ISDIN SUPERIOR Guía Profe EUSK

Page 1

Irakaslearen gida didaktikoa

GOI MAILA
Pedagogo talde batek eduki didaktiko hauek osatu ditu, Bartzelonako Sant Joan de Déu Ama Umeentzako Ospitaleko Asunción Vicente dermatologo doktoreak berrikusita. ESKOLA-KANPAINA FOTOBABESERAKO

Aurkezpena

ISDINen eguzki kaltearen eta larruazala minbiziaren prebentzioarekiko konpromisoa gain hartu dugu.

Izpi ultramoreen eraginpean egotea eta adin goiztiarretako erredurak etorkizunean larruazaleko minbizia garatzeko arrisku faktore garrantzitsuak dira. Horregatik, txikienei eguzkitik nola babestu irakastea estrategia eraginkorrenetariko bat bihurtu da.

Fotobabeseko eskola kanpainaren helburua eguzkitik behar bezala babestearen garrantziaz sentsibilizatzea da. Horrela, eskolekin bat egin dugu, ikasleak eta gurasoak eguzkiarekiko behar bezalako babesaren eraginkortasunez kontzientziatzeko.

1995ean sortuta, Fotobabeseko Eskola Kanpaina Espainiako kontzientziazio kanpaina garrantzitsuenetariko bat bihurtu da.

Helburu didaktikoak

Honako hauek dira etapa honetarako helburu orokorrak:

- Fotobabeseko jarrera eta ohiturak hobetzea edo aldatzea.

- Larruazalari buruzko oinarrizko ezagutzak bereganatzea.

- Lurrean bizitzeko eguzkiaren onurei buruzko gogoeta egitea.

- Eguzkiak gure larruazalerako dakartzan onurez eta eguzki izpien eraginpean behar bezala izatearen ondorioez jabetzea.

- Ezagutza geologikoen, geografikoen eta atmosferikoen (translazio eta errotazio mugimenduak, eguzki izpiek azalera desberdinetan sortutako eragina, klimak, urtaroak, ozono geruza) eta fotobabeseko ohituren artean loturak ezartzea.

- Jasangarritasunari eta birziklatzeari buruzko kontzientzia sortzea.

Horrenbestez, ISDINek kanpaina hau eskaintzen du, fotobabeseko esparruan duen esperientzia ekartzeko eta fotobabeserako ohitura osasuntsuak izatearen garrantzia nabarmentzeko, beti ere prebentzio eta kontzientziazioaren ikuspuntutik. Bere lana bi dimentsioen zehar burutzen du:

• Informatu: ikertu eta esperimentatu

• Barneratu: ohiturak eta jarrerak

Gaitasunak

Proiektu honetan ingurumen, gizarte eta kultura ezagutzaren arloak landuko ditugu.

ARLOKO BEREZKO GAITASUNAK

Elkarrekin bizitzeko eta munduan bizitzeko gaitasuna bereganatzeak, besteak beste, honako hau berekin dakar:

• Ezagutza zientifikoa erabiltzea, ingurumen arloko arazoekin, osasunaren kontserbazioarekin edo objektu teknologikoen erabilerarekin lotutako gertuko egoerak ulertzeko, era horretan, ezagutza horretatik abiatuta, erabaki koherenteak hartu ahal izateko.

Arloak oinarrizko gaitasunei egindako ekarpena:

Gaitasun komunikatiboak

· Ideiak adieraztea eta informazioak modu eraginkorrean eta ulergarrian antolatzea, gune, gertakari, arazoak eta fenomeno geografiko, historiko, sozialak, naturalak eta teknologikoei buruz.

· Ideiak eta informazioa ahoz, idatziz, irudiekin eta IKTen bidez komunikatzea, informatzeko, konbentzitzeko eta elkarrizketan aritzeko.

· Arloko datu garrantzitsuak identifikatzea komunikazio bide desberdinak erabiltzen dituzten eta askotariko jatorriak dituzten testuetan.

GOI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 2

Gaitasun metodologikoak

· Ikerketaren xede izan daitezkeen galderak egitea.

· Lana antolatzeko trebetasunak erabiltzea.

· Informazioa biltzeko eta tratatzeko trebetasunak erabiltzea.

· Pentsamendu kritikoa eta sortzailea erabiltzea informazioa aztertzeko, arazoak ebazteko eta erabakiak hartzeko.

