Goiberri 215. zenbaia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

215. zenbakia. 2016ko abenduaren 2a

GOI B ERRI

Hauspotu birikak euskarari Euskararen arnasgune diren herrietan behera egin du erabilerak 8-10

Aitziber Etxezarreta 3 Iritzia 4-5 Huntza musika taldea 6 San Nikolas txikiak 7 Idurre Eskisabel, kazetaritzaz eta antropologiaz 12-13 Saretik 14

Uemako kide diren Goierriko herrietan euskararen ezagutza eta erabilera jaitsi egin da 80ko hamarkadatik hona. FREEPIK


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Aitziber Etxezarreta Yartu kultur elkarteko kidea

«Yartun kultur ekintzak antolatu eta dinamizatzen saiatzen gara» J. Zarandona Ezkio-Itsaso Aitziber Etxezarreta (EzkioItsaso, 1974) erizaina da lanbidez eta Donostian egiten du lan. Ezkio-Itsason jaio zen eta bertan bizi da. Berea bezalako herri txiki batean bizitzeak ingurukoekin oso hurbileko harremanak egiteko aukera ematen duela uste du. Herriko Yartu kultur elkarteko kidea ere bada. Kultura zentzurik zabalenean hartuta, ekintzak antolatu eta dinamizatzen saiatzen dira. Batez ere, udalarekin elkarlanean aritzen dira, baina baita guraso elkarte zein bestelako taldeekin ere. Hitzaldiak, antzerkiak,

erakusketak eta herria zein Euskal Herria ezagutzeko irteerak antolatzen dituzte.

Jende gehiegi ez dagoen edozein leku.

Amets bat.

Zein zaletasun dituzu?

Amets egiten jarraitzea.

Irakurtzea eta lagunartea gustuko ditut.

Jaso duzun oparirik bereziena. Guztiek dute bere berezitasuna.

Liburu bat. La catedral del mar, Musika talde bat.

Zeri diozu beldurra?

Ken 7.

Zerk sortzen dizu irribarrea?

Nire buruaren jabe ez izateari.

Abesti bat.

Etxeko txikien irribarreak.

Xalbadorren Ama Euskal Herria, Anje Duhaldek abestuta.

Goierriko txoko bat.

Janari bat. Entsalada bereziak.

Edari bat. Ur naturala.

Oporretarako leku bat.

«Jende gehiegi ez dagoen edozein leku da niretzat aproposa oporrak pasatzeko»

Izazpiko gaina.

Herriko alkate bazina... Badaude lan horretarako egokiagoak.

Ezkion biziko ez bazina? Donostian.

JOSUNE ZARANDONA Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Ione Berasategi Koordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Nekane Gonzalez Itzultzailea

Castroren bizarra

aur zortzi joan zitzaigun Fidel Castroren bizarra, eta harekin batera, baita Fidel bera ere. 90 urterekin esan zion adio lurtarron mundu ezdeus honi. Berehalakoak izan ziren sare sozialetan haren eginei eta ez eginei, lorpenei eta porrotei buruzko iritzi, irizpen eta epaiak. Izan ere, zerbait izatekotan, inor ez hotz ez bero utzi ez duen pertsona izan da komandantea. Maite zutenek izugarri maite zuten, eta gorroto zutenek ere, halaxe. Komunista, iraultzailea, bere herriaren duintasuna erdiestearren arima galdu zuen politikaria. Haren irudia Ernesto Guevara Che gerrillariaren alboan irudika dezakegu duela urte mordoxka bat, eta bere anaia Raulen alboan, azken urteotan. Habano baten kearen baitan barreiatzen zituen amets anti-inperialistak, eta zalantzarik gabe, borrokalarietan borrokalariena izan zen: AEB boteretsuari galga jartzeko, hirugarren munduko herrialdeei elkartasuna erakusteko eta bere bihotzeko Kubaren ongizatea eta askatasuna bilatze-

G

ko borrokatu zen beti; zutik, uzten ziotenean, eta belauniko, hartara behartzen zutenean. Hark esana omen da jaio behin jaiotzen garela, beti amestu behar dugula, eta hil, inoiz ez. Bada, ameslariari ere iritsi zaio akabera. Joan da, baina mundu osoan geratuko dira hark egindako balentrien aztarnak. Asko egindakoa baita. Estatu Batuek ezarritako blokeoari aurre egiteko gai izan zen, hezkuntza zein osasun arloetan finkatu zituen neurri eraginkor batzuei esker; horregatik, zentzu askotan izan da munduko herrialde ugariren eredu. Okerrik ere egingo zuen inoiz, jakina, baina hark egindako gauza onekin geratuko naiz ni, behintzat. Bai horixe! 2016ko azaroaren 25a zen, ilunabarra, Fidel Castrok bere azken hatsa bota zuenean. Beraz, indarkeria matxistaren aurkako egunean eta orain modamodako dagoen Black Friday fenomenoaren erdian utzi zuen bere Kuba maitea. Indarkeriaren kontra aritzeaz bazekien zertxobait gizonak, baina zer iritzi ote zuen yankiek asmatutako Black Friday delakoaz? Nirearen antzekoa, seguru asko. Urruneko lurraldeetatik Pa-

