Gazte olimpic team idazlanak/ redacciones

Page 189

(Euskara)

Atlanta, Sydney, Bartzelona, Beijing‌ eta EUSDAKI. Gu ere Olinpikoak gara Hasi dira Joko Olinpikoak Euskadin. Hiru astez, mundu mailako kirolari hoberenek bizirik mantenduko dute sugar olinpikoa eta Euskadi munduko epizentro izango da gaurtik aurrera.

Ikusgarria eta hunkigarria izan zen atzoko irekiera zeremonia. Bat-batean itzali ziren argiak eta armailetan bildu ziren 90.000 ikusleak ilunpean geratu ziren. Txalaparta soinuaz eman zitzaion hasiera, orduan sortu zen flash zaparrada eta makil-soinuak iraganean murgildu gintuen. Handientsu agertu zen Mari, Anbotoko erregina, eder eta arin, baita euskal mitologiako bertze hainbat pertsonaia ere. Jon Maia dantzariaren gidaritzapean, adin guztietako ia 500 lagunek hartu zuten parte irekieran, gure herriko historiako hainbat pasarte irudikatuz, horien artean ikusgarriena Ternuarako bidaia. Ia 100 metro luze zituen bale mekanizatu batek hartu zuen minutu batzuz itsaso bihurtu zen estadioa; inguruan, arrantzale ausartez beteriko hamar traineru, soka eta arpoiez armaturik. Hunkigarria izan zen halaber, zelaian, 300 umek Picassoren Gernika artelana irudikatzen zuten bitartean, Donostiako Orfeoia, Euskadiko Orkestra eta

Ainhoa Arteta sopranoa erdiratu eta Mikel Laboaren Baga-Biga-Higa

abestu zuteneko unea. Ondoren etorri zen Zuzi Olinpikoaren piztuera. Lau Olinpiadatan parte hartu duen gimnasta bakarrari, Almudena Cidi, egokitu zitzaion momentu ekleptikoa. Mundu osoak ikusi zuen atzo magia bailitzan, airean hegaka, Gasteiztarrak nola piztu zuen lau astez bizi-bizi egongo den kirol sugarra.

CONCURSO GAZTEAUKERA LEHIAKETA

189


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.