111 pdfsam peto petoa 2012

Page 1

Roke: Zergatik hain dramatikoa? Neure joera naturala da horrela idaztea, “Itsas labarreko etxea”, “Urte bete itsasargian”... ipuin honek amaiera tristea dute ere, dramatikoa. Honen zergatia, nik gaztetan irakurri nuen liburu batekin zer ikusia du. 11-12 urte nituela, nire lagun batek, berak gustuko ez zuen liburu bat oparitu zidan, berak ez zuen irakurri, baina kanpotik itsusia, zatarra, marrazki gutxikoa, potoloa ... izanik, niri eman zidan. Niri hasieran ere ez zitzaidan gustatu, baina irakurtzen hasi eta engantxatu egin nintzen. Ordurarte irakurri nituen liburuak, istorio laburrekoak eta umeentzako ziren, eta nobela honetako amaiera tristea dela ezan ahalko genuke. Ba, imajina ezazue, nobela hau ,“Jane Eyre”, Charlotte Brontëk 1847an idatzita eta zinemara hainbeste aldiz eramana, hain gustuko izan nuen, nire istorioetarako eredutzat hartu nuela eta horrela izaten jarraitzen du. Badakit ez dudala liburu hain onik idatziko, baina hori dela eta idazten ditut liburu dramatikoak edo amaiera tristedunak, hau imitatu nahian.

2. Jon Gerekiz: Zelan lortu duzu hain gai gogorra hain liburu laburrean sartzea? •

Istorioak berak gehiago idazteko ematen du, baina enkargu bat zenez ezin nintzen pasatu editorialak emandako mugatik. Haiek eman zidaten orri kopurua eta “gaia”. Azkenean pasatu egin nintzen eta ez da haiek eskatutako ipuina, lehen esan dudan moduan nik ez dakit zelan bukatuko diren nire istorioak. Liburua idazten hasi baino lehen, egitura pentsatu nuen, egitura eta gero pertsonaiak, eta nolako eta zer txori sartuko nituen pentsatu behar izan nuen. Oso liburu simetrikoa da. Hasieran ez neukan oso zehaztuta zer idatzi eta ideiak etorri ahala idazten nuen.

112


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.