Goiberri 252. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Bertsoa bera oinarri eta muin Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia abian da. Bihar Segurara iritsiko da aurreneko aldiz 8-11

252. zenbakia. 2017ko irailaren 29a

Asier Otamendi urretxuarra, Idiazabalen bizi den Oihana Iguaran amasarra, Aitor Sarriegi eta IĂąaki Apalategi beasaindarrak, eta Nerea Elustondo legazpiarra. BERTSOZALE ELKARTEA

Maria Jesus Deba 3 Iritzia 4-5 Ane Alberdi kooperante gaztea 6 Eli Zunzunegi kazetaria 12-13 Uda garaiz joan da aurten 14-15 Santa Fe jaiak Zaldibian 16-18 Kuko jatetxearen errezeta 19


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

JOSUNE ZARANDONA

Maria Jesus Deba Aztiri Erretegiko nagusia

«Gurea bezalako jatetxe eredua desagertzera doa uste baino lehen» Josune Zarandona Gabiria Abenduaren 6a letra larriz markatuta dago Maria Jesus Debaren (Aztiria, 1959) egutegian. 30 urtez Aztiri Erretegiko gidaritza lanetan aritu eta gero, hori izango baita beretzat azkeneko lan eguna. «Ostalaritzan lan egiteko prest dagoen jende prestatua falta da gaur egun, eta horrek erre gaitu azkenean», dio arrazoiaz galdetuta. Berea, «jatetxe normala» dela dio, «edozein etxetan egingo litzatekeen janaria prestatzen dugu». Pena ematen dio negozioa uzteak: «Gurea bezalako

jatetxe eredua, betikoa, desagertzera doa uste baino lehen», iragarri du.

Janari bat. Entsalada on bat.

Edari bat. Ardoa, ona bada.

Zein da 30 urtez arrakastaz lanean aritzeko sekretua?

Amets bat.

Jendeari zerbait eman behar zaio hona erakartzeko: familia giroa, goxotasuna jangelan, eta noski, janaria kalitate eta prezioaren aldetik orekatua izatea.

Zer nolako bezeroak dituzue? Luxuzko bezeroa daukagu, oso fidela, inork ez bezalakoa.

Zein zaletasun dituzu? Mendira joatea, paseatzea.

Musika talde bat. Benito Lertxundi eta Gatibu.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura, Zaldibia eta Zumarraga

GOI B ERRI

Aztiri gaur bezala ikusi ahal izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena? Aztiriako auzoak egindako esker oneko plaka.

«Ostalaritzan lan egiteko prest dagoen jende prestatua falta da gaur egun»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Josu Iñigo Koordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Zeri diozu beldurra? Bakardadeari.

Gabiriako alkate bazina? Gauza asko aldatuko nituzke.

Aztirian biziko ez bazina? Gipuzkoako beste herri txikiren batean.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – jizagirre@hitza.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Garbiñe Etxaniz

Elikadura integratiboan aholkularia

Sialoterapia; listuaren terapia

G

auza jakina da elikagaiak asko mamurtu behar direla eta listuarekin ondo nahastu, liseriketa behar bezala joan dadin eta nutrienteen aprobetxamendua ezin hobea izan dadin. Baina listua hizpide hartuta, botika ezin merkeagoa eta eskuragarriagoa dela esan dezakegu. Gure listua funtsean ura da (%99), baina beste hainbat sustantzia interesgarri ere baditu, oinarrian liseriketa egiten, elikagaiak metabolizatzen eta ahoa osasuntsu izaten laguntzen dutenak. Sustantzia horien artean hiru dira bereziki interesgarriak hainbat arazo arintzeko eta gorgutza sendatzeko: -Bikarbonatoa: bakteriek eragindako korrosioa gutxitzen du. -Lisozima: mikrobio patogenoen aurka egiten du -Inmunoglobulinak: horien artean opiorfina, morfinak baino 6 aldiz gaitasun analgesiko handiagoa duena. Orain arte esandakoagatik,

guztiz ulergarria da animaliek listua erabiltzea mina arintzeko eta zauriak sendatzeko. Animaliek senez egiten dute, guk ordea datu zientifikoak behar izaten ditugu naturaren jakinduriaz eta indarraz ohartzeko. Ahoko zauriak, adibidez, gorputzeko beste leku batzuetan egindako zauriak baino 6 aldiz azkarrago ixten dira, eta gainera, listuari eskerrak, ez da orbainik geratzen. Listuaren balio terapeutikoari buruzko azterketa eta baieztapenak ugariak dira, besteak beste hauek: -San Bartolome Ospitalea: Nigel Benjamin medikuak dio zauriak miazkatzea animalientzat bezain onuragarria dela pertsonentzat. Mediku horrek egindako azterketan ikusi zuen listuak duen sustantzia boteretsuenetako bat nitritoa dela; eta nitritoa oxido nitrikoa bihurtzen da bakterien aurka egiteko duen gaitasunagatik, horregatik zauriak, ebakiak, erredurak eta urratuak babesten ditu. -Pasteur Institutua: 2006an zientifikoek opiorfinaren gaita-

sun analgesikoa aurkitu zuten, morfinarena baino handiagoa zela ere konturatu ziren gainera. -Amsterdamgo Unibertsitatea: listuak histatinak izeneko proteina batzuk zituela aurkitu zuten; proteina horrek gaitasun handia du zelula epitelialen migrazioa aktibatzeko eta zikatrizazioa azkartzeko azalean. -Floridako unibertsitatea: listuak nerbioen hazkuntza faktorea (NGF) izeneko proteina bat duela aurkitu zuten, eta horri eskerrak azaleko zauriak aipatu faktorerik gabe baino askoz azkarrago zikatrizatzen dira. Orokorrean, esan dezakegu listuak ezaugarri hauek dituela: -Analgesikoa. -Zikatrizantea.

-Antibakterianoa. -Koagulatzailea. -Zelula-birsortze azeleratzailea. Listuaren erabilera hauek ere jaso izan dira: -Eztarrian erretasuna sentituz gero, aplikatu listua eztarriaren kanpoko aldean eta lepoan, kopetan eta kokotean. -Hagineko min handiarekin, eman listua aurpegian, mina sentitzen den alderdian; baita belarri atzean eta lepoan ere. -Hanka azpian mina sentituz gero, eman listua bi hanketan. -Afonia izanez gero, eman listua zilborrean. -Intsektuen ziztadarentzat eman listua, buztina. -Begiko arazoentzat hartu goizeko listua ahotik tantaz tantako batekin eta bota begietan, ikusmena argitu eta hobetzeko. Amak haurraren begiak garbitu ditzake bere listuarekin. Egia esan, zientziak ez du frogatu listuaren sendatzeko gaitasuna, baina Aulo Cornelio Celsok esan zuenez, «ez da egia, jatorrian, medikuntza aurrez planteatutako gaien ondorioa izan denik, gertakarien behaketatik sortu baita... eta horrenbestez, medikuntza ez da arrazoiketatik sortu, aitzitik, arrazoiketa ondoren etorri da…». Sialoterapiari buruz gehiago jakin nahiz izanez gero, Andres Amado Zuno Arce-ren liburua irakur dezakezu, ¿Que cura la saliva y por que?.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Filmaren amaieraren zain! Katalunia denon ahotan dabilen honetan, zera dio Josu Marotok gai honen inguruan: «Hau ez da zinemaldia, baina filma nola amaituko den jakin asmotan izango da Puigdemont lehendakaria».

