Goiberri 209. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

209. zenbakia. 2016ko urriaren 21a

Andoni Aizpuru

Telebista aurkezlea

«Ipurtarina naiz, gauza asko egitea gustatzen zait» 8-9

GOI B ERRI Andoni Aizpurua telebista aurkezle gabiriarra, ‘gailurrari’ begira. AIMAR MAIZ

Marian Bidegain 3 Iritzia 4-5 Domingo Unanue arkitektoaren altxorrak 6-7 Itsaso Vazquez 10 ‘Kaleatzegizale’ kanpaina 11 Igor Iñurritegi mikologiaz hizketan 13 Unidad Alavesa Jazpanan 14-15


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Marian Bidegain Euskara irakaslea

«Orain 40 urte eman nuen nire lehenengo euskara klasea» Josune Zarandona Gabiria Marian Bidegain (Mutiloa, 1959) bi urtez geroztik bizi da Gabirian. Orain 40 urte eman zuen bere lehenengo euskara klasea, eta ordutik euskara irakasle lanetan dihardu. Maizpiden egin ditu bere ibilbide profesionaleko urterik gehienak, 37. Hamabost urtez izan zen bertako zuzendari, eta orain irakasle lanetan dabil.

Zertan aldatu da irakaskuntza euskararen alorrean? Euskara irakasteko modua aldatu egin da, gizartea bera bezala. Ikasleen motibazioa eta premiak ere ezberdinak dira.

Liburu bat. Anjel Lertxundiren Zu.

Musika talde bat. Ken7.

Abesti bat. Xalbadorren heriotzean. Janari bat. Konpainia onean bada, edozer.

Edari bat. Ardo zuria, Albariñoa.

Oporretarako leku bat. Hondartza duen edozein herri koskor .

Goierriko txoko bat. Gabiriako Murgil mendia.

Amets bat. Euskal Herri euskalduna.

Zerk sortzen dizu irribarrea?

Zein zaletasun dituzu? Irakurtzea, eta sudokuak eta

Nire ikasleen euskalduntze prozesuak.

gurutzegramak egitea.

Gorroto duzuna. Handinahikeria.

«Euskara irakasteko modua aldatu egin da, gizartea aldatu den bezala»

JOSUNE ZARANDONA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Ione Berasategi Koordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Gabiriako alkate bazina? Ez nuke Iñakik baino hobeto egingo...

Gabirian biziko ez bazina. Lazkaon. Batetik, nire bigarren etxea hemen dagoelako, eta bestetik, oso herri bizia delako.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Nekane Gonzalez Itzultzailea

Eduki sexualeko bideoak

ureka! Zientzia Museoan izan nintzen aurreko asteburuan. Oso gustura, egia esan. Eta energia, gorputz, indar, animalia eta elektrizitate artean, aspaldian ahanzturaren zakuan sartuta neukan gai bat etorri zitzaidan akordura: magnetismoa. Alegia, nola imanen poloen eraginez eremu magnetiko bat sortzen den, eta nola izen desberdineko poloak elkartzen ahaleginduz gero, elkar erakarri egingo duten, eta izen bereko poloak elkartzen ahaleginduz gero, berriz, elkar aldaratu. Urruntze eta hurbiltze horiek magikoak dirudite, txikiak ginenean mago ilezuriak kapelatik untxi bizia ateratzen zueneko egoera bezain magikoa. Umeok, nola ez, zur eta lur. Imanetan, behin zeinua ikusitakoan zer gertatuko den badakigun arren, hurbiltze saioa begiak itxita eginez gero, patuak ekarriko diguna ikusteke dugu. Eta, zer diren gauzak! Gure mundutxo honetan begiak itxita ibiltzeko sekulako ohitura dugu. Bai, bai... ez ikusiarena egitea trikimailu erabilieneta-

E

koa da gurean. Guztiok dakigu hori. Hori bai, zenbaitetan begiak majo irekitzen ditugu sare sozialetan dantzan dabiltzan hainbat bideo ikusteko. Euskal futbol talde bateko bi jokalari eta neska bat azaltzen diren bideo ezagunaz ari naiz. Horrelakoetan, begiak itxita izatea hobe litzateke denontzat, baina... Ezin, antza. Gertatutakoa baloratzeari uko egin ezin diogun moduan. Eurenak egin du!

Zertan ari ote ziren pentsatzen? Nola utzi dute bideoa zabaltzen? Neskak nahi ote zuen grabatzea? Mutilen futbol ibilbidean zer eragin izango du honek guztiak?... eta beste hainbat iritzi zein galdera barra-barra botatakoak. Gertatu dena gertatu da, eta ez dago atzera bueltarik, baina bakoitzari berea: egitea libre da (guztion oniritziarekin bada, jakina); grabatzea, buru gutxi izatea; eta zabaltzea, zer esanik ez. Orain, ordea, ondorioak etorriko dira. Eta benetan espero dut neska ez izatea ondorio txarrenak jasan behar dituena, espero dut bera ez izatea hatz erakusle ororen itua. Neskarenak izaten baitira, horrelakoetan, galtzeko guztiak.

