Issuu on Google+

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

41. zenbakia. 2012ko abenduaren 21a

Aktore ibiltaria Josune Goenaga leku batetik bestea dabil, eta egun, Alemanian da. 8-9

GOI B ERRI Xabier Albizu 3 Iritzia 4-5 Jose Mari Unanue 6-7 Leire Larrañaga 10-11 Asier Eguren 13 Euskadi plaza 1914an 14 Idiazabalgo itzulia 17 Asteburuko propoamenak 18 Josune Goenaga zumarragarra ‘Salima Sambala singt am Sambesi’ lanean. DAS LETZTE KLEINOD


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

ASIER ZALDUA

Xabier Albizu Elorri Kultur Elkarteko kidea

«Joxe Azurmendi oso gogoko dut, gogoeta oso sakonak egiten baititu» Asier Zaldua Segura Xabier Albizu (Segura, 1943) Segurako Elorri Kultur Elkarteko kidea da, eta urte osoan ekitaldi ugari antolatzen dituzte Seguran eta Goierrin. Besteak beste,martxoan Iparra-Hegoa eta Gabonetan haurrentzako ipuin eta marrazki lehiaketa.

Zaletasun bat.

roako hainbat toki oso gustuko ditut. Santa Grazi, adibidez.

Edari bat.

Liburu bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Joxe Azurmendi oso gogoko dut, gogoeta oso sakonak egiten baititu.

Gaztetan atxilotu ninduten eguna eta ondoren jasan nituen torturak.

Musika talde bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Iparraldeko Kuxkuxtu txaranga. Eurekin jotzen dut batzuetan.

Gorroto duzuna.

Zaletasun asko ditut. Nagusietako bat musika dut. Euskal musika eta klasikoa atsegin ditut. Bestalde, euskal kulturarekin lotutako guztia gustuko dut.

Abesti bat. Oi ama Eskual Herri. Amets bat.

Oporretarako leku bat.

Guztiak, barrukiak izan ezik. Arraina, edozein gozo...

Euskal Herria Iparraldea. Zube-

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Euskal Herria libre izatea.

Janari bat.

Ardo ona.

Komisariatik ateratzea. Faltsukeria.

«Gaztetan atxilotu ninduten eguna eta jasan nituen torturak ez ditut inoiz ahaztuko»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Goierriko txoko bat. Segura bera. Bereziki, San Andres jaiotetxea.

Herriko alkate bazina... Herriaren nortasuna mantentzen eta gure arteko harremana zaintzen saiatuko nintzateke.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea: 

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Rufino Iraola Garmendia Idazlea

Sokrates eta Jesus: historia markatu duten bi gizon at izatekotan, Gabon garaia da egokia kristautasunaz mintzatzeko. Lehenik, esan dezagun guregana iritsi den kristautasuna iragazki asko igaro ondoren iritsitakoa dela: testamentu zaharretik zetorren tradizioa, ondorengo filtroa ebanjelariak berak dira, gero Greziako kultura, ondoren erromatarra, Elizaren dogma... Testuinguru horretantxe ekingo diogu historia markatu zuten bi gizonen konparaketan. Jakina, pisurik handiena Jesusen aldetik egongo da, baina Sokratesek ere aztarna eta lorratz handiak utzi zituen Greziako kulturan, eta erruz eragin zuen ondorengo filosofoengan. Jesus baino 400 urte lehenago bizi izan zen. Sokratesek ez zuen idatzirik utzi. Ikasleak arduratu ziren maisuaren ideiak hedatzeaz, bereziki Platon. Jesusek ere ez zuen ezer idatzi. Jesusen pentsamendua eta jokabidea Ebanjelioetan, kanoniko zein apokrifoetan, geratu dira txertaturik. Hitzez hitz ez dakigu Sokrates eta Jesusek zer esan zuten. Zeren bitartekoei esker iritsi zaigu haien mezua. Nolanahi ere, uste dut, inolako zalantzarik gabe uste ere, haien ideiaren eta mezuaren oinarrizkoena iritsi dela guganaino, nahiz eta tartean hainbeste interes egon batzuei komeni

B

zaien eran gauzak interpretatzeko eta apaintzeko. Jesusen kasuan, behintzat, nabarmena da hori. Esan behar da, bestalde, Sokratesen eta Jesusen hitzak kontzientzia-maila mitikoaren garaikoak direla. Horrek esan nahi du ezinbestekoa dela gaurko estadio arrazionalera itzultzea, irakurketa literalistatik urrundurik. Eta zer esanik ez baldin eta, batzuek dioten moduan, kontzientziaren maila trasnpertsonalaren atarian eta eredu ez-dualean gaudela onartzen badugu. Zalantzarik ez dagoena da kultur paradigma post-modernoan gaudela. Sokratesen ama emagina omen zen. Erditzen laguntzearekin konparatzen zuen bere lana edo artea: emagina ez da erditzen, baizik eta besteari laguntzen dio erditzen. Sokratesek ere ez zuen irakasten hitzaren esanahi hertsian, baizik eta zirikatu eta gogoetan jartzen zuen jendea, bere kasa ikas zezan. Jesusek gauza bera egiten du: etengabe ari da bultzatzen ekitera. «Eman zeuok jaten», esango die, jendetza goseak ikusita. Sokratesek esango du bakoitzaren barnean sortzen dela jakinduria. Jesus ez da isilduko, esan eta esan, barrendik berritu behar duela gizakiak, barrendik mintzatu behar dela. Sokratesek adierazten die ikasleei ahots dibinoa daramala barne-

