Euskararen Eguna
OSTEGUNA, 2021EKO ABENDUAREN 2A
GOIERRI.HITZA.EUS
ERABILI ETA EREDU IZAN
‘Haurren aurrean, helduak heldu’ izaten ari da aurtengo Euskararen Egunaren harira herri ugaritan egiten ari den ariketa soziala, helduen hizkuntza ohiturak agerian jarriz.
2 //
Euskararen Eguna
Eredugarri izatearen garrantziaz Ariketa soziala
.
‘Haurren aurrean, helduak heldu’ ariketa sozialean Goierriko bederatzi udalerri ari dira parte hartzen Euskaraldian sustatzen diren portaerak sozializatzen jarraitzea da nahia – IÑAKI GURRUTXAGA
Euskaltzaleen Topagunaren eta Euskarak 365 Egun dinamikaren egitasmo bateratu batek hartu du aurten Euskararen Egunaren atarikoa girotzeko lekukoa. Haurren aurrean, helduak heldu ariketa sozialak guraso, zaintzaile, lagun, senide eta bestelako hezitzaileen arteko euskarazko praktikak sustatzea jarri du helburutzat. Herritar multzo horren hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da. Azaroaren 22an abiatu zen egitasmoa, eta abenduaren 5era arte iraungo du. Euskal Herri osoko 80tik gora herri ari dira parte hartzen, tartean Goierriko bederatzi: Beasain, Gabiria, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Ordizia, Urretxu-Zumarraga, eta Zegama. Udalerri bakoitza bere erara ari da garatzen egitasmoa (parkeetan, plazetan, terrazetan, etxean...), baina helburua berbera da guztietan: helduak haurrentzat erreferente eta eredugarri izatea euskararen erabilerari dagokionean.
Arau soziala indartu
Ariketa hau 0 eta 12 urte arteko umeekin harreman zuzena duten eta hizkuntza transmisioan zein eredugarritasunean eragina duten herritar helduei zuzenduta dago. «Euskaraldian sustatzen diren portaerak sozializatzen jarraitzea eta herritarren praktiketan integratzea da ariketaren helburua, arau sozial bihur daitezen». Topagunearen iritziz, Euskaldunok euskaldunokin euskaraz egiten dugu arau sozia-
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko abenduaren 2a
la da indartu beharrekoa. Hiru dira arau horren oinarri nagusiak: euskara dakiten guztiekin euskaraz egitea; lehen hitza euskaraz egitea; eta elkarrizketa elebidunetan euskarari eustea. «Ahalduntze ariketa bat da, helduen artekoa, asertibitatez eta enpatiaz egiten dena. Sinplea eta ulerterraza egitea bilatzen da», nabarmentzen du Topaguneak. Partaide bakoitzak bere hizkuntza ohiturak non eta norekin aldatu pentsatu behar izan du, eta ingurukoei jakinarazi die ariketa hori egitekoa dela
‘Euskaldunok euskaldunokin euskaraz egiten dugu’ da arau soziala Umeen eredu diren helduen euskarazko portaeretan eragin nahi du egitasmoak
Helduek haurren hizkuntza portaeretan duen eragina bistaratzea da egitasmoaren helburua. LOINAZ AGIRRE
Ariketaren funtsa
1
Haurren aurrean, helduak heldu dinamika abiatzeko bost gako nagusiak honakoak dira. Euskararen erabileran aurrerapausuak ematea. Indarberritu nahi den hizkuntza belaunaldi gazteek erabiltzea da seinalerik onenetakoa. Haiek euskara normaltasunez erabiltzea lortzeko helduen zeregina eta zeresana handia da.
2
Hizkuntza portaeren ereduak erabilerari eragiten dio. Haurrek, hizkuntza ez ezik, hizkuntza erabil-
tzeko gizarte arauak ere barneratzen dituzte, ingurukoek beren artean egiten duten modutik ere ikasten du hizkuntza (norekin bai, norekin ez; noiz bai, noiz ez; non bai, non ez; zertarako bai, zertarako ez...).
3
Eredugarri izatea da erabilera sustatzeko bidea. Erabilera sozialaren eredurik ez badago, haurrek hizkuntza ikasi bai, baina ez dute jardungo. Euskara egoera eta testuinguru guztietan ohikoa dela sumatu behar dute haur eta gaztetxoek. Haurrei eskatzen zaie euskaraz egiteko, baina gero helduek ez badute hala
4
jokatzen, gaztetxoei mezu kontraesankorrak bidaltzen zaizkie. Erantzukizun partekatua behar du izan. Ikastetxeetan lan asko egin dute eta egiten ari dira, baina ikastetxeak gizartearen laguntza behar du. Etxean ez ezik, kalean ere barneratzen dituzte haurrek hizkuntza portaerak.
