Udal Politika 2019-2023 eta Euskadiko Toki Erakundeen Legeari buruzko garapena

Page 124

124

4.2. Bigarren ardatza: Eraldaketa digitala. Ezagutza-arloa 1. DENBORAZKO TESTUINGURUA Eraldaketako bigarren ardatza digitala da, eta horren egungo arau-esparrua administrazioen funtzionamenduari lotuta jasotzen da, oro har, Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean; edonola ere, sektoreka, indarrean dauden beste lege eta araudi batzuekin ere osatzen da. Aipatutako lege horiek 2020ko urrian sartuko dira erabat indarrean, 2018. urtearen amaieran beste 2 urteko luzapen gehigarria egon baitzen lege horien betebeharretan. Gure erakunde publikoen eraldaketa digitalerako betebeharrei buruz arauek jasotzen dituzten bete beharreko epe eta denboretatik harago, erabat gomendatzen dugu gai hau ez dadila hartu epeak eta arauak betetzeko soilik (gure asmoen gutxieneko maila izan behar du horrek); aitzitik, bere ikuspegi kontzeptualetik hartu behar da, hau da, administrazio publikoen funtzionamendu-prozesu eta -teknologiak modernizatzeko erabateko beharra, gizarteari zerbitzu hobea eskaintzeko. 2. ERALDAKETA DIGITALAREN IKUSPEGI GLOBALA 2019-2023 ALDIRAKO Asko eta ongi idatzi da administrazio publikoen eraldaketa digitaleko prozesuei heltzeko moduari buruz, Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea (dagoeneko indargabetua) agertu zenetik, gai honetan aurreko eta ondorengo etapa bat markatu baitzuen. Eraldaketa digitalerako prozesuan, erabateko edo neurri bateko arrakasta izan duten esperientzia publiko ugari ditugu, bai eta lehenengo saioetan porrot egin duten esperientziak ere, beraz, gure gomendioak eta gidak oso praktikoak izango dira eta ibilitako bide hori guztia eta sortutako ikaskuntza guztiaz baliatuko gara. Bi zutabetan oinarritzea proposatzen dugu:


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.