«Sokratesen eta Jesusen hitzak kontzientzia maila mitikoaren garaikoak dira»

an (mundu honetan zerbait garrantzizkoa egiten ari zelako kontzientzia hartzen du). Baita Jesus ere, «Aitaren (Abba) borondatea betetzera etorri da, berri ona iragartzera etorri da» (gizakia bere loturetatik askatu beharraren kontzientzia hartzen du –eta ez inor lotu, gero askok eta askok bere izenean egin duten moduan–). Sokratesek gogor egiten zuen protesta inor heriotza-zigorrera kondenatzen parte hartu beharragatik. Jesusek ez die utziko emakumea harrika hiltzen: «Bekatutik libre dagoenak jaurti dezala lehenengo harria». Sokratesek ez ditu salatuko kontrario politikoak. Jainko berriak sortzeaz eta gaztedia galbidean ipintzeaz akusatuko dute. Jesus, aldiz, bere burua jainkotzat hartzeaz eta profeten legea hausteaz. Jesusek hitz gogorrak jaulkiko ditu salatariaren aurka. Garbi esateko, kondenatu zituzten, bata benenoa hartzera eta bestea gurutzean jostera, autoritatea molestatzen zutelako. Jesusen kasuan, batez ere autoritate erlijiosoa. Klementzia eska zezaken. Adibidez, Pilatok nahiago izango zukeen eskuak garbi beharrik gabe Jesus askatzea, baldin eta «Zu Errege zara?», galdetu zionean beste gauza bat erantzun balio, eta ez: «Zeuk esan duzu». Kontsekuenteak izan ziren azkeneraino. Sentitzen zutena egiten zuten, eta egiten zutena sentitzen. Injustiziaren aurka borrokatu ziren, eragiten zutenak kritikatuz, eta biktimak sokorrituz, premian zenari lagunduz. Beren mezua ez dago separatzerik haien kuraiatik. Ezin ausartagoak izan ziren bi pertsonaia enigmatiko hauek. Historian marka sakona utzi ziguten etorkizunari begira, nahiz eta beren jarraitzaileak garela diogunok kontsekuenteagoak izan bagina, munduak honezkero beste aurpegi bat behar zuen.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Zorionak eta Urte Berri on Iritsi gara urteko azken alera. Nik ere Gabon zoriontsuak eta Urte Berrirako desiorik onenak opa nahi dizkizuet. Lehengoan Olentzeroren etxean izan nintzen eta hari nire eskutitza emateaz gain marrazkitxo hau egiteko parada izan nuen.

Abendua beti izaten da ekitaldiz beteriko hilabetea: euskararen eguna, Santa Lutzi feria, Gabonak... Esaera zaharrak ere halaxe dio: abenduaren erdia gaua eta beste erdia... festa. Ez zaio arrazoirik falta esaerari. Pasa den asteburuan Bizkaiko bertsolari txapelketako finala jokatu zen Bilbon, eta entzun dudanez egun-pasa ederra egin zenuten kuadrilla giroan. Estiballes garaile, eta ez edonoren aurretik: Igor Elortza bera. Final hunkigarria izan zela entzun dut han eta hemen, eta transkribaturiko bertso bat edo beste irakurri ere bai. Joxe Agirreren egun bereko heriotzak ere izango zuen zerikusirik. Goian bego! Bartzelonan harrapatu nau ni aipatu dudan gertakari sorta horrek guztiak. Aspalditik gordeta neukan agendan pasa den asteburua, eta erraza izan ez den arren (egunen batean erakutsiko dizut nire agenda, Nerea), bizpahiru eguneko oasia mantendu eta Katalunia aldera joatea lortu dut (badakizu, beti dago guztia bertan behera botako duen azken orduko txanpinoien bat hazteko aukera...). Independentzia hotsak oihartzun handia sorrarazi du azken

boladan paraje horietan, sekula usteko genuena baina handiagoa. Inork ez daki zertan amaituko den kontua, baina ahots askoren arabera, atzera bueltarik ez duen bidaia hasi omen du Kataluniak. Politika kontuetan zuhurtzia da beti ezinbestekoa, baina auskalo, nork daki! Agian utopia errealitate bilaka daiteke. Gurean, bien bitartean, Jainkoaren aurrean apalik, euskal lurrean zutunik... edo horrelako zerbait, ezta? Zuk jakingo duzu hobeto, ea, azal iezadazu nola den...

Gorka Azkarate

bat eta

«… asaben gomutaz, Gernikako Arbolaren azpian, herri ordezkarion aitzinan, nire aginbidea ondo betetia zin dagit» uste dut dela… Egia esan, ez daukat zure agenda ikusteko interes bereziegirik (aukeran nahiago zurekin hitz-aspertu bat egitea), baina, zin egiteren bat egina ote duzun zalantza sortu zait zure hitzak irakurrita. «Beti dago guztia bertan behera botako duen azken orduko txanpinoien bat hazteko aukera» hori, ezaguna egingo zitzaion herri mugimenduetan lanean dabilen bati baino gehiagori. Irudipena daukat, eginbeharrak gehiegitan hartzen ditugula txanpinoitzat. Ez naiz pasibitatearen apologia egiten hasiko; nik elikatu gabe ere, nork elikatua baduen piztia baita. Denari bai esatea ere, ez dakit zenbateraino den ona, ordea. Nik ere, baditut nire pekatutxoak kontu horretan, eta beharbada horregatik, zer pentsatu ugari ematen didan gaia bihurtu zait azken bolada honetan. Zer zentzu dauka, gauzak egin behar direlako egite hutsak, egin behar den hori inongo ilusiorik gabe (askotan nekatuta eta erreta)

bat

Nerea Elustondo

egiten badugu? Ze ekarpen egiten du batek halakoetan? Ez ote luke besteren batek pasio gehiagorekin lan bera burutuko? Lantzen al dugu erreleboa pasatzearena? Nola? Erantzun zehatzak baino galdera gehiago sortzen zaizkit. Baina inor ez dela ezinbestekoa onartzera derrigortzen gaitu errealitateak. Agirre ere joan zaigu, bai… Ondo bizi Joxe! Eman goraintziak Florentino eta gainerakoei!