Gaitasun pertsonalak

· Ezagutzak eta trebetasunak testuinguru familiarretan eta ingurukoetan aplikatzea.

· Banakako zein proiektu kolektiboak diseinatzea eta aplikatzea, modu erantzulean eta sortzailean.

Ingurumen naturaleko edukiak

Ingurumen naturaleko edukiak hainbat diziplina zientifikoetatik datoz, besteak beste; biologia, fisika, geologia, kimika eta teknologia. Ezagutza horiei esker, Lehen Hezkuntzako ikasleek mundu naturalaren fenomenoei eta gizakien jardueraren efektuei buruzko galderak egiteko gai izan behar dute, eta baita ere behaketak kontuan hartzen dituzten eta euren jarduera bideratzen duten azalpen arrazionalak egiteko gai.

Zientziek eta teknologiak etapa honetako ikasleei honako hauek

eraikitzeko aukera eman behar diete:

· Honako hauei buruzko ezagutzak:

Izaki bizidunak: euren berezko ezaugarriak eta horien artean eta ingurumenarekin nola erlazionatzen diren. Era horretan, ulertu ahal izango da bere dibertsitatea eta habitat desberdinak kontserbatzeko premia eta euren osasun propioa eta osasun kolektiboa mantentzea ahalbideratzen duten bizimoduak garatzeko pertsonen beharra.

· Zientzia edo teknologia motako arazoei erantzunak edo konponbideak bilatzeko trebetasunak eta estrategiak, galderen edo ikertu daitezkeen hipotesien planteamendu batetik aurrera; horiei erantzuteko prozesuak taldean diseinatu; datuak bildu eta antolatu; irregulartasunak identifikatu eta ondorioak atera lortutako probak abiapuntu hartuta; ereduak edo prototipoak eraiki eta burututako prozesua eta lortutako emaitzak deskribatu eta justifikatu (ahoz, grafikoki eta idatziz).

Laburbilduz, Lehen Hezkuntzan bereganatu behar diren ezagutza zientifikoek eta teknologikoek ikasleei, sozialki garrantzitsuak diren inguruko arazoetarako edo auzietarako erantzunak bilatzatzeari aurre egiten hasteko aukera eman behar diete, euren jarduerei zentzua eman ahal izateko. Era berean, txikiek hasi behar dute gertakariak argitzen dituzten azalpen arrazionalak topatzeak eta prozedura eta jarrera zientifikoak aplikatzearen erabilerak ematen duen plazerra estimatzen.

Oinarrizko gaitasunen ekarpena

· Lengoaia desberdinak erabiltzea arloko edukiak modu pertsonalean eta sortzailean adierazteko eta komunikatzeko, kode desberdinen bidez adierazitako datuak aukeratzea eta interpretatzea (linguistikoak, numerikoak eta grafikoak) eta ikaskuntza prozesuari berari buruz gogoeta egitea.

· Gizakiaren gorputza ezagutzetik eratorritako osasun eta higiene pertsonaleko ohituren arabera jardutea, eta banakako desberdintasunak kritikoki onartzea eta errespetatzea (adina, generoa, ezaugarri fisikoak eta nortasuna).

· Talde lanean aktiboki parte hartzea; jarrera erantzulea hartzea, solidarioa, kooperatiboa eta elkarrizketarako irekia; norberaren iritziak argumentatzea eta gainontzekoekin kontrastatzea; funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak errespetatzea.

· Hizkuntza ezagutza eraikitzeko eta besteekin partekatzeko erreminta gisa erabiltzea, beti ere arloko berezko gaitasunen garapena abiapuntu hartuta (deskripzioa, azalpena, justifikazioa, interpretazioa eta argudiaketa).

· Gure inguruan identifikatzen diren gertakari eta arazoetarako azalpen arrazionalak aurkitzeak dakarren plazerra estimatzea eta prozedura eta jarrera zientifikoak aplikatzearen erabilpena baloratzea.

GOI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 3

Edukiak

PERTSONAK ETA OSASUNA

· Higiene, atseden, ariketa fisiko eta askotariko elikagai orekatuak hartzearen ohiturak bizitza osasuntsurako identifikatzea eta justifikatzea. Behar bezalako garapen pertsonalari eta osasun garapenari on egiten ez dieten mezuak eta praktikak identifikatzea.

