Eguberriak 2020

Page 1

EGUBERRIAK 2020



EGUBERRIAK

Ez ohiko Eguberrien atarian Dagoeneko barneratua izango dugu denok ere aurtengo Eguberriak ez direla ohiko modukoak izango. Bestelako itzala izango dute. Itxura denez, mahaiaren buelta hamar lagunera zabalduko dute eta mugikortasun mugak ezabatuko dituzte. Ardura, distantzia eta higiene neurriak. Horiek dira herritarroi agintariek helarazitako mezuak. Zaintza erdigunera ekartzea dagokigu. Kalean ere ez da sumatzen oraingoz Eguberri usain handirik. Ostalaritza itxita dago, eta merkataritzak haren falta sumatzen du. Ilusio aldetik ere, sobera handirik ere ez. Hilaren 11tik aurrera dena ezberdina izango dela ematen du. Kapazak izan beharko dugu ilusio

hori berpiztu, eta egin beharreko erosketak tokian tokiko komertzioetan egiteko. Betikoetan. Ez dezagun ahaztu nondik gatozen! Hamabosgarrenez kaleratu dugu Eguberrietako liburuxka. Zugan pentsatuz egina dago, irakurle. Apaingarriak egiteko aholkuak, Ataungo kantu eskeko bateko argazki zaharra, Lazkaoko Maitteko errezetak, kultur proposamenak eta hamaika abesti bildu ditugu oraingoan. Txikiok, Olentzero eta Maridomingi ere zuen gutunen zain dituzue! Jakizue orriotan baduzuela horretarako aukera. Eguzki berriaren etorrera ospatzeko garaia da, eta akaso, baita elurteren batekin gozatzekoa ere. Naturak erakuts diezagula bidea!

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak S.L. Lege gordailua: SS - 1052/04

Helbidea: Oriamendi, 32 • BEASAIN / Iparragirre, 11 • URRETXU Telefonoa: 943 16 00 56 / 943 72 34 08 Posta elektronikoa: goierri@hitza.eus webgunea: goierri.hitza.eus GOIERRIKO

HITZA 3


EGUBERRIAK

Gabon apaingarriekin jolasean Etxean denbora gehiago pasa beharreko garaia denez, aukera ona izan daiteke etxea Eguberrietako magiaz betetzeko tarte gehiagoa hartzea, eta Olentzerori, Mari Domingiri edo Errege Magoei ongi etorri goxoa prestatzea. Izan ere, horretan ez dago zalantzarik: oztopo guztien gainetik, opariak ekartzeko modua aurkituko baitute.

Apaingarriei dagokionean, bilakaera handia izan dute. Garai batean, jaiotza jartzen zen bakarrik. Baina gaur egun, Gabonak kontsumismoari lotutako egunak direnez, gero eta aukera zabalagoa dago etxeko aparaingarriei dagokionean ere. Irudimena askatzeko garaia da, beti ere, ingurumena zainduz material jasangarriak erabilita.

4


EGUBERRIAK Eguberrietako apaingarri nagusienetako bat zuhaitza da gaur egun. Garai batean gorostia erabiltzen bazen ere, desagertzeko arriskuan dagoenez, gaur egun izeia da erabiliena. Naturala edo artifiziala izan daiteke gainera. Zuhaitz naturala aukeratzen bada, sustrai eta erro-lur nahikoa dituen ale bat erabiltzea ezinbestekoa da; berogailutik urrun kokatzea eta bizirauteko modu egokian ureztatzea ere beharrezkoa da. Zuhaitz artifizial bat aukeratuz gero berriz, behin eta berriz erabili ahal izango da. Argiteria ere ekologikoagoa izan daiteke. Led teknologiak edo kontsumo txikiko lanparek, argi-kalitate berarekin edo hobearekin argiztatzen dute eta energia gutxiago kontsumitzen dute, eta, beraz, gutxiago gastatzen dute eta karbono dioxido (CO2) gutxiago isurtzen dute ingurumenera.

Etxean ere egin daitezke

Eguberrietako arbola apaintzeko irudimena bezalakorik ez dago. Egindakoa erostea da aukera bat, eta norberak egitea beste bat, apaingarriak eginez jolastuz. Material ugari erabili daitezke horretarako: pinaburuak, margotutakoak edo naturalak; oihalekin, kartoiarekin edo kartulinarekin egindako bola koloretsuak; kafe kapsulekin egindako kanpaitxoak; xingolak; marrazkiak; paperarekin egindako izarrak...