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

GOTZON ARANBURU

Jose Mari Unanue Gozogilea

«Gozogintza artisaua neurrian hartuta beste edozer bezain ona da»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Josune Zarandona Ordizia Unanue gozotegiak ez du aurkezpenik behar Goierrin. 1934an ateak ireki zituenetik gaur arte gozogintzan erreferentzia baita eskualdean. Jose Mari Unanue (Ordizia, 1967) da egun familia enpresaren kudeaketaz arduratzen dena. Bera izan da aitonak hasitako bideari eta aitak eta osabak ondutako enpresari jarraipena eman diona. Haurra zenekoak ditu Jose Mari Unanuek gozotegiarekin lotutako lehenengo oroitzapenak. «Asteburutan beti etortzen ginen, hasieran denbora pasa moduan, eta urteekin laguntzera», dio. Ordiziako Jakintza ikastolan egin zituen oinarrizko ikasketak. Gaztetatik garbi izan zuen gozotegian lan egingo zuela, eta horregatik hasi zituen enpresa ikasketak Donostian. «Ez nuen karrera bukatu, enpresa eramateko oinarrizko ezagutzak jaso nituenean utzi nuen».

Aitona Antoniok sortu zuen Unanue gozotegia 1934an. Bai. Aitona umezurtz geratu zen eta oso gazte zela hasi behar izan zuen lanean. Diotenez, garai hartan ez zuen mekanika edo gozogintza aukeratzea beste erremediorik izan. Eta bigarrenaren alde egin zuen. Aprendiz bezala aritu zen Ordizian eta Beasainen 12 edo 14 urterekin. Gero, ofizioan sakontzeko Donostiara joan zen.

Zergatik Donostia? 20. hamarkada zen; Donostia La belle epoque delakoa bizitzen ari zen. Europako noblezia gehienak bertan igarotzen zituen oporraldiak, eta beraiekin ekartzen zituzten euren sukaldariak eta gozogileak. Onenetakoak ziren, eta maila handia zegoen garai hartan Donostian. Aitonak haietako askorekin ikasteko aukera izan zuen orduan.

Ofizioa ondo ikasita zuela itzuli zen berriz Ordiziara. Bai, 1934an ireki zuten aitonak eta amonak lehenengo gozote-

gia. Gaur egun Martinez jatetxea dagoen ondoko eraikinean zegoen kokatuta. Amona, orduan ohikoa zen bezala, dendan egoten zen, eta aitonak barruko lanak egiten zituen.

Nolakoak izan ziren hasiera haiek? Garai txarrak bizitzea tokatu zitzaien. 36ko gerrak negozioa ireki berritan harrapatu zituen. Baina lana gogotik eginda egoerari buelta ematea lortu zuten.

Garai hartako egiteko moduek ere, ez zuten gaur egunekoekin zerikusirik izango, ezta? Inolaz ere ez. Teknologia asko aurreratu da, eta lanerako azpiegiturak ere askoz hobeak dira orain. Hozkailuak eta labeak asko hobetu dira eta gaur egun nahi dugun hori egiteko aukera gehiago dugu. Kalitatean irabazi dugu. Dena den, aldaketak pixkanaka-pixkanaka gertatzen dira hemen.

toa. Orduan, amak eta izebak ere bertan egiten zuten lan. Honek inbertsio handiak egitea ekarri zuen, hobekuntzak beharrezkoak baitziren. Garai hartan sartu ziren familiaz kanpoko lehenengo langileak enpresan.

Lekukoa hartzen azkena izan zara. Nola izan zen? Niretzako eta nire anaientzako guztiz naturala izan da gozotegiarekin izan dugun harremana. Umetatik egon gara bertan sartuta. Lan errazenak ikasten hasi nintzen. Aitaren eta osabaren ezagutza ez ezik, beste hamabi langileren esperientziatik ikasteko aukera izan nuen. Denborarekin ardura gehiago hartzen hasi nintzen eta argi izan nuen hemen jarraituko nuela lanean. Horregatik aukeratu nuen en-

Adibideren bat ba al duzu gogoan? Aitonak adibidez, orgarekin banatzen zituen gozoak eta guk, berriz, hozteko makinadun furgonetak erabiltzen ditugu horretarako. Garai hartan lehengaiak lurrean egindako zulo batean gordetzen zituzten, fresqueran. Gaur egungo hozkailuen oinordekoak izan ziren. Arrautzak bertan pilatzen zituzten, esate baterako, eta ondoren karez estaltzen zituzten fresko mantentzeko. Aitonaren dendan, gainera, ez ziren gozoak bakarrik egiten. Elizetan erabiltzen ziren kandelak ere bertan egiten zituzten, izan ere, argizaria lortzeko zailtasun asko zegoen orduan.

