Dekorazio gehigarria 2022

Page 1

2022ko ekaina

DEKORAZIOA



3

vanitatis

dekorazio gehigarria

ETXERA IRISTEAREN PLAZERA MATERIAL EGOKIEN LAGUNTZAREKIN, ETA AHALIK FUNTZIONALTASUN HANDIENA LORTZEA DA DEKORAZIOAREN HELBURUA. NORBERE ETXEAN GUSTURA SENTITZEA, ALEGIA.

E

gun osoa etxetik kanpo pasa ondoren, etxera iristearen plazera, etxera iristean izaten den sentipena bezalakorik ez dago. Jakina, etxea norbere beharren eta gustuen arabera egokituta izateak, material eta osagarriekin goxotasuna bilatzeak, eta nola ez, ordenak eta garbitasunak lagunduko du sentimendu horretan. Esate baterako, ehun eta elementu naturalak etxeko giro lasaia indartzen laguntzen dute, eta landareek ere etxebizitzaren dekorazioan eta gugan onurak eragiten dituzte. Ondorengo orrietan dekorazioko azken joerak, berritasunak eta ideiak aurkituko dituzue, Goierriko profesionalen laguntzarekin osatua.


10-11.

BAINUGELA

BAINUGELA txikien xarma

14-15. 18-19. 24. 26-27.

8-11

SUKALDEA Irekia, jasangarria SUKALDEA

12-19

30-31. 32. 34. 35.

suarco.es

EGONGELA Telebista non kokatu EGONGELA Sofan nahieran

OIHALAK Goxotasuna oihalekin

EGONGELA 24-27

ISPILUAK Funtsezko elementua

banak.

A U R K I B I D E A

SUKALDEA Paretak jantzi

elmueble

6-7.

ELKARRIZKETA. Ainhoa Galarza Irigoien BigMat Urbil

OSAGARRIAK Oinetakoak bere tokian KOLOREA Urteko kolorea, Very Peri

36-37. 38.

DOMOTIKA 36-37

DOMOTIKA Bizimodu erosoago baten mesedetan

BIRZIKLATU Bigarren bizitza bat

bauhaus

4

dekorazio gehigarria



6

dekorazio gehigarria elkarrizketa

AINHOA GALARZA IRIGOIEN · BigMat Urbil

«Espazio funtzionalak bilatzen ditugu; erraz garbitu eta mantendu daitezkeenak » BigMat Urbilen askotariko zerbitzuak eskaintzen dituzue. Urbil BigMat multinazionalaren sukurtsal bat da. Lazkaoko eraikina lau arlotan banatuta dago. Kamioi-luma eta edukiontzien zerbitzua ematen duena, eraikuntzarako askotariko materialak saltzeko biltegia, burdindegia eta Cocoon izeneko erakusketa. Zu, hain zuzen, erakusketa honetako arduraduna eta BigMat Urbileko barne-diseinatzailea zara. Cocoon BigMat-ek sortu duen barne departamentu berri bat da, non dekoraziorako material esklusibo eta bereziagoak eskaintzen ditugun. Erreforma integral bat egin nahi duten horiek dira gure bezero nagusienak. Horregatik guk bezeroari aholkularitza zerbitzua eskaintzen diogu. Baina denetarik pixka bat daukagu. Sukaldea aldatu nahi duena, bainugelan erreforma bat egin nahi duena, bainuontzia kendu eta dutxa jarri nagi duena edo etxetresna elektrikoak berritu nahi dituena. Zer da bezeroek gaur egun bilatzen dutena? Egin nahi den obraren araberakoa izaten da hori. Baina oro-

korrean, gehienek espazio eroso eta praktikoak bilatzen dituzte. Gaur egun, balio handia ematen zaio aisialdiari. Gehienok etxetik kanpora egiten dugu lan eta etxera itzultzean, espazio funtzionalak bilatzen ditugu, erraz garbitu eta mantendu daitezkeenak. Zentzu horretan zer da batez ere nabarmendu daitekeena? Asko saltzen ditugu egurra imitatzen duten zeramikak lurrerako. Gero eta zoru erradiatzaile bidezko berogailu instalakuntza gehiago jartzen dira eta horretarako zeramikak egokiagoak dira. Beste askok praktikotasunagatik ere aukeratzen dute lur mota hori, errazago garbitzen direlako edo maskota bat dutelako, adibidez. Altzarietan zer nabarmenduko zenuke? Altzariak oso linealak izan ohi dira, lisoak, nahiz eta orain altzari klasikoetarako joera gailentzen hasi den. Moldurak bueltan dira, baina ez bakarrik altzarietan. Ateetan, sabaietako erremateetan eta paretetan ere ikusiko ditugu. Sukaldeetan ere badatoz berrikuntzak. Sukaldeetan moldurazko altzariak asko ikusiko dira he-


dekorazio gehigarria elkarrizketa

mendik aurrera. Altzarietan kolorea ere sartzen hasi da, baina hemen, oraindik azken urteetako joerari jarraitzeko ohitura daukagu. Egurra zoruan, altzari zuriak, zain edo betadun materialak gainazal eta sukalde-aurreetan eta kolorea beti osagarrietan. Orain, altzarietan joera gehiago da pastel koloreetaranzkoa —granateak, urdinak, berdeak—, urre koloreko burdineriarekin konbinatuta. . Goierrin ausartak al gara dekorazio joerei dagokienean? Normalean ez, segurura jotzen dugu orokorrean. Joerak zeintzuk diren jakin arren, beste faktore batzuk ere hartzen ditugu kontutan. Sukalde bat jartzeak inbertsio handi bat eskatzen du, eta ez da urtero aldatzen den zerbait. Orokorrean kolore neutroetara eta konbinatzeko errazak diren horietara jotzen da arrazoi horregatik. Osagarriekin jolasten da gehiago, aldatzeko ere errazagoa delako. Obra integral bat egin behar duen horri zer gomendio emango zenioke?

7

Lehendabiziko lana eta garrantzitsuena bezeroak zein behar dituen zehaztea da. Espazioak ondo antolatzea ere garrantzitsua da. Etxe barruan erabilera anitzeko espazioak edukitzea ere oso interesgarria da, beharren arabera egokituz joan daitezkeenak. Orokorrean zein joera nabarmendu beharko genuke dekorazioari dagokionean? Esango nuke, oraindik ere estilo nordikoa gailentzen dela besteen gainetik. Baina egia da, tartean-tartean bestelako joera batzuk ere nabarmentzen direla. Klasikora itzulera azpimarratuko nuke. Papera ere gero eta gehiago jartzen da. Argiztapenari garrantzia ematen hasi zaio. Garai batean sabaian sartutako argiak jartzen ziren batez ere, gaur egun, lanpara bidezko argi puntualak gailentzen dira. Horrek guztiak espazioa definitzen laguntzen du. Azulejuak ere oinarrizko dekorazio elementu bilakatu dira. Azulejuetan muturreko joerak nabarmendu dira aurten: edo formatu oso handiak edo formatu oso txikiak, paretetarako nahiz lurrerako. Irudi geometrikoak eta formatu laukizuzenekin jarraitzen da, baina berrikuntza bezala dekorazio tropikala irudikatzen duten marrazkiak nabarmendu behar dira, bai azulejuetan eta baita paperean ere. Ez dira aukera errazenak, baina bezeroak ari dira pixkanaka joera berri horietara animatzen. Eta koloreei dagokienean? Espazio txikiak dekoratzerako orduan kolore neutroak egokiagoak dira, kolore biziagoek espazio txikitzen dutelako bisualki. Espazio handiagoetan aukera zabalagoa da. Obra handi bat egiterakoan zertan inbertitzea gomendatzen duzu? Instalazio elektrikoetan, ur horniduran, isolamenduan... inbertitu beharko litzateke. Lurrerako aukeratu beharreko materialetan ere bai. Guk bezero bakoitzaren beharretara eta aurrekontura egokitutako proiektuak egiten ditugu.


