Gazta gehigarria

Page 1

Gazta

ASTEAZKENA, 2021EKO MARTXOAREN 31

gehigarria

GOIERRI.HITZA.EUS

TESTUAK T.MADINABEITIA, A. ZALDUA, A. VIERBÜCHER ETA I.GURRUTXAGA

EUTSI DIOTE URTE ZAILARI

ANE GARMENDIA

Idiazabal Gazta berriaren denboraldiari Pazko asteazkenez emango diote hasiera Ordiziako Oiangun. Ekoizpena %3 jaitsi da, baina baikor dira kanpaina berriari begira.


2 //

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2021eko martxoaren 31

126

Gazta gehigarria Idiazabal Gazta berria ebakitzea

GAZTANDEGI Idiazabal Jatorri Izendapenaren barruko gaztandegi kopurua, iaz baino bi gehiago. Gehienak Gipuzkoakoak dira (60). Nafarroan 32 gaztandegi daude, Araban 20 eta Bizkaian 14. 2019ko kanpainaren aldean %3 Idiazabal Gazta gutxiago ekoitzi da, baina 2018an baino gehiago. Iazko urtearen zailtasunak ikusita, datuok baikortzat jo dituzte.

Produkzio datuak

URTEA GAZTANDEGI

Sasoi hasiera, ohiko egunean

Iaz bezalaxe, Oiangun egingo dute aurten ere Idiazabal Gazta berria ebakitzeko ekitaldia apirilaren 7an, Pazko asteazkenez. IÑAKI GURRUTXAGA

.

.

Jakitea elkarteak ebakiko du Idiazabal Gazta berria Oiangun egingo da aurten ere ekitaldia, edukiera mugatuarekin Jose Mari Ustarrozi aitortza egingo diote Iazko gazta ebaki berriari «askatasun usaina» zeriola esan zuen Bilboko Porrue jatetxeko Unai Campo sukaldariak. «Pixkanaka gure egunerokoa berreskuratzen ari gareneko usaina du». Maiatzaren 27a zen, ez ohiko garaia Idiazabal Gazta berriaren denboraldiari hasiera emateko. Tokia ere ez ohikoa, Oiangun egin baitzen, baserri zaharraren aurrealdeko zelaian. Eta moduari buruz zeresanik ez. Inor gutxik irudikatuko zukeen udaberriko goiz eguzkitsu hartan aurtengoak ere hala beharko zuenik. Martxoaren 17an iragarri zuen Ordiziako Udalak aurten ere Artzain Egunik ez zela izango, eta martxoaren 26an berretsi zuen erabakia Adur Ezenarro Ordiziako Udaleko alkateak: «Urtebeteren ondoren, zuhurtziaz jokatzen jarraitzeko garaia da. Horregatik, eta segurtasun neurri guztiak bermatzea ezinezkoa denez, ez da Artzain Egunik izango». Urteko aparteko lehen azoka izaten da Pazko asteazkenez Or-

dizian ospatzen dena, eta egun hori baliatzen dute udalak, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Idiazabal Jatorri Izendapenak izen bereko gazta berriaren denboraldiari hasiera emateko. Eta 27. edizioa behintzat ohiko egunez ospatuko da, hori bai. Oiangun izango da apirilaren 7an, 11:00etan, baina edukiera mugatua izango du. Antolatzaileak, agintari politikoak, artzain sarituak eta komunikabideak soilik daude deituta ekitaldian parte hartzera.

Jakiteak ebakiko du gazta

Idiazabal Gaztaren sustapena egitea da ekitaldi horren mamia, eta urtero, produktu horren sustapenaren alde egiten duen pertsonaia edo elkarteren batek izaten du gazta ebakitzeko ohorea. Aurten Jakitea elkarteak izango du ardura hori. 2009an sortua, gaur egun Gipuzkoako 27 sukaldari-jatetxek osatzen dute, eta betiko sukaldaritza, euskal sukaldeetako betiko platerak eta tradizioari eusten dioten sukal-

Erregulartasun sariak Goiburu eta Barandiaranentzat Idiazabal Jatorri Izendapeneko Kontseilu Arautzaileak urtero banatzen ditu gazta denboraldia irekitzearekin batera aurreko kanpainako kalitate eta erregultartasun sariak, bi kategoriatan banatuta: artzain ekoizle onena eta gaztandegi onena. Urtean zehar egindako hainbat dastaketaren emaitzak hartzen ditu oinarritzat epaia ematerakoan. Horrela beharko zuen, baina bi sariak gaztari izena ematen dion herrian bertan geratuko dira, Idiazabalen. Artzain ekoizlearen saria Idiazabalgo Gaztainaditxuloko Ander Barandiaran Mujikak jasoko du. «Gaztainaditxulo baserria larrez eta basoz inguratuta dago, eta nortasun horren baitan egiten ditu gaztak. Arbasoen usadioak mantenduz eta berrikuntzarekin uztartuz,