Enpresan lehenengo belaunaldi aldaketa aitarena eta osabarena izan zen. Aitak eta osabak ere umetatik lagundu izan dute gozotegian, oinarrizko ikasketak amaitu eta bertan lanean hasi ziren arte. Beraiekin etorri zen negozioaren zabalkundea. Biek garbi zuten aurrera egiteko Ordiziatik harago hazi beharra zutela, eta hala gertatu zen Goierrira sal-

«Aitonak ez zituen gozoak bakarrik egiten, elizarako kandelak ere egiten zituen dendan» «Aitak eta osabak zabaldu zuten negozia Ordizitik Goierri osorako saltoa eginez» «Jaterako orduan, joera kantitatean jaistea izan da; jaten duguna ere arinagoa da» «Gozogintzak gastronomiak duen garrantzia bera izan beharko lukeela uste dugu»

presa ikasketak egitea, gozoak egiteaz gainera, negozioa nola kudeatu jakin beharra dagoelako.

Asko aldatu al dira garaiak? Bai. Niri aldaketa sozialari eta ekonomikoari aurre egitea tokatu zait. Produktu berriak sortu behar izan ditugu, egungo gizartera egokitzeko. Talde handia gara zorionez eta lan guzti honen atzean jende asko dago.

Gozoak kontsumitzeko moduak zertan aldatu dira batez ere? Garai batean, zegoena jaten zen, eta hein handi batean gosea kentzeko. Postreak astunagoak ziren, bizimodua ere gogorragoa baitzen. Gaur egun produktu gehiago ditugu eskura eta aukera ere zabalagoa da. Jaterako orduan joera kantitatean jaistea izan da, eta jaten duguna ere arinagoa da. Azukre eta koipe gutxiago erabiltzen dugu orain.

Pastelak elkartea sortu duzue orain gutxi Gipuzkoako zenbait gozogilek. Nolatan? Negozio txikiak gara gehienak, eta askotan ez dakigu zenbait arazori nola aurre egin. Elkartuta errazagoa da zenbait gauza egitea. Bestalde, artisau eran egindako gozogintzak Euskal Herrian gastronomiak duen garrantzi bera izan beharko lukeela uste dugu. Gure lana balioan jartzea da elkarte bezala lortu nahi dugun lehenengo erronka.

Baztertuta sentitu al zarete zentzu horretan? Bai, sentsazio hori badaukagu egia esan. Alderatuta sentitu gara, ez zaigu behar besteko garrantzia eman zentzu horretan. Gozoak ez duela zertan txarra izan behar erakutsi nahi dugu. Gozogintza artisaua, neurrian hartuta, beste edozer bezain ona da.

Etxera etorrita Unanue gozotegia erreferentzia bat da Goierrin. Aitonak, aitak eta osabak egindako lanaren emaitza da, azken batean. Kalitatezko produktuak eta zerbitzua zaintzea izan da sekretua.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Josune Goenaga –erdian��� Manuel Schunter eta Florian Vuille Circus Montiko lankideekin. REMO EISNER

Titiritero baten kontuak Josune Goenaga aktore zumarragarra garai bateko komedianteen eskolakoa da: ibiltaria. Egun, Alemanian da.

Asier Zaldua Zumarraga Josune Goenaga zumarragarrak, Euskal Herrian jaiotako beste gazte askok bezala, Alemanian lan egiten du. Baina ez du krisiak eraman bertara, aktore lana bizitzeko modu bereziak baizik. Goenaga garai bateko komedianteen modukoa da: ibiltaria. Dagoeneko Frantzian, Suitzan, Alemanian eta Marokon lan egin du eta aurki Tanzaniara joango da. Antzerkia betidanik du gustuko eta 14 urterekin Urretxuko eta Zumarragako Karmakros antzerki taldean izena eman zuen. Batxilergoa bukatu bezain pronto Madrilera joan zen Arte Dramatikoa ikastera. «Aukera ezberdinak aztertu nituen, baina azkenean bihotzak agin-

tzen zidana egitea erabaki nuen». Hiru urte eman zituen Espainiako hiriburuan. Antzerkian lan egiteko bidaiatzea eta jende ezberdina ezagutzea beharrezkoa dela uste duenez, Sevillara joan zen ikastaroak egitera. Gainera, antzerki mota ezberdinak probatu nahi zituen berarentzat egokiena zein zen jakiteko eta garai hartan Andaluzian ikastaro «oso onak» eskaintzen zituztela dio. Sevillan clown mundua ezagutu zuen, Gabriel Chamé argentinarraren eskutik, eta asko gustatu zitzaion. Bide hori jorratzea erabaki zuen. Clown-a «bere zoritxarrez barre egiten duen helduentzako pailazoa» dela azaldu du.


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Egun, Alemanian bizi da. Das Letzte Kleinod konpainiarekin lan egiten du, baina Circus Montirekin ere aritu da. Suitzan, hain zuzen ere. Urretxun eta Zumarragan ere lan egiten du: martxoan bufoi ikastaroa eskaini zuen eta uztailean, berriz, Udaleku Musikaletan parte hartu zuen. Urte amaiera honetan, Afrikari buruzko haurrentzako ikuskizuna eskaintzen ari da Das Letzte Kleinod taldearekin. Tren batean bizi dira eta ikuskizuna bera bagoi batean eskaintzen dute. Datorren urtean ikuskizun hori Tanzanian eskaintzeko asmoa dute. Lehenago, otsailean, Circus Montirekin lan egingo du berriro. Lehenengo Alemania hegoaldean eta gero Kenian.

