Issuu on Google+

ETXEBIZITZA Osteguna, 2013ko azaroaren 21a Testuak: Xiker Esnal eta Aimar Maiz

AIMAR MAIZ

Bizilekua berrasmatzen


goierriko hitza• 2013ko azaroaren 21a, osteguna

2 Etxebizitza Eraikuntza Etxe eraikuntzan, 2012an egiten hasi ziren etxebizitza libreen kopurua 1988koaren parekoa da. Azken bost urteetan laurden batera jaitsi da eraikuntza, ‘urrezko’ hamar urteko baten ostean

Orain dela 25 urteko neurrietan

G

oierriko edozein herritako etxebizitza eraikuntzaren erritmoari begiratu besterik ez dago: orain dela 20 urte hasi eta 2007ra arte loraldian izan zen sektorea jarduera jaitsita dago. Ia-ia azken hiru hamarkadetako minimoetaraino. Etxebizitza libreen merkatuan, eraikitzen hasitako etxe kopurua laurden bateraino jaitsi da bost urtean. Eustaten arabera, 2012ko lehen urte erdian –urte horretako ekainera arteko datuak daude oraindik–, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.579 etxebizitza eraikitzen hasi ziren, libreak. Urte osoan, berriz, 4.757 etxebizitza bukatu zituzten eraikitzaileek. Etxebizitza babestuei dagokienez, 2.325 etxe hasi eta 3.835 gehiago bukatu ziren iaz. Azken urteetako bilakaera historikoari begiratuta, Euskal Autonomi Erkidegoko eraikuntzaren erritmoa 1994an hasi zen bizitzen. 1995ean, bi urte lehenago hasi ziren eraikuntzen bikoitza zegoen obretan. Sabaia 1999an jo zuen, urte hartan 15.351 etxe libre altxatzen hasi baitziren. Bigarren indarraldia 2003an etorri zen, 13.626 etxe libre hasita. Ondorengo lau urteetan batezbestekoari goitik eutsi zion etxe libreen eraikuntzak, urteko 11.00012.000 bizitza eginez. 2008ko finantza krisiak, ekintaldi hartan jada erdira jaitsarazi zuen hasitakoen kopurua (6.203), eta hurrengo urterako laurdenera etorrita zegoen bolumena. 2010ean, 2.572 etxe eraikitzeari ekin zioten.

Hamabi urteko epean, 1995etik 2007rako urrezko dozenan, azken 25 urteetan eraikitzen hasitako etxebizitza kopuru osoaren %71,5 egiten hasi ziren. 149.100 etxebizitza libre, guztira. Azkeneko bost urteetan, berriz, Araban, Bizkaian eta Gizpuzkoan 19.013 bizitzarekin ari dira eraikitzaileak, hogeita bost urteko aktibitate osoaren %9,1 soilik. Gipuzkoan, leunago Komunitateko gora-behera nabarmenen aldean, Gipuzkoako etxebizitza eraikuntzaren joerak jauzi txikiagotan mugitu dira, bai gorantz, bai beherantz. Herrialdeko eraikuntza hasieraren marka EAEn baino urtebete lehenago kokatzen da, 1998an: sei mila

1995ean, bi urte lehenagoko etxebizitza berrien eraikuntza halako bi zegoen EAEn, azken 25 urtean eraiki diren etxeen %71 1995-2007 bitartean egin zituzten etxe egiten hasi ziren urte hartan. Gainbeheraren iritsiera, ordea, joera orokorraren une berean kokatu zen Gipuzkoan ere, 2007tik 2008rako ekitaldian. Erorketa EAEn baino leunagoa izan da, hala ere. Heren batera murriztuta dago Gipuzkoan, 2011n, eraikuntzaren aktibitatea, Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren osotasunean

Gipuzkoan 1987-2012 tartean 78.519 etxebizitza eraiki dituzte. EAEko kopuruaren %37,6 da hori. AIMAR MAIZ

G Etxebizitzen eraikuntza Gipuzkoan (1987-2012) Urtea

Etxebizitza libreak Hasiak Bukatuak

Hasiak

Etxe babestuak Bukatuak

1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012

558 1.057 2.082 2.039 1.891 1.759 1.865 3.527 4.734 3.989 3.345 6.002 4.667 4.029 3.633 3.052 5.312 4.706 5.042 3.380 3.856 2.643 2.031 1.014 2.306 538(*)

207 624 2.254 1.901 1.871 2.373 2.245 2.895 2.191 1.057 5.053 3.095 4.382 5.167 4.699 4.498 2.961 3.110 4.473 3.990 3.637 3.626 3.060 2.467 3.353 2.177

476 450 323 279 952 972 1.243 603 861 1.464 683 916 653 1.142 935 749 1.978 1.127 914 708 1.418 1.407 941 1.541 1.183 537

634 255 125 295 187 544 794 1.154 1.123 581 835 1.196 828 813 880 729 817 569 1.252 1.460 742 1.264 1.124 296 1.916 1.132

Guztira Gipuzkoa

78.519

77.366

24.455

21.545

Iturria: Eustat. Etxebizitzen eraikuntza Euskal Autonomi Erkidegoan (*) 2012ko bigarren hiruhilekoko datuak

lautik batekoa denean proportzioa. Alegia, Gipuzkoan, eraikikuntzaren goreneko sabaitik (1998) urte osoko datuak dauden azken ekitaldira (2011), %61,5 jaitsi da aktibitatea sektorean. EAEn, %68,7 beheratu da. Iazko urtearen lehen seihileko datuek diotenez, bestetik, joera etxe libreen eraikuntzaren minimo historikoaren pareko geratzekoa da. 2012ko ekainera bitartean, Gipuzkoan 538 etxe libre egiten bakarrik hasi ziren.

Etxe libreetan, inoizko kopuru onenetik 2011 arte, %61,5 jaitsi da aktibitatea Gipuzkoan Duela hiru urte jasan zuen eraikuntzak makurraldi handiena, 1988ko mailan utziz Nabarmentzekoa da, baita ere, 2010ak utzi zuela azkeneko 25 urteetako daturik txikiena, 1.014 alerekin. EAEn ere, orokorrean, iazko urte erdiko kopurua ez da batere itxaropentsua, batez beste. 1.579 etxe egiteari ekin zioten, eta proportzioan 2011ren behetik gera liteke aktibitatea.


2013ko azaroaren 21a, osteguna• goierriko hitza

Ezaugarriak Etxebizitza 3

Goierriko etxebizitza guztien artetik, familia-etxebizitza nagusiak %82 dira, bigarren bizilekuak %2,8, eta hutsik %15,1 daude (4.950). AIMAR MAIZ

Nolako etxeak daude Goierrin? G Goierriko etxebizitzen egitura-ezaugarriak Goierrin 32.767 bizitza daude, horietatik %15 hutsik; 3-10 etxeko Herria Etxeak Hutsik Eraikineko etxebizitza kopurua guztira 1 2 3-10 1-20 21-40 +41 blokeetan dira gehienak, 73 15 60 10 3 eta bost gela dituztenak Altzaga Nolako etxeetan bizi dira goierritarrak? Zein dira etxebizitza mota arruntenak gure eskualdean? Zenbat gela dituzte? Igogailudunak gehienak, ala gutxienak dira? Batez beste, zenbat metro koadro erabilgarri dute? XXI. mendeko goierritarren etxebizitzen tipologia zehazten hasita, argazki hauxe ateratzen da: etxebizitza gehienak 3-10 eta 11-20 bizitzako blokeetan daude; batez beste, 40 urteko adina dute etxeek; herri hazienetako pisuek 84 metro koadro erabilgarri dituzte; herri txikienetako bizitzek, 140 metro inguru. Orokorrean, Goierriko etxebizitza tipoak 90,8 metro koadro ditu (Gipuzkoako batez bestekoa 86,9 da). Gehienak bost gelakoak