GOIERRIKO

HITZA 5


EGUBERRIAK

Loinaz Agirre

Eguberrietako gozagarriak prest Eguberrietako kutixi goxoak prestatzen ari dira egunotan Unanue gozotegian, Gabon egunetako otorduetako ohiko azken burukoak: turroiak, mazapanak, polboroiak, errege opilak, bonboiak, trufak... . Jose Mari Unanueren esanetan, lehendabizi txokolatezko turroiak egiten dituzte, «kaxatan ondoen kontserbatzen» direlako. Datozen egunetan mazapanekin – kokodriloarekin eta iruditxoekin– eta graneleko turroi handiekin hasiko dira. «Urtero merkaturatzen dugu turroi berriren bat, baina gehienak betikoak saltzen dira; pasteletan ere bai. Jendea oso klasikoa da». Honela, Antonio aitonaren betiko mazapanezko krokodiloa da oraindik ere gehien saltzen dutena: «10-12 kiloko krokodiloa egiten dugu, barruan hiru-lau mazapan mota dituena. Pusketaka saltzen dugu». Ohiko turroi gogorrarekin eta bigunarekin batera, 1990. urte

aldera hasi zen Jose Mari Unanue txokolatezko turroiak egiten. Eta txokolatearekin jarraituz, txokolatez estalitako polboroiak ere sortu dituzte eta estimazio handia daukate goierritarren artean; eta baita bonboiek eta trufek ere.

Errege opila, gero eta goizago

Dena den, ohiturak pixkanaka aldatzen ari dira, eta Unanueren esanetan, geroz eta goizago hasten dira errege opilak egiten. «Lehen urte berriarekin batera hasten ginen, baina orain abenduaren 15erako errege opilak izaten ditugu». Lau neurritakoak dituzte, eta aurten talde txikiagoko otorduak egin beharko direnez, «handienak gutxiago» egingo dituzte. Garai batean baba handi naturalak izaten baziren ere errege opilaren barruko oparia, gaur egun, portzelanazko baba handiak izaten dira.

6



EGUBERRIAK

1961ean Ataungo neskatoak gabon eskean

Ataundarrak dira gabon eskean argazkian ikus daitezkeen 10-12 urte bitarteko neskatoak. Duela 59 urte, 1961eko abenduaren 24an, Saletxeko Enrike Barandiaranek Ataungo Arrondo auzoan ateratako gabon eskeko argazkia da hain zuzen ere. Ezkerretik eskuinera, eta goitik behera, Maria Jose Oiarbide, Arantxa Barriola, Ana Mari Urdangarin, Maria Jose Imaz, Joakina Etxeberria, Juanita Arruabarrena, Maria Asun BikuĂąa, Amaia Alkorta, Izaskun Munduate, Lurdes Begiristain, Maria Dolores Agirre eta Arantxa Mujika ageri dira irudian.

Euskarazko abestiak

Mari Jose Imazek ondo baino hobeto gogoratzen duenez, gogo, poz eta ilusio handiz prestatzen zuten eguna izaten zen. ÂŤAbestiak aurrez prestatu eta gure ilusioa izaten zen, argazkian ikusten den jaiotza txiki hori apaindu eta etxez etxe kantuan ibiltzeaÂť. Goizean, 09:00ak aldean elkartu eta hasten

8


EGUBERRIAK ziren kantuan, auzoan bertan. «Sastegitik hasi eta Arrondoraino. Oraindik akordatzen naiz non aterakoa den argazkia: Arrondon, Saletxe eta Artzulo tarteko bidean», dio Imazek. Euskarazko abestiak kantatzen zituzten, «Hator Hator, Belenen jaio zaigu eta Oi Bethleem behintzat bai», panderoa lagun zutela. Egindako ahaleginak saria izaten zuen eta poltsatxoa ibiltzen zuten dirua biltzeko: «Baina guretzako ez genuen gordetzen dirua. Eskolan uzten genuen. Zenbait lekutan pikuren batzuk edo gailetaren batzuk emango zizkiguten, eta denon artean banatzen genuen, baina dirua biltzea izaten zen helburua».

