Page 1


meteorologia Aste osoan aztertu dugu meteorologia, baina ostegunean ez genuen egin. Meteorologia aztertzeko tenperatura, airearen hezetasuna, airearen presioa, haizearen norabidea, haizearen abiadura, egoera orokorra eta zarata (kutsadura akustikoa) neurtu ditugu. Tenperatura: Hotza eta beroa adierazten da. Aierearen hezetasuna: Airean dagoen ur kontzentrazioa adierazten da. Airearen presioa: Airearen presioa mendian txikiagoa da itsasoaren mailan baino (altua bada aire kantitate txikiagoa dago eta baxua bada aire kantitate handiagoa dago). Haizearen norabidea: Puntu kardinalen kokapena zein den jakin behar da (hitz batzuk inglesez adierazten dira). Iparraldea, hegoaldea, ekialdea eta mendebalea dira puntu kardinalak. Haizearen abiadura: Zer abiaduraz joaten den haizea adierazteko da. Zarata (kutsadura akustikoa): Airearen bitartez zein zarata transmititzen den adierazten da. Egoera orokorra: Datuak bilduta, egunaren egoera zeinden: hotza, beroa, euritsua, etab.


CASTAĂ‘OS ERREKA Astelehena naturaren eguna izan zen eta CastaĂąos erreka aztertu genuen. Errekaren egoera ikertzeko ikusi genuen gauzetako bat izan zen gardentasuna. Landareak eguzkirik ez dutenean ez dira hazten. Gardetasuna fotosintesia egiteko behar dute. Zuk etxean loreak badaukazu zaindu behar dituzu zaintzen ez baduzu hiltzen direlako. Ura eta eguzkia behar dute guk bezala. Ph-a papel irizatuarekin neurtu genuen. Neutroa (6 edo 7) zela ikusi genuen, eta orduan ona zela. Jendeak botatzen duen zaborra ere ikusi genuen. Ibaietan kutsadura dago. Batzuetan jendea ez da konturatzen eta kalera joaten gara eta adibidez botatzen dituzte lurrera paketeak eta abar. Animaliak jan behar dute irauteko. Animaliak batzuek ehiza egiten dute beraiek indartsu egoteko eta ondo bizitzeko. Asteleheneko eguna ondo iruditu zait eta asko gustatu zait.


SANTA AGEDA Asteartean Arroletza mendira joan ginen. Arroletzan Santa Agedaren bazeliza dago. Santa Ageda neskato bat zen. K.o. 230 urtean jaio zen Katanian. Egun batean Kintiano izena zeukan senatari batek ezkontzeko eskatu zion. Santa Agedak ezetz esan zion eta Kintianok bularrak moztu zizkion. Moztu zizkionean, Santa Ageda 251. urteko otsailaren 5ean hil zen. Gaur egun Barakaldon eta Italian otsailaren 5ean ateratzen da jendea (batez ere mutilak) Santa Agedaren abestia abestera. Erromeria bat ere egiten dute. Ospakizunak otsilaren 5ean egiten dituzte eta hurrengo astean ere errepikatzen dute ospakizun osoa. Baseliza lau zatitan banatzen da: - Nabea: Meza ikusteko erabiltzen da eta XVIII. mendean egin zen. - Elizataria: Euritik babesteko eginda dago eta XIX. mendean egin zen. - Burualdea/Absidea: Apaizak meza ematen duen lekua da eta XVI. mendean egin zen. - Sakristia: Aldagela eta gauzak gordetzeko biltegia da eta XVIII. mendean egin zen.


Larrazabalgo eskola Asteartean, Larrazabalgo eskolara joan ginen Ezagutu Barakaldon. Larrazabalgo auzoan kokatuta dago eskola museoa. Hiru gela zeunden, mahai eta aulki batzuekin. Ikasgelaren barruan bitrina batzuk zeuden. Produktu eta material zahar batzuk zeuden bertan. XX. mendean eraiki zen. Umeek arbela txiki batekin ikasten zuten idazten. Geroago lumaz eta tintaz hasten ziren idazten. Irakaslearen mahaian itsulapiko bat zegoen Afrikako ume baten aurpegiarekin. Umeak erregelarekin zigortzen zituzten eskuan jotzen. Materia guztiak elkarrekin zituen liburu batekin ikasten zuten. Gelak banatuta zeuden: mutilak, neskak eta sei urte baino gutxiagoko neskak eta mutilak. Gelan batzuetan 30 ikasle baino gehiago sartzen ziren.