8

dekorazio gehigarria Bainugelak

DUTXA ITXITURETAN ESKAINTZA ZABALA DUTXA ITXITURAK GARBIAK, SEGURUAK ETA IRAUNKORRAK DIRA. LAU MODELO DIRA OHIKOENAK: GIDARIDUNAK, FINKOAK, TOLESGARRIAK ETA ERAISGARRIAK.

B

ainugeletan, dutxako espazioa eta gelako espazioa banatzea garrantzitsua da higieneagatik. Errezelak erabili daitezke, baina ura ateratzeko arriskua dago, eta gela txikiagoa dela dirudi. Dutxa itxiturak dira beste aukera bat. Horien bidez dutxako eta gelako eremuak definituta geratuko dira eta itxura garbia eta apaina emango diote bainugelari. Itxituretako panelak edo ateak gardenak izan ohi dira, baina pribatutasuna bilatzen bada zeharrargiak ere jarri daitezke. Irekieraren eta egituren arabera modelo ezberdinak daude. Lau mota dira erabilienak: irristailuak, finkoak, tolesgarriak eta eraisgarriak. Dutxa itxitura gidaridunei dagokienez, hitzak dioen bezala, gida baten eta errodamenduen bidez funtzionatzen dute. Bainugela txikietarako komenigarriak dira, ateak ez baitute espazio asko hartzen. Errodamenduak goian edo azpian egon daitezke, eta badira errodamendurik gabekoak ere. Azpiko gidak geroz eta finagoak egiten dituzte, sarrera erosoagoa izan dadin. Tamaina ertaineko dutxetan bi kristal izaten dituzte itxitura gidaridunek, eta ohikoena da kristal bakarra izatea mugitzen dena. Espazioa aurrezteko beste aukera egoki bat itxitura tolesgarriak dira. Ateak haien baitan tolesten dira, eta hortaz, kanporaka irekiko balira baino espazio gutxiago hartzen dute. Gidak ez dituztenez, irisgarriagoak dira eta sarrera erosoagoa da.

Manpara eraisgarriak komenigarriagoak dira espazio handia duten bainugeletarako. Ardatz baten eta banda baten bidez irekitzen dira ateak, kanporaka, eta espazio handia hartzen dute. Egokiak dira mugikortasun urritasuna dutenentzat, asko zabaltzen direlako panelak. Itxitura finkoek ere indarra hartu dute. Ez dute aterik izaten, dutxako zati bat irekita geratzen da eta espazioak definituta geratzen dira. Aukera modernoa da eta itxura elegantea eta frexkoa ematen diote bainugelari. Seguroak, iraunkorrak eta irisgarriak dira. Garbitzeko errazak Diseinuagatik ez ezik, garbitasunagatik eta segurtasunagatik komenigarriak dira dutxa itxiturak. Errezelek ez bezala, ez dute erortzeko arriskurik sortzen eta garbitzeko errazak izaten dira. Paper edo trapu batekin eta kristalentzako garbigarri batekin erraz garbitu daitezke, eta gehienek, gainera, karearen aurkakoa izaten dute zuriguneak ez agertzeko. Ez dute hainbesteko zikinkeria pilatzen. Kristalen bidez hermetikoak izatea lortzen da ura kanpora atera ez dadin, eta kristalen trataera geroz eta hauskaitzagoa denez, iraunkorragoak dira eta erorketen aurrean ere errezelak baino fidagarriagoak izango dira. Dutxan giro epela lortzeko ere aproposak dira, tenperatura mantentzen laguntzen dutelako panelek.



10

dekorazio gehigarria bainugelak

BAINUGELA TXIKIEN XARMA ESPAZIO TXIKIAK DEKORAZIOAREKIN ESPERIMENTATZEKO LEKU APROPOSAK DIRA. HAINBAT IDEIA AINTZAT HARTZEA NAHIKOA DA ESPAZIO PAREGABEAK LORTZEKO.

El Mueble via Pinterest

E

spazio txikiak antolatzea, hasiera batean dirudienaren kontra, ez da beti lan erraza izaten. Irudimena eta gustu onaren arteko oreka eskatzen dituen zeregina da, eta ez da beti arrakastaz burutzen. Etxeko bainugela txikiak dekorazioarekin esperimentatzeko eta jolasteko espazio ezin hobeak dira. Txikiak izanagatik, ez diote zertan xarmari muzin egin beharrik. Espazioaren banaketa da bainugela txiki batean antolaketarekin asmatzeko gakoetako bat. Konketa, komunontzia eta dutxa —oinarrizko hiru elementuak— pareta banatan eta bakoitza bestearen parean kokatuz gero, erdigunean libreki mugitzeko espazioa sortuko da. Paretan esekitzen diren komunontziek espazioa bisualki arintzen laguntzen dute. Sentsazio bera lortuko da hormako iturriak jarrita, konketa gainean espazioa irabaztearekin batera. Dutxa dagoen kasuetan, dutxa-itxiturak ere dekorazio elementu bihurtu daitezke, metalezko profil beltzez hornituta, adibidez. Paretak eta lurra material berarekin apaintzeak jarraikortasun sentsazioa areagotuko du.


dekorazio gehigarria bainugelak

11

DEKORAZIOAREKIN ASMATZEKO GAKOAK

El Mueble via Pinterest

2.

ARGIZTAPEN EGOKIA . Argiztapen egoki bat oso garrantzitsua da dekorazioan, are gehiago argi naturalik ez dagoen espazioetan. Argi orokor bat eta argi puntualak konbinatu daitezke. Argiaren tenperatura ondo aukeratzea ere interesgarria da.

El Mueble via Pinterest

1.

NORTASUN HANDIKO AURREALDEAK. Papera, azuleju deigarriak, kolore biziak... erabil daitezke bainugelaren aurrealdeak nortasunez janzteko. Altzari berezi bat ere jar daiteke, argiztapen egoki baterako lanpara edo aplikeekin azken ukitua emanez.

4.

PRODUKTU JASANGARRIAK. Garbitasun pertsonalerako produktuetan ere jasangarritasunerako apustua egiten da. Osagarri naturaleko xaboiak, adibidez, ezinbesteko dekorazio elementu bilakatu dira.

El Mueble via Pinterest

El Mueble via Pinterest

3.

LANDAREEN FRESKOTASUNA. Landareek freskotasuna eta bizia ematen dute. Espazio honetan jarri daitezkeenen artean spathiphyllum-a, potos-a, monsterra eta iratzea dira arrakasta gehien dutenak.


