Dekorazio gehigarria 2020

Page 1

2020ko ekaina

DEKORAZIOA



dekorazio gehigarria

3

ZER ETA ZERTARAKO ETXE BAT DEKORATZERAKOAN, ZER ETA ZERTARAKO GALDEREN ERANTZUNAK HARTU BEHAR DIRA KONTUAN. POLITAZ GAIN, FUNTZIONALA IZAN BEHAR DUELAKO ETXEAK.

E

txe bakoitza mundu bat da. Horregatik, lehenik eta behin, ondo pentsatu behar da diseinatu nahi den espazioari zein erabilera emango zaion eta espazioa nola banatuko den. Izan ere, etxe bat polita, goxoa edo dotorea izatea bezain garrantzitsua da, etxeko gela bakoitza funtzionala izatea, bertan bizi direnen beharrak asetzea. Horri guztiari noski, bakoitzaren mundu txikiari norberaren nortasuna gehitu behar

zaio. Goierriko adituek etxe apainketarako gakoak eta ideiak eman dituzte urteroko Dekorazio gehigarri honetan, bakoitzaren mundu txiki goxoa eta erabilgarria sortzen laguntzeko.


4

dekorazio gehigarria

6-7. 8. A U R K I B I D E A

ELKARRIZKETA. Asier Arakama Arakama sukaldeak.

SUKALDEA

Berritasunez betetako SUKALDEAK.

12-13. 14-15. 16-17. 18.

6-11

EGONGELArekin asmatzeko gakoak

LOGELAk. Funtzionalitatea ardatz.

BAINUGELA 20-25

TAPIZA, sofan bakarrik ez.

ARMAIRUETAN lekua irabazteko.

20-21.

BAINUGELAK jada ez dira hotzak eta aspergarriak.

26-27.

KOLOREA. Urdin klasikoa eta beixa

30-31. 32-34.

ARGIZTAPENA 31

ALFONBRA geometrikoak

36. 40-41.

ZORUAK. Naturaren esentzia etxean.

AIREA BERRITZEKO LANDAREAK 42

TERRAZAK, handiak nahiz txikiak ere dotore. ELKARRIZKETA. Bai Erreformak Nagore Gorrotxategi.



6

dekorazio gehigarria sukaldeak

ASIER ARAKAMA ¡ Arakama sukaldeak

ÂŤEspazioak eta gure eguneroko bizimoduak baldintzatuko du sukaldeaÂť Sukaldea izango da ziurrenik, etxe batean gutxien aldatzen den gunea. Gure hornitzaileek diotenez, sukalde bat 24 urtean behin aldatzen da. Beraz, 24 urtean ondo iraungo duena, denboran zahartu gabe iraungo duena bilatzen da. Zuria da gutxiena nekatzen duena, eta garbiena ere bada. Orain katalogoetan eta aldizkarietan altzari ilunak ageri dira, eta jendeari gustatzen zaizkio, baina jartzerakoan zuria aukeratzen dute gehienek. Kolorea beste material batzuek sartuz lortzen da; adibidez, egurrezko mahaiekin eta aulkiekin, edo paretetan kolorea sartuta. Zer hartu beharko litzateke kontuan?

Espazioa eta funtzionalitatea. Gure eguneroko bizimoduak baldintzatuko du sukaldea. Gaur egun, sukalde irekiak asko jartzen dira. Guk batez ere sukaldeak eraberritzen ditugu eta sukalde irekiak nahi ditu jendeak. Normalean etxeak ez dira oso handiak eta egongelak eta sukaldeak bat eginda, espazio handiago bat edukitzeko aukera izaten da. Kasu horretan, egongelako eta sukaldeko estiloa bateratzera joan beharko litzateke, ezta? Sukalde irekia jartzen denean, sukaldeko armairua neutroagoa jartzea komeni da, etxeko tresna elektrikoak ezkutatuta, egongelako altzari bat balitz bezala.


dekorazio gehigarria elkarrizketa

Irla jartzea izaten da askoren ametsa. Bai. Leku guztietan ez da sartzen baina gehienen ilusioa irla bat edukitzea da, kanpaia sabaian jarrita. Hala ere, gero eta gehiago jartzen ari dira sukaldeko entzimeran bertan integratutako ke-erauzgailuak; birzirkulazio-sistema baten bidez, kanpaiak airea xurgatzen du, ikatz aktiboaren bidez iragazten du, koipea eta usainak kenduz, eta garbituta itzultzen du sukaldera. Era horretan, airearen garbiketa guztia kanpaiaren barruan egiten du. Hemen oraindik ez dago txip hori, baina Europan horrelakoak jartzen dira.

7

Armairu handiagoak jartzen dira orain. Burdinerian asko hobetu dute. Lehen kaxoi batek ez zion hainbeste pisuri eusten, eta orain batere indarrik egin gabe ireki daiteke metro eta erdiko kaxoi bat edo ate bat. Beraz, altzariak geroz eta handiagoak dira, eta zokaloak txikiagoak. Sakontasun pixka bat gehiago ere badute. Orain arte, 60 cm-ko sakontasuna izaten zuten, eta orain 65, 67 eta 70 cm.-koak ere baditugu. Sukalde berdin batean, zokalo txikiagoa jarrita eta 5-6 cm gehiagoko sakontasuna emanda, %10eko gehiagoko lekua irabaziko dugu. Arropa garbigailua sukaldetik kentzen saiatzen da. Bai, eta labea eta mikrouhin labea zutabe batean jarrita, altzari handiagoak jartzeko aukera daukagu. Material berriak ere indarrean ari dira sartzen. Marmola eta latoia adibidez. Marmol itxurako portzelanikoak erabiltzen dira, bai paretetan eta bai zoruetan; marmol itxurako entzimerak itzuli dira. Harraskaren eta harraskako iturriaren kasuan, latoizkoak edo brontzezkoak ere egiten hasi dira. Sukalde gainetarako zein aukera daude? Portzelanikoa erabiltzen da orain gehien, ez da markatzen eta 800 gradu eusten ditu. Hala ere, jendeak gehienean koloreagatik aukeratzen du mota bat edo beste. Corian-a ere asko jartzen dugu, bere berezitasunagatik: pieza bakarra izaten da, paretako junturarik gabe eta harraska ere pieza batean egiten da. Lehen garestiagoa zen, baina orain antzeko dabiltza. Pieza bakarra izanda, garbiagoa da.


8

dekorazio gehigarria sukaldeak

ETXE TRESNA ELEKTRIKOAK, EZKUTUAN MARMOLA INDARTSU SARTU DA ETXEKO SUKALDEETAN. HARRASKETAN, BAITA LATOIA ETA BRONTZEA ERE.

G

MARMOLAREN ITZULERA. Sukaldean bakarrik ez, marmola indartsu itzuli da etxeetara. Marmol itxurako materialak merkaturatu dituzte, marmolak berezkoak dituen betekin. Sukaldeko entzimeretarako eta paretetarako material oso egokia da.

arakama sukaldeak pintarest.es

marbresbarcelona.com

arai batean sukaldea izaten zen etxeko gelarik garrantzitsuena. Baserrietan sukaldea zen bizilekua eta bisita lekua. Beste hainbat urte askotan, ordea, sukalde txikiak egin izan dira etxebizitzetan; sukaldean aritzeko eta jateko leku hutsa zen. Orain, berriz ere, eguneroko bizitzan askoz ere leku integratuagoa bihurtu da sukaldea. Honela, sukaldea funtzio anitzeko gela bihurtu denez, dekorazioak gero eta rol garrantzitsuagoa hartzen du. Askotan gainera, egongelarekin bat egiten du sukaldeak. Kasu horietan, sukalde tradizional bateko altzariak baino, egongelakoen itxura gehiago dute gaur egungo sukaldeko armairuek. Giro hori lortzeko, ahalik eta etxeko elektro tresna gehienak armairuen barruan ezkutatzen saiatzen dira profesionalak. Bestalde, armairu modernoek ez dute tiratzailerik. Push sistemarekin –presioarekiko sentikorrak diren erretilu eta bisagren konbinazioak– irekitzen dira ateak. Horrela, atearen gainean ukitutxo bat eginez irekitzen da atea. Bestalde, material eta akabera desberdinen arteko konbinaketak goxotasuna ekarriko du sukaldera. Esate baterako, egurra, marmola eta kuartzoaren arteko konbinaketak.