Zirkuan familia sortu

Josune Goenaga, kabaret ikuskizun baterako jantzita. GOIBERRI

Ondoren, Madrilera itzuli zen. Beste bi urte egin zituen bertan. Clown talde bat sortu zuen beste aktore batzuekin batera, eta Sevillan ikasitako guztia praktikan jarri zuen. «Areto txikietan lan egiten genuen. Bertan ikusleei begietara begiratzeko eta euren erreakzioa jasotzeko aukera genuen. Batzuei gogorra iruditzen zaie, baina, nire ustez, hori da benetako antzerkia».

Goenagak eta bere lankideek Afrikari buruzko ikuskizuna eskainiko dute Tanzanian

Payasos Sin Fronteras Ordutik, Zumarragako aktore honek Goenkale telesailean lan egin du, helduentzako eta haurrentzako ikastaroak eskaini ditu, Parisen bi urteko ikastaroa egin du, Payasos Sin Fronterasekin Marokon izan zen...

Bidaiatzea beharrezkoa du, baina baita noizean behin Zumarragara itzultzea ere

Goenaga Europa erdialdean finkatu da, berari gustatzen zaion antzerki motak (clown, varieté, kabaret, antzerki fisikoa...) hemen baino askoz ere arrakasta handiagoa baitu han. Bere mutil-laguna ere aktorea da eta biak egitasmo berean parte hartzen saiatzen dira. «Biotako batek lana lortu duen tokira joaten gara eta, askotan, besteari ere egitasmo berean lana ematen diote», azaldu du. Gainera, euren ikuskizun propioa prestatzen ari dira eta zirku ezberdinekin eskaintzeko asmoa dute. Aktore ibiltariak dira, beraz. Lanbide horretan aritzeko asko ikasi beharko zuela uste zuelako hasi zen toki batetik bestera joaten, eta gustua hartu dio. «Antzerkia ez dela eskolan ikasten konturatu nintzen, ikusleen aurrean lan eginez ikasten da gehien. Kalean antzezten ikastaroetara joaten baino gehiago ikasten da». Beste aktore batzuk castingetara joaten dira, baina berari ez zaizkio batere gustatzen. «Madrilen casting batzuk egin nituen, baina denbora galtzea iruditzen zait. Niri bidaiatzea

Charlie Rivel handiaren jarraitzaile sutsua osune Goenaga zumarragarrak clown generoa oso gustuko du. Hau Charlie Rivel pailazo kataluniarrak sortu zuen. Hasieran zirkuko ikuskizun batetik bestera zeuden atseden uneetan ateratzen zen, baina arrakasta izan zuen eta protagonismo handiagoa lortu zuen. Goenagak Rivel miresten du. «Bera ezagutzeko aukera ez izatea pena da. Bere bizitzari buruzko liburua irakurri nuenean, negar egin nuen. Une latzak bizi dituen pertsona batek besteen barrea eragin ahal izatea sekulakoa da. Horixe da, hain zuzen ere, clown-ek egiten dutena: barrea sortzen dute, drama erakutsiz».

J

gustatzen zait. Europan zehar lan egitea beti izan dut buruan», azaldu du. Bere ametsa, zirkuarekin bidaiatzea eta familia bat sortzea da. Zorionez, bere mutillaguna ere aktore ibiltaria da. «Zirkuan bizi diren familiak ezagutu ditugu eta inbidia sentitu dugu. Hori nahi dugu», aipatu du. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez, ingelesez eta italieraz hitz egiteko gai izatea lagungarri izango zaio, noski. Alemanarekin ez da horren ondo moldatzen, oraindik. Bidaiatzea gustuko du, baina Euskal Herria bihotzean darama. «Gurasoak, bertako musika eta giroa... falta ditut. Joan zen astean bertan herrimina sentitu nuen eta Interneten sartu nintzen. Bidaiatzea beharrezkoa dut, baina baita Zumarraga beti hor egongo dela jakitea ere».


10 GOIBERRI

GAZTEAK

‘Etagukzergatikez?’ proiektuko lau kideak, –Leire Larrañaga, eskuinetik bigarrena da– Diriambako eskolan, haurrekin. ETAGUKZERGATIKEZ?

«Liburuekin erabat txundituta zeuden, lehen aldiz ikusi zituztelako» ‘Etagukzergatikez?’ ekimeneko kidea da Leire Larrañaga. Hiru ikaskiderekin Haur Hezkuntzako praktikak egitera Nikaraguara joan zenean hasi zen dena Ane Arrieta Urretxu Leire Larrañagak (Urretxu, 1988) duela hiru urte sortu zuen Etagukzergatikez? proiektua.

Nortzuk osatzen duzue taldea?

Zer da ‘Etagukzergatikez?’ ?

Kurtsoa han otsailean hasten dute eta gu urtarrilean joan ginen. Lehenengo hilabetean eskolarik ez bazegoen ere, Faro, luz y esperanza izeneko talde

Diriamba herriko haur batzuei eskolara joateko aukera emateko, lagun talde txiki batek sortutako proiektua da.

Zarauzko Axier Arriagak, Oñatiko Maddi Urkiak eta Ane Picok, eta lauok.

Noiz joan zineten lehen aldiz?

bat bazen, eta arratsaldeetan herriko umerik pobre eta familiarik desegituratuenetako haurrak biltzen ziren bertan. Horrez gain, gure kasa udaleku moduko bat sortu genuen laguntza gehien behar zutenekin.

umeetako asko eskolatik kanpo gelditu zela ikusi genuen eskolak hasi ziren lehen egunean eta horrek sekulako inpotentzia sortu zigun lauroi. Horren aurrean zerbait egin behar genuela sentitu genuen.

Eta ongi hartu al zintuzten?

Hor hasi zen proiektua?