Arama Ataun Beasain Ezkio-Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga Goierri

83 866 6.219 335 240 75 1.235 325 2.413 4.076 714 130 596 4.451 615 722 3.040 853 846 151 4.709 32.767

9 195 826 81 61 20 298 53 291 555 120 21 210 629 98 154 335 242 185 37 515 4.950

27 270 200 232 144 47 341 50 259 210 156 87 122 128 92 184 158 227 248 91 197 3.530

44 126 90 24 74 24 93 48 60 107 34 24 99 86 30 99 56 52 54 24 186 1.444

12 269 71 130 2.676 2.088 974 30 49 22 4 546 186 69 227 1.266 444 342 2.512 912 335 339 156 29 19 254 100 21 1.694 1.794 749 292 180 21 358 81 839 1.336 506 267 307 469 75 36 1.535 1.702 730 13.669 9.481 3.906

191 42 145 359 737

Antzinatasuna (urteak) 44,7 32,3 45,9 38,5 49,8 50,4 32,5 43,9 44,1 36,4 40,5 39,6 40,5 47,6 41,8 39,8 30,9 36,5 42,3 46,6 39,7 39,1 40,0

Azalera Igogailua (m2) 138,6 2 138,0 104,6 313 84,6 4.590 117,7 57 177,7 5 134,8 105,8 526 94,1 108 88,3 1.353 85,0 2.334 93,3 276 126,5 18 111,4 178 84,6 3.149 103,4 340 106,6 177 91,9 2.257 93,5 304 94,1 289 150,4 8 84,2 3.019 90,8 19.303

Iturria: Eustat (Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsua, 2011) eta Gaindegia

dira, eta normalena bainugela bakarra edukitzea da. Ur korrontea hornidura publikotik jasotzen dute etxeen %96,7k; sare pribatua daukate beste %2,6k. Zerbitzuei eta prestazioei dagokienez, ur bero zentrala etxe goierritarren %38,1ak dauka, eta berokuntza sistema %77,5ek. Gasaren hoditeria hamar etxetik seitara iristen da (%58,3), baina etxe-blokeen %79,4raino luzatuta dago. Goierrin guztira 32.767 etxebizitza daude, erregistratuta. Horietatik 4.950 etxe (%15,1) hutsik daude, inor ez dago erroldatuta. Bizileku nagusi izendapena 26.896k dute, eta bigarren bizilekuarena 921ek. Etxebizitza familiarrez gain, Goierrin 25 establezimendu kolektibo ere badaude; 18 okupatuta, eta zazpi libre. Etxearen barrenera sartuta, gela kopuruari dagokionez, bostekoak 19.883 etxebizitza dira; laukoak 6.302; seikoak 4.079; zazpikoak 1.526; eta batetik hiru bitarte dituztenak urrienak, 977. Bainugelei dagokienez, gehiengehienek (23.150 etxek) bakarra daukate. Bi edo gehiago dituztenak 9.043 dira. Irisgarritasun aldetik, etxebizitza gehienak igogailuarekin ekipatuta daude. Goierrin 19.303 etxebizitzatara irits liteke igogailuarekin, guztizkoaren %58,9ra. Pisuak, 3-10 bizitzako sailetan Goierritar gehien-gehienak pisuetan bizi dira. Eta, horien artean, hiru bizitzatik hamarrera bitartean dituzten blokeak dira ohikoenak (%41,71), 13.669 etxe horietan kokatuta daudelako. 1120 bizitzadun etxe-sailak dira hurrena ugarienak (%28,93); 21-40 bizitzakoak hirugarren (%11,92), eta ia neurri berean familia bakarreko etxeak –txaletak, baserriak...–; mota horretako 3.530 bizitza etxe daude (%10,77). 41 bizitza baino gehiagoko blokeak lau herritan bakarrik daude: Zumarragan, Beasainen, Urretxun eta Lazkaon. Azalera erabilgarriz, etxe handienak Gabiriakoa dira, 177,7 metro koadro dituzte batez beste. Hurrena Zeraingoak daude, 150,4 metrorekin. Altzaga (138,6), Arama (138), Gaintza (134,8), Mutiloa (126), Ezkio-Itsaso (117,7), Olaberria (111,4) dira 110etik gorakoak.


goierriko hitza• 2013ko azaroaren 21a, osteguna

4 Etxebizitza Energia ziurtagiria Eraikinaren energia kontsumoa kalkulatu, eta eraginkortasunaren arabera kalifikazio bat ematen hasi dira. Etxetresna elektrikoekin bezala, A mailako etxeak efizientzia handia duela esan nahi du; G mailakoak, txikia.

Etxeak ere energia kalifikazioa

E

raikinek ere ziurtagiri energetikoa eduki behar dute. Apirilean onartu zuen Espainiako Gobernuak Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria arautzen duen dekretua. Eraikin berrien nahiz zaharren energia kontsumoa zenbatekoa den neurtu, eta zer-nolako efizientzia duen adierazten du. Ekainaren lehenetik, saltzen edo alokatzen diren etxeek zein eraikinek nahitaezkoa dute Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria edukitzea. Baita «eraiki berri» diren etxeek edota orain egiten ari direnek ere. Eraikinen edo etxebizitzen eraginkortasuna neurtzen du. Ohiko baldintzetan eta erabileran, urteko energia eskaria asetzeko zenbat energia kontsumitzen duen esaten du ziurtagiriak. Eraginkortasun energetikoa zehazteko, hainbat alderdi neurtzen zaizkio etxebizitzari: diseinua, kokalekua, orientazioa, eta eraikinak dituen berokuntza edo hozte sistemak, adibidez. Baimendutako teknikariek soilik egin dezakete energia-kalifikazioa; aparejadoreek, arkitekto teknikoek edo eraikuntzako ingeniariek burutu beharrekoa da. Behin ziurtagiria lortutakoan, legearen arabera berez nahitaezkoa da erregistratzea. Baina oraindik ez dago martxan jarrita erregistroa, «eraikuntza berriko eraikinen kasuan izan ezik», Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak azaldu duenez. Energia ihesak atzemateko Saltzerako edo alokatzerako garaian, etxebizitzak zer mailako energia-kontsumoa duen jakin ahalko du balizko erosleak. Hau da, energetikoki zein eraginkortasun daukan. Etxetresna elektrikoek daukaten antzeko izendapenak emango zaizkie etxeei ere, zazpi hizkiko serie batean sailkatuta eta bereizita.

Etxebizitza bera, etxe-tresna elektriko handi gisa uler daiteke. Energia ziurtagiriak epaituko du zer kontsumo maila daukan. HITZA

Hala, energia-kalifikazioan A hizkia jasotzen duen etxeak «eraginkortasun handiena» daukala esan nahi du, energia kontsumoari eta CO2 emisioei dagokienez. Aldiz, G letra ematen diotenak, eraginkortasun «txikiena» du. Behin etxean azterketa egin, kalifikazioa osatu eta ziurtagiria emandakoan, eraikinak edo eraikinaren zati batek etiketa bereizgarria jasoko du, lortu duen eraginkortasunaren araberakoa. «Energia ziurtagiriak informazio erabilgarria eskaintzen dio erabiltzaileari erosi edo alokatu nahi duen eraikinaren edo etxebizitzaren energia-joeraren gainean», dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, haren eskumenekoa baita ziurtagiria, EEE Energiaren Euskal Erakundearen bidez baliozkotuta. «Era berean, eraginkortasun energetikoa hobetzeko aukerak emango

dizkio erabiltzaileari, lehendik eraikita zeuden eraikinen ziurtagirietan gomendioak ere jasoko baitira». Hau da, etxeak lituzkeen alferrikako energia isuri, galera eta gastuak nola konpondu jakin ahalko du jabeak.

