Goiberri 256. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

256. zenbakia. 2017ko urriaren 27a

Doluan espezializatutako psikologoa da zumarragarra. Bokaziozkoa du langintza. Donostiako Antigua auzoan du kontsulta.

Patxi Izagirre Psikologoa

ASIER ZALDUA

ÂŤDolu garaian pertsona argitara ateratzen da, ez dago makillajerikÂť 8-9

Maite Sukia 3 Iritzia 4-5 Xabier Urteaga gaztea 6 Nagusilan boluntario bila 10-11 Kontsumo ekologikoa aztergai 12-13 Mineralogia asteak 30 urte 14 Urkiola jatetxearen errezeta 15



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Maite Sukia Bertso epailea

«Bertsozalea izan arren, kasualitatez hasi nintzen bertso epaile lanetan» Mikel Albisu Ataun Bertsolari txapelketetako epailea da Maite Sukia Olano (Ataun, 1981) . Euskal Herriko Txapelketa Nagusian lehen fasean bertsoak puntuatzen aritu da, eta orain txapelketako saioetara «ikusle bezala, gozatzera» joateko asmoa du, «presiorik gabe». Dena dela, berarentzat «martxa hartu arteko lana izaten da gogorrena, aurreko prestakuntza, bilerak...» Txikitatik bertsozalea izan bada ere, «kasualitatez» hasi zen bertso epaile lanetan. «Herriko ezagunen bidez bileretara joaten hasi nintzen, ikastaroa egin, gustatu eta hortxe jarraitzen dut». Bertsolaritza munduan epaileen lanak ez du polemikarik sortzen; «oso kontziente gara epaile batzuk behar direla lan

hori epaitzeko, eta ahalik eta ondoen egiten saiatzen garela».

Ze zaletasun dituzu? Bertsolaritza, puzzleak...

Pelikula bat. Loreak. Liburu bat. Dolores Redondoren trilogia.

Musika talde edo abeslari bat. Momentuaren arabera.

Abesti bat. Nacha Popen La chica de ayer.

Janari bat. Mariskoa.

Edari bat. Ardo zuria.

Oporretarako leku bat. Eguzkia eta hondartza dituen edozein leku.

Jaso duzun oparirik bereziena. Espero ez nuenean jasotako detaile txikiren bat.

Zerk sortzen dizu irribarrea? Semeen ateraldiek.

«Martxa hartu arteko lana izaten da gogorrena, prestakuntza, bilerak...»

MIKEL ALBISU

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura, Zaldibia eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Josu Iñigo Koordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Goierriko txoko bat. Oiangu.

Herriko alkate bazina... Ez nintzateke sekula izango!

Ataunen biziko ez bazina... Tolosan agian, bikotea bertakoa da eta.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – jizagirre@hitza.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea

Gizakion birziklatzea omo sapiens gizaki jakintsuaren ezaugarria da kontzientzia, argitzeko dago, halere, animaliek zenbateraino duten garatua gaitasun berbera. Edozein modutan, ez omen dago zehatz-mehatz jakiterik gizakiok geure buruaren kontzientzia noiztik daukagun, alegia, noiz hasi ginen geure buruaz jabetzen, gure esperientzia subjektiboak interpretatzen. Gizakion kontzientziaren existentzia ezinbesteko premisa izan da gizarte modernoan humanismoaren paradigma ezartzeko. Friedrich Nietzschek Jaungoikoa hilda dagoela esan zuenetik, gizakiok gara, gure kautarako, gauza guztien neurria, eta, horrenbestez, gure interesak jarri ditugu beste izaki bizidun guztienen gainetik.

H

Gure adimenak eta sentsibilitateak gure behar eta desio guztiak asebetetzeko nahikoa omen dira. Leonardo da Vinciren Vitrubioren gizakiak irudikatzen du ezin hobe pentsamendu hori. Dena dago, beraz, gure baitan: zerua eta infernua. Guregandik kanpo ez dago ibili gabeko lurralderik; guregan, berriz, aukera mugagabeak daude, eta batik bat askatasunerako aukera bakarra. Horretarako, bidaia zaila proposatzen zaigu, gure beldurren, zailtasunen, emozioen, mugen, harreman-moduen, aurreiritzien, sinesmenen, eta jarreren ezagutzak sufrimendua sorrarazten baitigu. Carl Gustav Jungek zioen bezala, argitasuna ez da sortzen argizko irudiak irudikatzen, iluntasunean arakatzen baizik. Nire garaiko alaba izanik, ni ere ondorio hauetara iritsita