Ebaluazio irizpideak:

· Higiene, elikadura, ariketa fisiko eta mantentzea gomendagarria den atsedenaldiari dagozkien hainbat ohituren praktika positiboki baloratzea eta, aldi berean, osasunari kalte egiten dioten jarduerak bereiztea.

Konexioak beste arloekin:

· Ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko mezuak ulertzea eta sortzea.

· Osasun eta higiene ohiturak aplikatzea.

Material didaktikoa

ISDINek goi mailarako (9 eta 11 urte bitarteko ikasleak) garatutako material zehatzak honako elementuak ditu:

- Proiektuaren eduki nagusiak laburtzen dituen atariko bideo bat:

- Eguzkia

- Eguzkia eta onurak

- Eguzkia eta arriskuak

- Larruazala

- Larruazala eta eguzkiaren eragina: ondorioak

-Nahitaezko fotobabeseko neurriak

- Ikasturte bakoitzerako bideoarekin lotutako bi jarduera, non, ikusmen lengoaiaren bidez, bideoan bereganatutako ezagutzak sendotu eta finkatu nahi diren.

- 4. mailako ikasleentzat, materialak «Larruazalak memoria dauka» talde esperimentua eta «Egia ala gezurra?» online jokoa barne hartuko ditu.

- 5. mailako ikasleentzat, materialak «Erradiazoaren eragina» taldeko jarduera eta «Osatu esaldia» online jokoa barne hartuko ditu.

- 6. mailako ikasleentzat, materialak «Eguzkia, larruazala eta fotobabesa» Kahoot-a eta «¿Zer dakigu fotobabesari buruz?» jarduera barne hartuko ditu. Harekin, LHko 3. eta 6. mailen artean burututako fotobabesari buruzko proiektuan zehar bereganatutako ezagutza guztiak multzokatu eta adierazi nahi dira.

Jarduera horiek abian jartzeko, gida didaktiko hau duzue, non beharrezko jarraibideak eta iradokizunak aurkituko dituzuen. Bestalde, ikasleek ikertzailearen koadernoa erabilgarri dute, non jarduera guztiak burutzeko beharrezko atazak aurkituko dituzten (PDF formatuan deskargatu daiteke www.isdinsunlab.com web gunean).

Fotobabeseko adituen diploma

Jarduera guztiak amaitu ondoren, zera proposatu nahi dugu: ikasle bakoitzak fotobabeseko adituaren diploma etxera eramatea. Horrekin, familiek parte hartzea lortu nahi dugu, hartara, etorkizunean ohitura osasuntsuekin jarraitzeko konpromisoa gain hartu dezakete.

Diploma etxean ondo ikusten den leku batean zintzilikatzea proposatu zaie (hozkailua, ate nagusia, etab.). Diploma honako web guneko atal pribatuan aurkitzen da: www.isdinsunlab.com.

Amaitzeko eta kontzeptuak bereganatu direla eta fotobabesari buruz gehiago ikasten jarraitzen dela ziurtatzeko, proposatzen dizuegu ikasleei www.isdinsunlab.com web guneko jolasak probatzera animatzea. Horrela, ikasi egingo dute ondo pasatzen duten bitartean.

PROGRAMA EZARTZEKO ORIENTABIDE ESTRATEGIKOAK

Jarduerak Lehen Hezkuntzako 4., 5., eta 6. mailetan garatzeko planteatu dira.

Hiru mailek bideoaren baliabidea partekatzen dute. Hortik abiatuta, maila bakoitzerako bi jarduera planteatuko dira, bat paperean eta beste bat, berriz, arbel digitalean edo ukipenpantailan lantzeko.

TENPORALIZAZIOA

Aurreikusi da maila bakoitzeko jarduerak berrogei minutu inguruko bi saiotan garatzea..

IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK ETA MATERIALAREN GARAPENA

Maila honetako hiru mailetan burutuko ditugun jarduerekin, ikasleengan gogoeta, analisi kritikoa eta konponbideen bilaketa sustatu eta ohitura osasuntsuak bultzatu nahi da, ikuspegi dibertigarri eta suspergarri batetik.

