IPUIN, NARRAZIO ETA BERTSOPAPER LEHIAKETA - 2019

Page 1


Erandio

UDALA AYUNTAMIENTO

XVIII. IPUIN ETA NARRAZIO LEHIAKETA XI. BERTSOPAPER LEHIAKETA MMXIX

ERANDIOKO EUSKARA ZERBITZUA

ERANDIO ELIZATEKO UDALA

euskara@erandio.eus 944890128

-1-


Ilustrazioak: Enrique Morente

Inprimategia EUSKOGRAF Jose Luis Goioaga 9 48950 ERANDIO

-2-


Urtero lez, Erandioko Udalak “Ipuin, narrazio eta bertsopaper� lehiaketa antolatu du. Aurtengo honetan, 225 ipuin eta narrazio eta 146 bertsopaper aurkeztu dituzue, azkenengo urteetako arrakasta eta partehartzea mantenduz. Lehenik eta behin, Erandioko Euskara zerbitzutik parte-hartzaile guztioi eskertzen dizuegu idatzi dituzuen ipuin zein bertsopaperengatik eta gure hizkuntza bultzatzeko egin duzuen lanagatik. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez. Herriko ikastetxeei ere eskerrak adierazi nahi dizkiegu lehiaketa hauetan emandako laguntzagatik, eta egunero-egunero euskara sustatzeko erakusten duten inplikazioagatik. Laster abiatuko ditugu lehiaketa berriak, adi ibili, zain zaituztegu eta. Adrian Busto Alonso Erandioko Udaleko Euskara eta Kultura zinegotzia

-3-



XVIII. IPUIN ETA NARRAZIO LEHIAKETA

-5-


ITSUSIA ZEN MUTILA

Aingeru Fuentes de Arriba (10 urte)

A-1

-6-


Bazen behin Koldo deitzen zen mutil bat. Egun hodeitsu batean esnatu zen eta ispilura begiratu zuenean esan zuen: "A zer itsusia naizen, baina zergatik?". Jarraian, gosaltzera jaitsi zen eta bere amari galdetu zion: "Ama, zure ustez ni itsusia naiz? Mesedez esadazu zure iritzia". Eta amak erantzun zion: "Ba nire ustez bai, baina kanpokoa ez da garrantzitsuena, baizik eta barrukoa". Hitz hauek entzunda, Koldo asko motibatu egin zen. Orduan, gehiago jakiteko nahiarekin, kalera atera zen eta bere buruari erronka bat proposatu zion:Jakitea jendea zergatik den itsusia. Klaseko irakasleari galdetu zion, baina hark ez zekien ezer ere, gero lagunei eta gauza bera... Horrelako batean, kalera joan zen eta farola batean kartel bat ikusi zuen. Kartel horretan ipintzen zuen aste horretan San Jeronimo kalean azti bat egongo zela. Koldo, kartela hartuta, etxera joan zen korrika bere amari baimena eskatzeko. Amak baietz esan zion baina hura ere joateko baldintzarekin. Koldori ideia ona iruditu zitzaion eta interneten bidez sarrerak erosi zituen. Orduak pasatzen zeuden eta Koldoren burua aztian zegoen jadanik. Hurrengo egunean, beti bezala, klasera joan zen eta bere lagun guztiei kontatu zien. Lagunak harrituta geratu ziren. Klasetik ateratzean, Koldo eta bere ama aztiarengana joan ziren eta proposatu zion galdera bakarra izan hau zen: "zergatik da itsusia jendea?" Aztia minutu batzuk egon zen pentsatzen eta azkenean erantzun zion: "Koldo, galdera horrek ez dauka erantzun logikorik. Nire ustez inor ez da itsusia, denok ezberdinak garelako. Itsusia zarela uste baduzu, kendu ideia hori burutik". Koldok aztiaren hitzak kontuan hartu zituen, eskerrak eman zizkion eta kalera joan zen saltoka, aitortzen bazekiela zergatik den itsusia jendea.

-7-


DRAGOIA ETA GILTZA

Kerman Solar Domínguez (10 urte)

A-2

-8-


Bazen behin Aitor izeneko mutil bat. Egun batean, arratsaldean, etxean aspertuta zegoen eta ez zitzaion bururatzen ezer dibertigarririk egiteko. Gainera, bere lagunak oporretan joan ziren. Baina, halako batean gogoratu zuen, zuela urte batzuk Olentzerok ekarri ziola jolas dibertigarri bat. Etxean zuten biltegira igo egin zen eta han kutxa guztiak lekuz mugitu zituen jolasa aurkitu arte. Arreta deitu zion bereziki kutxa berde batek. Horretan aitonaren liburuak eta paperak zeuden. Aitona arkeologoa eta irakaslea izan zen unibertsitatean eta haren klaseetan erabiltzen zuen materiala zen hori. Liburuen eta paperen artean bazegoen espezialki bat interesgarria. Giltza magikoa eta giltza magiko hori babesten zuen dragoi baten paperak ziren. Liburuen artean mapa bat ere lortu zuen Aitorrek. Deigarria egin zitzaion ikusi zuenean mapa hori Unbekoa zela. Hori ikusita, Aitor eskailerak jaitsi zituen, bizikleta hartu eta giltzaren bila joan zen. Aitor errepidetik Unbera abiatu zen. Han pista batzuk jarraitu zituen. Lehenengoz, hiruhortz forma zeukan zuhaitz bat eta harri laukidun bat bilatu behar zituen. Berarentzat erraza izan zen eta handik, 100 pauso zenbatu eta haitzulo batera ailegatu zen. Aitor, beldur handiz, sartu egin zen. Kobazuloa oso ilun zegoen, baina ez zen ezer gertatzen, linterna bat baitzeukan motxilan. Mapa atera zuen eta nahiz eta bide asko egon, maparen laguntzarekin jakin zuen nondik joan.

-9-


Poliki-poliki ibili zen ibilbideetatik eta bat-batean soinu bat entzun zuen. Dragoi bat bere atzean zegoen. Dragoia ez zen oso handia baina bere aurpegiak beldurra ematen zion Aitorri. Aitor geldi geratu zen paretan. Dragoia bere koloreak aldatu zituen aldi askotan, Aitorrengana ailegatu zen arte. Bere alboan zegoenean, Aitorrek eskua altxatu zuen eta sudurra ukitu zuen. Bat-batean, dragoia lurrera joan zen eta Aitor dragoia laztantzen hasi zen. Dragoia oso mainatsua zen eta lagun bat balitz bezala tratatu zuen. Minutu batzuk geroago dragoiak altxor bat erakutsi zion Aitorri, eta horren alboan, giltza famatua zegoen. Aitorrek giltza hartu eta altxorra ireki egin zuen. Han barruan, urrea eta diamanteak zeuden. Handik aurrera, Aitorrek diru falta zeukanean, dragoia bisitatzen zuen eta harekin denbora pasatzen zuen.

- 10 -


CHERNOBYLEKO BIDAIA

Izaro Seco Pérez (11 urte)

A-3

- 11 -


1986eko apirilaren 26a, Chernobyleko (Ukrania) zentral nuklearra esplotatu eta gero. Mundu guztiak beste leku batera joan zen bizitzera Kedzierski familia izan ezik. Hiru pertsona ziren familian,Oxana Kedzierski ama, Andriy Kohut aita eta Yure Kedzierski semea. Familia hau ez zen aberatsa, txiroa baizik. Ez zeukaten beste leku batera joateko dirurik eta geratzea erabaki zuten. Gainera erradioaktibitatea ez zen arazo nagusia, janaria egun batean amaituko zen eta. Astean zehar ez ziren etxetik ateratzen, gainera, Yurek buruko min handia izaten zuen, Oxanak konortea galtzen zuen sarritan eta Andriyk haluzinazioak izaten zituen. Egunak eta egunak pasatzen ari ziren eta haien itxura ere aldatzen ari zen. Berain azal kolorea txuri geratu zen,beraien ile kolorea gorrira aldatu zen,azalean erredurak zituzten eta edozein momentutan ilea jausi ahal zitzaien. Poliki-poliki gaixoago jartzen ari zirenez, aitak laguntza bilatzera joateko erabakia hartu zuen. Motxilak eta janaria hartu eta laguntzaren bila joan ziren. Bidaian zehar ikusten zituzten animalien mutazioak eta jendearen gorpuak. Bost egun pasa ziren eta herri batera iritsi ziren, hirurak oso pozik zeuden zeren eta norbait egongo zela pentsatzen baitzuten. –

Kaixo! –esan zuten batera.

Arraro iruditu zitzaien inork ez erantzutea, haiek pentsatzen baitzuten jendea egongo zela. – –

Baina, ez duzue arraro ikusten inork ez duela oihurik egiten –esan zuen Yurek. Bai –erantzun zuen Oxanak.

Berriro ekin zioten bidaiatzeari eta asteak pasa ahala gero eta arazo gehiago zituzten: Oxana zorabiatzen zen eta haren ilea jausten hari zen pixkanaka-pixkanaka, hil arte. Ezin zuten gehiago, oso

- 12 -


nekatuta zeuden eta gero eta txarrago sentitzen ziren.

Ez zekiten zer gehiago egin bizirauteko, zeren eta janaria amaitzen ari baitzen eta ez zeukaten janari gehiagorik. – –

Ezin dut gehiago, azkenean hilko naiz –esan zuen Yurek. Lasai egon –erantzun zion Andriyk.

Gero eta gehiago ibili ziren eta azkenean Kievera, Ukraniako hiriburura, iritsi ziren. Horko neska batek, Milana Kmiskiko izena zuenak, familia ikusi zuen eta laster ospitalera deitu zuen.Familiak errehabilitazioa hasi zuen eta etxe batera joan ziren bizitzera lagun gehiago egiteko eta hobeto bizitzeko.

