Goiberri 235. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

235. zenbakia. 2017ko maiatzaren 5a

GOI B ERRI Itziar Albisua Albizu Sortzailea

ÂŤGertuen ditudan gauzekin ateratzen dut nire sormenaÂť 8-9

Azken urteetan zeramikarekin eskultura lantzen aritu da batik bat Itziar Albisua, eta orain, eskultura alboratu gabe, margoari heltzeko gogoa dauka berriz. T. MADINABEITIA

Pilare Muxika 3 Iritzia 4-5 Jesus Mari Prado 6 Urteagatarrak, trikitixa eta rocka 10-11 Lau Bide, beti-betiko drogeria bat 12 Maider Sudupe 13 Saretik 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

JOSUNE ZARANDONA

Pilare Muxika

Ordiziako Berritzeguneko zuzendaria

«Itsasorentzat berriro herri izaera berreskuratzea garrantzitsua izan da» Josune Zarandona Itsaso Pilare Muxika Lopetegi (Itsaso, 1962) Ordiziako Berritzeguneko zuzendaria da urte luzez. Goierriko ikastetxeetan hezkuntza berriztatzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzak duen laguntza zerbitzua da. Gainera, itsasoarra izanda, Itsasok azken urte hauetan garatu duen prozesuan ere partaide izan da. Itsasorentzat «berriro udalerri izaera berreskuratzea garrantzitsua» izan dela uste du. Orokorrean, antolatzen diren ekimen sozio-kulturaletan ere parte hartu zalea da.

Zein zaletasun dituzu?

Amets bat.

Baratzea, historia...

Liburu bat.

Ilusioz aurrera egitea alor guztietan.

Atxagaren edozein.

Jaso duzun oparirik bereziena?

Musika talde bat.

Maitasun adierazpen guztiak.

Zea Mays.

Zeri diozu beldurra?

Abesti bat. Ken 7ren Argiak. Janari bat.

Gizartea bere buruari harrika jarraitzeari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?

Bertakoa eta osasungarria.

Elkartasunak, auzolanak.

Edari bat.

Itsasoko alkate bazina?

Etxeko sagar zukua.

Oporretarako leku bat. Ezagutzen ez dudana, anitza.

Goierriko txoko bat. Murumenditik San Adrianera doan GR-34 bidea.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Josu Iñigo Koordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa:

GOI B ERRI

«Leku askotan bizi izan naiz, eta orain nire jaiotetxea ez nuke ezergatik aldatuko»

Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Partaidetza eta gardentasuna ez nituzke ahaztu nahiko.

Itsason biziko ez bazina? Leku askotan bizi izan naiz, eta orain nire jaiotetxea ez nuke aldatuko.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – jizagirre@hitza.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea

Umetokiak alokairuan

roletario hitza marxismoarekin batera zabaldu bazen ere, hitza latinetik dator. Proletario esaten zitzaien ondasunik ez zuten hiritarren artean xumeenei, inperioak hiritartasuna aitor ziezaieten, beren semeak armadara bidaltzea beste baliabiderik ez zutenei. Beren umetokia alokairuan jartzen duten emakumeek erromatar proletario haien antz handia dute; umeak egitea beste erremediorik ez dute, baldin eta gizartetik at geratu nahi ez badute. Eta gizarteak jakin du halako jardunari justifikaziorik topatzen: gizaki guztiok omen daukagu umeak izateko eskubidea. Eskerrak! Momentuz, behintzat, ez Konstituzioan ez Autonomia Estatutuan ez dago araua jasoa! Nik, ordea, ezin dut ahaztu, gurean orain dela laurogei urte, eta baita gutxiago ere, emakumeentzat haurrak izatea eskubidea baino gehiago obligazioa zela. Ezin ditut ahaztu haurdunaldi bat bestearen atzetik, aldiro, beren bizitza zein haurrarena heriotza arriskuan jartzen

P

zuten emakume haiek, zenbat ume munduratu erabaki ezin zuten emakume errukarri haiek. Orain ere, orduan bezala, emakumeon umetokiak gureak ez diren beste interes batzuen mesedetan erabiltzen direla iruditzen zait. Espainian zein Frantzian ordezko haurdunaldia legez galarazita dago. Bitxia egin zait ordea, Portugalen ezarri duten araua. Bertan, ordezko haurdunaldia umetokirik ez dutelako, edota umetokian gaixotasunen bat pairatzen dutelako, haurdun gelditu ezin duten emakumeei onartzen zaie bakarrik. Gainera, debekatuta dago haurdunaldiaren ordainetan inolako diru-saririk egitea, bi alderdien artean menpekotasun ekonomikorik sor ez dadin. Gurean ere, badaude horrelako irtenbideak proposatzen dituzten ahotsak, hain justu, umetokiak alokatzea maitasun, elkartasun eta eskuzabaltasun egintza bat dela diotenak, umetokia alokatzea beste edozein organo ematearekin parekatuz. Ez dago esan beharrik organoak emateak bizitzak salbatzen dituela, eta gainera, doan