ÂŤEz ikusiarena egitea asko erabilitako trikimailua da gurean. Hori bai, zenbaitetan begiak majo irekitzen ditugu sare sozialetan dantzan dabiltzan hainbat bideo ikustekoÂť

Italiako beste kasu bat datorkit burura. Mutil lagunak beste batekin sexu harremanak eduki zitzan eskatu zion neskari, baita grabatzen uzteko ere. Bideoa lauzpabost laguni pasa zien mutilak berak, kontua hor geratuko zelakoan, baina zakurraren putza! Uste eta nahi baino askoz ere gehiago zabaldu zen bideoa, behin txoria libre uzten duzunean batera eta bestera hegan doan modura. Neskak jaso behar izan zituen irainak eta trufak izugarriak izan ziren. Hainbesterako, hilabete eta erdira bere buruaz beste egin zuela. Auzi guztietan bezalaxe, galtzaileak beti galtzaile. Newtoni sagarrak buruan emandako kolpeak Grabitazio Unibertsalaren Legea ezagutzea ekarri zigun, baina nago bestelako ondorio batzuk ere ekarri zituela, magnetismoak gauza on eta txarrak ekarri dituen moduan. Galde diezaietela, bestela, izen desberdineko poloen eraginez erakarri, grabatu eta sua bezala zabal hedatu diren bideoetan agertu diren pertsonei. Izan ere, nork esan digu munduan begiak itxita ibiltzeko dugun ohitura santua aldatzeko? Eureka!


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Andoni Aizpuru Euskal Telebistako ‘eguraldi gizon’ gabiriarrak mendi gailurrak hartu ditu orain jomuga.

Gustukoa al dek gazta, Axier? Ni gazta-jale amorratua nauk, bada! Klase askotakoak, gainera! Hori bai, gazta zaharra nahiago eta aukeran ardi-gazta eta fuertea. Ez omen zegok gazta txarrik, bakoitzaren gustu kontua omen dek! Ikusten dek, gure ohiko jarduna alde batera utzi (euskalgintza, bertsolaritza‌) eta lehen sektoreaz aritu nahi diat oraingoan hirekin. Ez nauk hasiko, ordea,hemengo artzainek zein gazta ona egiten duten goraipatzen (jakintzat ematen diat hori). Gaztazalea naizen aldetik hainbat aditurekin izan dizkiaten xexioez aritu nahi diat oraingoan hirekin. Gazta ketua ala ketu gabea? Hor zeok lainoa! Nik beti pentsatu izan diat, garai batean, baserri nahiz artzaintxaboletan gaztak egiten zituztenean, mantentze aldera ketzen zituztela euren produktuak. Gaur egun, ordea, gaztak egoki mantentzeko egin dira aurrerapenak, eta ustez, ez legoke zertan gazta ketu beharrik. Honek eztabaida luzea eragingo lukeenez, eta ez da hori nire asmoa, noan harira. Ketzeak ez al dik jatorrizko produktuaren berezko zaporea ordezten? Hau da, ketutako gazta jaten ari garenean benetan ba al dakigu gazta nolakoa den? Zer gazta klase den?

Esan bezala, horretan aditu diren batzuen iritziak jaso ditiat eta ia gehienek nabarmendu ziatek ketuak gaztari ematen zioken ukitu berezi hori, ketu guztiak ez direla berdinak‌ Gazta lehiaketa gehienetan ketuak izaten dira sarituak (2016ko Legazpikoa eta Ordiziakoa kasu). Baina ni nire horretan temati! Ketutako gazta eta ketu gabekoa ez dituk berdinak aho-sabaiarentzat! Madrilgo sukaldari batek esan zidan bezala, zergatik ez bereiztu bata zein bestea eta bi lehiaketa desberdin egin? Nola ikusten duk hik kontua, Axier?

Aitor Calvillo

bat eta

Gure amona ataundarrak semearen gelako leihoan uzten zituen gaztak ontzen. Ez dakit erabakia nola eta zergatik hartuko zuen, baina, ez zuen berehala pentsatuko zer eragingo zuen: osabak bezala, lehengusuen artean hirutik bik gazta gorroto du. Ni hirutik batekoa naiz. Gai zaila da gurean. Ingurukoek ere badakite hori. Zabalondoko gaztazka deitzen diote. Istiluak saihesteko, oso gutxi hitz egin izan dugu gaztari buruz eta, guztian bezala, hitz egitea da gaia lantzeko eta iritzia sortzeko bidea. Ketua ala ketu gabea? Ez daukat iritzirik, gaztaz ari garenean, behintzat. Keari buruz badaukat iritzia: ke batzuk ez ditut maite. Maite dut kafe, arroz eta gaztaina errearen kea. Ez dut maite bengalen, intsentsuaren eta tabako-belarraren kea. Familiako argazki zaharretan zenbatu izan dut, hirutik bi zigarroa eskuan ageri zirela. Ni, hemen ere, hirutik batekoa nintzen. Zorionez, gaur egungo argazkietan ez dago arropa keturik.

bat Asier Iriondo

Ingeles-hiztunek, erretratua egiteko kamera aurrean jartzean, Chesse esaten dute. Gurean hitz madarikatua litzateke, jakina, baina, geuk ere badugu gure hitza: Genobeba esaten dugu, amona zenaren omenez.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Unanueren altxorrak Adur Ezenarro ordiziarrak Domingo Unanue arkitektoaren lan modernisten ikerketa egin du.

tertzea eskatu zidatenean, Ordiziako Herri-Antzokia gainerako lanik esanguratsuenen multzoan sartu nuen».

