Birsortzea 2.0 - 2021

Page 1

BIRSORTZEA 2.0

Perfumeak sortzeko tailer bat da eta bertan Bilboren esentzia diseinatzen dugu goroldioz, adreiluz eta zurez.

Jetclay komunitateko Euskadi nodo berria eraiki genuen, formatu handiko

irekian.

NFTak zer diren jakin eta ikuspegi etiko eta jasangarri batetik artearen munduan izaten ari diren inpaktuaren berri jaso dugu.

TEKNOLOGIA SORTZAILEAK ARTIACH FABRIKAN
3D inprimagailuak kode
OPEN AROMA LAB JETCLAY NFT ETA ARTEA

AURKIBIDEA

Editoriala

TRANSFORMAZIOA

Zertan datoz bat perfumegintza, 3D inprimagai luak, biomaterialak eta kriptomonetak? Alderdi askotan, kontuan hartzen badugu nola eta no rentzat dauden eraikiak. Gaur egun, teknologiak eboluzionatu ahala gero eta konplexuagoak bi lakatzen ari dira eta jendearengandik urruntzen ari direla dirudi. Hain zuzen ere, horregatik daude hainbeste ekimen haiek hurbiltzera bideratuak. Munduan zehar hainbat proiektu teknologiak ire kitzen ari dira, beren erraietan esku hartzen eta beren kodea liberatzen, beste pertsona askok ulertu ahal izateko ez ezik, erabili ahal izateko ere euren sormena askatzearren. Aldez aurretik eza gutzak edukita edo eduki gabe.

Horretan datza Maker Faire Bilbao. Aurten, munduan zehar maker filosofia erabiltzen duten proiektuak ikusi ahal izan ditugu, erronka sozial handiei erantzutea helburu hartuta, besteak beste, jasangarritasuna, baliabiderik eza edo eten digitalak. Gainera, egiteko modu hori arlo askotara zabaltzen da, esaterako modara, 4.0 industriara, artisautzara, hiriko mugikortasunera edo etxetresna elektrikoetara, batzuk bakarrik aipatzearren.

Adele Orcajadak erakutsi zigun biomaterialetan egindako ikerketak modaren mundua alda de zakeela, ehunak egiteko hondakinak erabilita. Bere proiektuak errezeten liburutegi ireki bat biltzen du, alga edo arrautza-oskolekin material berriak sortzeko, adibidez. Gianluca Pugliesek 3D inprimaketarako deskatalogatuta dauden robot industrialak birziklatzeko bere proiektua azaldu zuen, eta Delia Millanek, berriz, hurbildu egin zigun bere FabLab Ibiltarira; maker kultura Gaztela-Mantxako hiri eta herrietan zabaltzen ari den fabrikazio digitaleko laborategi bat.

3D zeramikako bootcamp horretan, Javier Contonenterekin batera JetClayren Euskadi nodoa sortu genuen, Estatu mailan 3.a. Ekimen hau kode irekiko eta tamaina handiko 3D inpri magailu zeramikoak eraikitzeko komunitate bat da. Bestalde, César Garcíak Fab Lab baten inpaktuak eta horien garrantzia nola neurtu azaldu zigun. Ikus-entzunezkoen munduari da gokionez, Javier Fernándezek tailer bat eman zuen deep fake teknologiak erabiltzen ikasteko eta dituzten inplikazio etikoak ulertzeko.

Makerren zehar, Thomas Amberg ere izan ge nuen, Gauzen Interneten aitzindaria, eta hark azaldu zigun nola egin ziren high tech low cost proiektuak, IoT teknologia irekietan oinarrituta. Betiana Pavónek bere sorkuntzak erakutsi zi tuen, non elektronika eta programazioa jantzien artisau-fabrikazioarekin uztartzen dituen; Frank Bloem lurrinen sortzaileak, berriz, perfumeak sortzen eta horien inguruan istorioak eraikitzen erakutsi zigun. Bestalde, Varvara Guljajeva eta Mar Canet artista bikoteak azaldu zuten zer diren NFTak, artearen munduan eztanda egin duen joera, eta nola erabil daitezkeen etikoki eta ekologikoki. Hauek dira gure Teknologia Sortzaileen Nazioarteko Jaialdian ikusi ahal izan ditugun proiektuetako batzuk.

Teknologiek aurrera egin ahala, maker komu nitateak hazten jarraitzen du, eta adimen ko lektiboa erabiltzen du irtenbide berriak propo satzeko. Beraz, adi gaude ikasteko eta gauzak elkarrekin sortzeko, hori baita sortzeko modu rik onena. Ongi etorri Maker Faire Bilbaora!

MAKER FAIRE BILBAO | 3
JETCLAY: 3D INPRIMAGAILU ERREPLIKAGARRIEN SARE BAT 4. OR. MEET THE MAKERS: MAKER NAVAL 18. OR. BETIANA PAVÓN: PASARELATIK MUSEORA 28. OR. MEET THE MAKERS: ASIER CORDERO 44. OR. ADELE ORCAJADA: MODA JASAN GARRIA ETA BIOMATERIALAK 10. OR. GIANLUCA PUGLIESE: ROBOT BIRZIKLATUAK FABRIKAZIO DIGITALERAKO 14. OR. MEET THE MAKERS: NATURAL PATTERNS 17. OR. FRANK BLOEM: OPEN AROMA LAB 19.OR. DELIA MILLÁN: FAB LAB BAT GURPIL GAINEAN 24. OR. CÉSAR GARCÍA: FAB LABEN INPAKTUA 26. OR. MEET THE MAKERS: MRS. & MR. GARCÍA 30. OR. MEET THE MAKERS: BAROCK JEWELRY 34. OR. MEET THE MAKERS: ARTENCODERS 35. OR. MEET THE MAKERS: MRS.& MR. GARCÍA 36. OR. MEET THE MAKERS: ADRIANINO 37. OR. VARVARA GULJAJEVA ETA MAR CANET: NFT ETA KRIPTOARTE ETIKOA 38. OR. MEET THE MAKERS: TWIN PROIEKTUA 45. OR. THOMAS AMBERG: GAMA BAXUKO PUNTAKO TEKNOLOGIA P.42 KALIGRAFIA ARGIDUNAK P.46 DRAWDIO: MUSIKA MARRAZTEN 47. OR. GALLETA FABRIKA 48. OR.

Aspaldi da 3D inprimaketa gure bizitzaren parte dela. Dagoeneko poltsiko askotara iristeko moduko teknologia bihurtu da, eta enpresa, tailer eta gune askotan dago eskuragarri. Hala ere, bere sortze-prozesu futuristak hasieran jakinmina pizten badu ere, pertsona askorentzat ez zen erakargarria, bere materiala hotza delako, plastikoa normalean. Hala, beste material batzuk erabiltzetik zeharkatzen dira muga berriak, eta horrek ateak irekitzen dizkie sorkuntzaren eta industriaren arloetatik datozen pertsona gehiagori. Bilakaera teknikoaren ondorioz, tresna horiek materia organikoagoak erabil ditzakete, esaterako buztina.

JETCLAY EZAGUTZA PARTEKATUAN

OINARRITZEN DA ZERAMIKARAKO XL

INPRIMAGAILUAK SORTZEKO

Urrian bi astez Bootcamp bat egin genuen gure instalazioetan, zeramikarako 3D inprimagailu handiak fabrikatzen erakusteko, Distributed Designen barruan: Creative Europek babestuta sortzaile emergenteei laguntzera bideratutako proiektua. Horrela sortu zen JetClayren nodo berria Bilbon, formatu handiko eta kode irekiko 3D inprimagailu bat. Taldeak “Mertxe” izena jarri zion, Japi Contonentek diseinatua, CiOestudio eta JetClayren sortzaileetako batek. Open source proiektu honek 3D inprimaketaren eta zeramikaren mundua aztertzen du, maker komunitatearen filosofia eta kode irekia aplikatuz ezagutza partekatuko nodo berriak sortzeko.

JetClay proiektua teknologiaren eta artearen arteko elkargunean kokatzen da, digitalaren eta analogikoaren, etorkizunaren eta tradizioaren artean. Open source proiektu bat da, eta 3D inprimaketaren eta zeramikaren mundua aztertzen du, maker komunitatearen lan egiteko moduak eta kode irekiaren filosofia aplikatuz, ezagutza partekatuaren nodo berriak sortuz inprimagailu berriak eraikitzen diren bakoitzean. Tresna horiekin lan berdingabeak sor daitezke, ñabarduraz eta ehunduraz beteak,

artisautza, artea eta teknologia uztartzen dituen prozesu bati esker. Izan ere, informazio digitalaren konplexutasuna buztin estruituan gauzatzen du, ez urik ez molderik gabe.

Open Source komunitatearen ezagutza ireki eta partekatuaren bidez eta 3.000 euro bakarrik gastatuta, bere lehen inprimagailua sortu zuen Japik 2017an , eta bootcamp honetarako bere azken diseinua aurkezten digu: Delta motako inprimagailu bat, metro bateko altuerako eta 70 zentimetroko zabalerako inprimatzebolumenarekin. XL inprimagailu honek ohiko fabrikazio-kostuak nabarmen murriztu zituen hainbat teknologia konbinatuta, Wiki Factoryn ikus daitekeen bezala. Oso hedatuta dauden hainbat fabrikazio-teknika baliatuta, besteak beste, laser- mozketa eta aluminiozko xaflatolestaketa, tornua eta 3D inprimaketa plastikoan. Aipatutako biltegian makina kontrolatzen duen Arduinon oinarritutako elektronika eta kontrola ere zehazten dira.

“OPEN SOURCE BARRUAN, ZENBAT ETA GEHIAGO EMAN, ORDUAN ETA GEHIAGO JASOTZEN DUZU”, JAPI CONTONENTE.

Japik harro paseatzen du bere alaba maker komunitatearen hainbat ekitalditatik. Arkitekto hau Fab Academyn graduatu zen 2013an eta prestakuntza horrek erabateko aldaketa adierazi zuen berarentzat, fabrikazio digitalaren eta Fab Lab sareen munduan bete-betean sartzean. Horrela sortu zen JetClay 2016an, Open Maker proiektu europarraren eta Maker Faire Bilbaoren babesean. Bere ekimena Leonen sortu zen, Madrilen du egoitza eta orain baita gure hirian ere, eta laster eskualde gehiagotan zabalduko da. Aukerak amaigabeak dira eta interesa handitzen doa tailer bat muntatu eta bertaratuek zeramikazko inprimaketa probatzen duten bakoitzean.

“Lehen, horrelako zerbait egiteko pilatu egiten ziren kableak alde guztietatik, eta

3D INPRIMAGAILU SARE BAT ERREPLIKAGARRIAK ETA LOW COST MAKER FAIRE BILBAO | 5
FABRIKAZIO DIGITALA / EUROPAKO PROIEKTUAK / EKINTZAILETZA / BIOTEKNOLOGIA / INTERNAZIONALIZAZIOAJapi Contonente

kontuz ibili behar zen buztinarekin eta elektrizitatearekin”, sortzaileak dioenez “artistek ez dute bitartekorik nahi, nahiago dute beraiek lan egin, eta tresna horrek askatasuna eta hurbiltasuna ematen dizkie”. Horrela, lehen material sintetikoekin lan egiteari uko egiten zioten artista eszeptiko asko konbentzitzen ditu. Buztinaren berotasuna, xaflakortasuna eta akatsak direla eta, teknika hibrido hau probatu behar da, beste aukera batzuk ematen dituena. Japik eskerrak eman nahi dizkio komunitateari proiektu hau

aurrera eraman ahal izan duelako, eta bertan “chef soil bat” dela dio. Jarrera horrekin artista eta profil sortzaile oso desberdinek parte hartu zuten tailerrean, Mertxerekin eta Japiren ezagutzarekin beren lanak sortuta. Arlo profesional desberdinetako eta jakinmin handiko adimen urduriak, gure espazioan hamabost egunez elkartu zirenak, aztoratuta, alai eta emankor. Teknika berriak ikasteko eta esperientziak partekatzeko gogoak bultzatuta zikindu zituzten eskuak eta moldatu zituzten ezinezkotzat jotzen genituen irudiak.

ARQUIMAÑA

(Iñaki Albistur eta Raquel Ares, Donostia)

Donostiako arkitektura, diseinu eta fabrikazio digita leko estudioa. Estudioaren sustatzaile Iñaki Albistu rrek eta Raquel Aresek adierazi dutenez, “Material gisa eta normalean egiten dugunari gehitzeko eskaintzen dituen aukerengatik interesatzen zaigu ze ramikari buruz ikastea”. Aitzindariak dira Espainiako iparraldean fabrikazio digitaleko tresnen erabileran eta espazio propio bat dute 2011tik. Bertan egiten dituzte diseinuak, besteak beste, Guggenheimerako eta Tabakalerarako. Beren azken lana, Open Bike, 2021eko Veneziako Bienaleko Espainiaren pabi loian eta Seulgo Arkitektura eta Hirigintza Bienaleko (SBAU 2021) Cities, Craft/Digital, erakusketan izan da ikusgai. Bootcampen Bizkaiko txakolin-pitxer ti piko bat diseinatu zuten. www.xn--arquimaa-j3a.com

XAVIER BUTCHER (Danimarka)

“Asko gustatzen zait hainbat baliabide eta formatu probatu eta haiei nire estiloa gehitzea”, adierazi du Xavier Butcherrek, Danimarkan bizi den diseinatzaile grafiko australiarrak. Horregatik ikus dezakegu bere lana liburuetan, appetan, paperontzietan, garagardo-botiletan, argazkietan edo dadoetan, besteak beste. Harroen dagoen lanetako bat NASAk Curiosityrekin Marte esplo ratzen duen misioari buruzko liburu zabalgarri bat da. Hala, jakin-min hori bere proiektu guztietan aplikatzen du, hemen garatu zuen Budaren lau aurpegidun ontzian edo intsentsu-euskarri bat den esku batean. www.xavierbutcher.com

MAKER FAIRE BILBAO | 7 MAKER FAIRE BILBAO | 6

Andrea Petit eta Alexis Muller dira Studio Petit Mu llerren sortzaileak. 2017an Paris utzi zuten Zorrotzaurreko Galleta Fabrika Zaharrean kokatutako barneal deen diseinu-estudio hau sortzeko.

“Tokiko eta artisau-ekoizpeneko prozesu batean gure bizileku pertsonalak eta profesionalak hobetzeko produktuen eta espazioen diseinuan oinarritzen gara”, diote. Sorkuntza eta artisautzako estudio honek altzarien tapizeria, zura, ehunak eta metalak lantzen ditu. Bootcampen Black Mirror izeneko pieza sinple bat diseinatu zuten, erabilitako autoaren olioaz baliatu eta ispilu gisa erakusteko, gure burua hondakin ez-birzi klagarrien aurrean islatzeko. www.studiopetitmuller.com

EUKA ESTUDIO (Tony Gutiérrez, Mexiko)

Euka Estudio Mexikoko biodiseinu eta jasangarritasuneko estudio bat da. Tony Gutiérrez, hispano-mexikarra jatorriz, Mexikoko San Luis Potositik etorri zen bere inprimagai lua muntatzen ikastera. Berak honela definitzen du Euka: “Biodiseinua klima-aldaketaren aurkako tresna gisa bult zatu nahi duen proiektu bat”. Harria, lurra eta landareak bezalako material naturalen alde egiten du apustu, 3D inprimaketarekin uztartuta. Horretarako, psikrometria, diseinu bioklimatikoa, biodiseinua eta biofabrikazioa erabiltzen ditu. Bere lanaren ondorioz, elektrizitaterik gabe funtzionatzen duen aire-hezegailu bat sortu da. Lehen harri porotsuan zizelkatzen zuen, lan gogor eta konplexua, baina hemen buztinean egin ahal izan zuen 3D inprimaketaren bidez, funtzionamendua hobetzeko eta kostuak merkatzeko. www.euka.life/estudio

OLATZ PEREDA (Bizkaia)

Olatz Pereda Euskal Herriko Unibertsitatean Sorkuntzan eta Diseinuan graduatutako artista eta diseinatzailea da. Ondoren, Zeramika: Artea eta Funtzioa masterra egin zuen fakultate berean. Oraintxe, Fabricademy programa ikasten ari da Basque BioDesign Centerren. “Nire aita ebanistak zurezko jostailuak egiten zizkidan eta material horrekin hasi nintzen; gero portzelana deskubritu nuen eta orain konbinatu egiten ditut biak”, dio. Fusio horretatik sortzen dira bere lanak, portzelanak argia eta sonoritatea ematen baitizkie bizitasuna har dezaten. Serigrafiarekin ere esperimentatu du eta zeramikan aplikatu ohi du simetrian eta origamin oinarritutako diseinuak sortzeko, japoniar artearekiko duen pasioak bultzatuta. Gure tailerrean bere proiektuak bide horri jarraitu zion, kurloa eta Sakura lorea pieza berean konbinatzean. www.pinterest.es/olatzpereda

SARA STENLUND (Suedia)

“Eskuekin lan egitea gustatzen zait, eta artearen bidez unibertsoak ametsei bizia ematea lortzea”, dio Vikengo (Suedia) Sara Stenlund eskultoreak. Florentziako Arte Akademian hezia, buztina eta brontzea 3D inpresioarekin konbinatzen ditu, eta mistizismoaren eta espiritualtasunaren esplora zioa islatzen du. Vibro deritiendo lanean aurreko pieza bat eskaneatu zuen, buztinean inprimatze ko eta guztiok frekuentzia garela aztertzeko. Bere ikerketa artistikoek mundu osora bidaiatzera era maten duten arren, bere jaioterrian tailer bat du, Gallery Viken, eta bertan urtero egiten ditu bere lanaren erakusketak. www.sarastenlund.com

JOAN DE PÒRTOL (Mallorca)

Interiorismoko diseinatzaile Joan de Pòrtol ma llorcarrak argi dauka: “Espazio jasangarriak eta neurrira eginak maite ditut, narratiba bat dutenak.