GOI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 4

Esperimentua garatzeko, hainbat fitxa osatu behar dira. Ikasleek horiek ikertzailearen koadernoan aurkituko dituzte, non:

• Ezagutzak abiatzen dira eta etorkizuneko ikaskuntzekin lotzen dituzte (1. fitxa)

• Euren hipotesiak islatzen dituzte eta ikaskuntza planifikatzen dute (2. fitxa)

• Esperimentua hainbat urratsen bidez burutzen dute eta eduki berriei buruz gogoeta egiten dute (3. fitxa)

• Azkenik, euren ikaskuntza prozesu propioa ebaluatzen dute (4. fitxa)

Horrez gain, garrantzitsua da aintzat hartzea ezagutzak beste testuinguruetara transferitzeak eta haiekin lotzeak (ezagutza) horiek epe luzera ikasteko eta bereganatzeko bidea errazten duela.

2. fitxa - Hipotesia

Fitxa honetan galdera bati erantzun beharko diote, jarduera honetan ikasiko dutenari aurre hartuta.

Fitxa honekin euren lan hipotesi propioak sortzen hastea eta jarduera garatu aurretiko gogoeta sustatzea dugu helburu. Era horretan, ikaskuntza autonomoa bideratuko dugu. Lan egiteko era honek «Ikasten Ikasi» gaitasuna osatzen du, ikasleak, proposatutako atazaren aurrean, euren gaitasun propioez jabetzen hasten baitira.

Jarduera hau garatzeko zera behar da:

- Plastilina

- Belaki bat edo goma-aparra

Ikaskuntzaren emaitzak

Jardueren amaieran, ikasleak honako honetarako gai izango dira:

a) Jarduera burutzeko argibideei behar bezala jarraitzea.

b) Planteatutako galderei erantzuten saiatzeko hipotesi bat ezartzea.

c) Lortutako emaitzak erabiltzea hipotesia argudiatzeko eta egiaztatzeko.

d) Aldagai desberdinen garrantzia ulertzea, besteak beste; eguzkiak Lurreko azaleran sortutako eragina edo larruazala eguzki izpietatik babestearen garrantzia.

e) Fotobabesaren ohiturak zerrendatzea.

f) Horietako bakoitzarentzako fotobabesle egokiena zein den ezagutzea.

HEZKUNTZA MATERIALA LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILA

«Larruazalak memoria dauka» jarduera

1. Fitxa - Aktibatu dakizuna

Jarduerari ekin egiteko, «Aktibatu dakizuna» izenburudun 1. fitxa osatu behar da. Ikasleek aurretiko ezagutzak hartuko dituzte abiapuntu eta horiek sakontzeko eta zabaltzeko aukera izango dute.

Ondoren, hona hemen fitxa honen 5. ariketarako emaitzak

1. galdera – Altitudea honakoa da:… Emaitza B

2. galdera – Translazio mugimenduak eragiten du…. Emaitza B

3. galdera – Eguzkiak Lurrean eragiten badu… Emaitza C

4. galdera – Eguzkia… Emaitza B

5. galdera – Azala honela osatzen da… Emaitza C

1. fitxa osatu ondoren, gida honetan zehaztutako esperimentua zertan datzan jakinarazteko unea da.

Ikasleek eskuaren hatzak plastilinan edo goma-aparrean markatu beharko dituzte, hartara, eta plastilina protagonista duen konparazio baten bidez, ikasleek ulertuko dute larruazalak memoria duela, beraz, kontuan hartu beharko dute larruazalaren gure zelulek aurre egin beharreko kalteek eta arriskuek aztarna bat uzten dutela eta azken horrek larruazala gaixotasunen eta hondatzeen aurrean ahulago bilakatzen dutela. Horregatik, garrantzitsua da behar bezala fotobabestea, jaioberri garenetik.

Emaitzak

Ondoren, hona hemen 2. fitxako 1. ariketaren emaitzak:

1. Belakiak bere itxura berreskuratu du, baina plastilinak ez, nire hatzak azaleran markatuta geratu direlako.

Ikaskuntza prozesua amaitu ondoren, 4. fitxan euren ondorioak atera ahal izango dituzte, eta baita ikaskuntza prozesua eta emaitzak ere.