HARRASKAK. Oraindik ere betiko altzairu erdolgaitzezko harraskak eta iturriak nagusi badira ere, pixkanaka beste material eta kolore batzuk indarra hartzen dira: besteak beste, latoi eta brontzezko kolorekoak, granitozkoak, beltzak...



10

dekorazio gehigarria sukaldeak

EKOLOGIKOA, JASANGARRIA GERO ETA JENDE GEHIAGO DAGO INGURUMENAZ KEZKATUTA. SUKALDERAINO SARTU DA ENERGIA AURREZTU ETA INGURUMENA ZAINTZEKO NAHIA.

A

ldaketa txikiak eginez, emaitza handiak lor daitezke sukaldea ekologikoagoa eta jasangarriagoa izan dadin. Hondakinak behar bezala bereiztearekin batera, material jasangarriak aukeratzea da errezetetako bat. Esate baterako, elikagaiak mozteko zedrozko ohola, kotoi organikozko

mantala, karbono altzairuzko labanak, zelulosa begetalezko espartzua, azalak kentzekoak altzairu herdolgaitzezkoak, banbuzko ontziak... Bestalde, kristalezko botilak eta ontziak berrerabill daitezke. Argiztapenari dagokionean, led bonbilek argi kontsumoa %80an murrizten dute.


dekorazio gehigarria sukaldeak

ENERGIA AURREZTEKO MODUAK

1.

HOZKAILUA URRUNDU. Hozkailua sukaldeko gainerako etxeko elektro tresnetatik urrundu. Labearen edo mikrouhin labearen ondoan egonez gero, bi tresna horiek sortzen duten beroaren eraginez, lan gehiago beharko baitu hozkailuak.

2.

INDUKZIO PLAKA . Bitrozeramikak eta gasezko sukaldeak indukzio plakak baino energia gehiago kontsumitzen dute. Janaria azkarrago prestatzeaz gain, indukzio plaka bakarrik itzaltzen da.

3.

A+++ ETIKETA. Elektro tresnetan A+++ etiketa daramatzatenak aukeratu; batez ere hozkailua, etengabe martxan dagoen gailua delako. Oso eraginkorrak dira eta energia asko aurrezten dute.

4.

ITURRIA. Kontsumo arduratsurako eta ura aurrezteko modua da harraskako iturriari aireztatzailea jartzea. Ura eta airea nahastuz, uraren ur-emaria zuzentzen du. Kontsumoa %50eraino murrizten du.

11


12

dekorazio gehigarria egongela

EGONGELARAKO GAKOAK EGONGELA BAT DEKORATZEKO IDEIA ASKO EGON DAITEZKE, BAINA ESTILO BAT ZEIN BESTEA AUKERATU, EGONGELA EGOKI BAT OSATZEKO HAINBAT GAKO HARTU BEHAR DIRA KONTUAN. Egongelaren banaketa planteatzen denean, altzari handienetatik hasi behar da, hala nola sofatik, telebistako altzarietatik edo otorduak egiteko mahaitik. Egongelako piezarik nagusiena sofa da, eta sofa ondo aukeratzea da gakoa. Egongela txiki batean sofa handi bat edo egongela handi batean sofa txikiegia izatea baino akats handiagorik ez dago. Zenbait kasutan, bi sofa edukitzea baino egokiagoa da chaise longue erakoa aukeratzea. Kontuan izan chaise longue duen sofa baterako 3 metroko zabalera behar dela egongelan, bi sofentzako, berriz, lau bat metro. Ez da beharrezkoa egongela altzariz betetzea atsegina eta praktikoa izan dadin. Hala ere, aukeratzen diren altzarien arabera, egongelak handiagoa edo txikiagoa emango du. Zenbat eta hutsago, espazio batek handiagoa emango du. Eta dena zuria bada ere bai; hormak zuriz margotzearekin batera, altzari nagusiak ere zuriak izan daitezke efektu hori lortzeko. Horrekin batera, egongelako pieza desberdinen artean gutxienezko pasabideak uztea ere komeni da, zenbat eta


dekorazio gehigarria egongela

zabalagoak, orduan eta zabalera sentipen handiago lortuko da. Adibidez, sofaren eta erdiko mahaiaren artean 45 cm-ko tartea. egotea gomendatzen da. Neurriekin jarraituz, erdiko mahaiaren neurria kontuan hartu behar da, proportzio egokiak mantentzeko: erdiko mahaiak sofaren erdia neurtu behar du gutxienez. Bestalde, erdialdeko mahaiaren altuera sofaren beretsua izatea komeni da, gehienez, 10 cm sofaren gainetik edo azpitik geratu behar da, bestela oso deserosoa izango litzateke. Argiztapena ere oso garrantzitsua da, batez ere argi naturala, eta oztoporik ez zaio jarri behar. Argi artifizialari dagokionean, zeharkako argiak (zutikakoak edo mahaiko lanparak) erabiltzea da egokiena, espazio bakoitzeko giro berezi bat sortzen laguntzen dutelako. Intentsitate graduagarriko argiak erabiltzea irtenbide ona da, espazio bakar batean hainbat giro sortzeko aukera ematen baitu. BAKOITZAREN UKITUA Behin egongelaren diseinu orokorra zehaztutakoan, xehetasunetara jo daiteke, bakoitzaren nortasunaren eta estiloaren araberako ukitua lortzeko. Adibidez, irakurtzea asko gustatzen zaionak, apalategi bat edo gehiago izan beharko ditu liburu guztiak gordetzeko; edo etxean gonbidatuak izatea gogoko duenak, aulki gehiago jarri beharko ditu. Bestalde, ukitu horietako bat, landareak eta oihalak dira. Landareak erabiltzen dira txokorik hutsik gera ez dadin, eta egongelako airea biziberritzen laguntzeko.

13


14

dekorazio gehigarria haurren logelak

FUNTZIONALITATEA ARDATZ LOGELA BAT ANTOLATZERAKOAN, PRAKTIKOTASUNA BILATZEN DUTE GEHIENEK. LOGELA OSATUKO DUTEN ELEMENTUEKIN ERE AURKI DAITEKE FUNTZIONALTASUNA.

H

aurrentzako logela ezerezetik antolatzea erronka bat da. Bertan sortuko baitute umeek haien mundua. Funtzionaltasuna, beraz, oinarria izango da logela martxan jartzerakoan. Logelaren tamaina eta neurriak kontuan izanda, pragmatikotasuna bilatu behar da diseinua erakargarria izan dadin. Tendentziek eragina duten arren, urtetik urtera aldatzen diren modak izaten dira.