Nire lanak eskulangintza zehatzaren eta ertzen arteko elkargunea aztertzen du”. Interiorismoko bere proiektuak jatetxe, hotel eta tailerretan ga ratu dira, paisajismoa elementu organikoekin kon binatuz. Bootcampen bere eskualdeko “albàbia” izenez ezagun den artisau-tradizioaren eta 3D inprimaketako forma organikoen (potinak, kande lak, suilak eta tinak) arteko nahasketa aztertzen duten piezak garatu zituen. www.joandeportol.com

Godot Studio natura eta teknologia uztartzen diharduen fa brikazio digitaleko estudio bat da. Julián Trotman saskibaloi eta futbol amerikarreko jokalari ohia da eta maker mundua gatik aldatu zituen jokalekuak. Bere espezialitatea arotzeria eta 3D modelaketa da. Rachad Salem arkitektoarekin in darrak batu ondoren, proiektu propio bat sortzeko abentu rari ekin zioten. “Buruak eztanda egin zidan zeramikako 3D inprimaketa deskubritu nuenean. Lehen kirolak ematen zi dan poztasun bera ematen didate makinek. Planteatzen zai zkizun erronkak liluragarriak dira”, aitortu du. Godot Studiok sormen kontzeptualaren garapen osoa, fabrikazio-prozesuak eta diseinuarekin lotutako soluzio industrialak ditu ardatz. Hemen sortu zuen Genoma, hazkunde diferentzialeko eredu baten bidez sortutako tamaina handiko pieza bat. www.godotstudio.com

STUDIO PETIT MULLER (Andrea Petit eta Alexis Muller, Bilbo)
GODOT STUDIO (Julián Trotman, Madril)
MAKER FAIRE BILBAO | 8 MAKER FAIRE BILBAO | 9

Moda jasangarriaren etorkizunak pasa por los biomateriales

“Nola egin dezaket lan materialekin modaren industrian eta hau aldatzea lortu?”, galdera zail hori egin zion bere buruari Adele Orcajadak mende honen hasieran. Urteak behar izan zituen erantzuna aurkitzeko, hainbat herrialdetan bizi eta esperientzia handia pilatu ondoren: biomaterialetan zegoen gakoa. Paradigma-aldaketa handia izan zen hori berarentzat, baita sektorea ikusteko beste modu bat ere. “Biomaterialen mundua erabat digitala da, eta open source filosofian oinarritzen da errezetak partekatzeko”, azaldu du. Horrela sortu ziren Materiom : Home edo Fabricademy bezalako ekimenak, baita bertako beste batzuk ere, kolektibo txikiei esker. “Hona

itzultzean konturatu naiz Bilbon indar handiko komunitate bat dagoela”, Basque BioDesign Centerren gauzatu dena. Gueñesen dagoen prestakuntza-zentro honek teknologia berriak landa-eremura eramatearen aldeko apustu sendoa egiten du.

Biomaterialekin harremanetan jarri zenean, jatorri estatubatuarreko bilbotar hau Material Driven-eko bazkide egin zen, eta bertan enpresa, unibertsitate eta erakundeekin materialen berrikuntza aztertzen jarraitzen du. Bere Instagramen (@materialdriven), bere lanaren hainbat lagin ikus daitezke: 3D inprimaketako maskarak, aireko toxinak xurgatzeko eta arnasten duzun bitartean garbitzeko gehigarri mineral

batekin, eta ura iragazten duten mikroalgak. Nahiz eta horrelako proiektuek denbora behar izaten duten merkatura iristeko eta hasieran kostu handiak izan arren, enpresa txikiek prozesu horietako batzuk aurreratu ditzakete, baina erritmo motelean egiten dute, oraindik ez baitira gai eskala handian ekoizteko. Joera hori pixkanaka aldatzen ari da, eta material batzuk dagoeneko tamaina handian eros daitezke. Egokiena diseinatzaileak fabrikatzailearekin batera lan egitea da, azken proiektuetako beharrak ikusteko. Azken finean, planeta salbatu eta kutsadura murriztu nahi badugu, kontua ez da material bat beste batengatik ordezkatzea bakarrik, baizik eta ekoizteko eta kontsumitzeko modua aldatzea. Hain eremu berria denez, oraindik ez dago etiketa askorik, baina bai gardentasunari buruzko bat edo beste, hornitzaileek materialaren jatorriaren berri eman eta bere bizitzaren amaiera adieraz dezaten. Fabrikatzaileak bizi-zikloaren, beharrezko tresnen eta zer egin jakiteko ezagutzaren arduradunak dira, Stella McCartney diseinatzailea, esaterako.

Fast fashion markak aurrerapen batzuk egiten ari dira zentzu horretan, eta orain ehun hobeak erabiltzen dituzte, temple edo lyocell, adibidez, “baina marketina da gizarte-kontzientzia baino gehiago”, Adelek dioenez. Diseinatzaileek eta herritarrek aldaketa gehiago eskatu behar dituzte. Adelek proiektu berritzaile horietako batzuk ezagutzera eman dizkigu, esaterako Sharklet, marrazoaren azalean inspiratutako ehun antimikrobiar bat, film batean erreplikatua. Patroiari esker, materialak bakterioak edo covid-a bezalako birusak sartzea eta nanoeskalako organismoen hazkundea eragozten du. Ateetako heldulekuetan, zeramikan, paperean… erabiltzen da. Post Carbon Lab-eko poltsa edo kamiseta fotosintetikoak aurkezten dizkigu, fotosintesiak egiten duen landare likidoko tinduarekin, airea janzkiarekin arazteko. Grow Your Own Couture-k arropan goroldioa modu naturalean hazten uzten du; Air Ink-ek, berriz, autoaren karbono-isuriak hartzen ditu errotuladore-tinta bihurtzeko, eta SCOBY packaginge-k larru beganoa egiten du konbutxarekin.

MAKER FAIRE BILBAO | 10 MAKER FAIRE BILBAO | 11
BIOTECNOLOGÍA / FABRICACIÓN DIGITAL / EMPRENDIZAJE / ECONOMÍA CIRCULAR

Onddoak eta janarihondarrak larru begano bihurtuak

“Asmakizun horiek guztiek gizartea hobet zeko aukera ematen dute, baina zientziak gure pentsamendu sortzailea behar du berritzeko, ideiak beste modu batera biltzeko eta arazoak konpontzeko”, azaldu du Adelek. Hori da, hain zuzen, Basque BioDesign Centerren irakasle gisa egiten ari dena. Bertan, ehungintzako tailer bat eta onddoak landatzeko biolab bat dituz te, eta tinduetarako bakterioak, bioplastikoak, buztinerako biokonpositea (janari hondaki nekin) eta gelatina beganoak erabiltzen dituzte diseinuaren arloan esploratzeko. Bertatik zera mikako 3D inprimagailuaren bidez egindako lan bat erakusten digu, laranja azalarekin egina.

Fruta-hondakinekin Fruitleather Rotterdame-k egindako larru beganoa ere bai, onddo parasi to batekin egindako antea, larrua bezala ondua, hanpatua eta gomatsua, eta arrain-ezkatekin egindako zura. Zentroa Gueñesen dago, natura ren erdi-erdian. Orain bertako upeltegi eta ba serrietako zaborrarekin lan egitea da helburua, bertako materialak landuta jantzi jasangarriak eta ekologikoak egiteko. “Geure buruari galde tu behar diogu: ‘Zergatik erabiltzen da material hau? Zergatik egiten du hau enpresa honek?’”, dio. Horretarako, pentsamendu sortzailea eta berritzailea behar da, jakin-min eta zorroztasun handikoa. Ondorioa argia da: “Etorkizun ber dea nahi badugu eta enplegu berriak sortu nahi baditugu, holistikoki pentsatu behar dugu ekoi zpen-prozesuetan eta haien inpaktuan”.

Hain zuzen ere, ideia horrek bultzatu zuen due la urte batzuk Espainian berak lan egin izan zuen fast fashion enpresak uztera, Zara eta Sfera, besteak beste. Lehenago ere diseinu grafikotik modara pa satu zen, benetan gustatzen zitzaiona materialak ukitzea, testurak nabaritzea eta duten berotasun

hori sentitzea zela jabetu zenean. 2006a zen eta oraindik ez geunden hain ohituta “jasangarrita suna” bezalako kontzeptuekin, baina ordurako zalantza etiko ugari sortu zitzaizkion ekoizpen-ba lioen inguruan. Hala ere, barrutik ikasi ahal izan zuen nolakoak diren prozesuak fabrika batean edo artisau batekin. Ikuspegi kritiko horrek helmugaz aldatzera eraman zuen, eta hainbat proiektutan amaitu zuen Hego Amerikan.

Lehenik Perun egon zen eta bertako materiale kin lan egin zuen zuzenean, ardi-artilearekin eta alpakarekin, besteak beste. Horrek aukera eman zion hainbat komunitate eta gutxiengoren iden titatearekin konektatzeko, baita beste ehun-mota batzuek eskaintzen zituzten aukerak ezagutzeko ere. Bide berri horri jarraituz Ekuadorrera iritsi zen, eta haziak erabili zituen bidezko merkatarit zako proiektuetarako. Adele eremu berriak arakat zen eta bere asmoan aurrera egiten ari zen, baina lehendik ezagutzen zuen sistemaren erreplika, nolabait hobetua, iruditzen zitzaion. Beraz, galde ra anbiziotsu berak jarraitzen zuen tormentatzen: Nola alda zezakeen industria hutsetik hasita?

BIOMATERIALEN LIBURUTEGI KOLABORATIBOAK

2013an Irudimen Aplikatuko masterra egin zuen Londresko Central Saint Martins-en eta horrek zabaldu zion adimena, arauak hausteko aukera eman baitzion. Hor hasi zen materialak artelan moduan ikertzen, ez ordea prozesuaren amaieran beste bat bihurtzen den produktu soil baten moduan. Eta inflexio-puntu bat iritsi zen materiotekak deskubritu zituenean. Materialen liburutegiak dira, eta horietan komunitatea aritzen da lankidetzan. Hala, horrek eman zion aukera ideiak bildu eta berea lantzeko. Izan ere, bera zegoen hiria arlo horretan diharduen hi riburuetako bat da, Amsterdamekin eta, neu rri txikiagoan, New Yorkekin batera. Hor ari ziren gehien berritzen zentzu horretan, tek nika berritzaileak eta jasangarriak aplikatzen dituzten diseinatzaileei esker. Orain, Bilbon bueltan, bere ezagutza eta esperientzia guztia helarazten ari zaie Basque BioDesign Cente rreko ikasleei.

MAKER FAIRE BILBAO | 12 MAKER FAIRE BILBAO | 13

Fabrikazio digitalerako robotak birziklatzeko potentziala

Nola erabili robotak 3D inprimaketan? Gianlu ca Pugliese formatu handiko inprimaketan aditu nagusietako bat da munduan. Eta aspaldi eraman zuen galdera hori praktikara. Fabrikazio digitaleko proiektuak garatzen ditu, eta Low Poly enpresaren sortzailea da. Madrilgo enpresa horrek 3D inpri maketan dihardu lanean, materialak birziklatu eta berrerabiltzea asmotzat hartuta. Proiektu berritzai leetarako material jasangarri, birziklatu eta konpos tagarriei buruzko ikerketa-ildoak garatzen dituzte, tamaina handiko piezak barne. Low Impact linea ren bidez, besteak beste plastikozko botila birzikla tuetan, kafe-soberakinetan eta pneumatiko birzikla tuetan oinarritutako materialak garatzen dituzte.

Tailer berrian buelta eman diote pieza txiki eta ertainen 3D inprimaketa zerbitzuari, baina for

matu handian zentratuta daude batez ere. “Tekno logia paregabea dugu Espainian”, dio Gianlucak. Horretarako Low Polyren ekipoak beso robotiko bikain bat du, pieza handiak inprimatzeko aukera ematen duena, eta software soil batekin, Cura edo Slic3r-ekin egiten dituzte betegarria eta euskarria. Gero, Grasshopper erabiltzen dute patroi bat di seinatzeko, eta estrusio-makina eta beso robotikoa kudeatzeko jarraibideak sortzeko. “Hiru ardat zetan lan egin beharrean sei ardatzetan lan egin dezakeen robota da, eta horrek aukera asko ema ten ditu” Gianlucak azaldu duenez, light painting, pintura, inprimaketa eta ehungintza, besteak beste. Erronka batzuk oraindik ebatzi gabe daude erabi leraren zailtasunagatik, softwarearekin eta intero perabilitatearekin zerikusia duen auzia.

ROBOT INDUSTRIALEN ERALDAKETAK MILA AUKERA ZABALTZEN DITU

Low Polyk mota guztietako fabriketatik des katalogatuta dauden robot industrialak eta me kanikoak erreskatatzen ditu, eta haiek birziklatu eta aukera berriak sortzen ditu bigarren eskuari esker. Gaur egun, fabrikazio digitalerako era biltzen diren robotak lau markakoak dira: ABB, KUKA, FANUC eta Universal Robots. “Marka horietara eta modelo ohikoenetara egokitzen den software bat gara dezakegu”, azaldu du Gianlucak.

Gianluca bereziki harro dago bere sorkuntze tako batekin: 6 ardatzetan lan egiten duen robot bat, 90° arteko angeluak dituzten piezak euskarri beharrik gabe inprimatzeko gai dena, eta geru zak nahi dugun norabidean orientatzeko aukera ematen duena, hori ezinezkoa baita inprimagai lu tradizionalentzat. Low Polyk sortutako beste beso robotikoetako batek alfonbrak egiteko ar tilea ehuntzen du, diseinu generatiboak erabilita eta ehunari doitasun handia aplikatuta, taldeak sortutako tresna bati esker. “Artisautza mundu

digitalera eramateko gure asmoari erantzuten dio horrek, desagertzen ari den eskuzko fabrika zioa robotekin aplikatzeko”, laburbildu du.

Hala ere, horrelako beso robotikoak oraindik ez daude gehiengoarentzat eskuragarri, kostu handia dutelako eta instalazio egokituak behar dituztelako erabiltzeko. “Fabrikazio hibridoa iristen denean, aditiboarekin hasita eta fresake ta bidezko postprozesatuarekin konbinatuta, adibidez, errazagoa izango da, baina oraindik denbora falta da”, aitortu du Gianlucak.

Arazoa roboten softwarea da oraindik, ia esklusiboki Pick and Place gisa diseinatua: pie za bat hartu, altxatu eta beste nonbait jartzea. “Gauza gutxi egin ditzakete, eta betiere ekintza hauekin lotuta: pintza ireki edo itxi, piztu edo itzali, alde batera edo bestera biratu eta abar”, azaldu du. Oinarrian den muga hori gorabehe ra, Low Polyren sortzailearen jarrera baikorra da: “Edozein robotek 16 sarrera eta irteera ana logiko/digitaleko bloke bat du, Arduino balitz bezalaxe”. Output horiek hasieran aurreikusi ga beko beste funtzio batzuetarako erabil daitezke, eta horrek aukera asko ematen ditu.

MAKER FAIRE BILBAO | 14 MAKER FAIRE BILBAO | 15
Gianluca Pugliese
INDUSTRIA 4.0 / FABRICACIÓN DIGITAL / ECONOMÍA CIRCULAR / SOSTENIBILIDAD

LOW POLYK CO2 XURGATZEKO GAI DEN BASO

ARTIFIZIAL BAT SORTU ZUEN DUBAIN

Lan horren erakusgarri handi bat Dubaiko merkataritza-gune ospetsuan ikusi ahal izan da, munduko handienean eta esklusiboenean.

External Reference eta Noumena-rekin kola boratu zuen Low Polyk kirol-oinetako denda futurista bat diseinatzeko. Gianlucak eta lan kideek 1x1 metroko 297 pieza inprimatu zi tuzten eta bakoitza fabrikatzeko 28 ordu behar

izan ziren. “Oraintxe bertan, Dubai da horre lako proiektuetan pentsa daitekeen herrialde bakarra, ez hainbeste kostuagatik, baizik eta ameslariak hor mugitzen ari direlako”, dio.

Low Polyko ekipoa aparteko talde horretan dago eta horregatik izan zen hautatua, kola boratzaile berekin batera, 2020an Dubain egin zen erakusketan Espainiaren pabiloia eraikit zeko. Hiru hilabeteko lan gogorraren emaitza baso sintetiko itzel bat da: zazpi tona plastiko, lau metroko 300 zutabe, fotosintesia egiteko espirulina duten fotobiorreaktoreak eta CO2 xurgatzen duen mineralarekin nahastutako plastikoa. “Benetako baso bat landatu ezin dai tekeen leku batean baso bat eraiki genuen”, dio Gianlucak bromatan. Agente desberdinen ar tean askotariko elementuak konbinatzean sort zen denaren erakusgarri ona: punta-puntako artelan estetiko eta ekologiko bat.