Beste eraikin batzuk A. Vierbücher Ordizia Victor Mendizabal II. ikerketa beka lortu zuen Adur Ezenarro arkitekto ordiziarrak 2013an. Ikerketa-gaiak, Ordiziarekin lotura izan behar duela zehazten dute lehiaketaren oinarriek eta horregatik, Domingo Unanue arkitekto ordiziarraren lana aztertu zuen. «Nekez aurkitu daiteke Ordiziarekin lotura handiagoa duen gairik, Unanueren lana Ordiziarik gabe ulertezina bilakatzen delako» adierazi du Adur Ezenarrok. Lan horrekin agerian utziko du «Unanue eta Ordiziaren arteko lotura erabatekoa» dela. «Abiapuntuan neronek uste nuena baino estuagoa da» gehitu du Ordiziako arkitekto gazteak. Domingo Unanue bera ordiziarra izateaz gain, eta arkitekto moduan egindako ia bere lan guztiak bertan egoteaz aparte, neurri handi batean Ordizia modernoak gaur egun duen itxura «berari zor» diola jabetu da Ezenarro egindako ikerketarekin. 1951. urtean, udalerriak eduki zuen lehendabiziko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrean, Unanuek egindako aurreikuspenak eta analisiak «gaur egun, oraindik ere, indarrean» daudela baieztatu du Ezenarrok. «Batez ere, bere plangintza betetzeko jarri zuen epea oraintxe bete den honetan», nabarmendu du. Hirigin-

tza mailan egindako ekarpenekin, nahiz bere eraikinekin, Unanuek «Ordizia modernoa zizelkatu» zuela jasotzen du Ezenarroren ikerketak. Zizelkatzeaz gain, «etorkizuneko garapenaren norabideak finkatu zituen, ondoren hirigintzan arituko direnek bere hausnarketek ireki zituzten ildoetatik jarraitu» dutelako, eta azkenean, «Unanueren aztarnak gaurdaino heltzen» direlako.

Etxezarreta antzokia Unanueren lehendabiziko obra kontsidera daitekeenak aspaldi sortua zion Adur Ezenarrori «nolabaiteko zirrara». Egun batean, Etxezarreta zine-antzokia bezala ezagutu zena, gaur egungo Herri-Antzokia, «berezia baita, oso berezia, jendea hortaz konturatu ez arren». Eraikin modernista hori Domingo Unanue arkitektoak diseinatu zuen, eta Ezenarrok arkitektura ikasketak hasi zituenenean, lehenengo ikasturtean, norberaren jaioterriko eraikin modernoetan, zaharrena aukeratzeko eskatu zieten. «Nik Herri-antzokia aukeratu nuen». Ondoren, hirugarren mailan, Unanue berriz ere Ezenarroren bidean gurutzatu zen: «Arkitektura garaikideak Euskal Herrian Mugimendu Modernoaren barruan utzitako arrastoak az-

Gaur egun, Ordiziako udal artxiboaren edukia paperean gordetzen diren hainbat zerrendetan jasotzen da, artxiboan gordeta dagoena. Zerrenda horiek erabilita, herrian betidanik Unanueri egotzi zaizkion eraikinen espedienteak topatu ahal izan zituen Ezenarrok, hala nola, Herri-Antzokia, Chocolateria, Carroceria Modelo , Lecheria edota gidetan Pildain bezala gaizki ageri den San Bartolome auzoko Vicente Ruizen fabrikadun etxebizitza. Horregatik, Ordiziako Udalari artxiboan sartzen uzteko baimen berezia eskatu zion Ezenarrok. Egindako ikerketari esker, Herri-Antzokiaz gain, beste eraikin publiko, lantoki, etxebizitza, etxalde, auzo eta eraikuntza proiektuak ez ezik, Ordiziako Hirigintza mailakoak ere landu zituela baieztatu ahal izan zuen ordiziarrak. Eraikin publikoen alorrean, Unanuek hainbat egitasmo egin ditu udalarentzat. «Interesgarriena, 1933-1937 bitartean, frontoiaren inguruan egindako azterketa lanak izan ziren», adierazi du Ezenarrok. Nolabait udalak sustatuko ditu baita ere krisialdiari erantzuteko 30eko hamarkadan eraikiko dituen lantokiak. Horien artean Carroceria Modelo zeritzona (1933): «Arrazionalismoaren eredu bikaina izango da, baina

«Jendea konturatzen ez den arren, Ordiziako Herri Antzokia oso eraikin berezia da» «Bere azkeneko lana, urte askoan Gaztetxea izan den mediku-etxea izango da» Adur Ezenarro

Arkitekto ordiziarra


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Ordiziako Herri Antzokiaren ikuspegia, 1983ko irudi batean. Ezenarroren esanetan, Euskal Herri osoan Mugimendu Modernoak utzi duen lanik aitzindari eta modernoenetako bat da eraikina. GOIBERRI

Domingo Unanue arkitektoa kerketa lana egiteko garaian, Adur Ezenarrori ez zaio erraza egin Unanueren bizitzako zenbait datu berreskuratzea, 20 urte igaro baitira hil zenetik. Domingo Unanue arkitektoa (1901eko abuztuak 4 - 1985eko urriak 4) Ordizian jaio zen, Madrilgo Arkitektura Eskolan arkitektura ikasi zuen, eta 1926an eskuratu zuen titulua. Ondoren, 26 urte baino ez zituela, Legorretako paper fabrikaren jabe Juan Jose Etxezarretarentzat Ordizian eraiki zuen zine-antzokia da ezagutzen den bere lehenbiziko lana. Proiektuak 1927koak badira ere –bi proiektu daude-, 1928an eraiki zen, eta azaroaren 10ean inauguratu. Domingo Unanuek garai hartan puri-purian zeuden modernitatearen eragin aurrerakoienak bereganatuz joan zen, eta hormigoizko egitura bazuen ere, hasiera batean nahiko arrunta zen proiektu hura, arkitektura modernoaren ikur guztiak jasoko dituen eraikuntza berrian bilakatzea lortu zuen. Etxezarreta zineantzokia arkitektura modernoaren eraikinak aztertu dituzten argitalpenetan apenas aipatu bada ere, «Euskal Herria osoan Mugimendu Modernoak utzi duen lanik aitzindari eta bikainenetako bat» dela nabarmendu du Ezenarrok. «Horregatik, ikerketa lan honen helburua arkitekto ordiziarraren ahaztutako obra aldarrikatzea izan da».

