Idiazabal Gazta

Page 1

Gazta

OSTEGUNA, 2020KO MAIATZAREN 28A

gehigarria

BEZEROAK DAUZKA ZAIN

IÑAKI GURRUTXAGA

Iazko ekoizpen urte oparoari jarraipena ematea nekeza izango bada ere, artzain eta gaztagileen sektoreak lanean dihardu. Produktua merkaturatzea da orain gakoa.

GOIERRI.HITZA.EUS

TESTUAK K. GARRALDA, T.MADINABEITIA, A. MAIZ, A. VIERBÜCHER ETA I.GURRUTXAGA


2 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko maiatzaren 28a

124

Gazta gehigarria Idiazabal Gazta berria ebakitzea

GAZTANDEGI Idiazabal Jatorri Izendapenaren barruko gaztaldegi kopurua, iaz baino bat gehiago. Gehienak Gipuzkoakoak dira (59). Nafarroakoan 30 gaztandegi daude, Araban 21 eta Bizkaian 14. 2019an ekoitzitako kilo kopuruak gora egin du eta historiako bigarren daturik onenak lortu.

Produkzio datuak

URTEA GAZTANDEGI

Askatasun usaina darion gazta Unai Campok gazta ebakitzeko unea, atzo, ordezkari politikoak, eta kofradiako eta izendapeneko kide bana atzean dituela. IÑAKI GURRUTXAGA

.

Bilboko Porrue jatetxeko Unai Campok ebaki du Idiazabal Gazta berria, Oiangun egin den ekitaldian La Lezek eta Goinek jaso dituzte erregulartasunaren sariak «Gazta honek askatasun usaina du, pixkanaka-pixkanaka gure egunerokoa berreskuratzen ari gareneko usaina du». Bilboko Porrue jatetxeko Unai Campo sukaldariak hitz horiek erabili ditu Idiazabal Gazta berriaren denboraldia estreinatzeko ebakialdian. Ezohiko garaian, ezohiko tokian eta ezohiko moduan egin da aurten Ordiziako Udalak, Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Idiazabal Jatorri Izendapenak 26. urtez antolatu duten ekitaldia. Omenaldirik ez da egon aurten, baina erregulartasun sariak bai, horiek banatu dituzte: La Lezeko (Ilarduia, Araba) Eli Gorrotxategi beasaindarrak eta Joxe Mari Jauregi lazkaotarrak jaso dute artzain gaztagileei dagokien kalitate diploma, eta Asteasuko Goineko Joseba Otegik gaztandegiei dagokiona.

Ekitaldi hotza, giro beroan

Apirilaren 15ean egin beharreko ekitaldia maiatzaren 27an egin da, sei astera. Deialdian ere aldaketa izan da bezperan, udaletxeko areto nagusitik Oianguko parkera igaro baita segurtasun neu-

rrien izenean. Gonbidaturik eta jende betekadarik ez da izan, eta kazetariei ere garaiz joateko deialdia egin zaie, bakoitzak bere lekua hartu eta hori errespetatzeko eskatzeko. Ez da musurik eta besarkadarik izan, gerorako utzi dira horiek, baina bai musukoak. Eta nola jardun ere ez zekitela aritu da bat baino gehiago, orain bai, orain ez. Arraro sumatzen da giroa, urduritasuna irri txikiarekin ezkutatuz, dena lekuz kanpo balego bezala. Hotza izan da ekitaldia, giro beroaren aterpean. Baina antolatzaile eta agintariek argi zuten egin beharra zegoela, artzainek eta gaztagileek merezi zutela horrenbeste salmenta jaitsiera izan den garaiotan. Eta ez dira lau edo bost izan, baina artaldeak ez du hutsik egin. Lazkaomendiko Intzartzutik ekarri dute Iztueta aita-semeek. Itzalpean jarri dira denak, abaroan. Kargu publikoek hartu dute gero hitza. Denek goratu dute sektorea, denek zoriondu dituzte sarituak. Adur Ezenarro alkateak laguntza eskatu die Xabier Arruti aldundiko landa garapen zuzendariari eta Bittor Oroz jaur-

2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020

120 125 125 122 121 119 120 120 120 123 124

KILO

1.466.429 1.224.018 1.176.383 1.107.779 1.133.032 1.226.826 1.340.725 1.380.012 1.357.725 1.420.586

laritzako nekazaritza sailbuordeari, «bakarrik sentitu» direlako hilabeteotan. Arrutik sektoreak dituen galerak arintzeko dirulaguntza lerro bat iragarri du, eta Aralarko pistengatik auzipetuta dauden 16 ordezkariak izan ditu gogoan. Orozek, berriz, bertako produktuak kontsumitzeko deia egin die herritarrei.