ÂŤHark esana omen da jaio behin jaiotzen garela, beti amestu behar dugula, eta hil, inoiz ez. Bada, ameslariari ere iritsi zaio akaberaÂť

pa Noel iritsi zitzaigun duela hamarkada batzuk. Atzetik etorri zen urriko azken egunean ospatzen den Halloween gaua ere. Eta oraintsu izan dugu Black Friday horren berri. Jatorrizko lurraldetik beti gure bitartekari lanetan jarduten duen Espainiara iristen dira horrelako fitxaketak, eta ez du denbora askorik behar izaten geurean ere errotzeko. Terminoak eta esamoldeak bezain erraz mailegatzen baititugu ohiturak eta ohikeriak ere. Badugu garaia etxean dugunari eta berezkoak ditugunei arreta jartzeko eta horiek zaintzeko. Kanpoaldeari so egotea ondo dago, baita ideiak hartzea eta gure ongizatea ekar dezaketen proiektuak abian jartzen ahalegintzea ere. Baina tradizio eta ohitura handiko herria da gurea. Onak diren bitartean, euts diezaiegun horiei! Bihar dugu Euskararen Eguna, eta Euskararen Eguna da DĂ­a Internacional del Vascuence edo International Day of Basque Language izendapenen gainetik. Jardun dezagun, beraz, geuk, geure artean eta geuretzat, Fidel Castrok Kuban, kubatarrekin eta Kubarentzat jardun zuen bezalaxe. Betira arte, kamarada!


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Fidel Castrori agur! Maitatua bezain gorrotatua izan den Fidel Castro gogora ekarri du Marotok bere heriotzaren berri jaso eta egun gutxitara. Kubako iraultzak galdu du bere ikurra.

‘Thanks Giving Day’ atzean utzi dugu, alegia, «esker emateko eguna». Ez dugu ospatzen, baina ziur nago urte batzuren bueltan denok indioilar betea izango dugula plater gainean. Aurreko zutabean, Halloweeneri buruz aritu ginenean, hitz egin genuen ohituren internazionalismoaz eta, uste dut, horrekin ere hala gertatuko dela. Ohiturei pixka bat kostatzen zaie errotzea, hala ere. Baina kontsumoa tartean dagoenean, orduan bai ziztu bizian hedatzen direla beste herrialdeetako joerak. Adibide bat da Thanks Giving Day horrekin hasi zen Black Friday –ostiral beltza–. Egun horretan aparteko merkealdiak eskaintzen zaizkigu saltokietan eta oso zaila da zerbaitetan ez erortzea. Gabonak gertu daude baina neguko merkealdiak urrun, eta poza ematen du gustuko dugun zerbait prezio erdian lortzen dugunean. Herriko saltokietan erostearen aldekoa naiz baina ez dut hipokrita izan nahi horrelako kanpainetan erosi behar ez dela esanez. Ni neu izan nintzen bezero naizen dendek eskaintzak ote zituzten ikusteko emailak errepasatu zituen le-

hena. %20ko deskontua hemen, 2X1eko eskaintza han. Begiak dizdiratsu jarri zitzaizkidan eta erosteko beharra sortu zitzaidan. Behar hori asetuta, etxera aurpegirako hiru kremekin itzuli nintzen. Gaitzerdi, egunero erabiltzen dudan zerbait da! Donostian eguna emanda zaila da tentaldiari aurre egitea. Baina imajinatu ditzaket denda-kateetako saltzaileak eskuak igurtzen, euroaren sinboloa begietan dutela...

Nagore Belastegi

bat eta

Bazkalorduko hizketa gai izan genuen lantokian, zenbat mezu jaso genituen azken orduetan Black Friday-aren aitzakiapean. Tentazioa badela ezin ukatu behintzat. Gabonen atarian, erosketa zerrenda opariz eta gutiziaz betetzen doakigun honetan, nork ez du erakusleihoko mauka aprobetxatu nahi? Eta hori pentsatzen dudan aldi berean agertu zaizkit lehenengo kontraesanak. Kontzientzian agertzen diren arrakala txiki eta deseroso horiek. Zenbatetan hitz egiten dugu lagunartean kontsumismoaz? Gizartearen gaitz guztiei izena jarri eta horien kontra hitz egiteko sortutako makulua ere bihurtu da kontsumismoa. Nahiago dut eguneroko praktikari begira jarri eta egun daramagun bizitza eta kontsumo erritmo eroari erreparatu. Aisialdia kontsumo bihurtu da, eta kontsumoa aisialdi. Baina tira, ez nadin zurikerietan erori. Nik ere tabernetan pasatzen dut denbora lagunekin, gustuko dut dendetan kapritxo bila ibiltzea, opariak jasotzea eta egitea... Korapilo horretan sartuta bizi naiz ni ere, askotan gustoz eta beste batzuetan kontzientzia