- 13 -


AMODIO EZKUTATUA

Paula Ortega Diestro (11 urte)

A-4

- 14 -


Bazen behin 15 urteko neska bat. Janire deitzen zen, New Yorken bizi zen eta Cambridge ikastolara joaten zen. Hura eta bere familia pobreak ziren, eta berak neskak gustuko zituen. Baina XIX. mendean geunden eta garai hartan jendea ez zegoen ados neska baten bikotekidea beste neska bat izatearekin. Haren gurasoak beti ari ziren esaten ez zutela Janireren bikotekidea beste neska bat izatea nahi. Janirek ez zuen lagunik, pobrea izateagatik. Pobrea izateak ez du esan nahi pertsona zintzoa ez zenik. San Valentin ailegatzear zegoen, eta Janirek bere maitasuna adierazi nahi zion Joneri. Jone oso neska polita, jatorra eta dibertigarria zen. San Valentin ailegatu zenean Janirek Joneri honen eskolako apalategian gutun bat utzi zion. Hor jartzen zuen klaseak eta gero, 05:00etan Central Parkean geratuko zirela. Jonek ikusi zuenean pentsatu zuen Billy izan zela, baina ailegatu zenean Janire ikusi zuen, bonboiak eta loreak zituela. Jonek ez zuen pentsatu hura izan ahal zela. Janirek lotsa zeukan, baina azkenean esan egin zion. Jonek, esandakoa entzun eta gero, ihes egin zuen. Ondoren, Janire etxera heldu zen eta gertatutakoa esan zien bere gurasoei. Aitak eta amak ez zioten sinetsi eta gurasoek etxetik bota zuten horregatik. Hurrengo egunean guztiek zekiten Janirek neskak gustuko zituela eta hasi ziren barre egiten. Baina Jonek ere maite zuen, bakarrik lotsa zuen esaten baietz, eta beldurra ere bai. Esaten bazion baietz ikastola osoak barre egingo zuen. Bat-batean Janire eskolako apalategira joan zen eta hor ikusi zuen gutun bat. lkusi zuenean korrika joan zen komunera irakurtzera. lrakurri eta gero Joneri deitu eta baietz esan zion, bere emaztea izan nahi zuela. Central Parken geratu ziren 05:00etan eta hor hitz egiten egon ziren, eta Janirek esan zion bere gurasoek ez zutela ondo ikusten berari neskak gustatzea.

- 15 -


Jonek ere bere gurasoei kontatu zien eta horiek ondo onartu zuten. Orduan Jonek Janireri esan zion berarekin bizitzera joateko. Bikotea oso pozik bizi zen jendea enteratu arte. Jendeak salatu zuen, bi neska edo bi mutil elkarrekin maitatzearekin ados ez zegoelako. Azkenean, poliziak atxilotu zituen eta kartzelara eraman zituzten. Zoritxarrez, hor penaz hil ziren. Baina Janirek eta Jonek aurrera pauso handia eman zuten berdintasuna lortzeko. Horregatik, ez dugu ahaztu behar, gure ideiak bidezkoak direla pentsatzen badugu, borrokatu behar dugula guk. GORA BERDINTASUNA ETA PERTSONEN ASKATASUNA!!!!!

- 16 -


BIBRAZIOAK

Ainara Alonso Pérez (13 urte)

B-1

- 17 -


Duela ez dakit zenbat urte, izar distiratsu bat jausi zen Euskal Herrian; Nerea zuen izena. Poztasuna nabaritu zen jaio zen herrian, baita haren gurasoen irribarrean ere. Hazten joan zen ahala, bere ileak ikatz kolorea hartu zuen, eta bere azal fina orezta txikiekin betetzen hasi zen. Altuera baxukoa izan arren, denen arreta erakartzen zuen edozein tontakeria barregarriak egiten, eta bere ahots izugarriekin abesten. Egunero berak asmatutako txisteak eta istorioak edozein lekutan idazten zituen, eta nahiz eta erritmoa berbera errepikatu, abesti haiek kreatibitate eta trebetasun handiko umea zela islatzen zuten. Nerea neska arrunta zen lehenengo aldiz mundura begiak ireki zituenean, baina inor ez zen konturatu zer zeukan prestatuta munduak harentzat. Nereak 14 urterekin gripea hartu zuen, ezohiko mina eragiten zuen izugarrizko gaixotasuna. Ospitalean emandako asteak beroak eta astunak izan ziren, hain gogorrak, entzumen eta ikusmena galdu baitzituen betirako. Nereak ez zuen bere ahotsa berriro entzungo, ezta bere ideiak apuntatzeko gai izango ere. Ez zen txisteak kontatzeko gai izango, ezta lagunen eta familiaren irribarreak entzun edo begiratzeko ere. Idatzi ezean, ezin izango zituen bere sentimenduak askatu, eta hitz egiten ez bazuen bere inguruko eskalen intonazioak eta oihu zabalek ez zuten berriro isiltasuna beteko. Isiltasuna zen Nereak gorroto zuen gauza bakarra, eta orain bere bizitzako izkina guztietan zegoen, bera irensteko asmoz. Hiru hilabete pasa ziren tragedia hori gertatu zenetik. Nerea ez zen etxetik mugitu, ezta irribarre bat atera ere. Bere logelan atxilotu zuen bere burua, egun guztietan negarrez. Irailaren 9a heldu zen, institutuko hirugarren kurtsoa hasten zen eguna. Amak, erloju bat balitz bezala, zazpiak eta erdietan esnatu zuen, besarkadak eta muxuak ematen.

- 18 -


Goazen laztana, lehenengo eguna heldu da eta! –esan zion Nereari, mugitzen ez zela ikustean.

Ama, nola esan behar dizut? Ez dizu batere entzuten, eta ez dut inoiz zure ahotsa entzungo! –oihukatu zion neba Fernandok, haserre.

Ama kontzientea zen Nereak ez ziola inoiz berriro ere entzungo, baina ohitura zela eta, ezin zion bere alabari ezta hitzik ere esan. Nerea bere kabuz prestatu zen, etxeko gela guztien kokalekua zekien eta. Motxila sorbaldan hartuta eta makila eskuan zeukala, institutuko bidea hartu zuen. Iskanbila handia sortu zen klasera heldu zenean, gelakide guztiek galdera asko zituztelako, baina Nereak bakarrik nabaritzen zuen lagunen usaina, haiek besarkadak ematen zizkioten bakoitzean. Berehala irakasle bat etorri zen; neska bat, altua eta beltzarana. Hari jarraituz, klaseko tutore burusoila eta baxua. Lehenengo egunaren aurkezpena hasi zen. –

Hau isiltasuna! Uste dut nire klasean zeuden petardoak joan direIa eta irakasleei klasera etortzea ahaztu zaiela! –esan zion Nereak bere buruari ironiaz.

Paper batzuk mahai gainean zeuzkala nabaritu zuen. Eskua pasatu zuen paperen gainean; braillez zegoen idatzita. Udan hizkuntza hau ikasten egon zen, eta esaldiren bat ulertu ahal izan zuen."lkusmena eta entzumena galduta... Banakako klaseak... Material desberdina... Zaintzako arduraduna... Gaitasun berriak lortzeko klasea... Psikologoa... –irakurri zuen kostata–. Behintzat oraingoan ez naiz aspertuko gizarteko klaseetan”. Nerea bere munduan zegoen bitartean, irakaslea hari

- 19 -


buruz hitz egiten egon zen gainerako ikasleekin: –

... eta ez ditut inolako txantxak onartuko. Zuen laguna da eta errespetu osoz zaindu behar duzue kurtso honetan. Horretarako, aste bakoitzean, arduradun bat egongo da berari institutuan laguntzeko, patioan zein hemen egongo den klase guztietan. Klaseko zerrendari jarraituz egingo dugu.

Horrela amaitu zen lehenengo txapa. Tutoreak Nereari bostekoa eman eta gero, irakasleak zuzendaritzara eraman zuen. Nerea, institutuko zuzendariaren eta bere gurasoen usaina nabaritu zuenean, hiltzear egon zen; usain txarra zen hori. –

Esan genuen bezala, ezin izango da egoera berri honetara moldatu, hobe da etxean espezialista bat kontratatzea eta Nerea institutura ez etortzea; ez dakit zergatik ez duzuen irtenbide horretan pentsatu –esan zuen zuzendariak–. Hemen daukagun pertsona espezializatu bakarra Naia da, eta ez da beti Nerearekin egongo, beste ikasle batzuekin ere klasea daukalako.

Gurasoek berriz errepikatu zuten esaldi berbera "Etxean geratzen denean, hilda dagoela dirudi" eta "Lagunen falta sumatzen du". Txirrinak jo zuen. Etxera bueltatu zirenean, Nerea bere logelara sartu eta ez zen egun osoan atera. Fernandori asko gogaitzen zitzaion bere arrebaren egoera; horregatik, Nerea etxean zegoenean, bera kalera joaten zen. Gurasoak institutuko paperak irakurtzen egon ziren. Hurrengo egunean, Nerea institutuko ateen aurrean zegoen, erloju bat bezala. Berarentzat institutua hutsa zegoen,

- 20 -


isila. Airearen usaina baino ez zuen nabaritzen; baina egia esanda, 200 ikasle baino gehiago zeuden han, gehienak hari begira, estralurtarra izango balitz bezala. Sartzeko ordua heldu bezain pronto, aurreko egunean lagundutako irakasleak eskutik heldu zion, klasera gidatzeko asmoz. Nereak besoa mugitu zuen, keinu agresibo batekin eta ikasgela bilatzeari ekin zion laguntzarik gabe. Orain Euskara ikasgaia tokatzen zitzaion, eta ezin izango zen bere ikaskideekin joan, orduan beste gela batera joan beharko zen. Bost minutu pasatu eta gero, bigarren solairuko azkenengo ikasgelara sartu zen, amorratuta. Irakaslea bere atzetik zegoen. Mahai gainean jarri zion paper bat, braillezko sinboloz beteta. –

Aupa, Nerea! Naia naiz, zure irakasle berria. Badakit pixka bat zaila izango dela zurekin elkarrizketak izatea, baina ez kezkatu; moldatuko gara. Gaur lehenengo eguna denez, joko batera jolasteari ekingo diogu. Hauek dira arauak: lasai egon eta sinets ezazu prozesua. Orain, eman zure eskuak, baina kontuz, ez egin mugimendu arrarorik, bestela begiak minduko dizkidazu.