Gona gorriz jantzia

Enrike Barandiaran

GOIERRIKO

Urteroko egun berezirako, ordea, prestaketa gehiago egin behar izaten ziren aurretik. Jaiotza apaintzea esate baterako: egitura eta irudiak eskolan bertan izaten bazituzten ere, apaintzea taldekideen esku izaten zen eta jaiotza ere mimo handiz prestatzen zuten goroldioarekin, zotzekin edo hostoekin. Eta nola ez, jantzia ere bai: «Gona gorri jantziarekin –poxpolin– ateratzen ginen eskean. Gonaren azpitik, puntilladun gona zuria eramaten genuen; gainetik, txanbrea edo alkandora zuria, lepoan eta eskumuturretan puntillak zituena; korpiño beltza, aurre mantal beltza, buruan zapia».

HITZA 9


EGUBERRIAK

Eguzki zaharra hil, berria jaiotzeko

Xotil Natke

Solstizio hitza latinetik dator (solstitium, sol sistere). Eguzkia lo, geldirik, dagoela adierazten du. Gure arbasoek lurraren eta eguzkiaren arteko erlazioaren momenturik garrantzitsuenak markatzeaz gain, ospakizunak ere egiten zituzten. Udan, eguzkiak gauarekiko

borroka irabazten zuela ospatzen zuten, eta neguan, eguzkia berpizten zela. Eguzkiak bere ibilbide geldiezinean ortzian tokirik gorenena eta beherena hartzen duen uneari deitzen zaio solstizio. Bi urtaro hauen hasiera suaren inguruko erritualekin ospatzeko ohi-

10


EGUBERRIAK tura aspaldikoa da Euskal Herrian. Horren erakusle dira San Joan bezperako suak eta Gabon gau edo Gabon zaharretakoak. Erromatar eliza katolikoan, hainbat eliza protestanteetan eta eliza ortodoxo batzuetan Jesukristoren jaiotza ospatzen da Eguberri egunean. Baina Gabonak ez dira soilik Jesusen jaiotzaren inguruko ospakizunak, paganismoan egiten ziren neguko solstizio jaietan baitute jatorria.

Eguberriak, egun berrien iragarle

Gaur egun egutegi finko batean arabera antolatu ohi da bizitza, eta urte zaharra amaitu eta berria hastearekin dugu Gabonak edo Eguberriak ospatzeko ohitura. Baina hau ez da beti horrela izan. Mendeetan zehar, ilargiaren zikloak eta lurraren eta eguzkiaren arteko posizioek naturan eragiten zituzten aldaketa ziklikoak jarraituz lortzen zituzten erreferentziak herritarrek. Horrela, antzinako ospakizunak eta ohiturak egutegi horrekin zeukaten lotura (inauteriak, udak eta neguko solstizioak...), baita eguneroko bizitzarekin ere, uzta jasotzearekin. Antzinako herritarrek haien inguruneari begiratu eta erreparatzen zioten. Naturaren indarrak adoratzen zituzten, inork ez zeukalako azalpenik horiei buruz. Eguzkia, ilargia, amalurra, ekaitzak... Fenomeno hauen guztien artean, eguzkia nabarmentzen zen. Argi-

GOIERRIKO

tasuna zekarren, eta bizitza berri bat iragartzen zuen. Horregatik ospatzen zuten neguko solstizioa garaiotan, urteko egunik motzena eta gaurik luzeena agurtzeko. Gaur egun, Gabonetako ospakizunak abenduaren 24aren inguruan hasten dira. Gau horri Gabon gaua (gau on) deitzen zaio, gaztelaniazko Nochebuenaren itzulpena. Eguberri, aldiz, eguzki berritik dator. Egunik laburrenak bukatu eta argitasun aldia hasten den momentuaren adierazle da, ordutik aurrera eguzkiak gora egiten baitu ortzian. Neguko solstizioaren hurrengo eguna da Eguberri.

Sua beti presente etxeetan

Neguko solstizioa suaren inguruan ospatzeko ohitura zegoen Euskal Herriko baserrietan. Eguzkiak natura berpizten duen moduan, suak pertsonak eta animaliak berpizten zituen. Ez zen bazter guztietan helburu berarekin pizten, baina eguzkiari keinu egitea bilatzen zen. Gabon gauean enbor eder bat sutan erretzen jartzeko ohiturari eusten zaio oraindik. Zegaman, esaterako, Gabonzuzia izenez ezagutzen da. Gabon gaueko afaria su horretan prestatzen omen zen, eta kondairak dioenez, suari bizirik eutsi behar zitzaion gau osoan. Sinesmen paganoen arabera, Gabon subilaren errautsek izaki maltzurrak urruti mantentzeko ahalmena zuten.