«Kontzientzia gure burmuinak sortutako hondakina besterik ez omen da»

nengoen, beste erremediorik gabe, baina irakurtzen ari naizen liburuak kezkatuta utzi nau (jatorriz hebreeraz idatzitako Yuval Noah Harari-ren Homo Deus. Breve historia del mañana –bide batez aurreratuko dut liburu honen aurrekaria, Sapiens. De animales a dioses. Una breve historia de la humanidad euskaraz irakurri ahal izango dugula datorren urtetik aurrera). Zientzialariek gaur egun badakite kontzientzia pentsamenduaren mugimenduaren antzeko zerbait dela, non sortzen baitira borondatea, desioa, emozioak eta sentimenduak, baina ez dakite zehatzmehatz mugimendu hori zerk eragiten duen. Bi teoria omen daude; aldez aurretik konektatuta ez zeuden bi neurona elkarri seinaleak bidaltzen hasten direnean sortzen dela dio batak; ondorengo honek eragin dit niri kezka: kontzientzia gure burmuineko sare konplexuek jaurtikitzen duten kutsadura mentala besterik ez omen da, hondakinak alegia. Idatziak ez du argitzen hondakina errefusa edo birziklatzeko gaia den. Baldinbaitere izango ahal da gai birziklagarria eta ez errefus hutsa! Bestela, gureak egin du.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Heriotza, dolua eta tunela Azaroaren lehena heriotzarekin lotutako eguna da, eta heriotzaren ondorengoa da dolua. Patxi Izagirre psikologoaren espezialitatea da dolua. Josu Marotok Argia omen dago tunelaren beste aldean izenburudun ilustrazioarekin irudikatu du gaia .

Kataluniari begira daramatzagu dagoeneko hainbat aste, hilabete... Eta badirudi oraindik ere albiste ugari iritsiko zaizkigula bertatik. Urriaren lehena mugarri gisa jarrita bazegoen ere, mugarri bat baino gehiago ezarri direla esango nuke. Han sekula ikusi ez diren irudiak etorri zaizkigu, baina zoritxarrez gurean, belaunaldi ezberdinetan ikusi izan ditugunak dira horietako batzuk. Ikusteke dago Espainiako aginte gorenak zer erabakitzen duen, baina zalantza daukat Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzeak ez ote dituen ate asko irekitzen, eta ez ote duten nahi bestetan nahi duten arrazoiarengatik han edo hemen aplikatzeko erabiliko; aplikatzen dutenen ustez, Katalunian ongi ateratzen bazaie, akaso hurrena hemen aplikatu ote dezaketen... Hala ere, Katalunian mirestekoa da Estatuak emandako pausu oker, anker bakoitzaren ondoren zenbat jende ateratzen den kalera, amorruak, haserreak jota. Kataluniako presidentea, zein Ominum eta ANC-ko presidenteak babestera... baina milaka lagun.

Milaka ez dakit iritsi ote garen baina Goierrin eman dugu pausu bat; joan den astean Kataluniari elkartasuna adierazteaz gain, oraindik ere geure etorkizuna geure esku egon litekeela aldarrikatu dugu eta esango nuke aurrera begira ere gehiagotan aldarrikatu beharko dugula. Poztekoa da hori bai, irrintzika, irribarreka, jauzika, eta belaunaldi ezberdinetako herritarrak, alai iraultza egiten hasteko lehen urratsa eman dugula ikustea.

Eneritz Gorrotxategi

bat eta

Eskua ematea sinbolismo handiko ekintza da: elkartasuna, batasuna, adiskidetasuna, elkarlana, etab. irudikatzen ditu. Baita bakea ere! (Elizak aspalditik daki hau). Giza-katea proces-aren hastapenetako mobilizazioen ikur ere bihurtu da. Eta hortaz, logikoa bezain miresgarria da momentu honetan Kataluniako prozesu soberanistarekin elkartasuna adierazteko halako ekintza polita egin izana Goierrin. Katalunia arreta-gune dugularik, era guztietako irakurketa, azterketa eta aurreikuspenak egiten eta entzuten ditugu inguruneetan. Eta Euskal Herriontzat burujabetza gehiago nahi dugunon artean bereziki, Katalunia ispilu desiragarria ere bihurtu da. Mobilizazio eta antolakuntza gaitasuna, kemena, bakezaletasuna, herriak politikariak eta erakundeak bultzatzeko gaitasuna, eta antzeko beste hainbat ezaugarri behin eta berriro entzuten ditugu gure artean. Ez dira ez, gainetik pasatzeko moduko kontuak!Nire ustez, alabaina, badugu ispiluaren lilurakerietan erortzeko arriskua. Kiloz sobera xamar gabiltzanok norbait lerden, sasoiko eta gihartsua ikustean, haren antzera egoteko gutxi falta zaigula pentsatuz, gure burua engainatzearen antzeko zerbait ger-

bat Ion MuĂąoa

tatzeko arriskua sumatzen dut. Kataluniatik ikusgarrien diren kontuak guretzat egin ditugu, baina ez dakit ikasgarri direnei buruz nahikoa hausnarketa, eztabaida eta lanketa egiten ari garen. Hor daude gerra ekonomikoari aurre egiteko estrategia, komunikazio espazioen estrategiak, nazioarteratzeko estrategia, intelektualen papera, eztabaida demokratikorako argudiaketak, etab. Tamalez, horiei buruz, nire gusturako, gutxitxo dihardugu. Ispiluaren aurrean zintzoak izan behar dugu, gure azal-zimurtzeak ondo identifikatzeko eta giza-katea alaia bezain eraginkorra egiteko.


06 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤIpar Poloa zeharkatuko nuke argazkiak ateratzenÂť Argazkilaritza oso gustuko du Xabier Urteaga beasaindar gazteak. Artzain Eguneko argazki rallya irabazi berri du.

A. VierbĂźcher Beasain Argazki kamera eskuan, Ipar poloa zeharkatzea litzateke Xabier Urteaga (Beasain, 2002) gaztearen desioetako bat. Argazkilaritza maite dutenentzat, paradisuetako bat. Bizitza osoa aurretik du beasaindar honek buruan dituen ideiak bere kamerarekin argazki bihurtzeko. Afizio duen hori, zeinek daki, egunen batean ofizio egingo ote duen.