5
Helduen artean hausnarketa. Euskara gehien erabiltzen da haurrak eta helduak elkarrekin daudenean. Erabilera daturik txikienak, aldiz, nagusien artekoetan dago.
umeekin partekatzen dituen espazio guztietan. «Umeen eredu diren helduen euskarazko portaerak bultzatuta, haurrek euskaraz hitz egitea normaltzat hartzea eta hizkuntza portaera hori barneratzea da helburua».
Egoera ulertzeko adibidea
Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak honako adibidea darabil gaur egungo egoera zein den azaltzeko: «Ume batzuk erdaraz ari dira beraien artean. Guraso bat hurbiltzen zaie euskaraz egiteko esatera, eta umeek erantzuten diete gurasoetara jolasten ari direla». Euskararen erabilera sozialaren eredurik izan ezean, haurrek ez dutela erabiliko ohartazten du : «Euskara egoera eta testuinguru guztietan ohikoa dela sumatu behar dute. Haurrei euskaraz egiteko eskatzen zaie, baina helduek egiten ez badute, kontraesankorra da mezua».
Euskararen Eguna
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko abenduaren 2a
Egitaraua ATAUN Bihar. Nekatutak, Antton Telleriaren bakarrizketa saioa. 22:00etan Herri Antzokian. Sarrerak salgai daude Sutegi, Urbieta, Troskaeta, Martintxo eta Errotaundin, 5 euroan. BEASAIN Bihar. 11:00etan, Zubimuzu plazan: Gartxiren etorrera, Teresita Irizarri eta Xabier Castillo Xeberri-ri omenaldia. Larunbatean, 19:30ean. Trikibertso poteoa Ane Beloki eta Maddi Aiestaran bertsolariekin. Arrano tabernatik hasita. Ernaik antolatuta. EZKIO Abenduaren 11n. Igartubeitin, 16:30ean, 021 euskararen espazioan odisea familia tailerra, Andoni Salamerok gidatuta. GABIRIA Bihar. Kantu-afaria, Aitor Furundarenarekin. Osinalde elkartean, 21:00etan. IDIAZABAL Abenduaren 10ean. Bertso saioa Guraso Elkartean, 19:00etan: Aitor Sarriegi, Maddi Aiestaran, Iker Zubeldia, Iban Urdangarin, Oihana Iguaran eta Amaia Iturriotz.
Bihar. Haurren aurrean, helduak heldu solasaldiaren proiekzioa. 19:00etan udaletxeko Ganbaran. Larunbatean. Pasta tailerra, 16:00etan, Hariztitzabal baserrian.
Gaur. Euskararen arima hitzaldia, Gorka Garmendiak. 18:30ean, udaletxepeko aretoan. Bihar. 16:00etatik aurrera, musika plazan. 18:30ean, gaztaina jana. eta plazan ikurrina jasotzea. Ondoren, afalordura arte, Kuxkuxtu txarangarekin euskal kantuak herrian zehar.
Bihar. Erraiak eta Emarri dokumentalaren proiekzioa, 19:00etan, kulturgunean. LAZKAO
Gaur. Ipuin laburren lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Bihar. Trikitilari gazteak Bertso-plazara. 19:00etan Elizondo taberna aurreko plazan. LEGORRETA Bihar. Patxi Ezkiagaren omenezko Bere baitan nauka eskulturaren aurkezpena, 18:00etan, Etxezarreta Auzoko parkean. MUTILOA Bihar. Ludotekan ume jolasak, arratsaldean.
Agenda
ZALDIBIA
ITSASONDO
LEGAZPI
3
hentasuna herritarrek izango dute. Abenduak 14. Literatur Tertulia, Amaia Telleria idiazabaldarraren Haize lekuak. 19:00etan, liburutegian.
ITSASO
Bihar. 16:45ean, Parketarrak, eta ondoren, pintxo salmenta. 18:00etan, Oin Arin dantza taldearen eta Lazkao Txiki musika eskolaren saioak. 19:30ean, txaranga herrian zehar. 22:00etan, Esti eta Mikel Markez, Arerian.
//
Antton Telleria Ataunen izango da bihar. EGOITZ BENGOETXEA
ZEGAMA Bihar. Euskal karaokea, udaletxeko arkupeetan, 17:30ean.