La Lezek, aurreneko aldiz

Joxe Mari Jauregi eta Eli Gorrotxategi, atzo, sariarekin. MIKEL ALBISU

Idiazabal Jatorri Izendapeneko Miriam Molinaren txanda da. Hark eman du gaztagile sarituen ibilbidearen berri. Goineko Otegi altxatu, eta berak hartu du diploma. Etena etorri da gero. 12:00etan minutu bateko isilunea pandemiak hildakoak gogoratzeko. Gorrotxategi hurrena, musukoa kendu eta hunkituta. Txaloak eta argazkiak bientzat. Lehen aldiz jaso du erregulartasunaren aitortza bikote goierritarrak. «Oso pozik» bai, baina «tristetuta» ere bai, ezin izan dutelako betiko moduan ospatu. Domina kolkoan jarri du Campok hurrena, eta ebaki du gazta. Tente egon da gizona ekitaldi osoan, erdi-erdian. Kofradiako buru Jesus Mari Ormaetxeak zatikatu du gazta, eta inguratuek dastatu dute. Hori guztia gertatu zen atzo Oiangun, 45 minutuan.

@ Lazkaomendiko Intzartzuko Iztueta aita-semeak, artaldearekin. I.G.

Gazta ebakitzeko ekitaldiaren argazkiak eta bideoa ikusteko: goierri.hitza.eus


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko maiatzaren 28a

//

3

Gazta gehigarria Publierreportajea

Idiazabal Jatorri Deiturak hazten jarraitzen du. Ekoizle eta ekoitzitako kilo kopuruek gora egin dute, historiako daturik onenetarikoak erdietsiz. Zalantzati hasi da aurtengo denboraldia, baina ekoizleak ez dira gelditu.

Gazta, denen arteko proiektua

G

arai onenen parera iritsi zen iazko kanpainan Idiazabal Jatorri Izendapena. Guztira, 1,5 milioi kilo Idiazabal Gazta ekoitzi ziren 2019an. Soilik duela hamar urte ekoitzi zen gehiago, eta 2013. urtetik ekoizpena goraka doa. Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren ibilbideak urtez urte hazkunde apalak baina progresiboak izan ditu, eta ez edozein preziotan. Artaldeen, artzainen eta gaztagileen kalitatearen eta ongizatearen alde egin du. Gaztandegiak ere hazi egin dira, eta egun 124 dira, duela bost urte baino bost gehiago. Bereziki Gipuzkoan egin du gora eta jada 59 dira, horietatik 23 goierritarrak. Gaztandegietako arduradun asko gazteak dira gainera, eta atsedena horrenbeste merezi duten artzain beteranoenek erreleboa bermatua dute. Izendapen jatorriak 2020a oraindik are urte hobea izateko aurreikuspenak zituen, marka guztiak ontzekoak. Aurtengo kanpainaren hasiera ikusgarria izan da: 2019ko gazta guztiak merkaturatu dira, esne-eskaintza baino eskari handiagoarekin. Koronabirusak, baina, hazkundea errotik moztu du eta aurreikuspen guztiak airean utzi ditu. Osasun alertak eragindako bat-bateko murrizketa egoerak

egoera zailean jarri du sektorea. Idiazabal Gaztaren ehuneko handi bat salmenta zuzenean merkaturatzen da, eta gaztandegi txiki batzuen kasuan, ia modu esklusiboan. Bi hilabetez erabat itxita egon den ostalaritzaren pisua ere oso garrantzitsua da sektorean. Eta esportazioak, pisu gutxiagoko adarra izan arren, lehen asteetan ia erabat desagertu ziren.

Lanak ez du etenik izan

Ordiziako Artzai Egunak, Idiazabalgo Gaztaren denboraldi bakoitzaren hasieraren urteroko ikurrak, ohiko topaketa jendetsuetatik eta zalapartatsuetatik oso bestelako irudiak utzi ditu. Baina Ordiziak eta Euskal Herriak ahalegin berezia egin dute osasun egoera zail honetan bertako nortasunaren ikurretako bati, artzaintzari, omenaldi berezi bat egiteko. Ospatzeko moduakoa da. Egoeraren aurrean gaztagileen jarrera ere txalogarria izan da. Idiazabal Gazta denboraldia zalantzati hasi arren, beti eutsi diote lanari gelditu gabe. Sektoreari bi aukera besterik ez zaizkio gelditu: artaldeen ohiko ekoizpenzikloan esku hartzea, esneekoizpena bertan behera utziz edo balio txikiagoko beste produktu batzuetara bideratuz; edo belaunaldiz belaunaldi jasotako

Sektoreko eragileek betiko arretaz jarraitu dute artzaintzan, jezten eta Idiazabal Gazta egitean. IDIAZABAL

lan eta bizitza ereduari eustearen eta konfiantza izatearen aldeko apustu sendoa egitea. Hainbeste artzain eta gaztandegiren artean, erantzuna ahobatezkoa izatea ia ezinezkoa da, baina denboraldi amaierako zerbakiek zer esango duten jakin gabe, sektoreak lan egitearen eta konfiantza izatearen aldeko apustua egin du.