Nondik datorkizu argazkilaritzarekiko zaletasuna? Nire aitak argazkilaritza du gustuko eta txiki-txikitatik ikusi izan dut argazki kamerarekin hara eta hona. Hortik datorkit afizioa. Berak animatuta hasi nintzen. Ez nuen uste hainbeste gustatuko zitzaidanik, eta orain, beste gauza askoren gainetik, argazkiak egiteko irteerak egitea dut gustukoen.

Ordu asko eskaintzen al dizkiozu argazkiak ateratzeari? Arratsaldeetan argazkiak ateratzeko, Beasainen bertan, Igartza inguruan, errekara jaistea gustatzen zait. Askotan egiten dudan plana da.

Argazkilaritza txapelketaren bat edo beste ere irabazitakoa zara.

ARIANE VIERBĂœCHER

Babeslea

Bai. Zortzi urterekin, eman nuen izena lehenengo aldiz argazki txapelketa batean eta hirugarren saria jaso nuen. Igartubeiti baserri museoak urrian egin ohi duen sagardo astearen barruan antolatutako argazki rallyan izan zen.

Zein argazkirekin irabazi zenuen? Hiru argazki ziren eta horietako bat oso berezia zen. Sagardo Astearen barruan, antzerki

emanaldiak antolatzen dituzte. Aktoreetako bat, beroagatik nekatuta, Igartubeiti baserriko logela bateko ohean etzan zen eta nik kamerarekin harrapatu. Nik ere oso gustuko dut argazki hori. Beste biei dagokienez, batean sagarrak agertzen ziren eta bestean, sagar zanpaketa egiten dutenean, sagar zukua erortzen den unea erakusten zuen.

Lehenengo sari haren ostean, beste batzuk ere iritsi dira. Hala da. Orain dela bi urte, Legazpiko Artzai Eguneko argazki rallyan ere parte hartu eta bigarren saria eraman nuen. Aurten ere izan naiz Legazpin eta, lehenengo saria eraman dut.

Ikastarorik egin al duzu? Eskola, argazkilaritza ikastaro bat eman genuen, hiru hilabetez. Aitarekin ikasitakoa sakontzeko balio izan zidan. Dena den, ibiliaz da gehien ikasten den modua; akatsak egiten eta horiek hobetzen.

Zer nolako argazkiak ateratzea gustatzen zaizu? Natura gaiak dira gehien gustatzen zaizkidanak; animaliak, loreak eta ikuspegiak. Ilunduta mendira joan eta izarren argazkiak egitea ere oso gustuko dut.

Etorkizunean argazkilaritzatik bizi nahiko zenuke? Hori da nire ametsa, baina oraindik, ikasketei dagokionez ondo erabaki beharra dut zein aukera egin.

Zein da oraindik atera ez duzun, baina argazkia egin nahi zeniokeen inguru hori? Ipar poloa kamera eskuan dudala zeharkatuko nuke. Aurora borealei argazkiak ateratzera joatea da nire ametsetako bat.


GOIBERRI 07

ASTEKO PROPOSAMENAK

Euskal Herriko 34. Artzai Gazta txapelketa egingo dute Idiazabalen. Uharte Arakilen, Legazpin, Agurainen eta Axpen sailkatutako 40 gazta onenen artean onena aukeratuko dute. Larunbatean, urriak 28, 10:00etan hasita.

Nekazaritza ekologikoak ate irekien jaia egingo du Elikadura ekologikoa, garaikoa eta gertukoa dela festa giroan aldarrikatzeko helburuarekin, Nekazaritza ekologikoaren ate irekien eguna egingo dute Itsason. Baserrietara bisita gidatuak, dastaketak eta jolasak antolatu dituzte, besteak beste. Igandean, urriak 29, 10:30etik aurrera, Itsasoko plazan.

Bost etxetako zortzi cava Aurtengoan laugarren urtez antolatu dute Zegaman Cava festa. Aurrekoetan bezala, cava desberdinak eta kalitatezkoak ezagutzera emateko helburua du. Bost upategitako zortzi cava dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Zegama eta Sant SadurnĂ­ d'Anoiaren arteko senidetzatik jaiotako topaketa da. Ostiral eta larunbat gauetan, urriak 27 eta 28, pilotalekuan.

Aralar magaleko mondejua Zaldibian igandean ospatuko dute Ardiki Eguna, ardiaren, artzaintzaren eta arditik eratorritako jakiaren festa. Zaldibiako 23. mondeju zuri lehiaketa eta gazta lehiaketaren 20. edizioa egingo dituzte. Abere erakusketa, artisauak eta produktuen salmenta ere egongo dira. Igandean, urriak 29, 10:30etik aurrera, herrigunean.

I. GURRUTXAGA

L. AGIRRE

Artzain gaztarik onenen hitzordua


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

ASIER ZALDUA

Patxi Izagirre Doluan espezializatutako psikologoa

«Doluan, tokatu zaigun paper berrira egokitu beharra dugu»


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Asier Zaldua Zumarraga Patxi Izagirre (Zumarraga, 1970) psikologoa doluan espezializatu zen. Donostiako Antigua auzoan du kontsulta.