1. ESPAZIO MOLDAGARRIA

Ganbara Altzariak

Ganbara Altzariak dendako arduraduna den Agurtzane Lasak azaldutakoaren arabera, funtzionaltasuna bilatzen dute bezero gehienek haurrentzako logela antolatu eta aukeratu behar dutenean. Umeen adinak badu zerikusirik eskaera horrekin; izan ere, handitzen doazen heinean, gustuak eta beharrak ere aldatzen doaz, eta logelaren itxurak

ere izaten ditu aldaketak. «Ez da berdina sei urteko ume batentzako logela egitea edo 15 urteko nerabe batentzako». Beraz, etorkizunaribegirako inbertsioa izan behar da, erabilgarritasunari eta beharrei erreparatuta. Espazioa utzi beharko litzateke moldaketak egiteko.

2. OHEAK Oheen aukeraketa ere adinaren araberakoa izan ohi da. Eta beharren araberakoa: «Ohe bakarra, bi ohe senideekin elkarbanatzeko bada, habia-ohea, ohatzea... nork edo nortzuk erabiliko duten jakin behar da». Nolako ohea behar den jakinda, tamaina aukeratzea da hurrengo urratsa. «Haur txikiak dituzten guraso askok tamaina normaleko ohe altuak aukeratzen dituzte, aldatzeko mahai gisa ere erabil dezaketelako ohea era honetan». Gainera, horrela etorkizunean, haurra nerabe bihurtzen denean ere erabilgarria izan dai-


15

Ganbara Altzariak

dekorazio gehigarria haurren logelak

teke. «Hasieratik baliagarria da lehen apustu bezala, eta urte luzez iraungo du». Era guztietako oheak daude: otatzea habia ohearekin, bi oheko habia ohea, azpian kaxoiak dituzten oheak, otatzea azpian eremu libre batekin... Azken hori egokia da espazioa mugatua denean, libre geratzen den azpiko aldeko eremu horretan mahaia edota sofa jar daitekeelako, atsedenerako gune bat eraikiz.

3. ARMAIRUAK Altzari guztien materiala garrantzia handikoa da, baina armairuetan are garrantzitsuagoa. Lasak azaldu du gaur egun melamina erabiltzen dela gehien: «Iraunkortasunaren aldetik egokiena da, melamina ez delako hain erraz urratzen, eta haurren energia dela eta, danbateko bat ematen badiote ez da hain erraz altxatuko». Funtzionaltasuna nagusi den arren, inplikazio handiagoa eskaintzen duten diseinuak ere badituzte: «Armairuak jantzigela gisa jartzen saiatzen gara ahal dela, eremu irekian, baina dena bere tokian izan behar da txukun ikus dadin». Armairu altuak, finak, horma-armairuak, aterik gabekoak,

gidaridun ateak, kristalezkoak, ispiluarekin, moduloka banatutako armairuak... txukun mantentzeko konpromisoaren eta gustuen araberakoa da hautaketa.

4. IDAZMAHAIAK ETA AULKIAK Espazioari egokitutako idazmahaiak prestatzen dira sarritan. Baina mahaia aukeratu baino lehen, badago kontuan izateko xehetasun bat: ikasmahaia logela barruan ala kanpoan jarri nahi den. Barruan bada –hala izaten da gehienetan– bi pertsonentzako mahaia ala bakarrarentzako izango den aztertu behar da. Birentzako alternatiba izan daiteke mahai luze bat jarri eta albo bakoitzean pertsona batentzako eremua egituratzea.

5. PARETAK Pareten harira, Ganbara altzariakeko Agurtzane Lasak azaldu du kolore lauak eskatzen dituztela bezeroek gehienbat. Halere, kolorea sartzeko aukera emanez gero, askok pentsatu eta onetsi egiten dute. «Pantailan ikusten dutenean askotan gustatzen zaie, nola geratuko litzatekeen irudi argiagoa ematen du eta».


Biok Tapizeria

16

dekorazio gehigarria tapizeria


dekorazio gehigarria tapizeria

TAPIZA, SOFAN BAKARRIK EZ Denetik tapizatzen dute Beasaingo Biok Tapizeria dendan. Inmaculada Pesquera arduradunak azaldu du kolore lauak eta erraz garbitzeko materiala direla nagusi.

T

apizeriak ere aukera ugari ematen ditu dekoratze prozesuan. Beasaingo Biok Tapizeria dendak denetariko tapizeria zerbitzua eskaintzen du; bestalde, zoruekin ere aritzen da lanean. Inmaculada Pesquera arduradunak azaldu du saltoki handien presentzia nabaria dela azken urteotan euren sektorean: «Gaur egun gazteek beste leku batzuetara joatea nahiago dute, Leroy Merlin edo Ikea bezalakoetara, eta eragina nabaria da». Agertu du jende heldua dela haien bezero profila batik bat, baina jende gaztea ere badagoela: «Orokortuz, mentalitatea desberdina da; lehen sofa on bat erosten baze-

17

nuen, haustean konpondu egiten zen, baina orain erabili, bota eta berri bat erosteko ohitura hedatuago dago». Sofak, armairuak, beira-arasak, aulkiak... edozein altzari tapiza daiteke. Fabrikatzaileak aurten marrazki gehiago ari dira sartzen, baina ia dena kolore lauekin eskatzen dela azaldu du: «Sofatan, adibidez, asko erabiltzen da kuxinen eta sofaren arteko jokoa; armazoia kolore bakar batez jartzen da, eta kuxinak estanpatu edo marrazkiekin». Materialari dagokionez, tela lodia erabiltzen da, finak ez baitu balio tapizeriarako: «Algodoia eskatzen dute sarritan, baina algodoiak asko garestitzen du prezioa». Neurrira egindako alfonbrak ere egiten dituzte Bioken: «Erraz garbitzen diren alfonbrak eskatzen ditu bezeroak». Azaldu du binilozkoak direla gehien saltzen direnak: «Haurrak dituztenek oinutsik ibiltzeko egokiak direnak eskatzen dituzte». Binilozko tapizak, gainera, paretetan jartzeko ere erabili ohi dira. Gortinak ere jartzen dituzte. Gaur egun, tolesgarriak diren gortinak dira ohikoenak: «Gortina handi bat jartzea arraroa da, bilgarriak erabiltzen dira». Oheburukoak tapizatzean ere, kolore lauak saltzen dira batik bat: «Telazkoak izaten dira, baina larru itxura izatea nahi dute bezero askok; larruantzezkoak izaten dira». Zoruen konponketan ere aritzen dira. Laminatuak dira nagusi, ondo mantentzen denez konponketa ez delako egin behar izaten. Bernizaren jatorria eta eragina ere izaten dute kontuan zorua berritu nahi dutenek: «Berniz ekologikoa da gehien eskatzen dena».


18

dekorazio gehigarria armairuak

LEKUA IRABAZTEKO LOGELETAKO ARMAIRUAK ETA KAXOIAK ORDENATUTA EGOTEA DA GEHIENEN AMETSA. ERABILTZEN EZ DENA BOTATZEA DA NEURRI BAT, BAINA BADAUDE AUKERA GEHIAG0. ESEKIGAILUAK Armairu bat txukun antolatzeko eta lekua irabazteko modurik onena esekigailuak edo pertxak erabiltzea da, arropa zintzilik jarrita leku gehiago irabazten delako; gainera arropak gutxiago zimurtuko dira. Esekigailuak jartzeko barra bikoitza jartzea da beste aukeretako bat, bigarren ilara 90 cm-ko altueran jarrita. Esekigailu guztiak berdinak izatea estetikoagoa da eta hobeto aprobetxatzen da lekua.

