Unibertsoa blog

Page 1


1. ZER DA UNIBERTSOA? UNIBERTSOA: Astro guztien multzoa da, eta multzo horrek betetzen duen espazioa da. ASTROAK: Zeruko berezko gorputzak dira, hala nola, izarrak, planetak, kometak, sateliteak etab. 1.1- NOLA SORTU ZEN UNIBERTSOA? Unibertsoaren sorrerari buruz teoria asko daude, baina gaur egun zabalduena, "Big-bang" edo "Eztanda Handia" izenez ezagutzen da: BIG-BANG-a Unibertsoaren sorrerari buruzko teoria onartuena da. Teoria honen arabera, unibertsoko materia guztia gune bakar batean bilduta zegoen eta duela 15 mila milioi (15.000.000.000) urte inguru eztanda egin zuen eta materia hori unibertsoan zehar zabaldu eta sakabanatu egin zen. Beranduago materia horretatik galaxiak, izarrak eta planeta-sistemak sortu ziren. Teoria honek dioenez, gaur egun unibertsoa hedatze fasean dago oraindik. Unibertsoaren geroari begira bi hipotesi daude: 1. Unibertsoak hedatu eta hedatu jarraituko duela. 2. Erakartze-indarraren ondorioz unibertsoko gorputzak berriro ere gune batean bilduko direla.


Unibertsoaren sorrera Gizakia betidanik ahalegindu da bere ingurunea ulertzen: unibertsoak nahiz haren sorrerak jakin-min handia piztu du antzinako zibilizazioetatik hasi eta gaurdaino; jakintsuenek beraiek ere, ziur asko, zailtasun handiak izan dituzte betidanik unibertsoaren egitura eta hango gertaerak azaltzeko. Unibertso izena ematen zaio astro guztien multzoari eta horiek betetzen duten espazioari. Onartuen dagoen teoriaren arabera ―Big Bang teoriaren arabera―, unibertsoa ez da gauza estatikoa. Orain dela 15.000 eta 20.000 milioi urte artean, materia guztia puntu bakar batean zegoen elkartuta. Leherketa baten ondorioz, ordea, hedatzen hasi zen eta horrela jarraitzen du, oraindik ere fase horretan baikaude. Prozesu horretan hainbat egitura sortuz ,antolatu da materia.

ARIKETA: Bilatu ezazu ordenagailuan hitz hauen esanahiak eta kopiatu definizioak koadernoan: ASTROA

KOMETA

GALAXIA

IZARRA

ASTEROIDEA

ZULO BELTZA

PLANETA

METEORITOA

SATELITEA

KONSTELAZIOA


UNIBERTSOA UNIBERTSOA: astro guztien multzoa eta multzo horrek betetzen duen espazioa da. ASTROA: unibertsoa osatzen duten elementuak dira. Beraz, astroak zeruko berezko gorputzak dira. Hala nola: izarrak, planetak, kometak, sateliteak, asteroideak ‌ IZARRA: berezko argia duten astroak dira. Gas eta gai kosmikoz osatuta daude. Eta hauek dituzten erreakzio termikoengatik beroa eta argia sortzen dira. PLANETA : izar baten inguruan orbita bat osatuz mugitzen den astroa, berezko argirik ez duena eta energiarik sortzen ez duena. SATELITEA: planeta baten inguruan biraka dabilen astroa. KOMETA: eguzkiaren inguruan dabilen gas izoztuen bola handia da. Eguzkira hurbiltzen direnean buztan luzea ikusten zaie, berotzean sortutako gasen eragina.Ezagunena Halley da. ASTEROIDEA: planeten artean mugitzen diren astroak. Harri itxurako elementuak dira, forma irregularra eta planetaren baino txikiagokoak.Lehenengoa 1801ean aurkitu zen (Zeres). METEORITOA: asteroide txikiak eta Lurraren atmosferan sartzen direnei esaten zaie.Atmosferan sartzerakoan eztanda egiten dute eta sortutako argia ikus daiteke.Meteoritoek sortzen duten argiari izar uxo esaten zaio.Meteorito gehienek desintegratu egiten dira eztanda egitean, baina batzuk Lurreraino iristen dira. KONSTELAZIOA: izarrez osatutako irudiak dira. Gaur egun 88 konstelazio ezagutzen ditugu.


ZULO BELTZA : masa eta dentsitate handia duten eremuak, grabitatea izugarria dutela eta, bere inguruan duten materia erakarri eta xurgatu egiten dute argia barne. GALAXIA: izar multzo erraldoiak dira eta izar hauek osatzen dituzten eguzki-sistemak. Gure galaxiak Esne-Bide du izena eta formaz biribila da.

https://www.youtube.com/watch?v=qxab2yWgS0k

2- EGUZKI SISTEMA

Gure Eguzkiaren inguruan sortutako planeten eta beste gorpuz espazial batzuen sistema da. Sistema horren osagai nagusia eta sistemaren erdigunea da Eguzkia.