ingurumenarekiko jasangarritasunean esne kalitate gorenena lortzea da gaztandegi txiki honen helburua. Gazta bakoitza egindako lanaren, esfortzuaren eta bere zaporearen atzean dagoen bizimodu eta pasioaren emaitza da». Gaztandegi onenaren saria, berriz, Goiburu gaztandegiarentzat izan da. 2019an ere sari bera jaso zuen Abel Goiburuk eta Naroa Irigoienek kudeatzen duten gaztandegiak: «Abelek familiatik jaso du artzaintzaren eta gaztagintzaren lekukoa. Juana eta Domingo gurasoek bizitza osoa Idiazabal Gazta munduan pasatu ondoren, haien jakintza eta kalitatezko errezeta semeari utzi diote». Jatorri Izendapenak «garrantzi handia» ematen die halako kasuei: «Familia transmisioa uztartzeaz gain, lan onaren eta arrakastaren aldeko apustua egiten baitute belaunaldi berriek». Bi sarituok Oiangun jasoko dute diploma.

2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021

120 125 125 122 121 119 120 120 120 123 124 126

KILO

1.466.429 1.224.018 1.176.383 1.107.779 1.133.032 1.226.826 1.340.725 1.380.012 1.357.725 1.420.586 1.375.318

darien lanari balioa ematea ditu helburu. Jatorrizko kalitatezko produktuak lehengai modura erabiltzeko konpromisoa dute sukaldariok.

Aitortza Ustarrozi

Ohikoa izaten da ebakitze ekitaldian pertsonaia edo erakunderen bat omentzea, baina aurten ere ez da halakorik egongo. Horrez ordez, ia urtero kalerik egin gabe Ordiziako Artzain Eguneko omenaldian parte hartu duen Jose Mari Ustarrozi (Uharte Arakil, Nafarroa, 1939) aitortza egingo diote Ordiziako Udalak eta gazta kofradiak. Ustarroz 17 urtez izan da Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapeneko lehendakari, eta orain aste batzuk Felix Ajuria artzainari pasa dio lekukoa. Argitalpen honetan irakurri ahal izango duzue harekin egindako elkarrizketa zabala. Eta 2020ko Idiazabal Gaztaren kanpainaren datuak emateko ere baliatzen du ekitaldi hau Jatorri Izendapenak. Pandemiak urteko ekoizpenik handienak eginda harrapatu zituen iaz artzain eta gaztagile asko, baina merkaturatzeko garaian izan zuten lantegirik handiena. Produkzioari ondo eutsi zitzaion, eta artzainek gazta saltzeko aurkitutako modu berriei eta herritarren konpromisoari esker kanpaina libratzea lortu zuten.


GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2021eko martxoaren 31

Bereizgarrian dago nortasuna

Artzai Gazta kooperatiba eta elkartea gaztagile-artzainak saretzeko eta artzain gazta artisauaren kalitatea hobetu eta nortasunaren alde egiteko helburuarekin sortu zen Artzai Gazta kooperatiba eta elkartea, gaztagile-artzainek osatua, laurogeiko hamarkadaren hasieran sortu zen, Artzain Gaztaren kalitatea hobetzeko eta nortasuna defendatzeko helburuarekin. Artzainak bere artaldeko ardi latxatik lortutako esne gordina erabiltzen dute gazta egiteko. Gaur gaurkoz, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Latxa ardi-gazta egiten duten 100 artzain baino gehiago biltzen ditu, Idiazabal Jatorri Izendapenaren jarduera eremuan. Artzai Gazta elkarteko kide diren artzainen beharrak «bateratzea eta asetzea» ditu helburu: «Bazkideei laguntza teknikoa eta prestakuntza ematea, artzain-gazta sustatzea, gaztandegiko kontsumigarriak erostea eta saltzea, eta bazkide diren Idiazabal Baserrikoa artzaingazta merkaturatzea, besteak beste», azaldu du Aitor Mantxola Legazpiko Makatza baserriko artzain eta Artzai Gaztako elkarteko kideak. Formakuntzari dagokionez, «ildo nagusienetako» bat, kideentzako «zerbitzu estrategikoa» da. «Oso garrantzitsua da ildo hori, elkartekideei trebetasun berriak ematen dizkieten prestakuntza-eskolak eta jarduerak antolatzen baitira». Bestalde, ekoizten duten produktua «merkaturatzeko eta sustatzeko» helburuari jarraiki, «Artzai Gaztak irudi korporatibo bat garatu zuen artzainen zuzeneko salmentari laguntzeko, eta horren bidez, Idiazabal Jatorri Baserrikoa Deiturako bazkideen gazta batera merkaturatzen du».