12

dekorazio gehigarria sukaldeak

ETXETRESNA ELEKTRIKOAK, INSTALAZIO LIBREKOAK HOBE SUKALDEAN EZINBESTEKO DIREN ELEMENTU HORIETAN, INTEGRAZIOAREN ALDEKOA DA JOERA AZKENALDIAN, BAINA AURRERA BEGIRA ERAGOZPENAK SOR DAITEZKE.

Tere Madinabeitia

S

ukalde berria jartzekoan, altzarien diseinuarekin, kolorearekin eta antolaketarekin batera, oso garrantzizkoak dira etxetresna elektrikoak. Zumarragako Zimer dendako Marian Biurrunek nabarmendu duenez, gaurko sukaldeetan ezinbestekoak dira arropa garbigailua, ontzi garbigailua, hozkailua, labea, plaka, ke kanpaia eta mikrouhin labea. Txikietan, kafe makinak, irabiagailuak eta xurgagailuak dira gehien saltzen direnak. Guztietan, prezioari edo neurriei begiratzeaz gain, beste faktore batzuk ere kontuan hartu behar direla dio, «batez ere eraginkortasun energetikoarekin lotutakoak». Eraginkortasun hori neurtzen duen A hizkia da oraindik adierazle nagusia, baina «lehengo A+++ etiketak desagertu dira, eta orain A soilik erabiltzen da; A da eraginkorrena, gero B, gero C...». Etxetresna batek zenbat eta kontsumo gehiago aurreztu, izan argindarrarena izan urarena, orduan eta garestiagoa da, «baina produktua erosteko garaian bakarrik, gero aurrezpenarekin konpentsatu egiten delako prezio hori». Etxetresna elektrikoetan beste aldaketa batzuk ere izan direla dio Biurrunek, diseinuan hain zuzen. Koloreari dagokionez, zuria da oraindik nagusia, baina «geroz eta gehiago saltzen dira aluminio kolorekoak». Bestetik, «lehen gehiago erosten ziren panela jartzekoak eta aginteak bistan zituztenak, eta orain, sukaldeko altzari etxeen eraginez, integragarriak gehiago jartzen dituzte».

lokoloko.es

INSTALAZIO LIBREKOAK, HOBETO Logikoa denez, sukaldeko proiektua egiten duenak etxetresna elektrikoak ere sartzen ditu proiektu horretan, denak batera, baina horiek normalean banan bana joaten dira hondatzen denborarekin, eta Zimerren «gehiago lan egiten dugu matxuratzen direnean berria jarri nahi dutenekin». Horretan duen esperientziatik abiatuta, Biurrun ez da etxetresna integragarrien oso aldekoa. «Sukaldea oso txukuna eta itxura ederrekoa geratzen da, baina zerbait hondatu eta aldatu behar denean, arazoak gerta daitezke». Izan ere, etxetresna integragarriek neurri oso zehatzak dituzte, eta horregatik aukera gutxiago dago. Gainera, garestiagoak dira. «Lehendik dagoen armairua aprobetxatzeko berriz ere hozkailu integragarri bat jartzea, instalazio libreko bat jartzea baino 600-bat euro garestiagoa da». Hozkailu integragarriak, gainera, txikiagoak direla dio, eta «sukalderako edukiera egokia, kontsumo gutxiago eta, batez ere, funtzionaltasuna behar dira». Integrazioaren alde egin aurretik, etorkizunean egin beharreko aldaketetan ere pentsatzeko aholkatu du.


dekorazio gehigarria publierreportajea

Publierreportajea

Argiaren protagonismoa dekorazioan rgia protagonista nagusietako bat da dekorazioan, haren mende baitago, hein handi batean, dekorazio bat erakargarria izatea ala ez. Horregatik, argia funtsezkoa da edozein dekoraziotan.

A

Batzuetan gela bateko argia aldatzearekin emaitza harrigarriak lor ditzakegu.

Argi egoki batek gure komertzioko dekorazioelementuak nabarmentzea lor dezake, baita gure produktuen eta gainerako objetuen balioa areagotu ere.

Profesionalen aholkularitza Egunez, argi naturalera jotzeko aukera da guztietan egokiena, eta, aldi berean, merkeena eta naturalena. Gauez, ordea, argi artifiziala behar dugu, eta horretan profesional baten aholkularitza lagungarri izan daiteke. Tapian hiru hamarkada baina gehiago daramatzagu neurrira egindako proiektuak gauzatzen, inguruko industria, komertzio eta etxebizitzetan kalitatezko argia falta ez dadin.

13


14

dekorazio gehigarria sukaldeak

cocina Kvik

IREKIA, JASANGARRIA

ETXEKO GELARIK GARRANTZITSUENETAKO BAT DA ETA ARRETA HANDIA ESKAINI BEHAR ZAIO. EZ DA LANERAKO GUNEA BAKARRIK, FAMILIA BILTZEKO TOKIA ERE BADA.

G

arai batean sukaldea zen baserrietako edo etxebizitzetako erdigunea. Lanerako toki izateaz gain, elkargunea ere bazelako. Gerora berriz, sukalde txikiak eta estuak egiteko joera izan bada ere, berriz ere garai bateko funtzioa berreskuratzen ari da sukaldea. Hori bai, pertsona bakoitzak

dituen premietara egokitzea da gakoa eta dagoen espazioa dagoela ere, egonaldi funtzionalak sortzen ahalegintzea da garrantzitsuena dena eskura izan dadin eta sukaldatzeko orduan hain beharrezkoa den lan-espazioa falta ez dadin. Funtzionaltasuna, jakina, dotoreziarekin uztartu behar da. Gaur eguneko joerako ondorengoak dira.


dekorazio gehigarria sukaldeak

11

SUKALDEETAKO JOERAK

1.

2.

JASANGARRITASUNA . Etxe osoko dekorazioan garrantzitsua da jasangarritasuna, eta sukaldean are gehiago. Batetik, material naturalak bilatzen dira; eta bestetik, etxe tresna edo teknologia errentagarrienak bilatzen dira gutxiago kontsumitzeko.

elmueble

gstatic.com

EGONGELARA IREKIAK. Erabat irekia, edo kristalezko itxitura arinekin jokatzea da aukeretako bat. Bi espazioei jarraikortasuna emateko, zoladura jarraitua eta sukaldeko altzariak dotoreak, fronte leunekoak eta tiradorerik gabeak izatea komeni da.

Studio McGee

4.

ETXE TRESNA ELEKTRIKOAK EZKUTUAN. Oraingo joera integratzea da, ahalik eta oharkabeen igaro daitezen. Sukalde minimalistak kolore bakarrean apainduta. Espazio soil baina dotoreak dira.

googleusercontent.com

3.

OFFICE ESPAZIOA, EGUNERO JATEKO. Askotan ez da jangelako mahai handirik behar, nahikoa da txoko bat paretari erantsitako mahai batekin edo mahai biribil batekin, eguneroko otorduak egiteko.


16

dekorazio gehigarria sukaldeak

ANTOLAKETAREKIN, ORDENA ORDENA FUNTSEZKOA DA ETXE OSOAN, BAINA SUKALDEAN ARE ETA GEHIAGO. GAUZA ETA TRESNA ASKO GORDE BEHAR IZATEN DIRA, BAI ARMAIRU BARRUETAN ETA BAI APALETAN.

