EROSKI_NOVIEMBRE_2019_EUSKERA

Page 10

hilabete honetan

Paperezko poltsa FSCÂŽ zigiluarekin

Bestelako aukera batzuk erosketa jasangarriagoa egiteko Ingurumenaren gain daukagun eragina murrizteko, beharrezkoa da fase guztietan esku hartzea, hasi jatorritik eta gutako bakoitzaren etxeraino. Egunero kontsumitzen dituzun produktuek egiten duten ibilbide horren barrenean, supermerkatuak garrantzi handia du, desberdintasun handiak egon bailitezke batzuen eta besteen artean. EROSKIn lanean ari gara gure dendak eraldatzeko eta kontsumo arduratsuagoa sustatzeko, ingurumenarekin ardura gehiagoz jokatuko duena.

SARE BERRERABILGARRIAK ETA HANDIZKAKO FRUTA ETA BARAZKIAK Berriki, sare berrerabilgarri bat eskaintzen hasi gara fruta eta berdura handizka erosteko, erabilera bakarreko plastikozko poltsaren ordez erabil

dezazun. Frutategiko sailetan saltzen da, lau aleko packetan (1,99 euro), eta plastikozko poltsa bezalaxe erabiltzen da. Lau eta bost kilo arteko pisua har dezake, gutxienez 20 aldiz berrerabil daiteke eta garbigailuan garbitzen da. Frutategian, gainera, handitu egin da handizka eros daitezkeen erreferentzien eskaintza (%60tik gorakoa da), eta plastikozko erretilu batzuen ordez kartoizkoak erabiltzeari ekin diogu, FSCÂŽ egiaztagiria daramatenak.

HARATEGIRAKO ETA ARRANDEGIRAKO ONTZIAK Produktu freskoak saltzen ditugun beste sail batzuetan ere bestelako aukera batzuk eskaintzen ditugu erabilera bakarreko poltsak eta plastikoak saihesteko. Harategiko eta arrandegiko salmahaietan, adibidez, ontzi berrerabilgarriak eraman daitezke etxetik (jakiontziak, adibidez), eta elikagaiak han sartzeko eskatu langileei.

10

010-011 COMPRA SOSTENIBLE EUS.indd 10

17/10/19 17:30


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.