GOI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 5
3. Fitxa - Urratsak 4. Fitxa - Ondorioak
X

«Egia ala gezurra?» jarduera

Emaitzak

Ondoren, hona hemen jolasaren galderen erantzunak:

- Jarri fotobabesa etxean, atera baino lehen - GEZURRA

- Aplikatu kopuru gutxi gorputz osoan zehar - GEZURRA

- Ez ahaztu belarriak, eskuak eta oinak eta bereziki sentikorrak diren atalak, esaterako, sudurra, ezpainak eta oinbularrak - EGIA

- Aplikazio bakar batek egun osoan zehar babestuko zaitu - GEZURRA

- Lainotuta badago, ez duzu zure larruazala babestu behar - GEZURRA

- Kontuz ibili mendian zaudenean, elurra dagoenean edo hondartzan edo igerilekuan

zaudenean - EGIA

- Saiatu eguzkiaren eraginpean eguerdiko 12 eta arratsaldeko 4ak artean jartzen, eguzkiko

erradiazioa bertikalago iristen eta handiagoa baita - GEZURRA

- Bero egiten badu, edan ura sarritan - EGIA

- Jarri fotobabeslea egunero, urte osoan zehar - EGIA

- Badaude eguzkitik behar bezala babesteko beti eraman behar dituzun bost gauza: kapela, eguzkiko betaurrekoak, fotobabesa, kamiseta eta ura - EGIA

- Eguzkiaren eraginpean egon ondoren, zure larruazala oso lehor dago. Hidratatu berriz aftersun-ekin. Azken horrek, gainera, freskatzen lagunduko dizu - EGIA

- Larruazala eguzkiarekin gaztetu egiten da - GEZURRA

HEZKUNTZA MATERIALA LEHEN HEZKUNTZAKO 5. MAILA

«Erradiazioaren eragina» jarduera

1. Fitxa - Aktibatu dakizuna

Jarduerari ekin egiteko, taldeak «Aktibatu dakizuna» izenburudun 1. fitxa osatu beharko du. Ikasleek aurretiko ezagutzak hartuko dituzte abiapuntu eta horiek sakontzeko eta zabaltzeko aukera izango dute.

1. fitxa honen galderak planteatu dira beste mailetan ikasitako edukiak aktibatzeko ez ezik, esperimentua garatzeko beharrezkoak diren eduki berriak aurkezteko ere.

Emaitzak

Ondoren, hona hemen fitxa honen emaitzak:

Eguna – Gaua

Errotazioa – Translazioa

Eguzkia-Eguzki erradiazioa

Larruazala – Dermis, epidermis, hipodermis

Klorofila – Fotosintesia

Iparra – Hegoaldea

Melanina – Beltzaran-kolorea

Fotobabeslea – Eguzki iragazkia

Fototipo – Larruazal tonua

Latitudea– Altitudea

Fitxa honetan galdera bati erantzun beharko diote, jarduera honetan ikasiko dutenari aurre hartuta.

Fitxa honekin euren lan hipotesi propioak sortzen hastea eta jarduera garatu aurretiko gogoeta sustatzea dugu helburu. Era horretan, ikaskuntza autonomoa bideratuko dugu. Lan egiteko era honek «Ikasten Ikasi» gaitasuna osatzen du, ikasleak, proposatutako atazaren aurrean, euren gaitasun propioez jabetzen hasten baitira.

GOI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 6
2. Fitxa - Hipotesia

3. Fitxa - Urratsak

Jarduera hau garatzea honakoa behar da:

- Linterna

- Orri bat

- Arkatz bat

Fitxa honetan ikasleek egiaztatuko dute 1. fitxaren amaieran planteatutako hipotesietatik zein den egia.

Horretarako, linterna batekin, modu bertikalean orri bati argia eman beharko diote 30 cmeko distantzia batetik eta linternaren argi ingurua orrian marraztu beharko dute. Distantzia mantenduz, linternak orriarekiko duen intzidentzia aldatu, okertu, eta ingurua berriz marraztu beharko da.

Bi azalerak konparatuko dira eta honako ondoriora zuzenduko dituen galderari erantzungo

diote: azalera handiagoa da modu zehiarragoan iristen diren izpietan; ondorioz, azalera handiagoa berotu behar duenez, beroa sakabanatzen da eta tenperatura gutxiago lortzen da.

«Esaldia osatu» jarduera

Emaitzak

Ondoren, hona hemen jolasaren galderetako erantzunak

Jarri fotobabesa etxean – 30 minutu etxetik atera baino lehen eta larruazala guztiz lehor duzula.