Ez dakit zer gertatuko den Katalunian igande honetan, Josu auzokide kalegorritarra; ez dakit hitzok argitaraturik azaltzen direnerako zer gertatu izango den ere. Zer gertatzea nahi nukeen badakit. Izan dezatela kataluniarrek zer izan nahi duten libreki azaltzeko aukera, molde batez edo bestez, orain ez bada berandu baino lehen. Eta porrota opa diet Francoren hezurrak eta gezurrak mausoleo batean gordeta izatea eta milaka galtzailerenak errepide bazterretan izatea legalitatearen barruan ikusten duten horiei. «Legea berdea bada gizartea beltza da» abesten zuen gure Dut kuttunak. Eta, bai, inondik ere berdea da legea. Aldeak alde, azken egunotako irudiek akordura ekarri didate 2003ko otsail beltz hura. Rambo-oilar berde haiek Martin Ugalde parkean azaldu zirenekoa... eta inoiz eszeptiko edo are kritiko azaldu banaiz ere Kataluniako prozesuan CIU zenak izan duen rolarekin –oraindik ere kosta egiten zait ustelkeriak jandako elitearen itzulinguru taktikoa besterik gabe onartzea–, inoiz baino barne indar ilusionagarrigoz bizi

dut Kataluniako jende multzo aski zabal eta anitz horren borondate eraldatzailea eta taldetasun sena. «Egungo Europa gorotz puska handi bat da» esan berri du Aki Kaurismaki zinemagile finlandiarrak. Gorotz kiratsa are gehiago zabal ez dadin, ona litzateke kataluniarren subirautza prozesuak elkarbizitzarako beste bide-ereduren bat zabal dezan. Legalitate berdeak eraitsi eta auzotasun kolore-askotakoak lora daitezen.

Gorka Erostarbe

bat eta

Ezin optimista izan gorotz puska handi bat den egungo Europak izan dezakeen jarrerarekin, izan ere, Grezian oso ongi ikusi dugu herritarren borondateak zer axola dion bere politika ultraneoliberalen kontra egiten badu. Kataluniak berari dagokion zorraren zatia txintxo-txintxo ordainduko balu, atlantismoan lerratuko balitz eta bere subiranotasunaren zati bat Europari lagako balio, Europak estatu bezala errekonozitu lezake. Baina hori nola uztartu auzotasun kolore-askotarikoak sortzearekin? Estatu bat sortzea mugarri handi bat da eta beste gizarte-eredu bat sortzeko baldintza juridiko-politiko ahaltsuenak ematen ditu gaur-gaurkoz, baina ez luke azken helburua izan behar, bitarteko bat baizik Estatugintza eta subiranotasuna kontzeptuak iradokitzaileagoak egiten zaizkit niri. Kataluniaz ari garenez badira txundituta naukaten hiru gako, gurean, oraingoz, urruti ikusten ditudanak: baga, erabakitzeko eskubidea zein txertatuta dagoen herritarren gehiengoaren artean; biga, independentismoaren barruan ezker-eskuin dialektika gogorra egon arren elkarturik mantentzeko duten gaitasuna; eta higa,

bat Josu Aztiria

azken gertakarien aurrean zein modu baketsu, umoretsu eta elegantean erantzuten ari diren. Aste honetan izan da bestalde Irakeko Kurdistango Eskualde Autonomoko independentziari buruzko erreferenduma eta % 78ko parte hartzea izan omen da, itzela. Gizarte-ereduari dagokionez, Danimarkara edo Finlandiara begira egon nahi dudan arren, prozezu konstituziogilean Katalunia eredu dudan arren, Kurdistanen munizipalismoan, konfederalismoan, ekologismoan eta gutxiengo nazionalen errespetuan garatzen ari diren politikei arreta eskaintzea ez legoke sobera.


06 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤGizartean dagoen erabateko matxismoak harritu nau batez ereÂť Ane Alberdi (Legazpi, 1990), kooperante lanetan aritu da udan Nikaraguako Esteli herriko eskola batean. Josune Zarandona Legazpi Iaz kooperante lanetan aritzeko lehen saiakera egin bazuen ere, ordu hartan ez zen posible izan, baina aurten berriz saiatzea erabaki zuen Ane Alberdi gazte legazpiarrak. Nikaragua iparraldean pasa ditu bi hilabete uda honetan, eta orain astebete eskas iritsi da Legazpira.

Nolatan kooperante Nikaraguan? Bartzelonako ONG Voluntariado izeneko erakundearekin harremanetan jarri nintzen. Bertan informazio guztia pasatu zidaten eta animatu egin nintzen. Nikaragua ez da nik aukeratutako herrialdea izan, erakundetik bertatik bideratu ninduten bertara.

Nolatan? Erakundetik zein leku eta lanetan aritu nahi nuen galdetu zi-

Babeslea

HITZA

daten, eta hala niretzako egokiena zen helmuga hautatu zuten. Nik garbi nuen ikastetxe batean lan egin nahi nuela. Nikaragua aukeren artean zegoen herrialde merkeenetakoa zen, eta horrek ere eragina izan du azken aukeran, bidaia, egonaldia eta dena nire poltsikotik ordaindu behar izan baitut.

Zerekin topo egin zenuen iritsi zinenean? Esperientzia bakarrik bizi nahi nuen, baina banekien nire modura kooperante lanetan zebil-

tzan gazteekin topo egingo nuela han. Aurreiritzirik gabe joaten saiatu naiz, bertara iritsitakoan ikusitakoarekin gelditu nahi nuen.

ugari egiten dituzte, adibidez. Bestalde, hemen jada galduta daukagun zenbait gauzetan, balioetan esaterako, asko daukate irakasteko.

Zein izan da zure egitekoa bertan?

Zer nolako esperientzia izan da?

Esteli herriko Escuela Cristal izeneko ikastetxean aritu naiz lanean, 2 eta 15 urte arteko haur eta gazteekin. 15 urteko gazte gehienak behar berezietakoak dira, hauek ez baitaukate bigarren hezkuntzara pasatzeko aukerarik han. Haien irakasleei gazte hauekin laguntzea izan da nire eginkizuna.

Sekulakoa. Bihar bertan errepikatuko nuke. Gehien harritu nauena gizartean dagoen erabateko matxismoa izan da. Gauza batzuk ezin direla aldatu konturatu naiz zentzu horretan, eta bertako egoerara egokitzea besterik ez dago. Erlijioak min handia egin du Nikaraguan, han %95 kristauak dira. Gizarte guztiz patriarkala da, eta orain urte batzuetako hemengo gizartea gogorarazi dit. Gainerakoan, dituzten balioak atentzioa eman didate, oso gutxirekin zoriontsu dira. Horrekin gelditu nahiko nuke.