KAXOIAK ANTOLATU Kaxoiak zatikatzeak, gauza bakoitza bere lekuan uztea errazten du. Tokia eta denbora irabazten da, gainera, ordenatutako kaxoietan errazagoa baita gordetzea eta aurkitzea. Banaketa horiek egiteko aukera zabala dago merkatuan, gorde nahi denaren neurrietara eta beharretara ondoen egokitzen dena aukeratzea komeni da.

KAXAK, SASKIAK ETA KAXOIAK Bestalde, armairuak kaxoirik ez baldin badu, apal bat kendu eta kaxoiak jar daitezke tokia hobeto aprobetxatzeko. Kaxak eta saskiak ere oso baliagarriak dira, besteak beste, denboralditik kanpoko arropa gordetzeko. Logelan badago biltegi bat gehiago sortzeko aukera, kanape erako ohea jarrita . Ohe azpia ordenarako aukera paregabea da, poltsa berezien eta kaxen laguntzarekin.



20

dekorazio gehigarria komunak

KOMUNAK JADA EZ DIRA HOTZAK ETA ASPERGARRIAK KOMUNA DISEINATZERAKO ORDUAN AUKERA BERRI ASKO DAGO: FORMAK, MATERIALAK OSAGARRIAK... BAKOITZAK BERE ESTILOKO KOMUNA IZAN DEZAKE.

K

omunetako modak aldatuz doaz, baina oinarria berbera da: praktikotasuna eta distribuzio egokia. «Etxeak geroz eta txikiagoak dira eta, ondorioz, komunak ere txikiagoak dira. Horrek dena baldintzatzen du», azpimarratu du Ainhoa Galarza Bigmat Urbil Lazkaoko salmenta arduradunak. «Merkatuan denetarik dago. Eskaintza horren zabala izanik, bezeroak nahi duena aurkitzen du. Halere, jendea ez da asmakizunak egitekoa», azaldu du Galarzak. «Nik beti esaten dut: koloreak eta forma berriak sartzekotan, osagarrietan sartu». Hauek errazago aldatzen dira, obrarik egin gabe. Komun baten bizi itxaropena hamar urte ingurukoa da, Galarzaren arabera. Urteetan egunero askotan erabiltzen den gela da komuna. Erabilera intimoagatik, oso espazio berezia da eta ezaugarri propioak ditu. Diseinatzaileak buru belarri dabiltza lanean forma eta material leunekin, gozotasun eta epeltasun sentsazioa indartzeko.

strickedeen

1. FORMA BOROBILAK Akabera kurbatuek estilo moderno eta leunagoa ematen diote bainugelari. Esaterako, ispilu borobilak indartsu sartu dira aurten komunetara. Ohiko ispillu laukizuzen zorrotzak atzean utzi eta zintzilik dauden ispiluen aldeko apustua egin dute disenatzaileek. Komunaren ideia zurruna hausten dute. Forma geometriko desberdinetako ispilluak ere badaude aukeran ausartenentzat. Komun ontzi borobilduak ohikoak dira. Orokorrean, komun ontzietan forma eta teknologia klasikoagoetara jotzen da. Gutxi ausartzen dira garbiketa eta berotasun sis-


dekorazio gehigarria komunak

21

tema berriak dituzten komunak jartzera. Halaber, tanga hormaren barnean ezkutatzeko eta jarlekua airean uzteko joera ere ez da nagusitzen. Ontzia disimulatuago gelditzen da, baina arazoren bat sortzen denean lan eta kostu gehiago izaten du konpontzeak.

Komuneko gainazalak osagarriz beteta egoten dira: hortzetako eskuila, xaboia, garbitasun produktuak... Betekada sentsazioa areagotzen du, eta askotan ingurua narrasten du. Eskura izan beharreko osagarriak dira, baina ahalik eta gehien disimulatzeko joera gailentzen ari da: oinarri-oinarrizkoena utzi gainazaletan, eta gainerakoa tiraderatan gorde. Eskegitako armairuak bogan daude. Itxura modernoa dute eta arintasun sentsazioa ematen diote inguruari. Gainera, askotariko koloreak eta materialak sartu dituzte, egurra esaterako. Garai batean hezetasunaren erruz ezinezkoa zen, baina orain aukera egingarria eta aproposa da. Berotasuna eta dotorezia ematen dio bainugelari.

BigMat

2. GAINAZALAK GARBI

Komuneko horma kolorebakar hotz eta aspergarriak amaitu dira. Iraganeko komunak bilakatu dira azuleju patroi bakarrekoak: urdin argiak, arrosak, marroiak... Azulejuak nahasi egiten dira, baina adi, ordena batekin. Komuna banatu eta zati bakoitzean azuleju estilo bat jartzea proposatzen dute adituek. Esaterako, dutxan era batekoak jarri eta gainerakoan bestelakoak. Asko ugaritu da azulejuen eskaintza, eta orain forma, kolore eta marrazki modernoagoak aurki ditzakegu. Elementu naturalak imitatzen dituztenak, harriak kasu, eskertuak izaten dira. Komunari giro basatiagoa eta freskoagoa ematen diote. Zeramikazko azulejuetan egindako muralak ere aukera ona dira. Teknika berriekin, ekoizleek ez dute beti patroi bera errepikatu beharrik kostuak ez handitzeko, eta horrek irudiak sortzea dakar. Azulejuak alternatiba onak dira, hometako paperezko muralak kaltetu egiten baitira hezetasunarekin. Askotariko irudiak daude, baina nagusiki naturaren eta uraren tematika izaten dute: ur jauziak, basoa, uretako landareak edo animaliak.... inguru heze batekin ongi uztartzen direnak.

Homify

3. AGUR AZULEJU ASPERGARRIEI



,


24

dekorazio gehigarria komunak

KOMUNA ERE APAIN ETA EDER KOMUNA ERE DEKORATU DAITEKE. GUSTUKO OSAGARRIAK HAUTATUZ GERO UKITU PERTSONALAGOA ETA LANDUAGOA EMATEN ZAIO ESPAZIOARI.

ESKUILA Komuneko osagairik zatarrena da. Argazki guztietan kanpoan gelditzen da, baina beharrezkoa da. Disimulatuagoa izateko diseinuzko eskuilak hautatu daitezke: sofistikatuagoak edo berritzaileagoak daude. Irudian, Qualy etxearen kaktus itxurako eskuila.

TOALLA-EUSKARRIA

Irsap

Toalla-euskarriak osagarri bat gehiago dira egun. Askok berogailuaren funtzioa ere egiten dute, berotzeko aukera baitaukate. Halere, ez dute erradiadore zaharren itxurarik. Inguruneakin bat egiten dute eta apaingarriak dira. Kontuz, toallek ezkutatu egin ditzakete eta.

DOSIFIKATZAILEAK

Banodiseno

Eskuetarako xaboia erosi bezala jar daiteke komunean, baina diseinuaren ikuspegitik aukera txarra da. Dosifikatzaileak erabili daitezke armonia mantentzeko. Paretera itsatsitako dosifikatzaileak aukera onak dira, konketan arrastotik ez duelako uzten.


dekorazio gehigarria komunak

ITURRIAK

Dutxa Itxitura Dutxa itxiturek bainuentzietako gortinak ordezkatu dituzte. Dutxarekin eraginkorragoak dira zurrunagoak direlako, baina horrek ez du esan nahi aldatu ezin direnik. Gastu eta obra handirik egin gabe, binilo itsaskorrekin, erraz itxura berritu daitezke itxiturak. Betiere, gardenak eta lauak badira. Biniloak elkar nahasten badira marrazkiak galdu egiten dira. Orokorrean, biniloak zurixkak izaten dira, nahiz eta koloretakoak egon badauden. Irudi osoak izan daitezke, siluetak edo irudi abstraktuak. Sarri hutsuneekin ere jolasten dute, fantasia ukitu batekin. Gorputza ezkutatzen dute, baina sakontasuna emateko beste aldea ere ikusten da. Garrantzitsua da argia pasatzen uztea, bestelakoan asko iluntzen baita dutxa. Beste aukeretako bat textura duen itxitura aukeratzea da. Kasu honetan ur markak gutxiago nabaritzen dira, baina aldi berean argia igarotzen uzten dute barrukoaren intimitatea errespetatuz.

