Issuu on Google+

PAULES 1A

EZAGUTU BARAKALDO


METEOROLOGIA Ezagutu Barakaldon , aste honetan, meteorologia landu eta aztertu dugu. Hauek izan dira landu ditugun gaiak: · Tenperatura (*C): Termometroa erabiliz. -Astelehena: 16*C -Asteartea: 10*C Asteazkena: 13*C -Osteguna:12*C Ostirala: 12*C · Hezetasuna (%): Higrometroa. -Astelehena: %74 -Asteartea: %74,5 Asteazkena: %75 -Osteguna: %60 -Ostirala: %51 · Presioa (Mb): Barometroa. - Astelehena: 1020Mb -Asteartea: 995Mb -Asteazkena: 1029Mb -Osteguna: 1007Mb -Ostirala: 994Mb · Haizearen norabidea (geziak): Iparrorratza. -Astelehena: SE-NW -Asteartea: NE-SW -Asteazkena: NE-SW -Osteguna: SE-NW Ostirala: W-E · Haizearen abiadura (m/s): Anemometroa. -Astelehena: 0,4m/s -Asteartea: 0,4m/s -Asteazkena: 0,15m/s -Osteguna: 29m/s -Ostirala: 56m/s

· Egoera orokorra: Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Oskarbi

Euritsua

Freskoa

Oskarbi

Ia oskarbi

Freskoa

Hotza

Hodeitsua

Hotza

Hotza

Euri-zaparrada Lainotsua

Euritsua

Haizetsua

EZAGUTU BARAKALDO2 BARAKALDO 2

Haize zakarra


LA METEREOLOGIA Durante esta semana hemos estado aprendiendo diferentes variables meteorológicas: temperatura, humedad, presión, dirección y velocidad del aire. Para medir estas variables hemos utilizado los siguientes instrumentos : •ANEMÓMETRO: •HIGRÓMETRO: •BARÓMETRO:

mide la humedad relativa del aire.

mide la presión atmosférica.

•TERMÓMETRO: •BRÚJULA:

mide la velocidad del viento.

mide la temperatura.

nos indica permanentemente el norte magnético.

Esta semana ha predominado un tiempo frío y ventoso, con temperaturas entre 9º y 16ºC. En general, el cielo ha estado nuboso y ha habido poca humedad.

EZAGUTU BARAKALDO3 BARAKALDO 3


BARAKALDOKO PAISAIA Astelehenean ikusi genuen Barakaldoko paisaia, Basatxura igotzean. Paisaia hartan mendi asko ikusi genuen, Argalario mendia, adibidez. Mendi hori Barakaldoko altuena da eta gure eskolatik ikusten dugu. Paisaia horretan ikusten diren mendi guztiak Castaños errekaren inguruan daude. Barakaldoko paisaia horrek Barakaldo “naturala” dirudi, baina arreta handia ipiniz, ikusten dugu paisaia ez dela hain naturala. Gizakiok ipini dugulako gauza asko. Gero, Errekatxora hurbildu ginen, paisaia hobeto ikusteko. Errekatxon bertan dagoen zentrora sartu ginen eta gauza asko ikasi genuen: nola ikusten zuten paisaia auzo kaletarrean edo baserritarrean bizi diren pertsonek. Auzo kaletarrean bizi diren pertsonek denda asko ikusten dute, autobusak pasatzen... Eta auzo baserritarrean bizi diren pertsonek landaredi ugari ikusten dute eta jende gutxi ikusten dute. Errekatxon ere ikusi dugu nolakoa den Castaños errekako ura.

EZAGUTU BARAKALDO4 BARAKALDO 4


BARAKALDOKO PAISAIA

Astelehenean joan ginen Castaños errekako paisaia behatzera. Handik Barakaldo landatarra eta hiritarra ikusten zen. Castaños harana ere osoa ikusten zen. Haranetik auzo batzuk zeuden sakabanatuta. Mendi asko ikusi genituen: Sasiburu mendikatea, Apuko, Peñas Blancas, Eretza, Aldapa, Gazteran, Ganeran, Argalario (Barakaldoko mendirik altuena da), Mota (txikiena da) eta Burzako. Bi lurzoru mota zegoen: arrokak eta zelaiak edo larreak. Peñas Blancas eta Eretza arrokazko lurzorua dute. Barakaldoko ibaiak zeintzuk diren azaldu ziguten. Hauek dira: Kadagoa, Ibaizabal edo Nerbioi eta Castaños edo Galindo. Barakaldo landatarrean hiru urtegi daude: Etxebarriakoa edo “Urtegi Zaharra”, Oiolakoa eta Gorostizakoa. Baina, gaur egun bakarrik Oiolako urtegitik hartzen da ura. Hainbat landare mota zegoen: eukaliptoak, pinuak eta bertoko zuhaitzak. Baina eukaliptoak eta pinuak ez dira hemengoak, beste leku batekoak baizik. Castaños errekara joan ginen. Han errekaren eta uraren egoerari buruzko datu bilketa egin genuen: gardentasuna bikaina zen; tenperatura 11 gradukoa zen; abiadura, azkarra; pHa, 7-koa edo neutroa; zikinkeria ikusten zen, hodi bat eta poltsa bat; kutsadura organiko gutxi zegoen eta uraren egoera nahiko ona zen.