I

arrazionalistatik harago, bere bilakaera pertsonalagoaren adierazpide bezala ageri da San Juan auzoko Lecheria eraikina (1935), langileen eta jabearen etxebizitzak zituen esnetegi industriala izateko eraiki zena», kontatu du. Etxebizitzen inguruan, autarkia garaiko erregimenaren Obra Sindical del Hogar y Arquitectura erakundeak antolatutako bi lehiaketa irabazi zituen Unanuek, eta Ezenarroren esanetan, Aita Urdaneta etxaldea (1947-54) Ordizian, eta Legazpi etxaldea (1947-57) Zumarragan egin zituen. Alabaina, aurretik, 20ko hamarkadaren amaieran, Ordizian bertan, «langileentzako 258 etxebizitza izatera iritsiko zen eraiki gabeko egitasmo erraldoia aurrei-

kusi» zuen Urdaneta kalean, proiektu itzel haren oinordeko den eta ondoren eraiki zuen Chocolateria (1930) etxebizitzen eraikinaren jarraian. Etxebizitza eraikin gehiago egin zituen Unanuek. «Horietako asko Ordizia modernoari forma ematen dion paisaia artifizialaren ikur nagusiak bilakatu dira; Garagartza plazako Braulio Armendarizen begiratokia kasurako», dio Ezenarrok. Hala ere, eraikinok baino, Ordizia modernoari benetan forma emango diona, 1951n egin zen udalerriaren lehenbiziko Hirigintza Antolamendurako Plana izan zela dio Ezenarrok. Unanueren aurreikuspenek eragin zuzena izan zuten jarraian etorriko diren plangintzetan, eta bere lehenbiziko proposamen haien egokitasunaren lekuko dira gaur egun Ordizian antzeman daitezkeen bere aztarnak.

Galbidea eta heriotza Kolperik handiena, 1955eko otsailaren 23an emaztea hil zitzaionean jasoko du, urte horretatik aurrera, ez baitzuen lan gehiago egin. Haren azkeneko lana urte askoan Gaztetxe izan zen mediku-etxea izango da, eta eraikiko ez den azkena berriz, Ordiziarako eliza berri baten proiektua, 1956ean bere kabuz egindakoa dirudiena. Hortik aurrera, galbidera eraman zuen bizimodu traketsa hasi zuen, miserablea ia. 1985eko urriaren 4an Ordiziako San Jose egoitzan hil zen Domingo Unanue.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Andoni Aizpuru Telebistako aurkezlea

«Bizitzak eman didan ona eta txarra, biak onartzea erabaki nuen» Aimar Maiz Elorrio EITBren Bilboko egoitzara lanera joan aurretik, etxean intxaur biltzetik iritsi da Andoni Aizpuru Murua (Gabiria, 1964) Elorrioko plazara. «Beleek eramaten dituzte bestela eta». Mugitua eta aktiboa betidanik, behar beste asti hartu du hizketarako. Honetaz eta hartaz, maratilarik gabe. Mendia, Gailurra saioa eta bizitzak jarri dizkion aldapak, behera nahiz gora, xehetu ditu.

‘Gailurra’ aurkezteko gidari aproposa da Andoni Aizpuru, ezta? Mendizalea zara eta. Bai. Orain, ez da gauza bera mendira goiz pasa joatea edo saio bat grabatzera. Mendizalea izan beharra dago hori aurkezteko, eta gustura ibili gara. Baina grabazioak oso gogorrak izan dira; asteburuetan, Eguraldia utzi gabe... Azkenerako, ñio, mendizaletasuna ere... Mendira joan nahi dut, baina kamerarik eta jenderik gabe.

Askotan joaten al zara? Bai. Etxeko mendira egun biz bat, korrika egitera. Tarteka perretxikutan ere bai. Mendia bakarrik bizitzeko zaletasuna dut.

Gaur egun, mendira nola joan behar den erakutsi beharra al dago? Hainbeste karrera eta korrika, taldean eta lasai ere joan litekeela ikusi da saioan.

Ni neu ez naiz adibiderik onenetakoa. Batzuetan, lanera joan aurretik joaten naiz mendira, ordubete, eta korrika txikian igual ibiltzen naiz. Denbora gutxi daukadalako. Egunero bost ordu banitu, lasai-lasai joango nintzateke. Batez ere neguan, elurra egiten duenean, lasai joaten naiz, ibili, eskiatu. Asko Urbian, Gorbeian eta Urkiolan. Baina denbora gutxi dagoenean, bi aukera daude: edo ezer ez egin, edo gimnasioan sartu. Ni gimnasioaren aurkakoa naiz, nahiago dut etxeko mendian lokatz artean ibili.

Zer ematen dizu, edo uzten duzu, mendira joandakoan? Arnasa ematen dit. Korrika estresaren aurkako botika gisa erabili izan dut. Telebista, beste lanbide asko bezala, estresagarri samarra da. Azkeneko ia 30 urte hauetan, aste bat utzi gabe korrika egin dut. Konbentzituta nago osasunarentzat ona dela; noski, ez Ehunmiliak urtero egitea.

Elorrion, mendi aldean bizi zara. Kasualitatea. Gabiriakoa izanda, txikitatik atea zabaldu eta kanpora, arnasa hartu eta... Suertez, mendian bizi naiz. Ordubeteko buelta egitea daukat mendian kotxerik hartu gabe. Niretzako hori bizi sentsazio oso ona da.

Ardurak bota, izerdia bota, osasunari eutsi; eta pisuari, urteak aurrera doaz eta.