Iturrien eskaintza oso zabala da. Forma, akabera eta kolore desberdinak uztartuz estilo desberdinetako iturriak daude eskura eta prezio onean. Komunari nolako itxura eman nahi zaion jakitea garrantzitsua da iturriak ongi bateratu daitezen ingurunearekin. Komunari itxura klasikoago bat eman nahi bazaio ura alboetatik zabaltzen den iturri bat aukeratu daiteke. Kolore neutroak eta metalikoak izaten dituzte. Seriotasuna ematen diote inguruneari. Modernoagoak ere badaude. Forma zuzenagoak eta karratuagoak, kolore biziekin, inteligenteak... Eskuak nabaritzean ura zabaltzen duten iturriak oso gomendagarriak dira aurrezteko, nahiz eta hasierako inbertsioa handiagoa izan behar den. Koloreak ere sar daitezke estilo informalago bat lortzeko. Irudian, Grohe etxearen Allure Brilliant iturria: angelu zorrotzak, helduleku planoak eta akabera dizdiratsua ditu ezaugarri. Brontze eta metalizatu koloreak ditu, modernitatea eta klasikotasuna nahastuz.

25


26

dekorazio gehigarria koloreak

URDIN KLASIKOA ETA BEIXA ETXEKO GELA BAT MARGOTZEKO AUKERATZEN DEN KOLOREAK GARRANTZI HANDIA DAUKA, KOLOREEK SENTIPENAK ETA EMOZIOAK SORTZEN DITUZTELAKO. Margoak mirariak egiten ditu. Margotzearekin bakarrik, gela bat erabat alda daiteke. Koloreek sentipenak eta emozioak sortzen dituzte. Horregatik, garrantzitsua da gela bat dekoratzerakoan, lehenik eta behin kolore egokia aukeratzea, eta ondoren haren arabera gainerako altzariak eta osagarriak konbinatzea. Orain arte, gris argiak edo hautsitako zuriak gailendu badira ere, arropetan bezala, pixkanaka-pixkanaka beix kolorea nagusitzen hasi da. Beixaren unea dator. Dena den, urtero bezala, Pantone-k proposatu du 2020. urterako kolorea: urdin klasikoa. Urdin tonu horrek lasaitasuna, konfiantza eta lotura sortzen ditu. Bere dotoretasunagatik eta sinpletasunagatik nabarmentzen da. Beste kolore biziago batzuk ere ari dira pixkanaka indarra hartzen: laranja, adibidez. Etxea kolore ausartagoekin margotzera ausartu ezean, gomendio bat ematen dute adituek: horma batean bakarrik erabiltzea kolore bizi hori, gune, elementu arkitektoniko edo oihalen bat nabarmentzeko.


dekorazio gehigarria argiztapena

27

EGUR NATURALA LANPARETAN Argiztapenari dagokionean, lanparetan egur naturalak hartuko du leku berezia, etxeari goxotasuna eta berotasuna emanez. Bernizatu gabeko eta ia tratatu gabeko xaflak ezin hobeto ezkontzen dira beste material hotzagoekin, metalarekin adibidez. Zumitzezkoen aukera ere handia da. Hala ere, altzairuzko lanparak ere, oraindik indartsu daudela esan daiteke, giro industriala eta estilo modernoa lortzeko. Gainera, kolore katalogoa zabaldu dute, bakoitzaren gunera hobeto pertsonalizatzeko. Adibidez, gris iluna, horia, berdea... Eskandinabiar erako lanparek ere boladan jarraitzen dute. Estilo askotakoak daude, betiko kolore neutroekin, edo purismotik irten nahi izanez gero, tonalitateren bat gehitzen zaie. Espazio minimalistetan nahiz eklektikoagoetan jarri ahal izango dira, haien formak erraz konbinatu baitaitezke. Formei dagokionean, eliptikoak eta irregularrak edo zilindro sinple konbinatuak. Urre koloreak protagonismoa hartuko du.


28

dekorazio gehigarria osagarriak

BOROBILTASUNA, LASAITASUNA MINIMALISMOA ETA FORMA ZUZENAK ATZEAN UTZITA, 50KO HAMARKADAKO FORMA BOROBILDUAK SARTZEN ARI DIRA PIXKANAKA ETXEETAN. LASAITASUNA ISLATZEN DU. ISPILUAK Nork bere burua ikusteko balio izateaz gain, ispiluek funtzio bat baino gehiago betetzen dute. Ondo kokatutako ispiluak espazioa ÂŤhandituÂť dezake, argitasunean irabaziz. Ispiluen estetikari begiratuz, borobilak dira azkeneko joera nagusia; ispiluak soilik edo soka batetik zintzilatuta. Etxeko edozein tokitan jartzeko egokiak dira.

ALFONBRAK Egongelako edo logelako elementu bat nabarmentzeko erabiltzen alfonbra borobila sarritan; altzariena adibidez. Baina monotonia hausteko ere baliagarriak dira. Alfonbraren neurri egokia bilatzea da gakoa, ez handiegia eta ez txikiegia. Koloreari eta estiloari dagokionean, gelako gainerako elementuekin bat etorri behar du.

ALTZARIAK Altzarietan ere forma borobilduak nagusitzen ari dira pixkanaka. Mahai borobilek gainera, espazioa irabazteko aukera ematen dute. Aulkiei dagokionean, bizkarraldearen goi aldea borobildua edo obalatua dutenak itzuli dira. Aulki horiek, tapizatuak edo saretxoa dutenak izango dira gainera, denboran atzera eginez. Egongelako butakek edo sofek ere forma borobilduak hartuko dituzte.



30

dekorazio gehigarria alfonbrak

ALFONBRA GEOMETRIKOAK ETXE BATEAN ELEMENTU APAINGARRI GARRANTZITSUENETAKOA DA ALFONBRA. ETXEA JANZTEKO ETA GELEI BEROTASUNA EMATEKO OSO BALIAGARRIAK DIRA.