Nolatan psikologo? Bokaziozkoa dela uste dut. Betidanik belarriak ahoa baino gehiago erabili ditut. Lagunen artean ere, entzulea nintzen. Beraien arazoak kontatzen zizkidaten. Zergatik dudan erraztasun hori? Beharbada konfiantza ematen dut. Nire ustez, keinuek eta hizkuntza ez berbalak garrantzi handia dute komunikazioan. Gure keinuek aurrean dugunak bere bihotza irekitzea lor dezakete. Nire keinuak horretarako egokiak dira nonbait.

Zergatik iruditzen zaizkizu hain interesgarriak gizakia eta bere portaera? Lanbide honek kontakizun original batean sartzeko aukera ematen du. Pelikula batean sartzea bezala da. Kontakizun bat jarraitzen dugu, adi, aldatu gabe. Giza abentura bat da. Pertsona bakoitzak istorio bat du. Sintomei baino garrantzi handiagoa ematen diot kontakizun horri.

Lanbide aberasgarria al da? Bai. Dakidan guztia nire pazienteengandik ikasi dut, nire lubaki txiki honetatik. Pazienteak ez ditugu goitik begiratzen. Harremana horizontala da eta asko hartzen dugu gure pazienteengandik.

Zuen lanbidea asko aldatu al da azken urteetan? 20 urte daramatzat lanean. Nire ustez, egun jendea gehiago hurbiltzen da laguntza eskatzera. Baina oraindik asko falta da. Oraindik jende askok beranduegi jotzen du gugana. Dena den, jende asko prebentzioa garrantzitsua dela konturatu da. Gero eta gehiago etortzen dira atasko mentalak gainditzera. Laguntza psikologikoa eskatzea oso estigmatizatua dago, baina gainditzen ari gara. Gizartea lehen baino sentsibilizatuagoa dago.

Nola ikusten duzu egungo gizartea? Lehen baino gaixotasun gehiago diagnostikatzen dira. Horrek ez du esan nahi gehiago daudenik. Beharbada, egun lehen baino estres kasu gehiago ikusten ditugu. Denbora falta nabari dugu eta ez dugu erritmo egokian bizitzea lortzen. Gure agendak oso beteta daude eta krisi txiki bat dugun arte ez gara gelditzen. Abiadurak eragin handia du osasun mentalean. Hiru gauza egiteko denbora dugu eta lau egin nahi ditugu.

Gure egoera emozionalaz gehiago kezkatu beharko al ginateke? Ezinean gabiltza eta ez diegu behar duen arreta eskaintzen gure emozioei. Hala, olioa, autokoa bezala, zikindu egiten da. Noizean behin olioa eta filtroak aldatu behar dira. Ez gara gure orekaz gogoratzen zerbait gertatzen zaigun arte. Buruko osasuna oso larri daudenek bakarrik zaindu behar dutela uste dugu. Dentistarengana askoz ere errazago joaten gara.

Zergatik espezializatu zinen doluan? Nire ibilbideak eraman ninduen doluaren arloan lan egitera. Gai potoloa da, baina humanoa, oso sakona. Eroso sentitzen naiz. Izan ere, pertsonaia sortu eta pertsona ezkutatzeko ohitura dugu. Baina dolu garaian pertsona argitara ateratzen da eta hori oso interesgarria iruditzen zait. Dolu garaian ez dago makillajerik. Gainera, arazo larri baten aurrean itxaropena sortzea oso interesgarria iruditzen zait.

Dolu mota asko al daude? Dolua galerarekin lotuta dago eta galera mota asko daude: maite dugun pertsona gal dezakegu, gure gorputzaren atal bat gal dezakegu, ziklo bital bat gal dezakegu... Horrelako egoera baten aurrean, gertatu dena onartzeko denbora bat behar da. Antzerki obran tokatu zaigun paper berrira egokitu beharra dugu, lehengo egoerara

bueltatzen saiatu beharrean. Prozesu zaila da eta norberaren nortasunak doluak nora eramango gaituen jakiteko pistak ematen ditu.

Zein da jarrera egokia? Zer egin behar du galera bat sufritu duen pertsonak? Batzuk, nahiz eta bista galdu, goizero kafea hartzera joaten dira. Ez dituzte beraien ohiturak aldatzen. Ezin dute lehen egin zezaketen guztia egin, baina ahal duten guztia egiten saiatzen dira. Bestalde, ingurukoek presa gehiegi dutenean, bakardadea sortzen da. Ingurukoek lagundu egin behar dute, ez erritmoa markatu. Eta aurrera egitea lortzen ez baduzu, trabatuta gelditzen bazara, laguntza profesionala eskatu behar da.

«Lanbide honek kontakizun original batean sartzeko aukera ematen du» «Laguntza psikologikoa eskatzea oso estigmatizatua dago» «Dolu garaian pertsona argitara ateratzen da eta hori oso interesgarria da» «Dolua igarotzen ari denaren ingurukoek ez dute erritmoa markatu behar»

Ingurukoek zer egin dezakete? Doluaren prozesuan oso garrantzitsua da komunitate baten parte izatea. Askotan «deitu iezadazu» esateko ohitura dugu, baina ez dugu bihotzez esaten. Ez da benetako disponibilitatea eskaintzen. Dolua igarotzen ari direnek ingurukoentzat karga bat direla sentitzen dute eta denbora eskaini behar zaie. Lasaitasuna. Gurekin presarik gabe egoteko aukera. Doluaren aldeko taldeak sortzen ari dira. Dolua ezin da estresarekin egin, modu naturalean egin behar den prozesu bat da. Babarrunak bezala, lapikoan egin behar da, ez presioeltzean.