OLABERRIA
ORMAIZTEGI
Bihar. Anje Duhalderen kontzertua, akustikoan. Ihurre Zaharra kultur etxean, 19:00etan. Abenduak 10. Luze edo motz antzerkia. Ihurre Zaharra kultur etxean, 19:00etan.
ZERAIN
Bihar. Arbolarian Euskarak 365 egun photocalla egingo da eta zabalkundea emango zaio herriko parke, plaza eta terrazetan kartelak jarriz. 18:00etan.
Gaur. Jon Sarasuaren Euskararen egunak, bezperak eta biharamunak hitzaldia. 18:30ean, elizan. Bihar. Kutxa Bira dokumentalaren emanaldia. 18.30ean Zeraingo kultur etxean.
ORDIZIA Gaur. Mintzatertulia: Kontsumismoak zoriona dakar?, 18:00etan, Barrenan. Bihar. 16:30: Bingoa euskaraz. 17:30: Euskararen Kriseiluaren amaiera ekitaldia Herri Antzokian. 19:00: Benta Zaharreko Mutiko Alaiak, herriko kaleak girotzen.
SEGURA Larunbatean. Bertsol(h)ikariak bertso saioa, Oihana Iguaran eta Agin Laburu toka-nokan bertsotan, Amaia Agirre gai jartzailearekin. 19:00etan, Botikaxaharren. Sarrera, 5 euro. Abenduak 5. Durangoko Azokara autobusa. 10:00etan plazatik eta 20:00etan itzulera Durangotik. Izena eman behar da. Le-
ZUMARRAGA Bihar. Mintzodromoa. Plazako arkupeetan, 18:30ean. Abenduak 12. Lucio Gabiriaren omenezko bertso saioa: Saioa Alkaiza, Aroa Arrizubieta, Amets Arzallus, Antton Fernandez, Unai Iturriaga. 19:15ean, Zelai Arizti aretoan.
4 //
Hizkuntza ohiturak
Euskararen Eguna
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko abenduaren 2a
«Jolas ohiturak aldatu direnean, astialdi osoa erdaraz bihurtu da» dea eta Lazkaoko Begirale Taldea asteotan astialdiko jokoak eskaintzen ari dira. «Kalean gero eta ohitura gehiago dago haurren eta gaztetxoen artean dena erdaraz egiteko, Youtubekoa kopiatzen baitute. Eragin egin nahi dugu», azaldu du begirale taldeko Xabi Ormazabalek.
– AIMAR MAIZ Lazkao
Gizartearen etengabeko eraldaketa haurrenganaino iritsi da. Jolasteko ohiturak aldatu dira, eta gaztetxoak sakelako telefonoekin lagunartean plazan ikustea ohiko bihurtu da. Hizkuntzaohituretan eta erabileran zuzeneko eta bat-bateko ondorioa ekarri du: mobiletan ikusten dutena erdaraz denez (Youtubeko bideoak, influencerrak...), jolas garaiko eta astialdi osoko hizkuntza erdara bilakatzen da. Joera horrekin kezkatuta, Lazkaon jolas gidatuen –eta euskarazkoen– bitartez hasi dira norabidea aldarazten. Urtxintxa tal-
Astialdi taldea helburu
AIMAR MAIZ
24 urte dauzka Ormazabalek, eta euren belaunalditik gazteagoetara erdaraz egiteko ohituraren aldea «nabarmena» dela dio. «Gaztelaniaz egitea normalizatzen ari da. Euskararekiko kezka ezabatzen joan da denborarekin.
Lehen, obligazio puntu bat igual zuten zenbaitzuek euskaraz egiteko; orain, askatasunarekin lotuta, ume askok erdaraz egiten dute, eta gurasoek ez diete ezer esaten. Ikastolan bakarrik egiten dute euskaraz; hortik kanpora, batere ez». Euskararen haize pixkat bat ekartzeko ahaleginean, Lazkaon astialdi taldea sortzeko asmoa darabilkite, LH eta DBH garaietan ere hezkuntza ez formalaren esparruan eragiteko. «Ez da zuzenean enfokatuko euskaraz egingo den jarduera bezala, baina zeharka hori lortu nahi da: jolasean umeak euskaraz ibiltzea». Herri askotan daudela astialdi taldeak gaineratu du Ormazabalek, eta ondo doazela diote hango kideek. «Lazkaon horren falta daukagu, eta sortu beharko dugula uste dugu». Lazkaoko plazan, jolas gidatuak eskainiko dituzte abenduaren 3an, 16:45etik 19:30era.