Ezberdintasunak handiak dira? Irakaskuntza ikasi dut, eta konparazioak egitea saihestezina da. Klaseen erritmoa oso motela da, eta irakasleen maila ere ez da berdina. Ikasitako jendea den arren, akats ortografiko


GOIBERRI 07

GARAI BATEAN

Zumarragako Elizkale, joan zen mendearen erdialdean, Mertzedariatar lekaimeen eliza ikusten dela. JUAN IMAZ

Trikitilarien eta mojen kalea

Asier Zaldua Zumarraga Aste honetako argazkia joan zen mendearen erdialdekoa da. Zumarragako kale garrantzitsuenetako bat ikusten da bertan: Elizkale. Kale hau herriko zaharrenetakoa da. Bertan egon ziren Euxebio eta Goialde tabernak eta bertan sortu zen Zumarragako Trikitixa. Suediako telebistak 1963an Zumarragako Trikitixari

buruz grabatu zuen pasartea, Euxebio tabernan grabatu zen, hain zuzen ere. 1970eko hamarkadan Elizkaleko etxe zaharrak bota egin ziren eta berriak egin. Argazkian mertzedariatarren eliza eta parrokia ondoko eraikina ere ikus daitezke. Mertzedariatarrek 100 urte baino gehiago daramatzate herrian eta parrokia ondoko eraikinean Itzalon zine zaharra egon zen.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Argia bertsoei piztuta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian bost goierritarrek parte hartuko dute. Bihar Seguran da saioa. Bertsolariak eta bertsoa jarri nahi dira «erdigunean» aurtengo ekitaldian.

Aimar Maiz 2017. urtean, 17. ekitaldia. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasi da, eta Goierriko eragile, antolatzaile, langile eta bertsolari saldo bat buru-belarri ari da lanean. Zain, berriz, bertsozale uholdea, lau-urteroko hitzordu arranditsuarekin gozatzeko itxaropenez. Goierrin sartu-irtena egingo du Txapelketak, gainera. Seguran kanporaketako bigarren saioa jokatuko da. Nerea Elustondo ariko da Baratzen. Aitor Sarriegi —aurreko bi aldietan finalista—, Iñaki Apalategi, Asier Otamendi —txapelketako bertsolari zaharrena da—, eta Idiazabalen bizi den Oihana Iguaran amasarra dira beste ordezkariak. Baigorrin ekin zion bideari bertso-jardunak, aurreko larunbatean. Haren aurretik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak Villabonan (Gipuzkoa) duen egoitzan, Iñaki Murua lehenda-

kariak intentzioa garbi erakutsi zuen, bertsolariei zuzenduta: «Argia piztu dugu gaur, zuentzat denontzat. Zuek zaretelako erdigunean jarri nahi zaituztegunak. Zuen bertsoekin gozatu nahi dugulako». Su artifizialen lilurarik gabe, «bertsoa bere soilean» azpimarratu nahi du Txapelketa Nagusiak, «bertsolariak egiten duen ekarpena». Urteak darama Bertsozale Elkarteak bertsolarien sormenari arreta jartzen, eta jarrarazten. «Hor fokalizatu nahi dugu ahalegina, bertsolariaren sormen ahaleginean eta emaitzan», azaldu dio Muruak Goiberri-ri.

Bertsolaritza kokatuz Aurreko edizioen ildotik jarraituta, bertsolaritzaren balioak gizartearen luze-zabalean isurtzeko erakusleiho ere izan nahi du Txapelketa Nagusiak. «Baina bertsoa ez da elementu iso-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartuko duten bertsolari, epaile, aurkezle eta antolatzaileak, irailaren 20an, Villabonan (Gipuzkoa), Subijana etxean. AIMAR MAIZ latu bat paraxutean plast erortzen dena. Testuinguru batek egiten du, hizkuntzak bereziki». Hala, euskararen komunitateari egin nahi dio ekarpena. «Komeni zaiguna da euskaltegiek, euskaldun berriek baliatzea, orokorrean euskararen lurraldea hauspotu eta hizkuntzaren erabilerari ekarpen bat egin diezaiola», dio Muruak. Basoaren aurretik, ordea, zuhaitza. Lehengaia zein den garbi dute, eta hori zaindu, mi-

«Bertsoa ez da elementu isolatua. Testuinguru batek egiten du, bereziki hizkuntzak» Iñaki Murua

EHBEko lehendakaria

matu nahi dute. «Oinarria eta muinean bertsoa dago. Bertsoarekin gozatzea hartu behar da helburu».

«Seigarren Txapelketa dut hau, eta azkenekoa izatea erabakita daukat»

Estualdia eta emaitzak Bertsozale Elkarteak 70etik gora langile ditu. Horiek ari dira txapelketa antolatzen, boluntario multzo eta bertsozale talde handi batek inguratuta. Auzolana eta borondatezko lana ere badelako ezaugarri bat; «herri txiki eta kultura txiki garenok, bide hori dena baliatu beharra daukagu. Guk ezin dugu talonarioarekin bakarrik funtzionatu». 1935ean eta 1936an egin ziren lehen txapelketak, bertsolari-gudu deituak. Gerra ostean, 1960ko hamarkadako bost txapelketak Euskaltzaindiak antolatu zituen, baita diktadura ondorengo lehen biak ere (1980 eta 1982). 1986az geroztik, Bertsozale Elkarteak hartu zuen gidaritza, antolaketan ere. Elkarteari berari, bertsolaritzari eta bertsogintzari Txapelketa Nagusiak «estualdi bat» ematen diela aitortu du lehendakariak. «Bertsolariak beti beren onena ematen, doinuak eta errimak eraberritzen; gai jartzaileak ere lan berezia egiten... Hori ikusten da». Aurtengo txapelketan ere bertsolariek «ekarpen berriak» egingo dituztela ziur da Murua, doinuetan, errimetan, hiztegian edota «ironian».

Aitor Sarriegi Beasain, 1976

«Esperientzia beti ona da, baina txapelketa bakoitza desberdina izaten da. Seigarren Txapelketa Nagusia dut. Aurtengoa azkenekoa izatea erabakita daukat. 40 urteren bueltan lehiarako hortzak amusten hasten dira. Azkeneko bietan finalean egonda, gustatuko litzaidake han bukatzea. Baina oso zaila dagoela badakit». «Saio on bat, hasi eta bukatu borobila, egin nahiko nuke. Bat, eta ahal baldin badira hiru. Nik gogoa daukat entzuteko jendeak zer daukan esateko eguneroko gauzei. Begirada diferenterik ikusiko ez banu, garai honi huts egingo genioke».