Tira, hasieran mesfidati xamar agertu zen auzoko jendea, baina, eskola kristaua da, eta han lan egitera gindoazela jakin zutenean askoz ere hobeto hartu gintuzten.

Bai. Berehala gure etxekoei eta lagunei han zegoen egoera azaldu eta laguntza ekonomikoa eskatu genien eskolara joan ezin zitezkeen haur haiei laguntzeko.

Gauzak aldatu egin ziren ikasturtea hasi zenean, ezta?

Eta zer erantzun jaso zenuten?

Bai. Eskola pribatua zen eta udalekuetan gurekin egondako

Berehala jaso genuen hemengo laguntza. 30 ikasle gehiago eskolaratzeko aukera lortu ge-


GOIBERRI 11

GAZTEAK

nuen. Gehiago ziren eskolatik kanpo gelditzen zirenak, beraz, aukeraketa bat egin beharra izan genuen. Kanpoan gelditzen zen haur bakoitzaren egoera aztertu genuen. Gehienak gurasoek eskolaratzeko dirurik ez zutelako ez ziren joaten, baina, beste batzuk gurasoek lanerako erabiltzen zituzten haurrak, eta beste arrazoi batzuk ere bazeuden... Irizpide batzuen arabera aukeratu genituen.

Baldintzaren bat jarri zenieten eskolaratzen ziren haurren familiei? Bai. Kurtsoa ordainduko geniela esan genien, baina, familiek ere konpromiso batzuk hartu behar izan zituzten: haurrek egunero eskolara joan behar zuten, janaritarako kordoba bat eraman behar zuten –huskeria bat da kordoba baten balioa–, azterketak eurek ordaindu beharko zituzten, eta abar.

Laguntza premia handia dago, beraz Nikaraguan. Bai. Ertamerikako herrialderik pobreena da Nikaragua, eta gu joan ginen zonaldea oso-oso pobrea eta marjinala da. Drogek sekulako indarra dute, istilu asko egoten dira... Polizia azaldu ere ez zen egiten han inguruan. Hori bai, sekulako sinesmena dute. Guk sinesten ez genuela esan genienean ezin zuten ulertu nola geunden bizirik!

Zer garrantzia du hango haur bat eskolaratzeak? Sekulakoa. Hango haurrei handitan zer izan nahi duten galdetu eta droga saltzaile izan nahi

ÂŤHaurrei handitan zer izan nahi duten galdetu eta droga saltzaile izan nahi duela dio askokÂť

duela diote askok, edo lapurra beste batzuk. Penagarria da. Azkenean horiek ikusten dute lortzen dutela diru gehien eta... Joan ginenean liburuak eraman genizkien eta liburuekin txundituta zeuden, lehen aldiz ikusten zituztelako.

Haur horiek eskolaratzeko ahalegina eskertu dizuete? Bai, ikaragarri! Guri esker asko ikasten ari zirela esaten ziguten askok, baina, eurengandik ere asko ikasi dugu guk. Ikustekoa da zein gustura joaten diren eskolara. Azkenean, eguneroko miseriatik ihes egiteko unea izaten da eskolakoa.

Eta proiektuarekin jarraitu duzue azken hiru urteetan. Bai. Ingurukoen laguntzaz eta egin ditugun ekintza askori esker, hiru urtetan diru laguntza bidaltzea lortu dugu. Laguntza eman duten guztiei eskertu nahiko nieke, euren laguntzarik gabe ez baikenuke ezer lortuko.

Nolabait ziurtatzen al duzue bidaltzen duzuen dirua behar bezala erabiltzen dutela? Bai. Han egon ginen hiruilabetean gurekin egon zen emakumeari helarazten diogu dirua eta berak asistentzia fitxak, argazkiak eta abar bidaltzen dizkigu. Gainera, Axier aurten bertara joan da eta dena ongi doala ikusi du. Sobratzen zen diru apurrarekin eskolan zenbait konponketa ere egin dituzte.

Egiten duzuena sarean ikusteko aukerik ba al da? Bai: etagukzergatikez.wordpress.com blogean edo Facebooken Etagukzergatikez Diriamba orrian ikus daiteke. Eskoletan ere hasi gara egiten dugunaren berri ematen.

Zer egin behar da ekonomikoki Nikaraguara laguntza bidaltzen jarraitzeko? Euskadiko Kutxako zenbaki honetan sartu daiteke laguntza: 3035 017059170 0247 0.


GOIBERRI 13

GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Nik espero baino antz handiagoa du. Bestalde, ikasle mugimenduak indar handia du eta herritarren zati handi bat eurekin bat dator. Izan ere, hezkuntza pribatua da ia bere osotasunean, eta askok ikasi ahal izateko bankuari dirua eskatu behar diote.

Zerk harritu zaitu gehien? Kalean txakur asko daudela. Ondoan jartzen zaizkizu eta babesa ematen dizute: norbaitekin gurutzatzen zarenean hari zaunka egiten diote.

Zer gustatu zaizu gutxien? Hemen, berdintasun eza Euskal Herrian baino handiagoa da: bai maila sozialen artean eta bai gizonezkoen eta emakumezkoen artean.

Valparaison bizi zara, nolakoa da hiri hori?

Asier Eguren Corrales zumarragarra Txileko Pisco Elqui parajean. ASIER ZALDUA

Asier Eguren Corrales Ikasketak Txilen egiten ari den zumarragarra

«Txiletarrak irekiak dira eta hemengo bizimoduak hangoaren antza du» Asier Zaldua Zumarraga Asier Eguren Corrales (Zumarraga, 1991) Ingurumen zientziak ikasten ari da Txilen, Erasmus programarekin. Urtarrilean itzuliko da jaioterrira.