Herri euskalduna da Gabiria, 500 bizilagunetatik gehiengehienek badakitelako eta badarabiltelako euskara. Baina han ere kezka piztu da, hizkuntzaren etorkizunerako ezinbestekoak diren kate-mailan piztu ere: haurrengan. Umeetan euskararen erabilera jaisten ari diren «pertzepzioa» dute, eta Haurren aurrean helduok heldu kanpainari heltzeko beharra ikusi dute. «Orain dela urte batzuk egindako kale erabileraren neurketan nabaritzen zen jada gurasoen artean euskararen erabileran jaitsiera. Baina artean umeetan
ez zen nabari. Oraingo pertzepzioa da, ordea, eta azken neurketen emaitza ofiziala ez daukagun arren, umeetan ere erabilera behera egiten ari dela. Herri eskolaren pertzepzioa ere hala da», azaldu du Eresti Oiarbide udal zinegotziak eta Emun aholkulari enpresako teknikariak. Plazan eta jolas parkean belarria zutuntzea besterik ez dago, haur gabiriarrek euren artean jada erdaraz ere hitz egiten dutela jabetzeko. Fenomeno berria da hori, azken mende erdian. Arrazoi bat izan liteke gurasoek erdararako joera handiagoa dutela, «sekula baino». «Guraso-
ak eredu dira. Zer egiten duten da garrantzitsua, ez zer esaten duten. Umeek haiena imitatu egiten dute. Lehen, gurasotara jolasterakoan egiten zuten haurrek erdaraz. Baina jolas hori ohikoago bihurtzen hasi da, eta eragina egunerokoan antzematen da jada». Aitona-amona batzuek euskaraz ez jakiteak ere eragina izan dezake, zenbaiten iritziz.
Joera ikusi, jarrera ikasi
Lehenago ohiturarik ez zuten zenbait familiak umeekin euskaraz aritzeko hautua kontzienteki egin dute. Udalaren Euskara
«Saiatzen gara euskara ikasi nahi duenari laguntzen» – A. VIERBÜCHER Urretxu
Urretxukoa da Kerexeta- Mateo familia. Ander eta Maider gurasoak, eta Hegoa (5 urte), Irati (3 urte) eta Udane (5 hilabete) «euskaraz bizi» dira. Etxeko txikienak, familiako rol desberdinak imitatuz jolasten dira. «Batak, amaren papera egiten du, besteak, alabarena, eta ama, izebaren rolean» jartzen dute, eta gurasoek azaldu duten moduan, «euskaraz beti».
Orokorrean, «euskaraz harremantzen dira euren artean». Gurasoen esanetan, «Hegoak, hiruren artean zaharrenak, orain arte dena euskaraz egin du, nahiko berandu ikasi du gaztelera. Ulertu ulertzen zuen, baina hitz egin, oso gutxi». Bigarrenak, Iratik, «pixka bat lehenago ikasi du, baina honek ere orain arte euskaraz egin du dena». Ahizpa txikienari zuzentzen direnean ere «euskaraz egiten diote».
A. K.
Etxetik kanpo, «orain arte dena euskaraz» egin izan dute, baina azken hilabeteetan, gazteleraz gehiago egiten duten umeekin, gaztelerara jotzen dute».
Ingurukoei eragitea
Guraso izan aurretik, inguru oso euskalduna izan du bikote urre-
txuar honek. Guraso direnetik, aldaketa batzu-batzuk eman dira haien bizitzetan; adibidez, «lagun berriak» egin dituzte. «Orain, inguru mistoago batean murgildu gara eta antzematen da gurasoek euskaraz edo gazteleraz egiten duten, haien haurrei entzunda».
«Lehen hitza bakarrik ez, euskaraz komunikatzen gara gure artean»
«Herri txikietan ere umeen erabilera gutxitzen hasi da» – A. MAIZ Gabiria
Euskararen Eguna
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko abenduaren 2a
//
Hizkuntza ohiturak
Etxean, «modu naturalean» erabiltzen dute euskara, eta kalean, «gu biok euskarekiko dugun atxikimendu horregatik, saiatzen gara ingurukoei ere eragiten, eta euskara ikasi nahi duenari laguntzen, haiekin ere euskaraz hitz eginez». Adibide polit bat kontatu dute: «Bikote diren gertuko lagun batzuek euskararekiko jarrera positiboa izan dute beti, baina euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez zuten. Guraso izan dira, eta harrezkero, umeari euskaraz egiteko hautua egin zuten, baina helduen artean, kosta egiten zitzaien, bien arteko hizkuntza ohitura, gaztelera erabiltzea izan delako, eta harreman handia dugunez, mintza-praktika modukoak egiten ditugu». Anderrek eta Maiderrek pozik kontatu dute, «sei hilabetetan, emaitza oso onak» lortu dituztela, «alde ederra egin dute». Behar zuten bultzadatxoa eman diete.