//

3

Gazta gehigarria Publierreportajea Urretxuko eta Zumarragako azoketan jartzen du postua. Azkeneko urtean, osasun krisiaren eraginez, merkaturatzea dibertsifikatu du, elkarteko beste hainbat kidek egin moduan. «Etxez etxeko zerbitzuarekin hasi ginen». Artzai Gazta elkarteak, zerbitzu hori ematen hasi ziren ekoizleen zerrenda bat osatu ere osatu zuen, eta sare sozialak erabili zituzten zabalpenerako.

‘‘

«Kide diren artzainen beharrak bateratzea eta asetzea ditu helburu elkarteak» «Formakuntza ildo nagusienetako bat da, kideentzako zerbitzu estrategikoa da» «Eroslearekin harreman estu-estua dugu, eta berebiziko garrantzia du horrek» Aitor Mantxola Artzai Gazta elkarteko kidea Aitor Mantxola gaztagile legazpiarra, Artzai Gaztak Idiazabalen duen egoitza inguruan. ARIANE VIERBÜCHER

Elkartearen parte izateko, ezinbesteko baldintza batzuk bete behar dira: «Ardi latxarekin lan egitea, eta produkzio estentsiboa izatea, hau da, animaliak bizi-baldintza naturaletan bizi dira, libre, ardia ekosistemaren parte delarik, eta larreetan hazi eta elikatzen da, horri esker, osasuntsu eta emankor mantentzen dira».

‘Baserrikoa’ bereizgarria

Artzaina gaztaren profesionala da, eta ekoizpen-kate osoa kontrolatzen du: artaldea maneiatzen du (elikadura, erditzeak, jeztea), elaborazioa, gazta merkaturatzen du, beste produktu

batzuetatik bereizten duen etiketa egokiarekin, beti ere: Baserrikoa bereizgarriarekin. «Etiketa horrek ziurtatzen du Idiazabal Baserrikoa Jatorri Deitura duen artzain gazta dela». Eta, hain zuzen ere, «banda gorriko Baserrikoa bereizgarri hori, Artzai Gazta kaikuaren logotipoarekin batera, gazta artisauaren bereizgarri gisa identifikatzen du, ekoizpen industrialeko Idiazabaletik bereiziz». Hala,milaka urteko tradizioari eutsiz, belaunaldiz belaunaldi, eskuz, baina teknika modernoekin batera ekoitzi duten gazta, gaur egun kultura goren bilakatu den artea, eta gure gastrono-

miaren estiloaren ezaugarri den produktu horren erosleek, zalantzarik izan ez dezaten.

Zuzeneko salmenta

Artzai Gazta elkarteko bazkideak ekoizle txikiak dira, negozio familiarrak asko, eta merkaturatzea, zuzeneko salmenta bidez egiten dute, baserrian bertan eta azoketan, besteak beste. «Eroslearekin harreman estu-estua dugu, guretzako berebiziko garrantzia du horrek, gertutasunak, balioa ematen diolako egiten dugun produktuari eta lanari, eta hala lortzen dugu konfidantza eroslearengan». Mantxolak berak, Legazpiko,

Zailtasunak zailtasun, herritarren erantzuna «oso ona» izan dela dio: «Muga eta betebehar askorekin ere, azoketara gerturatu dira erosleak, ilara luzeak itxaron behar izan dituzte, baina hala izanda ere, erantzun dute. Uste dut gizartearen sektore garrantzitsu batek, kalitatearen eta kontsumo eredu jasangarriago eta kontzienteago baten aldeko apustua egin duela». Pandemiak erakutsi du «momentu batean dena mugatu daitekeela, beraz ziklo osoak, ekoizpen prozesutik hasita, bai merkaturatzea, eta nola ez, kontsumitzaileari bertatik bertara behar duena erosteko aukera ematea guztiz garrantzitsua dela, eta hori da hain zuzen ere, defendatzen dugun eredua».


4 //

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2021eko martxoaren 31

Gazta gehigarria Erreportajea

urte hil baitzen. Gainera, umea nintzen eta gazta etxerako bakarrik egiten zuen». Aitonak artzaintzaz asko zekien, ordea. Izan ere, gaztetan artzaina izan zen. «Gaztetan artzaina izan zen bere jaioterrian,

‘‘

«Asteburua heltzen zenean, motxila hartu eta aitonaren bordara joaten ginen» «Artzain Eskolan asko ikasi dugu eta ikuspuntu ezberdinak ezagutu ditugu» Samuel Segade Artzaina

Extremaduran. Ondoren Euskal Herrira etorri zen eta Bergarako fabrika batean eta okindegi batean lan egin zuen. Jubilatu zenean, ardiak erosi zituen».