HITZA 11


EGUBERRIAK

Abenduko kultur proposamenak Ziurgabetasun egoera honetan, egun batetik bestea aldaketak izaten dira kultur agendan, ekitaldi batzuk bertan behera gelditzen direlako, orduak aldatzen direlako edo azken orduan ekitaldi gehiago antolatzen direla. Beraz, orain arte bildukoak ondorengo zerrendak azaltzen direnak dira:

Ataun

•• Abenduak 18. Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen Birritan bortxatua, 19:00etan, antzokian. •• Abenduak 19. Gari, 18:00etan, antzokian. •• Abenduak 26. Eneko Dorronsororen kontzertua antzokian, 19:00etan.

Beasain

•• Abenduak 5. Beasaingo eta Ordiziako udalek antolatutako Antzerki Garaiaren barruan, Tartean Teatroa taldearen Sinplicissimus, 19:00etan, Usurbe Antzokian. •• Abenduak 13. Aitor Furundarena eta Iñaki Telleria musikari goierritarren kontzertua, 19:00etan, Igartzako jauregian. •• Abenduak 29. Oliver magoa, 16:30ean, Usurbe Antzokian. Sarrerak, 2,50 euro (leihatilan eta Kutxabanken).

•• Abenduak 30. Nogen musika taldeak Usurbe antzokian joko du, 19:00etan. Sarrerak 15 euro (leihatilan eta Kutxabanken).

Ezkio

•• Abenduak 5. Andoni Mutiloaren Esnatu naiz kabareta. Igartubeiti baserriko dolarean, 18:30ean.

Gabiria

•• Abenduak 5. Euxebio Igartzabal, Iñaki Murua, Gorka Maiz, Endika Igartzabal eta Aratz Igartzabal. 19:00etan, elizan.

Itsasondo

•• Abenduak 11. Oihan Vegaren Euskañolitos bakarrizketa , 19:00etan.

12


EGUBERRIAK Lazkao

•• Abenduak 18, 19, 20. Liburu azoka. •• Abenduak 29. Go!azen 7.0 kontzertua, Arerian.

Ordizia

•• Abenduak 4. Euskaraldiaren amaierako ekitaldia: Ariguneei omenaldia eta bertso saioa Amets Arzallus, Ane Zuazubiskar, Eneko Araiztegi eta Maialen Akizu. 18:00etan, Herri Antzokian. •• Abenduak 6. Barroko Aire Jaialdiaren barruan, Euskadi Brass taldea, 18:30ean, parrokian. •• Abenduak 8. Zuhaitz Gurrutxagaren Futbolistok bakarrizketa, 19:00etan, Herri Antzokian. •• Abenduak 10. Iñaki Salvador eta Loyola Garmendiaren kontzertua, 19:00etan, Herri Antzokian. •• Abenduak 11. Andoni Mutiloaren Esnatu naiz kabareta, 19:00etan, Herri Antzokian. •• Abenduak 13. Vocalia abesbatza eta Conductus Ensembleren Le muse Veneziane, 18:30ean, parrokian. •• Abenduak 19. Duplaren kontzertua, 19:00etan, Herri Antzokian. •• Abenduak 20. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amaren intxaurrak ikuskizuna, 16:00etan, Majori kiroldegian.

GOIERRIKO

Segura

•• Abenduak 4. Esnatu naiz kabareta, 17.00etan eta 18:30ean, eskolan. •• Abenduak 18-19-20. Liburu azoka. •• Abenduak 29. Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria pilotalekuko soinketa gelan. 17:00etan (4-8 urte) eta 18:30ean (9-12 urte).

Urretxu

•• Abenduak . Txan Magoa, 17:00etan, Labeaga aretoan. •• Abenduak 8. Iparragirre 7 emanaldia, 19:00etan, Labeaga aretoan.

Zumarraga

•• Abenduak 4. Tartean Teatroa taldearen Sinplicissimus, 19:00etan, Zelai Ariztin. •• Abenduak 12. Lucio Gabiriaren omenezko bertso saioa, 12:00etan, Zelai Ariztin. Miren Artetxe, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Beñat Torres bertsolariekin.