Horiek dira Gianluca motibatzen duten proiektuak, eta AirBus Italian egiten ziharduen hamar urteko lana uztera bultzatu zutenak. Bertan, hegaldi-gidaliburuak egiten zituen ehi za-hegazkin militarretarako, EuroFighter-erako esaterako. Diseinu bera etengabe errepikatzeaz nekatuta, 2010ean, Adrian Bowyerren hitzaldi bati esker, RepRap proiektua deskubritu zuen: 3D inprimagailuetan oinarritutako lehenengo makina autoerreplikantea. Garai hartan ma kina gutxi zeuden eta oso garestiak ziren, bai na Arduinorekin bertsio libreko bat sortzeko gai izan zen, askoz ere inbertsio baxuagoare kin orduan balio zuen 20.000 euroren aldean.

Ezagutza-transferentzia handia izan zen hura maker komunitateari esker, tresna horiek gutxi batzuentzat eskuragarri zeudenean.

Turingo eta Milango FabLabetan aritu zen Gianluca. Haietan, laser-mozketa ikasi eta ar telanak egiten hasi zen 3D inprimagailuarekin eta argidun pinturarekin. 2014an inprimagailu bat eraiki zuen zurarekin, eta WASPek haiekin elkarlanean aritzea proposatu zion orduan.

“WASPrena izan zen formatu handian egin nuen azkena, jasangarritasunagatik, plastiko gehiegi ikusi bainituen eta pentsatu nuen ho betu egin behar genuela”, gogoan du Gianlucak.

WASPekin bat eginda jarraitu zuen eta 2018an DIYa bere adierazpen gorenera eraman zuen:

Low Poly sortu zuen.

ARTILEA DIGITALKI MODELATZEN NATURAL PATTERNS

Fabrikazio digitaleko tresnekin liluratuta, Yolan da Sánchezek artilean aplikatu zituen kontzeptu horiek, artisau-material horrekin denbora asko baitarama lanean. 2015ean ehungintzako gaietan teknologia berriak aplikatzen hasi zen, eta bost urte geroago Crafting Europe-ren iAtelier proie ktuan sartu zen, bi munduak bateratzen zituena. Yolanda izan zen bost hautatuetako bat, bakarka aurkeztutako bakarra, eta horrek eraman zuen Rhinoceros ikastera, diseinatu eta ekoiztu ahal izateko. Horri esker obren muestrario handi bat sortu zuen.

“Ez dut ezer berririk asmatzen, tradizionala den zerbaiti atzera heldu eta buelta bat ematen diot”, dio apalki. Artilea, zeta eta feltroa oso material xaflakorrak dira. Hala ere, zaila da haien forma finkatzea, eta lan hori oso oinarrizkoak diren ohi ko erreserbekin egiten da, esaterako puxtarrie kin, bolekin edo zurezko piezekin. Bestalde, 3Dn modelatzen denean patroia desagertu egiten da amaitzean eta, beraz, ezin da diseinu hori errepi katu. “Nik hiru dimentsiotako patroi bat lortu nahi nuen, aldez aurretik diseinatua, gero errepikatu, eskalatu eta bitxigintzan, modan, osagarrietan edo baita interiorismoan ere erabili ahal izateko”, dio Yolandak.

3D PATROIAK MATERIAL MALGUEKIN SORTZEKO

Ehungintzako makerrak prozesu horiek nola funtzionatzen duten azaldu zigun. Artile metxatu tik abiatzen gara, busti eta igurtzi egingo dugu forma emateko. Erreserba bakoitza aurrez feltra tutako materialarekin bildu eta lotzen da. Ondo ren, berriz bustitzen dira urarekin eta xaboiarekin, pieza bakoitza eskuz lantzeko, feltroa gogortu arte. Orduan, materiala behin betiko formarekin mantentzeko erreserbak irekitzen dira. Arazoa da prozesu horretan patroia galtzen dela eta, beraz, hutsetik errepikatu behar da aldi bakoitzean.

Hori dela eta, Yolanda beste molde posible batzuk probatzen joan da, esaterako filamentu malgua edo eskala txikiko PLA. Perretxikoenak bezalako naturako formak ere erabili izan ditu. Erosotasuna da bere beste helburuetako bat, ohi

ko erreserbak zurrunegiak direlako eta horrek lana zailtzen duelako. 3D inprimaketak material mal guagoak erabiltzeko aukera ematen dio, baina horrek pixkanaka konpondu dituen beste arazo batzuk ere badakartza. Adibidez, pieza oboidee tan oinarri txiki bat jarri zuen materiala eror ez ze din. Pausoz pauso, aurrean zuen oztopo bakoitza gainditzen aritu da Yolanda, eta lortu nahi zuena lortu du: erreserba malguagoak erabili eta patroia mantentzea. www.sedaencolor.es

MAKER FAIRE BILBAO | 16
MAKER FAIRE BILBAO | 17 EKINTZAILETZA / KULTURAETA SORMEN-INDUSTRIAK
MEET THE MAKERS

ONTZIGINTZAKO MAKERRA

ONTZIOLARANTZ

Hiru lagunek Pasaiako Itsas Arrantza Eskolan ikasten ezagutu zuten elkar. Amaitzean, arotz ar tisau maisu batek beira-zuntzezko molde batzuk utzi zizkien, zazpi metroko txipiroi-ontzi batenak. Opari horrekin zer egin pentsatu ondoren, Oiart zunen Maker Naval Euskadi elkartea sortzea era baki zuten, edonork bere ontzia sortzeko aukera izan dezan. Pandemiak marearekin arrastatu zi tuen. Hala, oraindik iritsi berriak dira maker mun dura. Gainera, Julen Abasolok Maker Faire Bil baon azaldu zuen bezala, erakundeetan sartzea ez da erraza.

“Nautikan hiru gai daude batzen dutenak: itsasontziak, langileak eta ingurunea”, dio Ju len Abasolok. Asmo handiko helburua du: 3D inprimagailuekin eta gertuko maker proiektuekin (Irún Robotics edo Emakumeak Tech) 4.0 ontziola eraikitzea, arrantzarako ez ezik, batzeko ere ba lioko duen sare bat ehuntzeko. Eraikuntza-proze sua beira-zuntzezko geruza batzuk gehitzean eta presio bidezko moldearen bidez forma ematean datza. Ondoren, huts-poltsa bat erabiltzen da eta karkasa atera dezakezu. Branka eta txopa be

zalako gune garrantzitsuak geruza gehiagorekin indartu daitezke, behar izanez gero. Horrela, its asontziaren kroskoaren oinarrizko egitura lortzen da eta ondoren beste elementu batzuk gehitzen zaizkio, esaterako zura edo beste material bat zuk. “Jasangarritasuna eta ekonomia urdina dira gure kezkak; beraz, material biodegradagarriak erabiltzen ditugu ingurumenari kalterik ez egite ko”, adierazi du Julenek.

3D INPRIMAKETAKO ONTZIAK

Beira-zuntza material arriskutsua eta kutsa garria da; beraz, alternatiba ekologikoagoak bilatzen ari dira. Maker Naval Euskadiko taldea Maineko Unibertsitatearekin harremanetan jarri da. Han pieza bakarreko lehenengo ontzia egin dute 3D inprimaketarekin, eta ur gainean man tentzen da! Julen eta bere lankideen hurrengo urratsa hamar metro bider hiruko inprimagailu bat sortzen saiatzea da, itsasontzi txikiak egiteko, poltsiko gehiagorako eskuratzeko modukoak.

Tradizio handiko ontzigintzaren kulturara bes telako ideia batzuekin hurbiltzea da elkartearen asmoa. Taldeak tripulaziorik gabeko itsasontzien proiektu bat du gehiegizko arrantzarekin amait zeko eta arrainak droneen bidez hautatzeko. “Ko munitate maker nautiko bat sortu nahi dugu, eta arlo desberdinak teknologiarekin uztartu”, gaine ratu du. Oraingoz badute arkitekto bat, itsasont ziko kapitainen bat, arrantzaleak eta lehorreko pertsonak sinergiak sortzeko. Itsasgizon beterano horiek itsasontzien fabrikazioari eta konponketari buruz duten ezagutza iraunarazi nahi dute, guztia kode irekian dokumentatuz, galdu ez dadin eta beste edonork erabili ahal izan dezan.

AROMALAB: SORKUNTZA IREKIA

LURRINEN MUNDUAN

Covidak irakatsi digu gure zentzurik gutxietsie na estimatzen: usaimena. Usaimena aldi baterako galtzeak txorakeria bat eman dezake, baina zigarro bat gaizki itzalita dagoen, kafea erretzen ari den edo gas-ihesik dagoen konturatzen gara berari esker. Usainek bizia salba diezagukete eta dena askoz errazagoa egin. Eta, horrez gain, ahalmen oroitarazlea dute, beste leku eta garai batzuetara eramaten gaituena. Denboran zehar bidaiatzea eta haurtzaroko gure oroitzapen ahaztuak azaleratzea ere eragiten digute. Horretaz guztiaz eta gauza ho riek gogora ekartzeko gai diren aromak sortzeko moduaz aritu zen perfumegintzan aditu den Frank Bloem artista holandarra Aroma Lab tailerrean.

Frankek Arte Ederreko ikasketak egin zituen Amsterdameko Rietveld akademian eta 2014an

arte bisualak utzi eta aromen artean murgildu zen. Usainen diseinatzaile bihurtu zen eta, arlo horretan egindako ikerketaren ondorioz, bi urte geroago The Snifferoo sortu zuen. Perfumeen laborategi honen helburua hain ondo ezagutzen dituen esentzien munduan heztea eta esperimen tatzea da. Horrek Mediamatic bezalako zentro artistikoetara eraman du, Ipar Itsasoko berrogei aroma biltzera, zoologikoetako elefanteen usai na birsortzera, baita bere herrialdeko telebistako saioetara ere, pertsona bat begetarianoa den edo haragia jaten duen, maskotatzat txakurra edo katua duen usaimenaren bidez asmatzeko. Eta asmatu egiten du. Jean-Baptiste Grenouille be netako bat, modernoa eta joera homizidarik ez duena.

4.0
MAKER FAIRE BILBAO | 19 MAKER FAIRE BILBAO | 18
Frank Bloem
INDUSTRIAS CULTURALES Y CREATIVAS / EMPRENDIZAJE / EDUCACIÓN / CENTROS DE CREACIÓN FAB LAB
Julen Abasolo MEET THE MAKERS 4.0 INDUSTRIA / FABRIKAZIO DIGITALA

Odorama curator honek metodologia irekiak erabiliz aromak diseinatzen irakatsi zien tailerre ko parte-hartzaileei eta, azkenik, taldean Bilboko hiria islatzen duen perfume bat sortzen. Gaia ri buruzko oinarrizko nozio batzuen ondoren, irakaslea eta ikasleak Zorrotzaurre uhartean ber tan ikerketa bat egitera atera ziren, gure herriaren usainari buruzko inspirazio bila. Industrialdea zeharkatu eta hainbat elementurekin itzuli ziren, eta instalazio eder batean uztartu zituzten go roldio, adreilu, egur eta iltzeekin. “Fabrikak eta kea nagusi diren eremu batean ibaia eta itsasoa elkartzen direnean sortzen den usaina da, burdi naren esentzia, baina baita ardoarena ere, gaileta fabrika zahar batean gaudela ahaztu gabe”, azaldu

du Frankek. Bilbok iragan industrial goibel hura atzean utzi duenez, bere usaina berrasmatu be har duela uste du. “Giro usaingabe bat dago eta, beraz, hutsune hori beste usain batzuekin bete behar da”, dio.

ESENTZIAK MODU PERTSONALIZATUAN SORTZEKO TAILERRA

Tailerra nahiko diziplina berria den usainen arteari buruzko sarrera txiki batekin hasi zen. Duela berrehun urte inguru hasi zen jendea per fumeak erabiltzen, Espainian edo Errusian egin dako eskularru usaintsuak eramaten baitzituzten lehen, baina herrialde bakoitzak bere ñabardurak

zituen. Joera XIX. mendean aldatu zen Frantzian, landare batzuen olio destilatuak larruazalean era biltzen hasi zirenean, batez ere zitrikoak. Historiako klasearen ondoren praktikari ekin zioten. Hala, Frankek pote txiki bat eman zion bertaratu bakoitzari, % 90 alkohol etanola zuena. Alkohol desnaturalizatua eta usainik gabea izan behar du (etanola), azken emaitzan eraginik izan ez dezan, baina zapore oso garratzarekin, ahora eramatea saihesteko. Likido hori ezinbestekoa da perfumeetarako, azkar lurruntzen baita larruaza larekin kontaktuan eta, beraz, aroma mantendu egiten da. Ontziaren gainerakoa hutsik zegoen, esentzia-olio desberdinekin betetzeko, elementu hori gainazalean geratzen baita.

Esentzien kontzentrazioaren arabera, emait za hauxe izango da: perfumea, eau du parfum (ohikoena), eau du toilette (kolonia) edo afters have, aroma leunena eta azkarren galtzen dena. Horretarako, Frankek piramide bat erakutsi zuen esentzia bakoitzak lurruntzeko behar duen den bora-tartearekin, hiru taldetan banatuta: Goikoa, Erdikoa eta Oinarria. Lehenengo taldean osa gaiek hamabost minutu behar dituzte desagert zeko, bigarrenean ordu eta erdi, eta azkenekoan, berriz, egun oso bat. Sistema sinple hori ezin hobea da mundu honetan hasteko. Lehenik eta behin oinarritik hasi behar da, ahalmen handiena duten elementuak direnez ezingo litzatekeelako haien bidez usaindu. Ondoren erdikoa gehitzean, hobeto jarrai dezakezu zer egiten ari zaren.

Olio horietako batzuk arriskutsuak izan daitezke larruazalarentzat, eta horregatik da garrantzitsua haiek disolbatzea. Horrela, zati bakoitzean zortzi tanta nahastu behar dira irakasleak emandako osa gai desberdinekin, besteak beste, patxuli, banilla, la banda, iris edo bergamota landareena. Goiko aldean laranja, pinua edo zedroa bezalako aroma zitrikoak erabiltzen dira. Bitxikeria gisa azaldu zuen arbendo lak zianuroaren esentzia bera duela, eta gure oinen eta gaztaren molekula batzuk berdinak direla, eta hortik datorrela darien usain handia.

Zaldien edo lurraren usaina zuten konposatu kimiko batzuk ere ekarri zituen. Elementu horie kin guztiekin, parte-hartzaile talde eklektikoak oroitzapen onetan oinarritutako aromak egin zi tuen: auzoko ardandegi bat umetan, eszena buko liko eta udatiar bat, Ereagako hondartza, edo harrizko baldosak udaberriko euritan bustita, esaterako. “Zerbait usaintzean asko laguntzen du bere historia ezagutzeak, zu gidatu eta lotura hori indartzen baitu”, dio Frankek. Ez ditugu ikusme naren eta entzumenaren estimuluak bakarrik be har; usaimenari dagozkion horiek ere laguntzen dute gure garunak une jakin batzuk hobeto go goratzen eta gure oroimenean betiko finkatzen. www.thesnifferoo.com

MAKER FAIRE BILBAO | 20
MAKER FAIRE BILBAO | 21

OPEN AROMA LAB BARRUAN SORTUTAKO PERFUMEAK

La Bodeguilla

Nire auzoa Bilboko beste auzo asko bezalakoa zen, jende xumearekin, langileekin. Gogoan dut kalean oinez nenbilela, amaren eskutik helduta, alkohol, mahats, pattar eta egur usain nabarmen batek bat-batean seko uzten zintuela ardandegiaren aurretik pasatzean. Gogoan dut leku txiki bat, iluna eta hezea, mostradore atzean, gizon bat mantalarekin, bezeroek uzten zituzten garrafoiak betetzen.

Formula

birchtar

leather

Industrial Happiness

Lehenaldi industrialetik orainaldi kulturalera

Base:

factories

sexual

Flourish

Formula

Coral de Piedra

Ibilaldi bat basoan barrena udazkenean, zure urratsek lurra astintzen dute eta hezetasun eta egur usaina sumatzen dituzu. Hostoz inguratutako ibilbide batera eramaten zaitu, tonu hori, kafe eta marroiekin.

Formula

ambo max

clear wood

udder wood

water

ZURE PERFUMETIK 10 ml. SORTZEKO BEHAR DUZUN MATERIALA

- 10 ml-ko pote bat - 9 ml. alkohol etanol edo desnaturalizatua

- Olio esentzialak edo aroma-kontzentratua nahiera - Pipeta bat olio-pote bakoitzeko

- Paper lodi zerrenda bat - Latexezko guanteak eta maskara

ZURE PERFUMEA SORTZEKO URRATSAK

1. Garbitu eta esterilizatu lan-eremua

2. Erabili latexezko guanteak eta maskara

3. Sartu alkohol etanola ontzian

4. Osagaiak hautatu ondoren ekin sortze-lanari oinarriko osagai bakoitzetik 3 tanta gehituz

5. Gehitu 1 - 3 tanta middle edo erdiko gisa gehitu nahi dugun osagaitik

6. Gehitu 1 - 2 tanta top edo goiko gisa gehitu nahi dugun osagaitik

Osagai bakoitzeko gehienez 3 aroma erabiltzea gomendatzen da eta kategoria bakoitzeko gehienez 8 tanta.

