Etxebizitza gehigarria 2019

Page 1

OSTEGUNA, 2019KO URRIAREN 24A

GOIERRI.HITZA.EUS

Etxebizitza

TESTUAK AIMAR MAIZ

gehigarria

AIMAR MAIZ

LAIOTZETIK EGUTERARA Goierriko etxebizitza parkea ez da askorik hazi azken hiru urtean. Garestitzen segitu dute, ordea. Bien bitartean, etengabe aldatu dira etxearekin loturiko arloak, bai teknologikoak, bai administraziokoak.


2 //

GOIERIKO HITZA Osteguna, 2019ko urriaren 24a

Etxebizitza

Eraikuntzaren sektorearen «motore» da, gaur egun, etxegintza. Argazkian, Lazkaoko Hiribarren eremuan etxebizitza berriak eraikitzen, urrian. AIMAR MAIZ

Goierriko etxebizitza parkea %0,4 hazi da hiru urtean, EAEn gutxiena Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batez bestekoa %0,9 hazi da da 2016 eta 2018 urteen artean Hamarkada hasieratik hona, etxebizitza berrien eraikuntza egonkor mantendu da

.

Etxebizitza parkea EAE Euskal Autonomia Erkidegoko proportzioaren erdian hazi da Goierrin, 2016tik 2018rako epean. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan guztira %0,9 egin du gora etxebizitza kopuruak. 2018ko lehendabiziko egunean —Eustaten estatistika-

ren azken datua ordukoa da—, EAEn 1.054.610 etxebizitza zeuden erroldatuta, 2016ko garai berean baino 9.549 gehiago. Herrialdeka, Gipuzkoan EAEko batez bestekoa baino altuagoa da hazkuntza: %1,1ekoa. Gehien ugaritu den herrialdea da Gipuz-

koa, Arabaren (%0,9ko igoera) eta Bizkaiaren (%0,8) aurretik. Goierrin, aldiz, %0,4 igo da etxebizitza kopurua, eta 2018ko urtarrilaren 1ean 33.594 zeuden. Izatez, EAEko azkeneko eskualdea izan da etxebizitza parkea handitu duena, Debabarrenaren

eta Arabako Mendialdearen azpitik (%0,5 bi eskualde horietan). Arabako Errioxa da gehien egin dena, %2,4ko igoerarekin.

Urteko hazkundean oreka Etxebizitzen azken estatistikek 2016 eta 2017 urteak hartu dituz-

te. Urteko 4.775 etxebizitza gehiago suposatu du, EAEn. Azkeneko urteetako joera bera mantendu du, zentzu horretan. Urtean 5.000 etxebizitzaren bueltan eraiki edo birmoldatu dira hiru lurraldeetan. Egonkortasun bat lortu duela dirudi, krisi


//

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2019ko urriaren 24a

3

Etxebizitza Goierriko etxebizitza parkea 2018-1-1ean HERRIA

ETXEAK DENERA

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio-Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga GOIERRI

FAMILIA ETXEBIZITZAK KOLEK- BIZILAGUNAK DENAK NAGUSIAK BESTEAK TIBOAK BATEZB.

70 83 898 6.401 347 252 79 1.278 331 2.495 4.184 716 152 542 4.758 619 734 3.053 870 845 152 4.735

70 83 898 6.399 347 252 79 1.277 331 2.493 4.182 716 152 542 4.755 619 731 3.051 870 844 152 4.732

60 71 626 5.448 231 164 49 876 253 2.174 3.535 569 100 389 4.007 518 554 2.667 614 582 97 4.080

10 12 272 951 116 88 30 401 78 319 647 147 52 153 748 101 177 384 256 262 55 652

33.594

33.575

27.664

5.911

URTEAK

AZALERA

BATEZB.

BATEZB..

3

3 2,9 2,7 2,5 2,7 3 2,6 2,6 2,5 2,6 2,4 2,5 2,5 2,4 2,5 2,5 2,6 2,5 2,6 2,6 2,6 2,4

51,7 36,9 50 41,9 45,5 58 34,6 44,4 46,6 39,1 43,6 44,9 44,9 50,8 44,3 42,1 35,7 41,3 43 48,6 42,5 43,5

143,2 139,3 106,7 83,8 121 188,9 142,1 104 94 88,3 84,5 93,6 132,4 107,3 84,8 100,4 108,4 92,1 92,3 95,5 160,9 83,1

19

2,5

42,9

108,5

2

1 2 2

3 3 2 1

Iturria: Eustat

ondorengo urteroko hazkundea orekatu delako. 2006tik 2011ra, urtean 8.200 etxebizitzako igoera zen errit-

Urteko 5.000 etxe inguru egiten dira EAEn, azken bost urtekoan 2006-2011 aldian 8.200 zen urtero hazkuntza eta 2001-2006 aldian urtean 20.000koa moa. Haren aurreko bosturtekoan, aldiz (2001etik 2006ra), 20.000 etxebizitza egin ziren urteko EAEn. Ohiko etxebizitzatarako bideratutako etxebizitza kopuruak osotasunean gorantz egin du, baita ere. Euskal Autonomia Erkidegoko familia-etxebizitzen

%85,3 ohiko bizilekutarako erabiltzen dira; azken biurtekoan 1,3 puntu hazi da indizea. Bigarren bizilekuen eta etxebizitza hutsen portzentajea jaitsi egin da, aldi berean: 2016an %15,1 baldin baziren, 2018an %14,7. Goierrin, jaitsi egiten da EAEko datu orokorra, lehen etxebizitzen proportzioari begiratzerakoan. Familia-etxebizitzen %82,4 dira lehen bizileku gisa erroldatutakoak. Horien ondoan, 5.911 etxebizitza dira bigarren bizileku motakoak edo hutsik daudenak (%17,6). Bestetik, eskualdean 19 etxebizitza kolektibo zentsatu ditu Eustatek, bederatzi udalerritan.