Zergatik erabaki zenuen Erasmus joatea? Beste lurralde eta kultura batzuk ezagutu eta horietaz ikasteko aukera izateko hartu nuen erabaki hau.

Zergatik Txilera? Oso argi nuen Hego Amerikako herrialde batera etorriko nintzela. Zergatik Txile? Bere dibertsitateagatik eta paisaia aberatsengatik. Gainera, bertako herri indigenak eta ikasle

mugimendu indartsua ezagutu nahi nituen.

Zer moduz moldatu zara bertan? Oraingoz oso gustura nago, nahiz eta batzuetan esaten dutena ulertzea kostatzen zaidan. Ez dituzte «s» eta «z» bereizten, hitz propio asko dituzte, guk ere erabiltzen ditugun hitz askori beste esanahi bat eman diete... Baina irekiak dira, eta hemengo bizitzak hangoaren antza du, nahiz eta askoz lasaiago bizi diren.

Espero zenuena aurkitu al duzu? Bai, baina unibertsitatea Euskal Herrikoaren antzekoa da.

«Ikasle mugimenduak indar handia du eta herritar asko eurekin bat dator»

Hiri berezia da, itsasotik mendira luzatzen baita. Hori dela eta, behatoki asko daude. Pareta askotan marrazkiak edota errebindikazio mezuak daude. Aipagarria da ere, hiri hau kultura aldetik oso aberatsa dela: hitzaldiak, kale ikuskizunak, kontzertuak, margolariak... Gainera, Valparaisoko zenbait auzo Gizateriaren Ondare izendatu dituzte.

Nolakoak dira txiletarrak? Festazaleak eta jatun onak dira, gu bezala. Gainera, hemen abizen euskaldun asko daude eta kaleen izen asko ere euskaldunak dira. Desberdintasunei dagokienez, gu baino irekiagoak dira, baina baita mesfidatiagoak ere. Bestalde, guk baino kirol gutxiago egiten dute.

Zer egiten duzu denbora librean? Denbora librea Valparaiso ezagutzeko eta bertan antolatzen diren ekitaldietara joateko erabiltzen dut. Asteburuetan bidaiatu egiten dut.

Babeslea


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Zumarragako Euskadi plaza, duela 98 urte. INDALECIO OJANGUREN, GUREGIPUZKOA.NET

Euskadi plaza, 1914an Zumarragako Euskadi plaza ekitaldi garrantzitsu askoren bilgune izan da ia 100 urteko bidean.

Asier Zaldua Zumarraga Zumarragako Euskadi plaza ederra da benetan. Antonio Prada Zumarragako agirizainak emandako datuen arabera, Euskadi plaza 1866an egin zen. Ordura arte, udaletxea Nafarroa plazan zegoen. Berria egiteko erabili zen lursaila Alberdi familiarena zen, udalak erosi zuen arte. Udaletxe berriaren ondoan bi etxe egin zituzten Alberditarrek: Itarte eta egun batzokia dena. Atzeko lorategia ere eurena izan zen. Jose Antonio Alberdik ekarri zuen Amerikatik bertako sekuoia zuhaitz bikaina. Izan ere, Alberditarrak indianoak izan ziren. Egun, Zumarragako plaza karratua da eta bere lau aldeetan arkupedun etxeak ditu, baina hasieran ez zen halakoa. Izan ere, ezkerreko eta eskuineko aldeak udaletxea baino hamar

bat urte beranduago eraiki ziren. Udaletxe pareko eraikina, berriz, XX. mende erdialdekoa da. Rufino Berjerandik egin zuen. Erdian, Filipinar Uharteak kolonizatu zituen Lopez de Legazpiren estatua dago, 1897.urtekoa. Aniceto Marinas segoviarrak egin zuen eta lan honekin Madrilen lehiaketa bat irabazi zuen. Euskadi plaza gertakari garrantzitsu askoren lekuko izan da. 1899an, adibidez, Euskal Jaiak egin ziren. Errepublika garaian, berriz, autonomiaren aldeko ekitaldia izan zen bertan. Ekitaldi horretan Telesforo Monzon abertzaleak eta Indalecio Prieto sozialistak parte hartu zuten, besteak beste. Egun ere toki garrantzitsua da Zumarragako plaza: larunbatero azoka egiten da, uztailaren 2an eta abuztuaren 15ean ezpata dantza egiten da...


PUBLIERREPORTAJEA

Oparitu argazkia

Fotoetxen zure argazkiekin txokoak hornitzeko, bukaera ezberdinen artean aukera egin dezakezu. Zuk ateratako argazkiarekin edo Fotoetxeko profesionalek ateratako argazkiekin edozein txoko berezi bihurtuko duzu. Enkarguz ere argazkiak ateratzeko aukera eskaintzen dizu Fotoetxek.

Neurri desberdinetako argazkiak. 5 material eta euskarri desberdin dauzkazu: Photo-Panel, Photo-Lienzo, Photo-Cuadro, LumiPanel, Photo-Wall... Zatoz konpromisorik gabe.