bat

Iraia Oiarzabal

txarrak dakarren pisuarekin. Orain gutxi egindako elkarrizketa batean, desberdintasunaz, pobreziaz eta sistema aldatu beharraz hainbeste hitz egiten dugun garaiotan aldaketa horrek, beste borroka batzuen artean, gure buruetan iraultza sakon samarra ez ote duen eskatzen galdetu nion elkarrizketatuari. Baita horretarako prest al gauden. Baiezkoa eman zidan, konbentzimenduz. Nik ere konbentzituta nahi nuke, baina zalantza handiak ditut.


06 GOIBERRI

GAZTEAK

Huntza musika taldeko sei kideak, tartean Aitzol eta Inhar Eskisabel ataundarrak. Aurki aterako dute lehenengo diskoa. HUNTZA-GAZTEZULO

Ataungo lurretik, Huntza musikaren horman gora Aimar Maiz Ataun Aldapan gora bakarrik ez — izenburu hori du abesti entzun batek—, euskal musikaren hormetan gora ere laster igo da Huntza taldea. Duela bi urte Bilboko Alde Zaharrean elkartutako sei ikaskide gipuzkoarrek eratu zuten, eta tartean dira Ataungo Aitzol eta Inhar Eskisabel anaiak. Durangoko Azokan argitaratuko eta aurkeztu-

Babeslea

ko dute Ertzetatik lehen diskoa, toki askotako kideak (Ataun, Arrasate, Hernani eta Lastur) daudela aditzera emateko. Unibertsitateko ikasleak dira denak. Aitzol Eskisabelek gitarra jotzen du, eta Fisika ikasten ari da. Inharrek baxua astitzen du, eta Enpresa Zientziak ari da ikasten, Donostian. Josune Arakistain (trikitia eta ahotsa), Uxue Amonarriz (ahotsa eta

panderoa), Peru Altube (bateria) eta Aitor Huizi (biolina) dira beste musikariak.

Grabaketa, irailean Udaberrian egin zuten lehenengo agerraldia jende aurrean, Emakumearen Nazioarteko Egunean. Harro gaude abestiarekin bideo bat ere ekoitzi zuten, eta harrera ona jaso zuen. Oholtzara igotako lehenengo emakumeen historia kontatzen du, Iñaki Gurrutxaga bertsolariaren hitzekin. Geroztik, Aldapan gora sarkorrak irratiak konkistatu ditu. Bi pieza entzun horiei beste hamar bat gehitu, eta Ertzetatik diskoarekin gorpuztuko da Huntza taldearen erromerieta-

ko jarduna, aurrerantzean. Hamabi kantu izango ditu. Irailean grabatu zuten, Usurbilgo Higain estudioan, Haritz Harregi teknikariarekin. «Denetik pixka bat» izango du: abesti tradizionalak, trikitiari garrantzia gehiago emanda; trikitirik gabekoak, ataundarren gitarrabaxuak ageriago direnak... Letrak bertsolariei eskatu dizkiete, batez ere. Gurrutxagaz gain, Maider Arregi, Maialen Akizu urretxuarra edo Eli Pagola izan dira letragile. Arakistain taldekideak ere idatzi ditu. Abenduaren 16an Zaldibian kontzertua du Huntzak; Mutrikun (17), Arrasaten (29) eta Bilbon (otsailak 2) joko dute. Ataunen entseatzen dute.


GOIBERRI 07

MOTZEAN

San Nikolas gotzain txikiak San Nikolas eguna ospatuko dute. Abenduaren 5ean Zegaman eta Legazpin, eta abenduaren 6an Seguran. Loinaz Agirre San Nikolas gotzaina hil zeneko eguna gogoratzen dute urtero abenduaren 6an Goierriko hainbat herritan. San Nikolas gotzaina umeen zaindari izendatuta dagoenez, umeei zuzendutako festa izaten da egun honetakoa. Seguran 150 urte baino gehiago dira San Nikolas eskea abenduaren 6an egiten dutela. Segurako tradizioak dioenez, herritar batek, parrokiko sakristauari gotzain jantzi txiki bat oparitu zion, eta ordutik, abenduaren 6ean, 6 urteko haur bat gotzainez jantzita irteten da herrian zehar. Aurtengoan, Danel NiĂąo Azurmendi izango da. 10:00etan, Arbolaritik irtenda, pottoka gainean joango da gotzain txikia batetik bestera, he-

rriko umeek lagunduta. Haurrek kantatu eta segurarrek leihoetatik botatako gozokiak jasoko dituzte. Azken urteetan bezala, Nikolas Txikiak eta Segurako Tarta Ardixarran eta plazan salgai jarriko dituzte.