Antzinatasuna eta azalera Etxe parkearen ezaugarriak ere bildu ditu euskal estatistika institutuak. Goierrin jendea bizi den etxebizitza bakoitzean 2,5

33.594 2,5 ETXEBIZITZA GOIERRIN Eskualdeko etxe parkearen azken datua (2018-1-1) ia 33.600 unitatekoa da. Familia-etxebizitza nagusiak dira gehienak. 19 etxebizitza kolektibo ere badaude. Lehen bizilekuak. Etxebizitza nagusi edo lehenengo bezala, %82,4 daude Goierrin erroldatuta. Bigarren etxeak edo hutsak 5.911 dira.

LAGUN ETXEKO Etxebizitza nagusien artean, Goierrin batez beste etxeko 2,5 lagun bizi dira. Oso alde txikia dago udalerri batetik bestera. Antzinatasuna. Zenbat eta etxe zaharragoa, orduan eta handiagoa. Eskualdeko profila: 42,9 urte zahar, eta 108,5 metro koadro azalera. Gehienek dute berogailua, gutxiagok igogailua.

lagun bizi dira, batez beste. Altzaga eta Gabiria dira okupazio tasa altuena dutenak, etxeko 3 lagunera iristen diren bakarrak. Etxebizitzaren zahartasuna eta handitasuna, elkarri estu lotuta dauden bi aldagai dira. Zenbat eta urte gehiago, orduan eta azalera handiagoa. Eskualdeko

etxebizitzaren profila, 42,9 urteko zahartasuna daukana eta 108,5 metroko azaleraduna da. Herriz herri, asko aldatzen dira bi faktore horiek, ordea. Batez beste, Zumarragakoak dira etxe txikienak, 83,1 metro koadrokoak. Zabalenak Gabiriakoak, 188,9 metrorekin; baita zaha-

rrenak ere, 58 urterekin. Berrienak, berriz, Gaintzan daude, 34,6 urteko mediarekin. Berogailu sistemaren bat instalatuta daukaten etxebizitzak dira gehienak, bestetik. Etxeen %80ren bueltan dabil Goierriko batez bestekoa. Indize altuena Olaberrian dago, %92,8k daukate berogailua. Igogailuaren inplementazioa askoz txikiagoa da, oro har. Udalerri hazienen artean, Urretxuko (%79,9) eta Beasaingo (%79,6) etxeak hurbiltzen dira %80ra. Ordizian, etxebizitzen %75,7k daukate igogailu zerbitzua; Zumarragan %69,1ek, Lazkaon %66,1ek eta Legazpin %65,5ek. Neurri ertaineko herrietan, Ormaiztegin igogailua etxeen %63k daukate. Atzetik datoz Idiazabal (55), Legorreta (44,8), Zegama (44,5), Ataun (41,7), Zaldibia (39,7) eta Segura (29,6).


4 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2019ko urriaren 24a

Etxebizitza

Urtebetean %5 garestitu da etxebizitza Ekainaren bukaeran, Gipuzkoan etxebizitzaren batez besteko prezioa metro koadroko 2.450 eurora igo zen Urteartekoa %4,8 hazi da 2018an baino apalagoa da Saltzeko, berriz, batez beste 5,6 hilabete irauten du

.

Azken hiru urteotan, goranzko joera batekin izan arren, egonkortu egin da etxebizitzaren batez besteko prezioa. Higiezinen tasatzaileen indizeen arabera, 2019ko hirugarren hiruhilekoan Gipuzkoako etxebizitzaren metro koadroaren prezioa 2.450 euroan dago. Urtearen hasieratik ia 100 euro garestitu da, baina aurreko tasazio alditik (ekaina) 18 euro bakarrik. 2012ko mailan dago, gaur egun, indizea. Etxebizitzen salmentaren sektoreak 2013an geratu zuen burbuila ondorengo beheraldi bortitza. Maximo historikoa 2008ko ekainean lortu zuen, metroko 3.378 eurorekin. Merkatua hondoratu zenean, bost urte geroago 2.163 euroan zegoen tasazioa. Azken bost urteetan ere ziurgabetasuna erantsi zaio, ordea, higiezinen negozioari. 2014an zertxobait gora egin ondoren, 2015ean krisi osteko minimora erori zen berriro (2.088 euro metroko). Hurrengo bi urteetan oreka lortu, eta 2018an hasi zen %6 eta 7ko urtearteko aldaketarekin gorantz egiten. 2019an atzera barealdia iritsi da, eta %4,8ko urtearteko hazkuntza aurtengo datu gorena, hirugarren hiruhilean. ÂŤ2019an garapena positiboa ari da izaten. Gipuzkoako batez bestekoa hirugarren neurketan, 2018ko epe berekoa baino %3,4 altuagoa da. Iaz, garai berean, %3,2koa zenÂť, dio Tinsa etxeak.

Saltzeko, ia sei hilabete Etxebizitza bat merkatura atera, eta saltzeko behar den denbora ere kalkulatu du: batez beste, 5,6 hilabete behar dira Gipuzkoan. Estatuan 8 hilabetekoa da.

.

.