Elkarlana, funtsezko

Birusak ez dio gaztagileen kolektiboari zuzenean erasan, eta lanean jarraitzeko aukera izan dute. Ingurune naturala zaintzen dutu, eta orain inguruak bere zaintzak itzultzen ditu.Erabat konfinatuta, esnea merkaturatzeko latxa ekoizleen elkarte bakarrak, Latxa Esnea kooperatibak, akordioa lortu du hurrengo kanpainarako prezioak mantentzeko. Gaur egun, inoiz baino gehiago, agerian geratzen da lan komuna, kooperatiboa eta elkarlanekoa funtsezkoa dela. Saltoki txikiak Idiazabal Jato-

rri Izendapenaren produktuen alde egin du, eta herritarrek herrietako eta auzoetako denda txiki horiek mantentzearen alde. Udal asko, beste erakunde eta kolektibo batzuk elkarrekin harremanetan jarraitzea erraztearen aldeko apustua egiten ari

Zirkuitu motzei eta saltoki txikiei balioa emateko lanean ari dira eragile asko Inoiz baino zentzu handiagoa du orain hau guztion proiektua dela ulertzeak dira, segurtasuna defendatuz eta, berriro ere, zirkuitu motzei balioa emanez. Distantzia fisikoa gorabehera, bezeroak hurbil sentitu dituzte. Mendeetako historian zehar bezeroak herriguneetatik baserrietara igo dira gazta erostera, eta orain bidea alderantzizkoa izan

da. Ahalegina handia izan da, baina herritarren erantzuna harrigarria izan da. Gaztagileei nekez ahatuko zaie etxeetako ateetan sentitu duten harrera beroa eta hurbiltasun konplizea. Jasotako berotasunak lanean jarraitzeko indarra ematen die. Ez da erraza izango aurrera egitea, sektore eta gizarte gisa aurre egin behar izan zaion erronka zailenetarikoa delako. Halere, esan gabe doa, bezeroengandik hurbil egoteko bide berriak topatzeko konpromezua dutela gaztagileek. Ia dena gelditzen zen bitartean, artzaintza egiten, jezten eta Idiazabal Gazta egiten jarraitu dute, betiko arretaz. Denboraldiaren hasiera ofiziala den Artzain Egunean bezeroei alboan jarraitzeko eskatzen die Idiazabal Sor Markak. Izan ere, inoiz ez du izan orain baino zentzu handiagorik gure elikagaien ekoizpena kalitatezkoa eta gure inguruarekiko errespetuz lotua guztion proiektu gisa ulertzeak.


4 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko maiatzaren 28a

Gazta gehigarria Publierreportajea

ÂŤArtzain gazta erosten baduzu gure paisaiak ere babesten dituzuÂť AITOR CAMPION ARTZAI GAZTA ELKARTEKO LEHENDAKARIA Arruazun (Nafarroa) duen gaztandegiko atarian, itzalean eserita azaldu ditu Campionek Artzai Gazta elkarteak etorkizunerako dituen ildoak. Alarma egoeraz ere hitz egin du. Noiztik zara Artzai Gazta elkarteko lehendakaria? Bi urte eta erdi daramatzat, 2017ko urritik. Zuk kargua hartzearekin batera, elkartearen norabidea aldatzeari ekin zenioten. Artzai Gaztak duela denbora bat ezarri zuen bere norabidea, bere barne arauekin eta eredu bati lotua, baina orain, gure artzaintza eredua bermatzeko edo norantz joan nahi dugun jakiteko barne eztabaida batean murgilduta dago elkartea, bazkide guztien partaidetzarekin. Zein izan da emaitza? Ardi latxaren eredu jasangarri batekin jarraitu nahi dugu, denboraldiko produktua egiten. Ardi latxaren eta ardi gaztaren ekoizpena intentsifikaziorantz joan ez dadin lan egingo dugu. Prozesuan Eusko Jaurlaritzako Katilu enpresa publikoaren bitartekaritza eta laguntza izan dugu. Kanpoko iritzi objektibo hori beharrezkoa gertatu izan da lan honi mami gehiago ateratzeko. Iazko urrian egindako batzarrean eman genion baiezkoa Artzai Gaztaren bide berri honi, eta artzaintza eredu jasangarria bermatzeko lanean hasi ginen. Baina martxoan dena eten egin da. Koronabirusak elkartearen martxan, eta artzainen egunerokoan ere izan du eragina. Egoera, aurretik bezala, kolore askotakoa da. Orain arte, gaztaren komertzializazio gehiena