S

ukaldeko tresneria, etxetresna elektriko txikiak, askotariko lanabesak... ugari izaten dira eta guztiak ondo eta txukun gordetzeko zailtasunak izaten dira askotan; armairu barrenak egokitu behar dira, praktikotasunean irabazteko. Izan ere, erosotasuna eta funtzionaltasuna bilatu behar da, behar dena eskura izateko. Antolakuntza da gakoa.

TALDEKA SAILKATU

decoracion.es

Zakuak, beirazko edo plastikozko ontziak, kristalezko poteak, egurrezko kaxak, metalezko saskiak eta abar erabil ditzakegu. Erabilitako ontziak gardenak ez badira, etiketak jar dakizkieke ikusgarritasuna lortzeko. Edaleak izanez gero, ardoteka txiki bat jar daiteke botilak erraz atera ahal izateko.

POTE BERDINETAN

elmueble

Elikagaiak apaletan kategorien arabera multzokatzea komeni da, dagoena lehen begiradan ikusteko. Bestalde, gutxien erabiltzen diren osagaiak atzean jarri, eta ohikoenak, aurrean; baxuenak direnak lehen lerroan. Despentsa harmoniatsua izan dadin, elikagaiak gordetzeko ontzi guztiak berdinak izan beharko dute.

pintarest

APALEN DOTOREZIA

Altzarien uniformatasuna hausten duten apalak edukitzea sukaldeko horma bat apaintzeko modu bikaina da. Baliabide praktikoa da. Agian ez dute armairuek adina biltegiratze espazio eskaintzen, baina espazioa arintzen dute eta oso efektu bisual dinamikoa eskaintzen dute.



nais.es

18

dekorazio gehigarria sukaldeak

PARETAK JANTZI POLITAK IZATEAZ GAIN, SUKALDEKO ALTZARIEKIN ONDO UZTARTZEN ETA ERRAZ GARBITZEN DIREN AZULEJUAK AUKERATU BEHAR DIRA.

A

rropen modarekin gertatzen den bezala, sukaldeko azulejuetan ere aldaketa ugari izaten da urtetik urtera. Joera batzuk itzuli egiten dira, eta beste batzuk, joan. Hala ere, itxuraz politak diren azulejuak aukeratzea bakarrik ez da komeni; sukaldeko altzariekin ondo uztartzen direnak, eta aldi berean garbitzeko errazak direnak aukeratu behar dira. Hala ere, azulejuak indar pixka bat galtzen ari dira azkenaldian, oso apaingarriak eta praktikoak diren beste estaldura batzuek eraginda: pintura, marmola, zementu leundua edo formatu handiko portzelanikoa, esate baterako. Sukaldean erreforma egin behar denean, alikatua baino merkeagoa diren aukerak dira asko gainera. Sukaldeko azulejuetako joerari dagokionean, azken urteetan sukaldeko hormetan hain presente egon diren (eta dauden) metro estiloko azulejuei agur esango zaie pixkanaka, forma orijinalagoei edo garai bateko formei lekua utziz: hexagonalak, triangeluarrak, uhindunak, erliebedunak, erronbo formakoak, pentagono formakoak... Esmaltatuta badaude edo akabera zimurtsua edo irregurrala badute, oso erakargarriak dira, testura desberdinak ematen baitituzte. Hori

bai, ahalik eta poro gutxiena izatea da gakoa, errazago garbitzeko. Beste joera bat azuleju bat bestearen gainean jartzea da, inpaktu bisuala sortzeko. Dena den, diseinuaz gain, aukera zabala dago materialari dagokionean: zeramikazkoak, portzelanazkoak, azulejo errektifikatuak, gresitezkoak, gresa edo protzelanazko gresa dira ohikoenak. Koloreari dagokionean, tonu argiek modan jarraitzen dute oraindik ere, zuriak edo grisak adibidez, baina baita kolore pastelak ere. Hala ere, azulejoak altzarien estiloaren arabera aukeratzea komeni da, altzarien estiloak mugatuko baitu gainerako elementuak. Eta jakina, zorua eta sukalde gainak ere kontuan hartu behar dira, horiekin ondo konbinatzea ezinbestekoa baita sukalde dotore bat edukitzeko.

METRO ESTILOKO AZULEJOEI AGUR ESANGO ZAIE PIXKANA, GARAI BATEKO FORMEI LEKUA UTZIZ.

Pareta bat nabarmentzea Sukaldeko txoko bat bisualki mugatzeko edo nabarmentzeko aukera ugari dago: margotutako papera edo paper binilikoa erabiltzea, adibidez. Paper pintatua etxeko beste espazio batzuetarako erabili izan bada ere, sukalderako egokitutako paper pintatuak daude gaur egun, diseinu


dekorazio gehigarria sukaldeak

19

APAINGARRIAK HORMETAN

ugarikoak, erraz garbitzen direnak eta hezetasunarekiko nahiko erresistenteak direnak. Bestalde, sukaldea berritu nahi eta aurrekontu gutxi dagoen kasuan, pintura plastikoa eta akrilikoa, mikrozementua edo kristala erabil daiteke ukitu berezia emateko. Aukeratu kolore protagonista horma bat margotzeko. Dena den, ez dago zertan material bat edo bestea aukeratu beharrik; material bat baino gehiago ere uztartu daitezke, hormak estiloarekin apaintzeko. Pintura eta azulejoak nahastea da modu bat, edo hormigoia zurarekin, edo harri naturala pinturarekin. Emaitza pareta ikusgarriak izango dira, apaintzeko ahalmen eta xarma handikoak.

clara.es

Argi dago, gaur egun sukaldeak, lanerako edo kozinatzeko gune bat baino askoz ere gehiago dela. Biltokia, egonlekua... gustura egoteko eta goxo tokia bihurtu da berriz ere. Honela, sukaldeko pareta hotzak apaingarriekin goxatu daitezke, itxura modernoa eta berezia lortzeko. Koadroak, posterrak edo bestelako osagarri apaingarriak ere badira sukalderako. Gainera ez dago derrigorrean sukaldearekin lotutako tematika bat aukeratu beharrik koadroetan edo posterretan. Binilo dibertigarriak ere jar daitezke paretak animatzeko. Marrazki bat edo esaldi bat. Biniloek dituzten abantaila ugarien artean, erabilerraztasuna, instalatzeko azkartasuna eta nahi denean kentzeko aukera dira, ez baitituzte gainazalak hondatzen eta ez baitute inolako markarik uzten. Sukaldeko horma bat arbelezko pinturaz apaintzea da beste aukera bat. Modernitatea ematen duen baliabide oso originala da, eta askotan aldatzeko aukera ematen du. Inspiratuko zaituen esaldi motibatzaile bat, erosketa-zerrenda edo norbaitentzat mezu bat idatz dezakezu, eta nahi duzunean aldatu.




22

dekorazio gehigarria Altzariak

FUNTZIONALTASUNAREN ETA EROSOTASUNAREN BILA ALTZARIAK AUKERATZERAKOAN EROSOTASUNA, FUNTZIONALTASUNA ETA BAKOITZAREN ESTILOA JARRAITZEA BILATZEN DA. KOLORE SOILAK TENDENTZIA DIRA.