Etxebizitzaren merkatuan, hurrengo urteetan beste aldagai bat ere sartuko da: etxebizitza libre bihurtuko diren babes ofizialeko etxeak. Duela bi hamarkada erakunde publikoek sustatutako etxebizitzen nahitaezko babespeko epea agortu ahala, eskaintza areagotuko du. Datozen 12

Etxebizitzaren metro koadroko prezioa 2012ko mailan dago. Bi urtean gora egin du Alokairuko prezioa Gipuzkoan %0,2 jaitsi arren, garestiena izaten jarraitzen du

Etxebizitza berrien eraikuntzak gora egin ahala, prezioek ere garestitzera jo dute. ANE ARRIETA

Etxebizitzaren prezioaren bilakaera Gipuzkoan 2001-2019 (â‚Ź/m2)

urteetan, babes ofizialeko hiru etxebizitzatik bat libre bilakatuko da. Bestetik, Gipuzkoan 11.610 etxebizitza huts daude (EAEn 20.840). Etxebizitzaren Lege berriak bi aukera aurreikusi ditu horiek alokairura atera eta erabilgarri jartzeko. Etxe hutsen zerga aplikatzea da bat; metro koadroko, urtean 10 euroko kanona litzateke hutsik deklaratutako etxebitzarentzat. Udalen eskumena izango da aplikazioa. Alokairu behartura iristea ere legean sartzea aztertzen ari dira. Bien bitartean, alokairuko etxebizitzen prezioak ere gorantz jarraitzen du. Aurtengo bigarren hiruhilekoan %2 garestitu zen EAEn errentaren urtearteko indizea. Gipuzkoan, ordea, 0,2 beheratu dira. Baina alokairuko prezio garestiena edukitzen jarraitzen du: Hilean metro koadroko 12,9 euro.


// GOIERRI HITZA Osteguna, 2019ko urriaren 24a

Etxebizitza

Hipoteka hartzerakoan jakin beharrekoak, lege berrian Uztailaren 17tik aurrera sinatu diren hipoteka-maileguei lege berria aplikatu zaie. Abusuzko klausulen esperientzia ez errepikatzeko, mailegu hartzaileari eta banketxeari ÂŤsegurtasun handiagoaÂť ematea du xede. Baldintzak zaildu daitezke, ordea.

1

Hipoteka sinatu aurretik, mailegu hartzailea notaritzara joango da, gutxienez sinatu baino 10 egun lehenago. Baldintza guztiak aztertu eta zalantzak argitu ahalko ditu. Banketxeak informazio zehatza bidaliko die eskatzaile eta notarioari.

2

Amortiazioagatik kobra daitezkeen komisioak mugatuta daude orain, bai mailegu osoa kitatutakoan, bai zati bat.

3

Hipotekarekin hartutako zorra ordaintzeko epea za-

5

baldu da. Orain, gutxienez 12 kuota eta hipotekaren %3 ordaindu gabe utzi arte, banketxeak ezin du betearazpen klausula hasi.

4

Hipoteka aldakorretik finkora, edo multidibisatik eurora aldatzeko izapideak merkatu dira.

5

Hipoteka egikaritzerakoan, bezeroak tasazioa eta eskatzen dituen eskrituren kopiak bakarrik ordainduko ditu.

6

Banketxeek zehatz aztertu ahako dute bezeroaren kaudimena. Baldintza

horrekin, kaltetuenak enplegu egonkorra ez duten bezeroak izango dira, horien artean gazteak eta autonomoak.

7

Banketxeek informazio zehatza eman behar dute hipoteka sinatu aurretik eta dirauen bitartean.


6 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2019ko urriaren 24a

Etxebizitza

Etxebizitza berritzeko laguntzak badira Norbere bizilekua berritzeko edo zahar bat eskuratu eta zaharberritzeko, bultzadatxoa izan daiteke administrazio publikoaren diru laguntza Etxebidek ‘Renove’ plana abian du, bost sektoretan eta arlotan

.

Arrazoi ugarigatik hel diezaioke pertsona batek etxebizitza berritzeari. Lehendik daukanaren edo erosi duenaren baldintzak hobetzea izan ohi da zabalduena: energetikoki eraginkorrago bihurtu eta diru-gastua murrizteko, irisgarritasun baldintzak hobetzeko, familia handitu delako leku gehiago egokitzeko. Baina baditu zeharkako ekarpen gehiago ere: kohesio soziala hobetzen du bizitokia berritzeak, eta enplegu sustatzaile eta mantentzaile ere bada. Horiek denak batuta, Renove plangintza abian du Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Euskal Zerbitzu Etxebidek. Kultura urbanistiko berrian, lehengo etxebizitza pareka zaharberritzearen aldeko uholdeari alea jarri dio, eraikuntza berria sustatzeko zeuden abantailen parean. Europa 2020 Estrategiaren barruan, CO2 isuriak %20 jaistea, energia kontsumoa %20 murriztea, eta energia berriztagarrien erabilera %20 handitzea dira desafioak. Etxebizitzaren eraginkortasun energetikoa hobetzea da lan-ildoetako bat. Etxebizitzak Berritzeko Renove planak bost programa ditu. Partikularrei eta jabekide komunitateei eraikinak edo etxebizitzak berritzera bideratuta dago horietako bat.

Komunetatik igogailuetara Etxeko bizitza-baldintzak hobetze aldera, eraikinak zaharberritzeko diru laguntzak norbanakoek edo jabekide elkarteek eska ditzakete. Etxe barruan egiten diren obren zati bat finantzatzen laguntzen du Renove planak, ba-

Mantentzeko edo behar berriak asetzeko, etxean obrak egitea ia ezinbestekoa da. AIMAR MAIZ

tetik, beti ere aipatutako hobetze arrazoiei erantzuten badie. Partikularrei dagokienez, etxea birmoldatzeko, komunak berritzeko, elektrizitate edo gas instalazioen segurtasuna handitzeko, edota igogailua jartzeko eska daitezke. Laguntza hiru modutara jaso daiteke: klausula abantailatsuak dituen mailegua jasota, diru kopuru bat jasota, edo Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergan desgrabazio fiskala eginda. Bizilagun komunitateei dagokienez, honako berritze-ekimenak laguntzen ditu Renove-k: igogailua jartzea, urritasun fisikoa dutenentzat sarbideak egokitzea, eraikinaren geruza termikoa hobetzea, teilatua edo fatxada konpontzea, hezetasunak ezabatzea, edo, oro har, eraikina egoera onean mantentzeko beharrezko diren obrak eta birgaitzeak egitea. Partikularki jaso daitezkeen laguntzen osagarri dira komunitateko laguntzak.