Nereak nagitasunez atera zituen eskuak jertsetik. "Zer demontre ikasiko dut?", "Hau aspergarria da" eta "Hau txorrada halakoa!" agoniaesaldiak bere ahotik ateratzeko asmoarekin geratu ziren. Naiak hiru objektu desberdin jarri zituen mahaian. Lehenengo objektua ukitu zuenean, sentsazio freskagarria nabaritu zuen eskuetan; likidoa zen, hotza. Ura. Naiak bere eskuak hartu eta haren eztarriaren goialdean kokatu zituen. –

Uuuuuu - raaaaaa –ahoskatu zuen garbi eta astiro.

Nereak Naiaren ahotsaren bibrazioak nabaritu zituen. Hitza hiru alditan errepikatu eta gero, ezpainetan jarri zituen eskuak eta jolas horren zergatia ulertu zuen.

- 21 -


Uuuuu –bota zuen bat-batean- uuuuura, uuuura, uraaaaa, ura.

Bere eztarrian jarri zituen eskuak. Ezin zuen sinetsi; hitz egin ahal zuen. Errusiar mendi bat nabaritu zuen sabelean, gora eta behera joaten zena. Mila ideia lehertu ziren bere burmuinean, amets zaharrak berriro piztu ziren eta alaitasuna loratu zen bere bihotzaren taupaden abiaduran. Baina bere poztasuna berehala geldiarazi zen, eta ziztu bizian konturatu zen gauza garrantzitsu batez: ezin zuen bere ahotsa entzun. Tximistargi bat bezala, hotzikara batek burutik oinetara zeharkatu zuen bere gorputza. Berriz, Naiak idatzitako hitzak gogoratu zituen eta lasai jarraitu zuen jolasten. Beste objektu batera eraman zizkion eskuak. Xafla finua, mehea, tolestu ahal zena; eta erraz apurtzen dena. –

Paaaa - peeeee - raaaaaaa –esan zuen ozenki Naiak, Nerearen eskuak bere lepoan eta ezpainien ertzean zeuzkala.

Eta berriro, oraingo honetan azkarrago, lortu zuen hitza bokalizatzea. Nereak hirugarren objektu bat bilatu zuen. Baina konturatu zen ez zuela bilatu behar, usain oso ona heltzen zelako bere sudurraren barnealdera. Naiak pauso bera errepikatu zuen. –

Ooooo - giiiiiiii - aaaaaaa –esan zuen erraztasunez gazteak.

Eguna ezin hobeto hasi zen irakasle horrekin. Naturak ezarri zion patuari engainatzen ari zela iruditu zitzaion. Amets berri bat sartu zen bere zerrendaren buruan: hitz egiteko gai izango zen, ez zitzaion batere axola bere buruari ez entzutea; bakarrik bere bizitzarekin edozer gauza egiteko irrikaz zegoela sentitzen zuen. Hurrengo bi asteak izugarriak izan ziren. Beti pentsatu zuen eskolak ez zuela ezertarako balio, interesa gabeko

- 22 -


gauzak irakasten zituztela pentsatzen zuelako lehen. Baina gero eta gehiago gustatzen zitzaion klasera joatea, eta duela lau hilabete alferrik egin ahal zituen gauzak errutina bezala hartzea. Braillez idatzitako edozein testu irakurri ahal zuen erraztasunez, matematikako ekuazioak eta ingeleseko idazlanak sartuta. Noski, braillez idazten ere ikasi zuen idazmakina batekin. Egunero Naiarekin hitzen jolas horretara jolastu ondorioz, esaldi laburrak egiteko gaitasuna hartzen ari zen, eta gainera, bere klaseko arduradun pertsonala astero aldatzen zenez, lagun asko ezagutu zituen. Koadrila batean sartu zen, nola ez, institutuaren banda musikalaren taldean. ltsu-gor izan aurretik Nereak ez zituen hainbeste lagun, bakarrik mutil bat; eta beste herrialde batera joan zen berak gripea eduki aurretik. Poztasun denboraldi hori ziztu bizian moztu zen ostirala batean kortxozko oharrean izugarrizko poster bat eskegi zutenean. "Eman ezazue izena Santa Zezilia egunean egingo den ikuskizunerako!" zioen. "Antzerkia, banda, txisteak eta abar egongo dira, baldintza bakar bat betetzen baduzue; zeuen buruak aurkeztea eta barruan ezkutaturik daukazuen talentua ateratzea!" Etxean zegoela jaso zuen berria Nereak, bere irakasleak braillezko gutuna bidali baitzion. Neska gaixoa negarrez hasi zen, bere buruaz kexatzen, bere egoeraz gogaitzen. "Eta orain zer? Zer egin dut nik nire ahotsa berriro entzun ahal ez izateko? Zer egin dut besteen aurpegiak ez ikusteko? Zer egin dut nik neure aukera eta amets guztiak gero eta urrunago joateko? Zer egin dut nik txarto mundu honetan zigor hau jasotzeko?" -oihukatu zuen bere barrutik- "Nire bizitza osoa eman dut abesten, beste pertsonen artean bizitzen, inoiz ez bakarrik atxilotuta! Ez dut merezi gauetik goizera bakarrik munduan geratuko naizela konturatzea! Nire sentimenduak inori kontatzeko kapaz ez izatea! Ezta garrasika egoteko gai izan! Hau kaka osoko bizitza, puntutxoak eta bibrazioak eta usainak eta besarkada pisutsuak!!! Ez dut bizirik egon nahi

- 23 -


segundo gehiagorik pertsona normal bat izaten ez banaiz!! Nekatuta nago!!� Bere begi zurien beste aldean berak irudikatuko ez zuen errealitatea zegoen. Amak ahoa zapaldu zuen eskuarekin. Fernando berarengana hurbildu zen; eskua iletik pasatu zuenean biek sentsazio arraro samar bat nabaritu zuten bihotzen taupadetan: duela hiru hilabete ez zutela elkar ukitu konturatu ziren. Hurrengo egunean Nerea eta Naia idazten egon ziren, noski, ikuskizunean parte hartzeari buruz. Hamar hitzeko esaldiak orden perfektuan esan ahal zituela ikusita, musika irakaslearekin hartuko zituen klaseak arratsalde guztietan, igandeetan izan ezik. Arratsalde libre horietan, txikitan entzuten zituen abestien bibrazioei erreparatzen zien; horrela kontzentrazioa eta zentzumen berriak lantzen zituen. Bere familia berehala konturatu zen bere esfortzuaz eta bere buruari jartzen ari zitzaion presioaz, beraz, gosaria edo afaria prestatzerakoan joko berezi batzuk egiten zituzten: adibidez, janariaren osagaiak usaintzea eta berak asmatzea; zereal desberdinen konbinazioak egitea, usainari eta zaporeari erreparatuz... Bandako lagunekin ere ibiltzen zen noizbehinka, eta haiekin abesten saiatzen zen. Hainbat pertsona zeuden zenbait instrumentu jotzen, baina bere lagun onenek bateria, gitarra, eta pianoa jotzen zituzten. Ia-ia gauero ez zuen loak hartzen, orduan munduko gauzarik lasaigarriena egiten zuen: idaztzi. lstorio laburrak, bertso-sortak, antzerki bateko elkarrizketak... Uda osoan zehar bere ametsei buruz baino ez zuen idatzi; zer gertatuko ote zitzaion gaixorik egon ezean. Baina horrela bakarrik lortzen zuen deprimitzea eta bere buruaz beste egitea pentsatzea. Hiru aste geratzen ziren ikuskizunaren eguna heltzeko. Nereak erabaki zuen berak asmatutako abesti bat abestu

- 24 -


nahi zuela bere bandako lagun-minekin. Bere mahaia braillez idatzitako paperez beteta zegoen; izan ere, denak irakurri zituen patxadaz. Eta hori gutxi balitz bezala, txikitatik idatzi zituen poemak eman zizkion Fernandori, braillezko hiztegi baten aurrean berari gustatzen zitzaizkion olerkiak braillera itzultzeko. Larunbat hartako goiz osoa olerkiak itzultzen, irakurtzen eta aukeratzen eman eta gero, Nerea eta Fernando saltoka hasi ziren ohe gainean: –

Biba!!! –oihukatu zuten, besarkatzen hasi ziren bitartean.

Klaseak –hasi zen astiroago Nerea–, joan beharra daukat.

Bere musika irakaslea etorri baino arinago, heldu zen institutura. Aprobetxatu zuen Naiarekin abestiari buruz hitz egiteko. –

Hau izugarrizko konposizioa!! Sor eta lor uzten didazu, benetan Nerea –esan zion Naiak berak adierazi nahi zuen harridura murrizten neskatoa eskuak bere lepoan zeuzkala. Bandako lagun, onak, abestu deza... –esan zuen azkarregi gazteak- Bandako lagunekin jo dezaket?

Hiru ikasle deitu zituen eta bere harridurako, hamar minututan laurak musika gelan zeuden abestiaren erritmoa eta tonua aukeratzen. Bozgailu txiki batekin eskuen artean baliatzen zen. Azkenean ikuskizunean parte hartuko zutela baieztatu zuten, eta hiru aste gogor eta ahaztezinen amaieran, Nereak lortu zuen tonua mantentzea, erritmoa jarraitzea eta hiru minutuko abestiaren letra osoa gelditu barik buruz esatea. Hain ondo pasatzen ari ziren entseatzen, ezen arinegi igaro baitziren egunak. Braillezko agendan deszifratu zituen orduan puntutxoak Nereak. "Nire eguna heldu egin da!", baino ez zen entzuten bere burmuinaren hormetan. Oihalen artean bere arropa berezienak janzten ari zenean, detaile garrantzitsu batez ohartu zen: nola jarraituko zuen abesti osoa ez bazeukan eszenatokian bere

- 25 -


boz-gailua eskuetan? Ezin zen horra aterako boz-gailu zuhur batekin, institutu osoak bera ikus zezan. Urduri samar jarri zen, "Orain bai, hilko naizela!" xuxurlatu zuen, bere bihotza taupa-taupa zegoen bitartean. Jendea eszenatokira irteten eta eszenatokitik bueltatzen ari zirela konturatu zen pertsona askoren oinkadak nabaritzean. Naiaren eskua nabaritu zuen bere sorbaldan; distira egiteko edo hanka sartzeko momentua heldu zen. –

Hona hemen gure parte-hartzaile ospetsuenak: gure bandako gitarra. pianoa eta bateria –hirurak atera ziren antzeztokira saltoka eta tuntuna egiten–. Eta orain bai, denok aho zabalik utziko gaituen neskato azkar, ausart eta maitagarria. Nerea, gure txapelduna!!