Kalifikazioa egin eta ziurtagiria osatzean, etiketa bat jasoko du etxeak, hizki batekin Aparejadore, arkitekto tekniko edo eraikuntza ingeniariek bakarrik kalifika dezakete Aparejadore elkargoak «inguratzaile termikoari» ipintzen dio arreta handienetakoa, energia gutxiago kontsumitze aldera ikusi beharreko alderdietan. Etxaurrea edo fatxada, leihoak, beirak

edo estalkia (teilatua, sabaiak...) isolatzaile modura nola dauden behatzen dute. Eraikin publikoetan ere bai Etxebizitza edo eraikin pribatuez gain, eraikin publiko batzuek ere behar dute eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, 2015etik aurrera. Publikoetan, lehendik eraikitakoen kasuan 250 metro koadro baino azalera erabilgarri handiagoa dutenek atera behar dute, edo herritarrek «maiz» bisitatzen duten eraikinek. Edifizio osoari edo zati bati egin dakioke kalifikazioa. Eraikina edo eraikin zatia saltzeko edo alokatzeko eskaintzan, sustapen eta iragarki «guztietan» sartu behar da, ondoren, energia etiketa. Higiezina salduz gero, jatorrizko ziurtagiria ere eman beharko zaio jabe berriari. Alokatuz gero, kopia bat eman behar zaio maizterrari. Zenbait baldintza ja-

kin dituzten eraikinetan ere agerian ipini beharko da etiketa; gainontzekoetan, aukerakoa da. Ziurtagiriak etxeari buruzko hainbat datu izango ditu: eraikinaren izena, helbidea eta katastro-erreferentzia; kalifikazioa egiteko zer prozedura erabili den; eraikitze unean energia aurrezpenari eta eraginkortasunari buruz zer araudi zegoen indarrean; eraikinaren ezaugarri energetikoak; eta Atik Gra bitarteko izendapen seriean zein kalifikazio jaso duen. Lehengo eraikinen ziurtagirian, eraginkortasuna hobetzeko gomendioak ere bai. Ezaugarri energetikoen atalean, inguratzaileaz gain, instalazioak, konfort termikoko baldintzak, argiak eta barruko airearen kalitatea ere ebaluatuko dira. Ziurtagiriak hamar urteko balioa izango du, gehienez. Behin epe hori igarotakoan, berritu egin beharko da atzera.


2013ko azaroaren 21a, osteguna• goierriko hitza

Publizitatea Etxebizitza 5


goierriko hitza• 2013ko azaroaren 21a, osteguna

6 Etxebizitza Etxearen azterketa teknikoa Berrogeita hamar urte baino gehiagoko adina duten eraikinek azterketa teknikoa pasatu beharra daukate, hamar urtean behin. Segurtasun, eraginkortasun energetiko eta irisgarritasun ona duela ziurtatzeko da.

Hamar urtean behin, azterketa

B

eribilek urte kopuru jakin batean behin nola, berrogeita hamar urte baino gehiago dituzten etxeek ere azterketa teknikoa gainditu beharra daukate. Legeak nahitaezko bihurtu du EIT Erainen Ikuskapen Teknikoa, Eusko Jaurlaritzak 2012an onartu zuen dekretu baten bidez (241/2012 legea). Jaurlaritzaren legea bada ere, betearazteko ardura udalen gain utzi du. Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 legearen 200. artikuluan dago finkatuta. Etxearen jabeak edo etxe-multzoetako jabekide elkarteak dira EITa egitearen –eta ordaintzearen– arduradunak. Txostenak hala eskatuko balu, baita beharrezko liratekeen berrikuntzak, konponketak nahiz eskuhartzeak burutzekoak ere.

ko. Horien kausa posibleak zehaztu beharko dituzte, baita eraikinaren egonkortasuna, segurtasuna, iragazkaitasuna eta egiturazko sendotzea bermatzeko neurriak gomendatu ere. Azterketaren ondorioak txosten batean bilduko ditu teknikariak, eraikinen aldizkako azterketaren ziurtagiriarekin batera. Ziurtagiri horrek laburpen-fitxa bat izango du, honako datu hauekin: eraikinaren kontserbazioegoera, teknikariek atzemandako lesioak edo akatsak, eta eraikiegin beharreko nean esku-hartzeak, baita esku-hartze horiek gauzatzeko denboraren programazioa ere.

5. Zertara behartzen du?

1. Zer da EITa? Eraikinek gainditu beharreko ikuskapen teknikoa da, adinaren eta katalogazioaren araberakoa. Egituraren eta eraikuntzako elementuen segurtasuna, egonkortasuna, iragazkaitasuna, bizigarritasun-egoera eta kontserbazio egoera behatzen dira, baldintza onean daudela ziurtatzeko. Balioztatutako teknikari batek egin dezake EITa; arkitektoek edo aparejadore nahiz arkitekto teknikoek. Txosten tekniko batean, eraikinean egindako behaketa dokumentatu beharko du: ikusitako akatsak, kalteak eta horien balizko sorburua. «Mantentze kultura» zabaldu nahi du legeak, nahitaezko bihurtuta: eraikinak eta lokalak egoki edukitzea, bizitzeko edo erabiltzeko. Egoera txarraren ondorioz pertsonei edo ondasunei kalterik ez eragitea lortu nahi du.

2. Non egin behar da? Berrogeita hamar urtetik gorako antzinatasuna duten etxebizitzaeraikin guztietan egin behar da EITa, legez. Baita katalogatutako edo babestutako etxe edo eraikinean ere. Hamar urterik behin burutu behar da azterketa. Lege dekretua abenduaren 15ean sartu zen indarrean. Mailakatu egin dute etxeek azterketa egin beharreko garaia. 2016rako, 50 urte baino gehiago dituzten etxe guztiek eduki beharko dute.

3. Nork egin behar du? Legezko betebeharra da, nahitaezkoa, eraikinaren jabearen edo

Etxebizitzaren balorazioan, teknikariek ikus ditzaketen akatsak atzematea da EITaren helburua. AIMAR MAIZ

etxe multzoko jabekide elkargoaren gain dagoena. Udalak txosten teknikoak eska diezazkieke, eta, ez dela burutu egiaztatuz gero, jabeen kontura egiteko agindua eman dezake.

6. Zenbat balio du?

4. Nola egiten da? Arkitekto edo arkitekto tekniko eskudun bat kontratatu behar da, eta hark ikuskatuko du eraikinaren egoera. Etxean sartu, eta gutxienez honako elementuak behatu beharko ditu: estalkia, egitura, instalazioak eta saneamendu sarea. Kontserbazio-egoera ere kontuan hartuko du, atzemandako akatsak eta hutsak jakinarazte-

Eraikinean obrak egiteko laguntzarik eskatzen bada, EITk zehaztutako eskuhartzeak aintzakotzat hartu beharko ditu proiektuak. Bestetik, «udalak aldizkako ikuskapenen txosten teknikoa erakusteko eskatu ahal izango dio jabeari. Eta ikuskapenik ez dela egin egiaztatuz gero, horiek egiteko agindu ahal izango du, edo udalak berak egingo du ikuskapena eginbeharra duenaren kontura». EIT azterketa egin ondoren, 1. mailako eskuhartzea egin beharra dagoela ondorioztatzen bada, ikuskatzaileak berehala jakinarazi beharko dio udalari atzemandako arriskua. Udalak, bere eskumenen barruan, berrikusteko eta ebaluatzeko ahalmena du. Kautelazko, diziplinazko edo subsidiarioki betearazteko neurriak ere hartu ahalko ditu, bizitegiaren egoeraren arabera. Azterketan egin «beharreko» bezala baloratutako eskuhartzeak, gauzatzeko epea eta ezaugarriak «lehenetsi eta mailakatu» ahalko ditu udalaren zerbitzu teknikoak.