Lokalak bizitza bihurtzea

Renove plangintza ERAIKINAK BERRITZEKO Partikularrentzako eta jabekide elkarteentzako laguntza-programa da, eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko. Renove plangintzako bostetatik bat da. EAT behar da. Administrazio publikoaren diru laguntzak jaso ahal izateko, EIT Eraikinen Ikuskapen Teknikoa eginda eduki behar dute, aurrez, eraikinak zenbanahi urte dituela ere. Diru laguntza eskaerarekin batera aurkeztu behar da EIT agiria.

Zerga aringarria. Laguntza jasotzeko modu bat da. %18 desgrabatu ahalko da erosketetan inbertitutako kopuruan eta kanpoko finantzazioaren interesen gainean. Urteko gehieneko kenakaria 1.530 euro da (8.500 euroren %18). 23 urtetik beherakoak edo familia ugarien kasuan, %23 da desgrabazioa, eta urteko gehieneko kenkaria 1.955 euro. Familia-unitate tradizionalaren baterako tributazioan, mugak bikoizten dira. BESTE LAGUNTZA ARLOAK Udalentzat. Irisgarritasuna ho-

betzeko laguntzen programa. Hondatutako eremuak. Urbanizatutako eta eraikitako ondarea berritzeko programa, Birgaitze Integratuko Eremuetarako edo Hondatutako Bizitoki Eremuetarako. Etxe multzoak. Etxebizitzen eta eraikinen eraginkortasuna hobetzeko programa, etxe multzo edo etxadietarako: irisgarritasuna, suteen aurkako neurriak edo energia -efizientzia. Herrietarako. Hiria birgaitzeko programak, hirigintza arloko arazoak edo sozialak dituzten eremuetan.

Etxebizitzak birgaitzeko laguntzen artean, bada hirugarren arlo bat: lokal komertzialak etxebizitzatarako egokitzeko laguntzak. Horretarako, baina, ezinbestekoa da aurrez udalak baimentzea hirigintza araudian. Beste baldintza orokor batzuk ere bete behar dira: lokal bakoitzeko etxebizitza bakarra birmolda daiteke, eta sortzen den bizitza hori babes publikoko etxebizitza modura kalifikatu beharko da. Hala, ezingo da saldu babespeko etxeen Erregimen Orokorreko prezioa baino 1,7 aldiz garestiago.



8 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2019ko urriaren 24a

Etxebizitza

Helburuak ETXEBIZITZA LEGE BERRIA Generoa. Toki komunitarioetan –eskailerak edo atariak kasu–, eremu ilunak, itxiak edo zokoak argitu edo ispiluekin «ikusgarri» jarri beharko dira. Bizigarritasuna. Haur direnean soilik pentsatu ordez, semealabak handitzen direnerako ere egoki izan beharko dute gelek, azalera handituta.

35 METRO KOADRO Etxebizitza batek, hala kontsideratu ahal izateko, gutxienez 35 metro koadroko azalera erabilgarria izan beharko du, lege berriarekin. Orain 25 metro dira. Gelak. Sukaldearen gutxieneko neurria 5 metro koadrotik 7ra igoko da, eta logelena 6/8 metrotik 10era (armairuekin, 11,5era).

Genero berdintasunaren aldagaia txertatu diote etorkizuneko Etxebizitza Legeari. «Infraetxeak» sortzea eragozteko, gelen eta etxearen gutxieneko neurriak ere zerbait aldatuko ditu.

Etxearen funtzioak eta mugak birpentsatzen txebizitza eskubidea dela aitortzen du giza eskubideen gutunak, 1948tik. Errealitatea oso urrun egon liteke zenbaitetan, ordea.

E

Bizitoki izateko sortu ziren, baina ez bizitzeko eta ez toki bihurtzeko arriskuan dira asko. EAEko Etxebizitza Lege berriaren zirriborroak –datorren urtean sarrarazi nahi dute indarrean–, «bizigarritasun baldintza» gu-

txieneko batzuk aldatuko ditu. Etorkizunean eraikiko diren etxebizitzek bete beharko dute legedia hori, izan sustapen publikokoek, izan pribatukoek. Batetik, «infraetxe» fenomenoari aurre egitea da lege berria-

ren helburua. Gaur egungo legeak dio, etxebizitza batek gutxienez 25 metro koadroko azalera erabilgarria eduki behar duela. Zertxobait goratuko da eskakizuna, eta 35 metroan kokatuko du lege berriak gutxienekoa.

Gelak handiagoak Barruko banaketari ere erreparatuko dio. Sukaldearen neurria, adibidez, 7 metro koadrora igoaraziko du (5 metro behar ditu, gutxienez, orain). Etxeko lanak bizilagunen artean partekatzeko erraztasuna ematea da horren atzeko arrazoi bat, 5 metroko sukaldean pertsona bakarra sar daitekeelako. Bestetik, etxebizitzak funtzio bat baino gehiago izan ditzaketen areto bat edo gehiago eduki beharko ditu. Lo egiteko eta atsedenerako gelek gutxienez 10 me-

tro koadro izan beharko dute, eta barruan armarioentzat tokia behar badute, 11,5 metro. Gaur egun, logela bikoitzaren gutxieneko neurria 8 metro da, eta banakakoarena 6 metro. Emantzipazio berantiarra gero eta ohikoagoa dela eta, semealabak haur direnean ezezik, heldu direnean ere bizi ahal izateko logelak jarraraziko ditu Etxebizitzaren Lege berriak.

Genero ikuspegia Etxebizitzetako espazio komunitarioei ere eragingo die legeak. Eskaileretako eta ezkaratzeetako angelu itxiak, ikusi ezin diren zokoak eta alde ilunak birmoldaraziko ditu, segurtasuna handitzeko. Eremu horiek argitu, edo angelu itxiak dauden lekuetan ispiluak jarri beharko dira, ezkutuan gera ez daitezen.