E

txe bakoitza ezberdina da. Espazioak antolatzen hastean, altzarien estiloak bakoitzaren gustuekin bat egin behar du, eta era berean kalitatea, erosotasuna eta funtzionaltasuna bilatzen dira. Materialei dagokienez, industrialak zein material naturalekin egindako altzariak dira tendentzia. Koloreari erreparatuta, tonalitate neutroak, epelak eta leunak dira nagusi aurten. Beige-ek, grisek, beltzek eta zuriek lasaitasun giroa sortzen laguntzen dute, eta hori edo laranja argiak bezalako kolore organikoekin uztartuta alaitasun puntu bat lortu daiteke. Aukeraketa dena dela ere, bakoitzaren gustura egokitutako diseinua egitea da giltzarria eroso sentitzeko. Kolore askorik gabeko altzariak izan ziren nagusi iaz, eta aurten ere antzera jarraituko du tendentziak. Base neutroak erabiltzen dira sarri, eta kolorea objektuek, landareek eta argiek ematen diote aukeratutako gelari. Gaizka Irastorza Bikain altzariak-eko arduradunak azaldu duenez, eskualdean ere apaingarri askorik gabeko altzariak dira gustukoenak: «Goierrin kolore soilak eta arinak eskatzen dituzte bezeroek gehien bat». Armonia eta erosotasuna ematen dute tonalitate horiek, eta komenigarriak dira deskantsatzeko eremuetan. Loredun dekorazioak ere maila gorenera

iristen ari dira. Neutroak oinarrian, bizigarriagoak diren xehetasunekin uztartzen dira. Material nobleek, jasangarriek eta naturalek indarra hartu dute. Egurra, marmola, beira edo arbela bezalakoek esklusibotasuna eta garbitasuna ematen diote espazioari, eta gainera, aipatutako kolorekoak direnez, giro lasaia lortzen da. Erreplikak bilatzetik urrun, material industrialak ere leunak izan daitezke eta autentikotasuna eskain dezakete. Erretxina eta altzairua bezalako materialekin txoko txukun distiratsuak egin daitezke. Azkartasunari eta merketasunari erreparatzea jada ez da hain ohikoa. Gaur egun, materialaren kalitatea prezioa baino garrantzitsuagoa da bezeroentzat. Sofa modularrak aukera egokia dira egongelako altzaririk erabiliena izango dena nahieran handitu edo txikitzeko. Pieza bakarrekoak izan ohi dira, eta nahieran egokitu daitezke sofak itxura bat edo beste izateko. Txokorako sofa luzeak ere erabiltzen dira egongelan lekua izan dezaten familiarekin eta gonbidatuekin tarte bat konpartitzeko. Gelek erabilera multifuntzionala izatea komenigarria izaten da, eta pertsonalizazioa bilatzen da bizi espazio moldagarriak eta malguak eraikitzeko. Espazioaren banaketa Espazio irekien eskaerak gora egin zuen aurreko hamarkadan, baina azken urteotan etxeko eremu bakoitza banatuta izatea hobea dela irizten dute bezero askok, funtzionaltasuna eta pribatutasuna areagotzeko. Batetik, dagoeneko ez da hain ideia ona sukaldea, bulegoa, egongela eta jantokia eremu berean kokatzea. Espazio banatzaileen bidez konpondu daiteke hori. Bestetik, lehen gonbidatuentzako edo haurrentzako zen gelari beste erabilera bat ematen hasi dira etxe askotan. Irastorzak azaldu du denbora libre eta lanerako gelak egitera pasa direla bezero asko. «Denbora librerako eta lanerako uzten dute gela bat etxe askotan, espazio bakoitza banatuta izateko eta etxebizitzan bizi direnek ere haien zona pribatua izan dezaten». Konposizio ezberdinetatik abiatuta, izan umeen geletatik edo gonbidatuen geletatik, «erraz» sortu daitezke horrelakoak. Bikain Altzariak-en eskaeraren arabera egiten dute lan. «Bezeroak nahi duena azaltzea da, guk entzun eta horren arabera material egokiena sortuko dugu ahal den neurrian, gertutik, bertatik bertara». Azken batean, tendentziaz aparte, hori baita etxebizitza bat diseinatzerako orduan kontuan hartu behar den ezaugarria: bakoitzaren gustukoa izatea eta eroso sentitzea bertan bizitzen.


dekorazio gehigarria Altzariak

Bezeroaren beharrak ezagutu Bikain Altzariak-en 40 urtetik gora daramate bezeroei nahi duten etxebizitza eskaintzeko lanean. Haiek dioten moduan, batik bat hiru ardatzetan oinarritzen dira bezeroekin lan egiterakoan: gertutasuna, zerbitzua eta kalitatea. Bezero bakoitza ezberdina da eta ideia eta erantzun ezberdinak behar ditu, gustuen, nahien eta beharren arabera. Kalitatezko materialak, zerbitzu pertsonalizatua eta gertutasuna eskaintzen dute eroso sentitu daitezen. «Eskatzen

23

dutena lortzen ahalegintzen gara, haiek duten ideiara gerturatzen ahalik eta modurik oparoenean, betiere kalitatea eta lehen mailako markak soilik eskainiz». Tendentziak aldatzen doazen arren, proiektuak gauzatzeko aukera zabala dago. Izan marmola, egurra, arbela, buztina edo erretxina, lehen mailako materialak eskaintzen dituzten markekin lan egitea da Bikain-en baloratzen dutena, etorkizunari begira onuragarriagoa izango baita etxean eroso eta lasai sentitu ahal izateko.


24

dekorazio gehigarria egongelak

TELEBISTA NON KOKATU

GARRANTZITSUA DA EGONGELA BATEAN TELEBISTA KOKATZEKO AUKERATZEN DUGUN LEKUA. TELEBISTAREN TAMAINAK ERAGITEN DU KOKAPENEAN.

E

gongelak etxebizitzetako erdiguneak izaten dira, eta bertan kokatu ohi dira telebistak. Deskantsatzeko espazio funtzional eta polit bat sortzeko, telebistaren kokapena ere izan behar da kontuan, gailua dekorazioaren parte egiteko eta era berean telebista ikustean eroso egoteko. Telebistaren tamainaren arabera, eserlekuekiko distantzia aukeratu beharko da. Egokiena 50 zentimetroko tartea uztea da, 10’’ bakoitzeko. 30 pulgada baditu, 1,50 metrora jarri beharko da, 45 pulgadakoa 1,80 metrora, eta 50 pulgadakoa, 2,25 metrora. Altuerari dagokionez, begien maila berean jartzea komeni da. Eserita ikusteko, lurretik 90 bat zentimetrora izaten da. Zutik ikusteko bada, aldiz, altuago jarri beharko da lepoko minik ez hartzeko. Argiarekin ere jolastu behar da. Batetik, telebista leihoekiko lerro zuzenean kokatu beharko litzateke, ez parean, leihoetatik sartzen den argiaren isla ekiditeko. Eta bestetik, egongelako argiak izan behar dira kontuan. Begietan minik ez hartzeko telebista ikusterakoan argi leun bat piztea gomendatzen da, baina argi gehiegi ere ez da gomendagarria, telebistako irudien pertzepzioa okertzen baitu. Sofarekiko distantzia oinarrizkoa da telebista eroso ikusi ahal izateko. Espazioaren eta beharren arabera, era batera edo bestera egituratu beharko da logelaren disposizioa telebistarekiko. Egongelan leku libre bat izanez gero, aukera ona izan daiteke euskarri baten bidez leku horretan jartzea, espazioa aurrezteko. Euskarri mugikorrak zein estatikoak izan daitezke. Liburutegi antzerako altzari batean jartzea izan daiteke beste aukera bat. Telebista dekorazioan txertatzeaz gain, beste elementu batzuk ere jarri ahalko dira altzarian eta telebista ez da izango protagonista. Altzari baxu batean ere jar daiteke, parean edo alboetan jarrita sofak edo eserlekuak. Egongeletan egon ohi dira telebistak, baina baita sukaldeetan edo logeletan ere. Espazio irekiak dituzten etxeetan, telebista sukaldeko paretan zintzilik jarrita, egongela-