«Bitxia da: emakumeok munduratzen ditugun umeak beti balio izan dute mundua salbatzeko, lehen gerrara bidaliz, orain berriz, hurkoari maitasuna eta zoriontasuna emanez»

egiten dela (aipatu gabe geratzen dira herrialde txiro askotan herri aberatsetako hiritarren bizitzak salbatzeko egiten diren bahiketak eta hilketak); umetokian, berriz, umeak hazten dira, mundu honetara ekarriko ditugun gizaki kontzientziadunak. Bitxia da: emakumeok munduratzen ditugun umeak beti balio izan dute mundua salbatzeko, lehen gerrara bidaliz, orain berriz, hurkoari maitasuna eta zoriontasuna emanez. Baten batek legez edo legez kanpo umetokiak nola alokatu daitezkeen jakin nahi badu, Interneten aukera zabala dago eta ez da informaziorik falta. Legez kanpo aritzen diren emakumeen mezuak bezain gordinak iruditu zaizkit beren zerbitzuak eskaintzen dituzten negozio-etxeak. Ondorengo honek bereziki eragin dit zirrara: «… parekorik ez duen bermea eskaintzen dizuegu: helburua lortzen ez badugu, dirua itzultzen dizuegu». Teknologiak gure desiorik ezagutezinenak asebete ditzakeenetik, gizakiok gizatasuna galtzen ari garela esango nuke, eta batez ere desio horiek guztiak betetzeko eskubidea dugula sinetsita gaudenetik.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Juanba Berasategi gogoan Juanba Berasategi zendu zen pasa den astean. Euskal animazio zinearen aintzindari, Kalabaza tripontzia euskarazko lehen animazio film luzearen zuzendaria izan zen. Josu Marotok bere omenalditxoa egin dio tarte honetan.

Esaten da haurrak direla etorkizuna, eta hor ez dago eztabaidarako aukerarik. Egunero harritzen naiz pertsona txiki lotsagabe horiek ematen dizkiguten lezioekin, hain txikiak izanik zenbat gauza dakizkiten ikustean. Baina zinez uste dut adineko pertsonak ere etorkizuna direla nolabait, haiek ere sekulako lezioak ematen dizkigutelako tartean gaudenoi. Adibide gisara aipatuko dut begiak busti zizkidan une batek. Korrika Legazpitik pasa zen egunean, Laubiden, Maria Pilar Makibarrek lekukoa Iker Azpeitiari pasa zion. Inoiz gelditzen ez den furgoneta eten egin zen, denak eten ginen eta Makibar bere gurpildun aulkitik altxatu zen euskaltzale bezala bere ametsa betetzeko. Ileak tente eta mukiak tantaka abiatu nintzen ondoren. Indar gehiagorekin zapaldu genuen lurra pauso bakoitzean une magiko bat bizi izan genuenaren sentsazioarekin. Emakume horrek erakutsi zigun bizitzan kemena izan behar dela eta ez garela etsitu behar.

Ziur nago guztiok dugula gertu kopiatzeko moduko pertsonaren bat, zeren haurrek eta zaharrek badituzte amankomunean gauza batzuk; diren bezalakoak izateko askatasuna dute, gauza txikiez gozatzeko gaitasuna dute, jakinmina pizturik dute eta maite dituzten pertsonekin ahalik eta denbora gehien pasatzen ahalegintzen dira. Ez da kasualitatea umeak eta adinekoak primeran moldatzea. Mundua zoragarria izango litzateke gazte eta helduak haiek bezala jokatzen hasiko bagina.

Nagore Belastegi

bat eta

Askotan pentsatzen dut zer pasatuko zaien haurrei euren buru txiki horretatik. Garden eta natural botatzen dituzten galdera horien aurretik zein pentsamendu ibili ote dituzten dantzan. Eta azken aldian, geroz eta gehiago galdetzen diot neure buruari zer sentituko ote duen batek zahartzaroan, urteak bizkarrean pilatu direnean zeintzuk izango ote diren anbizioak, beldurrak, pozak eta ilusioak. Ze pisu hartzen duten balantzan nekeak eta aurrera jarraitzeko grinak. Denborarekin ikasi dut ere apreziatzen gure aiton-amonek egindakoa eta emandakoa. Zintzo hitz eginda, uste dudalako batzuetan nolabait galdu egiten dela haiekiko dugun lotura hori. Akaso gaztetasunaren zorotasun eder horrek bultzatuta, gure sentimenduak laino artean sartuko balira bezala. Eta iristen da momentu bat laino horiek desagertu egiten direla eta bazterrean ahaztuta utzitako gauza asko baloratzen hasten garela. Umetan gureekiko sentitzen dugun lotura hautsiezin hori berreskuratzen dugu. Adineko gure ahaideek guk uste baino irakaspen gehiago uzten