Nolako harreman dugu heriotzarekin? Heriotzarekin dugun harremana bizitzarekin duguna bezalakoa da. Bizitzan pertsona kontuan hartzen badugu, heriotzan ere hartuko dugu. Heriotza esnatzaile izan daiteke, baina horretarako ez da tabu bat izan behar. Zenbat eta bizitza kontzienteagoa eraman, orduan eta heriotzarekiko jarrera kontzienteagoa. Heriotzak tabu bat izateari utzi diola uste dut. Duela 20 urte baino gehiago lantzen da pelikuletan, liburuetan, ikastetxeetan, komunikabideetan... Garapen bat ematen ari da.

Zer esan behar zaie etxeko haurrei senitarteko bat hiltzen denean? Familiako norbait hiltzen denean, haurrekin lan inklusiboa egin behar da. Ez da gaia kanpora atera behar. Haurrek ere erritualetan parte hartzeko eskubidea dute. Familiaren parte sentitu behar dira. Erritualetan parte hartzen uzten ez badiegu, errudun senti daitezke edo nahastu egin daitezke. Etxean, jarraibide didaktikoak jarraitu beharrean, behar naturalei erantzun behar diegu. Pretentsiorik gabe hezi behar ditugu. Gure egia eta gure iritzia irakatsi. Horri hezkuntza-transmisioa esaten zaio.


10 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Boluntario bila Goierriko Nagusilanek boluntarioak behar ditu. Kanpaina bat abiarazi dute egiten duten lana gizarteratzeko eta laguntza eskatzeko. Eskualdeko zaharren egoitzatan zein eguneko zentroetan daudenekin egiten dute lan gehien. Miriam Luki Ez da denbora asko Arantxa Urretabizkaia idazlea telebistan zahartzaroaz hitz egin zuenetik. Idazleak gutxietsitako aroa dela zioen, nagusiak haurren pare jartzen dituen gizartean bizi garela zioen. Zumarragako Nagusilaneko burua da Ascensio Uribesalgo. Zahartzaroa zer den galdetuta natural-natural erantzun du bizitzaren etapa bat dela: «Aurretik egin duzunaren jarraipena da eta guk telebista aurrean geldirik ez egoteko hautua egin dugu» .

Nagusilanek zahartzaro aktiboa praktikatzen du. Elkartearen jardunaren ardatza da beharra duten adinekoei laguntzea, konpainia egitea, denbora eskaintzea. Izan ere, jubilatzerakoan denbora da altxorretako bat, erretiroa hartu aurretik edukitzen ez dena, eta denbora hori beharra dutenei eskaintzen diete musutruk. Gipuzkoan 800 bat dira boluntarioak, gehiago behar dituzte eta Goierrin egiten ari diren lana zabaldu nahi dute boluntarioak gehitu daitezen. Uribesalgori zenbat beharko lituzketen galdetu

eta hasperen egin du: «Beharra infinitua da». Zumarragan 43 boluntario dira; bik aurreko astean eman zuten izena. Eguneko zentrora eta zaharren egoitzara joaten dira; batzuk egunero, beste batzuk astero ordu batzuk. «Beharra handia da egoitza horietan ehun baino pertsona gehiago daudelako». Bingora jolasten dute, txapela botatzen dute, abesbatza sortu dute eta meza ere antolatzen dute Nagusilanekoek. Egoitzetako zuzendaritzarekin adosten dute eskainiko duten zerbitzua, Hau

da, beharrak dituzten pertsonei erantzuten diete. «Badira paseo bat ematera ateratzeko inor ez dutenak eta guk ateratzen ditugu. Bakardadea da pertsona hauetako askok komunean dutena. Egoera ugari tarteko senideek ezin diete behar edo nahi adina konpainia eskaini». Boluntarioak beti beharko direla esan du Uribesalgok. Isidro Benitez Ordiziako Nagusilaneko burua bat dator. Ordizian 33 boluntario dira, baina beharrei erantzuteko gutxienez 60 beharko lituzketela dio Be-


GOIBERRI 11

ASTEKO GAIA

Goierriko Nagusilaneko boluntarioak Zumarragako Antion elkartu ziren aurreko ostiralean batzarra egiteko. ASIER

Goierriko herri gehienetan egiten diren ibilaldiak dira. Helburuak ibiltzea zein ariketa egitea, eta taldean ibiltzea nahiz harreman sozialak bultzatzea dira. Ordizian arrakasta handia izan duen ekintza da Goazen Ordizia, eta ehun bat lagunek parte hartzen dute. Gehienetan hiru taldetan banatzen dira, bakoitzak egingo dituen kilometroen arabera. Nagusilaneko kideek eguneko zentrora doazenei eta Garagunera doazen pertsonei ibilaldia egiten laguntzen diete. Nagusilaneko Zumarragako boluntarioak Tipi-Etapan ateratzen dira. Ordiziako zaharren egoitzan ere lanean ari dira. Asteartean bingoa, asteazkenetan eta ostiraletan karta jokoak eta ostegunetan kantatu egiten dute bertako egoiliarrekin. Nagusilanek Gipuzkoan duen antzerki taldean ere parte hartzen du Benitezek. Taldea antzezlanak taularatzen ditu lurralde osoko egoitzetan.