tik ere ikusi ahalko da. Espazio horiek banatzeko bereizgailuen barruan jartzea ere aukera ona da. Egongela txikietan eta telebista bigarren plano batean egotea axola ez zaien etxeetan, aprobetxatu gabeko iskin batean jarri daiteke, beste objektu bat izango balitz bezala. Telebista protagonista izatea nahi bada, aldiz, egongela erdian jarri daiteke, eta sofak, mahaiak edota aulkiak gailuaren inguruan. Apalak ere erabili daitezke telebista kokatzeko. Horretarako apala sendoa izan behar da eta telebista arina eta fina. Hutsik dauden hormak ere aprobetxatu daitezke, eta asmoa hutsik dagoenaren sentsazioa izatea bada, euskarri batekin izan ordez telebistaren tamainako zuloa egin daiteke horman, gehiegi ez nabarmentzeko. Karratua den gela batean, bi leiho baditu erdian, egokia litzateke telebista bi leihoen artean jartzea. Horrela argiak ez du ikusmena oztopatuko eta espazioa aprobetxatuko da, leihoetara joateko bidea ere libre utzita. Ezkutatzeko aukerak Telebistak egongelan presentzia handirik ez hartzea nahi bada, objektuekin disimulatu daiteke, koloreekin eta altzariekin jolastuz. Koadroak dituen altzari batean, karratuak direnez, telebista beste elementu bat bezala txertatu daiteke. Altzaria iluna bada gutxiago nabarituko da. Telebista ezkutatu ahal izateko neurrira egindako altzariak ere badaude. Ate baten bidez altzaria itxi eta telebista atzean geratzen da. Bi mailatan egindako paretak baditu espazioak, barrurago dagoen horma horretan jar daiteke, eta eserlekuak horren arabera moldatu. Altzari handi eta altuetan, baxuetan, paretetan, apaletan... telebista jartzeko aukera asko dago. Kokapena aukeratzerakoan garrantzitsuena erosotasuna izango da, dekorazioa eta diseinua zainduta ahal dela. Telebistak gelan izango duen presentziatik abiatuta, hau da, erdigunea izatea nahi den edo ez erabakita, distantziak, altuerak eta argiak hartu beharko dira kontuan.



26

dekorazio gehigarria egongelak

Decorhogar

SOFAK, NAHIERAN

Ezinbesteko elementua da sofa egongela batean, eta horregatik aukeraketa giltzarria da egongela dekoratzerakoan. Erosotasuna bilatzen da sofa batean, baina dekorazioan txertatzeko modua ere garrantzitsua da. Gelako estiloarekin, tamainarekin eta formarekin bat egin behar du sofak.

Espazioaren arabera, bat edo beste jartzea komeni da, egongelak osotasuna bat izan dezan. Modularrak, bi piezatakoak, bakarrekoak, chaise loungea.... Aukera zabala dago sofen munduan formari eta tamainari dagokionez. Egongela eta familia bakoitzaren beharrei eta gustuei erreparatuta aukeratuko da.


dekorazio gehigarria egongelak

Sofa modularrak, moldakorrak Pieza ezberdin solteek osatzen dute sofa modularra deitzen zaiona. Hori dela eta, gehienak posizio ezberdinetan jarri daitezke. Praktikoak eta moldakorrak dira. U eta L formakoak izaten dira ohikoenak, baina dinamismorako aukera ematen du, piezen artean hainbat konbinaketa egin baitaitezke. Sofa bi espaziotan banatzea izan daiteke beste aukera bat, mahai bat edo taburete bat erdian jarrita. Txoko eta forma askotara egokitzen da.

27

tzen bada sofa egokia izan daiteke, besoak zein eserlekuak bigunak direlako. Gamelu bizkarrekoak ornamentu gisa XVIII. mendeko diseinuak dira gamelu bizkarreko sofak, baina denborarekin ez dira zaharkituta geratu. Arku formako bizkarraldea daukate, eta egurrezko elementuak hanketan eta beso zein bizkarraldean sarri. Egokiak izan daitezke apaingarri askoko egongela klasikoetarako, ornamentu bat gehiago bezala txertatuta.

Hankak luzatzeko Chaise Lounge-a

Bizkarralderik gabeko sofa otomanoak

Tapizatutako sofa luzea da chaise lounge-a, hankak luze jartzeko. Batzuk besoak jartzekoak dituzte, beste batzuek ez, ordea. Erdi eserita erdi etzanda egoteko egokia da. Hankak luzatzeko aukeraz gain, beste espazio bat eraikitzeko aukera ematen du.

Pieza bakarreko altzariak dira, bizkarralderik zein besorik gabekoak. Sofa bat izan daiteke, eseritzeko, baina eserleku edo oin-aulki bezala ere erabili daitezke. Sofa otomano batzuek tapa bat izaten dute kuxinaren azpian, aldizkariak edo bestelako objektu txikiak gordetzeko.

Chesterfield, klasikoa

Sofa-oheak espazio txikietarako

Sofarik ezagunenetarikoa dela esan daiteke. Sofa handi bat da chesterfield-a, alboetan besoak kiribilduta dituena. Larru ilunez tapizatuta egon ohi dira, baina badaude telaz edo belusaz tapizatutako diseinu modernoak ere.

Egitura metaliko bat eta koltxoi bat izaten dute sofa-ohe batzuek azpian, irekitze sistema baten bidez ohe bat eratzeko. Beste batzuk berriz egiturarik gabekoak dira, luzatu eta ohe bat sortzeko diseinatuak, eta beste batzuk kuxinak aldatuz bihurtzen dira oheak, sofa modularren antzera. Formatu ezberdinetako sofa-oheak daude. Gonbidatuak dituztenentzat zein espazio txikietan bizi direnentzat gomendagarriak dira, leku txikietan altzari bakar batean bi elementu izateko aukera ematen duelako.

Sofa ingelesa, biguna eta erosoa Beso baxuak eta bizkarralde altuak dituzte sofa ingeles modura ezagunak direnak. Eserleku sakonak, bizkarralde estuak eta kiribildutako besoak dituzte, Erosotasuna bila-


28

dekorazio gehigarria haurren logelak

HAURREN TXOKO KUTTUNA Montessori filosofian oinarritutako dekorazioarekin, umeek etxeko logelan autonomia modu seguruan lantzeko aukera izango dute.

