Osasun-krisiari aurre egiteko proposamenak 2020. urteko martxoa

Page 1

GETXON PROPOSATUTAKO NEURRIAK Ekonomiari laguntzeko neurriak 1. 500.000 euroko laguntza-lerro bat ezartzea merkataritza-lokalen alokairuak ordaintzeko, horiek dekretuz itxi behar izan direnean. 2. 100.000 euroko laguntza-lerro bat ezartzea alokairuaren kobrantza eteteko prest dauden lonjen eta merkataritza-lokalen jabe guztientzat, alarma-egoera aktibo dagoen bitartean. 3. %100eko hobaria zaborraren eta estolderiaren tasetan, gobernuaren aginduz itxi behar izan duten negozio, saltoki, taberna eta autonomo guztiei, agindu horrek irauten duen bitartean. Jarduera bertan behera utzi duten guztientzat, jakina. (Eguneko hainbanaketa bilatu beharko da) (bilketan izango duen eragina 300.000 eurora mugatu) 4. Kanpoko terraza eta erakusketarien kanona ordaintzetik salbuestea, bai ostalaritzanegozioei, bai moda-negozioei edo beste edozein motatako negozioei dagokienez. (Eragina bilketan 100.000 ₏) 5. OHZn %25eko hobaria, gobernuaren aginduz ixtera behartuta dauden negozio, saltoki, taberna eta autonomo guztiei. (Bilketaren eragina 500.000 eurora mugatzea) 6. OHZn %50eko hobari gehigarria, Getxon kokatutako negozio, saltoki, taberna eta autonomoentzat, langilerik kaleratu ez badute. (zerga-bilketan izandako eragina 100.000 eurora mugatzea). 7. %50eko hobaria ibilgailuen zergan, flota propioa duten negozio, saltoki, taberna eta autonomoentzat, enpresako ibilgailuei dagokienez. (furgonetak, taxiak...). (Zergabilketan izango duen eragina 100.000 eurora mugatzea) 8. 1.000.000₏ gaitzea, kaleratzerik ez egiteko eta ERTE batera ez joateko konpromisoa hartzen duten saltokientzat laguntza bakar bat ezartzeko. 9. Interesik gabeko maileguetarako edo hauen abaletarako 1.000.000 euroko laguntzalerro bat gaitzea.

94 466 02 80 //

ehbildu@getxo.eus // http://getxo.ehbildu.eus/

@GetxokoEHBildu

EH Bildu Getxo

EH Bildu Getxo

1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Osasun-krisiari aurre egiteko proposamenak 2020. urteko martxoa by EH Bildu Getxo - Issuu