Azkar erantzun dute, zalantzarik egin gabe. «Haurren artean hizkuntza naturala euskara da». Etxean bakarrik ez, kalean, eskolan, parkean,... «lagunekin ere euskaraz egiten dute».
Haurrengan eragina
– A. VIERBÜCHER Beasain
AIMAR MAIZ
Batzordeak eta herri eskolak, azaroaren 22tik abenduaren 5erako bi asteotan, egoerak ikusgarriago bihurtu nahi ditu, gaztelaniaren indarraz konturatu, eta euskararen alde jartzeko. Ikasturte hasierako eskola-bileran azaldu zuten kanpaina,
kezka eta helburua Euskara Batzordekoek. Eskolak parte-hartzea baieztatu du. Topagunearen kontzientzia-hartze bideoak zabaldu zituzten, hasieran. Abenduaren 16an, Kike Amonarriz soziologoak hitzaldia egingo du, guraso eta helduentzat.
Euskaraz bizi den Beasaingo familia bat da Iban Balerdik eta Eider Iraetak, eta haien bi semeek, Harrik eta Egoik, osatutakoa. «Oso inguru euskalduna» dute. Etxean, «euskaraz egiten» dute. Gurasoak ari dira hitz egiten. «Etxekoen artean, lehen hitza bakarrik ez, euskara da komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza. Euskaraz hitz egitea da gure artean naturalena». Esandako hortatik ondoriozta daiteke, gurasoen arteko, zein guraso-haur arteko elkarrizketetan euskara dela nagusi.
E. I..
Ondorioak atera baino, eurek ere hala kontatu dute:«Gurasoen eta haurren arteko komunikazioa euskaraz da, bi norabideetan gainera; gu haurrei zuzentzen garenean, eta baita haurrak guregana zuzentzen direnean ere». Bi anaia txikiek, «euskara ikasi dute lehendabizi, gaztelera, bigarrenik». Orain, zazpi eta lau urte dituzte, eta euren artean hitz egiten edo jolasten dutenean, «euskaraz» egiten dute, «etxean behintzat, hori delako jaso dutena», argudiatudute gurasoek.
5
Dena den, bai aipatu nahi izan dute haurren artean joera aldaketa bat nabaritu dutela azken aldian: «Jolas konkretu batzuetan erderakadak esaten dituzte, zer esaten ari diren oso ondo jakin gabe, seguru!». Erdal hitzak erabiltzearen oinarrian, «futbola eta marrazki bizidun konkretu batzuk» daudela nabarmendu dute. Iban Balerdi eta Eider Iraetaren ustetan, «gure haurrrek helduen hizkuntza bezala ikusten dute gaztelera, eta batzuetan, ideia horrek erakarrita, gaztelerara jotzeko ohitura hartzen» ari direla iruditzen zaie.
6 //
Iritzia
Euskararen Eguna
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko abenduaren 2a
Amaren Sua Iritzia Patxi Saez Beloki Aittu! euskara elkarteko lehendakaria
M
unduko herri eta hizkuntza guztiek irudiak, sinboloak eta metaforak sortzen dituzte bizi dutena eta gertatzen zaiena adierazteko. Hain zuzen ere, gizakiek sortutako esanahi, irudi eta sinbolo horiek osatzen dute munduko herrien kultura eta, azken batean, sortzen dituzten metafora horiek —irudi horiek— bizi duten egunerokotasunaren azalpen sinbolikoak dira. Euskararen hiztun-herriak baditu bi sinbolo, baditu bi metafora bikain, bere herri egoeraren berri ematen dutenak: Aitaren Etxea eta Amaren Sua.
