Getxoarte 2017 - katalogoa / catálogo

Page 7

Getxoko Praktika Garaikideen Aretoko edizio honetan, ahalegina egin da gauzak egiteko modu bat doitzeko, hain zuzen, abiadura moteltzeko. Garai hauetan zinez konplexua da hori. Espazio hau egoteko arrazoia da oso izaera ezberdineko pertsonak, proiektuak eta sinergiak heterogeneotasun-maila handi batekin harremanetan jartzeko duen gaitasuna. Gauza bera gertatzen zaigu aurrean ditugun ikusleekin, eta gure eginahalaren hartzaile den masa sozialarekin. Praktika Garaikideen Aretoak, esku artean dugun zereginak aukera ematen du hasi berri diren artista batzuen lanak ikusteko, eta, aldi berean, ibilbide kontsolidatua duten artistek irakaspenak eman ditzaten maila berean, sabai beraren azpian eta denbora berean. Hori aberastasuna da. Halaber, aberastasuna da horren ezberdinak diren lengoaiak eta testuinguruak elkar gurutzatzea, elkar ukitzea eta, afektua oinarritzat hartuta, eztabaidarako dinamikak sorraraztea. Gertakari artistikora hurbiltzeko lengoaien, begiraden eta moduen aniztasun hori da gure borrokaren xedea, patroi edo sintesi egiteko asmo guztien aurka, Ez da kontu erraza, neurri estandarra eta digestio azkarra saritzen den garai batean. Edizio honetan, programa orokorreko artistek formatuetan eta tekniketan egin duten erresistentzia-lanerako ahalegina nabarmentzen dugu. Hori kuradoreen presentziarekin osatu nahi izan dugu, lanketa horien euskarri izan daitezen eta, ahal den heinean, hurrengo urratsak argizta ditzaten. Aurtengoan garrantzitsua izan da, Hedatutako Programaren -barka errepikapenahedapena... Artearen ekoizpenaren mugak luzatu, moteldu eta elkarlotzen dituzten 6 proiektu hartuko ditu, Estatuko espazioen, ez/galerien eta bitartekaritza-proiektuen lankidetzari esker. Halaber, FORMATU BERRIKO lanek aukera emango digute teknika grafikoaren eta inprimaketaren mundua ezagutzeko. Aretoaren edizio honetako apustua BITARTEKARITZA programa da, zalantzarik gabe. Programa honek aurreko heziketaprograma ordezten du, eta sekula susmorik izan ez dutenen susmoa erakartzera eta praktikekiko komunikazio-bideetan lan

egitera zuzendutako jarduera ezberdinak hedatzen ditu, hondoari eta formari dagokionez. Programa honetan bereziki erreparatu diogu era askotako publikoekin loturak finkatzeko premiari, jarduera birakorrak eta irekiak, joan-etorrikoak, proposatuz. Lanketa ereite-lana izatea proposatzen dugu, lan partekatua eta partaidetza aktibo batekin. Modu horretan, bisita gidatuak elkarrizketa bilakatzen dira, eta tailerrak lan-eremu. Ahaleginik handienak irakaskuntza ertainetara zuzentzen dira, bilatu beharreko ikusle horietara, eta planteamendu jakin batzuk garatu nahi dira, erretiroa hartutako adineko pertsonek, irakasteaz gain, beren esperientzia eskaintzeko aukera izan dezaten. Ez dut ahaztu nahi Ibon Garagarzari esker ona emateko aukera, artista gonbidatua baita. Zinez atsegina izan da harekin lan egitea, haren lanaren aurkezten eta testuingurua jartzen. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu Isaac Torresi eta Fito Conesari, oso leku konplexu batera ekarri baitituzte beren eginahal eszenikoak, hots, Areetako karpara. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu gure kolaboratzaileei, instituzio lagunei, eta arreta berezia eskaini nahi diegu Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, bai eta Artatza Erromo Institutuko lagunei (haiekin lan-dinamika dagoeneko jorratutako bidea baita) eta Getxoko Musika Eskolari ere. Eta, jakina, ESKERRIK ASKO, GETXOARTE hazteko, eta GETXO KULTURA proiektu berrian sustraitu eta hazteko -gure udalerrian PROSZENIA edo EXTRAESCOLAR bezalako gauza ederrak garatuz- bide eman duten lagun guztiei.

7


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.