Non ibili izan zara, gaztetan? Gehiena, Aizkorrin. Gabiriatik, beti Aizkorrira. Euskal Herriko mendi asko dauzkat pasatuta, Pirinioetan ere bai. Baina gehien bat Aizkorrira, eta neguan. Askotan egiten nuen, Gabirian eliza kantoira joan, eguzki erlojua dagoen ertzera, pijaman eta etxeko zapatila

«Ni gimnasioaren aurkakoa naiz. Nahiago dut etxeko mendian lokatz artean ibili» «Neguan Oltzera joatea paradisuko atea zabaltzea bezala da. Lasaia eta berezia da» «Ipurtarina naiz, gauza asko egitea gustatzen zait. Horretan antzekoa izan naiz beti»

beroekin; Aizkorrira eta Aralarrera begiratu, elurrak marra perfektua egiten zuen; gosaldu, hartu kotxea eta eskiak, eta San Adrianera. Bizkaira etorri nintzela 23 urte dira, eta, gaur egun, bitxia da, hemendik Arantzazu oso gertu daukat, eta handik igotzen naiz Urbiara.

Urbia kutuna duzu, ezta? Urbia, eta Oltze. Jende askok Oltze ez du ezagutzen. UrbiaOltzeri buruz lan bat egin nuen, Gerriko ikerketa bekan saritu eta argitaratu zutena. Han ibili nintzenetik, neguan Oltzera joatea paradisuko atea zabaltzea bezala da. Oso leku lasaia eta berezia da niretzat, oroitzapen batzuk ere baditut eta.

Non jaso duzu darabiltzun euskara aberatsa eta joria? Seguru asko Izar Aundiko sehaska da, amaren jaiotetxea. Aizpuru Urrestillatik datorkigu, eta hangoek ere mingaina arina daukate. Baina ni, hazi, Gabirian hazi nintzen. Izar Aundiko ukuiluan ordu asko pasatutakoa naiz, eta gehien bat osaba Joan daukat maisu. Baserritar peto-petoa, baina oso jantzia, asko irakurritakoa eta ibilitakoa. Berarekin asko egoten nintzen, txikitan. Pentsa, 24 behi jezten, bi ordu igual.

Zerorrek ere landuko zenuen. Bai. Majisteritza ikasi nuen, eta


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

euskara irakasle ibili nintzen. Hor landu nuen. Zaletasuna ere eduki dut, euskalkiena eta. Gazte jendeari ikusten diot, bai Bizkaian, bai Goierrin bertan, kutsadura izugarria daukala. Erdara daukagu sartuta, bai egitura, bai hiztegi aldetik.

«Komunikatzaile» adjektiboa ere ipini dizute. Zer behar da? Ez dakit oso ondo. Arduradunek esaten didate pantaila pasatu esaten zaiona. Kamerari hitz egin, pantaila hor egon, eta etxera, sukaldera, egongelara sartu. Komunikatzaileen meritua, inon baldin badago, hori da: kamerari hitz egin jendea hor balego bezala, eta jendearengana iristea lortu. Gertukoa izatea. Bertatik bertara saioa nire alde izan zela uste dut.

Aktiboa izan zara betidanik. 52 urtetan, hala segitzen duzu? Oraindik oso ipurtarina naiz. Gauza asko egitea gustatzen zait. Bada esaera bat gero eta gehiago buruan daukadana eta esatea gustatzen zaidana: ‘Gazteak baleki eta zaharrak baleza’. leki gehiagora doa, eta leza ari da pixka bat jaisten. 52 urterekin, gu gazteak ez gara jada, zaharrak gara. Baina beste gauza bat da nola sentitzen den bat, zer bizipoz eta gauzak egiteko zer gogo duen. Ni, horretan, 18 urterekin, 25ekin eta orain, oso antzekoa naiz.

Etxeko Andoni nolakoa da?

AIMAR MAIZ

Etxe barruan buila gehixeago ateratzen dut, hiru seme-alabarekin. Orain, gainera, alargun. Oraintxe hiru urte datoz, alargundu nintzenetik. Lehenengo urtea erabat dolukoa izan zen: negarra, haserrea, onartu nahi eza. Nahasketa izugarria da. Bigarren urtea jada onarpenarena izan da, nire kasuan. Errendizioarena, zentzu onean. Erabaki bat hartu nuen: onartzen dut bizitzak eman didan ona; Eva emaztearen kasuan 20 urte, hiru seme-alaba zoragarri... Baina joan da, eta hori ere onartzea erabaki nuen. Eta, orain, buelta ematen ari gara pixka bat. Bizitzak aurrera egiten du.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

«Emozio handiz bizi dut haurrak plazara irteten diren momentua» Sei eta zazpi urte arteko haurren dantza irakaslea da Itsaso Vazquez zumarragarra orain hiru urtetik hona. J. Zarandona Zumarraga Itsaso Vazquezek (Zumarraga, 1999) hamahiru urte daramatza Zumarraga Urretxuko Irrintzi dantza taldean. Orain hiru urtetik haurrei dantza irakasten ere badabil. Dantzaren alderdi honek, esperientzia berriak bizitzeko aukera eman dio, besteak beste.

Noiz hasi zinen Irrintzi taldean dantzan? Lau bat urte izango nituen hasi nintzenean. Beti gustatu izan zait dantzaren mundua eta nire lagunik onenak eta biok elkarrekin eman genuen izena.

Zein dantza ikasi zenituen lehenengo? Korroak, txulalai, zapatari, san petrike... Horiek dira hasierahasieran ikasten direnak. Gero etorri ziren arrantzale, zinta dantza, sagar dantza eta horrelakoak.