Top: 8 tanta / Middle: 8 tanta / Base: 8 tanta

GUZTIRA 24 TANTA

Barcazas en la ría de Bilbao

Ekainaren erdialdera Uribarritik udaletxera igaro ginen. Bertan, inguratu egiten zintuen itsasadarraren lurrinak.

Usain guztia ateratzen zen ikatzgabarretatik, aireko kea, lur busti berriaren usaina hareatzaren ezkiaren ondoan. (Oskar)

Formula

Concrete Flower

Udaberriko eurialdietatik harrizko baldosen gainean lore eta landare ugari hazten dira hirian.

Harri bustia, berdea eta lore-ukitua dira nire lurrinaren sinadura.

(Andrea)

Formula

Gamma Decal

Recuerdos

Ardo-poteak egiten ziren

Alhondigaren ondoan ardopoteak egiten ziren bi lantegi txikiri zerien lurrina, larru, ozpinetako eta ardo usain hori. Atzo, Zorrotzaurre uhartetik nenbilela ibai ertzetik, goroldio lurrin hori etorri zitzaidan, burdina herdoilduarekin eta itsas haizearekin nahastua.

(Maite)

Formula

Iris

Labdanum

Birchtar

Cedar

Ambergris

Scentenal

Olor a Domingo

Olor a Domingo perfumeak bi atal biltzen ditu. Bigarren eskuko azoketatik ibiltzeko patxada eta lasaitasun tarte hori ekartzen dizu gogora, eta familiarteko jatorduak edo etxeko lasaitasuna.

Formula “Antiguo”

2 kastore

3 birch tar

2 olibanno

4 labdanum

“La Calma”

7 orange 3 menta

6 lemon

“Comida”

2 coumarine

2 ethyl malin

2 Z methyl purazine

1 paracresyl acetate

6 paracresyl acetate

2 ethyl mento

La desembocadura

Ereagako hondartzatik gertu bizi izan nintzen, eta gogoan dut itsasoko uraren eta itsasadar lohiaren elkargunearen lurrin berezi hori, nahasketa hori. Inguruko biztanleentzat nahasketa bitxi hori ez da oso atsegina eta ez da beti ongi etorria.

(Josué)

Formula

Bergamot

Scentanal

Dymethyl sulf

Ambergris

Clearwood

Civet

Indo

MAKER FAIRE BILBAO | 22
1.
Women
- food – sweet 2. Middle:
– relax 3. Top:
Industrial grease (Nerea)
6 Base (4 almond, 8 vanilla, 4 amber, 4 musk) 8 Middle ( 14 rose, 10 Jazmin) 5 Top (6 orange, 2 petit grain, 13 bergamota 3 cedar) 5 Industrial Grease (2 aldehyde C10, 10 idol, 12 amber max)
2 Inpol 2 Dimethyl sulfite 1 Birchtar 4 Coumarine 2 Aldhemyde C12 1 Crésyl acetate 1 Clearwood 2 Methyl piracy 1 Scentenal 1 Stemone
5
2
3
4
3
4
1
14
1
3
1
1
1
2
1 Cis 3 Hex 2 Clearwood 3 Musk 1 Leather 1 Cedar 3 Amber max 1 Ylang 2 Geranium
MAKER FAIRE BILBAO | 23
4
3
10 iris 4 cedar 6 cis 3 hex 1 clearwood
6
5
3
1

FabLab Ibiltaria: Laborategi digital ibiltaria

“Mendia Mahomara ez badoa…”, hala pent satu zuen Delia Millanek, FabLab Cuencako sortzaile eta zuzendariak, joan den maiatzean bere proiekturik anbiziotsuenarekin (FabLab ibiltaria) errepidera abiatu zenean. Gazte la-Mantxako fabrikazio digitaleko lehen labo rategia muntatu ondoren, inguruko herri as kotatik deitzen zieten, eta makinak bizkarrean hartuta autoz bidaiatu behar izaten zuten; ez zen ez oso erosoa. “Jende askok etorri ezin zue nez, erabaki genuen: goazen gu!”, dio Deliak. Hortik sortu zen laborategi ibiltari bat sortzeko ideia. Gurutze Gorriak anbulantzia zahar bat utzi zien eta Estatu Batuetako Enbaxadaren la guntzari esker larreratu ahal izan zuten, Cuen cako Diputazioaren babesarekin.

Bere gurpil gaineko laborategi digitala Esta tu Batuetako FabLab mugikorretan inspiratuta dago eta eskualdeko herrietara hurbiltzen du maker kultura. Dagoeneko 2.000 kilometro baino gehiago egin dituzte. Furgonetak tamai na txikiko fabrikazio digitaleko hainbat maki na ditu: 3D inprimagailua, laser-mozketa, eba kitzeko ploterra, zirkuituen fresaketa eta laster termoformagailu eta brodatze digitala. Fablab ibiltari honetan aire zabaleko egun bateko jar duerak eta adin guztietako pertsonentzako tai lerrak egiten dituzte. “Hasieran, beldur pixka bat ematen du, baina gero probatu egiten dute eta gustatu egiten zaie, harrera ona izan dugu!”, dio Deliak. Proiektuak hiru fase ditu: lehenen go, pilotu bat egin zuten hainbat herritatik eta hortik aurrera ibilbideak errepikatzen hasi dira, interesdunak bertara daitezen. Azkenean maker guneak sortuko dituzte herri horietako bakoitzean. Helburua da ezagutza ernatzea eta espazio eta komunitate maker berriak sortzea.

“FabLab baten bihotza ez dira makinak, pert sonak baizik”.

FabLab Cuencan izandako esperientzian landa eremuetan oraindik ere dagoen ezjakin tasun teknologiko handiaz ohartu ziren. Hala, eskualdean alfabetatze digitaleko lan bat egitea erabaki zuten. Horrela, publiko berri bati tres nak eta ezagutza hurbiltzen dizkiote eten digi tala murrizteko, laneratzea hobetzen laguntzen dute eta tokiko talentua atxikitzen dute. “Gure makinek nola funtzionatzen duten irakasten diegu haurrei eta adinekoei, gure metodolo giak beren eguneroko bizitzara, negozioetara edo ikastetxeetara egokitzeko eta eguneroko arazoak konpontzeko”, azaldu du fundatzai leak. Zuk zeuk zerbait egitearen magiak nes ka-mutilak liluratzen ditu batik bat, gaur egun hain ohituta daudenak dena erostera. “Objek tuak fabrikatzean teknologia eta teknika tradi zionalak konbinatzen ditugu”, zehaztu du.

EMAKUME MAKERRAK

Deliak esperientzia luzea du maker mun duan. 2015ean FabLab Cuenca sortu zuen, hainbat gizarte-programatan erakundeekin lankidetzan aritzen den ekimen pribatua. Aurreneko urteetan liburutegiekin eta toki ko taldeekin lan egiten zuten, 2017an espazio propioa alokatu ahal izan zuten arte. Hasierako fase hori da zailena eta batzuetan uko egiten zioten kobratzeari 3D inprimagailuak erosi ahal izateko, jakinik publikoa erakartzeko no labaiteko ekipamendua behar zutela. “Balantze bat egin genuen proiektuak hazten jarraitzea ren eta saialdian dena ez galtzearen artean”, go goratzen du Deliak. Ekimen berrietarako bere aholkua argia da: “Haziak landatzen jardun

behar duzu, eta proiektu bakoitzean norengana jotzen duzun argi eduki”.

Jasangarria izatea lortu zuenean, FabLab Cuen ca hazi egin zen eta Gurutze Gorria eta Kultura Ministerioa bezalako erakundeekin elkarlanean hasi zen. Horrela ekin zieten programa batzuei, esaterako Emakume Makerrak, lehen bakarrik mutilak baitzeuden beren ekitaldietan, eta joera hori iraultzea lortu zuten Estatu Batuetako en baxadaren eta Gaztela-Mantxako Emakumearen Institutuaren laguntzarekin. Bazterketa-arriskuan dauden gazte eta taldeentzako jarduerak ere egi ten dituzte. Gainera, STEAM Teacher programa garatzen dute, irakasleei zuzendua. “Pertsona ugari etortzen da hona zuzenean ikasi nahi dute lako eta gainera prestakuntza-programa batzuetan dagoeneko sartuta daude 3D inprimaketa eta 3D diseinua”, dio Deliak. Arazoa da baliabiderik eta ezagutzarik gabe zaila dela gazteak erakartzea. Gurutze Gorriak eta beste enpresa batzuek profil tekniko hori eskatzen diete, baina oraingoz arautu gabea da ematen den prestakuntza.

Delia, aldiz, beti joan da bat urrats bat aurretik. 2009an Ipar Irlandara joan zen Ulsterreko Uni bertsitatean lan egitera, Derryn, bideojokoen se ktorean, serious games eta virtual worlds sailetan. Hiru urte geroago, Belfastekoarekin senidetuta zegoen hiri horretako FabLabaren inauguraziora joan zen, eta zeharo liluratuta geratu zen. “Labo rategiak komunitateari irekiak eta bere potentzial guztia ikusi nuen, eta pentsatu nuen: Honetan ari tu nahi dut!”, gogoan du.

Nerve Centre-ko FabLaben egin zuen ibilbideari esker David Best eskultorearekin elkarlanean aritu zen The Temple of Grace fabrikatzen, 2014ko Bur ning Man-erako tenplu bat. Ehun kidek osatutako talde bat Nevadako basamortura lekualdatu zen hura eraikitzera. Artistak, proiektu horretan oina rrituta, hurrengo urtean Derryn eraiki zuen bost bat solairuko altueran. Obra koral bat izan zen, eskultoreak diseinatua, baina Irlandako maker komunitateak eraikia, katolikoak eta protestan teak elkar hartuta, laser bidez moztua eta fresatua. “Zirraragarria izan zen jendeak tenplua nola era bili zuen ikustea haiek bizitako une latzak atzean uzteko”, dio nostalgiaz. Deliak pozez gogoratzen du iragana, baina etorkizunari begira. Eta oraintxe bertan Gaztela-Mantxako errepideetan da.

MAKER FAIRE BILBAO | 25 MAKER FAIRE BILBAO | 24 HEZKUNTZA / EKINTZAILETZA / FABRIKAZIO DIGITALA / FAB LAB SORKUNTZA-ZENTROAK
Delia Millán

FabLab en inpaktua neurtzen

Gaur egun 1.500 FabLab inguru daude mundu osoan. Makerren hastapenak 2005ean daude. Urte hartan Maker Faire eta FabLab topaketak hasi eta Arduino eta RepRap proie ktua sortu ziren. DIYa ezagun egin zen, “ia edozer gauza egin” ahal izateko promesarekin. Sortzaileak esperimentatzen eta probatzen hasi ziren eskura zituzten tresnekin eta fabri kazioari aplikatutako teknologia berriekin, eta joera hori gaur egunera arte hedatu da eta ia edozer gauza eraman du muga berrietara. Baina, zer esan nahi du FabLab batek arrakas ta izateak? Nola neurtu egiten diren proiek tuen inpaktua? Nola sortu laborategi batek bere helburuak betetzen dituen ala ez jakiteko mekanismoak?

César Garcíak, La Hora Maker podcasta ren sortzaileak, sortzaileei ahotsa ematen die. Azken hilabeteetan FabLabek sortzen duten inpaktua ikertzen aritu da, ezinbesteko lana baita. “Hasierako asalduraren ondoren, espa zioak finkatu egin ziren, eta garrantzitsua da pentsatzea zer egin behar den eta nola neurtu behar den”, dio Césarrek. Horregatik, Bartze lonako FAB10eko lantalde batek tailer bat egin zuen FabLaben bizitza-zikloak aztertzeko, eta haien ondorioa izan zen hiru alditatik igarot zen direla: sorrera, kontsolidazioa eta finkape na. “Horra iristean erakunde bihurtzen dira eta gora jarraitu behar dute, edo bestela, gain behera hasten da”, azaldu du. Geldialdi hori saihesteko, garrantzitsua da neurtzea. “Horri esker, nola ari zaren ikusten duzu, funtzionat zen ez duena aldatzen duzu eta hobetu egiten duzu”, laburbildu du Césarrek. Hala ere, zenba kiek ez dute zertan objektiboak izan, neurtzen duzunaren eta lortu nahi duzun emaitzaren araberakoa da beti. Maker komunitatearen ka suan, zifra altuak ez dira aldagai bakarra, ezta garrantzitsuena ere: ez ditu milaka pertsona unean uneko tailer batera erakarri nahi, epe luzerako inpaktua lortu baizik.

METRIKA PIRATAK

Gainera, garrantzitsua da bereiztea espazio profesionala den edo hobby baten moduan eratua, eta lortu nahi dituen helburuak: ez da gauza bera ehun urteko historia, milaka ikasle eta aurrekontu handi bat dituen unibertsita teak antolatutako bat, edo Makerspace bat lau lagunekin garaje batean. MakeSpace Madriden kasuan, adibidez, 35 pertsonara iritsi behar zu ten elkartze-proiektua bideragarria izan zedin, baina ez du zertan beti horrela izan. Césarren iritziz, ekimen profesionaletan piraten metrikak erabiltzea komeni da: Acquisition, Activation, Retention, Referral and Revenue (eskuratzea, aktibatzea, atxikitzea, erreferentzia eta diru-sa rrerak) AARRR izenez ezagun. Hazkunde-ere du sinple baina indartsu bat da startupentzat, gastuak estali ahal izateko bezeroak erakartzeko orduan. Césarrek dioenez, batez ere lehenengo hirurak dira garrantzitsuak:

Eskuratzea: Publikoak zure espazioaren berri jakiten du eta izena ematen du. Aktibatzea: Publikoa espaziora joaten da eta zerbait egiten du bertan. Atxikitzea: Publikoa behin baino gehiagotan itzultzen da espaziora eta lagunak ekartzen ditu.

Metrika honek inbutu itxura du, denak ez bai tira itzultzen edo ez dute gomendatzen. Spotify bezalako plataformen edo gimnasioen antzeko eredu bat da, behin probatu baina itzultzen ez den publikoa baitago. “Normalena da erabiltzai leen % 3 galtzea aldi bakoitzean, baina hazkun de-eredu aktibo bat bilatzen ari bagara, horren arabera izango da”. Funtsezko beste metrika bat proiektuan inplikatutako jende-kopurua da, konpromisoa behar duzulako manten dadin.

“Denboran iraun dezan, onartu behar duzu sortzaileek alde egingo dutela etorkizunean, eta norbaitek egon behar du gero haren lekukoa hartzeko”, dio Césarrek, “edo baliteke ikuspegia eta beharrak aldatzea egokitzeko”.

ALDATZEKO NEURTU

Peter Drucker negozio-irakasleak esaldi bat du, Césarrek leial eusten diona: “Ezin baduzu neurtu, ezin duzu aldatu”. Arreta galtzea saihestu behar da, eta neurtu behar duzuna aurreratu, antolatzen duzuna balioan jarrita, eta bertaratu den jendea kalkulatu behar da, aurkezteko eta arazoei aurrea hartzeko. La Hora Makerren aurkezleak Tech Soup gomendatzen du, irabazi asmorik gabeko nazioarteko sarea. Bertan, Microsoft, Amazon edo Google bezalako enpresa handiek materiala, lizentziak eta ekipamendua ematen dizkiete es pazioei: ordenagailuak, softwarea (Slack, Inven tor, Fusion 360… “Trukean, zure espazioan egin duzunaren memoriak eskatzen dizkizute eta, beraz, komeni da hori aurretik kontuan hartzea”, zehazten du. Gainera, datu horiek beharrezkoak dira hainbat erakundetan laguntzak eskatzeko orduan, egiten dituzun jarduera-motak eta ber taratutakoen kopurua jakiteko. Beraz, hobe da informazio ordenatu eta eguneratu hori izatea, diru-laguntza eta aurrekontu jakin batzuk justifi katzean azken orduko arazoak saihesteko. Publi koari egindako inkestek ere laguntzen dute jaki teko tailerrak baliagarriak izan diren, zer hobetu dezakezun eta itzultzeko asmoa duten.

FABMAN, EASYLAB EDO FAB MANAGER TRESNEK GURE FABLAB KUDEATZEN LAGUN DEZAKETE

Césarrek espazio horiek kudeatzeko lagunga rriak izan daitezkeen hainbat tresna iradokitzen ditu. Fabman-ek makinen erabilera kontrolat zeko eta ordainketen jarraipena egiteko aukera ematen du. EasyLab-ekin aparatuen egoera, erreserbak eta mantentze-lanak ikus ditzakezu. Eta Fab Manager-ek proiektuak dokumentatze ko eta prestakuntza-ekintzak egituratzeko balio du. “Bakoitza etapa desberdinetan erabil dai teke, gakoa espazioan egiten dena da, bakoitza desberdina baita”, laburbildu du Césarrek. Izan ere, garrantzitsuena ez da zenbat ekipo dituzten, haiekin egiten dena eta lan-metodologia baizik. Lan hori balioesteko, inputak, outputak eta jar duerak ditugu, baina César pauso bat harago doa: “Hamar pertsonako tailer batean, horie tako hiru teknologia hori ohiko moduan era biltzen hastea izan daiteke gakoa, ez bitxikeria puntual gisa, baizik eta eguneroko bizitzan era bilgarria delako”. Ideia hori aldaketaren teorian oinarritzen da. Metodologia horrekin aurkezten dira, kausazko logika batekin, interbentzio batek

lortu nahi dituen helburuak eta horiek lortzeko proposatzen den modu zehatza.