Aitaren Etxea
Nire Aitaren Etxea Gabriel Aresti Segurola Bilboko idazle euskaldun berriak 1964an Harri eta Herri liburuan argitaratu zuen poema dugu. Bere poemarik ezagunena da. Duela 50 urte baino gehiago Alemanian bizi
den Nafarroako Beriaingo Patxi Oroz Arizkuren filologo, ikerlari, musikari eta euskaltzain ohorezkoak 740 hizkuntzatan jasota dauka Arestiren poema. Bibliaren ondoren, munduan hizkuntza gehienetara itzulita dagoen testua izango da. Horrela dio Nire Aitaren Etxea poemak izenburutik aurrera: Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea; besorik gabe, sorbaldik gabe, bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea. Ni hilen naiz, nire arima galduko da, nire askazia galduko da, baina nire aitaren etxeak iraunen du zutik. Arestik Euskal Herriak frankismoaren diktadurapean herri bezala bizi zuen zapalketa, zigorra eta jazarpena salatzeko idatzi zuen poema hori 1963an. Aitaren Etxea galzorian ikusten zuen Euskal Herria da. Bilboko poetaren luma zorrotzean euskarazko hitzen indarra ukaezina da arrisku bizian ikusten zuen herria babesteko, defendatzeko eta zutik iraunarazteko. Arestik,
Aitaren Etxea metaforaren bidez, Euskal Herria —euskaldunen lurraldea eta bizilekua— irudikatu nahi zuen, baina ez hori bakarrik. Aitaren Etxea Euskal Herria egituratzeko, erakundetzeko eta, azken batean, Euskal Herriaren lurraldetasuna eta herri izaera munduaren aurrean aldarrikatzeko oihu zolia da. Hain zuzen ere, Aitaren Etxea Euskal Herriaren izate politiko, instituzional eta administratiboa eratzeko aldarri poetikoa da.
Amaren Sua
Amaren Suaren irudia, berriz, Otxandioko Bittor Kapanaga Elorza euskaltzale argiaren sorkuntza da. Behin, Gabriel Aresti eta Bittor Kapanaga elkarrekin ari zirela, Bittorrek halaxe esan omen zion Arestiri: - Bai. Hori ondo dago... Aitaren Etxea behar dugu, nahitaez. Baina, gure izatasunari eusteko, atzerago egin behar dugu, aurrera egiteko... Amaren Sua berpiztu behar dugu. Amaren Sua!
Amaren Sua euskaratik eta euskaradun izatetik sortutako izatasuna dugu, eta izate horretan datza Euskal Herriaren jarraikortasuna, herri izaten jarraitzearen etorkizuna
Amaren Sua euskaratik datorkigun izatasuna dugu. Amaren Sua, Aitaren Etxearen baitan, erdigunean kokatuta dago. Amaren Suak argitasuna eta berotasuna ematen dio Aitaren Etxeari. Amaren Suak elkartzen ditu etxekoak. Amaren Sua da etxekoen elkargune eta harreman lokarri. Etxekoak Amaren Suaren jiran, sutondoan, elkartzen dira eta su horrek berotzen ditu kanpo eta barru, izan ere, su horretan ontzen dituzten elika-
gaiekin elikatzen dira, gorputz eta arima. Amaren Surik gabeko Aitaren Etxea berotasunik eta argirik gabeko teilape ilun batean dauden lau horma hotz, huts eta hits bestetik ez dituen herri galdua da, izan nahi duena eta izaterik ez duena. Bittor Kapanagak zioen atzera begiratu behar dugula aurrera egiteko. Amaren Sua historiaurretik bizirik iritsi zaigun herri izatasunaren lokarri bakarra da. Garai batean, Euskal Herriko baserrietan sua gal ez zedin gauez txingarra errautsetan biltzen zuten hurrengo goizean hauspotuz sua berriro berpizteko eta iraunarazteko. Amaren Sua euskalduntasunaren jarraitzea, iraunaraztea eta etengabeko sorberritzea da txingarretik sua eta sutik txingarra sorberritzen den bezalaxe. Amaren Sua elementu zentrala da Aitaren Etxearen herrigintzan. Aitorren hizkuntza zaharrak herri izaerako lotura sendo bat ematen dio euskaradun jendeari. Izan ere, egitekotan, beste inongo lokarrik baino estuago, euskarak egiten gaitu herri. Zazpi Euskal Herrietan, eta munduan barrena ere bai, euskalgintzan diharduen euskaltzale jendea Amaren Sua hauspotzeko, elikatzeko, indartzeko eta iraunarazteko eginahaletan dabil setati Euskal Herriaren izatasuna hizkuntzan dagoela sinetsita. Amaren Sua euskaratik eta euskaradun izatetik sortutako izatasuna dugu eta izate horretan datza Euskal Herriaren jarraikortasuna, herri izaten jarraitzearen etorkizuna.
Euskararen Eguna
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko abenduaren 2a
Herri batzordeak dira bihotza .
‘Hitzez ekiteko garaia’ goiburupean egingo da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra Batzorde sare trinkoa antolatu nahi dute – IÑAKI GURRUTXAGA
Joan den azaroaren 20an aurkeztu zuten Iruñeko Zentral aretoan 2022ko Euskaraldia. Goiburuaren berri ematea eta datak jakinaraztea zen, besteak beste, agerraldi haren helburua. Hitzez ekiteko garaiada azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldiaren III. edizioaren lema. Hurrengo Euskaraldia «mugarria» izatea nahi dute antolatzaileek: batetik, euskararen aldeko giro sozialak kale presentzia areagotu dezan, eta bestetik, euskarazko elkarrizketek berriro ere Euskal Herri osoko herrietako plazak eta kaleak bete ditzaten.