Bere makila hartzera joan zen, baina ezin izan zituen oinak lurretik mugitu; ohartu zen abesti osoa ahaztu zuela eta ez zuen ezta erritmoaz ere gogoratzen. Goizetik zeuzkan tximeletak sabeletik atera ziren, eta ahotik irteten ari zirela nabaritu zituenean berriro negarrez hasi zen. Ez zegoen itzulbiderik, ezinezko amets batetik pauso batera zegoen. –

Klaro!! –esan zuen bere buruak–. Pianoa!

Naiarekin, makilarekin eta bere tximeletekin atera zen azkenean. Naia oihaletik desagertu zenean, pianora hurbildu eta aurrerago ipintzeko agindu zien bere lagunei. Mikrofonoa hartu, isats-pianoaren gainean eseri eta begi zuri-grisak zabaldu zituen. Bere ahots leuna eta paregabea ikasle, guraso eta irakasle guztien belarritik sartu eta bihotzetara heldu zen. Inor ez zen konturatu Nerea pianoaren gainean eserita egotearen arrazoiaz, eta abestiaren momentu sakonera iritsi zenean, bat-batean bere lagunek instrumentuak jotzeari utzi zioten, eta Nereari utzi zioten kantuaren parterik nabarmena.

- 26 -


Azken esaldia luzatu eta gero, denak txaloka, saltoka eta oihuka hasi ziren. Nerea, berriz, finko geratu zen lurrean, isiltasunean galduta, baina airea zeraman urduria bere azalean urratzen ari zela jabetu zen. Besteek entzun eta ikusi ahal zuten, arazo barik komunikatu; baina berak bibrazioak, usainak eta inork ez zeuzkan zentzumenak zeuzkan. Berak egindako ahaleginak, lanak... berari bueltatu zitzaizkion arrakasta, poztasuna eta hainbat emoziorekin. Antzeztokiaren eskaileretatik jaitsi eta bere publikorantz abiatu zen. Konfetia eta 200 eskuren txaloak ikusi ziren egun hartan, baita azken eskaletik gorago igotzen ziren izugarrizko oihuak ere entzun ziren. Bazegoen horretaz konturatzen ez zen izar bat, baina hori ez sentituagatik ere ez zuen argi gutxiago transmititzen. Bizitzaren gauzarik ederrenak ezin dira ikusi, ezta entzun; bihotzarekin sentitu behar dira.

- 27 -


MAHUMA ERREALA ALA IRREALA

Ander Asla Pedrejรณn (12 urte)

B-2

- 28 -


Gaur istorio bat kontatuko dizuet, arraro bat, misteriotsu bat. Kontatuko dizuedana ez da istorio normala, eta gertatu zenetik, nire bizitza guztiz aldatu da. Ni mutil normala nintzen. Lagunak neuzkan, nota onak ateratzen nituen... Egun batean, klaseak amaitu genituen eguerdian. Nire lagunak Gontzal, Katalin, Endika, Andrea eta ni neu normalean baino denbora gehiago egon ginen gure gauzak batzen, eta klasetik jaistean, eskolako ateak itxita zeudela ikusi genuen. Tutoretzara joan ginen, baina ez zegoen inor. ldazkaritzara ere joatea erabaki genuen, baina han ere ez zegoen inor. Telefonoz norbaiti deitu ahal izango genion. Eskailerak jaitsi eta gero zuzendaritzara ailegatu ginen, atea irekitzen saiatu ginen, baina ez zen irekitzen. Giltzaz itxita zegoen. Kezkatzen hasi ginen, ez genekien zer egin, eta lurrean jesarri ginen pentsatzeko. Denbora luze bat pasata, arratsaldea ailegatzen ari zenean, ideia bat eduki genuen. Historia irakasgaian, eskola antzinako monasterio bat zela eta bere azpian zati zahar bat zegoela esan ziguten. Zati zaharra herriaren estoldekin konektatuta zegoen. Gure ideia jaistea eta estoldetatik ateratzea izan zen. Eskolatik joan ginen zati zaharreko atea bilatzeko. Nahiz eta asko bilatu, ez genuen atea topatu. Ez genuen amore eman eta gehiago bilatu genuen. Azkenean, galdara gelan topatu genuen ate zahar bat. Atea krisketa eta giltzarrapo herdoildu baten bidez itxita zegoen. Kolpe bat eman eta apurtu genuen. Krisketa guztion artean ireki eta atea pixka bat bultzatu genuen. Ateak kirrinka handi bat egin zuen eta ireki zen. Atera eta gero, eskailera sakon eta ilunak ikusten ziren. Atetik pasatzean, sorbaldatik hotzikara handi bat igo zitzaigun. Beldur ginen oso, baina jaisten hasi ginen. Eskailerak oso ilun zeuden eta ez genuen ezer ikusten. Jaisten ginen neurrian, gure beldurra gora zihoan. Eskailerak jaisten amaitzean, pasillo ilun eta beldurgarri batera ailegatu ginen. Pauso batzuk eman genituen eta, bat-batean, haize bolada hotz batek geure gorputza gurutzatu zuen. Durduzatuta, zorabiatzen hasi nintzen. Saiatu nintzen zutik egoten, baina ezin izan nuen eta lurrera jausi nintzen, konortea galduta. Esnatu nintzenean, oso gela ilun batean nengoen, ez nuen ezer ikusten. Urduritzen hasi nintzen, ez nekielako non nengoen

- 29 -


eta oihu egin nuen. Momentu hartan argia piztu zen eta nire ama sartu zen gelara. Nire logelan nengoen, ohean sartuta. – – – –

Zer gertatu da? Zer egiten dut hemen? –galdetu nuen durduzatuta. Lasai. Ez da ezer gertatzen, mahuma bat eduki duzu –esan zidan nire amak. Baina, baina... Berandu da, berriro lo egin behar duzu –moztu zidan amak.

Nik ez nuen ulertzen zer gertatzen ari zen, baina ama bere logelara joatean, lo geratu nintzen. Mahuma bat eduki nuen eta zuzenean esnatu nintzen. Ordua begiratu nuen. Hamabiak ziren. Musika bat entzuten hasi nintzen, kantu gregorianoak ziruditen. Zutik jartzen saiatu nintzen komunera joateko, baina ezin izan nintzen mugitu. Asaldatzen hasi nintzen "zergatik ezin izan nintzen mugitu?". Batbatean, ohetik altxatu eta ibiltzen hasi nintzen. Ni ez nintzen mugitzen ari, nire gorputza bakarrik mugitzen ari zen. Etxetik atera eta kaletik ibiltzen hasi nintzen. Bitartean, kantu ozenagoak entzuten ziren. Eskolako atean gelditu nintzen. Harrituta nengoen. "Zer egiten nuen hor eta zergatik ezin izaten nuen kontrolatu nire gorputza?". Kantuak eskolatik ateratzen ziren. Kalean ez zegoen inor. Bakarrik entzuten nituen kantuak, baina, bat-batean, pausoak entzun nituen. Ezin izan nintzen mugitu, eta ez nekien nor zetorren. –

Zer egiten ari zara hemen –galdetu zidan ahotz batek.

Beldurtuta nengoen eta biratzen saiatu nintzen. Lortu nuen. Berriro nire gorputza kontrolatu ahal izan nuen. Biratzean, harrituta geratu nintzen, Endika baitzen. –

Ez dakit, ibiltzen hasi naiz nahi gabe eta honaino

- 30 -


ailegatu naiz –esan nuen nik. Berari gauza bera gertatu zitzaiola esan zidan. –

Kantu horiek entzuten dituzu, ezta? –galdetu zidan Endikak.

Bai –esan nuen nik.

Beste pauso batzuk entzun nituen. Katalin, Andrea eta Gontzal zetozen, bakoitza leku batetik. Haiekin hitz egin genuen eta guri gertatzen zitzaiguna eurei ere gertatzen zitzaien. – –

Beldur naiz, etxera joan nahi dut –esan zuen Gontzalek. Ez gara etxera joango, eskolan sartuko gara eta zer gertatzen ari den ikusiko dugu, ados? –esan nuen nik.

Bai –esan zuten denek aldi berean.

Ez genekien zergatik esnatu eta ibiltzen hasi ginen gauaren erdian, ezta zer egiten ari ginen han, baina aztertu nahi genuen. Eskolako harresia salto egin genuen eta patioan jausi ginen. Kantuak jarraitu genituen eta galdara gelara ailegatu ginen. Kantuak eskolako zati zaharraren atetik ateratzen ziren. Atea guk apurtu genuen, kandaduaz itxita zegoen eta. – –

Hau ez da normaIa, kandadu hori guk apurtu dugu, zergatik dago hemen berriro? –galdetu zuen Andreak. Gertatzen ari den guztia ez da batere normala, ez kezkatu –esan zuen Katalinek.

Denok barre egin genuen, nahiz eta oso beldur ginen. Giltzarrapoa berriro apurtu genuen, oso oxidatuta eta zahar zegoelako. Atea irekitzean, kantuak ozenago entzuten ziren. Eskailerak

- 31 -


jaisten hasi ginen, ez zen ezer ikusten, baina eskaileraren amaieran argi pixka bat ikusten zen. Eskailerak jaisten amaitzean, pasillora ailegatu ginen. Pasilloko hormak lastargiz beteta zeuden eta aurrera gindoazen neurrian, kantuak ozenago entzuten ziren. –

Hau beldurral Ez dakit jakin nahi dudan pasilloaren amaieran zer dagoen –esan zuen Gontzalek.

Pasilloaren amaieran ate bat zegoen. Atea pixka bat bultzatzean, harrituta geratu ginen. Ateaz haratago jende asko ikusten zen. Tunikaz jantzita zeuden eta aurrera begira zeuden. Haien aurrean eskolako zuzendaria zegoen, tunikaz jantzita ere, eta aldare batean igota. "Zer egiten du zuzendariak hemen?" galdetu nion neure buruari. Zuzendaria gure norabidera begiratzen ari zen, baina ez gintuen ikusten, atearen atzean ezkutatuta geundelako. Pertsona horiek kantuak abesten ari ziren eta zuzendaria hizkuntza ezezagun batez hitz egiten ari zen. –

Joan behar gara, oso beldurgarria da hau. Erritu sataniko bat dirudi –esan zuen Katalinek, xuxurlaka.