Gobernu eta erakunde guztiek Garapen Ja sangarriko Helburuei begira jarri diren honetan, Césarrek beste bi zerbitzu praktiko eskaintzen dizkigu. Pieter van der Hijden aholkulari eta makerrak tailer bat du GJHetako gaiak bate ratzeko. Gainera, IRIS+ plataformak sistema bat eskaintzen du FabLabak globalki mapeat zeko eta bakoitza zein helburu lantzen ari den egiaztatzeko. Arlo jakin bat lantzeko profil bat sortzean, tresna horrek hobetu beharreko al derdiak adierazten ditu eta dauden azterlanak eskaintzen ditu. Hainbat enpresa eta erakunde, besteak beste Lanaren Mundu Erakundea, Na zio Batuak, NESTA edo ELGA, plataforma hori erabiltzen ari dira dagoeneko.

César Garcíak argitu bezala, metrika komu nen existentzia espazioek hobera egitea lortzeko abiapuntua da, baina ahobiko arma bat ere bihur daiteke: “Metrikak erabiltzean, agente desber dinen arteko lehia sartzen da jokoan, eta horrek esentzia gal dezake”. Zenbakiak gure aliatuak izan daitezke, baina zuhurki erabiltzea komeni da.

MAKER FAIRE BILBAO | 26
MAKER FAIRE BILBAO | 27 FAB LAB SORKUNTZA-ZENTROAK / FABRIKAZIO DIGITALA / HEZKUNTZA
César
García

Pasarelatik museora

Betiana Pavónek oso argi izan zuen txikitatik, Argentinan jaio zenetik, arte plastikoak interes atzen zitzaizkiola, baina denborarekin diziplina anitzeko artista bihurtu zen: arkitektura, interio rismoa, argazkilaritza, estilismoa eta arte-zuzen daritza. Bauhaus bere erreferente saihestezine tako bat da, proiektu berriak sortzeko diziplina desberdinak konbinatzeko duen gaitasunagatik. Artisautza eta teknologia berriak uztartzea du helburu, hainbat material eta teknikaren bidez. Horren ondorioz, Alaska Accesorios sortu zuen, moda-osagarri mota guztiak lantzen dituen enpresa. Bere herrialdean beste diseinatzaile eta denda batzuekin kolaboratzen zuen bere lanak saltzeko, eta teknika berrien bidez sortzen zituen, besteak beste, laser mozketa eta 3D inprimaketa, artisautzari hain lotuta ez dauden tresnak probat zeko. Zergatik hasi zinen txanoekin? Bere erant zuna argia da: “Oso mentala naiz eta dena nire burutik pasatzen da”.

Betianak Fabricademy programa globala egin zuen, Fab Lab Barcelonan. Fab Lab hau Kata luniako Arkitektura Aurreratuko Institutuan (IAAC) dago eta bertan material eta teknologia berriak ehungintzan sartzea aztertzen ari dira.

Hala, bertako laguntzaile eta irakasle bihurtu zen gero. Hor jarraitu zuen modaren diseinuan tresna berriak gehitzen, eta hasiera batean sei hilabeteko egonaldia izango zena hiru urte bihurtu da. Bere ezagutza berriek Errusiako Fashion Weeken par te hartzea ahalbidetu zioten, non artearekin eta eskulturarekin konbinatu zuen moda, gorputza apaintzeko eta osagarri berriak sortzeko. “Nire asmoa da nire lana pasareletan ez ezik, galeria eta museoetan ere egotea”, dio erabakitasunez. Bere sorkuntzei esker Samsung EGOk aukeratu zuen, Madrid Fashion Weekeko berrikuntza-proiek tuak. Beka hori markaren osagarriak estilismoan sartzean zetzan, ez bakarrik modu estetikoan, baita funtzionalean ere, elkarri konektatzeko, soinu- eta hurbiltasun-sentsoreak, kamerak, ar giak... erabiltzeko. Hi-tech moda, 3D inprimake tarekin eta wearableekin.

Fabricademyn izandako esperientziari esker, ezagutzen ez zituen elementu berriekin harrema netan jarri zen, besteak beste programazioarekin eta elektronikarekin. Inflexio-puntu bat izan zen hura. “Ikusi nuen esplorazio-arlo horrek aukera ematen zidala ordura arte egiten nuena ez beza lako zerbait egiteko”, dio Betianak. Deconstruc

tive Heads proiektuarekin bere ezagutza berriak aplikatu zituen, argia eta beste efektu batzuk sort zeko input bati erantzuten dioten kapela perfor matikoak landuta.

Ibilbide honek Basque BioDesign Centerrera eraman du. Bertan, irakasle eta Fashion Tech De signer gisa lan egiten du. Bertan mota guztietako makinak eta softwarea erabiltzen ditu, besteak beste Rhinoceros 3D eta Grasshopper diseinu pa rametrikorako. Gainera, astero Fabricademyren beste nodo batzuekin konektatzen dira beren proiektuen aurrerapenak partekatzeko. Proiektu horiek fabrikazio digitala, jasangarritasuna, bio materialak, wearableak eta e-ehunak ikertzean datzate. Oraingoz, Bartzelonan, Amsterdamen eta Lyonen daude egoitzak.

MIZELIOAREKIN FABRIKATZEN

Zentroko lehen promozioak hainbat toki eta profiletako bost ikasle ditu, eta horrek konbi nazio ezin hobea sortu du diziplina arteko si nergiak sortzeko. “Guztioi interesatzen zaigu ehungintza, baina oso arlo anitza da; ideia ba tekin sartu eta oso bestelako batera iristen zara”, dio irakasleak. Ikasle bakoitzak proiektu bat aukeratzen du eta bi hilabete ditu proiektua gau zatzeko, berrikuntzari buruzko ikaskuntza eta material konpostagarri eta biodegradagarrien erabilera barne. Maker araua da haien gida: “Dokumentatu ez bada, ez da egin”. Horrela, au rreko bideari berrekiteko open source filosofia garatzen laguntzen dute, hobetzen eta aurrera egiten jarraitzeko, ezagutza partekatua sortuta.

Zentroko Instagramean prozesu horren zati bat ikus dezakegu, besteak beste mizelioare kin egindako lana, onddoetatik datorren mi kromaterial gero eta erabiliagoa. Konbutxa, hondakinen tindu naturalak, bakterioak… ere konbinatzen ditu. Moda-zentro bat izanik, ha ria lehengaietako bat da, eta hor ere berrikunt za garrantzitsuak sartu dira: brodatzeko hari konduktiboak, teknika desberdinak erabiltzea ahalbidetzen dutenak eta brodatu erresisten teagoak sortzen dituztenak. Kobrezko ehunak, laserrarekin mozteko eta jantzi baten gainean beroa aplikatzeko. iTead Tiny eta Arduino era biltzen dituzte, gero arropatik kendu eta gar bitzeko aukera ematen dutenak. Betianarentzat estetika garrantzitsua da, eta prozesu diberti garriak; horregatik, bakterioak erabiltzea gus tatzen zaio, kolore bizi eta oso erresistenteak dituzten tindu berriak sortzeko. “EcoPrints erabiltzen dugu, hostoekin, hibiscusekin edo limoiarekin tinduak fabrikatzen ditugu gure BioPantone propioa edukitzeko”, azaltzen du. Biomoda ikastaroan artisau-lanbideak eta diseinu berriak uztartzen dituzte. Gainera, Materioteka bat dute, Adele Orcajada bere lankideak bultzatutako proiektua. Prozesue tan erabiltzen dituzten materialak egune rokoak eta merkeak dira, besteak beste jana ri-hondakinak, eta haien ezaugarri naturalak aprobetxatzen dituzte. Hori da Betianaren asmo nagusia: inguruan ditugun materialak erabiltzea beren konposizioa ulertzeko eta ondo erabiliak izateko.

www.basquedesigncenter.com

MAKER FAIRE BILBAO | 28
Betiana Pavón
FABRIKAZIO DIGITALA / EKINTZAILETZA / EKONOMIA ZIRKULARRA / BIOTEKNOLOGIA

ZINEMA

ETA ADIMEN ARTIFIZIALA

Izan zaitez gogoko en dituzun filmen protagonista interpretazioa ikasi gabe!

Adimen Artifiziala geratzeko iritsi da zinemara. Ez gara Skynet edo HAL 9000 kontuez ari; hori Mark Zuckerbergi uzten diogu. Deep fake teknologia berriaren erabileraz ari gara, aktoreen aurpegiaren ordez beste edonorena jartzeko aukera ematen duena. Horrela ikusi ahal izan dugu Carrie Fisher, hil ondoren, Leia printzesaren papera egiten Star Warsen azken emanaldietan, baita Lola Floresena ere, garagardo iragarki batean, emaitza txundigarriarekin. Teknologia sinplea eta doakoa denez, denon eskura dagoena,

informatikako ezagutza jakin batzuk dituen edonor, tutorial pare batekin, denborarekin eta talde on batekin gai da berau menderatzeko. Orain arte, teknologia horiek hiru erabilera nagusi izan dituzte, Javier Fernández maker eta Zinema eta Adimen Artifiziala tailerreko arduradunak azaldu zuen bezala: “Film mitikoei egindako omenaldi nostalgikoa edo parodia politikoak”. Javier Fernández hackerra da, Makespace Madrideko sortzaileetako bat eta presidentea, eta teknologia berri horrekin liluratuta dagoen autodidakta horietako bat.

Bera arduratu zen Maker Faire Bilbao 2021en azken jarduera zuzentzeaz: deep fake teknologiak erabiltzen irakasteko tailerra.

Workshopean ikusi zenez, tresna honek zalantza etiko adina aukera berri pizten ditu. Maila politikoan, sare sozialetatik abiada bizian dabiltzan fake newsak nagusi diren garai batean, beldurra ematen du pentsatzeak nola erabil litekeen esku txarretan teknologia hori iritzi publikoa manipulatzeko, aurkariei xantaia egiteko edo froga judizialak gutxiesteko. Javierrek bere bideo bitxi batzuk erakutsi zituen, non Iron Man edo Pedro Sánchezena egiten agertzen den, adibidez.

DEEP FAKE BAT NOLA SORTU

Tailerrean parte hartu zuten sei pertsonak bikotean lan egin zuten prozesuak zatitzeko eta beren ordenagailuetan baliabideak aurrezteko, nahiz eta urrats gehienak egiteko ez den potentzia handirik behar, nahikoa da 4 GBko txartel grafikoekin.

“Horrek datasetak prestatzeko lan handia eskatzen du; izan ere, Sare Neuronal bat entrenatzen dugu eta horretarako nahi dugunaren adibideak eman behar dizkiogu, nahi dugun emaitza ikas dezan eta erreplikatzeko gai izan dadin”, azaldu du Tony Stark madrildar honek.

DeepFaceLive edo DeepFaceLab bezalako tresnek teknologia hori modu eroso eta intuitiboan erabiltzeko aukera ematen dute, programazioaren beharrik gabe eta scriptak eginez. Lehenik, aukeratutako xede-eszena banakako fotogrametan deskonposatu behar da, aurpegiak detektatu eta atera. Hautatutako lehen plano horiekin, aurpegiak nola ebaki erakutsi behar diogu sareari, butxadura posibleak saihestuz. Horrela, tresna gai izango da bere kabuz egiteko. Metodo bera erabiltzen da sorburueszenarekin. Bertan, modeloak minutu

MAKER FAIRE BILBAO | 30 MAKER FAIRE BILBAO | 31
Javier Fernández
INDUSTRIAS CULTURALES Y CREATIVAS / EDUCACIÓN / CENTROS DE CREACIÓN FAB LABDEEPFACELIVE EDO DEEPFACELAB BEZALAKO TRESNEK TEKNOLOGIA HAU MODU EROSO ETA INTUITIBOAN ERABILTZEA AHALBIDETZEN DUTE

bateko bideo bat grabatu behar du gutxi gorabehera, kamerari begira, argiztapen onarekin eta hainbat keinu eginez poliki, behar bezala atzeman daitezen. Horrela, 2.000 fotograma inguru lortzen dira gure aurpegiarekin, eta kopuru hori nahikoa da gero aukeratutako eszenara eramateko. Azken prozesuan orduak behar dira sorburu-aurpegia eta xede-aurpegia konbinatzeko, minutu pare bat iraun dezakeen sekuentzia batean. Gure parte-hartzaileek Trainspottingeko hasierako eszena mitikoa, 300eko “This is Sparta!” ezaguna eta Eminemen azken bideoklipa aukeratu zituzten.

ADIMEN ARTIFIZIALA EXISTITZEN EZ DIREN PERTSONEN AURPEGIEI BIZITZA EMATEKO GAI

Tailerrean behin eta berriz egiten den galdera bat hauxe da, zein alde dagoen machine learningen eta deep learningen artean. Bi kontzeptu horiek Adimen Artifizialari dagozkio,

baina lehenengoa eskuzko prozesu sakona da, eta bigarrena, berriz, makinaren autoikaskuntzan datza; izan ere, erabiltzaileak datuekin elikatzen du sarea, ereduak aurki ditzan. Azken kasu horretan ez dago sarera zuzendu beharrik, automatikoki ikasi baititu emandako datuen parametro posible guztiak. “Adimen Artifiziala katuen irudiekin entrenatzen badugu, katuak egiteko gai da. Eta pertsonak ematen badizkiogu, pertsonak sortzen ditu”, dio Javik. Horrela sortzen dira This Person Does Not Exist? edo Which Face is Real? bezalako webgune bitxiak, Adimen Artifizialak asmatutako pertsonen aurpegiekin edo baita katuekin ere This Cat Does Not Exist-en. Eduki horiek sortzeko OpenAIren Microscope bezalako programak erabiltzen dira, geruzen bidez lan egiten dutenak. “Sare neuronala elikatzean datza, gakoak ikasteko eta jatorrizko datasetean ez zeuden irteerak erreproduzitzeko.Oraindik prozesu neketsua

da, baina etorkizunean denbora errealean egin ahal izango da”, dio Javik. GAN, Generative Adversarial Network edo Sare Sortzaile Antagonikoa izeneko sare neuronalak dira. Beste ekimen batzuk ere badaude, besteak beste InferKit testuak sortzeko eta Deep Dream algoritmoekin irudiak sortzeko, edo DeepAI, bi kontzeptuen konbinazioa. EbSynth deep fakeren bilakaera bat da, ilustrazioak bideo bihurtzea ahalbidetzen duena, hau da, marrazki soilak mugimenduzko animazio bihurtzea. Teknologia honen balizko aplikazioak amaigabeak dira, Javik dioen bezala: “Orain horoskopo bat sortuko dut Machine Learningekin, zortearen ohiko gailetak balira bezala”. Beste aukera batzuk iraganeko une historiko bat berpiztea edo joan nahiko zenukeen kontzertu mitiko batera bertaratzea dira.

Hala ere, aurrerapen tekniko handi guztiek bezala, zalantza etiko ugari ere badakartza. Ikus-entzunezkoen sektorean denbora eta

dirua aurreztea ahalbidetuko du zinema (post) produzitzerakoan, baina egile-eskubideak behar bezala argitu beharko dira, Javik webcamaren bidez kontatzen digunez, orain denbora errealean sortutako Sylvester Stalloneren itxurarekin: “Etorkizunean, aktoreek beren irudi-eskubideei buruzko kontratuak sinatuko dituzte hilda daudenerako, lan egin ez duten filmetan erabili ahal izango baitira. Edo eskubiderik gabeko aktore birtualak sortu”. Baliteke pertsona anonimoek baimenik gabeko bideoetan ikustea beren itxura; izan ere, sare sozialak material grafiko pertsonalez beteta daude, eta material hori deep fake moduko edukiak sortzeko erabil daiteke, aldaketa birtualetatik hasi eta eszena sexual faltsuetaraino, eta hori mendeku gisa gertatzen ari da dagoeneko. Eremu berria, zabala eta oso zingiratsua da, eta gure errealitatea eraldatzeko eta Egia ezagutzen dugun bezala manipulatzeko arma-karrera bat garatzen ari da.

MAKER FAIRE BILBAO | 33 MAKER FAIRE BILBAO | 32

DISEINU PARAMETRIKOA

ETA NATURALA DUTEN BITXIAK

du bitxigileak. Naturan elementu guztiak eredu eta garapen matematiko baten arabera hazten dira, hori lehen begiratuan ikusten ez bada ere. Estíbalizek antzeko filosofiari jarraitzen dio bil duma berri bat sortzean: azal moduko diseinu orokor bat garatzen du, gauza askotara egokitu daitekeena, eta gero pieza desberdinak egiten ditu.