Guri asko gustatu zitzaigun asko ikasi dugulako eta gauza berriak ikusi ditugulako. Gehien gustatu zaiguna da Castaños errekan datuak hartu genituenean. EZAGUTU BARAKALDO5 BARAKALDO 5


SANTA AGEDA Asteartean Santa Ageda baselizara joan ginen. Santa Agueda III. mendeko gazte eder bat zen. Gutxi gorabehera K.o. 230. urtean jaio zen, Sizilian, Etna sumenditik hurbil, eta bere familia noble eta diruduna zen. Garai haietan kristau erlijioa nahiko berria zen eta erromatar inperioak kristauak jazartzen zituen. 250. urtearen inguruan, Quinciano senatariak bere botereaz baliatu nahi izan zuen, gaztearen edertasunaz gozatzeko. Baina gazteak ezetz esan zion. Orduan Ageda torturatzea (bularrak moztea) agindu zuen. Kroniken arabera Catanian hil zen, 251. urteko otsailaren 5ean. Haren omenez baseliza bat egin diote mendian. Han laguntza eskatzen diote bularren gaitzak edota erditze zaila izatekotan. Gainera, Euskal Herrian biriketako gaixotasunak, katarroak eta buruko minak sendatzen dituela uste da. Sendatzeko, harrizko eskultura batekin hiru buelta eman behar dute, baselizako atzeko eta aurreko partea lotzen dituen ateetatik. Gu ez ginen inoiz han egonak. Oso polita eta interesgarria iruditu zaigu. Santa Agedaren eskultura oso erreala zen.

EZAGUTU BARAKALDO6 BARAKALDO 6


Santa Ageda Santa Ageda edo Agate Deuna III. mendeko gazte eder bat izan zen. Gutxi gorabehera K.o. 230. urtean jaio zen, Sizilian. Bere familia noble eta diruduna zen. Garai hartan kristauen erlijioa nahiko berria zen eta erromatar inperioak gorroto zituzten. Ageda kristaua zenez, defendatzen zuen bere erlijioa, horregatik, torturatu zuten eta bularrak moztu zizkioten. Etna sumendian erupzio bat egon zen eta hiriko patroia bihurtu zen, mendiko laba hiriaren atean gelditu zelako bere heriotzaren urtebetean. Notizia Erromatar inperiotik zabaldu zen eta Hispaniara heldu zen, Barakaldotarrak enteratu ziren eta Santa Ageda goratzeko leku bat egin zuten. TRADIZIOAK: Mendeetan zehar, Barakaldon eta beste leku batzuetan tradizio batzuk egin ziren: Ermitara jendea joaten da Santaren egunean erromeria eginez. Agate Deunaren kantak abestu eta makilarekin lurra jo. Santa Agedaren estatua hartu eta hiru buelta eman sendabidea eskatzeko Santari.

Baseliza: Estilo gotikoa dauka. Lehenengoz, kapera egin zuten XVI. mendean: Meza emateko lekua da.

EZAGUTU BARAKALDO7 BARAKALDO 7


Santiago bidea eta erdi aroko galtzada

Kristauentzat, Santiago bidea munduko hirugarren biderik garrantzitsuena da. Santiago Jesukristoren apostoluetako bat izan zen. Esaten dute Santiagon hil zela, eta horregatik dago haren bidea. Horregatik, Europako pertsonak oinez joaten dira bidea egitera. Santiagoko katedralean amaitzen da, Galizian. Oso luzea da eta jendeari asko kostatzen zaio amaitzea, haien oinak zaurituta eta min askorekin amaitzen dute normalean. Agate deuna baselizatik pasatzen da. Erdi Aroan ere egiten zituzten errepideak edota galtzadak. Errepidea harriz zegoen eginda eta hiru harri motaz osatuta dago: betegarria, zaldiak eta idiak ibiltzeko, harri txikienak ziren; hezurra, gurdiak gidatzeko eta errepidetik ez ateratzeko, harri luzeak eta estuak ziren; lastrak gurdiak pasatzeko ziren eta handienak ziren. Erromatarrei oso ideia onak bururatzen zitzaizkien galtzadak egiteko, adibidez, leku batzuetan zabalagoak egiten zituzten, aurkako norabidean zihoazen bi gurdi topo egin eta gero, ondo pasatu ahal izateko, baina galtzada hau Erdi Arokoa da. Gure iritzia: historia oso interesgarria dela eta hainbat gauza ikasi ditugula aste honetan. Helduak izaten, garenean Santiago bidea egingo dugula uste dugu.

