JOSE MARI GORROテ前-RI ELKARRIZKETA 2010 eko azaroak 23 an, Gernikako alkatearekin bildu ginen, udaletxean dagoen batzar gelan. Lehenengo gure izenak galdetu zizkigun, gure aurkezpena bukatu genuenean, elkarrizketarekin hasi ginen. -
Zelan joan da zure alkatetza?
Oraindik joan da barik doa esan beharko genuke. Hauteskundeak Maiatzaren 22 an izango dira eta berriz ere presentatuko naiz, baina gero hamabost egun itxaron behar direnez, gutxienez Maiatzerarte hemen egongo naiz. Zelan joan da? Ba... ondo esango nuke. Lan asko egin dugu, ezdakit ikusten dan kalean, ez dakit zuek diferentzia ikusten duzuen. Guk orain arte egin dugu.... buff.. dena esatea asko da. Ni hona iritsi nintzenean, hamar zona egin nituen herrian, eta inguruak ere konpondu nahi izan nituen ez zentroa bakarrik. Leku batzuetan hori egiten dute, zentroa zaindu eta gero ondoko zonak ahaztu, eta nik, denek eskubide berberak dituztela uste dut. Orduan, herria hamar zatitan banatu nuen. Bat, Lorategieta, zona hau, nahiko txukundu dugu: 54-55 aparkaleku berri atera ditugu, kale berriak egin ditugu eta adineko jendeak arazorik ez edukitzeko zona batzuk konpondu ditugu. Gero bigarren Errenteri auzoa, auzo hau, nahiko ahaztuta egon da. Bertan, erreka ondoa konpondu dugu barandila berria jarriz. Hirugarren, Institutua. Institutuko espaloiak zabalera handia dauka, beraz, pentsatu dugu, apur bat estutzea eta gero bertan, jardinak jartzea, loreekin... Laugarrenez, Txorraburu. Bostgarrenez, Allende ingurua. Bertan, Zeharreta auzoan frontoi berria egiten ari gara. Gero, seigarrenez, Frai Martin de Murua. Zazpigarrenez San Kristobal eta Mestikabaso. Bertako kale luze bat konpontzen ari gara, argi eta jardin berriak ipintzen ari gara. Horiek izan dira egin ditugun gauzak gehienbat. Eta horretatik aparte zer egin dugun? Ba hortik aparte adibidez, uren prezioa jaitsi dugu, uraren prezioa Gernikan Bizkaia osoan baino garestiagoa izan zelako. Guk nahi izan duguna, herria pixka bat txukuntzea izan da jendea pozik eta harro egoteko bere herriarekin. Horretaz gain, Astrako zonan daukagu martxan datorren legislaturan martxan jartzeko proiektu potente bat: Ikasketak egiteko lekua, FP-ko zentroa. Energia berriztagarriak, turismo eta ostalaritza ikasteko. Gero, hor joango da Instituto Superior de Co-diseテアo de Euskadi. Hori ez dago inon ere ez, eta jendeak ikasten dauden karrerak bukatzean, postgraduak eta masterrak egiteko. Beste eraikuntza bat, Fabrica de Creaciテウn de Cultura. Zutik dagoen eraikina dena berriztuko da eta hor kultura mailako gauzak egingo dira. Gero, alboko zonan, gune industriala dago. Gernikako jende gehienak lan egitera kanpora joan behar duenez, bertan, parke empresarial bat zabaltzeko ideia dago.
66