Page 1

BASES LEGALES DEL SORTEO BLAZE

Participación Pueden tomar parte en el sorteo todos los seguidores de Euskaltel en Facebook y en Twitter. No podrán participar los empleados de Euskaltel ni los clientes que se encuentren en posición deudora. Para participar los usuarios deberán seguir a Euskaltel en Facebook y en Twitter y responder a la pregunta “¿Cuántas Pickups participan en el programa?“ Calendario Los usuarios podrán participar en el sorteo a partir del día 18 de abril de 2018 a las 18:00 horas hasta el día 24 de abril de 2018 a las 23:59 horas. Concluido este plazo, el miércoles 25 de abril de 2018, y mediante sorteo aleatorio realizado con una aplicación informática, se obtendrán 5 ganadores o ganadoras y 10 reservas entre los participantes que cumplan los requisitos. La comunicación oficial del ganador se hará vía mensaje privado de la red social que corresponda y posteriormente por email o teléfono. La comunicación no será definitiva hasta no publicarse en las redes sociales oficiales de Euskaltel. Premio -

5 packs Pickups&Furious

El ganador deberá aceptar el premio y proporcionar la información solicitada por Euskaltel a través de un mensaje privado de la red social que corresponda en un plazo máximo de 4 horas. De no ser así, perderá el derecho a reclamar el premio y su puesto lo pasará a ocupar una las personas inscritas como reservas en el sorteo realizado de acuerdo con el orden de extracción en el mismo. En el supuesto en que ninguna de las agraciadas contacte con Euskaltel, el sorteo se declarará desierto. Protección de datos Los datos facilitados serán incorporados a un fichero propiedad de EUSKALTEL, con la finalidad de realizar acciones de fidelización o de oferta de productos. Asimismo Euskaltel le informa de que el dato del correo electrónico facilitado, y el dato de teléfono móvil, operador y permanencia en el móvil se añadirá o sustituirá a sus datos personales incluidos en un fichero titularidad de Euskaltel. Asimismo, Euskaltel le informa de su facultad de ejercer en cualquier momento los derechos de acceso, rectificación, oposición y cancelación de acuerdo con lo establecido en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal y demás normativa aplicable al efecto, debiendo dirigirse a EUSKALTEL a tal fin, mediante escrito enviado por correo indicando la solicitud que realiza y acompañando fotocopia del D.N.I., a la siguiente dirección de EUSKALTEL: Apartado de Correos nº 3 FD 48160 Derio (Bizkaia) o bien mediante llamada al teléfono de atención al cliente 1717 (o el número que en su caso lo sustituya) o correo electrónico a info@euskaltel.com. Cláusulas adicionales


Euskaltel se reserva el derecho de modificar las Bases del sorteo, parcial o totalmente, en cualquier momento. Asimismo, se reserva también el derecho de anularlo, dejar el premio desierto o revocarlo en caso de detectarse alguna irregularidad . Euskaltel podrá efectuar cambios que redunden en el buen fin del sorteo cuando concurra causa justa o motivos de fuerza mayor que impidan llevarlo a término en la forma en que recogen las presentes Bases. Euskaltel se reserva el derecho de anular la participación de cualquier usuario que se entienda que está participando en el sorteo de forma fraudulenta, o compitiendo con el resto de participantes de manera desleal. Euskaltel se reserva el derecho de cancelar el sorteo, bien de forma definitiva, bien de forma temporal, por razones, en ambos casos, de fuerza mayor, por circunstancias imprevistas o imprevisibles, o por fraude. Euskaltel se reserva el derecho de anular cualquier participación de usuarios expertos en concursos en redes sociales y por consiguiente considerados fraudulentos en la presente acción. El hecho de participar en el sorteo significa que el usuario acepta de pleno todas las presentes bases legales.