EZAGUTU BARAKALDO8 BARAKALDO 8


Santiagoko bidea eta Erdi Aroko galtzada

-Zer da Santiago Bidea? •

Kristauentzat Santiago Bidea Munduko hirugarren biderik garrantzitsuena da, Jerusalem eta Erromakoen ostean.

Santiago Jesukristoren apostoluetako bat izan zen eta, tradizioak dioenez, Galizian hil zen eta Santiago hirian dauka bere hilobia. Hori dela eta, Erdi Aroan Europa osotik etorritako pertsonak oinez joaten ziren euren herrietatik Galiziako Santiagoraino. -Zer da Erdi Aroko galtzada? •

Erdi Aroan, bide bat egiten zenean, material geruza desberdinak jartzen ziren bata bestearen gainean.

Orain errepideari ebakidura perpendikular bat egingo bagenio, hainbat geruza aurkituko genituzke, irudian ikusten den bezala. Gaur egun gertatzen den moduan, Erdi Aroko bideek zenbait atal garrantzitsu zituzten. Zatiak gezi gorriz seinalatuta daude. •

Betegarria. Animalien apatxak haien gainean igarotzeko erabiltzen zituzten.

Hezurra. Erdiko gunea markatzen zuen.

Harri zapalak. Gurpilak pasatzeko erabiltzen zen.

EZAGUTU BARAKALDO9 BARAKALDO 9


Barakaldoko antzokia Barakaldoko antzokia Elkano kalean dago. Han darama urte ugari XX. mendearen hasieratik. XX. mendearen erditik, zineak garrantzi handia hartu zuen eta antzerkiak ikusleak galdu zituen, eta itxi egin zen. Baina denboraren poderioz, antzerkia modan jarri zen berriro eta 1991n oraingo eraikina inauguratu zen. Han ikasi dugu nola den barrutik ikusita. Zoragarria da zenbat gauza eta denbora erabiltzen duten antzezlan bat praktikatzeko. Neska batek azaldu digu zer lanbide egiten diren, besteak beste: argi teknikaria, antzezlea, makillatzailea, tramoiaria, egilea, soinu teknikaria, zuzendaria, konpositorea, jantzien diseinugilea, atrezzoaren arduraduna, eszenografoa, koreografoa, erregidorea eta ekoizlea. Gurenek leku batzuk erakutsi zizkigun gure bisitan, eta haien artean gehien nabarmentzen direnak hauek dira; orkestrarako hobia, kamerinoak, dantza-aretoa, jostundegia, kale bat, gorbata, ahoa eta sorbalda.

Arreta asko deitu ziguna izan zen zineko aretoa erakutsi zigunean, filmeko pelikulak oso arraroak zirelako bobina arraro batzuetan. Barakaldo antzokiaren logotipoak bi aurpegi irudikatzen ditu, tristea dagoenak drama eta tragedia irudikatzen ditu eta alaia dagoen zatiak komedia irudikatzen du. Biak bi teatro mota dira.

Gure iritziz, asko ikasi dugu antzoki honetan eta primeran pasatu dugu lanbideak ikasi ditugun bitartean. Gehien gustatu zaiguna kamerinoak izan dira.

EZAGUTU BARAKALDO10 BARAKALDO 10


BARAKALDOKO ANTZOKIA Antzokia herriko plazaren ondoan dago. Antzokiak MASKARA itxura du.

Hauek dira antzokiari buruz ikasi ditugun lanbideak: -Ekoizlea: Gastuak kontrolatzen ditu eta guztia ordaintzeko dirua lortzen du. -Zuzendaria: Erabakitzen du obran zer azaldu nahi den eta nola muntatuko den obra. -Erregidorea: Arduratzen da mundu guztia bere lekuan egoteaz. -Makillatzailea: Aktoreei nola makillatzea irakasten die. -Atrezzoaren arduraduna: Arduratzen da eszenetan erabiltzen diren gauzez. -Egilea: Pertsonaiak esango duten guztia idazten du. -Argi teknikaria: Filtro eta biseren arduraduna da. -Jantzien diseinugilea: Jantziak diseinatu egiten ditu eta gutxitan josi egiten ditu. -Eszenografoa: Aktoreei non jarri behar diren esaten diete. -Koreografoa: Dantzak eta borrokak diseinatu egiten ditu. -Konpositorea: Musika eta soinu efektuak egiten ditu. -Tramoiaria: Soketatik tira egiten du eta argiak ondo enfokatzen ditu. -Antzezlea: Egilea idazten duena ikasten eta interpretatzen du. EZAGUTU BARAKALDO11 BARAKALDO 11