bat Iraia Oiarzabal

dizkigutela iruditzen zait. Langile nekaezina izan eta halere irribarre gozo batez seme alaba eta ilobak hezitzea posible dela adibidez. Edo bizitzak proba gordinak jartzen dizkigula askotan, baina ez direla gaindiezinak. Lezio horiek grabatuta gelditu zaizkit niri eta pentsatu nahi dut neurri batean nire izaera eta bizitza ikusteko modua definitu dutela. Bada arrazoi nahikoa ematen digutena eskertzeko.


06 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤHerrian skatean dabilen gero eta gazte jende gehiago dagoÂť Jesus Mari Prado (Zumarraga, 1997) haurra zela hasi zen skatean. Gaur, beste gazte batzuei irakasten die dakiena. J. Zarandona Zumarraga Jesus Mari Prado haurra zela hasi zen skatean. Urteetan gogoko kirola praktikatu ahal izateko leku egoki bat eskatzen ibili eta gero, Zumarragako skate parkea errealitate bat da pasa den otsailaz geroztik. Parkea ofizialki inauguratzeko ekitaldia zuten biharko prestatuta, baina iragarrita dagoen eguraldi txarra dela eta bertan behera gelditu da. Pradok aurreratu duenez, ekainaren 17an izango da.

JOSUNE ZARANDONA

Non praktikatu duzu orain arte?

Haurra zinela hasi zinen patinatzen orduan. Bai. Nire osaba bat skatearekin aritzen zen eta hark irakatsi zidan oinarrizkoena. Gero, nire kabuz joan naiz probatzen eta ikasten. Skatean ondo aritzeko ordu asko sartu behar dira eta kolpe ugari hartu ere bai.

Babeslea

ÂŤUrteak eman ditugu hainbat gaztek mota honetako parke bat eskatzenÂť

Urretxun badago orain urte asko U itxurako egitura bat, igerilekuaren ondoan, baina gaizki eginda dago eta ez da egokia patinatzeko. Herriko azpiegiturak aprobetxatu ditugu orain arte, eskilarak, bankuak, koskak, aldapak... Hernanira eta Donostiara ere joan izan gara tarteka, han skate parkeak aspalditik baitaude. Ordizian ere izan gara, orain 6 edo 7 urte egin zuten han parke bat.

lak skate parkea egiteko asmoa zuela. Alkatearekin ere bildu nintzen, beste gazte batzuekin batera. Egin duten skate parkea oso oinarrizkoa da, baina nahikoa da hasteko.

Gazte askok erabiltzen al dute parkea? Skate parkea ireki zenetik oso nabaria da gazteen joan etorria Oiaun inguruan. Egunero 15-20 bat gazte ibiltzen gara. Dena ez da futbola edo saskibaloia, herrian skatean dabilen gero eta gazte gehiago dago. Nik neuk, gaztetxo askori irakasten diet dakidana.

Otsailaz geroztik Zumarragan ere baduzue skate parkea, Oiaun auzoan.

Zer diozu skate parkeaz?

Bai. Urteak eman ditugu herriko hainbat gaztek mota honetako parke bat eskatzen. Orain 11 urte sinadura bilketa bat ere egin zen. Saiakerak beti egon dira, baina orain arte beti ezerezean gelditu dira. Nik abenduan jakin nuen Zumarragako Uda-

Aipatu bezala oinarrizkoa da, baina ondo dago. Kokapena dena den, ez da egokiena, gurpildun aulkian dabiltzan pare bat gazte etortzen dira praktikatzera eta errepidean barrena egin behar izaten dute bertara iristeko bidearen zati bat.



08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Itziar Albisua Albizu Sortzailea

«Nire sentimenduak adierazteko moduak dira pintura eta eskultura» Tere Madinabeitia Urretxu Zumarragakoa da jaiotzez Itziar Albisua (1963), eta etorkina Urretxun. Lanbidez gorputz hezkuntzako irakaslea da. Zikloturista, ama, emakumea, alaba... eta denbora duenean sortzailea ere bai. Margotu eta zeramikarekin eskultura lantzen du. Zarauzko Lukas ardotegian ditu bere lanak ikusgai.

Pintura izan zen eskultura baino lehen. Margotzen hasi nintzen lehenengo, gero zeramika etorri zen. Orain margora itzuli nahi dut.

