Goiberri 183. zenbakia

Page 10

10 GOIBERRI

GAZTEAK

Areto futbola, indartu beharra dagoen kirola M.Aranburu Idiazabal Urte hasieran, urtarrilaren 2tik 4ra, areto futboleko hamalau jokalari elkartu ziren Euskadiko selekzioaren 21 urte azpiko taldearen kontzentrazioan, Getxon. Horietako bi Luzia Urkiola (Gabiria, 1999) eta Ane Cavero (Anoeta, 1996) izan ziren. Euskadiko selekzioak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban egin zituzten aurre aukeraketak, eta biak selekzioarekin jokatzeko aukera izan dute. Caverok Ordiziako taldean jokatzen du, eta iaz ere aritu zen Euskadiko Selekzioan. Urkiolak, berriz, Idiazabalgo areto futboleko taldean jokatzen du, eta lehenengo aldiz izan da aurten Euskadiko Selekzioan . Biek bat egiten dute esperientzia «oso ona» izan dela esatean.

Hobetzeko aukera Euskadiko Selekzioarekin jokatzera ez dira asko iristen. Hasieran, Getxon elkartu ziren hamalau jokalari horietatik bi jokalari atarian gelditzen dira, eta besteek aurrera egiten dute. Entrenamendu «taktikoak» egin zituztela gogoratu du Urkiolak. «Jokatzeko planteamendu bat eginda zeukan entrenatzaileak, eta hori erakutsi zigun guri», gaineratu du Caverok. Bideo bidez grabatzen zituen partidak entrenatzaileak, eta ondoren, jokalariei erakutsi,

Babeslea

Ane Cavero Ordiziako jokalaria eta Luzia Urkiola Idiazabalgo taldeko jokalaria. M.ARANBURU

«Gehiago landu beharra dago areto futbola, oraindik ere protagonismoa falta zaio» Ane Cavero

Euskal Selekzioko jokalaria

eta zertan hobetu behar zuten azaltzen zien. Lagun arteko hiru partida jokatu zituzten, bi Bizkaiko taldearen aurka, eta bat Ordiziako taldearen kontra. «Helburua bete genuen», esan du Urkiolak. Lehenengo partida –bizkaitarren aurka– irabazi egin zuten, eta besteak galdu arren, maila oso ona erakutsi zuten. Otsailean ere Euskadiko Selekzioarekin aritu ziren. Espainiako komunitateen arteko lehiaketan parte hartu zuten. Ez ziren sailkatu, baina inoiz lortu gabekoa egin zuten. «21 urtez azpiko Euskadiko selekzioak txapelketa honetan historiako lehenengo gola sartu zuen Anek», azaldu du Urkiolak, irribarrez. «Gol bat behintzat sartzea zen helburua, eta

lortu genuen», gaineratu du irribarrez Caverok ere.

Protagonismo falta Urkiolak areto futbolean soilik jokatu du, baina Caverok ezagutzen du 11ko futbola. Argi du bietatik zein nahiago duen: «Areto futbolean bikoitza disfrutatzen dut». Hala ere, badakite biek areto futbolak ez duela, askotan, protagonismo handiegirik. Ane Cavero: «Gehiago landu beharra dago areto futbola, oraindik ere protagonismoa falta zaio». Bizkaian talde gehiago daudela diote, eta maila altuagoa dutela gehiago lantzen dutelako. Areto futbola bultzatu beharra dagoela ere uste dute: «Ez da asko bultzatu, baina hala egin beharko litzateke».


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.