Bai. Azkar! –esan nuen nik.

Bira egin genuen hortik ateratzeko,baina Andrea ez zen mugitu. –

Andrea, hemendik joan behar dugu –esan nuen nik.

Shock baten mendean zegoen eta ez zigun kasu egiten. –

Andrea, joan behar dugu, ikusiko gaituzte eta zerbait txarra egingo digute –esan nuen nik bere mahukatik tiraka egiten nuen aldi berean.

- 32 -


Andrea! –oihukatu zuen Katalinek.

Momentu hartan dena isildu zen, eta kantuak eten egin ziren. Denak biratu eta guri begira geratu ziren. Harrituta geratu ginen, pertsona horiek gure irakasleak ziren. Denak korrika hasi ziren gure atzean. Ia harrapatuta gintuztenean, haize bolada hotz batek gure gorputzak gurutzatu zituen eta lurrera jausi ginen desmaiatuta. Gela ilun batean esnatu nintzen. Ba nekien non nengoen, lehen ere hor esnatu nintzelako. Amari deitu nion eta azkar etorri zen. –

Zer gertatzen zaizu orain? Beste amesgaizto bat izango da, ez kezkatu. Esnatzeko ordua izango da laster, ez duzu denborarik pixka bat gehiago lo egiteko, joan zaitez gosaltzera –esan zidan amak.

Gosaltzen nengoen bitartean, ama etorri zen: –

Eskolatik deitu didate. Zuzendariak Endikarekin, Katalinekin, Gontzalekin, Andrearekin eta zurekin hitz egin nahi duela esan du. Atsedenaldiaren orduan galdara gelaren aurrean itxaron behar duzuela esan du.

Momentu hartan, nire bizitzan eduki dudan beldurrik handiena bizi izan nuen.

- 33 -


NIRE ITSASONTZIKO MARINEL MAITEA

Jon Santidrian Briรณn (12 urte)

B-3

- 34 -


Duela urte asko bizi zen marinel bat, Francisko deitzen zena, nire aitona maitea. Francisko bederatzi urterekin Erandiora etorri zen bere herritik (Corrubedo, Galizia) bere anaia nagusi Antoniorekin, hamar urte zituena. Dena utzi zuten: beren etxea, beren familia, beren lagunak... Ailegatu zirenean, ez zuten ezertxo ere ezagutzen eta etxe zahar eta itsusi bat alokatu behar izan zuten. Egunak pasata, "Gorritxu" itsasontzira joan zen lan eske. Zortea izan zuen eta lana eman zioten. Lehenengo momentuan, sukaldean aritu zen "pintxe"; platerrak, suteak, labanak, edalontziak etab‌ garbitzen. Urteak joan eta urteak etorri, itsasontzi horretako kapitaina ohartu zen Francisko jauna oso arrantzale ona eta langile fina zela. Horrexegatik sukaldea utzi zuen marinel aritzeko. Arrain asko harrapatzen zituen eta itsasontziak ospe izugarria hartu zuen beragatik. Itsasontzia ikustean esaten zioten, "hortik dator el Gorritxu de Francisco". Lorpenak ikustean, ez zuten asko pentsatu eta nire aitonari kontramaisu kategoria eman zioten. lzugarrizko zoriontasuna sentitu zuen. Esan gabe doa soldata ere hobea zela. Oporrak zirela, tren txartel bat erosi zuen eta bere herri maitera abiatu zen. Hantxe zituen zain bere familia eta bere lagun mina, Antonio Carbonero. Beragaz istorio oso politak zituen; arrantza giroan eta nesken munduan ere bai. Antoniorekin nire amona Maria ezagutu zuen gure aitonak, eta lehen egunetik ikusita, esan omen zuen bere neska zela eta horrelaxe izan zen. Bi hilabete pasatu eta gero, ezkondu ziren Corrubedoko parrokian,Don Gelasio parrokoarekin. Oso pozik zeuden biak elkarrekin. Horrexegatik lau seme-alaba eduki zituzten: Mari Jose, Maria Elena, Ana Mari eta Francisko Jabier. Guztiak elkarrekin, Erandiorantz abiatu ziren eta etxe txikitxu

- 35 -


bat erosi zuten. Gaur egun nire amona oraindik bizi da pisu horretan. Bera horrela mintzatzen da etxe horretaz: "mi cajita de cerillas"... oso txikia delako. Familia guztia aurrera ateratzeko eta diru apur bat irabazteko, aitonak ekarritako arrainak amamak saltzen zituen Erandion: lupiak, bakailaoak, sardinak, etab. Baina hori ez zen nahikoa. Urte txarrak heldu ziren familiarentzat; dirua ez zen heltzen soldata bakar batekin. Horrexegatik seme-alabek lanean jardun behar izan zuten. Arduratzen ziren etxeak garbitzeaz, eta soldata zati bat etxera bidali behar zuten, jan ahaI izateko. Nire aitona zaharra zelarik, erretiratzeko momentua heldu zitzaion, baina lanean aritzen jarraitu zuen. Itsasontzietako sareak konpondu izan zituen, hain ondo, non herriko kaleetan barrena arlo horretan ere onena zela entzuten zen. Eta hori eginez gozatzen zen izugarri. Urteak joan eta urteak etorri, nire anaia Borja heldu zen gure mundura. ltzelezko pozak bete zuen bere gorputza. Hala ere, gure aitona gaixotasun larri-larri batean sartu zen, edo, hobeto esanda, gaixotasun larri-larri bat sartu zen aitonaren gorputzean: minbizi madarikatua! Gorlizen ingresatu zuten eta urte asko iraun zuen gaixotasunaren kontrako borrokan, baina, azkenean, intsektu madarikatu horrek hil egin zuen. Beti gogoratzen digute gure etxean bere azken gaua, noiz eta nire anaia Borjaren izena eta bere seme Franen izena oihukatzen baitzituen. Bere herrira joan ginen lurperatzera. Hilkutxa nire aita Josek eta nire osaba Miguelek, Franek eta Juan Manuelek eraman zuten.

- 36 -


Horrela bete egin genuen bere desioa. Bere ideia edo proposamena esana zuen: hiltzearen momentuan: itsasoaren ondoan nahi zuen lurperatua izan; itsasontziak ikusteko, haizea sentitzeko...

Ez zaitugu inoiz ahaztuko, mite zaitugu aitona!

- 37 -


1994ko EKAINAREN 28a (Emmaren egunerokoa)

Aiala Orio San Vicente (12 urte)

B-4

- 38 -


ÂŚ

1994ko ekainaren 28a,Londresen:

Ni Emma deitzen naiz. 13 urteko neska naiz. Altua naiz eta ile horia eta luzea dut. Espainian bizi naiz, baina Errusian jaio nintzen. Nire aitarekin, amarekin eta ahizparekin bizi naiz. Aita Marshall deitzen da, oso altua da eta ile iluna du. Nire ama Maggy deitzen da eta hura ere oso altua da. Lili izeneko ahizpa bat dut, 6 urte ditu eta ile horia du. Egun horretan hamarretan altxatu ginen, Ostatu batean. Ostatu horretan 7 egunez egongo ginen. Ni altxatu nintzen sentsazio oso arrarorekin. Sentitzen nuen zerbait gertatuko zela egun horretan, baina, bestalde, ene baitan pentsatzen nuen hori ezinezkoa zela, ni ez naizelako asmatzailea. Egun hori horrela igaro zen, sentsazio desatsegin horrekin. Sukaldera jaitsi ginen gosaltzeko. Oso azkar jan genuen egun horretan, mila gauza ikusi behar genituelako. Hamabietan atera ginen ostatutik. Tower Bridge ikusi genuen. Oso polita zen. Orain idazten ari naiz eta gogorotzen dut zelan ikusi nuen zubi hori 13 urterekin, emozio handiz. Momentu hori ez dut inoiz ahaztuko. Eta 25 urte igaro dira; orain kontura bueltatuko gara. Momentu batean pentsatu nuen sentsazio hori desagertu egin zela, baina zubia ez ikustean bueltatu zen. Otordua ailegatzen ari zen. Zubiaren ondoan supermerkatu bat zegoen, eta pare bat bokata erosi genuen. Ondoren horko parke batera joan ginen jatera. Amaitzean Big Ben ikusi nahi genuen. Orduan autobus bat hartu genuen. Ordu erdi iraun zuen bidaiak. Autobusean igo eta bidaiaren erdian geldi nahi genuen. Denda oso polita eta handia zegoelako. Gure familiarentzat eta lagunentzat opariak erosi nahi genituen: txokolateak, gailetak... Orduak oso azkar pasatu ziren. Ia zazpiak ziren. Autobus geltokira joan ginen berriro, gure bidaia betetzera.