Ikastaroz ikastaro ibili zinen hasieran zeure lekuaren bila. Gaztetan eta denbora laburrez, Felix Vaquerizaren klaseetara joan nintzen Zumarragan, marrazten ikastera. Gero, 1991ean Manu Muniategiandikoetxea Urretxuko kultur etxera etorri zen eta hark piztu zidan arkatza berriz hartzeko grina. Manley margoak, arkatzak... denekin jolasten genuen, eta ni txoratuta ibili nintzen. Asko gustatu zitzaidan saltsa hura.

Garai hartan zure kabuz margotzen hasi zinen, olioz gainera. Orduan, olioz ez bazenuen margotzen ez zinen ezer, eta gehien erakusten zena horixe zen. Horregatik, nik ere olioa ikasi nahi nuen eta ikastaroetara joaten hasi nintzen, Abdon

Juaristirekin eta, autonomia bat lortu arte. Baina nire olio irakasle nagusia Julian Ugarte izan zen, 1997-2001 artean.

Zein estilo lantzen zenuen? Margo figuratiboarekin hasi nintzen: bodegoiak, paisaiak... Asko gustatzen zitzaidan kalean margotzea eta kalean egiten diren lehiaketatan parte hartzen hasi nintzen. Helburua ez zen lana bukatzea... Izan ere, lehiaketa horietan prestaketa handia behar da: formulak, nortasuna, teknikak. Denbora gutxian gauza asko erabaki behar dira eta ekin, ekin... nahi duzun irudia lortzeko, azkeneko printzak eta argiak eman arte.

Sariak ere irabazi zenituen. Bigarren saria irabazi nuen Zarauzko lehiaketa batean collage txiki batekin, lehenengoa Legazpikoan eta Urretxu-Zumarragakoan...

Collage bat aipatu duzu. Horietan zentratu zinen tarte batean. Akrilikoa lantzen hastearekin batera. Ama izan nintzen garai hartan, 1998an, baina hura ez zen eragozpena izan eta jarraitu nuen kultur etxera joaten, ikastaro gehiago egitera, Telleriarekin batzuk. Orduan akrilikoarekin hasi nintzen, etxean ezin delako margotu olioarekin ume txikiak daudenean: denbora behar du lehortzeko, ziki-

na da, usaina du... Garai haietakoak dira birziklatutako egurrezko euskarri batzuetan margotu nuen txakurren erretratu serie bat. Lagun batek eskatu zidan, gero beste batek, beste batek... Akrilikoarekin jarraitu nuen, eta collage lanak egiten hasi nintzen orduan.

Eta eskultura iritsi zen. Bai, salto egin nuen eskulturaren mundura. Lehen urratsa Iñaki Mariñelarenarekin egin nuen. Pott-ekoekin, berriz, zeramikaren munduan murgildu nintzen, eta horrela, alboratu egin nuen piska bat bi dimentsioen mundua. Lehen lanak piktorikoak ziren batez ere, bi dimentsio horietatik hirura trantsizioa egin bitartean. Or-

«Bi dimentsioen mundura itzuli nahi dut, margora, baina eskultura alboratu gabe» «Ni sortzailea naiz, eta saltzaile txarra; erakusketak sortzaileon lanen erakusleihoa dira»

duan hasi nintzen eskulturak egiten. Gai aldetik oso oinarrizkoa nintzen; nire familia, gauzatxoak... Gauzatxoak handitzen joan ziren eta Besarkadak bilduma etorri zen, lan figuratiboa erabat. Lagunei oparitzeko lan txiki batzuk egin nituen, ezpainzapitakoak, eta haiek izan ziren bildumaren abiapuntua.

Gustura jardun duzu urteetan zeramikarekin. Zeramikaren munduan murgildu nintzen erabat. Buztin mota desberdinak, teknika diferenteak, esmaltatuak, labe desberdinak... probak egiten hasi nintzen, eta emaitza izan ziren platerak, katiluak, amaren herria den Zarautz gogora ekartzen didaten piezatxoak: aulkiak, toldoak... Baina zeramikarekin ezin da etxean lan egin, tailer bat, labea... behar dira. Pott-ekoekin egin nituen lehen ikastaroak, eta Beasaingo zeramika tailerrean lan egiten hasi nintzen, hango azpiegitura baliatzeko.

Bi dimentsioak ez dituzu ordea ahaztu. Egia da. Lan horietan, batzuetan bi dimentsioetara itzultzeko beharra sentitu eta margotu egin dut zeramikaren gainean: oinarri bezala baldosa bat hartu eta hor margotu. Mihise moduan erabili ditut baldosak.


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Bestelako mihisetara itzultzeko asmorik ba al duzu? Bai. Orain margotzeko gogoa daukat, bi dimentsioetara itzuli nahi dut, baina eskultura alboratu gabe, oso interesgarria iruditzen zaidalako eskuekin eta buztinarekin gauzak sortzea.