BLAZE ZOZKETAREN LEGEZKO BALDINTZAK

Parte-hartzea Euskaltelen Facebook eta Twitter kontuaren jarraitzaile guztiek parte har dezakete zozketan. Ezin dute parte hartu Euskalteleko langileek eta bezero zordunek. Zozketa honetan parte hartzeko, ezinbestekoa da Euskaltelen Facebook eta Twitter kontuaren jarraitzaile izatea eta hurrengo galdera erantzun beharko da: Zenbat Pickups parte hartzen dute programan? Egutegia 2018ko apirilaren 18tik 18,00etatik aurrera 2018ko apirilaren 24ra 23,59ak arte parte hartu ahal izango dute erabiltzaileek. Epe hori amaitu ondoren, 2018ko apirilaren 25an, 5 irabazle eta erreserbako beste 10 aterako dira —aplikazio informatiko batekin egindako zozketa aleatorio baten bidez— baldintza guztiak betetzen dituzten parte-hartzaileen artetik. Dagokion sare sozialetik bidalitako mezu pribatu baten bidez jakinaraziko da nor diren irabazleak, eta, ondoren, mezu elektroniko edo telefono bidez. Komunikazioa ez da behin betikoa izango Euskaltelen sare sozial ofizialetan argitaratzen den arte. Saria -

Pickups&Furious 5 pack

Irabazleak saria onartu behar du, eta Euskaltelek eskatutako informazioa eman, dagokion sare sozialeko mezu pribatu baten bidez, gehienez ere 4 orduko epean. Ez badu hori egiten, saria erreklamatzeko eskubidea galduko du, eta zozketan erreserba gisa ateratako pertsonek hartuko dute haren lekua, zozketan ateratako ordenari jarraituz. Irabazle bakar bat ere ez bada jartzen harremanetan Euskaltelekin, esleitu gabe geldituko da saria. Datuen babesa Emandako datuak EUSKALTELen fitxategi batean sartuko dira, fidelizazio-ekintzetan edo produktu-eskaintzetan erabiltzeko. Era berean, Euskaltelek jakinarazten dizu emandako helbide elektronikoa, eta telefono mugikorraren zenbakia, operadorea eta iraupena gehituko direla, edo lehengoen ordez jarriko direla, Euskaltelen fitxategi batean dauden zure datu pertsonaletan. Halaber, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatzekoa den gainerako araudian ezarritakoaren arabera, noiznahi erabil dezakezu datu pertsonaletara sartzeko, haiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu, postaz, EUSKALTELi, zer eskatzen den adieraziz eta NANaren fotokopiarekin, helbide honetara: 3 FD posta-kutxa, 48160, Derio (Bizkaia); bestela, deitu Bezeroentzako Arreta Zerbitzura (1717, edo haren ordez dagokiona), edo bidali mezu elektroniko bat helbide honetara:info@euskaltel.com.


Klausula gehigarriak Euskaltelek eskubidea du sustapenaren baldintzak noiznahi aldatzeko, osorik edo partez. Halaber, eskubidea du zozketa bertan behera uzteko, saria esleitu gabe uzteko edo baliogabetzeko, irregulartasunen bat detektatuz gero. Bidezko edo ezinbesteko kausaren baten ondorioz zozketa ezin bada egin Baldintza hauetan jaso bezala, Euskaltelek eskubidea du behar diren aldaketak egiteko, zozketa behar bezala egin dadin. Euskaltelek eskubidea du edozein erabiltzaileren parte-hartzea ezeztatzeko uste badu lehiaketan iruzur bidez parte hartzen ari dela edo besteekiko desleial lehiatzen ari dela. Euskaltelek eskubidea du sustapena behin-behinean edo behin betiko baliogabetzeko, ezinbesteko kausa baten, ustekabeko edo ezin aurreikusiko zirkunstantzien edo iruzur baten ondorioz. Euskaltelek eskubidea du ez onartzeko sare sozialetako lehiaketetan aditu direnen eta, beraz, ekintza honetarako iruzurrekotzat joko liratekeenen parte-hartzea. Lehiaketan parte hartzean, legezko baldintza hauek guztiak onartzen ditu erabiltzaileak.

Bases legales concurso blaze  
Bases legales concurso blaze  
Advertisement