E

txeko ia gela guztietan alfonbra bat edo gehiago jar daiteke. Aurten, forma geometrikoak dituztenak daude bogan, material garbigarriekin eta naturalekin osatutakoak. Erronboak, sigi-saga formak dituztenak dira gune modernoenak apaintzeko aproposenak. Degradatutako koloreak ere modan daude. Tonuen konbinazioak eta tonuen segidak edo gainjartzeak edozein dekorazio motarekin konbinatzen errazak dira.

pintarest

Ehun naturalak eta binilikoak Bestalde, ehun naturalak, jutea adibidez, oso erabilgarriak dira. Horrelako diseinuek landa kutsua ematen diote etxeari. Gainera, forma eta tamaina guztietakoak daude aukeran; borobilak daude moda-modan. Ehun naturalen beste aldean daude binilikoak. Objektu desiratuenetako bat bihurtu da binilizko alfonbra, askotariko diseinuak daudelako, eta batez ere, erraz garbitzeko modukoak direlako. Gela eta estilo guztietarako pieza egokiak dira, baita sukalderako ere.


dekorazio gehigarria kuxinak

31

Kuxinarik politenak eta originalenak eduki ditzakegu, baina ez dute balio handirik izango behar den bezala ez badira jartzen. Kuxinen antolaketa da garrantzitsuena, kuxinak antolatzea artea delako. Kuxinak sofan jartzeko garaian kontuan hartu beharreko lehenengo gauza, simetria da. Hau da, oreka egon dadila kuxinen artean. Horretarako, muturretatik astea gomendatzen da. Hiru

edo bosteko kopurua da egokiena. Bestalde, konbinazio egokiak ere ezinbestekoak dira, kuxinen bolumenak eta oihalak kontuan hartuta. Gelako tonuarekin hausteko kuxinak erabiltzea ere oso interesgarria da. Kolorearekin bezala, oihalen diseinuekin ere jokatu daiteke. Ilezko kuxinak, artilezkoak, brodatuak... horiek guztiek nortasuna emango die sofari.

alformbrashamid

KUXINAK JARTZEAREN ARTEA


32

dekorazio gehigarria zoruak

NATURAREN ESENTZIA ZURE ETXEAN IRENE ARRONDO ZURA AROZTEGIKO ARDURADUNAK MATERIAL NATURALEN ALDEKO APUSTU SENDOA EGIN DU, «BIZITOKI ATSEGINAGOA, GOXOAGOA ETA GAINERA OSASUNARENTZAT ONURAZ BETEA IZATEN LAGUNTZEN DUTELAKO»

Zura aroztegiak hamarkadak daramatza egurraren bueltan lanean. Negozio familiarra da, eta belaunaldiz belaunaldi enborren barruan aurkitzen den edertasuna baloratu eta agerian jartzea izan da haien pasioa. Urteetan jasotako esperientziari esker, zerbitzu profesional eta pertsonalizatua eskaintzen dute. Irene Arrondo Zurako arduradunak argi du: «Haritz egurrezko zoladuren bidez bizitoki atsegin, goxo eta bereziak sortzen laguntzen diegu bezeroei». Zurezko parketak gainera, onurak baino ez ditu, «etxeko ongizatea hobetzen laguntzen du». Izan ere, material natural hori, «bere konposaketari esker, etxeko hezetasun mailara egokitzen da, arnasten dugun aire kalitatea hobetuz eta germenen agerpena gutxiagotuz». Gainera, «isolatzaile termiko eraginkorra denez, bizitokian tenperatura atsegina mantentzen laguntzen du, energia aurreztuz». BEZEROAREN ONGIZATEA Lehengaien kalitatea eta naturarekiko errespetua ezinbestekoak direla sinesten dute Zuran. Horregatik, baso jasangarrietatik eratorritako egurra erabiltzen dute soilik. «Bezeroaren osasunari ere garrantzia bera ematen diogunez, gure produktuetan erabat baztertzen ditugu produktu toxikoak, disolbatzaileak eta konposatu lurrunkorrak». Gainera, bakoitzaren etxearen izaerari egokitzeko, egitura eta estilo desberdinak daude. Lau egiturekin egiten dute lan gehienbat: «egitura lineala, hungria punta, gari egitura eta mosaiko egitura». PERTSONALIZATU ZORUA Aukeratutako egurrari azken ukitua emateko «berniz eta olio gama desberdinak» daude. Zuran, produktu naturalengatik apustu sendoa egin dute, berniz eta olio ekologikoak erabiliz. «Egurrezko zoruari akabera desberdinak eman eta egurraren edertasuna areagotzeko aukera eskaintzen dute». Barne-dekorazioko profesionalen nahiak asebetetzeko aukera zabala dute, «kolore klasikoetatik hasi eta bereizgarrienetaraino». Prozesu hau lantegian zein bezeroen etxean egiten dute. Lantegian, «makinaz bernizatutako parketaren ezaugarri nagusia bere gogortasuna da, izpi ultramoreen bidez le-


dekorazio gehigarria zoruak

hortzen baita». Gainera, «suaren aurkako berniz tratamendua eskaintzen» dute, «baita habitataren ekologia errespetatzen duten ur-bernizen aplikazioa ere». Egurraren nortasun naturala areagotu nahi duten haientzat, olio ekologikoak gomendatzen dituzte. Arrondok esan du, «olio ekologikoak erabiliz bukaera ederrak lortzen» direla. Ematen dion itxuraz harago, «prozesu honen bidez, egurra babestuta geratzen da, poroak irekiak dituela».

33

Gogoratu, etxean bertan olio naturalez bukaturiko tratamendua egiteko aukera ere badagoela. «Bukaera desberdinak zeintzuk diren ezagutu, eta etxearekin ondoen datorrena baino ez da aukeratu behar». Prozesuari bukaera borobila emateko «zoladuraren muntaketan espezializatutako konfiantzazko profesionaletara jotzea da onena». Zoru egokiena aukeratzeko zalantzarik baduzu, Zuran, modu pertsonalizatuan lagunduko dizute.


34

dekorazio gehigarria zoruak

LEHEN EGUNEAN BEZALA EGURREZKO ZORUA BALDINTZA EZIN HOBEAN MANTENTZEKO, NAHIKO IZANGO DA AHOLKU HAUEK JARRAITZEA.

E

gurrezko zoruekin naturaren esentzia etxean sartzen da, eta oso garrantzitsua da bere mantenua eta zaintza bermatzea. Horretarako, Zura enpresakoen gomendioen arabera, etxeko hezetasun erlatiboa %40-70 artean egotea komeni da, uzkurtze eta zabaltzeak saihesteko. Bestetik, tenperaturari dagokionez, 17 eta 21 ºC bitartean mantentzea da egokiena. Inguru oso lehorretan, berogailu zentrala duten etxeetan esaterako, berogailuetan hezegailuak erabiltzea gomendatzen dute. Eta etxetik denbora luzerako joanez gero, geletan zehar ur ontziak jartzea aholkatzen dute, haize sarrera txiki bat utziz.

kaldewei.es

Keinu txikietan dago gakoa Mugitu beharreko altzarietan feltro itsaskorrak jarri behar dira: mahaietan, aulkietan, sofan… Etxearen sarreran alfonbra jarri behar da, zikinkeria, ura eta bestelakoak sartzea saihesteko. Inoiz ez eman argizaririk. Ez mugitu gurpildun aulki, altzari edo jostailurik. Saihestu etxeko animalien harramazkak, eginbeharrak… Inoiz ez jarri enbalatzeko zinta itsasgarririk egurraren gainean, berniza xurgatu eta zorua kaltetzen baitute.


dekorazio gehigarria zoruak

Zura garbi mantentzeko aholkuak

1.

ZURA-GARBI MAKINA. Zura-garbi egurrezko zoru naturalak garbitzeko gailu espezializatuaren erabilera gomendatzen dute. Makina hori egurra zaintzeko eta garbi mantentzeko sortua da, eta egurrezko zoruak baldintza hobean mantentzen laguntzen du. Erabiltzeko erraza da gainera, botoitxo bat zapalduz, makinak berak egiten du lan guztia.

2.

GARBI XABOI NEUTROA . Egurrezko zoruak garbitzerakoan, zein produktu erabili ere kontutan izatea garrantzitsua da. Horregatik, Garbi xaboi neutroa gomendatzen dute Zura enpresako espezialistek. Produktu espezializatua da, eta horrek abantailak baino ez ditu ematen. Bere kalitate eta esperientziak erakutsi du lurzoru eta barnizak mantentzeko produktu ezin hobea dela.