10 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2019ko urriaren 24a

Etxebizitza

Eguzki-energiaren sorkuntzari zerga kendu diote

Uraren zirkuitu itxi bat teilatuko plaka hodidunetaraino iristen da. Eguzkiak han berotzen du, eta ondoren termo-tanga batean gorde.

Instalazio erraz eta erlazioan merke baten bidez, etxean erabiltzen den ura berotzeko teknologia garbia eskura dago: eguzkiaren argitasunak berotutako plaka-termoz osaturiko zirkuitua.

Uraren berokuntza eguzkiarekin eilatuan plaka fototermikoek hartzen dute eguzkiaren izpien indarra, eta plakak dauzkan hodietaraino ura igoarazita, berogailu naturala eta automatikoa bertan dago. Ur beroa etxean sortzeko sistema sinplea, garbia bezain jasangarria da, dagoeneko Goierriko etxe eta baserri batzuetan jarrita daukatena. Hiru elementuk osatzen dute instalazioa: teilatuko plakak, ur beroa gordetzeko termo-tangak eta zirkulazioa nahiz tenperatura kontrolatzen dituen unitate elektronikoak. Ur zirkuitu propioa eta itxia dauka sistemak, bestetik. Teilatuko plakatik pa-

T

satu eta berotu ondoren, termora bideratzen du ur bero hori. Han, etxeko ur korronte zirkuituak kontaktuz jasotzen du berotasuna –ez dira nahasten bi zirkuituetako urak–, eta ondoren hoditeria arruntaren bidez dutxetan, konketetan nahiz harrasketako kaniletan erabiltzen da. «Eguzki argia behar du, beroa baino gehiago. Sargori baina lainotuta dagoenean baino hobeto funtzionatzen du oskarbi dagoenean, neguan ere», dio sistema baserrian instalatuta daukan Nikolas Igartzabalek. Plakako tutuetan ura berotzen denean –80 edo 90 graduraino berotu dezake–, programazio elektroniko batekin termo-tan-

Etxean argindarra sortzeko plaka fotovoltaikoak dituztenek berri on bat jaso dute, berriki. Autokontsumo energetikoaren legedia birmoldatu dute, eta norbere etxerako argindarra sortzeko eta kontsumitzeko oztopo ugari desagertu dira. ‘Eguzkiaren zerga’ zeritzonak tasak, zergak eta peajeak ordainarazten zizkien energia autoekoizten zutenei. Aurrerantzean, lege berriaren arabera, eta edozein dela ere norberak etxean daukan instalazioa, energia sortzeagatik ez da inolako gehigarririk ordaindu beharko. Eguzkienergia bidezko sorkuntzarentzat hauspoa suposa dezake. gara bideratzen du. Han 55-60 graduan egoten da, etxeko ur bero beharrak asetzeko nahikoa eta sobera. Zirkuituko itxiko ura iragazteko eta gatzak ezabatzeko iragazki bat ere badu. Punpa aktibatzeko baizik behar ez den kanpoko argindar iturri bat du, bestetik.

Aurrezpena, nabarmena

Ur berokuntza naturala gobernatzen duen unitatea. AIMAR MAIZ

Etxeko ura berotzeko soilik izanda ere, energia sorkuntza garbia eta eraginkorra da eguzki-plaka bidezkoa. «Urtean mila litro gasolio aurrezten ditugu. Ez dut ulertzen zergatik ez den gehiago zabaltzen halako teknologia. Gero eta eguraldi argiagoak daude inguruotan, gainera», dio Igartzabalek. Duela hiru urte jarri zuten baserrian instalazioa. 500 litroko edukierako depositua du alboan. Baserria izanik, espazio arazorik ez daukate haren ganbaran. Kostua, berriz, 7.000 euro inguru izan zuen. Berogailutarako beste sistema bat daukate, biomasa gasifikatzen duena.


// GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2019ko urriaren 24a

Etxebizitza

Geroz eta gehiago dira pisudun etxebizitza zaharretan irisigarritasuna hobetzeko igogailuak eraikitzen dituzten jabekide elkarteak. Obra garrantzitsua izan ohi da, bai exekuzio aldetik, bai emaitza aldetik.

edo 70 urtetik gora dituzten boluntarioek lan egiten badute, eskatzaile bakar bat egotea nahikoa da. Baina, aldi berean, diru-kostu muga bat ere ezartzen du legeak: igogailua eraikitzeko obraren gastuak ezin du jabekide bakoitzarentzat gastu arrunten hilabeteko 12 ordainketa gainditu.

Igogailua nola eraiki 4 pausotan easainen, dauden etxebizitza guztien %79,6k daukate igogailua. Zumarragan, %69,1ek; Ordizian %75,7k; Legazpin %65,5ek; Urretxun %79,9k; eta Lazkaon %66,5ek. Biztanle gutxiagoko udalerrietan, nabarmen jaisten da proportzioa: Ormaiztegin %63, baina Idiazabalen %55, Zegaman eta Legorretan %44, Ataunen %41, Zaldibian %39, Seguran %29...

B

EZAUGARRIAK

Etxe-bloke batean igogailua jarri ahal izateko, Jabetza Horizontalaren Legeak hainbat eskakizun zehazten ditu. Eraikinaren egitura arkitektonikoak ahalbidetu behar du, eta ezingo du egitura edo konfigurazioa aldarazi.

11

PROIEKTUA

Igogailua eraikitzea onartzen baldin badu jabekideen batzar nagusiak, proiektu teknikoa eskatu behar du hurrena, arkitekto edo ingeniari kualifikatu batek egindakoa. Horrekin batera, dagokion udal baimena lortu behar da, bai obra burutzeko, bai espazio publikoaren okupazioa izaten den kasurako.

Udalerri bakoitzeko araudiak daude bestetik. Zenbaitetan, eraikinaren kanpoaldetik eraikitzea onartuta dago, pasagune publikoaren zati bat hartuta; beste zenbaitetan, eraikinaren barrutik soilik eraiki liteke.

