak. Urdaneta, Murumendi eta La Salle ikastetxeek hartu dute parte. Mary Anderson, Stephanie Kwolek, Maria Sibylla Merian, Whang Zhenyi, Elizabeth Blackwell, Hertha Marks Ayrton, Karen Horney eta Joan Beauchamp Procter. Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek hartu dute parte. Erakusketak bi zati ditu: batetik, argibide panelak eta aitzindari horien biografiarekiko txosten bilatzaileak; eta bestetik, Pioneras-Aitzindariak Youtubeko kanala. Liburuxkan ere jasota gelditu da emakume horien biografia.

Bigarren helburua Loinaz Agirre Beasain Goiekik, Beasaingo Murumendi eta La Salle, eta Ordiziako Urdaneta ikastetxeekin elkarlanean, proiektu aitzindaria osatu dute: emakume zientzialariak, teknologoak eta asmatzaileak ikusgai egiteko Aitzindariak erakusketa eta bideo sorta osatzea. Honela, mundu mailako garai ezberdinetako zientzia, teknologia, ingenieri-

‘Aitzindariak’ proiektuan parte hartu duten hainbat ikasle eta irakasle Igartzako jauregiko aurkezpenean. LOINAZ AGIRRE

tza eta matematika arloko hemeretzi emakumeren lana ezagutarazi nahi izan dute, azaroaren 19ra arte, Beasaingo Igartzako jauregian ikusgai egongo den erakusketan. Hemeretzi emakumeko ze-

rrenda horretatik, dena den, ezezagunak dira gehienentzat, nahiz eta historian zehar egindako lana garrantzitsua izan eta beraien lanean aitzindariak izan. Hauxe da zerrenda osoa: Hipatia, Maria Sklorowska Curie, Patricia Bath, Mary Anning, Evelyn Boyd Granville, Jane Goodall, Barbara Mcklintoc, Jeanne Baret, Mileva Maric, Hedy Lamarr, Gertrude Belle Elion,

Proiektu berritzaile honek ere badu bigarren helburu nagusi bat: neskak ere ingeniaritzako eta ikerketarako eremu profesionaletara erakartzea, dagoen genero etena arintzeko. Iker Galparsoro Goiekiko kudeatzaileak aurkezpenean esan zuenez, «kontuan hartu behar da diziplina horiek enplegu aukera interesgarriak dituztela Goierriko eskualdean, industriaren presentzia handia baita».


GOIBERRI 15

ERREPORTAJEA

Sorkuntza guztion eskura Jostea, puntua egitea eta kakorratz lanak boga-bogan daude, eta neguari begira kontuan hartzekoak dira. A. Vierbücher Zumarraga Tenperaturak gogor egin du behera, eta negu giroa iritsi da. Dena den, aisialdiaz gozatzen jarraitzeko aukerak ugariak dira Goierrin, hotzik pasatu gabe gainera. Etxean gelditzea izan daiteke aukeretako bat edota norberaren trebetasunak eta imaginazioa landu daitezke goxotasunean eta giro politean. Zumarragako Julita mertzeriak eskaintza zabala du etxean gelditu nahi ez duten horientzat edota norberaren eskuekin sorkuntza lanak egin nahi dituenarentzat; joste, ehuntze, kakorratz eta beste hainbat gauza egiten ikasteko aukera ematen baitu, adin guztietako jendeari zuzenduta. Nerea Mendizabal Julita mertzeriako arduraduna da,

eta hark esandakoaren arabera «azkeneko urteetan jende gehiago batu da joste eta kakorratz taldera». Egunero, goizeko 10:00etan biltzen dira dendan bertan eta bakoitzak gustukoen duena egiten du. Gainera, taldea gidatzen duen pertsona bat dute eta gauza berriak egiten irakasten die taldeko gainontzeko lagunei. Joste, puntu eta kakorratz lanak egiteko talde hutsa baino, «lagun taldea ere bada biltzen dena», Mendizabalek beraren esanetan. «Bufandak, poltsoak, txanoak edota beste hainbat eta hainbat gauza egiteaz gain, tertulia polita» izaten dutela gehitu du. Norberak jazteko edota Gabonak gertu dauden honetan, gertuko norbaiti oparitzeko zerbait egiteaz gain,

Julita mertzerian biltzen den taldea, kakorratz tailerrean. A. VIERBÜCHER

«une atsegina pasatzeko aukera ere» badela azaldu du.

Adin guztiei zuzenduta Askori eta askori, josteko makina eta puntua burura etortzen zaienean, ziur amona edota

adineko norbaiten irudia etorriko zaiela burura. Ideia horrekin hautsiz, «adin guztietako pertsonei zuzendutako tailerrak» direla argitu du Mendizabalek. Horrez gain, emakumezkoak gailentzen badira ere, «gizonezkoak ere animatu» nahi ditu «eguneroko bizitzan oso praktikoak diren gauzak ikasiko dituztelako». Sorkuntza guztion eskura baitago.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.