Danel NiĂąo Ormazabal segurarra izango da Seguran aurtengo San Nikolas txikia. LOINAZ AGIRRE

Zegaman bi gotzain Zegaman ere ospatzen dute San Nikolas eguna. Dena den, egunean bertan ospatu beharrean, bezperan, abenduaren 5ean egingo dute San Nikolas eskea. Aitxuri Eskolako haurrak bi taldetan banatuta ibiliko dira kantuan, bakoitza bere gotzainarekin. Aurten, Haitz Goia eta Nora Etxezarreta izango dira gotzainak. Bigarren eta Hirugarren ziklokoak 09:00etan aterako dira kantuan; lehenengo ziklokokoekin 10:00etan elkar-

tuko dira eta haur hezkuntzakoekin, 11:30ean. Ondoren guztiak elkarrekin herrigunean ibiliko dira. Bildutako dirua Siriako errefuxiatuak laguntzen dituen Save the Children erakundearentzat izango da.

Legazpin ere bezperan Legazpiko kasuan, Olazabal Institutuari dagokio aurten San

Nikolas izendatzea eta DBH2ko Iker Zeberiok izango du San Nikolas izateko ohorea. Abenduaren 5ean, Laubide kaletik, 17:30ean hasiko dute San Nikolas erronda. Musika Eskolako musikariek lagunduta, kalez kale ariko dira San Nikolasen omenezko kantuak abesten. Euskal Herria plazan amaituko da, 19:00ak aldera. Eguraldiak lagunduko ez balu, ekitaldia azokan egingo da. Tradiziozko txokolate beroa hartuz eta kakahueteak janez amaituko dute San Nikolas bezpera eguna legazpiarrek.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

78

Arnasguneak, arnas beharrean

herri dira Uem Gaur egun Uemak baina datozen h Ataun, Errezil, M Larrabetzu g zaizki

Uemak 25 urte bete ditu aurten eta euskararen arnasgune diren herrietan jarri dute arreta, 80ko hamarkadatik hona behera egin baitute euskararen ezagutzak eta erabilerak. Arkaitz Apalategi Goierri Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, erabileraren inguruko datuak izango dituzte hizpide batzuek eta besteek. Datu orokorrak hartuta, euskararen ezagutzak eta erabilerak gora egin dute azken hamarkadetan. Gunerik erdaldunenetan ere gero eta gehiago dira euskara dakitenak. Baina zer gertatzen da euskararen arnasguneekin? Historikoki euskararen babesgune izan diren herrietan kontrako joera ari da nagusitzen azken urteetan. Migrazio mugimenduak, hirigintza politikak edo kultur eredu berriak direla medio, herri euskaldunetan beherakada nabarmena izan da, bai ezagutzari eta baita erabilerari dagokionez ere. Joera horrekin kezkatuta, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea lanketa bereziak egiten ari da herriz herri, arnasgune izan diren herri horiek izaera mantendu eta erreferente izaten jarrai dezaten. Izan ere, «arnasguneak euskara

eroso bizi den eremuak» dira, «mehatxurik gabe eta egoera normalizatu batean». Arnasgune diren herri horietan, euskaldunen indizea %70etik gorakoa da, eta beste herrientzat eredu dira, euskararen normalizazioari dagokionean. Uema-

«Arnasguneek akuilu lana egiten dute. Euskara bultzatzeko sartu ginen Ueman» Asier Mujika

Aramako Alkatea

«Euskarak herrian dituen ahulguneak aztertu eta hor nola eragin daitekeen eztabaidatu dugu» Nekane Iturriotz

Elegunea euskara elkartea

ren arabera,«lider funtzioa dute arnasguneek» eta gune euskaldun horietan indarra eginez, inguruko txokoak ere euskalduntzea da helburua. Euskal Herrian 188 udalerri euskaldun daude eta zazpi lurraldeetako herrien %27 ordezkatzen dute. Biztanleriari dagokionean, berriz, %12 bizi da udalerri euskaldunetan. Orohar herri txikiak dira; euskara da herritarren lehen hizkuntza eta gehienek modu naturalean erabiltzen dute egunero. Arnasgune deitzen diren herri euskaldun horietako gehienak, ordea, herri txikiak dira, eta horrenbestez, «oso hauskorrak», hizkuntz joerak aldatzea oso erraza delako. Gune euskaldunek erreferente izaten jarrai dezaten, herrika diagnostikoak egiten ari dira, toki bakoitzeko indarguneak eta ahulguneak aztertu eta indarrak non jarri behar diren aztertzeko. Legorretan dagoeneko egina dute diagnosi hori; Zaldibian lanketan ari dira, eta dato-

-%10 Ezagutzaren jaitsiera.

zen aste Orokorrean euskararen eta hilaezagutza maila igo egin bada beteeere, herri euskaldunetan tan, Ze%10,6 egin du behera rainen eta 30 urtean. Seguran ere egingo dituzte antzeko bilerak.

