Gazte olimpic team idazlanak/ redacciones

Page 113

Euskadin egingo dira 2020ko Joko Olinpikoak Egia al da baieztapen hori?

Nire bizitza kirola da. Txiki-txikitan beraren zaporea dastatzeko aukera izan eta ezin izan nion uko egin. Ez dut inoiz podium batera igotzeko aukerarik izan baina dutxa osteko gogobetetzea eta edozein urre domina olinpikoko irabazlearena pare daudela uste dut.

Urteak daramatzat kirolaz gozatzen eta hura desagertzen joan beharrean, mendi elurtu horietatik jausten den bolatxoaren sekuentzia dirudite. Areagotu besterik ez da egiten.

Nire lehen kirol-oroitzapena zein den? Behin arreba korrika egitera animatu zenekoa. Gurasoekin joan eta umeak korrika ikustean, ni ere korrika egin nahi nuen. Bai, bertan atera nintzen nire praka berde eta hartzadun jertsearekin. Ezin barregarriagoa orainean, ezin pozago egun hartan. Ez duzuela sinisten? Hona hemen argazkia:

Orain gutxi, 20 urte bete ditu argazkiak eta atzo ateratakoa dirudi.

CONCURSO GAZTEAUKERA LEHIAKETA

113


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.