USOA LANTEGIA Asteazken goizean Usoa lantegia ikustera joan ginen. Bertako hiru langilek azaldu ziguten Usoaren historia. Bertan, langileek lan handia egiten dute. Lan mota asko daude: lorezaintza, lan azpikontratatuak, etab. Galtza bat egiteko prozesua ikusi genuen. Eskaria egitean eskatzen den modeloa diseinatu behar da. Gero lehengaiak prestatu eta jantzia josi. Ondoren ohiala ebakitzen da. Kalitate kontrola egiten da eta gero paketatu eta bezeroari bidaltzen zaio. Ondoren langileak ikusi genituen lan egiten eta poltsiko bat egin genuen ohiala eta botoi batekin. Gero instalaziotatik buelta bat eman genuen.


BARAKADOKO ANTZOKIA Ezagutu Barakaldoko hirugarren eguna zerbitzuen eguna izan zen eta Barakaldo Antzokira joan ginen. Barakaldo Antzokia Elcano kalean dago. Sartu ginenean kamerinoa ikusi genuen, jendea eszenatokira ateratzeko prestatzen den lekua. Kalea, eszenariora sartzeko da. Jostundegia, arropa josteko, garbitzeko eta plantxatzeko lekua da. Orkestarako hobian musikariak musika egiten dute antzerkia egiterakoan eta dantza-aretoan esaiatzen dute. Bitxikeria asko ikusi genuen antzokian eta ez nekien gehienak hor zeudela, adibidez, non gordetzen zituzten fokoak, zer ziren biserak eta zertarako balio zuten filtroek. Ziklorama zer zen eta zertarako balio duen ikusi genuen. Hobia, musikariak jotzen zuten, ere ikusi genuen, lekua nolakoa zen eta abar. Gero erakutsi ziguten leku bakoitzean zer lanbide egiten zuten makilatzaileak eta koreografoak, adibidez, eta zer egiten den lanbide bakoitzean. Azkenik erakutsi ziguten antzokiaren historia. Esan ziguten antzinan beste antzoki bat zegoela leku berberean eta askoz gehiago.


MEATZARITZA ETA MEATZE MUSEOA Ostegunean Barakaldotik atera eta Gallartan dagoen meatze-museora joan ginen ariketa batzuk egin eta iraganean zer bizitza zuten ikasteko. Meatzarien osasuna azaldu ziguten. Osasun txarra zeukaten. Hiru ospitale bakarrik zeuzkaten. Concha IIren alboan zegoen nagusia. Areilza doktorea zen zuzendari nagusia. Bertan trepanazioak eta anputazioak egiten ziren egunero. Bizimodu txarra zuten barrakoietan bizi zirelako. Ohe guztiak elkartuak zeuden. Orduan, gaixotasun kutsakor asko zeuden. Barrakoiak egurrez eginda zeuden. Umeek eta emakumeek ere lan egiten zuten. Normalean pintxeak bederatzi urtekin hasten ziren lanean. Emakumeek dinamita kartutxoak egiten zituzten mineralak garbitzeaz aparte. Mineralak hiru modutan garraiatzen zituzten: plano inklinatua, balde lerroa eta trenbidea. AHV/BLG-ra edo itsasadarrara eramaten zuten.


LA ARBOLEDA-ZUGAZTIETA Ezagutu Barakaldon ostegunean La Arboleda-Zugaztietan egon ginen. Langileek egindako grebei esker hasierako barrakoiak desagertzen joan ziren eta horietako batzuk etxebizitza gisa egokitu zituzten meatzariek. Etxe-bizitzak egurrezkoak ziren. Etxe meatzarietako bat 1981 arte erabili ziren. Meatzarien koltxoiak XX. mendearen hasieran artozkoak ziren. Normalean hiru familia bizi ziren etxe berean. Etxe horietako batzuk oraindik erabiltzen dira. Etxeak honela deitzen ziren: barrakoiak, kuartelak eta albergeak. Auzoko paisaian putzu batzuk zeuden: Ostion, Parkotxa eta Blondis. Funikularrean igo ginen eta 10 minutu iraun zuen jaisteko bidaiak. 7km/h joaten da eta orain dela ia 90 urte inauguratu zen. Honela amaitu zen gure osteguneko eguna Ezagutu Barakaldon.

Profile for ezagutu

TRUEBA 1D1 ALDIZKARIA 2019-20  

TRUEBA 1D1 ALDIZKARIA 2019-20  

Advertisement