Gazteon KZ 47 - Apirila

Page 10

10

Apirila / 47. Zbk

‘How I Met Your Mother’ Telesail honek arrakasta eta ospe izugarria izan du azken hamarkadan. 2005ean estreinatu zen, eta oraindik ere jarraitzaile zintzoak ditu. Protagonistaren seme-alaben ama nor ote den ez du askorik inporta, nahiz eta hasieran gai hori izan telesailaren muina. ‘How I Met Your Mother’ telesaioko protagonistak dira ardatz nagusia; izan ere, beraiek dira astero distirarik handiena dutenak, eta hainbat istorio eta arazo bizi dituzte, beti umore-kutsuarekin. Azken denboraldia

: B A L O R A Z I OA

Datorren urtean bederatzigarren denboraldia emitituko dute, baina oraindik zortzigarrena ez da bukatu. Maiatzean oporrak hartuko dituzte. Dena dela, baieztatuta dago datorren denboraldia azkena izango dela, eta, horrela, betiko agur esango digu lagun-talde bitxi honek.

7

Protagonista ospetsuena Barney Stinson (Neil Patrick Harris) da, “legendary” leloa duena.

‘Más Que Amigos’ Ez zuen ibilbide luzea izan telebistan ‘Más Que Amigos’ telesailak; Telecinco katean emititu zen 1997tik 1998ra bitartean, eta urtebete baino gutxiago iraun zuen. Guztira, bi denboraldik osatu zuten saioa, eta, audientzia eskasa izan zuenez, proiektua bertan behera geratu zen. Aktoreen zerrenda Alabaina, saio honetatik pasatu ziren aktore askok arrakasta dute gaur 6 egungo zineman eta B A L O R A Z IOA : pantaila txikian; adibidez, bertan daude Melanie Olivares (‘Aída’), Ana Risueño (‘Gran Reserva’), Paz Vega edo Alberto San Juan, besteak beste. Kasu honetan, protagonistak 20-30 urte bitarteko gazteak ziren. Arazo pertsonal edo profesionalak zituzten arren, beti elkartzen ziren taberna berean lagunei beren bizitzen berri emateko.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.