Etxearen ‘osasuna’ ziurtatu beharko da, zenbait kasutan. HITZA

EIT azterketa egingo duen zerbitzu teknikoaren arabera dago. Ehun eurotik gora doa kostua. Prozesuak hiru aste iraun dezake. Lehenik, etxea aztertzeak bi ordutik laura bitarte har ditzake, eraikinaren neurriaren arabera. Azterketa egindakoan txostena idatzi behar da, eta arkitektoen edo arkitekto teknikoen elkargoek oniritzia eman behar diote. Zazpi egun inguru iraun dezake tramite horrek. Behin jabeak txosten tekniko ofiziala jasotzen duenean, herriko udaletxean aurkeztu behar du.


2013ko azaroaren 21a, osteguna• goierriko hitza

Eraikitzaileak Etxebizitza 7 Kreditu horiek ordaintzeko, ordea, arazoak ugariak izaten dira. Zalantzarik gabe, egungo egoera argi ilunez beteta dago. Esan dugu langabeziak, soldata jaitsierek eta aurreikuspenek ez dutela batere laguntzen. Hori ukaezina da. Beraz, erosleari bultzada eman behar zaio, oso garrantzitsua da. Erosketa bultzatzeko neurriak eskatu ohi izan ditu zuen sektoreak sarritan. Adibidez? Erakundeek badituzte tresnak horretarako eta egoera hauetan neurriak hartu beharko lituzkete. Etxebizitzen kasuan, orain arteko erabakiek ez dute batere la-

«Lehen, planoekin erosten zen. Egun, amaitu arte itxaroten da. Beldurra dago»

XIKER ESNAL

Agurne Lujanbio q Grupo Eibar taldeko arduradun komertziala Etxebizitza salmenten beherakada bereziki aurten hasi dira nabaritzen Grupo Eibar eraikitzaile enpresan. Egoera kezkagarria dela, baina salerosketa berpizten ari dela dio Lujanbiok. Goierrin, Lazkaon eta Zaldibian ari dira etxebizitzak eraikitzen.

«BEZa igotzea oso erabaki okerra izan da, gazteentzat batez ere» Etxebizitza sektorearentzat ere ez dira garai onenak. Salmentak moteldu egin dira, eta bezeroek amaierararte itxaroten dute kasu askotan, Agurne Lujanbiok azaldu duenez. Dena den, itxaropena badu etorkizunera begira. Grupo Eibar-ek noiz nabaritu du motelaldia? Euskal Herrian estatuan baino beranduago nabaritu da jaitsiera. Gure kasuan, aurten hasi gara beherakada hori sumatzen gehienbat, urte hasieran. Egoera normalean etxe gehiago egin beharko lirateke. Bilbo inguruan iaz antzeman genuen, baina pixkanaka-pixkanaka buelta ematen hasi dela ematen du. Salerosketen jaitsierak zein eragin izan du etxebizitzen salneurrian? Agerikoa da zailtasunak areagotu egin direla familietan. Langabeziak eta etorkizuneko zalantzek, galdera eta kezka ugari sortu dituzte denongan, eta noski, etxebizitza bat erosterakoan zer esanik ez. Merkatuak ere moldatu beharra dauka. Prezioak zenbat egin du behera batez beste? Gutxi gorabehera %20. Jaitsiera horretan, ordea, bigarren eskuko etxebizitzek ere izan dute zeresa-

na. Azken urteetan, bigarren eskuko etxebizitza asko berriak baino prezio garestiagotan saldu dira, baina joera horrek ez du jarraitzen gaur egun. Beraz, egoera orokorrak eta bigarren eskuko etxebizitzen prezio jaitsierak ekarri dute etxebizitza berriak merketzea. Etxebizitza erosterakoan, bezeroari aldaketak antzeman dizkiozue? Bai. Lehen, jendeak planoak begiratuta erosten zituen etxebizitzak kasu askotan. Egun, aldiz, etxea amaituta egon arte itxaroten dute. Beldurra du erosleak? Bai, beldurra dago erosteko. Lehen esan bezala, langabeziak, soldata jaitsierak, aurreikuspenak... beldurra sortu du bezeroarengan, eta berme guztiak nahi izaten ditu etxebizitza erosterakoan. Izu horrek izango zuen eraginik saltzerakoan, ezta?

Irudimen gehiago izan behar dugu orain. Hornigaiak aldatu, diseinuak... Bi etxe berdin ez izaten saiatzen gara eta bezeroarengandik ahalik eta hurbilen egoten. Gertutasun horrek konfiantza ematen dio erosleari eta zenbat eta gertuago, orduan eta gusturago eta lasaiago egoten da bezeroa. Bere nahiak asetzen saiatzen gara hasieratik bukaerara. Nolako etxebizitza nahi izaten du bezeroak? Etxebizitzaz gain, garajea eta trastelekua ere nahi izaten dituzte bezeroek. Lehen etxebizitza zen eskatzen zuten batez ere, baina gaur egun eskaintza osatuagoa nahi izaten dute. Sustapen bide berrietara jo behar izan duzue? Betiko bideak erabiltzen jarraitzen dugu promozioen berri emateko: buzoietako banaketak, al-

dizkariak... baina ezin ukatu Internetek duen indarra baliatzen dugula. Bezeroarentzat ere erosoagoa da Interntet bidezko harremana, eta horren erakusle, telefonoz baino gehiagotan jotzen dutela gugana Internet bitartez. Etorkizunera begira jarrita, nola ikusten duzue egoera? Egoera ez da betere samurra, baina argi izpiak ikusten ditugu. Merkatua mugitzen hasi dela sumatzen dugu eta baikor gaude. Banketxeek ez dituzte maileguak lehen bezain erraz ematen, baina badakigu prest daudela berriro ere kredituak ematen hasteko.

«Irudimen gehiago izan behar dugu orain. Bi etxe berdin ez egiten saiatzen gara» gundu sektorea indartzen. Are gehiago, trabak jarri dituzte. Orohar, BEZa %21era igotzea ez da batere egokia izan, baina etxebizitzei dagokienez, BEZ zerga %4tik %10era igotzea akats handia izan da, oso erabaki okerra. Etxebizitza erosteko oztopoa jartzea da hori. Gazteek bereziki, laguntza behar dute etxebizitza erosteko, eta ez era horretako neurriak. Gipuzkoako eskaintza zabalena duzuela diozue. Goierrin ere ari zarete eraikitzen. Hala da, bai. Goierrin Lazkaon eta Zaldibian ari gara eraikitzen. 2, 3 eta 4 logelako etxebizitzak dira. Garajeak eta trastelekuak ere badituzte. Zer moduzko erantzuna ari zarete jasotzen? Oso gustura gaude. Gehienak salduta daude eta bezeroak pozik ikusten ditugu. Lanak noizko espero dituzue amaituta? Gauzak ondo, hurrengo urtea bukatzerako prest egongo dira, bai Lazkaoko eta baita Zaldibiako eraikuntzak ere. Aurreikuspenen arabera, Zaldibiakoak lehenago bukatuko ditugu, irailerako, eta Lazkaokoak, berriz, abendurako egongo dira bukatuta.


goierriko hitza• 2013ko azaroaren 21a, osteguna

8 Etxebizitza Etxe modularrak Etxebizitza bakoitza bezeroak nahi duen bezalakoa egiten da. Gaur egun, etxe modularrak gehiago hautatzen dira daukaten kalitateagatik, prezioaren aldeagatik baino». Hala, bezeroak diseinutik bertatik parte har dezake. Etxearen barne banaketa, koloreak, materialak... aukera ditzake. «Bezeroak nahi duena egiten da, arkitektoaren proiektuaren barruan».