«Nire garaiko bertsokeraren ekarpena egin nahi dut»

Asier Otamendi Urretxu, 1971

«Txapelketaren urduritasunarekin, baina zer egin behar dudan garbi edukita, lasai nago. Adinean aurrera noa ia, Txapelketako zaharrena naiz, eta ez daukat gora egiteko asmo handirik. Nire bertsokera nire garaiko bertsokera igual izango da, eta ekarpen hori egin nahi dut. Era batera ikasi nuen, eta haren aldarrikapen txiki bat ere bada nirea. Bertsolaritza ez da kirol bat, gaztetasun garra bakarrik behar dena. Araban bertsolaritza asko hedatu da. Adin bateko bertsolariek oraindik bertso eskola bat daukagu, ilusio handiz gabiltza. Horren ordezkaria ere banaiz».

«Proposamen berriak entzun nahi ditut eta sanidade pixka batekin bizi»

Agurreko txapelketa

«Txapelketa lau urtetik behin tokatu arren, ziklo baten jarraipena da guretzat» Saroi Jauregi

Gipuzkoako lehendakaria

Lehengo astean Berria-n iragarri zuen Iñaki Muruak (Gabiria, 1956) 2018ko martxoan utziko duela Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen lehendakari kargua. 2005ean aukeratu zuten, Imanol Lazkanoren hurrengo. Laugarren Txapelketa Nagusia izango du 2017koa, lehendakari bezala. «Umorea gailentzea gustatuko litzaidake. Umoreari ekarpenak egiteko aukera izatea bertsolariek, eta asmatzea». Elkartea ekipo batek gidatuko du, aurrerantzean.

Nerea Elustondo Legazpi, 1981

«Hernaniko bertso eskolan nabil, astean pare bat aldiz joanez eta bertso makina puntuan jarri nahian. Segura toki ona da kanturako. Ekarpenak egongo dira Txapelketan; aurpegi berriak asko daude, lehengo batzuk faltako dira... Gustatuko litzaidake proposamen berriak entzutea, eta batez ere sanidade pixka batekin bizitzea, bai gure aldetik, bai publikoarenetik. Azkenean sailkapenak eta puntuak gelditzen dira, baina interesgarria litzateke bertsolari denen koloreaz konturatzea, ez irabazten duenarekin bakarrik. Aniztasunari begiratu, eta denak entzun».


10 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

«Bertsoei abiadura eta freskotasuna sartu nahi diet, entzuleei begira» «Ahal den aurreen joatea da asmoa. Gai topikoetatik eta errazetatik alde egiteko ahalegina egin nahi dut. Txapelketa aurrera doan ahala, askatasun gehiago sartzeko ahalmena transmititu nahi dut. Garai batean bai, baina orain hainbeste saritu ez diren gauzak jendeak estimatzen ditu, eta bertsoei abiadura eta freskotasuna sartu nahi diet, niri eta entzuleei begira. Ikaragarri erritmo mantsoetan aritzea, entzule bezala, astuna egiten zait, eta iruditzen zait Txapelketak asko dau- Iñaki Apalategi kala hortik. Belarritik ondo sartzen den Beasain, 1982 gauza bat egiteko gogoa badaukat».

«Ahots ezberdinak datoz gazteetan; bakoitzak du merezi duen zerbait» «Lehen Txapelketa dut, eta nola izango den irudikatu arte, nik buruan beste txapelketa bat gehiago daukat orain. Nire burua hor kokatzea kosta egiten zait. Berez saio normala da, baina aldi berean oso berezia egiten du kontestuak. Ilusio berezia egiten dit; halako maila hartua duen momentu batean hor sartu ahal izatea gauza handia da niretzat, umetatik jarraitu baitugu. Ea baldintzak aurkitzen ditugun gure maila erakusteko, bertigoa etxean utzita. Ahots oso ezberdinak datoz gaztee- Oihana Iguaran tan, eta bakoitzak dauka merezi duen zer- Amasa, 1991- Idiazabal bait. Nik daukadan onena eman nahi dut».

Martin Aramendi eta Maite Sukia ataundarrak epaile taldean ariko dira ertsolarien lana epaitzen bi goierritar ariko dira, aurtengo Txapelketa Nagusian: Maite Sukia (Ataun, 1981) eta Martin Aramendi (Ataun, 1970). Prestakuntza berezia egin dute, «aspaldiko onena»: orokorra lauzpabost hitzaldirekin (euskara, emozioak, generoa... landu dituzte), eta, erdibituta, ariketa praktikoekin bateratze saioa: bertsoak entzun, puntuatu eta arrazoitu. Euskal Herri osoko epaileak daude, lau urtean behin elkartzen direnak. «Oinarrizko irizpideak markatuta daude, eta publikoak dira; baina, horiek aplikatzean, bakoitzak zeri erreparatzen dion ikustea aberasgarria da, epaitzeko zure modua osatzeko. Denari eta neurri berean ezin zaiolako erreparatu», dio Martin Aramendik. Epaileen lana ondo ulertua dela uste du Aramendik, eta azkenekoetan ahots altuak nahiko arindu dira. «Jendeak badaki ahalik eta ondoen egiten saiatzen garela. Ez da matematika, subjektiboa da».

B

Goierri Eskolako irakasle lanetik ere —Euskara eta Filosofia ematen ditu— jubilatuko da, datorren urtean. «Oraintxe geldituko naiz txarren-txarrenean. Zer eginik gabe geldituko naiz, eta geldirik ezin egon», dio umorez, daukan parkinson gaitzaren dardarari algararenak erantsita.

Jauregi eta Usarralde Saroi Jauregi zaldibiarrak bi eskutatik lan egingo du, Txapelketan. Batetik, EHBEko zuzendaritzako kide da, Gipuzkoako elkarteko lehendakari ere bai. Antolatzaile taldeko proposamenak zuzendaritzan landu dituzte. «Komunikatiboki eta kanpora begira, gure ekitaldi handiena bihurtzen da Txapelketa. Lau urtetik behin tokatu arren, guretzat ziklo jarraipen bat da: bat bukatutakoan hurrengoarekin hasten gara. Nahi genuke txapelketara ez mugatzea, eta jendeak ikustea ez dela kasualitatea lau urtez behin hainbeste jende inguratzea. Bertsolaritza hori baino gehiago da, gauza gehiago egiten dira», dio Jauregik. Bertsolaritzaren arrakasta, mugimendu bezala, pentsatzetik datorrela uste du Jauregik. «Bertsolaritzan lan-talde pila bat daude, buru pentsalari asko. Eguneroko jardunean ere, bertsolariari denetik kantatzea tokatzen zaie; eta, kantatzeko, denetik pentsatzea. Horrek bere fruituak ematen ditu». Gai jartzaile ere ariko da Saroi Jauregi. Baita Lazkaon bizi den Inaxio Usarralde usurbildarra ere. Epaileen lanarekin batera, gaiek sortu ohi dute arrabots handiena, normalean. Baina gai jartzaileak ere kasualitatearentzat zirrikiturik ez utzi zaleak dira. «Martxoaz geroztik lanean ari gara gu. Aldez aurretik beti hizketagai izaten dira tematikak eta; dena birplanteatzea izaten da joera, dena hankaz gora jarri, zer edo zer berria egin. Baina, bezperetara iritsita, beti-betikoan bukatzen dugu:

bertsotan egiteko moduko gaia baldin bada, aurrera». Aurten, ariketa aldetik berritasunik ez dago. «Orduan, betikoa: bertsolariek eurek egin beharko dituzte jauzi kualitatibo, ibilbide-pauso eta horiek. Gu materiala jartzen saiatuko gara, hori behintzat ziur dugu». Bertsolari askok dioten askatasun eskeari, askotan gertatzen den bertsoen esanahi lerrokadurari, zera erantzun dio Usarraldek: «Orain denek esperoko dute Katalunia, gaietan. Eta argi, igual sorpresaren bat izango da eta! Igual joera hori pixka bat saihestea izango da. Badakigu, bestalde, guk erratza jarriko bagenu gaitzat, horri kantatzen bukatuko luketela eta beraiek eramango luketela gaia Katalunia aldera». Oinarriak, hala ere, sendoak dira: bertsolariak ahalik eta gehiena luzitu eta entzuleak gehiena gozatu dezan, denen artean lan kolektibo bat egitea.

«Epailearen lana ez da matematika, gauza subjektiboa da. Ahalik ondoen saiatzen gara» Martin Aramendi Epailea

«Bertsotan egiteko moduko gaia baldin bada, aurrera. Azkenean neurri horrek balio du» Inaxio Usarralde Gai jartzailea


GOIBERRI 11

ASTEKO GAIA

Seguran saioa eta Bertso Eskolen festa, lehenengo aldiz oierrira Txapelketa Nagusiko saioa (17:00) bakarrik ez. Bertsolarien beste jai bat ere etorriko da, bihar: Seguran ospatuko da III. Bertso Eskolen Eguna. Egun osoko festa antolatu du Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak. 12:30ean hasita. Bazkaria plazan (14:00), eta Bertsotruk desafioa, afaria Elorripen (20:00), Julene Otaegi-Jone Uria trikitilariak, eta MePebo5t kontzertua daude (23:00).

G

Ekaitz Goikoetxea eta Iker Zubeldia zutik, 2005eko Txapelketa Nagusian, Idiazabalen. AIMAR MAIZ

Txapelketa Nagusiko saioak Goierrin historian zehar Aurtengoarekin, zortzi aldiz etorri da Txapelketa Nagusia Goierrira. 1982an izan zen lehen aldiz, Idiazabalen bi saio (goizean eta arratsaldean). Harrezkero, beti izan da, 1989ko eta 2009ko txandapasak kenduta. Denera 11 saio dira: Idiazabalen 3 (horietatik bi egun berean); Beasainen, Legazpin eta Urretxuna bina; eta Zumarragan eta Seguran bana. 1982. Idiazabal. Azaroak 28, Igarondo. Bi finalaurreko. Goizean: Joxe Mari Altuna, Xabier Amuriza, Jon Azpillaga, J.Luis Gorrotxategi, Jon Lopategi, Anjel M.Peñagarikano, Millan Telleria, Xabier Zeberio. Arratsaldean: Jon Enbeita, Txomin

Garmendia, Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Otaño, Manuel Sein ‘Xanpun’. 1986, Beasain eta Urretxu. Beasain, 1985-11-3, Gipuzkoako kanporaketa B taldea. Koldo Alberdi, Juan Inazio Begiristain, Jose A. Gesalaga ‘Zaldubi’, Joxe Izagirre ‘Attola’, Iñaki Murua, Luis Otamendi, Josu Zelaia, Koldo Zelaia. Urretxu, 1985-12-14, Gipuzkoako kanporaketa D taldea: Bittor Agirre, Agustin Arrieta, Xabier Arrizabalaga, J.M.Etxaluze, Pedro Etxezarreta, Florentino Goiburu, Jexux M. Jauregi ‘Altzo Txiki’, Jesus Lopetegi, Jokin Matxinandiarena, Manuel Urretabizkaia.

1993, Zumarraga. Azaroak 21, Beloki frontoia. Azken laurdena. Estitxu Arozena, Juan Joxe Eizmendi ‘Loidisaletxe II.a’, Kepa Intxausti, Aritz Lopategi, Martin Rezabal ‘Olaso’, Jose Antonio Sasiain, Millan Telleria. 1997, Beasain. Azaroak 30, Antzizar. Finalaurrea. Oihane Enbeita, Jexux M. Irazu, Aritz Lopategi, Mikel Mendizabal, Aitor Sarriegi, Jokin Sorozabal. 2001, Legazpi. Urriak 27, Bikuña. 2.azken laurdena. Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Oihane Enbeita, Joxe Munduate, Iñaki Murua, Aitor Sarriegi. 2005, Idiazabal eta Urretxu. Idiazabal,urriak 15, Igarondo.

2.azken laurdena. Ekaitz Goikoetxea, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre, Etxahun Lekue, Asier Otamendi, Iker Zubeldia. Urretxu, azaroak 26, Ederrena. Finalaurreko 2. itzuliko 1. saioa. Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Jexux M. Irazu, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya. 2013, Legazpi. Urriak 19, Urbeltz. 5.kanporaketa. Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Bartra, Igor Elortza, Beñat Lizaso, Iñigo Mantzizidor, Jokin Uranga. 2017, Segura. Irailak 30, Baratze. 2.kanporaketa. Ander Fuentes, Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Jon Martin, Felix Zubia.


12 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Eli Zunzunegi Kazetaria

«Katalunian gertatzen ari dena historia liburuetan azalduko da» Loinaz Agirre Legorreta Eli Zunzunegi kazetaria (Legorreta, 1966) Bartzelonan bizi da 1993. urtetik, eta EITBko albistegietako Kataluniako berriemalea da. Urriaren 1ean egitekoak diren erreferendumaren inguruan egunotan Katalunian bizitzen ari denaren laburpena egin dio Goiberri-ri. Elkarrizketa asteartean egindakoa da.

Irailaren 20a historiako liburuetan agertuko den data berria izango da. Zer aldatu da Katalunian irailaren 20az geroztik? Inongo zalantzarik gabe. Gauzak asko aldatu dira: batetik, Guardia Zibila Generalitateko sailetan sartu zelako, eta bestetik, jendearen mobilizazioagatik. Ez dakit kontziente garen ala ez, baina Katalunian azken urteetan hainbeste aldiz erabili dugu egun historikoa esaldia, baina irailaren 20a zalantzarik gabe, egun historikoa izan zen. Katalunian aurrerantzean gauzak ez dira berdinak izango. Bakarren batek itxaropen bat baldin bazuen, Espainiako Gobernuarekin negoziatuz egoera hau konpontzeko, irailaren 20 gauean Mariano Raxoiren interbentzioa entzun eta gero, itxaropen guztiak pikutara joan ziren.