Nolako gauzak sortzen dituzu? Nire artelanak oso sinpleak izaten dira gaiaren aldetik: besteenak kontzeptualak-eta izaten dira, baina nireak ez. Nire sormena ateratzeko beharra izan dut beti, eta gertuen ditudan gauzekin ateratzen dut: familia, itsasoa, Goierri, kosta, hondartza... Hemen gauza politak eta aberatsak ditugu eta horietan oinarritzen naiz, Antion esaterako. Nire gauzak, oso gertukoak, niretzako esanguratsuak diren gauzak dira.

Zer dira zuretzako pintura eta eskultura? Niretzat ez dira pintura edo eskultura, niretako sormena da, niretzat espresatzeko modu bat dira biak. Nire gauzak eta sentimenduak modu honetan adierazten ditut hitzekin baino hobeto, komunikatzeko modu bat dira. Baina azken aldian oso denbora gutxi daukat eta aurten, adibidez, oso denbora gutxi eskaini diot nire sormenari.

Erakusketa antolatzeko denbora hartu duzu behintzat. Manolo Urbietaren bitartez muntatu dut, eta nire ibilbideari errepasoa egiten diot bertan. Erakusketak gure erakusleihoak dira eta oso garrantzitsuak dira. Ni, gainera, sortzailea naiz, baina ez naiz saltzailea. Egia da gaur egun Internet tartean dagoela, blog bat edo web orri bat eduki beharko genukeela... Horregatik, eskerrak eman behar dizkiet Lukas ardotegikoei aukera eman didatelako nire lana erakusteko.

Gero zer etorriko da?

TERE MADINABEITIA

Hemendik aurrerako asmoa da denbora hartzea gordeta ditudan lan guztiak antolatzeko eta gordetzeko. Horrek bidea emango dit beste gauza batzuk egiteko, zeramika barne.


10 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Trikitixa eta rocka Zumarragako Trikitixako Migel Urteagak hiru seme ditu eta hirurak musikariak dira. Gazteenak aitaren pausoak jarraitu ditu eta eskusoinu-txikia jotzen du. Bi seme zaharrenek, aldiz, pop eta rock taldeetan jotzen dute. Asier Zaldua Zumarraga Zumarragako Trikitixak 100 urte beteko ditu 2020an. Joxe Oriak hasitako bidea bere ilobek jarraitu zuten eta hurrengo belaunaldikoen artean ere hainbat trikitilari daude. Hirugarren belaunaldi honetako guztiak ez dira trikitilariak, ordea. Migel Urteaga pandero-joleak hiru seme ditu eta horietako bik rock taldeetan jotzen dute. Nola da posible? Zer ote dio Migelek? Nola sentitzen da rocker bat trikitilari familia batean? Kepak, gazteenak, aitaren eta osaben pausoak jarraitu ditu. Folk talde batean ere jotzen du (Sei pistols eta trabuko

bat). Aitorrek eta Ibonek, berriz, rocka egiten dute. Biek hainbat taldetan jo dute. Egun, Fits eta Memphis Mafia taldeetako kideak dira. Aitorrek baxua jotzen du eta Ibon abeslaria da. Gitarra, pianoa eta soinua jotzen ere badaki. Migelen semeak musikari izan behar ziren derrigor. Umetatik aita eta osabak trikitixa jotzen ikusi dituzte eta, gainera, musika asko entzun dute. «Etxean beti denetik entzun dugu, aitaren eta amaren eraginez: trikitixa, rocka, folk musika... Ez da inongo taburik egon», oroitzen du Aitorrek, seme zaharrenak. «Gure erroa trikitixa da, baina beste iturri

batzuetatik ere edan dugu», gehitu du Kepak. «Haurrak ginenean, Seat 127 bat genuen eta autoan beti abesten joaten ginen: Nat King Cole, Los Panchos, habanerak...», gogoratu du Ibonek. «Gurasoek Hi-Fi dorre bat erosi zuten. Eguneko 24 orduetan piztuta egoten zen eta sekulako borroka zegoen gure artean: bakoitzak bere disko kuttunak jarri nahi zituen», azaldu du Kepak.

Pandero artean Haurtzaroan, aita beti kanpoan zegoela gogoratzen dute. «Asteburuetan etxean egoten ginen amarekin, aita erromeriaz erromeria zebilen bitartean»,

dio Aitorrek. «Etxean zegoenean, panderoak konpontzen egoten zen. Sukaldeko mahaian pandero pila bat egoten ziren eta gu saltsan ibiltzen ginen», gehitu du Kepak. Zumarragako Trikitixa oso ezaguna da Euskal Herria osoan, baina beraiek ez ziren horren jakitun. «1982ko Trikitilari Egunean omenaldia egin zietenean konturatu nintzen aita eta osaba ospetsuak zirela. Hazi ginenean, berriz, etxeko sukaldetik trikitilari handiak pasa zirela konturatu ginen: Kepa Junkera, Tapia eta Leturia...», azaldu du Aitorrek. Hirurei trikitixa gustatzen zaie, baina Kepak bakarrik ja-