Orain hiru urte hasi zinen haurrei dantzak irakasten. Nolatan? JOSUNE ZARANDONA

Babeslea

Taldean irakasle baten beharra zegoela esan ziguten eta izena

«Irakasle izateak aurrez izan ez ditudan sentipenak bizitzeko aukera eskaini dit»

eman nuen, gogotsu nengoelako. Zozketa bat egin zen eta hasieran ez zitzaidan niri tokatu. Gutxira, beste talde bat sortu zen ordea, nire burua eskaini nuen eta hala hasi nintzen.

Zein adin tarteko haurrekin zabiltza? Sei eta zazpi urte arteko haurrak ditut taldean, guztira 12 bat lagun. Lau urte zituztenean hasi nintzen beraiekin, eta ordutik talde berarekin nabil.

Zaila al da haurrei dantzak irakastea? Hasieran pixka bat kostatzen da, baina denborarekin moldatuz joan naiz. Jokoen bitartez irakasten diegu dantzan haur txikienei, diziplina gehiegirik gabe. Modu honetara gauzak askoz ere errazagoak dira.

Zer sentitzen duzu haurrak plazara irteten direnean? Emozio handiarekin bizitzen dut. Zuk irakatsitako hori jende aurrean erakusten ari direla ikusteak asebetetze handia ematen du. Irakasle izate honek aurretik dantzak eman ez dizkidan sentipenak bizitzeko aukera eskaini dit.

Nola ikusten duzu etorkizuna? Haur askok ematen dute izena lau urterekin, baina handitzen doazen heinean askok utzi egiten dute. Gaztetxoen artean daukagu hutsunerik handiena.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Laura Paredes eta Coro Paternain legazpiarrak ageri diren bideoko momentu bat, ileapaindegian. MAITE LACRUZ

Keinu txiki baten balioa ‘Kaleatzegizaleak’ kanpaina martxan jarri du Atzegik, adimen desgaitasuna duten pertsonen bizimodua errazten duten keinu txikiak balioan jartzeko. Bi legazpiar dira kanpainaren protagonistak: Laura Paredes eta Coro Paternain. Maialen Igartua Legazpi Kalean ikusitakoan agurtzea, irri egitea, hitz ematea, bizimoduaz galdetzea... keinu txikiak dira denak, baina balio handikoak. Batez ere, adimen desgaitasuna duen jendearentzat. Keinu horiek errazagoa egiten dute haien eguneroko bizimodua. Keinu horien balioaz jabetzeko, sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du Atzegik, adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak. Atzegik bi egoitza ditu Goierrin: bata Legazpin eta bestea Beasainen. Kanpainaren leloa Kaleatzegizaleak da. Kaleko jendeari

Atzegizale izatearen garrantzia erakutsi nahi dio kanpainak. Baina, zer da Atzegizale izatea? Bada, adimen desgaitasuna duen jendearen izaera eta erritmoa onartzea, eta keinu txikien bidez haien bizimodua erraztea. Bestalde, Atzegizale diren horien jarrera eskertu nahi da kanpainaren bidez. Horretarako, Atzegiko kideek argazkiak aterako dituzte bizimodua errazten dieten Atzegizale horiekin, eta argazkiak sarera igoko dituzte #Kaleatzegizale traolarekin. Twitteren, Facebooken edota Instagramen argitara daitezke argazkiak.

Wathsapp mezu bidez ere bidal daitezke, 609 703 706 zenbakira. Gero, atzegi.org/kaleatzegizale webgunean ikusi ahal izango dira denak. Horrez gain, 8.000 kartel jarriko dituzte Gipuzkoa osoan.

Legazpiko protagonistak Kartelez gain, bi bideo ere zabaldu ditu Atzegik sarean, eta bideo bateko protagonistak legazpiarrak dira. Hain zuzen ere, Laura Paredes Atzegiko kidea eta Coro Paternain ileapaintzailea ageri dira bideoan, baita kanpainako kartel batean ere. Bideoak bi zati ditu, eta bakoitzean egoera bat ageri da.

Lehenengo zatian, Paredes ileapaindegira joaten da ilea moztera. Paternainek ez dio laguntzen bata janzten, eta ilea moztu bitartean serio-serio dago. Bigarren zatian, berriz, egoera bera da, baina oraingoan ileapaintzaileak bata janzten laguntzen dio bezeroari. Bere lana egin bitartean, bestalde, irribarretsu dago eta hitz ematen dio Paredesi. Bigarren zatian, Paredes askoz gusturago ateratzen da ileapaindegitik. Bi egoera horiek alderatuz, jarrera Atzegizalea izatea zer den eta keinu txikiek nolako garrantzia duten erakutsi nahi da.


12 GOIBERRI

INTERNET

saretik Albisteak

Sarean ikusia

WhatsApp eta Facebook ikertzen

‘Hitziki’ APPa, euskal hiztegia jolasean landuz Hizkuntzak landu eta ikasteko ba al da jolasean egitea baino modu hoberik? Helburu horrekin garatu dute Hitziki, euskarazko hiztegia ikasteko jolasa. Sakelako telefonoetarako aplikazio bat da, eta doan deskargatu daiteke Google Play (Android) eta Itunes (iOS) plataforma digitaletan. 0 eta 6 urte arteko umeei zuzenduta dago, baina helduek ere praktikatu dezakete. Glenn Doman psikoterapeuta estatubatuarraren adimen-bitetan oinarritu dira APPa garatzerakoan, eta guztira, 189 hitz erabiltzen ditu. app.eus

euskararenginkana.eus

Euskararen ginkana, bosgarrenez martxan uskaraz eta euskararekin dibertitzeko asmoz sortutako lehiaketa da Euskararen Ginkana. Kutxa Ekoguneak, Azkue Fundazioak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean antolatu dute, eta aurten, bosgarren edizioa izango du. Euskararen Ginkana, euskaltzaleen zein kultura edo aisialdiarekin lotutako taldeen artean zabaldu den lehiaketa da, nahiz eta edozein kuadrilla edo lagun taldek ere parte har dezakeen. Izan ere, taldeka parte