ARTENCODERS

INGENIARITZA ARTISTIKOA

BaRock jewelry Estíbaliz Yugueroren bi zi-proiektua da, naturaren ereduetan inspira tutako diseinuak dituen bitxigintzako marka. Berak egiten ditu, pertsonalki, diseinu pa rametrikoaren eta 3D inprimaketaren bidez, geometria konplexu eta organikoak sortzeko prozesuekin. “Lehenengo, diseinu parametri koa aurkitu nuen eta bere bitartez Rhinora iritsi nintzen”, azaldu du. Hainbat arkitekto bezala, AutoCAD ezagutzen zuenez, errazagoa egin zitzaion Rhinoceros 3D erabiltzea. Eta 2008ko krisiaren ondoren 3D inprimaketara jauzi egin zuen, eta bere abantailak nabarmendu zituen: “Ez zaude bitartekarien menpe, ez dago bal dintzarik eta prozesu osoa kontrolatzen duzu”. Estíbalizi beti interesatu zitzaizkion bitxiak eta, beraz, Wanhao D7 bat erosi zuen prezio onean, eta Rhinon zuen sormena askatzen hasi zen, naturan inspiratuz eta inprimagailuaren as katasuna eta molderik eza aprobetxatuz. “Asko gustatzen zaizkit eredu naturalak, errepikapen jarraitu batekin baina apur bat aldatuta”, azaldu

Arkitekto eta diseinatzaile hau prozesuaz go zatzen ari da, nahiz eta motela eta korapilatsua izan, entsegu-errore asko baitago. Pieza-zen timetro batek bost ordu inguru behar izaten ditu inprimatzeko, baina obra konplexuenek arreta berezia eta euskarri egokiak eskatzen dituzte. “Aurreprozesua oso gogorra da, eta gero garbitu, kalibratu, muntatu, desmuntatu egin behar da”, dio. Bere webguneko blogean bere teknika zertan datzan azaltzen du urratsez urrats: pieza erretxinazko tanketik atera ondo ren, ultrasoinu-makina txiki batekin garbitzen du. Gero, piezak pixka bat lixatzen ditu inpri magailuaren inperfekzioak leuntzeko, eta go gortu egiten ditu eguzkitan jarrita. Ondoren, inprimazio-geruza bat ematen die eta margotu egiten ditu.

HIRIGINTZATIK BITXIEN DISEINU PARAMETRIKORA

Arkitekturako beste profesional askori bezala, Estíbalizi 2008ko krisiak erabat nahastu ziz kion planak eta aukera berriak bilatzea plan teatu zuen. Londresko Architectural Asso ciation School enpresaren Bilboko tailerrean beka bat jaso zuen, hirigintzaren etorkizunari buruz ikertzeko, eta han hasi zen diseinu para metrikoa aztertzen, garai hartan eraikinetako fatxada askotan zabaldu zena. Hortik aurrera, fabrikazio digitalaren munduan sartu zen eta horrek aldarazi zuen bere pentsaera. “Lehen edozer marrazteko gai nintzen, baina ezin nuen ezer fabrikatu, eta orain ez dut mugarik, makina aurkitzean datza gakoa”, amaitzeko esan du gogoz, “pentsa eskala-aldaketa: hiri eta lurraldeetatik, eraztunak egitera”.

David Estévez oso pertsona geldiezina izan da beti, eta azken urteetan robotikatik adimen artifizialeko artera igaro da. Beti arduratu izan da roboten alderdi bisualaz, irudiak hautemate ko moduaz: ikusmen artifizial klasikoa. Zarago zako Arduino Dayn Cristina de Propios ezagutu zuen, adimen artifizialarekin lan egiten duen artista. Horrek jakin-mina piztu zion, ingeniaria denez gero, bere heziketan sorkuntza bakoitzak erabilgarritasun praktiko bat izan behar zuela irakatsi ziotelako. “Teknologia, gauza erabilga rriak egiteko baino, sentimenduak transmitit zeko edo gai jakin batzuei buruzko eztabaidak irekitzeko erabiltzen duten sortzaileen mundu berri bat erakutsi zidan”, gogoan du Davidek. Bat-batean, ordura arte asmatu ez zuen aukera zabaldu zitzaion aurrean, eta iraganean “alfe rrikakotzat” jota baztertutako ideia batzuk ere berreskuratu zituen. Elkarlanean hasi ziren eta Fish & & Chips izan zen lehen fruitua 2019an. Hartu-eman hura robot artistiko bat sortzean zetzan, artisautzazkoa ematen zuena gehiago: zurean eta 3D inprimaketa bidez egindako mu gimendudun arrain bat. Elementu organiko eta sintetikoen konbinazio hipnotikoa, machine learning gabeko automata soil bat izan arren.

ALGORITMO SORTZAILEAK

Horrela ikusi zuten ondo ulertzen zutela elkar, eta beka bat lortu zuten ingeniaritzako eta ar tearen munduko pertsonek egindako proiek tuetarako. Horrela jaio zen Growing Pictures, Automata Zelular Neuronaletan eta Conwayren Bizitzaren Jokoan inspiratua. Teknika eta arau berri horiekin beste eredu eta algoritmo batzuk probatzen joan ziren sorkuntza artistikoetarako. Jatorrizko kodea aldatu zuten Python eta Ten sorFlow-rekin, lana hainbat modutan sortzen joan zedin. “Sistema gaizki erabilita, irudi ikus garriak sortzen ziren”, dio ingeniari artistak, “Hemen akatsa positiboa izan daiteke, irtenbi de alternatibo bat sortzen duelako, baina niri kosta egin zitzaidan onartzea”. Emaitza bizia eta organikoa, biomimetikara hurbiltzen duena. Automata Zelularrak hainbeste gustatu zitzaiz

kienez, benetako obra bat sortzea erabaki zuten teknika berarekin: Artificial Roots. Zurarekin lotu zuten eskultura ukigarri bihurtzeko, non sistemak testura desberdinak birsortzen dituen, biek gehi tutako argazkietan oinarrituta. “Automaten arte ko justaposizioa lortu nahi dugu, bizirik egotea ren itxura egiten duen sistema artifizial bat, eta bizirik zegoen zura, baina artifizial bihurtu dugu”, azaldu du. Obra elementu naturalak artifizial bi hurtzeko obsesioaren kritika bat da, eta alde rantziz. Davidek eta Cristinak halako jakin-mina dute NFTen inguruan, eta beren obrak hor ondo egokituko liratekeela uste dute, baina zalantza etikoak dituzte ingurumenean eragiten duen az tarnagatik. Hic et nunc bezalako merkatuetan in teresa dute, eta sistema alternatiboak erabiltzen dituzte, besteak beste Tezos kriptomoneta, asko murrizten baitu energia-kontsumoa. Hain zuzen ere, ingeniari eta artista batengandik espero dai tekeen ikuspegia.

MAKER FAIRE BILBAO | 34 MAKER FAIRE BILBAO | 35 KULTURAETA SORMEN-INDUSTRIAK / FABRIKAZIO DIGITALA www.basquedesigncenter.com www.artencoders.github.io EKINTZAILETZA / KULTURAETA SORMEN-INDUSTRIAK
Estíbaliz Yuguero David Estévez
MEET THE MAKERS MEET THE MAKERS

ERRETRATU PIXELATUAK XXI. MENDERAKO

Iñigo Garcíak argitalpen-sektorean dihardu la nean eta Eva Garcíak diseinuan. “Elkar ezagutu genuenean konturatu ginen gauza asko zeudela elkarrengandik ikasteko”, dio Iñigok. Orain bikote sentimental eta sortzailea dira, MRS & MRGARCIA izenez ezagun. Bright People Art ekimena darama te Madrildik eta ideia batek gidatzen ditu: “Irudiak erakutsi egiten du eta hitzak azaldu”. Bi elementu horiek elkar osagarri dira eta beren proiektu artis tikoetan aplikatzen saiatzen dira: formatu handiko erretratuak eta pertsona ospetsuenak.

Iñigok ideia nola sortu zen azaltzen du. Evak faltan botatzen zituen Londresko West Endeko antzokietako markesina mitikoak, eta garai ba tean teknika eta material zaharren bidez sortzen zuten efektu bisual bitxia errepikatzea erabaki zuten. “Asko kostatu zitzaigun formula aurkit zea, konbentzitu gintuen arte”, onartu du Iñigok. Emaitza 1,8 metroko altuera eta 1,2 metroko zabalera duten erretratuak dira, pixel moduko 3.000 pieza zirkular txikiz osatuak, lentejuelak bezalakoak. Mugimendu arinak distirak eta uhi nak eragiten ditu, aurpegiak espresioz aldatuko balira bezala. “Gure aurpegia etengabe aldatzen da, baita selfi bakoitzean ere, eta hori islatzea da helburua”, dio artistak. Ez dira soilik pertsona ospetsuak birsortzen aritzen. Eurentzat pertsona bakoitzak ekarpen bat du egiteko, eta hori aurpe gian ikusten da. “Historian zehar horregatik eman zaio hain garrantzi handia, txanpon erromatarre tatik hasi eta online izaten ari garen solasaldira arte”, esanez amaitu du. Berdintsu sortzen dute Grace Jones ikonikoa eta Bill Murrayren pertso naia Life Aquatic-en, baita beren buruak ere se mea ondoan dutela. Ohar tekniko bat: mutilak errazagoak dira, ez daramatelako ile luzea.

ISTORIOEN GARRANTZIA

“Gure proiektuak munduari zerbait esate ko balio du, artea hori dela suposatzen da”, azaldu du Iñigok. Horretarako, tresna analogi koak eta digitalak konbinatzen dituzte. Sort ze-prozesuan argazki batetik abiatzen dira, grisen eskalara pasatzen dute eta kontrastea doitzen dute hiru kolore lortu arte: zuria, belt

za eta zilarreztatua. Gero, siluetatu eta pieza bakoitza eskuz muntatzen dute iltze txiki ba tekin zurezko euskarri baten gainean. “Oso neketsua da, baina dibertigarria”, laburbiltzen du Mr. Garcíak.

Erretratuak aurrez aurre ikustean, inpaktua berehalakoa da, piezek tin-tin arin bat egiten dutelako. Horretaz jabetuta, egileek haizagai luak erabiltzen dituzte inoiz erabat geldi egon ez daitezen. Gainera, bost metroko distantzia gomendatzen dute, distira osoan ikusteko eta xehetasunak antzemateko. Begietara be giratzean sentitzen den harmonia eta lotura emozionala zaila da deskribatzen, eta efektu oroigarri horiek areagotu egiten dira aire za balean jartzen dituztenean. Laster Alpeetan egitea espero dute. Beraz, argiek eta islek ña bardura berriak ekarriko dizkiete beren pixel analogikoei. Greta Thunbergen erretratu bati ere heldu nahi diote berriro. “Hemen eta orain hitz egin nahi dugu, beraz, bizirik dauden pert sonak soilik irudikatzen ditugu”, dio Iñigok.

ADRIANINO

ARDUINO DUMMIENTZAT

Adrián Torresek elektronika, automatizazioa eta robotika ikasi zituen. FabLab Leónekin harre manetan jarri zen 2015ean, eta bertan ikastaroak ematen ditu, batez ere neskei teknologiak hur biltzen dizkien Poderosas eta Jóvenes Makers programetan. 13 urte zituenetik trenen maketak egiten ditu, eta bi master ditu trenen ingeniarit zan eta mantentze-lanetan.

2020an Fab Academy Fabrikazio Digitale ko masterra egin zuen, FabLab Leónetik MITek emana. Bere proiektuak oihartzuna izango zuen:

FAB Train Model, maketa modular automati zatu bat, CNCn fresatutako bastidore batekin egina, paisaia 3Dn modelatua eta konpositean sortua. Hori guztia trenaren detekziorako eta trenbide-pasagunea mugitzeko elektronika in tegratuarekin. Bere lanak Neil Gershenfeld bera, FabLaben sortzailea, liluratuta utzi zuen.

Hala ere, maketa harrigarri hori ez zen izan Fab Academytik eraman zuen gauzarik garrant zitsuena. “Han ohartu nintzen jende askok bel dur diola gauza elektronikoak diseinatzeari, sol datzeari, probatzeari eta esperimentatzeari eta, beraz, irtenbide bat bilatzea erabaki nuen”, dio Adriánek. Horrela sortu zen bere proiektu handia kode irekian: Adrianino plaka, bere izenaren eta Arduinoren arteko hitz-jokoa.

Bere webgunean Adriánek sakonki eta ze haztasunez dokumentatu du fabrikazio-prozesu osoa. Datasheet barne hartzen du beren pinak, potentzia eta abar ezagutzeko; eskema bat osa gai guztiekin, baita erosketa-zerrenda bat ere estekekin, etxean erraz muntatzeko 8 euro baino gutxiagoren truke.

HASIBERRIENTZAKO APROPOSA

Adrianino oso moldakorra da eta Bluetooth modulu batera konekta dezakegu, luzerak neu rtzeko time of flight sentsore oso zehatz batera, eta processing interfaze baten bidez sentsorea ren datuak ikus ditzakegu pantailan, egiten ari garena ulertzeko modu bisual erraz bat. Web guneak sentsore bateragarri ugari biltzen ditu, besteak beste tenperatura edo kolorearenak. Adriánek sentsore modular txikiak ere sortu ditu

plakara erraz konektatzeko gure beharren ara bera: LCD edo OLED pantailak, urratsez urrat seko motorrak edo normalak, fototransistoreak edo NeoPixel uztailak.

Adrianino 2020an sortu zen eta hurrengo urtean FabLabeko irakasle saretik banatu zuen, eta komunitatea azkar hasi zen erabiltzen hain bat hiritan, besteak beste Dassault (Boston), Seul (Hego Korea) eta Aalton (Finlandia). “Zo ragarria da kodea hedatzea eta denek sarbide librea izatea, beren gustura erabili edo aldatze ko”, dio bere sortzaileak.

Adriánek FabLaben duen esperientzia eta ezagutza partekatzen jarraituko du, TowyModel webgunean modelismoarekiko duen grinarekin batera, ADIFen egindako lana ahaztu gabe, bertan langile berriak prestatzen aritzen baita. Hor saiatzen da neurri batean sustatzen bere maker filosofia. “Nahiago nuke banaketa fabri katzaile handien esku soilik egongo ez balitz eta eskala txikian egin ahal izango balitz”, dio, “ho rrela zaharkitze programatuarekin amaitu ahal izango genuke, eta birziklapena eta ekonomia zirkularra sustatu”.

MAKER FAIRE BILBAO | 36
MRS&MRGARCIA
KULTURAETA SORMEN-INDUSTRIAK / EKINTZAILETZA FAB LAB SORKUNTZA-ZENTROAK / HEZKUNTZA www.brightpeopleart.com www.fabacademy.org/2020/labs/leon/students/adrian-torres/adrianino.html
Iñigo
García Adrián Torres MEET THE MAKERS MEET THE MAKERS

Kriptoarte etiko eta ekologiko baten alde

NFT hiru siglak artearen mundura zabal du dira. 2021ean ehunka albiste ikusi ditugu blockchainen oinarritutako teknologia berri honi esker aberastutako artistei buruz. Irit ziak erradikalizatu egin dira: batzuek artea ren salbazio gisa ikusten dute sistema hau pandemia garaian, eta beste batzuek, berriz, artearen munduko ohiko espekulazioa ere mu digitalera eramatea besterik ez dela uste dute. Fenomeno konplexu hori argitzeko eta desenkriptatzen laguntzeko, Varvara Gulja jeva eta Mar Canet artista digitalen laguntza dugu, gai horretan adituak baitira.

Bikote hau beren belaunaldiko new media sortzaile garrantzitsuenetako bik osatua da. Biak Hong Kongen ari dira lanean. Computa tional Media and Arts-eko irakasle laguntzai lea da unibertsitatean Varvara, hainbat urtez Estonia bere jaioterriko Arte Akademian aritu ondoren. Mar, berriz, arte eta diseinuan lizent ziatua da Bartzelonako ESDIn, bideojokoen ga rapenean University Central Lancashiren, eta University of Art and Design Linz-eko master bat du Interface Cultures-en. Elkarrekin leku ugaritan egin dituzten erakusketak, besteak beste: New Yorkeko MAD, Liverpooleko FACT, Londresko Barbican eta V&A Museum, Ate nasko Onassis Cultural Centre, Linzeko Ars Electronica eta Karlsruheko ZKM.

ZER DA NFT ETA ZEIN DA BERE ZEREGINA ARTEAREN MUNDUAN?

NFT fitxategi digital baten eroslearentzako ja betza ziurtatzeko sistema bat da.

Izenak adierazten duen bezala, suntsikorra ez den ondasun baten balioa aitortzen du, hau da, bakarra eta ordezkaezina, artelanak bezala. Ho rrela, NFTek aukera ematen dute arte digitaleko pieza baten balioa ziurtatzeko eta pieza bakar

gisa eskuratzeko, nahiz eta artxiboa bera infini tuki errepika daitekeen, haren benetakotasuna bermatzen duten blockchain teknologiak erabi liz. NFT bidez obra digital bat jabetzan izatearen edo kopia bat edukitzearen arteko aldea ulert zeko, nolabaiteko paralelismoa aurki dezakegu eduki digitalen kontsumoan. Edozein pertsonak streaming bidez abestiak entzun edo deskargatu ditzakeen bezala, horrek ez gaitu obra horren es kubideen jabe bihurtzen.