Aplikatu kopuru nahikoa – gorputz osotik zehar.

Gogoratu behin aplikatuta bakarrik – ez zaituela egun osoan zehar babestuko.

Jarri fotobabesa – egunero urte osoan.

Kontuz ibili – mendian, elurretan eta hondartzan edo igerilekuan zaudenean.

Saiatu eguzkiaren eraginpean ez egoten – eguerdiko 12ak eta arratsaldeko 4ak artean – edan ura sarritan

Badaude eguzkitik behar bezala babesteko beti eraman behar dituzun bost gauza: kapela, eguzkiko betaurrekoak, kamiseta, ura eta fotobabesa.

Eguzkiaren eraginpean egon ondoren – hidratatu larruazala berriz aftersun-ekin.

Emaitzak

Ondoren, hona hemen fitxa honen emaitzak:

Eguzkiaren izpiek, modu bertikalagoan eragiten dutenez, azalera txikiagoa berotzen dute, beraz, azalera horrek hartzen duen tenperatura handiagoa da..

GOI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 7
30 cm
4. Fitxa - Ondorioak

HEZKUNTZA MATERIALA LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILA

«Kahoot!» jarduera

Klikatu honako estekan: https://play.kahoot.it/#/k/2db52626-200a-4d32-b412-582c6e48d7bf

Kahoot! plataforman kontua baduzue, sartu zuen erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin. Konturik ez baduzue ere, parte hartu dezakezue. Ez duzue Kahoot! plataforman kontua eduki behar parte hartu ahal izateko.

Zergatik Kahoot!?

Kahoot! doako ikaskuntza plataforma bat da. Hura jolasetatik abiatzen da, ikasleek modu erakargarrian, dibertigarrian eta inklusiboan ikasi ahal izateko.

Plataforma honi esker, galdetegiak test formatuan sortu daitezke. Ikasleek galdera horiei erantzun beharko diete, taldeka, euren gailuetatik, taldetan antolatuta eta denbora zehatz batean.

Nola jolasten da?

Kahoot! plataformak bi profiletan egiten du lan, irakaslearena eta ikasleena.

Irakasleak bere profila ordenagailutik edo tabletik kontrolatuko eta koordinatzaile gisa jardungo du. Ikasleak taldetan arituko dira. Talde bakoitzak ordenagailu edo tablet bana behar du parte hartzeko.

Mekanika

Estekan klikatzerakoan, «Classic» (klasikoa) edo «Team mode» (talde modua) aukeran izango duzue. Ikasleekin taldean jolastu ahal izateko, «Team mode» aukeratuko dugu. Une horretan, pantailan sei zifretako zenbakizko kode bat agertuko da.

Ikasleak euren ordenagailuetatik edo tabletetaik sartu behar dira www.kahoot.com plataformara eta ondoren kodea sartu. Taldeari izen bat jarri beharko diote. Taldeak pantaila koordinatzailean agertuko dira erregistratu ahala.

Talde guztiak erregistratu ondoren, irakaslea galdetegiarekin has daiteke.

Irakaslearen ordenagailua galderak aurkezten dituena da, bakoitza aukerako lau erantzunekin. Irakaslearen pantaila proiektorearen edo arbel digitalaren bidez partekatuko da.

Ikasleek euren profila ordenagailuetatik edo tabletetatik kudeatuko dute. Euren profilean lau ikono ikusiko dituzte. Horiek lau erantzunak irudikatuko dituzte, koloreetako kode baten bidez.

Ikasleek erantzun bat irakurri eta aukeratu beharko dute gehienez 20 segundotan.

Galdetegia amaitzerakoan, taldeen emaitzak ikusiko ditugu ranking moduan.

Emaitzak

1 - Zergatik behar dugu eguzkia? Emaitza: B

2 - Gorputzak D bitamina sortzen du eguzkiaren eraginpean dagoenean Zertarako balio du D bitaminak? Emaitza: C

3 - Lurretik zenbatera dago Eguzkia? Emaitza: D

4 - Landareek eguzki energia xurgatzen eta fotositensia egiten dute. Prozesu hau beharrezkoa al da? Emaitza: C

5 - Zenbat izpi ultramore mota existitzen dira? Emaitza: B

6 - Zein erradiazio ultramore mota iristen da Lurrera? Emaitza: D

7 - Zeintzuk dira larruazalaren geruzak? Emaitza: B

8 - Nola deitzen da gure gorputzaren eguzki erradiazioen aurkako babes naturala? Emaitza: A