Batzordeen lana funtsezko
Hori hala izateko, herriz herri antolatutako batzordeen sarea izango da «Euskaraldiaren bihotza», antolatzaileek nabarmendu dutenez. «Gizarte mugimenduen eragina murriztu den pandemia garaiotan ere, ikusi da boluntarioen ekarpena eta euskaltzaleen ilusioa direla euskararen normalizazioaren motore garrantzitsuak. Horregatik, antolatzaileentzat ezinbestekoa da herri batzorde sare aktibo eta trinkoa antolatzea, aurreko ekinaldietan osatu den modura». Euskaraldiaren antolakuntza mahaiak aurreratu duenez, hainbat herritan dagoeneko ha-
//
7
2022ko Euskaraldia sita daude lanean. «Lehen urratsa tokian tokiko batzordeak aktibatu eta berrantolatzea izango da, herritarrek ariketa soziala gertutik bizitzeko funtsezkoa baita batzordeen lana».
Hitza eta ekintza eskutik
Pandemiaren eraginez harreman sozialak hilabeteetan etenda egon ondoren, hizkuntza ohituren aldaketan «jauzi berri bat emateko hitza eta ekintza uztartzeko beharra» nabarmendu nahi izan dute Hitzez ekiteko garaia leloarekin. «Hitzaren bidez eragiteko deia egin diete herritarrei eta entitateei, hitza baita hizkuntza ohiturak aldatu eta inertziak apurtzeko tresna nagusia». Euskaraldiaren bigarren edizioaren ondoren egindako ikerketetatik ateratako ondorioak aintzat hartuz landu dute datorren urtekoa. «Ikerketan ikusi da partaideek ariketan izandako bizipenak eta hizkuntza ohitura aldaketetan izandako lorpenak ekimenarekiko iritzian duen pisua handia dela». Iaz bezalaxe, Ahobiziak, Belarriprestak eta Ariguneak izango dira Euskaraldiaren ardatz eta oinarri.
Goierritarren zazpiren bat
Goierriko biztanleria 70.000 lagun pasatxokoa da gaur egun, eta iazko partaidetza datuei erreparatuz gero –ikus ondoko infografia–, goierritarren zazpiren batek eman zuen izena iazko Euskaraldian. Emakumezkoak izan ziren nabarmen gehienak, eta rolak aukeratzerakoan, Ahobizi izatea hautatu zuen goierritarren gehiengoak. Adin tarteei dagokionez, 20-50 urte artekoak izan ziren partaide gehienak.
8 //
Elkarrizketa
Euskararen Eguna
GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko abenduaren 2a
«Euskararen adar guztiak birpentsatzera deituak gaude» JON SARASUA IRAKASLEA ‘Euskararen egunak, bezperak eta biharamunak’ hitzaldia egingo du gaur Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966) irakasle eta ikerlariak Zeraingo elizan, 18:30ean. Euskararen egoera «delikatua» dela uste du. – IÑAKI GURRUTXAGA
Hitzaldiaren izenburuak berak zer pentsatua ematen du hasteko. Nondik nora bideratu asmo duzu gaurko saioa? Deigarria da bai, eta topo egiten du bi plano ezberdinekin. Euskararen Egunari halako ziritxo bat sartzea dago batetik, Euskararen Eguna bakarrik jarrita motz geratzen dela eta. Beste plano batean, norabide-gogoeta bat egin nahi dut, eta norabidea da eguna bera baino inportanteagoa dela biharamuna, etorkizunean nora goazen. Eta horrekin lotuta, bezpera, nora goazen jakiteko nondik gatozen jakin behar dugu. Azken hamarkadetan euskarak egin duen ibilbidearen arrazoibide bat hartuko dut. Eta nondik gatoz? Euskararen biziberritze prozesu garaikide deitu daitekeen ibilbide oso berezi batetik, 60 urteko prozesu batetik, mundu mailan oso berezia den prozesu bat. Egitura jakin bat daukana gainera. Hori esplikatzeak laguntzen duela uste dut. Nik zuhaitzen ba-
ten egitura bezala esplikatzen dut: corpusa, hizkuntzaren adarra, kulturgintzarena, eragilegintzarena, administrazioarena, lan munduarena, aisialdi antolatuarena eta beste adar batzuk. Eta horri lotuta, zer sustrai izan ditugun, zer motibazio, zer konbergentzia ariketa egin ditugun... Uste dut istorio polita dela gure azken 60 urteetako gakoak ulertzea. Azken 60 urteak aipatzen dituzu behin eta berriz. Zergatik? Aukera izan dugu euskararen esperientzia gurea bezalako hizkuntza minorizatuen alde lanean ari diren eragileei azaltzeko, eta nik uste dut euskaldunoi asko laguntzen digula kokatzeko eta ulertzeko zertan ibili garen azken 60 urte hauetan. Azken 60 urteak aurretik egon diren beste mugimendu batzuen zordun dira, Euskal Pizkundea esaterako, baina badaukate bere autonomia eta logika propioa azken 60 urte hauek. Orain non gaude? Zer gertatzen ari zaigu?