GOIBERRI 11

ASTEKO GAIA

rraitu ditu aitaren pausoak. «Trikitixa gustuko nuen, baina mundu horretatik ihes egin nuen. Trikitixa etxean gauza serioa zen eta banekien horretan hasten banintzen dena eman beharko nuela. Ibonek eta Kepak soinua jotzen ikasi zutenean hala zela konprobatu nuen», esan du Aitorrek. Ibon trikitilaria izan zen umetan, baina berehala utzi zuen. «Trikitixa jotzeko gogo handia zuen, baina banekien ez zuela asko iraungo. Oso azkar ikasi zuen eta oso ondo jotzen zuen, baina buruan gitarra eta beste erritmo batzuk zituen. Hirurei nahi zutena egiten utzi nien. Eskatu nien bakarra, egiten zuten hori serio egitea izan zen», dio Migelek. Hori bai, ez du sekula bi seme zaharrenen kontzertu bat osorik entzun. Ama, ordea, kontzertu askotara joan da. Ibonek amak meritu handia duela dio. «Hiru seme aurrera atera ditu ia bakarrik. Gainera, bera izan da beti gehien animatu gaituena. Bera da gustuen entzuten gaituena. Etxean, gaizki jotzen bagenuen, konturatu egiten zen». Kepak panderoa jotzen ikasi

zuen lehenengo eta egun soinua jotzen du. «Aitaren eta osaben erara ikasi nuen panderoa jotzen. Ondoren, Azkoitira joan nintzen, Zabalerengana, beste guztiek jotzen zuten erara jotzen ikastera. Ibon soinuaz nekatu zenean, soinua jotzen ikasi nuen. Azkonabietarekin hasi nintzen eta ondoren Epelarrerengana joan nintzen».

Migel eta Kepa Urteaga, iazko Santa Lutzi egunean, Ibon Urteaga Memphis Mafia taldearekin eta Aitor Urteaga Fits taldearekin. ASIER ZALDUA/GOIBERRI/GATTIKEN

Lo egin ezinik Aitorrek anaiaren entseguen erruz ezin zuela lo egin gogoratzen du. «Garai hartan Avenida tabernan lan egiten nuen eta 07:00etan heltzen nintzen etxera. 10:00etan Kepa entseatzen hasten zen. Oso gogor entseatzen zuen, osaba (apirilean hil zen Joxe Urteaga) ordezkatu behar baitzuen». Anaia gazteenak gogorra izan zela onartzen du. «Osabak uzteko asmoa zuen eta garai hartan ni nintzen soinua jotzen zuen bakarra. Lekukoa hartzen ez banuen, akabo Zumarragako Trikitixa. Ordu asko sartu nituen, ondo jotzeko eta etxekoen erara jotzeko». Lehenengo kalejira eta erromerietan ardura handia sentitu

«Nahi zutena egiten utzi nien, baina egiten zutena serio egiteko esan nien» Migel Urteaga Trikitilaria

«Autoan beti abesten joaten ginen: Nat King Cole, Los Panchos, habanerak...» Ibon Urteaga

Memphis Mafia taldekoa

zuen. «Osaba Joxeren tokia hartzea ardura handia zen. Jendea oso adi zegoen, gaztea nintzen... lehen urteak gogorrak izan ziren, baina ohitu egin nintzen». Laugarren belaunaldia ere gogor dator. «Alabak 8 urte ditu eta panderoa eta pianoa jotzen ditu. Ez dakit egunen batean gurekin joko duen, baina datorren urtean soinua jotzen ikasi nahi du. Semeak 12 urte ditu, eta gitarra eta perkusioa jotzen ditu. Berari ere, Aitorri bezala, gure etxean trikitixa gauza serioegia dela iruditu zaio. Niretzat trikitixa lana dela konturatu dira». Aitorren seme-alabak oraindik ez dira musika jotzen hasi. «Badakite lehengusuek musika jotzen dutela eta beraiek ere eskatzen badute, ikasteko aukera emango diegu noski», azaldu du. «Zumarragako Trikitixa ez da gurekin bukatuko, baina ez nire semeak edo alabak jarraituko dutelako bakarrik, baita gure familiako beste askok ere trikitixa jotzen dutelako eta guztiek gurekin jotzeko aukera dutelako», amaitu du Kepak.