Goierriko arnasguneak Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Goierrik bederatzi kide ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean, baina hamar izango dira laister, berriki Ataunek ere bertan sartzeko pausoa eman eta gero. Altzaga, Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Itsasondo, Legorreta (aurten sartu da), Segura, Zaldibia eta Zerain dira gainontzeko kideak. Denak ere, euskararen arnasgune bezala katalogatutako herriak dira, baina ez


8

GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Euskal hiztunak, herrika eta urteka

mako kide. k 78 kide ditu, hilabeteetan Mendaro eta gehituko e.

188

udalerri euskaldun. Gutxienez herritarren %70ek euskaraz dakiten 188 udalerri daude Euskal Herrian. Goierrin, hamalau herrik betetzen dute baldintza hori.

%37

euskaraz hitz egiteko gai. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan euskaraz hitz egiteko gai den herritarren kopurua (1981ean %21,6 ziren). Nafarroan %13,6 dira.

-%23

euskararen babesgune izateko baldintzak. Udalerri horietan udalerri euskaldun gutxiago. guztietan ordea, 1981. urtean, EAEko herrien Euskal Herrian izan %88,5 ziren herri euskaldunak den joera errepikatu (%70etik gorako ezagutza). dira da. Hala, Beasainen, 2011n berriz, %65,4 ziren, bakaZumarragan edo Le%23,1 gutxiago. rrak. Izan gazpin euskararen ezaguere, Uemako tzak eta erabilerak gora egin kide ez diren hainduten bezala, arnasguneetan bat herrik (Mutiloa, Gabiria eta behera egin du portzentaia hoZegama) ere betetzen dituzte rrek. 1981etik 2011ra arteko da-

HERRIA

1981

1991

+/-

+/-

2011

+/-

altzaga arama ataun beasain ezkio-itsaso gabiria gaintza idiazabal

%98,2

%96,8

-1,4

%91,9 +4,9

%85,1

-6,9

%86,2

%90,8

+4,6

%89,4 +1,5

%95,2

%96

+0,8

%94,6

itsasondo lazkao legazpi legorreta mutiloa olaberria ordizia ormaiztegi segura urretxu zaldibia zegama zerain zumarraga

2001

%86

-3,4

-1,4

%86,5

-8,2 -2,5

%40

%51,1

+11,1

%58,3 +7,2

%55,8

%92,3

%92,1

-0,1

%90,9

-1,2

%84,3

-6,7

%95

%97,8

+2,8

%94,6

-3,2

%87,9

-6,8

%98,4

%100

+1,6

%96,2

-3,8

%92,4

-3,7

%81,2

%87,1

+5,9

%87,9 +0,8

%82,8

-5,1

%82,5 %45,6

%82,9

+0,4

%78,6

-4,3

%74,3

-4,4

%55,2

+9,6

%63 +7.9

%38,5

%49,8

+11,3

%66

%73,4

+7,4

%93

%94

+1

%41

%44,6

%61,9

-1,1

+8

%57,2

-0,6

%75,1 +1,7

%69,8

-5,2

%91,5

%82,3

-9,2

%57,8

-2,5

+3,6

%52,3 +7,6

%41,7

%52,5 +10,8

%59,7 +7,2

%53,6 +1,3 %57,2

%67,4

%80,7 +13,3

%80,3

-0,4

%72,4

-7,9

%81,7

%88,5

+6,8

%89,4 +0,9

%80,3

-9,1

%56,8 +2,2

-2,5

%38,1

%48,4 +10,3

%54,6 +6,2

%79,5

%87,3

+7,7

%87,2

-0,1

%81,8

-5,4

%89,8

%90,4

+0,6

%89,3

-1

%83,4

-5,9

%90,7

%97,7

+7

%94

-3,8

%90,9

-3,1

%30,1

%37,7

+7,6

%46,5 +8,9

%45,7

-0,8

tuak kontuan hartuta, beherakada handiena izan duten herriak dira Altzaga (-%13,1), Mutiloa (-%10,7), Ataun (-8,7) eta Ezkio-Itsaso (-%8). Denek ere, %90etik gorako euskal hiztunen portzentaia zuten 80ko hamarkada hasieran. Egun, Gaintzak eta Zerainek bakarrik eusten diote kopuru horri. Kontrakoa gertatu da 5.000 biztanletik gorako herrietan. Urretxu eta Legazpi izan dira 30

urtean euskal hiztunen kopurua gehien igo dutenak (%18,7) eta antzekoa gertatu da Beasainen (%15,8), Zumarragan (%15,6) eta Ordizian (%15,5).