HITZA 13


EGUBERRIAK

14


E G U B E R R I E TA KO M E N UA Argazkiak: Mikel Albisu

Lazkaoko Maittek emandako errezetak.

GOIERRIKO

HITZA 15


E G U B E R R I E TA KO M E N UA

Porru eta ganbekin betetako brikak pikillo saltsarekin OSAGAIAK (4 lagunentzat) 4 porru 500 gr. ganba Litro erdi esne 75 gr. Maizena Olioa Brik pasta orriak Gatza Pikillo saltsarentzat: 2 tipula Kilo erdi pikillo piper 300 gr. esne-gain Olioa Gatza Azukrea

Lehenik ganbak zuritu, eta porruak garbitu eta txikitu. Kazola batean olio pixka batekin ganbak egin, porruak gehitu eta su eztian dena ondo egin. Gorritu direnean esnearen erdia gehitu eta irakinarazi. Bitartean gainontzeko esnea Maizenarekin ondo nahastu, pikorrik utzi gabe, eta aurreko kazolara gehitu. Gatz puntua eman eta orea prest dago. Brik pasta orriak orearekin bete eta paketetxoak egin. Ondoren oliotan frijitu edo labean egin daitezke.

Pikillo saltsa

Kazola batean olioarekin tipula txikitua jarri. Gorritzen denean pikilloak, azukrea eta gatza gehitu. Ondoren esne-gaina bota, eta irakiten duenean birrindu eta txino batetik pasa.

Aurkezpena

Plateraren hondoa pikillo saltsarekin busti eta gainean brikak jarri.

16


E G U B E R R I E TA KO M E N UA

Txangurroz betetako legatza Txangurroa

OSAGAIAK (4 lagunentzat)

Ondo xehatutako tipula kazola batean su eztian egin. Txangurroaren haragia gehitu eta koñaka bota. Berotu denean koñakari su eman, tomatea gehitu eta gatz puntua eman.

1.200 gr. legatz Gatza Olioa

Itsaski krema

Txangurroa Txangurroa Tipula Tomatea Koñaka

Barazki guztiak olio pixka batekin gorritu, ganbak gehitu, koñaka bota eta su eman. Ondoren tomatea gehitu eta ondo egosi. Ondo egin denean birrindu eta txinotik pasa. Berriro sutan jarri, esne-gaina gehitu eta gatz puntua eman.

Legatza

Itsaski krema Tipula Porrua Azenarioa Baratxuriak Ganbak Koñaka Tomatea Esne-gaina Arrain salda

Legatz trontzo baten gainean txangurroa jarri, eta beste trontzo batekin estali. Gatz eta olio pixka bat bota eta labean sartu, 190º-tan hamar bat minutuz.

Aurkezpena

Plateraren hondoan itsaski krema jarri eta horren gainean legatz trontzoak.

GOIERRIKO

HITZA 17


E G U B E R R I E TA KO M E N UA

Tiramisua OSAGAIAK Bizkotxoak 500 gr. Mascarpone gazta 5 arrautza 100 gr. azukre xehatu 100 ml. kafe 50 ml. kafe likorea Txokolate hautsa

Hasteko arrautzen gorringoak eta zuringoak bereizi. Gorringoak azukre erdiarekin igo eta Mascarpone gazta gehitu. Zuringoak gainontzeko azukrearekin igo. Ondoren poliki-poliki gorringo eta gaztarekin nahasi. Molde baten hondoan bizkotxoak jarri, dena estali arte. Kafearekin eta kafe likorearekin ondo busti. Ondoren, aurretik prestatu dugun orea jarri bizkotxoen gainean. Zerbitzatzeko txokolate hautsarekin apaindu.

18



EGUBERRIAK Olentzero (I) Olentzero joan zaigu mendira lanera, intentzioarekin ikatz egitera. Aditu duenean Jesus jaio dela, lasterka etorri da berri ematera.

Horra, horra, gure Olentzero, pipa hortzetan duela eserita dago. Kapoiak ere baditu arraultzatxoekin bihar meriendatzeko botila ardoakin.

Olentzero (II) Olentzero begi gorri nondik ateri duk arrai hori zorioneko erreketan arratseko hamaiketan. Armairuan xagua haren onduan katua etxe honetako sariakin beteko dugu zakua.