Zumarragako artzain gaztea Samuel Segade, arkumeekin, Legazpiko Erraizabal baserriko ukuiluan. ASIER ZALDUA

Samuel Segaderi umetatik gustatu zaio artzaintza mundua, eta diploma jaso berri du aurten Artzain Eskolan. Brinkolako Erraizabalen ari da lanean, eta bere artaldea izatea du amets.

A

rantzazuko Artzain Eskolak martxoaren 12an banatu zituen ikasturte honetako diplomak. Diploma jaso zuten hamahiru lagunen artetik bi goierritar daude: Xabier Mariñelarena idiazabaldarra eta Samuel Segade zumarragarra. Idiazabaldar bat Artzain Eskolara joatea ez da albiste, baina zumarragar baten kasuan bai. Izan ere, Zumarragan ez dago artalde handirik eta ezta Idiazabal gazta egiten duen artzainik ere. Segadek aurrez beste ikasketa batzuk egin zituen, baina azkenean Artzain Eskolara joatea erabaki zuen. «Baso kudeaketa ikasi nuen Fraisoron eta ondoren mekanizazioa. Baina tailerreko lana ez zitzaidan batere gustatu eta Artzain Eskolara jo nuen. Ezin naiz toki itxian egon. Mendian edo ganaduarekin egotea gustatzen zait».

Aitona ere artzaina

Segaderi aitonarengandik (Nicomedes Nuñez) datorkio bokazioa. «Aitonak Antzuolan borda

bat zuen. Han ibiltzen zen, atzera eta aurrera. Beti mendian. Asteburua heltzen zenean, motxila hartu eta Antzuolara joaten ginen, aitonaren bordara. Eta han beti zegoen zer egin: ardiak, ahuntzak, oiloak, baratzea...». Zumarragar gaztea berehala zaletu zen. «5 urterekin txerri bat eskatu nion Olentzerori». Aspalditik zuen Artzain Eskolara joateko asmoa, baina hutsetik astea oso zaila da. Hori dela eta, baso kudeaketa ikastea erabaki zuen. «Baso kudeaketa mendiarekin eta ganaduarekin harremana edukitzeko ikasi nuen. Oso gustura egon nintzen Fraisoron. Oso jende jatorra ezagutu nuen. Praktikak mendian egin nituen, Legazpiko enpresa batekin pinuak ateratzen hiru hilabetez. Lana gustatu bai, baina oso gogorra da. 07:00etan irten etxetik eta 20:00etan itzuli. Gustuko lana dut, baina egunero horrela ibili beharra...». Gainera, basoek geroz eta balio gutxiago dute. «Gauzak zailtzen ari dira. Lehen pinuek dirua balio zuten, baina egun... Gainera, gaitz honekin, pinua ordez-

Segade, Paloma lehengusinarekin, aitonak Antzuolan zuen bordan.

katu beharra dago. Eukaliptoa datorrela ematen du eta beldurra ematen dit. Nire ustez, aldundiak hemengo zuhaitzak sustatu beharko lituzke: pagoa, haritza, lizarra... Horretarako, diru-laguntzak eman behar ditu, noski. Eukaliptoa epe motzera irabaziak ematen ditu, baina bigarren edo hirugarren landaketaren ondoren, nola geldituko da lur hori? Gainera, hemengo basoa politagoa da». Basoan etorkizun handirik ez dagoela ikusita, Artzain Eskolara joatea erabaki zuen. «Artzaintza ere ez da samurra, baina egu-

neroko lana norberak antola dezake. Basoan lan egun guztiak berdinak dira, eta gainera, lan fisikoagoa da».

Esperientzia aberasgarria

Gustura egon da Artzain Eskolan. «Oso gustura egon naiz. Oso esperientzia polita izan da. Asko ikasi dugu eta ikuspuntu ezberdinak ezagutu ditugu. Osasun kontuak, animaliak nola zaindu, elikadura, suertatu daitezkeen arazoak, prezioak, nori saldu... Pena bakarra, sei hilabete bakarrik direla. Ardiez nekien apurra ia ahaztua nuen, aitona duela 13