L

ogelan denbora asko pasatzen dute haurrek, ikasteko, jolasteko zein deskantsatzeko. Haien logela eraikitzeko Montessori filosofia aplikatzea aukera bat izan daiteke, etxean daudenean jolasean esperimentatu eta inguruarekin interaktuatu dezaten. Autonomia modu seguruan garatuko dute ikasten duten bitartean. Hemen jarraibide batzuk:

ARBELA PARETAN

Desdemiinterior

Sormena lantzeko aukera bat izan daiteke arbela jartzea pareta batean, nahieran margotu eta jolastu dezaten. Laguntzarik gabe eta nahi dutenean sortuko dute, gelan bertan independenteak izaten ikasiz.

ISPILUA HAURREN ALTUERAN

Elmueble

Haurren altueran jarritako ispilu horizontal bat autoezagutzarako baliagarria da. Mugimenduak hobetzen eta haien isla ezagutzen lagunduko die. Ispiluaren aurrean barra bat jartzea komeni da, jolasten duten bitartean eusteko.

Ohea oinarrizko elementua da logela batean. Barrarik gabekoa izatea komeni da, haurren mugimenduak ez baldintzatzeko. Lurrean badago, hobeto. Hala ez dute laguntzarik beharko igo eta jaisteko eta ez dute minik hartuko.

Rockrosewine

OHEA BARRARIK GABE



westing.es

30

dekorazio gehigarria osagarriak

GOXOTASUNA OIHALEKIN LEIHOAK JANTZI

sodimac

Apaintzeaz gain, kanpoko begiradetatik eta eguzki izpietatik babesteko helburua dute gortinek. Gainera, gortinak aldatuta, egongelari edo logelari itxura eraberritua emango diogu. Lur tonalitatekoak daude bogan, lihozkoak eta belusezkoak, ‘kurba perfektua’ sistemarekin.

Espazioak bereizteaz gain, berotasuna emango dio alfonbra batek etxeari. Alfonbrak aukera handia ematen du etxea joera berrietara egokizeko. Aukera zabala dago, dekorazioko joeren arabera: bereber motakoak, ile luzekoak, jaspeatuak edo zuntz naturaletan egindakoak, geometrikoak, borobilak, mostaza kolorekoak...

westing.es

ALFONBRAK


dekorazio gehigarria osagarriak

Gela baten itxurarekin nekatzen bazara, kuxinak aldatuz gero, beste irudi guztiz desberdin bat lor daiteke. Kuxinek esperimentaziorako aukera ezin hobea ematen dute, gainera. Ehun, kolore, tamaina, forma eta estanpatuekin jolas daiteke, nahi den giroa lortzeko. Kuxinekin apaintzeko orduan ikusmen-harmonia bilatzen bada, gelaren gainerakoaren kolore-tonu bera aukeratzea komeni da. Edo modan dagoen kolorea aukeratu daiteke: Very Peri koloreaz gain, lur eta terrakota tonuak, berdeak, urdinak, laranjak, horiak.... Ausartzea da kontua.

elmueble.com

KUXINEN FESTA

decoora.com

MANTAK ESKURA Mantak sofan modu estrategikoan jarrita, ukitu berezia emango diogu egongelari. Ezinbestekoak bilakatu dira eta gero eta estilo eta diseinu gehiago daude. Akoltxatuak, etnikoak edo flekodunak gehien eramaten direnak eta kotoizkoak edo harizkoak dira gomendagarrienak. Kolorearekin edo materialekin kontrastea bilatu daiteke, espazioaren monotoniarekin hautsiz.

31


hola.com

32

dekorazio gehigarria ispiluak

ISPILUAK, DEKORAZIOAN FUNTSEZKO ELEMENTUA INOIZ EZ DIRA MODAZ PASA, BAINA AZKEN URTEETAN ETXEBIZITZETAN ISPILUAK PROTAGONISMOA HANDIAGOA HARTZEN ARI DIRA. piluan islatu daiteke, horrek antsietatea eragiten du eta atseden hartzea saihesten du. Bestalde, ez da gomendagarria ere ispilu bat oheburuan jartzea, eragin bera izango bailuke.

banak.com

woman.com

NON BAI, NON EZ. Etxea apaintzeko eta norbera ikusteko osagarri izateaz gain, zabaltasuna eta argitasuna ematen laguntzen du ispiluak, batez ere etxe txikietan. Argiztapen gehiago lortu nahi izanez gero, leiho baten ondoan jarri eta argitasuna gehitzen lagunduko du marko fina duen ispiluak. Feng Shuiren arabera, ispiluak ez du inoiz ere ohea islatu behar. Lo gauden bitartean, gure chi energia esnatu eta is-

BOROBILAK, HANDIAK. Ez dago zalantzarik, denboraldi honetan ispilu borobilak nabarmentzen direla. Bestalde, leiho efektua egiten dutenak ere bai, tamaina handikoak

izanik, espazioari argitasun gehigarri bat emateko. Ohikoa da egongeletan, jangeletan edo sarreretan jartzea. Estilo klasikoko ispilu «afrantsesatuak» lekua irabazten ari dira pixkanaka eta XXL ispilu handiak ere bai. Azken horiek, horman zintzilikatu gabe lurrean jar daitezke –haurrik ez den etxeetan noski–, argi asko islatzen dute eta gorputz osoa ikusteko aukera ematen dute.



34

dekorazio gehigarria osagarriak

OINETAKOAK BERE TOKIAN BEROKIEK ETA TXAMARREK EUREN TOKIA BEHAR DUTEN BEZALA, OINETAKOEK ERE BAI. OINETAKOEN ALTZARIAK ETXEKO TXUKUNTASUNERAKO BEHARREZKOAK DIRA.

E

txera iristerakoan, oinetakoak erantzi eta etxeko zapatilak janzten ditugu, eta etxe askotan ohikoa izaten da, traba eginez, oinetakoak non nahi uztea. Antolaketarekin eta etxeko estetikan lagunduko duen zapata-altzari polit batek lagundu dezake, oinetakoak ordenatzen eta kaosaren aurrean ordena mantentzen. Merkatuan zapata-altzarien aukera oso zabala dago, funtzionalak, politak, egokiak, oinetakoak beti eskura izateko. Sarreran, korridorean edo logelan jar daitezke gainera, gure beharretara ondoen egokitzen dena aukeratzea da gakoa, etxeko dekorazioan integratzen dena. Batzuk trinkoak eta estuak dira, leku gehiegi har ez dezaten. Beste batzuek, berriz, esertzeko eserlekua eskaintzen dute. Garrantzitsuena zapatentzako altzari mota horiek eskaintzen dizkiguten aukera guztiak ahalik eta gehien aprobetxatzea da.

seleok.es

Oinetakoak pareka, bata bestearen gainean Bestalde, armairu barruak hobeto aprobetxatzeko eta antolaketarako, oinetakoen «kuñak» daude. Bata bestearen gainean jarrita, pare bikoitzentzat tokia izango da.


dekorazio gehigarria kolorea

35

culmia.com

Publierreportajea

URTEKO KOLOREA, VERY PERI Pantone Colour Institute kolorean agintaritzak 2022rako izendatu duen kolorea, Very Peri izenekoa da. Urdin peri dinamikoa (bigaro) eta gorri morexka azpitonu bizi baten fusioa da, hain zuzen ere. Potentzial handiko kolorea da eta etxeko dekorazioan joko handia eman dezake. Ausartzea da kontua.