Mossoak kontrolpean nahi ditu Espainiako Gobernuak.

Erreferendumaren eguna gerturatzen ari den neurrian, mugimendu dezente izaten ari dira eta batez ere, mossoak kontrolpean izan nahi ditu. Kontua da, fiskaltza aginduak ematen hasten denean zer gertatuko den. Mossoen sindikatu nagusiko bozeramaleak dioenez, gizartean gertatzen den gauza bera gertatzen da mossoetan ere, denetik dago, batzuk aldekoak eta besteak kontrakoak.

Generalitatea, berriz, urratsak egiten ari da urriaren 1ean erreferenduma egiteko. Aurrera jarraitzen du bai, baina ez da egoera normal bat inondik inora ere. Mahaiak osatzen dituztenek gaur [asteartean] hasi dira jakinarazpenak jasotzen. Hauteskunde batzuetan askoz ere lehenago jasotzen da, norbaitek ezin badu jakinarazteko. Ez dakit nola egingo duten orain.

Urriaren 1era bitartean zer espero daiteke? Ez dakit, egia esanda oso zaila da aurreikustea. Prozesu hau guztia hasi zenean, Artur Masek aipatu zuen, momentu batean dimentsio ezezagunean sartuko ginela. Eta nik uste dut horretan gaudela aspaldi samarretik, eta orain are gehiago, irailaren 20koa ikusi ondoren. Nik uste dut momentu honetan

ez dagoela Katalunian inor gai denik esateko urriaren 1a bitartean zer gertatuko den. Puigdemontek berak segurasko ez du jakingo eta Espainiako estatuak ere ez. Badaukat sentsazioa, tentsioa areagotu egingo dela. Irailaren 20an Espainiako Gobernuko presidenteak oso garbi utzi zuen, Puigdemonti atzera egiteko eskatzen zion,

«Artur Masek zioen dimentsio ezezagunean sartuta gaude aspalditik» «Ez da egun batetik bestera konponduko, haustura handia dago» «Norbaitek bitartekaritza egin beharko du hau konpondu ahal izateko»

bestela gauzak okerrago jarriko zirela. Nik uste dut espero behar dugula datozen egunetan Carmen Forcadellen aurka egitea, edo Oriol Junqueras atxilotzea edo inhabilitatzea, edo Puigdemont bera... ez dago ezer baztertzerik.

Eta urriaren 1ean? Ez dakigu poliziek edo guardia zibilek boto kutxak aurkituko dituzten urriaren 1a baino lehen. Oraindik gobernuak esaten du erreferenduma egingo dela, baina zailtasun guzti horiei aurre egitea oso zaila izango dela ikusten ari da. Espainiako Gobernuak ostiralerako [gaurko] eskola guztiak kontrolatuta eduki nahi ditu, boto kutxak sartu eta dena prestatzea ekiditeko. Egun gutxi falta dira eta ematen du tentsioa geroz eta handiagoa izango dela.

Eta urriaren 2an? Nik ez dut ikusten hemen urriaren 2an mahai batean esertzeko baldintzarik ematen denik. Egun hauetan dagoen egoera, eta batzuk eta besteek jokatzen ari diren bezala, giroa geroz eta gaiztoagoa da, eta nik uste dut egun batetik bestera ez dela konponduko, haustura handia dago. Irudipena daukat, norbaitek bitartekaritza egin beharko duela hau konpondu ahal izateko.


GOIBERRI 13

ELKARRIZKETA

tu bat gauzak aldatzen direna: Kataluniako Estatutu berriaren aurkako sententzia. Une hartatik aurrera gauzak erabat aldatu ziren. Krisi ekonomikoak seguru asko ere lagunduko zuen jende askok independentzia aldera egitea, baina zalantzarik gabe estatutuarena oso garrantzitsua izan zen.

Duela 25 urte Kataluniatik Euskal Herrira begira egoten ziren, eta orain alderantziz da.

ELI ZUNZUNEGI

Kataluniako gizartean zein eragin izan dute Espainiako Gobernuak azken egunetan hartutako neurriek? Irailaren 20ko gertakariekin independentziaren alde zeudenak berretsi egiten dute beraien borondatea. Bestalde, indenpendentistak ez direnak ere, azken egunetan gertatzen ari dena ikusi eta gero, askok eta askok, erreferendumaren alde azaldu dira, erabakitzeko eskubidearen defentsa bezala edo Kataluniako erakundeen defentsa bezala hartu dutelako. Irailaren 20koak mugimendu independendistari mesede egin ziola uste dut, jende gehiago inguratu du, ez independentziara, baina bai behintzat erreferendum hori egitera.

Kataluniako gizartea zatituta dagoenaren irudia zabaltzen

ari dira hainbat komunikabide. Ez nuke zatiketa hitza erabiliko, tentsio gehiago dagoela bai. Zatiketaren iritzi eta irudi hori ematen ari direnek, atzealdean badute helbururen bat.

Momentu jakin batzuetan herritar ugari atera da kalera. Azken egunetan Asamblea eta Omniun asko neurtzen ari dira jendea kalera ateratzeko deialdiak, beldur direlako zerbait gertatzen bada, berehala Bartzelonako itsasontzietan dauden guardia zibil eta polizia nazional horiek denak ateratzeko aitzakia izango dela. Ikasleek grebak deitu dituzte bi egunetan, eta ostegunean [atzo] manifestazioa egiteko asmoa daukate. Nik uste dut hori tentsio handieneko momentu bat izango dela. Momentu honetan horrelako manifestazio bat egi-

tea arriskuan jartzea izango litzateke agian.

Kazetari bezala nola bizi duzu egoera guzti hau? Lan asko, zalantzarik gabe, ikaragarri. Lan asko da, baina hemen lanean ari garenok oso kontziente gara, egunotan Katalunian gertatzen ari dena historia liburuetan azalduko dela eta guk pribilegio hori daukagu, dena gertu-gertutik jarraitzea eta azaltzea. Hori ordaindu ezin den saria da.

Ia 25 urte daramazu Katalunian. Zein izan da independentismoaren bilakaera horren gakoa? 1993an egoera erabat desberdina zen, independentziaren alde zeudenen kopuruak ez zeukan inolako zerikusirik gaur egungo egoerarekin. Baina 25 urte hauetan badago momen-

Bai, hori ere nabarmen ikusi dut nik. Hasieran nolabaiteko miresmena zegoen Euskadin zegoen egoerari buruz. Horretan ere gauzak asko aldatu ziren Hipercorreko atentatuaren ondoren, baina hala eta guztiz ere bazegoen miresmena. Baina orain alderantziz gertatzen ari dela iruditzen zait. Ez hori bakarrik: batzu-batzuek Euskadira begiratzen dute ea zer egiten duten, eta batzuk kritiko ere bihurtu direla esango nuke.