ZALDUA

Paseoak konpainian

nitezek. Zerbitzu asko eskaintzen dituzte: «Nik lantegian ari nintzenean baino ordu gehiago sartzen ditut egunean». Ordizian eguneko zentrora joaten dira Nagusilanekoak, Zumarragan bezalaxe. Asteazkenetan, baina, azoka da, eta egoiliarrak eramaten dituen taxia iristean boluntarioak zain dituzte zentroraino laguntzeko taxia ezin baita bertaraino iritsi. Ostiraletan bingoan jolastera joaten dira eta ostegun goizetan Goazen Ordizia saioan parte hartu eta laguntzen dute.

Nagusilaneko boluntarioek egiten duten beste jardueretako bat etxeetan bizi diren nagusiekin lotuta dago. Senideei lagundu eta astean bitan edo behin paseatzera ateratzen dituzte. Udaleko gizarte zerbitzuek beharren arabera egiten dieten eskaeraren neurriko zerbitzua da. Zumarragan ere eskaintzen dute zerbitzu hori, baita Idiazabalen ere. Antonio Berasategi Idiazabalgo Nagusilaneko kideak aletu ditu elkarteak bertan egiten dituen lanak. Bertako eguneko zentroan zein Segurako zaharren egoitzan aritzen dira nagu-

siki. Jaietan ekintzetara joaten laguntzen diete. Herri txikiagoa izaki, Berasategi dio gaur-gaurkoz Idiazabalen boluntario nahiko daudela: «Guk egiteko gehiago beharko genituzke herrian dauden beharrei erantzun ahal izateko». Idiazabalen hamar bat lagun aritzen dira Nagusilanen. Haiek Segurako zaharren egoitzan bingoa antolatzen dute eta Idiazabalgo eguneko zentrora doazen per-

«Telebista aurrean ez gelditzeko hautua egin dugu Nagusilaneko boluntarioek»

Ascension Uribesalgo Nagusilan Zumarraga

«Nik egunean lantegian ari nintzenean baino ordu gehiago egiten ditut lan» Isidro Benitez

Nagusilan Ordizia

«Idiazabalen egiteko gehiago beharko genituzke dauden beharrei erantzuteko» Antonio Berasategi Nagusilan Idiazabal

tsonak paseatzera ateratzen dituzte. Idiazabalen iaz jarri zuten martxan Izal Bira, Goazen Ordiziaren baliokidea da, eta Idiazabalen ere Nagusilaneko bizpahiru boluntariok eguneko zentrora doazen pertsonei paseoan laguntzen diete.

Elikagai bankua Nagusilanek elikagai bankuetako jasotze lanetan eta banaketan parte hartzen du. Urtean bitan egiten dute elikagai bilketa, ekainean eta azaroan. Banaketa hilero egiten dute udaletako gizarte zerbitzuekin elkarlanean. Ordizian ehun bat familik jasotzen dituzten elikagaiak, 350 bat lagunek. Beasainen 68 familik eta 170 bat lagunek, eta Zumarragan 180 bat familik jasotzen dituzten bankuko elikagaiak. Nagusilaneko boluntarioek bere gain hartzen dute herri horietan elikagaien banaketa. Ordiziako gizarte zerbitzu saileko Jone Herrerok bertako Nagusilan taldea eragile garrantzitsua dela esan du: «Oso presente ditugu herri mailan burutzen ditugun ekintzetan zein proiektuetan, oso aktiboak eta parte hartzaileak direlako eta beti daudelako ekarpenak egiteko prest». Jende nagusia da Nagusilanen aritzen dena. Jende nagusi aktiboa, parte hartzailea eta elkartasuna erakusten duena. Musutruk egiten dute lana eta bueltan jasotzen dituzten esker onak eta irribarreak aski direla sinistuta daude. Zer egina badute, behar dutena boluntarioak dira.


12 GOIBERRI

GURE LURRA

Ekologikoaren igoera aztergai Produktu ekologikoek Goierrin izan duten zabalkundearen zergatia ikertu du Mikel Mongelos ordiziarrak tesian. Arkaitz Apalategi Gero eta handiagoa da elikadurak osasunean duen eraginaren gaineko kezka. Produktu ekologikoen ekoizle eta kontsumitzaile kopuruak ere gora egin du azken urteetan. Denda ekologikoak, supermerkatuetako atal bereziak, kontsumo taldeak... Aukerak ere gero eta zabalagoak dira. Igoera horren inguruko ikerketa egin du Mikel Mongelos antropologia ikasle ordiziarrak. Jendea produktu ekologikoen inguruko kontzientzia hartzen ari dela uste du, nahiz eta horien kontsumoak ardura bat hartzea eskatzen duen. Antropologia ikasketen azken urtean, tesia egiteko gaia aukeratzen utzi zioten Mongelosi. Aurretik bazuen produktu ekologikoekin harremana, Donostiako Haziera elkartean egin baitzituen praktikak. Inguruan sumatzen zuen «produktu ekologikoen kontsumoan gorakada bat» izan dela, eta gaiari heltzea erabaki zuen. Ikerketa hori, datu kuantitatiboetan oinarritutakoa baino gehiago, kualita-

tiboa izan da berea, eta kaleko lanari eman dio garrantzia. Hala, produktu ekologikoen bi ekoizlerekin eta janari ekologikoen dendari batekin elkarrizketak egin eta kontsumitzaileen arteko talde eztabaida bat egin ditu, gaiaren inguruko ikuspegi ezberdinak jorratu nahian.