HITZA

salmenta zuzenaren bitartez izan da, baina egoerak sortu duen beldurragatik erosleak azoka edota etxeetara gerturatzeari utzi, eta salmenta modua birmoldatu behar izan da, etxez etxeko banaketarekin hasi dira bazkide batzuk. Bestalde, inguruko komertzio txikiarekin nahiko harreman zuzena daukagu artzainok, eta horiek beren salmentak mantendu dituzte orokorrean. Beherakada handiena turismo faltan sumatu dugu: turistak gazta erosteko ohitura du, gaztandegi askotan bisita gidatuak egiten ditugu eta horiek

diru sarrera bat izateaz gain, bisita horietan ere gazta saltzen da. Alarma egoerak ekoizpen puntu altuenean harrapatu gaitu, martxoan eta apirilean, eta une horretan izan da salmenta jaitsiera handiena. Gazta ez bada saltzen ez da kamara husten, eta ez badago lekurik gazta berria sartzeko ezin da gazta gehiago egin. Hori dela eta, artzain asko esnea saltzera behartuta ikusi dira. Errealitatea oso desberdina da etxe bakoitzean, baina denak moldatzen ari gara ahal dugun moduan.

Administrazioa jarri al da zuekin harremanetan? Orokorrean baietz esango nuke, baina hainbat erabaki sektorea kontuan hartu gabe hartu dituzte, arkumeen salmentarako akordioa edo azoken debekua adibidez. Gure ustez horrelako gaiak sektorearekin batera landu behar dira, eta norbaitek artzainen izenean hitz egin badezake, hori Artzai Gazta da. Gurekin ez dute hitz egin horretaz. Laguntzarik jaso duzue? Laguntzak aurrerago datoz. Estatu barruko turismoa bultzatu nahi dute eta horretaz baliatuko

gara. Guk ere hemengo produktuen kontsumoa bultzatzeko Erkidegoko eta Nafarroako gobernuekin batera kanpaina bat egin nahi dugu. Idiazabal jatorri izendapenarekin batera ari gara lanean horretan. Orain bertako produktuekiko sentimentua pixka bat handiagoa da, eta jendeari produktu hori zuzenean zein ekoizleri eta non erosi dezakeen adieraztea da ideia . Egoera honi buelta emateko modua izan daiteke. Bai, egoerari buelta emateko eta baita egoeraz baliatzeko ere. Bertakoaren aldeko sentsibilitatea areagotu egin dela eta hortaz, produktua erosteko prestutasun handiagoa dagoela sumatu dugu. Prestutasun honetaz baliatuz, jendeari erraztasunak eman behar dizkiogu zer eta non erosi daitekeen jakin dezan. Aurrerago begira, nola dator Artzai Gazta elkartearen lana? Iaz jarri genuen abiapuntua, eta artzaintza eredu jasangarriaren alde lan egiten jarraituko dugu. Bide horretan, gazta erosteak zein ondorio dakartzan jakinarazi behar diogu jendarteari. Gazta erostea ez da gazta erostea bakarrik, atzetik gauza asko daude: larreak, larreen kudeaketa, bertako produktua, bertako arraza, mendien kudeaketa... Artzai Gazta erosten baduzu gure paisaiak ere babesten dituzu. Gu gazta egiteaz eta saltzeaz bizi gara, ez badugu saltzen, ezingo gara bizi, eta artzaina ezin bada bizi, ardiak desagertuko dira menditik, baita mendien kudeaketa eta larreak ere. Ondorioak gogorrak izango lirateke. Gazta berria aurkeztu behar da. Nolakoa da aurtengo gazta? Negu eta udaberri nahiko aproposak izan ditugu gazta mundurako: epelak izan dira, larreak aurreratu dira, ardiak inoiz baino lehenago izan dira larretean jaten. Ekoizpenaren aldetik jendea pozik eta arazo handirik gabe dago.



6 //

Apaletatik e GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko maiatzaren 28a

Gazta gehigarria Artzainen esanak

JESUS ARANBURU J. Aranburu Elkartea (Idiazabal)

«Etekina ateratzea da arazoa; gaztak bere irteera bat behar du» Gaztari irteera emateko aurkitu dituzte J. Aranburu Elkartean arazoak. Ardiak jezten eta gazta egiten beti bezala ari dira. Museoa ere itxita dute, beste salmenta puntu bat: «Etekina ateratzea da arazoa. Museoa itxita, eta feriak eta etxetiko salmentak gelditu egin dira. Bertako jendea etortzen da, baina probintziakoak justu, eta kito, gehiago ez», esan du Jesus Aranburuk. Baikor daude. «Ea deskonfinamendu honekin poliki-poliki bere onera etortzen den. Egoera berriro nola geratuko den da kezkagarria; zain gaude». Ekoizpena zertxobait jaitsiko dute. «Gazta ez da alferrik galtzen, baina bere irteera bat behar du. Zerbait gutxixeago egingo dugu. Esnea kentzea pena da orain, garai honetan delako merkeena, kanpoan janda. Artaldea handia eta produkzioa dezentea daukagu, eta turismoa geldi. Hori daukagu guk txarra». Helbidea: Ondramuino baserria Telefonoa: 943 18 74 92