Artaldea erosteko asmoa

Segadek ere ardiak erosteko asmoa du. «Legazpiko Erraizabal baserrian lan egiten ari naiz. Nire helburua diru apur bat aurreztea eta urte pare bat barru nire kontura hastea da. Erraizabalen oso gustura nago. Oso jatorrak dira eta horrek lana asko errazten du. Egun guztian muturka dauden etxe batera joaten bazara... Erraizabalen, serio egon behar denean serio daude, baina barre egiteko eta broma batzuk egiteko astia ere badugu. Kanpaina osoa egin nahi dut beraiekin, artzainaren lan urtea nolakoa den ezagutzeko. Izan ere, aitona ez zen profesionala. Erraizabaleko Juan Jose Arangurenek eta Arantza Segurolak urte asko daramatzate ardiekin eta oso toki ona da ikasteko». Badaki bere kontura jartzea ez dela erraza izango. «Hemen baso asko dago eta larre ia guztiak okupatuta daude. Poliki-poliki hasi nahi dut. Artzain Eskolan hori gomendatu digute. 100 bat ardi on erosi, eta 27 urte ditudanerako 300 bat ardiko artaldea eduki nahi dut. Hori da bakarrik lan egiteko topea. Hutsetik hastea oso zaila da, baina beste batzuk ere egin dute. Amak Arrasateko ospitaleko sukaldean lan egiten du eta aitak Zumarragako ospitaleko biltegian. Aitari esana diot ez duela erabat jubilatzeko aukerarik izango, niri lagundu beharko didala. Arreba ere badut, baina ni baino kaleumeagoa da», amaitu du txantxetan.



6 //

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2021eko martxoaren 31

Gazta gehigarria Publierreportajea

GUAIXE

«Bertako merkatua da garrantzitsuena gure gaztagile eta ekoizleentzat» JOSE MARI USTARROZ IDIAZABAL J.I.-EKO LEHENDAKARI OHIA Ardi latxaren denfentsan eta Idiazabal Gaztaren sustapenean 17 urtez lan egin du Ustarrozek (Uharte Arakil, 1939), Idiazabal Jatorri Izendapeneko Kontseilu Arautzaileko lehendakaritzan. Kargua esku onetan utzita, erretiroa hartu du.

Gutuna eta bideoa kaleratu ditu martxoaren hasieran Idiazabal Jatorri Izendapenak zure izenean, zure agurraren berri emateko. Zer esaten duzu mezu horretan? Agur elegantea egin didate, bai. Zer esaten dudan? Garaia iritsi dela, 17 urte igaro ditudala Kontseiluaren lehendakaritzan, eta adinak, egoerak eta osasunak esaten dutela uzteko garaia dela. Ez duzu umezurtz utzi Kontseilua. Ez. Duela bi legealdi lehendakari ordearen figura sortu genuen, eta Felix Ajuria artzaina hasi zen horretan. Haren esku utzi dut orain lehendakaritza, eta jarraipena emango die hasitako eta martxan dauden proiektu guztiei. Alde horretatik lasai noa, eta baita egin dudan lanagatik ere. Zer egingo duzu hemendik aurrera? Ez naiz aspertuko. Kultura aldetik baditut hainbat gauza, nire buruak lanean jarraitzeko. Baratzea ere badut. Eta Aralarko San Migel Kofradian ere jarraituko dut. Gainera, San Migelera ere ahal dudan guztietan joaten naiz, laguntzeko, eta jendeari harrera egiteko. Badut zer egin, gustura ibiltzeko. Atzera begira jarrita, metalaren arloko lantegi batean egin zenuen lan. Bai, Uharte Arakil bertako lantegi batean, 2003ra arte. Orduan, 64 urte nituela, errelebo kontratu bat tarteko, lana utzi nuen. Guztira 45 urte egin nituen lan. Nondik datorkizu orduan artzainekiko eta ardi gaztarekiko harremana? Familiatik? Ez, ez! Etxean ez dugu izan lurrik, ezta abererik ere, nire aitak ez zuen posible izan. Aralarko San Migelen ikasi nuen 11 eta 18 urte nituen bitartean, eta handik datorkit. Garai hartan bertako artzainekin harreman estua izan nuen, eta behi gazta egiten ere ikasi nuen, San Migelen esne ugari izaten genuelako. Orduan jabetu nintzen artzainei lagundu egin behar zitzaiela, eta egiten zuten lana sustatu egin behar zela. Han sortu al zen Artzain Eguna egiteko asmoa? San Migeletik herrira itzulitakoan, Aralar Mendi elkartea sortu genuen lagun talde batek, eta helburuetako bat artzaintzaren alde zerbait egitea zen. Handik gutxira egin zen Uharte Arakilgo lehen Artzain Eguna, udalak eta Aralar Mendik antolatuta. Duela 52 urteko kontuak dira. Bai, eta harrez gero, iazkoa kenduta, urtero egin dugu, hutsik


GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2021eko martxoaren 31

egin gabe. Artzain txakurren lehiaketarekin bakarrik hasi ginen 1968an, eta handik bi urtera Nafarroako ardi latxena ere egin genuen. Gero, lehen festatik 14 urtera, txakurrez eta ardiez kanpo, artzaintzan bazirela beste gai edo zailtasun batzuk ikusi genuen, batez ere gaztagintzan, eta orduan artzainek egiten zuten produktu hura ezagutzera emateko, 1981ean Nafarroako lehen gazta lehiaketa egin genuen, hori bai, arazo handiak gainditu eta gero. Zer nolako arazoak izan ziren? Lehendabiziko gazta lehiaketa hura egitekotan ginela, garai hartako diputazioaren aldetik mehatxuak izan genituen! Artzainek egiten zuten gazta ezin zela saldu esaten zuten, alegalak zirelako eta osasun erregistrorik ez zutelako. Hala ere, lehen edizioa egin genuen, baimenik gabe, eta eskerrak gure herriko alkateari, artzain familiakoa zelako eta bazuelako sentsibilitate bat. Pentsa nola zeuden garai hartan gaztagileak! Guk Uhartera etortzeko gonbidatzen genituen, baina beldurrez ez ziren etortzen, kalean gazta saltzen hasita Guardia Zibila joango zitzaiela uste zutelako, postua jasotzera derrigortzera edo atxilotxera. Bide latza izan du, beraz, hemengo artzainen gaztak. Bai, eta horrekin lotuta, borroka handia izan zen ardi latxa defendatzeko ere, gure gaztetan soilik latxaren esnea erabiltzeko. Borroka edo eginkizun luzeak izan ziren. Garai hartan sortu zuten Idiazabal Jatorri Izendapena. Bai, 1987an sortu zuten Jatorri Izendapena, gaztak Idiazabal izenpean bildu eta defendatzeko, eta gaztagileen merkatua sustatzeko. Kontsumitzaileei gazten jatorria eta kalitatea bermatzeko helburua ere bazuen eta badu. Kontseilu Arautzaileak

//

7

Gazta gehigarria Publierreportajea bermatzen du gaztak baldintza guztiak betetzen dituela. Noiz hartu zenuen Kontseiluko lehendakari kargua? Artzain Eguna zela eta, artzaintzaren eta gaztagintzaren mundu horretan murgilduta nenbilen aspalditik, eta artzain asko eta gaztagile asko ezagutzen nuen. Hala, 64 urterekin laneko erretiroa hartu nuenean, nigana etorri zen talde bat eta aurrekoak kargua utzi behar zuela eta, lehendakari izateko eskatu zidaten. Eta nik, mundu horretan urteetan nahastuta nenbilela eta, proba egingo nuela esan nien. Horrela hasi, eta bosgarren legealdia egin dut, 17 urte guztira. Lan asko egin duzue Idiazabalek gaur duen prestigioa lortzeko. Bai. Kontseiluak ez du ardirik, ezta gaztarik egiten ere, baina zehaztu ditu baldintza batzuk berme bat izateko eta trazabilitate bat izateko gazta horrek, eta izena zabaltzeko, noski. Egindako lanaren emaitza da gaztak eta Kontseiluak gaur duen izena eta prestigioa, ez bakarrik hemen, baita penintsula guztiko gainerako kontseiluen artean eta Europan zehar ere. Neurtu ezineko prestigioa da, eta alde horretatik lasai egon gaitezke denok, hor parte hartu dugun guztiok. Zein izan da Kontseiluaren lorpenik handiena? Ardi latxa defendatzea, eta hori azkeneraino eramatea, eta zehaztea gazta gure ardi latxaren esnearekin bakarrik egiteko modua. Ardi latxa al da gakoa? Ardi latxarena sendi bateko artaldea da. Nik beti esan dut, artalde bat, familia bat, artzain eta gaztagile bat, baserri bat, mendiko herri bat. Hori da gure helburua, esan dezagun, eta hori baloratu behar da. Gaztagile kopuru polita dago Izendapenaren barruan. Azken datuen arabera, 126 dira. Europa guztian ez dago beste

kontseilurik hainbeste gaztagile daukanik. Handiagoak izango dira, dudarik gabe, gurea ez da izendapenik edo kontseilurik handiena, baina bai jende gehien biltzen duena, sozializatuena esan dezagun. Gure gaztagileek lurralde guztia estaltzen dute. Baina nahiago genuke gehiago izatea, eta gure mendiak ardi latxaz beteta egotea. Hori da helburua.

‘‘

«Felix Ajuria artzainaren esku utzi dut kargua. Lasai noa alde horretatik» «Europa osoan ez dago beste kontseilurik hainbeste gaztagile daukanik: 126» «Latxa defendatzea eta gazta egiteko modua zehaztea dira lorpenik handienak» «Kontsumitzaileek ez dute zalantzarik eta badakite gure gazta hoberena dela» Helburu zaila, ala? Ez da zaila, baina horretan Kontseiluaren lana eta artzainak bakarrik ez, kontsumitzaileak gure aldetik jartzea ere beharko genuke, hau da, gurea baloratzea. Kontsumitzaileak ez al du ba baloratzen Idiazabal Gazta? Bertakoak ez behar beste. Idiazabal Gazta ezin daiteke egin gure lurraldetik kanpo. Lurraldearekin daukan loturagatik ez da inoiz deslokalizatuko. Ardiek hemengoak izan behar dute, hemen bizi behar dute, hemen jan behar dute, hemen ekoitzi behar da esnea, eta gazta ere hemen egin behar da, eta ondu arte gure