Kontsumitzaileen iritzia Produktu ekologikoen kontsumitzaileei, aukera horren arrazoiaren inguruan galdetu zien Mongelosek. «Nire galdera zen zergatik kontsumitzen den produktu ekologikoa. Gaur egun denok gara kontsumitzaileak, eta uste dugu produktu bat hautatzen dugunean ez dugula ausaz egiten. Kontsumo bakoitzaren atzetik aukera bat dago, eta aukera horren atzetik arrazoi bat, kontzientea edo inkontzientea izan. Eta arrazoi hori bilatu nahi nuen». Gehienen erantzuna, osasunaren ingurruko kezka izan da. «Kontsumitzaile guztientzat osasuna da arrazoi nagusietako bat, gehien baloratzen dena. Gizar-

tean osasuna garrantzia handia hartu duen zerbait da». Produktu ekologikoen kontsumoa betidanik egon da osasunari lotuta. «Hasiera batean produktu ekologikoen kontsumoa gaixotasunei lotuta zegoen; hori zen hasierako perfila». Orain ordea, norberaren eta familiaren osasuna zaintzea prebentzio moduan hartzen da, elikaduraren bitartez. Kontsumo ekologikoa aukeratzeko arrazoien artean, beste bat ere bilatu du: «Badago sektore bat produktu ekologikoak militantziaz edo ideologia politikoagatik aukeratzen dituena». Ekologistak edo ezkerreko jendea da batez ere. «Gaur egungo ekoizpen eredu nagusiak monolaborantzan oinarritzen dira, masiboki ekoitzitakoak eta kanpotik ekarriak». Horren aurrean «kontsumo ereduarekin kontzientea den jendea» dela dio, eta «gertutasuna» baloratzen duena. Identitateari lotutako kontsumo bat ere atzeman du Mongelosek bere ikerketan. «Goierrin eta Euskal Herri osoan kulturalki edo tradizionalki lotura handia izan da baserriarekin eta nekazaritzarekin. Barruan dugun zerbait da eta hori argi ikusten da». Jende horren-

«Kontsumoaren atzetik aukera bat dago, eta aukera horren atzetik arrazoi bat» Mikel Mongelos

Antropologia ikaslea


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Ezkerrean, Legazpiko kontsumo taldekoek ekoizlearen baserria ezagutzera egindako bisita. Behean, Itsasoko nekazari bat saskiak banatzen. HITZA

tzat produktu ekologikoak kontsumitzea «mundu horretara gerturatzeko modua» dela dio.

Merkaturatzeko bideak Elikadura ekologikoaren gorakada ulertzeko, ekoizleen iritzia eta beraien produktuak saltzeko erabiltzen dituzten bideak ere aztertu ditu Mongelosek. Merkaturatzeko bideei dagokionean, bost salmenta sare identifikatu ditu: denda ekologikoak, kontsumo taldeak, supermerkatuetako ekologikoen atala, azoka eta Internet. Baina batez ere lehen bietan zentratu da, «interesgarrienak eta potentzial gehiena dutenak» eta bertako nekazariek gehien erabiltzen dituztenak direlako.

Nekazari batzuek badituzte harremanak inguruko janari dendekin edo denda ekologikoekin. Baina askok, zuzeneko salmentaren aldeko hautua egiten dute, herrietan kontsumo taldeak osatuz. Kuota baten truke, kontsumitzaileak astero produktu ekologikoen saski bat jasotzen du. Bezeroei baserria eta lan egiteko modua ezagutzeko aukera ere ematen diete, eta horrek «fidagarritasuna» ematen duela azaldu du Mongelosek. Era berean, nekazarientzat beraien produktuak merkaturatzeko modu ona da, beraiei ere «ziurtasun bat» ematen dielako. Dendan erosten dutenen aldean, taldeetako kontsumitzaileen profila «konprometituagoa» dela dio. «Beste kontsumo eredu bat da, gizartea ez baitago horretara ohituta». Supermerkatura joan eta «edozein garaitan edozein produktu» eros daitekeela dio. «Salmenta zuzenak beste eredu bat du, garaian garaikoa kontsumitzea eskatzen du, eta konpromiso bat eroslearen aldetik». Konpromiso mota hori duen jendea badago ere, gizartean kontzientzia zabaldu beharra dago oraindik. «Pentsatu nahi nuke baietz. Gero eta gehiagora doala, hori baita irtenbidea. Supermerkatuetako eredua ez da sustengarria». Hala ere, baikor izan nahi du. «Nik uste dut jendea kontzientzia hori hartzen ari dela, edo hartuko duela».


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

1992. urteko erakusketako partaideen taldeko argazkia, Aizlarra jatetxea zeneko eskaileratan. J. AGUADO

Urretxuko mineralak eta fosilak Mineralen eta fosilen mundua duela 30 urte iritsi zen Urretxura Aguado Goñi familiaren eskutik.