Fotoetxe Nafarroa Etorbidea, 25 Tel.: 943 88 46 05 fotoetxe@fotoetxe.com BEASAIN


16 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 17

IDIAZABAL

Kateko atsedenlekua

Irteera - Helmuga

Idiazabal Luzera: 3,8 kilometro Denbora: 1 h, 40 min. Altitud max: 250 metro. Desnibela: 20 metro. Zailtasuna: Erraza Idiazabalen ikuspegi ederra ikus daiteke Akutaindik, San Migel eliza aurre-aurrean dela. LOINAZ AGIRRE

Idiazabalgo itzulia Idiazabal eta bere ingurunea ikusi eta ezagutzeko aukera ederra ematen du ia lau kilometroko ibilbideak. Loinaz Agirre Idiazabal San Migel elizaren ondotik abiatuko dugu ibilbidea. Aukera ona da ibilbidea hasi aurretik San Migel eliza bisitatzeko. Izan ere, Gipuzkoako ate sarrera erromaniko-gotiko ederrenetakoa duen eliza da; XII-XIII. mendeetan eraikia da.

Ibilbidea hasteko, errepidea gurutzatu eta, Maugigoena, Akutain, Urrutikoetxe, Otamendi, eta Otamendi berri goikoa baserrien bidea hartuko dugu. Tunel borobildutik, 200 metrora, N-1 autobidea azpitik pasatu ondoren, aldapa bizia igo beharko dugu. Arnasari

buelta emateko geldialdia egiteko leku polita da Akutain gaina. Idiazabal herriaren eta inguruaren bista ederrak (Txindoki, Usurbe, Atxurbi...) ikus daitezke bertatik, autobideko ibilgailuen soinuak lagunduta. Akutain baserriak eskuinean utzi, eta baserri bideei jarraituz, aurrez aurre, Aizkorri mendikatea ikusiko dugu; zelaiak, hurrak eta Zerain ere bai. Aldapa behera hastean kontrasteak ikusten hasiko gara: Goardigain industrialdeko pabiloiak. Aldapa

behera jarraituko dugu, Segurara eta Zegamara doan errepidera iritsi arte. Eskuinetara, bidegorria hartuta, Katearaino iritsiko gara, garai bateko erromeria lekuraino. Atsedenaldirako leku aproposa da, dagoeneko 2,5 kilometro eginda egongo baikara. Bertan gainera, mahaiak, aulkiak eta iturri berritua daude.

Urtsuaran erreka Ibilbidearen azken txanpa Urtsuaran errekak lagunduta egingo dugu. Eskuinera bide zaharra hartu eta herrigunera iritsiko gara. Idiazabal gaztaren hiriburua dela aprobetxatuz, gaztaren museoa edo eta gaztandegia ikusiz amaitu daiteke Idiazabalgo itzulia.


18 GOIBERRI

ASTEBURUARI BEGIRA

GOTOZN ARANBURU

Txistu kontzertua bihar Zumarragan Antxiñako Ama Txistulari Taldeak Txistu kontzertu berezia antolatu du biharko. Txistua, musika eta dantza uztartuko ditu kontzertuak. Herriko txistulariez gain, Euskal Herritik etorriko hainbat txistulari, musikariak, metal boskotea, abesbatza, abeslariak, txalapartariak eta dantzariak ere ariko dira Zumarragako Beloki pilotalekuko oholtza gainean. Bihar, hilak 22, 19:30ean, Zumarragako Beloki pilotalekuan.

Imanol Lazkanori omenaldia Ordizian GOTZON ARANBURU

Goierriko Bertso Eskolak omenaldia egingo dio datorren ostiralean Ordizian Imanol Lazkano bertsolariari. Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan Inazio Usarralderen eta Irati Arrietaren esanetara. Jon Lopategik, Patxi Etxeberriak, Txomin Garmendiak eta Jon Azpillagak ere parte hartuko dute Lazkanoren omenaldian. Sarrerak aurrez eros daitezke 8 euroan (egunean bertan, 10 euro). Abenduak 29, 18:00etan, Ordiziako Majori kirolegian. 8-10€

IÑAKI GURRUTXAGA

I. Arte eta Eskulangintza A Zumarragan Herriko eta eskualdeko arte eta eskulangintzaren azoka antolatu dute Zumarragan igandean. Euskadi Plazan izango du kokagunea azokak, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Etzi, hilak 23, 11:00-14:00, Zumarragako Euskadi Plazan.

Ohiturari jarraituz, Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko ikastolek Urruñako (Lapurdi) ikastolaren aldeko elkartasun jaialdia antolatu dute. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ikuskizun berria aurkeztuko dute: Sentitu, pentsatu, ekin. Abenduak 30, 16:00etan eta 18:30ean, Ordiziako Majorin. 7€

ALEX AREIZAGA

Pirritx, Porrotx eta Marimots ikastolen alde


GOIBERRI 15

gAbOnETAkO EROskETAk PUbLIzITATEA

Opariak Goierrin bertan Itoitz

Opariak

Gabonetako opari aukera zabala

Mirentxu

Maletinak

39,50€ Gabiano ordenagailu zorroa Gabiano maletina 54,80€ Mirenetxu liburudenda

Itoitz Kale Nagusia, 19 Beasain Tel.: 943 027 520

Unanue

%30

Deskontua

Nafarroa etorbidea,7 Beasain Tel.: 943 880 455 Kale Nagusia, 1 Beasain Tel.: 943 881 457

Hidalgo

Eskaintza zabala Etorri Gabonetako eskaintza zabala ezagutzera

deskontua arropetan

Hidalgo bitxitegia Legazpi kalea, 3 Ordizia Tel.: 943 88 04 06

Unanue ume jantziak Nafarroa etorbidea,4 Beasain Tel.: 943 887 194

Oskarbi

Deskontua

9€

OPARI TXARTELA 50€tik gorako erosketetan

Promozio baliagarria abenduaren 7tik urtarrilaren 5era. Beste promozioekin ezin da metatu. Txartel bat erosketa bakoitzeko.



41. zenbakia