ENEKO GOIBURU Ondarre (Segura)

«Bezeria turismoarekin erlazionatutakoa da asko, ea aktibatzen den berriro» Gazta eginaldia bukatzear dira Segurako Ondarren, eta landetxearen sasoiari ekingo diote aurki. «Martxan aritu gara gu: jetzi eta gazta egiten. Lehenago

bukatzen dugu, maiatz bukaeran edo ekain hasieran. Landetxera ekainean hasten delako jendea etortzen». Kopuru «txikia» egiten dutenez, «lasai» dago Goiburu. Gaztak iraupen luzea du, gainera. «Goiz ez bada geroago, salduko da. Salmentak geldituta daudela egia da, %80-90ean». Denda txikien sektorea berebizikoa izan zaio: «Anaiaren hatategian enplegatu ditut. Denda txikietara saltzen dutenak ondo ariko dira lanean». Baina, gero ere, salmenta zuzenaren apustua garbi dauka: «Gure lan egiteko era zuzenean saltzea da. Etxean ostatu hartzen dutenei, bisitei, pasokoei... Turismoarekin erlazionatutakoa da asko, eta ea hasten den aktibatzen», Helbidea: Ondarre baserria Telefonoa: 689 19 25 08

SANTI ETXEZARRETA Txoko (Olaberria)

«Etxeko bezeroa mantenduko da; beste bat etorriko den da zalantza» Lanean beti bezala jarraitu du Santi Etxezarretak, etxean. Asteburu honetan igoko du artaldea Urbiara, udarako. «Hasieran, erabat gelditu zen etxeko salmenta zuzena. Ematen du orain mugitzen hasi dela zerbait. Kezkatuta bagaude, baina oraingoa baino gehiago urte bukaera nolakoa izango den da». Izan ere, salmenta «dezente» enpresen Gabonetako saskietarako bideratzen du, «eta sektore hori dena geldituko den daukat kezka. Hau da gurpil bat da, denen kontua da. Enpresak nola gelditzen diren asko esan nahi du. Zeren erdipurdi daudenek halako erosketak egiten dituzten ala ez, ikuskizun dago». Bestela, zuzeneko salmentan dauka oinarria, eta seguru ikusten du hori: «Etxeko bezeroa, lehenago edo geroago mantenduko da. Beste bezero mota bat etorriko den da gure zalantza». Helbidea: Abaroa baserria Telefonoa: 615 70 11 37

.

Covid-19ak eragindako osasun krisiak a kolpatu du Gazta dute gehienek hozka BEÑAT URKIOLA Berroeta (Ezkio)

«Edo prezioz behera saldu eta hondoa jo, edo ez dago b este irtenbiderik» «Borrokan» ari dira Berroeta gaztandegikoak. Aurretik izan zuten kolpea gutxi ez –listeria kasuarena–, eta bigarren zaplaztekoa koronabirusaren geldialdia. «Laguntzeko, berriz, inor ez dago, ez jendea, ezta gobernuak ere. Edozein harategitara joan, eta ematen du lapurretan ari zarela. Jarri prezio bat logikoa dena gure ustez, zer edo zer uzten duena, eta burutik behera barre egiten dizute. Edo prezioz behera saldu gazta eta hondoa jotzen duzu, edo ez dago beste irtenbiderik». Etsiak jota dago. «Merkatuetan zerbait saltzen da, baina produkzio handia egin ezean, jai dago gu bezalako ekoizle txikientzat. Alfer-alferrik ari garela dirudi». Baina lanean jarraitzeko komentzimendua ere segurua du: «Bestela, gurasoen orain arteko lana alferrik izango da, eta segitzeko gogoarekin gaude». Helbidea: Berroeta baserria Telefonoa: 943 72 45 69

JAVIER MUÑOA Basazabal (Zerain)

«Bere datetan eta martxan ari gara gazta egiten, uztea ere ez da ona eta» Geldi sumatu du salmenta Javier Muñoak, koronabirusaren gordinenean. «Jendea hasi da pixka bat gazta eramaten». Baina galdutako bi hilabeteen «atzerapena» azkenerako naba-

rituko duela uste du. «Etxetik eta inguruan saltzen ditugu gehienak, sagardotegi eta ostalaritzara, eta turismora. Kontsumorik ez da egon horietan, eta guk ere nabaritu dugu, noski. Hau katea da, azken batean». Bien bitartean, hozkailuetan «atean bultzaka» dauzkate gaztak, «kabitu ezinik». «Neurri baterako egiten dugu beti, bolumen batean aritzen gara. Ateratzen joaten dira normalean, baina oraingo kasua ez da hori, eta pilatu egin dira». Esnea ateratzen eta gazta egiten ari dira oraindik. Ekoizpena ez dute jaitsiko. «Bere datetan ari gara gauzak egiten, bere martxa bat eraman beharra baitago. Bestela, utzitakoa utzita izaten da, eta hori ere ez da ona». Helbidea: Basazabal baserria Telefonoa: 943 80 04 83