Tere Madinabeitia Urretxu Urretxuk harreman berezia du mineralogia eta paleontologia munduarekin. Duela 30 urte sortu zen gaur Urrelur izenez ezagutzen den mineral eta fosilen museoa, eta duela 30 urte egin zen lehen mineralogia eta paleontologia astea. Biak ala biak hazi eta indartu egin dira urteen poderioz, eta osasuntsu eta etorkizunari begira aurre egingo diote urteurren horri. Nicasio Aguadok erein zuen hazia. Ataunen jaiotakoa baina Urretxun bizi zena, berak sortutako Fundiciones Gabiria enpresa saldu zuenean hartu zuen bildumazaletasuna lantzeko denbora. Zigiluekin hasi zen, baina mineral eta fosilen aldeko apostua egin zuen Martina Goñi emaztearekin batera. Hala, gai horietan oso emankorra den Marokora egindako bidaiek eta Bilboko Plaza Berrian igande goizetan egiten diren truke azokek bilduma handi eta anitza osatzera eraman zuten. Bildumak, ordea, norberaren gozamenerako ez ezik, erakusteko ere badira, eta Aguadok bere mineral eta fosilak erakutsi ere egin zituen Urretxuko Aldaketa aretoan.

Museoaren sorrera Harrera ona izan zuenez, garai haietan herrian kultur etxe berria egiteko mugimenduak hasita zeudela baliatu eta mineral eta fosilen erakusketa iraunko-

rra sortzeko proposamena egin zion familiak udalari. Hala sortu zen Urretxuko mineralen eta fosilen museoa; Aizpurunea kultur etxeko beheko solairuan kokatu zen. Aguado Goñi familiak bildumaren lagapena egin zion udalari, zainketa bere ardurapean gordeta. Urteetara, Nicasio eta Martina zendu zirenean, Jabier eta Coro seme-alabek jaso zuten bildumaren ardura, eta salerosketa adostu zuten udalarekin. Javierrek – lanbidea ere mundu horrekin lotutakoa du– harreman estua mantentzen du museoarekin eta harekin elkartuta doan Mineralogia eta Paleontologia astearekin.

Elkarri lotutako bidea Izan ere, biek elkarri lotuta egin dute 30 urteko ibilbidea. Urrelur museoa 1987ko otsailean ireki zen, eta mineralogiarekin eta paleontologiarekin lotutako lehen egitaraua urte bereko udazkenean gauzatu zen, Ederrena frontoi zaharrean. «Ikaragarrizko hotza pasatu genuen, eta baliabide urriak genituen», gogoratu du Javier Aguadok, «baina urtetik urtera handitzen joan den interesa sortu genuen herrian, eta gaur alorreko erreferenteetako bat da». Hainbat eta hainbat erakusketa, salerosketa azoka, hitzaldi, irteera didaktiko... egin dituzte 30 urte hauetan. Aurten ere ez dute hutsik egingo.


GOIBERRI 15

ERREZETA

Orburuak baratxuri freskoekin eta urdaiazpiko iberiarrarekin MIKEL ALBISU

Lehengaiaren garrantzia

Osagaiak (4 lagunentzat)

uela 28 urte ireki zuten Joxi Urkiolak eta Mari Carmen Katarainek Urkiola jatetxea Beasaingo Kale Nagusiko etxarte batean. Harrezkero, garaiko produktuan oinarritutako sukaldaritza ari dira egiten. Azken aldian, IĂąigo Urkiola semeak hartu du jatetxearen martxa. Sasoiko produktuak eskuratzeko inguruko baserritarrengana eta konfiantzazko profesionalengana jotzen dute Urkiola jatetxekoek, kalitatezko lehengaiak lortzeko, barazkiak, arrainak, zein haragiak. Bi jangela dituzte, nagusia 50 lagunentzako lekuarekin, eta bereizitakoa 12 lagunentzat. Astelehenetik ostiralera enpresetako bazkariekin lan egiten dute batez ere, eta karta zerbitzua bakarrik eskaintzen dute Urkiolan. Ostiral arratsaldeetan eta larunbat eguerdietan zein gauetan, aldiz, asteburuko menua ere izaten dute aukeran: bi sarrerako, arraina edo haragia, azkenburukoa eta edaria zerbitzatzen dute. Igandea da atseden eguna Urkiolan.

D

16 orburu 8 baratxuri fresko 2 xerra urdaiazpiko iberiar Koilarakada 1 irin Perrexil xehetua Gatza Olioa

Prestaketa Lehenik orburuak ondo garbitu, zati gogor guztiak kenduz. Orburuak ez belzteko izotza eta ondo irabiatutako irin koilarakada bat duen ontzian sartu.

Eltze batean ura eta gatza irakiten jarri. Irakin duenean orburuak sartu eta 18 minutuz egosi. Ondoren xukatu, eta honela prestatua dugun zartaginera gehitu. Zartagin batean baratxuri freskoak eta urdaiazpiko iberiarra olio pixka batekin gorritu. Irin pixka bat ere gehitu behar zaio. Gorritu direnean orburuak gehitu. Orburuak egosteko erabili dugun ura gehituz joan, saltsak gogoko dugun loditasuna lortu arte.

Aurkezpena Xehatutako perrexila gehitu ondoren, zerbitzatzeko prest daude orburuak.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.