MOTA UGARI

BAIMENTZEA

Eraikineko jabekide komunitateak onartu behar du igogailuaren eraikuntza, jabe baten ala gehiagoren eskaritik abiatuta. Batzarrean, jabekideen %50 eta parte-hartze kuotaren %50 baiezkoak gainditu beharko du. Legeak, ordea, bizilagun bakar baten eskaria nahitaezko bihurtzen du zenbait kasutan, elbarritasunagatik edo adinagatik. Hala, eskatzaileak urritasuna badauka edo 70 urtetik gora, edo etxebizitzan urritasuna duten

Eraikin zahar baten kanpoaldetik igogailua eraikitzen. AIMAR MAIZ

Gaur egun, igogailu mota asko daude merkatuan, bai funtzionamenduari dagokionez, bai behar duten azpiegituragatik. Ohiko igogailuak, gehien zabalduak, hidraulikoak (geldoagoak, baina gutxiago kontsumitzen dute) edo elektrikoak izan daitezke. Hondoan, 1,2 metroko fosoa eta makina-gela behar du. Familiabakarrentzat igogailuak ere badaude. Abiadura mantsoagoan ibili ohi dira. Azkenik, foso murriztukoak daude, zuloa egiterik ez dagoen lekuetarako aproposak.


12 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2019ko urriaren 24a

Etxebizitza Azkeneko lau hamarkadetan, etxebizitza pasiboaren kontzeptua zabaldu eta garatu da. Energetikoki ‘ahaleginik’ egiten ez duen eraikina hartzen da pasibotzat. Aldagai asko daude, kokapenetik hasi eta bizilagunetara.

Etxe pasiboa, puntu positiboa solamendua da etxebizitza pasiboen muina. Alemanian 1980an sortu zuten Passivhaus kontzeptua, energia kontsumo oso txikia helburu eta bizitzeko eredu gisa hartuta. Eraikinaren itxiera termikoak kalitate gorenekoa izan behar du horretarako, hozteko nahiz berotzeko lanean ahalik eta energia gehien aurrezteko. Baina ez da baldintza bakarra. Etxebizitzaren barruko bero iturriak ere bereziki kontrolatzen eta kokatzen dira, hala nola, etxe-tresna elektrikoak eta gailu elektronikoak. Aireztapen sistema kontrolatua da hirugarren zutoina etxebizitza pasiboetan: aire ihesak gutxituta galerak ekidinda, eta airearen berotasuna berreskuratu eta berrerabilita. Oinarrizko aurrezte bide horiek jarrita, etxebizitza pasibo batek ez du ohiko hozte edo berotze mekanismorik behar, passivhaus teoriaren arabera. Ohiko etxebizitza batek berogailutan gastatzen duenaren %90 aurrez dezake, hartara, energian. Berokuntzan, urteko argindar beharra 15 kWh/m2 da.

I

Uda eta negu garaiak Arkitektura bioklimatikoarekin estuki lotuta dago. Klima epela edo oso aldakorra ez duten tokietan, ate-leihoen itxiturari jartzen

zaio arreta. Berotasun orokorraren transferentzia-koefizientea (U balioa deitua) 0,1 W/m2K izan behar luke eraikinaren itxiturak, gutxi gora-behera. Leihoenak eta ateenak, berriz, 0,8, markoa barne. Udako bero gehiegiari aurre egiteko, gauetan aireztapen naturala eta itzal eremuak jartzen dira etxeetan. Leku beroetan, aldiz, eraikinen itxituran U balioa 0,3 eta 0,45 artean izan behar du; leihoateek, 1,1. Toki bereziki hotzetan, balioak askoz baxuagoak izan behar dira, 0,07 eta 0,6, hurrenez hurren. Beti ere, urte guztian zehar, etxe barruko tenperatura 20 edo 21 gradu zentigraduan mantentzea da lortu behar dena.

Etxebizitza pasibo baten argindar hornidura eskema, sortzetik kontsumigaietara. HITZA

Etxe pasibo baldintzak Etxebizitza bat energetikoki «pasibo» edo «ekologiko» dela International Passive House Association (IPHA) erakundeak ziurtagiritzen du. Mugak eta baldintzak hark jartzen ditu. ENERGIA KONTSUMOAK

Osagai pasiboak Iturri naturaletatik sortzen da berotasuna etxe pasiboetan, berokuntza sistemarik jarri beharrik gabe. Eguzkiaren izpiak, eta bizilagunek nahiz etxe-tresnek sortzen duten beroa lirateke iturriak. Baita aire berritutik berreskuratutako berotasuna ere. Osagai «pasiboak» izan behar ditu etxeak, horretarako: leihoak isolamendu termiko egokiarekin, berotasuna trukatzeko sistemak, eta isolamendu efizientea. «Ahalegin energetikorik» ez du egin behar etxeak berotasuna

Pasibotasun energitoa aplikatuta daukan eraikin bat, basoan. HITZA

edo freskura sortzeko; hortik datorkio etxe pasibo deitura. Normalki, eraikuntza berriko eraikinetan aplikatzen dira etxebizitza pasiboaren baldintzak. Baina berritutakoetan ere ezar daitezke. Etxea hermetikoa izatea lortu behar da, isolamendu termiko ahalik handiena izan dezan. Barruan ere, zubi termiko efektua saihestu behar da; kontaktu fisi-

koagatik, material baten tenperatura ukitzen duenari igortzea da zubi termikoa. Termikoki zigilatu behar izaten dira etxearen egituraren zatiak; habeak eta zutabeak, esate baterako. Hala eta guztiz, etxeak energia iturriak behar ditu. Konbentzionalek, gaur egun, ez dute 120 kWh/m2 gainditu behar. Aurki, berriztagarria soilik jaso beharko dute, 60 kWh/m2 gehienez.