Teknologia horrek balioa handitu dio arte di gitalari. ARCO bezalako azoketan ezinezkoa zen ilustrazio bat JPGn erakustea, artxiboa erraz ko piatu eta ezin konta ahala aldiz heda zitekeelako. Eredu berri honen bidez, galeria eta museo bat zuk formatu birtualeko obrak erakusten hasi dira, benetakotasun-ziurtagiriari esker. Era berean, or dea, beste artista batzuk kopiatzen eta imitatzen saiatzen diren faltsifikazio digitalak ere sortzen hasi dira, beti gertatu izan den bezala arte analo gikoaren munduan.

NFT BATEN KARBONO-AZTARNA

Sistema horrek sorrarazitako zalantza etiko nagusia eragiten duen aztarna ekologikoa da. “NFT bat egitean, transakzioak egiaztatzeko prozesuak Bartzelonatik Txinara lau bidaia he gazkinez egitearen antzeko gastu energetikoa dakar”, alderatzen du Marek. Horregatik sortu dira CleanNFT bezalako ekimenak. Bertan, Tezos da dibisa erabiliena eta bere kontsumoa tweet bat argitaratzearekin aldera daiteke, hau da, % 99 gutxiago. “Blokeen balidazio-sistema desberdinak dituztelako gertatzen da hori”, azal du du Marek, “Ethereumen nodo guztiek tran sakzioa zuzena dela egiaztatzen duten bitartean, Tezosen bakar batek esaten die gainerakoei”.

Ethereumek aspaldi agindu zuen modelo bera erabiltzen hasiko zela, baina oraindik zain gaude.

Nahiz eta BitCoinek kriptomoneta ezagunena izaten jarraitzen duen eta bere kontsumo elek trikoa are handiagoa den, bere aurkariak funt zionaltasun gehiago ditu, kontratu adimendunak kasu, NFTen ezaugarri nagusietako bat. Horrek eragin du Ethereum erraldoi bihurtzea eta tran

sakzio bakoitzeko komisioak nabarmen igotzea. Horregatik guztiagatik joan den martxoan Bra silgo gizarte-zientzietako zientzialari batek HicEt Nunc.xyz sortu zuen, Tezosekin bakarrik kriptoar tea saltzeko merkatu berdea. Zoritxarrez, 50 milioi dolarren truke milioi erdi obra baino gehiago saldu

MAKER FAIRE BILBAO | 38
KULTURAETA SORMEN-INDUSTRIAK / FAB LAB SORKUNTZA-ZENTROAK / INTERNAZIONALIZAZIOA

ondoren, azaroaren 11n webgunea azalpenik eman gabe itxi zen, baina hiru egun geroago komunita teak domeinu berri batekin berpiztu zuen: HicEt Nunc.art. Plataformak jatorrizkoaren diseinu eta filosofia ekologiko berari eusten dio.

Marek honela azaltzen du: “Tezos Berlin da, eta Ethereum, New York”. Lehenarekin zentimo bat zuen truke sor dezakezu obra bat; Etherumekin egiteak, berriz, ehunka euroko gastua dakar, bere merkatu nagusiak, OpenSeak, 200 kobratzen baiti tu irudi bat igotzeagatik. “Horrek oztopo ekonomi ko handia eragiten du, artista guztiek gainditu ezin duten iragazkia”, salatzen du Varvarak. Plataforma batzuek kopuru hori gero ordaintzeko aukera ema ten dute, baina horrek oso garesti saltzea dakar.

2020an artearen sektorea behera egiten ari zen nabarmen. 2021ean, berriz, zifrak hirukoiztu egin ziren, neurri handi batean NFTek eraginda. “Ba liteke halako zortea ere izatea, berritasunagatik”, aitortzen du Varvarak. “Agian burbuila bat izango da, askok esaten duten bezala, eta gero egonkortu egingo da”, gaineratu du Marek. Hala ere, biek uste dute metodo ona dela lehen beren obra fisikoak saltzea lortzen ez zuten artistentzat. “Ez gaude NF Tren alde, ezta kontra ere, baina ikasteko eta ikert zeko erabili dugu”, diote. NFT Shop da adibide bat: kriptoarte-denda bat Estoniako gasolindegi aban donatu batean, merkatu honek dituen gorabehera izugarrien kritika gisa eraikia.

ETIKA ETA ESPEKULAZIOA NFT-REKIN

Hala ere, NFTren arrakasta izugarria ez da soilik berritasun efektuagatik edo pandemiaren egungo koiunturagatik. Aspaldi arte gehiena zuzenean formatu digitalean sortzen da, baina merkatua ez zen hor sartzera ausartzen. “Tek nologiarekin artea egiten dugunoi kosta egiten zitzaigun kanon tradizionalen onarpena jasotzea, beldurragatik”, onartzen du Marek. Joera hori guztiz aldatu da, esaterako, abenduan Miamin egin zen Art Basel azoka. Bertan, Tezosen NFTen erakusketa bat egin zen.

Bide honek 90eko hamarkadako multimedia modak ere lortu ez zuena ahalbidetzen du: arte digitala museoetan erakustea eta, gainera, saltzea.

Bide berri bat da, arrakasta-bidean ziren artistek zenbaitetan iristen ez zitzaizkien onurak azke nean lortu ahal izateko. Boom guztiak bezala, hasieran izan dira dirua erraz eskuratu nahian egoera berri honi etekina ateratzen saiatu diren asko, baina denborak sortzaile onak jarriko ditu merezi duten lekuan.

AUKERA BERRIAK SORTZAILEENTZAT

Kriptoarteak bidean aberasten ari ziren bitar tekariak saihesteko aukera ematen du, zenbait egilek obra salduta ere ia gasturik estaltzen ez zutela kontuan hartuta. Orain, obra bat beste bildumagile batek erosita bere balioa handitzen

denean, kontratu adimentsuari eta birsalmentako royaltyari esker artistak beste diru-sarrera bat ja sotzen du automatikoki. “Iraultza bat da, guk aste honetan mezu elektroniko bat jaso dugu kuota handiagoarekin, duela hilabete batzuk saldu ge nuen obra batengatik”, aitortu du Marek. Birba naketa-mekanismo hori autoexekutatu egiten da eta balio-truke programatuak sortzen ditu. Bes tela esanda: espekulazio gutxiago. Lehen bitarte kariak edo pieza bat saltzen zuen azken pertsona aberasten ziren, baina orain dirua jatorrizko sort zailearengana ere joango da.

Tezosek, gainera, lankidetza-kontratu bat du eta horri esker hainbat artistak elkarrekin lan egiten badute obra batean, hura saltzean, dirua automatikoki banatuko da, aurretik adostutako ehunekoaren arabera. “Mekanismo hau asko interesatzen zaie musikariei. Izan ere, Spotifyk sei hilabetetan ordaintzen du, eta kudeatzaile bat behar duzu” alderatzen du Marek. “Lehen freelance diseinatzaile batek bere ekoizpena denda batean uzten zuen eta denbora behar izaten zuen saltzeko eta kobratzeko, baina hori aldatu egingo da”, gaineratu du Varek. Are ge hiago, artista batek bere NFTak kudeatu nahi ez baditu ere, galeriak har dezake ardura hori zuzenean. Horren guztiaren aurrean, bikoteak mundu konplexu honetan zortea probatzea erabaki du, baina bere printzipio etikoei eutsita.

Gainera, beren obraren salmentarekin lortzen duten guztia beste kriptoartista batzuei eroste ko inbertitzen dute eta “horrek bere balioa han ditzea eragiten du”, dio Varek. Pandemiak nahi baino denbora gehiago etxean egotera behartu ta, minteatzen jardun dute, hau da, objektuak sortzen, Money God gisakoak: Snapchat-eko iragazkiekin egindako bideo-performance bat, kriptomunduan hain ugariak diren espekulat zaileak kritikatzen dituena. Edo Signal of the World, internetekiko dugun mendekotasunari buruzko bideo-poema bat. Feral File webgune horretan bertan NFTen erakusketa komisaria tuak daude, artista arrakastatsuekin. Zenbait sortzaile gai zehatzetan lan egiten jartzen di tuzte curatorrek eta prezio onean saltzen dute haien obra. Haien artean Casey Reas edo Refik Anadol bezalako izenak nabarmentzen dira. Beste galeria tradizional batzuek, esaterako KÖNIG edo bitforms (bit.art berriaren bidez), kriptoartistentzat espazio birtualak eskaintzea erabaki dute. Sistema honen bidez etorriko dira metabertso famatuak ere. Oraindik goiz da ja kiteko hau guztia paradigma-aldaketa absolutu bat edo pandemiak eta espekulazioak aupatu tako fenomeno iragankor soil bat den. Argi da goena da kriptoartea geratzeko etorri dela. Eta Tezosekin bada, hobe.

MAKER FAIRE BILBAO | 40 MAKER FAIRE BILBAO | 41 www.var-mar.info

IoT: Gama baxuko puntako teknologia

Gauzen Internetek, IoT siglak ingelesez, duela urte batzuk agindu zigun gure hozkai luak esnea bukatzen zenean abisatuko zigula eta supermerkatuari ere zuzenean eskatuko ziola. Baina ideia horrek, gauzatzetik urrun, funtsezko galdera bat pizten du gaur egun: Benetan behar dugu edozein gailu interkone ktatuta edukitzea? Thomas Ambergek horri buruz hausnartzen laguntzen digu. Software ingeniari, programatzaile eta maker aditua da, Yaler startuparen sortzailea, eta sistema konektatuetara segurtasunez sartzeko azpie gituretan espezializatua. Thomasek gai hori planteatu zuen Maker Faire Bilbao 2015en, bere Absurd Clock erakutsi zuenean: 12 mi krokontrolatzailerekin funtzionatzen zuen erlojua, guztia perspektiba kritikorik gabe ko nektatuta egoteak dakarren zentzugabekeria ren metafora gisa. Zazpi urte geroago, egoerak ez du hobera egin. Orain, Windischeko (Suit za) Zientzia Aplikatuak eta Artea Unibertsi tateko irakasle gisa, ikasleek bide horri jarrai diezaioten saiatzen ari da. “Batzuk software ingeniariak izango dira eta IoT sistemak erai kiko dituzte, espero dut” dio barrez.

Hori azaltzeko, Gartnerren gehiegizko ikus minaren Ziklora jotzen du, teknologia espezifi ko baten heldutasunaren, adopzioaren eta apli kazio komertzialaren irudikapen grafiko bat. Gadget berri bat sortu eta modan jartzen denean gehiegizko erabilera dago baina gero egonkortu egiten da. Gainera, teknologia gehiegi erabilt zearen beste ondorioetako bat pribatutasun falta da. Irakasleak Cory Doctorow idazlea aipatzen du: “Datu pertsonalak hondakin erradioaktiboa balira bezala tratatu behar dituzu, benetan behar dituzunak bakarrik bildu behar dituzu”.

Hala ere, oraingoz IoT gehiago dago 4.0 industrian etxeetan baino, eta Thomasek ir tenbide praktikoagoak aukeratzen ditu. “Autoa partekatzen jarrai dezakegu, patin elektrikoak erabili beharrean”, dio. Dagoeneko gadget asko daude Internetera konektatuta, baina berezie nak oraindik ez dira publiko zabalaren artean hedatu. Gainera, ingeniari honek beste faktore garrantzitsu bat ikusten du: “Alde handia dago Estatu Batuen eta Europaren artean: han jen de gehiago dago gailu horiekin ari dena, eta hemen erosotasunaren gainetik pribatutasuna baloratzen dugu”.

HI-TECH LOW COST SORKUNTZAK

Thomasek honela definitzen ditu bere proie ktuak: “Gama baxuko puntako teknologia”, Mi twelten proiektuan ederki islatzen den filosofia. Basileako parke batean kamera-sare bat instalatu behar zuten, biologoek landareak beha zitzaten, baina modemak garestiegiak ziren. Beraz, Chaos Computer Club hacker elkarte ospetsuak sortu tako CCC-modem bainu eramangarrian oinarri tuta, maker bertsio bat fabrikatu zuten. Eraikunt zako materialik merkeena erosi zuten, besteak beste kableak, oholak eta zutoinak, eta upelen barruan muntatu zuten elektronika, modemak espazio estanko batean mantentzeko. Azkenik, moldaketa batzuekin eman zioten akabera: CNC, 3D inprimaketa, laser-ebaketa… Mihiztatzeko eta muntatzeko prest! “Kanpoaldean ondo funt zionatu zuen hilabete batzuetan. Eta bazuen beste abantaila handi bat: obrako materiala zirudien, inork ez zuen lapurtu”, du gogoan.

Thomasek ondo pasatzen du sortzen eta, be raz, jostailu gehiago erakusten dizkigu, besteak beste eguzki-panel bat duen bateria bat (nahiko arrunta baina eskala handian oso erabilgarria izan daitekeen zerbait) edo Adafruiten mi cro-bita, oso gailu sinplea, bere iloba txikiekin programatzeko erabiltzen duena, MakeCode-re kin. “Ez da oso akademikoa, baina zoragarria da benetako emaitzak hain azkar ikustea”, dio. Bere azken eskuraketa MiroCard bateriarik gabe ko eguzki-bluetooth bat da, nahiz eta, azaltzen duen bezala, oraindik garesti samarra den eta kontzeptu-proba batera gehiago hurbiltzen den. Beste gailu askoren artean, software inge niariak sukaldeko tenporizadore bat ere sortu du, jogurt estalkiekin egina. “Hardwarearekin probak egiteak liluratu egiten nau, bide berriak ikertze aldera”, dio. Izan ere, gaur egun oso erra

za da ia edozein objektutan elektrizitatea, wifia edo bluetootha sartzea. The Things Networki buruz hitz egiten digu, LoRaWAN erabiliz Io Ten elkarlaneko ekosistema globala, potentzia txikiko eta irismen luzeko sareetarako teknika.

Zure sarea sortzeko modu sinple eta eraginko rra da, fabrika baterako edo landaketa baterako, adibidez, irrati-modulu txiki batekin. “Zuriche ko jende askok erabiltzen du, agian dirua dauka telako gailua erosteko”, aitortu du.

5G ETA BLOCKCHAIN ERAKO MAKER AUKERAK

Konexioez ari garela, ezin dugu ahaztu 5G.

“Autobide nagusia izango da, baina beste DIY autobia batzuk ere egongo dira, LoRa, besteak beste”, uste du Thomasek. Sare berriak banda zabala eta latentzia baxua eskaintzen ditu, beraz, robotak urrutiko lan arriskutsuak edo urrutiko eragiketak egiteko erabili ahal izango dira. Hala ere, ez du uste maker komunitateak probetxurik aterako dionik epe laburrean: «5G aprobetxatuko dugu 6G mainstream denean”. 8 biteko prozesadorea duen Arduino originalarekin alderatzen du, eta erabiltzeko erraza eta merkea denez, ezagun egin da desfasatuta egotea axola ez zaienen artean.

“The People's Network sarea, Heliumeko blokekateak bultzatua, paradigma-aldaketa bat da hari gabeko azpiegitura deszentralizaturako”, dio bere webguneak. Thomas eszeptikoa da proiektu horrekin: “Jendeak interesa laster galtzen duenez, hemen bere kriptomonetarekin ordaintzen dizute sarea mantentzeko, zure nodoa batzean zure diruari bide eginez, baina ez dakit konponbidea den”. Horregatik ez zaio bereziki interesatzen blockchain teknologia. “Nahiago dut kode irekiaren borondate ona, eta maker metodoak aplikatzea partekatzeko eta hobetzeko”, dio. Node-RED bezalako ekimenak dira, Interneten dauden gailuak konektatzen dituztenak, zentzu kolaboratiboarekin eta creative commons lizentziarekin, nabigatzailean programatzeko eta partekatzeko logika errazarekin. Edo Better IoT, alderdi hauen alde apustu egiten duen komunitatea: pribatutasuna, segurtasuna, ekosistema ireki bateko elkarreragingarritasuna, open source eta gardentasuna. Gainera, jasangarritasuna lehenesten du zaborra murriztuz eta gailuak konponduz. Berri ona hauxe da, orain, Akademiatik, Thomas Ambergek askatasuna eta aurrekontua duela gauzak egiteko modu hori zabaltzen jarraitzeko.

MAKER FAIRE BILBAO | 42 MAKER FAIRE BILBAO | 43
Thomas Amberg
FABRIKAZIO DIGITALA / 4.0 INDUSTRIA / FAB LAB SORKUNTZA-ZENTROAK

3D INPRIMAKETA SOLIDARIOA

Asier Cordero diseinu eta fabrikazio mekani koaren mundutik dator eta bost urte daramat za maker gisa 3D diseinuko, publizitate-ren derreko eta 3D inprimaketako lanak egiten. Pandemiaren garairik gogorrenean, Maker Euskadi komunitatearekin lankidetzan aritu zen osasun-langileentzat biserak eta belarri-babe sak egiten. Ekimen horren logotipoak eta ba naketa-lanetan lagundu zuten taxi-gidarienak ere diseinatu zituen.

Diseinatzaile eta maker honek beste proiektu solidario batzuetan ere lan egin du, esaterako ChemoBox, haurren minbiziaren aurkako sen dagaiak gordetzeko dispositiboen sorkuntzan diharduena. Ekimena nazio mailan sortu zen eta kimioterapiako seruma superheroientzat diseinatutako kaxa baten barruan ezkutatzean datza, horrela sendagaia superbotere-iturri bi hurtuz. “Haurren gustuko zerbait egin nahi dut, pertsonalizatua”, dio Asierrek.