35


36

dekorazio gehigarria terrazak

TERRAZA TXIKIAK

Pinterest

Ondo apaindutako terraza txiki bat bereziki xarmagarria izan daiteke. Terraza txiki bat apaintzeko sekretua espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzea izango da, zabalera handitzen saiatzea edo, gutxienez, gehiegi ez kargatzea, bertan egotean estutasunsentsaziorik ez izateko. Eta, jakina, gure espazioa zenbat eta funtzionalagoa izan, askoz hobeto. Horrelakoetan, elementu bertikalek joko handia ematen dute, adibidez, oso leku gutxi hartzen duten lorategi bertikalak jartzea aukera bikaina da.. Altzariei dagokienez, mahai tolesgarri erdizirkularrak, aulki polit batzuekin lagun daitezke. Espazio txikia izanda ere, praktikoago bihurtzen dute. Beste aukera on bat, eta moda-modan dagoena, egurrezko kutxa bat jartzea da. Kolore desberdinetako kuxinak jarrita, eserleku bihur daiteke, eta gainera, biltegi txiki bat ere bada. Terrazako landareak zaintzeko erremintak gorde daitezke bertan.

TERRAZA HANDIAK Terrazaren tamaina edozein dela ere, koloreekin eta materialekin jolas daiteke, estilo eta efektu desberdinak lortzeko. Koloreei dagokienez, zuria kanpoko terrazak apaintzeko kolore ezin hobea da, freskotasunez eta argiz betetzen baititu espazioak. Denda den, denboraldi honetan askatasuna ezartzen da. Bai marroiak bai laranjatuak, gorriak, fuksiak eta beste tonu deigarri batzuk baimenduta daude. Beraz, utzi bidea sormenari. Materialei dagokienez, egurra da terrazako erregina. Egurra zenbat eta naturalagoa eta higatuagoa izan, hobe. Harria da beste gogokoenetako bat bere naturaltasunagatik. Katamotzak ere nahiko ondo geratzen dira. Eta espazio eklektiko bat lortu nahi badira, lagundu gurpilak dituzten aulkiekin. Aitzitik, terrazarako bilatzen dena look koloristagoa, chic edo marinela bada, urdin ilun koloreak oso itxura berezia emango du eta modan dago kanpoko terrazak apaintzeko 2020rako.



38

dekorazio gehigarria osagarriak

Papelisimo

ZURE ERARA, ZURE ESKUEKIN

DEKORAZIO PRODUKTUEK BEREZITASUNA ESKAINTZEN DIETE ETXEBIZITZEI. HONA HEMEN NORBERAK ETXEAN EGIN DITZAKEEN HAINBAT OSAGARRI.

o

hartu berrerabili daitezkeen materialak eta egitzazu zuk zeuk zure etxean jar ditzakezun objektu zoragarri hauek.

jantzi polita izan daiteke, azkar eta material gutxirekin. Lata bat margotu ezazu. Klarionarekin egindako margoa egokiena da latorriarentzako. Eta baduzu loreontzia!

Latorrizko loreontzia Landareak plastikozko loreontzietan dituzu eta dotore jantzita izan nahi dituzu? Lata batekin egindako loreontzia

Arrautzekin eginiko kandelak Arrautzak, kandelak, koloretako argizariak, lapikoa eta labana beharko dituzu. Hasteko, arrautzaren goikaldean zulo-


dekorazio gehigarria osagarriak

Kortxozko ahozapitakoa eta panela Mahai bueltan, bazkaldu eta afaltzerakoan, ahozapiak ondo gordeta eta txukun izan nahi badituzu, moztu kortxoak luzeran erditik eta itsatsi bata bestearen alboan. Borobil antzeko bat eratu behar da, erditik ahozapia pasa dadin. Hiru pausu errezekin ahozapitako eder eta polita izango duzu mahaia apaindu eta sukaldea txukun izateko. Orain-

dik kortxoak gelditzen bazaizkizu, argazkiak edo dena delakoak itsasteko panela osatu dezakezu. Moztu erditik luzeran kortxoa, eta itsatsi egurrezko xafla batean, banan-banan, bata bestearen alboan. LED lanpara Honetarako material gehiago beharko dituzu. Agian etxean ez dituzun objektu batzuk beharko dituzu, baina etxean ez badituzu ere, merke eskuratuko dituzu herriko dendaren batean. Egurrezko makiltxoak, medikuak mingainean jartzen dizkizun horietakoak, laberako papera, Led argiak (agian Eguberritan erabiltzen direnak) arkatza, guraizeak eta kola behar dira lanpara hau egiteko. Hirukiak osatu behar dira makilekin, eta bata bestearen gainean jarri, zuk nahi duzun zabalera lortu arte. Led argiak sartu hirukiaren barnean, eta bi hiruki gehiago egin alboetan jarri eta lanpara ixteko. Bi hiruki horiei laberako papera jarriko diegu, eta bi alboetako tapak izango dira.

Pinterest

txo bat egin, eta barrukoa hustu. Garbitu ondo arrautzak hurrengo pausua baino lehen. Ondoren, moztu kandelak labanarekin eta atera barruan duen haria. Hari hori erabiliko da arrautzetan eta, hortaz, haria ere zati txikietan moztu beharko dugu. Kandelak puskatuta, lapikoan urtuko ditugu kontu handiz. Urtuta dagoenean, nahastu nahi duzun kolorearekin, sartu haria arrautzan eta bete likidoz. Arrautzak hozten direnean, zuritu egin behar dira eta badugu arrautz formako kandela. Zutik egon daitezen, edalontzi txikiren batean jar ditzakezu.

39


40

dekorazio gehigarria koronabirusaren ondorena

NAGORE GORROTXATEGI · Bai Erreformak

«Etxean eguzkiak jotzea eta balkoia izatea gehiago baloratzen dira orain» Martxoaz geroztik, koronabirusaren pandemiak eta alarma egoerak behartuta, etxean ordu asko sartu beharrean izan dira herritarrak. Behar eta helburu zehatz batzuk betetzera bideratutako etxeetan eta bizimoduan, behar berriak sortu dira, besteak beste, lantoki ere bihurtu delako etxea. Bai Erreformak enpresako diseinatzaileak egin du errepasoa, eta gomendioak ere eman ditu. Covid-19ak aldatu al du etxe bateko lehentasunen zerrenda? Nik uste dut jendeak orain beste era batera baloratzen duela etxea; dauzkan alde onak eta txarrak zeintzuk diren konturatzeko balio izan digu itxialdiak. Adibidez, nik beti baloratu izan dut eguzkiak etxean jotzea, baina jende askok ez, eta orain konturatu dira asko zein garrantzitsua den eguzkiak etxean jotzea. Bi hilabetean etxe-

an eguzkiarekin edo eguzki gabe egotea.... Garbi geratu da ez dela berdina. Eguzkiarekin batera, balkoia izatea ere bai, ezta? Hori da. Orain uste dut etxean eguzkiak jotzea eta balkoia izatea gehiago baloratzen direla. Balkoia etxeko gunerik garrantzitsuenetakoa bihurtu da. Arnasa pixka bat hartzeko tokia izan da, eta jendearekin harremanetan egoteko tokia. Beste sentipen bat izan dugu balkoietan. Etxean zaude, baina kanpoan zaude. Orain etxe bat erosteko garaian kontuan hartuko da? Nik uste dut baietz. Pentsatzen dut jendeak bi gauza horiek kontuan hartuko dituela. Orain arte ez da hainbeste baloratu, azken batean, ez ginelako etxean egoten. Etxea lantoki ere bihurtu da askorentzat. Lau laguneko familia baten etxean, adibidez, behar