Zer ikusten dute Euskal Herrira begira jartzen direnean? Zein sektorerekin hitz egiten duzun arabera da hori. CUPekoekin hitz egiten baduzu, begi onez ikusten dute Gure Esku Dago eta ezker abertzaleak egiten duen guztia, eta kritiko samarrak dira EAJ-rekin. Baina sumatzen dut, gizartean, jendeak esaten duela, ÂŤeuskaldunak zuenera zoazteÂť. Denetarik dago. Hasieran zegoen miresmen hori ez dago gaur egun.

Zer espero zuten, babes handiagoa? Gaur egun EAJk PPrekin duen akordio hori ere jende askok ez du begi onez ikusten Katalunian. Orain asko begiratzen diote datozen egunetan EAJk urriaren 1ari begira egingo duenari.


14 GOIBERRI

EGURALDIA

Uda garaiz joan da Berez urteko sasoirik epelena eta argitsuena izan behar duena, lehenago iritsi eta joan da aurten. Tenperaturak iaz baino zertxobait baxuagoak izan dira, eta euria ohi baino gehiago egin du. Udazkena aurreratuta etorri da. Tere Madinabeitia Uda joan da dagoeneko, eta hostoak zuhaitzetako adarretatik ihes egiten hasiak dira; udazkena hemen dago. Eguraldiari begiratuta, euria eta tenperatura freskoak tarteko, aurreratuta iritsi da urtaro berria, uda bera ere udaberria alboratu eta bere tenperatura altuekin aurreratu zen bezala. Atze-

an geratu da berez urteko garairik beroena eta argitsuena, aurten ere ohiko parametroetan joan dena. Ekainaren 21ean sartu zen aurtengo uda ofizialki 06:24an, eta joan, berriz, 93 egun eta 15 ordu geroago, aurreko astean joan da, irailaren 22an, 22:02an. Udazkenak 89 egun eta 20 ordu ditu aurretik, aben-

duaren 21ean neguari txanda eman arte.

Iaz baino epelagoa Bestela badirudi ere, duela gutxi joandako uda meteorologia aldetik nolakoa izan den jakiteko, Aemet eta Euskalmet agentziek Goierrin dituzten neurketa puntuetan jasotako datuak daude. Horien arabera,

aurtengo uda tenperatura aldetik aurreko urteetakoa baino zertxobait leunagoa izan dela ondorioztatu daiteke. Iaz, esaterako, 39,1 gradukoa izan zen sasoi honetako tenperaturarik altuena; aurten, aldiz, 37 gradu neurtu ziren gehienez (Ordizian), ekainaren 21ean, hau da, uda ofizialki sartu berritan, eta udaberriko azken egunetako

Udako datu metereologiko esanguratsuenak ORDIZIA ekaina

uztaila

abuztua

(21etik)

ZEGAMA iraila

ekaina

(22ra arte)

(21etik)

uztaila

abuztua

LEGAZPI iraila

ekaina

(22ra arte)

(21etik)

uztaila

abuztua

iraila (22ra arte)

Tenperatura maximoa

37º eka. 21

37º uzt. 18

36,5 º abu. 14

27,2º ira. 13

35,6º eka. 21

34,4º uzt. 17

35,7º abu. 21

26,6º ira. 13

36º eka. 21

34º uzt. 17-18

34,5º abu. 21

25º ira. 8.

Tenperatura minimoa

11º eka. 29

8ª uzt. 8

10º abu. 11

8,2º ira.17

9,8º eka. 30

10,7º uzt. 14-15

10,2º abu. 12

6,7 ira. 20

9º eka. 30

10º uzt. 2-3

9º abu.12

5º ira. 21

Egun euritsuena

31 litro eka. 26

21,5 l. uzt. 9

53,4 l. abu. 30

18,5 l. ira. 9

44,6 l. eka. 27

12 l. uzt. 24

39 l. abu. 30

12,8 l. ira. 9

18,4 l. eka. 28

28 l. uzt. 18

28,2 l. abu. 30

7 l. ira. 15

Euria guztira

48 litro 6 egun

29,5 l. 7 egun

87 l. 14 egun

41,9 l. 10 egun

81,8 l. 7 egun

42,1 l. 15 egun

61,8 l. 14 egun

33,5 l. 12 egun

57,6 l. 7 egun

76,2 l. 14 egun

65,4 l. 16 egun

19,6 l.5 15 egun

Egun haizetsuena

49,8 km/o eka. 29

106,9 km/o 41,3 km/o uzt. 18 abu. 30

46,2 km/o ira. 15

69,5 km/o eka. 28

104,4 km/o 59 km/o uzt. 18 abu. 21

55 km/o ira. 11

-

-

-

-

Iturria: Ordiziako eta Legazpiko Aemet estazio meteorologikoak eta Zegamako eta Ordiziako Euskalmet estazio meteorologikoak.


GOIBERRI 15

EGURALDIA

joerari jarraiki. Beste egun askotan ere goi aldean ibili dira termometroak Goierriko udan, baina iaz baino gutxiagotan. Izan ere, ekainaren 21etik irailaren 22ra bitartean 12-15 bat egunetan gainditu dira 30 graduak eskualde osoan (26 egun iaz). Aldiz, beste 35 bat alditan termometroek ez dute lortu 20 graduraino iristea, iaz baino 10 egun gehiagotan. Uztailaren lehena urruti geratu zen 20 gradutik, egun hartan tenperaturak ez baitzuen 13 graduak gainditzea lortu Legazpin. Minimei dagokienez, erregistrorik baxuena Legazpin jaso da: 5 gradu eskas irailaren 21ean. Meterologikoki udazkena sartuta zegoen ordurako ordea.

Euri jasa Legazpin Udan euria egingo zuela iragarri zuten pronostikoek, eta ohikoa baino gehiago egin du, batez ere abuztuaren bigarren erdialdean eta irailean. Iaz Goierrin batez beste 130 litro jaso baziren, aurten, ekainaren 21etik irailaren 22ra bitartean 215 litro egin ditu. Ez da izan, ordea, orain arteko udarik euritsuena, hori 1953koa izan zen eta. Orduan 337 litro jaso ziren Legazpin –1945etik gaur egunera arteko datuak daude gordeta–. Legazpin, hain zuzen, uztailaren 18ko 18:00tan, ekaitz bortitz batek lagunduta bota zuen euri jasa eta txingorra aipatu

Iaz baino tenperatura baxuagoak izan arren, aurtengo udan ere izan da igerilekuez gozatzeko aukera. A.V. behar dira. Hamar minutuan metro koadroko 16 litro neurtu ziren eta herriko argindarraren horniduran etenaldiak eragiteaz gain, Plazaola kalearen behe aldea urak hartu zuen.

Udazkena, suabea Uda kontuak joan dira, beraz, eta dagoeneko udazkena betebetean sartuta dago, azken asteburuko tenperatura altuek eta giro bikainak bestelakoa

Aurtengo udan iazkoan baino tenperatura leunagoak eta euri gehiago egin du.

aditzera eman duten arren. Datozen asteetan eta hilabeteetan izango denari buruz galdetuta, horrela dio Alonso Frances Legazpiko estazioko datuak jasotzeaz arduratzen denak: ÂŤNik uste dut udazkena suabea izango dela, eta tenperaturak gora eta behera ibiliko direla, hau da, muturretan: egun batzuk beroak izango dira, eta hurrengoak hotzak. Kontuz katarroekin!!Âť.