ASIER OSINALDE Baztarrika (Gabiria)

«Arkumea zuzenean saltzen hasiko gara buru-belarri, 2021ean» Itxialdiagatik etxeko salmenta zapuztu zitzaienean –ekoizpenaren erdia etxetik saltzen dute–, Baztarrikakoak beraiek hasi ziren herrian bezeroei eramaten. Eta funtzionatu die. Batik bat, arkumearekin. Gazta, be-


etxeetarara GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko maiatzaren 28a

//

Gazta gehigarria Artzainen esanak arte. «Mendiko gaztak besteak baino irteera hobea dauka gure kasuan. Badauzkagu bezero batzuk mendiko gazta bakarrik eramaten dutenak». Marka propioarekin saltzen dute hori. Ilbeltz erditik apirilaren azkenera, ordea, Otegiren eta Gerardo Garmendia Mozo zaldibiarraren artaldeen esnearekin egiten du gazta Ordiziako kooperatiban. «Parte bat esnezaleari ematen diogu, eta egiten duguna sagardotegietara saltzen dugu zati bat. Aurreneko eraman aldia egin, gero sortu zen krisi hau, eta kito, hor gelditu zen dena». Hala ere, egoera bideratzea lortu dute neurri batean. «Hozkailu ia dena hustu dugula esan dezakegu, erostun bat lortuta».

artzain eta gaztagileen sektorea ere ailuan, eta salmenta bideak zabalik

Helbidea: Ordizia Gaztandegia Telefonoa: 689 048 655

ELI GORROTXATEGI La leze (Ilarduia, Araba)

«Komertzializaziorako beste bide bat ireki dugu gazta banatzen hasita»

2HOTZA 3DIETAN

rriz, denda txikietan gehiago enplegatu dute, herriz kanpoko bezeroek haietara jota, ziur asko. «Baina garbi dagoena da bi hilabeteko hau galera polita izango dela guretzat». Esne gordinaren salmenta gehitu dute, beste gaztandegi baterako. «Ez dakigu nola irtengo den kontua. Beldurra daukagu. Ez dakigu gaur egindako gazta, arkumea eta beste produktuak noiz irtengo diren. Biltegiratuta eduki beharra daukagu, eta diru bat kostatzen da». Oraingoz, negozio-eredua aniztu dute, arkume prezio beherakadagatik: lokal bat egokitu dute, despieze-areto gisa. «Datoren urtetik aurrera, arkumea zuzenean saltzen hasiko gara burubelarri, osorik nahiz zatika». Helbidea: Baztarrika baserria Telefonoa: 943 88 30 44

7

KELES MENDIGUREN Ordizia Gaztandegia Kooperatiba

«Hozkailu ia dena hustu dugula esan dezakegu, erostun bat lortuta» Aralarko Txutxueta txabolatik erantzun ditu galderak Keles Mendigurenek. Joxe Manuel Otegi bikotearekin eta semearekin dago han maiatz hasieratik, eta Mendiko Gazta egiten arituko dira ekainaren azken aldera

Produkzio aldetik «beti bezala» dabiltza Jose Mari Jauregi lazkaotarra eta Eli Gorrotxategi beasaindarra Ilarduian duten gaztategian. Alarma egoera ezarri zuten asteburuan ziren gazta berria saltzeko hastekoak, baina ezin. «Gazta egiten jarraitu genuen, baina hozkailua betetzen hasi zen». Hilabetera bezeroei gazta etxera eramaten eta mezulari bidez bidaltzen hasi ziren, teknologia berrien bidez kontaktuak eginez. «Bezeroek jarrera ona izan dute, eta irteera eman ahal izan diogu gaztari. Lan gehiago suposatu digu, baina kontentu gaude beste komertzializazio bide bat ireki baitugu». Hala ere, kezkaz begiratzen dio udazkenean etor daitekeenari. «Araban nekazal eta abere azokak ez egitea erabaki dute, eta horiek aukera handia dira gazta saltzeko. Alde batera utzi gaituztela sentitzen dut». Helbidea: La Leze baserria Tfnoa: 945 30 41 58 / 617 513 536

JOSU ALDASORO Troskaeta (Ataun)

