Materia, apunteak

Page 1

“...SAIATZE HORRETAN EZIN GELDITU...”

1. INGURUAN DUGUN GUZTIA MATERIA AL DA? 1.1. MATERIA 2. MATERIAREN PROPIETATEAK 2.1. PROPIETATEAK 2.2. PROPIETATE OROKORRAK 3. MATERIAREN ASPEKTUA 3.1. MATERIAREN EGOERAK 3.2. EGOERA ALDAKETAK 3.3.SUBSTANTZIA PURUAK ETA NAHASTEAK 4. MATERIAREN ALDAKETAK (FISIKOAK eta KIMIKOAK) 4.1. NAHASTEEN BEREIZTE METODOAK 4.2. DISOLUZIOAK 4.3. MATERIAREN ALDAKETA FISIKOA 4.4. MATERIAREN ALDAKETA KIMIKOA 5. MATERIAREN PROPIETATE BEREZIAK: MATERIA ETA ENERGIA 5.1. PROPIETATE BEREZIAK 5.2. ELEKTROMAGNETISMOA 5.3. ELEKTROMAGNETISMOAREN ERABILERAK 5.4. MATERIA ETA ENERGIA


1. INGURUAN DUGUN GUZTIA MATERIA AL DA? 1.1 MATERIA Gure inguruan dagoen guztia ( mendiak, ura, airea, gure planeta, Eguzkia...) materiaz osatuta dago. Materiak leku bat okupatzen du, eta materia bat dagoen tokian, eta une berean, ezin daiteke egon beste bat. Materiak masa du, hau da, pisua du. Beraz, masa duen eta espazioan lekua okupatzen duen edozer

materia da; biziduna eta bizigabea.


2. MATERIAREN PROPIETATEAK. 2.1 MATERIAREN PROPIETATEAK Zientzian, tamaina definitua duen edozein materia zatiari gorputz deitzen zaio. Gorputz guztiek dituzte hainbat propietate komun (orokorra) eta baita gorputz bakoitzaren araberako beste propietate batzuk, propietate bereziak, hain zuzen ere.

2.2 MATERIAREN PROPIETATE OROKORRAK Materiak baditu berezko hainbat propietate orokor. Edozein gorputz berotzen dugunean, dilatatu egiten da, hau da, luzatu. Propietate horri dilatazioa deitzen zaio. Gorputz bat leku batean dagoenean, une eta leku berean ezin daiteke beste bat han egon, Materiaren propietate horri sartezintasuna deitzen zaio. Propietate orokorren artean, masa eta bolumena, neurgarriak dira. Masak adierazten digu gorputzak duen materia kantitatea, balantza erabiltzen da neurketak egiteko. Bolumenak adierazten digu gorputzak zenbat leku okupatzen duen espazioan.


3. MATERIAREN ASPEKTUA 3.1 MATERIAREN EGOERAK Materiak hiru aspektu izan ohi ditu: solidoa, likidoa edo gasa. Egoera solidoan masa izaten dute, forma egonkorra eta aldatzen ez den bolumena. Egoera likidoan masa dute, forma aldakorra eta ez zaie bolumena aldatzen. Gas egoeran masa dute, forma aldakorra eta bolumena aldatzen zaie. Materiaren egoerak Masa

Forma egonkorra

Bolumen egonkorra

Solidoak

Bai

Bai

Bai

Likidoak

Bai

Ez

Bai

Gasak

Bai

Ez

Ez

Materia beste egoera batzuetan ere aurki daiteke. Horietako ezagunena plasma egoera da.


3.2 EGOERA ALDAKETAK Egoera aldaketak:  Solidotik likidora pasatzeari urtzea edo fusioa deitzen diogu  Likidotik solidora aldatzeari solidotzea  Likidotik gasera pasatzeari lurruntzea  Gasetik likidora aldatzeari kondentsatzea  Solidotik gasera edo gasetik solidora aldatzeari sublimazioa deitzen diogu

3.3 SUBSTANTZIA PURUAK ETA NAHASTEAK Edozein gauza osatzen duen materiari substantzia deitzen diogu. Kasu batzuetan, materia substantzia bakar batez osatua dago. Substantzia horiei substantzia puruak deitzen zaie. Substantzia bat baino gehiagoko materia motei nahaste deitzen diegu. Nahasteetako osagaien artean ez da erreakzio kimikorik gertazen eta, beraz, osagaiak baliabide fisikoz bereiz daitezke. Osagaiak bereiz daitezkeen nahasteei nahaste heterogeneoak deitzen zaie, adibidez, olioa eta ura. Osagaiak begiz bereizterik ez dagoen nahasteak nahaste homogeneoak


dira, adibidez, ura eta azukrea. Nahaste homogeneoen artean badira azpimagarri batzuk: disoluzioak. Disoluzioetan likido bat izaten da osagai nagusia eta likido horretan beste likido edo solido batt nahasten da.