Erlaxatzeko arriskua Historikoki euskararen arnasgune horietan erabilera jaistearen arrazoia zein izan den aztertzen hasita, faktore ezberdinak egon daitezke. Migrazioak eta herrira datorren jendea izan


10 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

daiteke horietako bat, baina baita euskal hiztunak erlaxatzea ere. Euskararen arnasgune horietako bat, eta duela hamabost urtetik Uemako kide den herrietako bat da Arama. Prozesu hura ez ezik, Uemaren barne funtzionamendua ondo ezagutu ditu Asier Mujika alkateak, zuzendaritzako kide izan baitzen. Arnasguneek «akuilu lana» egiten dutela azaldu du, eta Arama ere, «euskaren erreserba bat den heinean, euskarari bultzada bat emateko asmoz» sartu zela Ueman. «Guk egunerokoan euskaraz funtzionatzen dugu, eta Ueman egonda obligazio puntu hori ere jartzen diogu geure buruari, gehiegi erlaxatu gabe». Izan ere, gune euskaldunetan dena eginda badago ere, oso erraza da datuek behera egitea. «200 biztanleko herri batean, 10 laguneko familia erdaldun bat etortzen bada, %5a da, eta hori asko nabaritzen da». Araman ere, azken urteetan inguruko herrietatik nahiz

atzerritik jende ugari etorri da, eta horren eraginez, «euskarak behera» egin duela nabaritzen dute. «Lehen kalean ez zen ia inor entzuten erdaraz hitz egiten, eta orain entzuten da».

Arnasguneei buruz tailerra egingo dute bihar Zerainen

Legorretako lanketa

uskararen Nazioarteko Eguna dela eta, aurretik beste herri batzuetan egin duten moduan, udalerri euskaldunetako joera linguistikoen inguruko tailerra egingo dute bihar, Zerainen. Sendotu arnasguneak, haur eta helduak elkarrekin lemapean, «arnasguneen garrantziaz ohartu eta herritarrek hizkuntzaren garapenean duten eragina» ikusteko saioa izango da. Uemak antolatutako saio horretan, haurrak eta helduak elkartu nahi dituzte, hizkuntza ohituren inguruan hitz egin eta aurrera begira egin beharrekoaz hitz egiteko. Saioa 17:00etan hasiko da, kultur etxean. Ondoren, mokadutxoa egingo dute.

Arnasguneetan euskarak izan duen beherakada horren adibideetako bat da Legorretakoa. Hamar urtean, ia 10 puntuko jaitsiera izan dute, eta Ueman sartu direnetik, horri buelta emateko lanean ari dira. Zelai Amenabarro alkateak azaldu duenez, herrian lehendik zegoen kezka euskararen erabileraren inguruan. «Duela lau bat urte Siadecok azterketa bat egin zuen herriko egoeraz, eta datuak ikusita, kezka sortu zen herritarren artean». Hala sortu zen Elegunea Euskara Elkartea. Udalean ere batzorde bat sortu zuten gaia lantzeko, eta aurten, Ueman sartzeko pausoa eman dute; «arnasgune bagara, baina gehiago izateko helburuarekin».

E

Behin Ueman sartuta, teknikariekin harremanetan jarri eta arnasguneen inguruko tailerra antolatu zuten. Elegunea elkarteko Nekane Iturriotzen arabera, bina orduko bi saio egin zituzten, eta hogei lagunek parte hartu zuten. «Arnasguneak zer diren eta euskara mantentzeko zer nolako garrantzia duten azaldu ziguten». Taldetan banatuta, herrian euskarak dituen indarduneak eta ahulguneak aztertu zituzten. «Ahulguneak aztertu eta horietan eragiteko zer egin zitekeen eztabaidatu genuen». Batez ere «gaztetxoak eta guraso gazteak ibiltzen diren lekuetan» ikusi dute eragiteko beharra. Horrekin batera, kontzientziazio moduan, inkesta bat ere egiten ari dira. «Euskararen erabileraren inguruan herritarrek zein perzepzio duten jakin nahi dugu batetik, eta gero datu horiek benetako datuekin alderatu». Bihar, Euskararen Nazioarteko Egunean, jakinaraziko dituzte inkesta horren datuak.



12 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

AIMAR MAIZ

Idurre Eskisabel

Kazetaritza irakaslea eta antropologia ikertzailea

ÂŤHemen oso berantiarra izan da modernitatetik posmodernitatera jauziaÂť


GOIBERRI 13

ELKARRIZKETA

Aimar Maiz Beasain Gizarteko kazetaritza egitetik, gizartearen kazetaritza egitera igaro da Idurre Eskisabel (Beasain, 1970). Kazetaritzatik antropologiara igaro zen. Unibertsitateko irakaslea da orain.