E

hartu behar da. Lau eta sei lagun arteko taldeak osatu behar dira; eta izena, abenduaren 3a baino lehen eman behar da. Lehen fasean, eta sei astez, webgunean astero argitaratuko diren probak gainditu beharko dituzte partehartzaileek. Lau talde onenek, urtarrilaren 28an Donostian jokatuko den finalean parte hartuko dute. Aurtengo edizioaren gaia «hizkuntza praktika ekologikoak» dira, eta hizkuntzen garapen jasangarria eta aniztasuna lortzearekin lotutako praktikak bultzatuko dituzte.

Erabiltzaileen Datuen Babeserako Espainiako Agentziak jakinarazi duenez, WhatsApp eta Facebook ikertuko ditu, elkarren artean erabiltzaileen datuak trukatzen edo elkarbanatzen dituzten jakiteko. Datu horiek zein helbururekin erabiltzen dituzten ere jakin nahi dute. Ikerketaren helburua bi zerbitzu horiek Espainiako legedia betetzen ote duten aztertzea da.

Galaxy Note 7 gailuaren porrota Telefonia konpainien arteko lehiak, eta modelo berriak merkaturatzeko presak, azken urteetako porrotik handiena ekarri diote Samsung erraldoiari. Izan ere, Galaxy Note 7 modeloak arazo ugari izan ditu hasieratik; bateria gehiegi berotu eta lehertu egin da kasu askotan. Hala, modelo hori fabrikatzeari uztea erabaki du Samsungek.


GOIBERRI 13

MOTZEAN

Zein dira inguru honetan gehien biltzen direnak? Onddoak dira gehien biltzen direnak. Jende asko onddo bila joaten da propio, eta ez du besterik biltzen. Nolabaiteko sukarra dago onddoekin, baina nik uste dut moda kontua dela: orain dela 30 urte, diotenez, ia inor ez zen ibiltzen mendian perretxiko bila. Orain, Otsaurtera joan eta kotxez beteta egoten da. Onddoen atzetik, gibelurdinak eta nikaloak biltzen dira gehien. Niri gibelurdina gustatzen zait gehien, onddoa baino finagoa iruditzen zait.

Jendeak ba al daki perretxikoak bereizten?

Beti Gazte Animakzio Taldeko kidea da Igor Iñurritegi legazpiarra. MAIALEN IGARTUA

Igor Iñurritegi

Zein aholku emango zenioke perretxiko bila lehenengo aldiz joan behar duen bati?

Beti Gazte Animakzio Taldeko kidea

«Nolabaiteko sukarra dago onddoekin, baina nik uste dut moda kontua dela» Maialen Igartua Legazpi Bihar eta etzi, 23. Asteburu Mikologikoa egingo dute Legazpin, Beti Gazte Animakzio Taldeak antolatuta. Bihar perretxikoak bildu eta sailkatuko dituzte. Igandean, berriz, erakusketa egingo dute azokan, 11:00etatik 15:30era. Aurtengo berritasunak azaldu ditu Igor Iñurritegi antolatzaileak.

Nolatan hasi zineten asteburu mikologikoa antolatzen? Lehen Lekanazpi Elkarteak antolatzen zuen mikologia asteburua. Haiek urte askoan antolatu zuten, baina utzi egin zuten, eta sei bat urtez ez zen egin. Beti Gaztekooi pena ematen zigun mikologia asteburua ez egitea. Horregatik, beraiekin harremanetan jarri ginen eta mikologia asteburua antolatzeko ardura hartu genuen. Lekanazpikoek ere laguntzen digute oraindik. Jendeari perre-

txikoen mundua ezagutzera ematea da helburua.

Aurten jendea kontzientziatu nahi duzue mendian ikusitako perretxiko guztiak ez biltzeko. Zergatik? Urtero mendira joaten gara perretxiko bila, igandeko erakusketarako. Gero, Aranzadik sailkatu egiten ditu perretxiko horiek, eta izena jartzen die. Aurten, espezie batzuk galtzeko arriskua dagoela esan digu Aranzadik, eta mota bakoitzetik bizpahiru baino ez biltzeko aholkatu digu, ikusitako guztiak saskian sartu ordez. Jendea kontzientziatu nahi dugu, aurkitutako guztiak ez biltzeko.

‘Selfie’ lehiaketa ere antolatu duzue. Bai, perretxikoekin ateratako selfien lehiaketa egingo dugu. Irabazleak hamaiketakoa jasoko du saritan. Selfieak modan daudenez, jendeak parte har-

Denetik dago, baina nik uste dut orokorrean baietz. Onddoa, gainera, oso zaila da perretxiko txarren batekin nahastea.

tzeko modu polita iruditu zitzaigun. Horrez gain, egunean bertan saski bat jartzen dugu, jendeak pisua asma dezan. Arrakasta handia izaten du.

Nola doa aurtengo perretxiko denboraldia? Jendea ari da perretxikoak biltzen. Badaude.

Perretxiko motak ezagutzea edo dakien bati galdetzea. Behintzat, ez edozein biltzea. Esaten dute, saski berean onak eta txarrak nahastuz gero, onak kutsatu egiten direla. Ez dakit zenbateraino den egia. Bestalde, perretxiko osoa biltzea aholkatzen da, identifikatu ahal izateko.