- 39 -


Berriro itxaron behar izan genuen denbora luze, sentimendu horrek nire gorputzean jarraitzen zuen.

eta bitartean

Nire amak galdetu zidan ea zer gertatzen zitzaidan, baina nik ez nion ezer esan, lo egin nahi nuela baino ez. lrribarre batekin begiratu zidan eta nik bueltatu nion beste irribarre batekin. Ia bost minutu pasatu ziren eta autobusa heldu zen. lgo ginen, ni leihoaren ondoan eseri nintzen eta ama nire ondoan. Aita eta Lili gure aurrean ipini ziren. Orain gogoratzen ari naiz Lili barrezka eta abesten ari zela aitarekin. Ama mugikorra ikusten ari zen eta ni berriro sentimendu horrekin nengoen, baina sentimendu hori gero eta indartsuagoa zen. Nire bihotza oso azkar zihoan. lstoriora bueltatuko gara. Gero eta gutxiago geratzen zen Big Ben ikusteko. lmaginatu sentimendu hori gero eta indartsuagoa zela, eta urduritasuna ere bai, Big Ben ikusiko genuelako. Ez dakit zergatik, baina bidaia hori oso motela iruditu zitzaidan; eta ez zen hain luzea izan. Londresen dagoen ibai handiena Tamesis deitzen da eta Big Ben aurrean dago. Orduan zubi bat dago eta ia bageunden zubi horretan. Ia ikusten ari ginen Big Ben. Hiru minutu pasatu ziren eta bageunden zubi horretan (orain ez naiz gogoratzen izenaz). Sentimendua inoiz baino indartsuagoa zen, gero eta indartsuagoa, oso indartsua. Heldu ginen Big Benera. Nire aurrean zegoen. Leihotik begiratu nuen, begirada kendu nuen eta, hiru segundo pasata, BUMMMM!!! Autobusak eztanda egin zuen. Dena sutan zegoen, jendea oihuka, negarrez. Ni oso harrituta, baina, sentimendu hori amitu zen, ez zegoen sentimendu arrarorik nire gorputzean. Ni orain gertatu zenaz ez naiz gogoratzen, baina badakit

- 40 -


ez nuela minik, bakarrik negarrez nengoela, harrituta eta kezkatuta nire familiarengatik. Denbora luze pasata, nire aita eta Lili lasaiago zeuden. Ni anbulantziaren barruan nengoen eta haiek niri begira. Altxatu nintzenean, gaueko ordu biak ziren. Azaldu zidaten zer gertatu zen. Beraiek zauri arin batzuk baino ez zituzten, baina ni larriago nengoen leihoaren ondoan ipini izanagatik. Nik altxatu nahi nuen, baina erori nintzen lurrera. Nire aitak altxatu ninduen eta esan zidan ezin nintzela ibili, gurpil-aulkia erabili behar nuela. Gu zazpi egunez egongo ginen Londresen, baina erabaki genuen joatea egun berean. Eguzkia ateratzean, joango ginen Espainiara. Horrela izan zen

ÂŚ

2019 urtarrilaren 25a:

Hau nire egunerokoa da eta idazten ari naizenean, negarrez hasi naiz momentu batzuetan, baina oso pozik bizi naiz gurpil-aulkiarekin. Dena dela, irakurtzen duzun hurrengo aldian gurpil-aulkia ez izatea espero dut. :) HURRENGORA ARTE! EMMA

- 41 -


EGUNEROKO MAGIKOA

Enara Martínez Sánchez (14 urte)

D-1

- 42 -


Bazen behin neska bat, 10 urtekoa, Naroa izenekoa; Italian bizi zena, Citta Sant'Angelo izeneko hiri txiki batean. Bere gurasoekin bizi zen eta bere ahizpa Aitziberrekin. Hamster bat zeukaten Adolfo izenekoa. Asko gustatzen zitzaizkion animaliak, askotan joaten ziren zooetara. Oso dotore janzten zuen eta markako arropekin, gehienetan. Asko gustatzen zitzaion bere egunerokoan idaztea. Han, egunero egiten zuena, gertatzen zitzaiona eta bere sentimenduak idazten zituen. Hor idazten zuenean oso ondo sentitzen zen. Gauero idazten zuen hor. Dena normala zen, eskolara joaten zen eta jantokian jaten zuen, bere eskolako ume gehienek ez bezala. Baina egun batean eskolan aurkezpen bat egiteko eskatu zieten, italieraren arloan. Haientzat garrantzitsua zena eraman behar zuten. Naroak bere egunerokoa eraman zuen. Aurkezpena amaitu eta gero, bere egunerokoa gorde zuen mahai azpian eta atsedenaldira joan ziren Naroa eta bere lagunak. Bueltatzean, egunerokoa zabalik aurkitu zuen Naroak mahai gainean. Zuela bi hilabete egin zuena kontatzen zuen orrialdetik zabalik zegoen. Denak harrituta geratu ziren egunerokoari begira. Bat-batean Naroa egun hartara teletransportatu zen. Egun hartan kontatzen zuena zen bere herriko futb.ol partida bat ikustera joan zela. Orduan Naroa egun hartan kokatu zen gradeetan partida hori ikusten, berriro. Denbora luzea egon zen egun hartan bizi zuena bizitzen. Gaua heldu zenean, bere gaur egungo bizitzera bueltatu zen berriz. Hurrengo egunean esnatu zenean dena normala zen: gosaldu zuen, autobusa hartu zuen, eskolan egon zen... Baina etxera bueltatzean... Bere urtebetetze egunera bidaiatu zuen! Egun zoragarria izan zen eta ez zitzaion inporta berriro bizi izatea. Bueltatzean, berriro zegoen egunerokoa bere urtebetetzearen egunean zabalduta. Egun hartatik aurrera egunero gertatzen zitzaion gauza berdina; bere egunerokoan idazten zuen egun batera teletransportatzea. Asko gustatzen zitzaion hori, berezia sentitzen zen. Hilabete geroago bere gurasoei esatea erabaki zuen. – –

Aita, ama etorri ahal zarete? –esan zuen. Bagoaz! –esan zuten biek aldi berean.

- 43 -


Oso urduri zegoen, ez zekien nola azaldu, pentsatzen zuelako bere gurasoek zoratuta zegoela esango zutela. – –

– – – – –

Esan maitia, zer gertatzen da? –galdetu zuten. Ba oso gauza arraroa gertatzen dela nire egunerokoarekin –hasi nintzen–, egunero orrialde batetik zabaltzen da eta orrialde horretan kontatzen dudan egunera teletransportatzen naiz ... Ondo zaude maitia? –galdetu zuen aitak. Bai, banekien hori esango zenidatela –esan nuen haserre. Seguru zaude esaten duzuna horrela dela? Bai –esan nuen ziurtasunez. Ongi da, orduan sinesten dizugu –amaitu zuen aitak.

Hurrengo egunean esnatu zen, beti bezala, eta komunera joan zenean txiza egitera berriro gertatu zitzaion. Egun magiko batera bidaiatu zen; azken eskola egunera. Egun hura oso gustuko zuen; izan ere, oso ondo pasatu zuten Naroak eta lagunek. Eskulan oso polit bat eraiki zuen, mamu arrosa oso distiratsua, bere lagunekin egin zuen eta oso momentu polit bat bezala gogoratzen zuen. Eskola amaitu eta gero, Naroa eta bere familia aitona-amonen etxera joan ziren bazkaltzera. Arratsaldean bere lagunekin geratu zen eta gomarekin salto egiten ibili ziren. Gauean bere izeba-osabaren etxera joan zen bere lehengusinarekin lo egiteko. Oso gustuko zuen bere osaba-izebaren etxera lo egitera joatea; izan ere, oso afari gozoak prestatzen zituzten guztien artean: pizzak, hanburgesak... Gero, lo egiteko orduan izebak berak asmatutako ipuinak kontatzen zizkieten bere lehengusina Ainhoa eta Naroari. Errealitatera bueltatuz, Naroa pentsatzen egon zen eta konturatu zen egunero bere eguneroko egun batera bidaiatzen zuela. Orduan oso ideia ona izan zuen: idatziko zuen bere

- 44 -


egunerokoan berarentzat oso egun ederra izango zena eta gero egunen baten imajinatutako egun hartara teletransportatuko zen eta egun hura "berriro" bizi ahal izango zuen. Oso ideia ona zen; izan ere, berak imajinatutako eguna bizi ahal izango zuen. Orduan, momentu hartan bere egunerokoan idazten hasi zen. Bat-batean bere ama sartu zen Naroaren logelan. – – – –

Zer egiten ari zara, maitia? –galdetu zuen intrigatuta. Oso gauza interesgarria –erantzun zuen Naroak. Zer gauza? –galdetu zuen berriz. Ba…. nire egunorokoan idazten ari naiz suposatzen dena gaur egin dudana gero, egunen batean, benetan bizi ahal izateko. ldazten ari naizena nire ametsetako eguna da –erantzun zuen oso ilusionatuta.

Orduan idazten amaitu zuenean bat-batean egun hartara teletransportatu zen. Egun magikoa zen, benetan. Hasteko, goizean esnatu eta oso gosari gozoa izan zuen: croissant batzuk, egin berriak, esne berotua, eta momentu hartan egindako laranjazko zukua. Gero egun polita egiten zuenez, hondartzara joan zen bere lagunekin. Han eguna pasa zuten eta bazkaldu egin zuten. Arratsaldean Alemanian zegoen itsasoari buruzko museo batera bidaiatu zuten hegazkinez. Oso ondo pasa zuten bidaian zehar. – – –

Zuk ez diozu beldurra hegazkinez bidaiatzeari? –galdetu zion Naroak Ainhoari. Bai, txikitan baina jada ez diot beldurrik –erantzun zuen lagunak, heltzeko irrikaz. Hara, begira! Alemania ikus dezaket! Horrek esan nahi du heltzen ari garela –esan zuen Ainhoak oso emozionatuta.

- 45 -


Itsas-museora heltzean, harrituta geratu ziren. Oso leku zabala zen eta gauza askotakoa: itsasontziak, sokak, gezurretako itsasgizona... Bi ordu iraun zuten museoan, izan ere hiru solairu zituen, oso zabalak guztiak. Etxera heltzean, afaria prestatuta zegoen. Bere afari gustukoena zen; lehen platera hizki zopa, bigarren platera bere amonaren albondigak eta patata frijituak eta postrerako arroza esnearekin. Egun hura betirako geratuko zitzaion buruan, izan ere oso egun arraroa izan zen, bene-benetakoa ez zelako, baina amore askorekin gogoratuko zuen. Egun horri AMETSETAKO EGUNA deituko ziola erabaki zuen. Egun hartatik aurrera egunero saiatzen zen egunen orduak asko aprobetxatzen, nahiz eta gero berriro bizi aha! izan!, baina ez zen berdina izango. Benetako egun zoragarriak bizi izaten zituen, gero berriro egun hartara bidaiatzen zuenean, oso ondo pasatzeko eta egun polita izateko. Momentu horretan egun horretan gertatutakoa idazten hasi zen:

"Eguneroko maitia: Gaur egun zoragarria izan dut. Benetan ez da benetako eguna izan, nik idatzi nuen hemen bertan. Beno, gauza da oso ondo pasa dudala, uste nuen baino hobeto..."