12 GOIBERRI

MOTZEAN

Beti-betiko drogeria bat Legazpiko Lau Bide auzoko izen bereko drogeria 1975ean ireki zuten. Orduko estetikari eutsi dio, galzorian dauden denda horietako baten itxura dauka, baina bizi-bizirik dago. Davide D´Urso bertako ugazaba da orain zazpi urtetik. Miriam Luki Legazpi Lau Bide drogeriara sartzean usaimena da erne jartzen den lehenengo zentzua. Hamaika lurrinen aromak nahasten dira, garai bateko drogeriatan gertatzen zen bezala. Sabaitik zintzilik daude alfonbra txikiak eta kirten luzeetako mopak. Badirudi denda barruan ez dela lasto txiki bat ere sartzen. Alabaina, nahas-mahasik ez dago; den-dena dago dagokion tokian. Mostradorearen beste aldean ez dago espero daitekeen pertsona moldea. Ugazaba gizonezkoa da, denda 1975ean ireki zuen pertsona ere gizonezkoa zen. Hain zuzen, Davide D’ Ursoren aitaginarrebak sortu zuen denda eta D’ Ursok leku-

koa hartu zion 2010ean. Egungo ugazabak 42 urte ditu eta Erroman jaiotakoa da, nahiz eta bere bizitzaren zati handiena Ingalaterran egin duen Legazpira iritsi aurretik. Ile luzea motots batean lotuta dauka eta gaztelaniaz hitz egiten du italierazko hitzak nahiz azentua nahastuta. D’ Ursok kontatu du aldaketa batzuk egin dituela dendan, baina haren esentzia gordetzen saiatu dela. «Lehen sintasolak eta paretak papereztatzeko paperak saltzen ziren. Orain produktu horiek ez dira

Davide D´Urso drogeriako ugazaba salmenta bat egiten. MIRIAM LUKI

horrenbeste saltzen eta kendu nituen». Makillajea, lurrinak, garbiketak egiteko produktuak, osagarriak, nezeserrak, kremak, apaingarriak, lorategi zaintzekoak... Kolonia ura ontziratu gabe saltzen du garai batean egiten zen bezala. «Adineko andreak dira, zalantzarik gabe, bezero onenak eta fidelenak», dio D’ Ursok, «edonola ere, galzorian dagoen negozioa da, ez dakit gure haurrek jarraitzeko aukera izango duten, egia esan, nork daki». D’ Urso kontatzen ari den bitartean bi gizonezko sartu dira dendan, batek zoruak garbitzeko xaboia eskatu dio eta hitz batzuk trukatu dituzte; ataria garbitzea egokitu zaio eta xaboiaren faktura behar du. Bes-

teak bainurako jela nahi du. Aurretik emakume bat sartu da lixiba erostera eta ondoren beste batek landareentzako lurra nahi du. Beste andrazko batek zuzenean eskatu dio nahi duen produktuaren marka aipatuta, D’ Ursok aurretik saldu zion eta oso-oso ona dela esan dio emakumeak. Egiten duen hotzaren gainean bi hitz esan dituzte; auzotarrak kexu direla dio emakumezkoak, «baratzeetako patatak galdu dituztelako». D’ Ursok auzotarren elkartasuna laudatu du, «supermerkatuan produktua pixka bat merkeagoa aurkitu dezaketela badakite, baina hona datoz erostera eta gu oso eskertuta gaude».


GOIBERRI 13

MOTZEAN

Maider Sudupe urretxuarra, Julita mertzerian egokitu duen erakusleihoaren aurrean. MIRIAM LUKI

Maider Sudupe Erakusleiho sortzailea

ÂŤErakusleihoekin transmititzea eta komunikatzea dira nire helburuakÂť

bat egin dut, bost hilabetekoa, Internetez. Mundu osoko ikaskideak izan ditut, diziplina askotarikoak. Intentsoa izan da, baina zoragarria ere bai. Entzun behar izan ditut zertarako balio dizu horrek eta gisa horretako galderak, baina nik aproba egin nahi nuen eta ikusi.

Eta ondoren egin? Miriam Luki Urretxu Maider Sudupek (Urretxu, 1978) azkenaldian Zumarragako Julita mertzerian ikus daitezkeen erakusleihoen diseinua egin du. Irudiaren mundutik dator eta irudien mundura doaz sortzen dituen leihoak. Egun zaletasuna dena, akaso etorkizun hurbileko ogibide izango da.

Urte luzetan aritu zara telebistaren esparruan lanean. Bai. Ikus-entzunezkoa komunikazioa ikasi nuen eta amaitu berritan lanean hasi nintzen. Zortedun izan nintzen. Praktikak Euskal Telebistan egin nituen eta han egin dut nire ibilbidearen zatirik handiena.

Zertan zehazki? Gasteizen ibili nintzen erreali-

tate birtualaren arloan lanean, kroma pantailekin sortutako platoetan hain zuzen. Kontratu hura amaituta, teknologia zentro batean aritu nintzen telebista automatikoekin; programatzaileen lanaren ostean guk edukiz betetzen genituen.

Telebista utzi zenuen baina.

Telebistara lotuta beti...