Kazetaritza irakasle zara unibertsitatean, Bilbon. Gaur ofizio hori nola irakasten da? Kazetaritza lanaren funtsak izan behar du besteei mundua, errealitatea edo konpartitzen dugun zoru komuna ahalik eta ondoen ezagutzeko tresnak ematea. Errealitate esaten diogun horrek lehen unean begien aurrean jartzen diguna zalantzan jartzea oso garrantzitsua da. Transmititzen saiatzen naizen ziurtasun minimoa zera da: begirada kritikoa, zalantzati — zentzu onean— izatea, jakinminez eta besteenganako irekitasunez jardutea.

Kazetariak nola aritu behar du? Objektibotasuna existitzen ez dela onartuta ere —gutako bakoitzak begi batzuk, adimen bat, sentipen eta bizipen batzuk ditugu, eta horrek motxila bat eragiten digu—, zintzotasuna. Jakinda ere beti eta etengabe posizionatzen garela, posizionamendu horretatik zintzotasunez aritu behar du, bai norberarekiko, bai besteekiko.

‘Euskaldunon Egunkaria’-n eta ‘Berria’-n aritua. Antropologian murgildu zinen gero. Unibertsitate irakaslea orain. Nola definitzen duzu zeure burua? Nolabait esatearren, ikasten esango nuke. Eta iraun diezagula ikasketak. Aurreko astean egin ditut 46, eta ia 50era begira jartzen zara. Gaur egungo jendartean zerbait baldin bada zaila, zahartzea da hori. Eta onartzea zahartzen ari garela. Nire ama nire adinean irudikatzen dudanean, jada andre heldu bat bezala eta munduan posizio batekin irudikatzen dut. Ni konturatzen naiz, eta adinkide gehienak berdintsu ikusten ditut, bizitzaren fase horretan ezin posizionatuta.

Ezinagatik ala hala nahita?

Esango nuke nahiko soziala dela. Honekin buruari buelta asko ari naiz ematen. Bizitzako ibilbidean badaude mugarri batzuk, eta mekanismo batzuk hasten dira martxan. Autoerrekonozimendua, ziur aski, gazteagoarena da. Gure jendarteak, gaur egun, gaztetasuna asko preziatzen eta primatzen du. Zerbait faltsutik ere badauka, zenbait gauza onartze ezetik. Zahartzaro horretan sartzeko prestatu behar dudala sentitzen dut. Baina, era berean, gaztetasun mota bat aldarrikatzen dut: ilusioa ez galtzea, jakin-mina ez galtzea, ume izaten segitzea; egunero, harrituko zaituen zerbait topatuko duzula pentsatuz jaikitzea. Ikasten segitzea, zentzu horretan.

Ikastea da, beraz, gaztetasunaren edabea? Bai. Harridurarako gaitasuna edukitzea. Oraindik gehiago: inozentzia asko aldarrikatzen dut. Inoxente izatea munduaren aurrean, dena ez jakinda edukitzea, baita xalotasun puntu batekin ere.

Horri lotuta, tesia bukatzen ari zara. Luzatzen ari da prozesua. Beste tankera bat eman diot, komunikaziora hurbiltzeko premia izan nuelako, lanagatik. Antropologian hasi nuen, euskal izendegiaren ingurutik abiatuta, abertzaletasunak edo euskal irudikapenak egin dituen genero estereotipoak aztertzen; nolako gizon eta emakume ereduak, nolako gizon eta emakume sozialak sortu dituen. Goenkale saileko errepresentazioetan euskal izate hori nola irudikatu den ikertuko dut.

Izenetatik abiatu, baina izanak kezkatzen zaitu, beraz? Izenak aitzakia ziren, izatea aztertzeko. Azken 50 urteetan Euskal Izendegiak gure izen sistema goitik behera aldatu du: izen berri piloa sortu dira, eta izenak identitate sozialen metaforak dira. Hortik abiatuta, zer metafora egiten ari ote garen arakatzea da asmoa.

Kazetaritzatik antropologiara zerk bultzatuta igaro zinen?

Beste arlo batzuk aztertzeko atea ireki zizun?

Oso ildo beretsukoak dira. 2001ean hasi nintzen Antropologia ikasten; bere garaian Kazetaritza ikasi nuen. 18 urterekin, 1987-88an, Beasaingo gazteontzako Bilbora joatea aldaketa handia zen; kasik beste mundu batera joatea bezala. Orduan arlo teoriko-akademikoan baino askoz gauza gehiago eta interesgarriagoak topatu genituen fakultatetik kanpo. Gero Egunkaria -n hasi nintzen, hirugarren karrera urtean. Baina beti baneukan formazio teorikoago baten premia. Kazetaritzan ere askotan nire burua kokatzerakoan faltan sumatzen nuen tresna zorrotzago batzuk edukitzea, hobeto arakatu ahal izateko. Horren bila hasi nintzen Antropologia ikasten. Oso aurkikuntza ederra izan zen, espero baino gehiago ase ninduen.