- 46 -


MASKOTA BAT BAINO GEHIAGO

Eliane Álvarez Acosta (14 urte)

D-2

- 47 -


Sukaldean nengoela, amak ea txakurtegira joan nahi nuen galdetu zidan. Gauzarik txarrena iruditu zitzaidan: nola nahi izango nuen beste txakur bat eduki Pedro ez banuen burutik ateratzen. Pedro bakarra zen, ezin nuen beste txakur bat eduki eta ezer gertatu izan ez balitz bezala egin. Ama, horrelako erantzuna jaso ostean, hanka sartu zuela konturatu zen eta konpontzeko ea kalera jaitsi nahi nuen galdetu zidan. Baina nik Pedro nire txakurraren desagerpenaren ostean ez nuen jaitsi nahi, ez ikastolara joan, ez hitz egin, ezta lagunekin ibili ere. Mundua gainera erori zitzaidan sasoi hartan, gauzarik txarrena. Ezin nuen bizi nire lagun onena zen Pedro gabe. Amak eta aitak egunero lagundu nahi izan ninduten; zinemara joanez, dantzatzen, jolastera eta hainbat gauza proposatzen zituzten, baina ezinezkoa zen, ez zegoen ezer Pedro ordezkatu ahal zuenik. Nire bizitzako momentu txarrena hura izan zen, aste bat lehenago nire bihotzaren erdia desagertu zenean.

Duela 8 urte, hau da, 7 urte nituenean Pedro kalean aurkitu nuen. Kaletik nenbilela zaunka batzuk entzun nituen. Ez nekien nondik zetozen, baina zakarrontzi batera hurbiltzean txakur txiki eta polit bat ikusi nuen. Hartu eta etxera bueltatu nintzen. Gurasoak konbentzitzea asko kostatu zitzaidan, baina azkenean lortu nuen. Momentu hark nire bizitzan aldaketa bat eragin zuen. Gurasoek ardura handia zela abisatu zidaten, baina niri ez zitzaidan inporta. Egunero ikastolatik bueltatzean aitarekin Pedro paseatzera ateratzen ginen, parkera joaten ginen eta arratsalde osoakorrika ematen genuen.Etxera bueltatzean afaltzen ematen nion eta nirekin

- 48 -


lokartzen zen. Hura niretzako maskota bat baino gehiago zen, txakur berezia. Pedrok kalera ateratzea soilik ez zuen nahi, baizik eta nirekin egotea momentu txarrenetan ere. Gure bizitza elkarrekin zihoan, bizitzaren oztopoak elkarrekin pasatzen genituen. Horrela urteak eta urteak pasatu ziren eta denborarekin bereiztezinak egin ginen. Desagertu zen egun hartara iritsi arte, otsailaren 28a, duela bi egun. Egun horretan eskolatik bueltatzean Pedro ez nuen ikusi. Arraroa egin zitzaidan, egunero eskolatik bueltatzean txakurrak etxearen atean itxaroten ninduelako. Gurasoei galdetu nien, baina haiek eskolara nire bila joan zela pentsatzen zuten. Denbora pasa ahala gero eta kezkatuago nengoen, baina gurasoekin hitz egin nuen eta afal ordura arte itxarongo genuela erabaki genuen, ea bueltatzen zen. Afaltzeko ordua ailegatu zen eta Pedrori buruz ez genekien ezer. Ezer egin gabe ez nuenez geratu nahi, poliziei deitu nien. Haiek horrelako gauzez ez zirela arduratzen eta horretarako txakurtegiko langileak zeudela erantzun zidaten. Momentu horretan hain kezkatuta, urduri eta haserre nengoenez, zerbait egitea erabaki nuen. Gurasoei ideia ez zitzaien batere gustatu, baina egoera horretan ikusi nindutenez onartu egin zuten. Etxeetatik galdetzen hasi nintzen, geroago kaleetatik eta zubietatik pasatu nintzen, baina ezer ez. Gaueko hamabiak jo zutenez, gurasoek etxera bueltatzeko eta biharamunean jarraitzeko esan zidaten. Nire bizitzako gaurik txarrena pasatu nuen. Ezin izan nuen lo egin, Pedro burutik ezin bainuen atera. Gaur goizean ohetik altxatu, arropa jantzi, gosaldu eta gurasoen bila joan naiz. Bilaketa hasi dugu berriro. Orduak eta orduak eman ditugu ibiltzen, baina ezertarako ez. Etxera bueltatu gara nekaturik, eta elkarri ezer esan gabe bakoitza bere logelara abiatu da. Arratsaldean ikastolako lagunek, Pedroren desagerpenaz informatuz, hainbat kartel inprimatu dituzte. Kartelak eskegitzen hasi

- 49 -


gara eta toki guztietatik Pedrori buruz galdetzen. Adoretsua izateari utzi diot, ezin dut gehiago, Pedro aurkitzeko itxaropena desagertu zait. Arratsaldeko zazpiak dira. Etxera abiatu naiz zerbait askaltzeko. Leihoan azaldu naiz zer nolako eguraldia jartzen ari den jakiteko. Batbatean iledun buztan bat ikusi dut. Sukaldetik atera naiz, atea ireki eta kanpoan Pedro itxaroten ikusi dut. Ezin dut sinetsi, gurasoei deitu diet, eta korrika etorri dira. Guztiak oso pozik ipini gara hau ikustean. Pedroren gainera bota naiz, milioika besarkada eta musu emateko. Eskua Pedroren ahotik pasatzean gustuko duen pilotarekin topatu naiz. Gurasoei erakutsi diet eta momentu batean pentsakor geratu gara. Arraroa egiten zaigu pilota hori ikustea. Denbora asko pasatu da azken aldian ikusi genuenetik. Bat-batean pasa den asteko arratsalde bat etorri zait burura. Arratsaldeko seiak ziren. Pedro eta biok pilotarekin jolasean genbiltzan. Jaurtiketa batean ondoko etxearen zelaira bota nuen pilota. Pedro etxe horri begira geratu zen. Ez nion garrantzirik eman eta etxera abiatu nintzen. Arratsalde hartan aitari komentatu nion, baina garrantzia gehiago eman gabe egunak pasatzen utzi nituen eta pilota hartu gabe. Guztia berrausnartu ostean, arratsalde hartan gertatutakoa gurasoei azaldu diet. Pedro egun horietan guztietan pilotaren bila zebilela konturatu gara. Hemendik aurrera Pedrori ondoko etxean zerbait jausiz gero, berehala horren bila joango gara. Honezkero egunak eta egunak ematen ditugu elkarrekin, familia banaezina eta garaiezina bihurtu gara.

- 50 -


ALTXORRAREN BILA

Eneko Sierra Mezo (14 urte)

D-3

- 51 -


Etxeko bulegora sartzean hormako karpeta batek arreta deitu dit. Karpeta barruan dagoen kasua irakurtzean, nire semeari kasu hau irakurtzea erabaki dut, irakaspen moduan hartu dezan... Egun normala zen. Beti bezala, sei eta erdietan iratzargailuak jo zuen. Dutxatu, gosaldu eta lanera kotxez abiatu nintzen. Irratia piztu nuen: “atzo gauean ume koadrila bat desagertu zen. Lehenengo lekukoak zazpiak eta laurdenetan parkean mapa batekin zeudela dio, eta azkenengo lekukoak zortzietan zinema ondoan dagoen txoko baten alboan zeudela dio. Norbaitek zerbait ikusi izan balu, postaelektroniko honetara mezu bat bidali mesedez: bostberriak@bosttelebistairratia.eus emailera” esan zuen esatariak. Lanera heltzean beti bezala sarreran dagoen idazkariari nire FBI-ko plaka zenbakia erakutsi nion eta nire bulegoan sartu nintzen. Nire nagusia sartu zen halako baten: –

Kasu berri bat daukagu eta oso berezia da, gainera zu izango zara kasu honen zuzendaria –esan zidan. Kasua goizean irratitik entzun nuen desagerketa zen.

Denbora galdu barik polizia patruila batekin abiatu nintzen zinema ondoko txokora. Han gure polizia-talde “etsaiarekin” topatu ginen, hau da, CIA-rekin. Haiekin eztabaidatu genuen, zeren eta ez genekien kasua noren menpe geratuko zen. Azkenean akordio batera heldu ginen: talde biok elkarrekin eramango genuen ikerketa aurrera. Txokoaren atea apurtu genuen eta sartzean hiru ume oso gaixotuta aurkitu genituen. Haien familiekin kontaktuan ipini ginen. Gertakarien lekura heltzean haien gurasoek oraindik bi ume falta zirela esan ziguten. CIA-koak eta gu eszenan bertan aurki genitzakeen pistak bilatzen hasi ginen, baina bahitzailea edo erruduna gugandik pausu bat aurrerantz zihoan. Itxura batean, bahitzailea oso aditua zen kasu hauetan, ez baitzuen arrastorik utzi.

- 52 -


Ume bat guregana abiatu zen eta eskerrak eman zizkigun. –

Hartu hau, mapa bat da. Gu hona heldu gara, mapa hau jarraituz. Pentsatzen genuen mapa honen helmugara helduz gero, altxor bat topatuko genuela –esan zuen umeak.

Mapa hartu nuen eta gure herrikoa zela ikusi nuen, hau da, New Jerseykoa. Mapako txokoan puntu gorri bat zegoen, eta puntu horretan altxor baten irudia. Momentu horretan burua altxatu eta txokoan zegoen koadro bat eta umeak emandako mapa berdinak zirela konturatu nintzen. Koadrora abiatu nintzen. Atzeko partean kamara bat eta deboran atzera zihoan erloju bat zeudela ikusi nuen, eta baita ohartxo bat ere: “Kaixo, jaun andreok. Atzera kontuan geratzen den denbora daukazue hamahiru milioi “dollar” kiroldegiko 123. leihatilan sartzeko. Hori egin ezean, umeak hil egingo ditut. Zorte on”. Horixe ipintzen zuen notatxoan. Momentu hartan bi egun, hiru ordu eta hamaika minutu geratzen ziren atzera kontua zerora heltzeko. Hurrengo egunean bulegoan nengoela CIA-ko buruak deitu zidan, haien komisaldegira joateko aginduz. Haien komisaldegian nintzela kasua aztertzen hasi ginen. Lehenengo pausua kameraren seinalea nora zihoan aztertzea zen. Behin seinalea aztertuta hamar kilometroko erradioan zegoen etxebizitza batzuetara heltzen zela ikusi genuen, hau da, seinalea Mercer auzo txikira ailegatzen zen. Beraz, auzo horretara abiatu ginen. Heltzean pisu bat sutan ikusi genuen eta aurrean zegoen patruilari galdetu genion zer gertatu zen. –

Gure patruila heltzean eraikina ebakuatzen hasi gara. Eraikina hutsik zegoenean etxebizitzetara sartu gara bahitzailearen etxebizitza aurkitu nahian. Bosgarren pisuan gas usain gogorra sumatu dugu eta A ataleko atea irekitzean pisuan leherketa izugarria egon da. Lau polizia geunden eta horietatik hiruk erredura larriak

- 53 -


dituzte, ni zorionez zutabe baten atzean nengoen momentu hartan –esan zigun polizia hark. Suhiltzaileek sua amatatu zutenean pisura sartu ginen. Pisuan ez zegoen inor eta ez zen ia arrastorik geratzen. Umeen argazki batzuk ia guztiz erreta aurkitu genituen. Momentu hartan leherketa nahita egin zuela konturatu ginen, arrastorik ez uzteko.