HITZA
Hori da benetan inportantea. Adjektibo batekin adieraztearren, momentu delikatuan gaudela esango nuke. Delikatua zergatik? Itxura batera behintzat sumatzen da bateratze bat egon dela lehen ai-
‘‘
«Euskararen Eguna baino inportanteagoa da biharamuna, zein den norabidea» «Estrategiak bisio baten adarra izaten dira, eta bisioa bera daukagu lausotuta» patu dituzun adar horien guztien artean, Euskaraldiaren sorrera ere hor dago... Badaude adar hauetan guztietan datu positiboak eta interesgarriak, baina esan daiteke baita ere une delikatu batean gaudela, nolabaiteko krisi puntu batean
bagaudela. Krisi hitzak ez du derrigor esanahi negatibo bat, krisi hitza hainbat ikuspegitatik ulertu daiteke: aukera bezala, zalantza bezala... Hainbat datuk, erabileraren kurbek, hezkuntzako prozesuen erabileraren kurbek, arnasguneetako egoerak... horrek erakusten digu egoera delikatu batean gaudela, eta oro har, euskararen estrategia adarrak birpentsatu beharrean gaudela. Hitz potoloak dira horiek. Eta areago ere bai; estrategiak bisio baten adarra izaten dira, eta bisioa bera daukagu lausotuta. Nora goaz? Nola irudikatzen dugu etorkizuna? Zer da zehazki nahi duguna eta lor dezakeguna uste duguna? Bisio hori berreraiki behar dugu, euskararen adar horiek guztiak birpentsatzera deituta baikaude. Eta zeini dagokio bisio hori berreraikitzea? Nola artikulatu beharko litzateke? Hizkuntza komunitatearen zeregina da. Hizkuntza komunitatea ulertu behar da hainbat erakunde mota bere baitan dituen
komunitate bat bezala. Baditugu batetik erakunde publikoak, gizarte ekimeneko euskalgintza antolatuta bat ere badaukagu, sare trinko bat dena, ezagutzaren inguruko eragileak ere baditugu. Gogoeta bat hasita badago, eta oinarri bat badago hori egiteko, baina beste kontu bat da zenbaterainoko anbizioa eta aspirazioa izango dugun momentu honetan jauzi hori egiteko. Anbizioan dago gakoa beraz. Ez da ahaztu behar baita ere, euskara bezalako hizkuntza bat biziberritzeak kontran izan dituen elementuez aparte, badirela beste elementu batzuk mende honek ekarri dizkigunak: asko sinplifikatuz, globalizazioa eta digitalizazioa. Horrek dakartzan aldaketa sozialak, soziokulturalak, jendearen jarreran bertan dauden aldaketak, eta mundu digitalak dakarren eskaintza leherketa ikaragarri horrek jokatzen du, oro har, hizkuntza txikien kontra. Aurre egiteko zailagoak direnak gainera kasu askotan. Horrek eskatzen digu gauza asko birpentsatzea eta berregitea. Iruditzen zait, hala ere, ideiak badaudela nondik jo daitekeen, eta prozesu horretan gaude. Lan-eremuaren euskalduntzeaz ere aritu izan zara maiz. Pentsatu behar dugu datozen 20-30 urteko pausoak zein diren. Bisioa berregin behar duzunean ziklo luzeagokoa prozesuetan pentsatzen jakin behar dugu, eta termino horietako bat da lan eremua. Euskaldunak sortzen ari gara hezkuntza eremutik, baina masiboki erdalduna den laneremu bat daukagu. Garbi dagoena da hezkuntza eremuan ez garela espero genuena lortzen ari, eta uste dut birpentsatu sakon bat eman behar diogula.
@
Elkarrizketa osoa irakurtzeko: goierri.hitza.eus