Antropologiak eraman ninduen, esate baterako, feminismoan neuzkan ziurtasun, intuizio eta jakintza batzuen arteko nahasketari zoru teoriko bat jartzera.

«80-90etako gure pentsamendua oso dogmatikoa zen, garai ideologizatu erlijiosotik etorria» «Feminismoaren ekarpena da kategorizazioak erabat hankaz gora jarri izana»

Bat datoz aurretik intuitzen zenuen hura eta gero teorikoki ziurtatu ahal izan duzuna? Denetik dago. Gure joera izaten da, autore bat irakurrita edo zerbait oso argigarria jasotakoan, ordu arte ibili dituzun pentsamenduekin uztartzea. Nik uste dut baietz, bat datozela.

Eskemak puskatu beharra daukagu pentsatzen dugun gauza askotan? Niri eskema apurketa bat baino gehiago gertatu zaizkit. Egia da 1980-90etako gure pentsamendua oso dogmatikoa zela, garai eta gizarte oso ideologizatu eta erlijiosotik gentozen, ziurtasun handikotik. Orduan, niretzat eskemak haustea izan zen. Gainera, jendartean ere hori asko gertatu izanarekin kointziditu du. Hemen modernitatetik posmodernitaterako aldaketa oso berantiarra izan da. Gatazkarekin-eta eduki ditugun saltsa guztiengatik, oso pentsamendu irmoko inguruak bizi izan ditugu. Orain sortu zaidan zalantza da Antropologian hasi ez banintz ere, izan dugun bilakaerak horretara eramango nindukeen edo ez. Ziur aski, lagundu dit eskemak apurtzen, baita oinarrizkoenak ere.

Feminismokoak ere bai?

«Izen berri piloa sortu dira. Izenak identitate sozialaren metaforak dira» «Beasaingo gazteontzat, 1987an, Bilbora joatea aldaketa handia zen»

Alde horretatik, feminismoaren izugarrizko ekarpena da kategoria epistemologikoak jartzen dituela zalantzan. Sexu genero sistemaren gainean egiten duen irakurketan, esate baterako, binalismoa bera apurtzen du: gizona zer den, emakumea zer den, generoa zer, sexua... Hain barneratuta ditugun kategorizazio horiek, gure jakintzaren eta pentsamenduaren oinarri direnak hankaz gora jartzeak, beste gauza batzuk ere iraultzera eramaten zaitu.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Sarean ikusia

kabia.durangokoazoka.eus

CAF-Elhuyar sarien deialdi berria martxan CAF-Elhuyar sarien 2017ko ediziorako deialdia zabaldu dute dagoeneko. Zientzia arloko ikerlan eta artikuluak saritzen ditu lehiaketak, eta aurten, Zabaldu zure ikuspuntua lemapean dator. Lau arlotan emango dituzte sariak: Dibulgazio artikulu originalak, zientzia-kazetaritzaren arloko lanak, Zientzia-Gizartean sorkuntza beka eta aurten aurrenekoz emango duten lehen sektorearen inguruko lanen saria. Deialdiaren eta parte hartzeko baldintzen inguruko informazio osoa,

cafelhuyarsariak. elhuyar.eus webgunean ikus daiteke.

Teknologiaren Kabi@ Durangoko Azokan urangoko Azokan dena ez dira diskoak eta liburuak. Azken urteetan, gune berriak sortu dituzte azokan, besteak beste, ikus-entzunezkoei eta teknologia berriei ere tokia egiteko. Teknologien Kabi@ da gune horietako bat, eta gaurtik hilaren 6ra arte, sarean nahiz teknologia berrietan euskaraz

D

izan diren berrikuntzak azalduko dituzte. Gaur, haur, gazte nahiz helduentzako zabalduko dute gunea, eta bideo-jokoak, ordenagailurako programak edota euskaraz garatutako app-ak ezagutzeko aukera izango da. Bihartik asteartera bitartean berriz, alor ezberdinetako aurkezpenak egingo dituzte. Bihar, bideo-jokoen tartea izango

da;astelehenean, sortzaileei eta komunikazio arloko adituei egingo diete tokia, eta asteartean, garapen eta euskara arlokoei. Kabi@aren aste osoko egitaraua bukatzeko, Komunitatearen Eguna egingo dute hilaren 6an. Bertan, Librezalekoek maratoi berezia antolatu dute, parte hartzaile guztien artean, Libre Office euskaratzeko. Librezale, euskara informatikaren munduan bultzatzeko sortutako talde irekia da, eta edonork har dezake parte. Egitasmoa azalduz hasiko dute saioa 11:00etan, eta 13:00ak arte ariko dira lanean. Segidan, Ion Turrillas abokatuak sare sozialen inguruko hitzaldia egingo du, Interneteko hainbat baliabidek informazio pertsonalaren gainean egiten duten erabilpena aztertzeko. Kabi@ren egitarau osoa, durangokoazoka.eus webgunean aurki daiteke.




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.