Getxon bizikletaren erabilera bultzatzeko proposamena, osasun-krisiaren testuinguruan

Page 1

Getxon bizikletaren erabilera bultzatzeko proposamena

0. Sarrera Covid-19 birusak sortutako osasun-krisiak eragin zuzena izan du gizartearen arlo guztietan: ekonomia, kultura, harreman pertsonalak, hezkuntza... Mugikortasunean ere ondorioak izan ditu, eta hurrengo aste eta hilabeteetan herri barruko eta herri ezberdinen arteko mugikortasuna berpentsatu beharko dira, egoera berri honetara egokitzeko. Nazioartean eta baita gurean ere, gero eta gehiago dira bizikletaren onurak azpimarratzen ari diren aditu, eragile eta herritarrak. Osasun-krisirik gabe ere, ez dago gogoratu beharrik bizikletak dituen onurak: kutsadurarik ez, osasunarentzat ona, espazio publikoaren okupazio baxua... Bada, osasun-krisian bizikletak izan ditzakeen onurak areagotu dira, pertsonen arteko distantzia sozialak errespetatzen laguntzen duelako, garraio publikoan ez bezala. Hori dela eta, nazioartean hainbat dira bizikletari lehentasuna ematen hasi diren erakundeak. Hainbat adibide topatu ahal ditugu Getxo bezalako herrietan, eta baita herri handi edo txikiagoetan ere. Izan ere, garraio publikoa erabiltzeko beldurrak eragin dezake auto pribatuen erabilera handitzea, kotxea gehiago erabiltzeko ohitura handituz. Bizikleta konponbide egokia izan daiteke herri barruko eta eskualdeko joan-etorrientzat batik bat. Hori dela eta, Getxoko EH Bildutik proposamena aurkezten dugu Getxon bizikletaren erabilera bultzatzeko eta lehentasunezkoa bihurtzeko. 1. Proposamena - Getxoko Udalak adierazpen instituzionala egingo du, bizikleta lehentasunezko garraiobide izendatuz. Horregaz batera, komunikazio-kanpaina egingo du auzokideen artean, bizikletaren erabilera bultzatzeko asmoz (webgunea, Getxoberri, sare sozialak eta abar). - Getxoko Udaltzaingoari irizpide argiak emango zaizkio bizikletaren erabilerari trabarik ez ipintzeko eta malgutasunez jokatzeko. Beharrezkoa balitz, formakuntza-saioak eskainiko zaizkie. - Bizikletaz mugituko den udaltzainen zerbitzua sortzeko eta ezartzeko lehen azterketak hasiko dira egiten eta udaltzain eta sindikatuekin partekatuko da ekimena euren ekarpenak jasotzeko. - Bizikleten mailegu-zerbitzua martxan jarriko da berriro ere, garbiketa eta desinfekzio zerbitzuak bermatuz (desinfekzioa egunero egingo da).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.