Aztiria auzoan (Gabiria) dagoen etxe modular bat, Casas del Irati enpresak eraikia eta muntatua. CASAS DEL IRATI

Etxe modularrak etxebizitza eraikitzeko beste teknika bat da. Altzairuzko egiturekin osatzen dute beheko solairua, lantegian, eta lau hilabetean bukatuta uzten dute.

Lau hilean eta moduluka

T

eknologia eraikuntzaren erraietara bertara ere iritsi da. Etxea altxatzeko teknikak aukera litezke gaur egun. Ohiko moduaz gain –zementuzko egitura, hezurdura enkofratua eta behetik gorako eraikitzea–, moduluka sor daitekeen eraikuntza-eredua ere bada merkatuan. Casas del Irati enpresak, adibidez, etxe modularrak eraikitzen ditu. Lantegian altzairuzko egitura muntatzetik eta soldatzetik hasten da prozesua. Etxea moduluka osatzen da, eta moduluak edozein neurritakoak egin daitezke. «Gehienez 4x10 metroko neurriak izan ditzake moduluak. Egitura horietan oinarrituta, nahi den bezalako etxebizitza osatu liteke», azaldu du Casas del Iratiko Jose Luis Gaiarrek. Izize herriko

industrigunean (Galoze, Zaraitzu ibarra, Nafarroa) dute pabiloia. Altzairuzko egiturekin etxearen beheko solairua soilik eraikitzen dute. «Beheko solairuaren egiturak lantegian eraikitzen ditugu, eta tokian bertan soldatzen ditugu bata bestearekin. Goialdeko solairuak ere lursailean bertan altxatzen ditugu. Bi solairukoak edo bi solairu eta erdikoak –ganbara ere etxebizitza bezala egokituta– egin ditzakegu». Bezeriaren artean onarpena izaten ari da modulukako etxe eraikuntza. Nafarroan, Araban eta Bizkaian zenbait eraikin egin dituzte. Goierrin ere badute proiektu bat bukatuta, Aztiria auzoko (Gabiria) txalet bat. Kanpotik, behin bukatutakoan, begi bista hutsarekin ez da na-

barmentzen etxea modularra denik. Eraikuntza tradizionalaren itxura berbera uzten diote, akabera besteen bezalakoxea dutelako: hormak, harriak eta zurajea, baita teilatua ere, obran bertan kokatzen dira. «Etxe modularrak, etxea eraikitzeko sail bat dutenentzat aukera ezin hobea dira». Nahi erara diseinatu, eta behin eraikitzen hasten denetik denbora oso laburrean etxebizitza erabilgarri eduki dezake. Lau hilabetean, eginda Eraikitzeko eskaintzen duen azkartasuna da etxe modularren beste berezitasun bat. «Lau hilabetean etxea bukatu egiten dugu. Lantegian bi hilabete inguru pasatzen dugu egiturak soldatzen, eta, ondoren, lursailean bertan,

beste bi hilabete, batez ere goialdeko zatia han eraikitzen dugulako. Etxea txikixeagoa bada, denbora gutxiagoan egin liteke, hirubat hilabetean dena», dio Gaiarrek. Jakina, arkitektura-proiektua behar da eraiki ahal izateko. «Arkitekto batek diseinatzen du etxea. Behar-beharrezko da proiektua egitea. Ondoren, etxea egongo den herriko udaletxean araudia eta eraikuntza-baldintzak begiratzen ditugu, eraikinak inguruarekin bat egin dezan». Kostuari dagokionez, berriz, «ohiko eraikuntzatik prezio diferentzia oraindik» badagoela ziurtatu du Gaiarrek. «Tradizionalki eraikitako etxea baino zerbait merkeagoa ateratzen da modularra. Enkarguz egiten ditugu, ez dira seriean ekoizten moduluak.

Isolamendua bereziki zaindua Etxea kokatuko den lekua ere tentuz behatzen dute proiektugileek. «Orientazioa oso garrantzitsua da guretzat. Eguzkiak nondik jotzen duen begiratzen dugu, kokalekuan. Etxe modularrak oso-oso isolatuak dira, tradizionalak baino gehiago». Arlitazko blokeekin egin ohi dute isolamendua. Buztin mota bat da arlita, berez ere isolatzailea. Artilearekin, harkaitzarekin edo paper zelulosarekin ere isola daiteke etxebizitza, bezeroak aukeratutakoaren arabera. Pladurrez estaltzen dute gero dena. Beheko solairuaren hormak lantegitik muntatuak eta bukatuak etortzen dira. Leihoetako kristalak ere bai, eta bainugela ere aurrez jar liteke. Moduluak lursailera garraiatu ondoren, par-

Ohiko eraikuntzako etxeak baino «zerbait» merkeagoa da etxe modularra Isolamendua hobea dute. Etxea egiteko lur sail bat dutenentzat dira bereziki aproposak tzelan soldatzen dituzte, garabi batekin. «Lehenengo egunean bertan etxea kokatu eta zurezko teilatu-egitura jarri ohi dugu. Bi egunean, etxea oihalezko isolatzaile batekin estaltzen dugu, urik sar ez dadin». Zoruak zeramikazkoak, parket flotagarriak edo beste edozein materialekoak jar litezke. Material ekologikoak lehenesten dituzte Casas del Iratikoek. «Muntatuta uzten ez dugun bakarra sukaldeko altzariak dira. Horiek bezeroak aukeratzen ditu. Baita galdara ere, inguruko instalatzai-


2013ko azaroaren 21a, osteguna• goierriko hitza

Publizitatea Etxebizitza 9


goierriko hitza• 2013ko azaroaren 21a, osteguna

10 Etxebizitza Argindarra Alex Lopez q Goienerren bazkide sustatzailea Energia enpresa handien «oligopolioa» hautsi, eta herritarren argindarraren sorkuntza zein erosketa beren esku izatea ahalbidetu nahi du Goiener kooperatibak.