Horma bat nabarmentzea da aukera bat, tonu neutrodun paretarekin apurtuz. Errazagoa izan daiteke, apaingarrietan, osagarrietan edo dosi txikietan ere barneratzea: oheko arropetan, kuxinetan, alfonbretan, gortinetan edo mantetan. Haurren logeletarako oso egokia izan daiteke, unisex kolorea baita.


36

dekorazio gehigarria domotika

BIZIMODU EROSOAGO BATEN MESEDETAN

Oi Realtor Real State News

DOMOTIKA ARI DA, POLIKI-POLIKI BADA ERE, GURE ETXEETAN LEKUA EGITEN. BIZILEKU DOMOTIZATUEK SEGURTASUNEAN ETA EROSOTASUNEAN IRABAZTEN DUTE.

D

omotika etxebizitza batean bizi diren pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko pentsatuta dagoen sistema bat da. Domotika etxeko tresna eta gailu ezberdinetara aplikatzean, normalean, fisikoki egiten diren lan guztiak teknologiaren bitartez egitea ahalbideratzen da: argiak piztu eta itzali, etxetresna eletrikoak martxan jarri, pertsianak igo eta jaitsi, erosketak egin, ateak itxi eta ireki... Eskaintzen dituen aukerak mugagabeak dira, norberak aukeratu beharko du teknologia etxeko zein esparrutan aplikatu, dituen beharren eta egin nahi duen inbertsioaren arabera. Domotika jada ez da etorkizuneko aukera bat, errealitatea da. Goierrin, hala ere, kostatzen ari da joera berri honetara batzea, Beasaingo Mikel Elektrizitatea dendako Mikel Esnaolaren iritziz. Egiten dituzten ehun instalazioetatik bi-

tan jartzen dutela dio, baina ez du zalantzarik egiten domotika gelditzeko etorri dela esaterakoan: «Hemendik hamar urte barru oso orokortuta egon da Goierriko etxeetan ere, agian baita lehenago ere».

PERTSIANAK ETA BEROGAILUA DIRA GAUR EGUN GEHIEN DOMOTIZATZEN DIREN GAILUAK

Batez ere gazteen artean Gazteak dira domotikarekiko jakinmin gehien agertzen dutenak. «Ez da adineko pertsona asko animatzen, beraientzako nahikoa sistema konplexua da», azaldu du. Edozein etxe bilakatu daiteke domotiko. Internetera konexioa izatea da lehendabiziko baldintza nagusia. Mugikor, tablet edo ahots-laguntzaile batera (Alexa, Siri, Google Assistant) aplikazio jakin bat jaitsi beharko da gero, eta bertan etxean domotizatu nahi diren gailu guztiak integratu. Horretarako, beharrezkoa izango da, aurretik «etxeko instalazio elektriko guztia bikoiztea, nahitaezkoa baita domotizatu nahi den gailu bakoitzetik zentralita batera seinale bat bidaltzea», Esnaolak


dekorazio gehigarria domotika

37

Bizitoki domotizatu baten abantailak Dena den, badira aukera merkeagoak ere. Etxe guztia domotizatzearena iritsiko den zerbait dela dio Esnaolak, «eta ez bakarrik bizitoki partikularretan, komunitateetan eta bestelako espazioetan ere domotika luze baino lehen» errealitate bat izango dela dio. Baina, momentuz, badaude bestelako aukerak ere. Dioenez, gaur egun «pertsianak eta berogailuak egiten ditugun instalazio ia guztietan» domotizatzen dituzte. «Merkatuan badira, soilik horretarako erabiltzen diren programa eta sistema batzuk», azaldu du. Horretarako ez da instalaziorik bikoiztu behar, wifi sarea izatearekin nahikoa da: «Erabiltzeko sistema errazak dira, erosoak eta merkeak», gaineratu du. Asko dira domotikak eguneroko bizitzan eskaini ditzakeen abantailak: segurtasuna bermatu —alarmen bidezko kontrolarekin—, urrutiko kudeaketa eta komunikazioa erraztu, bizi kalitatea hobetu, erosotasunean irabazi edo aurrezpen energetikoan lagundu, besteren artean.

Bernd Opitz via Voltimum

azaldutakoaren arabera. Noski, etxeko instalazio elektriko guztia bikoizteak inbertsio ekonomiko garrantzitsu bat suposatzen du, eta ez da kasu guztietan egingarria. Esnaolak, dena den, etxe berri bat erosterakoan, edo obra integral bat egin behar den kasuetan «aurreikuspen bat eginda uztea» gomendatzen du, nahiz eta teknologia aurrerago aplikatu bertan. «Une horretan egiten ez bada, aurrerago damutu egin daitezkeelako», azpimarratu du.


38

dekorazio gehigarria birziklatu

BIGARREN BIZITZA BAT ZUREZKO ALTZARI ZAHARRAK BERRITU ETA EGUNERATUTA, PIEZA BEREZIA ETA BAKARRA SORTUKO DUGU, ETXEARI UKITU BEREZIA EMANEZ. EDONORK EGIN DEZAKEEN PROZESUA DA.

1. GARBITU, PRESTATU

treehouse.co

Lehenik eta behin, altzaria margotuko den eremua prestatu, lurra babestuz eta aireztapenerako leihoak irekita. Ondoren, altzariak dituen objektuak kendu (tiratzaileak...) eta altzariak izan ditzakeen zuloak eta arrastoak estali, egurrrerako bateragarria den materialarekin. Azkenik, lixa-hosto finarekin, altzaria lixatu, pintura, berniz edo laka kentzeko.

2. INPRIMAZIOA

hogarmania.com

Lixatzearen hondarrak kendu oihal lehor eta garbi batekin. Altzari berrituak akabera ona izan dezan eta pinturak gehiago iraun dezan, inprimazio geruza fin bat aplikatuko zaio altzariari, arrabolarekin, eta ertzetan brotxarekin. Utzi lehen pintura lehortzen. Jarraian, lixa-orri fin batekin, inprimitatuko gainazala lixatu, pintura geruza hobeto lotuko baitzaio inprimazioari. Ziurtatu gainazalean ez dela hondakinik geratu.

pintarest.es

3. MARGOTU Arrabolarekin eta brotxarekin margotuko dugu altzaria. Lehen geruza ondo lehortzen utzi behar da. Pinturari zurarentzako pintura egokigailuak gehituz gero, pintura lehortzeko denbora atzeratuko dugunez, akatsak zuzentzeko eta pieza hobeto behatzeko aukera izango da. Beharrezkoa baldin bada, bigarren pintura geruza aplikatuzko zaio. Pintaketa osatzeko, esmalte edo zigilatzaile batez estali daiteke pintura, marradurak saihesteko eta altzariari beste diztira bat emateko.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.