Eguzkia da sistemaren izarra. Bere inguruan biraka zortzi planeta dabiltza, ilargiak, asteroideak, kometak, gas eta hautsa ere.


Planetak izar baten inguruan orbitan dauden objektu handiak dira.

Gure sisteman bi taldetan sailkatzen dira: Barneko planetak, txikiak, trinkoak, harrizkoak eta metalezkoak: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. 

Kanpoko planetak, handiak, arinak eta gasezkoak: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. 

ARIKETA: Kokatu irudi honetan planetak ordenean:

http://agrega.hezkuntza.net/visualizar/eu/eseu_2011090633_2230109/false


3. LURRA PLANETA Gu bizi garen planeta, Eguzki sistemako hirugarren planeta da, Artizarra eta Marteren artean kokatuta dago. Eguzkiarekiko duen kokapena dela eta, bertako tenperaturak, ura egoera likidoan egotea ahalbideratzen du. Gainera, Lurrak bakarrik du, planeten artean, oxigeno ugarikoa den atmosfera. Bi aldagai hauei esker, bizitza forma ezberdinak daude bertan. Espaziotik ikusita oso urdin ikusten da 2/3 ura delako, horregatik Planeta Urdina deitzen zaio Satelite bakarra du: Ilargia. Unibertsoaren eta Lurraren sorrerari buruz hainbat teoria daude, baina osperik handiena duena BIG BANG teoria da. 3.1. LURRAREN MUGIMENDUAK Lurrak bi mugimendu ezberdin egiten ditu: – ERROTAZIOA: Bere ardatzaren inguruan egiten duen mugimendua da. Ardatz hori lerro imaginarioa da eta Ipar polotik Hego polora doa. Bira emateko 24 ordu behar ditu, honen ondorioz Lur planetan egunak eta gauak daude, Eguzkiak ematen duen edo ez garaian.


– TRANSLAZIOA: Eguzkiaren inguruan egiten duen mugimendua edo bira da. Osatzen duen bideari orbita deitzen zaio eta elipse forma du. Beraz, Eguzkiarekiko distantzia ez da beti berdina eta ardatzarekiko posizioa ere ez. Horren arabera lau urtaroak ditugu (udaberria, uda, udazkena eta negua). Lurrak 365 egun eta 6 ordu behar du, gutxi gorabehera, Eguzkiaren inguruan bira bat emateko (MARRAZKIAK

EGIN )

http://www.naturgaia.net/eima/unibertsoa/edukiak/Lurr aren-mugimenduak-Lurraren-mugimenduak-eta-haienondorioak-ezagutzen.html


4- ILARGIA, GURE SATELITEA Ilargia Lurraren satelitea da. Ilargiak ez du berezko argirik baina Eguzkitik jasotzen duen argiak islatzen duenez disdiratsua ikusten dugu. Bertan ez dago bizitzarik urik eta atmosferarik ez dagoelako. 4.1 ILARGIAREN MUGIMENDUAK Ilargiak bi mugimendu egiten ditu: - Errotazioa, bere baitan - Translazioa, Lurraren inguruan. 4.2 ILARGIAREN FASEAK Itxuraren arabera lau fase bereizten dira Ilargian: 

Ilbetea: zirkulu disdiratsua ikusten denean.

Ilbehera:Ilargiaren itxura txikitzen ari denean.

Ilberria: Ilargia Eguzkiaren itzalpean dago, eta ez dugu ikusten.

Ilgora: Ilargiaren itxura gero eta handiago egiten da, gero eta disdiratsuago ageri da.

Ba al dakizu ilargiak zein eragin duen itsasoko mareatan? Bilatu honi buruzko informazioa eta elkar jarri gelan.


https://www.youtube.com/watch?v=Us5rUYdLyHQ&feat ure=player_embedded 5- EKLIPSEAK ZER DIRA EKLIPSEAK?: Astro batek beste bat –osoki edo zati batestaltzea da eklipsea. Eklipseak hiru asto lerro zuzenean daudenean gertatzen dira. Lurrak, ilargiak eta eguzkiak bi eklipse mota sor ditzakete:

http://youtu.be/50A1otjSpYQ


6- GRABITATEAREN INDARRA

Espazioko gorputz guztiek grabitate indarra egiten dute. Horri esker unibertsoa eta Eguzki sistema orekan dago. Gure Eguzkia eguzki sistemako handiena da eta, berez, grabitate indarra handiena du; ondorioz sistemako astro guztiak orbitan ibiltzen dira bere inguruan. Isaak Newton britaniarrak aurkitu zuen grabitate indarra, eta hark eman zuen grabitazio-indarra zehatzen duen grabitazio unibertsalaren legea ere. Aurrerago, Einsteinek osatu zuen lege hori.