USOA lantegia Ezagutu Barakaldoko astean, asteazkenean USOA lantegian egon ginen. USOA lan babestutako zentro bat da. Zailtasun fisiko edo psikikoren bat duten pertsonei lana eskaintzen die, beren integrazio soziala horrela ahalbidetuz. 1983. urtean Barakaldoko USOA sortu zen . Bere giza taldean gutxi gorabehera 400 pertsona daude: •

210 zailtasun intelektualekin.

87 zailtasun fisikoekin.

53 buru trastornoekin.

44 zailtasunik gabekoak.

8 zentzumenzailtasunekin.

USOA lantegiak egiten dituen lanak era askotarikoak dira: •

Lorezaintza lan integralak.

Lan azpikontratatuak.

Dokumentuen digitalizazioa.

Garbiketa profesionalak.

Banaketak eta zuzeneko publizitatea.

Lan-arroparen joskintza.

Norbera Babesteko Ekipoen merkaturatzea. (NBE)

Bezeroenganako arreta dendan.

USOA lantegiaren esloganak esaten du:

EZAGUTU BARAKALDO12 BARAKALDO 12


USOA LANTEGIA USOA lan babestutako zentro bat da. Zailtasun fisiko edo psikikoren bat duten pertsonei lan egonkorra eta normalizatua eskaintzen die, beren integrazio soziala horrela ahalbidetuz. 1983. urtean sortu zen. Bere giza taldean gutxi gorabehera 400 pertsona daude, eta haietariko ia %90k zailtasun bat edo beste bat daukate.

USOAk egiten dituen lanak era askotarikoak dira: -Lorezaintza lan integralak. -Lan azpikontratatuak. -Dokumentuen digitalizazioa. -Garbiketa profesionalak. -Banaketak eta zuzeneko publizitatea. -Lan arroparen joskintza. -Norbera Babesteko Ekipoen merkaturatzea (NBE). -Aeronautikarako argizarizko piezak. -Bezeroenganako arreta dendan.

USOA lantegiko jardueren artean lanerako arropa egiteko tailerra dago. Bertan prozesu hauek egiten dira: 1.

Eskaria jaso.

2.

Jantzia diseinatu.

3.

Lehengaiak prestatu.

4.

Oihalak ebaki.

5.

Jantzia josi.

6.

Kalitate kontrola. EZAGUTU BARAKALDO13 BARAKALDO 13


MEATZARITZA ETA MEATZE-MUSEOA

- HISTORIA: Burdina Antzinatik ezagutzen zen gure mendietan, baina garai haietan oso gutxi erabiltzen zen. Burdina lortzeko lehendabiziko labeak harrizkoak eta nahiko txikiak ziren.

XIX. mendetik aurrera burdinaren ustiapena izugarri handitu zen, bi arrazoi hauengatik: Alde batetik lege batzuk aldatu ziren eta bestetik, industria iraultza eta bi mundu gerrek burdin asko behar izan zuten. -Mineralak: Oligisto edo Vena Limonita edo Rubio Karbonato Goethita edo Campanil -Meatzaritza: Meatzariek soldata lortzeko tona bateko 10 eskorga bete behar zuten eta 10ak ez bazuten betetzen, ez zuten ezer kobratzen.

EZAGUTU BARAKALDO14 BARAKALDO 14


Meatzaritza museoa

Ostegunean joan ginen meatzaritza museora. Duela urte asko gure familiako zaharrek meatzetan egiten zuten lan eta oso gogorra zen. Euskadi oso inportantea zen meatzaritzan, biltzen ziren mineralak errazago urtzeko edo funditzeko erabiltzen ziren. Mineralak urtzeko jartzen zen ikatz geruza bat behean, goian burdina ipintzen zen, eta horrela hiru aldiz eta goian minerala ipintzen zen. Hori egitean minerala urtuta jaisten zen harriz egindako zulora. Gure iritziz oso ondo egon zela pentsatzen dugu, orain arte ez genuen jakin nola zen bizitza antzina, ez genuen pentsatzen meatzaritza hain gogorra zela eta hain txarto bizi zirela gaixotasunenagatik.

EZAGUTU BARAKALDO15 BARAKALDO 15


Egunkaria paules 1a