Hurrengo eguneko arratsaldea zen. Egun bat geratzen zitzaigun dirua kiroldegian uzteko. Ez bahitzailea, ez bahitutako umeak ez genituenez oraindik topatu, azkenengo plana geratzen zitzaigun, hau da, dirua lortu beharko genuen umeak salbatzeko. Hainbeste diru ezin genuenez bildu, tranpa bat egitea bururatu zitzaigun. Billeteak sartu ordez, billete zuriak sartzea erabaki genuen. Benetako eguna iritsi zen. Ohi baino bi ordu lehenago abiatu nintzen lanera. Egun hartan oso arraroa nengoen, ez bainekien zer gertatuko zen. Ordu bat pasa eta gero, telefono-zenbaki ezezagun batetik dei bat jaso genuen komisaldegian: –

Plan aldaketak daude: azkenean dirua niri emango didazue, horretarako umeen guraso bat etorri beharko da niregana. Dirua poltsa batean sartuta egon behar da. Horrela izan ezean edo poliziaren bat ikusten badut, umeak hil egingo ditut. Bost eta erditan Hurd Parkean geratuko gara. Pausu guztiak ondo eginez gero, giltza batzuk koordenada batzuekin emango dizkizuet. Han bertan egongo dira umeak. Ondo izan –esan zuen bahitzaileak.

Segituan umeen gurasoei deitu genien komisaldegira etortzeko esanez. Heldu zirenean gure plana azaldu genien. Charlesek, Noory-ren aitak, plan hau egiteko borondatea agertu zuen: bere alaba eta bere alabaren laguna salbatu nahian, behar zen guztia

- 54 -


egiteko prest zegoen. –

Ondo dago Charles, zu izango zara dirua entregatzeko arduraduna. Bostak eta hogeita hirutan Hurd Parkeko atetik sartuko zara poltsarekin. Poltsan billete zuriak sartuta egongo dira, eta gainera, hark poltsa zabaltzean gas bat aterako da bertatik haren begietara. Momentu horretan zu korrika hasi beharko zara. Bankuan egongo diren pertsonak p oliziak izango dira. Haiek arduratuko dira bahitzaileari aurre egiteaz. Gainera, gu kameratik begira egongo gara. Zerbait zail ipintzen bada, hari aurre egiteko prest egongo gara –esan zuen CIA-ko buruak.

Bostak eta hogeiak heldu ziren. Zirudienez dena prest zegoen. Charlesek oso urduri zirudien. Minutu bat falta zen parkeko atetik sartzeko. –

– –

Asko maite zaitut, zerbait ez bada ondo ateratzen jakin ezazu betidanik nire pertsonarik gustukoena izan zarela, eta betirako izango zara nire printzesa gustukoena –esan zion Charlesek bere emazteari. Ez izan hain tuntuna, dena ondo aterako da –erantzun zion bere emazteak. 3,2,1. Charles parkera sartu, zorte on –esan nion.

Ni eta nire taldea kameretatik begiratzen ari ginen, Charlesek morroi harekin topo egin zuenean. – – –

Kaixo, uste dut nire bila ari zarela –esan zuen morroiak. Bai, zerbait daukat zuretzat eta zuk niretzat, ezta? –erantzun zion Charlesek. Egia da, nik giltzak emango dizkizut poltsa

- 55 -


horren barruan dagoena ikusi ondoren. Ea, emadazu poltsa mesedez. Tira, hartu!

Une hartan Charlesek poltsa eman zion bahitzaileari. Bahitzaileak poltsa zabaldu zuen eta gasa bere aurpegira zabaldu zen. Charlesek korrika alde egin zuen; aldi berean, bankuan eserita zeuden lankideak morroi harengana abiatu ziren eta eskuburdinak jarri zizkioten. Gure taldea ailegatzean, galderak egiten hasi gintzaizkion. Bat batean, bihotzekoak eman zion eta poltsikotik giltza batzuk jauzi zitzaizkion. Giltzak nongoak ziren jakin nahian, bere historiala begiratu genuen, eta etxe bat erosi zuela ikusi genuen, Georgetown kaleko hamabigarren atalekoa zen. Hara heltzean giltzak probatzen hasi ginen. Lehenengo giltza ez zen sartzen, bigarrena ere ez, ezta hirugarrena ere. Laugarren giltza eta azkena geratzen zitzaigun. Giltza sartu eta sarrailarekin bat egiten zuen. “Ring, Ring”… – –

– – –

Esan, Williams. Kaixo, Dylan. Emergentzia larria izan dugu eta ia lankiderik gabe geratu gara komisaldegian. Inporta zaizu komisaldegira etortzea bada ezpada emergentzia bat dagoen? Ez ,oraintxe bertan noa. Orain arte. Aita, aita, eta zer gertatu zen azkenean. Umeak barruan zeuden… ? Barkatu sagutxu maitia, nire buruak deitu dit eta lanera joan behar dut. Lanetik etortzean amaiera kontatuko dizut. Agur sagutxu, mundua salbatzera joan behar dut. Agur “superaita”, nire heroi gustukoena.

- 56 -


IKASLE BERRIA

Samay Sasiain Gonzรกlez (16 urte)

D-4

- 57 -


Eskolako lehen eguna zen. lkasle guztiek elkar ezagutzen zuten, baina bazegoen mutil berri bat. Lehenengo egunetan ia inor ez zen konturatu hor zegoela berria, ez baitzuen hitz egiten. Egun batean irakasleak ikasle guztiak lekuz mugitu zituen, eta berria klaseko lehenengo ilaran jarri zuen, ikasle guztiek ikusteko eta momentu libreetan harekin hitz egitera animatzeko. Egunak pasata, denek ezagutzen zuten pixka bat gehiago.Pablo deitzen zen, Bilbotik zetorren, zenbait neba-arreba zituen, baina horretaz aparte, besterik ez. Pablo, patioetan, jokalekuko izkina batean esertzen zen eta han geratzen zen mugitu barik eta inorekin hitz egin barik. Gauza bera gertatzen zen egunero, baina goiz batean futbol baloia nahigabe Pablori heldu zitzaion. Bat-batean, Pablo baloiaz bueltak eta ezinezko trukuak egiten hasi zen eta denak liluratuta geratu ziren. Harrezkero dena aldatu zen. lkasle guztiak Pablorekin hitz egiten hasi ziren eta haiekin jolasteko eskatzen zioten. Pabloren taldeak beti irabazten zuen. Egun batean, Athleticeko begirale bat plazatik pasa zen eta Pablorekin harrituta geratu zen. Bere bizitza betiko aldatu zen. Zertarako kontatzen ari naiz istorio hau? Bueno, Pablo Athleticeko lehenengo taldean dago, izugarrizko soldata dauka eta Laliga Santanderreko jokalari onenetariko bat da. Gainera, hark miresten duen taldean jokatzen du eta jende guztiak maite du. Pablo egun askotan haren ikastetxera joaten da hitzaldiak ematera, haren iragana gogoratzeko. Han, ikasle guztiek ikusten dute idolo, eta Pablo bezalakoak izan nahi dute guztiek. Dena kasualitatez gertatu zen? Eta baloi hura desbideratu ez balitz, zer gertatuko zatekeen Pablorekin?

- 58 -


Zure bizitzako momentu guztiak ondo erabili behar dituzu, zure bizitza noiz aldatuko den ez dakizulako. Agian, ikasle sinple baten ipuina irakurtzen ari zara eta kalean zure bizitzako aukera pasatzen ari da zuk jakin gabe.

- 59 -


XI. BERTSOPAPER LEHIAKETA

- 60 -


MUNDUKO ZIKINKERIA

Jone Rodríguez Gana (11 urte)

BP - 1

- 61 -


Munduan ikusten da Zikenkeri handia Baina denok nahi dugu Lurra oso garbia

Hori guk nahi badegu Pixkat arduratu Ta botatzen baduzu Zuk zorutik batu

Mundua apurtzen gaude Ta gure etxea da Hura gabe nor bizi Al zen errepara

- 62 -


NIRE LAGUNA PAULA

Aldara Landa Díaz (11 urte)

BP - 2

- 63 -


Paula izenekoa da Nire lagun mina Partida hasi eta Bera da onena Bere begi kolore Oso ederra da Urdin kolorekoak Ederra da bera Bera pertsona onena Ikusi dudana Bera beti egunero Laguntzen didana Bera beti alaia Ikusi dezakezu Berarekin beti ondo Pasatuko duzu

- 64 -


ESKOLA

Alain RodrĂ­guez Pizarro (11 urte)

BP - 3

- 65 -


Klasean sartu eta Beti lan eta lan Aspertuta naukate Matematiketan

Ez gara gogoratzen Aurreko urtean Egindako ariketaz Zein ziren benetan

Patiora aterata Beti gaude alai Nahi badugu jolastu Denbora dugu etsai

Klasean sartu berriz Berriro hainbat gai Iker berriro dago Hemen egiten jai

- 66 -


NIRE KATUA

Iker Lancho Seco (11 urte)

BP - 4

- 67 -


Nire katu ederra Oso polita da Kopla bidez ekarri Behar dut plazara

Katu beltza zuria Ta oso potoloa Erraz jaten duena Janari osoa

Egun batean izan Atropeilatuta Ta sei bizitza dauka Bakarra galduta

- 68 -



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.