7- GALAXIAK

•Galaxiak unibertsoan dauden izar multzo erraldoiak dira. •Galaxiak formaren arabera sailkatzen dira:    

kiribilak, barradunak, irregularrak eta eliptikoak

Gure galaxia ESNE BIDEA da eta forma kiribila du.

http://www.naturgaia.net/eima/unibertsoa/edukiak/GalaxiakGalaxiak-ezagutzen.html


8- GALAXIETAN, IZARRAK Galaxiak Unibertsoa galaxiez osatua dago. Galaxiak izar multzo handiak dira eta horiek unibertsoaren osaketan bertako “adreiluakâ€? bezala kontsidera ditzakegu. Unibertsoan 100.000.000.000 galaxia inguru daudela uste da, eta horien guztien artean gaude gu,Esne Bidea galaxian. Gugandik gertuen dauden galaxia pare bat aipatzekotan, Magallanesen Hodei Handia aipatuko genuke, 160.000bat argi-urteko distantziara (1.500.000.000.000.000.000 km) dagoena, eta Andromeda, 2.200.000 argi-urteko distantziara dagoena. 8.1- IZARRAK BEREZKO ARGIA DUTEN ASTROAK DIRA. •Izarrak hidrogenoz eta helioz eta beste gasez osaturik daude eta horien erreakzioen ondorioz beroa eta argia sortzen dira. Eguzkia edo izarrak nebulosa batean jaio dira. Gaseko laino batean, haize boladen ondorioz, materia elkartu egiten da eta nukleo bat sortzen da. Eguzkia ez da laua eta ez da geldirik egoten; gauez izar bati begiratzen diozunean dir-dir egiten duela konturatuko zera, ez badu dir-dir egiten planeta bat da. Egunean ez dira izarrak ikusten gure eguzkiaren argiarengatik. Helio gehiago geratzen ez denean, izarra txikiagoa egiten da, eta hain txikia egiten da, lurraren tamaina hartzen duela, baina dentsitate gehiagorekin. Gero itzaltzen da poliki-poliki, izar beltz bat bihurtzen delarik.


9- KONSTELAZIOAK Konstelazioak zerua zatitzeko erabiltzen diren sistemak dira.

https://vimeo.com/60606401

10- ZER IKUSTEN DUGU ZERUAN? http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43573/eu/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/adjuntos/natur _zientziak/LH02-LURRETIKIZARRETARA/LH02INP_JARD/28%20ZerIkustenDuguZeruan.pdf

BITXIKERIAK 1.- Ilargira iristeko, milaka kilometro egin behar dira, 384 000 km-ko distantzia dago. 

Egin hurrengo kalkulua distantzia hori zenbatekoa den imaginatzeko.

Lurrari bira osoa emateko, 40 000 km egin behar dira. Zenbat bira eman behar zaizkio Lurrari Ilargiaren eta Lurraren artean dagoen distantziaren parekoa egiteko? 2.- Asteroide gerrikoa, astronomo batzuen ustez, garai bateko planeta txiki baten hondarrak direla diote. Euren ustez, hondamendi kosmikoren batean txiki- txiki eginda geratu zen planeta hori.


3.- Astronomoek, hau da, unibertsoa ikertzen duten pertsonek, bi tresna mota erabiltzen dituzte: teleskopioak eta irratiteleskopioak. 4.- Galileo Galileik erabili zuen teleskopioa lehenengoz, unibertsoko fenomenoak aztertzeko. 5.- Duela urte asko, Afrikako herrialde batean, Namibian, meteorito handi bat erori zen. Hoba West-eko meteorito esaten zaio eta oraindik ere eroritako lekuan bertan dago. 6.- Koperniko poloniarra, izan zen Lurra Eguzkiaren inguruan mugitzen dela esan zuen lehenengoa. 7.- HUBBLE teleskopioak 25. urteurrena bete du, 1990ko apirilaren 24an espaziora bidali zuten eta handik irudi ikusgarriak bidali dizkigu. Berari esker unibertsoari buruz gauza gehiago dakizkigu. 8.- Unibertsoko distantziak hain handiak direnez, km-troak ez duela balio hauek neurtzeko, hori dela eta “argi urteak� neurria erabiltzen da (argiaren abiadura honako hau da, 300 000 km/sko) Kontuak atera!!! Ordu batean zenbat kilometro egiten ditu argiak? Eta egun oso batean?

http://unibertsoa5b.blogspot.com.es/



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.