«Udazkenean berriz ere komeria badago ez dakit zer pasatuko den» «Oraintxe hasi da zerbait mugitzen, eta ikusiko dugu buelta emango diogun. Baina bolada batean behintzat oso ikaratuta egon gara, jezteari ere utzi behar ote genion». Aralarko Doniturrieta Azpikoa txabolan dago orain, eta han ere gazta egiten jarraitzen du, baina behean hozkailuak beteak ditu. «Otsailera bitarte gazta eginda daukagu». Anaiaren tabernan, Ataungo Troskaetan, saltzen du gazten %80. «Ordiziako Arantxan, harategiren batean edo bestean, eta Urbitarte sagardotegia ere salgai izaten ditut gaztak, baina horiek denak itxita egon dira». San Martinen duen gaztandegira ere «konta ahala batzuk» joan zaizkio gazta bila, «beti-betikoak». Ez du argi ikusten zer joera izango duen krisi honek. «Abiatu da, baina ikusiko dugu nola segitzen duen. Udazkenean berriz ere komeria baldin badago, ez dakit zer pasatuko den». Helbidea: Troskaeta taberna Tfnoa: 943 18 00 37 / 608 973 515

LASA - RODRIGUEZ -ESNAOLA Olalde elkartea (Legorreta)

«Olaldek merkatu oso ona dauka. Aitorren bueltako elkartasun sare bat dago» Uztailean urtea beteko da Ainara Lasaeta Asier Rodriguez Aitor Esnaola legorretarrak –preso dago– Olalde baserrian zuen proiektuan murgildu zirenetik. «Sorpresaz betetako urtea izan

da. Batetik, hasierak ez direlako errazak, eta bestetik, hiru semealaba etxean izan ditugulako. Horri gehitu behar diogu familia handi baten laguntzarekin ari garela proiektu honetan, eta hiru hilabeteotan hori ere faltan sumatu dugu». Artaldea erdira ekarrita, produkzioa ere jaitsi dute. «Espero baino gazta gutxiago egin dugu aurten, espero baino esne gutxiago bildu dugulako, baina hala ere, gu oso gustura gaude. Gazta oso ona egin dugu, hiru hilabete daramagu oso ondo saltzen, eta jendea ere oso gustura dago. Olalde gaztak merkatu oso ona dauka. Aitorren bueltako elkartasun sare bat dago, eta oso eskertuta gaude». Helbidea: Olalde baserria Telefonoa: 659 535 073

JOSEBA INSAUSTI Otatza (Ordizia)

«Otsailean hasi nintzen, eta gazta ekoizpen txikiagoa daukat aurten» Ezohiko urte hasiera bizi izan du Joseba Insaustik. Urtarrilean ebakuntza bat egin zioten, eta esne guztia saldu beharrean izan zen. «Otsailean hasi nintzen gazta egiten, eta aurten beste urteetan baino ekoizpen txikiagoa daukat». Eta gerora, pandemiaren ondorioak. «Hozkailuan lekua baneukan hasieran, baina salmentak gelditu zirenez, betetzen ere hasi da». Maiatzaren 2az geroztik Aralarko Esnaurreta txabolan dago, eta han mendiko gazta egiten jarraitzen du. Idiazabal Gazta ez dela produktu galkorra gogoratu du –bi urte pasa arte sal daiteke–, eta itxaropena dauka udazken aldera salduko dela. «Inoiz ez dut izan kanpaina bat galeran bukatu dudana, eta espero dut aurten ere hori ez gertatzea. Betiko jendea hasten bada mugitzen eta beldurra galtzen, hasiko dira guregana etortzen berriz». Helbidea: Otatza baserria Tfnoa: 943 88 70 77 / 661 923 670


8 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2020ko maiatzaren 28a

Gazta gehigarria Ekitaldiaren historia

Gazta jaio berriari diosala eginez Ordiziako Artzain Egunaren barruan, duela 25 urte egin zuten lehenengoz Idiazabal Gazta berriaren mozketa ekitaldia. Jesus Mari Ormaetxea kofradiako kideak jarri zuen lehen alea.

P

azko asteko asteazkenean, artzainaren omenezko azoka berezia egiteko ohiturari heltzen diote Ordizian, urtez urte. Horrekin batera, Ordizian aski preziatua den latxa ardiaren gazta berriaren aurkezpena eta mozketa egiten dute, Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Jatorriko Izendapenak eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatuta. Iragan apirilaren 15ean Artzain Eguna ospatu eta gazta jaio berriaren festa egitekoak ziren, beste behin. Aurten, ordea, Covid-19ak egun hartarako prestatuta zuten egitaraua bertan behera uztera behartu zituen. Begirada atzera botaz, 1995. urtean egin zioten lehenengoz gazta berriari ongi etorria. Juan Mari Arzak sukaldariak izan zuen ohorea. Baina, nola sortu zen ekimen hori? Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kide Jesus Mari Ormaetxeak (Ordizia,1949) jarri zuen lehen alea. «Nire etxean sekula ez da falta gazta pusketa bat, gaztazale amorratua naiz. Atzerriko lagunek cheesman deitzen didate» kontatu du barre artean. Eta jarraitu du: «Ampo enpresako zuzendari komertziala izan nintzen urte askoan eta nire lanagatik, beste herrialde batzuetara bidaiatzea tokatu zitzaidan, Frantziara asko joaten nintzen». Antza denez, han ezagutu zuen festa baten ereduari jarraiki bururatu zitzaion ideia: «1994. urtea izango zen, azaroko hirugarren ostegunean, urtero egiten da Frantzian, Beaujolais ar-