«Alternatiba errealak badira energian eta beste gaietan» Goiener kooperatibako bazkide batzuk, iaz, Goiekik enpresa ekimen berrien saria eman izana ospatzen. HITZA

Goiener energia kooperatiba hasi da bazkideei argindarra modu justuagoan banatzeko ahaleginean. Momentuz, berriztagarrien sorkuntzarako baliabideak lortu arte, ahalik eta masa sozial handiena bildu nahi dute. 800 bat bazkide dira. Urriaren hasieratik argindar kontratua alda daiteke. Goiener kooperatibak zer helburu eta izaera du? Enpresa bezala kooperatiba energetiko bat gara, herritarrek osatua eta irabazi asmorik gabekoa. Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumoa egin nahi dugu. Kooperatiba eredu hau Europatik dator, urte asko darama funtzionatzen. 2012 hasieran 30 bat pertsona hasi ginen biltzen, ikusten genuelako energia industriaren eta gobernuaren aldetik ez zegoela asmorik eredu energetikoa aldatzeko. Zer egin duzue sorreratik gaur arte? Egitura txiki bat muntatu eta 2012 erdialdera eratu genuen kooperatiba. Urte bukaeran, eskriturak egin eta kooperatiben erregistroan sartu genuen, Euskal Herrian. 2013 hasieran hasi ginen hitzaldiekin jendeari proiektuaren berri ematen. Bazkidetzeko aukera ematen 2013 hasieran hasi ginen; pixkanaka jendea gehitzen joan da. Gaur egun 800 bat bazkide gara. Bitarte horretan, argindarra komertzializatzeko lizentzia atera genuen, tramite nahiko korapilatsua eta denbora eskatu ziguna. Maiatzaren bukaeran bazkide talde bat proba-talde bezala hartu eta sistema guztia konprobatu genuen, behar ziren doikuntzak egiteko. Urrian hasi

gara bazkideei aukera ematen beren kontratua aldatzeko. Bazkide ia denak Hego Euskal Herrikoak dira, baina Espainian ere badituzue batzuk? Berez, komertzializatzaile lizentzia penintsula guztian zerbitzua emateko dugu; Espainia mailan, irletan ezik. Dena dela, kooperatiba batek zentzua du lokala baldin bada, bere bazkideetatik hur baldin badago. Zeren, horrela aktibitate ekonomikoak berak bazkidearengan nolabaiteko etekina izango du, zuzena ala ez zuzena. Indarrak Hego Euskal Herrian zentratu nahi ditugu. Ipar Euskal Herrian ere baditugu kontratuak zenbait elkarterekin, baina oraingoz ezin dugu han komertzializa-

«Lauzpabost elektrika handik kontrolatzen dute energia, eta haiek jartzen dute prezioa» «Azken helburua da bazkideek behar duten energia guztia kooperatibak sortzea» tu, Europako merkatua ez dagoelako bateratua. Berez 2014an bateratu behar da, baina ez dakigu hala izango den ala ez. Herritarrak argindar kontratua Goienerrera aldatuta, zer lortuko du? Gaur egun merkatu energetikoan arazo asko daude, baina bat da oligopolioa dela: lauzpabost elektrika handik estatua partzela bat bezala banatu dute. Haiek dute eskaeraren %80 pasa eta produk-

zioaren %90 inguru. Haiek kontrolatzen dituzte eskaintza eta eskaera. Eta bi gauza horiek kontrolatzen dituzunean, salneurriak nahi duzun bezala markatu ditzakezu. Lobby oso indartsua dira gobernuan. Horren aurka, guk dugun aukera da sorkuntzan eta komertzializazioan –bai eskaintzan eta bai eskaeran– sartzea. Sorkuntza mailan gauza asko zaildu dute, eta alternatibak bilatzen ari gara hor zerbait egiteko. Energiaren prozesu osoa hasieratik bukaerara kontrolatu nahi duzue. Hori da. Zirkulua itxi nahi dugu. Bukaerako helburua da kooperatibako bazkide guztiek kontsumituko duten energia guztia kooperatibak berak sortu ahal izatea. Nolabait, merkatutik eta enpresa handien kontrolpetik kanpora geldituko ginateke. Ez guztiz, banaketa-sare fisikoen jabetza haiek dutelako; baina produzitutako eta kontsumitutako energiaren kontrola kooperatibak berak izango luke. Energiaren gehiegizko kontsumoarekin ere arduratuta zaudete. Energia oso erraz kontsumitzen dugula iruditzen zaigu, botoi bati eman eta kito, hor daukazu. Jendea konturarazi nahi dugu argigiltzaren atzetik dagoen guztia zer den, zer suposatzen duen eta zer eragin daukan, bai beraiengan (faktura igotzea), bai ingurunean (zentral nuklearrak, termikoak, ziklo konbinatuak...). Jendea kontura dadila eragin bat daukala energia hori edukitzeak Bultzatuko litzateke ez energia berriztagarria kontsumitzea bakarrik, baita energiaren kontsu-

mo arduratsua egitea ere, ahalik eta gutxien kontsumitzea. Hori delako energiaren arazoaren beste hanka bat. Bazkideek kontsumitzen duten energia guztia sortzeko bidean, zer mailatan zaudete orain? Orain masa sozial bat biltzen ari gara. Komertzializazioak soilik tarte txikia dauka. Kontratua Goienerrera aldatuta, bazkide bakoitzeko urteko tarte gordina 30 bat eurokoa izango da. Horrek suposatzen du bazkidetza bolumen handia behar dugula. Ez dute gehiago ordainduko, askoz gutxiago ere ez, azkenean prezioa erregulatuta dagoelako eta ez dagoelako tarte handirik. Energiaren arazoaren aurrean, parte har-

«Jendea konturarazi nahi dugu argiaren atzetik dagoen guztiak zer suposatzen dion» «Kontratua aldatuta, eredu energetikoa aldatzearen alde lan bat egiten ari zara» tzeko modu aktibo bat eta alternatiba bat da. Kontratua aldatuta, modu aktiboan lan bat egiten ari zara eredu energetikoa aldatzearen alde. Jendearentzat tresna bat da, ez gelditzeko protesta hutsean edo momentuko haserrealdian. Energia sortzeko zer asmo dituzue? Sorkuntzako proiektuak finantzatzeko erabiliko dugun formula Europa mailan erabiltzen dutena da: bazkidearen beraren ekarpenekin. Produkzio proiektu bat finantzatzeko, aukera ematen diogu bazkideari bere dirua inbertitzeko, kooperatibak bermea ematen duen proiektu batean. Edukiko du inbertsioaren itzulera bat, markatzen dena. Bestetik, ez gara sartuko bankuen zirkui-

tuan, finantza etikoetan oinarritu nahi dugu. Orain bertan, praktikotasunagatik eta beste aukerarik ez dugulako, betiko banketxeekin ari gara lanean. Baina Fiare-rekin hizketan ari gara. Izatez, elkarren bazkide kolaboratzaileak gara. Haiek hasten direnean banka etikoko zerbitzuak ematen, gure operazio guztiak edo gehienak beraien bidez egingo ditugu. Energiaren atala baino gehiago hartzen dute Goienerren baloreek? Dena osotasunean hartu nahi dugu; ez da bakarrik energia berriztagarria, edo energia bezalako gai batean jendeak kontrola berreskuratzea; baizik, baita ere jendea konturatzea alternatibak daudela, ez energian bakarrik, beste gaietan ere bai. Ez duzu arraroa izan beharrik alternatibak probatzeko; errealak dira. Jendeak zer egin behar du Goiener kooperatibako bazkide izateko? Webgunean (goiener.com) dagoen formulario bat bete behar da, eta 100 euroko diru sarrera egin kooperatibako kapital sozialera. Kuota bakarra da, behin ordaintzen dena eta itzulgarria da, noizbait kooperatibatik irteten bada bueltatuko zaio. Egun pare batean bazkide zenbakia jasoko du. Kontratu aldaketa egin nahi badu, bazkide zenbakiarekin beste formulario bat bete behar du, webgunean dagoena. Horrekin batera bidali behar du azken fakturaren kopia bi aldetatik, NAren kopia bi aldetatik. Dena telematikoki egin daiteke webgunean. Konprobatutakoan dena ondo dagoela, email bidez kontratua bidaltzen da, eta hori sinatuta bueltatu behar du, bai webgunera, bai fisikoki Ordizian dugun bulegora. Eta aste pare batean-edo jada aldaketa egiten da. Ez du inolako aldaketarik egin behar instalakuntzan, ez baja emateko inon hitz egin... Tramite horiek guztiak guk egiten ditugu.