Olentzero gurea ezin dugu ase, osorik jan dizkigu hamar txerri gazte. Saiheski ta solomo, horrenbeste heste, Jesus jaio delako erruki zaitezte. Horra, horra‌

Olentzero (III)

Olentzero gurea begira honera, izar dizdizari bat doa Belenera. Bere argi dizdiraz goazen estalpera, Jesus haurtxoarekin gaua pasatzera.

Olentzero buru haundia entendimentuz jantzia bart arratsean edan omen du bost arrobako zahagia. Hoi urde tripa haundia tragatu baitu tragatu baitu. Hoi urde tripa haundia tragatu baitu zahagia.

Horra, horra‌

20


G A B O N K A N TA K Horra Mari Domingi

Hator hator

Horra Mari Domingi begira horri gurekin nahi duela Belena etorri. Gurekin nahi baduzu Belena etorri atera beharko duzu gona zahar hori.

Hator, neska mutil etxera gaztaina ximelak jatera, Gabon gaua ospatutzeko aitaren eta amaren ondoan. Ikusiko duk aita barrezka amaren poz ta atseginez.

Eragiok, lagun, aurreko danbolin horri. Gaztainak erre artean, gaztainak erre artean, txipli txapla, pum! Gabon gaua pozik igaro daigun.

Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni! Hatoz, hatoz zure bila nenbilen ni! Hatoz goazen ta gurtu dezagun Belenen jaio den haurtxo eder hori haurtxo eder hori.

GOIERRIKO

HITZA 21


EGUBERRIAK Artzai buru zuri bi

Artzai buru zuri bi Anton eta Peru Belengo portalera etorri zaizkigu

Artzaiak esan diote hor goi mendian hortxe dabil dantzan aingeru talde bat

Sartu dira barrena Manueltxongana presente egiten diote arkumetxo bana

San Jose gizon ona arotza zera zu haurtxo txikiarentzat sehaska egizu

Batek arkumea besteak ardia haurra kontsolatzeko Birjina Maria

Ofrenda egiten da hiru gauzarekin urrea ta mirra intzentsuarekin

Haurtxo polita sehaskan dago

Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero, Amonak dio ene potxolo! arren egin ba lo, lo,

Txakur haundia etorriko da zuk ez badezu egiten lo

horregatik, ba, ene, potxolo! egin aguro lo, lo, lo, lo, lo.

22


G A B O N K A N TA K

Dringilin dron

Elurra mara-mara

Elurra mara-mara ari da zuritu du mendia arditxoak sartu dira hotz hotzez txabol, txabol zaharrean

Dringilin dron, Gaur Gabon, Sabela betea daukat eta Besteak hor konpon. (bis)

Maskelu bete, aza egosi, hori, zuri (e)ta gorriak, berehala irentsi neutsazan azkenengoko orriak. (bis)

Nik badaukat bildots txiki bat hemen sehaskatxoan baina hau jango dun otsorik ez da sortu munduan.

Dringilin dron, Gaur Gabon, Sabela betea daukat eta Besteak hor konpon. (bis)

Elurra mara-mara ari da zuritu du mendia arditxoak sartu dira hotz hotzez txabol, txabol zaharrean

GOIERRIKO

HITZA 23


EGUBERRIAK Berrionaren berri emaile Berrionaren berri emaile, agur, zuri, Abendua; esperantzaren atari zara, iraupen luzez ondua; betiraunera begira jartzen diguzu adimendua kunplitu zaren hortan baitzara kunplikizun-agindua. Berrionaren berri emaile, agur, zuri, Abendua;

Salbamenaren egun alaiak jadanik erneta dagoz; behingoz erabat osatzeko den erreinuaren zain gagoz: behar zuena etorria da baina ez etortze osoz, etorri zena etorkizun da esperantzaren itsasoz. Salbamenaren egun alaiak jadanik erneta dagoz.

Negu gorritik udaberria atera ohi den antzera halaxe goaz geldi ta nekez aro berrian sartzera itxuraldatuz, eraberrituz; justiziaren kolpera jende ta mundu egokituko gara Jaunaren xedera. Negu gorritik udaberria atera ohi den antzera.

Etengabeko Abendu baten, horrelaxe bizi gara Jaungoikoaren erreinua noiz osotuko den hartara; espero eta nahi genuena jadanik etorri bada, Bere legamiz mundu guztia behar du ondu ta para. Etengabeko Abendu baten, horrelaxe bizi gara.