Legazpin zein ingurutan biltzen dira perretxikoak? Korostin, Santamañan, Brinkolan, Aztiria aldean... badaude lekuak. Altsasuko kantera aldera ere joan izan gara hemendik.


14 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Ataungo batasuna Unidad Alavesa izenarekin sortu da Ataungo batasuna dirudien taldea. Ataungo hiru musikari elkartu dira proiektu berrian: Haritz Artola, Gurutz Bikuña eta Eneko Dorronsoro. Beasainen, Jazpana Fest!-en dute lehenengo kontzertua. Loinaz Agirre Ataun Zortzigarren aldiz antolatu du Beasaingo Jazpana Kultur Elkarteak Jazpana Fest musika jaialdia. Herriko, eskualdeko eta kanpoko musika talde alternatiboen erakusleiho bilakatu da Bernedo-Eneko aparkalekuko karpa erraldoia. Aldi berean, Goierriko eta inguruko gazteen eta musika zaleen erreferentzia gune bada Jazpana. Aurtengo hitzordua jarrita dute Jazpana Kultur Elkartekoek: urriaren 28an eta 29an, estilo eta jatorri desberdinetako musika taldeen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, dohainik.

Ataungo Unidad Alavesa Goierriko taldeek beti izaten dute lekua Jazpanan. Aurten bi talde ariko dira: Barracuda eta Unidad Alavesa. Nikkin beasaindarraren ordez ariko da Ataunen sortu den Unidad Alavesa taldea.

Jendaurrean egingo duen lehenengo kontzertua da Beasaingoa Unidad Alavesarentzat. Sortu berria da taldea, baina musikariak beteranoak dira: Haritz Artola (Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras...), Gurutz Bikuña (Benito Lertxundi, Ancha es Castilla...) eta Eneko Dorronsoro (Los Zopilotes Txirriaos...). «Gurutz eta biok fundamentu handiegirik gabekoak garenez, Eneko Dorronsorori kantuak apaintzeko eskatu genion, gizon orkestra delako», azaldu du Haritz Artolak. Ataungo hiru musikariren batasunetik sortua bada ere, 1989. urtetik 2005era bitartean Araban izan zen alderdi politiko baten izena hartu du taldeak: Unidad Alavesa, alderdi Popularretik banatutako alderdiarena. «Pablo Mosquera eta Enriqueta Benitoren aurpegiak etortzen zaizkit burura. Gauza frikien zalea naiz eta izen egokia iruditzen zait», dio Artolak.

Egitaraua easaingo Bernedo Eneko aparkalekuan, urriaren 28an eta 29an izango diren ekintza nagusiak ondorengoak dira. Hilak 28, ostirala. 22:00etan hasita, Barracuda, Monte del oso, Viva Belgrado, Inoren Ero Ni, Betunizer eta Rocket disko jartzailea. Hilak 29, larunbata. 19:00etan hasita, Baobabs, Will Destroy Your Planet, Izaki Gardenak, Last Train, Morgan, John Berkhout, Nudozurdo, Unidad Alavesa, Grises eta Coco disko jartzailea. Reziklantes, instrumentu birziklatuak. Familientzako tailerra Zubimuzu plazan instrumentu birziklatuak sortzeko. Look Jazpanero lehiaketa. Fashion Ole proiektuak Look Jazpanero lehiaketa egingo du.

B

Bi gitarra akustikok (Artola eta Bikuña) eta Enekoren banjoak, trikitiak... osatzen du Unidad Alavesa. «Enekok pieza bakoitzean instrumentu desberdinen bat jotzen du». Hirurek elkarrekin oso entsegu gutxi egin dituztela aitortu du Artolak, baina bederatzi kantu eginda dituzte dagoeneko. Hortik aurrera, ezer gutxi gehiago dakite: «Guk ere ez dakigu oraindik zer izango den edo non bukatuko duen». Ibilbide musikal luzeko musikariak dira hiru goierritarrak eta talde ugaritan parte hartu izan dute, baina «Unidad Alavesak orain arte egin dudanarekin, ezerekin ez du antzarik. Horrelako musikarik ez dut sekula entzun», zehaztu du Artolak. Onena Jazpanara joatea dela dio: «Egia esanda, lau urtean segidan gauza berean arituta aspertu egiten naiz eta aldatzea gustatzen zait». Abesti gehienak euskaraz


GOIBERRI 15

ERREPORTAJEA

Unidad Alavesa taldeko kideak Ataunen: Gurutz Bikuña zutik, Haritz Artola atzean eserita eta Eneko Dorronsoro aurrean. ESTEBE AUZMENDI

kantatzen dituzte, bederatzitik zazpi; gainerako biak, gazteleraz. Jazpanan bertsioren bat ere joko dutela aurreratu dute, «40 minutu bete beharra dauzkagu eta». Diskoa kaleratu aurretik kontzerturik jotzeko asmorik ez bazuten ere, beasaindarrek egindako gonbitari ez diote ezezkorik esan: «Talde bat erori zela eta, Jazpanakoek eskatu ziguten mesede bezala joko genuen. Egia esan Euskal Herri mailan egiten den jaialdirik onenetakoa da eta baiezkoa esan genien». Lehenengo kontzertua «edozein toki kaskarretan» egin beharrean, «handian» egingo dute estreinua: «Eszenatoki eta karpa handi batean...», dio Haritz Artolak, irribarrez.

Diskoa buruan Diskoa grabatzeko asmotan dira ataundarrak, «ez dakigu urrian edo abenduan hasiko garen, baina grabatuko dugu». Gogotsu daude proiektu berriarekin, eta behin aurkezpenerako diskoa kaleratu ondoren, kontzertua gehiago jotzeko asmoa du hirukoak.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.