2013ko azaroaren 21a, osteguna• goierriko hitza

Publizitatea Etxebizitza 11


goierriko hitza• 2013ko azaroaren 21a, osteguna

12 Etxebizitza Barne diseinua Babeslekua da etxea, segurtasuna ematen duen espazio intimoa. Etxebizitzan gustura, eroso eta beharrak ongi aseta bizitzeko, barne diseinatzaileek soluzio profesionala ematen dute, material eta diseinu egokienak batuta.

Bizi etxean ‘zeure etxean’ bezala

B

eharrezkoa bezain zaila da etxea norbere gustura jartzea. Habiaren babesa eta segurtasuna eskaintzen ditu etxeak, baina garrantzitsua da, han eroso egoteko, bizi direnen izaera etxebizitzari ere ematea. Hamaika alderdi hartu behar dira kontuan giro atsegina eta espazio erabilgarri goxoa sortzeko. Profesionalen laguntza eskergarria da etxearen barne diseinua egin eta proiektua antolatzerakoan. Barne diseinatzaileak horretarako daude. Barne diseinuak ezin konta ahala erpin ditu. «Hainbeste arlo desberdin ditu, beti dela desberdina», dio Beasaingo Marian Larrea diseinatzaileak. «Geroz eta gehiago jakin, orduan eta gehiago gustatzen den gaia da». Argi utzi du diseinatzailea «bitartekaria» dela, eta kontua ez dela profesionalak buruan dituen ideiak gauzatzea, bezeroaren nahiak baizik. «Kanpotik begiratuta, eman dezake loreak jartzera dedikatzen garela. Hori ere atsegin dugu, baina gure lana etxebizitza erreformatzea da. Profesional mota askorekin lan egiten da». Hain zuzen, gremioen kudeaketa, gidaritza eta lan-antolaketa ere beren gain hartzen dituzte diseinatzaileek. Nahia, aukera eta beharra Sortu bai, baina bezeroarentzat. «Lan bakoitza bezero jakin batentzako egiten dugu. Batek ez du zerikusirik beste batekin». Diseinatzailearen eta bezeroaren arteko komunikazioa zenbat eta irekiagoa izan, orduan eta hobeto islatuko du profesionalak etxeak zernolakoa izan behar duen. Egiten duten lanak eta eratzen duten diseinuak mila soluzio izan ditzake. Abiaburu beretik hasita ere, emaitzak asko eta askotarikoak eman ditzakete. Baina bezeroaren beharrak, nahiak, aukerak eta ahalmenak daude guztiaren gainetik eta aurretik.

Marian Larrea diseinatzailea, Beasaingo Oriamendi kalean duen estudioan eta dendan. AIMAR MAIZ

«Aukeratzen dugun soluzioa bezeroak behar duenaren, espazioak ematen dituen aukeren eta, nola ez, ekonomiaren araberako batura da. Horregatik, emaitza

Etxeak edo lokalak erreformatzeko, profesional mota askorekin lan egiten da Barne diseinuak mila soluzio izan ditzake, baina bezeroa dago edozeren aurretik beti da desberdina eta berria, baina, aldi berean, etxebizitzan biziko denarekin identifikatzen da. Negozioen kasuetan, lokal ko-

mertziala zertara bideratuta doan, horren isla izango da», azaldu du Larreak. Barne diseinu egoki baten adierazlea zein den garbi du Larreak: «Denbora gutxi barru, egin dena egin behar zena dela iruditzea, eta beti hor egon den irudipena. Hori da emaitza ona». Barne diseinuaren sektoreak ukitzen dituen lanbide, diziplina eta lan-mota guztien jakinaren gainean dago diseinatzailea. Urterik urte, merkatuan agertzen diren teknologia, teknika eta material berrien jarraipena ere egiten dute. «Soluzio geroz eta gehiago ateratzen dira denborak aurrera egin ahala, gaur egungo bizimodurako egokiagoak: sofa diseinu erosoagoak, forma eta kolore ani-

tzeko altzariak, mantentze errazeko materialak, sukalde erabilgarriagoak, gutxieneko kontsumoko argikuntza, zeramikak, oihalak, egurrak eta margoak,

ra». Beharrizanak ahalik eta ondoen aseko dituen aukera hautatzea ere eginbehar arduratsua da, nahi den emaitza eskuratzeko berebizikoa suertatzen dena.

Emaitza ona den seinalea da, denbora gutxian, egin dena beti hor egon dela iruditzea

Negozio-lokaletarako ere bai Diseinuaren eta barne antolamendu egokiaren garrantzia ez da etxebizitza pribatura soilik mugatzen. Etxeak eraberritzeaz gain, bestelako lokal komertzialak, klinikak, tabernak, aisialdi guneak, gimnasioak... ere erreformatzen dituzte. «Diseinatzaile batek diseinatu duen tokian, haren eskua nabaritu egiten da, baita lortu nahi den helburura iristeko zer bide jarraitu den ere. Lokal bakoitzak bere izaera eduki behar du, beste gainontzekoengandik desberdina», dio Larreak.

Diseinatzaile batek diseinatu duen tokian, haren «eskua» nabaritu egiten da aulki aniztasun zabala... Horrekin guztiarekin, amaierako koktela desberdina eta bakarra izango da, erabilitako osagaien arabe-


2013ko azaroaren 21a, osteguna• goierriko hitza

Publierreportajea Etxebizitza 13

Arkitekto baten lana ez da etxeak egitea bakarrik Horrela dio Miren Zubeldia Ordiziako aktitektoak, eta berak bere eguneroko lanetan horrela sentitzen duela adierazi du. Miren Zubeldia Oruna Ordiziako Goierri Eskolan bulegoa duen ordiziko arkitekto bat da. Berarekin egon gara eta galdera batzuk egin dizkiogu. Zein lan egiten dituzu Mstudio arkitektura bulegoan? Arkitekturarekin lotuta dauden mota guztietako lanak egiten ditugu. Eraikuntza berrietatik hasita –proiektuak, obra zuzendaritzak, igogailuak…–, hirigintza, jarduera lizentziak, erreformak, erreabilitazioak, EIT Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa, tasazioak, ziurtagiri energetikoak... Noiz jo beharko genuke arkitekto batengana? Egia da arkitekto hitza eraikuntza berriekin lotzen dugula beti, eta, agian, orain dela urte batzuk arte eraikuntza berriak eta hirigintza izan dira gehien jorratu ditugun arloak. Baina gure joko eremua askoz ere zabalagoa da. Etxebizitzen zein lokalen erreformetarako, adibidez, jendeak ez du arkitekto batengana jotzeko ohiturarik. Normalean iturgin, igeltsero edo beste edozein gremiotako profesionalengana jotzen du, nahiz eta inor ez litzatekeen operatuko erizain edo anestesista ba-

tekin; zirujau batekin operatuko litzateke. Erreformen munduan jende asko dago sartuta, baina zer da Mstudiok eskaintzen duen berezitasun hori? Zure etxeak dituen aukera guztiak erakusten dizkizugu. Lehenengo, bezeroarekin hitz egin eta bere nahiak zeintzuk diren ezagutu behar ditugu. Gero, etxea bisitatu, zein egoeratan dagoen ikusi eta neurketa egiten da. Horren arabera aukera ezberdinak ma-