9 - Nortzuk dira eguzki erreduren eta defentsen murrizketaren errudunak? Emaitza: B

10 - Nortzuk dira larruazala zahartzearen eta eguzki alergiak sortzearen errudunak? Emaitza: A

11 - Zer da fototipo bat? Emaitza: D

12 - Zenbat fototipo existitzen dira? Emaitza: D

13 - Zenbait lekutan eguzkia indartsuagoa da, non ibili behar gara kontu handiz? Emaitza: C

14 - Zein ordutan saihestu behar dugu eguzkia erradiazioa biziagoa delako? Emaitza: A

15 - Zer da fotobabesle bat? Emaitza: A

16 - Urteko egun guztietan fotobabestu behar gara? Emaitza: D

17 - Gorputzeko zein atal dira bereziki sentikorrak? Emaitza: C

18 - Nola lagundu diezaiokegu gure larruazalari eguzkiak eragindako erredurak ekiditen?

Emaitza: B

«Zer dakigu fotobabesari buruz?» jarduera

Jarduera honen helburua mural batean eguzkiari, larruazalari eta fotobabesari buruz ikasitako guztia islatzea da.

Mural desberdinak ikasturte guztietan zehar bereganatutako ezagutzak irudikatzeko erabiliko dira.

Jarduera lan taldeetan garatu daiteke. Lehenengo lan bat burutuko da gelan landuko diren gaiak erabakitzeko. Gai guztiak zerrendatu ondoren, talde bakoitzari gai bana egokituko zaio, ikasitako guztia modu linealean erakusgai jartzeko eta kontzeptu guztiak irudikatu direla ziurtatzeko.

Erakusketa gaiak gainontzeko gelakideei, horiek ikasi ez dituen eskolako langileei eta eskolako txikiei erakusteko erabili daitezke.

GOI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 8

Ontziak birziklatzea

Eguzkitik behar bezala babesten ikastea bezain garrantzitsua da fotobabeseko ontzi hutsak arduraz kudeatzeko beharraz ohartzea.

Proiektuak jasangarritasuneko irizpideak gehitzen ditu, birziklapenaren erantzukizuna txertatuz. Gogorarazi ikasleei behar bezala birziklatzeak ingurumenarekiko eragina murrizten eta hondakinak baliabide berri bihurtzen laguntzen duela.

Ebaluazioa

Honako taulak ikasleak, proiektuaren helburuen arabera, ebaluatzeko erremintak eskaintzen ditu. Emandako adierazleei esker, helburuen lorpen maila baloratu ahal izango duzue.

GOI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 9

Helburuak Fotobabeseko jarrerak

eta ohiturak hobetzea edo

aldatzea

Adierazleak Ikasleak fotobabes arduratsu

baterako ohiturak eta jarrerak ulertzen ditu.

Larruazalari buruzko

oinarrizko ezagutzak

bereganatzea

Ikasleak larruazalaren egitura eta eguzki erradiazioak bertan eragin ditzakeen efektuak ezagutzen ditu.

Lurrean bizitzeko

eguzkiaren onurei

buruz gogoeta egitea

Eguzkiak gure

larruazalari eragin

dakizkiekeen arriskuez

eta eguzki izpien

eraginpean okerreko

moduan egotearen

ondorioez jabetzea

Ezagutza geologikoen, geografikoen eta

atmosferikoen eta

fotobabeseko ohituren artean loturak ezartzea

Ikasleak eguzkiaren onura eta arrisku nagusiak

identifikatzen daki eta eguzkia existitzearen garrantzia ulertzen du.

Ikasleak eguzkiaren eraginpean babes egokirik gabe egotearen arriskuak ulertzen eta identifikatzen ditu.

Ikasleak eguzki erradiazioaren eragina ulertzen du, orduen, azaleren eta kokapen geografikoaren arabera eta fotobabesaren ohituraren garrantzia bereganatu du.

GOI MAILAKO EDUKIAK Irakaslearen gida didaktikoa 10
A N G B A N G B A N G B A N G B
Ikaslea Asko Nahiko Gutxi Batere

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
ISDIN SUPERIOR Guía Profe EUSK by Campaña escolar de fotoprotección - Issuu