24

(Bitoriano Gandiaga)


G A B O N K A N TA K Trakatan, trakatan

Prah, prah

Prah, prah, prah, prah, prah...

Trakatan, trakatan hiru errege, trakatan, trakatan, Belenera, Belenen jaio den Jesus haurtxoa trakatan, trakatan agurtzera.

Artzain jendea dator presaz Belena. Gu ere bagoaz al den lehena. Eguberrien bezpera beti honela ez gera, hori inolaz galdu ez dadin etorri gera eskera. Galdu ez dadin, galdu ez dadin txanpon bila gatoz zure etxera.

Meltxorrek, trakatan, zaldia beltza, Gasparrek trakatan, zaldi gorri, trakatan, trakatan, Baltasar zaharrak zaldia, trakatan, zuri-zuri.

Prah, prah, prah...

GOIERRIKO

HITZA 25


EGUBERRIAK Oi, Betleem! Oi, Betleem! Hara egun zure garaia Oi, Betleem! Ongi bai du dizdiratzen zugandik heldu den argiak betetzen bait ditu bazter guztiak Oi, Betleem! Oi, Betleem!

Belenen sortu zaigu Jainkoa arratseko gau erdian hotzez dardaraz dago gaixoa lasto pixkaren gainean bero ahalez bero dezagun apa emanez musuan.

Ordainez hartzu Jesus haurtxoa nik daukadan hoberena hori bihotza hori gogoa hau da naski nahi duzuna. Agur haurtxoa zu zera gaurtik maite nauten maiteena.

Oi, Betleem! Hara egun zure garaia Oi, Betleem! Ongi bai du dizdiratzen zugandik heldu den argiak betetzen bait ditu bazter guztiak Oi, Betleem! Oi, Betleem!

Oi, Betleem!...

Ainitz maite dut nik nere ama ni sortu ninduelako bainan haurtxo hau maiteago dut nigatik jaio delako ta gurutzean gero odol deuna isuriko duelako Oi, Betleem!...

26


G A B O N K A N TA K Gabaren erdian

Kaxka zuri

Kaxka zuri sudur gorri mendigaina zuri zuri zorionak zorionak bertan ditugu Gabonak

Gabaren erdian Jesus jaio da alaiki ta bizkor goazen Belena

Iluna dago ez da agiri izarrik baina nik ez det argi beharrik

Gabonak Gabonak hau zoriona bertsotan ari zaigula aitona ajaja parrezka dago amona

Gabaren erdian Jesus jaio da alaiki ta bizkor goazen Belena

Kaxka zuri...

Ile kizkurrak eta begi urdinak zerua baino hobeto egina zein ederra zauden, Jesus laztana begira daukazu lurbira dana

Laister Urte berri gaur Olentzero alperrontzi mozkor eta tripero hor dago sutondoan bero bero.

Gabaren erdian Jesus jaio da alaiki ta bizkor goazen Belena

Kaxka zuri...

Tximini zulotik norbait sartuda mutur beltz begi gori aibalio Olentzero dela halaxe dio. Kaxka zuri...

GOIERRIKO

HITZA 27


EGUBERRIAK Kanpaiak jaietan

Kanpaiak jaietan, dindan dindan tintintan. Izarrak argitan Gabon gauean (bis)

Mara mara elurra, txuri txuri gailurrak. Jainkoa jaio da, poztu da lurra.

Kanta bat entzun da gauez mendialdean. Zorion, zorion! Guztioi Gabon! (bis)

Belengo estalpean sehaskatxo batean lo dago haurtxoa gure Jainkoa.

Kanpaiak jaietan, dindan dindan tintintan. Izarrak argitan Gabon gauean (bis)

Dena ilunpean

Dena ilunpean dago, gauean, gauean elurra malo-malo zerutik lurrera, gabon, gabon. Hiru errege artzaitxo pilo bat Belengo gau zurian aita San Jose, ama Maria eta haur jaio berria.

Gora Jainkoa zeru zabalean ta pakea lurrean zuek eta gu gaurtik aurrera ondo maitatzen bagera.

Zazpi aingerutxo datoz, etxera, etxera esnatu zaitezte danok gau erdian gera gabon, gabon.

28


G A B O N K A N TA K Goazen goazen guztiok 1. Goazen goazen guztiok laisterka Belena, adoratu dezagun aurrik ederrena.