lurraldearen barruan egon behar da. Baina horrek guztiak esan nahi duenaz ez da behar bezala jabetzen kontsumitzailea. Kontsumitzaileekin jarraituz, hemengoak ez nahi beste zuk diozunez, baino non gehiagokoak dira? Mundu osokoak, baina hemen bertakoekin badugu erronka bat, egia da. Euskal Herrian bizi garen pertsona bakoitzak urtean batez beste Idiazabal Gazta kilo laurden bat jango bagenu, gure mendiak ez lirateke aski izango ardi latxak bizitzeko. Horrekin bakarrik, kilo laurden horrekin, gure artzainak eta gaztagileak lasai biziko lirateke, hemen bertan salduta. Gero kanpora saltzeko gazta gehiago egin beharko lukete. Bertako kontsumitzailea konbentzitu behar da orduan. Bai, bai. Hala ere, onartu behar da bertako merkatua dela garrantzitsuena gure gaztagile eta ekoizleentzako, hori bai. Baina ez da aski, beste pauso bat eman beharko genuke. Eta nola konbentzituko zenuke zuk Idiazabal Gazta kontsumitzeko? Nola salduko zenioke kontsumitzaileari gazta hori? Oso zaila da deskribatzea gure gazta nolakoa den. Bakarrik esango nioke bertako gazta bat dela, hemen baloratua dela eta hemendik kanpo ere oso ondo baloratzen dela, zaporeagatik eta dituen berezitasunengatik bakarra dela, ez dagoela beste gaztarik inon hau bezalakoa... Nik zer esango dut ba, niretzako hoberena da! Idiazabal desberdina da, ez dago horrelako beste beste gaztarik, bertan egina delako, bertako ardiekin, bertako moduarekin eta bertan ondutakoa gainera. Gure kontsumitzaileek ez dute zalantzarik eta badakite gure gazta hoberena dela, baina erostera joaten garenean orokorrean ez ditugu ezaugarri edo berezitasun horiek kontuan hartzen. Konpro-

miso sozial handiagoa erakutsi beharko genuke, gure aldameneko eta gure mendietako jende horri laguntza emateko. Kontsumitzaileena erronka bat da orduan. Zerbait gehiago geratu zaizu egiteko 17 urteren ondoren? Beti geratzen da zerbait, zerbait gehiago egin daitekeela ziur, baina Kontseiluak ez ditu behar adina aukera eta baliabide lanak egiteko. Alde horretatik beti geratzen da zerbait, aurrekoei geratu zitzaien, guri gelditu zaigu, eta hurrengoei ere zerbait geldituko zaie. Baina nik uste dut garrantzitsuenak martxan daudela, eta horrekin lortu dugu Idiazabal jatorria erreferentzia bat izatea, hemen eta hemendik kanpo. Alde horretatik lasai joaten naiz, pentsatuz gauzak ongi asko egin direla, baina esan bezala, beti faltako da zerbait. Gainera, Kontseiluak, behar den bezalakoa izateko, bizirik egon behar du eta bizirik dagoenak beti zerbaitetan konprometitua izan behar du, eta zerbaitetan saiatu behar du, beti aurrera begira. Nolako etorkizuna ikusten diozu Kontseiluari eta gaztari berari? Nik ez dut zalantzarik, etorkizuna badu, ez bakarrik Kontseiluak, baita hemen dauzkagun artzainek eta artaldeek ere. Gazta gehiago egiteko bidea erraztu behar zaie, lan eginda. Nik bere garaian ikusi nuen etorkizun hori, ikusi izan ez banu ez nuelako lanean jarraituko. Bai, badu etorkizuna, eta horretan lan egiten segi behar da. Zer diozu esateko Kontseiluan geratu direnei eta gaztagileei? Eskertu guztiei, hainbat jende ezagutu dut, hainbat jenderekin harremanak izan ditut... Aurrerantzean topatzen garenean, denekin gustura ariko naiz elkarrizketan berriz ere. Eta aurrera segitzen dutenei etorkizun zoragarri bat opa diet.


8 //

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2021eko martxoaren 31

Gazta gehigarria Ardi esne gordinaren auzia

Ardi esneari traba gehigarriak

Ardi esne gordinaz egindako mamiaren biziraupena kolokan dago, haren osagai nagusiaren salmentarako ezarri dituzten osasun eskakizun zorrotzen ondorioz.