Substantzia puruak

Substantziak

Nahaste homogeneoak

Disoluzioak Nahasteak

Nahaste heterogeneoak


4. MATERIAREN ALDAKETAK (FISIKOAK eta KIMIKOAK). 4.1. NAHASTEEN BEREIZTE METODOAK Nahasteak bereiztea garrantzia handia du. Adibidez: edateko ura prestatzea, zaborretik materia erabilgarriak bereiztea, gatzagetatik gatza lortzea.... Materiaren nahasteak bereizteko hainbat metodo daude:

Dekantazioa: (adibidez edaten dugun ura). Urari osagai solidoak kendu behar zaizkio, horretarako nahastea (ur arrea) biltegi baten uzten da denbora batez eta osagai solidoak ondora joaten dira. Azkenik urari kloro pittin bat botatzen zaio.

Magnetismoa: ( adibidez birziklatzea). Birziklatzean nahastea oso heterogenoak sortzen ditugu, hortik burdinazko materialak eskuratzeko, elektroimana ( elektrizitate bidez dabilen imana) erabiltzen da.

Urtzea: (adibidez plastikoak berriro erabiltzea). Materiala urtuz berrezkuratzea. Lurruntzea: (adibidez gatza lortzea). Naturatik sortzen den ur gaziko iturri batetik gatza lortzea, hau da, ura eta gatza eremu zabaletan isurtzen da, eta lurrunduz doan neurrian gatza sortzen da.

Birziklapen lantegia Elektroimana

Ur dekantazioa Gatza


4.2. DISOLUZIOAK Nahaste homogeneoak disoluzioak dira. Adibidez, gatza eta uraren nahastea disoluzio bat da; itxura hutsagatik, ezin da jakin non dauden bi osagaik Solutua: solidoa likidoan disolbatzen denean, disolbatzen den solidoari deritzo. Disolbatzailea: disolbatzen duen likidoari deritzo. Adibidez: ur gazian ura disolbatzailea izango da eta gatza solutua.

Disoluzioa

4.3. MATERIAREN ALDAKETA FISIKOA Materiaren aldaketa eta nahaste guztiak, aldaketa fisikoak izan dira. Materiak berak ez du oinarrizko aldaketarik izan, eta substantziak lehenengoan jarraitu du; adibidez, nahastean gatza bazegoen, esaterako, gatza izaten jarraitzen du disolbatzen dugunean.


4.4. MATERIAREN ALDAKETA KIMIKOA Materien substantziak itxura aldatu egiten dute (ura eta lurrina substantzia bera dira, baina itxura diferenteak dituzte). Substantziak itxura bakarrik aldatzen dutenean, aldaketa fisikoak dira. Hasierako substantzia bat, beste batean bilakatzen denean (edozein prozesuaren ondorioz) eta lehengo egoerara ezin denean bueltatu, aldaketa kimikoa gertatu dela esaten dugu. Aldaketa kimikoen eraginez substantziaren izaera aldatu egiten da; aldaketa fisikoetan nahasteetako osagaiak berreskuratu genitzakeen, aldaketa kimikoetan hori ezinezkoa da.

Elementuen taula.


5. MATERIAREN PROPIETATE BEREZIAK: MATERIA ETA ENERGIA 5.1. PROPIETATE BEREZIAK Materia mota bakoitzak beste propietate batzuk izaten dituzte, (orokorrak aparte) bereziak direnak. Garrantzitsuenei begirada bat emango diegu: Gogortasuna: - Gogortasuna, gorputz batek beste bati arrastoa (marra, urratua...) egiteko duen gaitasunari deitzen zaio. Materia bat beste batekin alderatuz neurtzen da gogortasuna, eta eta aurkako propietateari biguntasuna deitzen zaio.

Elastikotasuna eta plastikotasuna: - Elastikotasuna, materiak hasieran zuen forma berriro eskuratzeko duen gaitasunari edo propietateari deritzo (ileko goma, edozein malguki‌).

- Plastikotasuna, elastikotasunaren aurkako propietatea da, gorputz plastikoak erraz aldatzen dute forma baina ez dute lehengo forma berriro eskuratzen (plastilina,


buztina‌).

Biskositatea edo likatasuna: - Hodietatik eta ontzietatik azkar isurtzeko gaitasunari jariokortasuna edo fluidotasuna deitzen zaio eta aurkako propietateari biskositatea edo likatasuna (olioa eta eztia likido likatsuak dira).

Hauskortasuna: - Gorputz bat zatietan apurtzeko duen propietateari deitzen zaio hauskortasuna ( beira oso gogorra da baina baita hauskorra ere). Aurkako propietateari zailtasuna edo tenazitatea deitzen zaio ( mailua, giltzak‌). Disolbagarritasuna: - Materiak disolbatzeko duen gaitasunari disolbagarritasuna deitzen zaio. Materiaren beste hainbat propietate berezi: - Erregaitasuna: Substantzia erregaiak (egurra, ikatza, petroleoa‌) erre egiten direnak propietate hau dute. - Erregaitzak: Aurreko propietatea ez dutenak, ez direnak erretzen. - Harikortasuna: Hari luze eta mehetan bihurtzeko propietatea (kobrezko hariak‌). - Xaflagarritasuna: Xafla meheak egiteko gaitasuna da. - Eroankortasuna: Beroa edo elektrizitatea oso erraz garraiatzen duten materialak (eroaleak metalak, isolatzaileak plastikoa edo egurra). - Propietate elektrikoak eta magnetikoak (aurrerago ikusiko ditugu).



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.