16 GOIBERRI

ZALDIBIAKO SANTA FE JAIAK

Mondeju usainarekin batera datoz festak Urriak 5, osteguna: 18:30: Mondejua prestatzeko osagaien bilketa eginez, desfilea Olaldetik plazaraino. 19:00: Plazan, jaien hasiera eta aldarrikapena; Iztueta Dantza Taldeko dantzariekin, herriko txistulariekin eta Gauerdi txarangarekin. Ondoren: Kalejira herrian zehar, Gauerdi txarangarekin eta buruhandi eta erraldoiekin. 20:00: Plazan, mondejuak dastatzeko aukera izango da. Afalondoan: Gauerdi txaranga ibiliko da tabernaz taberna, gaueko hamaikak arte. 23:00: Dantzaldia Imuntzo eta Belokirekin.

Urriak 6, ostirala, Santa Fe eguna: 11:00: Meza. 11:45: Eneritz Artetxe eta Julio Soto bertsolarien saioa. 12:00: Haurrentzat zezenak eta pottokak. 12:00: Bertsolarien eta herriko trikitilarien saioa herrian zehar. 17:30: Iztueta dantza taldearen saioa herriko plazan.

ZALDIBIA.ORG

19:00: Pilotari afizionatuen eskupilota partidak. Lehen partida: Olatz Arrizabalaga (Gernika) Maddi Mendizabal (Zaldibia) / Patri Espinar (Usansolo-Hernani) -

Maider Mendizabal (Anoeta). Bigarren partida: BeĂąat Azketa (Beasain) - Unai Atxa (Zegama) / Iban Matxinandiarena (Zegama) - Aitor Elizegi (Zaldibia).

20:30: Batukada feminista. 23:30: Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua. 00:30: Laket musika taldearekin dantzaldia.


GOIBERRI 17

ZALDIBIAKO SANTA FE JAIAK

Iztueta Ikastola eta Oiduiko auzolan taldea txupinazoan ztueta ikastolaren sorreraren 50. urtemugaren ospakizuna antolatzen aritu den taldeko ordezkariek –orain hamabost egun egin zuten– eta Oiduiko txabola berreraikitzen aritu den auzolan taldeko ordezkariek botako dute aurten Santa Fe jaiei hasiera emateko txupinazoa urriaren 5ean. Festa batzordea 2015ean hasi zen herritarrei txupinazoa botatzeko proposamenak eskatzen. Joxepaneko langileek bota zuten orain bi urte, eta iaz Beti Gazte elkarteko Joxepa Muruak eta Kaxkagorri artzainak bota zuten.

I

ZALDIBIA.ORG


18 GOIBERRI

ZALDIBIAKO SANTA FE JAIAK

ZALDIBIA.ORG

Urriak 7, larunbata, Kuadrillen eguna: 13:00: Kuadrillen kalejira, Jun Da Jo txarangarekin. 14:30: Bazkaria herriko plazan. Bazkarirako txartelak herriko tabernetan daude salgai, urriaren 4a arte. Bazkalondoan: Jun Da Jo txarangak girotuta, kuadrillen arteko jokoak eta kalejira.

23:00: Dantzaldia Tximeleta taldearekin. 21:00-02:00: Botiltzarra programa. Aisialdian alkohola edatearen arriskuak murrizteko eskuhartzea, kalean alkohola edaten ari den jendearengana hurbilduz.

Urriak 8, igandea: 11:00: Diana herriko txistulariekin.

12:00-14:00: Aniztasuna eta elkarbizitzaren topaketak, Etxekonekoak elkarteak antolatuta, plazako pilotalekuan. 12:00: Hamaiketakoa jubilatuentzat. 12:30: Laguntasuna errondaila. 17:00: Mozorro festa eta haurren jaialdia. Haurrek kanturako, musika tresnak jotzeko... duten abilezia erakutsiko dute.

Ondoren: Dantzaldia Joxe Mendizabalekin.

Urriak 11, asteazkena, Mozorro eguna: 17:00: Urtxintxa taldeko Txantxariekin jolasean. 19:00: Burrunba elektrotxaranga. 23:00: Dantzaldia Trikizio taldearekin.


GOIBERRI 19

ERREZETA

Itsas zapoa barazki eta almejekin MIKEL ALBISU

Iker Markinez

Osagaiak

Prestaketa

(4 pertsonentzat) Itsas zapo 4 puska 200 gr leka 2 zerba orri-mami (penka) 200 gr. almeja Tomate 1 3 baratxuri ale Oliba olio birjina Gatza

Lehenik zerbak eta lekak ondo garbitu eta zuritu, ondoren juliana moduan moztu. Lapiko bat urez bete eta gatza bota, irakitean zerbak gehitu, 10 bat minutu pasa ondoren lekak gehitu eta beste 15 bat minutuz irakiten mantendu. Ondoren ur hotzetatik pasa eta gorde. Tomateari azala kendu eta tako txikietan moztu. Baratxuri aleak ere puska txiki-txikiak egin. Zartagin bat edo plantxa ondo berotu eta itsas zapo puskak jarri. Oliba olioa eta gatza bota, eta lau bat minutuz eduki ondoren, buelta eman.

Jarraian egosiak ditugun barazkiak zapoa dugun zartaginera gehitu eta 3-4 minutuz eduki. Ondoren baratxuri xehatua gehitu eta pixka bat gorritzean baita tomate zatiak ere. Azkenik almejak ere zartaginera gehitu eta tapa batez estali. Horrela, tomatea urtzen den bitartean, almejak ongi irekiko dira eta osagai guztien zaporeak indartuko dira.

Aurkezpena Platera bakoitzean itsas zapo puska bana ipini behar da aurkezpenerako, ondoan almeja batzuk eta barazki sorta bat.

Badira 25 urte Iker Markinez Munduate beasaindarra Ormaiztegiko Kuko jatetxean lanean hasi zela. Bera da jatetxeko jabea 2001. urteaz geroztik. Barazkirik finena? Sasoikoa eta freskoa den edozein. Arrainik goxoena? Barbarinak. Haragirik gustukoena? Zankarroia. Otordu bat ondo bukatzeko? Arroz esnea. Ardo zuri bat? Albamar. Eta beltza? D Luis R. Derrigorrezkoa duzun ongailua edo espeziea? Oliba olioa. Kuko jatetxean eskaintzen duzuen platerik goxoena? Garaiko produktuekin sortzen ditugunak. Zein sukaldari miresten duzu? Inaxio Muguruza, Irungo Atalaia jatetxekoa. Oso irakasle ona da. Bere etxetik pasa diren ikasle gehienak dira gaur egun jatetxeren baten jabe.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.