M

amia euskal sukaldaritza tradizionalaren ikur bat da, eta etxe askotako jatorduak amaitzeko ezinbesteko postrea. Ohiturari jarraituz, ardi esne gordinarekin egiten da, berotzen jarri eta irakiten hasteko unean bertan gatzagia botata. Orain da mamia jateko garaia, ardiek neguaren amaieran eta udaberrian izaten dituztelako arkumeak eta, ondorioz, esnea. Baina mamia egiteko erabiltzen den ardi esne gordinaren komertzializazioa arriskuan dago, Europatik iritsi diren arauak malgutzeko asmoz Espainiako Gobernuak onartutako 1986/2020 dekretuagatik. Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean zeuden arauen gainetik jarri da dekretua, eta malgutu ordez, EAEko osasun neurriak gehiago zorroztu ditu.

gaztandegikoek saldu ohi dute ardi esne gordina, gaztandegian bertan eta inguruko hainbat dendatan, eta bertako Asier Osi-

nalde kezkatuta eta haserre dago araudi berriaren ezarpenarekin. Eskatutako neurri berriak «ia bete ezinak» direla dio, eta gazta

Ekoizleak, kezkatuta

Ardi esnea normalean artzainari erosten zaio, zuzenean haren ustiategian zein azokaren batean, edo zeharka, dendan. Tradizioz, plastikozko botiletan ontziratuta saldu da, eta oraindik hainbat tokitan litro eta erdiko ur botiletan eskaintzen bada ere, legez, Eusko Jaurlaritzak emandako osasun erregistro zenbakiarekin, litroko botiletan, behar bezala etiketatuta eta eskatutako osasun neurriak betez saldu behar da. Gabiriako Baztarrika

Ardi esne gordinaren salmenta kolokan dago. TERE MADINABEITIA

salmentaren diru iturri osagarri hori «kolokan» ikusten du.

Hiru eskakizun berri

Orain arte, gaztarentzako osasun erregistroaren barruan eranskin bat zuten gaztagileek, ardi esne gordina erkidego mailan saltzeko; horren barruan, esnea analizatu egiten zieten urtean behin. Baina orain, Espainiako dekretuak aginduta, esnearentzako espresuki beharko dute osasun erregistro zenbakia. Osinalderen ustez, «hori baino okerragoa» da esnearen iraungitze data hiru egunetara murriztu izana, horrek «eroslea atzera bota duelako». Baina ardi esnea «ondo hoztuta gordetzen bada, eta hotz katea hausten ez bada, bost egunetan ere ondo dago». Bestetik, «lehen urtean behin egiten ziren analisiak, baina orain, parametro gehiago neurtzeko bost lagin hartu eta hilean behin egiteko eskatu digute, koste guztiak geure gain hartuta». Horrelako analisiak egiteko laborategi bakarra dago Espainian, eta «goitik jota, hilean 400500 euro izango litzateke kostua». Gehienek ezingo lukete bere gain hartu: «Nik neuk hobe dut esnea harraskatik botatzea, dirua galduko dut bestela». Esnea pasteurizatzea litzateke irtenbidea, baina horretarako azpiegiturak jartzeak koste handia du, 40.000 euro, eta, gainera, «mamia ez litzateke berdina izango!». Osinaldek azaldu duenez, aurtengo kanpaina

bukatzerik izango dute, Eusko Jaurlaritzak malgu jokatuko duelako; gero «bost-bat hilabete izango ditugu borroka egiteko».

Sindikatuak, lagun

Nekazal sindikatuak ondoan izango dituzte. Auzi honen atzetik Europatik etorritako araudia eta hori «malgutzeko asmoz» egin dituzten ekarpenak daude, Enba sindikatuko Xabier Iraolak azaldu duenez. Eusko Jaurlaritzak bere araudia zuen, baina Espainiako Gobernuaren dekretua horren gainetik dago, eta gehiago zorrozten ditu hemengo neurriak.

‘‘

«Esne pasteurizatuz egindako mamia ez litzateke berdina izango» Asier Osinalde Baztarrika gaztak

«Espainia mailan ardi esne gordinaren kontsumoa anekdotikoa da» Xabier Iraola Enba sindikatua

Analisiak areagotzeko eta orain arte eskatzen ez ziren parametroak neurtzeko beharrik ez dagoela dio Iraolak. Ardi esne gordinaren kontsumoan, «historikoki ikusita, eta ikuskatzaileek baieztatuta, ez da inolako intzidentziarik izan, demostratu da gauzak ondo egiten direla». Ezarri duten iraungitze data, berriz, «oso motza» dela dio, «ardia jetzi eta esnea bost- sei egunetara ondo dagoela jakina da». «Arazo iturria Madrilen dago», eta han egin beharko dute borroka. «Espainia mailan ardi esne gordinaren kontsumoa anekdotikoa da, eta gu gutxi gara eta indar gutxi dugu», baina ez dute etsiko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.