Page 1


Barakaldoko Paisaia Astelehenean Errekatxoko zentroan (CIHMA) egon ginen, euria egiten zuelako. Barakaldoko mendiei buruz hitz egin genuen. Hauek dira batzuk:

Sasiburu mendikatea

Ganerantz mendia

Apuko mendia

Gazteratz mendia

Peñas Blancas

Argalario mendia

Eretza mendia

Mota mendia

Aldapa mendia

Burtzako mendia

Mendi hauen artean, kanpoko zuhaitzak ikusi genituen Sasiburu mendikatean, Peñas Blancasen eta Mota mendian. Bertako zuhatzak hemen topatu genituen: Eretza mendian, Aldapa mendian, Ganerantz mendian eta Gazterantz mendian. Ondoren Barakaldoko Ibaiak ikusi genituen: Kadagua ibaia, Kastaños-Galindo erreka eta Nerbioi Ibaizabal Itsasadarra.


SANTA AGEDA Asteartean Santa Agedara joan ginen. Han Santa Agedaren historia ikasi genuen. Santa Ageda III. mendeko gazte eder bat izan zen. K. o. 230 urtean jaio zen Sizilian. Kin.anok berekin egon nahi zuen, baina Agedak ez. Kintanok ezetza ez zuelako onartu hil zuen. Kintanok bere bularrak moztea agindu zuen, eta 251. urteko otsailaren 5ean hil zen Santa Ageda. Santa Agedaren estatua egin zen bandeja batean bere bularrak zituela. Elizako za.ak lau dira: •

Nabea XVIII. mendekoa da eta jendeak meza entzuteko balio du.

Elizataria XIX. mendekoa da eta euri.k babesteko balio du.

Absidea edo burualdea XVI. mendekoa da eta apaizak mezak ospatzen dituen lekua da.

Sakris.a XVIII. mendekoa da eta aldagela eta biltegi bezala erabiltzen da.

Baseliza Barakaldon zegoen kristautasuna hona iritsi zelako. Ermitan dauden tradizioak: Erromeria: otsailaren 5ean eta hurrengo asteburuan ospatzen da. Abestu: otsailaren 4an Agate Deuna 1910 urte.k abesten da. Hiru buelta ematen dira estatuarekin. (Hau ez da egiten)


Eskola museoa Asteartean, Larrazabalgo eskolan egon ginen. Bertan eskola nolakoa zen ikasi genuen. Eskola 1928koa da (XX. mendekoa). Eskola hau umeak beste eskolak urrun zeuzkatelako egin zuten. Ikasleen gurasoek eskola igandeetan egin zuten. 30-50 umeko klaseak ziren. Bi ikasgela ditu. Oso txikiak dira. Klase batean mu.lak zeuden eta bestean neskak bakarrik zeuden. Mu.lek eta neskek gauza desberdinak ikasten zituzten. Klaseko materialak oso gares.ak ziren, eta pertsona gutxik zeuzkaten liburu asko. Zigorrak oso gogorrak ziren. Estufaren arduraduna ordu bat lehenago etorri behar zen estufa pizteko.


USOA LANTEGIA Asteazkenean, Usoa lantegira joan ginen. Bertan lan ezberdinak egiten dituzte. Lantegia Lutxana auzoan dago. Egiten dituzten lanen artean daude lorezaintza lanak, beste lantegi batzuk ezkatzen dizkieten enkargoak, garbiketak, banaketak, arropa, hegazkinen piezen moldeak, dokumentuak‌ Langileek, gaitasun ezberdinak dituzte, baina hori ez da lan egiteko arazo bat. Arropa diseinatzeko prozesu bat jarraitzen da. Lehenengo eskaria egiten da, jantzia disenatzen da eta lehengaiak prestatzen dira. Guz. hori daukagunean ohialak ebaki eta jantzia josten dugu. Jantzia ondo dagoen jakiteko kalitate-kontrola egiten dugu. Paketeetan sartu eta bezeroari bidaltzea bakarrik geratzen da . Josteko lanak egiteko makina batzuk frogatu genituen, adibidez, botoiak jostekoa, botoien zuloak egiteko eta transferren makina.


BARAKALDO ANTZOKIA Asteazkenean Barakaldo Antzokia bisitatzera joan ginen. XX. mende hasieran Barakaldon antzoki bat ipini zuten jendeak denbora librea pasatzeko, baina itxi zuten 1975ean, zinema asmatu zelako eta fama geihago hartu zuelako. Denborarekin antzerkia modan jarri zen berriz ere, eta 1991n eraikina inauguratu zen, arrakasta handiz. Barakaldo Antzokiaren logoak bi kolore ditu, laranja eta berdea. Antzerkiko generoen artean komedia eta tragedia daude. Laranja komediarekin erlazionatzen da eta berdea tragediarekin. Antzokian lanbide batzuk daude: ekoizlea, diseinugilea, etab.


MEATZARITZA ETA MEATZE-MUSEOA Ostegunean, Gallartara joan ginen Concha II meratzea ikustera. Oso handia eta sakona zen. Ikusi eta gero, meatze-museoa ikustera joan ginen. Han meatzarien bizimodua eta lanbideak nolakoak ziren ikusi genuen. Meatzarien bizimodua oso gogorra zen. Hamairu (13) ordu lan egiten zituzten. Behartuta zeuden barrakoietan lo egitera eta kan.netan janaria erostera. Meatzeetako jabeak kan.nen eta barrakoien jabeak ere baziren. Meatzariek lo egiteko dirua ordaintzen zuten, eta kan.netan erosteko erabiltzen zuten dirua ere meatzeen jabearentzako izaten zen. Haien osasuna ere oso txarra zen. Batez ere gaizotasuna kutsakorrenga.k (biriketakoak) hiltzen ziren. Lehen ospitalea Trianokoa izan zen. 1880an egin zen eta Areilza dotorea izan zen zuzendari nagusia. Meatzari bakoitzak 15 tonelada mineral atera behar zituen egun bakoitzean. Emakumeek ere lan egiten zuten. Txirterak emakumeak ziren eta minerala garbitzen zuten. Dinamita kartutxoak ere egiten zituzten. Gero funikularrean igo ginen. Ikuspegi panoramikoak oso politak ziren eta oso ondo egon zen. La Arboledan utzi ginduen eta etxe zahar batzuk ikusi genituen. Argazkiak egin genituen eta amaitzeko scape room bat egin genuen.

Profile for ezagutu

TRUEBA 1B2 ALDIZKARIA 2019-20  

TRUEBA 1B2 ALDIZKARIA 2019-20  

Advertisement