«Zure etxeak dituen aukera guztiak erakustea da Mstudioen berezitasuna» rrazten dira, eta bezeroaren nahietara eta baliabideetara egokitzen den aukeran sakontzen da. Behin beharrezko plano guztiak eginda daudenean, aurrekontuak eskatzeko neurketa zehatzak egiten dira, obran hasitakoan ezustekorik ez izateko. Aurrekontuak ditugunean gremioen aukeraketa egiten dugu, eta udaletxean beharrezko lizentzia lortu ondoren hasten gara obra egiten. Obraren zuzendaritza ere

Miren Zubeldia arkitektoa Ordiziako bere bulegoan.

gure gain hartzen dugu, gerta daitezkeen arazoei irtenbide egokienak emateko. Horrek ez al du erreformaren kostua igotzen? Ez, hain zuzen ere, kontrakoa gertatzen da; obrarekin hasi baino lehen dena ondo neurtuta eta zenbatuta dagoelako. Mstudiok ez du inongo gremiorekin lotura zuzenik, ezta bere ordainsariak obraren aurrekontuarekin; beraz, arlo horretan ere aholkatzen diegu gure bezeroei. Gaur egungo arkitektura bide horretatik joango dela dirudi. Bai, hala da. Gaur egun gauza berriak eraiki beharrean jada eraikita dagoena mantentzen eta berritzen saiatu behar gara. Horretarako sortu dira EIT-ak, 50 urtetik gorako eraikinen egoera ezagutzeko eta ezbehar bat gertutatu ez dadin ahal den neurrian mantenu egoki bat egiteko. Zer gertatzen da tasazioekin; egia al da etxebizitzaren balioa jaisten ari dela? Tasazioak egiteko erabili behar den metodoa merkatuarekin lotuta dagoenez, egia da etxebizitzen eta lokalen balioa jaisten ari dela; hau da, merkatuaren arabe-

ra aldatzen da tasazioaren balorea, eta ez alderantziz. Orain dela urte batzuk merkatuan zeuden etxeen prezioak oso altuak baziren ere, saldu egiten ziren eta tasazioek ematen zituzten baloreak ere oso altuak ziren. Orain, berriz, kontrakoa gertatzen da. Tasazioak egiten dituzuela diozu, baina ez al da banku batera joan behar horrelakoak eskatzera? Behar duzun tasazioa hipoteka bat eskatzeko denean bai, banku

«Gauza berriak eraiki beharrean eraikita dagoena berritu edo egokitu behar dugu» edo kutxa batera joan behar da Espainiako Banku Zentralak homologatutako empresa baten zigilua eraman behar duelako; baina behar duzuna tasazio patrimoniala (herentzi banaketa baterako), urbanistikoa edo judiziala (banatze baterako) bada, adibidez, guregana jo daiteke zuzenean, bitartekariak saiheztuz. Azken egunetan asko entzuten da Ziurtagiri Energetikoen kontua etxeen salmentarekin lotuta; baina

zer dira eta zertarako balio dute? Ziurtagiriak etxebizitza edo lokal batek duen energia kontsumoa neurtzen du, eta kontsumo hori gutxitzeko aholkuak ere jasotzen ditu. Balorazio horren arabera etxebizitzak edo lokalak hizki bat jasoko du, eta etxebizitza edo lokal bat erosterakoan 2 edo 3 logela, bainugela 1 edo 2 eta leihoak aldatuta dituen begiratzen dugun bezala, kontuan hartu beharko genuke hizki hori ere. Zergatik dio jendeak horrenbesteko errespetua arkitekto hitzari? Ez dakit errespetua edo beldurra den, baina egia da oso urruneko gauza bat bezela ikusten dela; eta ez gara konturatzen bizi garen etxea, kalea, herria, lantokia... arkitektoren batek diseinatuta dagoela, uste duguna baino askoz ere gertuago dugula arkitektura. Agian atzera eragiten duena asko kobratzen dutenaren ustea da, baina gaur egun arkitektoen kopuruaren handitzeak eta jasaten ari garen krisiak, ordainsarien jeitsiera ekarri du. Mstudio arkitektura bulegoak gertutasuna, aholkularitza eta zure helburuekiko konpromisoa eta inplikazioa eskaintzen dizu.

arranomendia 2, 3210 bulegoa 20240 Ordiza T. 677 983 036 mirenzubeldia@hotmail.com www.miren-studio-blogspot.com


goierriko hitza• 2013ko azaroaren 21a, osteguna

14 Etxebizitza Hondakinen bereizketa

Etxean sortzen diren hondakinak etxean bertan bereizi behar dira. Zeregin hori txukun, eroso eta eraginkor egiteko, ontziteria aukera zabala dago. Etxearen ezaugarriak eta dagoen tokia ongi erabiltzeko erraztasuna dira.

Hondakin bakoitza bere lekuan

E

saerak dio gauza bakoitzak daukala bere tokia; eta, toki bakoitzerako gauza bat dagoela. Etxean sortzen diren hondakinen kasuan, inoizko egia borobilena da hori. Birziklapenaren kontzientzia zabaltzen doa, eta hondakinak norberak bereizi beharra dauka. Etxetik hasita. Horretarako, ezinbestekoa da espazioa ondo antolatzea. Merkatuan geroz eta ontziteria eskaintza zabalagoa, irudimentsuagoa eta behar des-

berdinei egokituagoa dago. Gaur egun, zaborra eta diseinua ez doaz bata besteagandik aparte. Etxeko bereizketa egiteko, hondakin gai bakoitza txukun eta garbi uzteko tokia aukeratzea da lehenengo zeregina. Balkoi ertzak, sukaldeko kantoiak, harraska azpiak, garbikarien eta erratzen armarioa, edo gurpiltxoekin ateratzen den kaxoia izan litezke. Eskuerara edukitzea eta irekitzeko erraza izatea da gakoa, egunean zehar hamaika aldiz egiten

baita hondarrak zakarrontzira botatzeko keinua. Bakoitzaren aukeraren eta etxearen neurrien arabera, baina erosotasunari ere begiratu behar zaio, erabiliko bada. Multzokako ontzi sortak Altzari itxurako bereizketa-ontziak geroz eta ugariagoak dira. Gelaxketan edo armarioetan ezkutatzen ibili gabe, sukaldean begibistan egoteko apaingarri bat gehiago izan daitezke.

Mekanismo ugari dituzte, bestetik, ontziek ixte sistemarako. Oinarekin zapalduta ahoa irekitzen duten ontzi tipikoen ondoan, tapakia balantza gisa darabiltenak daude. Baita, kaxoia edo armarioaren atea irekitzearekin batera hondakinak hartzeko prest aurkezten direnak ere. Kokapenari dagokionez ere denetarikoak daude: zutikakoak, etzanak, ilarakoak, bata bestearen gainekoak, errailetan ateratzeko modukoak...

Gaur egun, Goierriko hondakin bilketan gai ugari bereizteko aukera dago, baina bost hauek dira usuenak: kartoia edo papera, beira, ontzi arinak eta plastikoak, organikoa eta errefusa. Zatiki horientzat, gutxienez, komeni da ontzi bana edukitzea etxean. Koloreak nahiko ongi esleituak dituzte: urdina paperari, berdea beirari, horia ontziei, marroia organikoari eta grisa errefusari. Aitzakiarik ez dago ez bereizteko. Ontzi faltarik ere ez.


2013ko azaroaren 21a, osteguna• goierriko hitza

Publizitatea Etxebizitza 15


goierriko hitza• 2013ko azaroaren 21a, osteguna

16 Etxebizitza Publizitatea


Etxebizitza