Berokuntza. 15 kWh/m2-ko urtean. Hozkuntzarako, bikoitza. Etxeko erabilera. Energia iturri konbentzionaletakoa 120 kWh. Etorkizunean, energia berriztagarrietako iturrietatik gehienez 60 kWh/m2 hartu ahalko dute. Gainontzekoa, bertan sortua. KOKAPENA Erabat itxiak. Etxe pasiboek hermetikoak izan behar dute, kanpo/barru aire truke oso murritzekin (0,6 /h). Begiratu beharrekoak. Kokagune egokia, orientazioa, hormen bero metaketa gaitasuna, edota bizilagunen jokaera ere kontuan hartzen dira.


// GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2019ko urriaren 24a

13

Etxebizitza proiektuak gero eta gehiago lantzen. «Proiektua hasieratik lantzen ari den pertsonarekin lan egiten dugu, gero eta gehiago. Produktu bereziagoak eta garestiagoak sal litezke. Hirugarren merkaturatze-lerroa da hori», zehaztu du Elzok. Herrialde askotako hoteletan edo jauregi pribatuetan aurki daiteke Ezarriren mosaikoa.

Inprimaketa digitala Mosaikoetan pertsonalizatutako argazkiak edo irudiak digitalki inprimatzeko aukera ere eskaintzen du Ezarrik, Lazkaoko San Benito ikastolaren etxaurrean dagoena, kasu. Hasieratik, pixelatutako irudiak egiten dituzte.

‘‘

«Inbertituz gero eta lana ondo eginez gero, ez dago hemen egin ezin daitekeen ezer» Santos Irastortza Ezarriko kidea

Lazkaoko Ezarrik egindako mosaikoarekin hornitutako igerileku bat, Montenegroko hotel batean. EZARRI

Hamaika igerileku eta, geroz eta gehiago, eraikin apaindu dituen Ezarri enpresak 40 «Proiektua hasieratik urte bete ditu. Munduko 80 herrialdetara saltzen du mosaikoa, dena Lazkaon egina. lantzen ari denarekin

Ezarri, mundua mosaiko batean unduan zehar igerilekuak eta eraikuntzak mosaikoz hornitzen 40 urte darama Lazkaoko Ezarri lantegiak –abenbuan beteko ditu–. Laurogei herrialdetara baino gehiagora esportatzen du mosaikoa, ekoizpen guztia Lazkaoko faktorian eginda. Beira birtziklatua du oinarrizko materia: xehatu, prentsatu, koloreztatu eta labean egosita sortzen dute mosaikoa. Ikaztegietan sortu zen Ezarri, 1979an. 2000n eraiki zuten Lazkaoko Zubierreka industrialdean pabiloi berria. Gora-beherak izan ditu harrezkero eraikuntzaren sektoreak –2008ko krisia Es-

M

painiako estatuan, adibidez–. «Mundu mailan konpetentzia asko dago, Txinan batez ere. Prezioan haiek merkeagoak dira. Turkia aldean ere mosaikoaren kultura badago. Bestetik, Euskal Herrian eta Castello aldean, zeramikaren itzalean, daude ekoizle nagusiak. Denera, dozenatik gora enpresa egongo dira mosaiko honen berdina egiten», dio Iñigo Elzok. Baina bereizgarriak baditu Ezarrik, besteetatik: kalitate gorena, bat. Bestetik, mosaikoak panelean ezartzeko joint-point sistema, baldosen artean silikonazko puntuak emanda. «Urte dezenteak, berezitasuna eman digu horrek. Jada ez gara bakarrak, baina gure bereizgarria izan da», gaineratu du Elzok.

«Italiar makina bat erabilita, lehendabizikoa izan zen Ezarri arlo honetan sartzen», dio Santos Irastortzak. Nazioartekotzea izan da beste gako bat, bizirauteko. Ferietan presentzia, bezeroak egin eta fidel mantendu... Gaur egun, Espainiako merkatuan %40 inguru saltzen du Ezarrik –krisiaren aurretik %60–. Irauli egin da, beraz, beste merkatuetarako esportazioaren portzentajea. Balio erantsi handiagoko produktuak saltzeko aukera ere irabazi du Ezarrik, nazioartean.

Katalogoa, unean zerbitu Aniztu egin du mosaikoen gama, duela 15 urtetik. «Produktu bereziagoak egitera jo dugu. Mundu mailara zabaltzearekin

batera, eta gama ere zabalduta, aukerak handitu egin dira», dio Elzok. 70 bat langile ditu. Baita aplikazioa ere: duela 1520 urte arte igerilekuetarako bideratzen zen, ia esklusiboki. Dekorazio arloa ere zabaldu eta indartu da: komunak, sukaldeak, sukalde atzeko hormak... «Beste unibertso bat zabaldu da hor, baina produktu bereziagoa eta eleganteagoa egitea eskatu du horrek». Hala eta guztiz, igerilekuak dira oraindik Ezarriren produktuen helmuga nagusiak. Diseinatzaile talde bat du Ezarrik. 2000tik, I+G+B saila dauka. Large projects kontzeptuarekin hedatzen du katalogoa orain Ezarrik. Eraikuntza materialen banatzaile handizkariez gain, arkitektura estudioekin ari dira

gero eta gehiago lan eginten dugu» Iñigo Elzo Ezarriko kidea

Egoera «onean» dago Ezarri, etorkizunerako. Produktu aniztasunari eta kalitateari esker gainditu du 2008-2012 bitarteko krisia. «Lantaldearen konfiantzan eta harremanean oinarritzen da Ezarri. Kalitatea kate guztian dago, eta kontuan hartu behar da, ez azken produktua bakarrik», dio Irastortzak. Zerbitzatze politika oso azkarra du, bezeroekiko arretan, Ezarrik, bere ezaugarri bihurtu dena. 2006an biltegi automatiko erraldoia jarri zuen, apustu anbiziotsua eginez. Katalogoaren %80, egun batetik bestera zerbitzatu dezakete: «Europa ia guztian, eskaria biharamunean atera eta bezeroari bost egunean nahi duen mosaikoa emateko moduan gara», dio Elzok. Metalgintza hezurmuinean duen Goierriko bestelako produktu bat, %100 bertan egina, mundu osoan erakusgarri da.