«ORAIN KONTURATU DIRA ASKO ZEIN GARRANTZITSUA DEN EGUZKIAK ETXEAN JOTZEA»


dekorazio gehigarria elkarrizketa

adina mahai ez eta lanerako tokiak egokitu behar izan dira . Bai, egoera puntual bat izan delako. Egunerokotasunean ez ditugu hainbeste mahai beharko etxe batean. Sukalde bat beti ez da sukalde bat, bulego bat ere bihur daiteke egunean zehar. Agian lehen ez zeuden 4 ordenagailu etxean. Egoera hori zerbait puntuala dela esango nuke. Gimnasioa ere sartu nahi izan du askok. Kasu hori ere berdina da, etxeak txiki geratu zaizkigu 24 orduan egiten ditugun ekintza guztiak etxean egin ahal izateko. Lanerako mahaia, korrika edo bizikleta edo ariketa desberdinak egiteko gune bat... Orain denok nahiko dugu txaleta lorategiarekin. Kanpoan geneukan guztia orain etxean eduki nahi dugu, baina ezin dugu egoera puntual baten arabera pentsatu. Bestela dena jarri beharko genuke auzitan. Argiaren kontsumoa ere igo egin da. Kontsumo baxuko bonbilen garrantzia nabarmen geratu da. Egun guztia etxean egonda, argiaren kontsumoa aldatu egin da. Orain gehiago begiratuko dugu luminaria bakoitzaren kontsumoa, led argiak jartzea, kontsumo gutxiagokoak. Landare gosea ere eduki du jendeak. Bai, berdea, edo natura ikustea behar izan dugu, lorategia etxean edukitzea. Zuek lanean aritu zarete alarma egoeran. Joera aldaketarik nabaritu duzue? Jendeak orain portxeak nahi ditu, terrazan portxeak egitea. Orain arte ez genuen baloratzen terraza nola zegoen, baina orain daukaguna txukundu nahi dugu. Lur sail zati bat duten askok, igerilekuak erosi dituzte udarako. Bai. Txikia nintzenean etxeko zelaian igerilekua jartzen genuen, eta orain berriz jarri dugu. Garai bateko kontuak itzultzen ari direla ematen du. Nola edo hala udarako moldatzen, badaezpada.

41

FUNTZIO ANITZEKO GELAK Garbi geratu da, pandemia egoera baten aurrean gaur egungo etxebizitza ereduak hutsune asko dituela. Izan ere, etxea hotela balitz bezala erabiltzera ohituta dagoen gizartean, pandemia garaian etxean luzaroan egon ondoren, profesional askori begiak irekitzeko balio izan die. Arkitektuak eta diseinatzaileak hasi dira barne diseinuaren munduaz hausnartzen eta proposamen berriak egiten. Horietako bat da funtzio anitzeko guneak sortzearen beharrari garrantzia ematea. Banaketa estatikoek jada ez dute balio, eta espazioak berregokitu ahal izateko sortu behar direla diote. Izan ere, orain, umeentzako jolas lekua, txakurrari pilota botatzeko gunea edo lantoki bilakatu beharko dira etxebizitetako espazioak. Horretarako, panelak, trenkada mugikorrak edo ate lerragarriak proposatzen dituzte. Esate baterako, sukalde bat bulego bihur daiteke, sabaitik lurrera panel bat jaitsiz, etahartara, altzariak eta suak estaliz. Bestalde, pandemiak argi eta ur kontsumoa areagotzea ekarri du. Aerotermiaren garrantzia nabarmendu dute: aire girotuaren ponpa konektatuta izan daitekeelako eta sortzen duen energiak ura doan berotzeko balio duelako. Horrekin batera, birusak uxatzeko gai diren espazio eta eraikin adimenduak sortzea proposatu dute adituek. Horiez guztiez gain, etxeko sarrera egokitzea ere garrantzitsua izango da orain, etxera datorrenak garbitasun neurriak bete ditzan, eta txamarrak eta poltsak bertan utz ditzaten, birusa etxean sar ez dadin.


42

dekorazio gehigarria landareak

ETXEKO AIREA GARBITZEKO BOST LANDARE Landare batzuk apaintzeaz gain, etxeko airearen kalitatea hobetzen dute. NASAk eta bestelako unibertsitate batzuek ikerketak egin dituzte landareen gaitasun horien inguruan, eta egiaztatu dute, landareak kaltegarriak diren sustantziak desegiteko gai direla eta onuragarriak direla toki bakoitzerako aproposa dena aukeratuz gero. Osagai aldakorren inguruko ikerkuntza askoren ostean, landareek gaitasun hori dutela baieztatu ahal izan da: arropek, altzariek eta abarrek askatzen dituzten substantziak, makina elektronikoenak eta beste hainbat desegiten dituzte. Apaintzeaz gain, landare askok etxeko airea garbitzen dute, toxikoak deseginez. Batez ere gaizki aireztatutako espazioetarako aproposak dira.

1.

Areka. Palmondoen familiako landare tropikal honek etxea dotoretzeaz gain, giro hezea behar den inguruneetarako aproposa da, beraz, hezetasun pixka bat behar dugun leku horietarako alternatiba natural on bat da. Gainera, inguruan egon litezkeen toxinak kentzen ditu eta barrualdeko giroak onartzen ditu. Palmondoen familiakoa da, barnealdeko landare bezala erabiltzeagatik ezagunenetako bat, kanpoan klima beroetan ere landu daitekeen arren.

2.

Espatifiloa. Garbitzeko ahalmen handiena duten landareen zerrendan dago, eta mantentze errazekoa da. Landare honek osasunerako kaltegarriak diren konposatu organiko lurrunkorrak murriztu ditzake, eta, gainera, eraginkorra da azetona, trikloroetilenoa eta bentzenoa ezabatzeko. Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerikako oihan tropikaletan jaioa, zeharkako argia behar du, eta hezetasuna gustuko du. Argi naturala duen bainugela bat da landare honentzako toki aproposa.

3.

Gomeroa (Ficus elastica). Kautxuzko zuhaitza, airearen formaldehidoa ezabatzeaz gain, inguruneko hezetasuna mantentzeko landare aproposa da, bere ebapotranspirazio-indize altuari esker. Asiar jatorrikoa, ficus sendoa oso esker onekoa eta gogorra da. Tenperatura altuak jasaten ditu, baina ez du bat-bateko aldaketarik onartzen. Urte gutxiren buruan oso azkar haz daiteke, beraz, kontuan izan behar da lekua behar duen landarea dela.

4.

Drakaena. Etxeko edo bulegoko kutsadurak, buruko mina, goragalea eta kontzentrazio-galera sor ditzake. Karbono dioxidoa xurgatzeko eta oxigenoa isurtzeko duen gaitasunagatik, arazo horiek saihesten lagun dezake. Hezetasuna kontrolatzeko gai da eta gainera, xilenoa, bentzenoa, formaldehidoa eta trikloroetilenoa ere kanporatzen dituzte airetik. Gelan Drakaena bat edukitzeak estresa, antsietatea, tristura eta gauean nagusi den buruko nekea murrizten laguntzen du.

5.

Huntz ingelesa. Landare igokaria da, lurretik metro askotara altxa daitekeena eta ia edozein azaleratan gora egin dezakeena. Hostoak eta zurtoina urteko edozein sasoitan bil daitezke, baina gomendagarriagoa da loratu aurretik egitea. Osasunerako kaltegarriak diren hainbat konposatu organiko lurrunkor murriztu ditzake. Landare hau lantzeko zailxeagoa da, hotza eta hezetasuna nahiago dituelako, hori horrela, balkoiko loreontzi batean jar daiteke.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.