Telebista utzi nuenetik ez naiz ezer egin gabe egon. Sortzeko beharra beti izan dut eta irudiaren bueltan nabil beti. Telebista irudia da eta erakusleihoak irudiak dira. Niri irudien bitartez transmititzea gustatzen zait. Dekorazioa ere gogoko dut, baina intimoagoa delakoan nago. Erakusleihoak, ordea, komunikatzeko baliatu daitezke. Erronka bat da.

Bai, Euskal Telebistara itzuli nintzenetik EITB Kulturan aritu naiz luzaroan. Esker oneko lana izan da, asko eta ongi zaindutakoa. Nik errealizadore eta muntatzaile lanak egiten nituen. Bi errepidean saioa gogoangarria da niretzat jendearekin kontaktu zuzena genuelako; erreportajeak egitera platoetatik ateratzen ginen eta etxe barruraino sartu ere. Saio hura oso aberasgarria izan zen.

Une jakin batean ez zegoen diru askorik ezta saiorik ere, eta niri baldintza berriak amatasunarekin uztartzea zaila egin zitzaidan. Ez naiz damutzen.

Erakusleiho bat zertan da telebistaren antzekoa?

Prestatu ere egin zara. Bai, Bartzelonan ikastaro trinko

Hori da. Lagun baten erakusleihoarekin hasi nintzen. Podologoa da bera eta halakorik ez zuela behar zioen, edonola ere egiten utzi zidan. Ez da bakarrik saldu beharrekoa saltzeko, norberari buruz ere asko esaten du erakusleiho batek; saltzaileari buruz, alegia. Euskal Jaiaren harira egin nion lehenengoa eta hura egiteko, dena eskuz egiten dudanez, hari batzuk behar izan nituen. Hala iritsi nintzen Julita mertzeriara. Hariak erosteaz gain, erakusleihoa egiteko enkarguarekin atera nintzen eta oso eskertuta nago aukera itzela eman didatelako. Sei bat jarri ditut jada, ahal dela bertako produktuekin. Kontua, niretzat, erakusleihoekin transmititzea eta komunikatzea da.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Albisteak

Sarean ikusia

Bertsomovie-ak aurkezteko epea

Firefox: euskal komunitatearen domeinuak.eus nabigatzailea Google Chrome nabigatzailea hartzen ari den indarra ikusita, Librezale taldeak Mozilla Firefoxen aldeko aldarria egin du. Azken hau «software librea» dela eta euskaraz eta «formatu guztietan erabilgarri» dagoela gogorarazi dute. Euskal komunitateak urteak daramatza Firefox euskaratzen eta egun, «bertsio guztiak lehen egunetik euskaraz» daudela azaldu dute. Hala ere, uste dute ez dela «aukera hau behar beste ustiatzen». Horregatik, «Interneten monopolioa enpresa bati» eman beharrean, Firefoxen aldeko hautu kontzientea egiteko eskatu dute.

Internet Eguna, sarean euskara sustatu nahian untuEUS fundazioak antolatuta, eta Interneten Nazioarteko Egunarekin bat eginez, II. Euskarazko Interneten Eguna egingo dute maiatzaren 17an, Azpeitian. Iaz egin zuten ekitaldi horren aurreneko edizioa, Iruñean. Komunitatea eta euskararen egoera aztertu eta aurrera begirako erronkak zehaztu zituzten bertan. Aurtengo topaketaren helburu nagusia «euskarazko In-

P

terneten sustapenean eragitea» izango dela azaldu dute antolatzaileek. Helburu hori gauzatu nahian, PuntuEUS fundazioak, CodeSyntaxek, Kontseiluak eta Ikastolen Elkarteak martxan jarri duten proiektu baten berri emango dute egun horretan. Ekitaldi nagusia, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan. Bertan parte hartu nahi duenak, domeinuak.eus webgunean eman dezake izena.

Bertsomovieda lehiaketak martxan du seigarren edizioa. Atzo bukatu zen lanak aurkezteko epea, eta gaurtik aurrera, ikusgai izango dira bertsomovieda.com webgunean. Ikusleek beste astebeteko epea izango dute orain botoa emateko, gaurtik hilaren 12ra arte. Jarraitzaileek emandako boto horien bidez aukeratuko dute ikusleen sariaren irabazlea.

‘KulturGazte’: aplikazio berria Gazteen artean kultur zaletasuna bultzatzeko helburuarekin, KulturGazte APPa sortu du Asmoz fundazioak. Jolasen bitartez, «musika eta antzerkiaren inguruko ezagutza orokorra handitzea» lortu nahi du. 18 eta 24 urte arteko gazteei dago zuzenduta. Musika taldeak ezagutu eta kultur orokorraren inguruko galderak erantzun behar dira.


GOIBERRI 15

PUBLIZITATEA



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.