14 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2019ko urriaren 24a

Etxebizitza

Etxearen luzapena da lorategia. Aisialdirako, lasai egoteko eta atseden hartzeko eremu oso erabilgarria izan daiteke. HITZA

Landatu zure lorategia Etxean lorategitxo bat edo lur sail txiki bat dutenek, atseden-leku bihur litekeen paradisua sor dezakete Berebizikoa da dauden baliabideak ondo erabiltzea, eta lorazaintzak eskaintzen dituen trukuak aukeratzea

.

Kanpo librean egotea beti da osasungarria. Naturaren pultsuarekin sinkronizatzen du gorputza. Are gehiago, berez babesleku den etxean hartarako aukera baldin badago. Aisia, atsedena, lasaitasuna, eta, zergatik ez, norberak sortutako artelana behatuz egoteko eta gozatzeko espazioa bilaka daiteke. Lorazaintzaren arteak hamai-

ka irtenbide, aukera eta truku ditu sailtxoa toki goxo egiteko. LANDARETZA EGOKIA

Lorategiaren ezaugarriei, orientazioari eta espazioari ahalik ondoen egokituko zaizkion landareak sartzea berebizikoa da. Lur motan ondo hazi behar dute, argi-ospel diferentzia kontuan

hartu behar da, eta ikusmira oztopa ez dezaten, zenbat haziko diren ere aurrez pentsatzea ez dago soberan. Espezie bakoitzak du bere habitata. Lorategi bertikala da toki askorik ez dagoen sailerako irtenbide apropos bat. Landaretzak ematen duen freskotasuna galdu nahi ez bada, horma-kontrak aprobetxatzea da aukera bat.

ARRETA-PUNTU BAT JARRI

Dekoratzaileen eta paisajisten trikimailu arrunt bat da: lorategian sortu begirada guztiak erakarriko dituen gune bat. Landareekin eta loreekin osatutako konposizio bat izan liteke, ontzi edo bestelako elementu apaingarriekin konplementatua. Edo harriz, hondarrez eta dentsitate

nahiz neurri desberdinetako materialekin egindako irudi bat. Edo parteren batean lore bilduma ikusgarria landatu. Ukitu pertsonala emateko eta efektu bisuala atsegina eratzeko ideia erabilgarria da arreta-puntua. ESTILOA AUKERATU

Gustuak adina estilo daude lorategiak diseinatzeko eta konposatzeko garaian. Joera minimalistari jarraituz, gutxiago gehiago da filosofian, aski da arbustolandare batzuk harriekin konbinatzea. Ondo kokatuta, tokiari dotoretasuna eman diezaioke, elementuz gehiegi zamatu gabe. Landa-izaerako estilo errustikoak, aldiz, adreilua du bereizgarri nagusia. Pieza horiekin ongi markatutako eremuekin, kontrasteen estetika lortzen da. Mini neurriko lorategiak dira beste aukera bat. Tokirik txikiena ere izan liteke. Zementuzko korridoreetan, adibidez, hoztasun uniformea apurtzen dute. Zen estiloa, etxeko sarreran bisitariari ongietorria emateko erabili ohi da. Ekialdeko ukitua nahi bada, ura, harria eta banbua ezinbestekoak dira. TXOKO GUZTIEI BEHATU

Azalera txikiko lorategietan, dauden elementu arkitektoniko guztiak baliatzea premiazkoa da. Leihoek kanporantz ematen


// GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2019ko urriaren 24a

Etxebizitza

dutela? Leiho-arasetan ohiko lorontziek bizia ematen dute. Eskailera bat irteten dela lorategitik gorantz? Eskailerapeak berak eman dezake apaingarri bat jartzeko bidea, edo barandaren bertikaltasunak landareekin joko bat egiteko aitzakia. MATERIALEKIN JOLASTU

Landareez harago, egurra eta harria izan ohi dira lorategietan osagarri erabilienak. Zurak goxotasuna iradokitzen du, berotasuna. Landareen eremua egurrezko lorontzi batekin desberdintzeak ukitu exotikoa damaio. Harria, bestetik, elegantziarekin eta sofistikazioarekin lotzen da. Nahi ahala kolore, mota eta akabera topa daitezke merkatuan, gaur egun. Lorategiaren funtzionaltasun handiagoa lortzeko, eremu desberdinak antolatzea da modu bat. Sarrera eta terraza bereiztea aholkatzen da, oro har. Goratu nahi den arreta-puntuari indarra emateko, ertzak nabarmendu behar dira.

Konposizio bat, lorategiko ‘arreta-puntu’ izango dena.

Edozein txoko eta korridore bihur daiteke leku atsegin.

Irudimena, lorategia diseinatzeko osagai garrantzitsuena.

Lorategi bertikala, azalera murritzeko sailetan irtenbidea da.

Zelaia, ondo mugatutako beste elementu batzuekin.

Ura. Iturritxo bat modu askotara koka daiteke lorategian.

BERRERABILGARRITASUNA

Izatez, beste zerbaiterako erabiltzen ziren tresnak edo gailuak apaingarritarako jartzeari upcycling diseinu joera deitzen zaio. Gauzak berrerabiltzeko irteera bat da. Irudimenarena da muga bakarra, esku artean balio ez duen gauza bati, jardinean bizitza berri bat zertan eman erabakitzeko. URAREN BARETASUNA

Etxeko lorategian iturri txiki bat jartzea sekula soberan ez dagoen gai bat da. Ur korrontearen murmurra lasaigarri suertatzen da. Bizi iturri ere bai, eta freskotasun emaile. Lur saila zabala baldin bada, urmaela eraikitzeak eta gauetan argiztatzeak ukitu ezin bereziagoa emango dio.

15



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.