Zer da, ba, maitasuna?

Page 1


Zer da, ba, maitasuna? Miren Agur Meabe

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Elkar argitaletxearekin 2008. urtean argitaratutako liburua da honako hau; bertako marrazkien egilea Concetta Probanza delarik. Nobelez aparte, olerkiak ere argitaratu ditu eta liburu hau bi generoen arteko nahasketa bat da: Istorioa bi zatitan banatuta dago, bi protagonistek kontatzen dutenaren arabera hain zuzen ere. Liburua neskaren istoriotik hasten da, eta berak beste mutil batekiko sentitzen duen maitasun istorioa kontatzen du. Mutilari Mister Xren izena ematen dio. Mutilak era beran bere zatian bere sentipenak kontatzen ditu eta neskari Berezi izena jartzen dio. Neskak idatzitako zatietan hizkuntza poetiko eta landuago nabaritzen da, mutilaren zatietan ordea, esaldi zehatz eta motzagoak erabiltzen ditu. Hasiera batean gaiari erreparatuz gero istorio tipiko bat ematen du baina egitura aldetik duen berezitasunak beste edozein maitasun istoriotik bereizten du, izan ere, liburua erditik zatituta dago eta modu jakin batean irakurri beharra dago: liburuko lehen kapitulua neskak idatzi du eta kapitulua amaitzean liburuari buelta eman eta atzealdetik irakurri behar da. Hor datorrena bizipen berdinberdina da baina mutilaren ikuspuntutik kontatua, eta horrela liburu guztian zehar. Oso ongi azalduta dago istorioa eta errealitatean maitasunagatik egiten ditugun tontakeria edo ridikulua oso ongi islatzen du. Gainera, liburuaren egitura dela-eta istorioa sinesgarriagoa bihurtzen du bai neska eta bai mutilaren ikuspuntuak azaltzen dituelako gertakari beraren aurrean eta horrela irakurlea liburua intentsuago irakurtzea lortzen du. Liburu hau gomendatzea justifikatzeko hiru arrazoi nagusi emanen dizkizuet jarraian: -Lehenengoa liburuaren egituragatik da, kapitulu bat irakurtzean liburuari buelta ematera behartuta gaude istorioa jarraitu nahi izanez gero eta horrek beste liburuetatik bereizten du. -Bigarrena liburuko marrazki eta olerkiak dira, izan ere, kapitulu bakoitzaren amaieran olerki ttiki bat txertatuta dago bertako gertakari garrantzitsu bat aipatuz edo gauza jakin bati erreferentzia eginez, eta marrazki baten laguntza du gainera kapituluarekin zerikusia duena. -Azkenik, maitasunezko istorioak atsegin dituztenen arreta deitu nahiko nuke, izan ere, liburua zatikatuta egotearen ondorioz beti intriga puntu bat sortzen dizu besteak zer esango duen jakin-minarekin baitzaude beti.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.