2. Aiñgeruak esan du Hor mendi gaiñean Jesus jaio zaigula Belengo estalpean.

3. Gloria zeruan da pakea lurrean, borondate oneko gizonen artean.

4. Hogeita laugarrena degu abenduan, deseo genduena iritxi genduan.

5. Gaueko amabiak jo duten orduan gure Sabatzaillea jaio da munduan.

6. Belengo portaleko estalpe batean umill jaio da Jesus ganadu artean

7. Astoa ta idia dauzka aldamenean arnasaz berotzeko hoztutzen danean.

8. Txit egun ditxosoa degu Eguarri, zergatikan dan Jesus gugana etorri.

9. Guztiok bear degu debozio jarri eskerrak emateko jaio dan aurrari.

10. Espiritu santuaren obraz sortu dena trinidade Santuko bigarren pertsona.

11. Amari galdu gabe dontzellatasuna jaio zaigu Belenen gure Jesus ona.

GOIERRIKO

HITZA 29

12. Zer poza biotzean guk orain daukagun, Jaungoikoaren semea etorri da lagun.

13. Txit Maite gaittuala ongi da ezagun, beraren alabantzan kantatu dezagun.

14. Aurtxo bedeiñkatua degu milla grazi, guretzako zerua nahi du irabazi.

15. Gu salbatzeagatik eta nola bizi guri erakusteko da zerutik jetsi.

16. Zorionean Jesus zu jaio ziñaden, bestela zeruetan sartzen ez giñaden.

17. Gu salbatzeko gizon egiñ zera emen, glorian gozatzeko alkarrekin. Amen.


EGUBERRIAK Berri onakin gera 1. Berri onakin gera jendeak etorri aingeruak zerutik digute(i) ekarri.

9. Profetak aditzera eman zuen lehenago Mesias prometituta etortzeko dago.

3. Oraingo notizia egia klaro da aingeruaren esana ezin leike duda.

11. Ordena eman zioten hango jendeari Belengo errebistara presentatu bedi.

5. Berri onak ematen hasten gera gaurtik bihar zelebratzeko degun urteberri.

13. Bildu diran guztiak erretira dira Jose eta Maria ostatuaren billa.

2. Guk ere behar diogu alkarri ain dan zoragarria imagina(i) ori.

4. Honek merezi ditu baten lekuan bi beraren etorrera santiďŹ ka bedi.

6. Pasatu behar degu egun haundi hori alabantzak ematen zeruko erregeari.

7. Adanek eta Ebak utsegiteagatik desterratuak gaude gu paradisutik.

8. Balle triste onetan egon behar beti ez bazaigu etortzen Mesias zerutik.

10. Galilean dagoen familia ori zure lurren Errege degu agintari.

12. Errebista pasata etorri zan gaua ain zan ikusgarria hango jende pilla.

14. Hamazazpi etxetan egin zuten oles alojamenturikan izango zan galdez.

15. Ainbeste abitante ta lekurik eman ez Josepe triste dago penaz ta dolorez.

16. Josek esaten dio bere Mariari estalpe bat badakit eta segi neri.

17. Estalpe bat badakit eta segi neri hantxe deskantsatuko zera triste hori.

18. Portaletik kanpora estalpe batean han alojatu ziren ganadu artean.

19. Estrabilla horretan Jose ta Maria hantxe pasatu zuten beren aparia.

20. Aparia pasata gauaren erdian Jesus hirugarrena zuten familian.

21. Askatxo batean da lasto bigungarri hantxe sortua degu infante eder hori.

22. Gaueko hamabiak jo duten orduan gure salbatzailea jaio da munduan.

23. Belengo portaleko estalpe batean umill jaio da Jesus ganadu artean.

24. Astoa eta iria dauzka aldamenean arnasaz berotzeko oztutzen danean.

30

25. Zeru lurren jabea izanik beori abere hoien artean pobre bat dirudi.

26. Infante horren ama beti garbi dago kristalik garbiena baĂąo garbiago.

27. Kristalean argia garbi da pasatu lehen eta gero ere dontzella geldittu.

28. Zerutarrak ai dira musikea jotzen aingeruak illaran gloriaz kantatzen.

29. Artzaiak salto salto mendian barrena Jesus adoratzera ahll dan lasterrena.

30. Artzaiak belauneko Jesus adoratzen Jose eta Maria begira zoratzen.

31. Guk ere adora zagun bihotzetik hemen gero bizi gaitezen alkarrekin amen.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.