Esperientzia horien ondoren, diseinatzaile honek gustua hartu zien gizarte-proiektuei, bai na epe luzera zerbait gehiagoren bila zebilen eta horrela bururatu zitzaion Pimp My Wheel Chair, gurpil-aulkien pertsonalizazioa. Aulki mo torizatu batean mugitzen den bere auzokide bat kalean Pokemon Go-n (bera ere oso zale) jolasean ari zela ikustean sortu zitzaion ideia. “Ez nintzen ausartzen hari hitz egitera, harik eta egun batean mugikorra aulkian jartzeko euskarri bat sortzera eskaini nion arte, modu erosoagoan mugitu ahal izateko”, gogoan du Asierrek. Pieza modularrekin hasi zen euskarria diseinatzen, eta hortik aurrera, aulkia tuneatzen jarraitu zuen beste hobekuntza batzuekin.

LOGOTIPOEN DISEINUTIK I+D-RA

Asierrek Autodesk Inventor-ekin lan egiten du, baita Cinema 4D-rekin ere. “Ondo ulert zen dugu elkar, eta renderrak buruan ditudan bezala ateratzen dizkit, ikusgai egon aurretik”, azaltzen du. Enpresentzako logotipoak disei natzen ditu eta 3D elementuak sortzen ditu, besteak beste funkoak, giltzatakoak eta tatua jeak. “Irudi lau batetik abiatu eta tridimentsio nal bihur dezaket”, dio. Render publizitarioa

ere lantzen du publizitatean erabil daitezkeen adibideak simulatzeko.

I+G arloan egindako lan handiaren ondo rioz, Asierrek pieza funtzionalak ere fabri katzen ditu, benetako beharretatik sortuak, bai objektu batzuetan mihiztatzeko, bai jada ordezkorik ez duen zerbait konpontzeko. Sor tu duen arrakastatsuena LIDLren sukaldeko roboterako kirten bat da; fabrikatzaileak ge hitzeari utzi zion eta erosle asko kexatu ziren horregatik. Ontziari heltzeko eta eroso erabili ahal izateko diseinatu zuen Asierrek kirtena.

Etxebarri Makers kolektiboko kide den maker hau guztiarekin ausartzen da, lehiake ta-auto baten aldaketa-palankarako jasogailu batetik edo tatuatzeko orratz baterako es kuzko grip batetik balkoirako bandera-eus karri bateraino.

TWIN PROIEKTUA

IGOGAILU BIKIAK ERMUAN

Iván Arakistain elektronikako eta indus tria-antolaketako ingeniari teknikoa da. 2007tik Tecnalian lan egiten du, kontsumo baxuko sentsore-sareen ikertzaile gisa. Elgoi barko makina-erremintaren institutuko Digital Manufacturing masterreko irakaslea ere da. Bertan, proiektu praktikoak garatzen ditu bere ikasleekin, eta azkena Ermuko igogailu publi koen digital twin bat da.

Biki digitala produktu, zerbitzu edo proze su baten erreplika birtuala da, eta simulazioak birsortzeko eta emaitzak denbora errealean ikusteko balio du. Ermuaren kasuan, IoT tek nologiarekin igogailu erreala sentsorizatu dute eta interfaze bat sortu dute datu horiek den bora errealean irits daitezen horretarako be rariaz prestatutako webgune baten bidez. Ka binaren barruko sabaian dagoen sentsore bat aktibatu egiten da azelerazioak detektatzen dituenean, eta presio atmosferikoa doitasun handiz neurtzen du (+/- 25 cm-ko errore-marji narekin) altuera kalkulatzeko.

Proiektu horri esker, gerta daitezkeen ara zoei aurrea hartu eta arriskurik hartu gabe esperimentatu ahal izango dute, igogailua ren portaera erreala simulatzen baitu. Gai nera, Adimen Artifizialari esker, soinu-patroi anomaloak detektatzen dira, akats posibleak prebenitzeko. Bere webgunearen bidez sarbi dea dugu panelera eta bertan erakusten dira denbora errealean informazioa, seinaleak eta mota guztietako grafikoak, igogailuaren ba rruan dauden bidaiarien kopurua barne.

Plakak Sigfox transmisore bat darama da tuak bidaltzeko, ekipoak bere sinpletasuna gatik aukeratu zuena. “Urtean 16 euro or daintzen ditugu, eta egunean 144 mezu jaso ditzakegu; nahikoa da aplikazio honetarako eta horrela ez dugu errepikagailurik behar”, azaldu du Ivánek. Hirukote digital bat ere sortu dute maketa fisiko batekin eta wifi mi krokontrolagailu bati esker birtualaren datu berberak jasotzen ditu eta denbora errealean mugitzen da.

ADIMEN ARTIFIZIALA HIRI-IRISGARRITASUNA HOBETZEKO

Ivánek ingeniaritza soziala erabiltzen du jendearen egunerokotasunarekin eta haien beharrekin lotura zuzena duten proiektuak egiteko. Kasu honetan, bere lana hain mundutarra eta erabilgarria den zerbaitera bideratzen da: egunero ehunka bizilagunek erabiltzen dituzten bi igogailu, auzoetako irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Ez zitzaion asko kostatu Ermuko Udala bere ekimena babesteko konbentzitzea. “IoT bultzatzen ari da, batez ere Izarra Centreko laborategiarekin, eta hainbat ideia sustatzen ari da”, goraipatzen du.

Bere ikasleekin, Ivánek maker filosofia ere sustatzen du, teoria mundu errealean aplikatzeko eta eginez ikasteko oso baliagarria dena. “Egia esan, maker munduko outsidertzat daukat neure burua, baina lanbidez datorkit, elektronikoa naizelako eta duela hamabost urtetik hona egunero trasteekin lanean ari naizelako”, aitortzen du.

MAKER FAIRE BILBAO | 44
FABRIKAZIO DIGITALA / EKINTZAILETZA
MAKER FAIRE BILBAO | 45 www.asiercordero.com www.ermuaio.com 4.0 INDUSTRIA / HEZKUNTZA Asier Cordero Asier Cordero MEET THE MAKERS MEET THE MAKERS

KALIGRAFIA

ARGIDUNAK

Albert Einsteinek aurkitutako efektu fotoelektrikoaren potentzial sortzailea aztertzen dugu.

Azaroaren 23an eta 24an, Bilbao Bizkaia De sign Weeken barruan, bisita gidatu bat antolatu genuen gure FabLabera, baita erakusketa bat ere. Bertan zen jendeak argiz margotu zuen pantaila fotoluminiszente batean, pintzel bat balitz bezala, gure espazioan garatzen ditugun sormen-tekno logien adibide gisa. Hogeita hamar pertsonak bai no gehiagok parte hartu zuten jarduera horretan, eta beren arrastoa han utzi zuten argi ultramorez

marraztean, beren itzalak horman grabatzean eta telefono mugikorretik irudiak proiektatzean.

Kaligrafia Argidunak tailerrean Albert Einstei nek aurkitutako efektu fotoelektrikoaren potent zial sortzailea aztertzen dugu. Parte-hartzaileek argi-iturri desberdinekin margotu zuten pintura fotoluminiszente batez estalitako pantaila baten gainean. Pintura fotoluminiszente horrek bere argia kargatu eta igortzen du, maiztasun jakin batzuen eraginpean jarri ondoren. Pintura efektu fotoelektrikoaren adierazpide praktiko bat da, sor menaren adierazpide bihurtua, eta Albert Einstei nek Nobel saria jaso zuen aurkikuntza horregatik.

Adin guztietako jendeari zuzendutako ekital dian profil desberdinek parte hartu zuten: Di buja Todo el Rato kolektiboko artistek, Peñaskal bezalako gizarte-erakundeek ikasle taldeekin, Deustuko Unibertsitateko eta IDOMeko ingenia riek eta Kantabriatik turismoan zeuden bi fami lia-taldek. Nork ez du inoiz amets egin argiarekin margotzearekin?

www.espacioopen.com/fab-lab-bilbao

DRAWDIO: MUSIKA MARRAZTEN

Urriaren 29tik 30era, Erribera Zorrotzau rre Zabalik jaialdia ospatu zen, ate irekien bi jardunaldi, uhartean egin ohi diren jarduera ugarien berri emateko. Doako hamar bat ekitaldi egin ziren inguruko kultura-eskaint za ezagutzeko, Horizonte 2020k lagunduta, T-Factor programa europarraren bidez. Pro grama horren parte dira Bilbao Ekintza, Tec nalia eta Open Espazioa.

Maker Faire Bilbaotik Drawdio taile rra egin genuen, adin guztietako jendea ri zuzendua eta Laura Ruiz robotikan eta automatizazioan adituak emana. Zer da Drawdio? Imajinatu marraztu ahal izango bazenituzte musika-tresnak paper arruntean edozein arkatzekin eta zirkuitu sinple bate kin, hatzekin ukituta. Drawdio zirkuituak eguneroko edozer gauza, esaterako pintze lak, makarroiak, zuhaitzak edo sukaldeko txorrota, musika-tresna bihurtzeko aukera ematen du. Horretarako, Pighixxx-ek disei natutako izozki bat egitea erabaki genuen. Emaitza gorputzaren erresistentzia neurtu eta soinu-maiztasun bihurtzen duen zirkuitu txiki bat da. Sortzen den hotsa aldatu egiten da grafitoarekin edo kobrezko muturrarekin jotzen dugunaren arabera.

Azken produktua lortzeko osagai txiki bat zuk soldatu behar dira, esaterako erresistent ziak, kondentsadoreak, LED diodoak edo zirkuitu inprimatua duen kobrezko plakare kiko transistoreak. Soldatzailea, eztainua eta pazientzia behar dira. Lana amaitzeko, plaka arkatz arrunt batean soldatu behar dugu. Eta prest dago erabiltzeko, arkatz sintetizatzai learekin marrazki bat besterik ez da egin be har, eta bere muturrarekin marrazkiaren zati bat ukitu, eta beste bat eskuarekin zirkuitua ixteko. Voilá! Horrela sortzen da soinua. Bie tako edozein posizioz aldatzean, soinua al datu egiten da. Eskua elkarri ematen dioten pertsonen kate bat egitean ere funtzionatzen du, arkatzaren muturrak norbaiten larruaza la ukitzen duenean.

Tailerrean askotariko ezagutza eta espe rientzia duten profilek parte hartu zuten, Basque Design Centerreko kideek, UPV/ EHUko eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek, STEAM hezitzaileek, baita fami liek eta Kataluniako turismo-ikastetxeetako irakasleek ere.

MAKER FAIRE BILBAO | 46
MAKER FAIRE BILBAO | 47 HEZKUNTZA / FAB LAB SORKUNTZA-ZENTROAK / KULTURAETA SORMEN-INDUSTRIAK
www.t-factor.eu
KULTURAETA SORMEN-INDUSTRIAK FAB LAB SORKUNTZA-ZENTROAK / HEZKUNTZA

Espacio Open

Zorrotzaurren dago, Artiach fabrika za harrean, eta kultura garaikidearen, teknolo gia irekien eta gizarte-berrikuntzaren arte ko elkargunean lan egiten du Espacio Open kulturguneak. Zorrotzaurre Sortzailea ize nekoaren lehen ekimen sortzaileetako bat gara, eta 2009tik gaude auzoan. Zentroak diziplina anitzeko sorkuntza-laborategi gisa funtzionatzen du, eta bere proiektuen artean honako hauek nabarmentzen dira: artistei, diseinatzaileei eta makerri laguntzeko egoit za-programak, Maker Faire Bilbao Sormen Teknologien Nazioarteko Jaialdia eta hiri-be rrikuntza sozialari lotutako Europako proiek tuetan parte hartzea, besteak beste T-Factor, Distributed Design Platform eta Eureka.

Gainera, kultur etxeak Jardín Secreto Bilbao kafetegia du, astelehenetik igandera 10:00etatik 00:00etara zabalik, eta bertan diseinatzaile be rrientzako Design Corner gunea eta Vintage Bilbao denda iraunkorra ditu.

FAB LAB BILBAO

FAB Lab Bilbao fabrikazio digitalean eta tek nologiaren erabilera kritikoan aritzen den Es pacio Open-en sorkuntza-zentroa da. Hainbat profil animatzen ditugu eztabaida sozial, etiko eta politikoetan parte hartzera, hardwareak eta sof twareak gero eta presentzia handiagoa dutelako gure bizitzetan. Era guztietako tresna teknolo gikoak nahastuz, amateurrak eta profesionalak modu horizontalean eta diziplina artean konek tatzen ditugu, oztopo sozialak, ekonomikoak edo generokoak hautsiz.

Bertakotik hasi eta nazioartekoraino lan egiten dugu, eta ondare industrialaren harribitxi hau, Artiach, barruan duen “makineria” bete-betean funtzionatzen jarrita saiatzen gara kokatzen. Es pacio Open maker, hacker, FabLab-DIY kultura garaikidearen inguruan sortutako sare nagusie tako batzuen kide da, Bostongo MITen Fab Labs Sarea eta Maker Faire-ren Global Producers Ne twork barne. CREFAB (Sormen eta Fabrikazio Digitalaren Espainiako Sarea) eta Burning Man eskualdeko harremanetarako sarearen kide fun datzaileak ere bagara.

Galleta Fabrika, historiaz betetako eraikina

Hainbat proiektutatik, diziplina arteko ezagut zen transmisioa sustatzeko plataforma gisa balio dugu, gazteen talentua azkartzeko eta katalizat zeko, herritarrak ahalduntzeko eta hiriko ehun soziokulturalean jarduten duten hainbat sektore tako profesionalen sareak sortzeko.

EKINTZAILETZA SORTZAILEA ETA BERTAKOA

Open Your Ganbara bigarren eskuko merkatua ren bultzatzaileak gara, eta hamarkada bat bai no gehiagoko ibilbidearen ondoren, orain Vin tage Bilbaorantz eboluzionatu du: jantzi-marka propio bat eta fabrikaren barruan hilean behin antolatzen den ekitaldi bat. 600 m2 baino ge hiago ditu eta bertan daude ekoizpen-tailerra, proiektuen bulegoa, prestakuntza eta erakus ketarako galeria, eta Jardín Secreto Bilbao ka fetegi propioa. Kultur Etxeak urtean 100.000 bisitari baino gehiago hartzen ditu. Aldaketa sozial positiboan sinesten dugu, eta uste dugu garrantzitsua dela hiria oinarrietatik eraikitzen jarraitzea. Iragana zaintzea, etorkizuna proto tipatzea eta orainaz gozatzea gustatzen zaigu. Ongi etorri Galleta Fabrikara!

1921ean estatuan berariaz galletak egiteko lehenengo eraikina altxatu zen, Deustuko Erriberan, Bilboko Zorrotzaurre penintsulan. Gerardo Joaquín Artiach Gáratek 1907an sor tu zuen familia-negozioa eta 1921ean Zorrotzaurren kokatu ziren, erdigu netik urrun zegoen industrialdean. Hala, horri esker handitu zituzten merkataritza-helburuak. Bere fabri ka berriaren diseinatzailea familiako ingeniari bat izan zen: José Artiach Gárate. 1924an enpresak 88 pertso na zituen plantillan, horietatik 63 emakumeak, eta egunean 18 tona galleta ekoiztera iritsi zen. Espazioak bere etxaldea, eta arotzeriako eta la torrigintzako tailerrak zituen, eta 60 espezialitate desberdin ekoizten zi tuzten bertan.

GORALDIA ETA ERORIALDIA

40ko hamarkadan Artiachek 600 langile zituen jada, eta 70eko hamar kadan 800 langile izatera iritsi ziren. Baina 1983ko uholdeen ondoren, Ar tiach familiak bere negozioa saldu eta fabrikak Orozkora lekualdatu zituen instalazioak. Fabrika enblematikoa beste ekintzaile batzuek erosi zuten orduan, baina pixkanaka krisiak ix tea eragin zuen, beste enpresa asko bezala. Hala, espazio huts horiek sor kuntzaren arloko hainbat proiektuz bete dira.

Guztira 30 enpresa eta elkarte dau de gaur egun Bilboko Galleta Fabrika Zaharrean. Bertan, industria tradi zionaleko, sormen-industriako, fa brikazio digitaleko eta hiri-kulturako ehun langilek baino gehiagok parte hartzen duten.

MAKER FAIRE BILBAO | 48 MAKER FAIRE BILBAO | 49
espacioopen.com

STAFF

PROMUEVE Y ORGANIZA / ANTOLATZAILEA

PATROCINADOR ESTRATÉGICO

BABESLE ESTRATEGIKOA

MAKER FAIRE BILBAO | 50
Laura Fernández Aldizkariaren koordinazioa Koldo Gutiérrez Aldizkariko edukien erredakzioa Ricardo Fernández Diseinua eta maketazioa ABZ Inprimaketa BITEZ Itzulpenak Karim Asry Espacio Open zuzendari kreatiboa Nerea Díaz Espacio Open sortzaile eta zuzendaria Andrea Petit Maker Faire Bilbao workshop bitartekaritza Laura Ruiz Maker Faire Bilbao workshop bitartekaritza Epic Films Audiobisuala Remy Eylettens Web Nerea Fresno Administrazio Koordinazioa Iñigo Arroitajauregi Administrazio Koordinazioa
/
MAKER FAIRE BILBAO | 52

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.