doaren ongi etorri festa. Gaur gaurkoz, Frantziako mugez gaindi ere ospatzen da, Copenagen adibidez». Beajoulais Noveau ardoaren etorrera, 110 herrialdetan ospatzen dute: Tokion, Seulen, Londresen, eta New Yorken, besteak beste. Ardo berriari ongi etorria egiteko aitzakian, «Beaujolais ardoaren milaka eta milaka botila edaten dira munduan zehar». Baina Frantzian, Parisen, eta batez ere, Lyonen du jatorria, non bezperan hasten di-

‘‘

«Idiazabal Gaztari bultzada bat emateko hasi ginen ekitaldi hau antolatzen» Jesus Mari Ormaetxea Idiazabal Gaztaren kofradia

Juan Mari Arzak sukaldaria izan zen gazta ebakitzen lehena, 1995ean. JOSETXO MARIN

Gazta ebakitze ekitaldia EBAKETA ETA OMENDUAK 1995. Juan Mari Arzak (Arzak) Omendua. J. Manuel Goikoetxea 1996. Pedro Subijana (Akelarre) Omendua. Michel Lekuona 1997. Hilario Arbelaitz (Zuberoa) Omendua. Enric Canut 1998. Jose Juan Castillo (Nicolasa) Omendua. Manuel Arroyo 1999. Karlos Argiñano (Argiñano) Omendua. Gaizka Macho 2000. Martin Berasategi Omendua. J. Antonio Otxandorena 2001. Aitor Elizegi (Gaminiz) Omenduak. Joxe Mari Uztarrotz eta Jesus Etxeberria 2002. Gonzalo Anton San Juan Omendua. J. Antonio Merino

2003. Atxen Jimenez (Tubal)

2011. Eneko Atxa (Azurmendi)

Omendua. Mikel Zeberio 2004. Andoni L. Aduriz (Mugaritz) Omendua. Luis Herrero 2005. Jose Ramon Berriozabal Omendua. Cristino Alvarez 2006. Elena Arzak (Arzak) Omendua. Idiazabal Jatorri Izendapeneko Batzorde Teknikoa. 2007. Fernando Canales (Etxanobe) Omendua. Jose Luis Martin 2008. Koldo Rodero (Rodero) Omendua. Peio Garcia Amiano 2009. Luis Angel Plagaro (Plagaro) Omendua. EHUko Farmazia Fakultateko Idiazabal Gaztaren ikerlari taldea. 2010. Iñigo Lavado (Ficoba) Omendua. Gastronomiaren Euskal Kofradia

Omendua. Jesus Oleaga 2012. Joxe Mari Aizega (BCC) Omendua. EITBko Sustraia saioa 2013. Ana Larrañaga (Fitur) Omendua. Nestor Basterretxea 2014. Ruben Trincado (M. Ulia) Omendua. Ardiekin zentroa 2015. Josean Alija (Nerua) Omendua. Eroski Taldea 2016. Roberto Ruiz (Fronton) Omendua. Aranzadi Zientzia Elk. 2017. Luis Irizar Omendua. Niko Osinalde (Goitur) 2018. Joxe Mari Goenaga (zinegilea) Omendua. Zacarias Puente 2019. Aizpea Oihaneder (Xarma) Omendua. Jakitea elkartea 2020. Unai Campo (Porrue) Omendua. Ez da omendurik izan

ren ospatzen. Egun horietan, Saint Jean plaza apaindu eta etengabeko festa izaten da. «Frantsesak oso trebeak dira horrelakoak antolatzen eta gauzak ondo egiten dituztenei erreparatu behar zaie». Ordizian ere horrelako zerbait egin zitekeela benetan sinetsita, kofradiaren batzarrean proposatu zuen. «Ideia ona zela eta noiz egin litekeen hasi ginen». Ormaetxeak gogoratu du, «garai hartan», Idiazabal Gazta batez ere sagardotegietan jaten zela. «Sagardotegi denboraldia amaitzean, apirilean, artzainak gazta saltzeko zailtasunak izaten hasten ziren, eta produktuari bultzada emateko helburuarekin hasi ginen ekitaldia antolatzen». Urtero errespetatu dute hitzordua 25 urteotan, baina aurten, koronabirusak eragindako ezohiko egoeran, eta ezohiko moduan bada ere, ongi etorria egin diote Idiazabal Gaztari.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.